NAFARROAKOHITZA
NA
FAR
RO
AK
O S
UH
ILTZA
ILE
AK
Behar baino suhiltzaile gutxiago dagoela salatu dute zerbitzu horretako kideek b Behin betiko konponbidebat eskatu dute b Barne Departamentuak beste 127 postu sortu nahi ditu oraingo legegintzaldian b 2-3
Erre
baino
lehen
Bardea Tiro eremuaren aurkakotaldeek salatu dute maniobra
militarrak eginen dituztela abuztuan
5Zaldua Aranzadiko kideek ustedute aztarnategiko termak mea
erretzeko labe gisa ere erabili zituztela
4Ostirala
2020ko uztailaren 31XI. urtea456. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
Nafarroako Hitza-k udako oporrak hartuko ditu, eta abuztuan ez da gehiago argitaratuko. Hurrengo zenbakia irailaren 4an publikatuko da, eta, ordutik aurrera, astero izango da eskuragarri BERRIA egunkariarekin eta kioskoetan.%
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31Astekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Ba al dakizu
suhiltzaile ba-
karra dagoela,
une honetan,
Altsasuko par-
kean?». Galde-
ra hori egin zuen Victor Rubiok
sare sozialen bidez, hilaren 21ean.
Suhiltzailea da, eta LAB sindika-
tuko kidea. Rubiok salatutako
egoera ez da berria, arazoa aspal-
dikoa baita: behar direnak baino
suhiltzaile gutxiago ditu Nafarro-
ak. Orain arte, aparteko orduak
eginez egin diote aurre egoerari,
baina langileek behingoz behin
betiko konponbidea eskatu dute.
«Nekatuta gaude». «Egoera
larria da, eta ezin izanen diogu
luze eutsi». «Zerbitzua kolokan
da». Horixe erran zuten suhil-
tzaileek 2016an, eta horixe berre-
tsi dute orain. Duela lau urte, eu-
ren protesta karrikara eramatea
erabaki zuten; orain, berriz, lan-
gile batzordean ordezkaritza du-
ten sindikatuek erran dute apar-
teko orduak egiteari utziko diote-
la. Ados dira LAB, ELA, CCOO eta
UGT: «Arazoa egiturazkoa da, eta
gisa bereko konponbidea behar
du; adabaki gehiagorik ez».
2016an, 340 suhiltzaile ari ziren
lanean Nafarroan. Urte horretan,
orduko Nafarroako Gobernuko
Funtzio Publiko, Barne eta Justi-
zia kontseilari Maria Jose Beau-
montek konpromisoa hartu zuen
legegintzaldian 388ra ailegatze-
ko. «Legegintzaldia amaitu baino
lehen ere bai, akaso», erran zuen
2016ko urrian. 2009an adostuta-
ko kopurua zen 388, eta oraindik
ere ez dute lortu. «Ia 400 suhil-
tzaile behar dira, eta, orain, 360
ari gara lanean», azaldu du Pablo
Arrastiak, CCOO sindikatuko ki-
deak.
Astelehenean, CCOO, ELA eta
UGT sindikatuek prentsa ohar
baten bidez ohartarazi zuten ego-
erak okerrera egin duela azken
hilabeteotan, eta, «neurriak har-
tu ezean», ohiko bilakatuko dela
herrialdeko parkeren bat itxi be-
har izatea tarteka, suhiltzaile
nahikorik ez izateagatik.
LABeko kideak ados daude
egoera larria dela, baina positibo-
tzat jo dute Nafarroako Gobernu-
ko Lehendakaritza, Berdintasun,
Funtzio Publiko eta Barne Depar-
tamentuko arduradunek eginda-
ko azken urratsa: Javier Remirez
kontseilari eta lehendakariorde-
ak sinatutako agiri bat jaso dute
suhiltzaileek. Agiri horretan, le-
gegintzaldian 127 suhiltzaile pos-
tu sortzeko asmoa agertu du de-
partamentuak, 2023ra bitarte.
«Guk negoziatu nahi dugu, eta
uste dugu postu horiek negozia-
tzeko giltza direla», erran du Vic-
tor Rubiok.
Gainerako sindikatuek ere on-
tzat jo dute gobernuak mahai gai-
nean jarri duen kopurua; gakoa
da, ordea, 127 postu sortzeko
asmo hori zenbateraino den kon-
promiso egingarri bat, haien hi-
tzetan. «Ez dut uste benetako
konpromiso bat denik», erran du
Arrastiak. ELAko Jesus Lostao ere
ez da fio: «Gobernua aldatzen
den aldi oro, gauza bera gertatzen
da: diagnostikoa egin, arazoa
onartu, baina konponbiderik ez.
Arazoa aspaldikoa da, eta neu-
rriak hartzea da behar duguna. Ez
dugu konfiantzarik kontseilariak
sinatutako agiriarekin».
Azken urteotako nekeak gora
egin du suhiltzaileen artean. Urte
luze bat joan da Maria Txibite so-
zialistaren gobernua osatu zene-
tik, eta «hasieran bezala» dira
herrialdeko suhiltzaile parkee-
tan. Remirezek sinatutako agiria
joan den ostiralean jaso zuten
suhiltzaileek, baina aurretik ere
asmo bera agertu zuen departa-
mentuak posta elektroniko bidez
bidalitako mezu batean.
