Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da...

8
PRENTSA OHARRA 2015/11/18 Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen zesantiak behin betiko kentzea onetsi dau Gernikan alkartu dan Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak, beste kargu batzuen artean Ahaldun Nagusiaren, Diputatuen eta Zuzendarien ordainketak arautzen dituan 4/1989 foru arauaren aldaketea onartu dau gaur goizean. Aldaketa nagusia, zesantiak izenekoakaz dago erlazionauta. 5. artikulu barriaren idazketak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuko ditu arduradun horreek, langabeziagaitiko kontingentziaren kotizazinoa barru, eta horrek ordeztu egingo ditu orain arte postua itzi eta langabezian geratzen ziranean jasoten eben kalte- ordaina –hilebeteko soldatea– eta aldi baterako prestazino ekonomikoa. Arauaren aldaketa hori Batzarretako talde guztiek onartu dabe, abstenidu egin dan Podemos Bizkaiak izan ezik. Elena Unzueta Aldundiko bozeroaleak Bizkaiko Batzarretara eroan dauen arautegiaren aldaketeak “garai barrietara egokitzea” dakar, orain arte indarrean egoan arauak ez ebalako Aldundiko karguek langabezia jasoteko eta Gizarte Segurantzan kotizetako aukerarik emoten. Ia 30 urtez holan egon dan egoerea da. Gaurtik aurrera, Aldundiko goi karguek, beste edozein beharginek egiten dauen moduan, langabezia kobrauko dabe, kotizautako denporea kontuan izanda. Ganera, arautegiaren aldaketeak, bizitza arriskuak eta istripuak estalduko dituan asegurua kontratetako aukerea emoten dau, Bizkaiko Batzar Nagusietako kideek dituen baldintza berberakaz. Aseguruaren kontu hori izan da, hain zuzen be, bileran desadostasuna sortu dauen bakarra. EH Bilduk zuzenketa-eske bat ekarri dau, aseguruen erreferentzia Aldundiko beharginak izan daitezan, eta ez, dokumentuaren idazketan azkenean geratu dan moduan, Batzar Nagusietako kideak. EAJ-PNV eta PSE aldaketa horren kontra agertu dira eta zuzenketa-eskea atzera bota dabe, batzordean egin eben moduan, euren ustez Aldundiak ekarri dauen Foru Arauaren testua ondo erreferentziauta dagoalako, Aldundiko eta Batzarretako beharginen baldintzak “berberak” diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia) eta 4 abstentzino (PP) lortu ditualako. PP-ren eretxiz, EH Bilduk aurkeztu dauen zuzenketa-eskea “formari jagokon kontua da, eta ez eukiari jagokona”. PSE-EE eta EAJ-PNV taldeek zuzenketa-eske horren alde agertu diran talde biei esan deutsee gai horrek ez dauela erakusten gauza bera ez danik. “Gaitza da daborduko bardin dagoana bardintzea”, adierazo dau Alexia Castelo sozialistak. EAJ-PNV-ren eretxiz, Batzar Nagusietako kideei egiten jaken erreferentzia bere testuinguruan jarri behar da, badagozalako Aldundiko goi karguak, Ahaldun Nagusia bera, adibidez, Foru Aldundian erantzukizunak izateaz gain batzarretako kide be badiranak. Jon Andoni Atutxa jeltzaleak uste dau, ganera, postu horreek “denporako epemugea” daukiela, batzarkideakaz gertatzen dan moduan. Aldundiko funtzionarioak, barriz, finkoak dira, eta euren lan baldintzak hitzarmen kolektiboaren bitartez erreguletan ditue. Dana dala, arauaren aldaketea ondo hartu da. “Errazoizkoa” da, goi karguek langabeziarako eskubidea daukielako, ganerako herritarren moduan. Holan bukaerea emoten jake zesantiei, “beste sasoi bateko” formulari, Javier Ruiz popularrak esan dauenez.

Transcript of Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da...

