Download - 82 - 2008 martxoa

Transcript
Page 1: 82 - 2008 martxoa

danbolin2008/3 82. alea

Page 2: 82 - 2008 martxoa

Danbolin-zulo K u l t u r E l k a r t e k o b a z k i d e e n a r t e a n ,u r t e r o b i p e r t s o n a r e n t z a t l a n d e t x e b a t e a n a s t e b u r u k oe g o n a l d i a z o z k e t a t z e n d u g u . Au r t e n g o i r a b a z l e a M a r i a A n t o n i a A r t a n o i z a n d a . Z o r i o n a k !Zu, oraindik, bazkide egiteko zaudela?Deitu berehala 943 147 123 telefonora.(urteko kuota 20 €)

L a g u n d u z u k e r e p r o i e k t u a s e n d o t z e n !

Page 3: 82 - 2008 martxoa

A T A R I K O A . Harrigarria da zein azkar aldatzen diren nor-berak bere buruari ezartzen dizkion helburuak. Martxoaren 16an esnatu, burualeihotik atera, eta ‘To! Nahiko lan bukatzen!’ etorri zitzaidan burura. Kroseanparte hartu eta aurreko edizioan lortu nuen denbora hobetzeko asmoa nuen. Ho-geita sei urte ditudalako, bestela nire eskuaren dardara ikusita Parkinson gaitzanuela pentsatuko luke edonork. Kirola egitea osasunarentzat ona dela diote, bai-na igande goiz batean, eguzkipean, 8.567 metro korrika egitea ona ote den gal-detzen badidazue, ez dakit zer esan. Beroa, alde guztietan zegoen beroa. Beroketahasi aurretik izerdi patsetan nengoen. Seinale txarra. Zerbait ongi ez doanarenseinale. Nire kasuan behintzat bai. Azpimarragarria izan da aurtengoan krosak

izan duen partaide kopurua. Irteera pun-tuan buruak besterik ez ziren ikusten. Etaberoaren usaina alde guztietan nabari zi-tekeen.Kroseko zirkuituari hiru itzuli eman beharzaizkionean indarrak ongi neurtu behardira. Lehen itzulia erraz egiten da, bainabigarrengoan kontuz ibili behar da. Azka-rregi joanez gero, azken itzulian indarrikgabe gelditzeko arriskua dago, eta ibilbi-deak dituen aldapa pilarekin lasterketatortura bihurtu daiteke.Indarrik gabe ez gelditzeko lasterketarihasiera lasaia eman genion. Lehen bi kilo-metroak ongi joan ziren. Neurrian. Maki-

na behartu gabe. Laster ikusi nuen gauza ez zihoala modu egokian. Makinak ezzuela martxa gehiago. Neure burua egarriak itota ikusi nuenean, lasterketaamaitzeko nahikoa lan izango nuela onartu behar izan nuen. Abiadura azkarra-goa lortzea ezinezkoa zen igandean. Erregairik gabeko diesel hutsa bihurturikibili nintzen bigarren itzulitik helmugara heldu bitartean. Beroak lagundurikmetroak atzean utziz joan ginen partaideok. Bide ertzean erretiratutakoren batere ikus zitekeen. ‘Gaur amaitzeak badu meritua’ pentsatu nuen. Aurreko edizio-an bezala, plazatik pasa ginen bigarren aldian, ura ere eskertuko genuke batekbaino gehiagok. Tourreko mendiko etapetan ura eskatzen duten txirrindularienjita genuen. Push, Push! Egitea ere eskertuko genuke batek baino gehiagok. Botilaurak ez ziren faltan bota genuen gauza bakarra. Jone ez zegoen Danbolinerakoargazkiak ateratzen.Hirugarren itzulian ezusteko aurkaria topatu nuen. Azken metroraino borrokatueta segundo baten barruan erabaki zen dema saririk gabe gelditu zen. Helmuga-ra iritsi ginenerako barrita energetikoak eta edari isotonikoak amaitu egin ziren.Aurrenekoek indarrak berreskuratu beharra izan bazuten, atzealdean amaitu ge-nuenok zer esanik ez. Hori izan zen antolakuntzaren hutsune bakarra. Partaide-tza handiaren eraginez sortu zen hutsune bakarra.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

d a n b o l i n E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Urko Canseco

34 610 12 15 17 I N K E S T A E N B I D O A K

Z E S T O A R E N H I S T O R I A

O R O K O R R A

A S T O E I B I S I T A

D A N B O L I N Z U L O

A G E N D A

J A R D U N I A N

L A I L A R A N G E L

diruz lagundutakoa

Page 4: 82 - 2008 martxoa

enb idoa I . LASTERKETA HASI DA!

Martxoaren 16an herri krosa ospatu zen. Guresemea lehen aldiz irteten zen korrika etainoiz ez bezala bederatziak eta erdietarako

Gurutzean ginen lasterketari hasiera noiz emango zain.Egia esan grazia egiten du haur guztiak batera urdurita-sun puntu horrekin ikusteak, bakoitza bere dortsala ha-rro-harro erakutsiz, bezperan prestatutako txandala etakorrikako zapatilak jantzita, elkarri begira, nahi izan gabeberaien bizitzako lehen lehia uneak bizitzen. Haur bakoi-tzaren ondoan, nola ez ba, gurasoak. Babestuak senti ara-zi nahian, eror ez daitezen, gauzak ondo bidean joan as-moz. Lasterketa hasi da! Gurutzetik plazara denak tropelean,festa giroan joan dira. Batzuk aurretik, besteak atzetik,baina helburua iristea soilik izan da, parte hartzea. Lehe-na edo azkena, baina helmugara heltzea. Egoera horrekhaur horiek aurretik duten bizitzari buruz pentsarazi dit,

jarraitu beharko duten oztopozbeteriko bideaz. Oraingo lasterke-ta lagunartekoa izan da, bainadenbora aurrera doan heineanexijentziaz eta betebeharrez bete-tako zurrunbilo batean murgildubeste aukerarik ez dute izango;denon artean eratutako gizarteegitura horren barnean. Denon ar-tean esaten dut geuk ere gurasobezala, ohartu gabe edo ohartuta,gure seme-alabek gizartean be-raien lekua izan dezaten prestake-ta egoki bat izateko estutu egitenditugulako: ikasketak, musika,hizkuntzak, kirola… garrantziaduten elkar komunikazioa, jolasaeta momentu goxoei eskainitakodenbora murriztuz.

Gure gabeziak haurren prestakuntzarekin estaltzeko joeradugu. Guk jaso ditugun balore lehiakorrak bikoiztuta es-kaintzen dizkiegu, oihanean gogorrenak bizi irauten due-la barneratua baitugu. Orain arteko garaiak geure zilbo-rrari begira igaro ditugu, norberaren izaera garatuz etagauzatuz, orain aldiz, gure ondorengoenaz arduratzea da-gokigu. Horretatik ez gaituzte Pirritx eta Porrotxek libra-tuko. Ardura handiegia da dagoena bakarrik eskaintzeko,orain arteko kezka eta desadostasunak praktikara erama-teko garaia da, baina inguruneak uste baino gehiago bal-dintzatzen gaituelakoan nago. Hasi da lasterketa!