Posta elektronikoz jasotako
mezu hori ezein sindikatuk ez
zuen nahikotzat jo. Kontseilariak
sinatutako agiriak zer bide eginen
duen ere ikusteko dago. Izan ere,
Nafarroako Gobernuko Barne zu-
zendari nagusi Amparo Lopezek
Cordovillako parke nagusiko aldagela; han ere, behar baino suhiltzaile gutxiago dira anitzetan. IÑIGO URIZ / FOKU
Guk 127 postu sortu nahiditugu, baina hori ez dusektoreko mahaiakerabaki behar, baizik etamahai orokorrak»Amparo LopezNafarroako Barne zuzendari nagusia
«Legegintzaldi osorakonegoziazio bat nahidugu, eta uste dugupostuak negoziatzekogiltza direla»Victor RubioSuhiltzailea eta LABeko kidea
«Prozesua atzeratu da;urtebete beharko duguorain akademian beharzuten suhiltzaileaklanean hasteko»Pablo ArrastiaSuhiltzailea eta CCOOko kidea
«Kontua da ardurahandia dugula gurebizkar, baina ardura horiez dagokigu guri, baiziketa gobernuari»Jesus LostaoSuhiltzailea eta ELAko kidea
‘‘
Ez da oraingo arazoa: Nafarroako Gobernuko agintariekaspaldi onartu zuten behar direnak baino suhiltzailegutxiago direla herrialdean; aparteko orduak eginez«salbatu» dute zerbitzua orain arte, baina sindikatueknabarmendu dute behin betiko konponbidea behar dela.
Parkeak betetzekozain, oraindik ere
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31 Astekoa
berak onartu du 127 postu sortze-
ko erabakia ez dela bere esku, ezta
departamentuaren esku ere.
«Hau da guk nahi duguna, baina
hori ez du sektoreko mahaiak
erabaki behar, baizik eta admi-
nistrazioko mahai orokorrak»,
zehaztu du zuzendari nagusiak.
Asmoa da auzia datorren irailean
jorratzea.
«Funtsezko zerbitzua»«Egia da suhiltzaileen zerbitzuak
egiturazko gabezia larriak ditue-
la; hori badakigu, eta, hain zuzen
horregatik, urtebete daramagu
gogor lanean», nabarmendu du
Amparo Lopezek. Argi eta garbi
erran du suhiltzaileena «funtsez-
ko» zerbitzu bat dela, eta «lan bi-
kaina» egiten dutela. Aldi bere-
an, baina, zehaztu nahi izan du
«aurrekontuen» arabera egin
behar dituztela urratsak, eta «le-
geak onartzen duen» esparrua-
ren barruan, betiere. «Guk 127
postu sortu nahi ditugu, baina az-
ken erabakia ez da gurea», berre-
tsi du.
Ez hori bakarrik. Koronabiru-
saren pandemiak eragindako
osasun krisian suhiltzaileek izan
duten jarrera txalotu du, baina,
aldi berean, argi utzi du «eska-
tzea erraza» dela: «Zailagoa da
konpromisoak hartzea eta egu-
nerokoan lan egitea». Lopezek
erantsi du duela hilabete luze
eman ziela suhiltzaileei sortu
nahi dituzten postuen berri.
«Agian mezu bat ez da nahikoa;
horregatik bidali dugu kontseila-
riak sinatutako agiria», erran du.
Eta, berehala, galdera bat jarri
nahi izan du erdigunean: «Galde-
tu al diezu urtean zenbat ordu
egiten duten lan? Hori ere jakin
behar da».
Lopezek ez du kopurua zehaztu
nahi izan, baina Arrastiak bai:
«Inolako arazorik ez dugu; fun-
tzionarioak gara, eta araututa
dago zenbat lan ordu egin behar
dugun urtean; informazio hori
publikoa da». Zehazki, urtean
1.547 lan ordu egin behar dituzte
suhiltzaileek; gauez eta jai egune-
tan aritzen direnez, kopuruak be-
hera egiten du: 1.417 denera. Ber-
tze datu bat gaineratu nahi izan
du suhiltzaileak. «Iaz, adibidez,
Nafarroako suhiltzaileok aparte-
ko 30.000 lan ordu egin geni-
tuen».
Lantaldea osatzen duten kide-
ek dauden hutsuneak betetzeko
egin behar dituzte aparteko lan
ordu horiek. Sindikatuek argi
dute, halere, hori ez dela behar
duten behin betiko konponbidea.
Are gehiago, neurri horrek «pre-
karitateari eusten» diola salatu
dute. «Egoera biziki txarra da;
parke batzuetan, gutxienez hiru
suhiltzaile behar dira; gutxi da,
eta, tarteka, hori ere ez da lortzen.
Aparteko orduen bidez, beneta-
koak ez diren datuak ditugu, gu-
txieneko kopuruak behar baino
anitzez ere jende gutxiagorekin
lortzen ditugulako», salatu du
ELAko Jesus Lostaok.
