Irudiak egiteko teknikak

62
IRUDIAK egiteko TEKNIKAK SARRERA IRUDIAREN TEKNIKA AUKERATZEN Marrazkia Teknika grafikoak Pintura Argazkigintza Irudi digitala

description

Aurkezpen honetan irudiak egiteko aukeran ditugun teknika batzuk azaltzen dira: marrazkia, pintura, teknika grafikoak, argazkigintza eta abar. Teknika bakoitza lantzeko beharrezko tresnak, abantailak eta bestelakoak erakusten dira.

Transcript of Irudiak egiteko teknikak

Page 1: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

IRUDIAREN TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 2: Irudiak egiteko teknikak

Artearen Historian zehar gizakiak era askotako teknikak erabili ditu irudiak egiteko: marrazkia, pintura, komikia, teknika grafikoak...

SARRERA

Page 3: Irudiak egiteko teknikak

SARRERA

... eskultura, argazkia, bideoa, irudi digitala eta abar luze bat.

Page 4: Irudiak egiteko teknikak

SARRERA

Teknika bakoitzak bere ezaugarriak ditu: batzuk arinagoak dira, bestetan koloreak biziagoak dira, batzuk denboran luze irauten dute, beste batzuk garestiak dira etab.

Page 5: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 6: Irudiak egiteko teknikak

Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo baliabideak aztertu eta landu behar ditu:

KONPOSAKETA: egileak ikus –

elementuak era egokienean antolatu behar ditu: simetria,

erritmoa, etab.

FORMATUA: egileak horizontalean,

bertikalean, karratuan etab. konposatu behar du bere

irudia.

IKUS - ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore

eta bestelako elementu egokienak erabili behar

ditu.

TEKNIKA AUKERATZEN

Page 7: Irudiak egiteko teknikak

TEKNIKA AUKERATZEN

Konposaketa, ikus – elementuak eta formatua landu eta zehaztu ondoren, egileak irudia egiteko teknika aukeratu behar du.

Teknikaren aukeraketa irudiaren mezuarekin zuzenean harremanean dago. Egileak mezua indartzeko baliabide bat bezala ulertu behar du teknika.

Mezua eta efektua adierazteko baliabideak:

konposaketa, ikus – elementuak, formatua

TEKNIKA:

mezua ongi azaldu eta irudiaren

elementuak ongi adierazteko gaitasuna

izan behar du.eta teknika.

Page 8: Irudiak egiteko teknikak

TEKNIKA AUKERATZEN

Irudia egiteko teknika egokiena egileak berak aukeratu eta erabaki behar du. Egileak ongi ezagutu eta erabiltzen duen teknika lantzen badu, bere lanean emaitza ona lortuko du.

Page 9: Irudiak egiteko teknikak

TEKNIKA AUKERATZEN

Hauek dira aztertuko ditugun teknikak: marrazkia, teknika grafikoak, pintura, argazkigintza eta irudi digitala.

Teknika bakoitza azaltzeko ezaugarri hauek aztertuko ditugu:

• Tresnak: teknika hori lantzeko erabiltzen diren tresna arruntenak.

• Euskarriak: teknika horren bitartez irudia lantzeko gainazala.

• Efektuak: teknika horrek eman ditzakeen efektuak.

• Abantailak eta eragozpenak: teknika bakoitzak izan ditzakeen aldekoak eta kontrakoak.

Page 10: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 11: Irudiak egiteko teknikak

Marrazkia

1. Marrazkia: lantzeko erraza eta arina da. Tresnak eskuratzeko errazak eta merkeak ohi dira eta emaitzak berehala lor daitezke.

• Tresnak: ohikoenak arkatzak, ikatz ziriak, conté barrak eta borragoma dira. Margoak, errotuladoreak edo lumak eta pintzelak tintarekin ere erabil daitezke.

• Euskarriak: papera eta kartoia dira gehien erabilienak. Beste batzuk ere erabili ohi dira: oihala edo zura esaterako.

