“IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES ›...

25
1 ETORKIZUNEKO TAILERRAREN ONDORIOAK “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO GETXOKO ETORKINAK PLATAFORMA

Transcript of “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES ›...

Page 1: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

1

ETORKIZUNEKO TAILERRAREN ONDORIOAK

“IMMIGRAZIOAREN

INGURUKO IRUDIAK,

PERTZEPZIOAK ETA

JARRERAK”

2011ko ABENDUAREN 17a

INMIGRANTES DE GETXO GETXOKO ETORKINAK PLATAFORMA

Page 2: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

2

Aurkibidea: Sarrera 2 1. Helburuak. 2 2. Etorkinen aurkako argudioak 3 2.1 Espainiako estatua migratzaile-'inbasio' baten mehatxupean dago 3

2.2 Etorkinak bertako langileekin lehiatzen dira eta soldatak jaisteko presioa egiten dute 4

2.3 Etorkinek bidegabeki jasotzen dituzte aldeko lege sozialen onurak 4 2.4 Espainiako estatuko aberastasunak 'dei-efektua' sortzen du herrialde pobreetan 5 2.5 Immigrazioak Espainiako estatuaren identitatea aldatzeko 'arriskua' dakar. 6 2.6 Immigrazioa eta delinkuentzia lotzen dituen formula engainagarri baina eraginkorra 7 3. Etorkinen aldeko argudioak 8 3.1 Espainiako estatuak etorkinak behar ditu. 8 3.2 Etorkinak integratzeko politikak eta ongizate-politikak. 9 3.3 Etorkinek hezkuntza eta prestakuntza izatea 10 3.4 Etorkinek osasun-zerbitzuak erabiltzea. 13 3.5 Etorkinek gizarte-zerbitzuak erabiltzea. 14 4. Kultura-pluraltasuna sustatu eta zabaltzea. 14 4.1 Jarrera antirrazista. 14 4.2 Tolerantzia heztea. 14 4.3 Etorkizun kulturaniztun batez mentalizatzea. 14 4.4 Bidegabekeriaren aurka jardutea. 15 4.5 Abantailetan pentsatzea. 15 4.6 Hartzen gaituen herrialdera moldatzea. 16 5. Ondorioak 16

6. Bibliografia 17

Page 3: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

3

Sarrera Garrantzi handiko gaia da migrazio-mugimenduena egungo gizarteetan, gizarteko errealitatearen alderdi guztiei eragiten dietelako: alderdi ekonomikoei, soziopolitikoei, baita ideologikoei ere. Espainian emigrazioa gertatu izan da batik bat; alabaina, 1980ko hamarkadatik aurrera, Iberiar Penintsulak etorkinen hartzaile bihurtu da, eta horrek aldaketa nabarmenak sortu ditu gizartean zein demografian. Egungo immigrazio-fenomenoaren aurrean, oreka zail batean mugitzen gara: 1.- Alde batetik, Europako herrialdeetara gaur egin iristen ari den migrazio-fluxuari eustea. 2.-Beste alde batetik, etorkinen beharra, Europako biztanleriak hazten jarrai dezan laguntzeko; izan ere, jaiotza-tasa txikiek eta pentsioak bermatzeko langileen beharrak estutasuna sortzen dute. Gaur egun, aniztasuna eta pluralismoa gure gizarteko bizikidetzaren ardatz bihurtu dira, eta, horrexegatik, fenomeno hori sakon ezagutu behar da, eta Espainiako estatuan eta bertako zenbait autonomia-erkidegoetan bizi diren biztanle horiekiko tolerantziako jarrerak eta haien eskubideak –eskubide sozialak, politikoak zein herritar-eskubideak– errespetatzeko jarrerak garatu. 1. Helburuak

Pertsona batek bere herrialdea utzi eta beste batean sartzea erabakitzen duen unetik bertatik, haren helburua lan egitea bada bereziki, haren baitan erabakiak hartzeko prozesu batzuk jartzen dira abian, erabaki soziologikoak, ekonomikoak zein psikologikoak, hain zuzen. Prozesu horietako bat –eta ez garrantzi txikienekoa, dudarik gabe– helmuga duen mundu-esparru hartara, era aldakorrean eta pixkanaka, moldatzeko hasierako nahia da. Aldez aurreko jarrera moldakor horrek hasierako gutxieneko baldintza batzuk behar ditu emigrantearen aldetik, eta harrerako herrialdeak eman diezaiokeen laguntza ere bai. Integrazioa elkar ulertzeko ahalegintzat –etorkinek eta bertakoek– deskriba dezakegu, bestearen alderdi positiboak onarturik eta norbereganaturik, beharrezko eta funtsezkotzat jotzen diren nazio-ezaugarriak errespetatzea eta gordetzea ahalbidetzeko modukoa, tradizio kultural, erlijioso eta etnikoak onartuz, norberarenak inposatu gabe.

Page 4: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

4

Integrazioa ezin izan daiteke banakako arazo bat; izan ere, esperientziak erakusten duenez, etorkinek harrerako herrialdeetako bizikidetza bata bestearengan inspiratuta hasten dute beti, aldi labur batez jatorrizko herrialdeko kide izatearen sentimendua eta hango tradizioak biziagotuta. Horregatik, etorkinen integrazioa sustatzerakoan, ezin utz daiteke albo batera kulturaren eta etniaren aldetiko identitatea. Harrerako gizarteko kide izateko sentimendua garatzen duten bitartean, etorkinek beren herri eta kulturako kide duinak sentitzeak ematen dien sustrai gizatiar eta morala behar dute. Kulturarteko gizarteak antolatu egin behar du, egiturazko bazterkeria gerta ez dadin; hau da, inork hala bultzatu gabe, bizikidetza-baldintzen ondorioz gertatzen den bazterkeria, baldintzok biztanleria-sektore bat (bertakoak, kasu honetan) mesedetzen dutelako, beste sektore bat desabantailan utzirik, hala nola etorkinena, kulturara ohituta ez baitaude eta, ondorioz, eguneroko bizitzari egokituta ere ez. Gai horrek arazo praktiko zein teorikoak sortu ditu. Arazo praktikoak sortu dira gutxiengoek, egiturazko bazterkeriaren aurrean, beren baitan itxiz eta jarrera negatiboak garatuz erantzuten dutelako sarritan. Arazoak teorikoen jatorria da ez dagoela hain argi nola konpentsatu gizarte zerbitzuak erabiltzerakoan migratzaileek duten desabantaila kulturala, zerbitzu horiek ere –hala nola enplegua edo etxe merkeak– behar dituzten bertako talde eta kolektiboen erresumina piztu gabe, nahiz eta estatistikek zerbitzuon erabilera jendearen ustekizunak deritzon bezain handia ez dela erakusten duten. 2. Etorkinen aurkako argudioak

Etorkinen gaineko aurreiritziak eta estereotipoak. Zenbaitetan, badirudi gizarte-kohesioko krisian dauden gizarteek, estatu soziala kolokan daukaten gizarteek, etorkinak pagaburutzat bilatzen dituztela, ihesbidetzat, arazoak, subjektiboki, justifikatzeko aitzakiatzat. 2.1 Espainiako estatua migratzaile-'inbasio' baten mehatxupean dago Beldur horrek bi suposizio ditu oinarri: alde batetik, badagoela migrazio-presioa neurtzeko gai den zientzia bat eta, ondorioz, zientzia horrek herri jakin batek inbasio baten mehatxuaren azpian dagoela froga dezakeela eta uste hori egiaztatzeko zifrak interpreta ditzakeela. Alabaina, halakotzat jotzen den inongo zientziak ezin neur dezake gaur egun herrialde aberats batean egin daiteken migrazio-'presioa'. Immigrazioari buruzko zifrek, batez ere, harrerako estatuaren migrazio-