Page 1: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

PRENTSA OHARRA2015/11/18

Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguenzesantiak behin betiko kentzea onetsi dauGernikan alkartu dan Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak, beste kargu batzuen arteanAhaldun Nagusiaren, Diputatuen eta Zuzendarien ordainketak arautzen dituan 4/1989 foruarauaren aldaketea onartu dau gaur goizean. Aldaketa nagusia, zesantiak izenekoakaz dagoerlazionauta. 5. artikulu barriaren idazketak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartukoditu arduradun horreek, langabeziagaitiko kontingentziaren kotizazinoa barru, eta horrekordeztu egingo ditu orain arte postua itzi eta langabezian geratzen ziranean jasoten eben kalte-ordaina –hilebeteko soldatea– eta aldi baterako prestazino ekonomikoa. Arauaren aldaketa horiBatzarretako talde guztiek onartu dabe, abstenidu egin dan Podemos Bizkaiak izan ezik.

Elena Unzueta Aldundiko bozeroaleak Bizkaiko Batzarretara eroan dauen arautegiarenaldaketeak “garai barrietara egokitzea” dakar, orain arte indarrean egoan arauak ez ebalakoAldundiko karguek langabezia jasoteko eta Gizarte Segurantzan kotizetako aukerarik emoten. Ia30 urtez holan egon dan egoerea da. Gaurtik aurrera, Aldundiko goi karguek, beste edozeinbeharginek egiten dauen moduan, langabezia kobrauko dabe, kotizautako denporea kontuanizanda. Ganera, arautegiaren aldaketeak, bizitza arriskuak eta istripuak estalduko dituanasegurua kontratetako aukerea emoten dau, Bizkaiko Batzar Nagusietako kideek dituenbaldintza berberakaz.

Aseguruaren kontu hori izan da, hain zuzen be, bileran desadostasuna sortu dauen bakarra. EHBilduk zuzenketa-eske bat ekarri dau, aseguruen erreferentzia Aldundiko beharginak izandaitezan, eta ez, dokumentuaren idazketan azkenean geratu dan moduan, Batzar Nagusietakokideak. EAJ-PNV eta PSE aldaketa horren kontra agertu dira eta zuzenketa-eskea atzera botadabe, batzordean egin eben moduan, euren ustez Aldundiak ekarri dauen Foru Arauaren testuaondo erreferentziauta dagoalako, Aldundiko eta Batzarretako beharginen baldintzak “berberak”diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15(EH Bildu eta Podemos Bizkaia) eta 4 abstentzino (PP) lortu ditualako.

PP-ren eretxiz, EH Bilduk aurkeztu dauen zuzenketa-eskea “formari jagokon kontua da, eta ezeukiari jagokona”. PSE-EE eta EAJ-PNV taldeek zuzenketa-eske horren alde agertu diran taldebiei esan deutsee gai horrek ez dauela erakusten gauza bera ez danik. “Gaitza da dabordukobardin dagoana bardintzea”, adierazo dau Alexia Castelo sozialistak. EAJ-PNV-ren eretxiz,Batzar Nagusietako kideei egiten jaken erreferentzia bere testuinguruan jarri behar da,badagozalako Aldundiko goi karguak, Ahaldun Nagusia bera, adibidez, Foru Aldundianerantzukizunak izateaz gain batzarretako kide be badiranak. Jon Andoni Atutxa jeltzaleak ustedau, ganera, postu horreek “denporako epemugea” daukiela, batzarkideakaz gertatzen danmoduan. Aldundiko funtzionarioak, barriz, finkoak dira, eta euren lan baldintzak hitzarmenkolektiboaren bitartez erreguletan ditue.

Dana dala, arauaren aldaketea ondo hartu da. “Errazoizkoa” da, goi karguek langabeziarakoeskubidea daukielako, ganerako herritarren moduan. Holan bukaerea emoten jake zesantiei,“beste sasoi bateko” formulari, Javier Ruiz popularrak esan dauenez.

Page 2: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

Sozialisten eta jeltzaleen eretxiz, araua hizkuntza ez sexistara egokitzen da, eta garrantzitsuagoadana, kendu egiten ditu kargua izteagaitik egoan hilebeteko kalte ordaina etalangabeziarengaitiko aldi baterako prestazino ekonomikoa. Jon Atutxaren (EAJ-PNV) eretxiz,arau aldaketeak “bukaerea emoten deutso salbuespen bati”. Gorteetan egin diran lege aldaketakdirala eta, Batzar Nagusiek Aldundiko goi karguen eskubideak “normalizau” egingo ditue.Holan, gaurtik aurrera, langabeziarengaitik kotizetako eta Batzar Nagusietako kideen “parekoa”izango dan bizitzako eta istripuetarako asegurua eukiteko eskubidea izango dabe.

