Zero Historia -...

40
Zero Historia Ordezko txanponak: Artxiboa eta adierazpena

Transcript of Zero Historia -...

Page 1: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

Zero Historia

Ordezko txanponak:

Artxiboa eta adierazpena

Page 2: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

LG

: SS

-71

0-2

01

5

Page 3: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

Alternative Currencies: An Archive and a Manifesto (Ordezko txan ponak: artxiboa eta adierazpena) izeneko artxiboak txanponari eta trukeari buruzko hainbat testu eta irudi jasotzen ditu, diruaren gaineko gure eguneroko pentsamoldeei buelta emateko baliagarri direnak. Izan ere, sakontasunez aztertzen ditu diru gisa erabili izan diren objektu asko; dirurik gabeko truke-sistemak; Estatutik kanpo, komunitateek beraien txanponak sortzeko erabili dituzten sistema ausartak; eta guk geuk dirua inbertitzeko, trukeak egiteko, eta tratuan aritzeko ditugun moduak, ekintza horiei gure esanahi eta helburuen kutsua emanez.

Artxiboan istorio gutxi batzuk jasotzen dira gaur egun dauden eta historian zehar egon diren hainbat eta hainbat ordezko txanpon eta trukeren inguruan, baina, nolanahi ere, istorio horiek guztiak biltzeak eragina izan dezake begiralearengan aukera berriak proposatzerakoan eta bere sormena bultzatzerakoan. Artxiboko istorioak biltzeko orduan oinarritzat hartu dira organizazio komunitarioak, kontakizun etnografikoak, ordezko erakunde finantzarioak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, azterketa ekonomikoak eta iturri historikoak.

Artxiboak dituen irudiak hainbat iturritik jasotako txanponenak dira: erabiltzaileek emandakoak, museo-bildumetatik hartutakoak, historia eta etnografia liburuetatik jasotakoak, eta mundu osoko bildumagileek eta argazkilari afizionatu nahiz profesionalek emandakoak. Artxiboan biltzen diren aipuak, berriz, gure sistema finantzario garaikideek sortutako desberdintasunekin kritikoak diren hainbat akademikok edo aktibistak egindakoak dira; izan ere, kritika horien helburua da beste mota batzuetako truke-sistemak bilatzea, hau da, etikoagoak, jasangarriagoak, justuagoak eta sozialki konpromiso gehiagokoak, denok elkarrekin eta inguratzen gaituen munduarekin harreman-molde berriak sortzen lagunduko digutenak.

Page 4: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

Stefanos Tsivopoulosen History Zero, Alternative Currencies: An Archive and a Manifesto obratik itzulitako testuak.

Page 5: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

Aurkibidea

Truke sareak5

Garagardo dirua Angolan6

Bitcoin7

Diru mingotsa8

J.S.G. Boggs9

Azienda10

Chit funtsak11

Brasileko Komunitate Garapenerako Bankuak12

Kauri maskor moneta13

Berkshireko (Massachusetts) monetak14

Depresio garaiko txanponak15

Igorpenak Murrizteko Moneta Sistemak16

Tratu-fitxa ingelesak17

Doako denda eta azokak18

Frantziako SOL19

Opari-ekonomiak20

Grameen Bankua eta mikrofinantzazioa21

JAK Medlemsbank / JAK Kideen Bankua22

Tokiko truke eta saleroste sistemak [Local exchange and trading systems] (LETS)23

Mugikor-dirua24

Pertsonen arteko mailegua25

Txerri letagin moneta26

Red Global de Trueque27

Rolling Jubilee28

Espirituen dirua29

Zigilu-billeteak30

Susu biltzaileak31

Suitzako WIR bankua35

Denbora monetak (komunitate monetak)33

Hiri trantsizionalak34

WAT sistema35

Zero moneta36

Page 6: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak
Page 7: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

5

Truke sareak

Trukea, gauzak trukatzea dirurik erabili gabe, fenomeno ohikoa da moneta ere erabiltzen den ekonomietan. Hala ere, premiatik sortutako trukea baino gehiago, gaur egungo trukea zenbait elkartruketan gauzatu da, zeinetan kideak trukean ari baitira beste kide batzuekin, eta batzuetan tratua errazten da kredituez edo erabilera bereziko diruz.

Azken urteotan truke sareen loraldi bat izan da, egungo geldialdi globalak bultzatu du interesa. Eskudiru gutxiago dagoenez, soldata apalagoek eta langabezia handiagoak eraginda, jendeak truke horiek bilatu ditu bere kontsumo premiak asetzeko eta jada behar ez diren gaiak birziklatzeko. Berrerabiltze horrek esan nahi du kontsumitzeko modu «berdeago» bat ere badela trukea; izan ere, jada ez ditugu botatzen behar ez ditugun gauzak, baizik eta segurtatu egiten dugu erabiltzen jarraituko duen jendearen eskuetara iritsiko direla. Hartara, ez gara beti gauza berriak erosten ari, energia erabilera eta salgaiak fabrikatzearen ingurumen-eragina murrizten dugu. Batik bat interneti esker, sare horiek erraz antolatu ahal izan dira, eta hazi egin dira sari sozialen hazkundearekin batera sortutako eskariari erantzuteko.

Elkartruke horiek arreta berezia erakarri dute azken urteotan hegoaldeko Europan, jendeak krisi ekonomikoari aurre egiteko bide bat izan baita. Italian online moneta bat sortu dute, Dropis, truke web orri ugarietan erabiltzeko, eta hala trukea ez da mugatzen web orri batera, baizik eta arropa truketik bidaia partekatuetara espezializatutako webguneetan erabili daiteke. Grezian, haziak trukatzeko sare bat, Peliti, hedatu da berriki herrialdean zehar funtzionatzen duen truke sare zabala osatu arte. Joera izaten da trukea suspertzea ekonomia gaizki doanean eta egoera estuetan, baina ingurumenean eta elkartasunean zentratutako truke sare berri hauek premia konbinatzen dute konpromiso eta ideologia politikoarekin, eta horrek agian iradokitzen du aurrera jarraituko dutela, ekonomiaren osasuna gorabehera. Jendea elkartu egin daiteke elkarren premiak asetzeko nahiz eta dirudik ez izan, kontsumismo menderatzailearen aginduei eta hark ingurumenean dakarren eraginari aurre egin diezaieke, eta hala ere berriak edo beharrezkoak zaizkion gauzak eskuratzen jarraitu, eta internet bezalako teknologia berriak erabili ditzake tratu horiek eta sortzen dituzten harremanak/komunitateak zabaltzeko aurrez aurreko tratutik harago.

«Peliti taldea uzta biltzen».

Urteroko 7. Elkartruke Jaialdi Panhelenikoa. Aris Pavlouen argazkia.

Haziak trukatzeko Pelitiren irudi ikonikoa. Bertako hazi aldaeren esplorazio-bilaketatik, 2003ko abuztua, Pomakohoria, Xanthi eskualdea, Grezia.

Urteroko 7. Elkartruke Jaialdi Panhelenikoa. Aris Pavlouen argazkia.

Page 8: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

6

Garagardo dirua Angolan

80ko hamarkadaren amaieran, Angolak ekonomia sozialista bat zeukanean eta Gerra Hotzeko nazioarteko politikaren, zigor ekonomikoen eta atzerriko aginteek bultzatutako gerra zibilaren mende zegoenean, salgai murrizketek zekarten estatu dendek -salgaiak erosteko legezko tokia- apal huts asko izatea. Legezko denden paraleloan merkatu beltz bat garatu zen, eta salgaiak eskuratzeko modu bakarra bihurtu zen. Gainera, Angolan ziharduten enpresa atzerritarrek zailtasunak zeuzkaten beren enplegatuei ordaintzeko, Angolako estatuak ezarritako diruaren balioa eta merkatuan, haien enplegatuek erosketak egingo dituzten lekuan, duen balio erreala oso desberdinak direlako.Faktore horien elkartzeak sortutako egoeran Heineken edo Beck’s garagardo potoak moneta alternatiboa bihurtu zen angolatarrentzat.

Atzerriko enpresek beren arazoa konpondu zuten beren enplegatuei ordainduz atzerritarrentzat bakarrik den eta dolarrak bakarrik onartzen dituen supermerkatu batean kreditu gisa, angolatarrei salgai mugatu batzuk erosteko aukera emanez, gero merkatu beltzean garestiago sal zezaketenak, eta hartara monetaren truke desberdintasuna berdinduz. Enplegatuek Heineken edo Beck’s garagardo inportatua erosten zuten kredituaz, eta balio normalizatu bat bereganatu zuten haiek merkatu beltzean. Garagardoa erabil zezaketen behar zituzten salgaiak merkatuan erosteko edo diru bihurtzeko, eta hala potoak diru mota baten gisara zirkulatzen hasi ziren.

Kraft, Scott. (1989). “Black Market Based on ‘Beer Standard’ Flourishes in Marxist Angola.” L.A. Times, otsailaren 21a.

Page 9: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

7

Bitcoin

Bitcoinak 2009an sortutako moneta digital bat dira, erabiltzaile batengandik beste batenganaino transmititzen direnak sare deszentralizatu baten bidez. Txanponak kudeatzeko softwarea kode irekiko komunitate proiektu bat da, hura ere Bitcoin izenekoa. Diru hori kripto-moneta ideian oinarritzen da, zeinean kriptografi a metodoa erabiltzen baita dirua sortu eta transferitzeko. Haren asmatzaileak, Satoshi Nakamotok (pseudonimo bat), uste zuen monetak ezabatu egingo zituela egun fi nantza erakundeez bideratutako interneteko merkataritzaren segurtasunik eza eta kostuak.

Bitcoinak bermatzen dituzten ordenagailu sareek sortzen dituzte. Gutxi gorabehera 10 minuturo entregatzen dira, eta Bitcoin sarea segurtatzeko muntatu diren (batzuetan denbora eta argindar dezente behar izaten da horretarako) ordenagailu sistemetara («ekoizleak» esaten zaie) banatzen dira loteria moduan. Zehatzago esanda, ordenagailu horiek funtzionatzen dute matematika problema oso zail bat ebazteko, zailtasun maila ezagun bat duena, eta hala kalkulatu daiteke zenbat denbora behar duen halako problema bat ebazteko. Problema ebazten denean, hori Bitcoinen segurtasunarekin erlazionatutako beste informazio bati lotzen zaio eta «bloke» bat sortzen da. Blokea sortu dela iragartzen da, eta bitcoin berriak entregatzen dira. Ordenagailu gehiago Bitcoinen sartu ahala, ekuazioaren zailtasuna doitu egiten da, blokeak ekoizteko erritmoa beti bera izan dadin. Bloke sorrera lotuta dago ere ordenagailuek egiten duten lanari, alegia, bermatzea ezein erabiltzailek ezingo dituela Bitcoinak berrerabili transferitu ondoren. Ordenagailu potentzia nahikoa duen edonork muntatu dezake sistema horietako bat, edo beste batzuekin elkartu halako bat sortzeko. Blokeko ematen den Bitcoin kopurua urritu egingo da denborarekin, eta azkenean Bitcoin eskaintza fi nitu bat sortu daiteke: 21 milioi.

Erabiltzaileak diruzorro digital batean (jaitsi duten kode irekiko softwarea) gordetzen ditu bere Bitcoinak. Bitcoinak bidaltzen dizkionean beste gizabanako bati edo merkatari bati, sinadura elektroniko bat («giltza publiko» bat) gaineratzen da, ordainketaren xedearen Bitcoin helbidea bihurtzen dena, eta transakzioa sinatzen da igorlearen «giltza pribatua»rekin. Giltza horiek zenbaki eta letra sorta luzeak dira (27 eta 34 artean); giltza publikoa helbide modura ematen da jendaurrean, baina giltza pribatua ezkutuan mantendu behar da, zenbaki hori lotuta dagoelako txanponaren jabetzari, eta zenbaki hori daukan edonork igor dezake. Halako giltzak erabiltzen dira eskuarki mezuak segurtasunez igortzeko (honetaz informazio gehiago nahi?) eta enkriptatzeko; horrek bihurtzen ditu Bitcoinak kripto-moneta. Sinadura ekoizle bati bidaltzen zaio baliodundu dezan (bloke berrien sorreraren parte bat da hau), eta gero sarean gordetzen da.

Bitcoinek honako abantaila hauek dituzte dirua transferitzeko sistema elektroniko tradizionalen (kablezko transferentzia, funts transferentzia elektronikoa, Paypal, kreditu eta debitu txartelak) ondoan: ez da komisiorik izaten, erabat anonimoak izan daitezke, eta kontuak ezin dira blokeatu. Estatuaren eta banku egitura tradizionalen kontroletik guztiz kanpo daude. Zenbait elkartruketan, moneta arruntak eta Bitcoinak truka daitezke. Bitcoinak ez daude ezein monetari lotuta balio aldetik. Hackerren erasoak jasan dituzte, spam ugari, eta espekulatzaileek sortutako fl uktuazioak, baina txanpona onartzen duten merkatarien kopuruak hazten jarraitzen du.

Bitcoin transferentziak offl ine ere gerta daitezke, beharrezko giltzak fi sikoki entregatuz. Bitcoin fi sikoak ere ideia horrekin sortu dira; Bitcoinen datuak token fi sikoan sartuta egoten dira, eta askotan puskatu behar izaten da datuak lortu eta Bitcoina digitalki erabiltzeko. Modu honetan hackerrek ezin diote eraso (baina fi sikoki lapurtu edo galdu egin daiteke).

Casasciusek egindako Bitcoin txanpon urreztatu bat, eskubide batzuk erreserbatuta.

Coined Bitsek sortutako Bitcoin fi siko bat, Matt Misbach.

Page 10: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

8

Diru mingotsaEskudiruaren ideia komun bat da uniformea dela (euro txanpon bat beste edozein euro txanponaren baliokidea da) eta baliokidetza (sagarrak eta laranjak balioan berdintzea ahalbidetzen digu). Alabaina, beren ekonomian moneta onartzen duten gizarte guztiek ez dute hala jotzen.

Kenyako Luo tribuarentzat, moneta beren eguneroko bizitzan sartzeak aldaketa politiko eta ekonomiko handiak ekarri ditu. Aldaketa horiei lotutako zenbait jardueratan (tabako uztak, urrea edo lurra diru truke saltzea) eta portaera antisozialari eta irabazi ilunei lotutako zenbait jardueratan (lapurreta, hilketa) irabazitako diruari «diru mingotsa» irizten zaio. Behiala finko, besterenezin eta soziala uste zen zerbait «salgai» edo diru bidezko irabazi indibidualista kategoriara pasatzen denean, arbasoek diruari jarraitzen diote eta saltzailea zigortzen dute. Dimentsio sakratua transakzio profanoan sartzen da. Hala, mingotsa den dirua ezin erabil daiteke hazi behar duen ezertan, aziendan edo eztei-ordainetan, azienda edo emazteak gaixotu eta hil egin daitezkeelako. Berak hazitako tabakoa saltzen duen nekazariak arropa edo alkohola erosteko erabili beharko luke diru hori, eta ez garrantzitsua den ezertan.

