Post on 10-Nov-2014
NESKA-MUTILEN MOTRIZITATE EZAUGARRIAK
Sarrera
Idazle gehienek pertsona hauen mugimendu eta arazo kognitiboetaz hitz
egiten digute ( arazoak arretan, pertzepzioan eta memorian) trastorno mailaren
arabera umearen motrizitatea behera doa, horregatik gorputz eskemaren
pertzepzioa landu behar dugu, honekin batera bere gaitasun kognitiboak igo
egingo direlako.
Down sindromea duten umeak besteak egiten dituzten gauzak egitea
nahi dute, bere ingurua ezagutu nahi dute eta honetan dauden pertsonak. Hau
lortzeko bere motrizitate lodia landu behar dute, bere arazoak direla eta,
hipotonia, ligamentuen gehiegizko luzaketa,indar falta.
Bere fisikoa konpentzatu behar da, epe luzerako arazoak sahiesteko,
oinetako mina adibidez.
Fisioterapiaren helburu nagusia bere mugimendua minimoetara iristea
da, test honek, haurren motrizitate maila neurtzeko balio dute.
Motrizidade garapena
Motrizitate garapena, haur eta lehen hezkuntzaren oinarria da. Urte
hauetan era independentean ezagutzen dute mundua, inguruan dauden
estimuluei esker.
Mugimendu baten prozesua, ez da batere erraza eta etapa ezberdinak
daude. Horregatik haurrek, gaitasun berri bat ikasteko, batzuk orduak, egunak
edo hilabeteak behar izaten dituzte. Hauen inteligentzia, pertsona guztiona
bezala, ez dago bakarrik norberaren barnealdean, baita ere sistema motore
sentsorialean eta mundu fisikoan.
Haur baten mugimenduen koordinazioa muskulu eskeletikoaren
normaltasun ezarekin zer ikusia badu ere, neuronen hazkuntza eta heldutasuna
ere garrantzitsua da.
Umea izanik, haurra zarenean ikasitako mugimendu ezberdinek, oinarrizko
gaitasunak (saltoak, giroak, jaurtiketak…) garatzen lagunduko du. Normaltzat
hartzen diren mugimenduak, mugimendu ezberdinen ariketak eginez lortu
daiteke, nahiz eta batzuei besteei baino denbora gehiago kostatu.
Historia
Down sindromea edo 21 trisomia 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak izanik. Jaiotzetiko gabezia psikikoen artean ohikoena da eta bere izena John Langdon Haydon Downi zor zaio, berak deskribatu baitzuen asaldura hau lehen aldiz 1866an. 1958an Jérôme Lejeune ikerlari gazteak aurkitu zuen asaldura honen arrazoia.
Down sindromea duten pertsonek zenbait patologia izateko arrisku handiagoa dute, hala nola, bihotzeko patologiak, digestio-aparatukoak edota sistema endokrinokoak. Sindrome hau detektatzeko umean amniozentesia erabil daiteke haurdunaldian zehar. 800-1.000 jaioberrietatik batean agertu ohi da, baina amaren adinak eragina du.
Gaur egun, ez dago pertsona horien gaitasun intelektuala hobetzen duen tratamendu farmakologikorik. Hala ere, familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute.
Características genéticas del Síndrome de Down
Down sindromea duten pertsonen ezaugarri nagusienak hauek dira:
aurpegiera borobilduna
hipotonia muskularra atzerapen mentala
Gainera, bihotzeko gaisotasunak ikusmen eta entzumen urritasunak,
hesteetako arazoak eta infekzioak izateko arrisku handiagoa izaten dute
pertsona hauek.
Hauek dira beste ezaugarri batzuk: aurpegiera borobila
begi, sudur eta belarri txikiak ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero;
hau dela eta ahoa zabalik izateko joera dute eta hortik hartzen dute arnasa eta horrenbestez ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie eta hauek belarrietara zabaltzen dira.
Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen
kasuan, clinodactalia deritzona jasaten dute; hau da, atzamar txikia
barrurantz kurbatuta izaten dute. Honez gain, eskuaren barrukaldean
tolesdura bat besterik ez dute izaten beste guztiok tolesdura bi ditugun
bitartean. Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa handia
ematen da. Hipotonia muskularrak, tonu muskular baxua dutela esan nahi du,
horrenbestez garapen motorea geldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte.
Guzti honek, pertsona hauen bizi itxaropena 50-60 urte artekoa izatea suposatzen du. Baina horrek ez du esan nahi datu hauek beti zehatz ematen direnik, askotan luzatu edo laburtu ere egin daiteke.
Bestalde esan beharra dago ez dela erlaziorik ematen Down Sindromea duten pertsonen kanpo ezaugarri (ezaugarri fisikoak) eta inteligentzia maila (adimen garapenaren) artean. Hau da, pertsona batek oso ezaugarri fisiko nabarmenak baditu, ez du esan nahi adimen atzerapen handia duenik.
Alterazio genetiko bat da eta ezgaitasun hau duten pertsonek 57 kromosoma
dituzte (ohikoena 46 izatea da).Trisonia 21 izenaz ere ezagutzen den
gaixotasuna da. Pertsona hauen koefiziente intelektuala (K.I) oso baxua izaten
da honen arabera sailkatuz:
- Leuna: 50-70 -erako K.I
- Moderatua: 35etik 49rako K.I
- Gogorra: 20tik 34rako K.I
- Oso gogorra: 20 baino gutxiagoko K.I.
http://www.efdeportes.com/efd163/caracteristicas-motrices-de-ninos-con-sindrome-de-down.htm