Batzar Etxea (Gernika - Lumo) - Bizkaia e.pdf · Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren...

Post on 17-Jun-2020

11 views 0 download

Transcript of Batzar Etxea (Gernika - Lumo) - Bizkaia e.pdf · Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren...

Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren gaineanbista zabalak dituen goragunearen gainean dago. Jatorrizleku basotsua izan zen, Lumoko San Pedro elizateko hariztia.

Kokagune honetan XV. mendeaz geroztik JaurerrikoBatzarrak egin ziren, aditurik gehienen iritzitan, eta hura1877ra arte bilgunea izan zen foruak desagertu arte.

Lehengo multzoaren elementu nagusiak honakook ziren:arbola historikoa, Foru Haritza, tribuna eta landaguneduna,gero lauzatu zena, zeinen itzalpean babestuta biltzen baitzirenbatzarkideak; eta Antiguako Andre Mari baseliza, ForuHaritzaren inguruetan zegoen eta eguraldi txarra zela etahaize zabalean bildu ezin zirenean batzarretako ahaldunakbiltzen ziren lekua zena. Multzo nagusi horri bi eraikuntzaosagarri gehitu zitzaizkion denboran zehar: ospitalea etaagiriak gordetzeko ganbara.

Batzar Etxea 1825 eta 1833 bitartean eraiki zen AntonioEtxebarria arkitektoaren proiektuaren arabera estiloneoklasikoan. Orokorrenik onartutako sailkapenean, gerrartekourrezko etapan (1814-1837) sartuta dago.

Multzoa, Zin Tribunak, Foru Arbolak eta Batzar Etxeakosatuta dago. 1929an zutabe toskanarren gaineko tenpletezirkularra erantsi zitzaion, 1892an hildako arbolaren enboriharra gordetzekoa. Proiektua burutu gabe geratu zen. Izanere, ez zen armategia eraiki, lehen gerra karlista hasi zelako.

Oin berriko eraikuntza burutu zen. Izan ere, alde batetik,administrazio-konplexutasun progresiboa zela eta, ez omenzen nahikoa Antiguako tenplua; eta, bestetik, gogo ilustratua,razionalizatzailea eta modernotzailea zen. Tribuna atarikorintoar oktastiloa da, giza eskalakoa. Agriparen Pantaleoiarenerreferentzia argia da; erakunde-agintarientzako zazpiohorezko aulki ditu.

Tribuna hori oso ondo osatuta dago: eraikin nagusiareneskala handiagoak ez du bera deusezten, eta, are, elkarrekinelkarrizketa orekatsuan dabiltza.

Batzar Etxea eraikitzeko, Etxebarriak proposamen handizale-handizalea egin zuen, aurreko programa osoa eraikin bakarreanberriro antolatzen zuena. Funtzio guztiak sartzeko

zuen, hurrengo antolaeraren ondorio zena: erdialdeaneliza-legebiltzarra, eta hegaletan pabilioi bana, agiritegi etaarmategirakoa (egingabea). Hegal horien eta eliza-legebiltzarraren artean korridore estaliak, patio eta arkugainekoak (bakarra egin zen, armategia eraiki ez zelako)daude, komunikazio- eta kohesio-elementu gisa. Eraikinhonetarako sarbidea ez zen gaur egungoa, baizik eta kontrakoaldea, Foru Arbolaren ondokoa. Sarbide hori traza neoklasikobikain eta harrigarriko atari distiloak babestuta dago.

BIZKAIKOONDAREHISTORIKOA

Eliza-legebiltzarra eraikitzeko, Etxebarriak oin eliptikoaproposatu zuen, Silvestre Perezen esperientzietan oinarritua,bere funtzio balioanitzerako oso egokia, hiru elementuintegratzen dituena: lehendakaritza elipsearen alderiktxikienetako batean; presbiterioa, lehendakaritzaren atzean(presbiterioa 1983ko berrikuntzan desagertu zen); eta maileria,bi zati dituena. Bi zati horiek honakook dira: batzarkideentzakolau erregistroko maileria eta publikoarentzako balkoitxoa.Elementu horiek Hormaetxegoitia errementariaren diseinubikaineko forja-balaustrearen bitartez bereizirik daude.

Eliza-legebiltzarraren eta agiritegiaren arteko patio irekia1964an estali zen Bizkaiko Jaurerriko Museo Dokumentalainstalatzeko.

Horren ondorioz, Batzar Etxea Euskal Herrikoneoklasizismoko funtsezko burutzapenetakoa da. Izan ere,estilo berezia agertzen du, lengoaia neoklasiko garbiaerabiltzen baitu; eta tipologia ona du, programa oso ondoantolatu baitzen, estatu espainiarreko neoklasizismoan ososalbuespenezkoa izandakoa. Haren funtzioak oso kontrajarriaketa esanahi sinboliko-politiko-erlijiosoak txit errotuak dira:eliza eta legebiltzarra batera.

Batzar Etxea (Gernika - Lumo)

Testua: Gorka Pérez de la Peña.

Batzar EtxeaGernika - Lumo. (Allende-Salazarkalea, z/g. Gernikako hirigunearenbarruan dago, behar bezalaseinaleztaturik).

Bisiten ordutegia:10:00etatik 14:00ak arte eta16:00etatik 18:00ak arte. Ekain etaurri bitartean 19:00ak arte.Inguruko beste lekuinteresgarri batzuk:(Gernika-Lumo)

• Santa Klara eliza eta komentua.• Andre Maria eliza.• Lumoko jauregia.• Astra-Unceta y Cía fabrika.• Herrien Europa Parkea.• Alegria jauregia.

BERMEO

A-68

BILBO

DURANGO A-8

BALMASEDA BI-635

GERNIKA - LUMO