8.Ekarpena:
Jonek erabilitako iturriak igeri egiten ikasteko:
[www.todonatacion.com]. Oso ondo igeri egiten dakien jendea begiratu. Igerilekuko neska baten aholkuak jaso. Interneten, ikastaroen inguruko informazio guztia lortu zuen. Telefonoz polikiroldegira deitu plazak dauden jakiteko. Ikastaro bat egin. Interneteko bideoak ikusi. Igeriketaren inguruko liburuxka bat lortu.
Miren gitarra ikasteko erabilitako iturriak:
Youtuben, “clases de guitarra, Rock & Roll para Muñones”. Ameriketako lagun batek lehen akordeak erakutsi. Musika talde askoren kontzertu akustikoen bideoak ikusi. Lagun baten gitarra liburua erabili. Arianeren “guitar-hero”-an jolastu. “Ultimate-guitar.com”-en abestien akordeak begiratu, akorde gehiago ikasi. Aneri laguntza eskatu. www.jumpsaltamontes.com. www.soloparaninos.com. http://www.diariovasco.com/prensa/20070615/altodeba/musika-eskola-canta-
opera_20070615.html www.regalooriginal.com www.myspace.com/thefilms www.ultimate-guitar.com
Kaixo Miren naiz, 18 urte ditut eta uda honetan gitarra ikasten hasi naiz. Lehenago Txeloa
jotzen ibili nintzen, 7 urtez, baina ez neukan gustuko. Hala ere, nire helburua lortu nuen,
aldizkarian ateratzea [http://www.diariovasco.com/prensa/20070615/altodeba/musika-
eskola-canta-opera_20070615.html]. Nire gustuko taldeen kontzertu akustikoak
ikusterakoan gitarra jotzeko grina sortu zitzaidan. Ordutik berarekin egiten dut amets.
Halakoa da nire obsesioa, ama larritzen hasia dela, ez dio bere buruari barkatu gitarra
oparitu izana.
Arratsaldero etxera iritsi bezain pronto, gelan sartu eta youtubeko bideoak imitatzen
saiatzen naiz. Bakarrik banago, ohe gainean jarri eta kontzertu batean egongo banintz
bezala sentitzen naiz. Behin baina gehiagotan hautsi dut ohea, hori dela eta, amak ohe
elastiko bat erosi zidan internetez [www.jumpsaltamontes.com].
Uda honetan, Ameriketako lagun bat, Katelyn, etorri zen. Honek bazekien gitarra primeran
jotzen, beraz, akorde gehiago berari esker ikasi nituen. Berarekin parkera joaten nintzen,
eta berak gitarra jo eta abesten zuen bitartean, ni begira gelditzen nintzen txunditurik.
Orduan abesteko grina ere sartu zitzaidan, eta webgune batean, bergarako musika eskolan
koro bat zegoela ipintzen zuen [www.soloparaninos.com],eta bertan izena ematea erabaki
nuen. Zortea eduki eta aukeratua izan nintzen. Baina, ez zela nire bokazioa konturatu
nintzen eta utzi egin nuen, gitarra jotzeko ere denbora asko kentzen zidan eta.
Halako batean, egunero bezala gatzik gabeko ogi zuria erostera joan nintzen, txorixo
bokadilo bat jan nahi nuen eta, nire gosea asetzeko. Okindegira bidean nindoala, nor eta
nire lagun Nekanerekin topatu nintzen. Mutilez hitz egiten hasi ginen, baina nola ez,
gitarraren kontuarekin amaitu genuen. Orduan, bere garaian gitarra jotzen zuela esan zidan
eta akordeei buruzko liburu oso interesgarri bat zeukala. Bi aldiz pentsatu gabe eskatu egin
nion eta bere etxera lagundu nion liburua portalera jaitsi zezan. Hurrengo egunean, ohe
elastikotik esnatu nintzenean honakoa pentsatu nuen: “Nekanek liburua musu-truk utzi dit
eta nik ez diot ezer eman, zer egin nezake?”. Ordenagailua piztu eta opari originalak saltzen
zituzten webgune batean sartu nintzen [www.regalooriginal.com]. bertan panpinak, arrosak,
bonboiak… zeuden, baina nik nahiago izan nuen heliozko puztuki batzuk oparitzea. Bost
egunetara eskuratu nituen eta gitarra jo ondoren Nekanerengana joan nintzen. Eskertzeko,
The filmsen “púa” bat eman zidan. Ez nekienez zein talde zen, My Spacen sartu eta
bilatzailean beraien izena jarri nuen eta webgune honetara iritsi nintzen:
[www.myspace.com/thefilms].
Liburua mamitua neukala unibertsitatean hasi nintzen eta bertan Ariane izeneko neska jator
bat ezagutu nuen. Berak gitarra jotzen ez zekiela esan zidan, baina etxean zuen Gitar Heron
praktikatu nezakeela esan zidan, estiloa hartzeko. Eta halaxe egin ere, larunbatero bere
etxera joaten nintzen jolastera. Horrez gain, bazegoen beste neska bat Ane izenekoa
gitarran aditua zena. Berak [www.ultimate-guitar.com] webgunea aholkatu zidan, bertan
abesti ugariren akordeak agertzen baitziren.
Guzti honen laguntzaz gitarra ondo jotzen ikasi nuen eta orain beste instrumentu batzuekin
saiatuko naiz agian.
Top Related