Momentuzlan eta lan,oraindik planaegin gabe, bai-na Aste Santu-ko egun horiekondo etorrikodirela pentsa-tzen dut eta zeredo zer molda-tuko dugu. Pla-nik egin gabe,baina momen-tuan momentu-koa eginez dis-frutatuko ditu-gu egun horiek.

Nagore Olazabal

29 urte

Orain? …Udaberria bada-tor eta … umoreona denentzat.Ez dakit, ba …udaberria badatoreta … Gora biho-tzak!

Ana Artola

37 urte

E t a o r a i n , z e r ?

I zaskun Larrañaga

Page 5: 82 - 2008 martxoa

USKALTZALEOKEuskal Herria eraikitzen ari gara, Euskal Herri euskaldun batean bizitzeko eskubidea eta nahiadugulako. Hala ere, euskaldun bezala agertzea ez da batere erraza, oztopoak handiak baitira.Adibide batzuk jartzearren hor ditugu estatuen eskutik jasaten ditugun zapalketa eta erasoak,baita egunerokotasunean bizi dugun hizkuntza zapalkuntza ere.Askotan gure herrian beste egoera bat dugula iruditzen zaigu, eta egia da beste herri batzuekinkonparatuz oso egoera ona dugula, baina hemen ere badugu zer kexatua eta non lan egin. An-bulatorioan oraindik gazteleraz hitz egin behar izaten dugu, postetxean zer esanik ez, udal ad-ministrazioak ere bere hutsuneak ditu, baita gaur egungo hezkuntza ereduak ere (Zestoakoa erebarne dago).Baina guk, gure herria eraikitzeko hautua eginda dugu eta horretan aurrera jarraituko dugu ozto-poak oztopo. Gure helburua den hiritar eleanitzez osaturiko Euskal Herri euskalduna lortu arte.Egoera zaila dugu baina ezin gara eskuak gurutzaturik geratu, ez horixe! Eta hor jarraituko dugueuskaldunon hizkuntza eskubideen defentsa egiten; euskararen kontrako erasoen aurrean tinkoagertzeko, Euskal Herri euskaldunaren alde urratsak emateko, ofizialtasuna lurralde osoan lordadin eragiteko, euskararen aldeko kontzientzia eta mobilizazioa sustatzeko…..Baina hori guztia aurrera eraman ahal izateko zure laguntza behar dugu. Laguntza esaten dugu-nean, ekarpen ekonomikoa eskatzen dizugu. Herri mugimendua izanik, geuk sortzen ditugun di-ru iturrietatik bizi gara, instituzioen laguntzarik gabe. Horregatik jotzen dugu zuregana, euskal-tzale hori, zure laguntza ezinbestekoa delako, EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Kuotak: Langabetuak: 4€ hilean, Langileak: 7€ hilean.Bazkide izateagatik Euskaltzale! aldizkaria jasoko duzue etxean.

Harremanetarako: e-mail bidez: [email protected], Telefono bidez: 677673731

EUSKARAK DENON LAGUNTZA BEHAR DU!!!!!Mila esker!

Ea orain da-tozen lau urtee-tan egoera nor-malizatzen deneta Euskadirenalde lan egitendugun batik bat.

Julian Bueno

39 urte

5Eta orain

zer? Ba …, segiahal dena egi-ten, oraintxebezala aurrerasegitu behar.

Maite Alkorta

31 urte

E BAZ-KIDE-TZA

Orain uda-berria, eguraldiona, eta … ba,horixe. Lasterumearekin hon-dartzara … Be-no, lehendabiziAste Santuare-kin hasiko gara.Neguko egural-dia kendu, ume-arekin ibili eta… kanpo giroa!

Dani Mayo

32 urte

Orain zer?Ba … datorrenasteazkeneanoporrak hartueta lana eta gai-nontzeko egin-behar guztiakahaztu eta dis-frutatu, geure-tzat denborahartu…

J. Migel Igarataundi

52 urte z estoako Euska l Herr ian Euskaraz

Page 6: 82 - 2008 martxoa

ko artzapezpikutegian izan naiz, Tolo-sako Artxibategi Orokorretik gauza as-ko jaso ditut; Valladolid, Simancas,Oñati, Mutriku… Juan Mari Aranberrieta biok ibili gara materiala jasotzen.Lehen fase honetako bilketa lana amai-tzeko beste lau-bost hilabete beharkoditut. Oñatin jasotzeko dezente faltazait, eta gero Sevillara ere joan nahinuke.

Zestoako historia egiteko herri-ko agiritegia arakatzea derrigo-rrezkoa da, baina beste hainbat le-kutako artxibategiak miatzekoarrazoiak eskatu dizkiogu Iñakiri.

Esplikazio erraza dauka horrek. Aldebatetik, auzo-herriekin betidanik izanda harreman zuzena. Mugak ez dirabeti gaur dauden lekuan egon, eta bes-te herrietako agirietan kontu horiekagertzen dira, herrien arteko bestehainbat gorabehera ere agertzen daudal artxibategietan.

Donostiako seminarioan, esate bate-rako, herrietako liburu sakramentalakdaude eta Zestoako jaiotzak, herio-tzak, ezkontzak… jasotzen dira. Bes-talde, Zestoako eliza, Gipuzkoako bes-te hainbat herrirekin batera, Iruñekoartzapez-barrutikoa izan zen XIX.mendearen erdialdera arte.

Gero beste kontu bat dago. Auziaketa pleituak erabakitzeko hiru mailaedo instantzia zeuden orduan: leheninstantzia herriko alkatea zen, hurren-goa korrejidoretza (Tolosan daude agi-riak), eta hirugarrena Valladolidekoerrege-kantzelaritza. Lili jauregiko ar-txibategia San Telmo museoan dago,San Millan markesarena Donostiakoudaletxean, Donostiako Zabala etxeanAltzolarats palazioko datuak daude…

Pertsonalki ezagutzen ez duten herritarreiere ezaguna egingo zaie Iñaki AzkuneMendiaren izena. Izan ere urtero-urtero herri-jaietako egitarauan Zestoako historiaren hainbatzertzelada interesgarri argitaratzen ditu. Bainaorain, badu proiektu handiagorik, betiere

Zestoako historiarilotuta. Horregatik,proiektu horren berrijakiteko egin genuenhitzordua Iñakirekin,eta, baita argi asko, bereasmoen berri emanere…

Bai, duela lau bat urte ha-si nintzen nire proiektuare-kin, eta lanetik erretiroa har-tu ondoren, izango dira biurte eta erdi edo, buru-bela-rri nabil Zestoako historiaorokor bat egiteko asmoare-kin.

Hori egitea lan luzeaizango da, inondik ere…

Hasteko, hiru mendeko tartea hartu dut aztertzeko:XIV., XV. eta XVI. mendeak. Orain arte Zestoako histo-riaz hainbat lagunek idatzi dutena oso interesgarria da,baina batez ere iturrietara jotzea interesatu zait. Orduan,nire hasierako lana mende horietako agiriak biltzea izanda, eta horretan ari naiz oraindik ere. Dagoeneko, hogeibat artxibategi pasa ditut. Zestoako artxibategian gauzaasko dago, baina beste artxibategietan ere badago Zesto-ako historiaren berri, herrian bertan dagoena baino askozgehiago, gainera.