EH Bilduk, bere aldetik, “aurrerapausua” dala esan dau, eta Administrazinoaren esku dagozanzuzenbide pribaduko Soziedade Publikoetako eta Erakunde Publikoetako lanpostuetarako“pizgarriak” kendu izana azpimarratu dau. Onetsi dan araudiak puntu horreek jasoten ebazan,batzordean onartu zan koalizino abertzalearen zuzenketa-eske bati esker, pizgarri horreek“inoiz” ez dirala aplikau autortu arren.

Podemos Bizkaiak arauaren aurrean agertu dauen abstentzinoa justifikau dau, bere eretxiz “ezdala nahikoa” esanez. Pozik dagoz zesantiak desagertu diralako, baina goi karguen soldata“astronomikoak” kritikau ditue.

HIRU BATZORDEKIDE ORDEZTU DIRA

Saioa, Legealdiko lehenengo aldaketakaz hasi da. Horretarako, Bizkaiko Batzarrak onetsi egindau hiru batzarkide barrik euren lekuak hartzea, Angel Basauri Azkuek, Kontxi Claver Zurrok,eta Gorka Beitia Zurinagak, Alaitz Etxeandia, Ibone Bengoetxea eta Lorea Bilbao jeltzaleakordeztuko ditue gaurtik aurrera, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) taldeko batzarkide moduan.

PP-REN ITAUN BI ONETSI DIRA

Gaurko osokoan errepikau egin da Forutasuna eta Ekonomi Ituna defendatzeko eztabaidea, etabaita Zugaztietan dagoan babestutako eraikin batean egindako “legez kanpoko” obrei buruzkoabe. Gai horreek Gernikan egin zan urriko osoko azken bilkurara eroan ebazan PP taldeak, ForuGobernuari egindako erantzun-eske moduan.

Oraingo honetan, popularrek itaun moduan eroan ditue gai biak Gernikara. Horreetako batean,Batzar Nagusiek, aldeko 32 botogaz (EAJ-PNV, PSE-EE eta PP) eta 16 abstentzinogaz (EHBildu eta Podemos Bizkaia), “Forutasunari eta Ekonomi Itunari euren laguntzea erakusteaerabagi dabe, gure Autogobernuaren funtsezko elementuak diralako” eta Aldundiari eskaereaegin deutsie, “horreek defendatzeko eta balioan jarteko beharrezkoa dan ekimen politikoarenburu izan daiten”.

Ganera, Batzarrek eskaerea egin deutsie Foru Aldundiari, “epaitegien epai irmo baten ondoriozedozein ebazpen burutzea bertan behera iztea erabagiten dauanean, Batzar Nagusiei horren barriemon deien, eta baita epaiaren eukiari, bertan behera izten dan Foru Aldundiaren ebazpenareneta, Foru Aldundiaren eretxiz, bertan behera itzi behar izana justifiketan daben errazoien barribe”.

EAJ-PNV, PSE-EE eta PP taldeen aldeko botoakaz eta EH Bildu eta Podemos Bizkaia taldeenabstentzinoagaz onetsi dan Alderdi Popularraren azkenengo eskari hori, Zugaztietako Madalena

Page 3: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

kaleko 14an dagoan eraikinean legez kanpo egindako obrak dirala eta aurkeztu da. Meategigune horrek Kultur Ondasun sailkapena dau, Moltso Monumental kategoriagaz. Jaubeak babesaldaketea eskatu eutsan Eusko Jaurlaritzari eta, hori dala eta, Aldundiak geratu egin eban,jaubea legez kanpo eregitakoa eraistera behartzen eban epai bat gauzatzeko prozesua.

Jon Sánchez batzarkide jeltzalearen eretxiz, kasu honetan Aldundiak aplikau dauen prozedurea“zuzena eta bermea eskintzen dauena” da, Kultur Ondarearen Legeagaz bat datorrelako. PP-reneretxiz, barriz, erabagi horrek Foru Aldundiak emondako ebazpenak eta Euskadiko Justizia GoiEpaitegiaren epai judizial irmoak geratzen ditu.

