1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

10
1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan Salbador Ariztondo Iraultzaren kausak eta gertakariak LABROUSSEren ikerketen arabera, 1770ean hasitako krisialdi txikiak, 1788-1789.eko krisi ekonomiko handian iritsi ziren beren gailurrera. Salneurrien igoera nabarmenak (garia %150a, zekalea %160a), lehorte eta uzta txarren abaguneak, aurreko mendetako krisialdiak gainditu zituen demografia indartsuak eta garau gabe- ziaren garaian beren salmente liberalizatzen zuen politika fisiokra- tak bat egin zuten, bizitzaren kostea %88ra igo eta soldata erreala %25era jaits zitezen. Testuinguru horretan, (herri xehegoaren ogi kontsumoak famili errenten %80a suposatzen zuen, bestalde). Egoera hura gainditzeko, nekazalgoak ardoaren superproduk- ziora joko zukeen, baina emaitzak okerrar izan ziren: ardoaren salneurriaren jaitsiera, eta lazeria nonahi, izan ziren ondorioak. Frantziak krisi finantzari kronikoa ezagutu zuen, gainera, Es- tatu Batuetako (EE.BB.) Independentzi gerratearekin larriagotuko

Transcript of 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

Page 1: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

1789ko Iraultza, garaiko testuinguruhistorikoan

Salbador Ariztondo

Iraultzaren kausak eta gertakariak

LABROUSSEren ikerketen arabera, 1770ean hasitako krisialditxikiak, 1788-1789.eko krisi ekonomiko handian iritsi ziren berengailurrera. Salneurrien igoera nabarmenak (garia %150a, zekalea%160a), lehorte eta uzta txarren abaguneak, aurreko mendetakokrisialdiak gainditu zituen demografia indartsuak eta garau gabe-ziaren garaian beren salmente liberalizatzen zuen politika fisiokra-tak bat egin zuten, bizitzaren kostea %88ra igo eta soldata erreala%25era jaits zitezen. Testuinguru horretan, (herri xehegoaren ogikontsumoak famili errenten %80a suposatzen zuen, bestalde).

Egoera hura gainditzeko, nekazalgoak ardoaren superproduk-ziora joko zukeen, baina emaitzak okerrar izan ziren: ardoarensalneurriaren jaitsiera, eta lazeria nonahi, izan ziren ondorioak.

Frantziak krisi finantzari kronikoa ezagutu zuen, gainera, Es-tatu Batuetako (EE.BB.) Independentzi gerratearekin larriagotuko

Page 2: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

SALBADOR ARIZTONOO

zena. Hobsbawmen eritziz, guda hau Iraultzaren sorburu hurbilaeta gizarte maila frantsesen atsekabearen biltzaile izan zen.

Industria eta merkataritza ere kinka larrian zeuden. Frantziakoindustria, ingelesa baino hogei bat urte atzeratuago zetorren, etagaraiko politika ekonomikoak haren aurka jokatu zuen (tratatuFranko-Ingelesa, 1766), elkartruke librea bultzatuz; honek indus-triarik konpetitiboenari, ingelesari, lagundu zion, industria fran-tsesa hondatuz. 1787an, Frantziako merkatal balantzak 69 milioiliberatako defizita ezagutu zuen.

Egoera larri honek Despotismo Ilustratuaren aurkako jokabidearistokratikoa, "philosophes" delakoek teorizatutako burgesiarenbultzada iraultzailea eta herri xehegoa langabezi, eskaletasun etamausaritzara eramango zituen iraupen krisira bultzatu zituen.

Krisialdia gainditzeko ahalegin guztiek (Turgot, Necker, Ca-lonne, Brienne) aristokraziaren aurkakotasunarekin topo egin zu-ten, zeren honen zerga-pribilegioak ukitzen bait zituzten haiek.

