Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Arin-arin irakaslearen liburua oharrekin Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:
TESTUA Idoia Aranberri Joseba Santxo Ainhoa Basterretxea
IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández
EDIZIOA Ainhoa Basterretxea
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba SantxoMaite López-Sáez
Euskara Arin-arin3
Irakaslearen liburua oharrekin
LEH
EN
HEZ
KU
NTZ
A
Proiektuaren aurkezpena
Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.
Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.
Komunikazio-trebetasunak
Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:
– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.
– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.
– Idazteko gogoz. Idazmena.
Pentsamendu-abileziak
Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:
– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.
– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.
– Ezagutzak elkarrekin lotzea.
Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.
Adimen emozionala
Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:
– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.
– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.
– Emozioak adieraztea.
– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.
Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.
3
EGITEN JAKIN
zurekin
Sormena
Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:
– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.
– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.
Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.
Lan kooperatiboa
Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:
– Bikoteak.
– Taldetxoak.
– Ikastalde osoa.
Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.
Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.
Ikaskuntzaren autorregulazioa
Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.
Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.
Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.
4
Has gaitezen ........................................................... 9
1. unitatea. Lurraren biran .................................... 13
2. unitatea. Iturriko urak, pol-pol ......................... 29
3. unitatea. A zer ikuspegia! ................................. 43
4. unitatea. Neguaren atarian .............................. 59
Elkarlanean ............................................................ 72
ERANSKINA. Gehiago jakiteko
5. unitatea. Gu gara gu! ........................................ 75
6. unitatea. Jairik jai ............................................. 91
7. unitatea. On egin! .......................................... 105
8. unitatea. Loretik fruitua .................................. 121
Elkarlanean .......................................................... 134
ERANSKINA. Gehiago jakiteko
9. unitatea. Galtzak bete lan ............................... 137
10. unitatea. Animaliei begira ............................ 153
11. unitatea. Hiri ala herri? ................................ 167
12. unitatea. Aspaldiko garaiak .......................... 183
Elkarlanean .......................................................... 196
ERANSKINA. Gehiago jakiteko
5
Aurkibidea
Edukien mapa
6
Edukien mapa
UnitateakHitz egiteko gogoz
Irakurtzeko gogoz
Entzuteko gogozHizkuntzaren gurpilean (Gramatika)
Has gaitezen!9
Lehen eguna eskolan
Ilbetea putzura erori zen
1. Lurraren biran
13
Bidaia prestatzen Neguko egun batez
Gizonak eta ilargia(Azalpenak ematea)
Nor eta Nork kasuak, eta mugagabea
2. Iturriko urak, pol-pol
29
Txipli-txaplaka Sardina-latako sirena
Itsasoko ura(Usteak adieraztea)
Izena
3. A zer ikuspegia!
43
Bai maketa ederra! Mugarra eta Arranaitz
Azken orduko albistea (Gertakariak kontatzea)
Erakusleak eta zenbatzaileak
4. Negu-aurre
59
A zer eguraldia! Ikazkinaren mundu magikoa
Nolako negua, halako arropa(Arrazoiak ematea)
Izenondoa
5. Gu gara gu!
75
Kirola jolas Belar-ilearen ipuina
Elkarrizketa(Dakiguna azaltzea)
Aditza
6. Jairik jai91
Auzoko jaiak Joselontxo Bildurbako
Bozketa(Iritziak ematea)
Aditzaren aldia eta aspektua
7. On egin!
105
Erosketak egiten Laminak eta emagina
Artisau-ogia egiten(Jarraibideak ematea)
Baldintza eta aginduak
8. Loretik fruitua121
Zuhaitzaren eguna Ipurtargi txikia Loradendan(Gustuak azaltzea)
Adberbioak
9. Galtzak bete lan
137
Suhiltzaileak Nire aitaren lanbidea
Udan, boluntario (Gertakariak lehenaldian azaltzea)
Ezezko esaldiak
10. Animaliei begira
153
Baserri-eskolan Animalien mozorroak
Ku txoria (Animaliak deskribatzea)
Deklinabidea: Nori, NoreN, NorekiN, NoreNtzat
11. Hiri ala herri?
167
Liburutegira Maria eta okin zekena
Hiriko zaratak(Objektuak deskribatzea)
Deklinabidea: Nora, NoreNgaNa…
12. Aspaldiko garaiak
183
Iruña-Veleia bisitatzen
Udalekuetan Nork asmatu zituen oporrak?(Orientabideak ematea)
Deklinabidea: zerez, zertaz, Nortaz
7
Idazteko gogoz (Ortografia)
Egiten jakin(Idazmena)
Hitzen iturrian(Lexikoa)
Irakurtzen jarraitzeko gogoz
Beste testu batzuk Literatura-testuak
Silaba Oharrak Hitzen osaera Entziklopediako informazioa: Lurra
Planetak sortzen
S, X, Z Tokien deskribapena
Hitz motak Ilargia itsasoan
TS, TX, TZ Gutuna Hitz eratorriak Arauak: Ongi etorri Aralarko natura-parkera
Filomeno trenean
Puntua, bi puntuak eta koma
Zorion-txartelak Egile-atzizkiak Olentzero eta Bizarzuri
A itsatsia Pertsonen deskribapena
Toki-atzizkiak Jarraibideak: Belar-burua
Ikusi nuenean
H letra Biografia Esapideak Ja-jai!
