Post on 23-Mar-2016
description
HEZKUNTZA HEZKUNTZA TEKNOLOGIAN TEKNOLOGIAN MURGILTZENMURGILTZEN
1
AURKIBIDEAAURKIBIDEAWeb 2.0, interneti bigarren buelta …………………………………………………………………….3.or IKT-ak hezkuntzan ……………………………………………………………………………………………..4.or IKT-ak eta behar bereziak ………………………………………………………………………………….6.orZer da eskola 2.0? …………………………………………………………………………………………....8.orIKASYS konpetentziak lantzeko era digitala ……………………………………………………..9.orIKT-en inguruko diagnostikoa ………………………………………………………………………….10.orIrakasleen konpetentziak …………………………………………………………………………………11.orBibliografia ……………………………………………………………………………………………………….12.or
2
WEB 2.0, INTERNETI WEB 2.0, INTERNETI BIGARREN BUELTABIGARREN BUELTA
Interneten izan den bigarren generazioari
deituko diogu Web 2.0. Termino berri
honek, erabiltzaileen arteko informazio
trukaketa egoteko aukera ematen digu.
Bertan, webgune sozialak, komunikaziorako
tresnak eta folksonomiak sailkatzen dira.
Azken hauen artean, ezagunena Flickr
dugu. Webgune eta aplikazioetan
oinarritzen da.
Horrela sailkatu dezakegu:
Espresatu/sortu eta publikatzeko/zabaltzeko
aplikazioak: blog, wiki…
Publikatzeko/zabaltzeko eta informazioa
bilatzeko aplikazioak: podcast, YouTube,
Flickr, SlideShare, Del.icio.us...
Eguneratua egotea interesatzen zaigun
informazioa aurkitu/erabiltzeko aplikazioak:
RSS, Bloglines, GoogleReader, buscadores
especializados...
Sare sozialak: Ning, Second Life, Twitter...
Beste aplikazio batzuk: Egutegiak, liburu
birtualak, berriak…
Azken finean, horrela definitu zuten: "Datu base
batetan oinarritzen diren Interneteko
zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk
zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua
izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik
(aurretik dagoen informazioari
informazioa gehituz, aldatuz edo
ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz),
aurkezteko eran edo eduki eta moduan
aldi batera."(Ribes, 2007)
3
IKTak hezkuntzanIKTak hezkuntzanJakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren
eta Komunikazioaren Teknologiek erabateko
aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza-
beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu
behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko
funtsezko tresnak dira ikasleentzat,
irakasleentzat eta familientzat.
Herritarren hezkuntzan eta prestakuntzan parte
hartzen duten eragileek baliabide digitalak
erabat aprobetxatzea da helburua. Horretarako,
ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta
administratiboetan IKTak txertatzea sustatu
behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa
eta koherentzia bermatu ere.
Agiri honen helburua Ikastetxearen Heldutasun
Teknologikoaren Eredua deskribatzea da,
ahalik modu zabalenean, eta hezkuntza-etapen
eta ikastetxeen tipologien berezitasun guztiak
kontuan hartuta.
Oro har, esan daiteke Hezkuntza Saileko
Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren
(EIGP) eta IKT programaren babesean,
Informazioaren Gizartea hezkuntzara hurbiltzeko
behar den azpiegitura hedatzea lortu dela, eta
hezkuntza-prozesuari balio erantsi bat ematen
dioten eduki eta zerbitzu digitalak bultzatu direla.
Europan, i2010 programaren eta Lisboako
Estrategiaren helburu orokorra herritarrei
hezkuntza eta prestakuntza ematen aritzen diren
agenteek baliabide digitalen erabateko
aprobetxamendua lortzea da, egungo eta
etorkizuneko herritarrak sortzeko lanean.
Hezkuntza iraunkorraz ari gara hizketan,
hezkuntza inklusiboaz, lankidetzako hezkuntzaz,
hezkuntza integralaz, gizakiaren alderdi
guztietan: bizitzan, munduan, lanean,
aisialdian...; ezagutzen ordez ikasteko
gaitasunak garatzen dituen hezkuntzaz.
4
Hezkuntza iraunkorraz ari gara hizketan,
hezkuntza inklusiboaz, lankidetzako
hezkuntzaz, hezkuntza integralaz, gizakiaren
alderdi guztietan: bizitzan, munduan, lanean,
aisialdian...; ezagutzen ordez ikasteko
gaitasunak garatzen dituen hezkuntzaz.