Page 5: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

5

politika islatzen dute. Ezinezkoa da esatea zein litzatekeen immigrazioaren munta, mugak irekita leudekeen ingurune batean. Immigrazioaren aldetik esperientzia handia izan duten herrialdeetan, hala nola Frantzian, gertatutakoari behatuz baino ezin egin daiteke hipotesiren bat. Mugak lan-arloko immigraziorako irekitzeak eragin handiagoa du, antza denez, migrazioek hartzen duten moduan, haien kopuruan baino. 1975 baino lehen, Frantziarako migrazioak, askotan, txandakako migrazioak ziren; hala, familia bereko kideek txanda hartzen zioten elkarri harrerako herrialdean. Mugigarritasun hori eten egin zen mugak lan-emigraziorako itxi zirenean. Garai horretatik aurrera, familia-emigrazioa garatu zen (definizioz, harrerako herrialdean behin betiko kokatzeko helburuarekin). Hala, bada, adibide horien arabera, esan daitekeen bakarra da daitekeena dela mugak irekitzeak migrazio-fluxuen txandaketa eragin dezan eta mugak ixteak, berriz, familien elkarketa. 2.2 Etorkinak bertako langileekin lehiatzen dira eta soldatak

jaisteko presioa egiten dute

Baina aski da baieztapen hori soldatako pertsonen egitura globalarekin erkatzea haren faltsutasunaren tamaina ikusteko. Prestakuntza gutxikoak askotan, harrerako herrialdeko herritarrek jada egin nahi ez dituzten lanak egiteko prest, etorkinek enpresek eta nagusiek eskaintzen dietena onartzen dute, babesteko legeen ezean. Haien egoera kolokako baldintzetan dauden gainerako langile-taldeen egoeraren antzekoa da: hots, emakumeen, gazteen eta prestakuntzarik gabeko langileen egoeraren parekoa. Espainiako emakumeen batez besteko soldata % 30 inguru txikiagoa da gizonezkoen soldata baino: haiei ere soldaten jaitsiera leporatzea egongo litzateke! Beste alde batetik, inor ez da harritzen zuzendaritzako pertsonalaren eta enplegatu edo langile baten soldaten artean egon daitekeen alde handiarekin... Egia esan, desberdintasun horien eta soldatak jaisteko joeraren errua laurogeiko hamarkadaren erdialdeaz geroztik abian jarritako liberalizazio ekonomikoko mugimenduarena da. Globalizazio finantzarioak bultzatzen duen aberastasun-banaketa kapitalarentzat da onuragarria, eta kapitalari doazkion erabakietan eragin zuzena duten soldatako pertsonentzat (zuzendari nagusiak, exekutiboak eta abar). Alabaina, babesteko legerik gabe (gutxieneko soldata bat ezartzea), estatuaren esku-hartzea gabe, banaketa hori galgarria izaten da eskalako beheko mailetan dauden soldatapeko pertsonentzat. Horrenbestez, etorkinek ez dute batere ardurarik soldaten jaitsieran. Aitzitik, haiexek dira estreinako biktimak. Izan ere, berez oso berdintasun-joera txikia duen soldata-egitura batean sartzea beste irtenbiderik ez dute.

Page 6: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

6

2.3 Etorkinek bidegabeki jasotzen dituzte aldeko lege sozialen onurak Ez dago ezer faltsuagorik. Espainian legalki lan egiten duten etorkinek Gizarte Segurantzako eta pentsioko sistemetan kotizatzen dute. Kotizazio horiei loturiko eskubideak jaso ditzaten banaketazko justizia aplikatzea baino ez da, Espainia esklabotasuna arbuiatzen duen zuzenbide-estatu bat dela onartzen baldin bada, bederen! Beste alde batetik, agerikoa da pentsio-sistemara egiten duten ekarpenak batez ere Espainiako pertsonei egiten diela mesede, eta pentsioei berei eusteko funtsezko laguntza bat dela. Hemen, etorkinen ekarpena erabateko onura da Espainiarentzat. Hain zuzen ere, belaunaldi berriek aurrekoen erretirorako egiten duten ekarpena belaunaldi zahar horiek gazteagoen prestakuntzarako, hezkuntzarako eta bizi-mailarako kotizatu izanak konpentsatzen du. Baina etorkinak atzerritik datoz, helduak dira jadanik, eta haien hezkuntzaren kostua jatorrizko herrialdean ordaindu da osorik, oso herrialde pobrea izanik ere. Hala, bada, irabazi garbia dakartzate Espainiako zergadunentzat, eta guztizko galera jatorrizko herrialdearentzat. Ez da kasualitatea Europan gaur egun erretiroari buruz dagoen debatearen ardatza atzerriko langileak 'inportatu' behar den ala ez izatea, hazkunde demografikoaren beherako joera estaltzeko eta, horrela, erretiroan itxurazko bizi-maila bat izateko. Oso daitekeena da Europak milioika langile gazte ekarrarazi behar izatea, erronka horri aurre egitearren. Inongo arduradun politiko seriok sinetsiko du benetan Europan pentsio-funts pribatuek eta soldata-aurrezkiek banaketa bitartezko erretiroa ordezka dezaketenik, neurri esanguratsu batean, bederen. Azkenik, egia da ezkutuan lan egiten duten etorkinek kotizatzen ez dutela, baina gizarte-babesik ere ez dute. Ez daude inola ere gizartearen kontu, eta hori, bestalde, giza eskubideekiko gutxieneko errespetua laidoztatzea da. Badugu Espainiako hegoaldean ezkutuan lan egiten dutenen egoera dramatikoaren berri: ia ezinezkoa zaie bizitoki bat izatea, eta tratamendua eskatzen duten bezain laster, kanporatzeko arriskuan jartzen dira. 'Arriskuan dagoen pertsonarentzako laguntza' deritzon eskubidea ere ez dagokie. Egoera eskandalagarria da. Gainesplotaturiko eta nahita legez kontra egoeran atxikitako etorkinek manifestazio-eskubiderik, greba-eskubiderik, ez izateak Espainia eta bertako atzerritarrei buruzko legea Europako gainerako herrialdeen oso atzean uzten du, eskubideak errespetatzeari dagokionez.