E. Schmitti jarraikiz, Iraultzaren aldiak honela bereiz litezke:

Aldi aurre-iraultzailea (1787-1788)

Nobleziak Estatu Nagusietarako (1789/5/1) deia egitea behartuzuen gobernua; burgesiak kontrolatzen zuen Hirugarren Estatuak,ordea, ordezkaritasun handiagoa eskatuko zukeen. "Cahiers deDoleances" delakoetan lurraldeetako biltzarrak Konstituzioareneta zergak Estatu Nagusien eskuetan uztearen alde agertu ziren.Burgesiak, urrutiago joan nahirik, herri burujabetasuna, berdinta-sun soziala, jaurgo eskubideen kentzea eta merkatal askatasunaaldarrikatu zituen, eta Hirugarren Estatua, bere kabuz, Biltzar cdoAsamblada Naziol bihurtu (Pilota Jokoko Zinitza, 1789/6/20). Gi-ro iraultzailea nonahi zabaldu zen, Biltzar Naziolak bere buruaKonstituziogile bihurtzean, erregearen presio militarra gauzatuzen aurpegi eman behar izan zitzaion. Pariseko herriak, armadarenatal batekin, Bastillako gartzela hartu zuen (1789/7/14).

Iraultza burgesa: Askatasunaren Iraultza (1789-1792)

Istiluak nekazal mundura zabaldu ziren, nekazariek jaurgo--ondareak eraso eta Beldur Handiaren aldiari eman zioten hasiera.Berehala onartu ziren lehenengo lege iraultzaileak: feudalismoaren

Page 3: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

IRAULTZAREN GARAIAK

legezko abolizioaren onarpena (1789/8/4), hamarrenen ezabatzeaeta 1789ko abuztuaren 26an Giza Eskubideen Aitorpenaren alda-rrikapena. Urte berean, elizaren ondarearen nazionalizazioa etaFrantziaren lurralde antolaketa berria onartuak izan ziren. Aldihonetan boterean zegoen burgesia muturreko "sans-culottes" de-lakoen kentzea, apezgoaren konstituzio zibila) eta aristokraziaren(Chapelier legea, zeinetan eskubide gabeko hiritarrak Goardia Na-zionaletik at gelditzea onartu bait zen) artean zibukatzen zen. Mu-gimendu iraultzailean joerak taldekatzen hasi ziren (kluben gara-pena), eta erregea eta bere familia, ihesaldi baten ondoren, atxilo-tuak izan ziren. 1971ko uztailaren 3ko Konstituzioaren bitartez,Monarkia Konstituzionala ezarri zuten iraultzaileek Frantzian.

Laster heldu zen atzerritarren erantzuna, Prusiak eta AustriakPillnitz-eko Tratatuan (1791/8/27) Luis XVI.a erregearen alde par-te hartzea onartu zuten. Beldur ziren Europako Monarkiak ideiairaultzaileak ez ote ziren beste herrietara ere zabalduko. Ireki be-rria zen Biltzar Legegileak (1791/10/1), bere barruan eritzi desber-dinak egon arren, "Bohemia eta Hungariako erregeari" gerra de-klaratu zion. Hasierako porrot militarrarekin batera erregearenkonspirazioa ezagutu zen; erregea kargutik kendu eta BiltzarrakKonbentzioa deitura eraman zuen, Bilakaera iraultzailea gero etaerradikalagoa azaldu zen: gizonezkoen sufragio unibertsala, alda-rrikatu eta iraultzaren arma gisa Izua ezarri zuen. Valmy-ko gu-duan izandako garaipenaren ondoren, Frantziak izan zuen iniziati-ba gudalekuetan, eta monarkia kendu ondoren (1792/9/21), Iraul-tzaren I. urteari eman zitzaion hasiera.

Iraultza Demokratikoa: Berdlntasunaren Iraultza (1792-1794)

Konbentzioa hiru taldetan banatu zen: girondarrak sal-buespen- neurrien aurkako eta askatasun ekonomikoaren aldekoburgesak; Mendia, berauen artean jakobindarrak, gobernu gogorbaten aldekoak; hauek, publikoa pribatuaren aurrean defendatzenzuten burgesia txiki eta erdimailakoa eta herritar xeheak ziren, etaLanda, aurreko bien artean zibukatzen zen taldea.