Bat egin du Arrastiak: «Aparte-
ko orduen bidez, miseria banatu
bertzerik ez du egin gobernuak.
Cordovillan, adibidez, 11 suhil-
tzailek egon behar dute, gutxie-
nez. Egun batean hamar baginen,
eta Nabaskozen, egun berean,
hiru izan beharrean bi bertzerik
ez baziren, Cordovillako bat bi-
daltzen zuten», azaldu du. Eran-
tsi du alarma egoerak iraun bitar-
tean suhiltzaile anitz boluntario
gisa aritu zirela lanean, eta gober-
nuak hori aprobetxatu zuela par-
keetan ziren hutsuneak betetze-
ko. «Hau da, suhiltzaileek euren
borondatez egindako lanarekin
bete zituzten egiturazko lan or-
duak».
Osasun krisiaren ondorioz,
okerrera egin du suhiltzaileen
zerbitzuaren egoerak; hain zuzen
ere, 38 kide gelditu direlako aka-
demian egin beharreko egonaldia
hasteko aukerarik gabe. «Proze-
sua atzeratu da; urtebete beharko
dugu, oraindik ere, jada akade-
mian egon behar zuten 38 suhil-
tzaile horiek lanean hasteko»,
erran du Arrastiak.
Lankide berrien sarrera atzera-
tu da, eta, datozen urteotan, gai-
nera, gora eginen du zerbitzua
utziko dutenenen kopuruak, Los-
taok erantsi duenez. «Batera sar-
tu ziren adin bereko suhiltzaile
anitzek batera hartuko dute erre-
tiroa, eta, ondorioz, okerrera egi-
nen du arazoak. Ezin dugu jarrai-
tu horrelakoak kontuan hartu
gabe».
Lostao duela 30 urte hasi zen la-
nean, eta 55 baino gehiago dituz-
tenen taldean da. «Suhiltzale
guztien %30-40k dituzte 55 urte
baino gehiago». Horrek erran
nahi du badutela eskubidea ohiko
lana egiteari uzteko. «Denok hori
eginen bagenu, txarra den egoera
bat are txarrago bilakatuko litza-
teke. Horregatik jarraitzen dugu
ohiko lanak egiten. Kontua da ar-
dura handia dugula gure bizkar,
baina ardura hori ez dagokigu
guri, baizik eta Nafarroako Go-
bernuari», erran du.
Bilera, iraileanDenbora ere kontra du suhiltzai-
leen zerbitzuak, ia bi urte joaten
direlako lan eskaintza publiko bat
egiten denetik postuak betetzen
dituzten suhiltzaileak lanean hasi
arte.
Abuztua ere urratsik egin gabe
joanen den beldur da Arrastia;
hain zuzen ere, Javier Remirez
kontseilariak bidalitako azken
agiriaren arabera, irailera arte ez
diotelako lanari ekinen. «Iraila-
ren 10ean eginen dugu bilera. Bi-
tartean, zer?», galdetu du. Iraile-
an, hain zuzen, lantaldeak osatze-
ko asmoa agertu du Barne
zuzendari nagusi Amparo Lope-
zek, auzia suhiltzaileekin eta
«barrutik» jorratzeko. Lostaok
hasierako kezkak berretsi ditu:
«Jorratu zer? Arazoa agerikoa da;
denok dakigu zein den, eta kon-
ponbideak behar ditugu, ez azter-
keta gehiago».
LABeko Victor Rubiok ere argi
du arazoari eusteko garaia dela,
eta ontzat eman du gaia Nafarroa-
ko Parlamentura iritsi izana. Izan
ere, EH Bilduko parlamentari
Adolfo Araizek azaldu du koali-
zioak eskatu duela Javier Remirez
kontseilari eta lehendakariordea-
ren agerraldia, suhiltzaileen zer-
bitzuaren egoerari buruz hitz
egin dezan.
Rubiok berretsi du «legegin-
tzaldi osorako negoziazio bat»
zabaltzea dela LAB sindikatuaren
helburu nagusietako bat. Sindi-
katuek, oro har, gobernuak
behingoz gaiari eustea nahi dute,
egiturazko arazoari egiturazko
konponbidea emateko; bitartean,
egin beharreko urratsak aldez au-
rretik antolatzeko eta aurreikus-
penez jokatu ahal izateko, eta, ba-
tez ere, kalitatezko zerbitzu bat
eman ahal izateko. Orain gerta-
tzen ari da gutxienez hiru suhil-
tzaile behar dituen parkean baka-
rra egotea. Errealitate hori da lan-
gileek atzean utzi nahi dutena.
Behar diren suhiltzaileak nahi di-
tuzte herrialdeko parkeetan.
2016ko urrian gobernuaren egoitzaren aurrean egindako protesta. IÑIGO URIZ / FOKU
Hilaren 15eko suhiltzaileen batzarra, Cordovillan. VICTOR RUBIO
Edurne Elizondo Iruñea
Amaitu dute aur-
tengo kanpaina,
eta egindako la-
nak puzzlea osa-
tzeko bertze pieza
bat eman die: indusketan parte
hartu duten Aranzadi zientzia el-
karteko kideek uste dute labe gisa
ere erabili zituztela Aurizko Zal-
duako aztarnategian aurkitutako
termak. Hamabost pertsona aritu
dira uztailaren 13tik 26ra aztarna-
tegian lanean, Oihane Mendiza-
bal arkeologoaren zuzendaritza-
pean.
