27. ekarpena. Irakurketa-galderak

4
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz] Zure izena, banaka: Ander Bolibar Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pérez, M. eta Pozo, J. I. (2009). Psicología del aprendizaje Unibersitario: La Formación en competencias. In Monereo, C. (Arg.) Aprender a encontrar y seleccionar información: De Google a la toma de apuntes (89-97 orr.). Bartzelona: Ediciones Morata, S.L. Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Gaur egungo gizartea, ezagutzaren gizartea da. Bertan informazioa bilatu, aurkitu eta ondo aukeratzen dakien jendea aurrera aterako da, bere helburuak edozein izanda ere, gakoa, bilatzaile profesional, zentzudun eta kontsekuentea izatea da. Aro berri honen arazo nagusienetariko bat ordea, infoxifikazioa da, informazio gehiegi dago eta askotan gezurretakoa. Helburu batekin bilatzen hasi eta prozesu hau gaizki egiteagatik emaitza txarrak izan ditzazkegu. Hor dago zeregina, bilatzaile konpetenteak sortzea. Non

description

Materian ikusitako kontzeptuak eta konpetentziak bereganatzeko. Lauhilabetekoan zehar egin ditugun ekarpen guztiak borobiltzeko eta bilatzaile izaera kritiko eta metodologia indartsu baten perfilak duen garrantzia aztertzeko, egin dugu gaurko ekarpena. Bertan irakurketa-galdera batzuk erantzun ditugu.

Transcript of 27. ekarpena. Irakurketa-galderak

Page 1: 27. ekarpena. Irakurketa-galderak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]

Zure izena, banaka: Ander Bolibar

Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua

da):

Pérez, M. eta Pozo, J. I. (2009). Psicología del aprendizaje Unibersitario: La

Formación en competencias. In Monereo, C. (Arg.) Aprender a encontrar y

seleccionar información: De Google a la toma de apuntes (89-97 orr.).

Bartzelona: Ediciones Morata, S.L.

EginbeharrekoaLehenengo atalaren laburpena egin.

Gaur egungo gizartea, ezagutzaren gizartea da. Bertan informazioa bilatu,

aurkitu eta ondo aukeratzen dakien jendea aurrera aterako da, bere helburuak

edozein izanda ere, gakoa, bilatzaile profesional, zentzudun eta kontsekuentea

izatea da.

Aro berri honen arazo nagusienetariko bat ordea, infoxifikazioa da, informazio

gehiegi dago eta askotan gezurretakoa. Helburu batekin bilatzen hasi eta

prozesu hau gaizki egiteagatik emaitza txarrak izan ditzazkegu. Hor dago

zeregina, bilatzaile konpetenteak sortzea. Non bilatu, nola, zertarako eta

bertako emaitzak ondo interpretatzen jakingo duen ikasleak formatzea,

ezinbestekoa da.

Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.

Bilaketa hasi baino lehen, gure kontsulta posiblea aztertu behar dugu. Erabili

behar ditugun hitz-gakoak aztertu, estrategia landu eta oso kontsekuenteak

izan, erabili behar dugun tresna eta metodologiarekin. Kasu batzuetan hitza

gehitu eta kontsula bideratzearekin nahikoa izango da. Beste kasu gehienetan

Page 2: 27. ekarpena. Irakurketa-galderak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

ordea, estrategia konplexu baten barruan kokatuko da kontsulta, beraz bertako

formulak, bilaketa aurreratuak eta hitz-gakoen helburuen jabe eduki beharko

dugu hasieratik, emaitzak onak izan daitezen. Amaierako produktua aurre-

ikuskatzea beharrezkoa da, eta horretarako ezertan hasi baino lehen gure

helburuak ondo definitu behar dira. Zer aurkitu nahi dugu? Zergatik ari gara

horren bila? …

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?

Bilatzaile aktibo batek, nahita bilatzen du informazioa. Metodologia

antzerakoarekin ordea, kasu desberdin askotan. Bilatzaile estrategikoak ordea,

nahita bilatzeaz gain, aktiboa izateaz gain, estrategia bat dauka, metodologia

zehatz bat erabiltzen du testuinguru eta kasuistikaren arabera.

Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?

Eman azalpena.

Bilatzearen prozesua borobila da, ziklikoa, behin eta berriz hasten den bidea

da. Ez da prozesu lineal bat, beraz ez dago amaierako taktikarik. Normalean

ordea, Review batekin amaituko da hautaketa. Emaitza hausnartu eta ados ez

bagaude, dena berriz hasi eta beste taktikak berrerabiltzea tokatuko zaigu.

Emaitzarekin ados bagaude ordea, momentuz prozesua Pausan utziko dugu.

Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien

erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.

Lehenik eta behin, egilea aztertu. Zergatik idatzi duen jakin edo zein erakunde /

enpresa / unibertsitatekoa den aztertu. Idazteko era, formatua edo euskarria

baloratu. Bertako hizkuntza ezagutzen dudan edo ez ikusi. Idazteko era,

objektibotasuna den edo harropuzkeria duen aztertu. Testuingurua

identifikatzen saiatu, noizko idatzia eta nongoa den identifikatu. Luzeera

aproposa duen begiratu, erabilitako lizentzia egokia den edo ez aztertu…

Gutxien aztertzen ditudan irizpideak ordea, jatorrizko euskarria duen edo ez

Page 3: 27. ekarpena. Irakurketa-galderak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

aztertzea da (adibidez, liburu bateko kapitulua bat izan eta niretako blog bateko

ekarpena izan daiteke…), egilearen beste idatzi batzuek ere ez ditut aztertzen

normalean.

Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?

Kontzeptu gehienak, gure ikasgaiaren hezurduran presente izan ditugula iruditu

zait. Ez dut ezer berria irakurri, bai ordea, landu ditugun konpetentzia askoren

laburpen edo sintesia. Harritu nauena, izaera kritikodun bilatzailearen

garrantzia da, helburua edozein izan da ere, metodologia eta balore hauek

erabilita, gaur egungo tresna ahaltsuekin, ikasle autonomoak izan gaitezke.

Ezagutzaren unibertso handi eta zabal bat daukagu etxetik atera gabe,

garrantzitsuena, bertan nola bilatu eta emaitzak jaso eta aztertzen ikastea da

ordea.