Soinua grabatzeko teknikak

download Soinua grabatzeko teknikak

of 70

description

Soinua grabatzeko teknikak PDF-08-09kap

Transcript of Soinua grabatzeko teknikak

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    439

    88 AAUUDDIIOO--SSEEIINNAALLEEAAKK AALLDDII BBAATTEERRAAKKOO PPRROOZZEESSAATTZZEEKKOO TTEEKKNNIIKKEEII

    BBUURRUUZZKKOO AAZZTTEERRKKEETTAA

    8.1 Erreberberazio elektronikoko unitateak. sarrera

    Atal honen helburua erreberberazio-unitate guztiz elektronikoaren funtzionamenduaren oinarriak

    finkatzea da. Nolabait, erreberberazio elektronikoko unitateek unitate klasikoak ordezkatu dituzte, hala

    nola, oihartzun-gelak eta xafla dardarakorrak.

    Unitateok aztertzen hasi aurretik, berrikus dezagun labur-labur ERREBERBERAZIOA.

    Hainbat lokal aztertu dira, kitzikapen oldarkor laburrari denborazko zer erantzun ematen zioten ikus-

    teko, eta honako hau ondorioztatu da:

    9 Hasieran, bat-batean ia-ia, D seinale zuzena sortzen da. Lokaleko pareten kontra talka egiten

    ez duenez eta, horrenbestez, paretek xurgatu egiten ez dutela-eta, energiarik galtzen ez

    duenez gero, nahiko maila handikoa dela heltzen da entzulearengana. Distantziak eragin-

    dako galerak eta aireak xurgatzen duena soilik galtzen dira. Hasiera batean, seinale zuzenak

    balio du iturriaren norabidea zehazteko.

    9 Ondoren, LEHENENGO ISLAPENAK sortzen dira; (a) paretek zenbat xurgatzen duten eta lokalaren tamaina zenbatekoa den, halakoa da haien maila. Berebiziko garrantzia dute,

    lokalaren tamainari buruzko ondorioak ateratzeko:

    Lokala oso handia ez bada, lehenengo islapenak uhin zuzena iritsi eta 50 ms-ra heltzen dira gehienez ere. Ondorioz, HASS EFEKTUAri jarraiki, garunak uhin zuzenarekin

    batera helarazten ditu eta haren maila handitzen du.

    Lokala handia bada eta seinale zuzena sortzen denetik lehenengo islapenak sortzen diren arte 50 ms baino gehiago igarotzen badira, garunak ez ditu seinale zuzenarekin

    bat egiten eta OIHARTZUNtzat hartzen ditu

    9 Azkenik, islapen anizkoitzak sortzen dira, seinale zuzenetik eta lehenengo islapenetatik urrun. Beherakorrak dira, eta haiexek eragiten dute ERREBERBERAZIOA.

    Honako hauek dira hirugarren fasearen eta, horrenbestez, erreberberazioaren ezaugarriak:

    9 Seinale zuzena eta lehenengo islapenak baino maila txikiagokoak dira. 9 Denbora aldetik ez daude uniforme banatuta. 9 Islapenen dentsitatea oso azkar hazten da jakineko aldiunetik aurrera. 9 Subjektiboki, garunean erreberberazioaren berezko marmarra eragiten duten oihartzun

    anizkoiztzat har daitezke.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 440

    Jakina, ezaugarriok lokalaren ezaugarri akustikoen eta tamainaren arabera nabarmentzen dira.

    8.1. irudia. Lokaleko denborazko diagrama.

    8.1. irudiak 8.2. irudiko lokalaren edo antzekoaren denborazko erantzuna ageri du. 8.2. irudian aurreko

    paragrafoetan azaldutako guztia ikusten da.

    8.2. irudia. Soinu zuzenaren, lehenengo islapenen eta islapen anizkoitzen interpretazioa.

    LEHENENGO ISLAPENAK

    ERREBERBERAZIOA

    ITURRIA

    HARTZAILEA

    SOINU ZUZENA

    LEHENENGO ISLAPENA

    ISLAPEN ANIZKOITZA (ERREBERBERAZIOA)

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    441

    EErrrreebbeerrbbeerraazziioo--uunniittaatteeaarreenn ooiinnaarrrriizzkkoo ddiiaaggrraammaa

    Erreberberazio-unitate elektronikoaren oinarrizko eskema 8.3. irudian ageri da.

    8.3. irudia. Erreberberazio-unitatearen oinarrizko bloke-diagrama.

    Ikusten denez, erreberberazio-unitatearen konfigurazioa berrelikadura-begizta duen atzerapen-lerroa

    da; berrelikadura-begiztak a balioa indargabetzen du. Seinale indargabetu eta atzeratua batugailuan sartzen

    da, eta han sarrerako seinaleari batzen zaio. Batuketa denbora aldetik jarraitua dela-eta, gailuak Vs (t)

    seinalea ematen du irteeran (ikus 8.4. irudia).

    8.4. irudia. Irteerako seinalearen irudikapena, denboraren arabera.

    Ve (t) =A0 sen wt sarrerako seinalea sarrerako maila berean ateratzen da irteeran, teorian bederen,

    atzerapen-lerroak ez duelako indargabetzen, baina Z denbora atzeratuta. Seinalea indargabetu egiten

    da, berrelikadura-begiztan, eta sarrerako seinalearekin batu, batugailuan, eta irteeran 2 Z-ren buruan

    sortzen dira biak. Seinale berria berriro ere berrelikatu eta indargabetu egiten da, sarrerako seinalearekin

    batzeko, eta abar, eta abar.

    BATUGAILUA ATZERAPEN-

    LERROA

    BERRELIKADURA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 442

    Vs(t) irteerako seinalea honela kalkulatzen da:

    n sarrerako seinalea atzeratu egiten den aldien kopurua da. Hortaz, seinalea berrelikatu egiten den

    aldien kopurua (n-1) da.

    (1) adierazpenak esan nahi du irteerako seinalea dela sarrerako seinalea, atzeratuta, gehi anplitude

    beherakorreko ( a < 1) hainbat seinale; seinaleok Z, 2Z, , nZ aldiei jarraiki sortzen dira.

    Orain arte azaldutakotik unitateak denborazko eremuan nola funtzionatzen duen ondorioztatzen da

    eta, horretarako, irteerako seinalea deboraren arabera balioztatu dugu.

    Gailuaren maiztasunaren araberako erantzuna jakitea falta zaigu orain, edo, bestela esanda,

    transferentzia-funtzioa kalkulatzea. Ondorio mamitsuak atera daitezke transferentzia-funtziotik.

    8.3. irudia eta seinaleen (bai sarrerakoaren eta bai irteerakoaren) irudikapen fasoriala erabiliz, honako

    ekuazio hau plantea dezakegu:

    R-k fasorea irudikatzen du. Atzerapen-efektua kontuan hartzen du, eta honako hau da adierazpen

    matematikoa:

    R = e-jwZ (4)

    Gainera, W = 2 F da, sarrerako seinalearen pultsua.

    Transferentzia-funtzioko modulua oso erraza da balioztatzen, eta honela kalkulatzen da:

    TRANSFERENTZIA-FUNTZIOA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    443

    Egokitasuna dago funtzioaren (moduluaren) eta maiztasunaren artean. Oso egokitasun berezia da,

    eta azaltzen saiatuko gara jarraian.

    8.5. irudiak transferentzia-funtzioko modulua irudikatzen du:

    8.5. irudia. 8.3. irudiko erreberberazio-unitatearen transferentzia-funtzioa.

    Erantzuna orrazi-erakoa da eta, ondorioz, soinua koloratu egiten du.

    a11

    balioko maximoak izateko, honako maiztasun hau behar dugu:

    a+11

    balioko minimoak izateko, honako maiztasun hau behar dugu:

    Inflexio-puntua izateko, honako maiztasun hau behar dugu:

    Honela kalkulatzen da transferentzia-funtzioaren balioa inflexio-puntua hori izanik:

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 444

    UUnniittaatteeaarrii lloottuurriikkoo eerrrreebbeerrbbeerraazziioo--ddeennbboorraa

    Jakina, unitatearen erreberberazio-denbora seinalea 60 dezibelera jaitsi arte berrelikadura-begiztatik

    pasatzen den aldien kopuruarekiko proportzionala da. Izan ere, iturria itzali ondoren, unean uneko

    sarrerako seinalea hainbatetan berrelikatzen da. Irteeran gero eta indar txikiagoa du eta, azkenean

    (teorian mugagabea den denbora-tartearen ondoren), desagertu egiten da.

    Horrenbestez, honako hau da erreberberazio-denbora:

    TR = n0Z (9)

    n0 seinalea 60 dezibelera jaitsi arte berrelikatzen den aldien kopurua da; eta Z, lerroak eragiten duen

    atzerapena. Honela kalkulatzen da n0-ren balioa:

    g = -20 Ig a = berrelikadurak eragiten duen indargabetzea da, dezibeletan. Hortaz,

    Atzerapen-lerroa 50 ms-koa eta indargabetzea 3 dezibelekoa izanik

    honako hau da erreberberazio-denbora:

    Erreberberazio-denbora jakinekoa izan dadin nahi izanez gero, zenbait zailtasun daude. Esaterako,

    erreberberazio-denbora nahiko luzea (3-5 segundokoa) izateko, berrelikadura-begiztaren indargabetzeak

    txikia edo atzerapenak handia izan beharko lukete.

    Indargabetzea nahiko txikia (a 1) bada, maiztasun-erantzuna punta handikoa da, eta litekeena da

    sistema OSZILAtzen hastea. Hori dela-eta, indargabetze-sarearen balioa - 3 dezibelekoa (a = 2

    1 ) izan

    ohi da halako muntaketetan. Balioa handiagoa bada, sistema OSZILAtzen hasteko arriskua dago.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    445

    Antza denez, atzerapen-lerroko Z atzerapen-denbora luzea izatea da erreberberazio-denbora luzea

    izateko biderik ohikoena. Hala ere, kontuan izan beharra dago Z 50 ms baino luzeagoa bada, unitateak

    oihartzun egiten duela eta, oihartzuna nabarmen bereizia dela-eta, soinua artifiziala den irudipena sortzen

    dela, ERREBERBERAZIOA dagoen irudipena desagertu egiten dela. Bestalde, Z luzatuz gero, oihartzunen

    dentsitatea txikiagoa da denbora aldetik. Adibidez, Z atzerapena 50 ms-koa bada, islapenen dentsitatea

    segundoko 20 islapenekoa da. Argi eta garbi, oso dentsitate desegokia da ERREBERBERAZIOA sortzeko.

    MMuunnttaakkeettaa pprraakkttiikkooaakk

    8.6. irudia 8.3. irudiko oinarrizko eskemaren muntaketa praktikoa da:

    8.6. irudia. Erreberberazio-unitatearen oinarrizko eskema.

    8.7. irudia denborazko diagrama da. Irteerako seinalea noiz ateratzen den irudikatzen du, erreberberazio-

    unitatea 8.6. irudikoa bezalako unitate bakuna izanik (Z - 20 segundokoa eta g 3 dezibelekoa izanik).

    Orain arte azaldutakotik ondorioztatzen denez, 8.3. irudiko muntaketak bezala funtzionatzen duten

    erreberberazio-unitateek zenbait arazo dituzte, hain zuzen ere, honako hauek:

    9 Seinale islatuen banaketa uniformea (erregularra) izatea.

    Figura 8.7. irudia. 8.6. irudiko erreberberazio-unitatearen denborazko diagrama.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 446

    9 Maiztasun-erantzuna orrazi-erakoa izatea, laua ez izatea. 9 Oszilatzeko arriskua, batez ere, Tr luzea bada. 9 Islapenen dentsitatea txikia izatea. 9 Atzerapen handia behar izatea Tr luzea izateko.

    Unitate honen maiztasun-erantzuna orrazi-erakoa izateak ez du garrantzi handirik, atzerapen-denbora

    behar bezain luzea bada. Maximoaren eta minimoaren arteko maiztasun-marjina honela kalkulatzen da:

    f =Z21

    Hortaz, Z 50 ms-koa bada,

    f = 3105021

    =10Hz

    Maiztasun-marjina hori giza entzumenak maiztasuna dena delakoa ere antzeman dezakeen banda-

    zabalera kritikoa baino txikiagoa da. Banda-zabalera kritikoa maiztasun-marjina da, eta giza entzumenak

    ezin du antzeman presio-aldakuntzarik marjina horretan. Audio-bandako banda-zabalera kritikoa zortzidun-

    hereneko iragazkietako banda-zabaleraren oso antzekoa da.

    Edonola ere, orrazi-erako erantzunak dakarren arazoa konpondu egin daiteke, 8.8. irudiko konfigu-

    razioa erabiliz.

    (-a) balioak sarrerako seinalea indargabetzen du, berrelikadura-begizta orokorraren indargabetzeari

    aurre egiteko.

