2007ko urriaren 20a, larunbata ::: 2.352 zka. :::  · 2019. 10. 17. · ‘Txanogorritxo eta...

8
2007ko urriaren 20a, larunbata ::: 2.352 zka. ::: www.kronika.net 460 ikusle izan dira Antzerki Zikloko emanaldietan /4 Etxeberriko hitzarmena /2 Antzerki Zikloa /4 Mikologia jardunaldiak /4 Prentsaurrekoa: Udala, Dobera, AEK eta Udal euskaltegia /5 Kirola: Atletismoa, errugbia, futbola, boleibola, pelota... /6-7 GAUR KRONIKAN X FUTBOLA Hernani eta Aretxabaleta aurrez aurre gaur Zubipen Gorengo mailan, Hernanik Aretxabaleta talde gogorra- ren bisita jasoko du gaur Zubipen, 16:30etan. Atxabaltarrak 2garren dijoaz eta hernaniarrak 3garren. Borroka estua espero da gaurko partiduan. /7 Hernani liderrak Orion jokatuko du Emakumezkoen Ligan, Hernanik eta Oriokok jokatu- ko dute gaur, Orion, arratsal- deko 19:00etan. Hernaniarrak lider dijoaz, bigarrenarengan- dik bost puntura. /7 X BOLEIBOLA Etxeko lehen partidua jokatuko du gaur Hernanik Astilleroren aurka Partidu zaila du gaur Hernanik, Kantabriako Astillero taldearen aurka. Arratsaldeko 18:00etan izan- go da kiroldegian. /7 HERRIAN euskara ikasteko dauden aukeren berri eman zuten atzo, AEKk, Udal Euskaltegiak eta Dobera elkarteak. AEKko eta Udal Euskaltegiko ordezkariek beren eskaintzaren berri eman zuten. Euskera norbere kabuz ikasteko eskaintza gero eta zabalagoa dela esan zuten, ikasleek hala eskatzen dutelako. Dobera elkarteko teknikariak Gure artean euskaraz egitasmoaren berri eman zuen, euskeraz hitz egiten dakienak ikasi nahi due- nari erakusteko modu praktikoa. Helduen Hezkuntza Zen- troko euskera kurtsoaren berri ere eman zuten. /5 Euskera ikasteko aukera zabala herrian bertan Enara Agirrezabala Espainiako Txapelketan Kulturarteko jaialdian bildu ziren jatorri ezberdineko herritarrak KULTURARTEKO jaialdia izan zen atzo Atsegindegin, AMHERek antolatutako Kulturarteko astearen barruan. Haurrek joko koope- ratiboak, ipuin kontalaria eta txokolatada izan zituzten. Helduxeagoek dantza latino eta arabeekin gozatu ahal izan zuten. Ostegunean, emakume etorkinei buruz hitz egin zuen Trinidad Vicente soziologoak. Gaur eta bihar, emakume etorkinen testigan- tzak biltzen dituen erakusketa izango da, Plaza Berrin, Kul- turarteko asteari amaiera emanez. /6 ENARA Agirrezabala, CD Hernaniko atletak gaur hasiko ditu Lorcan (Murtzian) Espainiako txapelketako frogak. Kadete mailako frogetan ariko da, 300 metroan eta luzera jau- zian. 300 metroan, estatu mailako 11garren markarik onena du atleta hernaniarrak eta luzera jauzian, Espainia mailako 6garren markarik onena. Enara Agirrezabalak ez du ranking eta marka hauekin obsesionatu nahi Kronikari adierazi dioe- nez, eta astebururako bere helburua izango da ahalik eta lanik txukunena egitea. Ia zortea duen. /6

Transcript of 2007ko urriaren 20a, larunbata ::: 2.352 zka. :::  · 2019. 10. 17. · ‘Txanogorritxo eta...

  • 2007ko urriaren 20a, larunbata ::: 2.352 zka. ::: www.kronika.net

    460 ikusle izan dira AntzerkiZikloko emanaldietan /4

    Etxeberriko hitzarmena /2

    Antzerki Zikloa /4

    Mikologia jardunaldiak /4

    Prentsaurrekoa: Udala, Dobera,AEK eta Udal euskaltegia /5

    Kirola: Atletismoa, errugbia, futbola, boleibola, pelota... /6-7

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    F U T B O L A

    Hernani etaAretxabaleta aurrezaurre gaur Zubipen

    Gorengo mailan, HernanikAretxabaleta talde gogorra-ren bisita jasoko du gaurZubipen, 16:30etan.Atxabaltarrak 2garren dijoazeta hernaniarrak 3garren.Borroka estua espero dagaurko partiduan. /7

    Hernani liderrakOrion jokatuko du

    Emakumezkoen Ligan,Hernanik eta Oriokok jokatu-ko dute gaur, Orion, arratsal-deko 19:00etan. Hernaniarraklider dijoaz, bigarrenarengan-dik bost puntura. /7

