2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

7
OSOKO ZUZENKETA Bilduelgoibarrek adierazi nahi du, bere ezetza aurrekontuen osotasunari o Lehenik eta behin, aurrekontu proiektua lantzeko eta proposamenak aurkezteko jarraitutako prozedura gardentasuna eta parte hartzerik gabekoa izan delako. o Elgoibarko Udalak plazaratu dituen 2012. urterako aurrekontuek ez dutelako, gure herriaren gehiengo abertzaleak eta ezkertiarrak dituen lehentasunak behar bezala jasotzen. o Eta, aurreko baldintzak betetzen dituzten aurrekontuak posibleak eta beharrezkoak ikusten ditugulako aurrekontu hauek atzera botatzea eskatzen dugu. PROZEDURARI KRITIKA Honako aurrekontu hauen ibilbidean hiritarren partaidetzarik ez da posible izan, ez da inolaz ere bideratu. Are gehiago udal talde politikoen partaidetza mugatu besterik ez da egin ez baitira beharrezkoak diren bitartekoak jarri (informazio nahikoa, denbora, bideak eztabaidarako...). Ez naiz puntu honetan gehiegi luzatuko emandako prozesuaren detaileetan sartuz, aurreko udalbatzarrean garbi geratu baitzen gure postura. Gai honi dagokionez txarrena da azken urteotan ez dela aurrera pauso txikienik ere eman. Kuriositatez aztertu ditugu aurrekontuak onartu ziren aurreko legealdiko 4 plenoak Word-ek duen bilatzailea erabiliz eta ikusi daiteke EAJ-ko ordezkariek (alkatea eta bozeramaileak) ez dutela partaidetza edo antzerako hitza inoiz erabili bere interbentzioetan. Beste udal taldeen interbentzioetan ohikoagoa izan da, baina zertan geratu dira udal gobernu hau osatzen duen PSE-EEren 2008ko udalbatzarrean entzundako hitzak: “beharrezkoa da partaidetza egoki batzuetarako bideak jartzea. Ziur gaude horrela egingo balitz, elgoibartarrek aurrekontuak eurentzat hartuko lituzkeela”. EDUKIARI KRITIKA Prozedurari egindako kritika orokorraz haratago, azaldu nahi ditugu EAJ-PSE udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuarekin ditugun desadostasunak eta egiten ditugun proposamenak funtsezkoak iruditzen zaizkigun ardatzak oinarritzat harturik. I. ARDATZA: KALITATEZKO SISTEMA PUBLIKOA Nazioarteko korporazio erraldoi eta bankuen boterean oinarritzen den sistema honek, urte luzeetako borroken lorpenak zalantzan jarri eta hamarkadetako atzerakada sozial baten atarian jarri gaitu. Sistema publiko ororen aurkako eraso bortitza ari gara ikusten. Bitarteko politikoak, estatuak barne, merkatuaren interesen menpe jarri dira erabat. Diru publikoaz baliatzen dira, beraiek eragindako zuloak betetzeko, eta krisiaren pisua, gutxien dutenen bizkarrera ari dira botatzen. 1

description

Bilduelgoibarrek 2012ko aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa

Transcript of 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

Page 1: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

OSOKO ZUZENKETABilduelgoibarrek adierazi nahi du, bere ezetza aurrekontuen osotasunari

o Lehenik eta behin, aurrekontu proiektua lantzeko eta proposamenak aurkezteko jarraitutako prozedura gardentasuna eta parte hartzerik gabekoa izan delako.

o Elgoibarko Udalak plazaratu dituen 2012. urterako aurrekontuek ez dutelako, gure herriaren gehiengo abertzaleak eta ezkertiarrak dituen lehentasunak behar bezala jasotzen.

o Eta, aurreko baldintzak betetzen dituzten aurrekontuak posibleak eta beharrezkoak ikusten ditugulako aurrekontu hauek atzera botatzea eskatzen dugu.