Burkina Fason urrezko meategiek bat-bateko oparotasuna eta dirua ekarri dizkiote Dagara tribuari, baina urretik irabazitako dirua ere arriskutsua da. Egia esan, haien iritzia Luoen oso antzekoa da, nahiko urrun egon arren bata bestetik. Hona bertako batek esandakoa:«Urrea saltzetik lortutako irabaziak oso arriskutsuak dira. Norbaitek diru hori erabiltzen badu balio handiko zerbait erosteko, ezin izango du gozatu. Diru hori ezin da erabili emakume batekin ezkontzeko, hil egingo litzateke eta. Norbaitek azienda erosiko balu diru horrekin, abereek ez lukete ezer ekoitziko. Urreak diru asko ekarri dezake, baina diru horrek ez du ezertarako balio, ezin du familia bat fundatu». (Werthman 2003)Pentsatzen zen, eta interesgarria da, gaur egungo monetak haien ekonomian sartu aurretik ere gertatzen zela hori; urrea kauri maskorren truke saltzen zenean, aurreko moneta baitzen, kauri maskorrek ere debeku berdina zeukaten. Urreak aberastasuna ekartzen du, baina meategiak arriskutsuak dira, eta urrea izaki bizidun bat da, espirituak ditu jabe, odola desiratzen du eta jendea zauritu dezake; meategietan gertatutako heriotzak urre goseak eragiten ditu. Berriz ikusten dugu esparru naturaz gaindikoa finantza transakzioetan sartzen dela, eta horrek eragina duela erosten diren gauzetan.

Dirua erabiltzeak dena maila berean jartzen duela dioen ideiaren aurka doa diru mingotsa. Erakusten du kulturek beren kasa bereganatu eta interpretatzen dutela diruaren erabilera, eta moneta horiek mugatu ditzaketela gizarte aldaketa txarrei edo kontzeptu arriskutsuei lotuta daudenean.

Shipton, Parker MacDonald. (1989). Bitter money: cultural economy and some African meanings of forbidden commodities. Washington, D.C.: American Anthropological Association.

Werthmann, Katja. K. (2003). Cowries, Gold, and 'Bitter Money': Gold-mining and notions of ill-gotten wealth in Burkina Faso. Paideuma, 49, 105.-112. or.

Page 11: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

9

J.S.G. Boggs

J.S.G. Boggs AEBetako artista bat da, billete ofi zialen bertsio oso zehatz eta landuak marrazten ditu, baina bere aldaerak erabiliz, garbi uztearren asmoa ez dela billeteak faltsutzea (beste aldean ez dago marrazkirik, haren sinadura soilik). Gero Boggsek billete horiek erabiltzen ditu gauzak ordaintzeko, billeteak agertzen duen balio nominalean eskainiz (20 dolar, 100 dolar, 20 libra esterlina, etab. Bidaiatzen duenean bisitatzen ari den herrialdeko moneta marrazten du). Bestela esanda, gauza batek 15 dolar balio badu, Boggsek berak marraztutako 20 dolarreko billete bat eskaintzen dio saltzaileari, eta trukean espero izaten du ordainagiri bat (ordainagiria berak egiten du, sinadura eta erpuruaren hatz markarekin) eta atzerako 5 dolarrak legezko diruan. Saltzaileak trukea onartzen badu, Boggsek elkartu egiten du elkartrukeak sortutako «hondarra» -ordainagiria, atzerakoak, erositako gauza edo emandako zerbitzuari lotutako edozer- eta bildumatzaile bati saltzen dio. Orduan bildumatzaileak hondarreko informazioa erabili behar du haiek erosteko erabilitako billetea bilatzeko, lana osatzeko, eta saiatu behar du billete hura onartu zuen (gehienetan balio nominalaren baino balio handiagoren truke) dendariarengandik lortzen.

Boggs atxilotu dute bai Ingalaterran bai Australian dirua faltsutzea egotzita, eta AEBetako zerbitzu sekretuek bere artelan asko konfi skatu dizkiote, sekula haren aurka kargurik aurkeztu gabe. Haren elkartrukeek balio eta truke, arte eta moneta kontzeptu eta praktikak nahasten dituzte, eta interesgarriena da uko egiten diola billeteak artelan moduan saltzeari; bertan marraztutako balio nominala duen diru gisa bakarrik erabili nahi ditu.

J.S.G.Boggsek Sakagawea Dolar hauek sortu zituen Floridako United Numismatics erakusketarako. Phil Barnharten bildumako argazkia.

J.S.G. Boggsen 1995eko billete bat. Daniel Wishnatskyren argazkia (currencyamerica.com).

J.S.G.Boggsek Sakagawea Dolar hauek sortu zituen Floridako United Numismatics erakusketarako. Phil Barnharten bildumako argazkia.

Weschler, L. Boggs: A Comedy of Values. Uni-versity of Chicago Press, 2000.

Page 12: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

10

Azienda

Azienda etengabe erabili izan da moneta gisa munduan zehar eta historian, batzuetan beste moneta batzuen osagarri, batzuetan paper sinboliko zentral bat jokatuz bizitza ekonomiko zein sozialean. Antzinako Greziatik (Homerok balio neurri gisa aipatzen zuen), Erdi Aroko Europa, India, Amerika kolonial eta gaur arte Afrikan, azienda diru, tributu eta balio neurri moduan erabili ohi da. Azienda dagoen ia leku guztietan, diru gisa erabiltzen zen behiala.

Rupia, Indiako egungo moneta, sanskritozko azienda hitzetik dator, rupatik. Bibliaren K. o. 340 inguruko itzulpen gotiko batean gotikozko azienda hitza erabiltzen da diru hitza itzultzeko; eta «pekuniario» hitza azienda izendatzeko latinezko pecosetik dator. Beraz, oraindik ere ikusten da aziendak hizkuntzan jarraitzen duela dirua adierazteko.

XX. mendeko Sudaneko Nuerentzat, azienda haien iraupenaren, kosmologiaren, sendi loturen eta estatusaren funtsezko parte bat da. Azienda jabegoa, eskuratzea eta salerostea leinu alorreko betebeharrekin eta emazte bat aurkitzearekin txirikordatutako sistema bat zen. Nueren gizartean dirua sartu zenean, sistema guztiz hankaz gora jarri eta behiak salgai (diru truke erraz saldu eta erosi zitezkeen gauzak) bihurtu beharrean, Nuerek dirua gauzak egiteko beren moduan txertatu zuten. Hartara, aziendak kategoria gehiago irabazi zuen, diruz eskuratutako azienda gisa edo ezkonsari gisa eskuratutako azienda moduan. Lanetik irabazitako dirua eta aziendatik irabazitakoa tratamendu desberdinak zituzten, eta aziendak balioaren metafora erabiliena izaten jarraitu zuen, eskudiruak sekula ordeztu gabe.

Neska bat ukuilu batean, E.E. Evans-Pritcharden 1940ko The Nuer: A Description of the Modes of Livelihood and Political Institutions of a Nilotic People klasikotik hartua.

Neska bat behiak jezten, E.E. Evans-Pritcharden 1940ko «The Nuer: A Description of the Modes of Livelihood and Political Institutions of a Nilotic People» klasikotik hartua.

Einzig, P. (1951). Primitive money. Eyre & Spottiswoode.Hutchinson, S. E. (1996). Nuer dilemmas: coping with money, war, and the state. University of California Press.

Azienda euripean Nuer herrixka batean.

Page 13: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

11

Chit funtsak

Txandakako Aurrezki eta Kreditu Elkarte bat ideia sinplea da: jende multzo bat erregularki biltzen da, aldi bakoitzean denek diru kopuru bera sartzen dute kutxa batean, eta txandaka eramaten dute kutxa etxera. Sistema era independentean asmatu da zenbait kulturatan; haietan kontularitzarik ez egoteko abantaila dute (dena aurrez aurre egiten delako), eta sarri askotan laburtu egin dute iraupenezko nekazaritza bizitzaren eta erosketa handiak egiteko eta salerosleekin tratuan aritzeko dirua aurrezteko premiaren arteko distantzia. Bankurik ez dagoenez, ahalbidetzen diete kideei dirua aurreztea beste zeregin batzuetan lapurtua izateko edo galtzeko kezkarik gabe. Azken hamarkadetan sistema horiek GKEek hedatu dituzte, zeinek ideia aurkeztu eta formalizatu baitute, eta ekonomiak garatzen ari diren beste komunitateetan ezartzen lagundu. Hasieran diru pixka bat erabili dezakete sistema bermatzeko edo administrazioa formalizatzeko.

Chit funtsak txandakako elkarte mota bat dira Indian. Hauxe da testuingurua: sozialki edo ekonomikoki ahulak diren pertsonek ezin dituzte banku formalak erabili, edo susmoak dituzte haietaz eta ez dira fi datzen. Fidatzen dira, bai, ahaide taldeez, eta beren herrixkako lotura sozialak dituzten klase/kasta bereko beste jende batekin partekatzen dituzten interes komunez. Talde horietan gauzak partekatzeko eta denon artean parte-hartzeko itxaropen tradizionalak ere izaten dira. Gainera, uste izaten da pertsona baten portaerak isla duela bere familiaren estatusean; horrek esan nahi du bidezkotasunez jokatzeko presio sozial gaineratu bat dagoela. Testuinguru horretan, erraz ikus daiteke fi nantza erakunde informalak nola sortu daitezkeen konfi antzazko sare horietan, eta nola lotsa sozialak funtzionatzen duen sare horietan jendeak zintzo joka dezan.

Chit funts bat, bertsio sinpleenean, izan daiteke astean behin biltzen den eta bakoitzak diru kopuru xume bat ekartzen duen jende talde bat. Denen izenak idatzita daude paper zatitan, eta kutxa batean sartzen dira; bilera bakoitzean, pertsona baten izena ateratzen da kutxatik, eta pertsona horri ematen zaizkio aste horretako funtsak, eta haien paper zatia puskatu egiten da. Eta horrela jarraitzen du prozesuak denen izenak aukeratu diren arte.

Enkante osagai bat ere eduki dezake funtsak; bilera bakoitzean jendeak eskaintza bat egiten du bildutako funtsaren gainean; funtsaren beherapen apalena hartu nahi duen edonork eramaten du dirua, eta gainerakoa atzera banatzen zaie kideei. Bestela esanda, funtsean 100 badaude, 80 eskain nitzake, eta inork gutxiagorik eskaintzen ez badu, etxera eramango ditut 80, eta gainerako 20ak banatu egiten dira beste kideen artean. Behin irabazita, ziklo horretan ezin dut berriro eskaintzarik egin. Horri esker, banakoek hobeto kontrolatzen dute noiz hartzen duten beren dirua, eta gehien itxaron duten pertsonek etekin handiena eraman dezakete. Hori laguntza berezia izan daiteke aurrezkiak etxebizitzarako direnean; Hyderabaden egindako azterketa batek erakusten zuen aterpe bat eraikitzeko erabilitako kostutik ia %10 chit funtsetatik zetorrela.

Chit funtsek izaera enpresarialago bat hartu dute azken urteotan, pertsona batek zuzendu dezakeelako chit funts bat, eta ehuneko txiki bat hartu zuzentze lanak ordaintzeko; inork funtsetik alde egiten badu, ordea, galerak estali behar ditu; beraz, arriskua ere badago ehuneko horretan. Eratu izan dira helburu bakarra chit funtsak antolatzea duten enpresak, eta berriki parte hartu daiteke chit funtsetan online. Alabaina, enpresa komertzial horietan parte-hartzaileen huts arrisku askoz gehiago dago, eta parte-hartzaileek ere beren dirua galtzeko arrisku handiagoa dute. Komunitate sarerik, aurrez aurreko harremanik eta nola konfi antza hala adostasuna sortzen dituen presio sozialik gabe, legezko baliabideetara jo behar izaten dute jendeak ordaintzen jarraitzea lortzeko.

Bouman, F. J. (1995). “Rotating and accumulating savings and credit associations: A development perspective.” World Development, 23(3), 371.-384. or.

Chit funts baten iragarkia Chennain (India), 2006. Ananda Mahtoren argazkia.

Uruli Chit Fund Companyren iragarki bat; irudiek funts erabilerak iradokitzen dituzte (festak, premia medikalak, ezkontzak, hezkuntza, ibilgailuak).

Page 14: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

12

Brasileko KomunitateGarapenerako BankuakBrasilen badira ehundik gora komunitate garapenerako banku, denak pobrezia gainditu eta elkartasunezko ekonomia bat (komunitatearen hobekuntzan, eta ez etekinak egitean, oinarritua) garatzeko xedean oinarrituta. Munduan gehien hazten ari diren ekonomien artean dago Brasil, baina hazkundea ez da uniformea izan, eta herritar ahulenak muturreko pobrezia eta langabezian utzi ditu, estatuaren laguntza murrizten zen bitartean. Komunitate garapenerako bankuak eratu dira ez bakarrik hutsune hori betetzeko, baita gizartean sektore edo eskualde txiroak sortzen dituen garapen ekonomikoaren ideia atzera botatzeko ere. Berresten dute beti dagoela bideren bat eskualde txiro bat ekonomikoki garatzeko, baldin eta komunitate barruko elkartasun mugimendutik badator. 90eko hamarkadaren amaieratik aurrera brasildar gobernuak mikrokreditu fi nantzabideen ekimenak sustatzeko politikak sortu bazituen ere, programa horiek, beste herrialde batzuetan erabilitako ereduak kopiatuak, sortu zituzten GKEek eta fi nantza erakundeek oso gaizki funtzionatu dute beren eragiketa metodo tokikoak garatu dituzten komunitate bankuekin alderatuta.

Banku bat eratzen da komunitate batek sortzen duenean, eta antzeko bankuen sarearen sostengua lortzen duenean. Komunitatea da bankuaren jabe eta zuzendaria. Bestelako mailegu motak eskaintzen dituzte, aseguru merkea, eta komunitate moneta bat ere sortzen dute. Horri esker, pobrezian dagoen jendeak lortu ditzake funtsak negozioak hasteko, eta mundu guztia animatzen du komunitate barruan ekoitzi eta kontsumitzera, lanpostu eta gaitasun ekonomiko gehiago sortuko dituen ziklo bat errazteko. Banku horiek ere sarri eskaintzen dute heziketa negozio eta enpresa berrientzat. Banku bat edo komunitate moneta bat baino askoz gehiago da; garapen ekonomikorako proiektu holistiko bat da, komunitatetik bertatik sortzen dena, ideologia izanik komunitateko guztiek atera behar dutela onura jardueratik. Komunitate monetek estatuko moneta errealarekin baliokidetasuna dute, eta tokiko dendek beherapena eskaini ohi diete komunitate monetaz ordaintzen dutenei.

