1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko...

7
1. SARRERA Unitate didaktiko hau DBHko 3. eta 4. mailetako Teknologiako oinarrizko curriculum-diseinuko kontrolari eta robotikari buruzko eduki-blokea lantzeko diseinatu da. Ikasleentzat material interaktibo eta motibagarria da eta roboten funtzionamendua eta aplikazioak ezagutzen lagunduko die. Unitate honek kontrolaren eta robotikaren mundura hurreratuko ditu ikasleak. Ordenagailuaz baliatuko dira programatzeko eta kontrolatzeko, eta robotak diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte. Unitatearen helburua roboten arkitektura eta funtzionamendua ezagutzea baino haratago doa. Ikasleek zenbait trebetasun landu dezaten nahi da: ikertzekoak, esperimentatzekoak, arazoak konpontzekoak eta inguruko aldaketei arrakastaz erantzutekoak. Horrek guztiak sormena eta pentsamendua garatzen lagunduko die. 2. HELBURUAK Sistema automatikoen eboluzioa ezagutzea. Roboten arkitektura eta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea. Arazoak konpontzeko eta modu sortzailean pentsatzeko trebetasunak garatzea. Programazio-lengoaiak erabiltzeko hastapenak ezagutzea. Mekanika, elektrizitatea, elektronika, fisika eta geometria ikertzea eta horien ezaguera praktikara eramatea. Robotikak egungo gizarteari egiten dion ekarpena ulertu eta balioestea 3. EDUKIAK KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK Automatizazioa Robot motak bereizi. Makina automatikoen eta roboten aplikazioak ezagutzeko jakin-mina agertu. Robotizazioa Kaptadore eta eragingailu motak bereizi. Automatizazioa eta robotika egungo gizartean modu kritikoan balioetsi. Kontrol-sistemak Robotak programatu. Teknologia arduraz eta zentzuz erabili. Begizta irekiko eta begizta itxiko kontrol-sistemak Eguneroko sistema teknikoetan automatismoak ezagutu. Laborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura: kaptadoreak, eragingailuak, armazoia Sistema elektriko eta mekanikoak dituzten robot sinpleak diseinatu eta eraiki. Arduratsu jokatu talde- lanean eta parte hartu. Roboten aplikazioak

Transcript of 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko...

Page 1: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

1. SARRERA

Unitate didaktiko hau DBHko 3. eta 4. mailetako Teknologiako oinarrizko curriculum-diseinuko kontrolari

eta robotikari buruzko eduki-blokea lantzeko diseinatu da. Ikasleentzat material interaktibo eta

motibagarria da eta roboten funtzionamendua eta aplikazioak ezagutzen lagunduko die. Unitate honek

kontrolaren eta robotikaren mundura hurreratuko ditu ikasleak. Ordenagailuaz baliatuko dira

programatzeko eta kontrolatzeko, eta robotak diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte.

Unitatearen helburua roboten arkitektura eta funtzionamendua ezagutzea baino haratago doa. Ikasleek

zenbait trebetasun landu dezaten nahi da: ikertzekoak, esperimentatzekoak, arazoak konpontzekoak eta

inguruko aldaketei arrakastaz erantzutekoak. Horrek guztiak sormena eta pentsamendua garatzen

lagunduko die.

2. HELBURUAK

Sistema automatikoen eboluzioa ezagutzea.

Roboten arkitektura eta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea.

Arazoak konpontzeko eta modu sortzailean pentsatzeko trebetasunak garatzea.

Programazio-lengoaiak erabiltzeko hastapenak ezagutzea.

Mekanika, elektrizitatea, elektronika, fisika eta geometria ikertzea eta horien ezaguera praktikara

eramatea.

Robotikak egungo gizarteari egiten dion ekarpena ulertu eta balioestea

3. EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

Automatizazioa Robot motak bereizi.

Makina automatikoen eta roboten aplikazioak ezagutzeko jakin-mina agertu.

