WIKIETARAKO LAGUNTZA MATERIALA Edukien...

14
WIKIETARAKO LAGUNTZA MATERIALA Edukien aurkibidea 1. Nola sortu Wiki bat urratsez urrats? .............................................................................. 1 2. Gure wikia konfiguratu: sarrera- eta edizio-baimenak .................................................. 4 3. Nola egin ikasleei wikian parte hartzeko proposamena? ............................................... 6 4. Nola idatzi wiki bateko orrialde bat? ........................................................................... 10 5. Nola txertatu irudiak? .................................................................................................. 11 6. Nola txertatu bideoak?................................................................................................ . 11 7. Nola txertatu barruko eta kanpoko loturak? ................................................................ 12 8. Nola sortu orrialde berri bat wikian? ........................................................................... 14 9. Gure wikiaren itxura pertsonalizatu ............................................................................. 15 1. Nola sortu Wiki bat urratsez urrats? 1. Ireki Wikispaces-en irakasleentzako editorea http://www.wikispaces.com/site/for/teachers 2. Beharrezkoa izango dugu Wikispaces-en erregistratzea. Horretarako Join inprimakiko eremuak beteko ditugu. Bistaratua dugun pantailan ageri da. Ikasleek ere prozedura hau berau egin beharko dute Wikispaces-en alta emateko. Wikian sartutakoan erabiltzaileentzako wiki berri bana sortuko da. Jardueraren dinamikan ikasleei jakinaraziko beharko diegu wikietako batean baino ez dutela lan egin behar.

Transcript of WIKIETARAKO LAGUNTZA MATERIALA Edukien...

WIKIETARAKO LAGUNTZA MATERIALA

Edukien aurkibidea1. Nola sortu Wiki bat urratsez urrats? .............................................................................. 1 2. Gure wikia konfiguratu: sarrera- eta edizio-baimenak .................................................. 4 3. Nola egin ikasleei wikian parte hartzeko proposamena? ............................................... 6 4. Nola idatzi wiki bateko orrialde bat? ........................................................................... 10 5. Nola txertatu irudiak? .................................................................................................. 11 6. Nola txertatu bideoak?................................................................................................ . 11 7. Nola txertatu barruko eta kanpoko loturak? ................................................................ 12 8. Nola sortu orrialde berri bat wikian? ........................................................................... 14 9. Gure wikiaren itxura pertsonalizatu ............................................................................. 15

1. Nola sortu Wiki bat urratsez urrats?1. Ireki Wikispaces-en irakasleentzako editorea

http://www.wikispaces.com/site/for/teachers

2. Beharrezkoa izango dugu Wikispaces-en erregistratzea.Horretarako Join inprimakiko eremuak beteko ditugu. Bistaratua dugun pantailan ageri da. Ikasleek ere prozedura hau berau egin beharko dute Wikispaces-en alta emateko. Wikian sartutakoan erabiltzaileentzako wiki berri bana sortuko da. Jardueraren dinamikan ikasleei jakinaraziko beharko diegu wikietako batean baino ez dutela lan egin behar.

Erabaki beharko dute zeinetan egingo duten eta, hala, talde bakoitzarentzat edizio esparru bakarra finkatu.

3. Erregistratutakoan wikiko pantaila nagusian sartuko gara, gure lehenengo wikikoan; dagokion URLa gure nabigatzaileko helbide-laukitxoan bistaratuko dugu. Laguntzako leiho bat zabalduko zaigu ingelesez. Leiho hori x botoian klikatuta itxi dezakegu.

Sekzio hauek bereiziko digutu:

1. Wikiaren izenburua guk geuk pertsonaliza dezakegun logo edo irudi batekin (hala lehenetsirik Wikispaces-en logoa agertzen da).

2. Programaren aukera orokorrak: • Nire wikiak, geuk sortutako wiki zerrenda edo guk

editoren gisa parte hartzen dugun wikiena kontsultatzeko. • Nire kontua, erabiltzailearen datuen inprimakirako

sarbidea datu horiek eguneratu eta gure profil eta gure abatare edo argazkiarekin orrialde bat argitaratzeko.

• Laguntza, programaren funtzioen inguruan zalantzaren bat izanez gero. ingelesez idatzia. Hala izatea eragozpena balitz kontsulta dezakegu espainolezko bertsioa ere helbide honetan: http://www.wikispaces.com/help-spanish

• Saioa itxi, programatik irteteko.

1. Wikiaren aukera orokorrak: • Home, hasiera orrialdera itzultzeko. • Orrialdea, wikiaren orrialderen bat bistaratu nahi izanez

gero. Orain honetan azal-orria edo hasiera-orrialdea besterik ez dugu eta orrialde bakar horretara eramango gaitu.

