Post on 19-Feb-2020
1 1111
,,,, euskara eremueuskara eremueuskara eremueuskara eremu komertzialea komertzialea komertzialea komertzialeannnn
Gorka Otaegi Uriya
Kazetaritza, 31
2010-04-26
1. LABURPENA
Molde eta marka ugari apurtu ditu “Gaztea”k bere hogei urteko ibilbidean zehar. Euskaraz irrati
formula egiten zuen lehen irratia izatetik, mundu osoko gazteei interesatzen zaizkien gaiak
euskaraz jorratzera pasa da. Hedabideak jasaten ari diren entzule gazteen galerari bizkarra
emanez, “Multimedia marka” izaten asmatzen ari dela dirudi, horretan ere lehenengoetakoa
izanik. Kritikatua nahiz goraipatua, “Gaztea”k ere badu zer erakutsi. Batez ere, hainbat euskal
komunikabide kinka larrian izango diren aro berri honetan.
2. SORRERA
“Gaztea” (duela urte gutxi arte “Euskadi Gaztea” irratia)
1990eko martxoan sortu zen EITB komunikazio
taldearen altzoan. Euskal irrati publikoetan gazteei
zuzendutako edukien gabezia konpontzeko sortu zen
nagusiki, hots, haurtzaroa amaitu berri zutenei Radio
Euskadi, Euskadi Irratia edo Radio Vitoria-rako zubi-
lana egiteko. Bide batez, Euskal Herriko musika ekimen
berriei bultzadatxoa emateko ere bai.
3. HIZKUNTZAREN HAUTAKETA
“Euskadi Gaztea”k bi programazio ezberdin emititzen zituen lehen urteetan. Gipuzkoa eta
Nafarroarako euskaraz (Donostiatik) eta Bizkaia eta Arabarako gaztelaniaz (Bilbotik). Dena den,
urte gutxira biak elkartu eta guztia euskaraz emititzen hasi ziren.
Gaur egun, ez gaitu harritzen irrati formula euskaraz egin eta entzuteak. Baina, duela 20 urte,
erronka izan zen Euskal Herri osoko gazteei zuzendutako euskarazko lehen irratia martxan
jartzea. Are gehiago irrati formula euskaraz egiten hastea. Izan ere, landu gabeko irrati-generoa
zen: Esapideak, hiztegia, ahoskera… Guztia zegoen sortzeke. Horregatik, “Euskadi Gaztea”
gazteentzako euskal komunikabideen artean aitzindari izateaz gain, erreferente ere izan zen, eta
oraindik ere bada.
Irratiaren logo zaharretako bat
Esker mila lan hau egin ahal izateko informazio garrantzitsua eskaini didan “Gaztea”ko koordinatzaile Jon Lamarka-ri.
2 2222
4. ZEIN EREMU GEOGRAFIKO DU HELBURU?
Hasieran, “Euskadi Gaztea” Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan entzuten zen irrati
hargailuen bidez. Egun, interneti esker, mundu osoan zehar entzun daiteke “Gaztea” irratia
zuzenean. Baita webguneak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak erabili ere. Alor horretan ere,
jauzi bat eman du “Gaztea”k. Euskal Herritik Euskal Herrirako egiten zen irrati bat izatetik,
mundu osoko euskaldunentzako multimedia hedabidea izatera pasa baita.
Une honetan, FM bidez EAE eta Iparralde osoan entzuten da. Nafarroari dagokionez, arazoak
dituzte. Izan ere, gobernuen arteko tira-birak direla eta, seinalea ez da eskualde guztietara
iristen. Iruñeako gune batzuetan, Elizondo inguruetan eta Sakanan izan ezik, ia ez da posible
“Gaztea” irrati hargailuan sintonizatzea. Bestalde, Burgos eta Errioxako zenbait zonaldetara ere
heltzen da seinalea, eta, audientzia neurketen arabera (EGM) han ere baditu entzuleak, asko ez
badira ere.
ETB 3ko saioak, LTD bidez ikus daitezke EAEn, Iparraldeko kostaldean eta Nafarroako gune gutxi
batzuetan. Iparraldeko gainerako guneetan, kable bidez edo seinale analogikoaren bidez har
daiteke ETB 3. Nafarroako egoera larriagoa da. Izan ere, foru-gobernua eta Eusko Jaurlaritza ez
dira oraindik ados jarri emisio digitalen finantziazioaren inguruan. Nafarroako gobernuak
kostuak Eusko Jaurlaritzak ordain ditzala nahi du. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, dirua bi erakundeek
jartzea eskatzen du. Bitartean, zenbait udal eta ikastola azpiegiturak ordaintzen ari da, bere
zonaldean ETB LTD bidez ikus dadin.
