12.astea argazki

6
12. ASTEA. OTSAILAK 15/19 Dakigun bezala azken astean murgildu gara, eta esan bezala nahiko aste lasaia izan da, azken bi egunak iritsi diren arte. Asteko egunerokoan komentatu dudan bezala 6.mailako laguntza gelako taldetxoarekin sexuaz eta bakoitzaren gorputzak izaten dituen aldaketez jardun gara hizketan. Ez dut aukera izan hizketa aldi honetan asko sakontzeko izan ere osteguneko arratsaldeko klasetan atera zen gaia gelako neskato batek konfiantza osoz hilekoa jaitsi zitzaiola esan zuenean gelakide guztientzat.

Transcript of 12.astea argazki

Page 1: 12.astea argazki

12. ASTEA. OTSAILAK 15/19

Dakigun bezala azken astean murgildu gara, eta esan bezala nahiko aste lasaia izan da, azken bi

egunak iritsi diren arte.

Asteko egunerokoan komentatu dudan

bezala 6.mailako laguntza gelako

taldetxoarekin sexuaz eta bakoitzaren

gorputzak izaten dituen aldaketez jardun gara

hizketan. Ez dut aukera izan hizketa aldi

honetan asko sakontzeko izan ere osteguneko

arratsaldeko klasetan atera zen gaia gelako

neskato batek konfiantza osoz hilekoa jaitsi

zitzaiola esan zuenean gelakide guztientzat.

Page 2: 12.astea argazki

Momentu horretan mutikoak oso aurpegi arraroak jartzen hasi ziren eta gainera deseroso edo lekuz

kanpo sentitzen zirela esan zuten.

Gai honi helduz, haurrak nondik datozen galdezka hasi ginen haurrei eta marokoarra eta

pakistandarrak diren haurrek ez zekiten nondik zetozen. Beraietako batek kontatzen zuenaren arabera,

behin amari galdetu omen zion bera nondik etorri zen eta amak honakoa kontatu zion; bera

medikuarengana joan zela haurrak eduki nahi zituela esanez, orduan medikuak medikamentu bat eman

ziola eta orduan ama haurdun geratu zela. Hau entzutean, ni eta PT-a harrituta geratu ginen eta

orduan sexologia klase bat eman behar zuela pentsatu zuen PT-ak. beraz datorren astean sexuari buruz,

gorputzaren aldaketei buruz eta haurren jatorriaren inguruan mintzatuko zirela esan zidan.

Honetaz gain dakigun bezala hau izan da gure praktika aldiko azken astea, beraz ostirala iristean

tristura handiaz agurtu behar izan ditut nire ikasleak.

Page 3: 12.astea argazki

Lehenik eta behin dominikarra den ikaslearekin

egon naiz, zur eta lur geratu da nire laguntza gehiago

ez duela izango esatean. Aurpegia aldatu zaio bat

batean eta zergaitia galdezka eta mesedez laguntzera

etortzeko eskean hasi da mutikoa. Izan ere, bere

tutoreak ere esan didanez, oso gustura egiten omen

du nirekin lan eta gainera aurrera pauso ikaragarria

egin omen du azken 12 aste hauetan. Neu ere oso

gustura jardun naiz berarekin lanean eta aurrerago esan

dudan bezala, neuri ere iruditu zitzaidan elkarrekin

lanean oso ondo jarduten ginela eta beraren partetik ere jarrera aldaketa izan duela ikasketen inguruan ni

bere alboan egon naizenetik.

Page 4: 12.astea argazki

Neuri ere tristura sartu zait bera agurtu behar izanagatik. izan ere burura galera batzuk etorri

zaizkit haur honen inguruan; lanean jarraituko ote du ni ez banago? Aurrera pausoak egin baditu, berdin

jarraituko al du? Kurtsoa amaitzerako hurrengo urtean mailaz pasako alda?... Neu berarekin hizketan

egon naiz eta lanean jarraitzeko eta ahal duen neurrian handik edo hemendik gauzak ez dituenean

ulertzen klase kideei galdetzeko edo tutoreari nahi adina laguntza eskatzeko esan diot. Berak buruarekin

baietz esan du eta espero dut hala izatea izan ere pena handia emango zidan ni aldegitearekin batera

bere laneko jarrera aldatuko balu.

Honen ondoren 6.mailako laguntza gelako ikasleek eta PT eta auxiliarrak agurtu naute. guztiak

besarkada handi bat eta eskerrak emanez oparitxo bat ere egin didate. Neu ere beraiei eskerrak eman

beharrean nago profesional taldeko bat gehiago sentiarazi nautelako eta ikasle hauekin lanean aritzeko

aukera paregabeak eman dizkidatelako. Oso arro sentitze naiz taldetxo honetako bat gehiago izateaz 12

aste hauetan.

Page 5: 12.astea argazki

Azkenik, 3.mailako ikasle eta tutoreak

arratsaldeko azken orduan beraien klasera

joateko eskatu zidaten. Bertara joan

naizenean, ikaragarrizko sorpresa eman

didate guztiak nire zain zeuden eta ikasleak

zoratzen agurtu naute, denak gainera etorri

zaizkit marrazkiak eta agurtzeko karta

mordo batekin. Arbelean ere niretzat agurra

eta marrazkiak zituzten eginak. Arratsaldean

borobiltzeko merienda bat prestatu dute eta guztiok jolasean, dantzan eta kontuak kontatzen ibili gara.

Page 6: 12.astea argazki

Amaitzeko esan oso ondo sentitu naizela praktika aldi honetan eta asko gustatu zaidala PTaren

lana, askotan konprometitua eta oso gertukoa den arren, asko bete dezaken lana izan dela iruditu zait.

Honi gehitzeko, praktika aldi hau oso aberasgarria izan dela esango dut. Eta gainera Iraurgi eskolan oso

ondo sentiarazi naute, beti profesional bat gehiago bezala sentitu bai naiz eta ez praktiketan dagoen

ikasle bat bezala. Asko gustatu zait izan dudan esperientzia hau bizi izatea.