1793ko urtarrilaren 21ean, Luis XVI.a erregea hil egin zuenKonbentzioak. Frantziak bere hedatzeari ekin zion Europan zehar(muga naturalen bila), iraultza ekumeniko honen aurrean Europa-ko Estatuak bildu egin ziren. Frantzian giroa gatazka bizitan le-hertu zen: alde batetik, Vendee-tar asaldatuen altxamendua men-

Page 4: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

10 SALBADOR ARIZTONDO

debaldean, eta muturrekoen nagusitasuna Pariseko kaleetan (sans--çulottes).

Egoera honetan, jakobindarrek Konbentzioaren kontrola hartueta erakunde horren eginkizunak talde-erakunde bitara bildu zi-tuzten: Osasun Publikorako Komitea eta Seguritate OrokorrekoKomitea. Berauen bidez Diktadura Demokratikoa ezarri zuten:1793ko Konstituzioa. Baina talde moderatuak ez ziren geldirikegon (federalisten altxamenduak Lyon, Bordele, Bretainia...), etairaultzailerik sutsuenak ere istilurik sortu zuten, Izualdi bortitzaezarri zuen Osasun Publikorako Komiteak; bertatik Robespierre,Marat eta Saint Just-ek girondarrak, jakobindar moderatuak (Dan-ton) zein muturreko iraultzailerik sutsuenak (Roux, Herbert) gilo-tinan hiltzea agindu zuten. Izualdiaren ondorioz, herri xegegoakjakobindarrei bere laguntasuna ukatu egien zien; une hori modera-tuek boterea bereganatzeko probetxatu zuten (Konbentzio termi-dordarra: 1794/7/27). Buruzagi jakobindarrak gilotinara eramanzituzten.

Errepublika burgesa: Berrezarpen burgesa (1794-1799)

Talde moderatuek beraien politika eta printzipioak ezarri zi-tuzten aldi honetan: Konstituzio berria (1795/8/22), sufragio mu-gatua (zentsitaria) eta botere banaketa. Gobernua, botere beteraz-lea, bost kidek osatutako erakunde batetan ezarria izan zen: Di-rektorioa. Garai honetan izan zen ere istilu eta altxamendurik:muturreko taldeen aldetik "Berdinen Matxinada" (Babeuf buruza-gi), eta erregezaleen asaldaketa. Biak izan ziren zapalduak, bainagobernua ahultzea lortu zuten. Ahulezia horrek erraztu zituen hu-rrengo pausoak; Brumarioaren 19ko (1799/11/19) kolpeaz, Napo-leon Bonaparte jenerala ezarri zuen goi-burgesiak, Kontsulatuarengaraiari hasiera emanez, lehenik eta Inperioa eraikiz gero. Fran-tziak, Napoleonen gidaritzapean eta burgesia kontserbadorearenbapespean eman zituen ondoko urteak (1799-1815).

Nazioarteko testuinguru iraultzailea

Iraultzaren barne-gertakari hauek, ordea, ez ziren zerbait iso-latu eta bakarra. Izan ere, 1770-1825etako urteetan nazioarteantestuinguru iraultzaile bat suma zitekeen. Ikus dezagun honetazzerbait.

Page 5: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

1KAUI.T7.AREN GARAIAK 1 1

Garai iraultzaile hau Ipar Amerikako kolonia britaniarrek hasizuten. Kolonietako gizarte-maila agintariak (burgesia eta planta-zioetako lurjabeak) gatazka gogorrean bizi ziren metropoliarekin:Koloniek, Frantziarekin izandako arma- garaipenetik ez zutendeus ere berenganatu; are gehiago, zerga presioa gehitu, merkatalmonopolioa berrindartu eta kolonietako botere politikoetatik baz-tertu egin zituen metropoliak, eta jakina, ezinegona laster lehertuzen. Produktu ingelesei boikota izan zen lehen neurria, eta altxa-mendurako pausoak ematea hurrengoa. Lehenengo KongresuKontinentala (1774) eta 1775ean hasitako Independentzi Gerraildo horretatik zihoazen. 1776an Virginiako Eskubide-Aitorpenasinatu zen, eta geroxeago Independentziarena. Botere banaketan,elkartruke librearen ekonomian eta amerikarren eskubide-berdin-tasunean oinarritu zen antolamendu politiko berria.