Eusko Jaurlaritzako Irargi erakundeak badauka “Bada-tor” izena duen datu-basea eta hor milaka eta milaka do-kumenturen tituluak daude. Hortik Zestoarekin edo zes-toarren batekin lotura duena apartatu, eta hor ibili naizartxibategiz artxibategi. Inguruko hainbat udal artxibategipasa ditut: Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Zumaia,Urretxu, Zumarraga. Horiez gain beste hainbat lekutanere ibili naiz: Donostian lau artxibategi pasa ditut, Iruñe-

Hogei artxibategiinguru pasa ditu eta

dagoeneko hogeimila kopia inguru

Udalaren eskuutzita dauzka

Informazio-iturrietara jo du agiri originalen bila

Z e s t o a r e n H i s t o r i ao r o k o r r a i d a z t e k o

a s m o a d u I ñ a k i A z k u n e k

Page 7: 82 - 2008 martxoa

zallusi eman nion urtarrilarenamaieran. Horrela, Zestoako Udala-ren eta herritarren eskura utzitadaukat material hori, inork lehen es-kuko informazioa aztertuz herrikohistoria sakondu nahiko balu ere.Alegia, Valladolideraino edo besteinora joan beharrik gabe hor dagomateriala. Oñatiko zati bat eta Sevi-llako Indietako artxibategikoak jaso-takoan, amaitutzat emango dut bil-keta lana: Zestoa 1383. urtean hiri-bildu egin zenetik hasi eta 1601. urtera bitartekoa.

Pentsatzekoa da Udalari entregatutako materialhori ordenatuta egongo dela…

Jakina, artxibategika ordenatuta dago. Artxibategi ba-koitzeko materialak aurkibidea dauka: agirien tituluak,bakoitzaren erreferentzia, etab. Erraz aurkitzeko moduandaude. Beste gauza bat ere egin dut. Agiri horietan dago-en onomastika (leku-izenak, pertsona-izenak) guztia ateraeta dokumentu batean ipini dut. Orrialde bakoitzean zerizen agertzen diren zehaztuta dago: garai hartako grafialehenbizi, ondoan izen estandarra nire argibide batzuekin,eta azkenik, ahozko hizkeran ematen diogun izena. Mila-ka izen agertzen dira guztira.

IÑAKI AZKUNE MENDIAZestoarra da jaiotzez, azkenberrogei urte pasa Donostian bizibada ere. Hala ere, sarri etortzenda herrira.Peritu industriala da ikasketaz, etahala, industrian egin zuen lanhamar bat urtez. Tarte horretan,euskara landu zuen, pixkanakaitzulpenak eta bestelako idatziakargitaratzen hasi zen.Euskaltzaindiko tituluak ere aterazituen. Irakasle lanetan hasi zenteknologia eta euskara arloetan.Irakaskuntzatik Elhuyar Elkarterapasa zen, eta han egin ditu azkenurteak hainbat lanetan:hiztegigintza, zuzentzaile,itzultzaile, aldizkarian artikulugileetab.Hainbat liburu ere argitaratuakditu: Amaia, Eneko Aritza, ZezenakEuskal Herrian, eta Parisko AndraMaria eta Kameliadun dama

itzulpenak, besteak beste.Hala ere, bere zaletasun nagusia, pasioa ia-ia, Historia izan da, batik bat Zestoakohistoria. Hainbat artikulu argitaratu izanditu gure herriko historiaz. Erretiroa hartuduenetik hor dabil buru-belarri, inurri-lanean, Zestoako historia arakatzen, haneta hemen.

7

Beraz, artxibategi horietan guztietangure herriari buruzko material ugari da-go. Zer esanik ez Oñatiko Protokoloenagiritegian. Sevillako Indietako artxiba-tegian ere badaude Ameriketara joanziren zestoarrei buruzko agiriak.

Beraz, aipatutako hiru mendehorietako agirien bilketa nahikoaurreratua daukazu…

Bai, dagoeneko hogei mila orri digi-

talizatuta dauzkagu, eta material ho-rren guztiaren kopia bat, Fernando Ar-

···

Page 8: 82 - 2008 martxoa

Zer klasetako kontuak agertzendira zuk bildu dituzun agiri horie-tan?

Alde batetik, herriko ekonomiarenberri jasotzen da: garai hartan baserriaketa horiekin batera nekazaritza eta abe-lazkuntza zegoen hemen, ez oso gara-tua, dena esan behar bada. Baina burdi-nolak ere baziren, eta burdingintza eko-nomiarentzat inportantea izan da.Minerala ekarri behar zen, ikatza beharzen, garraioa antolatu behar zen etahorrek guztiak mugimendu handia era-giten zuen: merkataritza, produktuasaldu egin behar baitzen.

Elizak ere botere handia zuen, ha-marrenak kobratzen zituen, eta bestehainbat ondasun ere bai: dohaintzak zi-rela, herentziak zirela.... 1549an Zesto-ako eliza erre ere egin zen, eta kontuhoriek guztiak badatoz agirietan.

Auziak ere agertzen dira, herri-mu-gen kontuak, besteak beste. Ingurukoherri gehienekin ondo konpondu izanda Zestoa, baina Zumaiarekin ez, gora-behera asko izan dituzte historian ze-har Zestoak eta Zumaiak.

Herentzi kontuak eta ezkontza kon-tuak ere agertzen dira. Ezkontzak garaihartan gurasoek moldatzen zituzten,eta dotea zela eta ez zela liskarrak iza-ten ziren. Maileguan emandako diruaez itzultzeagatik auzitara jotzen zuenikizan ohi zen.

Hortik herriko historia txikia ateradaiteke, orduko bizimoduaren berri.

Dena dela, gauza bat dago garbi: jus-tiziara eta eskribauarengana jotzen zu-tenak maila bateko jendea zen, jendepobrearen kontuak oso gutxi agertzenda. Adibidez, Liliko jauna noiznahiagertzen da.. Beheko jendea, gehienez,maizterra bazen kontratua agertuko da,baina gehiago ez. Horiek anonimatuanbizi ziren.

Beste gauza bat, kargu munizipalak: alkatea urteanbehin aukeratzen zuten, San Migel egunez. Alkateak fie-la behar zuen, zinegotziak ere bai. Alkatea txandaka au-keratzen zuten: urte batean Aizarnako partean edo pa-rrokian bizi zena eta bestean Zestoako partean bizi ze-

na. Horrelako gauza asko azaltzen daagirietan; lanbideak ere bai: harginak,zurginak, olagizonak, itsas gizonak... Es-klabo salerosketak ere agertzen dira.

Garbi dago, bestalde, Iñakik ezduela orain arte egindako lanarekinplanto egiteko asmorik.

