Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

16

description

Usurbilgo Gernika-Usurbil (GU) taldeak Gernikako Akordioaren lehen urteurrenean argitaratutako aldizkaria

Transcript of Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Page 1: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena
Page 2: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil

Sarrera

2010eko irailaren 25ean Euskal Herriko politika, gi-zarte eta sindikatu arloko 28 eragilek “Bake bidean ate-rabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zutenGernikan. Bost hilabetera, 2011ko otsailaren 26an, Do-nostiako Atano III pilotalekuan egindako ekitaldianbeste 300 eragilek babestu zuten Gernikako Akordioa.

Akordio horren garrantziaz jabeturik, hura gizarte-ratzeko, hainbat herritarrok Gernika-Usurbil (GU) taldeaeratu genuen. 2011ko urtarrilaren 2an egin genuen tal-dearen aurkezpena herriko pilotalekuan egindako eki-taldi publikoan. Arlo eta sentsibilitate politiko anitzeko45 herritarren babesa jaso zuen taldeak.

Geroztik, lanean dihardugu akordioa Usurbilen za-baltzeko ekimenak zehazten, moldatzen eta antolatzen.Herriko taldeekin bildu gara, akordioaren berri ematekoeta ahal bazen, beraien atxikimendua jasotzeko. Hainbattaldek eta eragilek bere atxikimendua helarazi digute da-goeneko: Noaua! Kultur Elkarteko Zuzendaritza Ba-tzordeak, Andatza Mendizale Taldeak, Nafartarrak,Aitzaga Kultur Elkarteak, Usurbilgo Udaleko LangileenKomiteak, Hotzikara musika taldeak, Usurbilen

nahi ditugu taldeak, Buztinzulo Zeramika Taldeak, Ake-rra Gaztetxeak, Kantu Taldeak, Aginagako Jai Batzor-deak, Bota punttuba bertso eskolak, Zubietako GurasoElkarteak, Usurbil Kirol Elkarteak, Udarregi Ikastolak,Ibaiondo Elkarteko hainbat bazkidek, Erroizpe Elkar-teak eta Dantza Taldeak.

Ezin aipatu gabe utzi, gure taldeak egindako gonbi-dapenari erantzunez, 2011ko otsailaren 13an, SutegiKultur Etxean Usurbilgo Udaleko hautetsiekin burutu-tako ekitaldia. 85 udal hautetsi gonbidatu genituen Ger-nikako Akordioarekin bat egitera. Eta erantzuna ederraizan zen. Sentsibilitate ezberdineko 48 udal hautetsikbabestu zuten Gernikako Akordioa, herri honen histo-riarako argazki esanguratsua utziz.

Bestelakoak ere sustatu ditugu azken hilabeteotan:hitzaldiak (Iñaki Aldekoa eta Floren Aoiz), udalbatzak2011ko martxoaren 19an onartutako mozioa, erasoenaurrean antolatutako ekimenak (Bake bidean aterabidedemokratikoak orain, atiloketa gehiagorik ez; EuskalHerriarentzat normalizazioa: Legalizazioa orain!)

Hala, Gernikako akor-dioak lehen urteurrenabete duen honetan,honen guztiaren berriemateko, sinatzaileenurtebeteko balantzeaezagutarazteko eta au-rrera begirako ildoakaurkezteko aldizkarihau argitaratzea erabakidugu.

2011ko urriaren12an

Gernika-UsUrbil taldea

www.blogak.com/gernika_usurbil

Gernika-Usurbil taldearen aurkezpena, 2011ko urtarrilak 2.