5. ZEIN GIZARTE-TALDE DU HELBURU?
Edukiak 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat egiten dituzte. Dena den, badakite 24 urtetik
gorako entzuleak eta 14tik beherakoak ere badituztela. Ahalik eta gazte gehienengana iristea
dute helburu, inolako mugarik gabe. Baina, bereziki, euskal gazteen erreferentzia izan nahi dute.
Hona hemen, “Gaztea” irratiaren entzuleen profilari dagokionez, CIESek 2009ko bigarren aldiari
buruz kaleratutako datuak (ehunekoetan eta “40 principales”ekoekin alderatuz):
PROPROPROPROFILA:FILA:FILA:FILA:
2ª 20092ª 20092ª 20092ª 2009
Tot.Pobl. Temática C.40 Gaztea
SEXUASEXUASEXUASEXUA Giz. 48,6 47,4 44,0 52,4
Emak. 51,4 52,6 56,0 47,6
ADINAADINAADINAADINA 14-24 11,4 17,9 26,4 31,7
25-44 36,4 53,2 60,5 50,2
45-64 31,0 20,9 10,8 13,9
65+ 21,2 7,8 2,2 4,1
3 3333
LURRALDEALURRALDEALURRALDEALURRALDEA Araba 14,3 14,0 18,2 10,4
Bizkaia 53,5 56,3 55,4 42,5
Gipuzkoa 32,2 29,7 26,4 47,2
EUSKAEUSKAEUSKAEUSKARARARARA Ulertzen du 22,6 24,6 24,6 16,5
Hitzegiten du 37,9 44,8 44,4 78,1
Ez du ulertzen 39,6 30,6 31,0 5,4
Azpimarratzekoa da “Gaztea”ren entzuleen %78,1 euskal hiztuna dela. Horrek garbi uzten du,
batetik, “Gaztea” ongi iristen dela euskal jendearengana, eta bestetik, euskaldunek ez dituztela
hedabideak militantziagatik kontsumitzen.
6. IKUSENTZULE ETA IRAKURLE KOPURUA
Apirilaren erdialdean hedabideetako arduradunei helarazi zaizkien EGMaren datuen arabera,
“Gaztea” irratia entzunena da EAEn entzuten diren irrati tematiko guztien artean. Lehenbiziko
aldiz lortu du, “40 principales” irratia gainditzea. EITB taldeko gazteen irratiak 89.000 entzule
dituen bitartean, SER taldearen irrati-formulak 84.000 ditu. Gainera, azken urteotan gorakada
nabarmena izan du “Gaztea”ren entzule kopuruak.
Ikus ditzagun tauletan, irratiaren audientziak (iturria:CIES).
OHARRAK:
• Zifrak milakoetan adierazita daude.
• EITBko zuzendaritza nagusiak soilik dituenez, 2010eko lehen aldiko kopuruak ez dira
azaltzen.
GAZTEA irratiaren entzule kopurua GAZTEA irratiaren entzule kopurua GAZTEA irratiaren entzule kopurua GAZTEA irratiaren entzule kopurua 2003200320032003----2009 (astelehenetik igandera)2009 (astelehenetik igandera)2009 (astelehenetik igandera)2009 (astelehenetik igandera)
EAE EAE+Naf
2003 59 62
2004 55 61
2005 59 62
2006 50 53
2007 63 67
2008 62 67
2009200920092009 90 97
Iturria: CIES
Iturria: CIES
4 4444
Argi dago, “Gaztea” irratiaren entzule kopurua gora egiten ari dela etengabe. Azken datuen
ondoren, “40 principales”i ateratzen dioten alde hori mantentzen saiatuko dira.
eitb.com/gaztea atariari dagokionez, “Nielsen” enpresak ateratako 2010eko urtarrileko datuen
arabera, 66.893 bisita izan zituen hil horretan. Erabiltzaile horiek 337.789 orrialde ikusi zituzten.
Datu horiei 58.913 “stream”ak gehitu behar zaizkie (zuzeneko irrati nahiz telebista emisioak
internet bidez jarraitu zituzten erabiltzaileak).