Bilketa lanak iturritik jasotako infor-mazioa eskaintzen digu, bitartekorik ga-bekoa. Bigarren fase batean agiriak kro-nologikoki sailkatzeko asmoa daukat.Egian esan, hasita nago, onomastika ar-loan etab., baina oraindik asko falta da.Gero testu horiek transkribatu egin be-har dira. Orain dela bostehun-seiehunurteko letrakeraz idatzita daude, eta osozaila da irakurtzeko. Orduan, hori denagaur eguneko letra-moldera pasa beharda, jendeak ulertzeko moduan jarri. Horiegindakoan, horiek denak ondo irakurrieta Zestoako historia idazten hasi, hori-xe da nire asmoa.

Gustatuko litzaidake, aurrez ZestoakoHistoriaurreko laburpen txiki bat egitea,Erromatarren garaiko beste laburpen txi-ki bat ere bai, Gipuzkoako sorreraren la-burpen txiki bat egin Erdi Aroko kontue-kin, hor kokatu herria eta 1383tik aurre-ra sakon aztertu. Ez dakit norainoiritsiko naizen. Egin kontu XIV. mende-koak hogei bat agiri egongo direla,XV.ekoak beste berrehun, XVI.enekoak,berriz, agian bost mila. Horrela, mendezmende eta urtez urte joan eta iristen ga-

···

JOAN MARI ARANBERRI EIZAGIRREZestoarra jaiotzez, eta bizitza gehienaere hemen egin du. Azken hamalau-hamabost urtean Hondarribian bizi dafamiliarekin.

Iñaki Azkune txikitako laguna dut,betiko adiskidea. Historiako bilketalanak egiteko laguntza eskatu zidanean,gustura asko eman nion laguntza.Artxibategi askotara lagundu diot. Horibili gara Elgoibarren, Mutrikun,Bergaran, Oñatira ere buelta asko egitenari gara.Gero denbora dezente Zestoa osokobaserrien fitxa egiten pasa dugu.Berrehun eta berrogei baserri edogehiagoren fitxa egin dugu. Iñakikargazkia atera eta nik apunteak hartu,horrela ibili gara. Iñakik jasotzen zituenagirietan izen asko agertzen zen: baserriizenak, etxeen izenak etab. Orduanhistoriako lanaren osagarri pentsatuzuen Zestoako udalerriko baserrienfitxa egitea, argazki eta guzti. Gero fitxahoriek Fernandori entregatuta daude.Zestoarra izanik ere ezagutzen eznituen parajetan ibili gara, Arroakoaketa dezente ezagutzen nituen bainabeste asko ez, oso gustura ibili naiz nireherriko paraje ezezagunak bisitatzen.

Page 9: 82 - 2008 martxoa

ren lekuraino. Umorea eta osasunadauzkagun bitartean horrela segikodugu, gero norbaitek segida emangodio. Horixe da plana: Zestoako histo-ria lokala, ahalik eta sakonena egitea.

Hainbeste lekutan aurkitu di-tuen artxibozainekin oso eskeroneko agertu zaigu Iñaki.

Artxibategietan oso jende jatorratopatu dut, herritik bertatik hasita:Fernandok asko lagundu dit. Beste ar-txibozain guztiak ere bai, denak la-guntzeko, erraztasun ikaragarriakeman dizkidate, jende oso jatorra etapreparatua dago bazterretan, ez dutezer ikusirik garai bateko funtzionariopetral haiekin. Adibidez, ni hemengoerreferentzia batzuekin joan nintzenValladolidera eta artxibozainak esanzidan, haiek baino agiri gehiago egon-go zirela, eta han atera zituen bestehogei bat agiri Zestoakoari buruzko-ak.

Juan Mari Aranberrik ere asko la-gundu dit bilketa lan horretan, eske-rrak eman behar dizkiot nire lagunariere.

Zestoarrok berriz, eskertukoote diogu behar hainbat Iñakikorain arte egin duena, eta hemen-dik aurrera egin asmo duena? Me-reziko luke bene-benetan.

IÑAKI AZKUNEK BERE

ASMOEN BERRI EMATEN

ZIGUN BITARTEAN,ELKARRIZKETAN ZENBAIT

ZERTZELADA ETA DATU

HISTORIKO TARTEKATU

ZITUEN. HAIETAKO BATZUK

AUKERATU ETA HEMEN

DOAZ LABURKI.ARTXIBATEGI ZOKOETAKO

AGIRIETAN ZER ERATAKO

INFORMAZIOA TOPA

DAITEKEENAREN LEKUKOAK

DIRA.

IRAETAKO JAUNAIraeta etxearen berriakaspalditik ditu Iñakik,baina oraingo informaziobilketan ez du gauza berri askorik topatu, nahiz eta Oñatin ibili Gebaratarrenaztarnen atzetik. Gebarako jauna ganboatarren buruzagia zen. Iraeta etxekoak ereganboatarrak ziren; beraz, harremana izan zuten Gebaratarrek eta Iraetatarrek.Ganboatarrek 1448an Arrasateri su eman ziotenean Fortun Santxez Iraetakoa erehantxe omen zen..Garai hartako jauntxoek beren tropak izaten zituzten, eta Iraetako jaunak erebazituen. Saltsa askotan sartuta ibili omen zen Fortun Santxez, eta 1456an erregeakdesterratuta egon zen Esteponan. Aberatsak ziren Iraetatarrak: burdinola zeukaten,errotak ere bai, elizako patronatuak, zubitik pasatzea kobratu egiten zuten,Irlandaraino legatz bila joateko itsasontziak ere pleitatu ohi zituen Iraetako jaunak.

ZESTOARRAK MUNDUAN ZEHARZestoarren aztarnak munduko bazter guztietan topatzen dira: Italia aldean, Sizilian,Napolin badira zestoarren aztarnak.Ameriketara ere zabaldu zuten sarea. Adibidez, Esteban Akeiartzakoak (Aquearçaagertzen da paper zaharretan, Arroako Akertxakoa) ordezkaritza omen zeukanAmeriketan eta hara bidaltzen zuen burdina Sevillatik.Domingo Lizarraizkoak (Liçarraras, agiri zaharretan) bankua zeukan Sevillan,finantza-gizona zen.Garai hartan hemen klase guztietako jendea zegoen, ez baserritarrak bakarrik.

AIZARNA ETA ZESTOAAizarnarren eta zestoarren artean beti izan da halako pike edo lehia moduko bat.Esan beharra dago, tituluz Aizarnako parrokia Zestoakoa baino inportanteagoa zela.Zerbaitegatik, duela gutxi arte elizan ere Aizarnan erretorea izan dute, eta Zestoanbikarioa. Bikarioak ordezkoa esan nahi du. Hiri-gutunaren ondoren, hemen biparrokia izan dira 1852ra arte, orduan Arroa sartu baitzen. Garai hartan parrokiakez zuen esanahi erlijiosoa bakarrik, lurralde zibila ere adierazten zuen. Iraetakojauntxoa, bere burdinola eta guzti, Aizarnako parrokikoa zen, Zestoan ere bazutenetxea, baina iraetatarrak Aizarnan ehorzten zituzten, kapera ere han daukate handiaskoa. Lasaoko jauna ere, bere burdinola eta guzti Aizarnako parrokikoa zen, baitaAltzolarasko jauna ere. Txiriboga, Indo aldea etab. Aizarnara egiten ziren. Beraz,Aizarnan botere handia zegoen.XV. mendearen bukaeran saltsa dezentea sortu zen. Herriko etxea Aizarnan egitenhasi ziren, Zestoako alkateak alto eman zien, herriko etxeak hiribilduaren barruan,harresiaren barruan behar zuela eta. Azkenean herriko etxea Zestoan egin zen.Aizarnak, historian zehar independentzia saioak ere egin izan ditu.