Ezin dugu ahaztu gizartea eta ingurunea
abiadura handian ari direla aldatzen, abiadura
esponentzialki hazten dela, eta gaur egun
aurrean ditugun egoerak ezin zituen inork
aurreikusi duela 15 urte. Horregatik, jakitun izan
behar dugu gaur egun ezagutzen ez ditugun
arazoak ebatzi beharko dituzten herritarrak
prestatzen ari garela, eta oraindik asmatu gabe
dauden lanak egin beharko dituztela.
Jakintzaren gizartearen eta globalizazioaren
agertoki berrian, guztiek ulertu eta onartu behar
dute IKTak, “homo digitalisen" paradigma
berriaren sustatzaileak izateaz gain, ikasleen,
irakasleen eta familien hezkuntzarako
oinarrizko tresna direla. Errealitate berriak
hezkuntza-prozesua ulertzeko modu berri bat
behar du, eta, beraz, parte hartzen duen
bakoitzaren zeregin berri bat.
Eusko Jaurlaritza – Getxoko Berritzegunea
5
IKT eta behar bereziakIKT eta behar bereziakIKT- ek garrantzi handia dute behar
bereziak dituzten haurren bizi kalitatean,
normalizazioan eta integrazioan. Baina
teknologiek garapenak ez badute pertsona
hauen beharrak kontutan hartzen pertsona
hauen baztertze soziala egon daiteke.
Gai-gabeziaren arabera, pertsona horrek
izango dituen arazoak ezberdinak izango
dira:
Pertsona itsuak. Ez dute arazorik izaten
teklatua erabiltzeko baina ordenagailuko
pantaila ikusten ez dutenez, interakzioa
zaila izaten da. Internet erabiltzeko ere
zailtasunak izaten dute, pertsona
itsuendako oso web gutxi daudelako
prestatuta. Pertsona itsuek pantailaren
berrikusteko sistema erabiltzen dute eta
urritasun bisuala dituzten pertsonentzako
letren tamaina, kolorea, etab aldatzen da.
Pertsona gorrak. Pertsona gorrak,
askotan, idazteko eta irakurtzeko
zailtasunak izaten dituzte zeinuzko
hizkuntza erabiltzen dutelako edo ez
dutelako behar zuten ikaskuntza jaso.
Horrek interneten erabileran eragiten die.
Ordenagailuak sistema sinpleak izatea eta
idatzizko informazioa izateak asko
laguntzen die.
Urritasun fisikoa. Zailtasunak izaten dituzte
gurpildun aulkia ordenagailuko mailarekin
ezartzeko. Gainera pertsonak duen
koordinazioaren arabera zailagoa edo
errazagoa izango da. Ordenagailuak
egokitu behar zaizkie eta batzuetan beste
mota bateko aparatuak erabiltzen dute:
hagaxkak, trukatzaileak, arratoi emulatua,
etab.
6
Urritasun intelektuala. Kontzeptu
abstraktua izaten da beraientzako eta
arazoak izaten dituzte gertatzen den
kausa- efektua ulertzeko. Pertsona hauek
zailtasunak izaten dituzte nabigatzailea
erabiltzeko, bertan ematen den
informazioa ulertzeko, ordenagailua
erabiltzeko erabiltzen den sekuentzia
ikasteko, etab.
IKT-ek abantaila asko dute behar bereziak
dituzten haurrentzako, nahiz eta batzuk
oztopo bezala ikusten duten.
Hauek dira abantaila batzuk:
Behar bereziak dituzten haurren atentzioa
hobetzen du estimulazio sentsorialean
eragiten duelako.
Irakurketa idazketaren ikaskuntza,
komunikazioa eta hizkuntzaren garapena
errazten du.
Urritasun motorea edo bisuala duten
pertsonen komunikazioa ahalbidetzen du.
Errealitate birtualak erraztasuna ematen
die pertsona autistei.
IKT-en erabilera irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan ikasleen motibazioa eta auto-
estimua handitzen du.
Ikasleen trebetasun kognitiboa garatzen
laguntzen du.
IKT-en erabilerak asko laguntzen du behar
bereziak dituzten pertsonekin. IKT-ak
pertsonen ikaskuntza mailara eta erritmora
egokitzen da beste ikasleen ikaskuntza
oztopatu gabe. Gainera, eskolatik kanpo
erabili daitekeen materiala da eta honek
pertsona hauen formazioan laguntzen du.
7
ZER DA ESKOLA 2.0?ZER DA ESKOLA 2.0?Ikastetxe desberdinetako ikasleen
harremana bultzatzen du proiektu honek.