Page 7: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

7

2.4 Espainiako estatuko aberastasunak 'dei-efektua' sortzen du

herrialde pobreetan

Espainiako garapenak baino neurri handiagoan, bertako sektore informalaren garrantziak sortzen du efektu hori, egon badagoen arren. Administrazioko izapideen konplexutasuna albo batera uztea, errefusatzeko aukera saihestea, eta, oso baldintza ikaragarri batzuetan bada ere, lan bat ziur-ziur aurki daitekeela jakitea, horra hor egon daitekeen dei-efekturik ahaltsuena. Horren guztiaren azkenean, Espainiako gizartean baldintza hobeago batzuetan integratzeko itxaropena dago, edo, besterik gabe, egonaldiaren ondoren herrialdera itzultzeko behar besteko dirua irabazteko itxaropena. Datu gutxi dago horren inguruan, baina laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran kalkulatzen zen Hirugarren Mundutik zetozen etorkinen bi herenek ezkutuko ekonomian lan egiten zuten. Sektore informalak klandestinitatea eta immigrazioari buruzko mamuak bultzatzen ditu, eta, katearen bukaeran, arrazakeria sustatzen du. Espainiako gizarteak immigrazioarekin duen harremana argitzeko, beharrezkoa da Espainiak berak bertako ekonomia informalaren aurka borrokatzea onar dezan, jendeen zuzenbidea ez urratzearren, bederen. Era berean, agerikoa da sektore hori kontraesan sakon batean dagoela Espainiako legezko gainerako ekonomiarekin, bai eta Europako gainerako arauekin ere: enplegu-era hori bidegabeko lehiaren antzekoa da. 2.5 Immigrazioak Espainiako estatuaren identitatea aldatzeko 'arriskua' dakar

Gizarte orok badu bere identitatea babesteko joera naturala. Bidezkoa da, baina lehenik eta behin nabarmendu behar da ez dagoela inon identitate itxi bat, ez dela halakorik inoiz egon, eta ez dela egongo. Gizartea oso zurruna denean, beti erantzuten diote askotariko barne-desbideratze batzuek; bere barnera erabat biltzen denean, errealitatearekiko lotura arriskua du: horixe da, hain zuzen, sekten kasua. Bestela esanda, identitatearen iraunkortasuna identitatea bere barnera ixtearen kontrakoa da doi-doia: kanpoko ekarpenetarako behar den irekitasuna da, bere burura moldatzeko baino ez bada ere. Immigrazioari dagokionez, etorkinek, hain zuzen ere, moldatu behar dute gizartera. Banakoak izanik, etorkinek kulturaren aldetik egituraturik badagoen eta haiek baino askoz indartsuagoa den gizarte batekin topo egiten dute, eta sentitzen dute gizarte horrek haien identitate kulturala aldatuko duela. Hizkuntza ikasteko beharrak eta harrerako gizarteko ohiturak era pasiboan onartzeak haien pentsaera eta haien jokabidea aldatzen dituzte.

Page 8: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

8

Ez dute beste aukerarik, moldatzeaz beste. Jakina, integrazio hori harrerako gizartean nagusi den eredu kultural eta antropologikoaren inguruan gauzatzen da. Harremanak etnien arabera antolatzen diren gizarteetan, hala nola Ameriketako Estatu Batuetan eta Britainia Handian, moldaketa hori komunitate-taldekatzeetan egiten da, eta kidea izateko jatorria hartzen da kontuan. New Yorken jaiotako hainbat belaunaldiren ondorengoa izanik ere, pertsona bat 'jatorri' txikanokoa edo italiarrekoa izango da oraindik ere. Beste kasu batzuetan, Europan gertatu ohi denez, tradizio unibertsalistak jatorria herritarren berdintasunaren azpian jarri nahi du, formalki bederen, eta integrazioa, paradoxikoki, modu mingarriagoan eta, aldi berean, errotikoagoan egiten da. Asimilaziorako eskaera gogorragoa eta, horrenbestez, zailagoa da etorkinen lehen belaunaldientzat; berdintasunaren lorpena azkarragoa da eta, hartara, aukera gehiago daude etorkinek harrerako gizartearekin era osoago batean identifikatzeko. Baina, bai Ameriketako Estatu Batuetan, bai Europan, beti moldatzen dira, zailtasun ugari eta zenbait belaunaldi igarota ere. Erabateko egokitze edo moldaketa osorik erdietsiko da progresiboa baldin bada bakarrik, indarkeriarik gabekoa, berezitasunekiko errespetutsua, eta eskubide erreal batzuei dagozkien gizarte-betebehar batzuetan oinarritua. Migrazioak etorkizunean bultzatzeko, Espainiak, batere zalantzarik gabe, Latinoamerikara begira dezake, hangoak gaztelaniaz hitz egiten duten eta, gainera (ez da argiro esaten, baina guztiak jakinaren gainean daude), kristauak diren aitzakiarekin. Jarrera itsua da: izan ere, migrazioaren eskaera batez ere Afrikatik eta Magrebetik dator. Nahi eta nahi ez, Espainiak Mediterraneoko hegoaldeko pertsonak jasoko ditu. Hala, bada, gezurrezko hesiak eraiki beharrean, Hegoaldeko jendeen 'gertutasun' kulturalaren 'faltaz' diskurtso xenofoboak jaulki beharrean, hobe litzateke arduradun politikoek errealitateari aurrez aurre begiratuko baliote. Immigrazioaren gaineko ideia faltsu horiek gurpil zoro bat elikatzen dute: pagaburuak etengabe sortuz justifikatzen da biktimaren bazterketa. Larria da, migrazio-fluxuen kontrolari buruzko debatea nahasteak beti demokrazia ahultzea dakar berekin. 2.6 Immigrazioa eta delinkuentzia lotzen dituen formula engainagarri baina eraginkorra

Hainbat hedabideek, alderdi politikok eta bestelako erakundek atzerritar pertsonen sarrera eta delitu-tasen aldakuntza lotu ohi dituzte. Estatistiketan aditu direnek eta migrazioen aztertzaileek ohartarazten dute, indizeak interpretatzean, talde horiek darabilten zorroztasun eskasaz. Horrek agerian uzten ditu analisi horien atzea dauden interes ezkutuak. Baina, gainera, poliziaren datuak –batez ere arau-hausteak egiten

Page 9: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

9

dituztenak nazionalitatearen arabera bereizten dituzten datuak– osatzeko erabiltzen den metodologiaren okertasuna ere geratzen da agerian. Adierazpen ofizialak ez dira beti lagungarri izaten bake soziala sustatzeko. Horrela, esate baterako, Espainiako gobernuaren zenbait atalek berrikitan krimen-kopuruan izan den gehikuntza etorkin-kopuru handiagoaren islatzat interpretatzen dute, bereziki "paperik gabekoei" dagokienez. Espainian etorkinak dira kopuruz nabarmen hazten den biztanleria-sektore bakarra. Baina ondorio hori estatistika irakurtzeko moduaren mende dago, etorkin batzuen delinkuentzia etniari lotzeko okerraren mende. Kontuan hartzekotan, pobrezia kontuan hartu beharko litzateke, edo, besterik gabe, poliziaren estatistika zehatz-mehatz aztertu beharko litzateke. Era berean, aipa dezakegu, Espainian atxilotzen diren atzerritar delitugile horietatik, asko eta asko mugan atxilotzen dituztela, droga-mandatari gisa. Espainiara iritsi, eta aireportuan bertan atxilotzen dituzte. Mugan atxilotzen baldin badituzte, teknikoki ez dute deliturik egin Espainian. 3. Etorkinen aldeko argudioak