    8.8. irudia. Erantzun lauko erreberberazio-unitatearen oinarrizko diagrama.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    447

    Ondoren, oinarrizko zirkuituaren irteerako seinalearekin batu egiten da; aurrez, irteerako seinalea

    1-a2 indargabetu egin da.

    8.8. irudiko unitatearen transferentzia-funtzioaren balioa unitatea da eta, horrenbestez, ez da maizta-

    sunaren araberakoa; erantzuna laua da:

    a = 4

    3

    2

    1

    RR

    RR =

    1-a2 = 6

    5

    RR

    8.9. irudia. Erantzun lauko (8.8. irudikoa bezalako) erreberberazio-unitatearen muntaketa praktikoa.

    8.9. irudian erantzun lauko unitatearen muntaketa praktikoa ageri da. A1, A2, A3 eta A4 anplifikadore

    operazionalak dira.

    Jarraian hainbat muntaketa ageri dira, erreberberazio naturalaren nahiko antzekoak diren erreberbe-

    razioak simulatzeko.

    9 8.10. irudiak erantzun lauko bost erreberberazio-unitateren kateko konexioa ageri du. Oihartzuna sortzen du beti, betiere, eragiten diren atzerapenek faktore komunak ez badituzte. Atzerapena

    egokia (100, 68, 60, 19, 7 eta 5,87 ms-koa) bada, edozein lokal arrunten erreberberazio-

    ezaugarriak simula daitezke.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 448

    8.10. irudia. Oihartzun-dentsitate handiko erreberberazio-unitatearen muntaketa praktikoa.

    9 8.11 irudia lokal itxiaren berezko erreberberazioa simulatzeko beste eredu bat da. Katean konektatutako lau atzerapen modulu darabiltza, eta moduluek iturriaren eta behatzailearen

    arteko islapen-bideak simulatzen dituzte.

    Erreberberazio-denbora irteerako eta sarrerako berrelikadura zuzenak kontrolatzen du. Izan

    ere, horretarako atzerapen modulu bakoitzeko potentziometroa erabiltzen badugu, ezin dugu

    kontrolatu behar adina.

    Modulu bakoitzeko atzerapen-denbora 10 ms baino luzeagoa eta 100 ms baino laburragoa

    da, eta ez dago izendatzaile komunik.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    449

    8.11. irudia. Atzerapen moduluez eratutako erreberberazio-unitatearen muntaketa praktikoa.

    Oro har, lau atzerapen modulu paralelo behar dira, gutxienez, lokalen baldintza akustikoak

    simulatzeko, eta oihartzun anizkoitzek eragiten duten efektua berrelikaduraren bidez sortzen da.

    9 8.12. irudia profesionalen beharrei ere erantzuten dien muntaketaren adibide praktikoa da. Katean muntatutako lau erreberberazio-unitate klasikok (erantzun ez-laukok) osatzen dute,

    eta haien ondoan erantzun lauko beste bi modulu edo erreberberazio-unitate daude.

    UR1, , UR4 kateko elementuen atzerapen-denborak hautatzen dira izendatzaile komunaren

    balioa 30 eta 45 ms-koa ez izateko moduan.

    Indargabetze-faktoreak 0,85etik beherakoak dira. Bestela, erantzuna orrazi-erakoa da eta

    sistemak oszilatu egiten du.

    URRP1 eta URRP2 erantzun lauko bi erreberberazio moduluak seriean konektatuta daude eta,

    horri esker, oihartzun-dentsitatea egokia da. Baten atzerapena 5 ms-koa da, eta bestearena,

    1,7 ms-koa. Indargabetze-faktorea, berriz, a = 1/ 2 da.

    9 8.13. irudiko muntaketa sistema estereofonikoekin erabiltzen da, eta bikote gurutzatuko izena du. Eragiten duen oihartzun-dentsitatea handia da eta, izendatzaile komunik gabeko

    atzerapen-denborak aukeratzen badira, oihartzunen periodikotasuna desagertu egiten da.

    ALDAKUNTZA

    DENBORA

    ERREBERBERAZIOA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 450

    8.12. irudia. Erreberberazio-unitate profesionalaren muntaketa praktikoa.

    Halakoetan, ordea, oihartzun-dentsitatea handia izan dadin nahi badugu, arazoa sortzen da, atzerapen-

    denbora laburrak erabili beharko liratekeelako eta, ondorioz, seinaleen erreberberazio-denboren balioak

    nahiko txikiak izango liratekeelako.

    8.13. irudia. Bikote gurutzatuko erreberberazio-unitatearen muntaketa praktikoa.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    451

    Arazoa konpontzeko, kanal bakoitzean (eskuinekoan eta ezkerrekoan) bi atzerapen modulu paralelo

    erabiltzen dira (ikus 8.14. irudia).

    8.14. irudia. Oihartzun-dentsitate handiko erreberberazio-unitate estereofonikoaren muntaketa praktikoa.

    Azaldutako egoera guztietan, aukeratu beharreko atzerapen-denbora, atzerapen moduluen kopurua

    eta haiek konektatu eta antolatzeko modua erabilera bakoitzaren eta kostuaren eta lanaren arteko erla-

    zioaren araberakoa da.

    Erreberberazioa artifizialki sortu nahi izanez gero, atzerapen-lerro elektronikoen abantaila da, gainerako

    erreberberadoreen aldean, seinale zuzenaren eta lehenengo islapenaren artean behar adinako denbora-

    tartea (20 eta 100 ms artekoa) utz daitekeela; seinale zuzenaren eta lehenengo islapenaren arteko denbora-

    tartea gainerako islapenen artekoa baino nahiko handiagoa da. Beste zenbait erreberberazio-sistemak

    ere atzerapen-lerroa darabilte horretarako, hala nola, malguki elektronikoek, oihartzun-xaflek eta abarrek.

    Erreberberazio-unitate profesionalek bereiz doitzen dute lehenengo islapena, atzeratzeko. Izan ere,

    lehenengo atzerapena aldatu egiten bada, efektu berezi interesgarriak sor daitezke (100 ms-tik gorako

    atzerapenak), batik bat, pop musika lantzen ari bagara. Gainera, nabarmendu beharra dago, erreberberazio-

    denbora maiztasunaren araberakoa izan dadin nahi badugu, nahikoa dela berrelikatzerakoan RC sarea

    barneratzea, maiztasun-erantzuna kasuan-kasuan dagokiona dela; erreberberazio-denbora maiztasunaren

    araberakoa da edozein lokaletan.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 452

    8.2 Vibratoa

    VIBRATOA seinalearen tonuaren aldakuntza zikliko txikia da. Entzuleak aditzen duen soinuaren

    antzekoa da, biolinistak haria azkar oszilaraziz estutu eta nota jotzen duenean.

    Tonu-aldakuntzak sintetizatu egin daitezke, atzerapenaren zikloa formaz aldatuz; aurrerago ikusiko dugu.

    Oro har, analogikoa izan ala digitala izan, honela kalkulatzen da atzerapen-lerroaren atzerapen-denbora:

    Z = cf

    K (12)

    K lerroaren izaeraren araberako konstantea da, eta fc, lerroa kontrolatzen duen erlojuaren maiz-

    tasuna. Hortaz, fc aldatzen bada, atzerapen-lerrotik sortzen den seinalearen maiztasuna aldatu egiten

    da. 8.15. irudian VIBRATOA eragiten duen gailuaren oinarrizko eskema dugu:

    8.15. irudia. VIBRATO-UNITATEAren oinarrizko bloke-diagrama.

    Erlojuaren maiztasuna VCO osziladoreak eragiten du. Era berean, VCO osziladorea maiztasun

    txikiko osziladoreak gobernatzen du. VCO osziladorearen funtzionamenduari buruzko teoriaren arabera,

    fc maiztasuna sortzen du, eta fc maiztasuna honela kalkulatzen da:

    fc = fco+Ki.Vm (13)

    ATZERAPEN-LERROA

    VCO TENTSIO BIDEZ

    KONTROLATUTAKO OSZILADOREA

    OBF MAIZTASUN TXIKIKO

    OSZILADOREA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    453

    fco erlojuaren pausaguneko maiztasuna da, alegia, modulazio-seinalerik ez dagoenekoa; vm = Vm

    cos Wmt oso maiztasun txikiko seinalea da, VCO osziladorea kontrolatzen duena; KI, VCO osziladoreko

    elektronikaren araberako konstantea; eta wm, kontrol-seinalearen pultsua. Hortaz,

    fc = fco + K2 cos wmt (14)

    eta

    K2 = VmK1 (15)

    Jakina, Vm maiztasun txikiko seinalearen anplitudea da.

    8.15. irudian ikusten denez, lerrotik sortzen den seinalearen aldiuneko fasea honela kalkulatzen da:

    i = wt-wZ (16)

    Adierazpenaren bidez erlojuaren aldiuneko maiztasuna eta, horrenbestez, irteerako seinalearen

    maiztasun-aldakuntzak kalkula daitezke.

    Irteerako seinalearen maiztasunaren eta sarrerakoaren maiztasunaren arteko erlazioa honela

    kalkulatzen da matematikoki:

    eta

    Z0 lerroaren pausaguneko atzerapena da.

    VIBRATO-EFEKTUAk maiztasuna pixka bat desplazarazi egiten du, honako formula honekin bat:

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 454

    Honako hauek dira baliorik ohikoenak vibrato-efektua sortzeko:

    K2 = % 5 - % 10; Z0 = 5 ms; fm = 10 Hz; eta fco = 40-100 kHz

    Kontuan izan beharra dago, berez, unitateak sarrerako seinalearen maiztasuna (angeluarra) modulatu

    egiten duela, lerroak eragiten duen atzerapena egokiro kontrolatuz.

    8.3 Flanginga

    8.16. irudiko zirkuitua da aproposena efektu hau sortzeko. Irteerako seinalea sarrerako seinalearen

    eta sarrerako seinale atzeratuaren batura da.

    8.16. irudia. FLANGINGaren bloke-diagrama.

    Sarrerako eta irteerako seinaleak adierazteko notazio fasoriala erabiliz gero, erraz asko froga daiteke

    H(jw) transferentzia-funtzioa honela kalkulatzen dela:

    H(jw) = 1 + R (19)

    R (4)-ko atzerapen-fasorea da, alegia:

    R = e-jwz

    Transferentzia-funtzioaren modulua, berriz, honela kalkulatzen da:

    ATZERAPENA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    455

    8.17. irudiak transferentzia-funtzio horren adierazpen grafikoa ageri du:

    8.17. irudia. FLANGING-EFEKTUAren transferentzia-efektuaren irudikapen grafikoa.

    Erantzuna orrazi-erakoa da eta, hori dela-eta, honako hauekin bat kalkulatutako balioko maiztasunak

    deuseztatu egiten dira:

    Pentsatzekoa da gailuak jakineko seinale periodikoaren harmoniko bakoitiak DEUSEZTATU egiten

    dituela, seinale periodikoaren funtsezko maiztasuna f0 dela eta seinalearen eta aukeratutako atzerape-

    naren arteko erlazioa honako hau dela:

    Bestalde, gehienezko balioak indartu egiten dira, maiztasuna honako hau bada:

    Vibratoa sortzerakoan bezala, flanging-efektua sortzerakoan ere aldatu egin daitezke indartzeak eta

    deuseztatzeak, fc erlojuaren maiztasunaren bidez; fc erlojuaren maiztasunak atzerapen-lerroa kontrolatzen

    du. 8.18. irudian oinarrizko eskema osoa ageri da.

    Atzerapen-denbora ms 1 eta 20 ms artekoa da, eta maiztasun txikiko osziladorearen maiztasuna

    oso txikia da, 0,05 Hz eta Hz 1 artekoa gutxi gorabehera.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 456

    8.18. irudia. Flanging-efektuaren bloke-diagrama, Z-ren araberakoa.

    Orain artekoa laburbiltzeko, honako hauek dira efektu honen ezaugarriak:

    9 Irteerako seinalearen jakineko maiztasunak ezezta daitezke. 9 Ezeztatzea ziklikoki aldatu egin daiteke. 9 Seinaleak espektro zabalekoak badira, flanginga eraginkorragoa da, maiztasun gehiago ezezta

    daitezkeelako.

    9 Azkenik, flanging-efektua sortzeko, seinale zuzenak eta seinale atzeratuak maila berekoak izan behar dute batugailuan sartzen direnean. Bestela, efektua ez da sortzen subjektiboki

    uste bezala.

    Efektua antzemateko moduari dagokionez, ez da erraza azaltzen. Aditzen den soinua tunel luzetik

    sortuko bailitzan entzuten da, eta zenbaitek erreaktorearen soinua bailitzan entzuten dute. Edonola ere,

    musikari modernoek oso maite dute eta oso ikusgarria da.

    8.4 Chorusa (korua)

    Koru-efektuaren helburua da soinu-iturri batek bik edo gehiagok bezala hots egitea. Gainera, efektu

    honi esker, seinale berria ozen eta sakonagoa da.

