2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki...

9
1

Transcript of 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki...

Page 1: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

1

Page 2: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO BEGIRADA

Lurramako 2014 edizioa Miarritzeko Iraty erakustazokan

iraganen da, azaroaren 14, 15 eta 16ean.

9 garren urtea, laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5500m²

okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak,

bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere

Lurraman ezaguna den giro onean !

Atxik dezagun lehen aldikotz Lurraman :

Savoie-etako laborariak ohorezko gomitak izanen ditugu. Beren

kabalak iksuteko parada izanen da : Abondance eta Tarine behiak,

Savoie-etako ahuntzak, Thône et Martod ardiak. (6 garren orrialdea)

Beren gasna ospetsuak : Beaufort, Abondance, Reblochon, Bauges-

etako Toma, Chevrotin, Savoie-ko Toma, Emmental de Savoie, bai eta

ere haien arno eta fruitu jusa. (5 garren orrialdea)

« Familiako laborantza herrikoia salba dezagun ! » aurtengo tematika izanen da (4

garren orialdea). Valentin BEAUVAL Lurramaren gazaita izanen da. Anjou eskualdean laborari

izana, agronomoa eta hegoaldeko herrietan lan anitz egin du.

Haurrentzat : 100m²-ko etxalde ttipi eta berezi bat izanen

da. Haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta animaleak

hunkitzeko eta perekatzeko parada ukanen dute. (6 garren

orrialdea)

2

Page 3: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

3000 bazkari eta afari serbitsatuak izanen dira, tokiko, kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak...Lurramako jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta ikasle,

laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea.

Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte.

Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.

O S T I R A L E G U E R D I TA N12:30: Idekitze bazkaria

Garaziko hostaler lizeoko ikasleek prestaturik eta

serbitsaturik.

Baigorriko Manexenea jatetxeko Arño Inçargarat-

en laguntzarekin.

12€ edariak gabe

• Dubarry krema,

• Manex xerrikia, aza eta jus bixia

• Xokoletazko bixkotxa garrazkiekin ,

HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin

egina

O S T I R A L A R R AT S E A N

21:00: Savoie-ko gaualdia

Miarritzeko hostaler lizeoko ikasleek prestaturik

eta serbitsaturik.

23 € edariak barne

• Behiki jelada, Beaufort-ekilako polenta,

Génépi-a eta fruitu gorri binagreta.

• Egiazko tartiflette-a, entselada eta Savoie-ko

xingarra.

• Mont Blanc kopa, ahabiazko bixkotxa.

• Savoie-ko AOC arnoak, HERRIKO ogia,

Euskal Herriko irinarekin egina, kafea,

ondokoa

L A R U N B AT E G U E R D I TA N

12:30 : Gastronomia konkurtsoko bazkaria.

Euskal Herriko elkarteen arteko konkurtsoa :

Txil indron axurkiaren errezeta

12€ edaririk gabe

Elkarte guzieri deialdia !

Xehetasunak : [email protected]

• Sasoineko barazki salda

• Txilindron axurkia, lur sagarrekin

• Ossau Iraty gasna

• Euskal bixkotxa edo etxeko gasna xuri

biologikoa, kiwaï jusarekin

• HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin

egina,

3

Page 4: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

L A R U N B AT A R R AT S E A N21:00: Zikiroa

Lurramako laguntzaileek sukaldatu eta

serbitsaturik

20 € edariak barne

• Etxeko piperada eta xingarra errerik

• Tokiko atzarkia plantxan, ilar kozinatuak

• Ossau Iraty sormarkako gasna

• Euskal bixkotxa, Irulegiko arnoa, HERRIKO

ogia, Euskal Herriko irinarekin egina, kafea,

ondokoa

I G A N D E e g u e r d i ta n

13:00: Xefen bazkariaAurten ere, Euskal Herriko 20 sukaldari ospetsu eta gozogilek tokiko eta kalitatezko produktuak

landuko dituzte, plater ezin hobeak serbitsatzeko nahiarekin. Familian edo lagunen artean partekatzeko

momentu zoragarri bat! 33 € edariak barne

Lurrama-ko sukaldarien taldean, aurten bi berri sartzen dira :

Antoine Chepy

Ziburuko Ziaboga ostatukoa

Christophe Grosjean

Angeluko Brindos gaztelukoa

A s t e b u r u g u z i a n : Frita biologikoak, Euskal Herriko baratzezainen etxetik, HERRIKO behiki errekiak, xerriki errekiak, Euskal

Herriko irinarekin egin taloak, pastizak. Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta Savoie-ko gasnak,

ostrak

Elkar Baionan

Euskal Herriko Laborantza Ganbara

Ainiza Monjolosen

Xibero Bio Maulen

Xaia sagarnotegia Pausun

Eki l iburutegia Miarritzen

aurresalmentaSavoie afaria 23€

Zikiroa 20€

Xefen bazkaria 33€

4

Page 5: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

FAMILIAKO LABORANTZA HERRIKOIA SALBA DEZAGUN !LURRAMAKO AURTENGO TEMATIKA

FAO-ak (Nazio batuen Elikadura eta Laborantza Erakundeak) 2014 urtea nazioarteko familiako

laborantzaren urtea izendatu du.