LAGUNTZEA EMAKUMEAREN MUNDU MARTXARI

Osoko Bilkurak aho batez onartu dau EH Bildu taldeak aurkeztutako Arauz BestekoProposamena, Bizkaiko Batzar Nagusiek Emakumeen Mundu Martxari euren laguntzea erakutsideioen. Urte luzez, ekimen horrek emakumeen arteko loturak nazinoartean ezarteko egin daubehar “sare feministea sortuz eta munduan nagusi dan matxismoa ikusgai bilakatuz”, azaldudabe koalizino abertzaletik. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen gehikuntzakozuzenketa-eskearen bitartez, laguntza horren barruan bardintasunaren eta indarkeria matxistarenkontra behar egiteko konpromisoa erakusten daben talde guztiak be sartu dira.

Onartu dan ekimenak eskaerea egiten dau indarkeria matxistaren kontrako arloan jarduketarakoprotokoloak martxan jarten, sentsibilizazinoan eta prestakuntzan behar egiten eta zaintzaileenbizitza hobetzen lan egiteko. Ganera, lesbofobiaren, transfobiaren, arrazismoaren etakapazitismoaren kontrako jarduketa planak egitea, emakumeen enpoderamendua sustatzea etaemakumeen sareak eta taldeak sortzeko behar egitea be eskatzen da.

MERKATARITZA LIBRERAKO NAZINOARTEKO TRATATUA

Atlantiko-arteko Merkataritza eta Inbertsinorako Akordioa (TTIP) batera aurkeztutako ekimenbigaz heldu da Gernikara, bat EH Bildu eta Podemos Bizkaia taldeek aurkeztutakoa, “erabatekoezetzagaz” agertuz akordioaren kontra, eta bestea Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistaktaldeena, beste gauza batzuen artean, Erkidegoko erakundeetatik, orain urte bitik EuroparBatasuna eta Estatu Batuak egiten ari diran negoziazino prozesuan “gardentasuna” bermatudaian. Azkenean, EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek aurkeztutako proposamena baino ez da onartu,PP-ren laguntzagaz eta EH Bilduren eta Podemos Bizkaiaren abstentzinoagaz. Azken talde bihorreen proposamena ez da onartu, Batzarretako beste talde guztiak kontra agertu diralako.

Batzarrek adostu daben ekimenak, beste gauza batzuen artean, industriaren eta Europakoekonomiako hainbat sektoreren interesak eta lehiakortasuna, eta gizarte ongizateko eredueuroparra izenekoak etorkizunean izan behar dauen iraunkortasuna defendiduten ditu. Horrezgain, proposamenean eskaerea egiten jako Espainiako Gobernuari, tratatu horren burutzapenprozesuaren barri emon deien Foru Aldundiei, horren eukiak eragina dauelako LurraldeHistoriko honetarako interes berezia daukien arloetan.

LANKIDETZARAKO %0,7 LEGEALDIAREN BUKAERARAKO

Page 4: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

Bizkaiko Batzar Nagusiek arauz besteko proposamen bi eztabaidau dabez, –bat PodemosBizkaia taldearena eta bestea PP-rena–, Aldundiak lankidetzarako eta garapenerako egitendauen ekarpena %0,7ra igotzeko. Proposamen biak bereizten ebazan xehetasuna, ehuneko horiBPG-ean oinarrituta kalkuletean, Podemos Bizkaiak eskatzen eban moduan, edo, PP-kproponidu daben moduan, Aurrekontuetan oinarrituta kalkuletean egoan.

Azkenean, Alderdi Popularrak defendidu dauen proposamena onartu da, EAJ-PNV eta PSE-EEtaldeen laguntzari esker. Talde horreek zuzenketa-eske bat sartu dabe, eskaerea egitekoEnplegu, Gizarteratze eta Berdintasunerako sailari, garapenari laguntzeko aurrekontua “apurka-apurka” handitzen joan daiten, “legealdiaren bukaeran” Aldundian erabilgarri dagoanaurrekontuaren %0,7ra heltzeko. Juan Otermin sozialistak esan dauenez, ekarpen hori“%0,41ekoa” izango da 2015ean eta “%0,48koa” 2016an.