M anuel arreg i

9

Page 10: 82 - 2008 martxoa

a l e / b a l eK A L E . PILOTAN EGITEA ONDO DAGO, BAINA ERA-BILITAKO TAKO, ESPARATRAPO ETA GAINERAKOAK LURREAN

BOTATA UZTEA EZ!

B A L E . PISKANAKA-PISKANAKA ARI GARA BIDE

GORRIA OSATZEN. ESERLEKUAK ERE JARRI DITUZTE, EA HU-RRENGOAN ZAKARRONTZIAK JARTZEN DITUZTEN!

kM U S T X A P E L K E TA A I Z A R N A N .Aizarnarren artean badugu mus txapelketa berezibat urtero ospatzen duguna,eta aurtengoan ere

ospatu berria dugunez, aipatu gabe ezin dugu pasatzen utzi.Beti bezala herriko elkartean ospa-tu dugu, eta aurten egun seinalatuan gainera, otsailak lau urtean behin erantsita duen eguneanhain zuzen ere. Ahaztu dira garai bateko morroi feriak. Aitzbarna elkarteak antolatzen dituenekitaldien barruan sartzen da txapelketa hau, eta herriko jaiak alde batera uzten baditugu, bi-garren arrakastatsuena dela esango nuke.Mus txapelketa arrunta baino zerbait gehiagotzat dau-kagu herritarrok, bertan erabakitzen Urteko txapela lortzeak badu bere xarma bikotearentzat,eta urtekoaz aparte zein bikotek txapel gehiago lortu ere laster dugu lehian. Sari ugari zegoenirabaztunentzat, baina denak desio zuten txapela argazkiak erakusten duen bezala, GermanElortza eta Jon Egigurenek eraman zuten, eta bigarren sailkatu zirenak Kandido Egiguren etaJuan Eizagirre izan ziren. JON EGIGUREN

danbolinzuloD u e l a a s t e b a t z u k , K u t x a r e n laguntzarekin etxeko lorezaintza ikastaroa ha-si zen herrian. Astean bi egunez izaten daikastaroa eta hainbat herritar animatu diraikastaroan parte hartzera.

E r r a l l a B e r t s o E s ko l a k a n t o l a t u t a bertso saioa izan zen kiroldegian eta ber-tan izan ziren besteak beste Jon Maia,Sebastian Lizaso eta Joxe Agirre bertsola-riak. Orain arte saioa larunbata gaueanizaten bazen ere, aurten igandera pasa-tzeko apustua egin da eta 200 lagun in-guru bildu ziren kiroldegian. Bertsolarieksaio bikaina eskaini zuten eta bertaratu-takoek gozatu ederra hartu zuten.

Page 11: 82 - 2008 martxoa

1

11

M A R T X O A R E N 1 6 A N X X X . H E R R I K R O S A izan zen. Eguraldi bikaina izateaz gain, aurreko urtee-tan baino jende gehiagok hartu zuen parte. Urtero be-zala, lehenengo hiru sailkatuentzat oroigarriak etaopariak banatu zituzten lasterketa amaitu ostean etabaita hamaiketakoa ere.

M u s i k a e s k o l a k o i k a s l e e k o p o raurreko kontzertua eskaini zuten KulturEtxeko aretoan.Musikari gazteek eurenpiezak jo zituzten, eta besteak beste ho-nako instrumentuekin aritu ziren herrikogaztetxoak: biolinekin, pianoarekin, gita-rrekin, txistuekin, trikitiarekin eta flauta-rekin.

U r t e r o l e g e zhainbat ospakizunizan dira aurten ereEmakumearen Na-zioarteko Egunean.Martxoaren 2an,Donostiako Lila-

toian parte hartu zuten herriko 17 emaku-mek eta ondoren Hernaniko Otxuenea sa-gardotegian bazkaldu zuten emakumeareneguna ospatzeko asmoz. Hala ere, ospaki-zun eta aldarrikapenak martxoaren 8anamaitu ziren, egun horretan izan baitzenelkarretaratzea plazan. Jende dezente bilduzen bertan eta ondoren herriko emakumetalde batek elkarrekin afaldu zuten.

Page 12: 82 - 2008 martxoa

Astorik gabeko baserririk ezomen zen orain dela ez hainbesteurte. Ez ziren “florero”, lanerakozeuden. Soroetan makina bat lanegin behar izan zuten etagarraioan ere bai, baserri girotikez hain gertu ere. Orain, ezbaserri lanetarako eta ezta kargakeraman-ekartzeko ere, orainbaserri inguruko larreetan etabasoetako sastrakak garbitzenibiltzen dira. Zenbait tokitanturismoak ere bota die begia etagameluak balira bezala turistakbizkar gainera igota ibiltzen dira.Hemen gertuago, asteburutan joeta su aritzen dira batzuk astoprobetan. Gainerakoan astoez akordatzengara aldamenekoari loreak botanahi ez dizkiogunean: astamakila!,astapotroa!, astazakila!.Nabarmena da XX. mendeerdialdetik asto kopuruak askoegin duela behera, nekazaritzamekanizatu egin delako, bainabatzuek uste bazuten ere astoakdesagertu egingo zirela, oraindikhainbat baserritan aurkitukoditugu. Gipuzkoako Diputazioakastoen errolda egiten du eta hanesan digutenez 2007an, Zestoan,25 asto zeuden erroldatuta.Horrek esan nahi du, kontuanhartuta asto batzuk erroldatugabe egongo direla, Zestoa osoan25etik gora asto behintzatbadirela. Baserriak 160tik goradira Zestoan.Ez ditugu herriko asto guztiakbisitatu, ezta gutxiagorik ere,baina batean eta bestean galdezkahasi eta Kixkur, Ixidra, Patxi-Patxi, Rafaela, Rubia, Canuto etabeste batzuk ezagutu ditugu.

Astoei bisita Herriko astoez galdezka

Page 13: 82 - 2008 martxoa

PATXI-PATXI, IXIDRA ETA BESTE, AKOABARRENEKO

ALBISUN

Bost asto dauzkate Akoabarreneko Albisu baserrian. Ha-mabost bat urte dauzkan Ixidra emea da eta nola ez, SanIsidro egunean iaz Azpeititik ekarritakoa da. Ixidrak hiruurte inguruko kumea dauka, astarra eta Patxi-Patxi du ize-na. Patxi-Patxi Ixidra baino lehenago eraman zuten Albisu-ra. Orain dela zortzi bat hilabete Ixidrak beste kumea izanzuen. Albisuko laugarren astoa Oikiatik ekarritakoa da, as-tarra bera, eta asto probatan ibilitakoa. Patxi Albisuk esandigunez, “ederki tiratzen du baina orain ez dugu astorikbehar lanerako, hiru-lau traktore dauzkagu-ta!”. Bosgarrenastoa Kixkur da bost urteko astarra.