7. NOLAKO KOMUNIKAZIO PRODUKTUAK ESKAINTZEN DITUZTE?
Edukiei dagokienez, “Gaztea”k hiru aldi nagusi izan dituela esan dezakegu. Lehena, sorrera eta
finkatzearena izan zen (bi emisorak bateratu, irrati formularen oinarriak ipini…). Berehala etorri
zen bigarrena, irratiko arduradunak ohartu zirenean Euskal Herri osoko gazteentzako irrati
bakarrak musikaz gain, beste zerbait ere eskaini behar zuela. Ahalegin horretan sortu ziren
GAZTEA GAZTEA GAZTEA GAZTEA LURRALDEKALURRALDEKALURRALDEKALURRALDEKA
ARABAARABAARABAARABA 99999999 00000000 01010101 02020202 03030303 04040404 05050505 06060606 07070707 08080808 09090909 ASTELEHEN-OSTIRAL 4 5 5 3 5 5 7 7 4 3 9999
LARUNBATA 4 2 3 3 3 4 5 7 10 2 4444
IGANDEA 4 4 2 2 4 3 5 3 2 3 9999
GUZTIRA 4 5 4 3 5 4 6 6 5 3 9999
BIZKAIABIZKAIABIZKAIABIZKAIA 99999999 00000000 01010101 02020202 03030303 04040404 05050505 06060606 07070707 08080808 09090909 ASTELEHEN-OSTIRAL 33 20 33 24 26 25 23 18 27 25 43434343
LARUNBATA 11 19 15 19 18 17 21 25 22 25 35353535
IGANDEA 16 11 15 13 14 20 14 13 23 19 18181818
GUZTIRA 28 18 28 21 23 23 22 18 26 24 38383838
GIPUGIPUGIPUGIPUZKOAZKOAZKOAZKOA 99999999 00000000 01010101 02020202 03030303 04040404 05050505 06060606 07070707 08080808 09090909 ASTELEHEN-OSTIRAL 28 35 32 32 34 31 35 30 35 39 46464646
LARUNBATA 23 24 20 17 27 30 25 17 24 31 48484848
IGANDEA 18 8 12 22 17 12 15 18 26 17 25252525
GUZTIRA 26 30 27 28 31 28 31 26 32 35 43434343
RANKING IRRARANKING IRRARANKING IRRARANKING IRRATITITITI FORMULAFORMULAFORMULAFORMULAKKKK
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009200920092009
CADENA 40 145 130 149 119 126 133 129 151 161161161161
GAZTEA 59 53 59 55 59 50 63 62 90909090
CADENA 100 56 45 29 33 33 34 35 52 75757575
KISS 53 72 71 51 52 46 55555555
DIAL EUSKADI 15 12 19 22 26262626
Eitb MUSIKA 4 5 14 11 19 26 21 17 23232323
M80 25 33 33 25 20202020
Iturria: CIES
5 5555
Klaudio Landaren “Prime time”, Dani Arizalaren
“Hi bizi haiz hi!”, Edurne Garmendia, Itziar
Alduntzin eta beste hainbaten “Salgai”, Andoni
Mutiloaren “Party Gaztean”… Saio hauetan
sexualitateaz, kulturaz, txutxu-mutxuez… modu
fresko, alai, eta, aldi berean, profesionalean hitz
egiten zuten. Bestalde, entzuleekin egiten ziren
atalek garrantzia handia zuten: Lehiaketa
umoretsuak, lagunak eta planak egiteko
tarteak… Parte-hartze ikaragarria lortu zuten.
“Euskadi Gaztea” musikazaleentzako irrati bat izateaz gain, Euskal Herriko gazteentzako irrati bat
izatea lortu zuten. Baina, interneten agerpenak gauzak zeharo aldatu zituen. Chat-en,
bilatzaileen, web orrialdeen… hedakuntzak irratiari esparru hori kendu zion. Baita aukera berriak
eman ere. Puntu horretan erein zen gaur egungo “Gaztea”ren hazia. Webgunearen sorrerarekin,
“Euskadi gaztea” “Egaztea” bihurtu zen, eta atal interaktibo eta tematiko ez musikal gehienak
webgunera pasa ziren. Irratia hirugarren aroan sartu zen, multimedia izaera duen marka
bihurtuz. ETB 3ren sorrerak bultzada garrantzitsua eman zion proiektuari, “Gaztea”ren telebista
saioak ugalduz. Ondorioz, gaur egun ezin da esan Gaztea irratia denik. Irratia ere bada, baina
baita telebista eta webgunea ere. Ikasturte honen hasieran, gainera, sare sozialetan sartu dira
“Gaztea”ko hainbat saio.