Ba- partikula Objektuen deskribapena
Sinonimoak Gomendioak: Dieta egokia izateko aholkuak
Erroskilla nola asmatu zen
S, X, Z, TS, TX, TZ Fitxa Antonimoak Urteko hilak
R eta RR Egoeren deskribapena
Hitz elkartuak Artikulua: A zer pagotxa!
Tiriki, tauki, tauki
Zenbakiak nola idatzi
Elkarrizketa Onomatopeiak Euliak
Orduak nola idatzi
Albistea Esaera zaharrak Albistea: Auzokorik gabe bizitzea
Xelebrelandian
Data nola idatzi Mezu elektronikoa
Hitzen familia Munduaren mintzoa
Liburuan erabili diren ikurrak
Koloretako kapelak
Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin beharko dituzula.
Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.
Jarduera egin aurretik, entzungaia aditu behar duzula adierazten du ikur honek.
Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.
Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.
Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.
PENTSAMENDUA
SORMENA
EMOZIOAK
Eman konponbidea
Munduaren bola hartuta, jakingo al zenuke zure herria bertan kokatzen?
Ezagutzen al duzu Lurreko beste tokirik? Aukeratu bat eta esan hari buruz dakizuna?
Lurrari bira egin beharko bazenio, zer garraiobide erabiliko zenituzke? Aipatu bat baino gehiago.
1 Lurraren biran
EGITEN JAKIN
Oharra idatziko dut.
13
Eman konponbidEa
• Hartu denbora ikasgelan argazkia ongi aztertzeko eta esan ikasleei bertako neska-mutilak egiten ari direnari erreparatzeko. Eskatu argazkian ageri dena deskribatzeko eta haurrek darabiltzaten material edo tresnen izenak aipatzeko.
• Horretarako modurik izanez gero, proposatu ikasleren bati Euskal Herria munduaren bolan kokatzea.
• Munduko beste tokiak aipatu ez ezik, eta aurrekoan bezala modua izanez gero, proposatu ikasleei beste herrialde horiek ere munduaren bolan kokatzea.
• Garraiobideak aipatzeaz gain, galdetu ikasleei nondik nora joateko diren egokiak eta esan adibideak emateko, herrialdeen eta tokien izenak aipatuz.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Euska Herriko tokiak.
Erantzunak
Pentsamendua. E. L.
E. E.: Ekipajea prestatzen ari dira.
E. E: Mendira doaz. Mendiko arropak sartzen ari dira ekipajean.
E. E.: Zira, beroki polarra, linterna, argazki-kamera…
E. E: Autoz, autobusez, trenez….
1 Gezurra. / Gezurra. / Egia. / Egia.
2 • Autobusa Lesakatik abiatuko da. • Autobusa Iruñera doa. • Irailaren 22an abiatuko da goizeko hamar
eta erdietan.
• Txartelak 10 euro eta 20 zentimo balio du.
3 Hurrengoak markatu behar dira: Autobus-konpainiaren izena eta jarlekua.
Hitz egiteko gogoz
Orain, erantzun
Zertan ari dira irudiko pertsonaiak?
Nora ote doaz? Nola dakizu?
Zer eramango zenuke zuk leku horretara bidaiatzeko?
Nola joango ote dira hara?
Zer ikusten dut?
Zer pentsatzen dut?
Zer galdetzen diot neure buruari?
PENTSAMENDUA
HIZTEGITXOA
ekipaje prismatiko zira
hotel aterpetxe ibilaldi
14
Ikasgelarako materialakHorma-irudia.
IRADOKIZUNAKIrudia lantzeko, hasi orokorretik eta ondoren erreparatu xehetasunei: eszena deskribatu eta gero aztertu xehetasunak.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Hiztegia.
4 E. L.
5 • E. L.
• E. E.: Adibidez, publizitate-kanpaina bat egin, jendea animatzeko; egunkarian iritzi-gutuna idatzi; jendearekin zuzenean hitz egin…
11 Entzun elkarrizketa, eta adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.
• Familiakoak Donostiara joango dira asteburua pasatzera.
• Astebururako eguraldi txarra iragarri dute.
• Prismatikoak eta botikina hartzea ahaztu zaie.
• Asteburuan, aterpetxe batean egingo dute lo.
2 Irakurri alboko autobus-txartela eta erantzun.
• Nondik abiatuko da autobusa?
• Nora doa?
• Zer egunetarako eta zer ordutarako da txartela?
• Zenbat balio du?
3 Esan zer informazio ageri den txartelean.
Eroslearen izena.