Banco Palmas izan zen sortu zen banku horietako lehena, Brasileko eskualde txiroenean, Ceará estatuan, kokatutako Fortaleza hiriko Conjunto Palmeira auzoan. Auzoan bizi zen jende gehiena gobernuak birkokatu zuen oinarrizko azpiegiturak falta zitzaizkion gune hartan. Bankua 1998an sortu zen, eta komunitate moneta, Palmak, 2000n. Zenbait proiektu espezifi ko abiarazi zituen, komunitateko ahulenei edo txiroenei zuzendua, hala nola «Projeto Elas», lantegiak, kreditua eta heziketa zehazki emakumeei eskaintzen diena, eskualdeko auzo txiroenetatik hasita. Feriak antolatzen dituzte astero, eta bertan pertsonek ez bakarrik gauzak eros ditzakete komunitate monetan, tokiko musika eta artistak ere babestu eta lagundu ditzake, komunitatearen bizitza kulturala aberastuz. Halaber, bankuak ikuskatu egiten ditu eratzen lagundu dien enpresa txikiak, eskala txikiko lantegiak, esate baterako. Sozialki eta fi nantzarioki baztertuta egon arren, banku horien bidez elkartasun ekonomikoa garatu dute, erabat tokiko ekimenaren bidez.

Jayo, Martin, Marlei Pozzebon, and Eduardo Henrique Diniz. (2009) "Microcredit and Innovative Local Development in Fortaleza, Brazil: The Case of Banco Palmas." Canadian Journal of Regional Science, 16 (1), 115.-128. or.

Banco Palmaseko bazkide bat bere mikro-aseguru informazioari eusten. Brasileko Banco Palmasen argazkia.

Banco Palmasen banku zerbitzuak: 68.000 famili diru-laguntza eman ditu, eta 2.600 kontu korronte ireki dira.

5 Palmaseko billetea. Comunicacoes Palmasen argazkia.

Page 15: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

13

Kauri maskor moneta

Itsas maskorrak mundu osoan zehar eta historian barrena erabili izan dira diru moduan; diru molde goiztiarrenetako bat da. Normalean maskorrak landu eta leundu egiten dira, sarri lepoko-ale bihurtuta, eta maskor-txanpon askok paper anitzak betetzen dituzte moneta, apaindura eta objektu erritual gisa.

Kauri maskorrak dira maskor-moneten artean emankorrenak, eta historia benetan bitxia dute. Cypraea moneta, «kauri dirua», Indiar Ozeanoan kontzentratzen da gehienbat. Erabilia izan zen diru gisa Txinan txinatar zibilizazioaren hasiera-hasieratik, eta «dirua» adierazteko txinatar zeinua kauri maskor baten irudia zen. XIV. mendea arte zergak kauri maskorretan ordain zitezkeen. Maldiva Uharteak ziren Txinaren kauri maskor iturri nagusia, India zeharkatu eta gero ekialdera eginez. Arabiar merkatariek ekarri zituzten Europara, eta bidea ireki zuten Afrikan ere tratuan, moneta eskuarki onartua baitzen eskualde askotako azoketan. Gero europarrek egin zuten itsasbidea, beren ontziak Maldibetako kauri maskorrez beteta, lastra modura, Europako portuetara ekarri zituzten, eta gero Mendebal Afrikara upeletan, tratuan erabiltzeko, batez ere esklabo-tratuan. Kauri maskorrak Ameriketara iritsi ziren kolonoek tratuan erabiltzen zuten moneta ere bazelako. Esklabo-tratua ezeztatu zenean, Mendebal Afrikako palma olioa inportazio oso gutiziatua bihurtu zen Europako industrializazio hazkorrean, eta kauri maskorretan egindako komertzioak aurrera jarraitu zuen.

Kauri maskorrak beren jatorritik distantzia handira zeuden lekuetan, haien salerosketa izugarri etekintsua zen; txanponak baino zailagoak ziren faltsutzen, eta ezin ziren eraldatu. XIX. mendearen hasieran haien balioak oso gora egin zuen, baina halako batean burbuila lehertu egin zen; 1880erako, Maldibetatiko merkataritza ia erabat amaitua zen.

Baina horrek ez du esan nahi kaurien erabilera amaitu zenik. Moneta moduan erabili ziren Afrikako leku askotan XX. mendean. Oso erabiliak ziren Indian, harik eta britainiarrek utzi zioten arte zergak ordaintzeko onartzeari; horrek gainbehera ekarri zuen balioan eta moneta erabileran. 1930eko hamarkadan, australiarrak Papua Ginea Berriko urre meategiak ustiatzen hasi zirenean, tokiko langileei berriz kauri maskorretan ordaintzen hasi ziren; hain arrakastatsua izan zen, non tonaka kauri maskor eraman baitzuten hegan. Burbuila bat sortu zen, eta gero lehertu egin zen.

Ikusten dugu edozein objektu erabili daitekeela diru moduan, eta erregi-men zapaltzaileetan, esplotazioan eta botere harreman desorekatuetan txertatu. Kauri maskorrek jarraitzen dute tokiko moneta edo esanahi sinboliko handiko objektuak izaten ze-nbait lekutan; hedapen kolonialistaren eta esklabo-tratuaren tresnetako bat ere izan ziren. Garrantzitsuena ez da monetaren forma, monetak eraginda-ko elkartrukea baizik.

Hogendorn, J., & Johnson, M. (2003). The shell money of the slave trade. Cambridge University Press.

British Museumekoa da irudia: kauri maskor moneta Shang eta Zhou dinastietakoa, K. a. 16.etik 8. mendera. © Trustees of the British Museum.

Monetaria moneta baten marrazkia, Niccolò Gualtierren 1742ko Index Testarum Conchyliorumekoa.

Page 16: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

14

Berkshireko (Massachusetts) monetakFrank Tortoriellok 1989an bere delicatessen dendaren eskualdatzea ordaindu ezin eta bankuak beste eraikin batera aldatzeko dirua ukatu zionean, 10 dolarreko balio nominaleko «Deli Dolarrak» inprimatu zituen, sei hilabetean itzulgarriak, eta 9 dolarretan saldu zituen. Deli Dolarrak zirkulatzen hasi ziren Massachusettseko Berkshire eskualdean 10 dolarreko billeteak bezala sei hilabete haietan. Halako arrakasta izan zuen, non tokiko zenbait etxaldetan erabili baitzuten negua pasatzeko banku mailegurik gabe, beren «Berkshireko Etxalde Kontserba Billete» inprimatuak erabiliz. Tokiko gobernuko gizarte-laguntzak kudeatzen zituen agentziak billete haiek ematen zizkieten, besteak beste, «Esne Proiektua» programako ama eta haurrei, hartara bermatuz familiei emandako laguntza tokiko nekazarientzako laguntza ere bazela aldi berean.

Gainera, arrakasta hark bidea ireki zion tokiko Berk-share monetari, urte batzuk geroago sortuak erakunde berberen laguntzaz. Hasieran Berk-shareak egur unitateetan izendatzen ziren, eta dolarri lotuta zeuden, egurrak eskualdean zuen prezioaren arabera. Hasieran tokiko merkatariek ematen zituzten, Berk-share bat gastatutako hainbeste dolarreko. 2006an moneta BerkShare bezala birformulatu zuten, dolarrekin parekatutako komunitate moneta, tokiko bost bankurekin elkarlanean.

Solomon, L. D. (1996). Rethinking our centralized monetary system: the case for a system of local currencies. Praeger Publishers.

Tortoriello jaunari billeteen iradokizuna E.F. Schumacher Societytik —E.F. Schumacher ekonomilariaren printzipioetan fundatutako talde bat- eta Self-Help Association for a Regional Economy (SHARE) kolektibotik iritsi zitzaion. Schumacherrek 1973an idatzi zuen Small is Beautiful: a Study of Economics as If People Mattered testu berebizikoa, zeinean tokiko ekonomia buruaskiak sustatzen baitziren. Adibide horiek behin bakarrik gertatutako esperimentuak izan arren, epe laburreko fi nantzabide arrakastatsu bat erakusten dute, komunitate batean gertatu daitezkeenak, eta tokiko dendariarengan konfi antza izatea da berme bakarra.

Berkshire Etxalde Kontserba Billete bat, gainaldea. Sergio Luben argazkia.

Berk-shire Egur Billete bat, gainaldea. Sergio Luben argazkia.

Page 17: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

15

Depresio garaiko txanponak AEBetako 1930eko hamarkadako depresioan han-hemenka zebiltzan langabetuak («hobos» esaten zitzaien) hasi ziren arretaz zizelkatzen nikelezko txanponen aurkiak eta ifrentzuak haien balioa areagotzeko, arte herrikoizko erakusgai haiek balio nominaleko bost zentimoak baino gehiago balioko zieten itxaropenean, janariarekin edo ostatuarekin trukatzean. Gizon haiek salgai trenetan bidaiatzen zuten, aldi baterako kanpamenduetan bizi ziren lanaren edo diruaren zain, eta arte mota horretan ematen zuten denbora. Txanpon molde zehatz bat erabiltzen zuten, 1913 eta 1938 artean eginak, alde batean bisonte bat eta bestean amerikar natibo bat zekartzatenak; profil luzeari esker, forma idealak ziren beraien, ezagunen edo jende ospetsuaren erretratu bihurtzeko. Krisi finantzario muturreko garai hartan, gizon haiek beren sormen eta trebezia erabili zituzten zirkulazioan zeuden txanponen balioa areagotzeko, eta beren baliabide urriak luzatu zituzten diruaren eta artearen arteko objektu bat sortuz.

Hobo txanpon bat txanpon arrunt baten ondoan. BudgetsAreSexy.com-eko «J. Money»ren argazkia. Eskubide batzuk erreserbatuta.

Hobo txanpon bat itsasgizon antza izateko zizelkatua. Richard Elzeyren bildumako argazkia.

Hobo txanpon zahar, erabili baten adibidea. Richard Elzeyren bildumako argazkia.

Page 18: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

16

Igorpenak murrizteko moneta sistemakIgorpenak murrizteko moneta sistemak moneta osagarriak dira, zehazki garatuak berotegi gasen murrizteari lotuak. Sistema horiek zenbait modutan funtziona dezakete: jendeak kredituak lor ditzake baso lurra salbatzeko eta kudeatzeko, kredituak irabazi ditzakete igorpen horiek murriztuz, beren kideen igorpen murrizketetan oinarritutako tokiko moneta bat egon daiteke, edo igorpen kredituen diru balioan oinarritutako moneta bat.

Boya da halako komunitate moneta bat, Maia Maia proiektuak sortua Perthen (Mendebal Australia). Moneta hori igorpen murrizketak ditu atzean; bazkide batek erabakitzen du klimaren kutsadura murriztea halako tona kopuru batean, datuak bildu eta lortutako kutsadura murrizketak estimatzen dituzte, eta gero igorpenak murrizteko proiektu zehatz horren historia azaltzen duen Boya moneta inprimatzen dute. Boyak onartzen dituzte Pertheko bertako negozio batzuek; beraz, funtzionatzen dute bai moneta gisa bai berotegi gasen murrizketen inguruko informazio iturri moduan, eta beste batzuk inspiratzen dituzte antzeko ekintzak egin ditzaten. Duela gutxi hasi dira Boyak inprimatu eta nazioartean hedatzen igorpenak murrizteko programa bat hasi duten eta parte hartu nahi duten taldeei.

Ven moneta igorpen kredituen diru balioak sostengatutako moneten kategorian sartzen da. Moneta digitala da Vena, Hub Culture [Sare Kultura] online komunitate sozial baten kideen arteko transakzioetan erabilia. Hub Culture elkarlan global moduan identifi katzen da, eta «kontzientzia kolektiboa hedatzeko haren helburua gidatzen du jakintza partekatzeko tresnen nahasketa batek, offl ine Pabiloiekin biltzeko eta elkar konektatzeko». Funtsean, bazkidetza mugatuko sare sozial bat da (eskaria egin behar duzu, edo gonbidatua izan), zeinean bazkideek informazioa eta laguntza partekatzen baitute negozioetan oinarritutako jardueretan. Haien artean erabiltzen da Ven moneta sarean egindako zerbitzuak ordaintzeko edo laguntza saritzeko, eta era berean gastatu daiteke haien Pabiloietan. Hauek langune fi sikoak dira, munduko zenbait hiritan kokatuak, elkartzeko, gertakariak antolatzeko eta enpresei dagozkien beste zerbitzuetarako erabiliak.

Ven moneta beste moneta sorta baten, salgaien eta karbono gerokoen aurkako balioan oinarritutako lehena da. Karbono gerokoak fi nantza produktuak dira eta karbono kredituetan oinarritzen dira, alegia, atmosferara karbono dioxido kopuru jakin bat ez igortzearen balioan, burtsan negoziatzen dira eta erosten dituzte karbono igorpenak murrizten konprometitutako enpresa nahiz herrialdeek; beraz, beste erakunde batzuei ordaintzen diete. Sare Kultura batez ere negozio globalen profesionalek erabiltzen baitute, horrek potentziala ematen dio Veni transakzio handietan erabilia izateko. Moneta gisa erabili ohi da lehengaien salerosketan eta karbono kreditua erosteko. Herrialde mugak zeharkatzen dituen sare honetako enpresarientzat askoz errazagoa da elkarri ordaintzea, moneta trukeetan eta halakoetan sortutako komisioetan sartu gabe.

Antza denez, Venak gainditu egin du Sare Kultura, eta interneteko beste transakzio mota batzuetan erabili eta onartzen da. Venak, moneta alternatiboa den aldetik, duen interesa da elkartzen duen komunitatea, harentzat sare bat sortzen duena, negozio globaleko komunitate bat dela, eskualde alorreko tokiko komunitatea izan beharrean. Komunitatearentzako onuretako batzuk elkartruke eta salerosketa tokiko sistema (LETS) baten antzekoak, hala nola, gizarte lotura areagotuak, baina hartzen du barne halaber profesionalentzako jakintza areagotua eta trebeziak partekatzea.

Ven moneta digitalaren eslogana. Vena Sare Kultura online komunitate sozialeko kideen arteko transakzioetan erabiltzen da.

Boya monetaren lehen inprimaketaren ospakizuna. Billete bakoitzak 100 kilo CO2ren igorpen murrizketa irudikatzen du.