Emeak eta kumeak etxetik gertu dauzkate, gehienetanAkoa bailarako Armukoa ermita inguruan ibiltzen dira, etaastarrak berriz mendian dabiltza. Mendia garbi mantentze-ko dituzte astoak, ahuntzak ez bezala nekez egiten omendute ihes eta belar sastarrak eta ote puntak jaten dituzte.Neguan, eguraldi txarra denean, bestelako janaria ere iza-ten dute, Albisutarrek lastoa eta pentsua ematen baitiote.Patxi Albisuk eta Joxepa Gurrutxagak aitortu digute berenastoak otzanak direla, ez dutela aparteko lanik ematen,baina hori bai, etxeko bilobak ogia hartuta gerturatzen di-renean “horko arrantza eta aztarka!”.

TURISTAK RAFAELARI BEGIRA

Etorra Berritik eraman zuen Pello Aizpurua “Lilibe”kRafaela. Asto gaztea zela etxeratu zuen. Rafaela izena duasto emeak; kontua da Lilibera Rafael Iriondo tratanteakasto bat eraman zuela lehenago eta asto hark Rafael izenazuenez, oraingo eme politak Rafaela izena du. Rafaela on-do ezaguna da. Pellok dioenez “Lau Haizetara” telebistaprogramako saio batean agertu zen Rafaela aireko irudihorietako batean. Bestalde, kanpotar ugari geratzen omenda astoari begira, asko sekula aurrez aurre astorik ikusi ezdutenak. Madrilgo neska gazte batek baimena eskatuomen zion Pellori argazkia ateratzeko, berak aitortu zionsekula ez zuela astorik gertutik ikusi.

Rafaela txintxoa al den galdetu diogu eta, “ba, ba...”, hain txintxoa ez de-la atera dugu konklusioa: “Nola gobernatzen den”. Rafaelak pentsua, belarraeta lastoa jaten du. Gauean etxean gordetzen du Pellok astoa. Esan diogu

herriko asto gutxi izango direla lana egiten dutenaketa galdetu diogu ea zenbat lan egiten duen Rafaelak.Baietz, Rafaelak lan egiten duela, karroa badaukatelaeta hari tiraka ibil-tzen dela, esate ba-terako, simaurretarajoateko, lurra edobelarra eramateko...

Polit-polita etabizi-bizi dagoen Ra-faela aurkeztu diguPellok, baina man-tzuatik atera digubere amamaren ar-gazkia. Amama Lili-be atarian dago astotxuri polita ondoandaukala. Rafaelakez du lan ikaragarri-rik egiten orain, bai-na amamaren ondo-an dagoen astotxoak bestelako itxura dauka, aldenikalde dituela.

Kontuak kontu, Rafaelak bertsorik merezi duen gal-detu diogu Pellori eta hauxe eskaini dio:

Lilibeko astoariGazte zela ekarriZaindu eta haziBeharrik balitz ereLanerako heziOso gustora zaiguLilibean biziBehintzat ez da aldenduInora ihesiEsker ona nahiko duHalan erakutsi. ···

1

3

Page 14: 82 - 2008 martxoa

RUBIA, BELTZA, ISPILU ETA

CANUTO?Astarra eta hiru eme aurkitu

ditugu Ondarbason, bertako an-dre-gizonek argazkia ateratzekoederki prestatuta, esan nahi du-gu ogi barrak eskaini dizkiotelaargazkilariak erretratuak txukunateratzeko. Antonio Iruretariastoen izenak galdetu dizkiogueta hiru izen segituan esan diz-kigu: “Rubia, Beltza eta Ispilu”.Hiru emeak horiek eta laugarre-na? “Laugarrena astarra!”, “Bai,baina izena?”, “Canuto!”,“Oraintxe asmatu duzu hori!”“Ez al zenuen ba izena behar?”.Ba horixe, Canuto, laugarrena.Bataiatu berria da gainera laure-tan gazteena, hiru urte ditu.Edadea asmatzeko hortzetanbegiratu dio Antoniok. Halako

hortza falta zuenez kalkulatu du hiru urte behar ditue-la izan. Hiru emeek hiru belaunaldi osatzen dituzte;Ispilu da zaharrena eta 16 bat urte ditu, haren kumeBeltzak 6-7 urte dauzka. Rubia Beltzaren kumea da etaapirilean lau urte egingo ditu. Bi gazteenak, Beltza etaRubia, ume egiteko daude, Antoniok zehaztu digumaiatza aldean jaioko direla bi astotxoak. Urte batzukdira Ispiluk kumerik egin ez duela eta Antonioren us-tez behin honezkero ez du kume gehiagorik ekarriko.

Txintxo portatu dira argazkia ateratzeko lau astoak,hala esan diogu Antoniori eta aitortu digu ondraduakdirela, nahiz eta astarra batzuetan zakatz samarra den.

PERIKO EDO HOSTROPEArroagoiko Aitube baserriko asto

emeak hamar urtetik gora ditueta oraingoz behintzat ez dauka

izen zehatzik, bai ordeanorberaren arabera jarritako izen

bat baino gehiago. Etxekoamamak Periko deitzen dio,

senarrari bezalaxe. Osabak berriz,Hostrope, baserri ondoko zuhaitz

azpian egotea ikaragarri gustatzenzaiolako.

···

ONINTZA IRURETA

Page 15: 82 - 2008 martxoa

apIRILA

06 IGANDEA

Hizkuntza Eskubi-deen Eguna Atarrabian.

1100 OSTEGUNA

Danbolin zulo kul-tur elkarteak antolatuta,film laburren emanaldia es-kainiko da kultur etxean20:30ean. 10 filmez osatuta-ko emanaldia izango da.Luzeenak 14 minutu irau-ten du eta laburrenek hiru.Guztira ordubete ingurukoemanaldia osatzen dute.

07-20 ERAKUSKETA

Zestoa herri bizia:ume eta gaztetxoek aterata-ko argazkien erakusketaizango da ikusgai herrikodenda eta tabernatan Zesto-an Merkatari Elkarteak anto-latuta.

19 LARUNBATA

17:30ean, Hitzen lapurra (bertso-txotxongiloak, 3-8urteko haurrentzat), Kultur Etxean. Antolatzaile: Ekain Gu-raso Elkartea.

22 -25 MENDI ASTEA

Agiro mendi taldeak antolatuta, Mendi Astea, Kul-tur Etxean. Besteak beste, honako ikus-entzunezkoak eskai-niko dira: Mardi Himal, Nepal (M. Irure - R. Martija) Ibilal-di labur bat Zestoatik (B. Davila).

25 OSTIRALA

Zestoan Merkatari Elkarteak antolatutako egunaarratsalde-gau partean. Ume eta gaztetxoen argazki lehia-ketako sari banaketak, gizon/emakume-probak harriarekinplazan...