    ATZERAPEN-LERROA

    VCO TENTSIO BIDEZ KONTROLATUTAKO

    OSZILADOREA

    MTO MAIZTASUN TXIKIKO

    OSZILADOREA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    457

    Subjektiboki, honako hauek dira koru-efektuaren ezaugarriak:

    9 Jotzaileen soinuak ez zaizkie aldi berean heltzen entzuleei (edo, soinu-hartunerik bada, mikrofonoei), agertokian leku ezberdinetan daudela eta. Sinkronismorik ezaren ondorioz,

    atzerapen txikiak izaten dira, batez ere, konposizioaren ekinaldietan eta hasieran.

    9 Instrumentuak ezberdin gozatzen dira eta, ondorioz, batzuen eta besteen tonua ezberdina da.

    Horretatik guztitik ondorioztatzen da, korua simulatzeko, seinale atzeratuak erantsi behar zaizkiola

    elkarri eta, gainera, seinaleon maiztasuna pixka bat modulatu egin behar dela.

    8.19. irudiko muntaketak DOUBLING MONO sistema irudikatzen du. Ikusten denez, jatorrizko seinalea

    eta seinale atzeratua kanal beretik ateratzen dira eta, beraz, bi jotzaile ditugula dirudi. Seinale atzeratua

    indargabetu egiten da jatorrizko seinaleari erantsi aurretik.

    8.19. irudia. Doubling mono unitatearen bloke-diagrama.

    a atenuadorearen bidez jotzailea simula daiteke, soinu errealaren planoaren ondoko planoan, eta

    soinua sakona delako efektua sortu.

    Ondoko planoetan simulatzen den efektua aberasteko, hau da, jotzaile gehiago daudela simulatzeko,

    atzerapen-zelula eta atenuadore gehiago jar daitezke, paraleloan. Hartara, atzerapena 50 ms-koa ere da.

    Atzeratzen den seinalearen maila a atenuadorearen bidez finkatzen da, eta jatorrizko seinalearenak

    baino pixka bat txikiagoa izan behar du. Izan ere, jatorrizko seinalea baino handiagoa bada, jatorrizkoak

    atzeratzen den seinalearen aurreko oihartzuna ematen du eta, gainera, oszilatzeko arriskua dago. Askoz

    ere txikiagoa bada, berriz, jatorrizko seinaleak atzeratzen den seinalea ezkutatzen du eta hark oihartzun

    ahula ematen du, beste jotzaile bat eman ordez.

    Jatorrizko seinalea eta atzeratzen dena antzeko mailan daudela batzen direnez gero, argi eta garbi

    dago ozentasun osoa seinale bakarrarena halako bi dela, gutxi gorabehera.

    Bestalde, nabarmendu beharra dago azaldu dugun zirkuituak berrelikadura aurreratua dabilela. Hortaz,

    erantzuna orrazi-erakoa da, 8.17. irudikoa bezalakoa.

    ATZERAPEN-LERROA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 458

    Bigarren baldintza (hots, gozatze-aldakuntzak) simulatzeko, maiztasuna pixka-pixka bat modulatu

    behar da; vibratoa simulatzeko muntaketa erabil daiteke horretarako (ikus 8.20. irudia).

    8.20. irudia. Z klasikoki aldatzeko bide ematen duen muntaketa.

    Tentsio bidez kontrolatutako osziladorea kontrolatzen duen moduladorea oso maiztasun txikiko sorgailua

    da (fm = 0,2 Hz), tonu-aldakuntzak txiki-txikiak izan daitezen. Zarata zuria sortzeko gailua ere erabil

    daiteke moduladoretzat, maiztasuna txikian iragazitakoa. Hari esker, gainera, tonu-aldakuntzak aperiodi-

    koak dira, ausazko soinu edo seinale modulatzailea ausazkoa delako.

    8.21. eta 8.22. irudiek efektu hau (koru monofonikoa) simulatzeko bi muntaketa ohiko eta profesional

    ageri dituzte.

    AUSAZKO SOINU-SORGAILUA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    459

    8.21. irudia. Koru monofonikoa simulatzeko muntaketa praktikoa.

    8.21. irudian ikusten denez, lau atzerapen-lerro erabili ditugu, katean, atzerapenak aldakorrak izateko,

    aurreko paragrafoetan esandakoarekin bat.

    P1-P4 potentziometroek seinale atzeratuen mailak kontrolatzen dituzte. Seinaleok A-n elkartzen dira

    jatorrizko seinalearekin, eta jatorrizko seinalea A2-tik sortzen da.

    Gogoan izan beharra dago irudi honetako fc1 - fc4 maiztasunak, atzerapenak kontrolatzen dituztenak,

    tentsio bidez kontrolatutako osziladoreetatik sortzen direla eta tentsio bidez kontrolatutako osziladoreak

    ausazko seinaleak modulatzen dituela.

    8.22. irudikoa, berriz, hari-instrumentuen koruak eta orkestrak simulatzeko muntaketa egokia da.

    Ve

    Vs

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 460

    Tentsio bidez kontrolatutako 1., 2. eta 3. osziladoreak maiztasun txikiko (Hz 1eko edo 5 Hz-eko) oszi-

    ladoretik sortzen diren seinaleek modulatzen dituzte; 120 graduko desfasea dago seinale modulatzaileen

    artean. Hartara, atzerapenak kontrolatzea ausazkoagoa da eta irteerako seinalea halako iturrien (harien)

    koruaren antzekoagoa da.

    Koru-efektua handiagoa da, baldin eta denborazko, tonuzko eta sakontasunezko diferentziak izateaz

    gain, simulatzen diren jotzaileak soinu-planoko hainbat posiziotan badaude (estereoa).

    8.22. irudia. Muntaketa praktiko oso profesionala.

    Horretarako, nahikoa da simulatzen diren jotzaileen irudi fantasmak izatea eta, era berean, horre-

    tarako, nahikoa da koruaren seinaleak anplitude ezberdineko bi kanal estereofonikoen artean banatzea,

    PP eta PP2 potentziometro panoramikoen bidez (ikus. 8.23. irudia).

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    461

    8.23. irudia. Koru-efektua simulatzeko muntaketa praktikoa.

    Kanal bakoitzean atzeratzen den seinalearen hainbat modulazio jar daitezke, katean, efektua are

    aberatsagoa izan dadin.

    8.5 Erresonantzia

    8.24. irudiak efektu hau sortzeko beharrezko bloke-diagrama ageri du. Ikusten denez, seinale atzeratua

    atzerapen-unitatearen sarreran berrelikatzen da, eta ez da indargabetzen. Hau da, berez, erreberberazio-

    unitatea da (ikus 8.3. irudia) eta a = 1 da.

    Ondorioz, oszilazioak (ERRESONANTZIA) sortzen dira orrazi-erako iragazkiko puntei dagozkien

    maiztasunetan; izan ere, sistema honen erantzuna orrazi-erakoa da. 8.5. irudian ikusten denez, a-ren

    balioa unitatea bada, punten anplitudea mugagabea da.

    Nolabait egonkortu egiten ez bada, sistema osoak du oszilatzeko joera. Puntako maiztasunak tarteka

    daude, K/Z tarteetan, eta sistema egonkortzeko bideetako bat da haien posizioa etengabe aldatzea, Z

    atzerapena etengabe aldatuz; horretarako, fe erlojuaren maiztasuna aldatu behar da.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 462

    8.24. irudia. Erresonantzia-efektua sortzeko unitatearen bloke-diagrama.

    fe erlojuaren maiztasuna zortzidun bateko bitartean aldatzen da eta, hartara, atzerapena aldatzeko

    erlazioa ere 2:1 da; hots, irudian, 6tik 3 ms-ra aldatzen da.

    Seinale modulatzailea banda estuan iragazitako zarata zuria ere izan daiteke; areago, efektu bitxiak

    sor daitezke Ve sarrerako seinaletzat zarata zuria erabiliz.

    8.6 Bibliografia

    9 EARGLE, John: Sound Recording, Van Nostrand Renhold Company.

    9 OLSON, Harry F.: Modern Sound reproduction, Van Nostrand Renhold Company.

    9 BORWICK, John: Sound recording Practice, Oxford University Press.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 463

    99 NNAAHHAASSKKEETTAA--MMAAHHAAIIAA

    9.1 Sarrera

    Nahasketa-mahaia sarrerako hainbat seinaletatik irteerako seinale bat edo gehiago sortzeko sistema

    da; irteerako seinaleak sarrerakoen nahasketak dira (ikus 9.1. irudia).

    9.1. irudia. Nahasketa-mahaiaren oinarrizko diagrama.

    S(i) mahaiko edozein irteera sarreren nahasketa izan daiteke, hau da,

    S(i) = K1 E(1) + K2E(2) + Kj E (j)

    Kj nahasketaren proportzioa da.

    Praktikan, oinarrizko funtzio horretaz gain, nahasketa-mahai guztiek beste hainbat funtzio betetzen

    dituzte, SOINUA zehatz-mehatz ERREPRODUZItzeko eta askotariko soinu-efektuak sortzeko.

    9.2 Nahasketa-mahaiak bete behar dituen baldintza orokorrak

    A. Zehaztasun edo doitasuna

    Ezaugarri teknikoen araberakoa da, batik bat, distortsioari, zaratari, bandaren zabalerari dagokienez.

    Jakina, soinuak erreproduzitzeko zehaztasunaz ari gara.

    B. Funtzioak

    Mahaiak bete ditzakeen funtzioak dira mahaien bigarren ezaugarri nagusia, eta hainbat ezaugarri

    bereizten ditugu:

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 464

    9 Sarrerako kanalen kopurua. Argi eta garbi dago, zenbat eta sarrerako kanal gehiago izan, orduan eta seinale gehiago nahas ditzakeela.

    Bestalde, nabarmendu beharra dago, sarrera nagusiez edo sarrerako kanalez gain, hainbat

    mahaik beste zenbait sarrera dituztela, osagarri izenekoak; aurrerago aztertuko dugu zerta-

    rako erabiltzen diren.

    9 Efektu estereofonikoa sortzeko aukera. Ia mahai guztiek dute eta, horri esker, sarrerako seina-lea bi irteeratara igor daiteke, nahi dugun proportzioan: R eskuineko sarrera nagusira eta L ez-

    kerreko sarrera nagusira. Hartara, erreproduzitzerakoan, entzuleak leku ezberdinetan (eskui-

    nean eta ezkerrean) aditzen ditu jakineko instrumentuen hotsak eta ahotsak.

    9 Sarrerako seinale bakoitza gainerako seinaleekin batzeko aukera, nahi dugun proportzioan, sarrerako maila zein den gorabehera. Mahai guztiek dute.

    9 Sarrerako seinale bakoitza besteetatik bereiz ekualizatzeko aukera. Mahai batzuek soilik dute eta, horri esker, ahots edo instrumentu bakoitzaren tinbrea egokiena da.

    9 Sarrerako seinaleak askotara nahasteko aukera, irteeran hainbat seinale izateko. Mahai guz-tiek bi irteera dituzte (R eta L), baina mahai askok beste zenbait irteera ere dituzte, osagarri

    izenekoak; nahi dugun proportzioan, sarrerako seinaleak batu eta irteeran hainbat seinale ate-

    ratzeko erabiltzen dira.

    Zenbait mahaik sarrerako zenbait seinale taldekatu eta batura-seinalea gainerakoekin nahas-

    teko aukera ere dute: azpitaldeak sortzekoa. Aurrerago aztertuko dugu zertarako erabiltzen

    diren.

    9 Azkenik, beste zenbait ezaugarri ez dira erabakigarriak nahasketa-mahaiak funtzionatu egin dezan: neurgailuak, seinaleak gune bakoitzean kontrolatzeko aukera, etab. Alabaina, hura

    behar bezala erabiltzen laguntzen diote teknikariari.

    Horiek guztiek eta beste zenbaitek (eraikuntza-motak, osagaien kalitateak, potentziometro-motak eta,

    are, sendotasunak eta akaberak) osatzen dute nahasketa-mahaia, eta kontuan izan behar dira mahaiak

    alderatzeko eta norberaren beharretara hobekien egokitzen dena aukeratzeko.

    Laburbilduz, nahasketa-mahaia sarreren taldea da. Sarrerok bereiz erabil daitezke eta, BIDERAPENen

    eta TALDEKATZEen bidez, hainbat seinale ematen dituzte irteeran. 9.2. irudia nahasketa-mahaiaren oina-

    rrizko eskema da: (+) sinboloak nahasketa-puntuei dagozkie, eta geziak, seinaleen balizko bideei.

    Sarrerako kanalen irteeran honako irteera hauek daude: OSAGARRIA, L-R NAGUSIA eta AZPI-

    TALDEAK (ikus 9.2. irudia).

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 465

    Irteera osagarritik eta azpitaldeko irteeratik ateratzen diren seinaleak tratatu eta mahaian sar daitezke

    berriro, azpitaldeko sarreratik eta sarrera osagarritik.