Autobus-konpainiaren izena.
Jarlekua.
Bidaiari-kopurua.
4 Egin idazlan labur bat zure oporraldiari buruz.
• Non izan zara oporretan?
• Norekin izan zara?
• Nola joan zarete bertara?
• Zer egin duzue han?
5 BALIOAK. Eztabaidatu ikasgelan.
• Bidaiatzean zer da hobe, bakoitzak bere autoa hartzea ala denak autobus bakarrean joatea?
• Zer egin daiteke jendea autobusean joateko konbentzitzeko?
H E R R I B U SAbiApuntuA: Lesaka
norAkoA: Iruñea
orduA: 10:30
dAtA: 2019/09/22
Bus zk.: 1 Jarlekua: 8A
Prezioa (BEZ barne): 10,20 €
15
IRADOKIZUNAKOraindik ikasturte hasieran gaudenez, eta parte hartzea bultzatzeko asmoz, eman aukera ikasle guztiei beren idazlantxoak ikaskideen aurrean irakurtzeko.
1 CDa2. pista
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Ulermen-ariketa.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Txartela osatu.
Irakurtzeko gogoz
Neguko egun batezIzar bat erori da zerutik lurrera. Bart izan da eta inork ez
du ikusi. Isil-isilik erori da, eta euri tanten antzera pausatu da zelaian.
Zelaia berde dago, baina zelaia inguratzen duten zuhaitzek ez dute kolorerik, hosto guztiak galdu dituzte-eta. Zelai berde eta zuhaitz biluzien ondoan etxe bat dago. Kea dario etxearen tximiniari, larunbat guztietan bezala.
Larunbat goiza da, eta neska bat irten da etxetik kanpora. Basora abiatu da osteratxo bat egitera, zelai berde eta zuhaitz biluzien artean. Bidean doala, zer ikusiko eta, hara! zerbait distiratsua. Zenbat eta hurrago, orduan eta distiratsuago bihurtu da gauza ezezaguna.
–Azkenean! Uste nuen ez zela inor bizi paraje hauetan.–Nor zara zu? –galdetu dio neskak gauza argitsuari
guztiz harriturik. –Paraje hauetan ez al duzue inoiz begiratzen zerurantz?
Ez al duzu ikusten izarra naizela? –Bai, euria egin behar duen ikusteko begiratzen dugu
zerura, adibidez. Baina izarrak gauez ateratzen dira, eta gauetan lo egiten dut nik –erantzun dio neskak.
16
1 CDa3. pista
MedialiburuaIpuina: Neguko egun batez.
1–Izarrak bizi diren tokia ezagutzen ez baduzu, nola
itzuliko naiz ni etxera? –galdetu dio izarrak kezkaturik.Izarra lurretik batu eta etxera eramatea pentsatu du
neskak, aitak eta amak arazoa konpontzen eta izarra zerura bueltatzen lagunduko diotelakoan.
Sartu orduko, izarraren argitasunak gela guztiak bete ditu eta gurasoek bertan behera utzi dituzte larunbateroko zereginak. Denak izarrari nola lagundu pentsatzen hasi dira.
–Etxetik kanpo egoteko argi gutxi daukat. Hamabi ordu besterik ez –esan die izarrak.
–Eta zer gertatuko zaizu denbora hori igarotzean?–Bada, itzali egingo naizela.Lanari ekin diote berehala. Aitak liburuak aztertu ditu,
horrelako kasuren baten bila, eta ama matematika-eragiketa zailak egiten hasi da, izarrak egin beharko duen bidea kalkulatzeko asmoz. Neska urduri dago, izarra apurka-apurka distira galtzen hasi dela ikusi du-eta.
Denborak aurrera egin ahala, izarra gero eta ahulago, gero eta itzaliago dago. Laster ilunduko du, eta ez dute konponbiderik aurkitu oraindik.
–Irudimena erabili beharko dugu –esan du aitak.Neskak eskuetan hartu du izarra eta leihoa ireki du.–Begiratu gorantz –esan du amak.–Eta begiak itxi –jarraitu dio aitak.Seiak jo dituzte egongelako erlojuan.Begiak ireki dituzte neskak eta haren gurasoek.
Neskaren eskuak hutsik daude. Iluntasunean, izar argitsu bat ageri da, dir-dir, alderik alde, zerua zeharkatzen.
Yolanda arrieta
Izar bat erori da zerutik lurrera (moldatua)
bart: atzo gauean.
pausatu: gelditu, geratu.
hurrago: hurbilago.
paraje: alderdi, inguru.
dir-dir: distira eginez.
Azaldu. Neskaren tokian bazeunde, zer egingo zenuke zuk izarrari laguntzeko?
PENTSAMENDUA
17
IRADOKIZUNAKZiurtatu giroa lasaia eta atsegina dela, ikasle guztiek parte hartzeko beldurra gal dezaten.
IRADOKIZUNAKIpuina irakurri baino lehen, irakurri izenburua eta aztertu irudiak. Horiek oinarri gisa harturik, saiatu ipuina zeri buruzkoa den igartzen.
