Post on 25-Mar-2016
description
BILBO ETA BERTOKO ZUBIAK
Bilboko hiri-ereduan esanahi berezia daukatezubiek. Eskuinalde eta ezkerraldearen artekolotura-elementuak dira, eta gizarteratzekoazpiegiturak dira ere bai.
Uretan gora, Errontegi zubia, ibilgailuen
trafikorako, ez da inoiz oztopo izan bere
garaierari esker. Kontrara, Deustuko
Zubia, 1936an inauguratua, Eskuinaldea
Ezkerraldearekin lotzen zuen itsasadar mailako
zubi bakarra izan zen urteetan. Altxagarria
da, baina 1996an itxi zen ur trafikoa ekidinez.
Apur bat lehenago, Udaletxeko Zubia ere itxita
geratu zen betiko.
Orduz geroztik, itsasadarraren bi bazterrak
ez dira inoiz hainbeste hurbildu. 1997an Zubi
Zuri inauguratu zen, Santiago Calatravarena.
Sei urte beranduago, Pedro Arrupe pasabidea
ireki zen, biak ala biak oinezkoentzat. Azkenik,
Euskalduna Zubia dugu, izen bereko Jauregi
aurrean, oinezko eta trafikoarentzako
igarobidea. Hiru lotura horiei Saha Hadid
arkitektoak Zorrotzaurrerako diseinatutako
pasabide gehiago gehituko zaizkie. Baina
horrezaz gain, itsasadarrak aurki izango du
munduko zubi altxagarririk luzeena: 150metro
luzeko biaduktu mugikorra. Azken horrek,
Itsasadarraren bi bazterrak lotuko ditu EHU-
UPVra doan tranbia Sestaoko geltokira
hurbiltzeko. Eraikuntza 2012an hasiko da,
60 milioi euroko inbertsioarekin.
Itsasontziak kanpoko portutik sartzeak Itsasadarrahesiez libre edukitzeko beharra zeukan denboraluzez. Zubi gutxi behar zen, eta zeharkagarriakizan behar zuten, Bizkaiko Zubi ospetsuarenantzera, Portugaleteko Zubi Esekia bezalaezaguna dena. Zubi hori zen Itsasadar barnerasartzeko ataria.
Zubi Zuri arku itxurako eraikina
da, 10metroko garaiera hartzen
duena Itsasadar gainetik, eta
75metro luzekoa. Estruktura
hodi-habean oinarritzen da,
eta handik, lau metro zabaleko
pasabidea osatzen duten
kristalezko plataformak eusten
dituzten estriboak jaisten dira.
Egitura horrek belaontzi zuri eta
ikusgarri baten itxura ematen dio.
Pedro Arrupe Pasabidea arras ezberdina da.
José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariak
egin zuen proiektua, eta bere heriotzaren ondoren,
bere semeak amaitu zuen, Lorenzok. Altzairuzko
hamahiru pieza ditu, sei sarrerarekin, 140metro
luze eta sai metro zabal. Egitura lapatxu-zur
tratatuzko estalkiarekin, labaindurak ekiditeko,
eta bibrazioen aurkako gailu batekin bukatu zen.
Euskalduna Zubia itsasotik hurbileneko muturrean dago. JavierManterola ingeniari nafarrak oinezko eta ibilgailuentzako loturaberri bat asmatu zuen. Metalezko estruktura sendoarekin eraikita,zubiak 250metro luze eta 27metro zabal dauzka, itxura makurrekoaeta markesina batez babestua oinezkoentzako aldean. 1997aninauguratu zen, eta elementurik adierazgarriena 45 metroko garaieraduen iluminazio dorrea da.
Ireki zenetik, Euskalduna Zubiak Deustuko Zubiko eta Enekuri Morgankalearekin lotzen duen tuneleko trafikoaren parte handi bat xurgatzendu. Itsasadar gaineko apaingarria baino askoz gehiago da.