Hauek dira, une honetan, “Gaztea”k eskaintzen dituen eduki nagusiak:
• Irratiz:
o Eguneko ordurik gehienetan, irrati-formula.
o Astelehenetik ostiralera, goizez, “Dida” magazina: Umorea, musika, informazioa,
atal tematikoak… Guztia errealizazio bizi eta freskoarekin.
o Iluntzero, musika saio espezializatuak. Formula komertzialetik ateratzen direnak
edo musika estilo zehatz bati eskainiak.
o Asteburu goizetan “Top gaztea” zerrenda. Entzuleen bozketek erabakitzen
dutena.
• Telebistaz (ETB 3):
o “Gaztea klip” bideoklipen saioa.
o “Gaztea live”: Talde garrantzitsuen Euskal Herriko kontzertuak grabatu eta
eskaintzen dituen saioa.
o Bereziak: BBK Live bezalako jaialdien eta bestelako ekitaldi garrantzitsuen
jarraipenak.
Irratiaren estudio nagusia (Donostia)
6 6666
• Internetez (www.eitb.com/gaztea ataria eta sare
sozialak):
o Irrati eta telebistako saioak entzun, ikusi
eta deskargatzeko aukera
o “Dida”, “B aldea” eta “Top Gaztea” saioen
“tuenti”, “facebook” eta “twitter” guneak.
o Bideoklip eta abesti berriak
o Musika albisteak
o Modaren inguruko kontuak
o Elkarrizketak
o Blogak: Sexualitatea, “Gaztea live”…
o Pod cast-a
o Irrati eta TBko edukiei buruzko
informazioa
o Lehiaketa eta zozketak
o …
• Bestelako ekimenak:
o Maketa lehiaketa (91tik), Gaztea sariak
(98tik), EHko dantzalekuetan egiten
dituzten Global Funk festak, “Gaztea
gaua”k festarik garrantzitsuenetan,
kontzertuak…
8. ZEIN HIZKUNTZA EREDU HEDATU NAHI DU?
Euskal Herri osorako lan egiten dutenez, euskara batua
erabiltzen dute, orokorrean. Nahiz eta irratiko esatariei
lizentziatxo batzuk ere ematen zaizkien beren euskalkian
hitzen bat edo beste esateko (Itziar Alduntzin eta Ilaski
Serrano izan ziren Gazteako gipuzkeraren hegemonia
apurtzen lehenengoetakoak).
Arazoak, erregistroaren erabileran sortzen dira. Argi dago
gazte hizkera erabili behar dutela. Baina, euskarak ba al
du gaztelaniatik eratorri gabeko gazte hizkerarik?
eitb.com/gaztea
7 7777
Galdera horri erantzuna eman eta, bide batez, esatariek irratian erabili beharreko euskarari
buruz hausnarketa bultzatzeko asmoz, 2005ean, Kike Amonarriz eta Joxerra Gartziak urtebeteko
ikerketa lana egin zuten “Euskadi Gaztea”ko esatariekin.
Lanaren balantze-txostenean irakurri daitekeen bezala, “Euskadi Gaztea”k zeregin oso
garrantzitsua du euskal gazte hizkeraren sorreran: Erreferente izatea. Izan ere, lanaren nondik
norakoak biltzen dituen txostenean irakur daitekeenez,
“…helburu dugun gazte-euskara hori asmatu egin behar baita neurri batean. Etxe-kaleetan sortu
ohi da berez gazte-hizkera, baina etxe-kaleek kale egiten dute euskal herri gehienetan, egiteko
horri dagokionez behintzat. Eskolak, berriz, (…) bere mugak ditu hizkuntzaren alderdi ludiko-
gozagarriak lantzeko orduan (…) Gauzak horrela, nekez aurkituko dugu gazte-euskararen
arazoari aurre egiteko “Euskadi Gaztea” baino tresna hoberik”.
AMONARRIZ, KIKE eta GARTZIA , JOXERRA, “Euskadi gaztea. Hizkuntza hobekuntzarako proiektua (2005eko udazkeneko lanen
balantze-txostena)”, Tolosa-Donostia, 2006ko urtarrila (4. or.)
Hori lortzeko, lehenik, irratiko esatarien jarduna aztertu zuten grabazioen bidez; Donostiako
estudioan bertan zuzenekoak behatuz; grabazioak, laginak eta “jingle”ak entzunez… Ondoren,
esatariekin astero eta zuzendaritzarekin hilero bilduz, ahulgune eta indar-guneak detektatu,
akatsen konponbideak erabaki eta, guztien iritziak kontuan izanik, jarraitu beharreko pausu
batzuk atera zituzten.