Pentsamendua. E. L.
MedialiburuaIdazlea ezagutzeko.
1 Azaldu. Zer gertatu zitzaien ipuineko pertsonaiei?
2 Erantzun galderei koadernoan.
• Noiz erori da izarra zerutik, atzo gauean edo goizean goiz? Nora erori da?
• Nork aurkitu du bertan? Non bizi da izarra aurkitu duena?
• Asteko zein egunetan gertatu da ipuinean kontatzen zaiguna?
3 Azaldu esaldi hauek egia ala gezurra diren. Zuzendu gezurrak.
• Neska berehala konturatu da lurrean dagoena izarra dela.
• Izarra hartu eta etxera eraman du.
• Izarra itzali egingo da, izarrak bizi diren tokira itzultzen ez bada.
• Guztion artean, berehala topatu dute izarrari laguntzeko modua.
4 Idatzi labur-labur. Nola amaitu da ipuina?
5 Idatzi kontrako esanahia duten hitzak.
• Non dago hur ez dagoena?
• Nolakoa da argia ez dena?
6 Adierazi. Zer esan nahi du beltzez dagoen esapideak?
Gurasoek lanean jarraitu dute. Gurasoek lan egiteari utzi diote.
7 Pentsatu izarra zarela eta zure etxera itzuli zarela. Kontatu beste izarrei zure abentura. Azaldu ikasgelan.
Irakurtzeko gogoz
Gurasoek bertan behera utzi dituzte larunbateroko zereginak.
izarrari neskari gurasoei
18
Erantzunak
1 Izarra zerutik lurrera erori zen eta ezin zuen zerura bueltatu. Neskak izarra aurkitu zuen eta etxera eraman zuen, laguntzeko asmoz. Gurasoek ere izarraren arazoa konpontzen lagundu zioten neskari.
2 • Izarra atzo gauean erori da zerutik. • Lurrera erori da izarra.
• Neska batek aurkitu du izarra. Neska izarra erori den lekutik gertu bizi da.
• Ipuinean kontatzen zaiguna larunba-tean gertatu da.
3 Gezurra (ez zekien zer zen). / Egia / Egia. / Gezurra (kostatu egin zaie).
4 Azkenean, irudimena erabili dute. Neskak izarra hartu du eta leihoan jarri dira denak. Gorantz begiratu eta begiak itxi dituzte, eta izarra zerura igo da
5 Hur ez dagoena gertu dago / Argia ez dena iluna da
6 Gurasoek lan egiteari utzi diote.
7 E. L.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Ulermen-ariketa.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Kontrako esanahia duten hitzak.
Entzuteko gogoz
1 Entzun elkarrizketa, eta adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.
• Neskatoari ilargi beteak gazta itxura duela iruditzen zaio.
• Aitonak ilargiari buruzko ipuina kontatu dio.
• Ipuineko gizonek gazta handi bat ikusi zuten errekan.
• Gazta hura hartzeko, eskailera bat erabili zuten.
• Azkenean, hiru gizonek errekako gazta hartu zuten eta den-dena jan zuten.
2 Adierazi. Zeinek du inozo hitzaren esanahi bera?
a) errugabe b) kokolo c) burutsu
3 Ordenatu irudiak eta azaldu zure hitzez. Zer gertatu zen ipuinean?
4 Eman azalpenak ikaskideei, eta kontatu gertaerak ordenan.
• Zein da zure ipuinik gogokoena? Nork kontatu zizun edo non irakurri zenuen?
• Kontatu ipuin hori ikaskideei.
• Nolako ipuinak, istorioak edo filmak gustatzen zaizkizu zuri gehien? Zergatik gustatzen zaizkizu hainbeste?
1
A B C
19
Erantzunak
1 Gezurra. / Egia. / Gezurra. / Gezurra. / Gezurra.
2 Kokolo.
3 3, 2, 1.
Gau batean, lan egin ostean, etxerantz zihoazen hiru gizon. Zubia zeharkatzean,
ilargiaren isla ikusi zuten uretan eta gazta handi bat zela iruditu zitzaien. Gazta hartzeko asmoz, kate bat osatu zuten batak besteari eskua emanda, zubitik zintzilik. Baina, hala ere, ez ziren beheraino heltzen eta, zubitik helduta zegoenak eskua askatu behar zuela bururatu zitzaien. Egin eta… Uretara erori ziren guztiak!.
4 E. L.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Ulermen-ariketa.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Gertakarien ordena.
1 CDa4. pista
NAHIA
Lenguaje y lenguasHizkuntzaren gurpilean
Kepa, aspaldiko! Zer moduz?! A zer zortea!
Leire lehen dago.
Begira, Mikel, hemen dago Nahia, Iratiren ondoan. Esan "kaixo!"
Aupa, Mikel! Aupa, Idoia!