    B O L E I B O L A

    Etxeko lehen partidua jokatukodu gaur HernanikAstilleroren aurka

    Partidu zaila du gaurHernanik, KantabriakoAstillero taldearen aurka.Arratsaldeko 18:00etan izan-go da kiroldegian. /7

    HERRIAN euskara ikasteko dauden aukeren berri eman zutenatzo, AEKk, Udal Euskaltegiak eta Dobera elkarteak. AEKkoeta Udal Euskaltegiko ordezkariek beren eskaintzaren berrieman zuten. Euskera norbere kabuz ikasteko eskaintza gero etazabalagoa dela esan zuten, ikasleek hala eskatzen dutelako.Dobera elkarteko teknikariak Gure artean euskaraz egitasmoarenberri eman zuen, euskeraz hitz egiten dakienak ikasi nahi due-nari erakusteko modu praktikoa. Helduen Hezkuntza Zen-troko euskera kurtsoaren berri ere eman zuten. /5

    Euskera ikasteko aukerazabala herrian bertan

    Enara AgirrezabalaEspainiako Txapelketan

    Kulturarteko jaialdianbildu ziren jatorri ezberdineko herritarrak

    KULTURARTEKO jaialdia izan zen atzo Atsegindegin, AMHERekantolatutako Kulturarteko astearen barruan. Haurrek joko koope-ratiboak, ipuin kontalaria eta txokolatada izan zituzten.Helduxeagoek dantza latino eta arabeekin gozatu ahal izan zuten.Ostegunean, emakume etorkinei buruz hitz egin zuen TrinidadVicente soziologoak. Gaur eta bihar, emakume etorkinen testigan-tzak biltzen dituen erakusketa izango da, Plaza Berrin, Kul-turarteko asteari amaiera emanez. /6

    ENARA Agirrezabala, CD Hernaniko atletak gaur hasikoditu Lorcan (Murtzian) Espainiako txapelketako frogak.Kadete mailako frogetan ariko da, 300 metroan eta luzera jau-zian. 300 metroan, estatu mailako 11garren markarik onenadu atleta hernaniarrak eta luzera jauzian, Espainia mailako6garren markarik onena. Enara Agirrezabalak ez du rankingeta marka hauekin obsesionatu nahi Kronikari adierazi dioe-nez, eta astebururako bere helburua izango da ahalik etalanik txukunena egitea. Ia zortea duen. /6

  • 2007-X-20 larunbata

    2

    K A X K O A U Z O E L K A R T E A

    Astelehenean bileraKaxko auzo elkarteak bilera du astelehenean, arratsal-deko 20:00etan, Biterin. Txotx denboraldiko mahaiarenosaketa izango dute gai nagusia. Kaxko auzo elkarteakjakitera eman du Marian Beitialarrangoitia Alkatea erebilerara joatekoa dela.

    B E R T S O L A R I T Z A

    Gaur hasiko dira final-laurdenakGipuzkoako Bertsolari Txapelketan

    Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa final-laurdenetan daeta 30 bertsolari lehiatuko dira, 18 posturen bila. GaurAzkoitian, Hernaniko bertso eskolako hiru kide ariko dirakantuan: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Agin Rezola.Horiez gain, Iñaki Gurrutxaga, Xabier Sukia eta JoxeMunduate ariko dira. Gaur 18:00etan Azkoitian. Bihar,berriz,17:00etan, Irungo Amaia antzokian, Jon Martin,Uxue Alberdi, Iñigo Izagirre, Unai Muñoa, AitzolBarandiaran eta Josu Oiartzabal ariko dira.

    T O P A K E T A K

    Arantxa izena dutenen topaketaArantxa izena dutenek topaketa dute urriaren 28an,

    Arantzazun. 12:00etan meza izango dute, 13:30etanbazkaria (35 euro), aukeran, eta 17:00etan agurra.Hernanitik autobusa aterako da eta izen ematea Eguzkiperfumerian egin behar da.

    I G A N D E M U S I K A T U A K

    Musika bihar TilosetanMusika entzuteko aukera izango da bihar Tilosetan,igande musikatuen barruan. Disko jartzen ariko dira,arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

    N A F A R R O A O I N E Z

    Autobusa goizeanVianako Nafarroa Oinezerako autobusa, goizeko09:00etan irtengo da Atsegindegitik, bihar. Txartel guz-tiak salduak daude, baina interesa duenak LasartekoTtakun elkarteak aterako duen autobusean badu tokia.Ttakun elkartean (Geltoki kalea 4) edo Jalgi tabernanhartu litezke txartelak.

    O S I Ñ A G A

    Haurrentzako jaia gaur arratsaldean

    Gaur haurrentzako jaia izango da Arriatsu eskolan,

    Osiñagako Auzo elkarteak antolatuta. Jokoak, txokola-tada eta bestelakoak izango dira eta gonbidapena luza-tu diote animatzen den guztiari. Arratsaldeko 16:00etanhasiko da haurrentzako jaia.