26 LARUNBATA

Egun guztian zehar Zipristin eguna. •20:15eanZestoako Musika Bandaren kontzertua, Udaletxe azpian.

27 IGANDEA

Natur talde be-rriak antolatuta, 9:00etanIbilaldi gidatua Lasao alde-tik (goiz partean). Gaia: ba-soaren azterketa.

•Zestoa herri bizia gaz-tetxoen argazki

lehiaketa. Zestoako Mer-katari Elkarteak antolatudu eta honako oinarriak di-tu: Zestoan erroldatuakume eta gaztetxoei zuzen-duta dago. Bi maila bereiz-ten dira; Lehen hezkuntza-ko 3, 4, 5 eta 6. mailakoaketa 13-16 urte bitartekogaztetxoak. argazkiak pa-perean aurkeztu behar di-ra, zuri beltzean nahiz ko-loretan. Gaia: Zestoa herribizia. Gehienez 3 lan aur-kez daitezke. Neurria: 15 x20 zm. Epea: apirilaren 6abaino lehen helbide haue-tako batean: Zestoako Uda-leko Bulego orokorrak,Udal Liburutegia edo Txu-ri-Beltz argazki denda. Ar-

gazki bakoitzari atze aldean izena, bi deitura eta telefo-noa jarri behar zaizkio. Epaimahaia Merkatari Elkarteakaukeratuko du eta erabakia apirilaren 25ean emango daezagutzera 19:00etan plazan. Sariak: Ideia orijinalenari,Zestoako dendekin eta tabernekin zerikusia duten ar-gazki ederrenak, sari sorpresa...Parte-hartzaile bakoi-tzak sari bakarra jaso ahalko du. Aurkezten diren argaz-kiekin erakusketa egingo da denda eta tabernetan apiri-laren 7tik 20ra.

•Olaberri baserria. Otsailaren 16an erre zen ArroakoOlaberri baserriaren alde diru laguntza eman

nahi dutenentzat kontu korrontea zabaldu da KUTXAn.Kontu korronteko zenbakia 2101 0033 24 0126318658 da.Guztion artean zertxobait lagun genezakeelakoan la-guntza taldearen aldetik, aurrez esker mila.

a g e n -d a

5

Page 16: 82 - 2008 martxoa
Page 17: 82 - 2008 martxoa

ten dira pixkanaka eta gogoa jarritaikusten duzu aurrera egiten duzula”. Ira-kasleak dio besoak direla gauzarik zaile-na, armonia lortzea. Hemen dena bateramugitzen ohituta gaudenez, besoak,hankak eta gerria bereiztea, eta berotikdatorren dantzara egokitzea kosta egi-ten zaigu. Ikasleentzat, zailena, gerriamugitzea: “Gerria mugitzen hasita, ar-mairu sentsazio ikaragarria nuen”, gehi-tzen du Haritz Gurrutxaga ikasleak. Ara-biskoa, zortziak edo twista bibrazioekinegiten saiatzea dibertigarria eta lotsakkentzeko ariketa ezin hobea dela esate-rakoan bat datoz guztiak.

“Badago gaur egun dena baleko deladioen teoria. Ni ez nago ados. Arabiarradena berdinduta daukagu. Turkia gauzabat da, Irak bestea, ukitzen dira baina ezdira berdinak. Dantzari bakoitzak bereerara erakusten du eta dantzatzen du,hori da artea, teknika bat hartueta zureeraraadiera-zi, bai-na ezin

Raqs Sharquiaren asteburua izango daapirilaren 5ekoa eta 6koa Zestoan. Sabel dantza,dantza magikoa, Mata Harik Europa sorgintzekoerabili zuen mokor mugimenduaz gozatzekoaukera izango dugu. Laila Rangel jatorrizturkiarra den irakasle eta koreografoak

ikuskizuna eskainiko duBainuetxeanherritarrentzat. Izan ere,ikastaro trinkoa emateradator ZubimusuAuzunean ireki berriduten Alimadanzagunera. AmancayGaztañagarena daekimena. Sabel dantzakolezioak ematen ditubertan hasiberri nahiztrebatuentzat.

Aukera paregabea iru-ditu zaigu ekialdeko dan-

tzetara hurbiltzeko. Irakaslearen azalpenak etaikasleen esperientzia jaso ditugu. Laila Rangeldantzariarekin ere hitz egin dugu.

“Ez da gauza bera nik erakustea edo Egiptokoedo Irakeko irakasle batek erakustea” esanez hasizaigu Amancay. “Asmoa daukat tarteka norbaitekartzeko” dio. Erditu behar diren emakumeentzateta haurra izan berri dutenentzat ere apartekoikastaroa antolatu nahi du datorren ikasturtean. Pel-biseko muskuluak indartzen dira mugimendu hauekin,aparteko laguntza da ama berrientzat. Fisioterapeute-kin elkarlanean ere aritzen da, oreka, postura, bizkarrazuzendu eta indartu, 50 bat urte inguru dituzten ema-kumeentzat oso gomendagarria da, urteekin sortzendiren isuri galerei aurre hartzeko eta gizonentzat pros-tata arazoentzat primeran datorrela esan digu. Osasu-naz aparte dibertigarria. Miren Illarramendi ikasleakkontatu digunez, “muskuluak hor daudela konturatze-ko balio du, mugitu daitezkeela ikasteko edo gorpu-tzaren kontzientzia hartzeko. Ez da arin-arina edo fan-dangoa bezala ‘ikasi dut eta listo’, mugimenduak ikas-

JNiretzat energia

femeninoarendantza da eta

indar horigizonezkoetan etaemakumezkoetan

dago”

ardunian

LailaRangel

"

···

Page 18: 82 - 2008 martxoa

zaio duen oinarri espirituala kendu, nondik datorrenulertu behar da. Tai chiari, chi kunari, zenari, deneigauza bera gertatzen zaie, gimnasiotan pisua galtzekoariketa ezin da bihurtu” esaten du Amancayk. “Jendeamokor, kadira mugimenduarekin geratzen da bainakultura arabiarra oso aberatsa da. Tabua da gaur egun,emakumearekiko duen jarrera negatiboagatik jendeariatzera egiten dio, baina hori ez da oinarria. Hasieranez zen horrela, eta milaka pertsona ez daude ados ho-rrekin. Batzuk gorputza erabat tapatuta erakusten du-te, folklore egiptoarrean esaterako. Niri ez zait gusta-tzen. Faraoien garaian emakume apaizek egiten zutensabel dantza, eskaintza modura, eta zeta transparente-ekin, inolako erreparorik gabe. Dantza sentsuala da, ezsexuala” zehazten du Amancayk: “Egipton prostitutazara dantza hauek egiten badituzu, Pakistanen, osogaizki ikusita dago”. Ekialde Ertainean, Turkian,Tuni-sian, Egipton eta Afrika Iparraldean, ordea, dantza kla-sikoa da sabel dantza. 7 urte dira berak ekialdeko dan-tzak deskubritu zituela. Hobe esanda, dantzek sorgin-du zutela. Klasikoa, garaikidea, afrikarra, asko probatuditu baina honekin bere burua aurkitu du.