Mendizabalen hitzetan, «bere-
zia» izan da aurtengo kanpaina,
koronabirusaren pandemiak era-
gindako osasun krisiagatik. «Ha-
sieran, ez genuen argi indusketa
egin ahal izango genuen edo ez».
Horregatik, alarma egoera ezarri
zenean, aztarnategiaren berri
emateko webgunea prestatzeari
ekin zioten Aranzadiko kideek:
www.zaldua-pyrena.eushelbi-
dean ikus daiteke.
Auritzen egoteko aukera ere
izan dute Aranzadikoek azkene-
an, baina hasieratik proiektuari
lotuta egon den MOLA Museum
of London Archaeology erakun-
deko adituak ezin izan dira etorri.
Hamabost eguneko kanpaina
egin dute, baliabideek horretara-
ko aukera eman dietelako. Men-
dizabalek eskertu du, halere, Na-
farroako Gobernuak egindako
ahalegina, orain arte agerian utzi-
takoa babesteko: «Azken urteo-
tan agerian utzitako geletako pa-
retak altxatu dituzte; urte osoan
bisitatu ahal izanen dira».
Lan horiei esker, hain zuzen
ere, gelen azalerari buruzko in-
formazioa jasoko dute bisitariek,
eta aztarnategia bera babesteko
ere balioko dute. «Neguak gogo-
rrak dira hemen, eta, orain arte,
dena estali behar izaten genuen,
ez hondatzeko», azaldu du Men-
dizabalek.
Zalduan dagoena erakutsi nahi
dute Aranzadiko kideek, eta he-
rriko eta eskualdeko bizilagunei
azaldu eremu horretan historiak
zer gorde duen. Lan anitz bada
egiteko, oraindik ere. «Hemen
herri oso bat dago, eta guk eraikin
baten erdia baino ez dugu aztertu,
oraingoz».
Eraikin horretan termak izan
zirela baieztatu ahal izan zuten
Aranzadiko kideek, iazko kan-
painan. Aurretik ere hori zen
hipotesia, baina iazko udan aur-
kitu zituzten hipotesi hori zuzena
zela erakusten zuten elemen-
tuak: ustez ura eta gelak berotze-
ko erabiliko zuten egitura bat,
adibidez.
800 metro koadro
«Termak hartzen dituen eraikina
handia da, 800 metro koadro in-
gurukoa. Bagenekien 350 urtez
erabili zutela; noski, litekeena da
beti funtzio bera eduki ez izana».
Susmo hori bazuten Aranzadiko
kideek, eta, aurtengo kanpainako
lanei esker, urrats bat egin dute
aurrera susmo horiek baieztatze-
ko: uste dute termen eraikina labe
gisa ere erabili zutela, bertzeak
bertze. «IV. mende inguruan hasi
ziren eraikina apur bat abando-
natzen; uste dugu pareta eta egi-
tura horiek gero beste funtzio ba-
tzuetarako erabili zituztela. For-
ma biribileko hutsune bat dago,
zepaz beteta. Mea erretzeko era-
bili zuten», erran du Aurizko az-
tarnategiko indusketen zuzenda-
riak.
Mendizabalek azaldu du ingu-
ru horretan ohikoak zirela mea-
tegiak, eta, mea atera eta gero,
aztarnategian aurkitutakoaren
gisako labeetan erretzen zutela.
«Lana erosoago eta errentaga-
rriago bilakatzea zen helburua:
50 kiloko harri bat mugitu ordez,
20 kiloko bat mugitzen zuten;
labea erabiltzen zuten mea jaso,
eta erabili nahi ez zituzten gaine-
rako elementuak baztertzeko».
Labea izan da aurtengo kanpai-
nak emandako ezuste nagusia.
Baina bada zer bilatu oraindik ere.
Horretan jarraitu nahi dute Aran-
zadiko kideek, eta adierazi dute
horretarako baliabideak behar
dituztela. Oraingoz, hurrengo ur-
tera arte erran dute agur.
Indusketa kanpaina uztailaren 13tik 26ra egin dute aurtenAurizko Zalduako aztarnategian. Aranzadiko kideek urte luzeztermak hartu zituen eraikina ikertzeari ekin diote berriz, etajakin dute mea erretzeko labe gisa ere erabili zutela.
Bertze pieza batpuzzlea osatzeko
4NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2020ko uztailaren 31Gaiak
1
3
2
1Lanean.Hamabost pertsona
aritu dira aurten Zalduan lanean.
2Paretak.Aurreko urteotan az-
tertutako bi geletako hormak al-
txatu dituzte, babesteko.
3Objektuak. Indusketak hasi zi-
tuztenetik hamaika objektu aurkitu
dituzte.
