2008 Koaderno sindikalakbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak...2008 Formazioa 2007.urteko egoera...

17
E Koaderno sindikalak Ekonomikoa 2007. urteko egoera sozio-ekonomikoa 2008 Formazioa

Transcript of 2008 Koaderno sindikalakbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak...2008 Formazioa 2007.urteko egoera...

  • EKoaderno

    sindikalakEkonomikoa

    2007. urteko

    egoerasozio-ekonomikoa

    2008

    Formazioa

  • 2007. urtekoegoera sozioekonomikoa

  • 2 0 0 8

    JUSTIZIA, LAN ETAGIZARTE SEGURANTZA SAILA

    GOBIERNO VASCODEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

    EUSKO JAURLARITZA

    lagundu du prestakuntza sindikalerakotxosten hau finantziatzen.

  • Aurkibidea1. Gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata desberdintasuna mantentzen da ... 52. Kontratazio mugagabea merketzea iraungia dagoen errezeta da: 2007. urtean sinaturiko kontratuen%91 aldi baterakoa izan zen ....................................................................................... 8

    3. Lan merkatuaren azterketa.................................................................................... 12

  • 4

  • 5

    1. Gizonezko eta emakumezkoen arteko soldatadesberdintasuna mantentzen da

    INE-k iazko urte amaieran argitaraturiko Soldata Egituraren Inkestaren arabera, 2005. urte-ko bataz besteko soldata irabazia 21.730 eurotakoa izan zen EAE-an eta 20.830eurotakoaNafarroan. Estatuko gainerantzeko lurraldeekin alderatuz gero, Madrilen soilik lortu zenurteko bataz besteko soldata altuagoa (22.973 euro). Hala ere, inkestaren emaitza esangu-ratsuenak, emakume, gizon, gazte eta etorkinen soldata desberdintasunak erakusten dituz-tenak dira.

    EAE-an, gizonezkoen bataz besteko soldata irabazia emakumezkoena baino %34,7 altua-goa da. Eta Nafarroan, besteren kontura lan egiten duten gizonezko langileek herrialdebereko emakumezko langileek baino %41 gehiago irabazten dute.

    Beraz, orokorrean, baieztatu egiten da emakumezkoak bigarren mailako papera betetzenjarraitzen duela lan merkatuan, sektore prekarioenetako behe mailako eta gutxien ordain-tzen den lan mailak betez.

    Enpresari inguruneetan, emakumeek jasaten duten soldata bereizkeriaren ardura onartuordez, beraien formakuntza aukera eta lan lehentasunen ondorioz, egoera honen errudu-nak emakumeak direla aditzera ematen dute lotsa gutxirekin.

    Egia da emakumezko eta gizonezkoen hezkuntza eta lan “aukera” genero estereotipo etarolek baldintzatzen dutela; baina honek ez du azaltzen emakumeekin gehiago identifika-tzen diren iharduera profesionalek normalean zergatik izaten duten “gizonezkoen” ohikoiharduerek baino onarpen sozial eta soldata txikiagoa.

    Emakume askorentzat beraien maila profesionalean igo eta ardura handiagoko postuetarairisteko hesiak zergatik dauden ere ez dute azaltzen enpresarioek.

    Baina soldata bereizkeria sortzen duten beste hainbat faktore ezin ditu ezkutatu patrona-lak, emakumeei eskaintzen dien kontratazio prekarioko ereduekin erabat loturik baitaute.

    Urteko bataz besteko soldata gordina (eurotan) – 2005 urtea

    Bataz Besteko Kontratu Aldi Baterako Aldi Bat.Soldata Mugagabe Kontratua Mugag.

    NAFARROA 20.829,74 23.746,84 13.515,89 %56,9Gizonezkoak 23.645,40 26.659,77 14.792,42 %55,5Emakumezkoak 16.784,08 19.087,80 12.103,42 %63,4Gizon. / Emakume. %140,9 %139,7 %122,2

    E.A.E. 21.730,03 25.091,96 15.891,33 %63,3Gizonezkoak 24.214,37 28.557,22 16.871,17 %59,1Emakumezkoak 17.981,30 19.989,88 14.347,93 %71,8Gizon. / Emakume. %134,7 %142,9 %117,6

    Adibidez, kontratu motaren araberako bataz besteko soldata irabazia aztertzen badugu,aldi baterako kontratuarekin EAE-an lan egiten duten pertsonek bataz beste kontratumugagabea duten pertsonek baino %43 gutxiago kobratzen dutela egiazta dezakegu.