    9.2. irudia. Mahaiaren eskema funtzionala.

    Sarrera osagarrietatik eta azpitaldeko sarreretatik ez dute zertan mahaian sortutako seinaleek sartu;

    beste zerbaitetarako sarrera berezitzat erabil daitezke, eta beste zerbaitetarako sarrera berezitzat

    erabiltzen dira. Esaterako, sarrera osagarritik L eta R kanaletatik atera nahi ditugun seinaleak sar

    daitezke. Gauza bera gertatzen da AZPITALDEko sarrerarekin. Gainera, azpitaldeko irteerak irteera

    osagarrira ematen du.

    9.2. irudiko + nahasketa-puntuei bus deitzen zaie. Hari eroaleak dira, eta nahastu nahi ditugun

    seinale guztiak hartzen ditu, berriro atxiki eta egokiro nahasteko.

    Demagun oso oinarrizko mahaia dugula, honako hauek eratutakoa:

    9 Zortzi sarrera nagusi 9 Lau azpitalde 9 Bi talde nagusi (L eta R) 9 Bi osagarri

    9.3. irudia orain arte azaldutako modeloen antzeko oso eskema oinarrizkoa da.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 466

    9.3. irudia. Oinarrizko eskema.

    Marra etenaz bildutako laukia azaldutakoa baino nahiko konplexuagoa da, eta azpitaldeko sarrerari

    eta irteerari, biei dagokie. Aurrerago emango dugu xehetasun gehiago konfigurazio honen aldi batez.

    9.3 Nahasketa-mahaia, pista anitzeko grabazio- eta erreprodukzio-prozesuaren

    baitan

    9.1. eta 9.2. ataletan, kanal anitzeko mahaiari buruzko hastapenak landu ditugu, baina, deskribatzen

    aurrera egin aurretik, nola funtzionatzen duen ulertzeko, komeni da, labur-labur bada ere, kanal anitzeko

    mahaiaren edo nahasketa-mahaiaren aplikazio garrantzitsuenetako batez aritzea. Ezbairik gabe, pista

    anitzeko grabazioaz eta erreprodukzioaz ari gara.

    Teknika magnetofoniko horrek pista anitzeko G/E ere izena du eta pista anitzeko magnetofonoaren

    erabileran oinarritzen den grabazio-teknika da. Pista anitzeko magnetofonoan biltzen da soinua instrumen-

    tuen eta ahotsen soinua hartu eta magnetofono nagusiko irteera ESTEREOFONIKOtik atera artean, eta

    pista anitzetan biltzen den grabazioaren azken emaitza biltzen du.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 467

    Pista anitzeko magnetofonoa erabili beharra dela-eta, prozesu osoa bi alditan banatu behar da, eta

    aldi bakoitzak ezaugarri funtzional ezberdinak ditu.

    GGrraabbaazziiooaa

    Soinu-hartuneak kanal anitzeko mahaiaren bitartez bideratzen dira pista anitzeko magnetofonora, eta

    han bildu egiten dira (ikus 9.4. irudia).

    9.4. irudia. Grabazio-prozesua.

    Kanal anitzeko mahaiak mikrofonoen sarrerak onartu egiten ditu, sarrerako kanalen (input channelen)

    bidez. Mikrofonoko seinaleak banaka tratatzen dira, sarrerako kanal bakoitzean, eta pista anitzeko magne-

    tofonoaren sarreretara igortzen dira, irteerako kanalen (output channelen) bidez.

    Mahaiaren egituran pixka bat gehiago sakonduz gero, GRABATU egiten ari dela , 9.5. irudikoa litza-

    teke, gutxi gorabehera.

    9.5. irudia. Mahaiko biderapena grabatu egiten ari dela.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 468

    Sarrerako modulu edo kanalek mikrofonoetako soinuaren maila anplifikatu egiten dute, lerro-maila

    arruntera arte, eta irteerako modulu edo kanalek irteerako maila pista anitzetan grabatzeko mailara

    egokitu egiten dute.

    NNaahhaasskkeettaa

    Pista anitzeko magnetofonoak grabatutako pistak irakurtzen ditu. Ondoren, kanal anitzeko mahaiak edo

    nahasketa-mahaiak seinaleok prozesatu, bideratu eta nahasi egiten ditu, bi kanal estereofonikotan (edo mo-

    nofoniko batean edo lau koadrofonikotan), eta kanal horiexek magnetofono nagusiaren sarrera dira (ikus

    9.6. irudia).

    9.6. irudia. Nahasketa-prozesua.

    Berez, nahasketa-prozesua ez da 9.6. irudikoa bezain bakuna. Magnetofono nagusiari eraso egiten dion

    kanala (hots, R eta L kanala) 9.2. irudian azaldutakoari jarraiki sortzen da. Hau da, pista anitzeko magne-

    tofonoak irakurtzen duen sarrerako seinale oro nahi den proportzioan igor daiteke R eta L kanaletara.

    Beste zenbaitetan, mahaiak azpitaldeak onartzen ditu (ikus 9.2. irudia) eta, ondorioz, L eta R kanala

    9.7. irudiari jarraiki eratu daiteke.

    9.7. irudia. Tarteko nahasketen bidezko nahasketa.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 469

    9.8. irudia. Nahasketa-mahaiko moduluak.

    9.8. irudia L eta R kanalak zeharka (ez zuzenean) sortzeko egitura osoagoa da, egitura funtzional ez-

    organikotzat hartu beharrekoa.

    Pentsatzekoa da mahaiaren sarrerako soinuak 24 pistako pista anitzeko magnetofonotik sortzen direla.

    Nahasketa-mahaiak sarrerako moduluan prozesatzen ditu eta, ondoren, zortzi barne-eroaletan (busetan)

    nahasten dira eta tarteko zortzi nahasketa ematen dituzte. Zortzi seinaleok prozesatu egiten dira eta haien

    maila egokitu egiten da, azpitaldeko zortzi modulutan, eta azken nahasketara bideratzen dira, L eta R bi

    barne-busetara. L eta R modulu nagusiek bi busen irteerako seinalearen maila magnetofono nagusira ego-

    kitzen dute.

    Hitz egin dugu lehenago ere busez, kontzeptu garrantzitsua da eta. 9.8. irudiko egitura funtzionala

    erabiltzen badugu, zortzi azpitaldeko moduluetan edozeinek sarrerako 24 moduluetatik sortzen den seina-

    lea har dezake. Horretarako, zortzi eroalek sarrerako 24 moduluak zeharkatu behar dituzte. Bakoitzak,

    biderapen-kommutadorearen (assign routingaren) bitartez, sarrerako modulu bakoitzeko seinalea har

    dezake. Zortzi eroaleok azpitaldeko busak dira, eta seinalea dagokion azpitaldeko modulura igortzen dute.

    Azpitaldeko moduluek tratatzen dituzten seinaleak L eta R bus nagusiek har ditzakete.

    9.9. eta 9.10. irudiek busen konexioak ageri dituzte, bi egoeretan. Oro har erabiltzen den bikote-

    kommutadoreari esker, sarrerako edozein modulu zortzi busekin lot daiteke, eta, pan potentziometro pano-

    ramikoaren bidez, aukeratzen den bikotearen igorpena kontrolatzen da. Adibidez, 3-4 bikotea kommu-

    tatzen badugu, 3-4 busa delako moduluarekin lotzen dugu. Sarrerako moduluak edozein busetatik atera

    daitezke, baina, zuzenean egokitu nahi badira, L eta R busa behar dugu.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 470

    9.9. irudia. Sarrerako moduluen eta azpitaldeko busen eta sarrerako moduluen eta L eta R bus nagusien arteko konexioa.

    Azpitaldeko modulu bakoitza L eta R busetara egokitzeko modua doitzeko aukera izan behar da,

    azken nahasketako lekuzko posizio estereofonikoa instrumentuaren seinalea L eta R kanalen artean bana-

    tzeko moduaren araberakoa delako. Hori dela-eta, azpitaldea bus estereofonikoen (nagusien) eta L eta R

    busen artean banatzerakoan, bus estereofoniko bakoitzari egokitzen zaion seinalearen anplitudea alda-

    tzeko aukera izan behar da. Horretarako, PAN-POT edo, besterik gabe, PAN potentziometro panoramikoa

    erabiltzen da, 9.9. eta 9.10. irudietan bezala.

    9.10. irudia. Azpitaldeko moduluen eta bus nagusien arteko konexioa.

    Kanal anitzeko pistaren funtzionamendua aztertu ondoren, bai grabatzen ari dela eta bai irakurtzen

    edo erreproduzitzen ari dela, argi eta garbi dago mahaiak bi funtzioak bete ditzakeela. Areago, horretarako

    diseinatzen da.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 471

    PPiissttaa aanniittzzeekkoo ggrraabbaazziiooaarrii bbuurruuzzkkoo oohhaarrbbiiddeeaakk

    Orain arte ikasitakoa nahikoa da pista anitzeko grabazioaren arazo tekniko bat analizatzeko. Izan

    ere, pista anitzeko magnetofonoko pista asko bi kanaletan soilik nahasten badira, zarata nabarmen

    handiagotzen da, pista bakoitzeko zintaren zaratak batu egiten direlako.

    Pistako zarataren potentzia Wo bada, honako hau da pista horretako zarata:

    NI = 10 lg WrefWo

    Orain demagun 24 pista ditugula eta bi pista estereofonikotan nahasi nahi ditugula. Honako hau da

    pista estereofoniko bakoitzeko zarata osoa, pista estereofoniko bakoitzean pista anitzeko magnetofonoko

    12 pista nahasten ditugula joz gero:

    NT = 10 lg WrefWo12 = 10 lg 12 + 10 Lg

    WrefWo

    NT = NI + 11 dB

    Pista estereofonikoko zarata 11 dezibeletan handiagotzen da pista anitzeko magnetofonoko zarataren

    aldean, eta are handiagoa da, zinta estereofonikoak berak ere zarata egiten duelako.

    Izan ere, 24 pistak bi hazbeteko zintara egokitzen ditu pista anitzeko magnetofonoak, baina magne-

    tofono nagusiak, berriz, bi pista soilik egokitzen ditu, hazbete 1/4eko zintara (ikus 9.11. irudia).

    9.11. irudia. Pista anitzeko magnetofonoko eta magnetofono nagusiko pisten banaketa.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 472

    Halakoetan, pista anitzeko magnetofonoko eta magnetofono nagusiko pisten zabalera honako hau da,

    hurrenez hurren: WT = 1,09 mm eta W2 = 2,75 mm. Horrenbestez, seinalearen eta zarataren arteko erla-

    ziorik okerrena pista anitzeko magnetofonokoa da, pista bakoitzeko zarata magnetofono nagusiko pista ba-

    koitzekoa baino txikiagoa izan arren. Izan ere, pistak zabalagoak direla-eta, seinale gehiago sartzen da

    magnetofono nagusian.

    Pista anitzeko magnetofonoko seinalearen eta zarataren arteko erlazioa okertzeari aurre egiteko,

    hainbat konponbide daude:

    a) Pista anitzeko magnetofonoak abiadura handiz (segundoko 30 hazbete edo 76,2 zentimetroko

    abiaduraz) lan egiten du eta, hartara, seinalearen eta zarataren arteko erlazioa hobetu egiten da.

    Magnetofono nagusiak nahikoa du segundoko 15 hazbete edo 38,1 zentimetroko abiaduraz lan

    egitea.

    b) Pista anitzetan grabatzerakoan, zarata-murriztaileak (DOLBY edo DBX) erabiltzen dira pista ba-

    koitzean eta, hartara, seinalearen eta zarataren arteko erlazioa hobetu egiten da.

    Seinalearen eta zarataren arteko erlazioa handiagotzeari aurre egiteko biderik komenigarri eta errazena

    pista anitzeko magnetofonoan erregistratzeko gehienezko maila erabiliz grabatzea da, distortsioa antze-

    mateko modukoa izan gabe. Hobeto ulertzeko, demagun soinu-hartuneak 9.12. irudikoen maila bereko sei-

    naleak hartzen dituela.

    Zuzenean grabatzen bada, honako hau da seinale bakoitzeko dinamika erresultantea:

    A = 50 dB

    B = 30 dB

    C = 70 dB

    D = 60 dB

    Orain, demagun pista anitzetan grabatzen ari garela.

    9.12. irudia. Hartzeko mailak.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 473

    9.13. irudia. Grabazio-mailak.

    Seinale bakoitza linea-mailara (gurean, 0 dezibeletara) egokitzen da, eta pista anitzetan graba daiteke

    orduan (ikus 9.13. irudia).