    G O I Z E G U Z K I

    Udazkeneko txapelketetarako izen ematea zabalik

    Goiz Eguzki jubilatu etxeak udazkeneko txapelketakantolatu ditu, tute, mus, eskoba eta punttuan. Izen ema-tea zabalik dago urriaren 26ra arte

    Goizeko ibilia gaurGoiz Eguzkik goizeko ibiliak antolatzen ditu hamaboste-an behin eta gaur izango da, elkartetik bertatik irtenda.Zita goizeko 10:00etan egin dute, Goiz Eguzkin.

    1 9 4 6 K O K I N T O A K

    1946an jaiotako emakumeak bazkariadute azaroaren 10ean

    1946an jaiotako emakumeek bigarren bazkaria dute, azaroaren 10ean. Animatzen direnek deitu: 943 47 46 70 (Maria Jose) edo 943 55 02 58 (Maria Pilar) telefonoetara.

    Hernaniko EzkerBatuak MichelingoEnpresa Komiteak

    antolatu duenmanifestazioababestu du

    Udal Gobernu Taldeak dio EtxeberrikoAuzo Elkartearekin sinatutako

    hitzarmenak onartu ezinezko zenbaitpuntu biltzen dituela

    Hitzarmena erakusketa publikoan jarri gabe onartu zela azpimarratu du, eta Udalari ez dagozkion zenbait konpromezu biltzen dituela ere bai. MANIFESTAZIOA deitua dago

    gaur, arratsaldeko 18:00etan, Lasar-te-Orian eta Hernaniko Ezker Batua-Berdeak alderdiak babestu egin du,Kronikara bidalitako prentsa oharbatean azpimarratu dutenez. Miche-lingo Enpresa Komiteak antolatuta-ko manifestazioa, gaur, arratsaldeko18:00etan aterako da Lasarte-Oriatiketa Ezker Batua-Berdeak-ek dei egindie hernaniarrei bertara joateko.

    Manifestazio honek erantzunegin nahi dio enpresako zuzendari-tzak azaldutako asmoei: Michelingo400 lanpostu kendu eta plantila erdi-ra jaistea, eta horrez gain, 163 gazteMichelingo beste fabriketan birkolo-katzea “horrek sortzen duen kezka-rekin”. Horrez gain, multinaziona-lak azpikontratatutako enpresetanizango diren murrizketak ere azpi-marratu ditu EB-Berdeakek.

    Ezker Batua-Berdeakek gaitzetsiegin du Michelinek hartu nahi duenneurri hau, “eskualdeko produkziosarean kolpe gogorra izango baita”.Langileei elkartasuna adierazi die, eta“fabrika desegitearen aurkako berenborrokan” babesa azaldu die.

    ETXEBERRIKO Auzo elkarteak etaUdalak konbenio bat sinatu zuten2007ko apirilaren 13an. Hitzarmenhorrek, besteak beste, biltzen dituEtxeberriko berrurbanizazioa, eta etxeberrietatik Politena etxeko terrenoetanbarrena bide berri bat egiteko konpro-misoa. Udal Gobernuak azpimarratudu, Konbenioa onartu zenean ez zelaerakusketa publikoan jarri eta legeakhala eskatzen duela. Horrez gain, hit-zarmenak biltzen dituen zenbait puntu“Udal baten interes orokorraren ikus-pegitik defendatu ezinak” iruditu zaiz-kio Gobernu Taldeari. Marian Beitia-larrangoitia Alkateak azpimarratu dubatipat badela puntu bat onartezina:konpromisoak epetan bete ezean Uda-lak Auzo elkarteari 150.000 euroordaintzearena. Konbenioak jartzen duurbanizazio obrak 2007an hasiko dire-la, baina hori ezinezkoa dela dioAlkateak: “Nire ustez, konbenio hausinatu zuenak bazekien urbanizazioobrak ezin zirela hitzartutako epeetansartu, baina hala ere sinatu egin zuten.Eta orain zer, gainerako auzo guztieta-

    ko herritarrek ordaindu behar dizkioteEtxeberriko auzo elkarteari 150.000euro horiek?”.

    UrbanizazioaMarian Beitialarrangoitia Alkateakazpimarratu du Etxeberriko berrurba-nizazioa egingo dela, horretarako kon-promisoa hartzen dutela, baina 2008bukaera ingurura arte behintzat ezingodirela hasi: “Aurreko legealdian onartu

    ziren berrurbanizazio ugari, baina gau-zatu ez, eta orain gauzatu egin behardira, lehentasunak jarrita. Eta Etxe-berrikoaren aurretik La Cumbrekoaegin beharra daukagu premia haun-diagoa du eta”. La Cumbrekoa 2008hasieran hasiko dela dio Alkateak etaondorenean etorriko dela Etxeberrikoberrurbanizazioa.