3.1 Espainiako estatuak etorkinak behar ditu

Espainiako gobernua, urduri, atzerritarrei buruzko lege berri bat hausnartzen ari da. Espainia bere historiako inoiz ez bezalako egoera batean dago. Estreinakoz, etorkinak behar dituen herrialde aberats bat dela esan daiteke. Bertako gizartea zahartzen ari da, jaiotza-tasa txikienetarikoa da munduan, eta hiruzpalau hamarkadaren buruan, erretiroan dagoen pertsonako, lanean dabilen pertsona bakar baten jarduna edukiko da. Dena dela, gauza bat da demografo eta ekonomisten diagnostikoa, eta oso bestelako gauza bat da gizarteak ateak irekitzeko duen jarrera. XV. mendearen bukaeran judutarrak kanporatu ziren. Handik mende batera, moriskoak. Eta xenofobia horrek, abertzaletasunarekin nahasirik, aniztasunaren eta pluralismoaren aurkako susmo etengabe bat izan du lagun. Ez dago Europar Batasunean etorkin-ehuneko txikiago bat duen herrialderik. Alderdi guztietako buruzagien ideologia ofiziala demokratikoa eta tolerantea da, baina Espainia sakoneko ideologia, jendea, arrazista da, eta hala frogatzen dute, esaterako, Almerian zenbait marokoar lintxatu izanak edo EAEko ikastetxe bateko gurasoen grebak, ijito-etniako haur batzuk onartu zirenean. Immigrazioari buruzko erreferendum bat eginez gero, ziur aski haren kontrakoa gailenduko lirateke. Onena halakorik ez egitea da. Hori guztia Espainiako parlamentua prestatzen ari den legeari loturik dator. Ez da nahikoa atzerritarren sarrera erregulatzea, mafien presentzia

Page 10: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

10

gogaikarria saiheste aldera. Hori egin behar da, baina, aldi berean, grinek gainez egin baino lehen, etnian oinarrituriko indarkeriaren aurkako zigorrak areagotu egin behar dira eta bazterkeriaren aurkako oso lege serioak egin. Azpian datzan ideia da edozein arrazakeria-mota gogor zigortu beharreko delitu larri bat izan dadin. Jakina: Espainiak etorkinak molda daitezen eta gizarte-gatazkako eremuak gutxitu daitezen nahi badu, ez du murriztailea izan behar haiekin lan-arloan. Hutsegitea da kategoria zorrotzak sortzen saiatzea ("zerbitzariak", "nekazariak", eta abar), halakoek gezur esatera edo legez kanpo aritzera bultzatzeko baino ez baitute balio. Merkatu-ekonomia saiatzeko eta huts egiteko sistema bat da, non langileak eta enpresariak abagune ekonomiko errentagarrienaren bila dabiltzan. Ofizio edo lanbide bakarra egitera behartzea okerreko bidea da. Hobe da bizileku-eskubidea murrizketarik gabe ematea, merkatuak harentzat gordetzen duen toki naturala libreki aurki dezan pertsona bakoitzak. Ez da egia atzerritarrek lanpostuak kenduko dizkietela bertakoei. Kopuru handitan, gertatzen dena da atzerritarrek, beren lan eta asmamenarekin –etorkinaren grinarekin–, ekonomiaren tamaina zabaltzen dutela eta guzti-guztiek onura ateratzen dutela fenomeno horretatik. Nahikoa da Ameriketako Estatu Batuetako edo Argentinako historiari begiratzea XX. mendearen lehen herenean, hori egiaztatzeko. Era berean, aldi baterako lan-baimenak ematea ere ez da zentzuduna. Horrek ezegonkortasuna sortzen du etorkinengan, eta, psikologikoki, gizartean integra daitezen eragozten du. Helburua ez du izan behar eskuak edo buruak denbora-tarte labur batez eskain ditzaten, baizik eta sustraiak egin ditzaten, nahas daitezen eta, nahi badute, betiko gera daitezen. Espainiak etorkinak behar ditu, eta Latinoamerikako ehun milaka pertsona, Andeetako eskualde sufrituan bereziki, lan egiteko eta bizitza berriz moldatzeko eguzkipeko toki baten bila ari dira, bizitza hori indarkeriak zanpatu, gobernu ezgauza edo ustel batek hondatu edota naturak kaltetu dielarik. Pertsona kolonbiar, venezuelar, ekuadortar eta perutarrez, besteak beste, osaturiko uholde horren (migrazio-korronte handiak) helmuga logikoa Espainia da. Kultura antzekoa da, eta hizkuntza bera, erlijio bera. Espainiako gizartean integratzea erraz samar izan beharko lukete. Badago, halaber, batere baztertzekoa ez den argudio moral bat ere: XX. mendean zehar, Espainiako milioika pertsona Latinoamerikan kokatu ziren, askatasun bila edo jarduera ekonomiko hobe baten bila. Elkarrekikotasuna da justiziaren eta prestutasunaren zantzurik agerikoena.

Page 11: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

11

3.2 Etorkinak integratzeko politikak eta ongizate-politikak

Europako herrialde demokratiko eta garatuetan, ongizatearen alorreko erakundeak etorkinen harrera eta babesean esku hartzen hasi ziren, iritzi publikoak eta gobernuek pertsona horien integrazioa onartu arte itxaron gabe. Osasunaren, langabeziaren, lan-istripuen eta seme-alaben eskolatzearen alorreko zerbitzuei dagokien guztian, bertakoek jasotzen zituzten prestazio berberak jasotzen zituzten etorkinek. Horri dagokionez, ongizate-prestazioei egozten zaie lana aurkitzeko gai izango ez diren jende-multzoak etortzea eta immigrante jakin batzuek langabeziatik ateratzeko interesik ez izatea. Beste batzuek diote ongizate-prestazioak bazterreko bizimodu bat, harrerako gizartearen mendekoa, eramateko erabiltzen dituztela etorkinek berek. Immigrazioaren aurkako ildoaren ustez, ongizate-prestazioek dei-efektua sortzen dute, eta horrek fluxuak handitzen ditu, eta prestazioen kalitatea kaltetzen. Horregatik, ildo horren aldekoek behin eta berriro mugak ixteko aldarrikatzen dute, eta Europak, langabezian egoteko arriskua duten arren, etortzen jarraitzen dutenen langabezia eta miseria ordaindu behar ez dituelako eta ezin dituelako argudioa ematen. Kontrara, planteamendu etiko bat dago, prestazio horiek jasotzeko etorkinek dituzten eskubideak nabarmentzen dituena, pobrezian ez egoteko eskubide unibertsal gisa. Espainian argudiatu zen etorkinen beharrizanak eta bertakoenak berberak ez zirela, eta abiapuntuko egoera ere ez zela berdina. Horren aurka, ikusten da etorkinen beharrizanak harrerako herrialdeko behartsuenen beharrizan berberak direla. Ikusten da, halaber, etorkinei programa berezi batzuen bitartez laguntza emateak ekar dezakeela bertakoek ezin erabil ditzakeen baliabide ekonomiko eta giza baliabide batzuk erreserbatzea haientzat, eta haien aldeko diskriminazio positiboa izan daiteke hori. Horrez gain, zerbait kontraesankorra litzateke etorkinei integrazio-bide desberdin eta bereziak irekitzea, integratzeko proposatzeko bailitzateke, baina bereiz edukita. Ongizate-prestazioak humanitarismoz eta eskakizun etikoz hasi ziren hedatzen etorkinengana, integrazio-bidetzak erabiltzen hasi baino lehen. Ikuspegi horretatik ikusten du oraindik Espainiako biztanle gehienek, bai eta etorkin gehienek ere.