OSOKO BILKUREA BERTAN BEHERA GERATU DA BEHARGIN BAT HIL DALAKO

Gernikako Batzarretan egiten ari zan osoko bilkurea bertan behera geratu da arratsaldean,behargin bat bihotzekoak jota hil dalako Batzarretxe barruan. Hildakoa, Batzarretako cateringzerbitzuko behargina zan. Preminaz alkartu dan Batzarretako Bozeroaleen Batzak bileraatzeratzea erabagi dau, dolua erakusteko. Landu ez diran eguneko gai zerrendako puntuak–arauz besteko bost proposamen– osoko beste bilkura batean eztabaidatuko dira.

Page 5: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

NOTA DE PRENSA18/11/2015

El pleno de Juntas Generales aprueba la eliminación de lascesantías de los altos cargos foralesEl pleno de las Juntas Generales de Bizkaia, reunido hoy en Gernika, ha aprobado lamodificación de la Norma Foral 4/1989 que regula las retribuciones del Diputado General,Diputados y Diputadas, y Directores, entre otros cargos. El principal cambio tiene que ver con laeliminación de las denominadas “cesantías”. La redacción de un nuevo artículo 5 integra a partirde hoy a los responsables de la Diputación en el régimen general de la Seguridad Social,incluyendo la posibilidad de que coticen por desempleo y puedan llegar a cobrar esta prestaciónllegado el caso, lo que viene a sustituir la indemnización por cesantía -un mes del salario- asícomo la prestación económica temporal que tenían derecho a percibir los cargos forales ensituación de paro. Esta modificación normativa ha sido aprobada por todos los grupos junterosde la Cámara, a excepción de Podemos Bizkaia que se ha abstenido.

El cambio normativo trasladado a la Cámara vizcaína por la portavoz del Ejecutivo vizcaíno,Elena Unzueta, supone “adecuarse a los nuevos tiempos”, ya que la norma imperante nopermitía que los altos cargos forales tuvieran paro, ni cotizasen por desempleo en el régimen dela Seguridad Social. Es una situación que se ha mantenido casi durante 30 años. A partir de hoy,los altos cargos forales tendrán derecho a cobrar el desempleo, como cualquier otro trabajador,por el tiempo que hayan cotizado. Asi mismo, la modificación de la normativa permite contratarun seguro de vida y accidentes en las mismas condiciones que los miembros de las JuntasGenerales.

Precisamente, el asunto del seguro ha sido el único punto de fricción en el hemiciclo. EH Bildutraía al pleno una enmienda para que los seguros tomasen como referencia las condiciones delos trabajadores de la Diputación y no la de los de los miembros del Parlamento vizcaíno comoasí ha quedado en la redacción del documento. PNV y PSE han vuelto a tumbar este cambio,como ya lo hicieron en comisión, ya que entienden que el texto de Norma Foral traído por laDiputación está correctamente referenciado, puesto que las condiciones, tanto de trabajadoresdel Ejecutivo como del Legislativo, son “las mismas”. La enmienda ha sido desestimada por 28votos en contra (PNV y PSE-EE), 15 a favor (EH Bildu y Podemos Bizkaia) y 4 abstenciones(PP).

Para el PP, la enmienda de EH Bildu es una “cuestión de forma que no de fondo”. PSE-EE yPNV han negado a las dos formaciones que apoyaban dicha corrección que esta cuestión sea unagravio comparativo. “Es difícil igualar lo que ya está igual”, ha señalado la socialista AlexiaCastelo. A juicio del PNV, la referencia a los miembros de Juntas Generales se debecontextualizar porque hay altos cargos forales, como el diputado general, que al mismo tiempode tener responsabilidades en el Ejecutivo foral, son junteros. El jeltzale Jon Andoni Atutxacree, además, que estos puestos tienen un “horizonte temporal”, al igual que los apoderados, encontraposición a los funcionarios de la Diputación que son fijos y que regulan sus condicioneslaborales a través de la negociación colectiva.

Page 6: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

En cualquier caso, la modificación de la norma ha sido bien recibida. Es “razonable” ya que losaltos cargos tienen derecho al desempleo como cualquier ciudadano. Se pone fin así a lascesantías que era una fórmula “extemporánea”, ha señalado el portavoz popular Javier Ruiz.

