Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]
Zure izena, banaka: Ander Bolibar
Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua
da):
Pérez, M. eta Pozo, J. I. (2009). Psicología del aprendizaje Unibersitario: La
Formación en competencias. In Monereo, C. (Arg.) Aprender a encontrar y
seleccionar información: De Google a la toma de apuntes (89-97 orr.).
Bartzelona: Ediciones Morata, S.L.
EginbeharrekoaLehenengo atalaren laburpena egin.
Gaur egungo gizartea, ezagutzaren gizartea da. Bertan informazioa bilatu,
aurkitu eta ondo aukeratzen dakien jendea aurrera aterako da, bere helburuak
edozein izanda ere, gakoa, bilatzaile profesional, zentzudun eta kontsekuentea
izatea da.
Aro berri honen arazo nagusienetariko bat ordea, infoxifikazioa da, informazio
gehiegi dago eta askotan gezurretakoa. Helburu batekin bilatzen hasi eta
prozesu hau gaizki egiteagatik emaitza txarrak izan ditzazkegu. Hor dago
zeregina, bilatzaile konpetenteak sortzea. Non bilatu, nola, zertarako eta
bertako emaitzak ondo interpretatzen jakingo duen ikasleak formatzea,
ezinbestekoa da.
Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.
Bilaketa hasi baino lehen, gure kontsulta posiblea aztertu behar dugu. Erabili
behar ditugun hitz-gakoak aztertu, estrategia landu eta oso kontsekuenteak
izan, erabili behar dugun tresna eta metodologiarekin. Kasu batzuetan hitza
gehitu eta kontsula bideratzearekin nahikoa izango da. Beste kasu gehienetan
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
ordea, estrategia konplexu baten barruan kokatuko da kontsulta, beraz bertako
formulak, bilaketa aurreratuak eta hitz-gakoen helburuen jabe eduki beharko
dugu hasieratik, emaitzak onak izan daitezen. Amaierako produktua aurre-
ikuskatzea beharrezkoa da, eta horretarako ezertan hasi baino lehen gure
helburuak ondo definitu behar dira. Zer aurkitu nahi dugu? Zergatik ari gara
horren bila? …
Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?
Bilatzaile aktibo batek, nahita bilatzen du informazioa. Metodologia
antzerakoarekin ordea, kasu desberdin askotan. Bilatzaile estrategikoak ordea,
nahita bilatzeaz gain, aktiboa izateaz gain, estrategia bat dauka, metodologia
zehatz bat erabiltzen du testuinguru eta kasuistikaren arabera.
Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?
Eman azalpena.
Bilatzearen prozesua borobila da, ziklikoa, behin eta berriz hasten den bidea
da. Ez da prozesu lineal bat, beraz ez dago amaierako taktikarik. Normalean
ordea, Review batekin amaituko da hautaketa. Emaitza hausnartu eta ados ez
bagaude, dena berriz hasi eta beste taktikak berrerabiltzea tokatuko zaigu.
Emaitzarekin ados bagaude ordea, momentuz prozesua Pausan utziko dugu.
Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien
erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.
Lehenik eta behin, egilea aztertu. Zergatik idatzi duen jakin edo zein erakunde /
enpresa / unibertsitatekoa den aztertu. Idazteko era, formatua edo euskarria
baloratu. Bertako hizkuntza ezagutzen dudan edo ez ikusi. Idazteko era,
objektibotasuna den edo harropuzkeria duen aztertu. Testuingurua
identifikatzen saiatu, noizko idatzia eta nongoa den identifikatu. Luzeera
aproposa duen begiratu, erabilitako lizentzia egokia den edo ez aztertu…
Gutxien aztertzen ditudan irizpideak ordea, jatorrizko euskarria duen edo ez
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
aztertzea da (adibidez, liburu bateko kapitulua bat izan eta niretako blog bateko
ekarpena izan daiteke…), egilearen beste idatzi batzuek ere ez ditut aztertzen
normalean.
Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?
Kontzeptu gehienak, gure ikasgaiaren hezurduran presente izan ditugula iruditu
zait. Ez dut ezer berria irakurri, bai ordea, landu ditugun konpetentzia askoren
laburpen edo sintesia. Harritu nauena, izaera kritikodun bilatzailearen
garrantzia da, helburua edozein izan da ere, metodologia eta balore hauek
erabilita, gaur egungo tresna ahaltsuekin, ikasle autonomoak izan gaitezke.
Ezagutzaren unibertso handi eta zabal bat daukagu etxetik atera gabe,
garrantzitsuena, bertan nola bilatu eta emaitzak jaso eta aztertzen ikastea da
ordea.