4.gaia enpresaren barne antolakuntza

Post on 20-Jul-2015

611 views 4 download

Transcript of 4.gaia enpresaren barne antolakuntza

Enpresaren barne antolakuntza

Zuzendaritza prozesua

Gobernu funtzioak egitea(instrukzioa),

markatutako helburuak lortzeko dagozkion

irizpideak ezarriz. Horretarako bere eskura

dituen faktore guztiak planifikatu, antolatu,

kudeatu eta kontrolatu beharko ditu.

Ad. Telefonica

Hegoamerikan

Zuzendaritzaren lana

Giza baliabideak eta baliabide teknikoak

ahalik eta hoberen konbinatu beharko ditu

helburu batzuk lortzeko.

Autoritatea eta erantzukizuna

Autoritatea, aginte eskubidea da, boterearekin lotuta egoten da eta obeditua izatekoa.

Autoritateak erantzukizunak esleitzen ditu eta derrigorrezkoak dira.

Delegazioa: beste bati betebeharra esleitzeari deritzo. (autoritatea/askatasuna) Adibidea: banketxeko langilea.

Autoritatea eta erantzukizuna

Zuzendaritzak kontrol lan bat egiten du.

Horregatik beharrezkoa da:

– Departamentuak edo sailak sortzea

– Subordinatuen ezagutza maila jakitea

– Zuzendarien gaitasuna

– Pertsonen arteko komunikazioa

Zuzendaritzaren funtzioak

Planikazio funtzioa

Antolakuntza funtzioa

Kudeaketa funtzioa

Kontrol funtzioa

Planifikazio funtzioa

Zuzendaritzaren lehenengo funtzioa

planifikazioa izango da.

Ondoren, antolaketa, kudeaketa eta

kontrola egongo dira.

Planifikazioa

Erreflexio bat suposatzen du:

– Zer helburu lortu nahi ditugu?

– Zenbat baliabide behar ditugu?

– Zer egin behar dugu?

– Nork kontrolatuko du hori?

Planak:epe laburra eta epe luzea

Epe laburra: urtebete baino gutxiago

– Askok planifikazio taktikoa deritze

– Epe luzeko planen barruan barneratuta daude

Planak:epe laburra eta epe luzea

Epe luzea: 1-5 urte bitartean

Ohikoena plan estrategikoa da. Ekintzak:

– Helburu nagusia zehaztu

– Enpresaren ingurua aztertu

– Enpresako puntu ahul eta sendoak

– 5 urterako helburuak finkatu

– Helburuak lortzeko estrategiak finkatu

Epe luzeko lanen elementuak

Politikak

Helburuak

koordinaturik

Estrategiak

Aurrekontuak

Orokortuz

1. Enpresa plana (5 urte)

2. Plan estrategikoa (3 urte)

3. Plan operatiboa (1 urte)

4. Aurrekontuak eta programak

Ekintzak

Antolaketa funtzioa

Antolaketak helburuen lorpena

ahalbidetzen du (bakoitzak eginbehar

zehatz batzuk ditu)

Antolaketa funtzioa

Edozein enpresak, txikia edo handia izan,

antolaketa bat behar du.

Antolaketa funtzioa

Gaizki antolatzeak ondorio txarrak

izango ditu.

Antolaketa funtzioa

Ondo antolatutako enpresa batean inor ez

da ezinbestekoa

Departamentalizazioa

Lana zatitzean datza. Zatidura bakoitzari

antolaketa unitateak edo departamentuak

deritze.

Adibidea:Departamentalizazioa

IKASKETARIK EZ

ABOKATUAK EKONOMISTAK

ADMINISTRATIBOAK

INGENIEROAK

IBERDROLA

Irizpideak

Funtzioen araberako departamentuak

Lurraldeen araberako departamentuak

Produktuen araberako departamentuak

Prozesuen araberako departamentuak

Bezero eta banaketa kanalen araberako

departamentalizazioa

Adibidea: organigrama BBVA

Lanaren antolakuntza zientifikoa

1. Administrazio zientifikoa: Taylor

2. Funtzio administratiboak: Fayol

3. Giza erlazioen eskola: Mayo

4. Teoria humanista: Maslowen teoria

Lanaren antolakuntza zientifikoa

Administrazio zientifikoa: Taylor

– Lana arrazionalizatu (puntu hilak kendu).