Lurramak laborantza mota horren arriskuak argi ditu. Euskal Herriko laborantzarekin lotura eginez,

aurtengo edizioari gai emanen dio.

Familiako laborantzak munduko populakuntzaren %45-a

biziarazten du (CIRAD-aren arabera).

Laborantza sektorea munduko lehen enplegatzailea da, eta langile

hoien gehiengoa familiako laborantzari lotuak dira. Familiako

laborantzak 1,48 miliar langile enplegatzen ditu, hauetarik %96

hegoaldeko herrietan.

Familiako laborantzak munduko ekoizpenaren %70-a ekoizten

du

Familiako laborantzak eginkizun desberdinak betetzen ditu : elikadura

ekoizten du, enplegua sortzen du eta baliabide natural erraldoiak

kudeatzen ditu. Familiako laborantza HERRIKOIAK bere egiteko moldeekin laborariak, kontsumitzaileak

eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko

produktuak eskaintzen dizkie eta hori guzia lurra kaltetu gabe. Alderantziz, laborantza « industrialak »

lurra andeatzen du, bioaniztasuna ttipitzen du. Gainera jendea ez du untsa elikatzen.

Familiako laborantza herrikoiak esperantza eta ongi izaitea ekartzen ditu. Horren salbatzeko alderdi

hortarat doatzin politika publikoak behar dira, laborantza mota hau pratikatzen duten laborariak behar

dira, eta egunero erosten dutenari kasu emaiten duten kontsumitzaileak behar dira...

Lurramako mahai inguru eta mintzaldien bidez, baldintza guzi horien argitzea entseatuko gira.

Valentin Beauval, 2014-ko Lurramako gazaita da. Anjou eskualdean laborari izana, agronomoa

eta hegoaldeko herrietan lan anitz egin du. Azken urte hauetan agro-ekologiari

buruzko lana eraman du ere. Galdera guzi horier buruzko lekukotasun interesgarria

ekarriko daukula ez da dudarik !

Laborantza arriskuan ezartzen dituzten gaiak aztertuko ditugu ere, merkataritza eta

inbertsionerako itunen eraginak aipatuz batez ere. Baina erakutsiko dugu ere

familiako laborantza herrikoiak lurraldeetan dinamikak eta iniziatibak sortzen

dituela, Euskal Herria eta Savoie-ri interesatuz.

5

Page 6: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

SAVOIE-KO HERRIALDEAK 2014 EDIZIOKO OHOREZKo GOMITAK2010-eko edizioaz geroztik, Lurramak lurralde edo eskualde bat gomitatzen du, lurralde hauetan

laborantza herrikoiaren inguruan egiten diren iniziatibak ezagutzeko. 2014-ko edizioarentzat, Savoie-

etako Confédération Paysanne sindikatak gomitatuak izan dira haien eskualdearen ordezkatzeko.

Eskualde hortako laborariak gogo onez Lurramara etortzen dira. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren

bidez tradizioa eta modernitatea batzen lortzen dute eta hori aurkeztuko daukute.

Lurralde dinamiko bat

Savoie eta Haute Savoie departamenduetan 6000 etxalde kondatzen dira. 2010-eko laborantza

kondaketak etxaldeen kopuruaren araberako %25eko instalazio maila erakusten du.

Laborantza eremuaren %90-a pentzez osatua da (310 000 hektara) !

Pentzeak Savoie-etako altxorrak dira. 310 000 hekatereetarik 220 000

mendian kokatzen dira, kabalak alhatzeko espazio handiak. Eginmolde

egoki batzueri esker, ingurumenaren kudeaketa iraunkorra segurtatua da.

Savoie-etako ekoizpenen %85-a AOP/AOC, IGP edo label,

kalitatezko mozkinak dira.

Kalitatezko sormarka pean diren 7 gasna egiten dira Savoie eta Haute

Savoie-ko pentze eta mendietan. AFTALP kalitatezko marka horiek biltzen

dituen elkartea da. Bere xedea bateratzen dituzten baloreen babestea eta

ekoizleen laguntzea da. Savoie-etatik jinen diren laborariak eta AFTALP

partaideak Lurramako xoko guzietan atxemaiten ahalko dituzue.

Savoie-etako animazioak hiru egunez :

• Tokiko arrazen ezagutzea : kabalen xokoan Savoie-etako etxaldeetako animaleak izanen dira

(Savoie-etako ahuntzak, Thône et Martod ardiak, Abondance eta Tarine behiak). Hazleek

aurkeztuko dituzte beren lan moldeak.

• Kalitatezko sormarkako gasnen jastatzeko eta erosteko parada : Reblochon, Chevrotin, Tome des

Bauges, Beaufort, Abondance, Tomme de Savoie, Emmental de Savoie..

