PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA (PATOLOGIA ANITZEKOA) · 2018-07-27 · PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA...

2
NOLA TRATATZEN DA? PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA (PATOLOGIA ANITZEKOA) Adinak aurrera egin ahala, nahiko ohikoa da pertsona batek zenbait gaixotasun kroniko izatea aldi berean. Hala, ez da arraroa edozein gaixotasun-konbinazio izatea, adibidez, bronkitis kronikoa, diabetesa, arteria-hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak... Zer da? MEDIKAZIOAREKIN ZALANTZAK BADITUZU, JARRI HARREMANETAN MEDIKUAREKIN EDO ERIZAINAREKIN, BERRIKUSI AHAL IZATEKO! Hartu medikazioa adierazi dizuten moduan. Aldian behin berrikusi hartzen duzun medikazioa, eta adierazitako jarraibideak kontuan hartuta, aldera ezazu medikazioaren orri "ofizialean" jasotakoarekin, ondo ari zarela ziurtatzeko. Ospitaleratuta egon ondoren edo espezialistarekin kontsulta izan ostean, berrikusi eta egiaztatu aldaketa guztiak. "Biltegiratutako" eta dagoeneko hartu behar ez duzun medikazioa gertuen duzun farmaziara eraman behar duzu, akatsak ekiditeko. GARRANTZITSUA DA lehen mailako arretako medikuak eta erizainak egindako zainketa- eta jarraipen-plana izatea, bai zurekin eta bai beste espezialitteetako mediku zein erizainekin adostutakoa. www.osakidetza.euskadi.eus/kronikonprograma © 2015-2018. Kronik ON Programa - Eusko Jaurlaritza. Eskubide guztiak babestuta. Kronik ON Programaren gaineko informazio gehiago nahi baduzu edo garatutako materiala erabili nahi baduzu, mesedez harremanetan jar zaitez Kronikgune-rekin: [email protected]

Transcript of PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA (PATOLOGIA ANITZEKOA) · 2018-07-27 · PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA...

NOLA TRATATZEN DA?

PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA(PATOLOGIA ANITZEKOA)

Adinak aurrera egin ahala, nahiko ohikoa da pertsona batek zenbait gaixotasun kroniko izatea aldi berean. Hala, ez da arraroa edozein gaixotasun-konbinazio izatea, adibidez, bronkitis kronikoa, diabetesa, arteria-hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak...

Zer da?

MEDIKAZIOAREKIN ZALANTZAK BADITUZU, JARRI HARREMANETANMEDIKUAREKIN EDO ERIZAINAREKIN, BERRIKUSI AHAL IZATEKO!

□ Hartu medikazioa adierazi dizuten moduan.□ Aldian behin berrikusi hartzen duzun medikazioa, eta adierazitako jarraibideak kontuan hartuta, aldera ezazu medikazioaren orri "ofizialean" jasotakoarekin, ondo ari zarela ziurtatzeko.□ Ospitaleratuta egon ondoren edo espezialistarekin kontsulta izan ostean, berrikusi eta egiaztatu aldaketa guztiak.□ "Biltegiratutako" eta dagoeneko hartu behar ez duzun medikazioa gertuen duzun farmaziara eraman behar duzu, akatsak ekiditeko.

GARRANTZITSUA DA lehen mailakoarretako medikuak eta erizainak egindako zainketa- eta jarraipen-plana izatea, bai zurekin eta bai beste espezialitteetako mediku zein erizainekin adostutakoa.

www.osakidetza.euskadi.eus/kronikonprograma

© 2015-2018. Kronik ON Programa - Eusko Jaurlaritza. Eskubide guztiak babestuta. Kronik ON Programaren gaineko informazio gehiago nahi baduzu edo garatutako materiala erabili nahi baduzu, mesedez harremanetan jar zaitez Kronikgune-rekin: [email protected]

PAZIENTE KRONIKO KONPLEXUA(PATOLOGIA ANITZEKOA)

JARRI NEUMOKOKOAREN TXERTOA, ETA GRIPEAREN AURKAKOA URTERO

□ Orain arte agertu ez den min handia duzunean, bereziki toraxaren edo abdomenaren aldean.□ Nekeak, itolarriak eta aire-gabeziak gora egitea egonean zaudenean.□ 38 gradutik gorako sukarra, edo sukarra hotzikarekin.□ Zorabioak izatea, nahasita egotea edo erdi lo geratzea.□ Indar gutxiago izatea gorputz-adarren batean, zutik egoteko ezintasuna, ahoko ertza desbideratzea edota hitz egiteko zailtasunak.□ Odola gorozkietan, gorakoan edo gernuan.□ Likidoak hartzea galarazten duen gorakoa, 24 ordu baino luzaroago.□ Pixarik ez azken 24 orduetan.

NOIZ DEITU BEHAR DIOT MEDIKUARI EDO ERIZAINARI?�

□ Txertoa eraginkorra da gaixotasuna prebenitzeko.□ Komeni zaizu gripea EZ izatea, zure kasuan errazago konplika daitekeelako.

Zalantzarik izanez gero, edo informazio gehiago behar izanez gero, joosasun-arloko profesionalarengana edo Osasun Aholkura (telefono zenbakia: 902 20 30 50).