Para socialistas y jeltzales, la norma se adapta al lenguaje no sexista y, lo que es másimportante, elimina la indemnización de un mes por cese y la prestación económica temporalpor desempleo. A juicio de Jon Atutxa (PNV) el cambio normativo “acaba con unaexcepcionalidad”. Por cambios legislativos producidos en las Cortes, las Juntas Generales“normalizan” los derechos de altos cargos forales que , a partir de hoy, tendrán derecho a cotizarpor desempleo y a tener un seguro de vida y accidentes “equiparable” a los miembros de lasJuntas Generales.

Por su parte, EH Bildu ha señalado que es un “paso adelante” y ha destacado la eliminación delos “incentivos” para los puestos directivos de las Sociedades Públicas y Entes Públicos dederecho privado de la Administración, que el dictamen aprobado recogía por una enmienda dela coalición abertzale acordada en comisión, pese a reconocer que estos alicientes no se habíanaplicado “nunca”.

Podemos Bizkaia ha justificado su abstención a la norma por ser “insuficiente”. Se alegran de laeliminación de las cesantías, pero han criticado los “astronómicos” salarios de los altos cargos.

SUSTITUCIÓN DE TRES APODERADAS

La sesión ha comenzado con las primeras sustituciones de la Legislatura. La Cámara vizcaína hapermitido la toma de asiento de tres nuevos junteros. Angel Basauri Azkue, Kontxi Claver Zurroy Gorka Beitia Zurinaga, relevan a partir de hoy a las jeltzales Alaitz Etxeandia, IboneBengoetxea y Lorea Bilbao, respectivamente, como apoderadas del grupo Nacionalistas Vascos(EAJ/PNV).

APROBADAS LAS DOS MOCIONES PRESENTADAS POR EL PP

En el pleno de hoy se ha repetido el debate sobre la defensa de la foralidad y del ConciertoEconómico, así como de las obras "ilegales" en un edificio protegido de La Arboleda, que elgrupo popular Vizcaíno llevó al último pleno de octubre celebrado en Gernika en forma deinterpelación al Gobierno foral.

En esta ocasión, los populares han trasladado a la villa foral sendas cuestiones en forma demociones. En una de ellas, las Juntas Generales han acordado, por 32 votos a favor (PNV, PSE-EE y PP) y 16 abstenciones (EH Bildu y Podemos Bizkaia), mostrar “su respaldo al RégimenForal y al Concierto Económico como elementos fundamentales de nuestro Autogobierno” yhan instado a la Diputación a que “lidere la iniciativa política necesaria para su defensa y puestaen valor.”

Asimismo, la Cámara vizcaína ha instado a la Diputación Foral a que, “cuando decida suspenderla ejecución de cualquier resolución derivada de una sentencia firme de los tribunales, seinforme a las Juntas Generales de tal hecho, del contenido de la sentencia, de la resolución de la

Page 7: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

Diputación Foral cuya ejecución se suspende y de las razones que, a juicio de la DiputaciónForal, justifican la suspensión.”

Esta última demanda del Partido Popular, aprobada con los votos a favor de PNV, PSE-EE yPP, y la abstención de EH Bildu y Podemos Bizkaia, viene al caso por las obras ilegalesrealizadas en un edificio ubicado en la calle La Magdalena, 14 de La Arboleda, poblado mineroque tiene la calificación de Bien Cultural, con la categoría de Conjunto Monumental. Supropietario había pedido un cambio de protección del edificio al Gobierno Vasco y esto llevó ala Diputación a paralizar el proceso de ejecución de una sentencia que obligaba al dueño aderribar lo ilegalmente construido.

A juicio del apoderado jeltzale Jon Sánchez, el procedimiento aplicado en este caso por laDiputación es “correcto y garantista”, ya que se ajusta a la Ley de Patrimonio Cultural, pese aque la decisión paraliza, según el PP, las resoluciones de la Diputación Foral y las sentenciasjudiciales firmes del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco.