Laburbilduz, euskararen kalitatea zaintzeko, erdararen erabilera arau zehatz batzuen bidez
mugatzeko (sms eta entzuleen deietan, fikziozko pertsonaietan, elkarrizketetan, grabazioetan…),
estilo-liburu bat sortzeko eta esatarien kezka linguistikoak argitzeko zerbitzu bat sortzeko lehen
urratsak proposatu ziren.
Urteek aurrera egin ahala, koordinatzaile aldaketa tarteko, argi ikusi da ikerketa haren zenbait
ondorio kontuan hartu direla, eta beste hainbat ez. Horrek ezinegona sortu du, besteak beste,
ikerketa hura egin zutenen artean. Kontuan izan diren ondorioen artean, esatarien euskara
aholkulariaren figura sortzearena dago. EITBko euskara zerbitzuak “Gaztea”ko euskara kontuez
arduratzen den kide bat du. Horrek, grabatutako material guztien gidoiak gainbegiratzeaz gain,
akatsak egiten dituzten esatariei aholkulari lanak egitea proposatzen die, beraien saioak entzun
eta egindako akatsen konponbideak elkarrekin adosteko. Hala ere, badira zenbait esatari
gainbegiratze hauek eta aholkulariaren figura begi onez ikusten ez dituztenak.
8 8888
9. ZER EKARPEN EGIN DIO EUSKARAREN GARAPENARI ETA NORMALIZAZIOARI?
“Euskadi Gaztea”k oso modu argian egin du euskara zuzenaren eta euskara egokiaren arteko
bereizketa. Gaur egun, euskal kazetari edo kazetari-gai orok daki euskara zuzena ez dela beti
euskara egokia. Genero, entzule, gai… bakoitzak bere hizkera behar duela gogoratzea txorakeria
izan liteke gaur egun. Baina, “Euskadi Gaztea” sortu zenean (duela 20 urte) euskaraz emititzen
zuten irratiek zerabilten eredua urrun zebilen “Euskadi Gaztea”ren hizkera fresko, zuzen eta
arinetik. Hedabideek garrantzia euskara jasoa eta gramatikalki zuzena egiteari ematen zioten
garaian, “Euskadi Gaztea”k moldeak apurtu zituen, gazteei zuzena eta gertukoa egiten zaien
hizkeran hitz eginez. Natural, espontaneo eta gidoirik gabe aritzen dira esatariak.
Atal interaktiboen kasua ere esanguratsua da. Hona hemen “Eingo al deu?” sexualitate blogaren
adibidea. Izenetik hasita, irakurleak lagunarteko hizkera ez formala erabiliz, euskaraz eta
sexualitateaz hitz egiten jartzen dituen tartea (ez da gutxi). Irakurle batek bidalitako mezuaren
zati honek argi islatzen du zertaz ari naizen:
“Erabat preokupatuta nao ta ia enekin ze
in. Oaindik ez det sexuik praktikatu, baino
azken hilabeten bi aldiz saiatu naiz mutil
batekin ta ezin izan det egin. Zakila
sartzen saiatu danen, geatzeko eskatu
behar izan diot min haundia emate
zialako.
Beatzakin baita ta gauza berdina.
Azkenekon berriz saiatu ta kriston minakin
odol pixkat atera zitzaiten. Urrengo
egunen minakin eon nitzen ta gañea
goizen pixa iteakon odol pixkat atea
zitzaiten.
Eztakit ze pentsatu, gañea tenporadak
izateitut azkure haundia eukitzetela, ta pixa iteakon erretasuna sentitzetela. Eztet inungo sexu
motaik praktikau…”
Hizkera “gaztea” erabiltzen aitzindaria izateaz gain, irrati formula komertziala (generoak
eskatzen dituen errealizazio eta hizkera moldeekin) lantzen hasi zen lehen euskal irratia izan zen.
“Euskadi Gaztea”k euskal irrati-formula sortu zuen. Ametsa gauzatzeko hainbat bilera eta
eztabaida egin zituzten, dena baitzegoen egiteke. Euskaraz jorratu gabeko esparru batean
“Eingo al deu?” sexualitate bloga
9 9999
aitzindari izateak lan eskerga eskatzen du, “Euskadi Gaztea”ko hasierako langileek egin zutena
bezalakoa.