1 Begiratu irudiari eta erantzun.
• Nor dago ilaran lehen tokian? • Nor dago Nahiaren atzean?
• Nor daude ilaran azken tokian? • Nor dago ilaran Iratiren atzean?
• Nor dago ilaran Koldoren atzean?
2 Osatu esaldiak, goiko irudiari begira harturik.
• Lehen tokia hartu du.
• Leireren atzean jarri da.
• hirugarren tokia hartu du.
• Laugarren dago.
• bosgarren tokia hartu du ilaran.
• azken tokian daude.
Jende asko dago!
NORK KASUA
• NORK kasuan dauden hitzek -k hartzen dute hitz-bukaeran. Adibidez:
Zein umek du bizkar-zorroa? (mugagabea)
Umeak eskua eman dio amari. (mugatu singularra)
Umeek ilaran jarraitzen dute. (mugatu plurala)
20
Erantzunak
1 Lehen tokian Leire dago. Azken tokian Mikel eta Idoia daude. Koldoren atzean Kepa dago. Nahiaren atzean Irati dago. Iratiren atzean Idoia dago.
2 • Lehen tokia Leirek hartu du. • Koldo Leireren atzean jarri da. • Kepak hirugarren tokia hartu du. • Laugarren Nahia dago.
• Iratik bosgarren tokia hartu du ilaran. • Mikel eta Idoia azken tokian daude.
3 • Idoiak haurra izango du laster. Idoia haurdun dago. • Mikelek txanoa du. Mikel txanoduna da. • Koldok bibotea du. Koldo biboteduna da. • Nahiak betaurrekoak ditu. Nahia betaurrekoduna
da. • Iratik gona du. Irati gonaduna da.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Asmatu bakoitzaren izena.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Nor eta Nork.
3 Osatu esaldiak koadernoan, adibidean bezala.
Koldok bizarra du. Koldo bizarduna da.
• haurra izango du laster. haurdun dago.
• txanoa du. txanoduna da.
• bibotea du. da.
• betaurrekoak ditu. da.
• gona du. da
4 Bukatu esaldiak nahi duzun eran.
• Txoriek • Guk • Gaizka
• Txoria • Gu • Gaizkak
5 Aukeratu hitz egokiak esaldia zuzen osatzeko, eta kopiatu koadernoan.
• Zenbat etorriko dira zinemara?
a) neska-mutilak b) neska-mutila c) neska-mutil
• askok uste du filma ikaragarri ona dela.
a) Jendea b) Jende c) Jendeak
• Gure herriko hainbat ez du autorik.
a) biztanlek b) biztanleek c) biztanleak
6 Kopiatu galderak koadernoan, eta idatzi erantzunak, adibidean bezala.
• Nor joan da mendira? (Hainbat mendizale)
Hainbat mendizale joan da mendira.
• Nork esan du gezurra? (Zenbait ume)
• Zenbat txanpon dituzu? (Txanpon mordoa)
• Nork ez daki ondo pasatzen? (Hainbat guraso)
1Nork kasua eta mugagabea
MUGAGABEA
• Mugagabea erabiltzen dugu izendatzen duguna zehatza edo ezaguna ez denean. Adibidez:
Jende asko etorri da. Zenbait jendek filma ikusiko du.
21
4 E. E.: Txoriek habiak egiten dituzte. / Txoria aske bizi da. / Guk lagun asko ditugu. / Gu ikasle onak gara. / Gaizka Bilbon bizi da. / Gaizkak etxe handia du.
Ziurtatu Nor edo Nork subjaktuaren eta aditzaren artean komunztadura dagoela.
5 • Zenbat neska-mutil etorriko dira zinemara? • Jende askok uste du filma ikaragarri ona dela. • Gure herriko hainbat biztanlek ez du autorik.
6 • Zenbait umek esan du/dute gezurra. • Txanpon mordoa dut/ditut. • Hainbat gurasok ez daki/dakite ondo pasatzen.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Nork kasua.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Mugatua eta mugagabea.
IRADOKIZUNAKNor eta Nork kasuak bereizteko, markatu ongi hitz bukaerako -k eta erreparatu aditzei.
Idazteko gogoz
1 Irakurri elkarrizketa, eta sailkatu nabarmendutako hitzak.
Ilargiko neska
–On-gi e-to-rri I-lar-gi-ra, lur-ta-rra!–Hara! Ez nuen uste Ilargian inor bizi zenik!–Se-le-ne dut i-ze-na. Zu nor za-ra?–Eta hitz egiten ere badaki, gainera!–Ja-ki-na. –Zergatik hitz egiten duzu silabaka?–I-lar-gi-an de-nok hitz e-gi-ten du-gu ho-rre-la.–Tira! Orduan… Kai-xo, Se-le-ne, Ho-dei naiz!