• Eztabaida, orrialdea sortu eta eraikitzeko lanaren bilakaeraren inguruko xehetasunak hizpide hartzeko foro-esparrua.

• Historia, gure wikian egiten diren aldaketen historikoa jasotzen den sekzioa: orrialde bat sortu dugun, testurik sartu den, gerora eguneratua izan den, eta abar. Era kronologikoan ordenatzen da berrienetik zaharrenera.

Gainbegiratu bat eman diezaiokegu hemen eraikitze-prozesuari eta jakin dezakegu zein erabiltzailek hartu duten parte.

• Niri jakinarazi, posta elektroniko bidezko abisu-zerbitzu bat abiaraz daiteke wikian aldaketa bat egin dela jakinaraz diezaguten.

1. Editatu, wikiko aukeren blokeko Orrialdea erlaitzean baldin bagaude soilik agertuko zaigun aukera. Orrialdearen editorean sartzeko bidea da, hala, orrialdean bertan testu edukiak eta grafikoan sortu edo editatu ahal izateko.

Kurtsorea orrialdearen erdialdean kokatuta (7. blokea), has gaitezke testua editatzen.

2. Wikiaren administrazio aukerak:• Orrialde berria, gure wikian orrialde berriak eransteko. • Aldaketa egin berriak, wikian egindako aldaketen gaineko

kontrol lasterra, bai orrialdeen edizioaren aldetik bai eztabaidako esparruen edo kide berrien sarreraren aldetik.

• Wikia administratu, wikiaren kontrol atalerako sarbidea. Hemendik pertsonaliza dezakegu gure wikiaren konfigurazioa eta beste erabiltzaile batzuen sarrera eta edizio-baimenak finkatu.

• Bilatzailea, gure wikian gako-hitzetatik abituta edukiak bilatzeko bilaketa-motorea.

1. Wikiaren orrialde-menua.Guk geure wikian orrialdeak sortu ahala orrialdeak zerrendaturik agertuko diren esparrua. Orain honetan Home besterik ez dugu. Oso errazak dira editatzen bai ordena bai formatoa.

2. Orrialdearen edukiaGure wikiko edukiak bistaratzeko eta editatzeko esparrua.

2. Gure wikia konfiguratu: sarrera- eta edizio-baimenak.

1. Pantailaren ezker aldeko aukera-menuan Wikia administratu aukeran klikatu.

2. Konfigurazio aukeren pantaila bat agertzen da gaika sailkatua. Pertsonak aukera zaigu oraingoan interesgarri.

3. Baimenak ikonoa klikatu. Urrats hau oso garrantzitsua da, hemendik ezarriko baititugu gure wikiaren pribatutasun-irizpideak.

Hala lehenetsirik, wiki berri bat sortzean sarbidea ororentzat irekia izaten da. Gure wikian sartzen den edozein erabiltzailek irakurri eta editatu ahal izango ditu edukiak. Irizpide hori aldatu egin beharko dugu. Gure wikiaren helburuetarako aukerarik egokiena Babestua da. Hartara, kontrolatu ahal izango dugu nork edita ditzakeen edukiak, kontsultatu nahi duen ororentzat zabalik wikia uzten baldin badugu ere.

Eguneratu botoia klikatu aldaketak gordetzeko. Orri-buruan idatzitako mezu batek jakinaraziko digu prozesua behar bezala egin dela.

3. Nola egin ikasleei wikian parte hartzeko proposamena?

Heziketarako sortutako wiki batek “Erabiltzaileak sortu” aukera du. Aukera horren bidez errazago izango zaigu ikasleei parte hartzeko gonbita egitea; ez da helbide elektronikorik beharko. Erabiltzaileak sortzeko, Administrazioa menuan sartuko gara eta han, Pertsonak apartatuan topatuko dugu “Erabiltzaile-sortzailea”

Wiki bat baino gehiago baldin baditugu sortuak, erabiltzaileak zein wikitarako sortu nahi ditugun erabaki behar dugu (lehen galdera). Ondoren, gure ikasleentzat sortu nahi ditugun erabiltzaile-izen eta pasahitzeko Excel fitxategi bat inportatzeko aukera egin dezakegu. Zerrenda bat itsastea hautatzen badugu, erabiltzaile-izenak idazteko lauki bat zabalduko da. Aukera hau eginez gero gai

bakoitzeko erabiltzaile-izen bat hautatu behar dugu. Ab., “grupoeclipse”. Erabiltzaile-izenaren ondoan, komaz bereizita, idatz dezakegu pasahitz bat talde horrentzat. Pasahitzek sei karaktere izan behar dituzte gutxienez.