Iraultza honek, lehenengoa izanik, eragin zabala izan zuen. In-dependentzia amerikarraren gerratean Frantziak, Espainiak etaProbintzia Batuek (Holandak) hartu zuten parte; amerikarren aldejoan ziren hauek, baina ez gerrate hartako ideiek kutsatu gabe.

Ingalaterran, Ipar Amerikako porrotaren ondoren, irlandarrakkatolikoen eskubideak defendatuz eta Parlamentu ordezkari bateskatuz altxatu ziren. Bestalde, talde ingeles aurrerakoiak sufragiounibertsala, bozketa sekretua... defendatu zituzten.

Probintzia Batuetan, Belgikan eta Liejako apezpiku-herriangertaturiko aldaketak boteretik bideratu ziren; baina burgesiak etatalde herrikoiek agertutako erradikaltasunak, soldatu frantsesakiritsi arte atzeratu ziren (Holandako Errepublika batabiarra, 1795).

Suitzako bilakaera iraultzailea Frantziako baino goiztiarragoaizan arren, antzerako ezaugarriak izan zituen, Baztertutako burge-sia, salneurrien igoera, J. C. Rousseau-ren eragina, burgesia etatalde herrikoien arteko elkarlana: dena metatu zen iraultza pizte-ko. Nahiz eta Suitzan ere iraultza bentzutua izan, 1798an frantsesarmada iritsi zenean, Errepublika Helbetiarra ezarria izan zen.

Halaber, Europako Ipar eta Ertialdean ere aldakuntzen aldekoekintzak ezagutu ziren zenbait herrialdetan. Suedia, Polonia, Aus-tria eta Hungarian, boterean zegoen Despotismo Ilustratuak hasie-rako bultzada eman arren, Holanda zein Belgikan gertatu zenarenarabera, aldakuntza sakonagoen gosea baino ez zuen sorterazi, etaSuedian ezik, non Konstituzioa eman ondoren aristokraziak ezbait zuen ahalmenik izan aldakuntzak ezabatzeko, beste lurraldee-tako subiranoek indar militarra erabiliz oztopatu zituzten bilakae-ra iraultzaileak.

Page 6: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

12 SALBADOR ARIZTONIX")

Europako Hegoaldean eta herrialde balkandarretan FrantziakoIraultzaren eraginak nabariak izan ziren. Penintsula Italiarrcan,Hegoaldean zein Iparraldean, tankera frantseseko klub, talde se-kretu eta elkarrizketak zabaldu ziren. Mugimendu hauek lasterizan ziren zapalduak, eta Ipar Europan gertatu zen bezala, Italianere armada frantsesak gauzatu zuen lurralde honen frantsestea,errepublika berriak eraikiz. Balkanetan, aldiz, herri desberdinak(serbiarra, kroata, albaniarra, bulgariarra, greziarra) turkiarrenmenpean zeuden. Greziako ipazterrean, iraultza frantsesarenideiak bereganatu eta merkatal burgesiak mugimendu iraultzaileeta abertzalea oratu zuen.

Espainia Europa barruan izan arren, errealitate berezia zen, etaberezitasun hori Hego eta Ertamerikan zituen koloniak ematenzioten. Espainiako bilakaera iraultzailea ulertzeko, derrigorrezkoadugu Iraultza frantsesa aipatzea. Penintsula iberiarrean hasierakoeragin iraultzaileak gizarte- bakanetan ikus zitezkeen (frantses-tuak), baina Independentzi Gerrateak eta izpazterreko merkatalburgesiak Erregimen Zaharraren iraupena zalantzan jartzea ekarrizuten. Cadizeko Konstituzioa (1812) horren ondorio izan zen, etaFernando VII.aren berrezarpen absolutistak, bilakaera iraultzaileamoztu arren, Hirurteko Liberalarekin (1820-1823) esperientziairaultzailea berriz ere praktikan jarri zen.

