Post on 26-Mar-2016
description
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Izena, banaka:
Irudiak eta Creative Commons (Sarbide irekiko irudi-bankuak)Ekarpenaren helburua: Creative Commons lizentziak ezagutzea, irudiekin
duten erabilera ezagutzea eta CC lizentzia bat sortzea.
1. Ikusi bideo hau eta baita ere hau, eta erantzun hurrengo galdera:
1.1 Ze egoeretarako dira aproposak CC lizentziak?. Adibide bat irudikatu eta
azaldu.
CC lizentziak oso aproposak dira, pertsona batek bere
lana( dokumentua, argazkia, maketa…) gainontzeko
pertsonekin konpartitzek. Aldi berean pertsona horiek nahi
izanez gero, lanaren egileari CC lizentzia eskatu ahal
diote eta behin lizentzia eskuratuta aipatutako lan hori
moldatzeko eskubidea jasotzen dute.
Moldaketa horietan egileak jartzen ditu pausuak.
Adibidez: gu argazki batekin lan egin nahi dugu,
horretarako egileari lizentzia eskatzen diogu. Egileak
lizentzia ematen digu eta bertan argazkiarekin egin ahal
ditugun gauzak eta egin ahal ez ditugunak agertuko dira.
2. Webgune honetan Creative Commons lizentzia bat sortu behar duzu eta
gero zure blogean jarri. Kontuan izan zure asmoa dela blogean duzuna edonork
erabiltzea (blog berriak sortzeko edo bestelako produktu berriak sortzeko).
Baina zure izena beti aipatzea nahi duzu eta ez duzu nahi inork dirua
ateratzerik hortik. Aukeratu honetarako lizentzia egokiena eta gero lizentziaren
irudia txertatu zure blogean.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
3. Webgune honetako CC lizentziak zer adierazten duen azaldu.
Webgune honetan aurkitu ahal dugun CC lizentzia dela eta,
bertan dauden dokumentuak kopiatu, banatu edo publikoki
publikatzeko eskubidea dugu, baita obran aldaketan egiteko
eskubidea ere.
Aldi berean dokumentu horiekin lan egiten dugun bakoitzean
argi agertu behar da obraren egilearen izena. Dokumentu
hori ezin dugu helburu komertzialekin erabili eta bertan
aldaketak egiten baditugu, obrari hasieran zuen lizentzia
bera jarri behar zaio, hau da ezin da aldaketarik egin CC
lizentzian.
4. Gaur egun argazkilari profesionalek erabiltzen dute Creative Commons beren
lanak saltzeko diruaren truke? (orain arte klasean ikusitakoaren arabera
erantzun, zure ustea azalduz)
Normalean argazkilari profesionalak ez dute Creative
Commos erabiltzen dirua irabazteko, horretarako Copyright
erabiltzea da ohikoena. Hala ere Creative Commons-en
bitartez ere badaude lizentzia mota batzuk zeinetan
egileak, jendea haien lanak erabiltzeagatik ordaintzeko
aukera hartu ahal duten (hau ez da komunena).
Lehen esan dudan bezala normalean argazkilari
profesionalak, haien lanen truk dirua jasotzeko Copyright
erabiltzea da komunena.