Page 12: Irudiak egiteko teknikak

Marrazkirako tresnak

Page 13: Irudiak egiteko teknikak

Marrazkia

• Efektuak: irudi figuratiboak marrazterakoan, irudi errealistak lor daitezke argi – ilunak ongi erabiliz. Arkatzak, conté barrak edo ikatz ziriekin efektu ugari lor daiteke, kontrasteak adibidez.

• Abantailak eta eragozpenak: lantzeko erraza eta arina da. Tresnak eta euskarriak eskuratzeko errazak dira eta eramangarriak. Irudia edozein tokian eta unean egin daiteke: eskolan, etxean, kalean etab.

Page 14: Irudiak egiteko teknikak

Marrazkiaren bidezko efektuak

Page 15: Irudiak egiteko teknikak
Page 16: Irudiak egiteko teknikak
Page 17: Irudiak egiteko teknikak
Page 18: Irudiak egiteko teknikak
Page 19: Irudiak egiteko teknikak
Page 20: Irudiak egiteko teknikak
Page 21: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 22: Irudiak egiteko teknikak

Teknika grafikoak

2. Teknika grafikoak (linoleoa): behin plantxa egin ezkero, irudi berdinaren nahi adina kopia eta nahi dugun koloretan inprima daiteke.

• Tresnak: linoleo plantxak, gubiak, arrabolak, tintak, torkulua eta teknika honetarako bereziak diren bestelakoak.

• Euskarriak: papera eta kartoia dira gehien erabilienak. Normalean grabatuak inprimatzeko paper bereziak erabiltzen dira, tinta ongi xurgatzen dute eta irudien iraupena ziurtatzen dute.

Page 23: Irudiak egiteko teknikak

Teknika grafikorako tresnak

Page 24: Irudiak egiteko teknikak

Teknika grafikoak

• Efektuak: erabilitako hondo eta tinten arabera, irudietan kontraste handiak lor daitezke. Positibo – negatibo efektua oso ongi lortzen da.

• Abantailak eta eragozpenak: irudi berdinaren nahi adina kopia eta nahi dugun koloretan inprima daiteke. Irudi originala hainbat aldiz inprima dezakegu eta kopiak nahi dugun koloretan landu dezakegu. Eragozpen nagusia tresnetan dago, nahiko bereziak direnez, teknika hau ezin dugu edozein tokitan landu.

Page 25: Irudiak egiteko teknikak

Teknika grafikoen bidezko efektuak

Page 26: Irudiak egiteko teknikak
Page 27: Irudiak egiteko teknikak
Page 28: Irudiak egiteko teknikak
Page 29: Irudiak egiteko teknikak
Page 30: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 31: Irudiak egiteko teknikak

Pintura

3. Pintura: mota askotako pintura teknikak daude. Olio pintura eta akrilikoa edo plastikoa dira gehien erabilienak. Teknika honen bitartez koloreen bizitasuna lor dezakegu.

• Tresnak: pintzelak, brotxak, espatulak eta arrabolak dira gehien erabilienak. Beste batzuk ere erabil daitezke: eskuak, puntzoiak eta bestelakoak. Egileak berak nahi dituen tresnak erabil ditzake. Pintura motaren arabera ura edo aguarrasa erabili behar da pintura disolbatzeko.

• Euskarriak: oihala da gehien erabiliena. Normalean oihala bastidorean muntatu egiten da, era honetan oihala tente geratzen da irudia bertan margotu ahal izateko. Papera, kartoia edo zura ere erabili ohi da.

Page 32: Irudiak egiteko teknikak

Pinturarako tresnak

Page 33: Irudiak egiteko teknikak

Pintura

• Efektuak: hainbat efektu desberdin lor daiteke teknika honen bitartez guztiak aipatzea ezinezkoa dela. Aipagarriena koloreen bitartez lor dezakegun bizitasuna da. Kolore biziak lantzen direnean hauen bidezko efektuak ugariak dira egilearentzat. Pintura beste teknika batzuekin batera ere landu daiteke, marrazkia edo collagea adibidez. Irudiak egiteko askatasun handia ematen duen teknika da.

• Abantailak eta eragozpenak: erratzen bagara, irudia zuzentzeko gainetik margo dezakegu. Pintura mota batzuk sikatzeko dendora luzea behar dute, eta hau askotan eragozpen bat izaten da. Pintura akrilikoa edo plastikoa aldiz, oso arin sikatzen da.