  • 6

    Nafarroan, desberdintasuna txikiagoa da baina garrantzitsua izaten jarraitzen du, aldi bate-rako kontratuarekin bataz beste mugagabearekin baino %36,7 gutxiago kobratzen baita.

    Zentzu honetan kontutan izan behar dugu Hego Euskal Herrian soldatapeko emakumezkolangileen heren batek (%33,2) lan iharduera aldi baterako kontratu motaren batenpeanburutzen duela; gizonezkoen artean, aldiz, aldi baterakotasuna txikiagoa da eta langileen%24ari eragiten dio.

    Normala denez, lanaldi mota da soldata maila gehien baldintzatzen duen beste aldagaie-tako bat. Konkretuki, lanaldi osoko urteko bataz besteko irabazia lanaldi partzialeko urte-ko bataz besteko irabaziaren bikoitza baino handiagoa da. Eta noski, aldi partzialeko kon-tratuak batez ere emakumezkoak kontratatzeko erabiltzen dira. Izan ere, aldi partzialeankontrataturiko pertsonen %84 emakumezkoak dira, eta gainontzeko %16 gizonezkoak.

    Segregazio horizontal eta bertikala, aldi baterako eta aldi partzialeko kontratazioa, lanpos-tuak baloratzerakoan kriterio bereizgarrien erabilera, soldatak arbitrarioki ematea, gehie-gizko soldata desberdintasunak, ... Hauek eta zeharkako beste bereizkeria praktika batzukpatronala egiten dute egoera honen erantzule nagusi.

    Hala ere, errudunak topatzeko garaian gizonezkoek etxeko lanak eta familia ardurak berengain hartzeko duten arduragabekeria ere ezin da ahaztu.

    Ordaindu gabeko ihardueretara zuzenduriko denbora aztertzen duen inkestaren arabera,emakumezkoek gutxi gorabehera etxeko lanen %75 burutzen dute eta gizonezkoek gai-nerantzeko %25. Etxeko lanen banaketa desberdin honek lan eta familia bizitza uztartzekoesfortzua batez ere emakumeek egin beharra ekartzen du, eta arrazoi horregatik enpleguprekario eta lanaldi murritzagokoak onartzera beharturik sentitzen dira.

    Gazteria eta etorkinak ere soldata bereizkeriaren sinonimo dira

    Urteko soldata Bataz bestekoa 25 urte baino Estatuz kanpokogordina (eurotan) gutxiagokoak etorkinakNAFARROA 20.829,74 14.442,79 16.269,58 *Gizonezkoak 23.645,40 15.980,06 * 17.699,38 *Emakumezkoak 16.784,08 12.740,21 * d.e.Gizon. / Emakume. %140,9 %125,4

    E.A.E. 21.730,03 14.667,82 16.944,08 *Gizonezkoak 24.214,37 16.508,54 17.452,79 *Emakumezkoak 17.981,30 12.308,67 * d.e.Gizon. / Emakume. %134,7 %134,1

    (*) Zuhurtziaz hartu izartxo bat duten datuak.

    Argi dagoen moduan, soldata altuenak goi mailako lana lortu edo kualifikazio altua beha-rrezko duten iharduerak burutzen dituzten langileek dituzte. Derrigorrezkoa ez den arren,normalean lanpostu hauek karrera profesional luzeagoekin loturik daude.

    Era berean, esperientzia eta aintzinakotasunagatiko sariak soldata hobetzen laguntzenduten faktoreak dira. Beraz, ez da harritzekoa adina eta soldata mailaren artean harremanpositiboa egotea.

    Hala ere, badaude langile gazteen artean oso soldata baxuak ugaritzen laguntzen dutenbeste elementu batzuk; adibidez, gazteriak jasaten duen prekarietate maila lotsagarri etamoralgabea (%68ko aldi baterakotasunarekin) eta zabor kontratuen ugaritzea, pobrezia-ren muga ere gainditzen ez duten soldatak eskainiz.

  • INE-k eskainiriko azken datuen arabera, gazteriak (25 urte baino gutxiago) jaso-tzen duen bataz besteko soldatak EAE eta Nafarroako bataz besteko soldataren%67,5 eta %69,3 ordezkatzen du hurrenez hurren.