PROZEDURARI KRITIKA

Honako aurrekontu hauen ibilbidean hiritarren partaidetzarik ez da posible izan, ez da inolaz ere bideratu. Are gehiago udal talde politikoen partaidetza mugatu besterik ez da egin ez baitira beharrezkoak diren bitartekoak jarri (informazio nahikoa, denbora, bideak eztabaidarako...). Ez naiz puntu honetan gehiegi luzatuko emandako prozesuaren detaileetan sartuz, aurreko udalbatzarrean garbi geratu baitzen gure postura.

Gai honi dagokionez txarrena da azken urteotan ez dela aurrera pauso txikienik ere eman.

Kuriositatez aztertu ditugu aurrekontuak onartu ziren aurreko legealdiko 4 plenoak Word-ek duen bilatzailea erabiliz eta ikusi daiteke EAJ-ko ordezkariek (alkatea eta bozeramaileak) ez dutela partaidetza edo antzerako hitza inoiz erabili bere interbentzioetan.

Beste udal taldeen interbentzioetan ohikoagoa izan da, baina zertan geratu dira udal gobernu hau osatzen duen PSE-EEren 2008ko udalbatzarrean entzundako hitzak: “beharrezkoa da partaidetza egoki batzuetarako bideak jartzea. Ziur gaude horrela egingo balitz, elgoibartarrek aurrekontuak eurentzat hartuko lituzkeela”.

EDUKIARI KRITIKA

Prozedurari egindako kritika orokorraz haratago, azaldu nahi ditugu EAJ-PSE udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuarekin ditugun desadostasunak eta egiten ditugun proposamenak funtsezkoak iruditzen zaizkigun ardatzak oinarritzat harturik.

I. ARDATZA: KALITATEZKO SISTEMA PUBLIKOA

Nazioarteko korporazio erraldoi eta bankuen boterean oinarritzen den sistema honek, urte luzeetako borroken lorpenak zalantzan jarri eta hamarkadetako atzerakada sozial baten atarian jarri gaitu. Sistema publiko ororen aurkako eraso bortitza ari gara ikusten.

Bitarteko politikoak, estatuak barne, merkatuaren interesen menpe jarri dira erabat. Diru publikoaz baliatzen dira, beraiek eragindako zuloak betetzeko, eta krisiaren pisua, gutxien dutenen bizkarrera ari dira botatzen.

1

Page 2: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

Egoera horren erdian aurkitzen da Euskal Herria. Aldaketa politiko eta sozial baterako inoiz baino aukera eta premia handiagoa dugu. Madriletik eta Parisetik inposatutako ukazio politiko eta sozialak ezin ditugu onartu. Egoerak gure herritarrengan, gure udalengan, eragin zuzena du.

Bilduk, sistema publikoari egiten ari zaion erasoa ikusirik, eta beronen defentsan urrats bateratuak emateko beharra ikusiz Udal langileen eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatuko dituen akordioak bultzatu nahi ditu udal guztietan.

Hona hemen gure proposamenak:

Soldaten igoera (1. zuzenketa ) : Urteko KPIa igotzea 45.000 €-ko soldata gordina baino txikiagoa jasotzen duten langileei.

- Igoera hau %50a modu proportzionalean eta %50a modu linealean gauzatuko litzateke.

- 45.000€ edo gehiagoko jasotzen duten langileen soldata izoztu egingo litzateke.

Prestakuntzarako partida mantentzea (2. zuzenketa) :

Udal gobernuaren aurrekontuetan partida hau %53a jaistea proposatzen da. Ez gara ari hitz egiten diru kopuru handietaz (4.000 € partida mantentzeko) baina jaitsiera proposamen honek gure ustez oso ondo islatzen du egungo udal gobernuak pertsonalaren kudeaketaz eta zerbitzu publikoaren inguruan dituen lehentasunak.