Page 12: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

12

3.3 Etorkinek hezkuntza eta prestakuntza izatea

Estatuak etorkinei hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan eskaintzen dizkien prestazioak zabalak dira oso. Etorkinek berek, bestalde, egiten zaien hezkuntzazko eta prestakuntzazko eskaintza onartzeko betebeharra dute, seme-alaba adingabeei edo gizarte-laguntzako soldataren bat jasotzen ari direnei dagokienez, bederen. Hasieran, pentsa daiteke langile etorkinen seme-alaba ikasleak Espainiako hezkuntza-sisteman integratzea konplexua, gutxienez, eta zaila nahiz arrakasta gutxikoa izaten dela. Alabaina, badirudi ondo samar funtzionatzen duela eskolako integrazioak eta haur etorkinek, jolas eta jardueretan Espainiako ikaskideekin batera parte hartzeaz gain, gainerako ikasleekin lagun-taldeak eratuta, errendimendu akademiko normala dutela. Hala ere, baieztapen hori zuhurtziaz hartu behar da; izan ere, ikastetxe bakoitzaren egoerak badu eragina horretan guztian. Ez dirudi sinesgarria eta zuzena etorkin-proportzio handiko ikastetxeak Arkadia zoriontsu baten modukoak direlako irudia, batzuetan irudi hori eman nahi bada ere. Haur etorkin baten errendimendu akademikoa ezin izan daiteke behar bezalakoa, hasieran, bederen, oso giro desberdin batetik datorrelako eta, horrenbestez, murgilduta dagoen gizarte- eta hezkuntza-ingurunean denbora bat beharko duelako; horrek eragina du aprobetxamendu akademikoan. Ikasle etorkinen integrazioan honako aldagai hauek aintzat hartu behar dira: Ikasleak ikastetxean sartzean duen adina: haurra zenbat eta nagusiagoa izan, hainbat zailagoa izango da emaitza onak lortzea haren ikasketa-espedientean; kontuan izanik, gainera, nerabezaroaurreko edo, bestela, nerabezaroko berezko arazoak. Ikaslea haur-hezkuntzan edo lehen hezkuntzako lehen ikasmailetan sartzen bada eskolan, emaitza akademikoak desberdinak izango dira, geroago sartuta izan ditzaketenekin konparatuta. Lehen kasuan, pentsatzekoa da emaitzak hobeak izango direla, ikasleak hobeto integratuko baitira. Jakina, guraso etorkinengandik Espainian jaio eta hezkuntza-sisteman hasiera-hasieratik sartu diren ikasleek ez dut funtsezko desberdintasunik agertuko Espainiako nazionalitatea duen beste edozein ikasleren aldean. Ikasleek jatorrizko herrialdean izandako eskolatzea: jakina da Espainiako hezkuntza-sisteman aurretik eskolatu gabe sartzen direla edo, eskolaturik egon badira ere, Espainiakoarekin zerikusirik ez duten beste hezkuntza-sistema batzuetan egon dira, Ekialdeko herrialdeetatik edo herrialde arabiarretatik datozen haurrak kasu. Halakoetan, eskolako integrazioa oso konplexua bide da, nahiz eta ikastetxe publikoek sentiberatasun berezia izaten duten hori gertatzen denean; hain zuzen, modu pertsonalizatuan laguntzen diete, jatorrizko herrialdeko hezkuntzan nabarmentzen ziren

Page 13: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

13

ikasleek motibazioa gal ez dezaten ohikoak zituzten emaitzak Espainiako ikastetxean lortzen ez dituztenean. Familien desegituraketa: immigrazioak familien desegituraketa ekar dezake; izan ere, kasu batzuetan seme edo alabak gurasoetako batekin bakarrik lekualdatzen dira, edo berriz elkartu aurretik jatorrizko herrialdean geratu dira hainbat urtez, senitarteko baten tutoretzapean, jada Espainian zeuden gurasoekin oso noizbehinkako harremanak zituztelarik. Etxez askotan aldatzea: gurasoen mugigarritasun geografikoak, lanpostua aurkitzen duten herri edo hiriaren arabera, kalte egiten dio ikasleen integrazioari, eta, jakina, nabarmen eragiten bide dio haien eskola-errendimenduari. Praktikan, ez da beharrezkoa dena delako ikaslea etorkina izan dadin haren errendimendua gutxitzeko, zeren edozein haurrek, bertakoa dela nahiz kanpokoa dela, nahaste emozional kaltegarri bat paira dezake, haren gurasoak etengabe ikastetxez aldatzen dutenean. Erlijio-sinesmenak: nahiz eta, oro har, erlijioak ez du eraginik izan behar, modu erabakigarri batean, emaitza akademikoetan, gertatzen dena da kultura musulmaneko herrialdeetan isla negatiboa duela emakumezkoengan. Espainia estatu laikoa izanik, bertako ikastetxe publikoek laikotasun hori hedatu beharko lukete bai sinbolo erlijioso katolikoetara bai beste edozein erlijioren sinboloetara. Kultura islamikoan beloak oso konnotazio erlijioso handia du, eta, horrenbestez, ikastetxe publikoetan eramaten bada, estatuaren izaera laikoarekin bateraezina den agerpen eta erakustaldi erlijioso bat egiten da. Gurasoen ikasketa-maila: haur etorkinen gurasoen heziketa-maila, bertako haurren gurasoena bezala, garrantzi handikoa da, begien bistakoa denez. Esan izan zaigu askotan guraso etorkinek Espainiakoek baino kultura- eta heziketa-maila jasoagoa dutela eta, horrexegatik, harien seme-alabak hobeto integratzen direla. Nahiz eta ezin izan dut horren inguruko estatistikarik kontsultatu, uste dut ezin dela orokortzat eman, inola ere. Hasiera batean, ekonomia ahuleneko herrialdeetatik emigratzen duten langileak prestakuntzarik gabeko pertsonak izaten dira, beren herrialdeetako lan-merkatuan ezin sar daitezkeenak. Kasu horri lotutako herrialdeak lirateke Maroko, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Ekuador, Filipinak, eta abar. Beste kasu desberdin bat izan daiteke Argentinatik, Poloniatik, Errumaniatik eta Ekialdeko Europatik beste herrialde batzuetatik, besteak beste, etorritako erdi- edo goi-mailako arduradunena, krisi koiunturalen ondorioz etorkizun hobe baten bila emigratuta, baina gutxiengo bat izango dira halakoak, egia esan. Era berean, jatorrizko herrialdearen bereizgarriak ere kontuan izan beharko genituzke, ikasle etorkinaren integrazioa berdina ez den aldetik. Maroko: integrazioa ez da berdina, ikaslearen sexuaren araberakoa baita. Desberdintasun nabarmena dago bi sexuen artean. Derrigorrezko hezkuntza bukatzean, emakumezko ikasle askok ez dute ikasten jarraitzen, eta etxean geratzen dira etxeko zereginetan laguntzen eta neba nagusiak zaintzen. DBH bukatzean, marokoar ikasle batzuk Lanbide Heziketan sartzen dira, baina oso gutxi doaz batxilergora, eta are gutxiago unibertsitatera.

