Batzar Etxea (Gernika - Lumo) - Bizkaia e.pdf · Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren...

1
Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren gainean bista zabalak dituen goragunearen gainean dago. Jatorriz leku basotsua izan zen, Lumoko San Pedro elizateko hariztia. Kokagune honetan XV. mendeaz geroztik Jaurerriko Batzarrak egin ziren, aditurik gehienen iritzitan, eta hura 1877ra arte bilgunea izan zen foruak desagertu arte. Lehengo multzoaren elementu nagusiak honakook ziren: arbola historikoa, Foru Haritza, tribuna eta landaguneduna, gero lauzatu zena, zeinen itzalpean babestuta biltzen baitziren batzarkideak; eta Antiguako Andre Mari baseliza, Foru Haritzaren inguruetan zegoen eta eguraldi txarra zela eta haize zabalean bildu ezin zirenean batzarretako ahaldunak biltzen ziren lekua zena. Multzo nagusi horri bi eraikuntza osagarri gehitu zitzaizkion denboran zehar: ospitalea eta agiriak gordetzeko ganbara. Batzar Etxea 1825 eta 1833 bitartean eraiki zen Antonio Etxebarria arkitektoaren proiektuaren arabera estilo neoklasikoan. Orokorrenik onartutako sailkapenean, gerrarteko urrezko etapan (1814-1837) sartuta dago. Multzoa, Zin Tribunak, Foru Arbolak eta Batzar Etxeak osatuta dago. 1929an zutabe toskanarren gaineko tenplete zirkularra erantsi zitzaion, 1892an hildako arbolaren enbor iharra gordetzekoa. Proiektua burutu gabe geratu zen. Izan ere, ez zen armategia eraiki, lehen gerra karlista hasi zelako. Oin berriko eraikuntza burutu zen. Izan ere, alde batetik, administrazio-konplexutasun progresiboa zela eta, ez omen zen nahikoa Antiguako tenplua; eta, bestetik, gogo ilustratua, razionalizatzailea eta modernotzailea zen. Tribuna atari korintoar oktastiloa da, giza eskalakoa. Agriparen Pantaleoiaren erreferentzia argia da; erakunde-agintarientzako zazpi ohorezko aulki ditu. Tribuna hori oso ondo osatuta dago: eraikin nagusiaren eskala handiagoak ez du bera deusezten, eta, are, elkarrekin elkarrizketa orekatsuan dabiltza. Batzar Etxea eraikitzeko, Etxebarriak proposamen handizale- handizalea egin zuen, aurreko programa osoa eraikin bakarrean berriro antolatzen zuena. Funtzio guztiak sartzeko zuen, hurrengo antolaeraren ondorio zena: erdialdean eliza-legebiltzarra, eta hegaletan pabilioi bana, agiritegi eta armategirakoa (egingabea). Hegal horien eta eliza- legebiltzarraren artean korridore estaliak, patio eta arku gainekoak (bakarra egin zen, armategia eraiki ez zelako) daude, komunikazio- eta kohesio-elementu gisa. Eraikin honetarako sarbidea ez zen gaur egungoa, baizik eta kontrako aldea, Foru Arbolaren ondokoa. Sarbide hori traza neoklasiko bikain eta harrigarriko atari distiloak babestuta dago. BIZKAIKO ONDARE HISTORIKOA Eliza-legebiltzarra eraikitzeko, Etxebarriak oin eliptikoa proposatu zuen, Silvestre Perezen esperientzietan oinarritua, bere funtzio balioanitzerako oso egokia, hiru elementu integratzen dituena: lehendakaritza elipsearen alderik txikienetako batean; presbiterioa, lehendakaritzaren atzean (presbiterioa 1983ko berrikuntzan desagertu zen); eta maileria, bi zati dituena. Bi zati horiek honakook dira: batzarkideentzako lau erregistroko maileria eta publikoarentzako balkoitxoa. Elementu horiek Hormaetxegoitia errementariaren diseinu bikaineko forja-balaustrearen bitartez bereizirik daude. Eliza-legebiltzarraren eta agiritegiaren arteko patio irekia 1964an estali zen Bizkaiko Jaurerriko Museo Dokumentala instalatzeko. Horren ondorioz, Batzar Etxea Euskal Herriko neoklasizismoko funtsezko burutzapenetakoa da. Izan ere, estilo berezia agertzen du, lengoaia neoklasiko garbia erabiltzen baitu; eta tipologia ona du, programa oso ondo antolatu baitzen, estatu espainiarreko neoklasizismoan oso salbuespenezkoa izandakoa. Haren funtzioak oso kontrajarriak eta esanahi sinboliko-politiko-erlijiosoak txit errotuak dira: eliza eta legebiltzarra batera. Batzar Etxea (Gernika - Lumo) Testua: Gorka Pérez de la Peña. Batzar Etxea Gernika - Lumo. (Allende-Salazar kalea, z/g. Gernikako hirigunearen barruan dago, behar bezala seinaleztaturik). Bisiten ordutegia: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte. Ekain eta urri bitartean 19:00ak arte. Inguruko beste leku interesgarri batzuk: (Gernika-Lumo) • Santa Klara eliza eta komentua. • Andre Maria eliza. • Lumoko jauregia. • Astra-Unceta y Cía fabrika. • Herrien Europa Parkea. • Alegria jauregia. BERMEO A-68 BILBO DURANGO A-8 BALMASEDA BI-635 GERNIKA - LUMO

Transcript of Batzar Etxea (Gernika - Lumo) - Bizkaia e.pdf · Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren...