Are gehiago ikusterakoan 2011ko aurrekontuetan prestakuntzarako zegoen dirutik %20a besterik ez dela erabili (Behin behineko datuak). Hau, gertatzearen arrazoi bakarra da udaletxetik ez dela errazten edota bultzatzen (oztopoak ez direnean jartzen) langileen etengabeko prestakuntza. Sarritan entzun dugu Alkatea prestakuntza eta berrikuntza aldarrikatzen, gizartearen motorrak direla argudiatuz. Badirudi honek ez duela etxerako balio.

Pribatizatutako zerbitzuen munizipalizazio : Bideragarritasunaren azterketak.

Udal honetan hainbat eta hainbat zerbitzu pribatizatuta daude (garbitzaileak, lorazainak,...)

Frogatu gabe dagoen argudio bat erabiliz, alegia, enpresa pribatuak administrazio publikoak baino eraginkortasun handiagoz eskaintzen dituela zerbitzuak eta enplegu duinari inongo bermerik eman gabe.

BILDUtik, udal zerbitzuen munizipalizazioa bultzatzea proposatzen dugu, hauen kalitatea , bai zerbitzuarena , bai enpleguarena, kudeaketa zuzenari lotuta dagoela sinesten dugulako.

Konkretuki pribatizatutako zerbitzuen bideragarritasun azterketak egitea proposatzen dugu (3), publifikatzeko aukerak eta bideak zorrotz aztertzeko asmoz.

Behin-behinekotasuna kontrolatzeko Lan Eskaintza Publikoen prozesuak irekitzea ere eskatzen dugu.

Gaur egun langileen % 59a besterik ez dira finkoak.

2

Page 3: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

II. ARDATZA: BESTE KULTURA POLITIKA BATEAN OINARRITZEN DEN EREDUA

Gardentasunean eta parte hartzean oinarritutako udak kudeaketa bultzatu nahi dugu. Ez dugu ulertzen bata besteari gabe.

Gardentasunari dagokionez zer hobetu badaukagu. Ez da gure ustez nahikoa esatea informazio hau publikoa da eta eskatuz gero emango zaizu. Udala eragile aktiboa izan behar du eta bere esku dauden bitarteko guztiak erabili behar ditu udal jarduera (kontratazioak, diru-laguntzak, programak) herritarren eskura jartzeko. Momentu oro herritarrek jakin behar dute (edo jakiteko aukera izan behar dute) udaletxean zertan ari den, zein irizpideekin banatzen diren diru-laguntzak, zertan gastatzen diren...

Diru-laguntzetan konkretuki garrantzi handia du ziurtatzea ematen direla publizitatea, gardentasuna, norgehiagoka, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza printzipioetan oinarrituz.

Sarritan aipatu dugu herritarren partaidetza aldarrikatzea bitartekorik eskaini gabe itxurakeria hutsa dela.

Horregatik parte hartze prozesuak bideratzeko partida berri bat proposatzen dugu (5) udal honek duen kudeaketa eredua aldatzen joateko asmoz. 2012rako ,sail bakoitzean ireki daitezkeen prozesuaz gain, bi prozesu parte hartzaile bultzatu nahiko genituzke: Herri partaidetza arautuko lukeen ordenantza bat sortzeko eta 2013rako aurrekontu parte hartzaileak antolatzeko.

Azkenik, udala osatu zenean defendatu genuen bezala proposatzen dugu Alkateak eta Alkateordeen soldatak eta zinegotziok eta udal taldeek ditugun dietak % 20a murriztea (4).

Gaur egun ordaintzen diren kantitateak ez datoz bat herrigintzarako eta zerbitzu publikoen kudeaketarako ditugun irizpideekin, are gutxiago bizi dugun egoera ekonomiko honetan. Murrizketa honen bitartez 60.000 € baino gehiago izango genituzke beste behar batzuk betetzeko.