LAILA RANGEL

Nolako ikuskizuna eskainiko duzu Zestoan? Ekialdeko dantza modernoa eta baladi, Egiptoko

dantza herrikoia. Ikuskizunak bi zati izango ditu: le-hendabizikoan sabel dantzaren nire irakurketa egingodut, nire fantasia, eta bigarrenean Egiptoko dantza fol-klorikoa, puruagoa, gaur egungo ekialdeko dantzarenoinarria esango genukeena.

Egipziarra, Libanokoa, estilo desberdinak dau-de sabel dantza deitzen diogunean. Zertan be-reizten da egiptoarra?

Baladi dantza herrikoia lurrarekin lotutakoa delaesango genuke. Puntak ez dira egiten, punta erdiak ereez. Hankak lurrean direla egiten da eta mugimenduaknabarmenagoak dira. Roj deitzen denetik egiten da, ari-matik. Erraiak erakusten dira. Taxim instrumentua ba-karrik eta danbor batek osatzen dute musika Egiptokofolklorean. Bibratu eta bibrarazi. Sentsualtasunaren ba-rruan zehaztasuna eta presentzia indartsua.

Ekialdeko dantzen tailerrean zer irakatsikodiezu?

Nik egiptoarra erakusten dut, nire heziketagatik.Maisu egiptoarrak izan ditut batik bat, nahiz eta maisuIrakiarraren eragina ere izan. Izpirituaren aldea berak

erakutsi zidan. Asteburuko lantegian bimaila egingo ditugu, hastapena eta au-rreratua. Hastapenean dauden ikaslee-kin gorputzaren esnatzea landuko dut,energiaren esnatzea eta zentratzea sen-titzea, guztia ekialdeko dantzen mugi-menduen bitartez. Gero koreografiaerraz eta polit bat egingo dugu ukituartistikoa emateko. Etxera eraman etadantzatu ahal izateko koreografia egin-go dugu. Oinarria hartuta duten ikasle-ekin berriz, gauza bera baino pauso batharatago joanda izango da.

Sabel dantza flamenkoarekin,dantza hinduekin, hawaiiarrarekin,asko fusionatzen da gaur egun.

Ekialdeko dantza modernoa estiliza-tuagoa egiten da gaur egun dantza ga-raikidearekin eta baleteko mugimen-duekin apainduta. Flamenkoa sartuzgero, ez litzateke ekialdeko dantzaizango, flamenko ekialdekoa izango li-tzateke, edo ekialdeko hindua, bainaegia da flamenkoarekin adibidez osoondo ezkontzen dela.

Sabel dantza momentu goreneanal dago mundu mailan?

Mundu guztira iristen ari da. Nikaurten beteko ditut hogeita bost urteekialdeko dantzetan. Hasi nintzeneanEspainian hiru edo lau dantzari baka-rrik ginen. Orduan dantza publiko ara-biarrarentzat, enbaxadetako festetan,ospakizun pribatuetan eta jatetxe ara-biarretan egiten genuen. Orain edozein

···

Page 19: 82 - 2008 martxoa

91

tokitan dago, edozein auzotan, edozein gimnasiotan, zir-kulu hertsi horretatik irten du, publiko arabiarretik hara-tago. Orduan jendeak ez zuen interesik.

Nola lortu zenuen 80ko hamarkadan telebistaraeramatea eta gerora Espainiako Dantza KonpainiaNazionalarekin ikuskizun erraldoi bat antolatzea?

Jatetxe Libanoar batean egiten nuen dantza orduan.Bezero gehienak arabiarrak ziren, baina telebistako etazineko jende pixka bat bazen. Kanpora joaten zen jen-dea, kultura arabiarrarekiko interesa zuena. Han TerenciMoix ezagutu nuen. Bere telebista saio batera eramanninduen eta Iñaki Gabilondo ere joan zen beste egun ba-tean afaltzera eta berdin. Jakin mina zuen jendea elitekozirkulu hauetara hurbildu zelako izan zen. Gastronomiaeta kulturaren mundura gerturatu zirelako izan zen. Hiruurte neramatzan orduan nik dantzan eta kontratatu eginninduten.

Rakia Hassan dantzari egiptoarrari irakurri diogusabel dantza ezin dutela gizonek dantzatu. Ados alzaude?

Bere hitzak irakurri gabe ez naiz ausartzen ados naizenala ez esatera. Niretzat energia femeninoaren dantza daeta indar hori gizonezkoetan eta emakumezkoetan dago.Emakumeetan ageriago, aktibatuago, baina gizonetan erebai. Baditut gizonezkoak diren ikasleak. Interesa duteenergia hori aztertzeko. Guk sentitzen duguna sentitunahi dute eta emakumearen azalean sartzeko gai direnikusi. Gizonak ikusi ditut ikuskizun zoragarriak egiten.Desberdin egiten dute. Egipton oso muturrean bizi dute.Pentsaezina da han gizon batek ikuskizun bat prestatzea.Diskoteketan, ordea, dantzatzen dute eta primeran. Izu-garri gustatzen zaie. Han emakumeek ere ez dute publi-koan dantzatzen. Gaizki ikusia dago, eta eskenatokianaritzen diren dantzari gutxi dago.

Etxean, amengandik eta ahizpengandik ikasten aldute edo badaude akademiak han ere?

Debekatuta daude. Ekialdeko dantza akademiarik ezin du-zu zabaldu. Batzuk badaude baina ezkutukoak. Dantza fol-klorikoaren eskola izenarekin adibidez, baina ezin da sabeldantzaren publizitatea egin, gobernuak ez du baimentzen.Egiptoko emakume gehienek dakite dantzan, telebistan iku-sita, amari edo ahizpei ikusita eta jendaurrean dantzatzeraausartzen diren Egiptoko dantzari apurren ikuskizunak begi-ratuta ikasten dute.

Shakiraren mokor mugimendua da gaur egun eza-gunena. Teknika soila besterik ez dela diote aditu ba-tzuk. Zer moduzko dantzaria da?

Bere bilduma bat ikusi dut duela gutxi eta liluratu eginnau. Asko aurreratu duela iruditzen zait. Hasi zenean aita Li-banokoa zuela esaten zuen, oinarria bazuela, baina nik hirumugimendu ikusten nituen, nire deformazio profesionaletikez nuen gehiago ikusten. Gerora ordea garatu egin du. Akasoikusi duelako hortik doala kontua. Ikusi ditudan azkenekoe-tan, harritu egin nau zenbat hobetu duen ikusita. Berak kan-tatzen dituen abestiek ere ez dute aukera handiegirik ematenekialdeko dantza zer den erakusteko. Musikak mugatzen du,baina niri gustatzen zait. Gaur egun hainbeste era daudedantzatzeko, dantzari bakoitzarentzat modu bat dago ia. Ho-rrek bihurtzen du dantza magiko. Ez zara ikusten aspertzen.Bakoitzak era batera egiten du. Teknikaz haratago doan dan-tzaria bada, proiektatzen duena, ederra da. Zure burua dan-tzaren bidez erakusteko aukera ematen du.

N agore te l l er ia

Page 20: 82 - 2008 martxoa