Page 14: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

14

Gurasoek ez dute espektatiba handirik arlo akademikoan, eta semeak lan-merkatura bideratzen dituzte. Nabarmen daiteke, halaber, absentismo handia egon ohi dela, eta are gehiago nesken artean, etxean geratzen baitira zereginetan laguntzearren, eta batez ere ramadanean, afarirako prestaketan laguntze aldera. Ekuador: ekuadortar jatorriko ikasleak oso ondo integratzen dira, hizkuntzak arazorik sortzen ez dielako, batik bat, baina oso maila akademiko apala izaten dute, idazten jakitera mugatuta. Eskolako integrazioa familien izaerak berak errazten du, ikastetxearekin lankidetzan aritzeko oso joera handia dutelako. Haurrak, gainera, oso diziplinatuak dira, eta irakasleei errespetu handia erakusten diete, batere gatazkarik sortu gabe. Kolonbia: eremu geografiko bereko ikasleek arazo berak ez dituzten erakusgarri, nabarmendu behar da kolonbiarren kasuan diziplinarik eza handiagoa da ekuadortarren artean baino. Integrazioak ahulagoa da, oso familia desegituratuak izaten direlako, nerabeek etxean eta familian kontrol gutxi dutelarik. Eta neskei dagokienez, sexu-garapen goiztiarra izaten dute, eta horrek haurdun geratzeko aukera dakar. Horregatik guztiagatik, eta eskolako jarraipen urriagatik, aprobetxamendu akademikoa eskasa izaten da, segitzeko espektatiba gutxirekin. Errumania, Polonia eta Ekialdeko Europako gainerako herrialdeak: badirudi kasu hauetan badirudi egia dela langile etorkinen seme-alabek badutela prestakuntza akademiko ona, herrialde komunista ohietako hezkuntza-politiken ondorioz. Hala eta guztiz ere, hizkuntzari loturiko arazoez gain, badituzte beste arazo batzuk, hala nola hasieran dakarten diziplina-zentzua galtzea, Espainiako gazteen ohiturak oso azkar bereganatzen dituztelako; horrek, nolabait, oso ondo integratzen direla pentsaraz diezaguke, bestalde. Ia salbuespenik gabe, etorkinek eskolara eramaten dituzte seme-alaba adingabeak, eta horretan ongizate-estatuaren onura hartzen dute. Zalantzak egon daitezke, baina, 14 urtetik gorako marokoar adingabeei dagokienez. Etorkinak pozik egoten dira seme-alabek jasotzen duten hezkuntzarekin, baina ia ez dute parte hartzen guraso-elkarteetan, eta haietan deseroso, baita errefusaturik ere, sentitzen dira. Irakasleen artean tentsioak gertatzen dira, Espainiako hezkuntzan berandu sartu diren etorkinen seme-alabak egoteak ikasgelen osaera heterogeneoegi bihurtuko bailuke. Tentsio horiek adingabe etorkinengan berengan izan ditzakete eragina, eta, 14 urtetik gora eskola-absentismorako joera handi bat sortuko luke horrek. Espainiara goi-mailako ikasketak osatzeko helburuarekin etorritako etorkinak batere pozik ez daudela ikusi da. Lehendik dituzten ikasketak eta

Page 15: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

15

tituluak onartzeko, bai eta bekak erdiesteko, topatzen dituzten zailtasunak direla bide, haiengan erresumina eta gaitzespena pizten dira. Laburbilduz, esan daiteke etorkinek erabili egiten dituztela seme-alabentzat dauden eskola-prestazioak, eta pozik samar daudela erabilera horrekin. Baina, beste alde batetik, Espainiako hezkuntzan 11 edo 12 urterekin sartzen diren adingabe ugariek zailtasunak sortzen dizkiete irakasleei, eta azken horiek usten dute ikastetxeek ez dituztela behar bezalako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak zailtasun horiek arrakasta bermaturik aurre egiteko. Kulturarteko egoeratarako prestaturiko irakasle gehiago egotea edo ikasgelak hain masifikatuta ez edukitzea lagungarria litzateke prozesuan. 3.4 Etorkinek osasun-zerbitzuak erabiltzea

Arlo honetan, berebiziko aldaketa gertatu da azken urteetan, batez ere 4/2000 Legeak erroldatutako etorkinei osasun-zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen dienetik, nahiz eta Gizarte Segurantzan afiliaturik ez egon, ezta erregularizaturik ere. Horregatik, esan daiteke gaur egun etorkinek osasun-zerbitzuak erabiltzeko duten aukera normalizatua eta erraza dela, eta aukera horretaz arazorik gabe baliatzen direla. Era berean, beste ikuspuntu batetik, osasun-zerbitzuen inguruan etorkinen artean nagusi den iritzi ona eskatzaile atzerritarren seme-alaba adingabeentzat eskaturiko osasun-txartelen kopuru handiak berresten du. Osasun publikoko profesionalei dagokienez, haiek pentsatzen dute etorkinek nahikotxo huts egiten dituztela hitzorduak, ez dituztela beti betetzen medikuen aginduak, eta mediku eta tratamenduekikoak ikuspegi kulturalen eragina jasaten duela, medikuekiko harremana ulertzeko moduaren aldetik. Badira beste zailtasun batzuk, aurrekoez gain, etorkinentzat, hala nola, osasunaz arduratzeko lanetik ateraz gero, horrek haien lan-egoeran eragin dezakeen kaltearen beldurra. Laburbilduz, esan daiteke etorkinek badutela aukera osasun-prestazioak erabiltzeko, eta erabili, erabili egiten dituztela, jasotzen duten tratua egoki samarra delarik. 3.5 Etorkinek gizarte-zerbitzuak erabiltzea

Ongizate-estatuko zerbitzu horiek tokiko administrazioek ematen dituztenez, haien erabileraren nondik norakoak zuzen zehazteko, udal-lagun bat aztertu beharko litzateke, eta azterketa horri, ageriko arrazoiak direla eta, ezin ekin dakioke lan honen esparruaren barruan. Hasteko, kontuan izan behar da alde handia dagoela landa-eremuetatik (udalek, batzuetan, oso zerbitzu gutxi dituzte, edo etorkinak baztertu ere egiten dituzte) hirietara (prentsaren presioak eta ordezkari politikoen

Page 16: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

16

kontrolak eragotzi egiten dute udalak politikoki zuzentzat jotzen den horretatik asko desbidera daitezen). 4. Kultura-pluraltasuna sustatu eta zabaltzea

4.1 Jarrera antirrazista

Arrazakeriaren aurkako jarrera argia hartzea, eta kutsu arrazista duen edozein iruzkin edo txisteren aurrean, gaitzesten dugula aditzera ematea. Pertsona orok errespetua merezi du, haien arraza, kolorea, erlijioa edo nazionalitatea edozein izanik ere. 4.2 Tolerantzian eta bakean heztea Etorkinekiko enpatia bultzatzea eta elkarrekiko tolerantzian, giza eskubideetan, elkartasunean, eta beste kultura batzuen alderako errespetuan heztea. Bakezko bizikidetza bilatzea beti. 4.3 Etorkizun kulturaniztun batez mentalizatzea

Arraza eta kultura guztien batasunari buruzko pentsamenduak helaraztea, eta etorkizuneko gizartea kulturaniztasuneko gizarte bat izango delako ideiarekin heztea. Gure jarreren mende egongo da bizikidetza baketsu eta integratzailea izatea. Mundu orok mentalizatu behar du gure gizartea izaten ari den aldaketaz, eta beste batzuk onartu eta errespetatzeko prestatu.

4.4 Bidegabekeriaren aurka jardutea

Pertsonak kontzientziatzea guztiak berdin tratatzeko eta inongo bidegabekeriarik ez onartzeko betebehar moral eta etikoaz. Soldaten alorreko bidegabekeriak, lan-bilaketan gertatzen den bazterkeria, eta etorkinei etxea alokatzeari uko egitea salatu behar ditugu. Aukera-berdintasunaren faltaren aurka borrokatu behar dugu.