Lehen Hezkuntzako 2.-3. zikloko ikasleei
zuzendurik dago programa hau eta bere
helburu nagusia euren arteko lankidetza
bultzatzea da, IKTak bide direlarik. Gelen
digitalizazioa bultzatzen duen proiektu
honek beste hainbat helburu hartzen ditu
barnean, besteak beste:
Irakasleak IKTeen inguruko gaitasunak
lortzeak.
Gela barneko aldaketa metodologikoak
onartzea.
Digitalizazioarekiko hurbiltasuna eta
ezagupenak lortzea.
Parte-hartzea eta lan dinamikoa sustatzea.
Hezkuntzaren kalitatea hobetzea.
Ikastetxe eta herri desberdinetako ikasleen
artean harremanak sortzea.
Ikasleek, beren ingurua bai naturala, baita
historikoa eta soziala ere ezagutzea.
Ikasleen IKTeen inguruan gaitasun
esanguratsuak lortzea.
PLANGINTZA:
Bi ikastetxe desberdinetako gela bikoteak
sortzen dira eta beraien herri edo inguruei
buruzko ikerketa lan bat egitean datza,
ondoren beste taldearekin partekatuko
dutelarik. Gela bikotearekin kontaktuan
egongo dira posta elektronikoaren bitartez
eta beraien asmoak eta ideiak elkarrekin
trukatu eta beraien lanak blog batean
argitaratuko dituzte.
Beraz, ikasleak gaur egungo egoera
sozialera hurbiltzen dituen programa bat
dela esan dezakegu. Gure gizartean
gaitasun digitalei geroz eta garrantzia
gehiago ematen zaiela aintzat harturik,
formazioa era berriago batera bideratzen
duen proiektu bat dela dirudi.
8
IKASYS, konpetentziak IKASYS, konpetentziak lantzeko era digitalalantzeko era digitala
Berriz ere egungo egoerara bueltatuz,
Ikasys programa konpetentziak lortzeko era
berriztatzaile bat da, norberak ordenagailu
bidez oinarrizko edukiak bereganatzeko
sistema bat. Hauek dira bere funtzioak:
Ikaskuntzaren hainbat alderditan ikaslea
trebatzea, kalkulua, ortografia, problemak…
landuz.
Hainbat eduki memorizatzeko bidea izatea:
gertaera historikoak, geografia, literatura…
Ikaslearen errendimendua bultzatzea, nork
berea egiteko gaitasuna landuz eta era
berean bakoitzak bere erritmoan eta era
autonomo batean lan egiten ikas dezan.
HELBURUAK:
Aprendizaietatik abiatuz, ikasleak gelan
sortzen zaizkion arazoei aurre egiteko
tresna bat izatea da, baita eguneroko
bizitzarako egoerei aurre egiteko ere.
Programa honek eskaintzen dituen
jarduerek, ikasleak konpetentzia
desberdinetan trebatzen
du, konpetentzien garapena ekartzen
duelarik. Lantzen diren arloak hauek
dira: Matematika, Euskara, Ingurumena,
Ingelesa eta Gaztelania.
Oraigoz, lehen hezkuntzari zuzendurik
dagoen proiektu bat da baina 12-16 urte
bitartera zabaltzeko ideia martxan dago.
Proiektu honek dibertsitatea eskaintzen
du, ikasle bakoitzak bere erritmoa eta
emaitza neurtuko duelarik.
9
IKTen inguruko IKTen inguruko diagnostikoadiagnostikoa
1.-Noiz hasi zineten eskolan IKTak lantzen?
Zurriola Ikastolan ‘informatika’ arloak DBH
ezarri zenetik izan du lekua bere
ordutegian (lehen informatika gela
1995ean jarri zen, uste dut, ni ez
bainengoen ikastolan oraindik). LHn,
berriz, txokoak lantzeko LHko lehen
zikloan ordenagailua erabiltzen da
2003/2004 ikasturtetik, eta, LHko bigarren
eta hirugarren ziklotan 2008/2009
ikasturtean hasi ginen Ikasys erabiltzen.
2.-Zergatik zu arduraduna?
IKTak ikastolan modu antolatu batean
lantzeko beharra ikusi zenean IKT
proiektua abian jarri genuen. Hasiera
batean horren ardura pertsona bakarrean
jarri zen, nahiz eta gerora garbi geratu
talde sendo bat askoz ere eraginkorragoa
litzatekeela, kontuan izanda ikastola
osorako lana dela. Zergatik ni? Gaian
interesa izateaz gain Ikastola osoko
ikuspegia behar delako lan hori aurrera
eramateko eta zuzendaritza taldean
egondakoek hori behintzat badugu.