EITBko irrati gazteak euskararen unibertsoa zabaldu du. Euskara gauza “moderno”, berritzaile
eta apurtzaileekin lotuz (nola adjektibatu, bestela, Klaudio Landak egiten zuen “Prime time”
saioa bezalakoak?). Europako gazte guztiei interesatzen zaizkien gai eta arazoak euskaraz
jorratzeak, hizkuntzak zuen hutsune bat betetzen du.
“Gaztea” euskararen plastikotasunari probetxua ateratzen ahalegintzen da. Hau da, hizkuntza
estetikoki lantzen du erakargarri bihurtuz. Irratiko hautaprobetan esatari berri bat hartu orduko,
argi esaten diote arduradunek, esaten dena bezain garrantzitsua (edo garrantzitsuagoa) dela
NOLA esaten den. “Gaztea”ko esatariak hizkuntzaren erakargarritasunaz baliatu behar du
entzulea harrapatzeko. Emozioak transmititu behar ditu (alaitasuna, bizitasuna, gaztetasuna…)
entzulea era “naturalean” erakarriz. Gaztea jarraitzen duen jende gehienak ez du militantziagatik,
euskal komunikabideak bultzatzeagatik… jarraitzen. Besterik gabe atsegin zaiolako baizik.
Fermin Etxegoienen “Neurona eta zeurona” liburuan, euskal komunikabideek biziraun nahi
badute, bide hori jorratu beharko dutela aipatzen da. Eta audientziek hori baieztatzen dute,
euskal komunikabideen akabera “euskadigazteizatzetik” etorriko dela dioten kazetarien kontra.
Kuantitatiboki, hedabide klasikoen audientzia gainbehera doan garaian (bereziki, gazteen
artean) 14 eta 24 urte bitarteko euskarazko hedabide batek lidergoa lortzea ez da euskal
hedabide askoren eskuetan dagoen zerbait. Inguruko erdal hedabideen artean ere, gutxi dira
azken aldian audientzia hain nabarmen hobetu dutenak.
Beharbada, aurreko puntua argitzen lagundu dezakeen arrazoia, “Gaztea”, euskarazko
komunikabideen artean, “multimedia marka” formatua ondoen erabiltzen duen hedabidea dela
da. Baita gure inguruko beste hizkuntzetako hedabideekin alderatuz ere. Gaur egun ezin da
esan “Gaztea” irratia denik, ezta telebista edo webgunea ere. Hori dena baita aldi berean.
Hedabideak jarraitzen dituzten gazteek internetez entzuten dute irratia, bideo bat ikusi eta
lagunekin “chateatzen” duten aldi berean. Guztia ordenagailutik mugitu ere egin gabe.
Hedabideen krisiaren irtenbidea hortik etorriko dela dirudi. Egitura eta euskarri zurrun klasikoak
“Gaztea” irratiko lantaldea
10 10101010
alde batera utzi, multimedia bihurtu eta besteengandik bereizten diren hedabideek lortuko dute
bizirautea. Egoera horretan, euskal hedabide bat ondo kokatuta egoteak, hizkuntzari bultzada
ematez gain, euskarazko beste hedabideek etxeko erreferente bat izatea eragingo luke. Alegia,
bidea eginda aurkituko luketela.
Euskarazko hedabideen eskaintza handitzen ere laguntzen du “Gaztea”k. 20 urteren ondoren
ere, ez baitago horrelako beste hedabide “komertzialik”.
Asko ados ez dauden arren, “Gaztea”k betidanik bultzatu du euskal kulturgintzaren zati
garrantzitsua den euskal musika. Irrati formulan, euskal musika bestelako musika
komertzialarekin homologatu du. Ondorioz, euskal musika soilik jartzen duen saio bati noiz
entzungo ez luketen hainbat gaztek “Ken 7”, “Seiren” edo “Kerobia” bezalako taldeen musika
ezagutu dute.
“Gaztea”ri komertziala izatea leporatzen dio zenbaitek, mespretxatzeko intentzioarekin. Baina,
“Gaztea” harro dago euskaraz hedabide komertzial bat egitea posible dela demostratu duelako.
Argi utziz, euskara bera ere komertziala izan daitekeela.
“EITB kultura”k “Gaztea”ren hogei urteetako ibilbideari eta lan honetan jorratu ditudan hainbat
gairi buruz egindako bideo-erreportaje bat ikusi nahi izanez gero, egin klik esteka honetan:
http://www.eitb.com/bideoak/gaztea/gazteak-20-urte/osoa/387891/gaztea-irratiaren-20-urtetako-ibilbidea/