WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik...

7
ASTELEHEN Kaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako geldiunea. Merezi du, denbora gelditu, irakurri eta gogoeta egin … gogoeta egin, gogoratu,.. ditugunak, eskaintzen zaizkigun altxorrak … eta guztiengatik eskerrak eman. Har ezazu parada, ariketa hau egiteko … irakurri, gogoeta, gogoratu, baloratu eta eskerrak eman. Zoriontsu izan! Lagun On, Ikasturte On, Aste ON izan dezazuela! Zoriontasuna… nola? Zoriontasuna besteei ematen diegun maitasunean dago. Izango zinateke zoriontsu zeu bakarrik, inguruan inor izan gabe? Ziur ezetz. Zoriontsu zara zure familiarekin, zure adiskideekin,… eta gu zoriontsu gara zurekin. Istorio hau benetako adiskide zintzo biri dagokie. Batena zena bestearena ere bazen; elkar maite zuten, elkar errespetatzen zuten eta biak bakean bizi ziren. Gau batean, adiskideetako bat urduri esnatu zen. Ohetik salto egin zuen, azkar jantzi eta bestearen etxera joan zen. Iritsi zenean, atea jo zuen, gogor, eta denak esnatu ziren. Ikaratuta ireki zioten. Barruan, adiskidea zain zuen, dirua esku batean eta autoaren giltza bestean. Zera esan zion: - Ene adiskidea, badakit gauean arrazoi barik ez zinatekeela gure etxera etorriko. Etorri bazara, gauza larriren bat gertatu zaizulako da. Dirurik behar baduzu, hementxe daukazu; har ezazu. Eta ospitalera joateko laguntza behar baduzu,

Transcript of WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik...

Page 1: WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako

ASTELEHENA

Kaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako geldiunea. Merezi du, denbora gelditu, irakurri eta gogoeta egin … gogoeta egin, gogoratu,.. ditugunak, eskaintzen zaizkigun altxorrak … eta guztiengatik eskerrak eman. Har ezazu parada, ariketa hau egiteko … irakurri, gogoeta, gogoratu, baloratu eta eskerrak eman. Zoriontsu izan!

Lagun On, Ikasturte On, Aste ON izan dezazuela!

Zoriontasuna… nola?

Zoriontasuna besteei ematen diegun maitasunean dago. Izango zinateke zoriontsu zeu bakarrik, inguruan inor izan gabe? Ziur ezetz. Zoriontsu zara zure familiarekin, zure adiskideekin,… eta gu zoriontsu gara zurekin.

Istorio hau benetako adiskide zintzo biri dagokie. Batena zena bestearena ere bazen; elkar maite zuten, elkar errespetatzen zuten eta biak bakean bizi ziren.

Gau batean, adiskideetako bat urduri esnatu zen. Ohetik salto egin zuen, azkar jantzi eta bestearen etxera joan zen. Iritsi zenean, atea jo zuen, gogor, eta denak esnatu ziren. Ikaratuta ireki zioten. Barruan, adiskidea zain zuen, dirua esku batean eta autoaren giltza bestean. Zera esan zion:

- Ene adiskidea, badakit gauean arrazoi barik ez zinatekeela gure etxera etorriko. Etorri bazara, gauza larriren bat gertatu zaizulako da. Dirurik behar baduzu, hementxe daukazu; har ezazu. Eta ospitalera joateko laguntza behar baduzu, hementxe naukazu. Badakizu edozertarako nauzula, edozertarako nagoela zurekin.

Adiskideak erantzun:

- Bihotzez eskertzen dizut, baina ez naiz etorri horregatik. Lotan nengoen, lasai-lasai, eta bat-batean triste zeundela eta ondoan behar ninduzula egin dut amets. Amesgaiztoak kezkatu egin nau eta horregatik etorri naiz zure etxera ordu hauetan. Ametsaren ondoren zalantzan geratu naiz eta nola zauden jakin/ikusi nahi izan dut.

Page 2: WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako

ASTEARTEA

Norekin gaude? Nori jakinarazten dizkiogu gure larrialdiak eta gure pozaldiak? Ohartzen gara gure gurasoek, gure adiskideek,… zer behar duten? Arduratzen gara horiez? Ez ahaztu: horiek zoriontsuak dira zurekin eta zu zoriontsua zara horiekin.

EBANJELIOTIK:

“Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen, eta esan: “Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko”. Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz”. (Mk 10,13-16).

