2007ko maiatzaren 22a, asteartea ::: 2.201 zka. ::: www ...

2
2007ko maiatzaren 22a, asteartea ::: 2.201 zka. ::: www.kronika.net Y IKUSKIZUNA ‘Revista’ ikuskizuna, etzi Revista ikuskizuna izango da ostegunean. Portuko jaietan izan ziren Trintxerpeko Mally Mally eta Portuko auzotarra den Pacok, luma eta jantzi ikusgarriekin apainduta, mu- sika, umorea eta kolorea protagonista dituen ikuskizu- na eskainiko dute. Sarrerak salgai daude, 4 eurotan, Pedro Mari eta Akeit taber- netan, Maite zapata dendan eta Monica mertzerian. Ikus- kizuna ostegunean, arratsal- deko 19:45etan izango da, Biterin. \\ Y HAUTESKUNDEAK EAE-ANVren aurkezpena gaur EAE-ANV-k herri programa aurkezten jarraituko du gaur herriko auzoetan. Juan Ignacio Arrieta eta Izaskun Txintxurreta zerrendakideak Lizeagako auzotarrekin bil- duko dira, arratsaldeko 20:00etan. Juankar Plazaola eta Izaskun Ezeiza zerren- dakideak aldiz, Portuko eta Elizatxoko auzotarrekin bil- duko dira, arratsaldeko 20:00etan baita ere. \\ X ATLETISMOA Maitane Iruretagoienak emaitza onak lortu ditu Gasteizen Maitane Iruretagoiena Euskadiko jubenil txapelketan izan da Gasteizen, joan den asteburuan. 100 m.-tan biga- rren egin zuen, 12:53 eginda. Denbora hori bere denboraldi- ko onena izan da eta marka pertsonaletik 0.01era dago. 200 m.-tan, semifinaletan 26:27ko denbora egin zuen eta finala 26:31 denborarekin irabazi zuen. Ekainaren 2 eta 3an Espainiako txapelketan izango da, 100 metroko pro- ban. \\ GIPUZKOA osoko autobusetan erabili ahal izango den txartel bakarra aurkez- tu zuten atzo Donostiako Lurraldebus Gunean Diputazioko arduradunek. Bere erabilpenak eta tarifak azaltzeaz gain, jakinarazi dute Hernaniko lineak izango direla lehenak txartel bakar ofi- ziala erabiltzen, ekainaren 4tik aurrera. Proba pilotuak harrera ona Orain arte ere erabili ahal izan da Hernanin txartel bakarra, proba pilotua egin baitute Garayar eta Areizaga en- presetako eta herri barruko autobusare- kin. Atzo esan zutenez, probetan txartel bakarrak “oso harrera ona” izan du eta banatutako 500 aleekin 32.713 bidaia ordaindu dira: Garayar enpresako line- atan 21.259, Areizaga enpresako linean 11.355, eta herri barruko autobusean 109. Proba hilabete hauetan, 130 gerta- kariren berri ere jaso dute, gehienak jai- tsieran bidaia makinan ez ixteagatik. Gipuzkoa osoan urritik aurrera Lurraldebus txartel bakarrarekin Gi- puzkoa osoan ibili daiteke baina esku- alde guztiak ez dira batera sartuko egi- tasmoan; lau fasetan egingo dute: 1. fa- sean (ekainaren 4tik): Donostialdea, Bu- runtzaldea, Txingudi, Tolosaldea eta Goierri; 2. fasean (uztailaren 2tik): Do- nostia-Tolosa tranbia konpainia (auto- bus berdeak); 3. fasean (abuztuaren 1etik): Urola bailara eta Debabarrena; eta 4. fasean (urriaren 10etik): Deba Go- iena eta Pesako lineak (Gasteiz eta Bilbo aldera dijoazenak). Txartel bakarra eta deskontuak Txartel bakarra erabiltzeko makina bere- ziak jarriko dituzte autobusetan. Erabil- tzaileak, autobusera sartzean, txartela makinara gerturatu beharko du eta jaiste- rakoan, berdin. Horrela, makinak auto- matikoki kenduko du txartelatik bidaiari dagokion diru kopurua. Txartelak saldo- rik eduki ezean, makinak argi gorri bat piztuko du eta autobus gidariarengana jo beharko da. Txartelek % 15eko, %35eko, %70eko, eta %90eko deskontuak izan di- tzakete, hilean egindako bidaien arabera, eta automatikoki aplikatuko dira. Prentsa saltokietan eskuragai Txartelak prentsa saltoki ofizialetan sal- duko dira eta 4 euro balioko dute. Eska- tzailearen izena eta argazkia izango dute eta 5etik 300 eurora arteko errekargak egin ahal izango dira. Txartelak ez du kaduzidade eperik izango. \\ Lurraldebus-eko txartel bakarra ekainean jarriko da martxan Hernanin Txartelak prentsa saltoki ofizialetan erosi ahal izango dira, 4 euroan. 30.000tik gora bidaia ordaindu dira Hernaniko lineatan 500 proba txartelekin. Koldo Azkoitia, Joxe Joan Glez. de Txabarri eta Kote Olaizola, atzoko aurkezpenean. AURRERANTZEAN Hernanitik Usurbil eta Lasarte herrietara garraio publikoa erabilita iristea posible izango da. Hori jakinarazi du Andoni Amonarraiz Hernaniko Zerbitzu Publikoetako zinegotziak, prentsa ohar batean. Linea berria “le- henbailehen” jarri nahi dute martxan eta Herna- ni, Lasarte, Usurbil, Zu- bieta eta Astigarraga lo- tuko lituzke. Proiektuak ‘Urbil’ merkatal zentruan geltokia jartzea ere aurrei- kusten du eta Diputazio- ak “argi berdea” ematea- ren zain dago momentu honetan. Autobus enpresen arteko akordio posiblea Autobus berriaren atal gehienak oraindik finkatu gabe daude. Linea esplo- tatuko duen enpresari da- gokionez, Amonarraizek adierazi du ziuraski lehia- keta bat atera beharko dutela hori erabakitzeko: “normalena litzateke, bai- na badakigu Areizaga, Garayar eta Tranbiako autobusen artean (au- tobus berdeak) hitz egiten ari direla, eta baliteke akordio batera iristea”. Linearen ordutegiak eta Hernanin izango ditu- en geltokiak ere finka- tzeko daude: “Geltokia Zinkoenean jartzea pen- tsatzen dugu, eta ordute- gi aldetik, lantegietako sarrera eta irteera ordue- tan maiztasun haundia izatea gustatuko litzaigu- ke” dio EAJ alderdiko zinegotziak. \\ Hernani Lasarte eta Usurbilekin lotzeko autobus linea berri bat jarri nahi dute