    Bide berriaEtxeberriko etxe berrietara (Politenaatzekaldean daudenetara) sarrerafrontoi ondoko bidetik dago orain, etakonbenioak biltzen du bidea Polite-nako terrenoetan barrena azpikaldekobidera ateratzea. Udal Gobernu talde-ak azpimarratu du teknikoki arazoakdaudela bidea egiteko eta ibiliko dentrafikoaren arabera justifikazio haun-dirik ez duela. Hala ere, aukerakaztertzeko prest daude Kronikari esandiotenez.

    Konbenio proposamenaUdal Gobernu Taldeak, Etxeberrikoauzo elkarteak eta ARIN eraikuntzaenpresak bilera bat egina dute eta Uda-lak azaldu die bere ikuspuntua. Gober-nu Taldeak azpimarratu duenez, dato-rren astean emango diote auzo elkarte-ari beste hitzarmen baterako borrado-rea. Azpimarratu nahi izan duten bestegauza bat da auzotarren bilera baterajoateko prest daudela, auzotarren pro-posamenak entzun eta Gobernu Tal-dearen ikuspuntua azaltzera.

    .

    «Gu prest gaude auzotarren bilerabatera joateko, beren proposamenak

    entzun eta gure ikuspuntua azaltzera»..

  • 2007-X-20 larunbata

    3 P U B L I Z I T A T E A

  • 2007-X-20 larunbata

    4

    460 ikusle izan dira atzo bukatu zenantzerki zikloko emanaldietan

    ATZO bukatu zen antzerkizikloa Glu Glu producciones-enAma quiero ser lehendakari an-tzezlanarekin. Egun hautean460 herritar pasa dira Biterikoareto nagusitik, eta dudarikgabe, sarrera salmenta alde-tik, arrakasta gehien lortu du-en antzezlana atzokoa izanzen. Izan ere, astelehenean,sarrerak saltzen jarri zirenaurreneko egunean, antzerkihonetarako 171 txartelak buka-tu egin ziren. Eta kolak ere ezziren nola nahikoak izan, aste-lehen iluntzean Biteriko pasi-lloaren zati luze bat hartu bai-tzuen jende iladak.

    Beste antzerkiek ere harre-ra ona izan zuten, astelehene-ko Bota patsa! antzezlanera 144pertsona joan ziren, eta astear-teko Eguneko menua antzerkira151 joan ziren.

    Antzerki zikloa urtean bi-tan izaten da Biterin. Udaz-kenekoa urria edo azaroa al-dera izaten da; eta udaberri-koa martxo apirila aldera.Ziklo bakoitzean hiru bat an-tzezlan izaten dira.

    Asteazkenetik ostiralera hiru emanaldi izan dira, eta arrakastatsuena atzokoa izan zen, ‘Ama quiero ser lehendakari’ antzezlana, aurreneko egunean saldu ziren 171 sarrerak.

    ‘Txanogorritxo eta marrubizaporeko gaztainak’ antzerkiagaur umeentzat

    Gaur Urdiainenperretxikoak bildu etabihar Plaza Berrin janMIKOLOGIA jardunaldien barruan gaur Urdiainera irtee-ra egitekoak dira Urretxa mikologia elkarteko kideak, 10eta 15 urte arteko gazteekin. Bertan goiz pasa egin ondo-ren, eguerdi aldera iritsiko dira Hernanira.

    Bihar, bildutako perretxikoen erakusketa izango daPlaza Berrin. Eguerdiko 12:30etan, perretxikoak probatze-ko aukera izango da eta perretxikoei buruzko informazioaeskuratzeko ere bai.

    Ostegunean hitzaldiaMikologia jardunaldien barruan, Antton Melendezekperretxiko pozointsuei buruzko hitzaldia eman zuen oste-gunean, proiekzio baten bidez perretxikoei buruzko hain-bat xehetasun azaldu zituen.

    HAURREK ere antzerkiaz gozatzekoaukera izango dute gaur, Glu Glu Pro-ducciones-en Txanogorritxu eta marrubizaporeko gaztainak antzezlanarekin. An-tzezlana txanogorritxoren ipuin klasikoada, baina moldaketa batzuk ditu. Txano-gorritxo amona bisitatzera dijoala, basoanmarrubi zaporeko gaztainak bilatzeari

    ekingo dio, basoko jakirik gozoenarenbila. Antzerkia ilobei ipuinak kontatzendizkieten aiton-amonei omenaldia erebada.

    Antzezlana goizeko 11:00etan izan-go da, Biterin. Sarrerak goizeko 10:15-etan hasiko dira saltzen eta 1,50 eurokostatzen da bakoitza.

    Ama quiero ser lehendakari antzezlanean lepo bete zen Biteriko areto nagusia.

    Antton Melendezek ostegunean Biterin, perretxikoei buruz eman zuen hitzaldia.

  • 2007-X-20 larunbata

    5

    PRENTSAURREKOA egin zu-ten atzo Udal Euskaltegiko,AEKko eta Dobera euskaraelkarteko ordezkariek 2007/08kurtsorako euskararen norma-lizazioaren alde dituzten egi-tasmoaren berri emateko. Ber-tan bildu ziren Idurre Lucas,udaletxeko euskara zinegotziarduraduna; Jokin Nazabal,Udal Euskaltegiko zuzendaria;Luis Intxauspe, AEKko ardura-duna; eta Izaskun Zubitur Do-berako teknikaria.