BALIABIDE DIGITALAK:

LEHENENGO ETA BIGARREN ZIKLORAKO: Los dos amigos - Adiskide biak (adiskidetasunaren balioa)

https://www.youtube.com/watch?v=vxzwe8NNavA

HIRUGARREN ZIKLORAKO: Adiskidetasuna eta balioak

https://www.youtube.com/watch?v=eBFM-gyzszk

Pablo eta Marta neba-arrebakPablo eta Marta neba-arrebak dira eta elkarri laguntzen diote. Egun batean, eskolako lanak egiten ari zirela, zera esan zion Pablok Martari:

- Marta, pentsatu duzu inoiz gure etxea egiteko behar izan den jendetzan? … Igeltseroa, arotza, argiketaria, margolaria,…

- Jende asko! –erantzun zion Martak-. Geuk bakarrik inola ezin izango genukeen egin. Ohartu zara beti gaudela besteen beharrean?

- Zer esan nahi duzu? –galdetu zion Pablok.

- Esaterako, gaur ogia jan dugu. Ogi hau lehenengo gari izan da, erein eta hazi egin dena. Gero batu eta errotara eraman da, eho eta irina egiteko. Irinaz okinak ogia egin du. Begira zenbat jende behar den guk ogi-zati bat jateko.

- Arrazoia duzu. Autoak, egunkariak, jantziak, ikastetxerako koadernoak… dena lagun askok egina da.

- Hortxe daude, gainera, suhiltzaileak, medikuak, irakasleak, … Denok denontzat lan egiten dugu. Denok gaude bata bestearen beharrean.

- Badakizu zer? -esan zion azkenik Pablok-. Atsegin dut hori: elkarri laguntzea guztiok.

Page 3: WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako

ASTEAZKENA

BALIABIDE DIGITALAK:

https://www.youtube.com/watch?v=OB0X5s8_Hvc (Bruno Mars - Count on me – Nerekin konta)

… … … … Bizi gaitezke batak besteari lagundu gabe? … … … …

Itxaropen telefonoa

- Egun on! Itxaropen-telefonoa. Ana da nire izena eta zuri laguntzeko nago.

- Kaixo!

- Kaixo! Zer izen duzu?

- Xabier.

- Ongi, Xabier, nola zaude?

- Ez oso ondo, telefono honetara deitzeko.

- Zer gertatzen zaizu?

- Bakarrik nago. Inork ez nau maite. Gurasoek errieta egiten didate, eskolan zigortu egiten naute, jolasaldietan ez didate futbolean jokatzen uzten, eta atsegin dudan neskari bost axola natzaio ni.

- Hara, izan dituzun momentu onetan/atseginetan pentsatu behar duzu. Ziur nago une zoragarriak bizi izan dituzula gurasoekin: uda hartako bidaia, hondartzan pasatutako eguna, lehengusuaren lehen jaunartzea,…

- Bai… oso aspaldi.

- Zer gertatu da orain dena hain aldatua izateko? Gurasoak zerbaitengatik gaizki daude?

- Egia esan, denboraldi latza ari gara pasatzen etxean: aita eta ama langabezian daude. Gastu askori erantzun behar zaio. “Krisialdia” baino lehen zoriontsuak ginen, baina orain…

- Baina elkarrekin gozatzeko ez dago dirurik zertan gastatu. Prestatu ibilaldi bat eta eraman jatekoa etxetik; elkartu denok eta gozatu naturaz, familiaz, elkarrekin hitz egiteaz,…

- Eskerrik asko entzun didazulako eta aholku onak eman dizkidazulako.

- Ez horregatik; hemen gaude, behar duzun edozertarako.

Hau itxaropen-telefonoaren bidezko elkarrizketa bat izan daiteke. Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako boluntarioek arazoak dituzten pertsonei entzun eta laguntzen diete, aholkuak emanez, kontsolatuz,… eta dohainik egiten dute dena. Egiten duzu zuk halakorik zure adiskideekin? Entzuten eta laguntzen diezu, ondo ez daudenean? Ikas dezagun GKE honen etsenplutik eta egin dezagun gauza berbera gure ingurukoekin.

Page 4: WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako

OSTEGUNA

EBANJELIOTIK

“Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko” (Mt 5,4).

BALIABIDE DIGITALAK

http://vimeo.com/53361029 (itxaropen-telefonoa)

OTOITZA:

Nahi dugu, Jesus, taldean bizi, elkarrekin joan, bata bestearekin hazi.