    Jakina, egokitu egingo bada, seinale bakoitza bereiz tratatu behar da, zein bere sarrera-kanalean. Hau

    da, A 10 dB indartu behar da; B, 30 dB; C 10 dB indargabetu behar da; eta D, berdin utzi. Ondoren, seina-

    leok irakurri egiten direnean, dinamika lehengoratu egin behar da, sarrerako kanalean, eta, ondorioz, A 10

    dB indargabetu behar da; B, 30 dB; C, 10 dB; eta D, berdin utzi. Kontua da A, B eta C indargabetuz gero,

    seinale bakoitzeko zarata ere indargabetzen dela. Azkenean, honako egoera hau dugu (ikus 9.14. irudia):

    9.14. irudia. Dinamika lehengoratzea, irakurtzeko.

    Hortaz, honako hauek dira dinamika berriak:

    A = 60 dB

    B = 60 dB

    C = 60 dB

    D = 60 dB

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 474

    9.9. irudikoekin konparatuz gero, A eta B hobetu egin dira, eta C-k 10 dezibeleko dinamika soilik galdu

    du; ez da galera larria, mailarik handieneko seinalea huraxe zelako.

    Azken batean, seinalearen eta zarataren arteko erlazioa hobetu egiten da hainbatetan, seinaleak kanal

    guztietan linea-maila berean grabatzen badira.

    9.4 Nahasketa-mahaiaren deskribapena, prestazioen edo funtzioen arabera

    Nolabait, 2. irudiko oinarrizko diagrama nahasketa-mahaiak bete beharreko funtzioetatik ondorioztatu

    dugu. Atal honen helburua moduluen berezko eraketan pixka bat gehiago sakontzea eta mahaiaren funtzio-

    naltasunarekin lotuta dauden hainbat kontzeptu berri lantzea da.

    SSaarrrreerraakkoo mmoodduulluu--kkaannaallaakk

    Mahaiak hainbat gailu konektatzeko egokitu behar du, bai sarreran eta bai irteeran; oso tresna ezber-

    dinekin konektatu behar da.

    Sarreretan hainbat mikrofono-motarekin (dinamikoekin eta kondentsadoreekin), tresna elektronikoekin,

    pista anitzeko magnetofonoko irteerekin konektatu behar da.

    Irteeretan magnetofono nagusiarekin, pista anitzeko magnetofonoarekin, ekipamendu osagarriekin,

    monitore-anplifikadoreekin konektatu behar da.

    Hori dela-eta, mahaiaren sarrerako eta irteerako konektoreetako inpedantzia-marjinek ezberdinak

    eta egokiak izan behar dute. Halaber, kanpoko elementuen mailak doitzeko aukera izan behar da, bai

    sarrerakoak eta irteerakoak anplifikatu edo indargabetzeko, bai irteerakoa doitzeko.

    Egokitzen zailenak sarrerako moduluak eta kanalak dira. Mikrofonoen eta ekipamendu elektronikoen

    hartuneak dira, eta baita pista anitzeko magnetofonoko irteerenak ere. 9.15. irudiak sarrerako kanalaren

    bloke-diagrama ageri du.

    9.15. irudia. Sarrerako kanalaren bloke-diagrama.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 475

    Honako elementu funtzional hauek osatzen dute:

    (1) SARREREK

    Ikusten denez, sarrerako moduluaren hasiera balizko bi sarrera arruntak dira: mikrofonoaren eta linea-

    ren sarrerak. Sarrerok hiru motatakoak izan daitezke: asimetrikoak, simetrikoak eta simetriko higikorrak.

    Sarrera guztiek kable pantailatuen bidez hartzen dituzte seinaleak. Hartara, zarata induzitua txikiagoa

    da. Zaratari dagokionez, linea asimetrikoak sentikorragoak dira linea simetrikoak baino.

    Kalitate honetako kanal anitzeko mahai guztietako sarrerak simetrikoak dira, baina MAHAIAK egokitu

    edo aldatu egin ahal izatea, erabilera anitzekoak izatea (alegia, sarrera asimetrikoak eta simetrikoak izatea)

    oso positiboa da.

    MIC sarrerak maila txikiko izena du, seinale ahulak (volt-ehunenekoak) hartzen dituelako. LINEAren

    sarrerak (line), berriz, maila handiko izena du, volt-hamarreneko seinaleak hartzen dituelako.

    (2) KONEKTORE FANTASMAK

    Linearen sarreretan edo, nagusiki, MIC sarreretan elikatu egin behar diren gailuak (esaterako,

    kondentsadore-mikrofonoak) konektatu behar badira, mahaiak zirkuituak izan behar ditu, aukera hori

    izateko.

    Zenbait mahaik ez dute halako zirkuiturik; beraz, MAHAItik kanpo instalatu behar dira. Oso kontuan

    hartzekoak dira.

    (3) FASE-ALDERANZGAILUA

    Hariak aldatzeko gailua besterik ez da, eta, haren bidez, kanal honekin konektatzen den seinale-

    iturria gainerako iturriekin fasean ipini ahal izango da. Funtzio hori ere aukerakoa da.

    (4) PAD ATENUADOREAK

    Anplifikadore mikrofonikoaren ondoren azalduko dugu.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 476

    (5) ANPLIFIKADORE MIKROFONIKOAK

    Anplifikadore mikrofonikoaren funtzioa mikrofonoetatik sortzen den maila handiagotzea da, mahaiaren

    linea-mailakoa izan arte. Mahaiaren linea-maila edo ERREFERENTZIAzko maila (edo antzekoa) darabil

    MAHAIAk barnealdean, eta huraxe da mahaiaren irteerako maila. 4 dbm eta - 10 dbm artekoa izan ohi da.

    Gogoan izan beharra dago Xdbm = 10 Ig refW

    W dela, Vref = 1 mw izanik, bi potentziak 600 ohmetan

    neurtuta.

    Hortaz, 0 dbm = 1 mW edo 0,775 volt, 600 -etan.

    Oro har, anplifikadore mikrofonikoaren egitura irabazi finkoko (esaterako, 50 dezibeleko irabaziko)

    aurrekoak osatzen du. Haren ondoan irabazi aldakorreko (0- dezibeleko irabaziko) anplifikadorea dago.

    Anplifikadorea kanpotik doitu daiteke, potentziometroaren bitartez. Hala, mikrofonoaren irabazia (MIC

    GAIN) da, maila behin betiko doitzeko.

    (4) PAD ATENUADOREAK

    Mikrofonoaren sarreran kondentsadore-mikrofonoa konektatzen badugu, mikrofonoon sentikortasuna

    dinamikoena baino handiagoa dela-eta, litekeena da, mikrofonoaren irabazia 0 dezibelekoa izan arren,

    aurrekoko irabazi finkoak (50 dezibelek) kanala asetzea. Halakorik ez gertatzeko, mikrofonoaren sarreran,

    aurrekoaren ondoan, - 20 bat dezibeleko pad atenuadorea jartzen da, aurrekoak 30 dB soilik anplifika

    ditzan eta, hartara, kanala ase egin ez dadin; mahai batzuek - 40 dB ere indargabetu dezakete.

    Mahai batzuetako anplifikadore mikrofonikoa anplifikadorea eta atenuadorea da, eta anplifikazio- eta

    indargabetze-marjinak 60- dezibelekoak izan daitezke.

    Nabarmendu beharra dago, PAD atenuadorea erabiltzen bada, kanalaren sarrerako inpedantzia

    handiagotu eta mikrofonoaren sarrera maila handiko sarrera bilakatzen dela.

    (6) LOTURA

    Prozesatzeko hainbat gailu ezin dira sartu kanal anitzeko mahaian, aukerakoak izatea komeni delako,

    bai tamaina, bai prezioa edo bai erabilera aldakorra dela medio. Horregatik, gailuok mahaitik kanpo insta-

    latu behar dira. Besteak beste, honako hauek dira garantzitsuenak:

    Zarata-murriztaileak, pista anitzeko magnetofonotik sortzen eta hara igortzen diren seinaleen zarata

    murrizteko.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 477

    Konpresoreak, hedatzaileak eta zarata-ateak. Sarrerako zenbait kanalekin soilik erabiltzen dira,

    ozentasun-ezaugarri bereziko zenbait instrumenturen dinamikak maneiatzeko.

    Erreberberazioa eta efektu bereziak. Monitorizazio- eta nahasketa-prozesuetan, batez ere, musika mo-

    dernoa lantzen ari garela, oihartzun edo erreberberazioren bat eransten zaie kanal-seinale gehienei. Horreta-

    rako, erreberberazio-gelak, erreberberazio-xaflak, atzerapen-lerro analogikoak eta digitalak erabil daitezke,

    betiere, mahaitik kanpo.

    Prozesuotan guztiotan aukera izan behar da seinalea mahaiaren edozein gunetan hartu, ekipamendu

    osagarrira igorri (send) eta, atzera, prozesatuta hartzeko (return), mahaiaren beste edozein gunetan.

    Igorpenak eta itzulerak bi motatakoak izan daitezke. Mota bat lotune (patch edo insert point) bidezkoa

    da (ikus 9.16. irudia).

    Sarrerako kanaletan eta azpitaldeko kanaletan bi jack eme izan ohi dira. Bata, jack arraren bitartez,

    seinalea ekipamendu osagarrira igortzeko (send) erabiltzen da, seinaleak moduluan aurrera egiten duen

    bidea hautsi gabe. Besteak seinale prozesatua kanalera itzultzen du. Jakina, seinalea itzultzeko jack

    emean jack arra sartzen denean, kanalean aurrera egiten ari den seinalea eten (break) egiten da, eta itzu-

    lerak jarraitzen du aurrera. Hartara, ekipamendu osagarria kanalaren barnean gelditzen da funtzionalki.

    Igorpen-maila mikrofonoa edo lerroak anplifikatzeko aginteen bidez doitu daiteke, eta itzulera-maila,

    kanaleko faderaren bidez.

    Askotan, nahasketan seinale zuzena eta seinale prozesatua, biak antzeman daitezen nahi dugu: adibi-

    dez, seinale zuzena eta erreberberazio-seinaleak antzeman nahi ditugu. Halakoetan, igorpenak ez du ete-

    ten jatorrizko seinaleak nahasketara egiten duen bidea. Hartara, seinalea igorri egin daiteke, prozesatzeko,

    eta beste sarrera modulu batera itzuli, prozesatu gabeko seinaleak nahasketara egiten duen bidea eten ez

    eta bi seinaleek (prozesatu gabeak eta nahasiak) bat egin dezaten.

    9.16. irudia. Lotunea.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 478

    Alabaina, lan-metodo hori erabiltzen bada, sarrerako bi kanal behar dira prozesatutako seinalea

    sartzeko.

    Beste lan-metodoa bus osagarri bidezkoa da. Aurrerago azalduko dugu, kanal osagarrien moduluei

    buruzko atalean.

    (7) PROZESAKETA

    Nahasketa-mahaietako sarrera-kanaletan barne-prozesaketa izaten da. Beharrezkoa izan daiteke,

    batez ere, mahaia grabazio-prozesuan dagoenean. Honako prozesaketa-mota hauek bereizten ditugu:

    9 Ekualizazioa. Ekualizadore erdi parametrikoen bitartez, kanalaren maiztasun-erantzuna aldatu egin daiteke, zeharkatzen duen seinalearen ezaugarriak txandakatuz. Ekualizadoreak hiru edo

    lau bandakoak izaten dira, eta audio-espektro osoa hartzen dute. Bigarren ordenakoak izan

    ohi dira, eta Q-ak 1 eta 2 artekoak dira. Erdi parametrikoak direla-eta, irabazia eta kontrol-

    maiztasuna bereiz alda (indartu edo indargabetu) daiteke. Zenbait mahaik Q aldatzeko aukera

    ere dute.

    Litekeena da ekualizadorearen goiko eta beheko banden transferentzia-funtzioa ere aukeratu

    ahal izatea: peak (erresonantea) edo shelf (tonuak kontrolatzeko modukoa) izan daiteke (ikus

    9.17. irudia).

    9.17. irudia. Ekualizadorearen erantzunak.

    9 Iragazkia. Bi motatakoa izan daiteke: Goi-pasekoa. Maiztasuna finkoa ( 70 Hz) edo aldakorra (25-250 Hz) izan daiteke, eta

    zarata mekanikoak, bibrazioak, sareko zaratak, etab. ezabatzeko erabiltzen da.

    Behe-pasekoa. Maiztasuna finkoa (15 kHz) edo aldakorra (3 a 15 KHz) izan daiteke, eta

    maiztasun handiko zaratak (adibidez, zintaren ufakoak) ezabatzeko erabiltzen da.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 479

    Bigarren ordenako Butterworth iragazkiak dira (12 dB iragazten dituzte), eta aukerakoa da konektatu

    egiten diren.

    Ekualizadoreak indartzeko erabiltzen badira, komeni da grabazio-prozesuan erabiltzea. Izan ere, nahas-

    keta indartzen bada, pista anitzeko magnetofonoak sortzen duen zintaren zarata handiagotu egiten da.