ARGAZKIAK: ARANZADI ZIENTZIA
ELKARTEA, J. ETXEGOIEN ETA FOKU
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Hemen izanen dira
beste behin. Bar-
dea aireko manio-
bra militarretara-
ko agertoki izanen
da berriz heldu den astelehenetik
ostegunera, bi egunak barne,
Bardeako Komunitateak bere
webgunean aditzera eman due-
nez. Bardeako tiro eremuaren
kontrako ekintzaileen haserrea
piztu du berriak, eta, sumindurik,
salatu dute «erabat zentzuga-
bea» dela halako maniobrak egi-
tea, eta are gehiago orain, hegaz-
tiek habiak egiten dituzten eta
pandemia oraindik ere gizartea
astintzen ari den garaian.
Bardeako Komunitateak argi-
taratutako oharrean ez dago ze-
haztua nolakoak izanen diren
maniobrak, ez eta benetako sua
erabiliko duten ere. «Benetako
hegaldiak» izanen direla besterik
ez dute adierazi. Hori horrela, in-
formazioa «lausoa eta nahasia»
dela salatu dute tiro eremuaren
kontrako zenbait ekintzailek.
«Deus gutxi dakigu, oso anbi-
guoa da eman duten informazio
urria», salatu du Noemi Solanas
Bardenas Ya taldeko kideak. Gai-
neratu du, bestalde, ez dela horre-
lako zerbait gertatzen den lehen
aldia. «Aspaldi hasi ziren horre-
lakoak. Ez genuke nahi honetara
ohitu, baina, zoritxarrez, ohiko
bihurtzen ari da ez jakitea bene-
tan zer egiten ari diren», azaldu
du Solanasek, eta erantsi du azke-
naldian urtean gutxienez biz-
pahiru aldiz egiten dituztela tiro
ariketak bertan.
Bardeako Tiro Eremuaren
Kontrako Batzarreko kideek ere
gogor kritikatu dute militarren
itzulera. Bozeramaile den Mila-
gros Rubiok azaldu du albisteak
«zeharo harriturik» utzi duela,
eta esan du «sekulako okerra»
dela orain halakoak egitea. «Beti
iruditu zaigu baliabide ekonomi-
koak bonbak jaurtitzeko erabil-
tzea dirua zentzugabeki xahutzea
dela, baina orain are eta larriagoa
da hori egitea», salatu du Rubiok,
eta azaldu du premiazko zerbi-
tzuetara bideratu beharko litzate-
keela diru hori. Iritzi berekoa da
Solanas, eta «lehentasun kon-
tua» dela azaldu du: «Erabakiak
bistan utzi ditu sistema kapitalis-
ta batean bizitzearen ondorioak;
agerikoa da gerra politikei ema-
ten dietela garrantzia».
Hala ere, gizartea osasun kri-
sian eta haren ondoriozko krisi
ekonomikoan murgildua egotea
ez da, ekintzaileen ustez, Bardea-
ko tiro eremuaren erabilera mili-
tarra orain «bereziki desegoki eta
zentzugabe» bihurtzen duen
arrazoi bakarra. Noiz eginen du-
ten ikusita, plataformek azaldu
dute ariketek kalte handia egin
diezaioketela inguruan bizi diren
hegaztiei, hilabete hauek izaten
baitira habiak egiteko eta kume-
ak hazteko garaia.
«Espeziearen arabera aldake-
tak egon badaitezke ere, estepako
hegazti gehienak habiak egiten
ari dira oraindik. Gainera, Du-
ponteko hegatxabalen kolonia
tiro eremuaren toki berean dago;
beraz, nabarmen eginen diete
kalte maniobra militarrek».
Eduardo Navascuesenak dira hi-
tzak, Erriberako Ekologistak
Martxan taldeko kidearenak.
Kezkaturik ageri da, eta argi esan
du «izugarrizko hipokrisia» da-
goela erabakiaren oinarrian; izan
ere, Bardeako sarbide batzuk itxi-
ta daude otsailaz geroztik herrita-
rrentzat eta turistentzat, fauna
babesteko. Hegazkinei, berriz, ez
zaie bidea oztopatu. «Militarren
jardueretarako baimena emateko
problemarik ez dute
izan», esan du Navas-
cuesek.
Nafarroako Parlamen-
tuan ere agerian gelditu
dira tiro eremuari buruz-
ko jarrera kontrajarriak: atzera
bota dute azpiegitura horren aur-
kako mozioa. Ezkerrak aurkeztu,
eta Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal
Dugu taldeen babesa jaso du. Na-
varra Sumak eta PSNk kontra
bozkatu, eta galarazi egin dute
mozioak aurrera egitea.
Bozketaren emaitzak ez ditu
erabat harritu tiro eremuaren
kontrako ekintzaileak. Milagros
Rubiok nabarmendu du Nafarro-
ako Gobernuak ez duela inoiz
urrats irmorik egin Espainiako
Gobernuari presioa egiteko.
«Menpekotasuna»1951n jarri zuten martxan tiro
eremua. Ordutik, zenbait akordio
sinatu dituzte Espainiako Gober-
nuko Defentsa Ministerioak eta
Bardeako Komunitateak —heme-
retzi udalerri, Erronkariko eta Za-
raitzuko ibarrak eta Olivako mo-
nasterioa dira komunitateko ki-
deak—.