Page 3: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil taldeak 85 udal hautetsi gonbidatu zituen Gernikako Akordioarekin bat egitera. Eta erantzunaederra izan zen. Gonbidapenari erantzunez, 2011ko otsailaren 13an, Sutegi Kultur Etxean, sentsibilitate ezber-dineko Usurbilgo Udaleko 48 udal hautetsik bere babesa eman zioten Gernikako Akordioari, herri honen histo-riarako argazki esanguratsua utziz. Hona akordioari atxikimendua emateko prestatutako liburuan izenpetu zutenhautetsien zerrenda:

Herriko udal hautetsik babestu dute Gernikako Akordioa

Aburruza Uribe, Jose Miguel

Añorga Azpiazu, Patxi Xabier

Aranburu Agirre, Manu

Aranburu Alkorta, Iñaki

Arnaiz Lasa, Luis

Arrastoa Zabala, Jose Luis

Azpiroz Artano, Imanol

Azpiroz Manterola, Iñigo

Begiristain Azurmendi, Manolo

Bengoetxea Izeta, Nikolas

Bengoetxea Otegi, Anttoni

Bengoetxea Ugarte, Mari Karmen

Beraetxe Aramburu, Julian

Cardenas Muñoz, Sebastian

Cisneros Andres, Clemente

Eizagirre Sagardia, Ana Isabel

Erauntzetamurgil Manterola, Nerea

Errekondo Aizpurua, Jexux Mari

Errekondo Salsamendi, Miren Garbiñe

Errekondo Saltsamendi, Xabier Mikel

Furundarena Salsamendi, J. Ramon

Hevia Gonzalez, Karmele

Huegun Zapirain, Koldo

Irazusta Iribar, Joxe Mari

Iribar Amigorena, Arantza

Jauregi Iruretagoiena, Gabino

Jauregiberri Goenaga, Lurdes

Larrañaga Oroz, Iñaki

Lizaso Azkonabieta, Agustin

Lizaso Azkonobieta, Patxi

Lizaso Matxain, Oihana

Lizaso Urreta, Koldo

Maiz Lazkano, Izaskun

Makazaga Eguiguren, Juan

Manterola Aizpurua, Arantxa

Matxain Maiz, Jose Manuel

Muxika Uitzi, Karmele

Olaizola Aliñamendi, Markel

Olaizola Atxukarro, Juan Jose

Olasagasti Mugica, Felix

Orbegozo Lizarazu, Antonio

Orbegozo Salsamendi, Xabier

Pikabea Aizpurua, Xabier

Pulido Molano, Justo

Rekondo Arzallus, Kerman

Udabe Borda, Ramon

Uribe Navarro, Ainara

Zubiria Kamino, Lontxo

Page 4: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

ake bidean aterabide demokratikoen akordioaB

Gernika-Usurbil

Euskal Herria gatazka politikoa eta indarkeria bakebidera eta aterabide demokratikoetara eramateko aukerabaten aurrean aurkitzen da.

Zentzu horretan, bermatutako indarkeriarik gabekoegoera eta normalizazio politikorako hastapena izan be-harko da, ondoko edukietan oinarrituta:

aETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko mo-duko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarri-katzea, jarduera armatua behin betiko uztekoborondatearen erakusle gisa.

aEskubide zibil eta politiko guztien aitortza,proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onar-tuz, kontuan hartuta giza eskubide guztien aitorpenaeta salbuespenik gabeko babesa direla eskubide ho-riexen oinarria. Ildo horretan, Alderdi PolitikoenLegea indargabetzea exijitzen dugu, eskubide nagu-sien urraketak tresna juridiko horretan oinarritzen di-relako.

aInoren aurkako mehatxu, presio,jazarpen, atxiloketa eta tortura

mota guztiak desa-gertzea, edozeindela ere pertsonahorien jardueraedota ideologia poli-

tikoa.

aEuskal preso po-litikoen aurka aplikatzen

den espetxe-politika etetea,konfrontaziorako estrategia

gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurrihauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats

moduan, gatazka politikoak eragindako preso etaiheslari bat bera ere egon ez dadin:

- Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, disper-tsioarekin amaituz.

- Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.- Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboeibehin-behineko askatasuna ematea.- Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutakopreso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea.- Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplika-tzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe.-Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezar-

tzen duen legedia indargabetzea.aJarduera politikoagatik epaituak izan diren per-tsona eta erakundeen aurkako prozesu judizialak be-rraztertzea.

aJurisdikzio eta epaitegi berezien eta salbuespenekolege oro indargabetzea, eta horrekin batera, inkomu-nikazioa bertan behera uztea.

aMilitante eta erakunde independentistei politikanaritzeko ezarri zaizkien debeku eta neurri murriztai-leak bertan behera uztea.

aNazioarteko eragileen parte-hartzea sustatzea, gizaeskubideen urraketarik gertatzen ez dela egiaztatzekohelburuarekin.

Erakunde politiko, sindikal eta sozialok ETAri zeinEspainiako Gobernuari galdegiten diegu erabakiak etaekimenak har ditzatela horrelako egoera bat sortzearren;alegia, indarkeriarik izango ez dela bermatua izango deneta normalizazio politikoa progresiboki garatuko denegoera.

Era berean, sinatzaileok uste dugu horrelako prozesubaten testuinguruan, non bake eta normalizazio politikonahikoak lortuak egongo diren, ezinbestekoa izangodela elkarrizketarako eta negoziazio politikorako guneakzabaltzea, gatazkaren zioak eta ondorioak osotasuneanaztertzeko.

Elkarrizketa eta negoziazio politikoa dakartzan pro-zesu hau ondoko printzipio eta baldintzetan oinarritubehar da:

a“Mitchell Printzipioak” deitutakoetan azaldutakokonpromisoek zuzenduko dituzte elkarrizketa etaarlo guztiei buruzko negoziazioak:

Page 5: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

- Gai politikoak konpontzeko, soilik bitarteko demo-kratiko eta baketsuak erabiltzea.- Alderdien arteko negoziazioaren emaitzetan edotanegoziazio prozesuaren norabidean eragiteko asmoa-rekin egindako indarkeriaren erabilerari edo berauerabiltzeko mehatxuari aurkakotasuna agertzea.

- Alderdien arteko negoziazioetan erdietsitako akordiooro errespetatzeko konpromisoa. Era berean, akor-dioen alderen bat aldatu nahi izanez gero, soilik bitar-teko demokratiko eta baketsuak erabiltzekokonpromisoa.

aAkordio politikoak lortzeko negoziazio prozesua era-gile politiko, sindikal eta sozialen egitekoa baino ez daizango.

aElkarrizketa politikoaren edukiek Euskal Herriko kul-tura politiko guztiak barne hartuko dituen akordioaizango dute helburu: euskal errealitate nazionalaren etaerabakitze ahalmenaren onarpenari buruz; barne eredujuridiko-instituzionalari eta, estatuekiko lotura motari da-gokionez, independentzia barne; eta herriak duen boron-date demokratikoa errespetatzeari buruz.

aAitortza, adiskidetzea eta erreparazioa gatazka politi-koak eta jatorri guztietako bortizkeriek eragindako bik-tima orori.

Gaur egun, gizarte ereduaren erruz, emakumezkoen etagizonezkoen partehartzea ez da berdina; hori dela eta, ema-kumeek subjektu aktiboak izan behar dute konponbidean,gatazka politikoa hurbiletik ezagutu ez ezik horren ondo-rioak jasan ere egiten baitituzte.

Agiri hau sinatzen dugun erakunde politiko, sindikal etasozialok bertan azaltzen diren postulatu guztiak geure egitenditugu eta betetzeko konpromisoa hartzen dugu; halaber, na-zioarteko eragileei eduki hauek helarazteko eta euskal gi-zartean parte hartzea sustatzeko lan egiteko konpromisoahartzen dugu, euskal gizarteak ere bere egin ditzan postulatuhauek. Izan ere, euskal gizarteak izan behar du bermatzailebakarra konponbide demokratikoaren prozesuaren garape-nean.

Euskal Herrian, 2010eko irailaren 25ean.

