INFORMAZIOA

Post on 15-Jul-2016

220 views 3 download

description

accesos

Transcript of INFORMAZIOA

Gardoki, 3 – BILBO 944 162 472 www.ulibarri.eus bulegoa@ulibarri.eus

Eusko Jaurlaritzak homologatua – HABEk diruz lagundua

Ikaslearen ibilbidea:

Nork bere datu akademikoak www.habe.euskadi.eus webgunean ikus ditzake

ikaslearen sarbidetik, erabiltzailea eta pasahitza sartuta (aldatu ez baduzu, NAN zenbakia

letra gabe sartu behar duzu bietan).

Kontuan izan ikasturtearekin batera Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren

(HEOC) aldaketa izan dela eta, beraz, horren araberako datuak ikusiko dituzula, trebetasun

hartzaileak (irakurmena eta entzumena) zein ekoizleak (idazmena eta mintzamena).

Azterketa ofizialak:

Euskaltegian matrikulatuta egoteak aukera ematen du HABEren (HABE1/B1, HABE2/B2,

HABE3/C1, HABE4/C2) azterketetara aurkezteko, betiere HABEk ezarritako baldintzak

beteta.

2016ko 1. deialdian aurkezteko, 2015eko deialdian oinarrituta, eta betiere HABEk

aldaketarik egingo ez balu, martxoan azterketa bakoitzari dagokion maila

gaindituta izan beharko duzu eta azterketa apiriletik ekaina bitartean izango da.

2016ko 2. deialdian aurkezteko, irailean azterketa bakoitzari dagokion maila

gaindituta izan beharko duzu eta azterketa urritik abendua bitartean izango da.

Azterketa egin ahal izateko matrikula www.habe.euskadi.eus webgunean egin

beharko duzu ikaslearen sarbidetik eta zehaztutako epean ordainketa egin (orain

arte 30€ izan dira).

A1 eta A2 mailen egiaztapenaren inguruko informazioa, lehenengo deialdia denez,

2016ko deialdia argitaratzearekin batera jakinaraziko dizugu.

Hizkuntza Eskolako azterketetara eta EGA azterketara libreki aurkeztu ahal izango zara.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa:

Diru-laguntzak:

HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu badituzu, HABEren diru-laguntzak

eskuratu ahal izango dituzu, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta. Eskaera

www.habe.euskadi.eus webgunean egin beharko duzu ikaslearen sarbidetik.

Udalen laguntzak eskuratzeko baldintzak zein diren dagokizun udalean galdetu beharko

duzu, eta aurkeztu beharko zenukeen agiria idazkaritzan prestatuko dizugu. Bilboko Udalak

diru-laguntzetarako baldintzak apirilean argitaratuko ditu.

Gardoki, 3 – BILBO 944 162 472 www.ulibarri.eus bulegoa@ulibarri.eus

Eusko Jaurlaritzak homologatua – HABEk diruz lagundua

Ulibarri kultura:

Kultur ekintzak ikaste prozesuaren parte dira, parte garrantzitsua, eta euskaraz aritzeko

aukera eman ez ezik, euskal kultura ezagutzeko eta bizitzeko bidea eskaini ere egiten

digute. Izan ere, HEOCen klasetik kanpo egiten den euskararen erabileraren garrantzia

azpimarratzen da.

Kultura Sailak kultura@ulibarri.eus helbidetik hilero antolatuko ditugun kultur ekitaldiak

helaraziko dizkizue eta webgunean izango dira. Bestelako proposamen eta ekitaldiak

irakaslearen bitartez jakinaraziko zaizkizue.

Mintzakide programaren bidez bikoteak edo hirukoteak antolatu nahi ditugu astean

behin ordubetez euskara praktikatzeko. Horren inguruko informazioa

www.mintzakide.org webgunean topatuko duzu.

Oro har, informazio ofiziala HABEk argitaratuko du bere webgunean: www.habe.euskadi.eus Horrez gain, Euskaltegiak ere jakinaraziko dizu informazioa gure ohar taulen bidez, baita webgunean dagoen Berriak izeneko atalean ere. Halaber, e-postaz bidaliko zaizu informazioa bulegoa@ulibarri.eus helbidetik matrikula fitxan adierazitako helbidera.