Egoera aldakor honek zerikusi nabaria izan zuen Amerikakokolonia espainiarrek segitu zuten bidean. Korrupzioak, gobernue-zak, ingelesen merkatal setioak burgesia eta lurjabe handien ezine-gona sustatu zuten. Kolonietako gizarte-maila nagusi hauek me-tropoliaren merkatal monopolioaren, kargu eta sarien politikarenaurka zeuden. Halaber, talde sozial iraultzaileak izango zirenekIpar Amerikak independentziaren aldeko borrokan izan zuenarrakasta ezaguna zuten; bestalde, gehienek, mugimendu eta ideiaeuropar iraultzaileak hartu zituzten, hemen heziak bait ziren. Mi-randa, Bolibar, San Martin, Artigas eta abar luze batek, iraultzaeuroparren eraginez, iraultza eta abertzaletasuna bildu eta hainbatkolonia askatu zituzten. Krioloen neurria egokitutako sistemakeraiki ziren, Independentziaren ondoren. Indiarrak guztiz bazter-turik gelditu ziren antolamendu politiko berrian. Lehenago erehauen altxamenduak bortxaz itoak izan ziren: Tupac Amaru-renmatxinada, adibidez, 1780an, krioloen eskuz zapaldua.

Page 7: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

IRAULT7.AKEN GAKAIAK 13

Frantziako Iraultzaren berezitasunak

M. Kossokek, Hobsbawm-en liburuan, iraultza modernoenkonparaketarako ezartzen dituen erizpideak kontutan hartuz(kausak, xedeak, indar bultzagileak, botere eta hegemoniaren ara-zoa, talde herrikoien papera, borrokarako metodo eta joerak,emaitzak eta ondorioak, toki historikoa eta berezitasunak eta ga-raiaren izaera), iraultza gehienetan ezaugarri guztiak ez direlaagertzen frogatzen du. Horregatik, fenomeno iraultzaileak Iraul-tza Frantsesaren eredu hutsarekin alderatzeak, edo iraultza burgesguztientzat baliokidea izan daitekeen ingeles eredua soilik erabil-tzeak, edo nahiago bada iraultza ipar-amerikarra ispilu bakartzathartzeak, horietako edozein iraukza modernoen historiaren ardatzbihurtuz, ez luke izango inolako zentzunik.

XVI eta XVII. mendeetako iraultza holandarra eta ingelesa,iraultza burges goiztiarren aroan sar ditzakegu; batak, holanda-rrak, erregimen konstituzionala eta askatasun burgesak ezarri zi-tuen, burgesia, noblezia eta subiranoaren (statuder) hirukiaren ba-bespean; besteak, ingelesak, monarkia absolutuaren ordez gobernuordezkaria, ez-demokratikoa, kapitalismoaren haziak eta burge-siak aristokrazia lurjabearekin batera kontrolpetutako Parlamen-tua eskaini zituen, ingelesen arteko eskubide-berdintasunarenonarpena sistemaren zutabe bihurtuz (Locke, J. (1689): Two Trea-tises on Government).

EE.BB.etakoari buruz, argi dago honen ezaugarri enpirista.Eskubide-Aitorpenean beltzak, adibidez, ez dira aipatu ere egiten,sufragioa mugatua da (zentsitaria, hots, irabazi edo ondasunen ara-bera finkatua), eta, lehen aipatu dudanez, handikien nahi eta inte-resen gain eraikitako sistema da.

1789ko Iraultzaren ezaugarriak guztiz bereziak izan ziren.Urte honen inguruan, bost europarretatik ia bat frantsesa zen, Go-de-choti jarraikiz, Ingalaterra ez zen Frantziaren populazioarenerdira heltzen. Estatu frantsesaren urteko errentak ia 500.000 mi-lioi liberatara iristen ziren, "philosophes" delako gehienek frantse-sez idazten zuten eta frantsesa zen garaiko hizkuntzarik uniber-tsalena.

Gizartearen ikuspegitik, frantses burgesiak inongoak baino in-dar eta gurari handiagoa zuen boterea eskuratzeko; aristokraziakaldiz, bere pribilegioei eta botereari eutsi nahi zien, eta nekazalgo-ak pribilegio horiek ezabatu eta bizitza duina izan. Erregea, hasie-

Page 8: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

14 SALBADOR ARIZTONDO

ran erreformazale agertu bazen ere, beregan botere gehiago bildunahiz, Iraultza bideratzen zihoan neurrian gertakariek gaindituegin zuten.