Transcript of 2007ko maiatzaren 22a, asteartea ::: 2.201 zka. ::: www ...

2007ko maiatzaren 22a, asteartea ::: 2.201 zka. ::: www.kronika.net

I K U S K I Z U N A‘Revista’ ikuskizuna, etzi

Revista ikuskizuna izango daostegunean. Portuko jaietanizan ziren Trintxerpeko MallyMally eta Portuko auzotarraden Pacok, luma eta jantziikusgarriekin apainduta, mu-sika, umorea eta koloreaprotagonista dituen ikuskizu-na eskainiko dute. Sarreraksalgai daude, 4 eurotan,Pedro Mari eta Akeit taber-netan, Maite zapata dendaneta Monica mertzerian. Ikus-kizuna ostegunean, arratsal-deko 19:45etan izango da,Biterin.

H A U T E S K U N D E A KEAE-ANVren aurkezpena gaur

EAE-ANV-k herri programaaurkezten jarraituko du gaurherriko auzoetan. JuanIgnacio Arrieta eta IzaskunTxintxurreta zerrendakideakLizeagako auzotarrekin bil-duko dira, arratsaldeko20:00etan. Juankar Plazaolaeta Izaskun Ezeiza zerren-dakideak aldiz, Portuko etaElizatxoko auzotarrekin bil-duko dira, arratsaldeko20:00etan baita ere.

A T L E T I S M O AMaitaneIruretagoienakemaitza onak lortuditu Gasteizen

Maitane IruretagoienaEuskadiko jubenil txapelketanizan da Gasteizen, joan denasteburuan. 100 m.-tan biga-rren egin zuen, 12:53 eginda.Denbora hori bere denboraldi-ko onena izan da eta markapertsonaletik 0.01era dago.200 m.-tan, semifinaletan26:27ko denbora egin zueneta finala 26:31 denborarekinirabazi zuen. Ekainaren 2 eta3an Espainiako txapelketanizango da, 100 metroko pro-ban.