2008an sinatu zuten egun in-
darrean dagoen akordioa, eta
2018an berritu zen, automatiko-
ki, 2028ra arte. Orduan, aurre-
kontua bikoiztu egin zen, gaine-
ra: Bardeako Komunitateko kide-
ek 14 milioi euro jasotzen dituzte.
Ordainketa horrek dirua jasotzen
dutenengan sortzen duen «men-
pekotasun ekonomikoa» salatu
du Bardenas Ya taldeko Solana-
sek. «Errealistak gara, zaila iza-
nen da, baina ez dugu amore
emateko asmorik», esan du Ru-
biok. Ez dute nahi Bardea izatea
gerrak prestatzeko toki bat.
Espainiako armadak maniobra militarrak eginen ditu Bardean, abuztuaren 3tik 6ra. Tiro eremuarenaurkako ekintzaileak kexu agertu dira, eta berriro eskatu dute azpiegitura hori bertan behera utz dezatela.
Lurra bizitzarako, ez gerrarako
Espainiako armadako hegazkin bat, Bardeako tiro eremuan, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31 Gaiak
Sarbide batzuk itxita daudeotsailetik herritarrentzat,fauna babesteko; hegazkinei,baina, ez zaie bidea oztopatu
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31Iritzia
RHURBILDU ETA LAUAmets ArangurenArrieta
Laguna, baina ez kuadrillakoa
Sant Pol de Mar-en izannaiz joan den astean,Juliaren etxean. Haraheldu eta bere lagun
taldearekin elkartzean, pertsonaberri bat ikusi eta galdetu diot Ju-liari: «Nor da hori?». «Adria da,gurekin elkartzen da orain»,erantzun dit. Ez nuen ulertzen.«Zure betiko lagun taldean, zurekuadrillanberri bat dagoela?Baina nola? Eta zergatik? Nondikatera da? Ez du kuadrillarik?».Berak ez zituen nire galderakulertzen. Normal. Lagun talde/kuadrillaz hasi gara hizketan eta defendaezina defendatzensaiatu naiz (nahiko ridikulua,egia esan).Gordinki esanda kuadrilla ins-
tituzio itxia da, idatzi gabeko lege
eta arauak dituena. Hortik kanpolagunak daude, baina beste maila
bateko lagunak (gero ez da horre-la). Tristea da oso, baina garran-tzitsua da markatzea nor bai etanor ez den kuadrillakoa.Areta eta Ibairekin elkartu naiz
eta gaia atera diet, ea nola bizi(izan) duten haiek kuadrillarenfenomenoa. Alde onekin hasi daAreta. «Zerbaiten parte izateakanimoa igotzen dizu»... Baina«betiko lotzen zaitu», eta horialde onetik baina txarretik ereikus daiteke. Kuadrillaetiketaberaren kontra agertu da Areta,lagunen eta kuadrillaren artekobereizketa behartu horren kon-tra. Gainera, «kuadrillatik ihesegitea zaila da oso, eta baita arra-roa ere», gehitu du. Infidelitate
kasuak gertatzen dira. Hala senti-tzen dute askok. Pentsa zein denpanorama. Ibai herriko kuadri-llaz aritu da eta hirikoarekin egindu konparaketa. Bera adinekoe-kin elkartzen da herrian. Berdinda zeintzuk diren haien zaletasu-nak, interesak, pentsaera… Horitokatu zaio eta punto. «Badualde on bat: bestela ezagutuko ezzenukeen jendearekin tratatzenduzu», dio. Baina ez dira lagunhautatuak. «Zer esanen liguketegu hiruroi musika talde bat sortugabe hainbestetan elkartuko ba-gina? Arraroa litzateke…», botadu Aretak.Kuadrillak babestu egiten zai-
tu. Baina zein puntutaraino dababesa eta ez muga? Lau urtepasa ditugu guk bereizirik, ba-koitzak punta batean ikasi duela-ko. Lau urte izan ditugu libre.Asko egin dugu kuadrillarekinkontsultatu gabe. Orain bakoi-tzak badu beste mila mundu tal-detik kanpo. Hor ikusten da lehe-nago zertan genuen babesa eta
zertan muga. Sektarismoak ez dulaguntzen.Haizegoak antzeko zerbait
kontatu dit; alde onak aipatu ditugehienbat: lagun talde horrekinbeste inorekin baino bizipengehiago izatea eta elkarren arte-ko konplizitatea. Eta azpimarratudu «sekula» ez duzula izaneninorekin «kuadrillarekin duzunbezain harreman estua». Talde«itxi» batean egotearena eresentitu du txarrera, baita taldea-rekiko dependentzia ere. Nahiakgehitu du kuadrilla batzuetan,partaide denak ez egotekotan, ezdela planik egiten, falta denareki-ko «errespetuagatik» edo. Lekuberri batera heldu eta lagunakegin nahi izatean ere sentitu duigual kuadrilla batean sartzen arizela eta haiek ez zutela nahi.Lagunok… Bada zer pentsatua.
Kuadrillen abolizioarena ez daerronka makala. Portzierto, Hai-zegoa eta Nahia nire kuadrillako-ak dira. Julia, Areta eta Ibai lagu-nak, baina ez kuadrillakoak.