Abertzaleen Batasuna

Ahaztuak

Alternatiba

Alternatiba Gaztea

Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Anai Artea

Andere Bidatz

Anitzak

Apaizen Koordinakundea

Arabako Emakumeen Asanblada

Aralar

Askapena

Bizigay

EHGAM

EHNE

Ekologistak Martxan

ELB

Emakume Internazionalistak

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK)

ESAIT

ESK

Etxerat

Bilgune Feminista

Euskal Herriak Bere Eskola

Euskal Komunistak-PCPE

Eusko Alkartasuna

Eusko Sozial

Ezker Abertzalea

Ezker Gogoa

Ezker Soberanista

Euskaria

Gazte Abertzaleak

Gazte Herria

Gazte Independentistak

Gernika Batzordea

Giza Eskubideen Behatokia

Herria 2000 Eliza

Hiru

Ikasle Abertzaleak

IPES-GITE

Iratzarri

Komite Internazionalistak

KONTSEILUA (kide bat baino gehiago)

LAB

Lau Haizetara

Lumagorri

Memoriaren Bidean

Orreaga Elkartea

Sasoia

STEE-EILAS

Torturaren aurkako Taldea

Zutik-Gorripidea

Eta beste 300 bat talderen atxikimendua...

S i n a t z a i l e a k

Page 6: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil

Lehen urtearen balantzea

Justizian oinarritutako bakea, giza eskubide guztienbermea ahalbidetzen duen bakea, izan nahi duguna as-katasunez erabakitzea ahalbidetzen digun bakea, garaileeta garaitu gabeko bakea, bake iraunkorra da. Horixe da,eta ez besterik, Gernikako Akordioko sinatzaileok nahiduguna.

Hala ere, jakin badakigu ez dela hori iritsiko ez badaurte hauetan guztietan gatazkak sortutako arrazoiak etaondorioak gainditzera eramango gaituen prozesu politi-koa indartu gabe. Gatazka egoerak ez dira inon, inoizegun batetik bestera gainditu eta, zentzu horretan,behar-beharrezkoa da ibilbide orria aterabidea topa-tzeko. Horretan datza Gernikako Akordioko sinatzaileokegin dugun ekarpen nagusia. Desberdinok batu gara ir-tenbidea eskaintzeko erabat konbentzituta baikaude eus-kal herritarron ahalegin erabakigarriak bakarrik eramangaitzakeela helburura. Gure izanak eta izenak bigarren

mailan utziz, herritarren garaia dela aldarrikatzeko batugara.

2010eko irailaren 25etik hona, ordea, hamaika gauzagertatu da, argilunez beteriko uneak izan dira.

Bereziki, bi gertaerek pozten gaituzte. Alde batetik,ETAk eman duen urratsa oso positibotzat eta balio han-dikotzat jotzen dugu. Gatazkaren adierazpiderik gordi-nenetakoa izanda, dudarik gabe, bake prozesueragingarria ahalbidetzen duen erabakia da. GernikakoAkordioko sinatzaileon asmoa eta xedea da, inolako in-darkeriarik gabeko egoera bermatzea eta egonkortzea,prozesu politikoari bultzada emateko. Eta bide horretanlanean gabiltza, konponbiderako aterabide demokra-tikoen ibilbide orria den, Gernikako Akordioaren bai-tan. Eta hori da eskatzen dioguna Estatuari, ETAri

eta batez ere euskal gizarteari. Bestaldetik, herri-tarrek Gernikako Akordioari mota guztietakomobilizazioetan erakutsi dioten babesa eta atxi-kimendua zinez pozgarria iruditu zaigu, Ger-nikako Akordioak duen sinesgarritasunarenfroga. Beraz, ETAk distentsioa ekarriz eta he-

rritarrek bake prozesuari sostengua emanez pauso ob-jektibo bat eman dugu norabide onean, gatazkarenkonponbidean. Aurrekoari esker, bake eta normalizazioprozesuak aurrera egin dezan gaur egun dauden bal-dintza politikoak eta sozialak hobeak dira. Errealitateobjektibo kuestionaezina iruditzen zaigu.