3.-Ezagutzen ahal duzu Eskola 2.0?
Egitasmo bezala bai.
4.-Zer moduz moldatzen dira irakasleak
teknologia digitalekin? Zein da beraien
ezagutza maila?
Irakasleak aspaldi gabiltza IKT
baliabideekin lanean. Kontua da orain arte
gure saioak prestatzeko edota
kalifikazioak jartzeko, edo… gelaz kanpo
erabiltzen genituela batez ere. Eta orain,
geroz eta gehiago zuzeneko eskola
jardunean, hau da, ikasleekin gela
barnean erabiltzeko aukera dugula. Horrek
alde batetik ezagutza maila bat eskatzen
du, niri horrenbeste kezkatzen ez nauena
klaustro ia osoak baduelako oinarrizkoa
edo ertaina kontsidera daitekeen maila
bat. Baina bestetik saioak emateko
metodologia aldaketa bat suposatzen du,
segur aski gehiago kostatzen zaiguna
irakasleoi.
10
5.-Irakasleak nora prestatzen dira Eskola
2.0-ko proiekturako?
Irakasleon prestakuntza burutzeko garaian
Ikastolen Elkarteak eskaintzen duen
prestakuntzan oinarritzen gara.
Badira bospasei urte irakasleok bakarkako
ikastaroak (WIT ikastaroak) jaso genituela,
batez ere, internet, posta elektronikoa eta
ofimatika paketetan trebatzeko. Horren
ondoren eta konpetentzia digitala
garatzeko beharrari lotuta, 2009/2010
ikasturtean LHko 3. zikloko eta DBH-ko 1.
zikloko irakasle talde batek formazio
berezia jaso zuen horren inguruan.
Aurten ikastola barruan antolatutako
hainbat jarduera burutu eta burutuko
ditugu, klaustroan ‘aditu’agoak garenak
besteei erakusten edota beste ikastola
batzuetan . Geroz eta garbiago dugu
formazio egokiena lankideen artean eman
daitekeena dela.
6.- Nolakoa izan da gurasoen jarrera 2.0
proiektuarekiko? Beraiek
prestakuntzarik jaso dute?
Gurasoak orokorrean hartuta, interes
handia adierazten dute IKT-en inguruan.
Eskola 2.0 proiektua zehazki ez dute oso
ondo ezagutzen baina baliabide digitalen
inguruan eta beraien erabilera egokiaren
inguruko interesa agertzen dute.
Prestakuntza aldetik ere ez dugu
prestakuntza teknikorik eskaintzen
gurasoentzat baina ikusi dugu gaztetxoen
aldetik baliabide digitalen erabilera
egokiaren inguruko prestakuntza beharra.
7.-Nola erabiltzen duzue Eskola 2.0-ko
ordenagailuak?
Orain arte LHko 2. eta 3. zikloan ari gara
erabiltzen Eskola 2.0 proiektuarekin batera
datozen ordenadoreak. Alde batetik Ikasys
egitasmoa aurrera eramateko erabiltzen
ditugu, eta, bestetik, maila berdinetan
informatika ezagutzak lantzeko
(mekanografia, posta elektronikoa, testu-
prozesadoreak, aurkezpenak, internet
bilaketak …).
11
8.-Nolakoa da ikasleen jarrera honen
inguruan?
Ikasleentzako ordenadore erabiltzea oso
motibagarria da. Kontua da ordenadore
lan tresna bezala ikusi behar dutela ez
jostailu bat bezala. Zentzu horretan lan
handia dugu egiteko.
9.-Zein software erabiltzen dituzue?
Ikastolen Elkartean horren inguruko
debate polita izaten ari gara azken
urteotan. Zein da gaur egun bultzatu
beharrekoa, software askearen alde
egin edo ia denok gaur egun erabiltzen
duguna landu (Windows, Office)?
Zurriola Ikastolan bigarrena erabiltzen
dugu oraingoz, nahiz eta gure helburua
izan software askea geroz eta pisu
gehiago hartzea.
10.- Eta zein hardware?
Hardware aldetik informatika gelak izan
dira orain arte gure erreferentea IKT-ak
lantzeko orduan. Eskola 2.0 proiektua
abian jartzearekin batera hori aldatzen ari
da eta geroz eta gehiago ari gara ikasgela
barruan baliabideak jartzen (arbel
digitalak, irakaslearentzako eta
ikasleentzako ordenadoreak, wifi sareak,
…).