    Udal Euskaltegian 147 ikasleJokin Nazabalek adierazi zuenaurten 147 ikasle matrikulatudirela Udal Euskaltegian. Ikas-le kopuruak gora egin du aur-tengoan, iaz garai honetan 116ikasle matrikulatu baitziren.Hiru berrikuntza aipatu zituenUdal euskaltegiko arduradu-nak: internet bidez egitendiren on line ikastaroak, batezere Osakidetzako langileei zu-zendutakoak; norbere kabuzklasera joan gabe egiten direnautoikaskuntza formatukoikastaroak; eta ohiko klaseetan

    teknologia berriak sartzea.Denek ere eskari berari

    erantzuten diote, gaur egunegunero klasera joateko dau-den zailtasunak direla eta,ikasleek etxean lan egitekoaukera gero eta gehiago eska-tzen dute.

    AEK: iazko ikasle kopuruaLuis Intxauspek azaldu zuenAEKko matrikulazioa iazkotankerakoa dela, kopuru alde-tik. Beste euskaltegietan beza-la, aurreneko urratsetan jendegutxiago matrikulatu delaazaldu zuen, gero eta jendegutxiago baitago hutsetik has-ten dena.

    AEKko ordezkariak ereesan zuen jendeari gero eta zai-lagoa egiten zaiola klasera egu-nero joatea, eta hori dela etagune ezberdinak antolatu di-tuztela ikasleak bere kasa ereikasi ahal izateko: zalantzagu-nea (gramatika eta araueninguruko zalantzak argitzekogunea; eta mintzagunea (eus-karaz hitz egiteko gunea).

    Aixa programa ere aipatu

    zuen, etorkinek euskara ikas-teko programa eta Aixa 2 pro-grama horren jarraipena.

    Azkenik, Zilegi eskolak ereaipatu zituen, gai ezberdineninguruan antolatzen diren tai-lerrak, gustoko gaiak landuzeuskaraz hitz egiteko aukeraematen dutenak.

    ‘Gure artean euskaraz’Dobera euskara elkarteko tek-nikaria den Izaskun Zubitu-rrek Gure artean euskaraz egi-tasmoaren berri eman zuen,2003an martxan jarritakoa. Egi-tasmoa, AEK, Udal Euskalte-gia, herriko ikastetxe eta Her-naniko Udalarekin elkarlaneanari dira aurrera ateratzen.

    Egitasmo honetan, euske-raz dakiten pertsonak euske-raz hitz egiteko ohitura hartunahi duten pertsonekin elkar-tzen dira, gustoko plana egineta mingaina pixkatxo bataskatzeko. Helburua da eus-karen erabilera bultzatzea,euskaltegian ikasitako euska-ra praktikatuta edo aspaldianahaztutako euskera berpiztu-

    ta, besteak beste.Doberako teknikariak herri-

    tarrak animatu zituen egitas-mo honetan parte hartzera,euskaraz hitz egiten ikasi nahiduten pertsonek asko esker-tzen dutelako.

    Helduen Hezkuntza ZentroaHelduen Hezkuntza Zentrokoeskaintza ere azaldu zutenatzo. Antziolan egoitza duenzentroak euskara ikastaroak es-kaintzen ditu, debalde, hutsetikhasi nahi duenarentzat.

    Bi euskaltegiek behar ezberdinak asetzeko duten kurtso eskaintza azaldu zuten. Doberak ‘Gure ArteanEuskaraz’ egitasmoa aurkeztu zuen.

    Kurtso berrirako dituztenegitasmoen berri eman zuten UdalEuskaltegiak, AEKk eta Doberak

    Ezkerretik hasita: Idurre Lucas euskerako zinegotzi arduraduna;Jokin Nazabal Udal Euskaltegiko zuzendaria; Luis Intxauspe,

    AEKko ordezkaria; eta Izaskun Zubitur, Dobera elkarteko teknikaria.

    l AEK: Larramendi 11943 55 78 01/943 55 78 [email protected] Udal EuskaltegiaKarobieta 63. 943 33 18 [email protected]

    l Dobera: Larramendi 11 943 33 27 [email protected] Helduen Hezkuntza Zentroa:Antziola 62943 33 53 18

    Emakume etorkinentestigantzak biltzen dituenerakusketa, Plaza Berrin

    AMHER elkarteak antolatutako Kul-turarteko asteari amaiera emango diogaur eta bihar Plaza Berrin izango denerakusketak. Bertan emakume etorkinentestigantzak biltzen dira. 12:00etatik14:30etara ikusi ahal izango da.