    Aurrez nahasten bada ere, alegia, hainbat instrumentu pista anitzeko magnetofonoko pista bakarrean

    nahasten badira, grabazio-prozesuan ekualizatu behar da. Izan ere, aurretiazko nahasketaren ondoren

    ezinezkoa da instrumentuen hotsa bereiz ekualizatzea.

    (8) GAINKARGA-ADIERAZLEA

    Gainkarga-adierazlea LED diodo kalibratua da eta, argi-keinuen bidez, gainkarga (overload) dagoela

    adierazten du. Gainkargarik ez izateko, anplifikadore mikrofonikoko irabaziaren doikuntza fina egokitu

    behar da.

    (9) FADERRA

    Ahal dela, faderrera heltzen den seinalea aurreko etapetan kontrolatu behar da, funtsean, (5) anplifika-

    dore mikrofonikoaren bidez. Hori egiten badugu, ez da gehiago anplifikatu beharrik. Hori dela-eta, ondoko

    etapak ez asetzeko, FADER izeneko atenuadorea erabili behar da, anplifikadore mikrofonikoak kontro-

    latu ezin duen seinalea mugatzeko. Azken batean, FADERa irteerako maila doitzeko eta isolatzeko ate-

    nuadore aktiboa da. Unitateko irabazia duen buffera da, eta aurretik dezibelak (0- dB) indargabetzen

    dituen atenuadorea du.

    Hala ere, irteerako maila malgukiago doitzeko, mahai nahikotako faderrek 10 eta 20 dB artean

    irabazarazten dituzte. Halakoetan, kontuan izan behar da, faderaren posizioa 0 dB bada, seinaleak 20

    dB irabazten dituela; era berean, 0 dezibeletik beherakoa bada, seinalea dezibeletan indargabetu eta,

    are, guztiz deuseztatu egin dezake.

    9.18.a irudia. Anplifikadore mikrofonikoaren eskema.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 480

    Sarrerako kanaleko irabazia kontrolatzeko elementuak (anplifikadore mikrofonikoa edo linea eta

    FADERa) aztertu ondoren, komeni da IRABAZIA KONTROLATZEKO ELEMENTUEN ANTOLAMENDUAK

    IRTEERAKO SEINALEKO SEINALEAREN ETA ZARATAREN ARTEKO ERLAZIOAN DUEN ERAGINA

    aztertzea.

    Horretarako, OINARRIZKO HIRU MAILA zehaztuko ditugu ANPLIFIKADORE MIKROFONIKOAREN

    IRTEERA DELA ETA. Jakin badakigu anplifikadore mikrofonikoa irabazi finkoko aurrekoak eta 0- dB

    indargabetu ditzakeen atenuadoreak osatzen dutela. 9.18. irudiak anplifikadore mikrofonikoaren eskema

    ageri du, eta aipatutako hiru mailak:

    GM = GEHIENEZKO MAILA edoo ASETASUN-MAILA

    ErrefM = erreferentziazko maila edo linea-maila

    ZarM = zarata

    Honela defini daitezke mailok:

    9 GEHIENEZKO MAILA. Gehienezko mailatik aurrera, seinalearen distortsioa onartezina da (adibidez, % 0,5ekoa).

    9 ERREFERENTZIAZKO MAILA EDO LINEA MAILA. Fabrikatzaileak ezartzen du, eta + 4 dBm-koa, 0 dBm-koa edo - 10 dBm-koa izaten da; mahaiko lineen maila arruntarekin bat etorri ohi

    da. Hartara, seinalearen maila maila izendatu honen antzekoa da eta noizean behin soilik sor-

    tzen dira hura baino maila handiagoko puntako seinale azkarrak. Puntek distortsio onartezinik

    ez sortzeko, gehienezko mailaren eta erreferentziazko mailaren edo maila izendatuaren arte-

    koak izan behar dute gainkarga-marjinan (HR headroomean).

    9 Zarata-maila. Anplifikadorearen irteerako zarata elektronikoaren mailaren baliokidea da; hots, mikrofonoak egiten duen zarata ez da kontuan hartzen. Anplifikadorearen irteeran finkoa dela

    jotzen da; hau da, mikrofonoko irabazia handitu arren, zarata-maila ez da aldatzen, baina

    faderak aldatu egiten du.

    9.18.b irudiak azaldutako kontzeptuak ageri ditu. Honako hauek dira irudiko mahaiko anplifikadore

    mikrofonikoko balioak:

    Geh. maila = GehM = 20 dBm

    Erreferentziazko maila = ErrefM = + 0 dBm

    Zarata-maila = ZM = - 70 dBm

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 481

    9.18.b irudia. HR = HEADROOMA (GAINKARGA-MARJINA).

    Orain, demagun anplifikadore mikrofonikoaren sarreran - 50 dBm-ko seinalea dagoela. Azter dezagun

    irteerako seinalearen dinamika, mikrofonoa eta fadera hiru modutan doituta.

    1. egoera. 9.19. irudiak ageri duen egoeran, irabaziaren doikuntza fina - 10 dBm-koa da. Irabazi finkoa

    60 dezibelekoa dela jo behar da, eta faderaren posizioa 0 dB dela (irabazia unitatearen baliokoa dela).

    9.19. irudia. Doikuntza zuzena.

    Egoera honetan, honako hau dugu faderaren irteeran:

    MARJINA DINAMIKOA = 90 dB = HR + S/N HR = 20 dB

    S/N = 20 dB

    Irteerako seinalea, dBm-tan = 0 dB (LINEA-MAILA)

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 482

    2. egoera. 9.20. irudiko egoeran, irabaziaren doikuntza fina -20 dezibelekoa da, eta faderaren posi-

    zioa, + 10 dB.

    Anplifikadore mikrofonikoak indargabetu egiten badu, faderak irabazarazi egiten du eta, ondorioz,

    irteerako seinalearen maila 0 dBm da, baina zarata handiagotu egiten da.

    9.20. irudia. Anplifikadore mikrofonikoko irabazi eskasa.

    Egoera honetan, honako hau dugu faderaren irteeran:

    MARJINA DINAMIKOA = 90 dB = HR + S/N HR = 30 dB

    S/N = 60 dB

    Irteerako seinalea, dBm-tan = 0 dBm

    3. egoera. 9.21. irudiko egoeran, anplifikadore mikrofonikoaren doikuntza finaren posizioa 0 dB da.

    Faderak, hortaz, indargabetu egin behar du, irteerako seinalean lineako 0 dBm-koa izateko eta zarata

    nabarmen murrizteko.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 483

    Honako hau dugu egoera honetan:

    MARJINA DINAMIKOA = 90 dB

    HR = 10 dB

    S/N = - 80 dB

    Irteerako seinalea, dBm-tan = 0 dBm

    9.21. irudia. Anplifikadore mikrofonikoko gehiegizko irabazia.

    Azken batean,

    a) Anplifikadore mikrofonikoko irabazi garbia gehiegizkoa bada (3. egoera badugu), seinalearen

    eta zarataren arteko erlazioa handia da, baina HR-k nabarmen egiten du behera;

    b) Anplifikadore mikrofonikoko irabazi garbia eskasa bada (2. egoera badugu), seinalearen eta

    zarataren arteko erlazioa txikiagoa da eta HR nabarmen handitu egiten da;

    c) Eta, anplifikadore mikrofonikoko irabazi garbia behar bezain txikia bada (1. egoera badugu),

    seinalearen eta zarataren arteko erlazioa eta HR onargarriak dira.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 484

    Seinalearen eta zarataren arteko erlazioa irabazi-kontrolen posizioaren arabera aldatzen da, eta kon-

    promisoa dago seinalearen eta zarataren arteko erlazioa ona izatearen eta HR-ren artean; hau da, seina-

    learen eta zarataren arteko erlazioa handiagotuz gero, HR txikiagotu egiten da. Dena dela, seinalearen eta

    zarataren arteko erlazioa ona izateko, faderak inolaz ere ezin du gehiegi indargabetu; bestela, HR-k gehiegi

    egiten du behera eta irteerak tarte txikiegia dauka distortsioa handia izateko.

    Doikuntza-metodorik egokiena da faderaren posizioa 0 dB izatea eta anplifikadore mikrofonikoko iraba-

    zia gainkargarik ez izateko moduan doitzea. Edonola ere, faderaren doikuntza fina geroago ere ezar daiteke.

    (10) PAN POTENTZIOMETRO PANORAMIKOA

    Potentziometro panoramikoa faderaren ondoren erabiltzen da, eta seinalea bi bidetan banatzen du,

    ondorengo esleipen-etapako erasoa zuzena izateko (ikus 9.9. irudia).

    (11) BUSAK EGOKITZEA

    Busak egokitzeko, igorpenak aukeratzeko teklatua erabiltzen da. 9.3.2. atalean azaldu dugunez, tekla-

    tua bikote-kommutadorea da, eta igorpenak busetara igortzen ditu (ikus 9.9. irudia). Funtzio honi esker, sa-

    rrerako edozein kanal edozein busekin lot daiteke.

    Orain arte, mahai profesionaletako modulu klasikoen nahiko antzeko sarrerako moduluaren oinarrizko

    azalpena eman dugu.

    Esan beharra dago sarrerako kanaletatik busak (1. OSAG., 2. OSAG., PFL, MONITOREA) eratzeko

    konexioak adarkatzen direla. Hartara, mahaiek aukera gehiago dituzte. Edonola ere, beste kontu bat da

    hori, eta beste atal batean aztertuko dugu.

    Bestalde, argitu beharra dago, sarrerako kanaletako egokitzapenaz ari garenean, L eta R bus nagu-

    siak eta azpitaldeko busak eratzeaz ari garela.

    9.22. irudiak AEQ MK1 MAHAIaren sarrerako modulua ageri du. Hainbat konexio eta zirkuitu daude,

    hainbat bus eratzen dituzten seinaleak ateratzeko; besteak beste, bus osagarriak, monitorea eta PFL.

    MMoodduulluu oossaaggaarrrriiaakk eettaa ffoollddbbaacckkaa

    Azaldu ditugu lehenago ere loturak. Haien bidez, sarrerako kanala zeharkatzen duen seinalea prozesa

    daiteke. Askotan, litekeena da seinaleen nahasketa arbitrarioa prozesatu eta, prozesatu ostean, seinaleok

    mahaiaren edozein puntutara itzuli nahi izatea.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 485

    Halako malgutasuna bus osagarriak (oro har, bi edo lau) erabiliz lortzen da. Sarrerako kanalek

    prozesaketa-ekipamenduetara igortzeko seinale egokiak helarazten dizkiete eta, prozesatu ondoren, seina-

    leok mahaira itzuli eta dagozkien busei (oro har, bus nagusiei eta azpitaldeko busei) egokitzen zaizkie

    berriro ere.

    Sarrerako kanalek sarrerako kanal bakoitzeko faderaren aurretik edo ondoren hartzen dituzte seina-

    leak, eta nahasketa osagarriari egiten dioten ekarpena doitu egin daiteke, faderaren aurreko edo faderaren

    ondoko potentziometroaren bidez.

    9.22. irudia.

    Honako hau da bata edo bestea aukeratzeko irizpidea: seinalea bus osagarrira faderaren aurretik

    igortzen bada, busak kanaleko faderaren doikuntza gorabehera nahasten du; faderaren ondoren igortzen

    bada, berriz, buseko nahasketa faderaren araberakoa da (ikus 9.23. irudia).

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 486

    9.23. irudia. FADER AURREKO ETA FADER ONDOKO igorpenak bus osagarrietara.

    Esate baterako, seinalea islatzera fader aurretik igortzen badugu, seinaleak kanalean aurrera egiten

    jarraitzen duela-eta, iturriaren sakontasun-posizioa kanaleko faderaz doitu daiteke. Ondorioz, seinale

    zuzenaren eta seinale islatuaren arteko erlazioa ere aldatu egiten da.

    Seinalea fader ondotik igortzen bada, ordea, ez dago halako fenomenorik lortzerik. 9.23. irudiko egi-

    turako 1. bus osagarria seinalea fader aurretik igortzekoa da, eta 2.a, fader ondotik igortzekoa. Hala ere,

    baliteke 9.24. irudiko sistema malguagoa izatea: edozein bus osagarrik fader aurreko eta ondoko igorpenak

    har ditzake.

    9.24. irudia. Fader aurreko eta ondoko igorpenak.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 487

    Nahasketa osagarriak dagozkien busetan egin ondoren, kanpoko ekipamendura igorri behar dira,

    prozesatzera. Horretarako, irteerako maila ekipamenduaren mailara egokitu behar da. Hau da, igorpen-

    kanal osagarria izan behar da, aux sond izenekoa (ikus 9.25. irudia).

    9.25. irudia. Igorpen osagarria.

    Ekipamendu osagarrietara igortzen den seinalearen maila doitu egiten den era berean, itzulera doi-

    tzeko aukera ere izan behar da. Hau da, bi igorpen osagarri baditugu, bi itzulera osagarri izan behar ditugu.