Silaba bakarra dutenak: Bi silaba dituztenak:
Hiru silaba dituztenak: Lau silaba dituztenak:
2 Kopiatu testua koadernoan, eta banatu lerro-amaierako hitzak silabatan.
Ilargian bizi
Ilargian bizitzea dibertigarria dela pentsatzen du jende a- skok, baina ez da egia. Ezta hurrik eman ere! Ilargian har- riak eta zuloak besterik ez dago. Flotatzen em- aten dut egun osoa, eta hasieran bitxia bazen ere, aspe- rtu egin naiz dagoeneko. Lurrera itzultzeko irrikan nago!
3 Kopiatu koadernoan, eta osatu hitz gurutzatuak silabaka.
1. Gure planeta.
2. Gauez zeruan dizdizka egoten den urruneko argi txiki bakoitza.
3. Gure planetaren satelite argitsua.
4. Gora begiratuz gero ikusten dugun espazio zati urdina. Hodeiak ere bertan egoten dira.
5. Gure planetako animaliarik adimentsuenak.
1
3
2 5
4
Silaba
22
Erantzunak1 • Silaba bakarra dutenak: dut, zu, nor, hitz, naiz.
• Bi silaba dituztenak: ongi, zara, denek, dugu, kaixo, Hodei.
• Hiru silaba dituztenak: etorri, lurtarra, Selene, izena, jakina, egiten, horrela.
• Lau silaba dituztenak: ilargira, ilargian
2 Ilargian bizitzea dibertigarria dela pentsatzen du jende as-kok, baina ez da egia. Ezta hurrik eman ere! Ilargian ha-rriak / harri-ak eta zuloak besterik ez daude. Flotatzen e-maten / ema-ten dut egun osoa, eta hasieran bitxia bazen ere, as-pertu / asper-tu egin naiz honezkero. Lurrera itzultzeko irrikan nago.
3 1.- LU-RRA / 2.- I-ZA-RRA / 3.- I-LAR-GI-A / 4.- ZE-RU-A / 5.- GI-ZA-KI-AK
IRADOKIZUNAKErabili 2. ariketako testua hitzak silabaka irakurtzeko edota idatziz zatitzeko.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Hitz euria.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Zenbat silaba?
1 Irakurri oharrak, eta erantzun koadernoan.
• Norentzat da ohar bakoitza?
• Nork idatzi ditu oharrak? Zertarako idatzi ditu?
2 Ordenatu atalak, eta idatzi oharra osorik koadernoan.
3 Aukeratu bi egoera hauetako bat, eta idatzi oharra koadernoan.
• Parkera joan zara lagunekin eta dirua hartu duzu itsulapikotik, litxarreriak erosteko. Esan zer ordutan etorriko zaren.
• Jostailu bat topatu duzu eskolako patioan. Ez du izenik, eta ohar bat jarri duzu bulegoko atean, horren berri emateko.
OharrakEGITEN JAKIN 1
Leire:
Mila esker zure osaba-izeben baserrira gonbidatzeagatik. Primeran pasatu nuen! Hurrengoa nire etxean tokatzen da. Saioa
Karmele eta Unai:
Ama eta biok erosketak egitera
joan gara. Laster itzuliko gara.
Prestatu gosaria eta gosaldu.
Gero, bete ontzi-garbilagilua
eta egin zeuon oheak.
Txintxo portatu!
Aitatxo
Ontziak ez ditugu mahaitik batu, ahaztu egin zaigulako.
Oheak egin gabe daude, Pinttorekin kalera joan garelako.
Irakurri dugu zuen oharra eta gosaldu egin dugu.
Unai eta Karmele
Kilo bana muxu.
NORI: Idatzi goiko aldean oharra nori zuzenduta dagoen.
ZER: Azaldu labur-labur baina oso argi zer nahi duzun.
NORK: Sinatu zure oharra.
Aita eta ama:1
Oharrak zerbait gogorarazteko edo adierazteko testu laburrak dira.
23
Erantzunak1 • 1. oharra Leirerentzat da. 2. oharra, berriz,
Karmelerentzat eta Unairentzat • 1. oharra Saioak idatzi du, Leireri gonbita
eskertzeko. 2. oharra aitak idatzi du, Karmelek eta Unaik gosaldu ete etxeko lan batzuk egiteko.
2 1.- Aita eta ama: 2. Irakurri dugu zuen oharra eta gosaldu egin dugu.
3. Ontziak ez ditugu mahaitik batu, ahaztu egin zaigulako.
4. Oheak egin gabe daude, Pinttorekin kalera joan garelako.
5. Kilo bana muxu. 6. Unai eta Karmele.
3 E. L.
IRADOKIZUNAKGaldetu ikasleei oharrik idatzi duten eta galdetu zertarako.
IRADOKIZUNAKIrakurri bunbuiloko informazioa eta mintzatu oharrei buruz.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Norentzat da oharra?
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Oharra osatzea.