    Ostegunean hitzaldiaOstegunean, Trinidad Vicente soziolo-go adituak emakume etorkinen egoera

    aztertu zuen. Hitzaldian gizarteakemakume etorkinetaz duen irudiaaztertu zuen. Besteak beste, esan zuen,pentsatzen dela emakume etorkinakorain hasi direla haien lurraldeakuzten, senarrak migratu ondoren haie-kin elkartzeko. Esan zuen migratzekoarrazoiak anitzak direla, eta emakumeetorkinek badituztela beren proiektupertsonalak. Trinidad Vicente eta Horten Baños osteguneko hitzaldian.

  • 2007-X-20 larunbata

    K I R O L A K 6

    HERNANI eta Oviedok joka-tuko dute bihar, ligako biga-rren partidua, Oviedon. Her-naniarrak garaipenaren bilajoango dira, baina aurreantalde sendoa izango dute, liga-ko lehen partidua Cornellari31-17 irabazi diona. Liga hasie-ra honetan ikusten da taldebakoitzaren maila, talde asko

    indartzen baitira lehen mailaraigotzeko helburuarekin. Ovie-dok zer maila izango duen ezdakite, baina iaz irabazi eginzuen Hernanik Asturiasen.

    Lehengo asteburuan gal-duta, hernaniarrek garaipengosea eramango dute, eta iazadinako denboraldia egitekogauza direla erakutsi nahiko

    dute. www.hernanirugby.comweb orrian irakurri litekeenmoduan “azeleradorea zapaldueta galdutako normaltasun ho-rren bila jo beharko dugu, gehie-gi edo batere itxoin gabe (...)guk, atzo etxean galdutako 4puntuak Oviedon berreskuratubehar ditugu, bestela ... latzaizango da denboraldia”.

    Garaipena buruan, HernanikOviedon jokatuko du bihar

    E R R U G B I A - O H O R E Z K O B M A I L A

    Ligako lehen partidua galduta garaipena nahi du Hernanik.Partidua bihar jokatuko da Oviedon, eguerdiko 12:00etan.

    Hernaniarrak defentsan Gernikaren aurkako partiduan.

    ENARA Agirrezabalak Espai-niako Txapelketako frogakhasiko ditu gaur, Lorcan (Mur-tzian). Atleta hernaniarrak ka-dete mailako 300 metro etaluzera jauzian hartuko duparte eta froga bezperatan Kro-nikari azaldu dionez, gogoz etailusio haundiarekin dago.

    Hala ere, esan beharra dagoEspainiako txapelketa udaaurretik zela jokatzekoa, EnaraAgirrezabala oraindik erekadetea zenean, baina azkene-an frogak urrira atzeratu dituz-te, eta jubeniletara pasa berriaden atleta nahiko hotz harrapa-tu du: “udan ez dut entrenatueta orain denboraldi hasieranizango da txapelketa. Hasie-ratik hastea bezala izan da,hala ere frogak ahalik eta ondo-en egiten saiatuko naiz etabaita ondo pasatzen ere” azal-du du.

    Markak eta dominakEnara Agirrezabalak luzerajauzian 5 metro eta 27 cm.marka du eta CD. Hernanikomarka egiteko 3 cm besterik ez

    zaizkio falta. Bere mailan,Espainia mailako 6garren mar-ka onena du. 300 metrotan, be-re marka pertsonala 42,58segundukoa da, Espainia mai-lako 11garren marka onena.

    Aurtengo Euskal Herrikotxapelketari dagokionean Ena-ra Agirrezabalak luzera jauzianurrea eta 300 metrotan zilarralortu zituen, pista irekian. Pistaestalian aldiz, luzera jauzianzilarra, 300 metrotan urrea etajauzi hirukoitzean brontzealortu zituen.

    Hala ere, Enara Agirre-zabalak garbi utzi du ez duelaranking eta marka hauekinobsesionatu nahi eta bera berelana ahalik eta txukunen egitensaituko dela azpimarratu du.

    Nerbioek tratu txarra Iaz, Espainiako Txapelketanegindako lanagatik galdetuta,

    ez zela oso gustora gera-tu erantzun digu: “ner-bioek gainditu egin nin-duten. Ez nituen auke-rak garbi ikusten etaurduri jarri nintzen.Gero jendeak ere esatenzidan aldez aurretikmarka ona egin nezake-

    ela, eta horrek ere urduri jarrininduen” azaldu du. Horidela eta aurten helburu jaki-nik markatu gabe joatea era-baki du.

    Enara Agirrezabalak gaur hasiko dituEspainiako Txapelketako frogak

    A T L E T I S M O A

    Enara Agirrezabalak, kadete mailako Espainiako Txapelketako 300 metro eta luzera jauziko frogetanhartuko du parte. Hernaniarra ilusioz dago eta ahalik eta lan txukunena egiten saiatuko da.

    Enara Agirrezabala, Espainiako Txapelketa bezperako entrenamenduan.

    .

    «Udan ez dut entrenatu eta oraindenboraldi hasieran jarri dituztefrogak. Hala ere frogak ahalik eta

    ondoen egiten saiatuko naiz»..

