Iii.itzulpena proteinen sintesia

Post on 03-Aug-2015

384 views 9 download

Transcript of Iii.itzulpena proteinen sintesia

ITZULPENA: PROTEINEN SINTESIA

Proteinen sintesian hiru fase bereizten dira: • Aminoazioen aktibazioa.

– Aminoazido bakoitza bere RNAt espezifikoari (bere antikodoiaren araberakoa) lotzen zaio aminoazil-RNA sintetasari esker. Aa bakoitzak bere entzima berezia du.

• Itzulpena: hiru etapa bereizten dira– Hasiera– Luzapena– Amaiera

• Kate desberdinen konbinazio egokia

ITZULPENA:ITZULPENA:• Hasiera:

– Erribosomaren unitate txikiena RNAm-ren 5´muturrari lotuko zaio

– RNAm-ren hasiera kodoiaren (AUG) osagarria den aminoazil-RNAt bertaratzen da, beti formilmetionina aa dakarrelarik, berarekin parekatuz. HASIERA-KONPLEXUA

– Ondoren, erribosomaren unitate handia hasiera-konplexuari lotzen zaio eta formilmetionil-RNAt-k P gunea hartuko du.

– Luzapena:Luzapena: • 2. aminoazil-RNAt-ren

antikodoia, 2.kodoiarekin parekatu eta A(aceptor) gunean sartuko da.

• Bi aa-en artean lotura peptidikoa eratzen da. Peptidil transferasak katalizatuko du erreakzioa.

• 1. RNAt askatzen da• Erribosoma, kodoi bateko

tartean desplazatzen da RNAm-ren gainean 3´muturreruntz, dipeptidik-RNAt P(peptidil) gunean geratuz eta A(hartzailea) gunea aminoazil RNA-t berriarentzako libre geldituz.

– Jarraian A gunera 3.kodoiaren osagarria den 3. aminoazil-RNAt helduko da.

– Dipeptidil-ARNt eta aminoazil-RNAt-ren arteko lotura peptidiko berria eratuko da.

– 2. RNAt askatu eta erribosomak 4. kodoira aurreratuko da...prozesuak jarraituko duelarik amaiera arte.

• Amaiera:Amaiera:– Amaiera-kodoia

(zentzugabea :UAA, UGA, UAG) iristean A gunean faktore askatzaileak kokatzen dira eta katea polipeptidikoa, erribosomaren azpiunitateak eta RNAm askatuko dira.

- Katea polipeptidikoen elkarketa:Katea polipeptidikoen elkarketa:•Aak elkartzen doazen neurrian, katea polipeptidikoak bere egitura hartzen du (sekundario, tertziario edo kuaternarioa, zenbaitetan hainbat katea lotuko direlarik.

RNAm gehienak luzeak direnez, beren itzulpenean erribosoma batek baino gehiagok har dezake parte aldi berean, POLISOMA edo POLIRRIBOSOMA hartzen duelarik multzoak.