Badakigu horretarako elkar errespetatu behar dugula,

gure bertute eta huts eta guzti.

Lagun iezaguzu, Jauna, besteengan fidatzen,

gauza konkretuz elkar maitatzen.

Egunean-egunean abentura berri bat hasten dugu,

zeurekin gauzatu/bizi nahi dugu,

Zugan sinisten dugulako.

“Guri dagokigu”… aurtengo lema lantzen.

EBANJELIOTIK:

“Ez dago zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. Bere fruituetatik antz ematen zaio zuhaitzari (…) Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik” (Lk 6,43-45)

TESTUA:

Ohartu zara ikasturteko eslogana BI HITZEZ osaturik dagoela? Lehenengoak, “GURI” eta bigarrena, “DAGOKIGU”. Eta lemaren gainean marrazkia, puzzle bat osatzen ari gara eta pieza bat falta zaio. ESKU BAT, pieza hori jartzen ari da eta IZARRA osatuko da. Guri…. Guri… ikaskide guztiak, klaseko lagun guztiak…

Dagokigu,… eskola osatzen dugun guztioi, irakasleak, ikasleak, gurasoak, langileak,…

Esku hori… Norena? Jaunarena, gutako bakoitzarena,…Pertsonaia hori zeu zara. Gutariko bakoitza da. Ikasturtearen hasieran, energiaz, kreatibitatez, indarrez eta kemenez ekin behar diogu lanari.

Gure bizitzako protagonistak gara. Ikastetxe honetako heziketaren protagonistak gara. Ez ahaztu zu garrantzitsua, paregabea, ordezkaezina eta bakarra zarela.

Eguna hasteko, energiaz eta motibazioz beteriko abesti hau entzutera gonbidatzen zaitut.

Page 5: WordPress.com …  · Web viewKaixo lagun! Jada, ikasturtea martxan dugularik, nahiz eta oraindik motoreak berotzen gauden honetan, egin ezazu geldiune bat. Otoitzerako eta gogoetarako

OSTIRALA

BIDEOA: Celtas Cortos – Tú eres el mejor

https://www.youtube.com/watch?v=2gA_KUKc6eg

OTOITZA

Eskerrik asko, maitasunez begiratzen diguzulako.Eskerrik asko, maitasunez besarkatzen gaituzulako.Eskerrik asko, maitasunez bizitza optimismoz eta itxaropenez bizitzera gonbidatzen gaituzulako.

BESTE MUNDUKO FUTBOL TXAPELKETA

Gogoan duzue uda honetako futbol-txapelketa non izan den? Bai, Brasilen. Badakizue Brasileko biztanle asko faveletan bizi direla? Brasileko zenbait hiritan biztanleriaren %30a faveletan bizi da. Rio de Janeirok 300 inguru ditu. Zer dira favelak?

Favelak zurezko eta metalezko txabolak dira. Askok ez dute argirik, ez iturriko urik,… eta honegatik jende asko gaixotzen da. Leku horietan heriotza ugari gertatzen da. Guraso askok seme-alabak abandonatzen dituzte, ezin dutelako horiez arduratu. Egunean milioika ume abandonatzen dituzte Brasilen eta hauek, bizirik irauteko, lapurretan egiten dute. Gehienek ez dute etxerik; kalean bizi dira, zubipeetan, zuhaizpetan, kaxetan.

Brasileko gobernua, azken urteetan, favelak gutxitzen eta etxe bihurtzen hasi da. Ume asko adingabeentzako zentroetan hartzen dituzte, baina, hala ere, arazo nagusia pobrezia da oraindik.

Honelaxe bizi dira ume asko Brasilen. Eta gu? Zenbat aldiz kexatzen gara txikikeriengatik, jateko bat gogoko ez dugulako, zerbait batu edo garbitu behar dugulako,…? Irakurri/entzun duzue faveletako jendeak ez duela ez argirik ez urik,… Eska dezagun horien alde gaur, utzi diezaiogun kexatzeari eta parteka dezagun besteekin daukagun onena,…

EBANJELIOTIK:

“Mariak lehen semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik” (Lk 2,7)

BALIABIDE DIGITALAK:

http://www.youtube.com/watch?v=V-A2xQgJ71I (ume-zentroa faveletan)

Denok batera, Gure Aita, errezatuko dugu.