Page 34: Irudiak egiteko teknikak

Pinturaren bidezko efektuak

Page 35: Irudiak egiteko teknikak
Page 36: Irudiak egiteko teknikak
Page 37: Irudiak egiteko teknikak
Page 38: Irudiak egiteko teknikak
Page 39: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 40: Irudiak egiteko teknikak

Argazkigintza

4. Argazkigintza: errealitatea modu fidagarrian erakusteko aukera ematen digu. Irudien edizio digitalari esker efektu ugari lor daiteke argazkien bidezko irudietan.

• Tresnak: argazki kamera da oinarrizko tresna. Gaur egun, hain erabilia den argazki digitala lantzen badugu, ordenadorea ere beharrezkoa dugu. Hauekin batera argazkiak lantzeko programa digitalak: Photoshop, gimp eta antzerakoak.

• Euskarriak: argazki papera eta euskarri digitala (Internet eta ordenadoreak) dira ohikoenak. Oihala (arropak), zura edo bestelakoak ere erabil daitezke argazkiak egiteko.

Page 41: Irudiak egiteko teknikak

Argazkigintzarako tresnak

Page 42: Irudiak egiteko teknikak

Argazkigintza

• Efektuak: ohiko argazki teknika erabiliz efektuak lor daitezke irudietan, baina argazki digitalaren bitartez, edozein efektu lor dezakegu: irudi bat baino gehiago elkartu eta gainjarri, kolore edo zuri – beltzeko efektuak, irudiak errealitatean ezinezkoak diren tokietan kokatzea eta abar luze bat.

• Abantailak eta eragozpenak: abantaila nagusia irudiak oso modu arin eta errazean lortzen direla da. Irudi digitala erabiltzen duten tekniken bitartez beste irudi mota batzuekin batera landu daiteke. Interneten bitartez irudiak modu errazean hedatu eta erakuts daitezke. Irudian hainbat efektu lor dezakegu, baina honetarako, programa bereziak erabili eta menperatu behar dira, eta hau oso zaila izaten da.

Page 43: Irudiak egiteko teknikak

Argazkigintzaren bidezko efektuak

Page 44: Irudiak egiteko teknikak
Page 45: Irudiak egiteko teknikak
Page 46: Irudiak egiteko teknikak
Page 47: Irudiak egiteko teknikak
Page 48: Irudiak egiteko teknikak
Page 49: Irudiak egiteko teknikak
Page 50: Irudiak egiteko teknikak
Page 51: Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Page 52: Irudiak egiteko teknikak

Irudi digitala

5. Irudi digitala: irudimeneko edozein irudi egiteko ahalmena ematen digun teknika da. Errealitatea aldatu eta irudi berriak sor ditzakegu.

• Tresnak: ordenadorea eta irudirako programa digitalak: Photoshop, gimp, Paint, Corel Draw, Imagineer Technical eta antzerakoak.

• Euskarriak: euskarri digitala (Internet eta ordenadoreak). Irudiak orri edo beste euskarrietan inprima daitezke.

Page 53: Irudiak egiteko teknikak

Irudi digitalerako tresnak

Page 54: Irudiak egiteko teknikak

Irudi digitala

• Efektuak: teknika honen bitartez nahi dugun adina efektu egin dezakegu, irudi sinpleenetik irudi konplexuenera. Irudi mota desberdinak elkarrekin landu eta manipulatu daitezke: irudi digitalak, argazkiak, marrazkiak, pinturak etab.

• Abantailak eta eragozpenak: Interneten bitartez irudiak modu errazean hedatu eta erakuts daitezke. Irudiak era honetan egiteko, programa bereziak erabili eta menperatu behar dira.

Page 55: Irudiak egiteko teknikak

Irudi digitalaren bidezko efektuak

Page 56: Irudiak egiteko teknikak
Page 57: Irudiak egiteko teknikak
Page 58: Irudiak egiteko teknikak
Page 59: Irudiak egiteko teknikak
Page 60: Irudiak egiteko teknikak
Page 61: Irudiak egiteko teknikak
Page 62: Irudiak egiteko teknikak