    Gazteriaz gain, etorkinen kolektiboa ere langilegoaren beste kate begi ahulene-tako bat da. E t o rk i n e k , desabantailan dagoen beste edozein kolektibore nmoduan, lan munduan sartzeko oso prozesu gogorra jasaten dute eta kalitatebaxueneko eta kualifikazio txikieneko lanak betetzera behartuak egoten dira.

    Normala den moduan, lan baldintza hauek soldatetan islada dute. INE inkestarenarabera, Estatu espainiarraz kanpoko etorkinen bataz besteko urteko irabaziak%23 txikiagoak dira bataz beste.

    7

  • 8

    2 0 0 7 . u rtean zehar 1.121.729 lan kontratu erre g i s t ratu ziren Enplegurako ZerbitzuPublikoek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan dituzten bulegoetan. Honen ondoriozkontratazio bolumen osoa %2,5 hazi zen iazko urtearekin alderatuz gero, nahiz eta kontra-tu mugagabe kopurua gutxitu.

    2007. urtean sinaturiko aldi baterako kontratu kopurua %3 gehitu zen iazko urtearekinalderatuz gero; eta kontratazio mugagabea, aldiz, %2,3 gutxitu zen.

    2007. urtean sinaturiko kontratuen %90,7 aldi baterakoa izan zen. Beraz, baiezta dezakeguiaz areagotu egin zela dagoeneko kezkagarria zen aldi baterakotasuna eta lan postuenerrotazio maila altua.

    Datuetan ikus daitekeen moduan, 2006. urteko lan erreforma erabateko porrota izan da,eta nahiz eta kontratazio mugagabea merketu (urteko 4.300.000.000 eurotako kostuasuposatzen du diru kutxa publikoentzat), guztira sinaturiko kontratuetan kontratazio muga-gabeak duen pisua ez zen areagotu 2007. urtean zehar.

    2007. urtean zehar Hego Euskal Herrian erregistraturiko kontratuak

    2006. urte bukaeran amaitu zen hasieran aldi baterakoak ziren kontratuak mugagabebihurtzea diruz laguntzen zuen talka planaren indarraldia, aldi baterako kontratazioa seihilabetetan zehar zertxobait moteldu zuen neurri bakarra desagertuz.

    Konkretuki, 2007. urteko abenduan 78.299 lan kontratu sinatu ziren eta %8,5 soilik izanziren mugagabeak; urte bat lehenago, aldiz, 2006. urteko abenduan, kontratazio mugaga-beak guztira sinaturiko kontratuen %15,5 ordezkatu zuen. Beraz, kontratazio mugagabea-ren pisua ia erdira jaitsi zen talka planaren indarraldia amaitu ondoren.

    Baina patronala, kontrataziorako laguntza, Gizarte Segurantzako kuotetan hobari eta bestegizarte kostu batzuren beherapenen bidez, lan kostuen gutxikuntzaz aprobetxatzen ari daoraindik, enpresen galdu-irabazien kontuak gizenduz.

    Lan erreforma alde batera utziz, 2007. urtean buruturiko kontratazioaren analisira itzulikogara ezaugarri garrantzitsuenak aztertzeko:

    2. Kontratazio mugagabea merketzea iraungituadagoen errezeta da: 2007. urtean sinaturiko kon-tratuen %91 aldi baterakoa izan zen

    0

    50.000

    100.000

    150.000

    200.000

    250.000

    Kontratazio Mugagabea

    Obra edo zerbitzua Ekoizpenaga-tikoak

    Bitartekoak Formakuntzakoak

    Beste aldi baterakoak

    GIZONAK

    EMAKUMEAK

    GASTEAK

  • Kontratazioaren bilakaera 2007. urtean zehar.

    Kontratu mugagabeak kontratazio osoaren %9,3 izan ziren, aldi baterakoenbihurtzetik eratorriak barne. Baina emakume eta gazteen kasuan kontratu muga-gabeen pisua are eta txikiagoa da. Emakumeek sinaturiko kontratuen %8,6 soilikizan ziren mu g a g a b e a k , eta 25 urte baino gutxiagokoen artean %6,4.Gizonezkoei zuzenduriko kontratu mugagabeen portzentaia, aldiz, zerbait altua-goa izan zen, %10,1 hain zuzen ere.