III. ARDATZA: GEHIEN PAIRATZEN DUTEN SEKTOREEN BEHARREI ERANTZUTEA

Egun, herritarrengan eragin zuzena duen krisialdi egoera honetan, gizarte politikak lehentasuna izan beharko luke batez ere kalteak arintzeko eta krisia gehien pairatzen duten sektoreen beharrei erantzuteko.

Hau horrela izan dadin honako proposamen hauek aurkezten ditugu:

Larrialdiko gizarte laguntzen partida igotzea (6) . Gaur egungo kopuruarekin ezin izan da 2011ko beharrei behar bezala erantzutea eta garbi dago ez dela ere nahikoa izango 2012koei erantzuteko (are gehiago diru-sarreren berme errenta jasotzeko baldintzak gogortu egin direnean).

Ez dugu onartzen etxez etxeko zerbitzuan egon den murrizketa. Partida hau mantentzea ezinbestekoa iruditzen zaigu (7), gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak ziurtatzeko eta herritarren beharrei egokitutako zerbitzu integrala izatera heldu ahal izateko.

Gizarte-politikan gardentasuna ezinbestekoa da denok ditugun eskubideak bermatzeko. Gure lehentasunetako bat informazio kanpaina bat antolatzea

3

Page 4: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

izango litzateke norberak eskatu ditzakeen laguntzen berri izateko (8). Laguntzak zeintzuk diren eta hauek lortzeko zeintzuk diren bideak denon esku egon behar dira. Ez dadila inor kaltetua irten informazio faltagatik.

Baita ere beharrezkoa ikusten dugu herriaren pobreziaren mapa zehatz bat izatea udal programak era eraginkor batean diseinatu ahal izateko.

Azkenik etorkinak herri proiektuaren parte aktibo bilakatzeko bitartekoak landu behar ditugu: beraien asoziazionismoa bultzatuz, euskalduntze planak eskainiz etab. Horretarako partida berri bat ere aurreikusten dugu immigrazio plan bat herrirako egokitzeko. Ezinbestekoa iruditzen zaigu lehenik eta behin errealitate horren diagnosia beraiekin elkarlanean egitea, gero politika egokiak aplikatzen hasteko (9).

IV. ARDATZA: EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA BERROSATZEA

Ez dugu ulertzen Euskal Herria euskararik gabe, eta horregatik ahalegin berezia egin nahi izan dugu beti bere normalkuntzan.

Une egokia bizi dugu, baldintza politikoak badaude, legegintzaldi hau baliatu behar dugu euskarak aurrera egin dezan.

Ahalegin berezia egin behar dugu. Orain arte egindakoa aztertu eta euskara planak eta euskararen ordenantza egokitu eta bere osotasunean betearazteko konpromisoa berrestu.

Arlo honetan ere udalaren politika subentzio politika argi baten eta herriko taldeekiko elkarlanean oinarritu behar da.

Euskara gure lehentasunetako bat izanik diru-laguntzak bere horretan mantentzea proposatzen dugu (10).

V. ARDATZA: JASANGARRITASUNEAN ETA GARAPEN OREKATUAN OINARRITUTAKO HERRI GARAPENA

Bi dira gure programaren oinarriak arlo honetan: jasangarritasuna eta garapen orekatua.

Eta honako hauek dira guretzat lehentasuna duten esparruak:

Etxebizitza

Elgoibarren dauden etxebizitza hutsak eta elgoibartarrek duten etxebizitza beharrak uztartuko dituen azterketa serio bat egitea da proposatzen duguna (12), ondoren alokairu politika bultzatuko dituen neurriak hartu ahal izateko.

Mugikortasuna

Ez dugu ikusten udal gobernuak atal honetan ikuspegi orokor bat duenik non arlo honetan eragina duten elementu guztiak kontuan hartzen diren modu koherente batean.

Gainera azken urteotan hartutako hainbat erabaki (Guasseko aparkalekua, Emugi proiektua) zalantzan jartzen ditugu ez baitaude behar bezala kokatuta plan orokor batean. Orain arteko emaitzak behintzat ez dute itxaropentsuak izateko arrazoirik ematen, are gehiago proiektuen kostua ikusita.