Hurrengo urratsa zutabe bakoitzak zer informazio dakarren zehaztea da. Erabaki dezakegu ikasleen posta-helbide elektronikoak ez zehaztea ere. Amaitzean Jarraitu klikatuko dugu.

Hirugarren urratsean erabiltzaile-izenak eta pasahitzak zuzenak diren egiaztatzen da eta akatsen bat egonez gero akatsa editatu edo zuzentzeko aukera ematen digu. Amaitzean Jarraitu klikatuko dugu.

Azken pausoarekin, sortutako erabiltzaileak berresten dira eta erabiltzaile-izen eta pasahitz guztiek jasoak dituen taula bat itzultzen digu, posta elektroniko bidez ere iritsiko zaigun taula.

4. Nola idatzi wiki bateko orrialde bat?1. Idatzi nahi dugun orrialdean kokatuko gara eta Editatu erlaitza klikatu.

2. Agertuko den pantaila berrian Editorearen aukerak bistara ditzakegu eta, kurtsorea orrialdeko testuan ipinita, txerta dezakegu testua, ezabatu edo editatu beste edozein testu-prozesatzailerekin egingo genukeen bezala. Ikus dezagun zein aukera ditugun eskura:

Testua editatzeko aukerak ohikoagoak dira eta seguru ezagunagoak ere badirela. Lot gakizkion orain ikusentzunezko irudi eta objektuak txertatzeko prozedura esplikatzeari:

3. Guk geure wiki orrialdea editatu ahala programak automatikoki gordetzen ditu zirriborroak (azkena gordetakoa zein den adierazten da orri-oineko aukeretan).

4. Editatzen amaitutakoan Gorde klikatuko dugu; hala berretsiko ditugu ordura arteko aldaketak eta orrialdeko edizio aukeratik irtengo gara.

Aukera horiek orri-oinean topatuko ditugu.

5. Nola txertatu irudiak?Wikiaren multimedia aukerak aprobetxatzeko, orrialdeetan testua idazteaz gain, gomendatzen da era berean erakusten ari garen edukiak ilustratzen lagunduko diguten irudiak txertatzea. Horretarako Irudiak eta fitxategiak txertatu aukera baliatuko dugu. Gure wikia linean sortzen eta bistaratzen denez geroz, Interneteko irudiak txerta ditzakegu beren URL helbidea idatzi hutsarekin.

1. Wikiaren leihoa itxi gabe, Google irudi-bilatzaileaz leiho berri bat zabalduko dugu. Bilaketarako gako-hitza edo gako-hitzak sartuko ditugu, eta, irudi bat hautatutakoan, irudiaren gainean klikatuko dugu.

Irudiaren sorrerako weba duen pantaila berri bat zabaltzen da orri-buruan irudiaren miniatura dakarrena. Miniaturan klikatuko dugu. Hala eginda, irudi hori duen orri berri bat zabalduko da. Nabigatzailearen web-helbidea idazteko laukitxoan agertzen den URLa hautatuko dugu. Irudiaren helbide hori hautatu behar dugu eta kopiatu gero wikiko inprimakian itsasteko.

2. Wikiko leihora itzuli, editatzen ari garen orrialdean. Kurtsorea orrialdean kokatu irudia txertatu nahi dugun tokian eta Irudiak eta fitxategiak txertatu botoia klikatu.

3. Kanpoko irudia erlaitza hautatu. Agertzen den inprimakian kopiatu dugun irudiaren URLa itsatsi.

Kargatu botoian klikatu. Irudia kargako leihoaren oinean agertuko da.

Irudia behin betiko txertatzeko irudian bertan egin beharko dugu Klik bikoitza.

6. Nola txertatu bideoak?Wikiaren beste multimedia aukera bat ikusentzunezko elementuak, bideoak, alegia, txertatu ahal izatea da.

4. Lehenik, bideoa bilatuko dugu. Googleko bideo-bilatzailea erabil dezakegu; wikiko leihoa itxi gabe, beste batean zabalduko dugu. Bilaketarako gako-hitza edo gako-hitzak sartuko ditugu, eta, bideoa hautatutakoan, bere sorrerako kokagunean zabaltzea ahalbidetuko digun lotura klikatuko dugu.

Sorrerako weba izan liteke Youtube, Google vídeo edo Blip.tv, besteak beste. Web bakoitzak era desberdinean erakutsiko du bideoari buruzko informazioa, baina, edozein moduz ere, topatu behar dugu bertan laukitxo bat Incrustar, Embed edo Txertatu izenburua dakarrena. Laukitxo horretan jasotako kodea hautatu, kopiatu eta itsatsi behar dugu wikiko inprimakian.

5. Wikiko leihora itzuli eta kurtsorea orrialdean ipini bideoa txertatu nahi dugun

tokian. Widgeta txertatu botoia klikatu.