Ven moneta digitalaren sinboloa. Vena Sare Kultura online komunitate sozialeko kideen arteko transakzioetan erabiltzen da.

www.maiamaia.orgwww.vencurrency.comwww.hubculture.com

Page 19: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

17

Tratu-fi txa ingelesak

Ingalaterran, XVII. mendetik aurrera, arrunta bihurtu zen komunitateek eta merkatariek penike laurdeneko eta penike erdiko fi txak sortzea diru mota bat bezala, britainiar Koroak baimendutako kobrezko edozein txanponen osagarri. Fitxetako irudiek zerikusia zuten merkatariaren negozioarekin edo eskualdeko beste sinbolo batzuekin. Batzuetan, fi txa haien zirkulazioa Londres barruko bloke batzuetara mugatuta zegoen, baina beste batzuetan itsasoa zeharkatu eta kolonia ingelesetan ere erabiltzen ziren. Garai hartan Koroak ez zituen etengabe egiten kobrezko txanponak, eta horrek hauspotu egin zuen praktika. Hain zabaldu zen, non 1787an Errege Moneta Fabrikak jakinarazi baitzuen zirkulazioan zeuden kobrezko txanponetatik %8 baino ez zirela benetako txanponak. Truke-fi txa eta eskualde-fi txez gain, oso zabalduta zeuden kobrezko «ihesak»: kobrezko txanpon haiek nahita egiten ziren moneta ofi zialaren antza izan ez zezaten, faltsutzetzat jo ez zitezen, baina kobre hutsezkoak ziren eta diru gisa onar zitezkeen. Garai hartan txanpongintza haren helburua ez zen metatzea, ezpada soilik elkartrukea. Truke bakoitzean negoziazioa behar zen saltzailearen eta eroslearen artean erabilitako txanponen balioa fi nkatzeko, eta harreman eta konfi antza pertsonalak eskuz aldatzen zuen metalaren balioa bezain garrantzitsuak ziren elkartruke haietan.

Millmore, B. (2012). “Funny Money: Eighteenth Century humorous ‘evasions,’ An imaginative way of circumventing the counterfeiting laws.” Museological Review, 47(16), 47.-59. or.

John Jesson mertzeroaren (oihal edo salgai lehorren merkatariaren) truke-fi txa bat, Birmingham, 1670. Erdiko irudiak, mertzeroaren armarria, Ama Birjina irudikatzen du. Birmingham Museum and Art Galleryko bilduma.

Mertzero batek, botikari batek eta hainbat merkatarik jaulkitakotruke-txartelen marrazkiak.

Edward Ensor, janari dendariaren txartela, Birmingham 1960. Txanponaren erdiko eztutua, dendariaren armarria da. Birmingham Museum of Art Galleryren bilduma.

Page 20: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

18

Doako denda eta azokak

Zenbait mugimendu eta erakunderen asmoa da salgaiak eta zerbitzuak inolako kosturik gabe banatzea. Hori ez da nahitaez karitatea; areago, fi losofi a antikapitalista eta ingurumen aldeko sendoak ditu atzean. Mugimendu horietako gehienak gero eta ezagunagoak dira, ziur aski zenbait arrazoi direla medio. Aurrena, mezu antikapitalistak gero eta arruntagoak gertatzen ari dira herrialde kapitalistetan, batez ere 2008 eta gero, kontsumismoa, bizimodu askiesgarria den aldetik, gainbehera hasi denean. Hau hondakinen eta fabriken eragin globalen inguruko ingurumen-kontzientzia areagotu batekin konbinatzen da. Zerbait dohainik hartzeari «limosna» izatearen estigma galtzen hasi da, eta gero eta gehiago ikusten da elkartasunezko ekintza gisa eta bizimodu jakin batekiko konpromiso moduan.

Doako denda kontzeptua Diggersekin hasi zen. Kale antzerki eta gerrila talde anarkista hura jardunean aritu zen 60ko hamarkadan San Frantziskoko Haight-Ashbury barrutian, eta haien jarduerak «doako hiri» batera bideratuta zeuden. Ingalaterran 1649-50ean izandako Diggers izeneko nekazari komunistengandik hartu zuten izena; haiek zioten denek izan behar zutela lurraren jabeak, eta denek landu behar zutela, betiere jabego pribatuaren aurka. Gaur egungo Diggersek ideia hartu eta gauzatu egin zuten Doako Denden bidez (bertan salgaiak eta «soberako energia» musutruk banatzen ziren), egunero parkean gertatzen zen Doako Janari banaketaren bidez, beren Doako Medikuntza Klinikaren bidez, beren doako lege laguntza eta bizitegi zerbitzuen bidez, eta beren kale antzerki jardueretako mezuen bidez. Haien asmakizunak mugimendu kontrakulturalaren zutabeak bihurtu ziren 60ko eta 70eko hamarraldietako Estatu Batuetan, eta gaur egungo doako denda ekimen askok aipatzen dute Diggers taldea jatorrizko inspirazio gisa. Diggersen asmakizunari esker, orain mundu osoan funtzionatzen dute doako dendek.

Doako gauzen beste elkartruke molde bat da Bene-benetako Doako Azoka. Teoria ekonomikoetako «merkatu libreak» ez bezala, merkatu horiek benetan doakoak dira. Aldi bateko azokak izaten dira, gauzak eta zerbitzuak kosturik gabe ematen zentratuak, ideia izanik opari-ekonomia bat sortzea, zeinean jendeak baliabideak (salgaiak eta zerbitzuak) banatzen baititu dohainik, elkartrukeen bidez komunitate bat sortzeko asmoz. Azokak zabaldu ohi dira gune publikoetan, parke batean edo liburutegi batean, eta lotuta daude mugimendu antikapitalista eta ingurumen aldekoei. AEBn hasi ziren, baina beste hainbat herrialdetara zabaldu dira.

Interneten ere aurrera egin du komunitatea sortzeko bide horrek. Freecycle.com izango da ziurrenez gauzen doako banaketara bideratutako web orri erabiliena. Gunearen bidez harremanetan jartzen zara tokiko zure Freecycle sarearekin, eta bertara bidali dezakezu zure eskaintza, bai besteen eskaintzak ikusi ere. Ideia ez da bertan gauzak dohainik aurkitzea, baizik era komunitate bat eraikitzea, zeinean eskaini eta hartzen duzun (ez trukean, ordea, dohainik baizik) «emate ziklo doako bat, gauzak zabortegitik urrun gordetzen dituena», beraiek dioten bezala. Kezka, izenetik ondoriozta daitekeen bezala, esplizituki ingurumenarekikoa da, baina atzeko ideia oparitzeak sustengatzen du. Haien egitekoa da «mundu aurreko opari-mugimendu bat eraikitzea, hondakinak gutxitu, baliabide baliotsuak aurreztu eta zabortegien zama arintzeko, aldi berean gure kideei ahalbidetuz etekina atera dezaten komunitate handiago baten indarretik». Badaude asmo bera duten tokiko webguneak ere, hala nola, No Lo Tiro Espainian, zeinean jendeak zerrendak egiten dituen eman nahi dituen edo behar dituen gauzenak, eta Xariseto Grezian, alegia, «Eman opari gisa», bai webgune bat bai doako aurrez aurreko bazarrak babesten dituena.

Bene-benetako Doako Azoka Järnan, Suedia, 2011. Romuald Bokejren argazkia.

Doako bazarra Thessalonikin, Grezia, Xarisetok («Eman oparia») antolatua.

Deron Beal Freecycle.comen fundatzailea, «Opariz opari, mundua aldatzen» Freecycle esloganekin.

Page 21: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

19

Frantziako SOL

SOL moneta alternatiborako proiektu bat da, Frantzian sortua elkartasunezko ekonomia bat garatzeko xedez (SOL solidarité/elkartasunaren laburdura da), ez bakarrik etekinak, helburu sozialak lortzeko funtzionatzen duen ekonomia bat. Proiektuak moneta alternatibo bat baino askoz gehiago hartzen du barne; txertatuta dago tokiko negozioetan, boluntarioak eta GKEak ere badaude, baita estatuak ekonomikoki baztertuei emandako gizarte zerbitzuak ere. Helburua da ekonomikoki desabantailan dauden pertsonei bete-betean ekonomian eta bizitza sozialean parte hartzeko aukera bat ematea, eta gehiago ere: ekonomia horretako elkartrukeek elkartasuna sor dezatela, inklusioa, eta errenta desberdintasunak minimizatu. Oraingoz proiektua bederatzi probintziatan ezarri da, eta lan merkatuan bazterkeria eta desabantaila borrokatzeko Europar Batasuneko programei laguntzeko «EQUAL» ekimenaren diru-laguntza hartu du.

SOL moneta txartel batean gordetzen da. SOL batek euro bat balio du, eta SOL horiek eskuratzeko hiru modu daude. Lehena SOL Coopération (Elkarlana) da; horretan sareko dendek SOL txartela erabil dezakete sari txartel moduan edo sarri hegan egin dutenen txartel bat bezala: SOLak ematen dizkiete beren bezeroei «dirua itzultzeko» sari gisa, beren erosketengatik. Bigarrena da SOL Engagement (Konpromisoa), denboran oinarritutako moneta bera. GKEek SOLak ematen dizkiete beren boluntarioei lan egin duten orduen ordainetan. Local Exchange and Trade sareak (LETSak, beste fitxa batean deskribatzen dira) SOL horiek erabil ditzakete salgaiek eta zerbitzuak erosten dituzten beren bezeroek dirua erabili ahal izan dezaten bai sareko beste kide batzuekin bai modu zabalago batean. Azkenik, hirugarren mota da SOL Affecté (Dedikatua). SOL horiek bide bat dira herri agintariek diru-laguntzak eman diezazkien haien premia duten herritarrei gauza zehatzetarako, hala nola haurtzaindegia edo janari-laguntzak. SOLak erabiliz eta pertsona horiek elkartruke sare handiago horretan sartuz, saihestu egiten dute ordainketa-kupoi batek bere baitan eramango lukeen bazterkeria.

SOLak txartel batean daudenez, erraza da sisteman atzerapenak saihestea, diruak zirkulatzen jarraituko duela ziurtatzeko (fenomenoa gertatzen da monetak denborarekin balioa galduz doanean, jendeak gorde ez dezan). SOLak baliogabetzen direnean erabilera ezagatik, inbertsio funts batean sartzen dira, eta haren interesak eskualdeko proiektu sozialak babesteko erabiltzen dira. SOLak erabil daitezke denda-sare batean eta zerbitzu publikoetan, transferitu daitezke edo eman egin daitezke tokiko edo estatu alorreko proiektu sozialak babesteko. Bai haien sorreran eta haien gastuan, konbinatu egiten dira jarduera ekonomikoa eta konpromiso soziala, eta SOL sistemak elkartu egiten ditu merkatu-sektoreak, gizarte zibila eta estatua inklusio ekonomiko eta konpromiso zibiko helburuetarantz. SOL sare bat eta SOL marka bat sortuz, jendea kontzientziatu egiten da ekonomia sozialeko denda eta zerbitzuez (denda kooperatiboak, bidezko merkataritza eta gehiago).

Frantziako Sol moneta osagarria, txar-tel eta inprimatu moduetan. Billeteak Sol-Violette delakoak dira, Toulousen erabiliak. Complementary Currency Resource Centerren argazkia.

www.sol-reseau.org

Page 22: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

20

Opari-ekonomiak

Opari truke batean edo opari-ekonomia batean, salgaiak eta zerbitzuak banatu eta elkartrukatzen dira ez erosketaz edo trukez, emanez baizik, gehienetan erritual batek agindutako moduan. 1922an Trobriand Uharteetako Kula zirkuluaz (elkartrukeaz) Bronislaw Malinowskiren etnografia eta Marcel Maussek 1925ean gai berataz idatzitako The Gift liburua argitaratu zirenetik hamarkada batzuk pasata, «opari-ekonomia» kontzeptua esanahi asko izatera iritsi da. Hala ere, ideiaren alderdi garrantzitsuenetako bat da Maussek dioena, alegia, gizarte harremanak sortzen dituzten elkartrukeak direla opariak, eta harreman horrek eraiki eta jarraitzen duela (erlijio sistema, ahaidetasun sistema edo erritual horren bidez adierazi eta berritzen den edozein sistema bezala) elkarrekikotasunez. Uste izaten bada ere dirua truketik sortu zela, antropologoek uste dute elkartrukearen jatorria bilatzekotan opariak egokiagoak direla.

Kula objektuak Kula zirkuluan trukatu behar dira, eskumuturrekoak erloju orratzen norabidearen aurka mugitzen dira, eta lepokoak orratzen norabidean, uharteak lotzen dituen merkataritza bidean, trobriandarrek kanoetan zeharkatuak. Talde batek bidaiatzen duenean elkartrukeren bat egiteko, nahiz eta agian buruzagi ospetsu bat izan Kula objektu bat oparitzen duena bere estatusa eta aliantzak sendotzeko, elkartu diren taldeek trukea eta opari xumeen elkartrukea egiten dute, bi komunitateen artean elkartrukea errazten duen harreman bat sortuz. Bi gizabanakoren artean sortutako kula truke harreman arrakastatsu batek haien komunitate osoen interesak lotzen ditu errealitatean, bi komunitate horiek bata bestetik oso urrun egon arren, eta denbora asko iragan daiteke trukeen artean.

Mauss, Franz Boas antropologoaren ikerketetan oinarrituta, oso interesatuta dagoen beste gizarte bat da egun Alaska eta Kanadako ipar-mendebaldekoa den bertako herria (eskualdeko Kwakwaka’wakw herriaren praktikak dira ongien erregistratuta daudenak). Eskualde horretako ingurumena basabizitzan oso aberatsa zen, eta horrek ekarri zuen ehiztari-biltzaileek soberakinak izatea eta klase aristokratiko bat sortzea (hori komunean zuten goian deskribatutako trobriandarrekin). Klase horretako kideek festa ikusgarriak antolatzen zituzten, eta besteak gonbidatzen zituzten parte hartzera, dantzatzera eta gozatzera, eta den-denei ematen zizkieten opariak. Halakoei «elkartruke borroka» esaten zien Maussek; hau da, nolabaiteko lehiaketa zen opari trukea, festa antolatzen zuen pertsona bakoitza saiatzen zen bertaratutakoek baino opari gehiago ematen eta gauza gehiago kontsumitzen. Eskuzabaltasun eta kontsumo nabarmen lehiaketa bat zen, baina aldi berean aliantzak eraiki eta oparotasuna birbanatu egiten zen. Gauzekiko erlazioa ez zen ahalik eta gauza gehien lortzea beren aberastasuna erakusteko, baizik eta ahalik eta objektu gehien oparitzea beren aberastasuna erakusteko

Proposatu izan da artxiboak partekatzeko pertsonen arteko sareak (adibidez, torrent artxiboak partekatzen dituzten taldeak) opari-ekonomiak direla. Pertsonak ebaluatzen dira ematen dutenaren arabera, eta elkarrekikotasuna funtsezkotzat jotzen da sistemaren osasunarentzat. Kode irekiko softwarea ere opari-ekonomiatzat jo izan da teorian, zeinean elkarrekikotasun printzipioek funtzionatzen duten eta programatzaileak baloratzen diren proiektuetan lanean emandako denbora eta energiaren arabera.