– Langileak ez du sormena lantzen

– Errendimenduan oinarritutako soldatak

– Ekoizpen gastuak murriztu

Langileen frustrazioa:monotonia, nekea eta

aspergarria

Lanaren antolakuntza zientifikoa

Funtzio administratiboak: Fayol

– Egitura hierarkizatuaren beharra

– Funtzio garrantzitsuena administratiboa da

– Neurriak:

• Lanaren banaketa

• Hierarkia definitua

• Aginte eta erantzukizun arteko oreka

• …

Lanaren antolakuntza zientifikoa

Giza erlazioen eskola: Mayo

– Taylorismoaren puntu ahulak konpondu

– Helburua: lana atsegina izatea eta giza erlazioak landu

– Atsedenaldiak+lana baloratu: errendimendua

– Ondorioak:

• Pizgarriak

• Langilea protagonista

• Gizakia ez da makina bat

Lanaren antolakuntza zientifikoa

Teoria humanista: Maslowen teoria

– Giza beharrak progresiboki asetu

5.Autoerrealizazioa

4. Norberestimazioa

3. Behar soziala

2. Segurtasuna

1. Fisiologikoak

Antolaketa ereduak

Eredu lineala edo hierarkikoa

Eredu funtzionala

Staff

Batzorde eredua

Matrize eredua

Eredu lineala edo hierarkikoa

1. Lineala edo hierarkikoa: langileak euren

kategoriaren arabera antolatuko dira.

Eredu funtzionala

1. Eredu funtzionala: Langileak egiten

dituzten funtzioen arabera antolatuko

ditugu.

Staff

Departamentu hau laguntzeko balio du,

baina ez du inongo autoritaterik

antolakuntzaren barnean

Aholkularitza lanak egiten ditu.

Staff=“ideien autoritatea”

Lineal= “aginduen autoritatea”

KONTUZ!Hitz hau ere langileria

definitzeko ere erabiltzen da.

Batzorde eredua

Arlo desberdinetako espezialistak batu,

helburu zehatz bat lortzeko.

– Erantzukizuna eta autoritatea elkarbanatua

– Taldea bildu, eztabaidatzeko eta adosteko

– Egitura lineala eta staff-a erabili

– Motelak eta kontserbadoreak izan ohi dira

Matrize eredua

Antolaketako alde ezberdinetako

espezialistak batu egiten dira proiektuetarako.

Batez ere, produktu berrien ikerketa/garapena

Aginte bikoitza

– Proiektuko zuzendaritza (horizontala)

– Departamentuko zuzendaritza (bertikala)

Onena: malgutasuna eta arazoei aurre egiteko

gaitasuna

Zailena: leku desberdinetatik datorren jendea

talde lan bakarrean uztartzea

Antolakuntza informala

Denboraren joanean, harreman informalak

garatzen dira. Taldeko arauak, rolak,

harreman sozialak eta komunikazio kanal

informalak sortuz.

Zuzendariek guzti honen berri izan behar

dute, erakundearen alde funtziona dezan.

Kudeaketa

Enpresa osatzen duten pertsonek

markatutako helburuak lortzeko

beharrezkoak diren lanak egiten saiatzea

Zuzendariaren funtzioak

Egin behar diren lanak aukeratu

Zuzendariaren funtzioak

Bere menpe dituen langileei lan hauek

transmititu

Zuzendariaren funtzioak

Langileei instrukzioak eman lan metodo

eta prozedura barneratzeko.

Ad: departamentuen arteko komunikazioa

nolakoa izango den

Zuzendariaren funtzioak

Lan baldintza egokiak sortzea (motibazioa)

Zuzendaritza estiloak

Autoritarioa

Demokratikoa

Liberala

Zuzendaritzaren teoriak

Mc Gregorren X eta Y zuzendaritza

estiloak

Z teoria: OUCHI

Mc Kinsey-ren 7 S-ak

Mc Gregor X eta Y teoria

Zuzendariaren estiloa aztertu eta ikusi zuen

estilo hori langileez zuen ikuspegiaren

menpe zegoela. Ikerketa horretatik abiatuta

bi jarrera identifikatu zituen eta hauei X

teoria eta Y teoria izena eman zien.

X teoria

X teoriaren arabera, badira pertsonak:

– 1. Lanari nazka diotenak, jasan beharreko gaixotasuna

balitz bezala kontsideratzen dute eta, ondorioz, ahalik

eta gutxiena lan egiten dute.

– 2. Anbiziorik ez dute eta, ondorioz, ez dute

erantzukizunik nahi.

– 3. Norbaitek berari agintzea nahi dute eta ez bere kasa

lan egitea.

