NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel

Post on 23-Jun-2015

367 views 1 download

description

Primaberako Liliak

Transcript of NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel

EUSKALKIAKNAFAR - LAPURTERA

SarreraHizkuntzek aldaketak izaten dituzte eta

aldaera nagusi bakoitzari dialekto deritzo. Euskararen dialektoei euskalki deitzen zaie eta bost dira : nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra, mendeb aldekoa eta ekialdekoa. Nik, lehenengoa, hau da, nafar-lapurtarra aztertuko dut ondoren.

Euskalkien sailkapena historian zehar-Louis Lucien Bonaparte printzea: Berak egin zuen

euskalkien lehen sailkapen garrantzitsua. Euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen: mendebaldekoa,

erdigunekoa eta ekialdekoa.

-Koldo Zuazo: Honek euskalkiek izaera dinamikoa daukatela defendatu zuen. Hizkuntzan bi indar daudela: batek batu

egiten du, hizkuntza kohesionatu, baina, aldi berean, beste indar batek aldendu egiten ditu. Horregaitik, 2008an eginiko

ikerketan bost euskalki aztertzen ditu.

Nafar-lapurtarra (Sarrera)Erabilera eremua : Lapurdin, Nafarroa

Beherean eta Goi Nafarroako Luzaide, Urdazubi, eta Zugarramurdi herrietan ere. Euskal Herriaren iparraldean nafar-lapurtarrak du hiztun kopuru handiena.

BilakaeraLapurdiko eta Nafarroa Beherako hizkeren

artean ez zegoen alde handirik, hori dela eta, euskalki honetan berdintzeko joera aspaldikoa

da. Berdintzeko arrazoiak:-Lurralde bien ibilbide bateratua: ekonomian,

elizan…-Geografia ezaugarriak: lurralde laua da, ez dago

hartu emana eragozten duen mendi garairik.

Azken urteetan bi gertakari nabarmendu dira Ipar Euskal Herrian. Alde batetik, euskarak

atzera egin du, baina bestetik, eusten diotenen artean euskararen aldeko eragile indartsuak agertu dira . Horiek, eredu berri bat zabaldu

dute, euskara batua eta nafar-lapurtarra nahasten dituena: Iparraldeko batua.

Literaturaren lehen lekukoakBi eredu bereiz daitezke euskalki honen

tradizioan: - Joanes Leizarraga: Arkaismoz eta

hizkuntza klasikoetako hitzez josia. - Axular: Lapurtera klasikoa deitu

zitzaion eta Gero idazteko erabili zuen. Bere herriko euskaran oinarrituta dago, eta , latinaren egitura batzuk erabiltzen baditu ere, denok ulertzeko modukoa da.

Fonetikako eta fonologiako ezaugarriak

1.- Bokalak Diptongoetako gertakariak. -Aldaketak: ai>ei bezain>bezein ei>oi hogei>hogoi -Laburtzeak ai>i zaitut>zitut

au>u nauzu>nuzu eu>u euri>uri ai>e apaiz>apez

Hiatoetako gertakariak -Bi bokalen artean kontsonante bat sortzea

: herria>erriya

- txandakatzeak: ea> ia bidea>bidia oa<ua

usoarekin>usuarekin ua>ia

famatuaren>famatiaren -zue> -zie duzue>duzie

Bokal txandakatzeak: - o>u txandakatzea kontsonante

sudurkari baten aurrean: honek>hunek ; ongi>ungi

- Asimilazioaren ondorioz : mediku>midiku ; izugarri>izigarri ; dira>dire

- e>i txandakatzen da kontsonante sudurkari baten aurrean : genduen>ginduen

- e>i eta o>u txandakatzeak: gero>gio ; orain >uai

Bokal galtzeak: -Bokal galtzeak hitzaren amaieran eta

barruan gertatzen dira: berandu>berant; balioso>balios

Beste zenbait gertakari: - Frantsesez e mutuz eta kontsonantez

amaitzen diren hitzei –a eransten diote: presidenta, telefona…

- Erdal –on amaiera- oin egiteko joera dute: botoin, arrazoin…

2.- Kontsonanteak Herskariak: Ahostuna b, d, g eta ahoskabeak

p, t, k.

