Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

23
Euskal herritar berriak Azken aldi honetan etorkinak eta etorkinen «integrazioa» mintzagai bihurtu dira euskal gizartean. Ulergarria da, iku- sita urte gutxitan milaka lagun heldu direla Espainiaz kan- potik. Izan ere, Immigrazioaren Euskal Behatokiaren ara- bera, EAEn 98.524 etorkin daude, populazioaren %4,6. Haietatik %51 Bizkaian bizi dira, %29 Gipuzkoan eta %20 Araban. Esan dezagun, hazkundea baloratze aldera, 2000. urtean 20.000 atzerritar zeudela erroldatuta EAEn. Jatorriari dagokionez, %48,3 hispanoamerikarrak dira (Kolonbiatik eta Ekuadortik batez ere), %29 europarrak (portugaldarrak eta errumaniarrak batez ere), %18,4 afrika- rrak (batez ere magrebtarrak: %11,7) eta %5 asiarrak. Ema- kumeen kopurua %49,4 da eta Hispanoamerikatik datoz batez ere. Bilbo Handian, Gasteizen eta Donostian biltzen dira etorkinen %71. INEren arabera, Nafarroan etorkinak ia 50.000 ziren 2005eko urtarrilean, populazio osoaren %9,5 (1996. urtean %0,6koa zen kopurua). Kopuru erlatiboa, beraz, EAEkoaren Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai AMELIA BARQUIN Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea 165 martxoa-apirila 2008

Transcript of Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

Page 1: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

Euskal herritar berriak

Azken aldi honetan etorkinak eta etorkinen «integrazioa»mintzagai bihurtu dira euskal gizartean. Ulergarria da, iku-sita urte gutxitan milaka lagun heldu direla Espainiaz kan-potik. Izan ere, Immigrazioaren Euskal Behatokiaren ara-bera, EAEn 98.524 etorkin daude, populazioaren %4,6.Haietatik %51 Bizkaian bizi dira, %29 Gipuzkoan eta %20Araban. Esan dezagun, hazkundea baloratze aldera, 2000.urtean 20.000 atzerritar zeudela erroldatuta EAEn.

Jatorriari dagokionez, %48,3 hispanoamerikarrak dira(Kolonbiatik eta Ekuadortik batez ere), %29 europarrak(portugaldarrak eta errumaniarrak batez ere), %18,4 afrika-rrak (batez ere magrebtarrak: %11,7) eta %5 asiarrak. Ema-kumeen kopurua %49,4 da eta Hispanoamerikatik datozbatez ere. Bilbo Handian, Gasteizen eta Donostian biltzendira etorkinen %71.

INEren arabera, Nafarroan etorkinak ia 50.000 ziren2005eko urtarrilean, populazio osoaren %9,5 (1996. urtean%0,6koa zen kopurua). Kopuru erlatiboa, beraz, EAEkoaren

Immigrazioa eta euskara:gogoetarako zenbait gai

AMELIA BARQUINMondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea

165martxoa-apirila

2008

Page 2: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

bikoitza baino altuagoa da. Izan ere, Estatu espainiarreandesberdintasun handiak daude erkidego eta probintzia ba-tzuen eta besteen artean: Errioxan populazioaren %12 diraetorkinak, Katalunian %12,2, Balear Uharteetan %15,6, Al-merian 16,7%, Jaenen %2.

Espainian etorkinen populazioak izandako garapenak go-rako norabide argia azaltzen du; Europako azkarrena izan daeta Frantzia eta Alemaniaren mailan jarri da. 4.500.000 atze-rritar daude gutxi gorabehera, populazioaren %9,9. Fran-tzian, berriz, %9,6 dira (6,1 milioi), Alemanian %8,8 (7,3 mi-lioi), Erresuma Batuan %8,1 (4,9 milioi), Suitzan %20,6 (1,5milioi).

Asko dira? Gutxi? Gehiegi? Gutxiegi? Sami Naïr-ek, due-la urte batzuk argitaratutako artikulu batean, gogoratzen zi-gun ez dagoela zientziarik migrazioen presioa neurtzenduenik; ez dago horrelako balorazioak egiteko erreferen-tziazko zenbakirik1. Ulertu behar dugu, beraz, balorazioaknork bere ikuspegitik eta ideologiatik abiatuta egiten ditue-la, askotan politika jakin batzuk justifikatzeko.

Eta aldi berean, fenomenoaren tamainak eta bere ondo-rioek hainbat arlotan hausnartzea beharrezkoa egiten dute.

Etorkin helduek ez dute euskara ikasten

Etorkinek hizkuntza arloan hartzen eta hartuko dituztenerabakiak —beste esparru batzuetan bezala— funtsezkoakdira haientzat, jakina, zeren euskal gizartean haien integra-zioan eragin handia izango dute. Baina erabaki horiek, du-darik gabe, garrantzitsuak izango dira baita autoktonoentzatere, zeren haiek ere jasoko dituzte erabaki horien ondorioak.

Errealitateak esaten digu egun oso gutxi direla euskara ika-si duten edo ikasten ari diren etorkinak. Eta baita horrek eus-kaldunen artean kezka sortzen duela ere. Komeni da gaiareninguruan gogoeta egitea.

Ez da azaldu behar harrera gizartearen hizkuntza jakiteapremiazkoa dela heldu berrien integraziorako. Egia da hiz-

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

76

Page 3: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

kuntzaren ezagutza izateak ez duela integrazioa bermatzen,baina argi dago hizkuntza ez ezagutzeak integrazioa erabatbaztertzen duela. Ez dago integraziorik ailegatutako gizar-tearen hizkuntza jakin ezean. Baina zer gertatzen da hiz-kuntzak bi direnean eta ez bakarra? Geure kasuan bi egoe-ra gurutzatzen dira:

1) Harrera gizartearen egoera soziolinguistikoa. Jakina de-nez, Euskal Herriak bi hizkuntza ditu (euskara/gaztelania;euskara/frantsesa), eta hizkuntza horiek estatus politiko ez-berdina dute, lurralde administratiboaren arabera (EuskalAutonomia Erkidegoan koofiziala da, Nafarroan iparreanbakarrik da koofiziala eta Ipar Euskal Herrian ez dauka es-tatus hori). Euskara hizkuntza gutxitua da: ez dago ia eus-kaldun elebakarrik (bere hiztun guztiek badakite beste hiz-kuntzaren bat: gaztelania/frantsesa) eta erabilera ezberdinada lekuaren arabera: batzuetan hizkuntza nagusia da eta bes-tetan ez da ia-ia erabiltzen (noski, bi egoera hauen arteandauden tarteko maila guztiekin). Hizkuntza normalizazioprozesuan dago, eta normalizazio prozesu horrek ahaleginpolitiko eta sozial oso handia eskatzen du hizkuntzak au-rrera jarraitzeko eta bere biziraupena bermatzeko.

2) Ailegatzen direnen hizkuntzak. EAEra eta Nafarroara iri-tsi diren etorkinen ia %50 Hego Amerikakoak dira; beraz,printzipioz, Hegoaldeko bi hizkuntzetako bat dakite, gaztela-nia hain zuzen ere. Beste %50ek ez dakite ez bata ez bestea.