Malinowski, Bronislaw. (1922). Argonauts of the Western Pacific: An Account of Native Enterprise and Adventure in the Archipelagos of Melanesian New Guinea. London: Routledge & Kegan Paul.

Mauss, Marcel. (1970). The Gift: Forms and Functions of Exchange in Archaic Societies. London: Cohen & West.

Weiner, Annette. (1992). Inalienable Possessions: the Paradox of Keeping-While-Giving. Berkeley: University of California Press.

Trobriandar talde bat kula lepoko bat makila batean eramaten buruzagiaren etxera, Bronislaw Malinowskiren 1922ko Argonauts of the Western Pacific etnografiatik.

Trobriandar To’uluwaren maskorrezko kula eskumuturrekoen jabego pertsonala, Bronislaw Malinowskiren 1922ko Argonauts of the Western Pacific etnografiatik.

Page 23: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

21

Grameen Bankua eta mikrofinantzazioaMikrofinantzazioa, egungo banku fenomenoa den aldetik, 70eko hamarkadan hasi zen Bangladeshen Grameen Bank bihurtuko zen programarekin (gram hitzak herri esan nahi du bengaleraz). Txiroen ahalduntze ekonomikorako tresna orokor bihurtzeko lehen proiektua abiarazi eta hurrengo hamarkadetan garatu da, eta dezenteko arreta erakarri du; Grameen bankuak eta Muhammad Yunus fundatzaileak Nobel Bake Saria hartu zuten beren lanagatik 2006an.

Hasieran proiektua abiarazi zen txiroei kreditua emateko ideiarekin, bestela banku jarduera tradizionaletatik baztertuta baitaude. Proiektuaren atzeko filosofia da mailegu txikiek baliabideak eta ekimena ematen dizkietela gizabanako txiroei enpresa edo nekazaritza alorreko ekimen xumeak sortzeko, beren egoera finantzarioa hobetzeko modu iraunkorrean. Bezero gehien-gehienak emakumeak dira, talde baztertua, baita ekonomikoki baztertuen artean ere. Grameen bankuan mailegu hartzaile bakoitza talde txiki batekoa da. Kide bakoitzak bakarrik bere mailegua itzultzeko erantzukizuna dauka; ez du erantzukizunik beste kideren batek huts egiten badio berea itzultzeari, baina aldi berean taldeak ez du kreditu berririk hartuko kideren batek ez badu berea itzultzen. Horrek esan nahi du talde barruko presio soziala BADELA diru itzulketa bermatzeko bide nagusia, eta kideek sarri laguntzen diote elkarri helburu hori lortzeko; «elkartasunezko mailegatzea» esan zaio horri. Bankuaren beste eskakizun bat da taldeek aurrezki xumeak egin ditzatela, eta bazkideek «Hamasei Erabakiak» jarraitzeko konpromisoa hartzea. Zenbait arlotan nola bizi behar den inguruko printzipio sorta bat da: etxebizitza garbi eta hornitua, garbitasuna, barazkiak haztea, hezkuntza sustatzea, ezkonsari eta haur-ezkontzak ezabatzea, eta elkartasun ekonomikoa. Bankuaren jabeak mailegu hartzaileak dira, jabegoaren ehuneko txiki bat Bangladesheko gobernuak dauka, eta kontratu guztiak konfiantzan oinarritzen dira, ez lege dokumentuetan.

Azken urteotan Grameen Bankuak programa berriak sustatu ditu, adibidez, interesik gabeko maileguak emateko eskaleei, itzultzeko epe oso luzeekin. Ekimen berri batekin hasi dira, Grameen Phone izenekoa, telefonia landaguneetara eramateko programa bera. Grameen Bankuan dagoen herritar bati mailegu txiki bat ematen diote mugikor bat erosteko, eta hark inguruetako beste emakumeei uzten die hitz egin dezaten tasa baten truke.

Grameen Bankuaren ereduaren arrakastak antzeko mikro-finantza ekimenak piztu ditu, mundu osoko komunitateek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta banku tradizionalek antolatuta. Hedapen neurrigabe horietako batzuek arazoak ekarri dituzte, batez ere interes kapitalistak nahas direnean. Errealitateak erakusten du proiektuak hobekien funtzionatzen duela antzeko giro eta helburuak dituzten pertsona talde txikiekin erabiltzen denean, etekina bilatzen duten erakundeen eskuetatik kanpo geratzen denean eta mailegua ez denean eskura dagoen laguntza bakarra.

Roodman, D. (2011). Due Diligence: An Impertinent Inquiry into Microfinance. Washington, D.C.: Center for Global Development.

Sengupta, R., & Aubuchon, C. P. (2008). “The microfinance revolution: An overview.” Federal Reserve Bank of Saint Louis Review. 90 (1), 9.-30. or.

Herriko telefono-emakumea Dhakan, Bangladesh, Grameen Bankuaren mikrokreditu bati esker. Jeevs Sinclairren argazkia.

Page 24: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

22

JAK Medlemsbank / JAK Kideen Bankua

Banku eragiketak interesik gabe egitea da Suedian finkatutako JAK Medlemsbanken, edo JAK Kideen Bankuaren asmoa. Proiektua 1965ean hasi zen Tolerantzia Ekonomikorako Lur Lan Kapital Elkarte moduan, interesik gabeko finantzaketa sus-tatu nahi zuen interesen eragin sozial ezkorrez kezkatutako erakundea bera. 1970erako interesik gabeko aurrezki eta kreditu sistema bat garatu eta lehenbiziko maileguak eman zituzten. 90eko hamarkadaren hasieran, kide kopurua igo zenean krisi finantzario-aren ondorioz, erakundea berregitu-ratu eta egun den bankua bihurtu zen. 38.000 bazkidetik gora dute gaur egun.

JAKen atzean dagoen filosofia da interesak desberdintasuna eragiten duela gizartean. Argudiatzen dute hazkunde ekonomikoan oinarritutako ongizate ekonomikozko eredu bat ez dela ekologikoki iraunkorra, eta gizarte desberdintasunera eramaten duela. Iraunkortasuna da xedea, ez hazkundea. Bankuak erakusten du kreditu kooperatiboa oso eskala han-dian gerta daitekeela, modu seguruan (estatuak finantza erakundetzat jotzen du bankua, eta hartara gordailuak se-gurtatuta daude). Kide kopurua haziz doa urtez urte, eta eredua zabaldu egin da Espainia, Italia, Danimarka eta Finlandiara. Herrialde guztiotan zabaldu dira JAK Kideen Bankuak.

Kide bakoitzak akzio bat du bankuan, eta denek bozkatzen dute bankuaren jardueren inguruan. Kide bakoitzak mailegua hartzeko duen gaitasuna «aurrezki puntuek» erabakitzen dute, aurrezkiak bankuan denbora batean gordetzearen sariak. Hartara, jendeak kopuru berdina aurreztu eta maile-guan hartu dezake bizitzan zehar, mailegua beraien buruengandik eta interesik gabe hartuko balute bezala.

JAK Kideen Bankuaren JAK akronimoa lur, lan eta kapitalari dagokie. Elias Kronen ilustrazioa, JAK Medlemsbankek utzia.

JAK kideak elkarrekin lanean.

www.jak.se

Page 25: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

23

Tokiko truke eta saleroste sistemak [Local exchange and trading systems] (LETS) LETS kontzeptua Vancouverren (Kanada) garatu zen 1980ko hamarkadaren hasieran, baina sistema ekonomiko gisa izandako arrakastak beste komunitate batzuetan bizkor hedatu eta egokitzea ekarri zuen. LETS irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, beren kideei salgaiak eta zerbitzuak elkartrukatzen uzten dietena zuzenean moneta nazionala erabili gabe, beren tokiko truke unitatea sortuz. Bazkide izateko izena ematen duzunean, elkartean zerrendatzen dituzu eskaini ditzakezun salgaiak eta zerbitzuak; gero beste kideek eskaintzen dutena ere ikus dezakezu. Lehen sistemetan, kideek taloiak idazten zituzten elkarri ordaintzeko, eta taloiak kutxazain zentral bati bidaltzen zizkioten, eta hark debitua edo kreditua kideen kontuan idazten zuen. Geroko sistemek beren paper moneta inprimatzen zuten, edo ordenagailu programak garatu kideen kontuetatik denbora errealean dirua sartu edo ateratzeko. Batzuetan unitateak nazio monetari lotuak egoten dira, baina ez da beharrezkoa, eta beste sistema batzuek erabaki dute orduak erabiltzea truke unitate gisa. Prezioak kideen artean negoziatzen dira, eta sarri bazkideen kontu korronteak denek ikus ditzakete, haien negozioaren bolumena komunitatean duten balioaren neurri gisa hartu ahal izateko.

LETS sistema baten ezarpenaren atzean zenbait logika eta etekin ekonomiko daude. Komunitate esperientzia LETS erabiltzearen parte garrantzitsu bihurtzen da: sistema bat gune txiki bati lotuta dagoenean, trukearen bidez gizarte harremanak sortzen ditu pertsonen artean, eta gune handiagoetan ere sistemak tokiko ekonomia sustatzen du bazkideak animatuta beren bizitza ekonomikoa eskualdean gauzatu dezaten. Sistema hori gehienetan kreditu sistema bat baita, alegia, banakoek beren kontuetan sartu edo kargatu egiten dituztela transferentziok, diru faltak ez ditu elkartrukeak mugatzen, ekonomia formal batean bezala. Hartara, langabetuek eta txiroek langa gutxiago topatzen dituzte bizitza ekonomikoan parte hartzeko sistemaren barruan kanpoan baino, eta kreditua eskura dezakete sistema barruan, handik kanpo ezinezkoa izango litzatekeena. Gauza jakina da pobreziak bazterketa soziala ekartzen duela, jendea banatu egiten duelako ekonomikoki eta psikologikoki osasuntsu mantentzen duten sare sozialetatik; LETS batek lan egiten du bazterketa hori gerta ez dadin. Etekina ateratzeko helbururik ere ez dago sistema honetan, eta, hartara, zeharo aldatzen da norberaren salgai eta zerbitzuei prezioa jartzeko orduan. Gainera, LETS elkarte batean ekonomia formalean «apal» jotzen diren lan motek (adibidez, etxeko lanak) balioa handitzen dute. Milaka LETS sistema daude munduan zehar, eta gaur egun, interneti eta software programei esker, antolatu eta abian jarri daitezke kostu oso apalekin. Mundu osoan aurkitzen dira LETSak orain, eta komunitate moneta bat ezartzeko modu arruntenak dira.

Lee, Roger. 1996. “Moral Money? LETS and the Social Construction of Local Economic Ge-ographies in Southeast England.” Environment and Planning A 28, 1377.–1394. or.

Lietaer, Bernard, and Jacqui Dunne. 2013. Rethinking Money: How New Currencies Turn Scarcity Into Prosperity. Berrett-Koehler Pub., 2013

Williams, Colin C. 1996. “Local Exchange and Trading Systems: a New Source of Work and Credit for the Poor and Unemployed?” Environ-ment and Planning A 28, 1395.–1416. or.

Baltimore B Billetea, Baltimoreko (Maryland, AEB) komunitate moneta, alde batean Frederick Douglassen potret bat eta bestean Baltimoreko Urretxori bat dara-matzana.

Baltimore B Billeteak, Baltimoreko (Maryland, AEB) komunitate moneta

Arrautza freskoak salgai Magnisiako Elkartruke eta Elkartasun Sarearen bazarean. LETS hori Volos hiriaren inguruko eskualdean dago kokatuta, Ipar Grezian, eta bertan bazkideek gauzak erosi ditzakete TEM bertako monetan (www.tem-magnisia.gr).

Page 26: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

24

Mugikor-dirua Mugikor-dirua da telefono mugikorren erabilera banku eta kutxazainen ordez, horiek hain eskura ez dauden eskualdeetan. Sareak datu batetik hartu zuten inspirazioa: «garatzen ari den munduan» mugikorren erabiltzaileek beren telefonoetan geratzen zitzaien denbora diruaren ordezko gisa erabiltzen zutela. Minutuak erraz transferitu baitzitezkeen, aurrez ordaindutako mugikorren minutuak erabiltzaileen artean transferitu zitezkeen, eta, beraz, trukerako erabil zitezkeen, baita telefono saltzaileei atzera saldu ere (haiek dendari txikiak baitziren, beste gauza batzuk ere saltzen zituztenak). Hau Afrikan barrena gertatzen ari zen eta ari da: Boli Kosta, Egipto, Ghana, Uganda, Nigeria, Kenya, Zimbabwe... Herrialde horietan jendeak ez du bankurik eskura, eta legeek ez zuten errazten bankuek beren jardunean telefono mugikorren unitatea erabiltzea. Zimbabwen, esaterako, txanpon gutxi daude; beraz, denda txikietan telefono kreditua ematen da atzerako gisa.

Telefono mugikorren eta aurrez ordaindutako txartelen saltzaileak edukita, finkatu egin ziren M-Pesa (pesa hitzak dirua esan nahi du swahiliz) bezalako mugikorren dirua transferitzeko sareak, zeinetan mugikorren erabiltzaileek dirua sartu baitezakete telefono bidez sar daitekeen kontu korrontean, smsz dirua bidali, eta dirua atera telefono saltzailearenean. Kenyan hasi zen programa, bertako telefono konpainiaren bidez, baina egun halako zerbitzurik handiena da.

Interes berezia du banku egoitza eta bankaria hemen auzoko dendaria dela, mugikorren konpainiaren agente gisa diharduena. Auzoan pertsona ezaguna denez, finantza sistema jada funtzionatzen duen konfiantza batean oinarritzen da; hartara, saltzaileak «giza kutxazain» gisa baino gehiago erabiltzen dute. Ordaintze sistema mugikorrak garatzea garrantzitsua da «bazterketa finantzario» ideian; alegia, bermatzen behartsuek sarbidea dutela banku teknologia erabilgarri eta seguruetan.

Porter, Gina. 2012. “Mobile Phones, Livelihoods and the Poor in Sub-Saharan Africa: Review and Prospect.” Geography Compass 6 (5), 241.–259. or.