– 4. Aldaketarik ez dute nahi eta eredu ezagunak dituzte

gustuko.

Y teoria– Y teoriaren arabera, badira pertsonak:

• 1. Lan egin nahi dute, lanak estimulatzen ditu eta gustura daude.

• 2. Uste dute lanarekin ematen duten energia kirola egiten edo jokoan ematen den energia bezain naturala dela.

• 3. Anbizioa, imajinazioa eta sorkuntza dute. Bera bakarrik soluzio bila hasten da, aginduaren zain egon gabe.

• 4. Erantzukizunak nahi dituzte eta bere lanaren erantzule sentitzen dira.

Mc Gregor X eta Y teoria

Beraz, X teoriaren edo Y teoriaren aldekoa bazara, pertsonak zuzentzeko modu guztiz desberdina behar duzu.– Lehenengo langile motak zuzendaritza autoritarioa

behar du

– Bigarrenak, berriz, forma askoz ere malguagoak eta demokratikoagoak.

Hala ere, kasu hauek muturreko jarrerak dira eta egoera bakoitzean estilo egokiena aplikatzen da. (Eta tarteko estilo bat tarteko jarrera duten langileentzat!).

Mc Gregor X eta Y teoria

Mc Gregor X eta Y teoria

A eta C puntuak langileen eta zuzendariaren muturreko jarrerak dira eta B puntua, aldiz, tarteko jarrera. Jarrera honek zuzendariaren azpian dauden langileak motibatu beharko lituzke. Horregatik garrantzitsua da:

Erantzukizuna besteengan eskuordetu ahal izatea.

Langileek jakitea zuzendariak zer espero duen bere lanarengatik eta, ondo egiten duenean, aitortu diezaiotela

Enpresako langileak berziklatu ahal izateko aukerak ematea.

Soldatak lanarekin eta egindako esfortzuarekin bat etorri daitezela.

Z teoria:OUCHI

Lana betirako izango dela ziurtatzen du, langilea erretiratu arte.

Langileen ebaluazio eta promozioen artean denbora tarte handia dago.

Erabakiak hartzerakoan kontsensua erabili ohi dute. Denen partaidetza bilatu ohi da.

Erantzukizun kolektiboa. Denak dira arrakasta ala frakasoaren erantzule.

Kontrol informala dago. Normalean langile gazteek ez dute desadostasunik erakutsiko edo nagusien aurka joko. Baina, aldi berean, langile hauek ekitaldi sozialak konpartituko dituzte nagusiekin eta han, gozo-gozo, desadostasun hori erakutsi dezakete.

Langileak erabat zainduta daude: ekitaldi sozialak, oporrak taldeka, etxebizitza, garraioa…

Mc Kinsey

Kontrol funtzioa

Etorkizuna planifikatu, baliabideak antolatu eta kudeatu eta erabakiak betearazi ondoren, zuzendaritzak kontrol funtzioa erabili behar du.

Aurreikustako helburuak bete dira?

Emaitza errealak eta planifikatutakoa konparatu behar da.

Kontrol funtzionamendua

Kontrola planifikazioan hasten da: langileei lortu nahi diren helburuak, prozedurak, arauak eta aurrekontuak komunikatzean.

Ondoren informazioa jasotzen da.

Emaitzak ebaluatu egin behar dira. Positiboak badira, ondo goaz. Negatiboak badira, berriz, arrazoia aztertu beharko dugu. Neurri zuzentzaileak ezarriko dira.

Kontrol teknikak

Auditoria

– Barne auditoria: enpresa barruko kontrol

mekanismoa

– Kanpo auditoria: kanpoko profesional

independenteak egiten dute

– Auditoria operatiboa: enpresaren egitura

globala aztertu.

Kontrol teknikak

Aurrekontuaren kontrola: Planifikazioan

operazioaren kostuei eta salmenta diru

sarrerei buruzko zenbaki erlazioa betetzen

dela kontrolatzea

Estatistika: datu historikoak tratatzea,

ondorioak ateratzeko eta aurreikuspenak

egiteko.

Kontrolaren eragozpenak

Kostu bat dauka: departamentu ezberdinak, buruzagiak….

Errepresiboa gerta daiteke. Zenbait buruzagik gehiegi presionatzen ditu bere pean dauden langileak eta frustrazioa sor dezake, antsietatea, tentsioa…

Helburua ahaztu dezake.

Zenbaitetan, informazioa faltsutu daiteke

Koldo Saratxaga

http://www.youtube.com/watch?v=mZJat8

27xNo