Bi egoera horien aurrean, zer da etorkinen hizkuntza inte-grazioa? Bi hizkuntza erabiltzen eta bakoitzari lotuta doankultura eskura dugunok hauxe esango genuke: etorkinenerabateko integrazioa izateko, Euskal Herriko bi hizkuntzakjakin eta erabili behar dira. Horren arabera, bietako bat ezdakienak (eta argi dago euskara izango dela gehienetan ja-kingo ez dena), harrera gizartearen aberastasun kulturala-ren zati funtsezko batean ez du sarbiderik izango.

Baina baieztapen horrek talka egiten du errealitatearekin:etorkin helduek ez dute, orokorrean, euskara ikasten. Zein-tzuk dira arrazoiak?

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

77

Page 4: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

Arrazoi nagusia ezaguna da: euskara normalizatu gabe da-go eta horrek ondorioak dauzka. Eta garrantzitsuena da lekuaskotan ez dela erabiltzen; begi-bistakoa da etorkinentzat au-toktonoek ez dutela erabiltzen. Izan ere, gaztelaniaz dakitenetorkinek Hegoalde guztian hitz egiten den hizkuntza bada-kite eta euskal herritar gehienek beste dakite (berezitasundialektalez aparte), alegia, euskaraz ez dakiten guztiek beste.

Gaztelaniaz ez dakitenek (marokoarrek eta beste afrika-rrek, asiarrek, europarrek...), berriz, gaztelania ikasteko be-harra sumatuko dute lekurik gehienetan. Ingurune batzue-tan soilik sumatuko dute lehenengo euskara ikasteko pre-mia, eta oso ezohikoa izango da euskara bakarrik ikastekobeharra sentitzea. Gaztelaniaz ez dakiten horientzat, gazte-lania da aukerarik argiena. Izan ere, bi hizkuntza ikastea es-fortzua da; baita bakarra ikastea ere etorkin heldu askoren-tzat (edozein autoktonorentzat bezala).

Eremu oso euskaldunetako zenbait euskal hiztunek hase-rrea adierazten dute langile etorkinek gaztelaniaz hitz egitendietenean dendetan, tabernetan, jatetxeetan... Komeni da ezahaztea hemen ere etorkinei eskatzen diegula autoktono as-kok beharrezkotzat jotzen ez dutena: euskara ikastea etaerabiltzea, alegia. Gizarteko beste alor askotan bezala, ho-rretan ere, immigrazioak, arazo berriak sortu beharrean, le-hendik zeuden ahuleziak jartzen ditu agerian; lehendik ara-zo zena erakusten du. Hego Euskal Herrian, beraz, errazhautematen da etorkinek gaztelaniara jotzen dutela.

Komunikazioaren kalitateaz ere hitz egin dezakegu. Hiz-kuntza kalean ikasten da: dendatan, auzokoekin, lantokian.Baina, Maruny eta Molina-k Kataluniako etorkinei buruzgogorarazi ziguten moduan:

Lantokietan komunikazio trukeak oso mugatuak dira, batezere lan gogor eta zaratatsuetan (garbitegietan, zerratokie-tan...) edo lan bakartietan (baserrietan, garbiketan...). Gertadaiteke etorkinekin hitz egitea soilik ezinbestekoa baldin ba-da... Edo gerta daiteke langile gehienak edo talde handi batetorkinak izatea eta gaztelania edo katalana [edo euskara]behar ez izatea haien ugazabekin ez bada... Eta supermerka-

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

78

Page 5: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

tura joateko ez dira diskurtso luzeak behar. Eta agian haienauzoetan ia jende guztia etorkinak dira. [...] Ondorioz, etor-kin gehienen hizkuntza esposizioa oso-oso mugatua da. Etalagun gutxi egiten dituzte. [...]. Lagun autoktonoak izateakerabat aldatzen du haien konpetentzia gaztelanian edo kata-lanean [edo euskaran].2

Kontua, orduan, hauxe da: ba al dago autoktonoen etaetorkinen arteko komunikazio kanalik bertako hizkuntzakikasten motibatzeko eta, batez ere, ikaskuntza horri zentzuaemateko? Zeren, zeinek ikasi nahi du hizkuntza bat geroezingo badu erabili?

Hitz egin behar da, bestalde, etorri berrien lehentasunez,ulertu ahal izateko gure arazo soziolinguistikoak arrotz zaiz-kiela. Hasteko, haietako hainbatek jakin ere ez zekiten he-men gaztelania ez zen beste zerbait hitz egiten zenik. Baina,gainera eta batez ere, etorkinen bizimodua gogorra da hasie-ran, aurreneko urteetan (eta batzuentzat denbora guztian dagogorra). Alegia, etorkinek oinarrizko arazoak dituzte: lanaaurkitzearekin arduratuta daude, etxebizitza aurkitzearekin,etxebizitza hori eroso egitearekin, paperak lortzearekin, fa-miliaren egoera konpontzearekin, seme-alaben eskola topa-tzearekin... Ezagutzen zuten mundua utzi dute: familia, lagu-nak, bizimodua, hizkuntza... eta ezagutzen ez duten mundubatean murgildu dira. Ez dituzte mundu horretako klabeakezagutzen. Horrek guztiak ondoez emozional handia sortzendu. Badago termino bat, «akulturazio estresa», eta erabiltzenda beste herri batera doan pertsonaren sufrimendua adieraz-teko. Ulergarria da, beraz, heltzen diren herrialdeko egoerasoziolinguistikoari arreta handirik ez ematea.

Eta noski, hori paperak dituztenei dagokienez. Zein au-toktono ausartuko da paperik gabe bizi den horri euskarare-kin konpromisorik eskatzen? Hemendik hasi beharko delaematen du: lehenengo eta behin herritar guztien bizimoduduina eta eskubideak bermatzetik. Eta horrek neurri politi-koak hartzea eskatzen du.

Bestalde, zer jarrera sortuko dute etorkinen artean gizar-te autoktonoaren ezaugarri kulturalek —eta batez ere hiz-

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

79

Page 6: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

kuntzak—, autoktonoen etorkinekiko jarrera desegokia bal-din bada, xenofoboa edo diskriminatzailea baldin bada?

Ikasteko arrazoirik?

Ulertzeko zein izan daitezkeen etorkinek euskara (ez) ikas-teko arrazoiak, interesatzen zaigu aztertzea zergatik ikasi du-ten edo ikasten duten euskara autoktono elebakarrek. Eremueuskaldunetan komunikatzeko premia da haietako bat, nos-ki, eta aurreko epigrafean aipatu dugu, baina bertako eleba-karren artean ikasteko faktore nagusiak lan arrazoiak etaarrazoi ideologikoak dira, hain zuzen. Eta berehala kontura-tzen gara etorkinek ez dauzkatela arrazoi horiek.

Hainbat autoktono elebakarrek arrazoi praktiko batenga-tik izan dute euskara ikasteko beharra: zenbait lan lortzekoaukerak izateko, batik bat administrazio publikoarekin lotu-tako lanpostuak (EAEn Nafarroan baino gehiago). Etorki-nen kasuan, beraiek izaten dituzten lanpostuetan (etxeakgarbitzea, umeak eta zaharrak zaintzea, eraikuntza, kaleangauzak saltzea...) ez dute, oro har, euskaraz jakin beharrik, ezdelako euskaraz jakitea eskatzen. Beren lan aukerak eta as-pirazioak txikiagoak dira. Beraz, euskara ikasteko arrazoibat gutxiago daukate.

Bestalde, badakigu hemen hainbat elebakarrek euskara ika-si dutela arrazoi ideologikoengatik: euskara ondare kulturalgarrantzitsutzat jo dute, altxor moduan, eta ikasteko eta era-biltzeko ahalegina egin dute. Ezin da espero jarrera hori eto-rri berri batengandik. Baliteke etorkinen batek behar horisentitzea denbora dezente pasatu eta gero, baina ez da oroko-rra izango. Eta kontuz: euskara «gure» gauza da, «gure» kez-ka; eta haiek «besteak» dira: gutako askoren ustez ez dira gu-tarrak. Baina orduan, zergatik arduratu behar da «beraieta-ko» bat euskararen egoeraz, «gure» arazo bat bada? Inork ezdu hizkuntza bat ikasten besteari gustua emateko. «Beraiek»izatetik «gu» izatera pasatzen ez diren bitartean ez zaizkie gu-re gauzak interesatuko guri interesatzen zaizkigun moduan

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

80

Page 7: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

(aho-korapiloak balio beza). Autoktono batzuek ezin duteonartu pertsona beltz bat, begi itxiagoak dituen bat, hemenerabiltzen ez ziren arropak janzten dituen bat, hemen jaten ezziren gauzak jaten dituen bat... «gu» horren barruan dagoe-nik. Bada guk gure aldetik dugun jarreraren kontua ere.

Zerbait eska dakieke etorkinei?

Irudi lezake, orduan, ez dagoela etorkinei zer eskatu eus-karari dagokionez; nahikoa dela ulertzea zergatik ez dutenikasten. Ostera, uste dut badagoela zer eskatu: errespetua.Alegia, etorkinei bai eska diezaiekegu aurrera eramaten arigaren prozesuarekin errespetua. Ezin dugu ahaztu euskalgizartearen zati handi batek (hala kantitatez nola konbik-zioz) erabat sinesten duela hizkuntzaren iraupena ardatzduen proiektu batean. Etorkinek prozesu hori ulertzeko in-formazioa behar dute. Ondo azaldu behar zaie hizkuntzarennormalizazio prozesua, euskarak zein bide egin duen etazein egin behar duen.

Baina desiragarria litzateke etorkinak euskararekiko erres-petua baino harago doan jarrera ona izatea, «sinpatia» sen-titzea. Alegia, ikasiko badute, ezin hobeto; baina hala ez ba-da, gutxienez jarrera positiboak izan ditzaten. Horixe berada autoktono erdaldunekin daukagun esperantza. Erraz esan-da: jarrera positiboak izan eta seme-alabak euskara ikasteraeraman ditzaten.

Bigarren helburu hori errealitate bihurtzeko, autoktonoekbadaukagu zereginik, oraindik ez baitugu elebakar guzti-guz-tiengandik jarrera baikor hori lortu. Etorri direnak erakarri,interesatu, liluratu beharko ditugu. Eta ahal den neurrianikaskuntza erraztu beharko diegu, baliabide guztiak jarriz.Horretarako informazioa baino gehiago behar da autokto-noen aldetik; sinpatia hori sustatzeko ahalegin handia eginbeharra daukagu.

Eta, ziur aski, hemen ordainez hitz egin behar dugu: zer ira-bazten du euskara ikasten duenak? Zerbait irabazi behar du,

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

81

Page 8: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

bestela ez dago ikasteko arrazoirik. Carme Junyent-ek (Me-hatxatutako Hizkuntzen Ikerketa Taldearen arduradunak)ideia erakargarri bat azaltzen zuen duela pare bat urte: hiz-kuntza txikiak ikasteak identitatea ematen du. Bere hitzetan,

[...] bai euskarak, bai katalanak badaukate hiztun gutxi dauz-katen hizkuntzen abantaila bat: hitz egiteak taldean sartzeaahalbidetzen du. Leku egokian jaio ez dena ez da sekula in-gelesa izango, ingelesez primeran hitz egin arren, nortasunikematen ez duen hizkuntza delako. Beste hizkuntza batzuek,aldiz, lortzen dute hori. Kasu horietan, bertoko hizkuntzabereganatzen dutenek naziotasuna eskuratzen dute paperikez eduki arren. Integratzeko aukera da eurentzat.3

Euskaraz egiteak hiztuna euskaldun egiten du, giza taldejakin baten partaide. Ideia erakargarria da, dudarik ez; iku-si beharko dugu ideia bat baino gehiago izango den, alegia,euskara ikasten dutenak «gu» taldearen barruan ikusten di-tuzten aurreko euskaldunek, edo, besterik gabe, «gure hiz-kuntza» ikasteko begirunea izan duten kanpotarrak izatenjarraituko duten. Ikusi beharko da euskara jakiteak eta era-biltzeak etorkin euskaldunei eskainiko dizkien autoktonoeuskaldunei eskaintzen dizkien aukera berberak, eskubideguztiak dauzkan hiritartasunaren barruan.

Mesfidantza «kulturala»

Badago sentimendu bat euskaldun batzuek adierazten du-tena eta azterketa merezi duena: mesfidantza —«kulturala»esan dezagun— etorri berriekiko. «Hori bakarrik falta zi-tzaigun» moduko bat. Desagertzeko arriskuan dagoen hiz-kuntza eta kultura gutxitu bateko kideez ari naiz, egoera ho-rren kontzientzia argia duten euskaldunez; askotan bereneskubideak ez dira errespetatzen eta behin eta berriz esku-bide horien defentsan jarduten dute: seme-alabak eskolaraeuskaraz bidaltzeko, euskarazko prentsa irakurtzeko, medi-kuarekin eta udaletxean euskaraz hitz egin ahal izateko...

Egoera horretan, pertsona ugari heltzen ari dira: gaztela-nia baino ez dakitenak (etorkinen erdia baino gehiago He-

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

82

Page 9: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

go Amerikatik iritsi baita), edo gaztelania besterik ikasi ezdutenak edo ikasten ari ez direnak (beste etorkinak: Afrika,Asia eta Europatik iritsiak). Oro har jende multzo horrek ezdu parte hartzen euskal hizkuntzaren eta kulturaren erre-bindikazioan (eta seme-alabak erdal ereduetara bidaltzendituzte kasu gehienetan). Eta gainera, etorkin horiek erres-petua eskatzen dute beren berezitasun kultural eta linguisti-koekiko; ez dira jada ikusezinak, eta borrokatzen dute mes-kita bat irekitzeko, arabiera ikastetxean irakasteko, haienfestak modu publikoan ospatzeko, diru-laguntzak lortzeko...

Horren guztiaren aurrean, zenbait euskaldunen erreak-zioa mesfidantza da; etorri berriak hautematen dira a) eus-kararen biziraupenerako oztopo edo mehatxu moduan, etab) «lehiakide kultural» gisa: baliabide urriak lortzeko gure-kin lehiatzen diren gutxiengo kultural gisa, alegia.