12
Irakasleen Irakasleen konpetentziakkonpetentziak
Gaur egun, irakasleen gaitasunak ez dira
soilik irakasteko habilidadetara murrizten.
Ikasleen garapen kognitiboaz gain,
garrantzia handia eman behar zaio
ikaslearen garapen pertsonala bultzatzeari.
Hau burutzeko bide bezala IKTko tresnak
ditugu, hauek ematen duten aukera ugaria
baita eta ikaslean zentratutako formazioan
zentratzen baitira, horrela, ikaslean bere
ezagutzak eraikitzen joango delarik.
Gaur egungo irakasleriak landu beharreko
funtzioetako batzuk hauek ditugu:
Beharrak diagnostikatu: Ezaugarri
indibidualak eta baita taldekoak identifikatu
behar ditu eta baita hauen beharrei
erreparatu.
Curriculuma diseinatu: helburuak, edukiak,
jarduerak, baliabideak, ebaluazio
irizpideak…
Estrategiak sortu, ariketa motibatzaileak,
kolektiboak, esanguratsuak eta globalak
barne hartuko dituztenak.
Ikaskuntza autonomoa bultzatu.
Ariketa ugariak eta era askotakoak
proposatu helburuak lortu ahal izateko.
Arloarekin zerikusia duen materiala bilatu.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
erraztuko duten ariketak diseinatu edo
egokitu.
Helburuen eta edukien inguruko ikasleen
interesa piztu eta hau mantentzen saiatu.
Jardueren garapenean ikasleen
motibazioa bultzatu.
Klima pertsonal egokia lortzen saiatu,
harremanak bultzatuz, konfiantza sendo
bat sortu dadin eta honek ikaslearen
segurtasuna bultzatu dezan.
Arloko edukiei buruzko oinarrizko
informazioa azaldu ikasleei.
Informazio-iturri desberdinen eta baita
baliabide eta material desberdinen
erabilera bultzatu.
Edukien ulermena erraztu eta ikaskuntza
autonomoa bultzatu.
Ikasleei beraien lana planifikatzen lagundu.
Ikasleen partehartzea bultzatu.
Ikasleen ezagutzak eta erabilitako
estrategiak baloratu.
13
Ikasleen autoebaluazioa sustatu.
Irakaslearen interbentzioa ebaluatu,
etorkizunean hobekuntzak sartzeko
ideiarekin.
Hezkuntza arazo edo arazo pertsonalen
aurrean laguntza eman eta gidatu.
Ikasleekin lan kolektiboetan inplikatu.
Ikasleekin gelan ikertu eta jarraipen bat
eraman.
Jasotako emaitzak baloratu.
Formazio jarraitu bat eraman
IKTeen inguruko konpetentziak
Ikusi dugun bezala, hainbat dira irakasleek
betetzen dituzten edo, behintzat, bete
behar dituzten funtzioak. Horrez gain, gaur
egun teknologiek duten garrantzia aintzat
hartuz, ezinbestekoa da irakasleek IKTeen
inguruan hainbat gaitasun izatea. Argi
eduki behar duguna da, tresna informatiko
hauek irakaskuntzan aplikatzeak
erraztasuna, argitasuna, ulermena eta
motibazioa suposatzen dutela, besteak
beste. Irakasleak jarrera positiboa izan
behar du IKTeen aurrean, tresnen
erabilpena barne hartzen duelarik bai
etxean, baita lanean ere.
14
Gainera, irakasleak hezkuntzan IKTeen
erabilera zein den ezagutu behar du.
Bestaldea, irakasleak ez ditu tresna hauek
ezagutu bakarrik egin behar, era egokian
erabiltzen jakin behar du, horrela,
curriculumeko edukian IKTeen bidez
lantzeko aukera izango duelarik.
Horretarako, ikasleei IKTeen erabilera
bultzatuko duten ariketan planteatu
beharko dizkie, baita hauek egindako
erabilera ebaluatu ere.
BIBLIOGRAFIABIBLIOGRAFIA http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala
Data ezezaguna (web orria on line). (sarrera data 2011-03-23)
http://www.ikasys.net/wordpress/?page_id=2
Data ezezaguna (web orria on line). (sarrera data 2011-03-25)
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest
Data ezezaguna (web orria on line). (sarrera data 2011-03-25)
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-detail/eu/contenidos/informacion/boletin_diciembre_2008/es_dic/ikteredua.html
Data ezezaguna (web orria on line). (sarrera da 2011-03-26)
http://peremarques.pangea.org/docentes.htm
Data ezezaguna (web orria on line). (sarrera 2011-04-01)
15