Zoritxarrez, gatazkan inplikatuta dauden denek ezdute berdin jokatu. Badirudi oraindik ere, ez dagoelabarneratua irabazlerik eta galtzailerik gabeko bakea. Ho-rrela ulertu behar da errepresioaren handitzea, berezikigordina azken hilabeteotan. Espetxe politikan ez da al-daketarik egon ez bada zitalkeria areagotzeko eta horrenondorio latzak milaka herritarrek pairatzen dituzte, atxiloketak ugariak izan dira, horien ondoriozko torturabasatiak ezagutu ditugu, epaiketa politikoak, Sortu al-derdiaren legez kanporatzea, gure hizkuntzaren norma-lizazio prozesuaren kontrako etengabeko neurripolitikoak eta diskurtsoa, harrokeriak gidatutako dis-kurtsoa, garaipena irudikatu besterik bilatzen ez duena,konponbide justutik urrunduz. Euskal Herriak badu, betiizango du, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea, Es-painiako Estatuak hori onartu, beste biderik ez du.

Page 7: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Ohartarazi nahi dioguEuskal Herriari jarrerahoriek eta politika horidirela une honetan pro-zesuak duen arriskurikhandiena.

Bestalde, begi onezikusi dugu BILDUkhauteskundeetan partehartzeko izan duen au-kera nahiz eta oraindikere ilegalizazioa errea-litate gordina eta me-hatxua den, alderdizein mugimendu uga-rirentzat.

Bake eta normalizazio prozesu hauek kasu guztietanizaten dira luzeak eta zailak. Beraz, behar-beharrezkoada etengabe aztertzea non dauden zailtasunik handienakaurrera egiteko. Izan ere, etenek prozesuak arriskuanjarri ohi dituzte. Gernikako Akordioko sinatzaileok lanegin dugu eta aurrerantzean berdin egingo dugu proze-suak etenik gabe aurrera egin dezan.

Horregatik bide horretan animatzen ditugu gainerakoalderdi, sindikatu eta eragile sozialak Gernikako Akor-dioa sinatzera, bake eta normalizazio bidean indarrakbatuz, elkarlanean arituz. Eta hori da, hain zuzen, gaurere luzatu nahi dugun gonbitea.

Bestalde, ikusi ahal izan dugu, Gernikako Akordioa-ren edukitik gertu egonda ere, zaila suertatu zaiela gi-zarte eragile batzuei bat egitea. Bilatu beharko dituguberaz, bide berriak denok egin dezagun gure ekarpenalasaitasunez eta erosotasunez.

Azkenik, erabat konbentzituta gaude aldaketaren mo-torra herritarrak direla. Soilik herritarren protagonis-moak eta mobilizazioak behar ditzake gatazkaninplikazio zuzena duten eragileak irtenbide justua bila-tzera eta era berean, zuzenean inplikatuz herritarrak etajendarte osoa konponbide horren bermatzaile bihurtzendira. Herritarrek berezko dugun sormena lantzeko bi-deak eskaini nahiko lituzke Gernikako Akordioak ho-rretarako jarrera dinamikoagoa hartuz.

Beraz, Gernikako Akordioko sinatzaileok jakinarazinahi dugu datozen hilabeteotan hiru norabide horietanlan egingo dugula. Alegia, Euskal Herriko eragile guz-tiekin bake prozesuaren beharrezkotasunaz mintzatukogara etengabe, zubiak eraikiko ditugu gizartean kon-ponbidearen alde lan egin nahi duten eragile guztieknola egin izan dezaten eta azkenik, herritarrekin lanegingo dugu dagokien protagonismoa eskura dezatenhorretarako mobilizazio bideak irekiz.