Ez dut esango horren atzean jarrera arrazistarik ez dagoe-nik, baina mesfidantza hori ulertzeko, lagungarria da ziur as-ki Walter Actis-ek azaltzen duen «ilararen sindromea»4 dela-kotik abiatzea (bere azalpena harago eramango badut ere).Demagun gizartearen zati handi bat «ilaran» dagoela: eba-kuntza bat egin diezaioten, traumatologoak txanda eman die-zaion, babes ofizialeko pisu bat lortzeko, seme-alabak auzokoeskolan sartzeko, beka bat jasotzeko, gizarte-laguntza esku-ratzeko... Hiritarra, zenbat eta pobreago, orduan eta zerrendagehiagotan dago zain. Eta bat-batean egoera eskasean dau-den beste batzuk heldu dira eta ilaran jarri dira eta batzuetangainera aurreko postuetan: etorkinak. Ilaran zeudenek «kon-kurrentzia egiten» dietela sentitzen dute: orain jende gehiago-rekin banatu behar dute dagoen apurra. Horregatik kexatzendira guraso batzuk, haien umeak haurtzaindegian edo auzo-ko eskola publikoan onartu ez dituztenean, ikastetxea «etor-kinez bete» dela esanez (soldata txikiagoa dutenez, puntugehiago dituzte); horregatik entzuten dira txistuak eta irainakbabes ofizialeko etxebizitzetako zozketa-saioetan, haietakobat izen-abizen atzerritarrak dauzkan bati egokitzen bazaio...Aberatsenak ilara batzuetatik atera daitezke; besteak ez. Po-

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

83

Page 10: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

breenen arrazakeriaz hitz egin dezakegu, AEBetan «zuri po-breen» arrazismoa izenarekin ezagutzen dena. Baina kontuada erreakzio primario horiek gero eta gehiago gertatzen aridirela gure gizartean, baita progresistak diren (eta hain po-break ez diren) hiritarren artean ere. Izan ere, diskurtso horiizugarri hedatzen ari da. Eta arriskutsua da.

Pentsatu beharko dugu ez ote den erreakzio eskasa, estrate-gikoki motela (eta arras bidegabea). Zeren, ilaran gure on-doan dauden horiek al dira gure benetako lehiakideak? Ez algara erratzen ari eta benetako helburutik aldentzen ari? As-koz ere zentzuzkoagoa litzateke zain gauden guztiok ilara an-tolatu duenari begirada zuzentzea eta honako galdera hauen-tzat erantzuna bilatzea: nork antolatu du ilara?, nork ezarriditu ilararen arauak?, nor eta zergatik ari da hain gutxi bana-tzen hainbeste jenderen artean? Beraz, ondokoekin borrokaegin beharrean zeinek zer harrapatuko, askoz eraginkorragoalitzateke ondokoekin elkartu eta zerrendaren arduradunarikontu hartzea. Arduradun horientzat askoz erosoagoa da, ja-kina, ilara kideen artean liskarrak sortzen badira.

Euskaldun batzuen artean ere sentimendu hori sumatzenda: identitate eta kultura eskubideen arloan ilarako azkenakdirela, hain zuzen. Esanguratsuak dira Ana Urkizak immi-grazioari buruz idatzitako artikuluak, batik bat «Etorkinen ur-tea ote?» izenekoa5. Lea-Artibaiko Mankomunitateak 2004anateratako egutegia izan zen artikulua idazteko arrazoia. Egu-tegiaren argazkietan hainbat etorkin agertzen ziren, euskaljantziak zeramatzatenak. Hona hemen zenbait paragrafo:

[...] Protagonista egin ditugu. Euskara ikastaroak duban jarridizkiegu, etxea aurkitzeko erraztasunak eman, adierazpenkultural bateratuak antolatu, bileretarako lokalak eskaini...Abegikorrak garela diote... Ez da harritzekoa.

[... Egutegiari dagokionez] Ideia txalogarria. Baina ni al-boratuta sentitu naiz, herri honetakooi askotan gertatzenzaigunez. Kanpokoei zuzendutako oparia dela iruditu zait.Integraziorako gonbita ezezik, baita banketea ere. Domeke-tako mantel, jantzi eta guzti.

[...] Ba omen zegoen ama bat, bi alaba zituena eta beti gaz-tea goratzen ibiltzen zena. Eta behin, «baina zuk bazenuen

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

84

Page 11: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

beste alaba bat ere, ezta?» galdetu ziotenean, zera erantzunomen zuen: «Bai, baina hura bera da nahikoa bere burua sal-tzeko».

Ama hark bezala egitea ote da, bada, etorkinak gure arteannola integratu diren goraipatzea? Guk gurea saldu beharrik ezbagenu bezala? Horrela dela sinistu nahi nuke, zinez, bainagaztigatuegia sentitzen naiz goitik (barrutik), behekoei (kan-pokoei) ere nire barruan hain gupidagabeki sartzen uzteko.

Esaldi horiek hona ekarri ditugu ezin hobeto islatzen du-telako goian deskribatutako sinesmena: etorkinak gurekinlehian ari dira eta arrisku bihurtu dira gure eskubideak ba-besteko. Geure buruari galdetzen diogu ea jarrera hori etor-kinekin bidezkoa den eta aldi berean estrategikoa den. Gu-re ustez, etorkinekiko harremanetan, badugu beste aukerabat, askoz ere interesgarriagoa: etorkinekin lehiatu beharrean,haiekin elkartu gu guztion eskubideak babesteko —baitakultura eskubideak ere—: bai autoktonoenak, bai etorkine-nak. Bakarrik jarrera baikor, estrategiko eta solidario horre-tatik abiatuta lortuko dugu euskararekiko «sinpatia».

Eta sinpatia hori behar beharrezkoa dugu euskarak aurre-ra egitea nahi badugu; iraun behar badu, euskarak ez dusoilik hemen jaiotakoona izan behar: kanpotik etorritakoe-na ere izan beharko du.

Etorkinen seme-alabak eta hizkuntza ereduak

Eskola gune pribilegiatua da kulturarteko bizitzarako etakohesio faktore garrantzitsuenetarikoa da hainbat mailatanetorri berrien eta autoktonoen artean. Baina horretarako,jakina, ikasleek gelak konpartitu behar dituzte eta aukeraberdinak izan behar dituzte. Errealitateak, baina, beste zer-bait esaten digu.

Ikus dezagun zein den egoera kopuruetan. Eusko Jaurlari-tzaren datuen arabera, 2007-08 ikasturtearen hasieran etor-kinak 17.000 ziren derrigorrezko hezkuntzan, ikasle guztien%5,5. Gaur egun EAEn etorkinak horrela banatzen dira hiz-kuntza ereduen arabera: etorkinen %45,4 A ereduan dago

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

85

Page 12: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

eskolatuta, %27,8 B ereduan eta %26,8 D ereduan6. Kopuruosoarekin konparatu ahal dugu: 2007-08 ikasturtean matri-kulatutakoen %20,7 A ereduan daude, %23,2 B ereduan eta%56,1 D ereduan. Hiru urteko ikasleetatik %68,8 hasi diraD ereduan eta %6,5 A ereduan7.