Robotizazioa Kaptadore eta eragingailu motak bereizi.

Automatizazioa eta robotika egungo gizartean modu kritikoan balioetsi.

Kontrol-sistemak Robotak programatu. Teknologia arduraz eta zentzuz erabili.

Begizta irekiko eta begizta itxiko kontrol-sistemak

Eguneroko sistema teknikoetan automatismoak ezagutu.

Laborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete.

Roboten arkitektura: kaptadoreak, eragingailuak, armazoia

Sistema elektriko eta mekanikoak dituzten robot sinpleak diseinatu eta eraiki.

Arduratsu jokatu talde-lanean eta parte hartu.

Roboten aplikazioak

Page 2: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA

Jarraian, sekuentzia didaktikoa antolatuko dugu denbora kontuan hartuta. Dena dela, irakasleak

baliabideen taula du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez

erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.

SEKUENTZIA BALIABIDEAK DENBORA

1. Zer ikasiko dugu?

Sarrera – Ba al zenekien…?

Kontzeptu-mapa

Ikertu - Webquest 2 ordu

2. Ikasi eta

esperimentatu

AUTOMATIZAZIOA

Automatizazioa – animazioak / ariketak 1 ordu

KONTROL-SISTEMAK

Elementuak – ariketak

Tipologia – bideoa / ariketak

2 ordu

ROBOTIKA

Arkitektura - bideoa / ariketak

Aplikazioak - bideoa / ariketak

2 ordu

3. Konpondu arazoak Lehenengo atala: bideoak /ariketak

Bigarren atala: Ni, robota (Webquest) 4 ordu

4. Diseinatu eta

eraikin Proiektua

5 ordu

5. Ebaluaketa Autoebaluazioa

Laguntzarako ariketak 1 ordu

17 ordu

5. METODOLOGIA

NOLA DABILTZA?

Unitatea hasteko, ideia orokorrak ematen dira gaia aurkezteko eta ahalegina egiten da ikasleek

landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei

erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio

dien eguneroko bizimoduan.

Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.

Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.

Page 3: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

KONTZEPTUZKO MAPA

Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala,

hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea

kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia

metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.

IKERTU – WEBQUEST

Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa

horretan, ikasleak informazioa bilatu behar du Interneten, informazioa hautatu eta laburtu

Page 4: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

behar du, ikaskideekin eztabaidatu behar du eta, azkenik, azken emaitza diseinatzeko talde-

lanean jardun behar du

IKASI ETA ESPERIMENTATU

Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik

aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiko ideia nagusiak zein diren jakitea eta

horiek barneratzea. Batzuetan pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta

datoz.

Unitatean zehar banaka nahiz taldeka egiteko zenbait jarduera proposatzen dira. Ariketa

batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk ikertzeko, beste batzuk nork

bere kasa ikasteko eta beste batzuk elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat

ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.

Page 5: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

KONPONDU ARAZOAK

Arazo zailagoak ere proposatzen dira, ikasleek ikasitakoa praktikan jar dezaten eta, batez ere,

zenbait gaitasun landu ditzaten, hala nola arazoen konponketa, arrazoibide logikoa,

informazioaren bilaketa eta talde-lana.

Page 6: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

DISEINATU ETA ERAIKIN

Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak

aplikatzeko.

Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia, benetako

testuinguru batean; teknologia berrietan hartuz doazen trebetasuna erakustea, eta

lankidetzan lan egitea.

BETE DIREN HELBURUAK

Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, bi ariketa proposatzen

dira:

LANEN ERREGISTRO-TAULA: ikasleak unitatea amaitzeko eta espero diren helburuak lortzeko

zer egin duen eta zer duen egiteko jakin dezan.

Page 7: 1. SARRERA - dtlearning.deusto.esdtlearning.deusto.es/robotika/contenido/gida.pdfLaborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete. Roboten arkitektura:

AUTOEBALUAZIOA: Unitateko oinarrizko kontzeptuei buruzko autoebaluazioa.