M-Pesa agente bat Bundan (Tanza-nia). Emil Sjöblomen argazkia, esku-bide batzuk erreserbatuta.

M-Pesa mugikor bidezko diru transferentzia Kenyan. Eric Tylerren argazkia, eskubide guztiak erreserbatuta.

M-Pesa agente bat Mwanzan (Tanzania). Emil Sjöblomen argazkia, eskubide batzuk erreserbatuta.

Page 27: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

25

Pertsonen arteko maileguaPertsonen arteko mailegua mailegu mota bat da, zeinean jendeak zuzenean mailegatzen baitu ezagutzen ez duen beste jende batengandik, bitarteko plataforma online bat erabiliz. Mailegu bat behar duen pertsona batek (sarri ohiko banku kanaletatik finantzarioki baztertuta dagoen jendeak) izena ematen du webgune horietako batean, eta datu pertsonalak ematen ditu bere buruaz eta behar duen maileguaz. Dirua maileguan ematen interesatuta daudenek aukeratzen dute gero dirua nori utzi maileguan. Batzuetan bitartekariak ezartzen du interes tasa, kreditu azterketa baten ondoren, eta batzuetan kontrako enkante batean ezartzen da interes tasa, balizko mailegu emaileek eskaintzak egin ondoren. Maileguan ordaindutako interesa etekina da mailegu emailearentzat, eta parte bat ere ordaintzen zaio bitarteko plataformari.

Jendeak zergatik aukeratzen du pertsonen arteko mailegua? Mailegu bat hartu nahi duten pertsonei uzten zaie mailegu tradizional baten eskari orrian eskatuko litzaiekeen baino askoz informazio gehiago ematen. Horrek pertsonalizatu egiten du prozesua, bestela mailegatze tradizionaletik kanpo geratuko litzatekeen jendeari hori eskura jarriz, eta errealitateak erakusten du inbertitzaile banakoek baldintza bidezkoagoetan uzten dutela dirua finantza erakunde tradizionalek baino datu gehigarri horiek ematen zaizkienean. Mailegu hartzaileentzat ere interes tasak apalagoak izaten dira, eta hartara mailegua erakunde tradizional batean baino merkeago ateratzen zaie. Mailegu emaile banakoentzat, interesa aurrezki kontu arrunt batean baino askoz handiagoa da.

Badira ere pertsonen arteko mailegu webguneak, garatzen ari diren ekonomiei maileguak ematen laguntzen dutenak, jendeari Afrikako negozio xumeei zuzenean mailegatzea ahalbidetzen duen www.myc4.com, esaterako.

Pertsonen arteko maileguek pertsonalizatu egiten dituzte maileguak banku tradizionalek egiten ez duten moduan, finantza erakunde ohikoak kanpo uzten ditu eta haien lana egiten du kostu askoz apalagoekin, eta ez da elkar ezagutzen duen jendeak osatutako komunitate sozial batean oinarritzen, ezpada sortu egiten du komunitate hori internet bidez.

Klafft, M. (2008). “Online Peer-to-Peer Lending: A Lenders' Perspective.” Proceedings of the International Conference on E-Learning, E-Business, Enterprise Information Systems, and E-Government, EEE, uztaila, 371.-375. or.

Denda eta mugikor diru agentzia bat, MYC4ren pertsonen arteko mailegu programako mailegu hartzaile batek daramana, Ke-nya, 2013. MYC4ren (myc4.com) argazkia.

Dendari bat, MYC4ren pertsonen arteko mailegu programako mailegu hartzailea, Kenya, 2013. MYC4ren (myc4.com) argazkia.

Page 28: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

26

Txerri letagin moneta Vanuatu nazioa osatzen duten Hego Pazifikoko uharteetan (lehen Hebrida Berriak esaten zitzaien) txerriak diru eta estatus adierazle garrantzitsuak ziren gizartean. Beste animalia-monetetan, animaliaren tamaina eta sasoia haren balioaren parte bat ziren, baina Vanuatun txerrien balioa lotuta zegoen uztai gisako letaginen luzerari. Aberastasuna txerritan neurtzen zen, eta txerri-maileguek interesa zeukaten: itzulitako txerriek letagin luzeagoak izan behar zituzten maileguan emandakoek baino. Normalean pentsatzen dugu animalia-monetak bereziki erabilgarriak direla, objektuok diru gisa erabil daitezkeelako, bai janari gisa erabili ere. Hemen, ordea, ikusten dugu txerrien balioa bereizi egiten dela haien janari-baliotik, eta letagin luzeraren balio estetikoarekin erlazionatu.

Txerri letagin moneta interesgarria da zeren kolonialismo garaian ere, eta Vanuatuk 1980an nazio independente estatusa lortu eta gero, paperezko moneta ez da gailentzen. Txerri letaginak, tapiz ehunduak eta maskorrak moneta gisa erabiltzen jarraitzen dute. Moneta tradizional horiek bizitza erritualaren erdigunean daude, eta beharrezkoak dira zeremonietarako; beraz, haien balioak agintzen jarraitzen du gizartean. Gobernuak sustatu egiten du bigarren mailako ekonomia hori (kastom ekonomia, esaten diote, betikoa), eta ordainketa batzuk baimentzen ditu: eskolatze gastuak eta medikuaren fakturak moneta horietan ordaindu daitezke. Aldi berean, ekonomia hau modernizatu egin da berez, eta sortu dira moneta tradizionaletan bakarrik diharduten bankuak, baina taloitegiak dituztenak, interes tasak aurrezki, hipoteka eta maileguetan, eta banku arruntek bezalako beste zerbitzu batzuk. Banku transakzio horiek guztiak moneta tradizional horietan bakarrik egiten dira. Hori gerta daiteke uharteko bertako mugimendu bati esker, zehazki bilatzen baitu kastom ekonomia sustatzea, beren nazioarentzako dependentzia ekonomikoa sustatuko lukeen mendebaldar eredu ekonomiko baten alternatiba den aldetik. Beraz, ez dago jokoan ohitura tradizional baten biziraupena bakarrik, ezpada haren barruko berrebaluatze eta berritze bat.

Taylor, J.P. (2008). The Other Side: Ways of Being and Place in Vanuatu. Honolulu: University of Hawaii Press.

Etul, Fanlako (Ambrym, Vanuatu) buruzagia, txerri letagin bat soinean daramala; balio handikoa behar du izan, zirkulu osoa baino luzeagoa baita, 2007. Eric Lafforgueren argazkia.

Page 29: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

27

Red global de truequeRed global de trueque multirecíproco delakoa Argentinako talde bat zen, hasieran helburu ekologiko batekin: jendea heztea iraunkortasuna praktika zezan bere bizitzan, elikagaiak sortuz hirigune mugatuetan ere, etxebizitza ekologikoak eraikiz, eta trukea erabiliz ingurumena errespetatuta kontsumituz, dirurik gabe. Bazkideei eskatzen zitzaien beren buruaz pentsa zezaten prosumitzaile gisa, produzitzaile edo kontsumitzaile gisa pentsatu beharrean, bereizketa hori ezeztatuz elkartruke sarean. Sareak azpimarratzen zuen ere elkartruke mota horrek sortzen dituen herritarren arteko berdintasuna; alderdi horrek oihartzun berezia du garai honen aurreko indarkeria politikozko hamarkaden testuinguruan, haietan justizia eta berdintasuna ez baitziren posibleak.

Argentinak 2001-2002an jasan zuen krisi finantzarioan, bankuek gordailuak izoztu zituzten, pesoa oso debaluatu zen, eta estatu entitateak ere hasi ziren enplegatuei ordaintzen dirua bezala zirkulatzera iritsi ziren bonuekin, eta orduan sarearen eta komunitate monetaren erabilera oso areagotu ziren. 2002an Time aldizkariak «Diru-osteko ekonomia» deitu zion Argentinari, eta bost milatik gora klub zeuden sarean. Arrakasta hain handia izan zen, non créditoen faltsutzea arazo larri bihurtu baitzen, eta parlamentuak oso labur eztabaidatu zuen ea moneta ofizialaren estatusa eman behar zitzaion, faltsutzaileak atxilotu ahal izateko. Sarearen arrakasta bera izan zen agian haren gainbehera, zeren faltsutzeak eta hiperinflazioak eragin zorrotza izan zuten komunitate monetaren erabileran. 2002ren ondoren gobernuak izugarri igo zituen langabezia sariak, eta bat-batean, premiak bultzatuta truke sarea erabili izandako argentinar askori pesoak edukitzeko aukera eman zien. Horrek azkartu egin zuen sare zehatz haren gainbehera.

Elkartruke sareak iraunkortasun eta elkartruke sozialezko ideologia bat hezurmamitzen zuen taldea osatzen zuten pertsonek, baina Argentinako langabezia handiak eta aberastasun desberdintasun gero eta handiagoek askoz jende gehiago eraman zuen sarera, premia ekonomikoak bultzatuta. Moneta sozial bat sortu zuten, crédito delakoa, aurrez aurreko truketik harago hedatzeko. 1996an hogei-bat halako klub zeuden Buenos Airesen; bi urte geroago 150etik gora ziren. Klub bakoitzak truke azoka bat antolatzen zuen astean behin, jendeak elkar ezagutu, gauzak trukatu eta moneta erabil zezan, hura onartuz joan ziren denda eta zerbitzu ugariez gain. Estutasun ekonomikoak eta merkataritza global areagotuak denda eta ekoizle txikiei arazo larriak ekarri zizkieten garai batean, sare horiek zabalik jarraitzea ahalbidetu zien negozio txiki askori. Hasieran klub bakoitzak bere créditoak inprimatzen zituen, baina denborarekin mota bakarra erabiltzera jo zuten klub guztiek.

Hala ere, Red de multitrueque Latinoamerikara zabaldu zen kontzeptu moduan, eta orain komunitate monetak eta salerosketa sareak dituzten erakunde asko ari dira sortzen, bereziki Mexikon eta Ekuadorren. Tianguis Tlaloc da halako adibide bat Mexiko Hirian (Tianguis hitzak azoka esan nahi du nahuatlez, eta Tlaloc jainko azteka bat da); bertan bazkideek Tlaloc komunitate moneta erabiltzen dute beren arteko salgai eta zerbitzuen salerosketetan, eta bazkide berriei automatikoki ematen zaie Tlaloc kopuru bat berehala tratua errazteko. Local Exchange and Trade System (LETS) [Tokiko truke eta salerosketa sistema] mota honen ezarpena arrakastatsua izan da. Pearson, Ruth. (2003). “Argentina's Barter Network: New Currency for New Times?” Bulletin of Latin American Research. 22(2), 214.-230. or.

Mexiko Hiriko (Mexiko) Tianguis Tlaloc taldearen Tlaloc komunitate moneta. Sergio Luben argazkia.

Komunitate moneta Buenos Aireseko (Argentina) Club de Trueque batean, 2001. Thomas Greco eta Sergio Luben bideo batetik.

Medikuntza belarrak salgai Buenos Aireseko (Argentina) Club de Trueque batean, 2001. Thomas Greco eta Sergio Luben bideo batetik.

Page 30: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

28

Rolling JubileeOccupy Wall Streeten adar bat den Strike Debten proiektu bat da Rolling Jubilee, eta zorraren aurkako erresistentzia mugimendu global bat eraikitzeko asmoa du. Zorraren Aurkako Erresistentziakoen Funtzionamendu Eskuliburuak azpimarratzen du zorrak nola funtzionatzen duen eta hari gogor egiteko taktiken inguruko Strike Debten analisia. Taktika horietako bat Rolling Jubilee da, dirua biltzen duena zorra erosi eta ezeztatzeko, AEBetako osasun sistema pribatizatuak sortutako zor medikaletik hasita.

Pertsona batek ezin dituenean ospitaleko eta bestelako fakturak ordaindu, ospitaleak zor hori sal diezaieke zor biltzaileei beherapen handiarekin (zentimo gutxi batzuk dolarreko). Zor harrapakariek etekina egiten dute gero zuzenean mailegu-hartzaileengana joz. Rolling Jubileeren xedea da bestela zor biltzaileek erosiko lituzketen ospitaleetako eta beste mailegu emaileetako zorra erostea eta gero ezeztatzea. Ohartarazi behar da zorrak ez direla indibidualki saltzen, era anonimoan elkartzen dira eta multzo bezala saldu.

Joan den azaroan hasi zen proiektua. Helmuga 50.000 dolar biltzea bazen ere, dagoeneko 500.000 dolar sortu dituzte zorra ezeztatzeko. Zorra erostea prozesu mantsoa da, baina honezkero 100.000 dolar zor medikal ezabatu dituzte New Yorken 2012an, horretarako bakarrik 5.000 dolar erabilita. Martxo honetan, 21.000 dolar gastatuta 1,1 milioi dolarreko zor medikala ezeztatu zuten Louisvillen (Kentucky). Soilik dauzkaten funtsen bidez 11 milioi zor kentzea espero dute.

2012ko zor ezabatzeak iragartzeko, opari gisa apaindutako paketeak bidali zituzten, barruan gutun banarekin, zorra erosi eta ezeztatu zioten pertsona bakoitzari. Hona zer zioen gutunak:

«Goraintziak Strike Debten partetik! Albiste onekin gatozkizu: goian aipatutako kontua The Rolling Jubilee Fundek erosi du, irabazi asmorik gabeko erakundeak. Strike Debten proiektu bat da The Rolling Jubilee Fund. Proiektu horren egitekoa da zor pertsonala erosi eta ezeztatzea. Uste dugu inork ez lukeela zorretan geratu behar gure bizitzako oinarrizko gauzengatik, hala nola osasuna, etxebizitza eta heziketa. Jadanik ez daukazu zor hori. Desagertu egin da, gibel asmorik gabeko oparia. Dagoeneko ez zaude inola ere behartuta zor hori kitatzera zordunarekin, faktura biltzailearekin edo beste inorekin».

www.strikedebt.orgwww.rollingjubilee.org

Strike Debten, Rolling Jubileeren atzean dauden antolatzaileen, poster bat.

«Armada ikusezina», Strike Debten irudia, Rolling Jubileeren atzean dauden antolatzaileak.

Rolling Jubileeren kanpainako argazkia.

Page 31: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

29

Espirituen dirua

Espirituen dirua da, besterik gabe, erretzen duzun dirua espirituen mundura bidaia dezan. Beste izen batzuk ere baditu: Joss papera, Mamuen dirua, Zeruko dirua eta Infernuko dirua. Zendu diren pertsona maiteentzat erretzen da, espiritu eta mamuei eskupeko beltzak egiteko erretzen da, jainkoak gurtzeko erretzen da. Praktika arrunta da Txinan eta Eki Asian, baita talde horien diasporan ere.