Gernika, 2011ko irailak 25

Page 8: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil

Usurbilgo gazteak

Botta Punttuba bertso eskola

Aginagako jai batzordea

Ibaiondo Elkarteko hainbat bazkide

Page 9: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Kantu-jira taldea

Udaletxeko langileen komitea

Aitzaga Kultur Elkartea

Page 10: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil

Zubieta Guraso Elkartea

Erroizpe Elkartea

NafartarrakNoaua!ko Zuzendaritza Batzordea

Page 11: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Hotzikara

Usurbil Kirol Elkartea

Usurbilen nahi ditugu

Udarregi Ikastola

Usurbilgo dantza taldea

Page 12: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil

Bg

estelako ekimenak

Mozioa

Plenoak 2011ko martxoaren 29an egindako bilku-ran Gernika-Usurbil taldeak aurkeztutako mozioaonartu zuen. Bertan, Gernikako Akordiorekin bat egi-teaz gain, justu astebete lehenago, Auzitegi Goreneko61 Aretoak Sortu alderdiaren erregistroa debekatuzhartutako erabakia salatzen zen.

g Hitzaldiak

“Aterabide demokratikoak” izenburupean bihitzaldi antolatu genituen apirilean. Lehena, api-rilaren 8an, Aralarreko kidea den Iñaki Aldekoa-rekin; eta bigarrena, ezker abertzaleko FlorenAoizekin. Jende mordoxka hurbildu zen bietara;hizlarien azalpenak hala nola galde-erantzunenerrondak argigarria izan ziren. Zoritxarrez Xa-bier Arzallusek huts egin zigun.

Noaua! Hamaboskariak Gernika-Usurbil taldeko bi kideei egindako el-karrizketa zabala argitaratu zuen 2011ko otsailaren 4an, 436. zenbakian.Honela zion Joxe Mari Izetak: “Gernikako Akordioa sinatu duten talde ez-berdinek konpromisoa hartu dute, itun horretan jasotzen dena herriz herri za-baldu eta gizartea eta gizarte eragileak protagonista bihurtzeko. Olatzek aipatuduen bezala, gure herri honetan oso garrantzitsua da sentsibilitate ezberdinak elkartzea. Bizi dugun testuinguru honetan,aro berri baten hasieran gaudela dirudi. Eta Gernikako Akordioaren ildotik, oinarri bat jar daiteke hor”.

g noaUa!ko elkarrizketa

Page 13: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

g

ETAk su-eten orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria emaneta zortzi egunera, 2011ko urtarrilaren 18an, Guardia Zibilaketa Espainiako Poliziak sarekada handia burutu zuen Nafa-rroan: hamar lagun atxilotu zituzten Ekinekin eta Askatasuna-rekin zerikusia izatea leporatuta. Atxiloketak salatzekoelkarteratzea bu-rutu genuen MikelLaboa plazan etaurtarrilaren 22anmanifestazio jen-detsua egin zen Iru-ñean.

g leGalizazioa

Presio politikoen aurrean, 2011ko martxoaren 23an, Au-zitegi Goreneko 61 Aretoak, Sortu alderdiaren erregistroadebekatzea erabaki zuen. Beste behin agerian utzi zigutenbotere judiziala ez dela independentea eta arrazoi politi-koetan oinarrituta hartzen dituela erabakiak. Erabaki hausalatzeko, apirilaren 2an, Gernikako Akordioko sinatzai-leek deituta “Euskal Herrian normalizazioa. Legaliza-zioa orain!” lelopean manifestaziojendetsua egin zen Bilbon.

Bilbora autobusean joandako herritarrak.

atxiloketarik ez

Page 14: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Gernika-Usurbil

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Akordioarekin bat egin du

Urte bete igaro da euskal herritarrontzat hain esanahiberezia duen Gernika herrian arlo politiko, sindikal etasozialeko 30 euskal eragilek «Bake bidean aterabide de-mokratikoen akordioa» sinatu zutenetik. Gure herriakbizi duen gatazka politiko eta indarkeria gatazkari kon-ponbide demokratiko bat ematea helburu duen proze-suan jauzi bat suposatu zuen akordioak. (...)