  • 2007-X-20 larunbata

    K I R O L A K7

    P A L E T A G O M A

    Partiduak gaur AltzanEmakumea pelotari txapelketaren barruan parti-du ugari jokatuko dira gaur Altzan, arratsaldeko15:30etatik aurrera, eta bertan ariko diraHernaniko pelotariak ere. Hauek dira partiduak:Evaristti-Errasti/Manzisidor-Argain, Etxegia-Mendizabal/Pierola-Montes, Urkizu-Unanue/Fernandez-Arozena, Bañares-Gurrutxaga/M. Zabala-N. Zabala, Lujanbio-Arrizabalaga/Arrondo-Urbieta, Urbistondo-Lukas/Jauregi-Goenaga. Txapelketa honetanHernaniko 15 pelotari ari dira jokatzen, nagusimailan, jubenil mailan eta kadete mailan.

    P E L O T A

    Bi partidu gaur kiroldegianHernaniko pelotariak Gipuzkoako Txapelketa joka-tzen ari dira eta gaur kiroldegian izango dira bi parti-du, 12:00etatik aurrera. Etxenike eta LujanbiokLagunak taldeko bikotearen kontra jokatuko dutekadete mailan, eta Ioritz San Sebastian AurreraSaiaz taldeko pelotariaren aurka ariko da buruzburu. Bihar ere izango dira partiduak Hernaniko kirol-degian, goizeko 11:00etan, Gipuzkoako txapelketa-ren barruan: kadetetan, Artola eta Lopez, Intza talde-aren aurka ariko dira eta Zapiain eta LizeagaOzkarbi taldearen kontra. Jubeniletan, Noble Sala-baerriak Aretxabaletaren aurka jokatuko dute.

    HERNANIKO lehen bi talde-ek zita garrantzitsuak dituztegaur Hernanin eta Orion.Gorengo mailako taldeakAretxabaleta hartuko du Zu-bipen, arratsaldeko 16:30etan.Azken jardunaldian, ligakolehen porrota izan zuten zuri-berdeek eta gaur etxeko hirupuntuak behar dituzte goikopostu horietan jarraitzeko.Hernaniarrak hirugarren di-joaz eta Aretxabaleta bera dabigarren dijoan taldea, puntubakarrera. Gaur, bi taldeeta-ko batek irabazten badu biga-

    rren postuan jarriko litzateke.Gorengo mailan liderra Ordi-zia da, eta hernaniarrei kome-

    ni zaie puntuak hirunakaeranstea, sailkapenean zulohaundiegirik ez irekitzeko.

    Liderra OrioraEmakumezkoen Ligan herna-niarrak aurkaririk gabe da-biltza eta poliki-poliki sendo-tzen ari dira lehen postu ho-rretan. Gaur, Orioko taldea-ren aurka jokatu beharko duteOrion, 19:00etan, eta ondoizatera irabazteko aukera as-ko dute zuriberdeek. Dagoe-neko bost puntuko aldea ate-ratzen dio Hernanik bigarrenden Zestoari eta gaur etxetikkanpora, puntuatzeak garran-tzia haundia du, irabazi nahizberdindu.

    Mutilek Aretxabaleta hartukodute gaur Zubipen eta neskak

    Oriora dijoaz lider

    F U T B O L A

    Hernanik eta Aretxabaletak arratsaldeko 16:30etan jokatuko duteZubipen. Oriok eta Hernanik 19:00etan jokatuko dute Orion.

    E R R E M O N T E A

    Ezkurra etaLizasok hiruarerio izangodituzte gaur,Bitoria, AltunaII eta Eizagirre

    Erremonte jaialdiederra izango dagaur Galarretan,estelar bereziarekin.Ezkurra eta Lizasokhiru izango dituzteaurkari, eta ze hiru:Bitoria, Altuna II etaEizagirre. Horrez gain, beste hiru partidu ere izango dira16:00etan hasiko den jaialdian: Matxin IV-Etxezabal/Ibarzabal-Martinez I, IñigoEtxabe/Agirresarobe-San Miguel eta Iribarren-Badiola/Sarasua-Ion.

    S A S K I B A L O I A

    Kadeteek jokatuko dute gaur etxean eta nagusiek bihar Andoainen

    Lehengo asteburuan Herrnaniko lehen taldeak jokatu zuen etxeaneta gaur kadeteen txanda izango da. Arratsaldeko 16:30etan joka-tuko dute Zarautzen aurka. Bestalde, seniorrek Andoainen jokatu-ko dute bihar, goizeko 10:00etan, Ganbara taldearen aurka.

    X A K E A

    Hamaika partida gaur Zumitza tabernanXake Txapelketa Herrikoieko partidak izango dira bihar, arratsal-deko 16:00etan, Zumitza tabernan. Guztira 11 partida jokatukodira lehia estu estuan.

    K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

    .

    Gorengo mailan bigarrenpostuan nor jarri dago gaurjokoan eta Emakumezkoen

    Ligan seigarren garaipenarenbila jokatuko du Hernanik

    ..