    Bestalde, azpimarratu beharra dago iaz sinaturiko kontratu mugagabeen artean,%73,6 aldi osorakoak izan zirela, %22,6 aldi partzialekoak eta gainerantzeko %3,8aldizkakoak.

    Kontratu mugagabeak – 2007 urteaGuztira Aldi osoa Aldi partziala Aldizkakoa%100 %73,6 %22,6 %3,8

    Aldi baterako kontratu mota desberdinen artean, ekoizpenagatikoa eta obra edozerbitzukoa dira garrantzitsuenak. Bi mota hauek, hurrenez hurren, kontratazioosoaren %39,1 eta %31,9 ordezkatzen dute.

    Bi kontratu mota hauen baturak, 2007. urtean erregistraturiko aldi baterako kon-tratazioaren %78,2 suposatzen du, eta hauek dira iruzur egiteko gehien erabiltzendiren kontratu motak. Hauek erabiliaz sinatzen den kontratu kopuru handia ezdator bat ez ekoizpen ihardueren izaerarekin eta ezta erabiltzen diren iharduereniraupenarekin ere.

    Aldi baterako kontratu desberdinen artean pisua duen beste kontratu mota batbitartekoena da. Iaz, kontratu mota honek aldi baterako kontratuen %18,9 ordez-katu zuen, eta kontratazio osoaren %17,2.

    Bitarteko kontratuaren helburua, batez ere, lan postuaren erreserba eskubideaduen eszedentzia hartu duen langilea aldi baterako ordezkatzea da. Baina prakti-kan, kontratu mota hau emakumeak kontratatzeko erabiltzen da batez ere.

    2007. urtean 192.561 bitarteko kontratu sinatu ziren, eta hauen %78,1 emakume-ak kontratatzeko erabili ziren. Honek esan nahi du emakumeei egindako kontra-tuen %26,2 bitartekoak izan zirela, eta gizonezkoen kasuan, aldiz, kontratuen%7,7 soilik izan zen mota honetakoa.

    Prestakuntzako kontratuek (formakuntzarako kontratua eta praktika kontratua)kontratazio osoaren %1 baino zertxobait gehiago suposatzen dute; beraz, esan

    9

    0

    2.000

    4.000

    6.000

    8.000

    10.000

    12.000

    14.000

    16.000

    06 a

    bend

    ua

    urta

    rrila

    otsa

    ila

    mar

    txoa

    apiri

    la

    mai

    atza

    ekai

    na

    uzta

    ila

    abuz

    tua

    iraila

    urria

    azar

    oa

    aben

    dua

    BIHURTUAK

    HASIERATAKO MUG.

    MUGAGABEAK

  • 10

    daiteke oso erabilera murritza dutela, baita gazteen artean ere, kontratazio osoaren %2,6baino gutxiago ordezkatzen baitute.Ordezkapen kontratu eta erretiro partzialeko kontratuen erabilera ere oso urria da, etabien baturak kontratazio osoaren %1 besterik ez du ordezkatzen.

    Iraupen jakineko aldi baterako kontratuak:

    Bestalde, aldi baterako kontratazioan gehiago sakontzeko interesgarria da kontratu haueniraupena aztertzea, ezaugarri honek aldi baterako kontratuen izaera prekarioa asko larrit-zen baitu.

    Iraupen jakina eta sinatzeko orduan ezaguna duten aldi baterako kontratuen %79,7ak ezzituen hiru hilabete gainditzen eta %97,9ak 12 hilabete baino gutxiagoko iraupena zuen.Datu hauek aldi baterako kontratazioak dakarren lan prekarietatearen ideia bat ematendigute; prekarietate honen ezaugarri nagusiak lan errotazioa eta ezegonkortasuna, lan bal-dintza kaskarragoak, soldata murritzagoak, formakuntza eta sustapenerako zailtasunak, lanistripuak jasateko arrisku handiagoa eta bizitza proiektu autonomo bat aurrera eramatekozailtasunak dira.

    Estatistikoki hitz eginez esan dezakegu aldi baterako modalitate baten bidez kontrataturi-ko pertsona bakoitzak, 2007. urtean zehar, bataz beste, 3,4 kontratu sinatu zituela; bainagarbi dagoen moduan soldatapeko biztanleriaren zati handi batek langabezia egoerakenplegu prekarioarekin aldizkatzen ditu.