1 Sailkatu koadernoan beheko hitzak zerrenda banatan.
2 Kopiatu eta lotu elkarrekin zerikusia duten hitzak.
oilo • • haitzulo
hatz • • astakirten
zulo • • oilategi
kirten • • behatz
3 Esan goiko zein hitz dagokion definizio bakoitzari.
• Tresna batzuek eskuaz heltzeko duten atala:
• Zerbait alderik alde zeharkatzen duen irekigunea:
• Eskuen bukaeran ditugun atal mehe eta luzeetariko bakoitza:
• Oinen bukaeran ditugun hatzetako bakoitza:
• Oilarraren emea, arrautzak erruten dituena:
• Koba, haitz bateko zuloa:
• Harremanetan zakarra den pertsona:
• Oiloak gordetzen diren tokia:
4 Eman hitz gehiago kasu bakoitzean.
• zabor zaborrontzia, telezaborra…
• gela
• esku
• buru
Hitzen iturrian
argi ilun ipurtargi betilun argimutil ilunpe argizari ilunabar
Hitzen osaera
HITZEN OSAERA
• Hitz batzuek atal bakarra dute, hau da, bakunak dira. Adibidez:
argi, ilun…
• Beste hitz batzuek beste atal bat edo hitz bat dute itsatsirik. Adibidez:
ipurdi + argi = ipurtargi. begi + ilun = betilun.
argiilun
24
Erantzunak1 Argi, argimutil, argizari, ipurtargi.
Ilun, betilun, ilunpe, ilunabar.
2 Oilo - oilategi / hatz - behatz / zulo - haitzulo / kirten - astakirten.
3 Kirten / Zulo / Hatz / Behatz / Oilo / Haitzulo / Astakirten / Oilategi
4 E. E.: Adibidez: • zabor-biltzaile, zabor-jan, zabor-poltsa… • ikasgela, logela, egongela, bainugela, aldagela,
jangela, gelakide… • eskudel, eskularru, eskuratu, eskubaloi, esku-
pilota, eskuluze…
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Hitzen definizioa.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Hitzen osaera.
IRADOKIZUNAKZiurtatu ikasleek hitzen esanahia ezagutzen dutela.
1Irakurtzen jarraitzeko gogoz
1 Zein da olerkiko planeta?
2 Erantzun galderei.
• Olerkiak dioenez, nork sortu zuen planeta?
• Aipatu banan-banan. Zer erabaki zuen bakoitzak?
3 Aukeratu egia direnak.
Olerkiko planeta izozturik dago.
Planetak oihanak, mendiak eta itsasoak ditu.
Bertan ez da inor bizi.
Airea garbia da, baita arina ere.
Azaldu zure hitzez eta labur-labur. Nolakoa da olerkian aipatzen den planeta?
Planetak sortzen
Planetak sortzean, eguzkiak zioen: “Hautatuko dut planeta bat fina, nigandik aski urrun ez dadin erre, nigandik aski hurbil ez dadin horma.
Hautatuko dut planeta bat fina, oihanez, itsasoz, mendiz egina”.
Haizeak gehitu zuen: “Jendeak han beharko du bizi, sortu, handitu, hazi. Aireak beharko du garbi eta arina”.
Orduan, ostadarra jaiki zen, kolorea hautatuz, kolore eztia, ez mina, bestela ezina: “Planeta urdina!”.
luixa Giltzu (moldatua)
Binaka, pentsatu eta eztabaidatu. Gero, azaldu ikaskideei.
Zer hobetuko zenukete gure planetan? Nola?PENTSAMENDUA
horma(tu): izoztu.
25
Erantzunak1 Lurra da.
2 • Eguzkiak, haizeak eta ostadarrak sortu zuten. • Eguzkiak beragandik izango zuen distantzia eta mendiak,
itsasoak eta abar izango zituela. Haizeak, berriz, bertan jendea biziko zela eta airea garbia izango zela. Ostadarrak kolorea aukeratu zuen.
3 Egiak dira: Planetak oihanak, mendiak eta itsasoak ditu. Airea garbia da, baita arina ere. Ikasleek olerkiak dioena oinarritzat hartu eta Lurra nolakoa dena
bere hitzez esan behar dute.
Pentsamendua. E. L.
MedialiburuaOlerkia: Planetak sortzen
IRADOKIZUNAKAdi olerkien entonazioari eta erritmoari. Azaldu olerkia nola irkaurri.
Lenguaje y lenguasIrakurtzen jarraitzeko gogoz
Lurra eguzki-sistemako hirugarren planeta da, eta izaki biziak dituen planeta ezagun bakarra.
Eguzki-sistemako planeta guztiek bezala, Eguzkiaren inguruan bira egiten du, eta bira horietako bakoitzak 365 egun eta 6 ordu irauten du (urtea edo eguzki-urtea deitzen diogu denbora horri). Bestalde, Lurrak bere ardatzaren inguruan ere egiten du bira (errotazioa deitzen zaio) eta, gutxi gorabehera, 24 ordu behar ditu bira osoa egiteko (eguna deitzen diogu denbora-tarte horri).
Lurrak satelite natural bat du: Ilargia.