GIPUZKOA osoko autobusetan erabiliahal izango den txartel bakarra aurkez-tu zuten atzo Donostiako LurraldebusGunean Diputazioko arduradunek.Bere erabilpenak eta tarifak azaltzeazgain, jakinarazi dute Hernaniko lineakizango direla lehenak txartel bakar ofi-ziala erabiltzen, ekainaren 4tik aurrera.

Proba pilotuak harrera onaOrain arte ere erabili ahal izan daHernanin txartel bakarra, proba pilotuaegin baitute Garayar eta Areizaga en-presetako eta herri barruko autobusare-kin. Atzo esan zutenez, probetan txartelbakarrak “oso harrera ona” izan du etabanatutako 500 aleekin 32.713 bidaiaordaindu dira: Garayar enpresako line-atan 21.259, Areizaga enpresako linean11.355, eta herri barruko autobusean109. Proba hilabete hauetan, 130 gerta-kariren berri ere jaso dute, gehienak jai-tsieran bidaia makinan ez ixteagatik.

Gipuzkoa osoan urritik aurreraLurraldebus txartel bakarrarekin Gi-

puzkoa osoan ibili daiteke baina esku-alde guztiak ez dira batera sartuko egi-tasmoan; lau fasetan egingo dute: 1. fa-sean (ekainaren 4tik): Donostialdea, Bu-runtzaldea, Txingudi, Tolosaldea eta

Goierri; 2. fasean (uztailaren 2tik): Do-nostia-Tolosa tranbia konpainia (auto-bus berdeak); 3. fasean (abuztuaren1etik): Urola bailara eta Debabarrena;eta 4. fasean (urriaren 10etik): Deba Go-iena eta Pesako lineak (Gasteiz eta Bilboaldera dijoazenak).

Txartel bakarra eta deskontuakTxartel bakarra erabiltzeko makina bere-ziak jarriko dituzte autobusetan. Erabil-tzaileak, autobusera sartzean, txartelamakinara gerturatu beharko du eta jaiste-rakoan, berdin. Horrela, makinak auto-matikoki kenduko du txartelatik bidaiaridagokion diru kopurua. Txartelak saldo-rik eduki ezean, makinak argi gorri batpiztuko du eta autobus gidariarengana jobeharko da. Txartelek % 15eko, %35eko,%70eko, eta %90eko deskontuak izan di-tzakete, hilean egindako bidaien arabera,eta automatikoki aplikatuko dira.

Prentsa saltokietan eskuragaiTxartelak prentsa saltoki ofizialetan sal-duko dira eta 4 euro balioko dute. Eska-tzailearen izena eta argazkia izango duteeta 5etik 300 eurora arteko errekargakegin ahal izango dira. Txartelak ez dukaduzidade eperik izango.

Lurraldebus-eko txartel bakarraekainean jarriko da martxan Hernanin

Txartelak prentsa saltoki ofizialetan erosi ahal izango dira, 4 euroan. 30.000tik gora bidaia ordaindu dira Hernaniko lineatan 500 proba txartelekin.

Koldo Azkoitia, Joxe Joan Glez. de Txabarri eta Kote Olaizola, atzoko aurkezpenean.

A U R R E R A N T Z E A NHernanitik Usurbil etaLasarte herrietara garraiopublikoa erabilita iristeaposible izango da. Horijakinarazi du AndoniAmonarraiz HernanikoZerbitzu Publikoetakozinegotziak, prentsa oharbatean. Linea berria “le-henbailehen” jarri nahidute martxan eta Herna-ni, Lasarte, Usurbil, Zu-bieta eta Astigarraga lo-tuko lituzke. Proiektuak‘Urbil’ merkatal zentruangeltokia jartzea ere aurrei-

kusten du eta Diputazio-ak “argi berdea” ematea-ren zain dago momentuhonetan.

Autobus enpresen arteko akordio posibleaAutobus berriaren atalgehienak oraindik finkatugabe daude. Linea esplo-tatuko duen enpresari da-gokionez, Amonarraizekadierazi du ziuraski lehia-keta bat atera beharkodutela hori erabakitzeko:“normalena litzateke, bai-na badakigu Areizaga,

Garayar eta Tranbiakoautobusen artean (au-tobus berdeak) hitz egitenari direla, eta balitekeakordio batera iristea”.

Linearen ordutegiaketa Hernanin izango ditu-en geltokiak ere finka-tzeko daude: “GeltokiaZinkoenean jartzea pen-tsatzen dugu, eta ordute-gi aldetik, lantegietakosarrera eta irteera ordue-tan maiztasun haundiaizatea gustatuko litzaigu-ke” dio EAJ alderdikozinegotziak.

Hernani Lasarte eta Usurbilekin lotzekoautobus linea berri bat jarri nahi dute

2007ko maiatzaren 22a, asteartea ::: 2.201 zka. ::: www.kronika.netArgitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta,J.Ijurko, E. Agirre, A. Oiartzabal eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

EGUR

ALDI

A

Asteazkenean lainoak izan-go dira nagusi, arratsaldeanbatez ere. Tenperaturak goraegingo du eta 25 ºCetara iri-tsiko da. (e

uska

lmet

)GAUR BIHARGaur ostarteak nagusitukodira baina zaparradak bota-tzen jarraituko du. Ten-peraturak gora egingo du.

TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

FARMAZIAK l Egunez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

IRAGARKI MERKEAK

Pisukide bila gabiltza, Hernanin pisuakonpartitzeko. Lehen bailehen sartzeko.Deitu: 665728061

Kamarera bat behar dugu, asteartetikostiralera menuak zerbitzeko, 13:00eta-tik 17:00etara. Deitu: 943 33 13 87

Telebista salgai. Philips markakoa da etabi urte ditu. 25" koa. 250 eurotan.Deitu: 943 33 14 76-678 73 25 74

Lokala alokatu nahi dugu, jubilazioa delaeta. Eguzki perfumeria. Beste aktibitatebat jarri daiteke. Deitu: 943 55 13 33

Xanti Masajista. Kirol masajea, TP deCyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra,bioaktibadore neurologikoa, kinesiologia,reflexologia. Deitu: 943 33 07 35(Lizeaga, 2 P- 1 B).

Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldubidezko depilazioa (azken berrikuntza),mantxa eta Kuperros. Haserako eskaint-za. Froga dohainik. Atzieta 2, behea.Tel. 943 55 32 78.

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturo-patia, akupuntura, ajuste neurologikoeta bertebrala, reflexologia, auriculote-rapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33(Agustindarren plaza, 4)

Arotz profesionalak lan txikiak egingolituzke. Deitu: 656 78 64 15.

A R A N T Z A Z U

Erromesaldia ekainaren 3anEkainaren 3an erromesaldia egingo dute Arantzazura. Hernanitikautobusa aterako da. Izena emateko Eguzki perfumerian.

F U T B O L A - E m a k u m e z k o e n L i g a

Hernani 3garren posturantzHernanik 1 eta 0 irabazi zuen Tolosaren kontra-ko partidua. Hernaniarren gola azken momen-tuan etorri zen, Ane Aierberen eskutik. Garaipenhonekin laugarren postuan jarri dira eta, partidubaten faltan, oraindik ere aukera izango dutehirugarren postua lortzeko. Horretarako datorrenastean irabazi beharra daukate.

M U S T X A P E L K E T A K

Aralar tabernako partidakAralar tabernan mus partidak jokatuko dituztegaur, honako bikoteek: Niko-Paste/Ketxus-Pako;Axier-Joxe/Haritz-Ruben; Joxe Ramon-Pako/Joseba-Karlos; Kolombo-Txema/Teo-

Gainza; Katu-Agustin/Xabi-Gorka.

Etxeberriko Lagunartea elkarteko partidak

Etxeberriko Lagunartea elkartean mus txapelke-tako final laurdenetako partidak jokatuko diraaste honetan. Honakoak dira bikoteak: Luciano-Luciano/Julian-Isaac; Jesus-Casco/Niko-Tximist;eta Pako-Kristobal/Barriola-Arribillaga. Antoni-xx/Mayi-Eme partidako irabazleek Montoya-Miguelen aurka jokatuko dute.

Leoka tabernako txapelketaLeoka tabernan aurreneko faseko partidakbukatzeko partida hauek jokatu behar direla jaki-narazi dute: Txolo-Antxon/Fer-Txetxo eta Iñaki-Lukas/ Bokata-Yanyo.