Txinako proba arkitektonikoek hilobietan hildakoen ondoan diru faltsua sartzeko ohitura gutxienez duela 3.000 urtean datatzen dute. Dirua, arbaso-gurtzearen parte garrantzitsua, erre egiten da arbasoek lagundu diezaien beren karma zorra (beren bizitzan izan duten eragin ezkorra da haien zorra) kitatzen. Batek tenpluentzako dirua eman eta espiritu dirua erre arren bere bizitzan xede horretarako, ezinezkoa da norberaren karma zorra kitatzea; horregatik, norberaren zenduek laguntzen jarraitzen dute norbera hil ondoren ere. Dirua erretzen da norbere arbasoen alde, hartara dirua izan dezaten gauza politak erosteko bizitza ostean, bizirik zeudenean behar zituzten gauzak heriotzan ere behar dituztelako. Diru mota desberdinak daude helburu desberdinetarako erretzeko.

Espiritu diru tradizionala banbu edo arroz paperez egina da, lauki bat eginda eta gero apaindua eta estan-patua. Maiz eramaten du txanponen edo urrezko barren irudia. Baina badira espiritu diruaren mota ber-riak egungo diru billeteak imitatzen dituztenak. Normalean Jade En-peradorearen —zeruaren zuzendaria taoismoan— irudia agertzen dute, baina beste pertsonaia mitologikoak edo are herri kulturako pertsonak ere agertu ditzakete.

Berriki Vietnamen jendea hasi da AEBetako dolar imitaziozkoak, Do La billeteak esaten zaie, erretzen espiritu diru gisa. Antzinako tradizio baten jarraipena izan beharrean, kasu honetan diru errituala erretzeak eta arbasoak gurtzeak bat-bateko gorakada ezagutu zuten 90eko hamarkadan, estatua praktika horiek gehiago toleratzen hasi zenean; izan ere, espirituen dirua ofizialki debekatuta zegoen 1975 ezkeroztik. Merkatuak bultzatutako erreforma ekonomikoak bizitza soziala aldatzen ari ziren garai batean, Do La billete horiek esanahi berezi bat hartzen dute. Batzuek diote espirituen diru «arrotz» hori egokia dela, egungo espiritu gehienak gerran hildakoak direlako; haietako asko atzerritarrak dira, beraz, dirua ezaguna egiten zaie, eta vietnamdarrei dagokienez, ohituta zeuden jada diru atzerritarra erabiltzera bizirik zeudenean, eta nahiago izaten zuten, erosteko ahalmen gehiago zuelako.

Espirituen diruak naturaz gaindiko mundua mundu profanoa islatzen duen eta bien arteko muga bizidunen ekintzez zeharka daitekeen mundu ikuskera bat islatzen du. Arbasoek, jainkoek eta espirituek denek baloratzen dute dirua bizidunen antzera, eta zure arbasoez ardura zaitezke haiei dirua bidaliz, bizirik daudenez ardura adieraziko zenukeen bezala. Vietnameko adibideak orobat erakusten du nola indar geo-politikoek, monetan gauzatuak, elkar eragiten duten sinesmen espiritualekin eta memoria historikoarekin.

Kwon, H. (2007). “The dollarization of Vietnamese ghost money.” Journal of the Royal Anthropological Institute, 13(1), 73.-90. or.

Espirituen dirua erretzen, 2006. Shoichiren argazkia.

Espirituen dirua Infernuko Billeteen moldean Melbournen (Australia), 2007. Erreparatu billetearen eskualdetasuna, kanguro irudiarekin ezkerrean. Wynnie Kwoken argazkia.

Espirituen dirua, saltzeko bilgotuta, 2011. Ianburen argazkia.

Imitaziozko billeteak, «Zeruaren eta Lurraren Bankuak» inprimatuak, arbasoen hilobietan erreak Espirituen Jaialdia inguruan, Jiangsu Probintzia, Txina, 2008. Vladimir Menkoven argazkia.

Page 32: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

30

Zigilu-billeteakZigilu-billeteak (balio-atzerapena daramaten monetak bezala ere ezagunak) Silvio Gessell ekonomilari alemanak 1890eko hamarkadan asmatutako moneta bat dira, jendeak dirua pilatzea saihesteko ziurgabetasun ekonomiko eta politikoaren garaian, interes tasak apal eta prezioak egonkor mantentzeko, eta jendea animatzeko bere dirua etengabe tokiko ekonomian berrinbertitu dezan. Proposatzen zuen tokiko ekonomiek beren billeteak inprimatu beharko lituzketela, baina diruak hilero galdu behar zuela balioa, hartara adoretuz bizkor erabiltzea eta ez hari atxikitzea. Hori zigiluen bidez lortzen zen; pertsona batek zigilu bat erosi behar zuen aldian behin, eta billeteari itsatsi balioa izan zezan. Zenbait zigilu zeuzkanean, billetea zirkulaziotik kentzen zen. Ideia hori hainbat aldiz gauzatu zen esperimentu modura 1930eko hamarkadako mundu alorreko beheraldi ekonomikoan AEBetan, Latinoamerikan eta Europan, garai hartan gertatutako muturreko zorigaitz finantzarioari eta ziurgabetasun ekonomikoari (banku porrotek eta eskudiru ezak areagotuak) aurre egiteko modu bat zelakoan.

«Wära zirkulazio agentzia» Alemanian fundatu zen 1929ko urrian, beheraldi globala abiarazi zuen Wall Streeteko burtsaren amiltzea gertatu zen garaian. Handik bi urtera, bi milatik gora enpresa zeuden agentzia barruan, eta zigilua behar zuten txelin bateko billeteak egin eta erabili egin ziren. Wärari aitortzen zaio Schwanenkirchen mehategi herria salbatu izana, agentziaren babesari esker berrireki egin baitzuten porrot egindako bertako ikatz meatzea; meatzariei soldataren parte bat Wära monetan ordaintzen zitzaien, eta Wärak onartzen zituzten dendek agentzian sartutako enpresen salgaiak zeuzkaten. Alemaniako hiri askotan zeuden Wära moneta trukatzeko lekuak, baina Finantza ministroak monetaren amaiera agindu zuen 1932an.

Ideia arrakastaz hezurmamitu zen Wörglen (Austria) 1932an, Wäraren arrakastak inspiratuta. Langabezia kopuru handiak eta herrilanak ordaintzeko diru gutxi izanda, udalak bere funts apalak gorde zituen bere zigilu-billetea sortzeko. Dirua azkar hasi zen mugitzen komunitatean, eta langabeziak behera egin zuen, jendeak zergak garaiz ordaindu eta guzti egiten zuen, eta udalak lortu zuen kaleak zolatzea, eraikin berriak eraikitzea, zubi bat eta eski-txirrista bat altxatzea, kale argiztapena ezartzea eta ur sistema berria ere bai, besteak beste. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta ehundaka hirik jarraitu zuten Wörglen eredua. Zoritxarrez, banku zentrala beldurtu egin zen kontrola galtzen ari zelako, eta 1933an legez kanpo utzi zuen halako «premiarako» dirua (Notgeld), eta langabezia %30 ingurura itzuli zen Wörglen.

Albertako Joritasun Ziurtagiriak dira garai bereko beste adibide bat. Albertako (Kanada) gobernuak, 30eko hamarkadan agintera iritsi zen Alberta Social Credit alderdiak ezarritako programa sozialen barruan, atera zituen zigilu-billete haiek. Ziurtagiriak ordaintzen zitzaizkion gobernuko enplegatuei eta gizarte laguntza hartzen zutenei 1936–37tik aurrera. Social Credit alderdiaren filosofia zen herritar guztiek hartu behar zutela onura komunitatean era kolektiboan sortutako aberastasunean, eta ziurtagiri haiek halako banaketa bat berehala hasteko bidea izan behar zuten.

Zigilu-billetearen egungo adibide bat hasi zen 2003an Alemaniako Chiemgau eskualdean. Chiemgauer baten balioa euro bat da, eta billetearen balioaren %2 balio duen zigiluak itsatsi behar zaizkio hiru hilean behin. Irabazi asmorik gabeko elkarteek 100 Chiemgauer eros ditzakete 97 eurotan, eta gero balio nominalean saldu beren bazkideei; horri esker, erosleek lagundu egin diezaiekete eskualdeko irabazi asmorik gabeko elkarteei, eta dendariek Chiemgauerrak balio nominalean onartzen dituzte. Dendariek gero gastatu egin ditzakete irabazi dituzten Chiemgauerrak, edo eurotara trukatu, 95 euro 100 Chiemgauerreko. Alde horretatik 2 euro doaz administrazio kostuetara, eta beste 3ak irabazi asmorik gabeko elkarteei egindako beherapena estaltzen du. 600dik gora enpresak onartzen dituzte Chiemgauerrak, haietako milioi erdi pasa daude zirkulazioan. Eskola maisu batek eta haren ikasleek abiarazi zuten proiektua, eta komunitatearen babes administratiboa du boluntarioen bidez. Chiemgauerra Alemaniako eskualde-diru proiektu anitzetako (Regiogeld) bat da.

Champ, B. (2008). “Stamp Script: Money people paid to use.” Economic Commentary. Federal Reserve Bank of Cleveland.

Thiel, C. (2012). “Moral Money – The action guiding Impact of Complementary Currencies. A Case Study at the Chiemgauer Regional money.” International Journal of Community Currency Research, 16, 91.-96. or.

1932ko 5 txelineko Wörgl billete bat.

Chiemgauer 2 euroko billetea, gainaldea. Complementary Currency Resource Center.

1936ko Albertako Joritasun Ziurtagiri bat, azpialdea. Complementary Currency Resource Center.

Page 33: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

31

Susu biltzaileak

Mendebal Afrikan «Susu» esaten zaio noiz behinka kopuru txikiak bilduz dirua aurrezteari; haur batek susu kutxa bat izan dezake, eta gurasoek animatu egiten dute iristen zaizkien txanpon edo billeteak aurreztu ditzaten. Aurrezte sistema informal bati ere badagokio; hartan susu biltzaile bat dago azokan, aurrezten eta kreditua ematen laguntzen duena. Ghanan eta Nigerian gertatzen da batez ere, bai Kariben ere.

Susu biltzailea azokan dabil, bere bezeroak bisitatzen, azokan postu apalak dituzten pertsonek ez baitute bankurako sarbiderik. Kopuru txiki bat hartzen du haiengandik egunero (euro bat baino gutxiago), eta hil amaieran hilean bildutako dirua itzultzen die, ken egun bateko ordainketa, komisio moduan gordetzen baitu. Bien bitartean, agian inbertitzen aritu da diru hori bankuan sartuz eta interesa ateraz, edo berriro mailegatuz. Susu biltzaile batek bere bezero batekin denbora batean harremana izan duenean, haiei maileguak ematen hasten da. Hil amaieran haiei dirua itzuli beharrean, agian ordainketa bakarra egingo die hil hasieran, haiek itzuli beharrekoa eguneroko beren gordailuetan. Kasu horretan, Susu biltzailea enpresari bat da, eta maileguen arriskupean dago; beraz, aurrez aurreko interakzioa, sare sozialak eta azokako izen ona garrantzitsuak dira mailegua nori eman erabaki behar duenean. Kreditu hori eskura izatea babes handia izan daiteke norberaren azoka postuaren porrotaren edo beste zorigaitz ekonomikoren baten aurrean; nahikoa da familia baten iraupen premiak betetzeko eta negozio bat berriro hasteko.

Susu biltzaile batek lan egin dezake halaber dirua aurreztea erabaki duten zenbait pertsonarentzat, txandakako aurrezki elkarte baten gisara. Kasu horretan, txandakatu egiten dira denen artean metatzen ari diren dirua eramateko orduan. Era honetako sare bat parte-hartzaileen arteko harreman onen mendean dago. Eskualde horretan tribu edo ahaidetasun alorreko betebeharrei garrantzi handia ematen zaie, eta espero izaten da tribukideek elkarri laguntzea, nola landetan hala hirietan. Gerta liteke parte hartzen duten pertsonek elkar ez ezagutzea pertsonalki, baina halakoetan antolatzen ari den pertsonak komunitatearen begirunea izaten du eta konfiantzakotzat jotzen dute denek. Banakoak beren lan estatus, genero edo tribu/etnia berekoen taldeetan sartzen da normalean.

Bai GKEek bai finantza erakunde formalek duela gutxi Susu instituzioa baliatu dute azokako dendari txikiei laguntzeko, Susu biltzaile bat erabiliz aurrezkiak biltzeko, baina gero segurtatuz aurrezki horiek interesak jasoko dituztela komunitate banku batean, eta mailegu txikiak eskura jartzeko interes tasa apalekin, batzuetan Susu tradizional batek baino tasa apalagoekin. Esaten da finantza erakunde (edo/eta laguntza erakunde) formalak ekonomia bizietan integratzeko modurik onena dela existitzen diren banku egitura informalak erabiltzea, eta horixe ari dira egiten adibide hauetan.

Schindler, K. (2010). “Credit for what? Informal credit as a coping strategy of market women in Northern Ghana.” The Journal of Development Studies, 46(2), 234.-253. or.

Ghanako merkatariek Susu biltzaile bat erabiltzen dute aurrezteko eta maileguak hartzeko. MYC4ren argazkia.

Mikrokreditu erregistroa Susu gunean (Pokuase, Ghana), 2008. Rachel Strohmen argazkia.

Page 34: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

32

Suitzako WIR bankuaSuitzako WIR Bank elkartruke sare batean enpresak elkarlotzen dituen kredituak kitatzeko sistema kooperatibo baten adibide goiztiar eta iraunkorra da. WIR horrek esan nahi du bai Wir, alemanezko «gu», bai Wirtschaftsring, esan nahi baita «zirkulu ekonomiko», eta jatorrizko izena Zirkulu Ekonomiko Kooperatiba zen.