Euskal Herriari dagokion demokraziarainoko ibilbidepolitikoa, justizian eta errekonozimendu politikoan oi-narrituriko eszenatokirainoko ibilbidea denok elkarrekinegiteko prestutasuna adierazi zuen EPPK-k garaian.Amnistia osoaren erreferentzia eta norabide ezinbeste-koan, Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriarenkontrako zapalketa eta errepresio estrategiaren baitan in-darrean duten espetxe politika gatazkaren konponbideklabean lerrokatu beharra aldarrikatu genuen. Gutxie-neko baldintza demokratikoen artean gure eskubide zibileta politikoak biltzen dituen estatus politikoaren gauza-tzearen beharra ere azpimarratu genuen. EPPK-k plaza-raturiko aldarrikapenak bere baitan jasota dituGernikako Akordioak ere, amnistiarako bidean lehenurrats gisara euskal preso guztien Euskal Herriratzearenzein pairatzen ditugun hainbat muturreko egoeren al-txatzearen aldeko jarrera argia adierazten du akor-dioak.(...)

Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriari in-posatu dioten eta horrenbeste sufrimendu eragin duengatazkari behin betiko konponbide integralera, EuskalHerriaren aitortza, bere etorkizunaz duen erabakitzekoeskubidearen onarpena eta erabaki horren errespetuabermatuko dituen eszenatokira bidea egiteko erreferen-tzia izan da, sortu zen unetik beretik, Gernikako Akor-dioa, EPPKren aburuz. Hala adierazi genien akordioasinatu zuten eragileei lehenik eta euskal jendarteari on-doren 2010eko otsailean. (...)

EPPKren eragiletzaren aitortza eta hain beharrezkoaden prozesuan parte hartzearen egikaritzean urrats ika-ragarria eman du Gernikako Akordioak. EPPKren esta-tus politikoaren gauzatze praktikoan zutoin garrantzitsuajarri du.

Hilabete hauetan zehar akordioaren edukiaz argipe-nak izan dira. Zentzu honetan, eta EPPK-k bere baitanhartutako ildoaren norabidean, dagozkigun eskubideakinolako kontrapartidarik gabe eta berehala aplikatu be-harra argi geratu da. Horrela aldarrikatzen dugu eta horida euskal jendartearen artean gero eta hedatuago dagoenaldarria. (...)

EPPK-k Gernikako parte diren eragileen adore etaborondatea txalotu egiten du. EPPKrekiko jarrera etajarduna eredu dira osatzen dugun kolektiboaren estatuspolitikoa gauzatze bidean.

2010eko abenduaren 27an argitara emandako agirianhorrela genion: «Hausnarketa sakonak, eztabaida zaba-lak eta erabaki politikoak Prozesu Demokratiko batenbeharraz mintzo dira. (...)

Eszenatoki demokratiko hori gauzatze bidean erre-ferentzia da Gernikako Akordioa EPPKrentzat, eta heinhorretan akordioarekin bat egiten dugula adierazi nahidiogu euskal jendarteari.

Gatibu gauzkaten estatuek inposatzen dizkigutenmuga eta traba guztien gainetik, EPPK-k, GernikakoAkordioaren baitan eta Gernikako akordioaren edukia-ren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzekokonpromiso irmoa azaltzen du. Itxikeria-itsukeria eta ga-tazka betikotzea helburu dituzten jarrerak printzatu etagure herriarentzat bere etorkizun askea bermatuko dueneszenatokia eskuratzea ez da, ez, nolanahiko erronka.

Abian dugun prozesuak helburuak egika-ritzera eramango gaituenaren konbentzi-

menduaz, prozesu demokratikoabururaino bultzatzeko erabateko kon-

promisoa dugu ordea. Eta lortukodugu!

Euskal Herria izango da!