Page 1: Batzar Etxea (Gernika - Lumo) - Bizkaia e.pdf · Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren gainean bista zabalak dituen goragunearen gainean dago. Jatorriz leku basotsua izan zen,

Batzar Gela Gernika-Mundakako itsasadarraren gaineanbista zabalak dituen goragunearen gainean dago. Jatorrizleku basotsua izan zen, Lumoko San Pedro elizateko hariztia.

Kokagune honetan XV. mendeaz geroztik JaurerrikoBatzarrak egin ziren, aditurik gehienen iritzitan, eta hura1877ra arte bilgunea izan zen foruak desagertu arte.

Lehengo multzoaren elementu nagusiak honakook ziren:arbola historikoa, Foru Haritza, tribuna eta landaguneduna,gero lauzatu zena, zeinen itzalpean babestuta biltzen baitzirenbatzarkideak; eta Antiguako Andre Mari baseliza, ForuHaritzaren inguruetan zegoen eta eguraldi txarra zela etahaize zabalean bildu ezin zirenean batzarretako ahaldunakbiltzen ziren lekua zena. Multzo nagusi horri bi eraikuntzaosagarri gehitu zitzaizkion denboran zehar: ospitalea etaagiriak gordetzeko ganbara.

Batzar Etxea 1825 eta 1833 bitartean eraiki zen AntonioEtxebarria arkitektoaren proiektuaren arabera estiloneoklasikoan. Orokorrenik onartutako sailkapenean, gerrartekourrezko etapan (1814-1837) sartuta dago.

Multzoa, Zin Tribunak, Foru Arbolak eta Batzar Etxeakosatuta dago. 1929an zutabe toskanarren gaineko tenpletezirkularra erantsi zitzaion, 1892an hildako arbolaren enboriharra gordetzekoa. Proiektua burutu gabe geratu zen. Izanere, ez zen armategia eraiki, lehen gerra karlista hasi zelako.

Oin berriko eraikuntza burutu zen. Izan ere, alde batetik,administrazio-konplexutasun progresiboa zela eta, ez omenzen nahikoa Antiguako tenplua; eta, bestetik, gogo ilustratua,razionalizatzailea eta modernotzailea zen. Tribuna atarikorintoar oktastiloa da, giza eskalakoa. Agriparen Pantaleoiarenerreferentzia argia da; erakunde-agintarientzako zazpiohorezko aulki ditu.

Tribuna hori oso ondo osatuta dago: eraikin nagusiareneskala handiagoak ez du bera deusezten, eta, are, elkarrekinelkarrizketa orekatsuan dabiltza.

Batzar Etxea eraikitzeko, Etxebarriak proposamen handizale-handizalea egin zuen, aurreko programa osoa eraikin bakarreanberriro antolatzen zuena. Funtzio guztiak sartzeko

zuen, hurrengo antolaeraren ondorio zena: erdialdeaneliza-legebiltzarra, eta hegaletan pabilioi bana, agiritegi etaarmategirakoa (egingabea). Hegal horien eta eliza-legebiltzarraren artean korridore estaliak, patio eta arkugainekoak (bakarra egin zen, armategia eraiki ez zelako)daude, komunikazio- eta kohesio-elementu gisa. Eraikinhonetarako sarbidea ez zen gaur egungoa, baizik eta kontrakoaldea, Foru Arbolaren ondokoa. Sarbide hori traza neoklasikobikain eta harrigarriko atari distiloak babestuta dago.

BIZKAIKOONDAREHISTORIKOA

Eliza-legebiltzarra eraikitzeko, Etxebarriak oin eliptikoaproposatu zuen, Silvestre Perezen esperientzietan oinarritua,bere funtzio balioanitzerako oso egokia, hiru elementuintegratzen dituena: lehendakaritza elipsearen alderiktxikienetako batean; presbiterioa, lehendakaritzaren atzean(presbiterioa 1983ko berrikuntzan desagertu zen); eta maileria,bi zati dituena. Bi zati horiek honakook dira: batzarkideentzakolau erregistroko maileria eta publikoarentzako balkoitxoa.Elementu horiek Hormaetxegoitia errementariaren diseinubikaineko forja-balaustrearen bitartez bereizirik daude.

Eliza-legebiltzarraren eta agiritegiaren arteko patio irekia1964an estali zen Bizkaiko Jaurerriko Museo Dokumentalainstalatzeko.

Horren ondorioz, Batzar Etxea Euskal Herrikoneoklasizismoko funtsezko burutzapenetakoa da. Izan ere,estilo berezia agertzen du, lengoaia neoklasiko garbiaerabiltzen baitu; eta tipologia ona du, programa oso ondoantolatu baitzen, estatu espainiarreko neoklasizismoan ososalbuespenezkoa izandakoa. Haren funtzioak oso kontrajarriaketa esanahi sinboliko-politiko-erlijiosoak txit errotuak dira:eliza eta legebiltzarra batera.

Batzar Etxea (Gernika - Lumo)

Testua: Gorka Pérez de la Peña.

Batzar EtxeaGernika - Lumo. (Allende-Salazarkalea, z/g. Gernikako hirigunearenbarruan dago, behar bezalaseinaleztaturik).

Bisiten ordutegia:10:00etatik 14:00ak arte eta16:00etatik 18:00ak arte. Ekain etaurri bitartean 19:00ak arte.Inguruko beste lekuinteresgarri batzuk:(Gernika-Lumo)

• Santa Klara eliza eta komentua.• Andre Maria eliza.• Lumoko jauregia.• Astra-Unceta y Cía fabrika.• Herrien Europa Parkea.• Alegria jauregia.

BERMEO

A-68

BILBO

DURANGO A-8

BALMASEDA BI-635

GERNIKA - LUMO