Lagunok... Bada zer pentsatua.
Kuadrillenabolizioarena ez da
erronka makala
Borboitarren aurkaprotesta egin duteELAk eta LABek
ZIZUR TXIKIA bELA eta LAB sin-dikatuek elkarretaratzea egindute asteon, Espainiako errege-erreginek Iruñerrira egindako bisita salatzeko. Asteleheneanizan ziren Felipe Borboikoa etaLetizia Ortiz Nafarroan: zehazki,das-Nano teknologia enpresaneta Aspace erakundeak Zizur Txikian duen egoitzan. Zizurrenegin zuten sindikatuek berenprotesta, guardia zibilek ingura-tuta, eta Espainiako errege-erre-ginengandik urrun. Espainiakomonarkiaren eta ustelkeriarenaurkako oihuak bota zituztenparte hartzaileek, bertzeak ber-tze. Monarkia kanpora, hemen
langileok erabaki leloa idatziazuen pankarta ere erakutsi zutensindikatuetako kideek.
D ereduaren aldekoherriko gurasoekauzitara jo dute
MENDIGORRIA bBeren seme-alabentzat euskaraz ikasteko es-kubidea aldarrikatzen dutenMendigorriko gurasoek helegiteaaurkeztu dute Nafarroako Justi-zia Auzitegi Nagusian, eskubidehori ukatzen duen NafarroakoGobernuaren erabakiaren aurka. 2020-21eko ikasturtea irailean
hasiko denez, kautelazko neu-rriak ere eskatu dituzte gurasoek,Nafarroako Auzitegi Nagusiarenebazpena berandu iristeak ume-en eskubideei kalterik ekar ezdiezaien. Hizkuntza EskubideenBehatokiak bat egin du D eredua-ren aldeko Mendigorriko guraso-ekin. Espero dute astebeteko epe-an Auzitegi Nagusiak ebatzi egi-nen duela kautelazko neurrieninguruan. ELA eta LAB sindikatuek Espainiako monarkiaren aurka egindako protesta. ELA
Gidari bat hil dabere motoa sakanbatera erorita
LUZAIDE bMoto gidari bat hil daasteburuan Luzaiden, ibilgailuaerrepidetik atera eta sakan bateraerori eta gero. Igandean jazo zenistripua. Suhiltzaileek lortu zuten38 urteko gizona sakanetik atera-tzea, baina ez zuten ospitaleraeramateko denborarik izan.Errepidean zendu zen.
78‘ARTEA OINEZ’ ERAKUSKETAN
BAT EGIN DUTEN EGILEAK
Iruñeko Kondestablearen jaure-
gian jarri dute ‘Artea oinez’ erakus-
keta: 78 artistaren ehun artelan,
abuztuaren 31ra bitarte ikusgai.
«Kasu positiboakzehaztasun handizaztertzen dira orain;egoera ez da berdina;arduraz jokatu beharda arazoa ospitaleraez iristeko, halere»Edurne EginoNafarroako Ospitale Guneko medikua
Edurne Elizondo Zizur Nagusia
Carlos Canovasek (Hellin, Espai-nia, 1951) argi du argazkilari onbatek unibertso propio bat eraikibehar duela, eta beti horretanahalegindu dela erran du. Nafa-rroan bizi da jaio zen urtetik, etaeskertua dago bere lanari eginda-ko aitortzagatik.Zer da sari hau zuretzat?
Hagitz kontent nago. Hau ez daegun oro gertatzen den zerbait.Jasotzen duen lehen argazkila-
ria zara, gainera.
Horrek ere anitz poztu nau. Bazengaraia, 31 urte joan baitira saria le-henengoz eman zutenetik.Ez dira garai onak argazkigin-
tzarentzat?
Garai konplikatua da. Gauzakanitz aldatu dira, eta horrek masi-fikazioa ekarri du. Batetik, ema-ten du argazkigintzak inoiz izanez duen arrakasta soziala lortuduela orain; baina, bertzetik, hori
egileon kalterako gertatu da, geroeta zailagoa delako nabarmen-tzea. Lehen, adibidez, ohikoa zenargazkilari bat Baztanera bidal-tzea egutegi baterako argazkiakegitera. Orain, ez da horrelakorikegiten. Irudi bankuak daude, edonorbaitek sakelakoarekin egin-dakoak erabiltzen dituzte. Argaz-kilariak arazo anitz izaten ari diraeusteko.Ofizioa kolokan dela uste duzu?
Bai, desagertzeko bidean delauste dut. Segur aski, inoiz ez daerabat desagertuko, baina lan egi-teko moduak izugarri aldatu dira;egoera erabat aldatu da, eta, ho-rregatik, uste dut zaila izanen delaofizio gisa eutsi ahal izatea.Bistakoa da, baina, zuk eta ar-
gazkigintzaz deus ez dakien ba-
tek ez duzuela irudi bera lortuko.
Zergatik dago kolokan ofizioa?