- Bi sailen arteko txandakatzeak: elkarrekin>elgarrekin; gaskoi> kaskoin

- Hitzaren barruko herskari ahostunak galtzea: diagu>diau; badakik>baakik

Txistukariak: 6 dira: s, x, z, ts , tx, tz. Xori>txori; zakur>txakur

Hasperenak . -Hitz hasieran: hil, herri…

- Bokal artean: ahoa, zuhur… -Diptongo eta bokal artean: oihan,

oihal… - Kontsonante hasperendunak: anhitz,

arthoa, zakhurra…

Palatalizazioa : Euskarak dituen hots

palatal ohikoenak: ñ, ll, tt, dd, x, tx. Bi motatakoa izan daiteke palatalizazioa:

- Automatikoa: Hiztunak pentsatu gabe egiten ditu:

Isilik>ixilik; itsu>itxu; indar>inddar; gintuen>ginttuen; mutila>mutilla

- Adierazgarria: Hiztunak nahita egiten du sentimenduak adierazteko. Beltza>beltxa; gizon>gixon

Dardarkariak: Bi dira: r eta rr

- r>d txandakatzea: ireki>ideki

-Bokal artean galdu egiten dira: delarik> delaik; erakutsi> eakutsi.

-Hitza amaierako dardarkariak: Hiru>hirur; lau>laur

Beste gertakari batzuk: - J-ren ahoskera arruntena i

grekoarena da. Jauna, jakin.. - st talde kontsonantikoa rtz edo rz

izaten da: ostegun>ortzegun; bost >bortz; beste >bertze

3.- Morfologia

Deklinabidea: -Ergatiboa(nork): -ek atzizkiaren bidez. Gazteek

erran dute… -Datiboa(nori): -ei, -eri, edo –er atzizkien bidez.

Soldaduer… - Jabego genitiboa(noren): -ain atzizkia. Amain

( amaren) -Soziatiboa(norekin): -kin, -kila, -kilan atzizkiekin.

Zurekila joanen gira. ( zurekin). -Adlatiboa(nora): -ra, -rat, -la, -lat atzizkiak.

Ostaturat jaitsi dira. -Destinatiboa(norentzat): -entzat, -entako, -endako

atzizkiak.Harendako erosi dut ( harentzat). -Ablatiboa (nondik): -(e) tarik atzizkia. Zuetarik

nork ekarri du (zuetatik). - Norabidea adierazteko: -rat/-ri. Gure herria

daramate heriotzeari buruz.

Erakusleak: Absolutiboan ( nor ): hau, hori , hura

( singularrak) eta hauk/hok, hoik, hek ( pluralak)

Ergatiboan ( nork) : hunek, horrek, harek ( singularrak) eta hauiek, hoiek eta hek/ heiek ( pluralak)

Izenordainak: Forma arruntei –haur itsatsiz egiten dira.

Singularrean: Nihaur, hihaur, beraur. Pluralean: guhaur, zuhaur, zuihaur, berak Izenordain hauek bakarrik adiera hartu dute - Izenordain zehaztugabeak nehor ( inor) tankerakoak

dira: nehor, nehork…

- Atzizki eratorleak: Atzizki txikigarria-ño da : begiño, nimiño..

Aditza: - Etorkizuna adierazteko: -en atzizkia.

Eginen dugu - Burutugabea: -iten atzizkia. Emaiten du

( ematen du) - Ahalera, subjuntiboa eta agintera:

Aditzoina erabiltzen da. Etor zaitez! - Aditz trinkoen pluralgilea: -tza. Dakitza

( dakizki) - Alokutiboa: -Patxi joan duzu ( patxi joan

da, solaskide bakarrari esana) -Biziki akitua nagozu (biziki

nekatuta nago, solaskide bat baino gehiagori esana)

- Biziki kontent omen duxu ama( oso kontentu omen da ama)

4.-Sintaxiko ezaugarriak1.- Esaldi ordenari dagokionez askatasun

handiagoa dago hegoaldean baino.2.- Ordena markatu gabea duten

perpausetako aditz trinkoa denean ba- eransten zaio.

3.- Bai/ez galderetan –a partikula itsasten zaio aditz laguntzaileari.

4.- Zehar galderak egiteko –(e)nentz atzizkia erabiltzen da

5.- Kausazkoak egiteko –lakotz/-lakoz dira.

PRIMADERAKO LILIAKMixel Labéguerie Primaderako liliak

Goizik ziren loratuak,Urthe hartan gertatu zenPazko erramu baino lehen.

Gaituzte ezkontaraziMaite ninduzun hain guttiEzkontarazi gaituzteEz zintudalarik maite.

Ginuelarik elgarriEman biziko uztarri.Ezkilak zeuden ixilikNik ez baitakit zergatik.

Gaituzte ezkontarazi...

Ez zuten egin boleranmenturaz ziren Erroman;Ez ziren gure lekukoEz izanen bataioko.

Gaituzte ezkontarazi...

Nonbait balinbada zeruGure haurra da aingeruAingeru zeruan bainanumerik ez ohantzean.

Gaituzte ezkontarazi...

Bihotza hotzez kaskarannago beroaren menturan.Etor bedi primaberakanpoak diten berriz lora.

Gaituzte ezkontarazielgarregin behar bizi;Ezkontarazi gaituztenBehar dugu elkar maite