Gora Euskal Herria askatua!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.

2011ko iraila

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria bere osotasunean ondoko helbidean irakur dezakezue: www.blogak.com/gernika-usurbil/eppk

Gazteleraz, berriz, beste honetan: www.blogak.com/gernika-usurbil/cppv

Page 15: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena

Ha pasado un año desde la firma inicial del acuerdode Gernika, y afrontamos este segundo año con la inten-ción de mantener un trabajo continuado y conjunto entretodos los agentes políticos, sindicales y sociales que du-rante este año hemos firmado dicha declaración. Un tra-bajo que tiene como objetivo la socialización del procesode paz y normalización en que nos hallamos, socializa-ción que llene de contenidos el proceso y convierta a lapropia sociedad en motor del mismo hasta conseguir elcumplimiento de todos y cada uno de los puntos que serecogen en el Acuerdo de Gernika.

a “Euskal Herriak konponbidea nahi du”, Una soluciónbasada en 4 principios, que son los ejes de nuestra actua-ción:

- Integral, que contemple y de respuesta a todos losaspectos del conflicto, desde las bases políticas en quese sustenta hasta cada una de las consecuencias queha generado- Democrática, respetuosa con los derechos de todaslas personas, y basada en el derecho a decidir- Sin perdedores ni perdedoras; la paz y la normaliza-ción política de verdad nos colocan a todos y a todasen el bando vencedor frente al conflicto armado, a laimposición, a las discriminaciones- Dialogada, el diálogo y la negociación son los únicosinstrumentos con garantía de eficacia para conseguirla paz

a Estos son los principios que nos guían, y que quere-mos aplicar en los diferentes ámbitos en los que trabaja-remos:

- Participación ciudadana, que abarca movilizacionesgenerales conjuntas, actividades locales, y la reflexióny la aportación desde sectores diversos, pensamostanto en el movimiento de mujeres como en el mundode la cultura, el ámbito sindical y muchos otros, tene-mos un enorme tejido asociativo que queremos apro-vechar- Interlocución permanente con agentes que hastaahora no han firmado esta declaración. Allá donde seaposible buscaremos la colaboración puntual, alládonde ahora esto no parece posible buscaremos el diá-logo y el intercambio e incluso el emplazamiento.- Trabajo institucional, local y en los parlamentos dela CAV y la comunidad foral.

- Relaciones internacionales coninstituciones, con colectivosque tienen implicaciónen nuestro pro-ceso, con or-ganismosi n t e r n a -c iona le sde media-ción y cona g e n t e sque hanvivido pro-cesos similaresen otros lugares.- Comunicación.Queremos aparecercon voz propia res-pondiendo a los obstáculos que vayan apareciendoy tomando iniciativas en positivo.

a Dinámica que nos llevara a trabajar los objetivosacordados:

- Mejorar la situación de los presos y presas: excar-celación de enfermos y enfermas, derogación de ladoctrina Parot, traslado a cárceles de Euskal Herria,y en general respeto a sus derechos y mejora de suscondiciones que facilite su participación a este pro-ceso.- Legalización de todas las opciones políticas, tantode Sortu como de asociaciones y agrupaciones ile-galizadas por razones ideológicas. Todas las perso-nas y todas las opciones tienen derecho a participaren igualdad de condiciones, este derecho debe res-petarse.- Desactivación de las agresiones, acoso o persecu-ción a las personas, paralización de todos los juiciospolíticos, como el acoso en las cárceles como lasamenazas o las persecuciones.,así como el recono-cimiento de todas las víctimas.

Por todo esto hacemos un llamamiento a la ciuda-danía de Euskal Herria a tomar parte en la manifesta-ción nacional que bajo el lema ¨Euskal Herriakkonponbidea nahi du que vamos a realizar el día 22 deoctubre en las calles de Bilbao.

Ejes de nuestro trabajo en el futuro

Page 16: Gernika Akordiaren Lehen urteurrena