Zientzialari batzuen arabera, badirudi Lurra duela 4.500 milioi urte eratu zela. Haren lurrazalaren % 71 inguru ur gazizko itsasoz estalita dago; gainontzeko zatia kontinenteek eta uharteek osatzen dute.
Lurrak esfera baten forma du, baina ez da esfera perfektua; izan
ere, bi poloetan apur bat zanpatuta bezala dago. Bestalde, Lurraren ardatza apur bat okertuta dago.
Pentsatu eta eztabaidatu zeure ikaskide batekin.
Zeri buruzko informazioa ageri da testuan?
Zertarako bilatuko zenukete horrelako informazioa? Eman adibideak.
Informazioa modu argi eta errazean azalduta dagoela iruditzen zaizue? Zergatik?
PENTSAMENDUA
26
Erantzunak
Pentsamendua. E. E.
Lur planetari buruzkoa.
Adibidez, eskolarako lan bat egiteko, jakin-mina asetzeko, ikasteko…
Bai, datu zehatzak modu argian ematen ditu, paragrafoka antolaturik eta ongi ulertzen diren hitzak erabiltzen ditu.
1 Webgune batena.
2 • Lurraren satelitea zein den. 3 • Lurra non dagoen kokatuta. 1 • Urtea eta eguna zer diren. 2 • Lurrak nolako itxura duen. 5 • Lurra noiz sortu zen. 4
3 b) haurrei. Era errazean eta adituek soilik ulertzeko moduko hitz teknikorik gabe azalduta dagoelako.
MedialiburuaAzalpena:Informazioa.
2 Jarri zenbakiak testuko paragrafoei, eta idatzi zeinetan ageri diren informazio hauek.
• Lurraren satelitea zein den.
• Lurra non dagoen kokatuta.
• Urtea eta eguna zer diren.
• Lurrak nolako itxura duen.
• Lurra noiz sortu zen.
3 Zure ustez, nori zuzenduta dago testua? Zergatik uste duzu hori?
a) Pertsona jakintsuei. b) Haurrei. c) Astronautei.
4 ERABILI IKT. Bilatu informazioa eta azaldu zure hitzez hurrengoak zer diren.
5 Testua irakurrita, lehen ez zenekien zerbait ikasi al duzu Lurrari buruz?
• Azaldu ikaskideei zure hitzez ikasi duzuna.
6 Zerbait gehiago jakin nahi zenuke Lurrari buruz? Zer? Non bilatuko zenuke informazioa?
1
1 Nora jo behar duzu aurreko testua bilatzeko?
• Eskola-liburuetara. • Webgune batera. • Aldizkarietara.
TESTU MOTA DELA-ETA
Kontinenteak Poloak
27
4 E. L.
5 E. L.
6 E. L.
MedialiburuaJarduera interaktiboa:Informazio-iturriak.
1 Entzun elkarrizketa eta erantzun.
• Zer egiten du neskatoak lo egin ezin duenean?
• Zer egin du nebatxoa lokartzeko?
• Azkenean, nor lokartu da?
2 Aukeratu hitz zuzena eta berridatzi esaldiak.
• Landarea/Landareak ura behar du.
• Zure gona/gonak marraduna da.
• Hainbat lagun/lagunak etorri dira jaialdira.
• Maisua/Maisuak esan du berehala joateko.
3 Zuzendu hitzen zatiketan egindako akatsak.
• es-nat-zen • mo-torr-a • kak-a-o-a • tre-nbi-dea • ot-so-a
4 Sailkatu hitz hauek koadernoan: atal bakarra dutenak eta beste atalen bat dutenak.
HONAINOKO BERRIKUSKETA
5 Idatzi hiru pretsona-izen eta beste horrenbeste herri-izen.
IKASITAKOA. Erantzun koadernoan.
Zer-nolako testuak irakurri ditut? Ongi ulertu ditut?
Zer izan da zailena? Eta errazena?
Zure ustez, zertan hobetu ahal duzu?
Jarri nota unitatean zehar egindako zeure lanari.
AURRERA NOA! 1
asto ikuspegi ume begi umezain astakirten
28
Erantzunak
1 Arkumeak zenbatzen ditu / Ikastolan ikasitako sehaska-kanta bat abestu dio. / Haurtxoa eta gurasoak lokartu dira.
2 • Landareak ura behar du. • Zure gona marraduna da. • Hainbat lagun etorri dira jaialdira.
• Maisuak esan du berehala joateko.
3 es-na-tzen / mo-to-rra / ka-ka-o-a / tren-bi-de-a/ o-tso-a.
4 Atal bakarra: asto, ume, begi. Atal bat baino gehiago: ikuspegi, umezain, astakirten.
5 E.E.: sukar, suhiltzaile, sutondo, sukalde… / usnatu, ustiatu, ustel, uste….
IkasItakoa
Ipuina, olerkia, entziklopediako definizioa. E. L. E. L.
MedialiburuaEntzungaia.
1 CDa5. pista
Top Related