4.5 Abantailetan pentsatzea

Modu positiboan pentsatzea komeni da, immigrazioaren onurak aintzat harturik: jaiotza-tasa igotzen du; Gizarte Segurantzan kotizazio gehiago sortzen ditu; ekonomia bultzatzen du eskulana merkea den hainbat sektoretan; eta beste kultura batzuk ezagutzea ahalbidetzen du.

Page 17: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

17

4.6 Hartzen gaituen herrialdera moldatzea

Etorkina ere egokitu behar zaio sartzen ari den kulturari, eta berak ere errespetatu behar ditu bizi den herrialdeko gizon eta emakumeen tradizio, kultura, ohitura eta pentsamoldeak. 5. Metodologia

1981. urtean, R. Jungk-ek eta N. R Müllert-ek metodologia zehatz eta praktiko bat aurkeztu zuten: “etorkizuneko tailerrak”. Metodologia hori jasotzen duen liburua hau da: “Zukunftswerkstätten: Wege zur Wiederbelebung der Demokratie” (Etorkizuneko tailerrak, demokrazia berpiztea). Jungken metodoa hainbat ingurunetan eta herrialdetan erabili izan da, eta argi utzi du demokrazia “berpizteko” engaiamendua. Gaur egun, herritar gehienek ez daukate eta/edo ez dute erabiltzen erabakiak hartzeko prozesuan zuzenean parte hartzeko eskubidea, eta badituzte garrantzizko ekarpenak egiteko. Jungken arabera, etorkizuneko tailerrak “laborategi sozial” baten modukoa da, non herritar-sektore batzuek eta besteek, berdintasunez, bestelako etorkizun batzuk diseinatzen eta proposatzen dituzten. Tailerra EASW metodoan oinarritzen da (European Awareness Scenario Worshop- Europako kontzientziazio-tailerrak). EASW Europar Batasunak onarturiko metodo bat da, eta parte-hartzaileen ideien eta proposamenen aberastasuna biltzea ahalbidetzen du, halakoak ordenatuz eta lehentasunaren arabera antolatuz lan-dokumentu batean. Prozesu horretan, funtsezkoa da udalerriko eragile eta kolektibo nagusiak tartean egon daitezen eta zuzenean parte har dezaten, askotariko gizarte-mapa ahalik eta modurik sinesgarrienean islaturik. Lan-metodologia honen bitartez, parte-hartzaileek beren ikuspuntua zein lantzen den gaiari buruzko balioztapena era aktibo, probetxugarri eta atseginean adieraz dezakete.

Page 18: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

18

Hiru faseen garapena laburbilduta:

o Diagnostiko-fasea edo arazoak atzemateko fasea.

Gatazka nagusien diagnostikoa. Fase honetan, parte-hartzaileei eskatzen zaie, taldeka, ahal beste puntu kritiko identifika ditzatela, lantzeko aukeratu den gaiari dagokionez, gero egoeraren diagnostiko zehatza egin ahal izateko.

o Irudimen- edo amets-fasea

Parte-hartzaileak, taldetan antolatuta, eztabaida-tailer paraleloetan biltzen dira, eta ikuspegi positibo bat (egoera positiboa) nahiz ikuspegi negatibo bat (egoera negatiboa) prestatzen dituzte udalerriaren etorkizunaz, lantzen ari den gaiaren inguruan.

o Eraikitze-fasea.

Irudimenezko erabaki edo diseinuak probatu egingo dira, eta eraikuntza-fasean aurrera eramateko aukerarekin erkatuko dira, gauzatu baino lehen. Taldeak, jarraian, amestutako, proposatutako eta adostutako egoerara iristeko behar diren ekintzak erabakiko ditu. Bukatzeko, talde bakoitzeko pertsona batek labur azalduko ditu aztertutako alderdiak, eta ondoren eztabaida bat egongo da.

Etorkizuneko tailerraren ondorioak

1. taldearen ondorioak:

Berdintasuna gure gizartearen oinarrizko beharrizan gisa: Berdintasun hori honako hauek bitarte direla eraikitzea:

• Legeak aldatzea (bozkatzeko eskubidea guztientzat / Hautesle zein

hautagai izateko eskubidea).

• Etxebizitza unibertsal duina izateko aukera, arrazoizko prezio batean.

Page 19: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

19

• Informazio gehiago eskuratzeko aukera, eta egiazko informazioa.

Iruzurra kontrolatzea. • Hezkuntza: balio alternatiboetan lan egitea.

• Kontsumo arduratsua.

2. taldearen ondorioak:

Diagnostikoa: Alderdi positiboa: Giza eskubideen berme handiagoa (hezkuntza, osasuna, gizarte-laguntza). Alderdi negatiboa: aurreiritziak eta legezko oztopoak (lana, gizarte-laguntzak). Arrazagatiko aurreiritziak, lan-esplotazioa eta sexu-esplotazioa. Ametsak:

• Bazterketarik gabeko erregulazioa.

• Eskubide- eta aukera-berdintasuna.

Negatiboa: • Kanporatzeak eta sarekadak.

• Lana eta lege-eskubideak galtzea.

• Xenofobia.

Eraikitzea: • Topaketa-taldeak sortzea.

• Errespetua eta gizabidezko heziketa.

• Enplegu betea.

• Familiek eskoletan parte hartzea.

• Gizarte elebiduna.

3. taldearen ondorioak: • Krisiak immigrazioari buruzko pertzepzio negatiboa areagotzen du.

• Aldaketen aurreko beldurra eta mesfidantza.

• Gazte irekiagoak, hezkuntzari esker.

• Euskal gizarte itxia.

Egin nahi eta ahal duguna: • Honelako topaketak integraziorako bideak irekitzen dituzte. Gehiago

egin beharko lirateke.

• Immigrazioa aberastasuna da.

Page 20: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

20

• Denok gara berdinak, pertsonari ematea garrantzia, jatorria

nabarmendu gabe.

• Herritarrak balioetan heztea.

• Gizarteko, gobernuetako eta arlo pribatuko erakundeen arteko sare-

lana.

• Etorkinek dakarten aberastasunari (ekonomikoa bakarrik ez) buruzko

informazio eta ulertze handiagoak.

• Ez dago mugarik! Pertsonok jartzen ditugu.

4. taldearen ondorioak:

• Interesa eta baterako ekimenak.

• Bizikidetzan hezteko tailerretan parte hartzea, bizikidetza

elkarrekikoa delarik eta estereotipoak baztertzen direlarik.

• Hezkuntzarako eta prestakuntzarako erraztasuna, laguntza eta

aukera, berdintasun handiagoko gizarte baterako.

• Hedabideei laguntzea, estereotipoak kentzeko.

• Erregularizatzeko erraztasun gehiago.

5. taldearen ondorioak:

Negatiboa:

• Frustrazioak.

• Kezka.

• Segurtasun-falta.

• Beldurrak.

• Mehatxuak.

• Tristura.

Positiboa: • Elkarrizketa.

• Tolerantzia.

• Berdintasuna.

Ametsak:

• Oztoporik gabe.

Page 21: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

21

• Beldurrak gainditzea.

• Kulturarteko guneak sortzea.

• Integrazioa.

Erronkak:

• Etorkinen parte-hartze politikoa.

• Lege-babesa.

• Informazioa.

• Batasuna.

• Parte hartzea.