Honela mamitu zen Iraultza Frantsesaren ezaugarririk berezie-netarikoa, burgesia eta nekazalgoaren koalizioa, erradikalismoiraultzailea (1792-1794). Horregatik ez da harritzekoa, ipar-ameri-kar eta ingeles iraultzaileek Frantziara migratu zutenean beren bu-rua moderatutzat hartzea, maiz girondarrekin identifikatuz.

Iraultza moderno desberdinek, ipar-amerikarrak batipat, uka--ezinezko eragina lzan zuten, baina Iraultza Frantsesaren ideiez etaarmez zabaldutako iraultza bezala ekumeniko izatera ez zireniritsi.

Soboulen eritziz bere klase-borrokaren izaera dramatikoagatik,Iraultza Frantsesa iraultza burgesetatik hots handikoena izan zen.Historian honek jakobindarren lana goresten du, zeren haien es-kutan feudalismotik kapitalismorako iraganbidea iraultzaile izanbait zen. Gero bereiziko ziren ideiak, Diktadura jakobindarrakgauza bat bera bezala bideratu zituen: kontzientzi askatasuna, es-klabutzaren abolizioa, gizonezkoen sufragio unibertsala, denen-tzako irakaskuntza publikoa unitarismoaren eta zentralismoarenildotik nazioaren batasuna, eta banaezinak ziren askatasun politi-koa eta berdintasun soziala,

Baina oztopoak handiak izan ziren, zutik irauten zuen aristo-kraziarengandik eta erradikalismoaren aurkako joera zuen goi--burgesiarengandik sortuta. Biak elkartuko ziren, 1830. urtearenondoren, sistema konstituzionala, burgesa eta kontserbadorea eza-rn ahal lzateko.

Iraultza Frantsesaren edukin batzuk XIX eta XX. mendeetakoideologia eta bilakaera iraultzaileetan sumatzen ditugu. Marx etaEngels-en "Manifestu Komunista"n, Errusiako 1905ekoan eta1917ko Urrian Babeuf-en planteamendu iraultzaileak, gizarte--mailen arteko koalizio iraultzaileak, aldi moderatu eta iraultzai-leak, iraultzaren ekumenismoa ikus ditzakegu.

Iraganaren eta etorkizunaren argitan

Jakina denez, historiaren ikuspegia historia errealaren eta biziditugun esperientzien eraginez aldatzen da. XX. mende honen

Page 9: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

IRAULTZAREN GARAIAK 15

azken hamarkadan sartzear gaudela, bigarren mendeurren hauospatzen, Iraultza Frantsesean biziki eztabaidatu zen berdintasu-naren arazoaz zenbait gogoeta bururatzen zaizkit. Beharbada hiri-tarren berdintasuna eta nazioen arteko berdintasuna gaur egun du-gun arazorik larrienetarikoa da. Iraultza Frantsesak eskubide ber-dintasunaren arazoari eman zizkion irtenbideengatik, leku bereziadu historia garaikidean. Berdintasun teorikoa ala benetako berdin-tasuna? Iraultza Frantsesak hiru bide ireki zizkion etorkizunariVerginaud-en (1793/3/13) "gizaki sozialarentzat berdintasun ba-karra eskubideena da" esanari, Lepeletier-ek (1793/8/20) "goza-menen desberdintasuna desagertarazi" beharra azpimarratuz eran-tzun zion. 1795ean Babeuf-ek, aldiz, "ondasunen eta lanen komu-nazgoa" eskatu zuen, azken finean "berdintasun osoa"ren bideaeskainiko zukeen muturreko egitasmoak bere eginez. IraultzaFrantsesak alternatiba horiekin mundu garaikidearen historiak jo-rratuko dituen hiru bidea irekirik utzi zituen.