APOYO A LA MARCHA MUNDIAL DE LAS MUJERES

El pleno ha aprobado por unanimidad una proposición no de norma presentada por EH Bildupor la que las Juntas Generales de Bizkaia muestran su apoyo a la Marcha Mundial de lasMujeres. Durante años esta iniciativa ha trabajado para generar lazos internacionales entremujeres, “creando una red feminista y visibilizando el machismo que impera en el mundo”, hanexplicado desde las filas de la coalición abertzale. Una enmienda de adicción de los gruposNacionalistas y Socialistas Vascos recogida en el texto, ha añadido a este respaldo el de aquellosgrupos y colectivos que se comprometen a trabajar en favor de la igualdad y de la lucha contrala violencia machista.

La iniciativa aprobada insta a trabajar para poner en marcha protocolos de actuación, trabajar enla sensibilización y formación en materia de violencia machista y en la mejora de vida de lascuidadoras, habilitando servicios públicos que faciliten los trabajos de cuidado. Además, sedemanda la realización de planes de actuación contra la lesbofobia, la transfobia, el racismo y elcapacitismo, y el fomento del empoderamiento de las mujeres, así como el impulso para lacreación de redes y colectivos de mujeres.

"TRANSPARENCIA" EN LA NEGOCIACIÓN DEL TRATADO INTERNACIONAL DELIBRE COMERCIO

El Tratado Transatlántico de Comercio e Inversión (TTIP) llegaba a la villa foral con dosiniciativas conjuntas, una de EH Bildu y Podemos Bizkaia, oponiéndose “con un no rotundo” almismo, y otra, de Nacionalistas Vascos y Socialistas Vascos, que perseguía, entre otras cosas,que desde las instituciones comunitarias se garantizase la “transparencia” en el proceso denegociación que desde hace dos años mantienen la UE y los Estados Unidos. Finalmente, sólo lainiciativa de PNV y PSE-EE ha salido adelante con el apoyo del PP y la abstención de EH Bilduy Podemos Bizkaia, mientras que la de estas dos últimas formaciones ha sido desestimada por elrechazo de los otros tres grupos de la Cámara foral.

Page 8: Batzar Nagusietako osoko bilkurak goi mailako foru karguen ... · diralako. Zuzenketa-eskea ez da onartu, kontrako 28 boto (EAJ-PNV eta PSE-EE), aldeko 15 (EH Bildu eta Podemos Bizkaia)

La iniciativa acordada defiende, entre otras cosas, los intereses y la competitividad de laindustria y del conjunto de los diversos sectores económicos europeos, y la futura sostenibilidaddel llamado modelo europeo de bienestar social. En la propuesta se pide, además, al Gobiernode España que informe a las Diputaciones Forales del proceso de elaboración de dicho tratado,en tanto en cuanto su contenido afecta a materias de específico interés para este TerritorioHistórico.

CUMPLIMIENTO DEL 0,7% PARA COOPERACIÓN CON EL FIN DE LA LEGISLATURA

La Cámara vizcaína ha debatido dos proposiciones no de norma –una de Podemos Bizkaia yotra de PP - que solicitaban elevar al 0,7% la aportación de la Diputación a cooperación aldesarrollo. El matiz que diferenciaba ambas propuestas estaba en calcular este porcentaje enfunción del PIB, como quería Podemos Bizkaia, o en función de los Presupuestos.

Finalmente, ha salido adelante la defendida por el Partido Popular gracias al apoyo de PNV yPSE-EE, formaciones que han logrado incorporar una enmienda para que se inste aldepartamento de Empleo, Inserción Social e Igualdad a aumentar los presupuestos destinados ala cooperación al desarrollo “de manera progresiva”, con el objetivo de alcanzar “al final de lalegislatura” el 0,7% del presupuesto disponible de la Diputación. Según el socialista JuanOtermin, esta aportación será del “0,41%” en 2015 y del “0,48%” en 2016.

SUSPENSIÓN DEL PLENO POR EL FALLECIMIENTO DE UN TRABAJADOR

El pleno de las Juntas de Gernika ha sido suspendido por la tarde debido a la muerte de untrabajador en el interior de la Casa de Juntas. El fallecido era empleado del servicio de cateringdel hemiciclo. La Junta de Portavoces de la Cámara reunida de urgencia ha decidido posponer lareunión institucional en señal de duelo. Los puntos del día no tratados –cinco proposiciones node norma- se debatirán en otra sesión plenaria.