1934an hasi zen kooperatiba Suitzan, herrialdean egongaiztasun ekonomiko global eta eskudiru eskasia garaian. Dagoeneko bildumatu ditugu garai hartako zenbait esperimentu ekonomiko (komunitate monetak Alemanian, adibidez), eta proiektu hau zailtasun ekonomikoen eta pentsamendu sortzailearen une hartakoa da. Bi fundatzaileak, Werner Zimmermann eta Paul Enz, erreformatzaile sozialak ziren, eta liburuxkak argitaratzen zituzten hainbat gairen inguruan -emakumeen eskubide ekonomikoak, ingurumena, lur eskubideak-, eta kooperatiba sortu zuten aldarrikatuz: «Zer nahi dugu? Asetzen gaituen lana, bidezko irabazia eta joritasun bermatua! Hori da langile guztiek ekonomia alorrean bilatzen dutena, denek eduki zezaketen eta eduki beharko luketena...». (Defila 1994)

Kredituak kitatzeko sistema kooperatibo batek honela funtzionatzen du: bazkideek kuota txiki bat ordaintzen dute kooperatiban sartzeko, eta gero elkarrekin tratuan hasten dira; salerosketa bakoitza erregistratzen da kontularitza agente zentral batean, eta dirua ez da eskuz aldatzen (WIR dirua, funtsean, salerosketaren unean sortzen da). Bazkide bakoitzak bere kontuan izan dezakeen balantza positibo edo negatiboa mugatua da, eta kreditu balantza positiboek ez dute interesik sortzen; horrek esan nahi du ez dagoela etekinik kredituari eutsiz edo kreditua metatuz. Hasieran, sektore asko zeuden kooperatiban: nekazariak, funtzionarioak, bulegariak, enpresak, etab. 50eko hamarkadaren hasieran bazkide gehien-gehienak autonomoak ziren, eta orduan kooperatibak erabaki zuen bere burua eraldatzea eta bazkidetza enpresa txiki eta ertainei mugatzea, enpresa handiak (gero lehian txikiagoak mehatxatzen dituztenak) kanpoan utzita. Azken honetan, pertsona pribatuei ere uzten zaie sartzen, bazkideek kontuak izan ditzakete libera suitzarretan (moneta nazionala) eta WIR kredituetan, eta libera suitzarrak maileguan hartu ditzakete WIR kredituetan salerosten jardun ondoren banku tasaren dezente azpitik. Orain hipotekak eta enpresa kredituak eskaintzen hasi dira. WIR batek libera suitzar bat balio du, eta salerosketa asko libera eta WIR arteko nahasketa batean gertatzen dira; bazkidetza arauek eskatzen dute edozein salerosketatan gutxienez %30 WIR erabili behar dela. WIRak ezin dira liberekin trukatu, WIR moduan bakarrik gasta daitezke. Bazkideak ez direnek ere WIR bidezko salerosketak egin ditzakete, baina komisio handixeagoa ordaindu behar dute.

Suitzako WIRek aspaldi gainditu zuen bere fase «esperimentala», eta beste batzuk imitatzen saiatzen diren erakunde finkatu bat da. Azken hamarkadan goraldi bat ezagutu dute halako truke klubek, txartel inteligenteen teknologiak eta interneteko salerosketek asko erraztu baitute haien kudeaketa. Epe luzeko datuek erakusten dute WIR bazkidetzak behera egiten duela goraldi ekonomiko baten garaian, eta gora egiten duela langabezia tasa handiak daudenean, baina, hamarkadak joan ahala, hazten jarraitu du. Esan izan da WIRek ekonomian duen tamainak moteldu egiten dituela beheraldi ekonomikoak eta gobernagarriagoak egiten dituela enpresa txikientzat, herrialde osoan egonkortasun ekonomikoa sendotuz.

WIRek erakusten du komunitateak eraikitzen dituzten elkartrukeak, dirurik gabeak, posibleak direla, baita eskala handian ere, eta entitate iraunkorrak izan daitezkeela. Orobat erakusten du irabazi asmorik gabeko erakunde horiek zabaldu daitezkeela segurtasun sare bihurtzeraino krisialdi ekonomikoetan, nola pertsonentzat hala garai horietan oso ahultzen diren enpresa txiki eta ertainentzat.

Page 35: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

33

Denbora monetak (komunitate monetak)

Denbora monetak elkartrukerako unitateak dira, ordutan neurtutako lanean oinarrituak. Gaur egun badira zenbait Tokiko Elkartruke eta Salerosketa Sistema (LETS) denbora moneta gisa erabiltzen dutenak (batzuetan denbora-dolar esaten zaie), baina AEBetan ere badira horren zenbait adibide historiko.

Bidezko Enplegu Bulego Nazionala, Ingalaterran 1832-34 artean funtzionatu zuena, zen halako sistema bat, Robert Owen pentsalari sozialista eta lan erreformatzaileak asmatua. Langileei beren lanagatik bidezko soldata eman ziezaien moduren bat aurkitu nahi zuen Owenek, etekinengatik esplotatuak izan ez zitezen. Haren enplegu bulegoan billete bakoitzak balio zuen lan egindako ordu kopurua, Owenek benetako balioaren oinarria hura zela uste baitzuen, eta zirkulatzen zuen kooperatiban sartu ziren ugazaba, langile eta merkatarien artean.

Beste adibide goiztiarra da Cincinnati Time Store [Cincinnatiko Denbora Denda], Josiah Warrenek sortua, 1827tik 1830era funtzionatu zuena. Warrenek -AEBetako lehen anarkista deitu izan zaio- sinesten zuen gauza baten balioak bertan inbertitutako denboraren araberakoa izan behar zuela, eta haren prezioak ez zuela hori baino garaiagoa izan behar. Haren dendako salgaien prezioa zen zehatz-mehatz Warrenek ordaindutakoa gehi garraio kostuak. Bezeroek Warreni ordaintzen zioten salgaien kostua, eta gero ordaintzen zioten lana (bezeroak artatzen emandako denbora, paretako erloju tzar batek markatua), eta billeteek trebezia batean oinarritutako halako lanordu kopuru bat agintzen zuen. Hala, jostun batek Warreni laguntza ordaintzen zion 15 minutuko jostun lanez. Bezeroek ere iragarri zitzaketen eskaintzen edo eskatzen zituzten zerbitzuak dendako horma batean, bezeroen beraien artean zerbitzu salerosketa errazteko. Ordainketa kalkulatu zitekeen ere hiru libra ale orduko, beharrezkoa izanez gero. Dendak arrakasta itzela izan zuen, eta Warrenek itxi zuen bakarrik printzipio berean oinarritutako koloniak finkatzera bideratu nahi zuelako bere energia.

Gaur egungo denbora monetak Denbora Bankuetan erabili ohi dira. Pertsonak elkartean sartzen dira eta eskaini ditzaketen trebeziak zerrendatzen dituzte; aldi berean, beste bezeroek eskaintzen dutena ere ikus dezake. Bazkideei gaineratzen zaie komunitate barruko norbaiten premia betetzen emandako ordu bakoitza, eta kentzen zaie beste bazkide batek laguntzen emandako denbora. Denbora banku askok ez dute dolarreko baliokidetasuna finkatzen (hau da, ordu bakoitzak hainbat dolar edo euro balio duela), zergetatik salbuetsita egoteko. Eskualde alorreko sistemak izan daitezke, milaka bazkide dituztenak, edo bakartutako komunitate batean bizi diren talde txikiak.

Ithaca Hours moneta ezaguna Ithacan (New York) sortu zen; bertan finkatu dute 10 dolarretan jartzea ordua, eta kontzeptua zabaldu dute ahalbidetzeko hezkuntza edo heziketa gastu handiak dituzten lan mota batzuetan (dentista zerbitzuetan, esaterako) lan egindako orduak Ithaca Ordu Bat baino gehiago balio dezan. Ithaca Orduen sistema Paul Gloverrek ezarri zuen 1991n, goian deskribatutako Robert Owenen eta Josiah Warrenen ideien eraginez. Ithaca Orduak moneten modura inprimatzen dira, tokiko dendek orduak salgaiak ordaintzeko onartu ahal izan ditzaten. Zenbait komunitatek maileguan hartu dute sistema hori.

Warren, J. (1846). Equitable Commerce: A New Development of Principles. Josiah Warren.

National Equitable Labour Exchangeko Birminghameko sukurtsalak ateratako bi orduko billete bat, orain Manchester Museumen gordea. Andy Mabbetten argazkia (pigsonthewing.org.uk).

Cincinnati Time Storeko lan billete baten lagina, Josiah Warrenen 1846ko «Equitable Commerce» liburutik aterata.

Ithaca Orduak ordu baten hamarrenaren billetea. Shira Golding Evergreenen argazkia.

Page 36: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

34

Hiri trantsizionalakHiri trantsizionalak, ekimen trantsizionalak ere esaten zaie, behetik gorako mugimendu bat da, tokiko komunitateetan bizimodu iraunkorra eraikitzeaz arduratua, klima aldaketak eta erregai fosilen desagertzeak eragindako etorkizunerako prestatzeko modua den aldetik. Tokiko nekazaritza eta ekonomia sustatu nahi dituzte, eta energia iturri ez-berriztatzaileen eta komunitateetatik urrun dauden lekuetan ekoitzitako salgaien mendetasuna ezabatu. Xede horiek beregain hartutako komunitate askok beren tokiko monetak abiarazi dituzte, kontsumitzaileek bertan gasta dezaten beren dirua, eta enpresak animatzeko beren etekinak ere komunitatean xahutu ditzaten.

Ekimen trantsizionalen helburu nagusietako bat da salgaiek bidaiatu beharreko distantzia murriztea; hortaz, tokiko monetek kontsumitzaileak eta enpresak animatzen dituzte etxetik hurbil ekoitzitako salgai eta materialak eros ditzaten. Mugimendu horrek Erresuma Batuan ditu sustraiak, bertan aurkitzen ditugu zenbait hiri trantsizional, eta Totnes, Lewes, Stroud, Bristol eta Brixton bezalako hirietan tokiko monetak atera dituzte ekimenaren parte bat bezala.

Lewes Libra bat. Billetean Thomas Paine agertzen da, Lewesen bizi zena, baita haren aipu bat: «Gure esku dago mundua berritzea». Matt Edgarren argazkia.

Totnes Pounden libra 1eko billetea, gainaldea. Totnes Libra Totnes Hiri Trantsizionaleko komunitate moneta da.

Totnes Librak erabiltzen. Totnes Libra Totnes Hiri Trantsizionaleko komunitate moneta da.

Page 37: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

35

WAT sistema

Japoniako WAT sistema negozio txikien, haien hornitzaileen eta komunitatean agiriak onartzeko prest dauden besteen arteko zor agiri sistema mota bat da. WAT sisteman, enpresak WAT txartel bat erabiltzen du bere hornitzaileari ordaintzeko; txartelean zorraren kopurua agertzen da, bai sortu duen negozioaren izen eta sinadura (Japoniako denda askotan zigilu berezi bat erabiltzen dute) eta norentzat sortu den ere. Gero hornitzaileak WATa erabili dezake beste norbaiti ordaintzeko, txartelaren atzealdean idatziz bere izena eta hartzailearen izena, eta hurrengo hartzaileak gauza berbera egin dezake. Txartelak zirkulatu egiten du, izenak gaineratuz, harik eta azkenean jatorrizko sortzaileari iristen zaion arte; hark balio nominalean onartzen du salgai eta zerbitzuetarako, eta gero suntsitu egiten du txartela.

Sistema honen berrikuntza da zuzena dela, aurrez aurrekoa; ez dago moneta arautzen duen aginte zein administrazio zentralik. «WATen Lagunak» elkarteak berri buletin bat eta txartelak banatzen ditu, eta webgune bat dauka txartelak jaisteko. Enpresek ere beren txartelak inprimatu eta banatzen dituzte dohainik, eta bide batez publizitatea gaineratzen dute ertzean. Atzean ezer zentralik ez dagoenez, WAT txartelean jarritako konfiantza komunitateak jatorrizko sortzaileak ordainduko duela duen konfiantzaren araberakoa da. WAT billete bat onartzeko prest dagoen edonork parte hartzen du automatikoki sisteman.

Sistema oso errotuta dago Japonian, ezinezkoa izan arren zenbat jende ari den erabiltzen jakitea, guztiz dezentralizatua eta pertsonen artekoa delako. Mugak dira ospe ezezaguneko parte hartzaileei kosta egingo zaiela jatorrizko WAT sortzaile moduan onartuak izatea, baina parte hartu, billeteak onartu eta ospe ona bereganatu ahala, konfiantza irabaz dezakete sistema barruan.

Lietaer, B. (2004). “Complementary Currencies in Japan Today: History, Originality, Relevance,” International Journal of Community Currency Research, 8, 1.-23. or.

Zuzenean posta txartel moduan bidali daitekeen WAT txartel bat, Miss Kokirikok diseinatua.

WAT izena billeteak neurtzeko unitatetik dator: herritarren energia kooperatibek sortutako kilowatt bat argindar, giza lanaren 6 minutu inguruan baloratua. Elkartruke sistema horrek salgai eta zerbitzuen zirkulazio librea ahalbidetzen du inongo dirurik erabili gabe. Baina txartelak moneta alternatiboa baino gehiago ere badira, trukatzen denean parte hartzaileen izenak txartelean gaineratzeko praktikak sortzen duelako komunitatea. Txartelak zenbat eta gehiago zirkulatu suntsitua izan baino lehen, hartzaileak gero eta argitasun gehiagoz ikus dezake jendea fidatu egin dela txartelaz, haren balioa onartzen dutela eta pasatzen jarraituko dutela. Horrek esan nahi du txartelek beraiek sortzen dutela komunitatea, bere izena gaineratzen duen parte hartzaile bakoitzak areagotu egiten du konfiantza zirkulua.

Page 38: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak

36

Zero moneta

Zero moneta Indiako ustelkeriaren aurkako 5th Pillar erakundeak abiarazitako proiektu bat da. Mundu osoan ustelkeriari eta eroskeriari aurre egitea da programaren xedea. Erakundearen webguneak banku billeteen kopia digitalak banatzen ditu jaisteko, zenbait monetatan, «0» balioarekin. Ideia da eskupeko beltza eskatzen dizutenean zero rupiako billete bat ematea protesta gisa, eta aldi berean horrek agian salbatuko zaitu agintariekin konfrontazio bat izatetik.

Proiektuak jendeari ahalbidetzen dio ekintzaileak izatea eguneroko bizitzan, beraiek inprimatutako diru faltsua erabiliz. Iradokitzen dute dirua paper zurrunean inprimatzea, ezin tolestu dadin, dirua emateko ekintzak arreta gehiago erakar dezan (esku-peko beltzetan erabilitako billeteak tolestu, eskuan utzi eta berehala desagertzen dira). Beraz, anti-moneta bat da, nolabaiteko performancea, eta ekintza politikoa ere bai, dena batera. Indiako 5th Pillarrek arrakasta izan du Zero Rupia Billetearekin, lehen aldiz 2007an erabilia, eta ustelkeriaren berri emateko haien jardueren funtsezko parte gisa erabili izan da.

www.5thpillar.org

Zero Rupia billete bat hindiz, gainaldea, «5th Pillar» erakundetik.

Zero Rupia billete bat hindiz, gainaldea, 5th Pillar erakundetik.

Page 39: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak
Page 40: Zero Historia - kmk.gipuzkoakultura.euskmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1500/Stefanos_Tsivopoulos... · 13 Berkshireko (Massachusetts) monetak 14 Depresio garaiko txanponak