Probintzien artean alde handiak daude. Biziki grafikoa daSTEE-EILASek 2006an aurkeztu zuen taula (2005-2006 ikas-turteari dagokio)8:

Araba Bizkaia Gipuzkoa EAE

Etorkinak % Etorkinak % Etorkinak % Etorkinak %

A eredua 2.050 75,65 3.812 54,92 619 18,16 6.481 49,93

B eredua 515 19,— 1.582 22,79 1.487 45,13 3.584 27,62

D eredua 145 5,35 1.547 22,29 1.222 36,70 2.914 22,45

Guztira 2.710 100 6.941 100 3.328 100 12.979 100

% 20,88 53,48 25,64 100

Azken urteetan A ereduan matrikulatutako etorkinen ko-purua txikituz joan da pixkanaka, baina nabarmena daoraindik etorkinen eta autoktonoen arteko aldea. A ereduadesagertu da eremu askotan, baina hiriburuetako hainbateskolatan mantentzen da, eta hiriburuetan bizi dira hain zu-zen etorkin gehienak, testu honen hasieran ikusten genuenbezala.

Zergatik «aukeratzen» dute familia etorkin gehienek ber-takoak baztertzen ari diren eredu bat? Oraindik ikertzekodago seriotasunez nondik datorkien eskola sistemari buruz-ko informazioa, nork ematen dien aholkua (zein eragile au-toktonok eta zein jatorrizko eragilek) eta zeren arabera. On-doren, aztertu beharko da eragile horiekin esku hartu beharden eta nola. Hurrengo lerroetan A ereduan matrikulatzekoarrazoi nagusiak aipatuko ditugu. Eta hasteko esango duguguraso batzuek jatorri bereko umeak dauden eskolak auke-ratzen dituztela. Baina ez da faktore bakarra.

Egia da etorritako familiek oinarrizko ardura larriak di-tuztela eta harrera gizartearen egoera soziolinguistiko kora-pilatsua ulertzea ez dagoela haien lehentasunen artean. Ar-gi dago, gainera, euskara ez dela asko entzuten haiek bizi di-

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

86

Page 13: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

ren auzo askotako kaleetan eta, beraz, ez dute hautematenerabat beharrezko moduan. Horri gehitu behar zaio txikiakez diren umeen eskolatze prozesua nahiko zaila dela berez;hamar urte baino gehiagoko ume baten ibilbidea eskolanbada konplexua, eta are gehiago bertan ikasi behar dituenhizkuntzak bi baldin badira eta ez bat soilik. Gainera, fami-lia askorentzat garrantzitsua umea eskolara eramatea da etaez daukate ereduen edo beste aukeren kontzientzia argirik.

Baina zer aholkatzen ari dira etorkinen erakundeak? PedroLi, Euskal Herriko Txinatarren Elkarteko presidenteak zeraazaltzen zuen: «Beste aukerarik ez dagoenean bakarrik sar-tzen dituzte haurrak D ereduan. Kontuan izan behar da be-raientzat nahiko lan dela gaztelania ikastea»9. Oso kritikoaagertzen zen, berriz, AZRAF EAEko Marokoarren ElkartekoKhalid Amzir: Euskal Herrira etorri berri diren guraso askoketorkinen elkarteetara jotzen dute laguntza eske eta...

Beraientzat errazena delako edo informaziorik ez dutelako,umeak A ereduan sartzeko gomendatzen diete. Guraso as-kok ere ez dute hezkuntzan interes handirik eta esaten diete-na egiten dute, beste barik. Guk D ereduaren alde egitekoeskatzen diegu gurasoei, Hezkuntza sisteman eta Euskal He-rriaren errealitatea den modukoa delako eta etorkizuneaneuskara gero eta garrantzitsuagoa izango delako. Bigarrenmailako herritarrak izaten ez jarraitzeko, beharrezkoa dahaurrak D ereduan sartzea.10

Irakurtzen dugunez, gurasoen interes faltaz gain, zenbaitikastetxek ere «errazenera» jotzen dutela salatu du Amzirrek.

A ereduan matrikulatzeko hainbat arrazoi

Izan ere, zer gertatzen da gurasoak auzoko eskolara infor-mazio eske joaten direnean? Han zuzendariak eta irakaslebatek emango dieten informazioaren eta aholkuaren arabe-ra hautatuko dute gurasoek eredu bat edo bestea. Zalantza-rik gabe, zuzendariaren eta irakasle horren erantzukizunaoso handia da. Oso. Halaber, eragin handia daukate gizartelangileek etorri berriak diren familiei ematen dizkieten

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

87

Page 14: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

aholkuek. Uste dugu familiei aholkua ematen dieten profe-sional guztiek hausnarketa sakona egin beharko luketelaesaten dutenari buruz eta esaten dutenaren zergatiei buruz.

Badago oraindik egin ez den ikerketa bat, alegia, zein ere-dutara eramaten dituzten hezkuntzaren profesionalek (ira-kasleek, ikasketa buruek, zuzendariek, ikuskariek, delega-zioko langileek...) beren seme-alabak, berdin zein eredutanegiten duten lan, irakasleak badira. Ez da zaila susmatzeaikerketa horren emaitzak zein izango ziren. Galdera orduanda: hezkuntza profesionalok zein irizpiderekin ari gara ahol-katzen besteen seme-alabak non eskolatu?

Etorkinen umeak ikasturtean zehar —eta ez matrikulazioepearen barruan— eskolatzen direnean, eskolatze batzor-deak, hezkuntza ordezkaritzaren menpean dagoenak, era-bakitzen du zein ikastetxera joango diren. Zergatik bidal-tzen ditu mahai horrek Gasteizen, kasu, horrenbeste ume Aereduko eskoletara?

Horrekin lotuta beste galdera bat etortzen zaigu burura:«nahi» al dituzte B eta D ereduetako eskolek ume horiek?Hemen topo egiten dugu errealitate gordinarekin: etorkinenseme-alabak nahi eta bilatzen ez diren ikasleak dira eskolaaskotan, gehienetan ez esateagatik. Eta ez diegu jarrera xe-nofoboei erru guztia bota behar. Beste arrazoiak ere badau-de, eta nagusia da ikasle etorkinak zailtasunen iturri mo-duan ikusten direla ikastetxeetan. Ikasle horiek eskolatzendira ikasturteko edozein unetan, irailetik ekainera, edozeindela haien adina, eskolako hizkuntza bat edo biak jakin ga-be, ezagutza maila agian desberdinarekin dagokien gelare-kin alderatuta; batzuk dolu fasea jasaten ari dira utzitakoguztiagatik eta gure artean bizi diren baldintza zailengatik;haien gurasoek eta eskolako arduradunek eta irakasleekzailtasunak dauzkate elkar ulertzeko; bertako eskola ohitu-rak ezezagunak zaizkie oraindik... Alderdi horiei guztieiegoki erantzuteak ordu asko eskatzen du eskolan eta hain-bat irakaslek sentitzen dute horretarako baliabideak faltazaizkiela eta baita prestakuntza ere.