Nik uste dut sistema osoak egitenduela huts, nolabait. Adibide bataipatuko dizut: bidaia aldizkariek
jada ez dute argazkilaririk bidal-tzen sustatu nahi dituzten herrie-tara; bertzela lortzen dituzte ar-gazkiak. Hedabideetan ere argaz-kiak orbanen gisakoak dira, etahaien balioa betetzen duten espa-zioaren araberakoa da. Neurri be-reko bi orban baditugu, balio beraizanen dute. Horregatik, argi dut,erran ohi den bezala, garai txa-rrak direla lirikarentzat.Egungo jokalekuak ez du alde
onik?
Joseph Beuysek erran zuen gizakioro dela artista, eta, gaur egun, di-tugun baliabideei esker, gizakioro da argazkilari. Denok egitenditugu argazkiak eta partekatzenditugu gure irudiak. Baina...Baina zer?
Informazio zientzien fakultatee-tan erraten ohi zen informazioanitz informazio txarra dela. Etahori gertatzen da argazkiekin. Ar-gazki anitz izateak ez du errannahi argazki onak ditugunik.
Ez da gauza bera botoi bati sa-
katzea eta argazki bat egitea?
Ez da gauza bera, inondik inoraere ez. Hori defendatu dut nikbeti. Eta begirada eta prozesuosoa mantsotzeko beharra defen-datu dut. Pentsatu behar da, lan-du, denbora hartu. Bide hori ezinda presaka egin.Pentsatzeko prozesu horrek bi-
lakatzen du on argazki bat?
Argazki on anitz eginak zituen ar-gazkilari bati galdetu zioten behinea zer egiten zuen hori lortzeko:argazki on bat lortzeko. Eta argaz-kilariak erantzun zuen jakinezgero beti eginen zituela argazkionak. Argazkia egin aurreko pro-zesu eta denbora hori funtsezkoada, baina, aldi berean, ez da ar-gazki on bat lortzeko bermea.Eta pentsatu gabe eta presaka
egindako argazki bat izan daite-
ke ona?
Gerta daiteke. Baina norbaitek ar-gazki on bat egiteak ez du erran
nahi, berez, argazkilari ona de-nik. Argazkilariak oinarri sendobat behar du. Argazkilariaren oi-narri horrek koherentzia behardu bere diskurtsoan; argi izan be-har du zer eta nola erran nahiduen, eta hori lortzeko behar di-tuen baliabideak badituela. Horida bidea, nire ustez; hori da ga-koa. Niretzat, hori da argazkigin-tza ona. Argazkilaria da egin nahiduen argazki hori pentsatu, gara-tu eta eraikitzen duena, eta, den-borarekin, unibertso propio batosatzen duena. Norbaitek erranzuen argazkilari batek etengabeerakutsi behar duela bere uniber-tsoa existitzen dela; ni ados nago.Unibertso horrek bereizten ditu
argazkilariak?
Bai. Finean, guk makina bat era-biltzen dugu, eta unibertso propiohorrek modua ematen digu egi-ten duguna nabarmentzeko. Jen-deak begiratu bat eman eta bere-hala jakin beharko luke argazkibat nirea, bertze horrena edo ha-rena den. Eta hori nekez lor daite-ke sakelakoarekin argazkiak egi-nez.Nolakoa da zure unibertsoa?
Begirada mantsoa da nirea, etaetengabeko gogoeta egiten du.Erran ohi dute nirea begirada pe-riferiko bat dela, gauzen perife-riari egiten diodalako so. Hiriariegiten dizkiot argazkiak, hirikogiroari batez ere. Baina ez dut er-digunea maite; periferia maitedut. Zizur Nagusitik Iruñera bide-an, landa eremuak eta hiriak bategiten duten espazio hori da nireberezko habitata.Habitat horretan, egunerokoa-
ren edertasuna bilatzen duzu?
Bai, ohikoa den horren edertasu-na. Hori da kontua. Niretzat, ar-gazkigintza eguneroko kontu batda; nire joan-etorri guztietan la-guntzen nau. Ez dut urrutira joanbeharrik edertasunaren bila. On-doan duguna izaten ohi da ederre-na; arazoa da ez diogula so egiten.Begirada urruti jartzen dugu. Bai-na atzera egin beharko genuke.Hurbileko horri behatu. Nik, egiaerran, ez dakit edertasuna zerden, baina badakit hurbil egonbehar duela. Paretek, adibidez,denboraren joana islatzen dute,eta hor edertasun handia dago,auzi estetikoa alde batera utzita.Finean, argazkilaritza arte eta do-kumentu da aldi berean. Maitedut.Kamerari eusten jarraitzeko
prest?
Aitak argazkilaritza maite zuen,eta etxean laborategia zuen. 6 urtenituenerako, aita laguntzen ari-tzen nintzen. Kamera altxatzekoindarra dudan bitartean, argaz-kiak egiten segituko dut.
«Landak eta hiriak bat egitenduten tokia da nire habitata»
Carlos Canovas b Argazkilaria
Vianako Printzea saria jasoko duen lehendabiziko argazkilaria izanen da Carlos Canovas. Hagitzkontent da, eta aukera profitatu du bere begirada «mantso eta periferikoa» aldarrikatzeko.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko uztailaren 31
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
Top Related