4

Page 5: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

Mugikortasun esparruan bidegorri Sare indartsu bat ezinbestekoa ikusten dugu, hiri-gunea, auzoak eta industri guneen arteko irisgarritasuna ahalbideratuko duen sarea. Foru Aldundiarekin elkarlanean jorratu behar den lehentasunezko lan ildoa.

Atal honetan ere beharrezkotzat jotzen dugu hirigintza oztopoen ezabaketa politikaren jarraitzea eta horretarako partida bat sortzea proposatzen dugu (11).

Ondarea

Alde zaharra eraberritzeko planek ez dute kabidarik aurrekontu hauetan. Gure ustetan berebiziko garrantzia du herriak dituen ondare historikoak mantentzea, eraberritzea eta sustatzea. Baditugu herrian eta auzoetan hainbat ondare babes berezia behar dutenak, adibidez; alde zaharra, Olaetxeko dorrea, Altzolako bainuetxea,… beharrezkoa ikusten dugu partidak finkatzea behar guzti hauei pixkanaka erantzun bat emateko (13).

Ekipamendu eta zerbitzuak: Ezin dugu inolaz ere onartu Pilar Ikastetxea botatzea egoera honetan (14). Gau egungo egoera ekonomikoak eta etorkizunari begira dauden aurreikuspenekin erokeria bat iruditzen zaigu horrelako azpiegitura bat botatzea. Ez daukagu inongo ziurtasunik legealdi honetan posiblea izango den proiektua aurrera eramatea. Zergatik bota hain baliagarria izan daitekeen eraikuntza bat herriaren beharretarako, jakin gabe proiektua noiz gauza daitekeen?

Inguru kudeaketa

Azken urteetan hiri hondakinen kudeaketa eztabaidagai izan da Gipuzkoan. Denok onartuko dugu hondakinak gaika bildu behar direla birziklatu ahal izateko eta baita ere autokonpostajearen bitartez hondakin zati garrantzitsu bat hondakinen zirkuitutik atera dezakegula.

Gainera, pentsatzen dugu udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik eraginkorrena ere dela eta bere inplikazioa arlo honetan oso inportantea dela.

Horregatik proposatzen dugu udalak kudeatu dadila autokonpostajea bultzatuko duen programa/zerbitzu bat (16). Seguru gaude hondakinen zirkuitutik aterako genuen hondakin kopurua asko igoko litzatekeela denbora gutxitan, gure inguruan eman diren hainbat esperientziak erakutsi duten bezala.

Ildo beretik proposatzen dugu ere partida berri bat sortzea hondakinak biltzeko atez-ateko sistemaren bideragarritasun azterketa bat egiteko Elgoibarko herrirako (17).

VI. ARDATZA: HERRIKO ERAGILEEKIKO ELKARLANEAN OINARRITUTAKO KULTURA POLITIKOA

Gure helburuak: Herri bizi eta dinamikoa bultzatzea, azpiegitura eta bitarteko nahikoekin gure elkarteen eta sortzaileen lana sustatzea eta guztion eskura egongo den kultur eskaintza zabala eta aberatsa bermatzea.

Kultur eredu parte hartzailea bultzatu nahi dugu, kultur eragileen sarea indartuz eta herriko sortzaileen lan baldintzak hobetuz

5

Page 6: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

Arlo honetan gure erreferentziazko proiektua Aita Agirre: Kultur Gunea da. Bai eraikuntza bai inguru guztia kultur jarduera ezberdinak kokatzeko gune aproposa iruditzen zaigu. Eta legealdian zehar ahaleginduko gara horrela izan dadin.

Baina bitartean ezin gara geldirik egon:

Lehenbizi proposatzen dugu gure herriko elkarte eta sortzaileen lokal eta espazio beharrei erantzun behar zaiela, horretarako udalak dituen hainbat eta hainbat azpiegitura erabiliz eta egokituz (19).

Aurrekoa noski elkarlanari eta subentzio politika argi bati lotu behar zaio (18).

Ildo berdinetik partida berri bat proposatzen dugu herriko sortzaileen lanak erakusteko aukera emateko eta bide batez herriko giroa indartzeko (20).

Azkenik gure herriak badu azpiegitura garrantzitsu bat askoz etekin handiagoa atera behar zaiona. Herriko antzokia ezin da izan bakarrik urtean zehar egun jakin batzuetan ikuskizun eszeniko edo audiobisualak eskaintzen duen zentro bat. Ez da nahikoa gure ustez eskaintza lantzea.

Alde batetik herriko antzerki talde eta zaleekin elkarlana bultzatu behar da bai talde horien jardueretarako espazioa eskainiz (tailerrak, entseguak..) bai beraien kolaborazioa eskatuz sustapen eta zabaltze programak bideratzeko.

Guzti hau plangintza orokor baten integratu behar da, Herri Antzokiko eskaintza herritarren gehiengoarengana ailegatu dadin.

Horregatik, ez gaude ados publizitate eta propagandaren partida Kulturatik Alkatetzaren sailera pasatzearekin.

Diru guztia Alkatetzaren sailean batzearekin lortzen dena da Udala bera hobeto saltzea, baina ez kudeatzen dituen programak, horiek ezkutatuagoak geratzen baitira. Horregatik proposatzen dugu diru hori Kulturara bueltatzea eta plangintza orokor batean integratzea, non helburua Herri Antzokiko jarduera sustatzea eta ikusleengana heltzea izango den (21).

VII. ARDATZA: HEZKUNTZA

Elgoibarko Udalaren esparruko irakaskuntzan inplikaturik dauden sektore guztien kontsulta eta partaidetza organoa sortzea proposatzen dugu, Herriko Eskola Kontseilua alegia (22).

Bertan herri mailako hezkuntza komunitateko partaideak (Irakasle, ikasle, guraso, langile ez irakasleak, orientatzaileak etab. ) egongo lirateke ordezkatuak eta bitarteko oso baliagarria izango litzateke hezkuntza mailan inplikaturiko sektore guztien elkar lana bultzatzeko, herri mailako planifikazioa arlo honetan bideratzeko, herriko beste erakundeekin interlokuzio zuzena izateko etab.

VIII. ARDATZA: BERDINTASUNA

Udaleko jardueraren esparru guztietan beti ere genero ikuspegia txertatzen ahaleginduko gara, bermatzeko era honetan erantzun transbertsala ematen zaiola eremu guztietan gauzatzen den arazo bati.

Arlo honek garrantzi nahikoa duela uste dugu Berdintasun teknikarien plaza sortzeko. Gaur egun ez dago aurreikusita uda erroldan.

6

Page 7: 2012ko aurrekontuei osoko zuzenketa

Berdintasun plana behar bezala garatzeko ere, partida handitzea eskatzen dugu (23).

IX. ARDATZA: EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAREN ALDE

Euskal Herriaren eraikuntzan lan egingo duen instituzio nazional bat behar-beharrezkoa dugu. Instituzio horren lana izan behar du euskal herritarron eskubide sozial eta politikoak defendatzea. Gure apustua garbia da, instituzio hori Udalbiltza da:

Udalbiltza finantzatzen lagunduko duen 15.000 euroko partida berri bat proposatzen dugu (24).

X. ARDATZA: NAZIOARTEKO KOOPERAZIOA

Azkenik, proposatu nahi dugu, garapen bidean diren herriekin lankidetza bultzatzea, garapen ekonomiko edo sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatuz, finantzatuz edo kudeatuz.

Laguntza hau(25) bideratzeko erakunde aproposa EUSKAL FONDOA - ASOCIACION DE ENTIDADES LOCALES VASCAS COOPERANTES, izan daiteke.

7