• Gasna egite erakusketa zuzenean publiko zabalarentzat, eta haurrendako animazioak AFTALP-

arekin partaidetzan

• 400 pertsonendako Savoie-etako afaria : Miarritzeko hostaler lizeoko ikasleek prestaturik

• Savoie-etako arnoak : Mondeuse, Roussette,... arno ostatuko kartan

• Mahai inguruetan parte hartzea, lurraldeetan dinamikak sortzen dituzten iniziatibak aurkezteko

• Basa landareekilako sukaldaritzaren erakusketa eta jastaketa (asun, mando belar, ahago ) Gilles

Hiobergary-rekin.

6

Page 7: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

LURRAMA HAURRENDAKO !Aurten lehen aldikotz Lurraman, usaiako « kabalen xokoan »

haurrendako etxalde pedagogikoa muntatua izanen da. 100m²-tan

haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta hurbiletik hunkitzen

ahalko dituzte animale ttipi eta maltxo batzu : ardi, ahuntz, lapin,

xerri, oilo, ...

Haurrentzat leku garrantzitsua

Azaroaren 14an ostiralez 22 eskolek izena emana, 52 klase,

1034 haur izanen dira, 12 tailer pedagogikoetan parte hartzeko, euskaraz eta frantsesez.

Beste klase anitz ere izanen dira bisita librean, orotara 3000 haur izanen dira ostiralean !

Haurren harrera ona segurtazeko Baionako Etxepare eta Donibane Garaziko Frantsesenia

lizeoetako ikasleen laguntza ukanen dugu.

Larunbat eta igandean animazio anitz izanen dira, hala nola :

gasna egitea, baratzegintza tailerrak, jus egitea, euskal jokoak,

puzgarri bat... Haurrek eta beren gurasoek jostatuz ikas dezaten.

Hiru egunez, lasai gune bat : 300 m²-tan zurezko jokoak, baserriko

puzzlea, margo tailerrak, origami tailerrak, irakurketa gunea...

Azaroaren 14a ostiralez, haurren eguna!

Tailer pedagogiko eta ludikoak 12 partaiderekin

Sarde Sardexka (Ezpeleta)

CPIE Littoral basque (Hendaia)

Surfrider Fondation (Miarritze)

Jardinerie Lafitte (Baiona)

La ferme en balade (Hautes Pyrénées)

Petits débrouillards (Miarritze)

Bizi garbia (Senpere)

Bil ta garbi (Baiona)

Terre buissonière (Baiona)

Ferme Harizkazuia (Kanbo)

Gaia (Arbona)

AFTALP (Savoie)

7

Page 8: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

LURRAMA : 3000m ERAKUSKETA²Etxaldeko kabalak

Etxaldeko kabalak, tokiko arrazak eta etxaldeko lanen ezagutzeko parada da

Lurrama : behi deiztea, ardi ile moztea, artzain xakurrak, gasna egitea, sagar

jus egitea eta jastatzea...

Aurten Euskal Herriko eta Savoie-etako 20 bat arraza izanen dira, erran

nahi baitu 80 animale : oiloak, ahuntz arraz desberdinak, xerriak, ardiak,

behiak, zaldiak, astoak.

Etxe ekoizleen merkatua

Bisitariak bere erosketak egiten ahalko ditu ere

etxe ekoizpen merkatuan. Lurra errespeturekin lantzen duten 50 ekoizle izanen

dira.

Kalitatezko desmartxetan engaiatuak diren ekoizle horiek galdera guzieri

erantzuteko prest izanen dira.

Berritasuna : tresneria gunea

Aurten laborantzako tresneriaz osatutako 300m²-ko

gune berri bat atxemaiten ahalko da, kanpoan xapito azpian. Lurramak

berritasunak proposatu nahi ditu laborarier, laborantxa herrikoi eta

iraunkorrarentzat erabiltzen diren tresnak eta teknikak erakutsiz : belar

idortzea, alor eta pentzeendako tresnak, colza eta ekilili olioa egiteko prentsa

bat, laborariek berek eraikitako tresnak erakusten dituen kolektibo bat.

Euskal Herriko sormarken konkurtsoak

Bi konkursto, profesionalez osatutako epaimahaiekin

Ossau-Iraty sormarkaren konkurtsoa, hiru

kategorietan : bortuko gasna, etxe ekoizle gasna,

eta esnetegien gasna. Yvon Brochet (Beaufort

sormarkako presidentea) epaimahai horren

presidentea izanen da.

Ezpeletako biper sormarkako konkurtsoa : Pariseko

laborantza konkurtso orokorrarentzat aurre

selekzioak.

Arno eta gasna jastaketak

Azaroaren 14an, 18:30-tan, AOP gasna eta arnoak jastatzeko parada izanen da, jastaketa komentatu baten

bidez, euskaraz !

8

Page 9: 2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO …...eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko produktuak eskaintzen dizkie

Hitzordua azaroaren 14an ostiralez 10 orenetan :

ateen idekitzeak !

harremanakLurrama

Cordeliers karrika 20

64100 Baiona

www.lurrama.org

ANIMatzaileaPatxi Oillarburu

06 89 29 19 85

[email protected]

koordinatzaileaBixente Eyherabide

06 74 51 89 60

[email protected]

9