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

88

Page 15: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

B eta D eredua duten hainbat eskolarentzat, beraz, etorki-nak A eredura joateak (G eredura Nafarroan) zera dakar:«zaila» omen den ikasle mota batekin lanik egin behar ezizatea. Oso eskola gutxi ari dira oraindik ahaleginak egitenikasle mota hori erakartzeko. Paradoxa nabarmena da, ze-ren aldi berean etorkinei leporatzen diegu euskararekikoatxikimendu eskasa. Baina zein ahalegin egiten ari gara ha-rrera gizartean atxikimendu hori sustatzeko?

Beste aldetik eskola publikoen A ereduan harrera askozirekiagoa izan da. Dakigunez, gero eta ikasle gutxiago ma-trikulatu dira A ereduan azkeneko urteotan eta joera aurre-ra zihoan. Egoera horretan familia atzerritarren seme-ala-bak dira A ereduko irakasleen oraingo jarduera, eta hauretorkinentzat A eredua mantentzearen aldekoak dira, orohar, irakasle horiek. Galdetzea dago ea umeen ongizatean(edo noren ongizatean) pentsatzen den horrelako jarrerakdefendatzen direnean.

Hezkuntza Sailean falta da informazio formalizatua ema-teko zerbitzu bat, familien hizkuntzetan komunikatzeko gaidiren pertsonekin. Eta badago ahaztu behar ez den zerbait.Familia etorkin bati hezkuntza sistemari buruz informazioaematean, ez dirudi nahikoa ereduak lehor azaltzeak. Infor-mazioak konplexuagoa beharko luke eta elementu soziolin-guistiko batzuk eskaini: zer esan nahi duen gizarte honetaneuskara ez ikasteak, zer aukeratzen duten autoktonoek etazergatik, zer dela-eta ez diren joaten ume autoktonoak es-kola jakin batzuetara eta zeintzuk diren aukerak...

A eredu publikoan kontzentrazioak

EAEn, etorkinen seme-alabak A ereduan matrikulatzeakduen ondorio bat hauxe da: etorkinak eskola jakin batzue-tan —publikoetan— pilatzea. Eta pilatze horrek ez du he-men jaiotako eta kanpoko umeen arteko bizikidetza eta el-kar ezagutza ahalbidetzen. Eskola horietako asko ghettiza-zio eta desprestigio prozesu batean sartu dira; autoktonoek

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

89

Page 16: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

abandonatu egin dituzte eta ia-ia etorkinen seme-alabaksoilik joaten dira bertara. EAEko hiriburuetan badaude ho-rrelako hainbat kontzentrazio artifizial —edo «ghetto», mo-du grafikoan esateagatik—.

Ana Eizagirrek, BIGE Gurasoen Elkarteko lehendakariak,azaltzen zuen elkartearen kezka Bilboko A ereduko eskolabatzuetako etorkinen kontzentrazioak direla eta; halaberazaltzen zuen EAEn hezkuntza sistemak ez dituela aintzathartzen bere baitan dituen atzerriko umeen hizkuntza etahezkuntza eskubideak: «Eskolan plaza eskainita bakarrik ezzaizkie bermatzen beren eskubideak»11.

Izan ere, badago aurre galdera bat, aipatu ez duguna bainatestu honetan zehar inplizitu dagoena: ba al dauzkate edoeduki behar al dituzte etorkinen seme-alabek autoktonoenseme-alabek dauzkaten eskubide berberak hezkuntzari dago-kionez? Eskubiderik daukate pentsatzeko eskolak haiei eskai-ni behar diela —behintzat idealki— autoktonoen seme-alabeieskaintzen dien gauza bera? Badirudi galderak, horrela plan-teatuta, erantzun bakarra izan ahal duela; arazoa da etorki-nen eskolatzeari buruzko planteamendu batzuek agerian uz-ten dutela praktikan kontrakoa dagoela indarrean, askotan.

Eta administrazioari erraza zaio familia etorri berriei hez-kuntza kalitate gutxiago eskaintzea. Etengabe gertatzen da,adibidez, hiriburuetako eskolatze batzordeek etorkinen se-me-alabak A ereduko «ghettoetara» bidaltzea. Eta esperien-tziak esaten digu familiak ez direla kexatzen, ez dutela admi-nistraziora jotzen haien eskubideen errespetua exijitzera. Fa-milia etorkinen isiltasuna iker daiteke: ezjakintasuna?, bel-durra?, iguripen baxuagoak?... Ez dugu uste, baina, isiltasunhori uler daitekeenik familien asebetetze maila altua balitzbezala, nahiz eta administrazioak horrela ulertu nahi izan.

Azpiatal hau bukatzeko, gogoratu behar dugu zer gertatzenden bi eredu dauzkaten eskoletan (berdin zeintzuk diren:A/B, A/D edo B/D). Autoktono ez ijitoek joera daukate haie-tako batera joateko eta autoktono ijitoek eta etorkinen se-me-alabek bestera. Lehenengora joango diren umeen fami-

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

90

Page 17: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

liek kultura maila altuagoa daukate, gizartea eta hezkuntzasistema hobeto ezagutzen dituzte edota haien seme-alaben-tzako lan eta hezkuntza espektatiba altuagoak dauzkate. Bi-garrenean ume gehiago topatuko ditugu ezaugarri horiek ezdituztenak. Horrela eskolak gizarte klaseen bereizketa isla-tzen du eta, aldi berean, gizarte klaseak etorkizunerako erre-produzitzen eta sakontzen laguntzen du. Argi dago ume ba-tzuk eta besteak ez direla eskolatik ateratzen gizarteratzekogaitasun berberarekin.

Ereduen bitartezko banaketa gertatzen ari da hainbat au-zotan. Kohesioari dagokionez ere, ondorioak dauzka ho-rrek; alegia, ez da gauza bera gela berberak konpartitzea edoez. Zein da curriculum ezkutua edo inplizitua, hau da, ba-naketa horren bidez ikasleak jasotzen ari diren mezua?

Euskara ez ikasteak ondorioak dauzka

Hainbat etorkinen seme-alabak ez dira, beraz, euskaraikasten ari. Horrek ondorioak dauzka epe erdira. Hasteko,gizarte honetan, ume batek eskola uzten badu bi hizkuntzak(euskara eta gaztelania) jakin gabe, ume horrek ez ditu bes-teek dituzten aukerak izango, ez lan munduan aritzeko ez,oro har, gizartean integratzeko. Eta hori gero eta gehiagonabarituko da etorkizuneko gizartean. Esan beharrik ez da-go, bestalde, Euskal Herriko kultura aberastasunaren zatihandi bat galduko duela.

Bestalde, etorkinen seme-alabek euskara askoz gutxiagojakitea autoktonoek baino, kopuru erlatiboetan, mesfidan-tza eta liskar iturri izan daiteke etorkizunean populaziomaila horien artean. Parekotasun eza horrek ez du gizartekohesioa bultzatuko.

Ikasle horrek euskara geroago ikasi nahi badu, ordainduegin beharko du zerbitzu hori. Egun, eskolaz kanpoko eus-kalduntzea (euskaltegien edo dena delakoaren bidez) ez bai-ta dohainik. Herrialde batzuetan neurriak hartu dituzte etadoaneko ikastaroak eskaintzen dituzte, baina ez da nahikoa.