    Egitura 9.26. irudikoa izan liteke.

    Ekipamendu osagarritik itzultzen den seinalea azpitaldeko kanaletara eta kanal nagusietara bidera-

    tzen da, potentziometro panoramikoen eta bikote-kommutadoreen bitartez (egokitzapen bidez).

    Ekipamendu osagarritik itzultzen den seinalea ekualizatu edo iragazi egin nahi izanez gero, seinalea sa-

    rrera nagusiaren (sarrerako kanalen) bidez itzul liteke, eta kanalon bidez erraz prozesa daitekeela aprobe-

    txatu; erreberberazioarekin gerta liteke halakorik.

    9.26. irudia. Ekipamendu osagarrietatiko itzulerak.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 488

    9 Bus osagarriak ez dira hartu behar nahasketak kanpoko ekipamenduetara igortzeko soilik. Izan ere, egitura dela-eta, sarrera osagarritzat (nagusiez bestekotzat) hartu eta askotara erabil

    daitezke.

    Erabilerarik esanguratsuenetako bat mahaiak erregistro partzialak egitearekin lotuta dago, eta bus

    osagarriak behar dira. Izan ere, kanal anitzeko pista erabiltzen badugu, pista anitzeko magnetofonoaren

    bidez bereiz grabatzeko aukera izan behar dugu; hau da, kanal anitzeko pista erabiliz gero, erregistro

    partzialak egin daitezke. Helburua, azken batean, instrumentu bat edo hainbat hartzeagatik pista erabil-

    tzea da, kanal bakoitzeko seinaleak bereiz prozesatu eta seinale bakoitzaren maila bereiz doitzeko eta,

    hartara, seinaleak erabateko askatasunaz maneiatzeko nahasterakoan.

    Argi eta garbi geratu behar da, pista anitzeko magnetofonoaren bidez, instrumentu bakoitza bereiz

    prozesa daitekeela, baina, horretarako, soinuak bereizteko, instrumentuak estudioan isolatu egin behar direla.

    Estudioan soinuak isolatzeko edo bereizteko, panel akustiko xurgatzaileak, gela akustikoak, soinu-tranpak eta

    mikrofono gidariak behar dira. Soinua hartzeari buruzko atalean arituko gara xehekiago gai honetaz.

    Soinuak oso isolatzeko metodorik erabilienetakoa instrumentu edo instrumentu talde bakoitza estudio

    berean grabatzea da, aldiune ezberdinetan; gaininprimatze (overdub) izena du. Teknika hau erabiliz gero,

    grabazioaren hasieran metronomo elektrikoaren seinalea grabatzen da; metronomoak erritmoa markatzen

    du. Ondoren, oinarri edo instrumentu erritmikoak (bateria, baxua, etab.) grabatzen dira. Gero, instrumentu

    melodikoak (recordings) grabatzen dira. Azkenean, bakarlaria edo ahotsa grabatzen da. Oro har, mahaiaren

    eta erabili beharreko programaren arabera, hainbat saio behar izaten dira batzuk besteen gainean inprima-

    tzeko eta aurrez nahasteko, pista anitzeko magnetofonoan ekoizleak eta soinu-ingeniariak nahi duten graba-

    zioa izan artean.

    Teknika honi esker, ez da grabatu behar denbora errealean. Era berean, denbora errealean grabatu

    behar ez dela-eta, beste zenbait abantaila ditu:

    a) Instrumentuak oso bereizteko, ez da behar egitura handi eta garestirik estudioan haiek

    intsonorizatu edo isolatzeko.

    b) Soinua (instrumentua) hartzen den modua zuzendu egin daiteke, taldea edo orkestra berriz

    bildu beharrik gabe. Hartara, denbora eta dirua aurrezten da.

    c) Grabazioaren hasieran erabiltzeko asmorik ez genuen instrumentuen hotsa txerta daiteke.

    Horretarako, pista anitzeko magnetofonoan pistaren bat hutsik utzi behar da. Pisten kopurua

    nahikoa ez bada, hainbat pista bakarrean aurrez nahasi egin daitezke, beste bat hutsik

    gelditzeko.

    Azken batean, overdubari esker, grabazio-prozesua oso malgua da. Hala ere, horretarako, beste

    funtzio bat erantsi behar zaio mahari: foldbacka.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 489

    Izan ere, musikariaren soinua bakarka hartu behar bada, overdub teknika erabiliz, musikariak aurrez

    grabatutako instrumentuei buruzko informazio akustikoa (playbackak) behar ditu, edo, gutxienez, metrono-

    moa, aldi berean jotzeko.

    Overdub teknika erabiltzen denean, pista anitzeko magnetofonoak playback-pistak irakurri behar ditu,

    musikariak foldbacka izateko. Aldi berean, beste pista batean edo batzuetan grabatu egin behar du, musi-

    karia jotzen ari den musika biltzeko.

    Hurrenez hurren erreprodukzio- eta grabazio-buruak erabiliz, pista anitzeko magnetofonoak bereiz ira-

    kurri eta graba dezake, baina bada arazorik: jakineko distantzia fisikoa dago bi buruon artean eta, ondorioz,

    erreprodukzioa atzeratu egiten da grabazioaren aldean.

    Arazoa konpontzeko, playbacka grabazio-buruaren bidez irakurri behar da.

    Pista anitzeko magnetofonoaz ari garenean jardungo gara haren aukerez, baina, oraingoz, nahikoa

    dugu jakitea pista anitzeko magnetofonoko kanal bakoitza sync posizioan jar daitekeela eta, horri esker,

    dena delako pista berau grabatzeko erabiltzen den buruaren bidez irakurtzen dela.

    Foldback seinalea hainbat pista irakurriz osatzen bada, pistak musikarien nahierara nahasi behar dira.

    Bestalde, pista anitzeko magnetofonoaren bidez grabatzen den informazioa lehorra (estudioan grabatu-

    takoa) da, erreberberaziorik gabea. Hori dela-eta, errealistagoa izan dadin nahi badugu, foldbacka islatu

    egin behar da nolabait. Jakina, azken nahasketan erreberberazioa ez da antzeman ere egiten.

    Foldbacka nahasteko, bus osagarriak erabili behar dira, lehen azaldutako moduaren antzera. Alabaina,

    ekipamendu osagarrietatik itzultzen den seinalea ez da azken nahasketara igortzen, musikarien entzungai-

    luetara baizik. Hori dela-eta, mahaiak lau FDB / bus osagarri izan behar ditu, gutxienez, orain arte azaldu-

    tako bi funtzioak betetzeko.

    Mahaiaren egitura 9.27. irudikoa izan liteke. Lau bus osagarri ditu.

    Pista anitzeko magnetofonoko playback-seinaleak mahaiaren sarrerako kanaletan sartu eta handik,

    fader aurretik edo ondoren, bus osagarrietara / foldback-busetara igortzen dira. Busotatik erreberberadorera

    igor (send) daitezke, behar adinako erreberberazioa eransteko. Seinale islatuak edozein itzulbide osagarri-

    tatik itzul daitezke. Itzulerako seinaleen maila tratatu eta foldback-hautagailura bideratzen dira. Hautagailuak

    bus osagarriaren tratatu gabeko seinaleak eta bus osagarriaren tratatutako seinalea hartzen ditu, eta nahasi

    eta, ondoren, anplifikatu egiten ditu, FDB anplifikadorearen bitartez. Azkenean, seinaleak foldback-irteeratik

    ateratzen dira, entzungailuetara.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 490

    9.27. irudia. Foldback-funtzioak.

    Foldback-irteerak estudioan sakabanatutako konektore emeak dira, musikarien entzungailuekin konek-

    tatu egin daitezkeenak

    Foldback-sistemaren egitura askotara antola daiteke, baina ez, ordea, filosofia. Adibidez, erraza da

    foldbacka bi busen bidez igortzen duten mahaiak aurkitzea. Busok cue izena dute, bus osagarrietatik

    bereiz daude eta horretarako soilik balio dute, foldbacka igortzeko.

    Cue busek sarrerako edozein modulutatik har dezakete seinalea eta, ondoren, nahasi egiten dute.

    Nahasketa entzungailuetara igortzen dute.

    Laburbilduz, sarrerako kanalek prest egon behar dute bus osagarriek eta foldback-busek ematen

    dituzten irteerako seinaleak eratzeko.

    9.28. irudiak AEQ21 MAHAIko modulu osagarriak ageri ditu.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 491

    9.28. irudia.

    AAzzppiittaallddeekkoo mmoodduulluuaakk

    Azpitaldeko mahaiak nahasketa-mahaiko atalik garrantzitsuenetakoa dira. Izan ere, haiei esker da maha-

    ia erabilgarrien. Moduluotara heltzen den seinalea dagokion busetik sortzen da, eta jakin badakigu sarrerako

    hainbat seinale taldekatuz eratzen dela, seinaleok sarrerako kanaletan nola egokitzen diren. Beraz, azpital-

    dea tarteko etapa da, eta sarrerako hainbat seinale bakarrean biltzen dira orduan. Esaterako, mahaia graba-

    tzeko erabili eta seinalea magnetofonora igortzeko, hainbat irteera behar dira; gutxi gorabehera, beharrezko

    irteeren kopurua pista anitzeko magnetofonoko pista kopuruaren bera da. Irteerok sarrerako kanalen bitartez

    bidera daitezke, kanalotako irteera zuzenen bitartez, baina, ahalmen handiko mahai gehienetan, azpitaldeko

    moduluetako irteeren bitartez bideratzen dira. Izan ere, AZPITALDEko moduluko seinaleak, esan bezala,

    sarrerako hainbat seinale taldekatzearen emaitza dira eta, ondorioz, tratamendua eraginkorragoa da.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 492

    Laburbilduz, honako hau da azpitaldeen funtzioa:

    9 Grabatzerakoan (REC etapan), sarrerako seinalea pista anitzeko magnetofonora igortzeko

    irteerak izatea.

    9 Erreproduzitzerakoan (PLAY etapan), pista anitzeko magnetofonotik sortzen diren seinaleak sartzeko bideak izatea.

    9 PLAY etapan, L eta R seinale nagusiak (seinale ESTEREOFONIKOAK) eratzea, bai sarrerako kanaletatik, bai horien sarreretatik.

    9.29. irudiak oso eskema praktikoa ageri du, aipatu funtzioak kontuan hartuz.

    9.29. irudia. Azpitaldeko moduluaren diagrama sinplifikatua. Honela dago eratuta azpitaldeko modulua:

    Lehenengo etapa tentsioa jarraitzeko anplifikadorea (unitatearen balioko irabazikoa) da, busa sendo

    isolatzeko. Ondoren FBD busa eta 1. bus osagarria eratzeko irteerak daude; jakina, irteerok dagokien

    busera ematen dute. Jarraian AZPITALDEKO FADERa dago, sarrerako kanaletakoaren antzekoa, eta

    haren ondoan, bi lotune. Lotuneon ezaugarriak ezberdinak dira sarrerako kanalekoen aldean; hain zuzen

    ere, honako hauek eratzen dituzte:

    9 Seinalea grabatzera igortzeko irteerak (TAPE REC) eta pista anitzeko magnetofonoak irakurtzen

    dituen seinaleak hartzeko sarrerak (TAPE PLAY). Lotunea zinta-monitore (TAPE MON) izeneko

    kommutadoreak kontrolatzen du, eta kommutadorea bikoitza da. Modulu hori, aipatu bi funtzioetatik

    (REC eta PLAY funtzioetatik) bereiz, L eta R irteeretatik atera nahi den sarrerako seinale orori

    jarraipena emateko erabiltzen da. REC posizioan dagoela, kommutadoreak hori egiteko balio du, eta

    baita moduluari jarraipena emateko ere. TAPE PLAY posizioan badago, berriz, sarrera FADERaren

    lanetik isolatu eta bereizten du eta L eta R busen eraketara seinaleak igortzen ditu. Azpitaldeko bu-

    metroa txertatzen da bai grabatzerakoan eta bai erreproduzitzerakoan seinalea ikusiz monitoriza-

    tzeko moduan.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 493

    9.30. irudiak AEQ MK1 mahaiko azpitaldeko modulua ageri du.

    9.30. irudia. MODULU NAGUSIA. Moduluotatik sartzen den seinalea L eta R busetatik sortzen da. Gogoan izan beharra dago seinalea

    sarrerako kanalen bidez edo azpitldeko moduluen edo kanalen bidez heltzen dela busotara. Konfigurazioa

    oso bakuna da eta, oro har, unitatearen balioa duen irabaziko kommutadoreak osatzen du. Ondoren ekua-

    lizazioa gertatzen da, sarrerako kanaletan gertatzen den gisara. Jarraian FADERa dugu, sarrerakoaren

    antzekoa. Azkenik, seinale simetrikoa eratzen da. L eta R modulu bietan maila-adierazlea (bumetroa) dago,

    FADERaren irteerarekin konektatuta.

    9.31. irudiak AEQ MK1 mahaiko modulu nagusia ageri du.

    Nahasketa-mahaiko modulurik garrantzitsuenak aztertu ondoren, komeni da MONITORE-FUNTZIOA

    ikastea. Nahasketa-mahaiari buruzko oinarrizko azterketa hau osatzeko falta zaigun modulua da.

    9.31. irudia.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 494

    MMoonniittoorree--ffuunnttzziiooaa eettaa pprroobbaakk

    Seinalea monitorizatzea seinaleari buruzko ikusizko edo entzunezko informazioa biltzea da, eta bi

    modu daude horretarako:

    9 Ikusizkoa 9 Entzunezkoa

    ` Ikusizko monitorizazioa

    Ikusizko monitorizazioa mahaiak egiten du, oro har, sarrerako kanaletan (LED diodoetan), baina

    baita azpitaldeko moduluetan eta modulu NAGUSIetan ere, bumetroen bidez. Zenbaitetan, komeni da

    mahaiko beste gune garrantzitsuetan ere seinaleari buruzko informazioa izatea, matxurak detektatzeko

    edo seinaleak errazago jarraitzeko. Mahai nahiko bakunek zenbait hartune dituzte, mahaiko hainbat gu-

    netatik seinaleak atera eta PFL (PREFADER LISTING) izeneko busera igortzeko. Horrela izena du,

    monitorizatzeko hartzen den seinalea delako moduluko FADERaren aurretik hartzen delako. Oro har,

    hartune hau hautazkoa da, eta etengailu bidez funtzionatzen du.

    PFL busaren irteera PFL aurreko entzuketako modulura konektatzen da; aurreko entzuketako modu-

    luak bumetroa ere du. Prozedura honen bidez monitorizatzen diren seinaleak honako hauek izaten dira,

    besteak beste:

    Sarrerako kanaletan

    PFL buserako igortzen direnak (FADER aurrekoak)

    Modulu osagarrietan

    9 Osagarrietatik itzultzen diren seinaleak

    9 Osagarrietara igortzen direnak

    Azpitaldeko moduluetan

    9 PFL busera grabatzeko eta nahasteko igortzen direnak (FADER aurrekoak)

    FOLDBACK moduluan

    9 Foldbackera igortzen direnak

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 495

    9.32. irudikoa esandakoaren oso oinarrizko diagrama izan liteke.

    PFL etengailuek, oro har, sarrerako kanalekin lotutakoek, MUTE izena dute.

    9.32. irudia. PFL busera igortzen diren seinaleak. Sarrerako moduluetan monitorizatzeko beste sistema bat SOLO izenekoa da. FADER ondotik

    hartzen du seinalea, eta solo busera bideratzen du. Bi monitorizazioon arteko aldea da solo funtzioa logika

    elektronikoarekin lotuta dagoela. Ondorioz, sarrerako kanaleko solo kommutadorea sakatzen denean,

    monitorizatzeko bidean dauden seinaleak MUTE posizioan gelditzen dira, eta ez da entzuten seinalerik,

    dena delako kanaleko seinalea izan ezik; kanaleko seinalea estudioko monitoreetan entzun edo bumetroan

    agertu egiten da. Hartara, seinale bakoitza bereiz monitoriza daiteke, gainerako seinaleak eskuz isilarazi

    beharrik gabe.

    9.33. irudia. Monitorizazio-busetara igortzen diren seinaleak.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 496

    9.33. irudiak sarrerako kanaleko bi monitorizazio-motak ageri ditu. Zenbaitetan, seinaleak POT panora-

    mikoaren bitartez igortzen dira monitorizazio-busetara; ondorioz, monitorizazio busa bitan banatzen da.

    Monitorizatzeko aukeratzen den sistema dena delakoa ere, argi eta garbi dago monitorizazio busak

    izan behar direla beti eta horien bitartez bideratzen direla seinaleak neurgailuetara eta bozgorailuetara,

    monitorizazio akustikoko gailuetara.

    Jakina, monitorizazio-funtzio horiek guztiek ez dute interferitzen nahasi egiten diren seinaleetan

    (ikus 9.32. eta 9.33. irudiak).

    ` Monitorizazio akustikoa

    Oro har, honako seinale hauek entzuteko aukera izan behar da monitorizazio akustikoko sistemaren

    bitartez:

    9 Irteera NAGUSIAK (L eta R) 9 AZPITALDEko irteerak 9 Osagarrietara igortzen direnak 9 Osagarrietatik itzultzen direnak 9 PFL busetakoak 9 Beste edozein seinale interesgarri

    Mahaiko monitorizazio-sistemak bi lokaletako irteera akustikoa eratzeko balio behar du:

    A) Kontrol-gelakoa

    B) Estudiokoa

    Mahaia kontrol-gelan dago, eta kontrol-gelan, oro har, kalitate handiko bi monitore akustiko eta beste

    bi monitore daude; beste bi monitoreak kalitate txikiagokoak dira eta, oro har, mahaiko bertako panelean

    instalatzen dira.

    Estudioan, berriz, bi monitore akustiko edo gehiago daude, musikarientzat, eta baita FOLDBACK

    bidezko entzungailuetako irteerak ere, esan bezala, estudioan konexio-kaxetan sakabanatuta.

    Monitorizazio akustikoari dagokionez, mahai moderno gehienetako monitorizazio-sistema LINEAKO

    MONITOREA da. Monitorizatu beharreko seinaleak KONTROL moduLURA igortzen dira, eta handik,

    kontrol-gelara eta estudiora.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 497

    Kontrol moduluaren egitura 9.34. irudikoa da, gutxi gorabehera.

    9.34. irudia. Monitoreak kontrolatzeko moduluaren funtzioa.

    Kontrol moduluaren eskema, berriz, 9.35. irudikoa da.

    9.35. irudia. Kontrol moduluaren diagrama.

    9.35. irudiak busen eraketa ageri du, monitorizatu beharreko seinaleen arabera. Busek bi iturri-hautagailu

    konplexutan bat egiten dute, eta iturri-hautagailuen irteerako seinaleak ESTUDIOko eta KONTROL-GELAko

    monitoreetara igortzen dira. Seinaleok simetrikoak izan ohi dira, eta 9.36. eta 9.37. irudietan ageri den bezala

    tratatzen dira.

    9.36. irudia. Kontrol-gelako monitoreetara igortzen diren seinaleak.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 498

    Anplifikadoreetako (1) irabaziaren balioa unitatea da, eta moduluaren gainerako osagaietatik nabar-

    men isolatu egiten dute. KONTROL-MAILA eta ESTUDIOKO MAILA anplifikadoreek monitorera igortzen

    diren seinaleen bolumena doitzeko balio dute.

    Seinaleak monitoreetara igorri aurretik, anplifikatu egiten dira, mahaitik kanpo.

    9.36. irudian solo busa ere ageri da; komeni da hura ere monitorizatzea. Sarrerako edozein kanaletan

    solo busa sakatzen denean, bus horrekin lotutako logika elektronikoaren ondorioz, solo buseko seinalea

    kontrol-gelako monitoreetara bideratzen da automatikoki, eta aurrez hautatutako bideratzea (iturria) ezez-

    tatu egiten da.

    9.37. irudiko MUTE kommutadoreak estudiora ematen duten irteerak isilarazten ditu, beharrezkoa

    bada (esaterako, grabatu egiten ari bagara).

    9.36. eta 9.37. irudietan beste hainbat elementu ageri dira; jarraian azalduko ditugu.

    Isolamendu akustiko handia izan behar da estudioaren eta kontrol-gelaren artean. Hori dela-eta, pen-

    tsatzekoa da mahaiak bi lokalak komunikatzeko bide eman behar duela. Hain zuzen ere, komunikazio-fun-

    tzio hori betetzen dute azaldu ez ditugun 9.36. eta 9.37. irudietako elementuek.

    9.37. irudiko mahaiak agindu-mikrofonoa eta aurrekoa ere du, agindu-sistema (talkbacka) eratzeko.

    Sistema piztu egiten denean, seinaleak (ahotsa) igor daitezke estudioko monitorizazio-lineetara. Hartara,

    kontrol-gela estudioarekin komunika daiteke. Estudioa kontrol-gelarekin komunikatzeko, berriz, estudioko

    edozein mikrofono piztu egin daiteke, eta seinalea kontrol-gelako monitoreetara igorri.

    Kontrol-gela eta estudioa elkarrekin komunikatzearen ondorioz, litekeena da arazorik sortzea: berreli-

    kadura akustikoa, eta haren berezko burrunbak. Halakorik gertatzen bada, komunikatzea zailagoa da.

    9.37. irudia. Estudioko monitoreetara igortzen diren seinaleak.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA 499

    Izan ere, honako hauek osatzen dute berrelikadura-begizta: agindu-mikrofonoak, estudioko monito-

    reek, estudioko mikrofonoek, monitoreek, kontrol-gelak eta, atzera, agindu-mikrofonoak. Berrelikadurarik ez

    izateko edo, hobeto esanda, berrelikadura arintzeko, mahaiek zirkuitu atenuadorea edo iluntze-zirkuitua

    (dimming edo, laburtuta, dim) izan ohi dute, eta honela funtzionatzen dute: estudioko linea talkback posi-

    zioan jartzen denean, logika pizten da eta kontrol-gelako monitoreko linearen bolumena nabarmen (- 60 dB

    ere) jaitsi egiten du. Kontrol-monitoreetako anplifikadoreek seinalea zenbat indargabetzen duten aukeratu

    egin daiteke, dim aurreko maila-potentziometroaren bitartez. Kontrol-monitoreen irteerako seinalea indar-

    gabetzearen ondorioz, berrelikadura-begiztaren irabazia nabarmen murrizten da eta ez dago berrelika-

    durarik.

    Azkenik, mahaiaren beste funtzio bereizgarri bat landuko dugu. Grabatutako programak etiketatu eta

    grabazio-maila adierazteko balio du. Izan ere, litekeena da pista anitzeko magnetofonoko zintan hainbat

    hartualdi grabatu izana. Halakoetan, etiketatu egin behar dira, non hasten diren argi eta garbi bereizteko.

    Era berean, zinta estereofonikoan (nagusian) nahasketaren emaitza grabatzen da, eta grabatutako

    konposizioak bereizi eta identifikatu egin behar dira. Gainera, hasieran 1 kHz eta 0 Vu arteko tonu bat

    eta 10 kHz eta -10 Vu arteko beste tonu bat txertatu ohi da, disko-fabrikako transferentzia magnetofo-

    noko erreferentziazko mailak estudioko magnetofono nagusiaren maila berera egokitzeko.

    Egoera horietan guztietan, konposizioak eta erreferentziazko mailak bereizteko, identifikazio-ziriak era-

    biltzen dira, slate-zirkuituari (ziri-zirkuituari) esker (ikus 9.38. irudia). Slate-zirkuituari esker, talkback seina-

    lea bi slate busetara igor daiteke: 30 edo 20 hertzeko osziladorearen irteerara eta proba-osziladorearen

    (test osziladorearen) irteerara.

    SLATE busetako seinaleak, oro har, mahaiko honako modulu hauei egokitzen zaizkie:

    Irteera nagusiei (L eta R irteerei)

    Pista anitzeko magnetofonoaren bidez grabatzeko irteerei (irteera zuzenei edo REC azpitaldeko

    irteerei)

    Probak egiteko hartune interesgarriei

    Talkback seinaleari esker, pista anitzeko magnetofonoan eta magnetofono estereofonikoan grabatu

    beharreko konposizioak identifikatzeko hitzak graba daitezke.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 500

    9.38. irudia. Probak egiteko eta ziriak sartzeko funtzioak.

    Maiztasun txikiko osziladoreak maiztasun txikiko (20-30 hertzeko) seinalea sortzen du, eta seinaleak,

    ziri bakoitzaren aurretik txertatu beharreko tonua. Tonua irakurri egiten denean, jakina, abiadura handiz,

    ezin hobeto entzun daiteke, eta ziriak markatzeko balio du.

    Tonu-osziladoreak sortzen duen proba-seinalea doitu egin daiteke maiztasun eta maila aldetik, eta,

    erreferentziazko mailak grabatzeko ez ezik, hartuneen edo konexio-panelaren bidez, mahaiko hainbat

    gunetan txertatzeko ere balio du, bideratzeak, mailak, ekualizadorearen lana, azpitaldeen funtzionamendua

    eta egokitzapena egiaztatzeko.

    9.5 Mahaien maila-neurgailuei buruzko oharrak

    Esan dugu lehenago ere ikusizko monitorizazioa nahasketa-mahaian egin ohi dela, orratz-neurgailuen

    bidez; jakina, neurgailuak erantzuteko arazoak ditu, neurgailuko ekipamendu mugikorraren inertzia dela-

    eta. Bestela, ikusizko monitorizazioa LED barren bidez ere egin daiteke; inertzia txikiagoa da, elektronikoak

    dir