Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak

Post on 04-Aug-2015

229 views 5 download

Transcript of Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak

BIDEO DIDAKTIKOAK

vs

BIDEO HEZIGARRIAK

BIDEO DIDAKTIKOAK

Modu dinamiko eta sortzaile batean, irakaskuntza- ikaskuntza prozesu konkretuetan laguntzeko diseinatuta, produzituta, analizatuta eta ebaluatuta dauden bideoak dira.

BIDEO HEZIGARRIAK

Nahiz eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu konkretu baterako diseinatuak egon ez, analisi pedagogiko baten ondoren potentzialki hezigarriak izan daitezkeen bideoak dira.

BIDEO DIDAKTIKOEN FUNTZIOAK

Formazio eta ebaluazio funtzioa irakasle nahiz ikasleentzat:Irakasleen nahiz ikasleen jokaera bideoan grabatzeak, jokaera horiek aztertzea eta analizatzea ahalbidetzen du, ebaluazioa lagunduz eta etengabeko prestakuntza bultzatuz.

Informazio-funtzioa:Hezkuntzan gehien erabiltzen den funtzioa da, ziur aski telebistak eskaintzen duen material bideografiko ugariari esker.

Motibazio-funtzioa:Ikus-entzunezko irudiek erakargarritasun handia dute ikasleentzat, esposizio denbora egokia 10-30 minutukoa delarik.

Adierazpen eta sormen funtzioa (funtzio ludikoa eta artistikoa):Bideoek hizkuntza espresibo eta sortzailea erabiliaz hezkuntza produktuak eratzea ahalbidetzen dute.

Ikerketa-funtzioa:Bideo teknologiaren bitartez momentu eta gertakizunak jaso daitezke, analisi eta behaketa protokoloak ezartzeko aukera emanez.

Komunikazio-funtzioa:Bideo teknologiak ikasgelako komunikazio sistema hobetu dezakete; interesgarriak diren material eta ideien biltegi bezala, ideiak aurkezteko baliabide gisa, mezuak bidaltzeko tresna gisa, ikasleek egindako proiektuak aztertzeko instrumentu bezala…

BIDEO DIDAKTIKOAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

 Helburuen inguruko galdekizunak:

Ze mailara, gaira, arlotara… zuzendua dago? Helburuak zehazki azalduak daude? Zailtasun mailak eta sekuentziak ezartzen

ditu? Zein da helburu nagusia; motibazioa,

kontzeptuen transmisioa, hausnarketa…? Irakasleentzako eta ikasleentzako gida egoki

bat eskaintzen du?

Edukien inguruko galdekizunak:

Arlo desberdinetan da erabilgarri? Garatu beharreko edukien mapa semantiko

bat eskaintzen du? Ze motako edukiak dira; kontzeptualak,

prozesuzkoak, jarrerazkoak? Edukiak argitzen laguntzeko eskemak,

baliabide grafikoak, animazioa… ditu? Nola aurkezten dira edukiak; modu

narratiboan, elkarrizketa bidez, dokumental moduan…?

Kontzeptu gehiegi biltzen ditu?

Metodologiaren inguruko galdekizunak:

Ikasgelako lana zailtzen du edo eramangarriagoa egiten du?

Bideoan ikusitakoaz gain jarduera osagarriak iradokitzen ditu?

Zenbat irauten du? Bideo osoa ikustea ahalbidetzen du edo zati zehatz batzuk aukeratu behar dira?

Helburua lantzeko beste baliabide batzuen beharra du?

Bideo ikusi aurretik, kontzeptu, gai, iritzi… jakin bat lantzea eskatzen du?

Ikasleak modu autonomoan kontsumitu dezake? Proposatzen dituen jarduerak egitea posible da?

Ebaluazioaren inguruko galdekizunak:

Bideoa ikusi ondoren ikasleek ze ezagutza barneratzea espero da?

Espero diren ezagutza horiek ebaluatzea erraza da?

Bidaltzen dituen mezuak eskola curriculumaren ebaluazio beharretara egokituak daude?

Ebaluazio eredu edo instrumenturen bat eskaintzen du? (ariketak, idazlanak, proba objektiboak …)

Eskaintzen duen mezutik kontzeptuen mapa semantikoa ateratzea ahalbidetzen du?