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

91

Page 18: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

Iritsi berrientzat oztopoak

Lehen esaten genuen bezala, harrera gizartearen egoerasoziolinguistikoaren konplexutasunak oztopoak ezartzendizkio euskararen ikaskuntzari. Are gehiago jakinda euska-raren geografia eta immigrazioaren geografia ez direla gain-jartzen. Xabier Aierdik azaltzen duenez12, etorkin gehienakeuskararen dentsitate tasa txikiko eremuetan kokatzen dira(%38,8 Bilbo Handian dago erroldatuta, %18,4 ArabakoLautadan eta %15 Donostialdean). Lau etorkinetik hiru hi-riburuen eskualdean bizi dira eta eskualde horietan ez dagoeuskaldun nahiko etorkinak euskarara inkorporatzeko. Aier-diren hitzetan:

[...] etorkinak ez du hizkuntzaren bidez jakingo hizkuntzapropioa duen lurralde batean kokatua dagoela. Horrelakoinformazioa egitura gainlinguistikoetatik, batez ere politika-ren eremutik, etor lekioke. Faktore hau garrantzitsua da, ze-ren euskara eta immigrazioaren ekologiak bat ez datozeneanukipenak gertaezinak dira eta hizkuntz inkorporazioa ob-jektiboki zaildua geratzen da.

Baina hori ez da oztopo bakarra. Ume eta gazte iritsi be-rriek asko ikasi behar dute harrera gizartean eta ez daude,batzuetan, baldintza onenetan. Lehenago azaltzen genuenez,gerta daiteke adin handi batekin eskolatzea (eta beraz urtegutxi gelditzen zaizkie hezkuntza sisteman egoteko); gertadaiteke ikasturtea hasita eskolatzea; curriculum maila des-berdina izatea; bertako eskolaren ohiturak ez jakitea; immi-grazio eta egokitze prozesuak dakarren estresa pairatzea...

Bestalde, bigarren hizkuntzen didaktikaren adituek aspal-di azaldu dute ikasle etorkinek, familiarena ez den hizkun-tza batean eskolatzen direnean, ez dutela ikasten «murgiltzeprograman» («inmersión lingüística»), baizik eta «azpiratzeprograman» («submersión lingüística»), eta gertaera horrenondorioak eskola porrota eta gizarte bazterketa izan daitez-keela.

Murgiltze programetan, gehiengoaren hizkuntza hitz egi-ten duten umeek hizkuntza gutxitu bat ikasten dute. Hori

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

92

Page 19: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

da duela gutxira arte euskal eskoletan ia kasu guztietan ger-tatu dena: gaztelaniaz (gehiengoaren hizkuntza, alegia) bai-no ez zekiten umeek euskara ikasten zuten (hizkuntza gu-txitua). Orain, berriz, alderantziz gertatzen da hainbat ikas-lerekin: hizkuntza gutxituen hiztunak dira eta hizkuntzamaioritarioa ikasten dute; azpiratze programan daude, be-raz. Bereberez (edo tamazightez, hizkuntza gutxitu bat) da-kiten ikasleen kasua da: hemen eskolan gaztelaniaz (gehien-goaren hizkuntzan) matrikulatzen dira. Eta baita ere euska-raz matrikulatzen badira ere: kontuan hartu pertsona haien-tzat eskolako hizkuntzak (euskarak ere) badaukala bertangizarte estatus bat, haien hizkuntzek ez daukatena.

Izan ere, gure testuinguruan, etorkinen hizkuntza guztiakdira gutxituak nahiz eta jatorrizko herrialdeetan gutxituakez izan (arabiera ez da minorizatua Marokon edo Algerian,baina hemen ez da eskolan lantzen, ez du prestigiorik ez ba-liorik jatorrizko taldeetatik kanpo...). Egoera horretan gertadaiteke umeek familia hizkuntza galtzea, hau da, eskolakohizkuntzak lehenengo hizkuntza ordezkatzea; eta hori mur-giltze ereduan ez dagoen arriskua da.

Eskola, bestalde, ez da elebiduna ikasleen hizkuntzetan; iri-tsitako umeen %40k gutxi gorabehera (Hispanoamerikatiketorri ez direnek) ez dute komunikazio hizkuntzarik irakas-leekin; irakasleak ez du umea ulertzen familiaren hizkuntzahitz egiten duenean. Egoera hori berria da bertako eskolan.Horrekin lotuta, ez dugu zerbait ahaztu behar: irakasleakikaslearen hizkuntza ez jakiteak esan nahi du ez dakiela zeinzailtasun aurkituko dituen umeak hizkuntza(k) berria(k)ikasteko prozesuan (hitz egiten duen eta ikasi behar duenhizkuntzaren egituren artean dauden desberdintasunak dire-la, haien artean dagoen distantzia fonetikoa dela...).

Ez da posible, jakina, irakasleek umeen hizkuntzak ikas-tea, baina bai neurri batzuk hartzea, adituek gomendatzendituztenak: umeen hizkuntzak esplizituki estimatzea, haienizenak zuzen ahoskatzea, ikasleen hizkuntzen oinarrizkoezaugarriak jakitea, familiei komunikatzea garrantzitsua de-

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

93

Page 20: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

la haien hizkuntza hitz egiten eta ahal duten heinean lan-tzen jarraitzea...

Hizkuntzaren ikaskuntza garrantzi handiko kontua da: es-kolako hizkuntzan umeak daukan konpetentzia eta eskolaarrakasta lotuta daude. Ignasi Vilak azaltzen duenez13:

Ikasle etorkinen eskola porrota beraien egoera sozio-ekono-miko eta kulturalarekin eta duten eskolako hizkuntzarenmailarekin lotuta dago. Bi eragile nagusi horiez gain, eragi-na izan dezakete emaitza akademikoetan aurretik dakarreneskolatze mailak, Haur Hezkuntzan aritu izanak edo ez, gu-rasoen hezkuntza mailak... [...] Hezkuntza sistemak zilegiegin beharko du ‘eskola-hizkuntza’ edo ‘eskolako hizkuntzaformala’ ikasle guztiek ongi menperatzea [...]. Hainbat iker-ketak baieztatu baitute, egoera sozio-ekonomiko on eta hez-kuntza espektatiba positiboetako ikasle atzerritarren emaitzaakademikoetan ere, hizkuntza hori ez menderatzeak eraginakademiko negatiboa duela.

Ikerketek frogatu dutenez, ez da gauza bera hizkuntzaikastea patioan edo kalean lagunekin solasean aritzeko etaeskolako hizkuntzan konpetenteak izatea. Lehenengo kon-petentzia bi urtetan gara daiteke. Hizkuntza akademikoankonpetentzia lortzeko, berriz, testu akademikoak ulertzeneta lantzen ahalbidetzen duena eta eskolako edukiak ikastenerrazten duena, bost urtetik zazpira dira beharrezkoak, edoare gehiago14. Horrek esan nahi du beharrezkoa dela ikasleeierrefortzua ematea haien hizkuntza-ikaskuntza prozesuan,ez soilik hasieran eta hilabete batzuetan, baizik eta askoz lu-zeago izango den denbora tarte batean. Baina batez ere esannahi du ikasle batzuek —hamar urtetik gorakoek— ez dute-la astirik izango eskolako hizkuntzaren ikaskuntza eskolanosatzeko eta emaitzak jasotzeko. Eta are gutxiago hemen bihizkuntza ikasi behar dituzten umeek.