E. Labrousse-ekin, II. urte iraultzaileari buruz, zera galde de-zakegu: "aintzinapenen garaia" izan ote zen hura, ala utopia hitzakdeskribatuko ote luke hobeto garai hartan gertatua? Dena den,Iraultza Frantsesa mundu Garaikideko nazioek ezagutu dituztenjoera politiko eta sozialen bidegurutzean aurkitu da. FrantziakoIraultzan garatu zen iraultza burges klasikoak, feudalismoarenordez kapitalismoaren eta sistema liberal ordezkaria eraikitzen la-gundu zuen. Frantziako Iraultzan gorpuztu zen nekazal eta Iraul-tza herrikoiak, ordea, muga burgesak gainditu eta ordena sozialberria eraikitzeko ahaleginak egin eta XIX eta XX. mendeetakoiraultza aurrerakoi askoren sorrera eta edukinak azaltzen ditu.

GODECHOT, J. (1977): Las Revoluaones (1770-1799). Barcelona.

HOBSBAWM, E. J. (1976): Las Revoluciones bnrgnesas. Madrid.

LABROUSSE, E. (1980): Fluctuaaones economkas e historia sorial. Madrid.

LEFEVBRE, G. (1981): 1789: Revoluadn Francesa. Barcelona.

SCHMITT, E. (1980): Introduccion a la Historia de U Revolucion Francesa.Madrid.

SOBOUL, A. (1975): Compendio de la Historia de la Revoluçion Francesa.Madnd,

— — (1983): Comprender la Revolucion Francesa. Barcelona.

Page 10: 1789ko Iraultza, garaiko testuinguru historikoan

1 6 SALBADOR ARIZTONDO

LA REVOLUCION DE 1789, EN SU CONTEXTO HISTORICO

LA REVOLUTION DE 1789, DANS SON CONTEXTE HLSTORIQUE

El articulo comienza exponiendo las causas de los sucesos revolucionarios y laconcatenacion en que se desarrollaron. La crisis economica debida u mulliplescausas, el malestar social derivado de la carestla reinante, la crisis de la HuciendaReal, la inadecuacion de una sociedad estamental al reto de los tiempos, etc.: todocontribuyo a desencadenar la Revolucion.

Los hechos se desmadejaron en sucesivos capitulos: a) Lafase pre-revoluciona-ria, b) La revolucion burguesa que luchaba por sus libertades politicas en busca deun cuadro institucional nuevo, c) La lucha por la revolucidn democr&tica quedeberia signifiear la revolucidn de la igualdad, d) El afianzamienlo de la Republicaburguesa.

Todo este proceso de acontecimientos revolucionarios es considerado, en elarticulo, en el conlexto revolucionario internacional que arranca desde los añosprecedentes y alcanza hasta las fechas de las independencias latinoamericanas(1770-1825). Europa y el Nuevo Mundo fueron los escenarios de estas alteraciones.

El aulor cierra este capituto introductorio con la descripcidn de tas pñncipalescaracteristicas de la Revolucion francesa, siguiendo las observaciones de la histo-riografia moderna (Kossok, Godechot, Soboul). El trabajo termina con una brevereflexian a la luz del pasado y del futuro.

L'articlc debute par l'expos^ dcs causes des evenements r&volutionnaires etrenchaincmcnt de leur d£roulement. La crise 6conomique dñe a de multiplescauses, le malaise social provenant de la chertfi de vie r&gnantc, la crise desfinances royales, une societS inadaptfie et anachronique divis£e en ordres ontcontribu^ a d^clcncher la R^volution,

Les faits sont rclates dans les chapitrcs suivants: a) la phase pre-revolutionnai-re; b) la rSvolution bourgeoise qui lutte pour ses libertSs politiques dans un cadreinstitutionnel nouveau; c) la lutte pour la revolution d^mocratique qui devraitsignifier la rtvolution de I'6galit6; d) la consolidation d'une Republiquebourgeoise.

Tout ce processus d'6v6nements revolutionnaires est respecte dans le contextcinternational qui d^coule des annees pr£c£dentes ct atteint les dates des indepen-dances latino-amfiricaines (1770-1825). L'Europe et le Nouveau Monde ont <5t£les scenes de ces troubles.

L'auteur termine ce chapitre d'introduction par la description des principalcscaracteristiques de la Revolution Française en suivant les obscrvations de l'histo-riographie moderne (Kossok, Godechot, Soboul). Cet essai se termine par unebreve r6flexion a la lumidre du passc et du futur.