    Hernanik eta Astillerokjokatuko dute gaur kiroldegian

    EHU Hernanik ligako biga-rren partidua du gaur, etaetxeko lehenengoa, arratsal-deko 18:00etan, KantabriakoAstilleroren aurka. Azkendenboraldietan aurkari bigu-na izan da Astillero, bainadirudienez, aurten zenbaitatzerritar fitxatu ditu taldekantabriarrak eta taldea askoindartu dute. Horren erakus-le da aurreko asteburuanDonostiako Bera Bera taldea-ri 3-0 irabazi izana.

    Lanean gogorEHU Hernani gogor entre-natzen ari da denboraldihasiera honetan, errioxan ira-bazi ondoren, etxeko lehenpartidua ere irabaztea baitutehelburu. Lauri eta Borjaentrenatzaile dituen taldeakbadaki erronka zaila izangoduela gaurkoa, baina eskar-mentu haundiko taldea daeta etxean jokatuta kantabria-rrak baino gehiago izangodirenaren esperantza dute.

    B O L E I B O L A

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza,E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2007ko urriaren 20a, larunbata ::: 2.352 zka. ::: www.kronika.net

    Sagardorik onenaren bilaXalaparta elkarteko sagardo txapelketa jokatuko da gaur afaritan.

    Hamar sagardotegitako sagardoa izango dute aukeran.

    HERNANI eta inguruko he-rriak dira sagardo munduarenmuina, eta sagardoaren buel-tan ekitaldi asko antolatzenda. Hernanin, esaterako, hiruelkartek antolatzen dituztesagardo lehiaketak, ingurukosagardotegietako sagardorikonena aukeratzeko aitzakiare-kin, sagardoaren ezaugarrieiburuz iritziak elkartrukatzekoaukera paregabea.

    Gaur, Xalapartaren txandaTxantxangorri elkarteko txa-pelketa pasata Xalapartarentxanda da gaur eta bertan 10sagardotegietako sagardoaizango dute puntuatzekoafaltzeko izena eman dute-nek: Alberro, Altzueta, Eula,Elutxeta, Elorrabi, Iparragi-rre, Oiarbide, Otsua Enea,Setien eta Zelaia. Atzera begi-ra jarriz gero, iaz ez zen izan

    txapelketarik Xalapartan, etaorain bi urte, 2005ean, Altzu-etak irabazi zuen. 2004an,Zelaiak; 2003an, Eizmendiketa 2002an, Otsua-Eneak.

    Plaza eta Aginagalde gogoanGerardo Plaza eta Iñaki Agi-nagalde izan ziren sagardolehiaketa honen sortzaileeta-koak eta gaur beren omenez-ko plakak entregatuko dira.

    Orain bi urteko Xalaparta elkarteko txapelketan (iaz ez zen izan), epaiaren zain.

    Z I N E A B I T E R I N

    Helduentzako ‘Hairspray’Traicy Turnbladek pasio bat du: dantza egitea. Corny CollinsenShow-ean azaltzea da bere ametsa eta horretarako emakumeperfektua dirudi, arazo txiki bat salbu: ez dela kabitzen. Adam Shankman da komedia honen zuzendaria eta JohnTravolta, Michelle Pfeiffer eta Amanda Bynes aktore zerrenda luzeko batzuk. Gaur, 19:30etan eta 22:30etan izango dafilma Biterin, eta bihar 19:30etan.

    ‘Ratatouille’ haurrentzatRemyk sukaldari frantziar famatua izateko ametsa du, bere fami-liak jarritako traba eta arratoiak gorroto diren lanbide batean arra-toi izateak jartzen dizkion traben gainetik. Parisko jatetxe famatubateko estoldetan bizi da Remy eta bertako sukaldean aritzekoaukera izango du. Gaur eta bihar ikusi ahal izango dira BradBirdek zuzenduriko marrazki bizidun hauek, arratsaldeko17:00etan.

    Alokatzeko pisu bila gabiltza, 3 logelakoa. Deitu: 662 037 894.Pertsona bat behar da, okindegi baterako. Hobe autonomoa. Deitu: 653 70 35 31Irune Estetika. Depilazioa, masajeak… Eskaintza: Ordubeteko masajea edo kutis garbiketa egi-

    nez gero, anken depilazioa opari. Kardaberaz 51, behea. Tel. 943 55 71 13 - 686 50 44 23Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Makinaria salgai. Arotz makinaria, tresnak eta materiala. Deitu: 656 78 64 15.Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza), mantxa eta

    Kuperros. Haserako eskaintza. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Bulnes Florida auzoa - 943 557738 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Aurreko egunetan izan duguneguraldiarekin jarraituko dugu.Goizean hotza baina eguzkianagusi izango dugu gainerakoorduetan. Tenperaturak ez dualdaketarik izango.

    (eus

    kalm

    et)Asteburuan eguzkia izango da

    nagusi. Goizean hotza egingodu baina eguerdira alderaepeltzen joango da eta tenpe-ratura maximoa 18ªC inguruanibiliko da.