Gaztelaniaren lekua

Euskararen ikaskuntza izan dugu gure mintzagai nagusia,baina Hego Euskal Herrian eskolak gaztelania ere lantzekoardura du, jakina. Euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofi-

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

94

Page 21: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

zialak eta ikasleek biak ondo jakiteak izan behar du eskola-ren helburua. Eta gaztelania landu beharko du baita ikaslegaztelaniadunekin ere, hizkuntzaren maila akademikoa etaformala eskuratzeko (kalean eta familian ikasten den mailainformalaz gain). Eta bereziki landu beharko du familiagaztelaniaduna ez daukaten umeekin, ikusita ume horienukipena gaztelaniarekin mugatuagoa izan daitekeela.

Gaztelaniarekin lotuta, ume nagusien eskolatzeaz ere hitzegin behar da. Alegia, zein hizkuntzatan eskolatu euskal hez-kuntza sisteman 12 urte baino gehiagorekin sartzen direnikasleak, kontuan hartuta ikasle horien ezaugarriak, haiennahiak eta proiektuak, eskolan egoteko geratzen zaizkien ur-teak... Izan ere, nola eskolatu gazte senegaldar bat —dema-gun—, Bilbora hamahiru urterekin heldu berria, eskolan hi-ru urte baino ez bazaizkio geratzen, epe argi eta garbi eznahikoa bi hizkuntza ofizialetan konpetentzia lortzeko? Gaiatabua da hezkuntza foro euskaltzaleetan, baina hausnarketaserioa egin beharko dugu gaztetxo horientzat errealista etaposible denaren izenean. Dilema zaila da, gainera, gaztela-niaz eskaintzen den hezkuntza publikoa gero eta ghettiza-tuagoa dagoelako; eta ikasle batzuentzat gaztelaniazko esko-latzea proposatzeak esan nahi du batez ere etorkinak dau-den ikastetxeetara eramatea. Hezkuntza Sailak aurkeztuduen eredu bakarra ezartzen bada azkenik, erabaki beharkoda zein trataera emango zaien aipatutako ikasleei.

Ez daukagu lekurik orrialde hauetan etorkinen hizkun-tzen gaian sakontzeko. Gogoratu nahi dugu, baina, AminMaalouf-ek proposatutako hitz gakoa: elkarrekikotasuna.

Bestearen bila konbikzioz joateko, besoak irekita eta buruaaltxatuta eraman behar ditugu, eta besoak irekita eramatekomodu bakarra da burua altxatuta eramatea. Egiten duenurrats bakoitzarekin pertsonak sentitzen badu bereak trai-zionatzen ari dela, bere burua traizionatzen ari dela, bestea-renganako hurbilpena gaiztotuko da. Bere hizkuntza ikastenari naizen hiztunak ez badu nirea errespetatzen, bere hiz-kuntza hitz egitea ez da izango nire aldetik irekiera keinubat, basailutza eta mendekotasun keinua baizik.15

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

95

Page 22: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

Zentzuzkoa dirudi irakurritakoak; etikoa eta estrategikoauztartzen ditu. Izan ere, gure pertzepzioaren arabera, ez di-ra gutxi euskaldunen artean jarrera abegikorra eta estimuesplizitua adierazten dutenak etorkinen hizkuntzekiko, bai-ta hezkuntza munduan ere. Eta eskolan modu askotara agerdaiteke estimu hori: ikasle bati bere izena polita dela esatea,bere jatorrizko hizkuntzan irakurritako zerbait interesgarriairuditu zaigula aipatzea... Finean, hori da Maalouf-ek azal-tzen duen adeitasuna geure hizkuntza ikasten ari den ikas-learen hizkuntzarekin.

Baina zer gertatzen da pertsona horren hizkuntza gaztela-nia denean? Badirudi orduan jarrera positiboa azaleratzeazailago egiten zaigula euskaltzale batzuoi. Arrazoiak daudezailtasun horretarako, noski, eta ulergarriak dira gure hiz-kuntza gutxituaren egoeratik abiatuta. Eta aldi berean go-goratu beharko dugu, besteak beste, ume etorkinen artean%60 hispanoamerikarrak direla eta gehienen familia hiz-kuntza gaztelania dela. Mereziko dute ume horiek haienhizkuntzarekiko Maalouf-ek aldarrikatzen duen abegikor-tasuna eta elkarrekikotasuna? Eta, bidenabar, mereziko du-te bertako elebakar gaztelaniadunek? Hemen ere badaukaguzer aztertu, kasu honetan barrura begira batez ere.

Dudarik ez, euskal munduan bioaniztasuna areagotu daimmigrazio berriarekin: azal koloreak, janzkerak, ohiturak,sinesmenak... Egoera linguistikoari dagokionez, nabarmenada gure herrialdea pasatu dela elebiduna (euskara eta gazte-lania/frantsesa) izatetik eleanitza izatera (aurrekoak gehietorkinekin iritsi diren hizkuntza guztiak: arabiera, fula, ta-mazight, errumaniera, portugesa, soninkera...). Horrek au-kera berriak ekartzen dizkigu eta baita oreka berriak bila-tzeko beharra ere.¶

IMMIGRAZIOA ETA EUSKARA: GOGOETARAKO ZENBAIT GAI

96

Page 23: Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai

1. Sami Naïr: «Cinco ideas falsas sobre la inmigración en España», El País,2002-05-16.

2. Lluís Maruny eta Mónica Molina (2001): «Identidad sociocultural yaprendizaje lingüístico. El caso de la inmigación», Textos 26: 55-64, 62. or.(Itzulpena nirea da).

3. Carme Junyenti Malores Etxeberriak egindako elkarrizketan (Argia,1980. zkia., 2005-02-20).

4. Walter Actis (2002): «Extranjería, nacionalidad, extranjería», Mugak 20:23-28, 26. or.

5. Deia, 2004-02-16.6. Ikus Berria, 2007-09-11.7. Ibidem.8. STEE-EILAS: Kulturarteko eskolaren erronkaren aurrean, Kontseilu Na-

zionala, Bilbo, 2006-04-01.9. Berria, 2005-04-05.10. Ibidem.11. Berria, 2005-05-05.12. Xabier Aierdi (2006): «Euskal Autonomia Erkidegora datozen etorki-

nen hizkuntz eta kultur integraziorako bideak», Hizkunea (www.euska-ra.euskadi.net).

13. Ignasi Vila (2005): «Maila soziokulturala edota hizkuntzen ezagutzarikeza?», Hik Hasi 103: 26-28, 28. or.

14. Ikus, adibidez, Ignasi Vila, Carina Siqués eta Teresa Roig (2006): Llen-gua, escola i immigració: un debat obert, Bartzelona, Graó, 95-131.

15. Amin Maalouf (1999): Identidades asesinas, Madril, Alianza, 57-58. or.(Itzulpena nirea da).

IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN AMELIA BARQUIN

97