6. Widgets zerrendatik Bideoa aukera hautatu.

7. Txertatu nahi dugun bideoa jasota dagoen web-gunearen markaren gainean klikatu, eta agertzen den inprimaki berrian azken laukitxoan itsatsi kodea.

Gorde botoia klikatu txertatu bela berresteko.

7. Nola txertatu barruko eta kanpoko loturak?Beste aukera interesgarri bat eduki batzuk besteekin erlazionatzea da, barruan, wikiko orrialdeen artean, eta wikitik kanpora ere bai informazioa egiaztatu edo zabaltzeko web-gune interesgarriak batzuk besteekin lotuz.

1. Testu bat hautatu edo kurtsorea orrialdean ipini lotura hori txertatu nahi dugun tokian. Lotura txertatu Editorearen botoian klikatu.

2. Wikiaren lotura erlaitzean wiki aktiboko beste orri batzuekiko lotura egin dezakegu. Prozedura erraza da.

Loturako testua laukitxoan testu bat hautatu baldin badugu agertuko da. Lotura edo hiperloturarako testurik hautatu ez badugu, hemen editatuko dugu.

Jarraian, Orrialdearen izena laukitxoan goitik behera zabaltzen den zerrendan (orain home baino ez dugu ikusten, ez baitugu orrialde gehiago erantsi) loturaren helburu den orria hautatuko dugu.

Orrialde baten izena sartu... aukerak testuan lotura bat sortzen digu, gainean klikatutakoan editatzeko orrialde bat zabalduko duen lotura. Gordetakoan, wikiko orrialdeen menuan agertuko da.

Hori berresteko, Lotura erantsi botoia klikatuko dugu. Kanpoko lotura erlaitzean sor ditzakegu beste web-gune batzuetarako hiperlotura batzuk.

Hori ere egiten oso erraza da. Loturaren testua laukitxoan testu bat hautatu baldin badugu, agertuko da.

Bestela, hemen bertan editatuko dugu.Helbidea laukitxoan itsatsiko dugu lotura egin nahi dugun webaren URLa. New window laukitxoa markatuko dugu lotura hori orrialde berri batean ireki

dadin, eta, berresteko, Lotura erantsi botoia klikatuko dugu.

3. Berriro ere ikusi ahal izango ditugu sortutako loturak orrialdearen edizio-bistan nabarmendurik, baina ezin izango dugu lotura horiekin interaktuatu. Behar bezala dabiltzan proba egin ahal izango dugu Editoreko aukeretako Aurrebista botoia klikatuta.

8. Nola sortu orrialde berri bat wikian?Gure wikian orrialde berriak erraz eransteko Orrialde berria aukera baliatuko dugu; pantailaren ezker aldean topatuko dugu wikiaren administrazio aukeren artean.

1. Orrialde berria aukeran klikatu.

2. Orrialdearen izena sartzeko inprimaki erraz bat agertzen da. Nahi izanez gero, aukera badugu halaber Wikispaceseko bilatzaileari orrialde

berria identifikatzen lagunduko dioten etiketa batzuk sartzeko.Azkenean, hor ikusiko dugu adierazita sortu dugun orrialde berriaren URLa.

Berresteko, Sortu botoia klikatuko dugu.Hori eginda orrialde berria irekiko zaigu edukiak editatzen hasteko. Une honetan

testurik sartu nahi ez badugu Gorde klikatuko dugu eta, besterik gabe, orrialdea wikiko menuko orrialdeen zerrendan agertuko da.

Izenburuan klikatuta orrialdea bistaratuko dugu eta editatu ahal izango dugu Editatu erlaitza hautatuta.

Orrialdeei dagokienez, garrantzizkoa da gogoan izatea Home dela wikiko orri nagusia, eta, hala denez geroz, berori izango dela wikiaren hasierako erreferentea. Erabil daiteke, esate baterako, wikiaren edukia eta edukiaren autoreak aurkezteko azal-orri gisa ere.

9. Gure wikiaren itxura pertsonalizatuTalde bakoitzak bere wikiari bere “ukitua” eman ahal izan diezaion, azal diezazkiekegu ikasleei interfazearen itxura aldatzeko oinarrizko aukera batzuk.

1. Wikia administratu loturan klikatu eta pantaila berrian, Bistaratzeko itxura ikonoa hautatu. Hainbat aukera ditugu eskura.

2. Aukeratako bat da Wikispaceseko Gaien eskaintzan une honetako gai honetaz bestelako bat hautatzea. Aski da formatu berria hautatu eta Aplikatu botoia klikatzea. Hori egin aurretik, nahi baldin badugu nolako itxura duen xehekiago ikusi, gai hori Aldez aurretik bistara dezakegu.