    Lan baldintza hauen ardura, neurri handi batean, patronal pribatuak du, kontratazio iruzu-rra erabili baitu lan merkatua malgutu eta esplotatzeko. Baina zerbitzuen kanporatze etaazpikontratazioaren ondorioz sektore publikoan gertatu den aldi baterakotasunaren gehi-kuntzan administrazio publiko desberdinek ere badute erantzunkizuna.

    ABLE kontratuen bilakaerari dagokionez, iraila arterako datuak soilik ditugu, eta hauen ara-bera langileak lagatzeko 178.348 kontratu erregistratu ziren urteko lehenengo bederatzihilabetetan. Esan daiteke kontratu mota honen pisua mantendu egiten dela, 2006. urtekoepe berean 178.701 ABLE kontratu sinatu baitziren.

    Gaur egun aldi baterakotasuna Hego Euskal Herriko soldatapeko biztanlegoare n%28,15ari eragiten dion fenomeno kaltegarria da. Aldi baterakotasun tasa hau Europako

    3 hilabete baino gutxiago 3 hilabetetik urte batera Urte bat baino gehiago

  • altuena da Estatu espainiarrekoaren ondoren eta Europar Batasuneko bataz bes-tekoa bikoizten du.

    Dudarik gabe, aldi baterakotasuna, patronalaren eskuetan, mozkinak maximotze-ko lan malgutasun tresna bihurtu da.

    11

  • 12

    Biztanleria Aktiboaren Inkestak (EPA) eskainitako emaitzen arabera, 2007. urtean HegoEuskal Herriko bataz besteko landun kopurua %0,9 hazi zen; 2006. urtean, aldiz, igoerahau %2,9koa izan zen.

    Honek esan nahi du enpleguaren hazkunde erritmoa modu esanguratsuan moteldu zela.Hori egiaztatzeko, 2007. urtean 12.000 lanpostu neto baino gutxixeago sortu zirela ikusteabesterik ez dago.

    Lan merkatuak erakusten dituen akitze sintomek ez gaituzte funtsik gabeko alarmismoraeraman behar. Baina 2008. urterako aurrikusiriko desazelerazio ekonomikoak eta hasiera-ko aurrikuspenak okertzeko mehatxu diren arrisku faktoreak, kezka arrazoi serioak dira,enpleguaren sorkuntzan geldialdia sor baitezakete.

    Ez dugu ahaztu behar 2007. urtean zehar Hego Euskal Herriko hazkunde ekonomikoak%4 inguruko tasa lortu zuela, eta hala ere enplegu bolumenak oso hazkunde txikia jasanzuela. 2007. urteko 4. hiruhilekoan 1.289.000 landun zenbatu ziren; hau da, aurreko urteamaieran baino %0,6 gehiago (urte arteko tasan).

    Aurrikusitako ekonomiaren moteltzea bultzatu duten ezegonkortasun faktoreak (inflazioa,euroaren balio gehikuntza, kredituaren garestitzea, ...) larrituko balira, egungo lan merka-tuaren egoera oker liteke enpleguaren sorrera erabat ito arte.

    Baina landun kopuruaren bilakaeraren azterketa kuantitatiboaz gain, enpleguaren kalitateaaztertzea ere garrantzitsua da lan egonkortasunaren ikuspegitik behintzat.

    Aldi baterakotasun tasa Sektore Publikoan eta Sektore Pribatuan.

    Zentzu honetan, 2007. urtean zehar aldi baterakotasun tasa Hego Euskal Herrian %28koaizan zela aipatu beharra dago, eta 2006. urtean, aldiz, %29koa. Beraz, aldi baterakotasunapuntu bat gutxitu da 2006. urtearekin alderatuz gero, 2005. urtean erregistraturiko mailabera berreskuratuz (urte bat beranduago PSOEko gobernuak, CCOO eta UGT sindikatueketa CEOE eta CEPYME patronalek lan erreforma onartu aurretik).Hala eta guztiz, aldi baterakotasuna sektore publikoan eta pribatuan jarraitzen ari den bila-kaera desberdina bereiztea komeni da.

    3. Lan merkatuaren azterketa

    %15

    %20

    %25

    %30

    %35

    %40

    1º T

    r. 05

    2º T

    r. 05

    3º T

    r. 05

    4º T

    r. 05

    1º T

    r. 06

    2º T

    r. 06

    3º T

    r. 06

    4º T

    r. 06

    1º T

    r. 07

    2º T

    r. 07

    3º T

    r. 07

    4º T

    r. 07

    Sektore Publikoa

    Sektore Pribatua

  • Gezurra badirudi ere, sektore publikoan zabaldu den lan prekarietateak aldibaterakotasun tasa sektore pribatuko mailaren gainetik ezarri du.

    Grafikoan ikus daitekeen moduan, 2005. urtean sektore publikoko aldi baterako-tasuna, oraindik, sektore pribatukoa baino baxuagoa zen. 2005. urte hasieran sek-tore publikoko aldi baterakotasun tasa %25ekoa zen, baina urtean zehar haztenjoan zen eta %27,5eko bataz bestekora iritsi zen. Sektore pribatuan, 2005. urtekobataz bestekoa %28koa izan zen.

    2006. urtean zehar, sektore publikoko aldi baterakotasunak sektore pribatuanerregistraturiko mailetara hurbiltzen jarraitu zuen, eta urteko bataz besteko tasak%28,7 eta %28,9koa izan ziren hurrenez hurren.

    2007. urtean, sektore pribatuko bataz besteko aldi baterakotasuna %27,1era jait-si zen; sektore publikoan, aldiz, bataz besteko aldi baterakotasuna %32,4ra igozen eta urte amaieran %34 ere gainditu zuen.

    Egia da sektore publikoko enpleguak soldatapeko biztanlegoaren %17 soilikordezkatzen duela; baina hala ere, ez da onargarria gaur egun sektore publikoakduen aldi baterakotasun maila eta ezta orduan eta zabalagoa den (bertan sartzendira administrazio publikoentzat eta hauen organismo, erakunde eta sozietatepublikoentzat lan egiten dutenak) kolektibo honen lan baldintzen prekarizazioaere.

    Guzti honek garbi uzten du maila administratibo desberdinetako erakundeekburuturiko lan kudeaketak ez duela sektore pribatuko patronalak aplikaturikoenpresa praktiken inolako inbidiarik. Kudeaketa hau batez ere bi norabidetanagertzen da:

    - orduan eta iharduera eta zerbitzu publiko gehiagoren kanporatze etaazpikontratazioa.

    - izaera egonkor eta iraunkorra duten iharduerak burutzeko aldi baterakokontratuen gehiegizko erabilera lege iruzurra eginaz.

    Beraz, sektore publikoan aldi baterakotasunak eta lan prekarietateak izan dutenaurreraldia, adiministrazio publikoetan instalatu den kudeaketa neoliberal eta pri-batizatzailearekin erabat loturik dagoela ondoriozta dezakegu.

    Era berean, salatu beharra dago langileen beharrak bete eta plantilen egonkor-tasuna bultzatzeko enplegu publikoko eskaintza deialdi gutxi egin direla. Garbidagoen moduan, egoera hau, pertsonal dotazioaren hazkundeari ezarritakomuga legal eta gastu publikoko politiketan jarraitutako aurrekontu murrizpenenondorioa da.

    Lan merkatuko aldi baterakotasunaren azterketarekin jarraituz, komenigarria dagenero eta adinaren arabera langilegoak jasaten duen prekarietate maila ezber-dina kontrastatzea ere.

    Lehen aipatu dugu 2007. urtean zehar Hego Euskal Herriko bataz besteko aldibaterakotasun tasa %28koa izan zela. Baina genero ikuspegia kontutan hartuzgero, emakumeen artean aldi baterakotasuna %32,7koa izan zela ikus daiteke,gizonezkoen tasa (%24,1) 8,6 puntutan gaindituz.Baina inolako zalantzarik gabe “adinaren” aldagaia da patronalak eskaintzenduen enpleguaren prekarietate eta ezegonkortasun maila gehien baldintzatzenduena. Konkretuki, 25 urte baino gazteagoen artean aldi baterakotasuna %68koa

    13

  • 14

    izan zen bataz beste. Honek, langile gazteenek jasaten duten aldi baterakotasun mailarenokertzea suposatzen du, tasa hau %65,4koa baitzen 2006. urtean (EPA inkestaren araberabeti ere).

    Jakina denez, jatorrizko lurraldeak eta nazionalitateak ere eragin nabarmena dute aldibaterakotasunari dagokionez; baina EPAk ez ditu gai honi buruzko Autonomia Erkidegoenaraberako datuak eskaintzen.

    2007. urte amaieran langabezian zegoen biztanlegoa.Guztira Emakumeak Gizonak Gazteak

    Biztanlego langabetua 73.700 41.300 32.400 15.700Langabezia tasa %5,4 %7,0 %4,2 %15,2

    Iturria: 2007. urteko 4. hiruhileko EPA inkesta (INE)

    2007. urteko azken hiruhileko inkestaren arabera, Hego Euskal Herrian 73.700 pertsonainguru zeuden langabezian eta langabezia tasa %5,4koa zen. Honek esan nahi du 2007.urtean zehar biztanlego langabetua 11.000 pertsonatan gutxitu zela aurreko urtearekinalderatuz gero.

    Baina alor honetan ere desberdintasunak daude kolektibo ezberdinen artean.2007. urte amaieran emakumeen artean langabezia tasa %7koa zen; eta gizonezkoenkasuan, aldiz, aktibo kontsideratutakoen %4,2ari eragiten zion langabeziak. Gainera, ema-kume langabetuek biztanlego langabetuaren erdia baino gehiago ordezkatzen zuten;nahiz eta oraindik hauek lan merkatuan zuten parte hartzea gizonezkoen mailatik beheraegon.

    Hala ere, gazteek jarraitzen zuten lanpostu bat lortzeko zailtasun handienak zituen gizatal-dea izaten, %15 baino altuagoa zen langabezia tasarekin.

    Espainiar Estatuz kanpotik etorritako biztanlego etorkinari dagokionez, EPA inkestak ezditu langabezia zifrak balore absolututan eskaintzen, baina langabezia tasak badauzkagu.Iazko urte amaieran biztanlego etorkinaren langabezia tasa %6,8koa izan zen Nafarroaneta %14,3koa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Baina kolektibo honetan ere emakumezkoakdira egoera zailena jasaten dutenak, Nafarroan %7,9ko eta EAEan %16,5eko langabeziatasari aurre eginaz.

    Lan merkatuaren azterketa amaitzeko, beharrezko ikusten dugu Estatuko Enplegu ZerbitzuPublikoko (INEM) bulegoetan erregistraturiko langabezia datuak gehitzea, langabeziariburuzko informazio gehigarria eta Biztanlego Aktiboaren Inkestak (EPA) eskainitakoareki-ko desberdina lortzen baitugu honela.

    2007. urte amaieran INEMen erregistraturiko langabezia2007 - ABENDUA Guztira Gizonak EmakumeakAraba 10.499 4.211 6.288Bizkaia 22.932 9.093 13.839Gipuzkoa 41.151 17.764 23.387Nafarroa 21.575 8.810 12.765Hego Euskal Herria 96.157 39.878 56.279

    INEMen arabera Hego Euskal Herrian erregistraturiko langabezia tasa EPAk emandakoabaino altuagoa da, eta 96.157 pertsona zeuden langabezian urte amaieran (inkestan baino%30 gehiago).

  • Gainera, INEMen informazioaren arabera, langabeziaren bilakaera 2007. urteanez da EPAko emaitzek diotena bezain positiboa izan.

    2007. urteko abenduan Hegoaldean 1.106 pertsona gutxiago zeuden INEMenlangabe moduan erregistraturik urte bat lehenagoko datuekin alderatuz gero, hauda, langabezia %1 soilik gutxitu zen.

    INEMek emandako beste datu baten arabera, Estatu espainiarraz kanpotik etorrieta langabe moduan erregistraturiko biztanlego etorkina 2007. urteko abenduan8.348 pertsonak osatzen zuten. %22 Europar Batasunaren partaide diren estatue-tatik etorritako zen, eta gainerantzekoa beste estatuetatik etorritakoa.

    INEMeko informazioaren arabera, 2007. urtean zehar etorkinen kolektibo honta-ko langabezia %18 hazi zen urte arteko tasan, benetan datu kezkagarria erai-kuntza sektorearen moteltze etengabea kontutan hartzen badugu.

    15

  • 16