...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7....

20

Transcript of ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7....

Page 1: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,
Page 2: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

Edizioa: 20010eko urria

© IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate PublikoaUrkixo zumarkalea 36, 6. 48.011 Bilbotel.: 94 423 07 43 • Faxa: 94 423 59 00www.ihobe.net

Argitaratzaileak:Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate PublikoaIngurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza SailaEusko Jaurlaritza

Diseinua: Eñutt Comunicación

Itzulpena:Mara-Mara Taldea

Dokumentu hau % 100 paper birziklatuan inprimatu da%100 Birziklatua

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

www.ihobe.net

Page 3: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

AURKIBIDEAEUsKAl EnpREsAREn EtoRKIzUnAREKIn KonpRomEtItUtA .............................................04

2010-2014 EKoERAgInKoRtAsUn pRogRAmA EUsKAl EnpREsAn .....................................06 EnpREsA EzBERDInAK, hElBURU EzBERDInAK .....................................................................08 EtEak ekinean ................................................................................................................10 teknologia garbiak .........................................................................................................10 Ingurumen-lidergoa .......................................................................................................11

pRogRAmAREn ABAntAIlAK, EnpREsEntzAt .........................................................................11

pRogRAmAREn tREsnAK .............................................................................................................12 1. Ingurumenari buruzko informazio-tresnak .............................................................13 2. Ekintzarako trebakuntza-tresnak .............................................................................14 3. Enpresa-erabakiak eta erabaki teknologikoak hartzeko laguntza-tresnak .........15 4. Ingurumen-ekintzetarako tresnak ...........................................................................16 5. Ingurumen-gidak eta metodologiak aplikatzeko laguntza-tresnak ......................16 6. Errekonozimendurako laguntza-tresnak .................................................................17 EKoERAgInKoRtAsUn pRogRAmAKo pRoIEKtUAREn hElBURUAK EtA ADIERAzlEAK 18

nolA pARtE hARtU ........................................................................................................................20

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 3

Page 4: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

EUsKAl EnpREsAREn EtoRKIzUnAREKIn KonpRomEtItUtA

“2010-2014 aldirako Euskal Enpresarako Ekoera-ginkortasun Programa duela 20 urte baino ge-hiago hasitako konpromisoaren eta ahaleginaren historia da. Euskadiko enpresek ingurumenaren aldagaia pixkanaka maila estrategikora erama-teko ibilbidean ikasitako ikasgaien emaitza da, eta euskal administrazio publikoaren konpro-misoa erakusten du berori posible egitean, ad-ministrazioak eskainitako zerbitzu ekarpenek erraztu baitute euskal industria saretik eskema iraunkorragoetara igarotzea.

Historia horrek, gainera, etorkizunera begi-ratzen du, non ezin hobeki ahokatzen baitira

puzzleko pieza guztiak. Programaren txertake-taren oinarrian helburu komun bat dago: bai enpresak eta bai administrazio publikoa indar-tuta ateratzea egungo krisi egoeratik, sortzen diren aukera guztiak baliaturik. Eginbide horrek eragile publiko eta pribatuen ahalegin parteka-tua eskatzen du ondorengo erronka garrantzitsu honetan: ingurumen faktorea funtsezko elemen-tutzat hartzea enpresen lehiakortasunerako.

Euskal enpresa sareak aurretan dituen ingu-rumen desafioak askotarikoak dira. Arau eta merkatu erronkez ari gara. Orain sekula baino premiazkoagoa da honako mezu hau argi eta

4 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 5: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

garbi zabaltzea: euskal enpresak ez dio bakarka aurre egiten esandako erronka horiei, aldiz, eus-kal Administrazioak, oro har, eta nik ordezka-tzen dudan Sailak, bereziki, erabakitasunez hari laguntzeko prest gaude, jarrera proaktiboz eta auziari eraginkortasunez heltzeko beharrezkoak diren baliabideak bideratuz.

«2010-2014 aldirako Euskal Enpresarako Ekoera-ginkortasun Programa»k gauzatu du eginkizun hori, enpresa parte-hartzaileek ekintza-konpro-miso zehatzak hartzearen bitartez, dokumentu honetan jasotzen diren ekimen eta dinamika be-rritzaileak inplementatuz lortuko direlarik.

Euskadiko eragile ekonomikoen eta erakundeen arteko erantzukidetasuna eta lankidetzea gil-tzarriak izango dira Programak ibilbide baliaga-rria eta onuragarria izan dezan euskal gizarte osoarentzat. Horregatik, bat-egite eta hitzarmen formularen bidez kudeatuko da Programa.

Gaur eta hemen, ekiteko unea heldu da. Jauzi kualitatiboa egitea espero dugu konpromiso eta ahalegin historia honetan, era horretan, Euska-diren eraldaketa lehiakorraren alde eginez eta herrialde iraunkorragoa bultzatuz, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik.

Pilar Unzalu Pérez de EulateIngurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaEusko Jaurlaritza

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 5

Page 6: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

2010-2014 EKoERAgInKoRtAsUn pRogRAmA EUsKAl EnpREsAn

6 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 7: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

2010-2014 EKoERAgInKoRtAsUn pRogRAmA EUsKAl EnpREsAn

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak “2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan” proiektua prestatu du. Ekimen horren helburuetako bat da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen ingurumen-jarduerak gehitzea. Horri esker, enpresa horiek abantailak izango dituzte, lehiakortasunaren ikuspuntutik, Europan sortzen ari diren etorkizuneko merkatu berdeetan.

“2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan” proiektuak administrazio publikoaren eta enpresen artean banatzen du ardura, eta enpresek zein administrazio-ak ingurumena hobetzeko ekintzak egiteko konpromisoa adierazi dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden mota eta sektore guztietako enpresek har dezake-te parte programa horretan, haien tamaina edozein delarik ere.

“Enpresa lehiakortasuna

ezin da planteatu Ingurumenarekiko

konpromisotik at (patxi lópez,

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria)

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 7

Page 8: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

EnpREsA EzBERDInAK, hElBURU EzBERDInAK

8 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 9: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

“2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan” proiektuak hiru jardunbi-de ditu: ETEak ekinean, Teknologia garbiak eta Ingurumen-lidergoa, proiektu barruko enpresek garatzen dituzten jarduerei ingu-rumen- eta merkatu-balioa emateko sortuak hirurak.

Merkatu berdeak %125 haziko dira

2007tik 2020ra bitartean (Alemaniako

gobernua)

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 9

Page 10: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

tEKnologIA gARBIAK

EtEAK EKInEAn

Demostrazio-proiektuei eta industria-prozesuak hobetzeari emandako laguntzaren bitartez, industriatan Teknika Eskuragarri Hobeak (TEH) arinago ezartzea da helburua.

“Teknologia garbiak” ildoak Teknika Eskuragarri Hobeak identifikatu, definitu eta hedatzen ditu euskal enpresan, hartara inbertsio teknologikoak lege-baldintzak gainditzeko eta

horiei aurrea hartzeko. Diru-laguntzak ematen dizkie ekimen teknologiko berritzaileenei eta horiek merkaturatzeari.

Ildo hori hauei zuzenduta dago, nagusiki: produktibitate eta ingurumen-errendimendu handiagoa lortzeko prozesua hobetu eta berritu nahi duten eta teknologia-kutsu handia duten industriei.

Lan-ildo horren bitartez, EAEko ETE eta MikroETE mobilizatu nahi dira, CO2 emisioak murrizteko plan bat ezarriz eta baliabide materialak aurreztuz joka dezaten.

EAEko erakunde laguntzaileei esker, ETEetan eta MikroETEetan baliabideak eta inpaktuak aurreztea bultzatzen da, enpresa-mota horien ezaugarriei egokitutako tresna errazen bidez.

ETEak Martxan programa, gainera, ingurumena kudeatzeko sistema ziurtatu bat duten euskal enpresetan eraginkortasunez zabaldu nahi da.

Ildo hori hauei zuzenduta egongo da, hasieran: dagoeneko ingurumenaren kudeaketa-sistema bat duten industria txikiei, zerbitzu-enpresei, saltokiei eta enpresa eta erakunde publikoei.

10 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 11: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

IngURUmEn-lIDERgoAHorren asmoa da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren bezeroen beharrei aurrea hartzea, merkatuak aintzatesten dituen produktu eta zerbitzu berdeak proposatuz.

Bere zerbitzuek aldez aurreko ezaguera eta eduki estrategikoak ematen dituzte, eta, horri esker, enpresek kontuan izango dute ingurumen-aldagaia erabakiak hartzean.

Horretarako, adituen ezagutza eskuratzen eta kudeaketarako metodologia eta teknikak txertatzen

lagunduko du. Gainera, produktu eta zerbitzu hauen eskaera errealagoak sustatuko ditu, erosketa eta kontratazio publiko berdearen bitartez.

Ildo hori hauei zuzenduta dago, nagusiki: lehiako-rrak izateko funtsezko aldagai gisa ingurumen-faktorea duten enpresei (arkitektura-enpresak, ingeniaritza-enpresak, enpresa-sustatzaileak, produktua eta I+G diseinatzen dituzten taldeak, eta, oro har, sektore publikoa).

• ETEentzat berariaz diseinatutako metodologiak helaraztea.

• Produktibitatea eta ingurumen-errendimendua hobetzea.

• Interes estrategikoa duen ingurumenari buruzko informazioa eskura izatea.

• Ingurumen-irizpideak ematea, garatzen ari den produktu eta zerbitzu jasangarrien merkatuari buruzko erabakiak hartzeko.

• Ingurumen-gaietan trebatzea eta ezagutza espezializatua jasotzea.

• Aholkularitza-tresnak.

• Enpresek egindako ahalegina gehiago aintzatestea, eta horri buruz gizarteak duen iritzia hobetzea.

pRogRAmAREn ABAntAIlAK, EnpREsEntzAt

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 11

Page 12: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

pRogRAmAREn tREsnAK

12 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 13: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

IngURUmEnARI BURUzKo InfoRmAzIo-tREsnAK

1

Zerbitzu honek ingurumenarekin zerikusia duten enpresako eremu guztiei buruzko informazioa eskaintzen du: egun aplika daitekeen legeria, ingurumen izapideak, tresna teknikoak, kudeaketarako eta ingurumen portaera hobetzeko gida praktikoak, eraginak murrizteko neurri eta kasu praktikoak, legeria berria eta etorkizunerako erronkak.

Euskadiko 40 enpresak EmAs

erregistroa daukate

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 13

Page 14: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

2 EKIntzARAKo tREBAKUntzA-tREsnAKOztopo operatiboak gainditzera eta ingurumen arazoak konpontzera bideratutako zerbitzua da. Talde txikietan dinamikoki parte hartzeak esperientziak partekatzeko eta modu eragin-korragoan ikasteko aukera ematen du.Bi modutara aplikatzen da: adituei jakintza aurreratua transferitzeko ikastaro ekimen berritzaile baten bitartez eta tailer eta lan jardunaldiak oinarri dituen trebakuntza teknikoaren bitartez.

• Lan-tailerrak: enpresek normalean izaten dituzten gakoak, oztopoak eta zailtasunak ze-rrendatzen dira hor, eta, ariketa praktikoen

bidez, arazo jakin batzuetarako proposamenak edo konponbideak aztertzen dira.

• Ikastaroa, metodologia eta tresna aurreratue-nak ikasteko. Hor, ikasitakoa praktikan jartzen da, enpresa bakoitzaren beharrei egokitutako proiektu-kasu praktiko bat eginez. Proiektuan aldeko balorazioa lortzen duten parte-hartzaile guztiek aprobetxamendu-ziurtagiria jasoko dute.

• Zuzeneko laguntza, enpresek ingurumen-gaietan trebatzeko dituzten beharrak biderat-zeko. Aholkulari aditu batek zuzenduko du, eta haren eskutik ingurumen-gaietan trebatzeko plan bat jasoko du enpresak, emaitza gisa.

14 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 15: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

3 EnpREsA-ERABAKIAK EtA ERABAKI tEKnologIKoAK hARtzEKo lAgUntzA-tREsnAK

Erabaki estrategikoetan eta inbertsio berri baten, prozesu-aldaketaren, produktuaren garapenaren eta abarren arriskuak murrizten laguntzeko bideratua. Horren bidez, Ihobeko aholkulari aditu bat eduki dezakezu lau orduz. Zure erabakian eragina izan dezaketen ingurumen-aspektu legegileei eta merkatukoei buruz aholkatuko zaitu hark.

Zer hartzen du barne:

• Ihoberen Ingurumen Behatokirako sarbi-dea: nazioarteko eta gure inguru hurbileko

nobedadeak —legeriaren garapenei, ingu-rumen-politikei, ezagutza berriei, produktu-zerbitzuei eta merkatuei buruzkoak— eta beste enpresa batzuek ezarritako jardunbide egokiak ezagutzeko aukera ematen du. UNE ex 166006 arauak egiaztatutako lehenengoa da, pertsonalizatua, eta informazio-bilaketak ad hoc eskatzeko aukera ematen du.

• Enpresa-erronkei eta aukerei buruzko to-paketak: nazioartean ingurumen-emaitza onenak izan dituzten esperientzia berritzai-leenak trukatzen dira.

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 15

Page 16: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

5 IngURUmEn-gIDAK EtA mEtoDologIAK AplIKAtzEKo lAgUntzA-tREsnAK

Nazioartean izan diren esperientzietan ingurumen-emaitza onenak izan dituzten ingurumen-teknika eta -metodo berritzaileak euskal enpresetan aplikatzea eta baliozkotzea, Ihoberen zuzeneko segimenduarekin.

• Ingurumena kudeatzeko sistemak (EMAS, ISO 14.001, Ekoscan).

• Ekodiseinua, UNE 150.301 araua.

• Ekoetiketatzea eta produktuaren ingurumen-aitorpena.

• Erosketa berdea eta balio-katea.

• Eraikuntza jasangarria.

4 IngURUmEn-EKIntzEtARAKo tREsnAK

Ekintza Ekoeraginkorra ETEetan eta mikroETEetan aplikatzeko berariaz diseinatutako metodologia bat da. Horri jarraiki, ingurumenari lotutako inben-tario txiki batetik abiatuz, baliabideak aurrezteko eta CO2 isuriak murrizteko neurri errazak ezart-zera bideratutako ekintza plan bat planteatzen da.

• Epe laburrean ikus daitezkeen emaitza ekonomikoak eta ingurumenekoak.

• Ihobek homologatutako adituen laguntza teknikoa.

• Aholkulariaren kostuaren %50 Ihobek ordainduko du.

16 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 17: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

6 ERREKonozImEnDURAKo lAgUntzA-tREsnAK

ingurumenaren alderdi berritzaileak, transferi-garriak edo emaitzei dagozkienak nabarment-zeko aholkularitza aditua, aintzatespen publiko sendoen esparruan; esaterako:

• Enpresaren Europako Ingurumen Sarietara eta antzeko deialdietara aurkeztea.

• Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) egiaztatu bat duten enpresen datu-basea.

• www.productosostenible.net webgnuean sustatua izatea.

• Administrazio publikoaren aintzatespen-ekitaldi ofizialak.

Ekodiseinuko ziurtagiria daukaten

enpresen % 60 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 17

Page 18: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

EKoERAgInKoRtAsUn pRogRAmAKo pRoIEKtUAREn hElBURUAK

18 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan

Page 19: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

EKoERAgInKoRtAsUn pRogRAmAKo pRoIEKtUAREn hElBURUAK

1. Euskadi EBko eskualde liderra bihurtzea, ekodiseinuaren eta ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzen.

2. Enpresa-egituran teknologia garbiagoen era-bilera bultzatzea eta sustatzea.

3. Enpresei produktu eta zerbitzu berde berriak proposatzen laguntzea, eta merkatuak enpre-sa horiek aintzatestea.

4. Ingurumen-baldintza gehiago sartzea, enpre-sen eta administrazioaren erosketen ku-deaketan.

5. Enpresen jarduerak eta emaitzak hedatzea, eta, ondorioz, parte-hartzaileek ingurumena-rekiko egiten dituzten ahaleginen aintzates-pena hobetzea, eta ezagutza partekatzea.

6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan.

7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea.

8. Lehengaien kontsumoa saihestea, eta, hala, dirua aurreztea.

AdierAzleA 2014rako helburuA

Parte hartzen duten enpresak 1.000

Ekodiseinuko enpresa berriak 100

EMAS ingurumen erregistroa duten enpresak 100

Teknologia garbiagoak ezartzen dituzten enpresak 150

Berotegi efektuko gasen (BEG) murrizketa 100.000 Ton

Hondakinak balioztatzea 100.000 Ton

Lehengai kontsumoaren murrizketa 200.000 Ton

2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan 19

Page 20: ...6. Berotegi-Efektua eragiten duten Gasen (BEG) emisioa murriztea Euskal Autonomia Erkidegoan. 7. Enpresek sortutako hondakinen balorizazioa handitzea. 8. Lehengaien kontsumoa saihestea,

“2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan” proiektuak dituen abantailak eta zerbitzuak izan nahi dituzten Euskadiko enpresek bertan parte har dezakete atxikipen-dokumentu bat sinatuz; horren arabera, konpromiso hauek hartzen dituzte:

• Urtero ingurumena hobetzeko jarduera bat egitea, programan definitzen direnen artetik.

• Enpresak egindako ingurumen-jardueraren emaitzak urtero jakinaraztea.

• Izandako esperientzia Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuei zabaltzea eta haiekin partekatzea.

nolA pARtE hARtU

www.ihobe.net

Argibide gehiago nahi izanez gero, ingurumenari buruzko doako informazio-zerbitzura (Ihobe-Line) deitu, 900 15 08 64 doako telefono-zenbakira.Zerbitzu horrek aintzat hartuko ditu zure eskariak, eta zure enpresaren beharrentzat egokiena dena proposatuko dizu.

“2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan” proiektuari buruzko informazio guztia eskura dago Ihoberen —Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa— webgunean, programaren Idazkaritza Teknikoan (www.ihobe.net)

20 2010-2014 Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan