Post on 13-Feb-2020
NOLA TRATATZEN DA?
PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA(PATOLOGIA ANITZEKOA)
Adinak aurrera egin ahala, nahiko ohikoa da pertsona batek zenbait gaixotasun kroniko izatea aldi berean. Hala, ez da arraroa edozein gaixotasun-konbinazio izatea, adibidez, bronkitis kronikoa, diabetesa, arteria-hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak...
Zer da?
MEDIKAZIOAREKIN ZALANTZAK BADITUZU, JARRI HARREMANETANMEDIKUAREKIN EDO ERIZAINAREKIN, BERRIKUSI AHAL IZATEKO!
□ Hartu medikazioa adierazi dizuten moduan.□ Aldian behin berrikusi hartzen duzun medikazioa, eta adierazitako jarraibideak kontuan hartuta, aldera ezazu medikazioaren orri "ofizialean" jasotakoarekin, ondo ari zarela ziurtatzeko.□ Ospitaleratuta egon ondoren edo espezialistarekin kontsulta izan ostean, berrikusi eta egiaztatu aldaketa guztiak.□ "Biltegiratutako" eta dagoeneko hartu behar ez duzun medikazioa gertuen duzun farmaziara eraman behar duzu, akatsak ekiditeko.
GARRANTZITSUA DA lehen mailakoarretako medikuak eta erizainak egindako zainketa- eta jarraipen-plana izatea, bai zurekin eta bai beste espezialitteetako mediku zein erizainekin adostutakoa.
www.osakidetza.euskadi.eus/kronikonprograma
© 2015-2018. Kronik ON Programa - Eusko Jaurlaritza. Eskubide guztiak babestuta. Kronik ON Programaren gaineko informazio gehiago nahi baduzu edo garatutako materiala erabili nahi baduzu, mesedez harremanetan jar zaitez Kronikgune-rekin: kronikgune@kronikgune.org
PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA(PATOLOGIA ANITZEKOA)
JARRI NEUMOKOKOAREN TXERTOA, ETA GRIPEAREN AURKAKOA URTERO
□ Orain arte agertu ez den min handia duzunean, bereziki toraxaren edo abdomenaren aldean.□ Nekeak, itolarriak eta aire-gabeziak gora egitea egonean zaudenean.□ 38 gradutik gorako sukarra, edo sukarra hotzikarekin.□ Zorabioak izatea, nahasita egotea edo erdi lo geratzea.□ Indar gutxiago izatea gorputz-adarren batean, zutik egoteko ezintasuna, ahoko ertza desbideratzea edota hitz egiteko zailtasunak.□ Odola gorozkietan, gorakoan edo gernuan.□ Likidoak hartzea galarazten duen gorakoa, 24 ordu baino luzaroago.□ Pixarik ez azken 24 orduetan.
NOIZ DEITU BEHAR DIOT MEDIKUARI EDO ERIZAINARI?�
□ Txertoa eraginkorra da gaixotasuna prebenitzeko.□ Komeni zaizu gripea EZ izatea, zure kasuan errazago konplika daitekeelako.
Zalantzarik izanez gero, edo informazio gehiago behar izanez gero, joosasun-arloko profesionalarengana edo Osasun Aholkura (telefono zenbakia: 902 20 30 50).