6. taldearen ondorioak: Diagnostikoa:

• Kohesiorik eza eguneroko bizikidetzan, jatorri desberdinetako

biztanleria-sektoreen artean.

Ametsa: • Pertsonenganako errespetua eta eskubide- zein betebehar-

berdintasuna.

Eraikitzea: • Eskubide politiko eta sozialak aldarrikatzea, bizikidetza hobeago

baterako, baldintza-berdintasunean.

• Kultura batzuen eta besteen balioak bultzatzea.

“Etorkizuneko tailerra” izeneko proiektuaren zehar, hango elkarte, parte-hartzaile eta erakunde laguntzaileekin batera, immigrazioaren fenomenoak agertzen dituen alderdiak aztertu ditugu, eta ikasi dugu kultura-aniztasuna aberasten gaituen eta besteen ezagueren berri izateko bidea irekitzen digun zerbait dela, eta ez dela arazo bat edo gizarte-desberdintasuna legitimatzeko justifikazio bat. Besteenganako errespetua eta kulturen arteko elkarrizketa dira gaur egun mundu garatu, kohesionatu eta bakezko bat eraikitzeko berme hoberenetako batzuk, eta horrek are balio handiagoa hartzen du garaiotan, intolerantzia, elkarrizketarik eza eta bazterkeria, besteak beste, nagusi direla.

Page 22: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

22

ONDORIOAK. DIAGNOSTIKO-FASEA

- Jendeak iritzi desberdinak ditu etorkinei buruz; batzuek pentsamolde

irekiagoa dute, eta beste batzuek, itxia. - Mesfidantza-egoerak, ez ezagutzearen ondorioz. - Estereotipoak areagotzen dira krisi-garai honetan, informazio-faltagatik;

immigrazioa delinkuentziari lotzen zaio, batez ere helduek; ikusten da gazteak toleranteagoak direla.

- Pentsatzen da, etorkin izate hutsagatik, prestakuntza akademiko, profesional,… gutxi izaten dela.

- Uste da etorkinek lanpostuak kentzen dituztela eta eskaintze zaien gizarte-babesaz aprobetxatzen direla.

- Jatorrizko taldeen barruan isolatzen dira; ondorioz, irudi estereotipatua izaten da, etorkinen jatorrizko herrialdearen arabera.

- Kolorea, folklorea,… dakarte. - Alderdi fisikoak (hazpegiak, azalaren kolorea,…) badu eragina haien

onarpenean, integrazioan. - Jarrera, irudi eta pertzepzio globalizatuak, eta da bakarrik toki-mailan

gertatzen. - Bertakoak gauza komun gehiago dauzkatenengandik hurbilago sentitzen

dira; adibidez: latinoamerikarrengandik, hizkuntza bera izanik. - Ikusten den errealitatea da etorkinak lana bilatu nahian etortzen direla,

baina desabantailan daudela, haien egoera administratiboagatik, moldatze-prozesuagatik, eta migrazio-prozesuagatik.

- Bertakoen prestakuntza-mailaren, estatusaren, maila ekonomikoaren, eta abarren arabera, etorkinei buruz modu bateko edo besteko pertzepzioa izaten dute.

- Etorkinek bertakoek baino gehiago ahalegindu behar dute, lorpen berak izateko.

- Kulturarteko hiri eta herri izatera iristeko, denbora pasatu behar da, gure autonomia-erkidegoan migrazioaren fenomenoa duela oso gutxikoa baita.

- Sentitzen da etorkinen arten bi maila daudela: Europar Batasunetik datozenak, batetik (integratzeko eta moldatzeko zailtasun gutxiago izaten dute), eta Europar Batasunetik kanpokoak (oztopo gehiago izaten dituzte).

Page 23: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

23

ONDORIOAK. AMETS-FASEA

Egoera positiboa Egoera negatiboa - Pentsamoldea aldatzeko beharra,

hala etorkinengan nola bertakoengan.

- Beldurrak kentzea, etorkinen askotariko errealitateak ezagutaraziz.

- Norbera baldintza-berdintasunean sentitzea.

- Desberdinaren kultura sustatzea, pertsona ardatz dela, jatorria albo batera utzirik.

- Kultura-aniztasuna faktore aberasgarri gisa, trukea eta elkar ezagutzea oinarri hartuta.

- Dauden errealitate kultural, sozial, juridiko , eta abarretara moldatzea.

- Batzuk besteekin ikasteko bidea ematea.

- Ez dago hezkuntza-politika egokirik ikasle etorkinak molda daitezen ahalbidetzeko.

- Immigrazioaren inguruan zer gertatzen den eta zer sentitzen den adierazteko beldurrak.

- Jatorriaren araberako segregazioa hiriko esparru jakin batzuetan.

- Desberdintasunak ikusteko ezintasuna, eta horrek ez du gizarte integratzaileago baterako aukerarik ematen.

- Etorkinen aurkako jazarpena, sortutako estereotipoengatik.

- Etorkinen beren arteko botere-erabilera, gure hirietan denbora gehiago daramatenek iritsi berriez aprobetxatzen dira.

- Bazterkeriazko pertzepzioa, jatorrizko herrialdearen arabera.

ONDORIOAK. ERAIKITZE-FASEA

- Etorkinen dituzten gaitasunak bultzatzea, horrek gure hirietan eragina izan

dezan. - Kulturarteko guneak sortzea, bizikidetzaren eta trukearen kultura bat

errazteko, kultura bakoitzak ekar ditzakeen balioak sustaturik. - Hedabideak etorkinen ekintzak eta ekimenak zabaltzeko erabiltzea. - Eskubide eta betebeharren bermea aldarrikatzea. - Gure hirietan bizi diren etorkinen errealitatearen inguruan sentiberatzea,

haietan izaten den irudi negatiboa minimizatzeko. - Eskoletan balioak lantzea, errealitate kultural desberdinak elkartzean

gerta daitezkeen kulturen arteko talkak minimizatzeko, bai eta elkar ezagutuz aberasteko.

- Kultura-aniztasunarekin lotutako arloetan esku hartzen duten gizarteko, hezkuntzako, kulturako eta abarretako eragileei kulturarteko tresnak ematea

Page 24: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

24

6. Bibliografia

Dokumentu hau Getxoko Etorkinak Plataformaren “etorkizuneko tailerra” artxiboetan oinarriturik osatu da. Artxiboetatik parte-hartzaile bakoitzaren kezkak, iritziak, norberak bizitako esperientziak eta ikuspuntuak hartu ziren. Enciclopedia Multimedia Interactiva y Biblioteca Virtual de las Ciencias Sociales, Económicas y Jurídicas http://www.tt.mtin.es/seguridadsocial/201202/SS20120223.htm http://extranjeros.meyss.es/es/Estadisticas/operaciones/con-

certificado/index.html Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Prentsa Bulegoa. Esker ona:

• “Inmigrantes de Getxo – Getxoko Etorkinak Plataforma” eratzen

duten elkarteei.

• Getxoko Udaleko immigrazio-teknikari Ekain Larrinaga eta Getxoko

Udalari.

• Herritarren arteko eraikitze-esperientzia hau partekatu duten guztiei.

Page 25: “IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, … › DocsPublic › inmigracion › ASOCIACIONES › ...INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK” 2011ko ABENDUAREN 17a INMIGRANTES DE GETXO

25

ETORKIZUNEKO TAILERRAREN ONDORIOAK

“IMMIGRAZIOAREN INGURUKO IRUDIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK”