ZERBITZUETAKO LANGILEA OPERARIO DE SERVICIOS ENPLEGU ... · 1. Ehun jakin baten ezaugarri...

99
ZERBITZUETAKO LANGILEA OPERARIO DE SERVICIOS ENPLEGU PUBLIKORAKO ESKAINTZA OFERTA PÚBLICA DE EMPLEO

Transcript of ZERBITZUETAKO LANGILEA OPERARIO DE SERVICIOS ENPLEGU ... · 1. Ehun jakin baten ezaugarri...

ZERBITZUETAKO LANGILEA

OPERARIO DE SERVICIOS

ENPLEGU PUBLIKORAKO ESKAINTZA OFERTA PÚBLICA DE EMPLEO

ZERBITZUETAKO LANGILEA

OPERARIO DE SERVICIOS

ENPLEGU PUBLIKORAKO ESKAINTZA OFERTA PÚBLICA DE EMPLEO

Primera edición: diciembre 2008 © Osakidetza. Administración de la Comunidad Autónoma Vasca Internet: www.osakidetza.euskadi.net Maquetación e impresión: Editorial MAD, S.L. PVP: 4,49 euros IVA incluido DL: SE-7387-2008 ISBN: 978-84-89342-92-7 Lehen argitalpena : 2008ko abendua © Osakidetza. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Internet: www.osakidetza.euskadi.net Maketazioa eta inprimaketa: Editorial MAD, S.L. PSP: 5,49 euro, BEZa barne LG: SE-7393-2008 ISBN: 978-84-89342-91-0

Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika erreproduzitzea, eta inolako prozedura informatiko nahiz elektronikoren bidez transmititzea; ezta fotokopia, grabaketa magnetiko edo informazioa biltegiratzeko euskarri edo erreprodukzio sistema bidez transmititzea ere,

Copyright-aren edo eskubideen titularrek aldez aurretik idatzizko baimena ematen ez badute.

1. Ehun jakin baten ezaugarri garrantzitsuenak erresistentzia, xurgatze-ahalmena, ikuzteko eta tindatzeko erraztasuna dira eta, zuntza haritan erraz txirikordatzeko modua denez, bere erabilera nonahi zabaldu da. Zein ehun da hori?

a. Artilea. b. Lihoa. c. Kotoia. d. Zeta.

2. Kare koipetsua da:

a. Bere edukieraren %5, gehienez ere, oxido magnesikoa duena. b. Bere edukieraren %10, gehienez ere, sulfato sodikoa duena. c. Bere edukieraren %15, gehienez ere, azido nitrikoa duena. d. Bere edukieraren %15, gehienez ere, karbono dioxidoa duena.

3. Ehuntzeko metodo ugariei esker, klase askotako oihalak egiten dira. Zein metodotan elkarlotzen dira irazki hariak eta bilbe hari bat bi ilaraz behin?

a. Ehun gurutzatuan. b. Ehun lau edo tafetanean. c. Ehun iledunean. d. Saten ehunean.

4. Gortinak, errezelak edo estoreak lisatu behar izatekotan, zein da lisatze sistema egokiena?

a. Prentsa makina. b. Kalandra. c. Lurrin difusioaren bidezko lisaketa. d. Lisatzeko mahuka erdiak.

5. Ehun elastikozko janzki bat lisatzeko forma zuzena hauxe da:

a. Zuzen edo eratara bakarrik lisatuko da, janzkia oso hezea dagoela. b. Lehenbizi eratara eta gero ifrentzuz, janzkia oihaltxo heze batekin babestuta. c. Ehun elastikoak ez dira lisatzen. d. Janzkia hezeturik, pertxan eskegi eta airera lisatzen da, barnealdetik bakarrik.

6. Eskuzko josketan nolako puntua baliatzen da:

a. Eskuin puntua. b. Sigi-saga puntua. c. Eskapulario puntua. d. Puntu ergela.

7. Kotoi zurizko janzki batetik merkurokromozko orbana kentzeko zein da jokabide zuzena?

a. Ur beroz tanponatzea. b. Lehortzen utzi eta, ondoren, harraskatzea. c. Gau osoan ur gazitan beratzen uztea. d. Lixiba kontzentrazio handiko urez ikuztea.

8. Elikagaien maneiatzailearen agiriak zein datu agertuko ditu, gutxienez?

a. Izena eta nortasun agiri nazionalaren zenbakia. b. Izena, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta lantegiko izena. c. Izena, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta lanbide kategoria. d. Izen-abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta jarduera.

9. Hurrengoetatik zein ez da tenpera pinturaren bereizgarria?

a. Mate itxura. b. Akabera lau, zimurtsu edo tantatsua. c. Uraren eta igurtziaren aurrean erresistentzia handia. d. Kolorazio hits, porotsu eta iragazkorrak.

10. Hozturiko janak 24 ordu baino gehiagotan kontserbatzeko tenperatura hau da:

a. 8ºC. b. 4ºC. c. 65ºC d. -18ºC.

11. Goniometroan, nola du izena neurtu beharreko angeluaren balioa irakurtzen den zirkulu edo erdi-zirkuluak?

a. Linboa. b. Konboa. c. Nonius. d. Megger.

12. Janaria platerean zerbitzatzeko unean, zeregin horretan parte hartu behar duten pertsonen baldintza higienikoak ahalik eta zorrotzenak izango dira. Zer erabili behar da, nahitaez?

a. Araudizko uniformeaz gainera, eskularruak erabili behar dira. b. Araudizko uniformeaz gainera, eskularruak eta mozorroa erabili behar dira c. Araudizko uniformea bakarrik. d. Babesteko eskularruak bakarrik.

13. Jantokian mahaia jarri behar dugu. Zein da lehendabiziko egin beharrekoa?

a. Mantela ipintzea. b. Mantel gainekoa ipintzea. c. Mahaiei altxagarriak ipintzea. d. Muletoia ipintzea.

14. Arriskugarritasuna kontuan harturik, korrosibo ez badira ere, produktu batzuek larruazalarekin edo mukosekin kontaktuan labur edo luze egotearren, hanturazko erreakzioa proboka dezakete. Hauek dira:

a. Narritatzaileak. b. Erregarriak. c. Sentikortzaileak. d. Kaltegarriak.

15. Produktu baten etiketak erabiltzaileari informazioa ematen dio, hala nola substantziaren izena, fabrikatzailearen datuak, piktogramak, R perpausak eta S perpausak. Adieraz ezazu hurrengoetako zein litzatekeen S perpausen definizioa:

a. Preparatuaren berariazko arriskua adierazten dute. b. Adiera duten marrazki edo ikurrak dira. c. Produktuen maneiatze eta biltzeari buruzko segurtasun aholkuak dira. d. Beti-beti etiketako informazioa bete behar dela adierazten dute.

16. Zein da hurrengo kenketako soluzioa: 3/4 - 2/5 - 1/3?

a. 5/20. b. 2/60. c. 1/60. d. 5/30.

17. Zeren baliokidea da 7/9ren 2/7?

a. 7/2. b. 2/9. c. 9/7. d. 9/2.

18. Adieraz ezazu erantzun zuzena:

a. Tona metrikoa 10 kilogramo da. b. Hektogramoa 10 gramo da. c. Miriagramoa 1.000 gramo da. d. Kintal metrikoa 100 kilogramo da.

19. ¿Zein da zentiarearen (ca) baliokidea?

a. Zentiarea (ca) 10 metro karratu da. b. Zentiarea (ca) metro karratu bat da.

c. Zentiarea (ca) 10.000 metro karratu da. d. Zentiarea (ca) 100 metro karratu da.

20. Enpresa batean 220 enplegatuk dihardute eta horietatik 77 emakumezkoak dira. Zein portzentajetan daude emakumeak eta gizonezkoak?

a. Emakumeak %30; Gizonezkoak %70. b. Emakumeak %38; Gizonezkoak %62. c. Emakumeak %35; Gizonezkoak %65. d. Emakumeak %58; Gizonezkoak %42.

21. Langile batek 5 laneguneko 120,2 euro irabazten ditu. Zenbat irabaziko du 7 egunetan lan eginez gero?

a. 165,30. b. 168,28. c. 190,20. d. 250,25.

22. Zazpi langilek obra bat egiteko 30 egun behar dituzte. Zenbat egun beharko lituzke beste 3 langile lanean arituko balira?

a. 19 egun. b. 21 egun. c. 20 egun. d. 22 egun.

23. Zer da klinkerra?

a. Zementu mota bat. b. Aroztegiko tresna bat. c. Produktu disolbagarri bat. d. Porlana ekoizteko osagai bat.

24. Kare dolomitikoaren bereizgarria osagai baten edukiera handia da:

a. Manganeso hondarra. b. Burdina hondarra. c. Magnesio hondarra. d. Aluminio hondarra.

25. Hurrengo osagaietako bat ez da morteroaren ohiko osagaia:

a. Burdina. b. Porlana. c. Ura. d. Hondarra.

26. Paretak egitean, zein da igeltsu motarik egokiena heltze masa egiteko? a. Igeltsu xehea. b. Igeltsu larria. c. Prefabrikatuentzako igeltsua. d. Fosforo igeltsua.

27. Igeltsu harri naturala hau da:

a. Granitoa. b. Puzolarria. c. Igeltsu harria. d. Marmola.

28. Adreiluaren alde txikienari honela deritzo:

a. Soka. b. Taula. c. Ertza. d. Testa.

29. Harrikatz galipotaren destilaziotik betun hauxe erdiesten da:

a. Betun asfaltikoa. b. Asfaltoa. c. Galipota. d. Kreosota.

30. Legarrak arrokak dira, mota honetakoak:

a. Metamorfikoak. b. Bolkanikoak. c. Plutonikoak. d. Sedimentarioak.

31. "Alicante" teila ohikoena da, honelako geometriakoen artean:

a. Laua. b. Kurboa. c. Konkaboa. d. Biribila.

32. Baldosa zeramiko baten engobea hau da:

a. Buztinezko estaldura. b. Baldosaren lodiera. c. Iragazgaizteko sistema. d. Ehotze eragiketa.

33. Kare-porlanezko mortero esaten zaio:

a. Masa bihurtzeko uraren premia dutenari. b. Konglomeratzaile bat baino gehiagorekin osatzen denari. c. Kare hidraulikoarekin egiten denari. d. Obran bertan egiten ez denari.

34. Mortero ona egiteko:

a. Bera aplikatu behar den materiala baino sendoago prestatu beharra dago. b. Bi ordu baino gehiago gogortzen utzi behar da. c. Hondar garbia erabili behar da. d. Materia organikoak dituen ura baliatu behar da.

35. Hurrengo erremintetako bat euspen elementu gisa erabiltzen da igeltserotzan:

a. Talotxa. b. Kalibrea. c. Sargenta. d. Zizaila.

36. . Hurrengo erremintetako bat angeluak neurtzeko erabiltzen da igeltserotzan:

a. Plomua. b. Burbuiladun nibela. c. Horma haria. d. Goniometroa.

37. Obra batean, mortero kola kopuru ez handiegia egiteko, masaderaren ordez hauxe erabiliko dugu:

a. Pastera. b. Brozela. c. Arrasketa. d. Bahea.

38. Zelulosadun pinturaren izen arrunta hau da:

a. Olio pintura. b. Pintura plastikoa. c. Esmaltea. d. Duko pintura.

39. Ezaugarri hauetako bat ez da silikatodun pintura hondarra:

a. Aire zabalean duen erresistentzia. b. Pintura plastikoei ongi atxikitzen zaie. c. Ur pintura da. d. Beira eta burdinari finko heltzen zaie.

40. Instalazio elektrikoetan lur hartuneko kablea:

a. Beltza da. b. Urdina da. c. Horia da eta zerrenda berdea du. d. Grisa da.

41. Egur hauetatik zein da gogorrena?

a. Artea. b. Pinua. c. Gaztaina. d. Pagoa.

42. Hurrengoetatik zein da egur samurra?

a. Akazia. b. Ezpela. c. Haritza. d. Urkia.

43. Hurrengoetatik zein da egur exotikoa?

a. Altzifrea. b. Teka. c. Ezkia. d. Ezpela.

44. Soldadura sendoa egiteko aglutinatzaileak tenperatura honetan urtzen dira:

a. 350ºC. b. 500ºC. c. 700ºC. d. 100ºC.

45. Txorrota ixten dugunean uraren pasabidea galaraziko duen balbula lanak egitea zeregina duen plastiko erdi-zurrunezko eraztunaren izena hau da:

a. Juntura torikoa. b. Grower juntura. c. Zapatila edo zapata. d. Bentosa.

46. Elementu batzuek iragazki eginkizuna betetzen dute, hondakin solidoak hodietan barrena pasatzea galaraziz; aldi berean, P edo S forma dutenez, usain txarrei iragapidea ixten. Nola derizte elementu horiei?

a. Brazing. b. Fosa aseptikoak. c. Itzulketaren kontrako balbulak. d. Sifoiak.

47. Errematxea, burua ebaki ondoren, bere tokitik ateratzeko baliatzen den tresnaren izena hau da:

a. Granetea. b. Zizela. c. Burila. d. Egozkailua.

48. Egin beharreko zuloen erdialdea seinalatzeko eta, bide batez, lanari hasiera ematean, barautsa labain ez dadin, mailuarekin batera erabiltzen den tresnaren izena hau da:

a. Gramila. b. Egozkailua. c. Puntzoia. d. Zizela.

49. Zizel, egozkailu, puntzoi eta horrelako tresnak bultzatzeko zein erreminta erabiliko dugu?

a. Igeltsero mailua. b. Alkotana. c. Karrakailua. d. Mailua.

50. Pieza hariztatuak, azkoinak eta arteka gabeko burua duten torlojoak muntatu edo desmuntatzeko baliatzen den tresnaren izena hau da:

a. Mailua. b. Bihurkina. c. Egozkailua. d. Giltza.

51. Zein da giltzarik ohikoena hodi eta biribilekin lan egiteko?

a. Allen giltza. b. Torx giltza c. Stillson giltza. d. Giltza ingelesa.

52. Zein tresna osatzen dute bi baraila horzdunek, bata kirtenari finko atxikia eta bestea, azkoin eta kremaileradun mekanismoaren bitartez, finkotik bereiz daitekeena?

a. Grip giltza. b. Giltza ingelesa. c. Stillson giltza. d. Dullan giltza.

53. Kutxa baten barruan bildurik dagoen zinta metalikoa zentimetro eta milimetrotan graduaturik dago eta neurtzeko balio du tresna horrek. Bere izena:

a. Arotzaren metroa. b. Zinta metrikoa. c. Metro tolesgarria. d. Haga teleskopikoa.

54. Hurrengo tresna hau luzera txikiak zehaztasun handiz neurtzeko baliatzen da:

a. Haga teleskopikoak. b. Flexometroa. c. Erregela. d. Kalibrea.

55. Zein tresna erabiliko dugu hariztatu edo hariz lotu behar diren hodiei ebakera garbiak angelu zuzenetan egiteko?

a. Hodi-moztekoa. b. Paickerra. c. Mandrila. d. Segeta.

56. Bada tutu edo hodien ahoa berariaz zabaltzeko tresna bat; horren izena:

a. Otxabua. b. Aho-zabaltzailea. c. Terraila. d. Fresa.

57. Tutu- edo hodi-tinkagailua deritzo tresna honi eta tutua beste tarte batean ahokatzeko balio du. Badu beste izen bat erreminta horrek:

a. Otxabua. b. Aho-zabaltzaile. c. Terraila. d. Buzinatzailea.

58. Metalezko tutu eta hodiei, kobrezkoei batik bat, hainbat forma emateko baliatzen den tresnari honela esaten zaio:

a. Otxabua. b. Aho-zabaltzailea. c. Terraila. d. Buzinatzailea.

59. Nola dute izena adreiluaren ertzek:

a. Luzealdea - azta - lodiera. b. Luzealdea – azta - testa. c. Taula - azta - testa d. Taula - ertza - testa.

60. Nola dute izena adreiluaren aldeek?

a. Taula- testa – ertza. b. Luzealdea – azta - testa. c. Taula - azta – testa. d. Taula - testa.

61. Nola esaten zaio adreiluaren alde nagusiari:

a. Taula. b. Testa. c. Ertza. d. Luzealdea.

62. Agregatu baten pikorrak 5,5 mm-ko diametrodun batetik iragazten dira baina 2,5 mm-koak atxikitzen ditu. Nola deritzo?

a. Hondar xehea. b. Hondar ertaina. c. Hondar larria. d. Legarra.

63. Hurrengo materialetatik zein heltzen zaie txarto harrizko osagaiei, burdina herdoiltzen du eta kanpo aldean ezin da baliatu, urak eta hezetasunak biguntzen dutelako?

a. Hormigoia. b. Porlana. c. Porlandun morteroa. d. Igeltsua.

64. Hurrengo morteroetatik zein da erresistentzia txikienekoa (porlan / hondar proportzioan adierazita)?

a. 1:2. b. 1:4.

c. 1:6. d. 1:8.

65. Hormigoia hauek osatzen dute:

a. Ura – igeltsua – hondarra. b. Ura – porlana - burdina. c. Porlana – legarra – aglomeratzailea. d. Ura – porlana - hondarra – legarra.

66. Hurrengo hormigoietatik zeinek dauzka harri handiak?

a. Hormigoi armatuak. b. Hormigoi ziklopeoak. c. Hormigoi masak. d. Hormigoi aurreatezatuak

67. Morteroaren osagai nagusiak hauek dira:

a. Ura eta eskaiola. b. Ura – porlana - hondarra – legarra. c. Ura eta porlana. d. Ura - konglomeratzailea – hondarra.

68. Kare-porlanezko morteroa hauek osatzen dute:

a. Porlana – karea – hondarra - ura. b. Porlana – eskaiola – ura – legarra. c. Porlana – hondarra – ura – legarra. d. Porlana – vermikulita – ura – hondarra.

69. Igeltseroaren tresna batek altzairuzko zola errektangeluarra du eta horren erdian heldulekua, tresna maneiatzeko. Nola du izena?

a. Paletina. b. Azpila. c. Karrakailua. d. Plaunkai edo palota.

70. Neurtzeko erreminta batek, mutur batean eskuaira bat (aho finkoa) duen erregela graduatua dauka eta erregela horretan barrena kurtsorea dabil. Nola du izena:

a. Goniometroa. b. Sasi-eskuaira. c. Metro artikulatua. d. Kalibrea.

71. Kalibrearekin nolako neurketak egin ditzakegu?

a. Kanpo dimentsioak, lodierak edo diametroak –zuloen zabalerak edo barne diametroak—, sakonera neurriak.

b. Barne dimentsioak, lodierak edo diametroak, sakonera neurriak. c. Kanpo dimentsioak, lodierak edo diametroak, zuloen zabalerak edo barne

diametroak. d. Barne dimentsioak, lodierak edo diametroak.

72. Zergatik klikatzen da hodi fluoreszentea:

a. Pitzarazgailuaren arazoa da hori. b. Hodiko gasaren arazoa da hori. c. Eraikineko tentsioaren arazoa da hori. d. Giro kargatuaren arazoa da hori.

73. Hurrengoetako bat ez da kreosotaren ezaugarria:

a. Harrikatz galipotaren destilazioz erdiesten da. b. Betun asfaltikoaren eta materia mineral inerte baten nahasketa da. c. Pigmentuak fabrikatzeko erabiltzen da. d. Egurra kontserbatzeko erabiltzen da, onddoen erasoa saihesteko.

74. Hurrengo erregaietatik zein da solidoa?

a. Butano gasa. b. C gasolioa. c. Propano gasa. d. Harrikatza.

75. Erregai solidoko galdarek erre dezakete:

a. Egurra edo ikatza. b. Gasolina edo gasa. c. Butano gaza edo ikatza. d. Propano gaza edo ikatza.

76. Zein motatako erradiadoreek ematen dute kalitaterik hoberena korrosioaren aurkako erresistentzian, praktikoki iraupen mugagabea dutelako, beste inongo materialek baino askoz ere luzeagoa?

a. Burdinurtuko erradiadoreak. b. Altzairuzko xaflako erradiadoreak. c.Aluminiozko erradiadoreak. d. Altzairuzko xafla panelak.

77. Zein elementu bero igorlek ematen ditu egungo eraikuntzaren araberako konponbideak, bolumen txikiagoko linea lauak izanik erradiazio azalera handiagoa erakutsiz?

a. Burdinurtuko erradiadoreak. b. Altzairuzko xaflako erradiadoreak. c.Aluminiozko erradiadoreak. d. Altzairuzko xafla panelak.

78. Uraren presioa une jakin batean jakitea interesatzen den gunean instalatzen den aparatua:

a. Termometroa da. b. Manometroa da. c. Barometroa da. d. Fluxometroa da.

79. Aire burbuilek hoditeriei pasabide sekzioa galarazi eta gehiegizko presioa saihesteko instalatzen diren elementuen izena da:

a. Dilatagailuak. b. Balbulak. c. Eteteko giltza. d. Purgagailuak

80. Hoditerien eta ur beroko sareko konduktuen artean, emariak erregulatzeko tartekatzen diren elementuek nola dute izena?

a. Purgagailuak. b. Dilatagailuak. c. Balbulak. d. Termo-manometroak.

81. Emaria atzera etortzea galarazi eta norabide bakarrean biderarazten duen balbula da?

a. Uhate balbula. b. Tximeleta balbula. c. Ar motako balbula. d. Euste balbula.

82. Bero punpa elementu hauek osatzen dute:

a. Lurrungailua/konpresorea/kondentsadorea/ espantsio balbula. b. Lurrungailua / dilatagailua / purgagailua/ espantsio balbula c. Galdara / dilatagailua / kondentsadorea / espantsio balbula d. Galdara /kondentsadorea / espantsio balbula.

83. Egurretan, luzera areagotu eta zehar sekzioa txikituz, pieza hausteko joera duten elkarren kontrako bi indarren aurkako erresistentziari honela esaten zaio:

a. Trakzioa. b. Konpresioa. c. Flexioa. d. Ebakera.

84. Mutur banatan dauden bi euskarritan, gune bat baino gehiagotan edo azalera osoan sostengatua dagoen egurrezko piezak nozitu behar duen esfortzuari honela esaten zaio:

a. Trakzioa. b. Konpresioa. c. Flexioa. d. Ebakera.

85. Fusible eta guzti gertatzen den zirkuitulaburraren abantaila, berrezarpena egiteko premiarik ez izatea da:

a. Ez da egia. b. Segun eta nolako zirkuitulaburra izan den. c. Fusiblearen kalibrearen arabera. d. Egia da.

86. Egur mehetan ebakera zuzen eta kurboak egiteko baliatzen den makina elektrikoak, gora eta behera mugitzen den zerra labur eta estua daukanak, honela du izena:

a. Estradosa. b. Bastrena. c. Galletagailua. d. Inguratzeko zerra.

87. Zein forma du zizel orriak?

a. Biribila. b. Errektangeluarra. c. Triangeluarra. d. U forma.

88. Flexometroarekin egin dezakegu:

a. Lerroak marraztu. b. Diagonalak marraztu. c. Luzerak neurtu. d. Bolumenak neurtu.

89. Zertarako erabiltzen dira takoi eskuairak?

a. Angelu zuzenak egin eta egiaztatzeko. b. Zirkunferentziak neurtzeko.

c. Angeluak neurtzeko. d. Takoiak neurtzeko.

90. Zein tresnak balio du era guztietako angeluak marraztu eta neurtzeko?

a. Flexometroak. b. Takoi eskuairak. c. Guillamenak. d. Sasi-eskuairak.

91. Zein lanabes dago diseinatua piezaren ertzekiko lerro paraleloak marrazteko, junturak eta arrakalak markatzean, bereziki?

a. Takoi eskuaira. b. Granetea. c. Gramila. d. Bibotera.

92. Hegaldun mailuari nola esaten zaio, bestela?

a. Boladun mailua. b.Ebanista mailua. c. Enkofratzaile mailua. d. Belarridun mailua.

93. Gubia jotzeko erabiltzen den tresnari honela esaten zaio:

a. Bastrena. b. Zur mailua. c. Txantiloia. d. Karrakailua.

94. Iltzeak erauzi eta, zenbaitetan, ebakitzeko balio duen tresna hau da:

a. Ahuntz hanka. b. Barra desenkofratzailea. c. Aho biribileko aliketa. d. Tenaza.

95. Zurgintzan, normalean, arrabota erabiltzerik ez dagoenean, pieza irregularrei forma emateko erabiltzen den tresnaren izena da:

a. Bastrena. b. Gramila. c. Arraspa. d. Estradosa.

96. Iltzeak enbutitzeko erabiltzen da tresna jakin bat, altzairuzko ziri batekin egiten dena, mutur zorroztukoa baina iltzatzeko modukoa izateraino gabe; nola deritzo horri?

a. Granetea. b. Egozkailua. c. Kofadun puntzoia. d. Eztena.

97. Instalazio elektrikoetako kableen koloreek fasea, neutroa eta lurra adierazten dizkigute. Instalazio elektrikoetan koloreen agerpen zuzena hauxe da:

a. Fasea (L) beltza, marroi edo grisa izango da. Neutroa (N), urdina, itzulerako. Lurreko hartunea (kolore bikoa) horia da eta zerrenda berdea du.

b. Fasea (L) urdina izango da. Neutroa (N), beltza, marroi edo grisa, itzulerako. Lurreko hartunea (kolore bikoa) horia da eta zerrenda berdea du.

c. Fasea (L) beltza, marroi edo grisa izango da. Neutroa (N) horia da eta zerrenda berdea du, itzulerako. Lurreko hartunea, urdina.

d. Fasea (L) horia da eta zerrenda berdea du. Neutroa (N), urdina, itzulerako. Lurreko hartunea beltza, marroi edo grisa izango da 98. Zirkuitu elektrikoan fusiblea nolako elementua da?

a. Segurtasunekoa. b. Maniobrakoa. c. Detekziokoa. d. Argiztapenekoa.

99. Elektrizitatean, neurtzeko erabiltzen diren lanabes hauetatik zein jo dezakegu balio anitzekotzat?

a. Pintza amperemetrikoa. b. Voltmetroa. c. Polimetroa. d. Polo bilatzailea.

100. Korronte zuzen eta alternoan, zein unitatetan neurtzen da tentsioa?

a. Anperetan. b. Wattetan. c. Voltetan. d. Hertzetan.

101. Wattmetroak bi neurgailuren funtzioak konbinaturik betetzen ditu; neurgailu horiek dira:

a. Amperemetroa eta maiztasun neurgailua. b. Voltmetroa eta ohmetroa. c. Amperemetroa eta ohmetroa. d. Amperemetroa eta voltmetroa

102. Nola ipintzen da voltmetroa, neurtu behar diren elementuekiko?

a. Seriean. b. Shunten. c. Paraleloan. d. Seriean eta paraleloan.

103. Zenbat borne ditu wattmetroak?

a. 1. b. 2. c. 3. d. 4.

104. Zein dispositibok balio du lineak eta aparatu elektrikoak intentsitate altuegietatik babesteko, lurrera deribatuz gero?

a. Fusibleak. b. Magnetotermikoak. c. ICPak. d. Diferentzialak.

105. Zein dispositibok babesten du linea zirkuitulabur eta gainkargetatik?

a. Erreleak. b. Magnetotermikoak. c. ICPak. d. Diferentzialak.

106. Hurrengoetatik zein ez da zirkuitu elektrikoetako segurtasuneko aparatua, potentzia kontrolatzekoa baizik?

a. Fusiblea. b. Magnetotermikoa. c. ICPa. d. Diferentziala

107. Nola deritzo tokien instalazio osoa gainkargetatik edo zirkuitulaburretatik babesteko ardura duen elementuari?

a. Etengailu orokor automatikoa. b. Hautagailua. c. ICP. d. Diferentziala.

108. Giza gorputzean barrena korronte arriskutsua pasatzea galarazten duten mekanismoak dira:

a. Etengailu orokor automatikoak. b. Magnetotermikoak. c. Potentzia Kontrolatzeko Etengailuak. d. Etengailu Automatiko Diferentzialak.

109. Zirkuituak eta pertsonak babesteko mekanismo batek daukan pultsadorea sakatzean zirkuitulaburra bi faseetan eragiten duenez, fase horien arteko desoreka probokatzen du eta, ondorioz, mekanismoa deskonektatu egiten da. Nola du izena?

a. Etengailu Orokor Automatikoa. b. Etengailu Automatiko Txikiak. c. Potentzia Kontrolatzeko Etengailua. d. Etengailu Diferentziala.

110. Etengailu Automatiko Txikiek (PIA) instalazioak zertatik babesten dituzte?

a. Gainkargatik. b. Zirkuitulaburretatik. c. Tentsio jausialditik. d. Gainkarga eta zirkuitulaburretatik.

111. Argi fluoreszentedun argiteri instalazio bateko elementu nagusiak dira:

a. Hodi fluoreszentea eta goria. b. Hodi fluoreszentea eta pitzarazgailua. c. Merkurio tutua eta pitzarazgailua. d. Hodi fluoreszentea, erreaktantzia, pitzarazgailua eta pantaila.

112. Elementu honen funtzionamenduaren oinarria argia emititzea da, hutseko anpoila baten barruan dagoen filamentu (normalean tungstenozkoa) batean zehar korrontea pasaraztearen ondorioz. Zein elementu da hori?

a. Hodi fluoreszentea. b. Bonbilla. c. Diodoa. d. Neon hodia.

113. Zer argitzeko erabiltzen dira sodio lurruneko lanparak?

a. Irakurgelak. b. Eraikinetako fatxadak. c. Museoak. d. Sukalde industrialak.

114. Bulegoetako horma gehienak igeltsuztatuak daudenez, orokorrean pintatzen dira:

a. Esmaltez.

b. Karez. c. Bernizez. d. Pintura plastikoarekin.

115. Tenpera edo koladun pintura, halakoxea izatearren, barnealdeetan aplikatzen da, hauetan bereziki:

a. Sabai eta hormetako igeltsuzko entokaduretan. b. Egur eta aglomeratuetan. c. Metaletan. d. Plastikoetan.

116. Hurrengo pinturetako zein da uretan emultsionaturiko erretxina sintetiko bat (binilikoa edo akrilikoa) osagai duena?

a. Esmalte sintetikoa. b. Berniz sintetikoa. c. Kreosota. d. Pintura plastikoa.

117. Ez dugu erabiliko pintura plastikorik giroko tenperatura balio hauen azpitik dabilenean:

a. 15º - 20ºC b. 10º - 15ºC. c. 5ºC-ren azpitik. d. 30ºC-ren gainetik.

118. Hurrengo pinturetatik zein da egokiena landako etxeak eta baserri girokoak zuritzeko?

a. Berniza. b. Karea. c. Tenpera. d. Martelea.

119. Pintura plastiko eta esmalte akrilikoekin aritzeko zein diluitzaile eta disolbagarri erabiliko ditugu?

a. Agoarrasa. b. Xilenoa. c. Toluenoa. d. Ura.

120. White spirit disolbagarria pintura honekin erabiltzen da:

a. Plastikoarekin. b. Porlandunarekin. c. Silikatozkoarekin. d. Esmalte sintetikoarekin.

121. Zer da desugerketa?

a. Eskultura teknika bat. b. Pintura kentzeko forma bat. c. Pintura bat. d. Urratzaile bat.

122. Zein desugertzaile kimiko dira bereziki egokiak azalera bertikaletan?

a. Desugertzaile likidoak. b. Jelezko desugertzaileak. c. Sopleteak. d. Bero pistolak.

123. Indar entxufera korrontea eroaten duen kable elektrikoaren sekzioa normalean izaten da:

a. 10 mm2. b. 6 mm2. c. 2,5 mm2. d. 1 mm2.

124. Nola du izena irisgarritasun zaileko tokietan (ate-leihoetako barne-markoak, erradiadorearen atzeko paretak, etab.) pintura zabaltzeko diseinatua dagoen tresnak?

a. Kuxin zuzena. b. Arrabola c. Pistola. d. Paletina.

125. Ateetako tiragailuak:

a. Atea 90º baino gehiago zabaltzea galarazten du. b. Bandak behartu egiten ditu, ez baitu presioa arintzen. c. Atea 90º baino gehiago zabaltzea bideratzen du. d. Kutxetako ateei heltzeko ezin dira erabili.

126. Hurrengo tresna batek, pintatu aurretik azalerak garbitzeko eta azalerako zuloak edo akatsak ezkutatuko dituzten plasteak zabaltzeko balio du. Zeinek?

a. Plaunkaiak. b. Berdingailuak. c. Espatulak. d. Zizelak.

127. Azalerak lautu eta leuntzeko balio duen elementu malgu batek akats eta oker txikiak suntsitzen ditu. Zeinek?

a. Arraspak. b. Lixak. c. Apar harriak. d. Txarrantxak.

128. Gorde nahi ditugun pintura ontziak hermetikoki itxi behar dira, bertan sar daitekeen aireak pintura lehor ez dezan. Jarrera honetan gorde behar dira:

a. Alderantziz (buruz behera). b. Bertikal (era normalean). c. Etzanik. d. Ez du garrantzirik jarrerak.

129. Argindarrez hornitzen gaituen konpainiak ezarri eta prezintaturiko altzari independente batean, babes koadroaren aurrean dagoen mekanismoa da:

a. Fusiblea. b. Magnetotermikoa. c. Potentziaren Kontroleko Etengailua. d. Diferentzialak.

130. Nola deritzo izerdia dabilen arbolaren alderdi bizidunari?

a. Zurgiharra. b. Azala. c. Zurgizena. d. Apeoa.

131. Zer da material baten gogortasuna?

a. Talka edota esfortzu bortitzen aurrean agertzen duen erresistentzia. b. Urratu edo zulatua izatearen aurrean agertzen duen erresistentzia. c. Desitxuratzeko esfortzu mantsoak nozitzen dituenean, hausturaren aurrean

agertzen duen erresistentzia. d. Desitxuratutakoan, itxura berriari eusteko duen gaitasuna.

132. Portland zementuaren osagaiak hauek dira:

a. Clinkerra eta ur pixka bat. b. Kareharria eta buztina bakarrik. c. Igeltsu harria edo kaltzio sulfato deshidratatua. d. Clinkerra eta igeltsu harri pixka bat, konbinatuta.

133. Aurreatezatua deritzon hormigoi armatuan, armadurak prozesu batzuk jasan ditu, hala nola:

a. Hormigoia atezarazten duen konpresioa. b. Hormigoia konprimiarazten duen trakzioa. c. Hormigoia trakzionarazten duen trakzioa. d. Hormigoia konprimiarazten duen flexioa.

134. Beira armatuaren erabilera nagusietako bat…

a. Arriskutsua izan litekeen haustura erraz gerta daitekeenean. b. Leihoen ohiko beiratzeetan. c. Automobil arrunten leihoetan. d. Telekomunikazioetan, kobrearen ordezko baliatzea.

135. Zerrari entrama ateratzeari esker, orriko hortzak egurra saiheska igurtzi eta zerra bertan trabaturik gera daiteke.

a. Egia da. b. Ez da egia. c. Segun eta, zerra orria nolakoa den. d. Segun eta, zerra orriko hortzak nolakoak diren.

136. Zer neurtzeko balio du kalibreak?

a. Barnealdeak eta kanpoaldeak soil-soilik. b. Kanpoaldeak soil-soilik. c. Barnealdeak, kanpoaldeak eta sakonerak. d. Barnealdeak eta sakonerak.

137. Mortero edo hormigoi bidez, beraien artean elkarturiko amianto zuntzek osatutako produktuari esaten zaio:

a. Aminosoa. b. Aurreatezatua. c. Aglomeratua. d. Fibrozementua.

138. Arraspatze edo desugertzeari dagokionez, zein ez da egia?

a. Egoera txarrean dagoen estaldura zaharraren hondakinak edo geruza erauztea da bi eragiketa horien xedea.

b. Arraspatzea egintza mekanikoen bitartez gauzatzen da (espatula batekin, adibidez). c. Desugertzea bero bidez egin daiteke. d. Egintza kimikoen bitartez ezinezkoa da desugertzea.

139. Plastea eman eta masilla ipinitakoan, beharrezkoa da…

a. Azalera desugertzea, plastea edo masilla lehortutakoan. b. Lixatzea eta leuntzea, plastea edo masilla lehortutakoan. c. Azalera desugertzea, plastea edo masilla lehortzearen zain egon gabe.

d. Lixatzea eta leuntzea, plastea edo masilla lehortzearen zain egon gabe. 140. Kola pinturari nola esaten zaio, beste izen batez?

a. Tenpera pintura. b. Olioa. c. Olio pintura. d. Zelulosa pintura.

141. Pintura plastikoak zerekin diluitzen dira?

a. Erretxina sintetiko binilikoarekin. b. Zelulosarekin. c. Erretxina sintetiko akrilikoarekin. d. Uretan.

142. Arkume larruzko arrabolak erabiltzen dira…

a. Gotele pinturazko bukaeretan. b. Tenpera edo ur pinturak aplikatzean. c. Arraildurak emokatzean. d. Olio pinturak aplikatzeko.

143. Alderdi batean poliuretanozko aparra eta bestean ile zurrun motzak dituen tresna da:

a. Pistola. b. Karrakailua. c. Tanpoia. d. Erabilera biko espatula.

144. Pintura ontziak alderantziz, hots, estalkia oinarri gisa jarrita, gordetzea komeni al da?

a. Ez: pinturaren parte bat alferrik galduko litzateke, azaleran osatuko litzatekeen pelikula gogor baten ondorioz.

b. Segun eta, ontzian zenbat pintura dagoen. c. Segun eta, pintura nolakoa den. d. Bai: gordetako pinturaren parte bat alferrik utziko lukeen pelikula gogor bat

azaleran osatzea horrela galaraziko litzatekeelako.

145. Hezetasunaren aurkako babes sendoa nahi denean pintura hauxe erabiltzen da:

a. Olio pintura. b. Olioa. c. Plastikoa. d. Pikortatua.

146. Normalean "duko" esaten zaion pintura hauxe da:

a. Tenpera. b. Ur pintura. c. Belakiz emanikoa. d. Zelulosa pintura.

147. Ile sintetikodun pintura arrabolak...

a. Karbono zuntzezkoak izaten dira. b. Poliamida zuntzezkoak izaten dira. c. Arkume zuntzezkoak izaten dira d. Gomabits zuntzezkoak izaten dira

148. Lan luzeetan, hainbat ordu edota egunetako etenaldia egiten denean, pintura lanabesetan lehor ez dadin…

a. Uretan murgiltzen dira. b. Alkoholetan murgiltzen dira. c. Oliba oliotan murgiltzen dira d. Ekilore oliotan murgiltzen dira

149. Zirkuitu elektrikoan zein eginkizun betetzen du fusibleak?

a. Instalazio elektrikoetako apaingarri izaten da. b. Instalazioak gainkarga nozitzekotan, fusiblea hautsi eta instalazioan kalterik ez da

gertatzen. c. Korronte intentsitate gutxi pasatzen denean aktibatzen da eta aukerazko beste

instalazio bat bilatzen du, hura deribatzeko. d. Instalazioan gainkarga gertatzen denean, zirkuitu elektrikoa ixten du.

150. Argiketariaren polo bilatzaile izeneko tresnarekin zer egin daiteke?

a. Eroale batek duen tentsioa neurtu. b. Neurturiko kablearen kolorea aurkitu. c. Baterietako poloak identifikatu. d. Eroale batek goi tentsioa duen egiaztatu.

151. Behe tentsioko instalazio elektrikoetan neutroa zein koloretakoa ohi da?

a. Beltza. b. Marroia. c. Horia eta berdea. d. Urdina.

152. Zer egiteko aukera ematen du tentsioa egiaztatzeko lanabesak? a. Zirkuitu bateko tentsioa irakurtzeko balio du, azkar eta eroso, baina zehaztasun

handirik gabe. b. Zirkuitu bateko tentsioa irakurtzeko balio du, zehaztasun osoz.

c. Polo biltzaileek egiten duten bezala egiteko aukera ematen du. d. Lanparak dituen zirkuitu bateko argitasuna neurtzeko balio du.

153. Zer neurtzen du luxometroak?

a. Lanparen erresistentzia elektrikoa. b. Argi fluxua. c. Argitasun maila. d. Instalazioko gune batean tentsio elektrikoa ba ote dagoen.

154. Zer da lux bat?

a. Kandela bar metro karratuko. b. Lumen bat estereorradianeko. c. Lumen bat metro karratuko. d. Lumen bat kandelako.

155. Ohmetro arruntak bere tentsio iturriaren premia du neurtu ahal izateko?

a. Bai. Aparatua oso sofistikatu eta zehatza ez denean, batik bat. b. Ez. Aparatuak nozitzen duen tentsioaren arabera. c. Batzuetan. Aparatuaren tamainaren araberakoa da, batez ere. d. Segun eta, neurtu beharreko intentsitatea zein den.

156. Zer neurtzen du ohmetroak? a. Potentzia elektrikoa. b. Korronte intentsitatea. c. Tentsio elektrikoa. d. Erresistentzia elektrikoa.

157. Korronte intentsitateak polimetro batez neurtu ahal daitezke?

a. Ez, erresistentzia elektrikoa bakarrik. b. Segun eta, aukeratutako eskala zein den. c. Bai. d. Segun eta, analogikoa edo digitala den.

158. Wattmetroak zer neurtzen du?

a. Potentzia elektrikoa. b. Korronte intentsitatea. c. Tentsio elektrikoa. d. Erresistentzia elektrikoa.

159. Etengailu magnetotermikoak…

a. Berreratzen diren bakoitzean aldatu behar izaten dira, fusibleak bezala. b. Ez dira instalatu behar babestu nahi diren linea edo zona bakoitzeko bana.

c. Ez dira babes automatikoko dispositiboak. d. Polo bakarrekoak, bikoak, hirukoak eta laukoak izan daitezke.

160. Etengailuez ari garela zein da erantzun zuzena?

a. Eteteko aparatuak dira, bi posiziokoak: irekita eta itxita. b. Beraietan egintza gertatzen ari denean kontaktua ixten dute baina egintza hori ez

dagoenean irekitzen dute, berriro eragiteko beharrik izan gabe. c. Horietako gehienak kommutagailuak dira. d. Ez dira erabiltzen zirkuitu monofasikoetan.

161. Bi puntu desberdinetatik, nahi erara, lanpara bat edo gehiago itzali edo piztu ahal izateko, zer erabiliko dugu?

a. Etengailu soila. b. Etengailu kommutatua. c. Gurutzeko etengailua. d. Sakagailua.

162. Hiru puntu desberdinetatik, nahi erara, lanpara bat edo gehiago itzali edo piztu ahal izateko, zer erabiliko dugu?

a. Etengailu soila. b. Etengailu diferentziala. c. Gurutzeko etengailua. d. Sakagailua.

163. Zer adierazten dute ICP siglek?

a. Potentzia koadroko etengailua. b. Koadro nagusiko etengailua. c. Kontrol nagusiko etengailua. d. Potentzia kontroleko etengailua.

164. ICP elementua konpainia hornitzaileak prezintaturik dago?

a. Ez. b. Bai. c. Intentsitatea 25 mA baino handiagoa denean. d. Konpainia ENDESA denean bakarrik.

165. Etengailu Orokor Automatikoari (IGA) dagokionez, adieraz ezazu zer ez den egia:

a. Instalazioa gainkargetatik babesten du. b. Instalazioa zirkuitulaburretatik babesten du. c. Potentzia, kontratatua dagoena baino handiagoa denean, disparatu egiten da. d. Babes koadro orokorreko elementua da.

166. Etengailu diferentzialen ezaugarri orokorrez, zein erantzun dago oker? a. Intentsitate nominal edo eten korrontea amperetan dute. b. Ihes korronte bat gertatzekotan erreakzionatzeko sentsibilitatea dute. c. Daukaten probako sakagailuari esker, aparatua elikatua dagoenean disparatze

zirkuituak behar bezala funtzionatzen duen jakin daiteke. d. Instalazio mota jakin batzuetan jartzeko moduko eredu pentapolarrak ere badaude.

167. PIA izeneko etengailuak bi zirkuituz osaturik daude: bata magnetikoa, zirkuitulaburren kontrako babesekoa, eta bestea termikoa, gainkargen kontrako babesekoa.

a. Egia da. b. Ez da egia. c. Zirkuitu termikoa bakarrik daukate. d. Zirkuitu magnetikoa bakarrik daukate.

168. Zer adierazten dute PIA siglek?

a. Egintza etengailuen potentzia. b. Egintza etengailu txikiak. c. Etengailu automatikoen potentzia. d. Etengailu automatiko txikiak.

169. Kable elektrikoak zenbat eta lodiago izan, orduan eta txikiagoa izango da konektaturiko dispositibo elektrikoen potentzia.

a. Ez, alderantziz da. b. Segun eta, aparatuak potentzia handikoak direnean. c. Bai, halaxe da. d. Segun eta, nolako entxufeak instalatzen diren.

170. Konexio-blokeei dagokienez, zein erantzun dago zuzen?

a. Horrela ez da egiten konexio lotura ona. b. Material eroalez fabrikatuak daude, goitik behera. c. Ez dute eroalea sartzeko zulorik. d. Konektoreak torlojoen bidez finkatzen dira.

171. Pitzarazgailua, hodi fluoreszentean, erreaktantziaren berdina al da?

a. Ez. b. Bai. c. Segun eta, hodia zein markatakoa den. d. Ohiko hodi fluoreszenteetan ez dago erreaktantziarik.

172. Merkuriozko lurruneko lanparek ez dute erreaktantziaren premiarik.

a. Egia. Korrontea pasatzen den filamentu bat daukate. b. Ez da egia. Horien funtzionamendua eta hodi fluoreszenteena berdintsuak dira. c. Egia. Erreaktantzia behar duten bakarrak halogenoak dira. d. Ez da egia. Baina behe tentsioko transformagailua jar daiteke, erreaktantziaren ordez.

173. Kobrezko hodiak nola lotzen ditu elkarrekin langileak? a. Zinta isolatzailearekin. b. Bata bestearekin soldatuz. c. Bata bestearekin hariztatuz. d. Itsaskortasun handiko disolbatzaile batekin.

174. Kanila edo txorrotako zapata gomazkoa izaten al da?

a. Segun eta, txorrota nolakoa den. b. Ez. Metalezkoa da. c. Bai. Eta gainean, erraz berrezartzeko modukoa izan behar du. d. Txorrotak ez du zapatarik.

175. Hodiak zabaltzeko zein tresna baliatzen du langileak?

a. Aho-zabaltzailea. b. Otxabua. c. Bihurtzailea. d. Kalibrea.

176. Sifoiari esker...

a. Ura ez da pasatzen hodietan barrena. b. Ura ez dator berriro hodietara. c. Ur instalazioetatik ez datoz usain txarrak. d. Hoditeriek ez dute itoginik.

177. Sifoiak tarteka garbitu behar izaten dira: zein maiztasunekin?

a. Bi urtean behin, gutxienez. b. Bost urtean behin, gutxienez. c. 18 hilabetean behin, gutxienez. d. Sei hilabetean behin, gutxienez.

178. Kobrezko bi hodi ekarpen material batez lotzen direnean, kobrezko hodiaren erakarpen kapilarraren indarrak soldadura junturako azalera osoan sarrarazten badu...

a. Soldadura hotza da hori. b. Kapilaritatezko soldadura da hori. c. Itsaskortasun handiko disolbatzailearen bidezko soldadura da hori. d. Presio soldadura da hori.

179. Hariz loturiko hodietan hermetikotasun ona lortzeko erabiltzen da...

a. Itsaskortasun handiko disolbatzailea. b. Zapiak, bata bestearekin ondo lotuak. c. Hainbat soldadura sistema. d. Tefloizko zinta.

180. Zein da arbolaren cambium izeneko partea?

a. Zurgiharraren eta zurgizenaren artean dagoena. b. Zurgizenaren eta bihotzaren artean dagoena. c. Azalaren eta zurgizenaren artean dagoena. d. Bihotzaren eta zurgiharraren artean dagoena.

181. Intxaurrondo zura izeiarena baino gogorragoa al da?

a. Segun eta, intxaurra gaztea den. b. Bai. c. Ez, alderantziz da. d. Segun eta, izeia gaztea den.

182. Zuraren dentsitatea hezetasunaren arabera aldatzen da?

a. Ez. b. Segun eta, egurrak zein usain duen. c. Segun eta, zurak zein zerrodun agertzen duen. d. Bai.

183. Adierazi zein ez den egia:

a. Begiak egurrak berez dituen akatsak dira. b. Gilbordura, zura lehortzearen ondorioz gerta daitekeen akatsa da. c. Arrailak zuren akatsak dira. d. Intsektuek zuretan akatsak eragin ditzakete.

184. Arbola, adarrak eta, areago, azala bera ere ebakitzeari honela esaten zaio:

a. Ebaki eta zerratzea. b. Ipurditik ebakitzea. c. Lehortze eta ebakitzea. d. Ipurditik ebaki eta lehortzea.

185. Egurra kanpoan, estalperik gabe eta eguzkitan lehortzea komeni da? a. Segun eta, zein hilabetetan. b. Bai. c. Ez. d. Segun eta, urteko euri kopuruaren arabera.

186. Kontratxapatu edo txapola izeneko materialean kalitate handiko zur bat kalitate eskasagoa duen beste batez eginiko xafla fin batez estaltzen da.

a. Egia. b. Ez da egia. c. Segun eta, kalitate handiko zura zein den. d. Segun eta, kalitate eskaseko zura zein den.

187. Existitzen al da "argiketari mailu" izeneko tresnarik?

a. Ez. Ez dago profesionalen berariazko mailurik. b. Ez. Argiketariak "buru biguneko mailua" bakarrik erabiltzen du. c. Ez. Argiketariak "errematxe mailua" bakarrik erabiltzen du. d. Erantzun horiek oker daude.

188. Egur bat lixatzean, komeni da...

a. Zerroaren arabera aritzea b. Zerroari perpendikular aritzea. c. Zutik aritzea. d. Eserita aritzea.

189. Zuraren osagai baliagarri nagusia:

a. Lignina da. b. Taninoa da. c. Papera da. d. Zelulosa da.

190. Zuntzaren noranzkoan erraz hausten den egurraz esaten da…

a. Dentsoa dela. b. Pitzagarria dela. c. Malgua dela. d. Higroskopikoa dela.

191. Egurrak, segun eta zein ingurunetan dagoen, hezetasuna xurgatu edo kanporatzeko duen gaitasunaren izena da:

a. Higroskopikotasuna. b. Porositatea. c. Homogeneotasuna. d. Pitzagarritasuna.

192. Egurrean, zenbat eta hezetasun handiagoa…

a. Orduan eta isolatzaile elektriko hobea. b. Orduan eta konduktibitate elektriko txikiagoa.

c. Zuraren konduktibitate elektrikoa ez da aldatzen. d. Isolagarritasun elektriko txikiagoa.

193. Lixa papera, izatez, paperari itsatsitako material urragarriaren pusketa txiki-txikiak dira. Partikula horien kopurua zenbat eta txikiagoa izan…

a. Orduan eta politagoa izango da lixa papera. b. Orduan eta paper gehiago erabili beharko da zerbait lixatzeko. c. Hainbat eta lakarragoa izango da lixa. d. Hainbat eta leunagoa izango da lixa.

194. Gubia bereizten da zizeletik…

a. Gubia orria zuzena delako. b. Gubia orria kurbatua delako. c. Kirtenik ez duelako. d. Biselatua delako.

195. Hormako galdaren gasezko erregailua mota atmosferikokoa izaten da.

a. Egia da. b. Ez da egia. c. Segun eta, zein gas den. d. Segun eta, zein hormatako galdara den.

196. Zein aparatuk sartzen du galdaran erregaia?

a. Ponpak. b. Haizagailuak. c. Tximiniak. d. Erregailuak.

197. Gasezko erregaientzako erregailuak… a. Erregai likidoentzat ere balio dute. b. Ez dute airerik baliatzen errekuntzan. c. Horrelakoek daukaten haizagailu zentrifugo edo flotatzaileak errekuntza gerta

dadin beharrezkoa den airea presioz bultzatzen du. d. Lainoztatze mekanikoko sistemaz hornituak daude.

198. Adieraz ezazu ponpen funtsezko parametroa.

a. Tenperatura. b. Emaria. c. Altuera. d. Balbulak.

199. Altzairuzko hodien ezaugarrietako bat ez da:

a. Hariztaturiko elementuekin ezin elkar daitezke.

b. Oxidazioak erraz erasotzen die. c. Hausturen aurkako erresistentzia handia dute. d. Soldatzean, galbanizatua erretzen denez, babes efektua suntsitu egiten da.

200. Kalefakzioko hoditeria sistema batek eraikineko sotoan hodi nagusia du, kolektore gisa dabilena; hortik elikatzen dira gorantz ateratzen diren zutabeak. Zein sistema da hori?

a. Goi distribuzioko sistema. b. Behe distribuzioko sistema. c. Sotoko distribuzio sistema. d. Ganbarako distribuzio sistema.

201. Aire purgatzearen helburua da:

a. Hodiko uraren presioa jakitea. b. Ur hodiko presioan dagoen tenperatura jakitea. c. Hodietan aire burbuilak txertatzea. d. Hodietatik aire burbuilak ateratzea.

202. Altzairuzko xaflako erradiadoreen abantaila nagusia hau da:

a. Erradiazio azalera txikiagoa. b. Bolumen handia. c. Erradiazio azalera handiagoa. d. Oso itxura laua ez izatea.

203. Hodietako uraren tenperatura neurtzen duen aparatua da: a. Termometroa. b. Manometroa. c. Balbula. d. Ponpa.

204. Aerotermoa…

a. Likidoen termo konbentzional batez osatua dago. b. Berotasuna erradiazio bidez ematen du. c. Balizko bero ihesetatik isolatzen ditu hodiak. d. Bateria eta haizagailu baten bitartez ematen du berotasuna.

205. Erregai solidoa den aldetik, ikatza erabiltzeak ingurugiroan eragiten duen arazo larriena:

a. Usaina da. b. Kolorea da. c. Sufrea da. d. Berotzeko ahalmena da.

206. Kalefakzioan gehien erabiltzen den erregai likidoa:

a. C gasolioa da. b. Gasolina da. c. Kerosenoa da. d. Butano likidotua da.

207. Bero ponpaz ari garela, adierazi zein ez den egia:

a. Tenperatura apalagoko foku batetik ezin eman dezake berorik esparru batean. b. Funtzionatzen ari delarik, berotasuna ekoizteko, lan ekarpenaren premia du. c. Konpresore bat dauka. d. Berotasuna eroateko, likido hoztailea behar du.

208. Aparatu batek tenperatura aldaketak detektatu eta bestelako seinale (elektrikoa, adibidez) bihurtzen ditu, kalefakzio sistemako beste osagai batzuetan eragiteko. Zein da?

a. Presostatoa da. b. Termostatoa da. c. Manometroa da. d. Termometroa da.

209. Kotoi, hari, liho edo artilezko arropetatik hezetasun orbanak garbitzeko: a. Alkoholetan disolbatu edo, bestela, alkoholetan blaituriko kotoi batekin igurtzi

behar da, arroparen azpian zapi busti bat jarrita. b. Orbana ur hotzez busti eta gainean glizerina pixka bat jarri, utzi horrela ordubete

eta, ondoren, detergente eta urez ikuzi behar da c. Xaboi lehorrez igurtzi eta ur oxigenatuarekin ureztatu behar da. d. Lehenbizi, arropa amoniako diluituko uretan busti eta ondoren ikuzi behar da.

210. Orokorki, ez dira zertan lixatu:

a. Ehun elastikoak. b. Finki ehunduriko kotoia. c. Sarga edo krepe kotoia. d. Lihoa.

211. Ospitale ingurune bateko garbitze zerbitzuan, tratamendu berezia hartu behar duten arrisku handiko arropa eta area berezietakoa...

a. Garbitokiko pertsonalak erabakiko du nolako sistema aplikatu behar zaien. b. Garbitokiko buruak erabakiko du nolako sistema aplikatu behar zaien. c. Medikuak erabakiko du nolako sistema aplikatu behar zaien. d. Normalizatua egongo da aplikatu beharreko sistema.

212. 3484/2000 Errege Dekretuak:

a. Elikagaien ekoizpen eta komertzializazioan higiene kontuetako ebazpen komunitarioak aplikatzeko baldintza batzuk arautzen ditu.

b. Elikagaien maneiatzaileen higieneko arau orokorrak, enpresen erantzukizunak eta arau horiek betetzen direla egiaztatzeko bideak ezartzen ditu.

c. Animaliazko elikagaien higiene arau espezifikoak ezartzen ditu. d. Prestaturiko janariak egin, ontziratu, bildu, garraiatu, banatu, maneiatu, saldu,

hornitu eta zerbitzatzeko arauak definitu eta ezartzen ditu. 213. Elikagaiak maneiatze eta ontziratzeko geletako tenperatura, orokorki, gehienez ere izango da:

a. 18ºC b. 22ºC c. 25ºC d. 28ºC

214. Elikagaiak, alterazioak nozitzeko suszeptibilitatearen arabera sailkatuko bagenitu, zein multzotan sartuko genituzke kontserbak eta erdi-kontserbak?

a. Elikagai galkorrak. b. Elikagai erdi-galkorrak. c. Elikagai ez-galkorrak. d. Elikagai egonkorrak.

215. Ospitale ingurunean zein da gure gorputzeko germenen eroale behinena?

a. Arnasketa. b. Eskuak. c. Ilea. d. Arropa.

216. Egungo Espainiako Konstituzioa aldarrikatu zen:

a. 1978ko abenduaren 6an. b. 1978ko abenduaren 27an. c. 1978ko abenduaren 29an. d. 1978ko abenduaren 8an.

217. Adieraz ezazu zein den erantzun zuzena:

a. Botere Legegileak, herriak zuzenean hautaturik, legeak onesten ditu. b. Botere Exekutiboak, herriak zuzenean hautaturik, legeak onesten ditu. c. Botere Judizialak legeak onesten ditu. d. Erregeak legeak onesten ditu.

218. Estatuaren Ordenamendu Juridikoaren arau gorena da:

a. Errege Dekretu Legea. b. Parlamentuak onetsiriko legeen osotasuna.

c. Konstituzioa. d. Parlamentuak onetsiriko Lege Organikoen osotasuna.

219. Espainiako Konstituzioak, denera:

a. 169 artikulu ditu. b. 179 artikulu ditu. c. 159 artikulu ditu. d. 189 artikulu ditu.

220. Konstituzioa osatzen dute, halaber, hainbat Ebazpen Gehigarrik, Iragankorrek, Indargabetzailek eta Azken Ebazpenak. Zenbat Ebazpen Iragankor ditu Konstituzioak?

a. 4. b. 1. c. 9. d. 5.

221. Espainiako Konstituzioa honela dago egituratua:

a. Atari bat, Aurre Titulu bat eta hamar Titulutan. b. Atari bat, bi Aurre Titulu bat eta hamar Titulutan. c. Atari bat, Aurre titulu bat eta hamaika Titulutan. d. Atari bat, Aurre titulu bat eta hamabi Titulutan.

222. Honela deritzo Konstituzioaren I. Tituluari:

a. Funtsezko Eskubide eta Betebeharrez. b. Estatuaren Lurralde Antolamenduaz. c. Gorte Orokorrez. d. Koroaz.

223. Zenbat kapituluk osatzen dute Espainiako Konstituzioaren I. Titulua?

a. 2. b. 3. c. 4. d. 5.

224. Ekonomia eta Ogasuna deritzo Espainiako Konstituzioan:

a. VII. Tituluari. b. VI. Tituluari. c. V. Tituluari. d. IV. Tituluari.

225. Espainiako Konstituzioko "Printzipio Orokorrak" izeneko Kapituluez ari garela, "Tokiko Administrazioak" eta "Autonomi Erkidegoak" zenbatgarren Tituluko edukiari dagozkio?

a. Hirugarrenari. b. Zortzigarrenari. c. Aurre Tituluari. d. Bederatzigarrenari.

226. "Familia Babestea", "Gizarte Segurantzaren Erregimen Publikoa", "Ondare Historiko, Kultural eta Artistikoa babestea" edota "Osasuna Babesteko Eskubidea" esatean aipatzen ari gara:

a. Funtsezko Eskubideak eta Askatasun Publikoak. b. Herritarren Eskubide eta Betebeharrak. c. Politika Sozial eta Ekonomikoa Zuzentzen duten Printzipioak. d. Konstituzioaren alderdi Organikoa.

227. Espainiako Konstituzioak Arartekoaren figura jasotzen du:

a. 45. artikuluan. b. 54. artikuluan. c. 53. artikuluan. d. 55. artikuluan.

228. Espainiako Arartekoa:

a. Kongresuaren menpeko da. b. Senatuaren menpeko da. c. Gorte Orokorren menpeko da. d. Botere Judizialaren menpeko da.

229. Konstituzioko 20. artikuluak adierazpen askatasuna, prentsa askatasuna eta katedra askatasuna, besteak beste, adierazten ditu. Askatasun horien muga datza (adieraz ezazu okerreko erantzuna):

a. Ohore eta intimitatea errespetatuak izateko eskubidean. b. Norbere burua errespetatua izateko eskubidean. c. Haurrak eta gazteak errespetatuak izateko eskubidean. d. Agintaritza printzipioa errespetatua izateko eskubidean.

230. Osasuneko Lege Orokorra, izatez:

a. 24/1986 Legea da, apirilaren 25ekoa. b. 14/1986 Legea da, apirilaren 25ekoa. c. 14/1976 Legea da, apirilaren 25ekoa. d. 24/1976 Legea da, apirilaren 25ekoa.

231. Zein da Osasuneko Lege Orokorraren formulazioa inspiratu duen/duten printzipioa/k?

a. Osasunaren eta instituzionalizazioaren babesa. b. Medikuntza publikoa herritar guztientzat, kotizatzen ez dutenentzat izan ezik. c. Diskrezionaltasuna.

d. Elkarrenganako ardura. 232. Osasun Zerbitzu Publikoak era egokian antolatuko dira, osasun politikaren formulazioan komunitatearen partaidetza artikulatzea posible izan dadin, hurrengoen bitartez:

a. Lurraldeko Korporazioen, Enpresa Erakundeen eta Erakunde Sindikalen bitartez. b. Auzotarren Erakundeen eta Mankomunitateen bitartez. c. Lurraldeko Kontseiluen eta Udalerri Mugapenen bitartez. d. Erantzun horiek ez daude zuzen.

233. Osasun Barrutiek hiru organo hauek izango dituzte, gutxienez: Osasun Kontseilua, Zuzendaritza Kontseilua eta Barrutiko Gerentea. Adieraz ezazu horietako zein den Partaidetza Organoa:

a. Barrutiko Osasun Kontseilua. b. Barrutiko Zuzendaritza Kontseilua. c. Barrutiko Gerentea. d. Horietako bat ere ez da partaidetza organoa.

234. Osasun Barrutiko Gerentea izendatu eta kargugabetuko du:

a. Autonomi Erkidegoko Osasun Zerbitzuko Zuzendariak. b. Autonomi Erkidegoko Osasun Zerbitzuko Zuzendaritzak. c. Osasun Ministroak. d. Horietako inork ez.

235. "Sienita" eraikuntzan erabiltzen den materiala; bere osagaiak hauek dira:

a. Silizio, berilio eta aluminioa. b. Feldespato eta mika. c. Kuartzoa eta olibinoa. d. Silikatoak, burdina eta magnesioa.

236. Nahasketa natural batean betuna materia inerte batekin bat eginik dago eta, beraz, ez du kimikoki erreakzionatzen. Nola du izena nahasketa horrek:

a. Kreosota. b. Betun asfaltikoa. c. Asfaltoa. d. Galipota.

237. Nola deritzo adreiluaren "ertz ertainari"? a. Luzealdea. b. Taula. c. Ertza.

d. Azta. 238. Kaltzio sulfatoaren eragina erresistitzeko gauza den (eta ur selenitosoen aurrean erresistentzia handia agertzen duen) porlanak nola du izena?

a. PHA. b. PAS. c. PUZ. d. SF.

239. Erabilera orokorreko altzairuzko erreminta da hau, ahoa alakan daukana, batez ere harria lantzekoa. Nola du izena?

a. Karrakailua. b. Zizela. c. Fresatzeko makina. d. Mutxarda.

240. Korronte elektrikoak duen "fasea" bilatzeko baliatzen den erreminta da:

a. Polo biltzailea. b. Tentsio egiaztagailua. c. Meggerra. d. Ohmetroa.

241. Dispositibo elektrikoaren "isolamendu erresistentzia" neurtzeko baliatzen den tresnari nola deritzo?

a. Polo biltzailea. b. Tentsio egiaztagailua. c. Meggerra. d. Ohmetroa.

242. "Tentsio, intentsitate, erresistentzia eta potentzia" neur ditzakeen erreminta da:

a. Wattmetroa. b. Polimetroa. c. Voltmetroa. d. Meggerra.

243. Tenperatura garaietan eta materialarekin bat egite metalurgikoa osatzeko, junturan bertan urtzen diren aglutinatzaileekin egiten den soldadurari esaten zaio:

a. Soldadura biguna. b. Soldadura sendoa. c. Kapilaritatez bidezko soldadura. d. Soldadura hotza.

244. Metalezko hodien ahoei, kobrezkoei batik bat, era askotako formak emateko baliatzen den erremintari esaten zaio:

a. Buzinatzailea. b. Kurbatzeko makina. c. Otxabua. d. Aho-zabaltzailea.

245. Hodien ahoa zabaltzeko diseinaturiko erreminta:

a. Buzinatzailea da. b. Kurbatzeko makina da. c. Otxabua da. d. Aho-zabaltzailea da.

246. Zur hau zuri horixka da edo hori berdexka, egitura fin eta malgukoa, gogorra, zuntz lodikoa, pipiaren aurrean erresistentzia handia duena, uretan gogortzen da eta azkar hazten da. Zein zurez ari gara?

a. Akaziaz. b. Gaztainaz. c. Eukaliptoaz. d. Intxaurraz.

247. Egurraz ari garela, zuntzaren noranzkoan hausteko erraztasunari esaten zaio:

a. Malgutasuna. b. Pitzagarritasuna. c. Plastizitatea. d. Homogeneotasuna.

248. Zein lanabes dago diseinatua piezaren ertzekiko lerro paraleloak marrazteko, junturak eta arrakalak markatzean, bereziki?

a. Altzairuzko erregela. b. Txantiloia. c. Gramila. d. Alaka mugikorra.

249. Leiho eta balkoiak itxi eta finkatzeko baliatzen dira pieza batzuek burdinazko ziria dute eta honen mutur kurbatuetan leiho-orriak beraien artean eta markoan finkatzen dira; zubien bidez sostengatzen dira eta errotazio mugimendua pomo edo eskulekuari eraginez egiten da. Horien izena:

a. Sarrailak. b. Faileba edo espainoletak. c. Bandak. d. Erantzun guztiak oker daude.

250. Deribazioaren eta erregelatze giltzaren artean dagoen kanalizazioa (bertikala, orokorki) da:

a. Hartune emaria. b. Itzulketa alderanztua. c. Goi banaketa sistema. d. Banaketa sistema bertikala.

251. Kalefakzio zirkuitua berotzean, zirkuituko ur bolumenen gehikuntzak xurgatzea xede duten elementu osagarriak dira:

a. Euskarriak. b. Espantsio ontziak. c. Ponpak. d. Balbulak.

252. Pieza bat "lurrungailuak, konpresoreak, kondentsadoreak eta espantsio balbulak" osatua baldin badago, hori da:

a. Bero ponpa. b. Manometroa. c. Espantsio ontzia. d. Termostatoa.

253. Elementu batek fluidoaren tenperatura zehazki erregulatzea bideratzen du, emaria tenperaturaren arabera kontrolatzen duelako. Zein elementu da hori?

a. Euskarria. b. Espantsio ontzia. c. Ponpa. d. Balbula.

254. Hormako gas galdaren bero potentzia izaten da, gutxi gorabehera:

a. 4.000 eta 6.000 kcal/h artekoa. b. 5.000 eta 7.000 kcal/h artekoa c. 6.000 eta 8.000 kcal/h artekoa. d. 8.000 eta 20.000 kcal/h artekoa.

255. Erregailu atmosferikodun zutikako galdaren bero potentzia izaten da, gutxi gorabehera:

a. 15.000 eta 40.000 kcal/h artekoa b. 15.000 eta 20.000 kcal/h artekoa c. 5.000 eta 10.000 kcal/h artekoa d. 8.000 eta 15.000 kcal/h artekoa

256. Hormigoia sailkatzeko irizpideak dentsitatea, osaketa edo armadura mota izan daitezke. Hormigoi "normalen" dentsitatea balio hauen artean ibiltzen da:

a. 600 eta 1100 kg/m3. b. 1100 eta 2000 kg/m3. c. 2000 eta 2800 kg/m3. d. 1600 kg/m3 baino handiagoa.

257. Gainean birmargotzea erresistitzen ez duten pintura zaharrak suntsitzeko zer erabiltzen da?

a. Disolbatzaileak. b. Diluitzaileak. c. Desugertzaileak. d. Horietako bat ere ez.

258. Hodi fluoreszentearen funtzionamendua honetan oinarritzen da:

a. Korrontea egonkortu eta bera pasatzearen ondorioz, gasa kitzikatzean, argia emititzen duen erreaktantzia baten bidezko elikatzean.

b. Korrontea filamentu batetik pasatzean. c. Tentsioa 230 V-tik 12 V-ko balioraino murrizten duen transformagailuan. d. Lanpara halogenoen funtzionamendu printzipioan.

259. Burdina galbanizatuzko hodiak erabiltzea baimenduta dago kalefakzio sareetan, bertako uraren tenperaturak ez badu gainditzen:

a. 33ºC. b. 43ºC. c. 53ºC. d. Horrelakoetan erabiltzea ez dago baimenduta.

260. Zein da erantzun zuzen bakarra?

a. Orokorki, egur gogorren kolorea bigunena baino ilunagoa da. b. Egur bigunen osaketan gogorrenetan baino zuntz ugariago dago. c. Egur lehorra hezea baino pitzagarriagoa da. d. Arbolaren kanpoaldea gogorragoa da barrualdea baino.

261. Zein da erantzun zuzena?

a. Egur gogor, dentso eta konpaktuek berotasuna hobe isolatzen dute. b. Sekzio erradialetan testa sekzioan baino higiduraren aurreko erresistentzia

handiagoa du zurak. c. Zur lehorra bero eta elektrizitatearen eroale ona da. d. Pinu egurra suharberagoa da artekia baino.

262. Zein da erantzun zuzena?

a. Pitzatzeko errazenak, begi asko eta zuntz laburra duten zurak dira. b. Zuraren eroankortasuna era erradialean baino handiagoa da luzeran. c. Zuran, talkaren aurkako erresistentzia handiagoa da zeharka luzeran baino.

d. Uraren saturazio puntutik aurrera, ura xukatu ahala, egurraren bolumena dezente handitzen da. 263. Egurra gaizki zerratzearren akats hau gertatzen da: oholaren alea piezen luzerari paralelo agertzen da. Zein da akats hori?

a. Ale okertua. b. Gilbordura. c. Pitzadurak. d. Eper begia.

264. Galipotaren destilazio frakzionatu egindakoan geratzen den hondakina: a. Betuna da. b. Mundruna da. c. Asfaltoa. d. Berniza da.

265. 100 eta 200 ale arteko lixa orria:

a. Oso larria da. b. Ertaina da. c. Xehea da. d. Oso xehea da.

266. Zerra orria puntuan jartzeko helburuz, zorrozteaz gainera, hortzak ezker-eskuin okertzen dira, ildoa orria baino zabalagoa izan dadin eta zerra errazkiago labain dadin egurrean barrena. Nola deritzo lan horri?

a. Arrabotatzea. b. Arbastatzea. c. Trontzatzea. d. Entrama ateratzea.

267. Sekzio kurboko orridun trintxa:

a. Gubia da. b. Alaka da. c. Zizela da. d. Galanda da.

268. Zurgintzan, pieza baten ertzen lerro paraleloak egiteko erabiltzen da:

a. Kartaboia. b. Txantiloia. c. Gramila. d. Arrabota.

269. Zuretan, torlojo bat sartu ahal izateko, zulo bat egiten denean batik bat erabiltzen da:

a. Burila. b. Gramila. c. Entramagailua. d. Sarjenta.

270. Hurrengo erantzunetatik zein ez da zuzena?

a. Arraspa baten ebakeraren kalitatea zentimetro karratuko hortzen kopuruak ematen du.

b.Hortz lerroak elkarren artean zenbat eta elkartuago egon, orduan eta finagoa da lima.

c. Arbastatzeko lima erabiliko dugu eta leuntzeko, ahal denean, arraspa. d. Arraspa egurretan bakarrik erabiltzen da.

271. Torlojoaren galga:

a. Torlojoaren luzera da. b. Torlojoaren burua da. c. Torlojoaren arteka da. d. Torlojoaren diametro nominala da.

272. Otxabua erabiltzen da:

a. Ebakitako hodia okertzeko. b. Ebakitako hodia zabaltzeko. c. Ebakitako hodiari barneko bizarrak erauzteko. d. Hodien ahoei era askotako itxurak emateko.

273. Hodiak kurbatzeko makinari buruz zein erantzun dago zuzen?

a. Kurbatzeko makina batek diametro desberdinetako hodiak kurbatzeko balio du. b. Hodi diametro bakoitzari bere makina propioa dagokio. c. Kurbatzeko makinak soldadurak egiteko ere balio du. d. Kurbatzeko makinarekin egiten dira aho-zabaltzaileari berez dagozkion aplikazio

batzuk. 274. Iturgintzako lanetako bat kobrezko hodiak soldatzea da. Iturginak materia aglutinatzaile gisa, eztainua erabiltzen duenean...

a. Soldadura biguna da. b. Soldadura sendoa da c. Soldadura hotza da. d. PVC-zko soldadura da.

275. Soldadura gogor edo sendoaren ezaugarrietako bat hau da: a. Material aglutinatzaile gisa beruna erabiltzen da. b. Material aglutinatzailea tenperatura apaletan urtzen da.

c. Material aglutinatzaile gisa zilarra erabiltzen da. d. Material aglutinatzaile gisa masilla sintetiko gogorrak erabiltzen dira.

276. Hodian buxadura gertatu eta bentosa erabiltzen denean (adieraz ezazu zein erantzun ez dagoen zuzen):

a. Bentosaz ponpatzeko, lababoa urez bete behar da. b. Hodi libratzaile mekaniko edo kimikoen alternatibazko prozedura da. c. Bentosaz ponpatu behar da, lababoa urez bete gabe. d. Gainezkabidea zapiekin estali behar da.

277. Komuneko tanga ur ihes etengabea du eta flotagailua ez omen da horren kausa; arazoa hauxe izan daiteke:

a. Sifoia eta tangaren hondoa lotzen dituen eraztuna edo juntura. b. Hustubide hodiko buxadura. c. Komuneko estalkiko arazoa. d. Elikatzeko hodian presio igoera izan dela.

278. Adieraz ezazu nolako abantailak dituzten ale larriko hondarrek ale xehekoen aurrean, igeltserotzako lanetan:

a. Morteroak lehenago gogortzen dira. b. Aluminosirik gabeko morteroak egiteko balio dute. c. Kare zementuzko morteroak egiten dituzte. d. Erresistentzia handiagoko morteroak egiten dituzte.

279. Morteroen izena aldatzen da:

a. Osagaien dosifikazioaren arabera. b. Erabilitako konglomeratzailearen arabera. c. Erabilitako hondarraren arabera. d. Egiteko eraren arabera.

280. Mortero batek konglomeratzaile baino oinarrizko material gehiago duenean:

a. Koipetsua da. b. Gihartsua da. c. Kare zementuzkoa da. d. Aluminiotsua da.

281. Porlanen kategoriak beren erresistentzia fisikoen arabera finkatu eta denbora muga batean konpresioaren aurreko gutxieneko erresistentziaren arabera sailkatzen dira. Zein da muga hori?

a. 2 ordu. b. 7 egun.

c. 28 egun. d. 24 ordu.

282. Kare bizia dugunean zein prozedura bete behar da kare hila lortzeko?

a. Ura kendu. b. Labean sartu. c. Labetik atera. d. Ura erantsi.

283. Zein da hari eta kable elektrikoaren arteko aldea?

a. Haria kable multzoa da. b. Kablea hari multzoa da. c. Ez dago alderik. d. Isolatzaileen kolorean datza aldea.

284. Zer eginkizun betetzen du kortxoak igeltserotza lanetan?

a. Konglomeratzailea da. b. Isolatzaile termikoa da. c. Material zeramikoek bezala. d. Porlan hondakinak garbitzeko balio du.

285. Toki bateko hormetan propietate mikrobizida eta bakterizida onak dituen pintura erabili nahi denean, hauxe erosi behar da:

a. Tenpera. b. Olioa. c. Esmaltea. d. Karezkoa.

286. Igeltseroak desenkofratzaile izeneko tresna baliatzen du. Adieraz ezazu zein erantzun dagoen oker:

a. Oholetako iltzeak erauzteko balio du. b. Desenkofratze lanetan erabiltzen da. c. Horietako gehienek hortzak entraman dauzkate. d. Barra bat da.

287. Zein erreminta da, itxuraz, plaunkaiaren antzekoa?

a. Bahea. b. Mutxarda. c. Bahe txikia. d. Talotxa.

288. Nola du izena baineraren antzekoa den zirkunferentzia arkuaren formako metalezko ontziak, kola morteroak eta hainbat estaldura mota egiteko baliatzen denak?

a. Pasta ontzia. b. Pesta ontzia. c. Pastara. d. Pestara.

289. Kontagailu elektrikoek zer neurtu behar dute?

a. Kontrataturiko potentzia elektrikoa. b. Gastu energetikoaren prezioa, eurotan. c. Babes elektrikoaren gradua. d. Kontsumitutako energia elektrikoa.

290. Zein da argiketariaren bihurkinaren ezaugarri nagusia?

a. Kirtenak ez du ergonomiko izan behar. b. Altzairu herdoilezinezko zurtoina estali gabe dago. c. Plastikozko zurtoina altzairuz estalia dago. d. Altzairuzko zurtoina plastikozko funda batez estalia dago.

291. Lanpara goriez ari garela, adieraz ezazu zein erantzun dagoen oker.

a. Tungstenozko filamentua daukate. b. Filamentua etenik badago, lanparak ez du funtzionatzen. c. Argi emisioa eragiten duena korronte elektrikoa filamentuan barrena pasatzea da. d. Filamentuak pitzarazgailuari eta erreaktantziari esker funtzionatzen du.

292. Zein da prozedura egokiena lanpara halogenoa aldatzeko? a. Lanpara berria hatzak garbi daudela hartu behar da. b. Lanpara berriari azazkalekin heldu behar zaio. c. Lanpara berria enpresa fabrikatzaileko profesional batek aldatu behar du. d. Lanpara berria hatzekin ukitu gabe hartu behar da; zapi batekin, adibidez.

293. Zein da erantzun zuzena lanpara gori eta halogenoez:

a. Lanpara halogenoaren batez besteko bizitza goriarena baino laburragoa da. b. Lanpara halogenoaren batez besteko bizitza goriarena baino luzeagoa da. c. Lanpara halogenoaren batez besteko bizitza eta goriarena berdinak dira. d. Aurreko erantzunak oker daude.

294. Osasun Barrutiko Zuzendaritza Batzordea hauek osatzen dute:

a. Autonomi Erkidegoko ordezkariek, Kontseiluko kideen %60 osatuko dutenak. b. Enpresetako ordezkariek, Kontseiluko kideen %70 osatuko dutenak. c. Tokiko Korporazioen ordezkariek, Kontseiluko kideen %70 osatuko dutenak. d. Enpresa eta sindikatuen ordezkariek, Kontseiluko kideen %65 osatuko dutenak.

295. Autonomia Erkidegoko lurralde mugapenean osasun zerbitzuaren zentro eta establezimenduen kudeaketa unitarioaz eta beraiek garatu beharreko sanitate

prestazioak eta osasun programez arduratzen diren osasun sistemaren funtsezko estrukturak honela deitzen dira::

a. Osasun Barrutiak. b. Osasun Distrituak. c. Osasun Zentroak. d. Ospitaleak.

296. Osasun Barrutiek organo hau nahitaez eduki behar dute:

a. Gestiokoa: Barrutiko Osasun Kontseilua. b. Partaidetzazkoa: Barrutiko Gerentzia. c. Zuzendaritzazkoa: Barrutiko Zuzendaritza Kontseilua. d. Erantzun guztiak ongi daude.

297. Zein Administrazioren eginkizuna da medikamentuen eta gainerako osasun produktu eta artikuluen egokitasun sanitarioa baloratzea, bai horien zirkulazioa eta erabilera baimentzeko, baita horien kalitatea kontrolatzeko ere?

a. Estatuko Osasun Administrazioarena b. Autonomia Erkidegoetako Osasun Administrazioarena. c. Tokiko Korporazioetako Osasun Administrazioarena. d. Erantzun guztiak ongi daude.

298. Arau orokor gisa eta salbuespenak salbuespen, geografia, sozio-ekonomia, demografia, lan, epidemiologia, kultura, klimatologia eta komunikazio alorreko baliabideen hornidura aintzat harturik, osasun barrutia hurrengo populazioaz arduratuko da:

a. Ez 100.000 biztanle baino gutxiago, ez 150.000 baino gehiagokoaz. b. Ez 150.000 biztanle baino gutxiago, ez 200.000 baino gehiagokoaz. c. Ez 200.000 biztanle baino gutxiago, ez 250.000 baino gehiagokoaz. d Ez 250.000 biztanle baino gutxiago, ez 300.000 baino gehiagokoaz.

299. Barrutiko Osasun Kontseiluak hauek osatuko dituzte:

a. Osasun Barrutiko Administrazio Sanitarioak. b. Ordezkotza zabalena duten erakunde sindikalek, %20ko proportzioan gutxienez,

tituludun profesional sanitarioen bitartez. c. Herritarren ordezkaritzak, barrutiko Tokiko Korporazioen bitartez, eta kideen

%40 osatuko dute. d. Erantzun guztiak ongi daude.

300. Zeini dagokio Barrutiko Osasun Planaren proiektua onestea, Autonomi Erkidegoak ezarritako arau, betebehar eta programa orokorren barnean:

a. Osasun Kontseiluari. b. Zuzendaritza Kontseiluari. c. Barrutiko Gerenteari. d. Sendagileen Kontseiluari.

301. Zuzendaritza Kontseiluak eta Barrutiko Osasun Planean xedaturiko jarraibideez eta Autonomi Erkidegoari eta estatuari dagozkien arauen exekutatzeaz zein da arduraduna?

a. Osasun Barrutiko Gerentea. b. Osasun Barrutiko zuzendari teknikoa. c. Osasun Barrutiko zuzendari medikua. d. Osasun Barrutiko Idazkaria.

302. 21/2001 Legean xedaturiko printzipio batek bermatzen du Autonomia Erkidegoek beren zerbitzuak antzeko baldintzetan eman ditzaketela, zerga bidez dirua jasotzeko gaitasun desberdinak gorabehera, finantzaketa premia osoak determinatuz eta Askitasun Funts izenekoa indarrean jartzearen bidez. Hori da...

a. Berdintasun printzipioa. b. Elkartasun printzipioa. c. Ekitate printzipioa. d. Justizia printzipioa.

303. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseilua hauek osatzen dute: Osasun eta Kontsumoko Ministroa, bertako Lehendakari izango dena, eta Autonomia Erkidegoetako osasun gaietako Kontseilari eskudunak. Organo horretako Lehendakariordea izango da:

a. Autonomia Erkidegoetako osasun gaietako Kontseilari eskudunetako bat, Osasun eta Kontsumo Ministroak hautaturik.

b. Biztanle gehien dituen Autonomia Erkidegoko osasun gaietako Kontseilari eskuduna.

c. Autonomia Erkidegoetako osasun gaietako Kontseilarien artean txandaka beteko da kargua, bi urtean behin.

d. Autonomia Erkidegoetako osasun gaietako Kontseilari eskudunetako bat, organoa osatzen duten kide guztiek hautaturik. 304. Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioak hurrengo eskubide indibidualak ditu:

a. Jarduera sindikalean aritzekoa. b. Greba egitekoa, biztanleriari artapen sanitarioa emateko funtsezkoak diren

zerbitzuak izango direla bermaturik, nolanahi ere. c. Bere unitate, zentro edo erakundeari dagozkion eginkizun, lan, betekizun,

programazio funtzional eta izendaturiko helburuez eta horiek betetzeari buruzko ebaluazioaz ezarritako sistemez informazioa jasotzekoa.

d. Erantzun guztiak zuzen daude. 305. Lanaldi baten iraupena sei ordu jarraitu baino luzeagoa denean, jardunaldi horretan atsedenaldi bat ezarri beharko da, gutxienez...

a. 30 minutukoa. b. 20 minutukoa. c. 15 minutukoa.

d. 10 minutukoa.

306. Eginkizunen behin betirako gabetzeak lanpostuaren galera ondorioztatuko du: a. Hiru hilabetetik gorakoa denean. b. Sei hilabetetik gorakoa denean. c. Bederatzi hilabetetik gorakoa denean. d. Urtebetetik gorakoa denean.

307. Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioa, baimenik eta kausa justifikaturik gabe, lanpostuan bost egun jarraitu baino gehiagotan edo, bi hilabetean, zazpi egunez ez agertzea hutsegite:

a. Oso larria da. b. Larria da. c. Ez hain larria da. d. Arina da.

308. Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioak hutsegite larria egingo du kasu honetan:

a. Menpeko pertsonalari edo zerbitzuari kalte larria eraginik, gehiegikeriazko agintaritza erabiltzearren.

b. Zerbitzua bertan behera uztearren. c. Sexu erasoagatik, erasotzaileak bere jokaeraz, horren biktima den pertsonarentzat

lan ingurune umiliagarri, kontrako edo ikarazkoa sortarazten duela uste duenean. d. Nagusi, lankide, menpeko edota erabiltzaileekin jendetasunik gabe jokatzearren.

309. Indemnizaziorik jasotzeko eskubidea gabe eta, gehienez ere lau urtez lekualdatu eta aurreko herrian berriro hasteko prozeduretan parte hartzea ukaturik, herriz aldatzea ondorioztatzen duen derrigorrezko lekualdaketadun zehapena aplikatzen zaio:

a. Hutsegite oso larria egin duenari b. Hutsegite larria egin duenari. c. Hutsegite arina egin duenari. d. Ez dago horrelako zehapenik.

310. Pertsonal estatutarioari ezartzen zaizkion behin betiko diziplina zehapenak bere espediente pertsonalean idatziko dira. Idazketa horiek baliogabetuko dira ofizioz, zehapena bete den unetik:

a. Bost urtera, hutsegite oso larriengatik ezarritako zehapenen kasuan. b. Urtebetera, hutsegite larriengatik ezarritako zehapenen kasuan. c. Hiru hilabetera, hutsegite arinengatik ezarritako zehapenen kasuan. d. Sei hilabetera, hutsegite arinengatik ezarritako zehapenen kasuan.

311. Behin-behineko lanpostu gabetzea diziplina espedientearen ondorioz gertatzen denean:

a. Ezingo da izan sei hilabete baino luzeagoa, prozedura interesatuaren eraginez geldiarazi ez bada.

b. Ezingo da izan lau hilabete baino luzeagoa, prozedura interesatuaren eraginez geldiarazi ez bada.

c. Ezingo da izan bederatzi hilabete baino luzeagoa, prozedura interesatuaren eraginez geldiarazi ez bada.

d. Ezingo da izan bost hilabete baino luzeagoa, prozedura interesatuaren eraginez geldiarazi ez bada. 312. Lan arriskuen arautegia aplikatuko zaie:

a. Arrisku larri, katastrofe edota ezbehar publikoa gertatzekotan, babes zibileko eta auzitegiko peritazio zerbitzuei.

b. Famili etxebizitzako zerbitzuaren izaera bereziko lan harremanei. c. Espetxeei. d. Erantzun guztiak oker daude.

313. "Laneko segurtasun eta higienearen alde" aritzeko eginkizuna botere publikoen eskuetan utzi da; politika sozial eta ekonomikoa zuzentzen duen printzipio hori Espainiako Konstituzioak xedatzen du:

a. 36. artikuluan b. 38.1. artikuluan c. 40.2. artikuluan d. 40.3. artikuluan

314. laneko segurtasun eta osasun baldintzak aztertzea, sustatzea eta hobetzen sostengatzea helburu dituen Estatuko Administrazio Orokorreko organo zientifiko-tekniko espezializatuak nola du izena?

a. Lan eta Gizarte Segurantzako Inspekzioa. b. Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala. c. Laneko Kalitate, Segurtasun eta Higienearen Kontseilu Nazionala. d. Laneko Segurtasun eta Higieneko Batzorde Nazionala.

315. Laneko segurtasun eta osasun gaietan, prebentzio eta partaidetza instituzionaleko politikak formulatzeko unean, zein da Herri Administrazioen organo kolegiatu aholkularia?

a. Laneko Segurtasun eta Higieneko Batzorde Nazionala. b. Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala. c. Laneko Kalitate, Segurtasun eta Higieneko Kontseilu Nazionala. d. Lan eta Gizarte Segurantzako Inspekzio Nazionala.

316. Behin-behineko edo iraupen mugatuko lanetan diharduten langileek edota aldi baterako laneko enpresa batean kontratatuak daudenek nolako babes gradua jasoko dute segurtasun eta osasun gaietan?

a. Enpresako gainerako langileek baino babes gradu handiagoa, lan harremanaren berezitasunagatik.

b. Enpresako gainerako langileen pareko babes gradua. c. Enpresako gainerako langileek baino babes gradu apalagoa, lanpostua behin-

behinekoa dutelako. d. Erantzun horiek ez daude zuzen.

317. Greba kasuan xedaturiko funtsezko zerbitzuez arduratzeko obligazioa ez betetzea nolako hutsegitetzat hartuko da?

a. Obligazio horiek ez betetzea ez da hutsegiterik. b. Hutsegite arina. c. Hutsegite larria. d. Hutsegite oso larria.

318. Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioak urtero oporraldi ordaindua hartzeko eskubidea izango du; horren iraupena izango da, gutxienez:

a. 33 egun natural edo zerbitzuan emaniko denboraren proportziozkoa. b. 33 egun natural edo zerbitzuan emaniko denboraren proportziozkoa. c. 25 egun natural edo, zerbitzuan emaniko denboraren proportziozkoa. d. 22 egun natural edo, zerbitzuan emaniko denboraren proportziozkoa.

319. Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioak egunero, lanaldi bat amaitu denetik hurrengoa hasi bitartean, atsedenaldi jarraitu batez gozatzeko eskubidea izango du; horren iraupena izango da, gutxienez:

a. 15 ordu. b. 12 ordu. c. 10 ordu. d. 9 ordu.

320. Eginkizun gabetze irmoan deklaratua dagoen osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioak, etenaldi horrek irauten duen bitartean, bere eginkizunak betetzetik eta bere lan izaerari dagozkion eskubide guztietatik gabeturik egongo da. Diziplina zehapenagatiko eginkizun gabetze irmoa izango da, gehienez ere:

a. Hamar urte. b. Zazpi urte. c. Sei urte. d. Bost urte.

321. Herriz aldatu gabe, beste erakunde edo zentro batera lekualdatzeko zehapena, aurreko herrian berriro hasteko prozeduretan parte hartzea gehienez ere bi urtez ukaturik, ondorioztatzen duen derrigorrezko lekualdaketadun zehapena aplikatzen zaio:

a. Hutsegite oso larria egin duenari. b. Hutsegite larria egin duenari.

c. Hutsegite arina egin duenari. d. Horrelako zehapenik ez dago.

322. Estatuak eta Autonomi Erkidegoek Osasun Plan bateratuak ezarri ahal izango dituzte. Plan bateratu horiek Autonomi Erkidego guztiak inplikatuko balituzte non formulatuko lirateke?

a. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan. b. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde Nazionalean. c. Lan eta Gizarte Segurantzako Inspekzio Nazionalean. d. Laneko Kalitate, Segurtasun eta Higienearen Lurralde arteko Kontseiluan.

323. 39/1999 Legean, 3/2007 Lege Organikoan eta, izaeraz, oinarrizkoa den Funtzio Publikoaren Oinarrizko Estatutuko 49 artikuluan aipaturiko baimenen artean hauek daude:

a. 12 hilabete bete ez dituzten seme-alabak edoskitzeko baimena. b. Adopzioagatiko eta adopzio-aurreko harrera iraunkorragatiko baimena (12

astekoa, 14taraino luza daitekeena, adoptatu edo harturiko adin gabekoa urritua balitz edota adopzio edo harrera anitza izango balitz).

c. Seme-alabarik jaio, hartu edo adoptatzeagatiko baimena (10 egun). d. Erantzun guztiak oker daude.

324. Emaniko zerbitzuengatik, osasun zerbitzuetako erabiltzaileengandik zeinahi eratako kontra-prestazioa onartzea honela jotzen du osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legeak:

a. Hutsegite oso larritzat. b. Hutsegite larritzat. c. Hutsegite arintzat. d. Ez dago hutsegitetzat hartua.

325. Lan utzialdian sartu ahal izateko, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren arabera, beharrezkoa izango da:

a. Administrazio Publikoetako batean zerbitzuan egiaz jardun izana aurreko bost urteetan.

b. Administrazio Publikoetako batean zerbitzuan egiaz jardun izana aurreko zazpi urteetan.

c. Administrazio Publikoetako batean zerbitzuan egiaz jardun izana aurreko sei urteetan.

d. Administrazio Publikoetako batean zerbitzuan egiaz jardun izana aurreko zortzi urteetan. 326. Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzko 55/2003 Legea noiz sartu zen indarrean?

a. 2003ko abenduaren 17an. b. 2003ko abenduaren 18an.

c. 2003ko abenduaren 19an. d. 2003ko abenduaren 21ean.

327. Gaueko pertsonalaren ohiko lanaldia ez da izango 12 lanordu jarraitu baino luzeagoa. Halaz ere, antolamendu edo asistentzia alorretako arrazoiek hala eskaturik, zentroen programazio funtzionalaren bitartez, gehienez ere...

a. 18 ordu arteko lanaldiak ezarri ahal izango dira zerbitzu edo unitate sanitario jakin batzuetan.

b. 24 ordu arteko lanaldiak ezarri ahal izango dira zerbitzu edo unitate sanitario jakin batzuetan.

c. 36 ordu arteko lanaldiak ezarri ahal izango dira zerbitzu edo unitate sanitario jakin batzuetan 36 ordu.

d. 48 ordu arteko lanaldiak ezarri ahal izango dira zerbitzu edo unitate sanitario jakin batzuetan.

328. Langileen formazioari dagokionez, adieraz ezazu zein erantzun dagoen oker:

a. Enpresariak bermatu beharko du prebentzio kontuetan nahikoa eta egokia izango den formazio teoriko eta praktikoa hartuko duela langileak, bai kontratatua izateko unean, baita betetzen ari den eginkizunez aldatzean ere.

b. Formazioa, langile bakoitzak betetzen duen lanpostu edo eginkizun jakin horretara bideratuko da eta arriskuen eboluzioari egokituko zaio.

c. Ahal den guztietan, formazioa lanalditik kanpoko orduetan eman beharko da. d. Formazioa enpresak berak eman ahal izango du, bertako baliabideekin edo

kanpoko zerbitzuekin hitzarturik baina horren kostuak ez du inolako eraginik izango langilearen lansarian. 329. Zein da zuntz sintetikoa?

a. Zeta. b. Kotoia. c. Lihoa. d. Poliesterra.

330. Zer da "douppioni"?

a. Artile mota bat. b. Liho mota bat. c. Zeta mota bat. d. Hari mota bat.

331. Adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen. Ehundura aintzat harturik, ehunezkoak izan daitezke:

a. Tafetana. b. Satina. c. Jacquard. d. Ehun paraleloa.

332. Arropa garbikuntzan, zer da ganbela? a. Programa hautagailua. b. Arropa sailkagailua. c. Tenperatura hautagailua. d. Arropa garbiko edukiontzia.

333. Adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen. Arropa garbigailuko danborrari esaten zaio:

a. Bonboia. b. Sailkagailua. c. Zilindroa. d. Tunela.

334. Arroparen aurre-garbiketa faseko lehen zikloan sartzen den ur kopurua, betetzeko gaitasunaren:

a. %100ekoa da. b. %50ekoa da. c. %30ekoa da. d. %60ekoa da.

335. Forma eta tamaina desberdinak lisatzeko gai den makina baten egintza jarraituari esaten zaio:

a. Auto-lehortze trena. b. Lehortze eta lisatze konboia. c. Lisatze trena. d. Lisatze ilara.

336. Arropa garbigailu batek zilindro erako ganbara bat dauka, erdian espiral itxurako ardatz bat duena; hor barruan, danbor itxurako hainbat edukiontzi daude eta arropa sartu eta ateratzeko balio dute. Nola du izena makina horrek?

a. Sigi-sagakoa. b. Zilindrikoa. c. Lineala. d. Armila.

337. Zer da "kalandra"?

a. Lehortzeko plantxa. b. Lurrun hedapenezko plantxa. c. Arrabolak dituen plantxa. d. Lisatzeko robota.

338. Kotoia, haria eta lihoa nola lisatu behar dira?

a. Arropa ifrentzuz ipini, gainean zapi heze bat, eta zanpatu gabe lisatu behar da. Ondoren, zuzen edo eratara lisatuko da, arropa zapi heze batez babesturik.

b. Arropak heze-hezea behar du edo, ahalik eta hobe, bustia, baina tantarik isuri gabe, kasik. Arropa ifrentzuz lisatuko da lehenbizi eta ondoren zuzen edo eratara errepasotxoa egingo zaio.

c. Zuzen edo eratara lisatu behar da arropa, heze-hezea dagoela. d. Ifrentzuz lisatu behar da, zapi hezea baliatuz. Plantxa ez da zanpatu behar.

339. Botoi zuloak egiteko zein puntu baliatuko dugu?

a. Gainetiko puntua. b. Saiheskako puntua. c. Eskapulario puntua. d. Festoi puntua.

340. Adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen. Arroparen josturan makinako puntu nagusia da:

a. Sigi-saga puntua. b. Surjete puntua. c. Ezkerrerako puntua. d. Eskuinerako puntua.

341. Oihal baten alboetako ertzetako alderdi behartu edo hertsatuenari esaten zaio:

a. Espikula. b. Oihal bazterra. c. Trama. d. Irazkia.

342. Jostura zerbitzuarentzat ez daude makineria eta altzarien artean:

a. Hainbat tailatako bustoak. b. Ebakera mahaiak. c. Kalandrak. d. Josteko makinak.

343. Sentikortasun etengailu batek honelako intentsitateekin jarduten du:

a. 3 mA. b. 30 mA. c. 300 mA. d. 3000 mA.

344. Hurrengo oihaletako ehundura batean, irazkiko hari bakoitza tramako hariarekin gurutzatu edo korapilatzen da:

a. Batistan. b. Satinean.

c. Damaskoan. d. Felpan.

345. Zer da surjetea?

a. Oihal bateko alboetako ertzetan dagoen parterik hertsatuena. b. Arropa zuria sartu eta sailkatzeko baliatzen den edukiontzia. c. Plantxa industrial askok daukaten osagarri bat. d. Makinaz egiten den puntu mota bat.

346. Sare hari bihurrituari esker:

a. Albainuak erraz ken daitezke. b. Ehun lodiak jos daitezke. c. Makinazko jostura lanak egin daitezke. d. Erantzun horiek ez daude zuzen.

347. Artilezko arropa bat eskuz lisatzeko zein tenperatura da egokia?

a. 60º b. 85º c. 100-110º d. 120º

348. Arrabola edo lisatzeko makinaren beste izen bat hau da:

a. Kalandria. b. Astotxoa. c. Bastidorea. d. Ganbela.

349. Berotasun eta hezetasunez konpresiopean hariak eta ileak aglomeratuz ehunak osatzeari esaten zaio:

a. Bazterra. b. Bolatze edo pilatzea. c. Trama. d. Irazkia.

350. Elikagaien manipulatzaileak eskularruak eta mozorroa erabiliko ditu: a. Janariak ontziratu edo platerera zerbitzatzean. b. Janariak ontziratu edo platerera zerbitzatzean mozorroa erabiliko du, baldin eta

bizarduna bada. c. Eskularruak, elikagaien manipulazio prozesu osoan, baina mozorroa ez da

derrigorrezkoa. d. Elikagaiak ontziratzean eskuen garbitze aseptikoa bakarrik da derrigorrezkoa.

351. Elikagaien kutsatzaile biotikoak dira:

a. Elikagaietan nahita sartzen dituztenak.

b. Baldintza egokietan ugal daitezkeen bizidunak. c. Bizigabeak. d. Giroko hezetasunean garatzen direnak, bakar-bakarrik.

352. Salmonella bakterioak probokaturiko salmonelosia gizakiaren eta animalia askoren hesteetan dago. Horren ugalketa galarazteko prebentzio neurri gisa, elikagaiak kuzinatuko ditugu gutxieneko tenperatura jakin bat hartu arte:

a. Gutxienez, 50ºC produktuaren barnealdean. b. Gutxienez, 70ºC produktuaren barnealdean. c. Gehienez, 70ºC produktuaren kanpoaldean. d. Gehienez, 50ºC produktuaren kanpoaldean

353. Abenduaren 29ko 3484/2000 Errege Dekretuaren arabera, prestaturiko janarien sailkapenean C multzokoak dira:

a. Esterilizazioa nozitu duten janari prestatuak. b. Bero tratamendua nozitu duten janari prestatuak. c. Begetal gordinez osatu eta ontziratutako janari prestatuak. d. Bero tratamendurik nozitu ez duten janari prestatuak.

354. Prestaturiko janari beroak metatu, kontserbatu, garraiatu, saldu eta zerbitzatzeko tenperatura izango da:

a. 18ºC b. 15ºC c. 65ºC d. 80ºC

355. Zer da botulismoa? a. Lurrean egon eta bertatik barazki askotara pasatzen den erresistentzia handi-

handiko espora gisako bakterio batek probokaturiko toxiinfekzioa. b. Gizakiaren eta animalia zenbaiten hestean bizi den bakterioa; hori, kuzinatu gabe

dauden elikagai kutsatuen bidez transmiti daiteke, pasteurizatu gabeko esne eta hegaztien bitartez, batik bat.

c. Beste organismo baten gainean edo barruan bizi delarik, hari elikagaia kendu eta trukean ezer ematen ez dion animalia.

d. Gizakiaren sudur, eztarri eta larruazalean ohi dagoen bakterioa. 356. Elikatzeko produktuen higiene, ekoizpen eta komertzializazio kontuetako ebazpen komunitarioen aplikazio baldintzak arautzen dira:

a. Maiatzaren 18ko 854/2004 Dekretuan. b. Maiatzaren 26ko 640/2006 Errege Dekretuan. c. Azaroaren 15eko 2074/2005 Errege Dekretuan. d. Uztailaren 26ko 852/2006 Araudian.

357. "Debarasajeko" orga bereziak erabiltzen dira:

a. Erretiluak jasotzeko. b. Erretiluak platerean zerbitzatzeko. c. Erretilu ontzientzako. d. Janari berezia denez (lehen klasekoa) hainbat bidaiarientzako lote osoetan

antolaturiko erretiluak gordetzeko. 358. Nola kontsideratzen dira intsektizida eta anabolizatzaileak?

a. Kutsagarri hibiotikotzat. b. Kutsagarri biotikotzat. c. Kutsagarri abiotikotzat. d. Kutsagarri asotikotzat.

359. Elikagaien manipulatzaileen formazioa emango du:

a. Enpresak berak, beti. b. Osasun alorreko agintaritza eskudunak baimendutako erakunde batek, beti. c. Langilea zeinahi enpresak forma dezake. d. Enpresak berak edo osasun alorreko agintaritza eskudunak baimendutako

erakunde batek.

360. Haragi, arrain eta barazkiak elikagai... a. Ez-galkorrak dira. b. Erdi galkorrak dira. c. Galkorrak dira. d. Egonkorrak dira.

361. Elikagaien manipulatzaileen higiene baldintza orokorrak, enpresen erantzukizunak eta ohar horiek egiaztatzeko motak xedatzen dituen Araudi honen bidez erregulatzen da:

a. 222/2002 Dekretuaren bidez. b. 202/2000 Errege Dekretuaren bidez. c. 22/2000 Errege Dekretuaren bidez. d. 202/2004 Dekretuaren bidez.

362. Elikagaien Manipulazioaren Araudiaren arabera, elikagaien manipulatzailea da:

a. Bere jan jardueragatik, elikagaiekin zeharkako kontaktua duen pertsona, horiek prestatzen, fabrikatzen, transformatzen, elaboratzen, ontziratzen, biltzen, garraiatzen, banatzen, saltzen, hornitzen edota zerbitzatzen ari direnean.

b. Bere jan jarduera gorabehera, elikagaiekin zeharkako kontaktua izan dezakeen pertsona, horiek prestatzen, fabrikatzen, transformatzen, elaboratzen, ontziratzen, biltzen, garraiatzen, banatzen, saltzen, hornitzen edota zerbitzatzen ari direnean.

c. Bere jan jardueragatik, elikagaiekin zuzeneko kontaktua duen pertsona, horiek prestatzen, fabrikatzen, transformatzen, elaboratzen, ontziratzen, biltzen, garraiatzen, banatzen, saltzen, hornitzen edota zerbitzatzen ari direnean.

d. Elikagaiekin zuzen edo zeharkako kontaktua duen pertsona. 363. Nola esaten zaio kuzinatutako janariari departamentu bakoitzeko arduradunek oniritzia eman diezaioten, aurkezten den platerari?

a. Oinarrizko platera. b. Testigu platera. c. Plater salataria. d. Plus platera.

364. Kontsumitzaileari edo kolektibitateei zuzenean saltzeko, hornitzeko eta zerbitzatzeko janari prestatuen elaborazioan eta manipulazioan diharduten manipulatzaileak nola hartzen ditu 202/2000 Errege Dekretuak?

a. Gutxieneko arriskuko manipulatzailetzat. b. Arrisku handiagoko manipulatzailetzat. c. Arriskurik gabeko manipulatzailetzat. d. Hiru erantzun horiek ez daude zuzen.

365. Nolako kutsagarria da salmonella?

a. Abiotikoa. b. Onddoa. c. Bakterioa. d. Birusa.

366. Trikinosia gaixotasuna nozitzea hurrengoak kontsumitzearen ondorio da:

a. Barazkiak. b. Arrautzak. c. Fruitu lehorrak. d. Haragia.

367. OMS erakundeak (Munduko Osasun Erakundeak) elikagaien higienea honela definitzen du:

a. "Elikadurarako produktuen osasungarritasun, inokuitate eta egoera ona, prestatze fase denetan, bermatzeko beharrezkoak diren neurrien osotasuna".

b. "Kontsumitzailearentzako elikagaiak prestatze, fabrikatze, transformatze, elaboratze, ontziratze, biltze, garraiatze, banatze, saltze, hornitze edota zerbitzatze lanetan enpresek eta jantoki publikoek bermatu beharreko gutxieneko aspektuak".

c. "Elikagaien segurtasun eta osasungarritasuna bermatzeko enpresak ezarritako lan aginduen osotasuna".

d. "Elikagaien manipulatzaileek eskuratutako ezagutza aplikatzean, higiene praktika zuzenak betetzen direla egiaztatzea". 368. Adieraz ezazu zein erantzun ez dagoen zuzen. Substantzia desinfektatzailea da:

a. Lodoformoa.

b. Amonio kuaternariodun konposatua. c. Burdina oxidoa. d. Hidrogeno peroxidoa.

369. Inhalatzearren, irenstearren edo larruazalean barrena sartzearren, alterazio genetiko hereditarioak proboka ditzaketen produktu kimikoen izena hau da:

a. Kantzerigenoak. b. Mutagenikoak. c. Karzinogenikoak. d. Ugalketarako toxikoak.

370. Artileari dagokionez, adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen:

a. Zuntz naturala da. b. Ardien larrutik erdiesten da, batik bat. c. Azken produktua erdiesteko ontze prozesua bete behar du. d. Zuntz elastikoa da.

371. Kotoiaz, adieraz ezazu zein dagoen zuzen:

a. Erresistentzia txikikoa da. b. Garbitzeko eta tindatzeko zaila. c. Munduko produkzio osoaren erdia baino gehiago tussah kotoia da. d. Izerdia ongi xurgatzen du.

372. Adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen. Oinarrizko propietateetatik zein dagokie detergenteei?

a. Hezetzeko ahalmena. b. Zikina emultsionatzeko ahalmena. c. Zikina partikula fin-finetara ekartzeko ahalmena. d. Lehortzeko ahalmena.

373. Garbitzeko produktu kimiko baten etiketan, "R" esaldiak dira:

a. Produktuak manipulatzeko aholkuak. b. Produktuak metatzeko aholkuak. c. Preparatuaren berariazko arriskua. d. Etiketaren adierari buruzko zehaztapenak.

374. Garbitzeko elementuetako bat altzairu ilea da. Zertarako balio du, funtsez? a. Baxera garbitzeko. b. Kristalak garbitzeko. c. Kareharrizko zoruak kristalizatzeko. d. Parketa leuntzeko.

375. Garbitzeko produktu kimikoen etiketako berariazko neurri prebentiboetan, "Xn" adierazpenak esan nahi du:

a. Korrosiboa. b. Narritagarria. c. Kaltegarria. d. Ingurugiroarentzat arriskutsua.

376. Hona detergente kationikoen beste izen bat:

a. "Quat". b. "Suat". c. "Muat". d. "Cat".

377. Garbitzeko produktu kimikoen etiketako berariazko neurri prebentiboetan, "F+" adierazpenak esan nahi du:

a. Leherkaria. b. Erregaia. c. Toxikoa. d. Oso suharbera.

378. DUO-MOP garbitze sisteman, ureztatzeko baliatzen den kuboaren kolorea da:

a. Urdina. b. Gorria. c. Horia. d. Zuria.

379. Garbiketa eragiketa honetan germenen proportzioa 10etik 2raino urritzen da:

a. Esterilizazioan. b. Deskontaminazioan. c. Desinfekzioan. d. Sepsisean.

380. Produktu desinfektatzaileez ari garela, adieraz ezazu zein dagoen zuzen:

a. Detergente kationikoak oso aktiboak dira tuberkulosiaren baziloaren eta esporen aurrean.

b. Fenoletik eratorritako produktuak oso disolbagarriak dira uretan. c. Lixiba argitasunaren eta berotasunaren aurrean erabat egonkorra da. d. Detergente anfoterikoak eta xaboiak ezin elkartuzkoak dira.

381. Gantz zikina suntsitzeko, funtsez, erabiliko dugu:

a. Detergente azidoa. b. Detergente neutroa. c. Detergente alkalinoa.

d. Ura soilik. 382. Detergente bat %15ean erabili behar dela adierazten denean, horrek esan nahi du:

a. Garbitzen dugun 100 aldiko, 15etan detergente hori erabili behar dugula. b. Detergentearen 15 parteko 100 parte ur jarri behar ditugula. c. 15 detergente parteko 85 ur erantsi behar dugula. d. Ur litro bakoitzeko 1,5 litro detergente erantsi behar dela.

383. Osasun erakunde bateko zorua detergentez garbitzea dela eta, hurrengo erantzunetatik zein dago zuzen?

a. Garbitzeko ahalmena ahalik eta hobena izan dadin, detergentea ez da uretan diluitu behar.

b. Garbitu beharreko azaleraren gaineko eragiketa ahalik eta laburrena behar du izan. c. Detergente desinfektatzaileak ur beroarekin baliatu behar dira, tenperatura 40ºC

baino handiagoa izaki. d. Eraginkortasuna handitzeko, erabili baino lehentxeago prestatu behar da

detergentea. 384. Substantzia ez-erregaiei, erregai direnekin kontaktuan sartzean izeki ere egiteko gauza badira, honela esaten zaie:

a. Erregarri. b. Erreduktore. c. Toxiko. d. Leherkari.

385. Substantzia baten etiketan elkarrekin gurutzatutako tibien gainean burezurra agertzen da eta "T+" ikurra. Zer da?

a. Kaltegarria. b. Oso toxikoa. c. Ingurugiroarentzat arriskutsua. d. Toxikoa.

386. Ingurugiroarentzat arriskutsuak diren substantzien etiketan ikur hau agertzen da:

a. R b. N c. Xi d. F+

387. Azido eta disolbatzaileetatik eskuak ongi babesteko, garbitzaileak erabili behar ditu:

a. Binilozko eskularruak. b. Larruzko eskularruak. c. Latexezko eskularruak. d. Eskularru metalikoak.

388. "Xn" ikurra nolako substantzietan agertzen da?

a. Narritatzaileetan. b. Suharberetan. c. Kaltegarrietan. d. Toxikoetan.

389. MONO-MOP zer da?

a. Zoruak eskuz garbitzeko sistema bat. b. Zoruak makinaz garbitzeko sistema bat. c. Ekortzea. d. Aurre-ikuztea.

390. Lixibak direla eta, adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen:

a. Argitasunean eta berotasunean ezegonkorra da. b. Bere kontzentrazioa aldatu egiten da urte sasoi batetik bestera eta metatze

baldintzen arabera. c. Metalen aurrean sentikortasun handikoa da. d. Fluorretik eratorritako konposatua da.

391. Produktu baten etiketa "S2" agertzen bada, zer egin behar duzu?

a. Berotasunetik aparte gorde. b. Ez inhalatzea eta larruazalarekin kontaktuan ez jarri. c. Uretatik aparte gorde. d. Haurren eskutik aparte gorde.

392. Hurrengo zuntz naturaletatik zein erdiesten da landare baten zainetik?

a. Artilea. b. Lihoa. c. Zeta. d. Kotoia.

393. Arropa zikinari dagokionez, adieraz ezazu zein dagoen zuzen:

a. Arropa garbitegira iristen den arropa zikina pisatu egin behar da. b. Arropa garbitegira iristen den arroparen kontrola eramatea ez da derrigorrezkoa. c. Arropa zikina tailaka sailkatuko da ikuzi aurretik. d. Ez da zertan arropa zikina sailkatu, arropa denek prozesu berbera beteko dute eta.

394. Zein da arropa garbitegi ororen ezaugarria? a. Arropa zikina manipulatzeko tokia eta arropa garbia manipulatzekoa bereiz

egongo dira. b. Arropa zikinaren sarrera eta arropa garbiaren irteera bat izango dira. c. Ahalik eta baliabide gutxien erabiltzeko, pertsonal guztiak arropa zikina zein arropa

garbia manipulatu ahal izango ditu, orga berberak baliatuz. d. Erantzun guztiak zuzen daude.

395. Zertarako erabiltzen da ganbela?

a. Arropa garbia metatzeko. b. Detergentea dosifikatzeko. c. Arropa zikina sailkatzeko. d. Arropa etiketatzeko.

396. Kalandrak zertarako balio du?

a. Lisatzeko. b. Ikuzteko. c. Josteko. d. Orbanak kentzeko.

397. Zertarako erabiltzen da albainu puntua?

a. Oihala izurtu edo zimurtzeko. b. Ondoren elkarrekin josiko diren bi oihal behin-behingoz heltzeko. c. Tolesturak egiteko. d. Brodatzeko.

398. Ehunei dagokienez, adieraz ezazu zein dagoen zuzen:

a. Irazkiko hari batzuk beste batzuekin gurutzatuz ehuntzen da ehundegian. b. Irazkiko hariak ehundegian luzeran ipinita, tramako hariak perpendikularrean

elkarlotuko dira haiekin. c. Tramako hariak ehundegian luzeran ipinita, irazkiko hariak perpendikularrean

elkarlotuko dira haiekin. d. Ehundegian ehuntzen da, tramako hari batzuk beste batzuekin gurutzatuz.

399. Arrautza orbanak nola suntsi daitezke ehun zurietatik?

a. Ur epeletan disolbaturiko ur oxigenatuarekin. b. Ur oxigenatu eta amoniako tanta batzuekin. c. Ur bero eta sodio hidrosulfitoarekin. d. Esne eta alkoholarekin.

400. Nola ezaba daiteke boligrafo orbana ehun batetik?

a. Agoarrasez. b. Xaboi lehorrez.

c. Esnez. d. Olioz.

401. Hurrengo zuntzetatik zein da sintetikoa?

a. Jutea. b. Poliesterra. c. Kalamua. d. Tussah zeta.

402. Arropa garbitegian non ohi dago zentrifugagailua?

a. Zona zikinean. b. Zona kutsatuan. c. Zona garbian. d. Pasabidean.

403. Arropa garbitutakoan, orratzak ehunean utzi duen oxido orbana nola ezaba daiteke?

a. Azido oxalikoz. b. Alkoholez. c. Xaboi likidoz. d. Ur oxigenatuarekin.

404. Zein tenperaturatan lisatu behar da galtza?

a. 75ºCtan. b. 120ºCtan. c. 210ºCtan. d. Segun eta, ehunaren arabera.

405. Zein jostorratz da egokia pasaratzeko:

a. Luzea, fina, begi luzekoa. b. Lodi samarra, begi luze eta mutur zorrotzekoa. c. Uhalgilearena, hots, mutur laukoa. d. Berezia, lodia, mutur biribildukoa.

406. Urratu edo tarratada bat konpontzeko edo oihal bat zimurtzeko zein jostura puntu erabiliko dugu?

a. Eskapulario puntua. b. Ertzeko joskera. c. Albainu txikia. d. Festoi puntua.

407. Astotxoak:

a. Bi apalez osaturiko orga arin-arinak dira.

b. Zentrifugagailutik, lehorgailutik edo lehortze modulutik arropa jasotzean baliatzen diren euskarriak dira.

c. "L" horizontalaren itxura duten euskarriak dira eta kuxin batez estaliak daude; arropako mahukak lisatzeko erabiltzen dira, batez ere.

d. Ardatz bakarreko arrabolaz horniturik dauden lisatzeko elementuak dira. 408. Infekzioen transmisioa prebenitzeko zer egin behar du elikagaien manipulatzaileak?

a. Elikagaiak manipulatzen ari den bitartean erretzea. b. Ebaki eta zauriak benda egokiez estaltzea. c. Burua ez du inondik ere estali behar. d. Hiru erantzun horiek zuzen daude.

409. "Arrisku handiagoko manipulatzaileen" definizioa hau da:

a. Bere jan jardueragatik, elikagaiekin zuzeneko kontaktua duten pertsona guztiak, horiek prestatzen, fabrikatzen, transformatzen, elaboratzen, ontziratzen, biltzen, garraiatzen, banatzen, saltzen, hornitzen edota zerbitzatzen ari direnean.

b. Elikagaiak prestatzen, fabrikatzen, transformatzen, elaboratzen, ontziratzen, biltzen, garraiatzen, banatzen, saltzen, hornitzen edota zerbitzatzen diharduten eta irabazteko asmorik duten edo ez duten enpresa publiko edo pribatu guztiek.

c. Beren manipulazio praktikek jangaien segurtasun eta osasungarritasunean erabateko eragina izan dezaketen elikagaien manipulatzaileak.

d. Kolektibitateen zuzeneko zerbitzuan diharduten manipulatzaileak dira soil-soilik. 410. Diarrea koadroa agertzen duen elikagaien manipulatzaileak zer egin behar du?

a. Nozitzen duen gaixotasun edo sintomatologiaz informazioa eman behar du. b. Manipulatzaileak berak transmisioa gertatzeko arriskurik ez dagoela baloratzen badu,

ez du ezer ere esango, elikagaien manipulazio lanpostua ken ez diezaioten. c. Lanera joateari utziko dio berehala, elikagaiak kutsa ez daitezen. d. Lau erantzun horietatik a) eta b) daude zuzen.

411. Hurrengoetako zein da elikagaien bidezko toxiinfekzioa?

a. Salmonelosia. b. Gripea. c. Botulitisa. d. Meningitisa.

412. Hurrengo elikagaien kutsagarrietatik zein ez dira biotikoak?

a. Bakterioak. b. Onddoak. c. Parasitoak. d. Metal astunak.

413. Elikagai batzuen karmintzea zein alterazioren ondorio da? a. Fisikoena. b. Kimikoena. c. Biologikoena. d. Termikoena.

414. Prestaturiko janarien banaketa eta komertzioari dagokionez, zer esan nahi du "kolektibitateak"?

a. Behin-behingoz edo era iraunkorrean kontsumitzeko janari prestatuak elaboratu, ontziratu, metatu, hornitu edo saltze lanetan dabiltzan enpresa elkartuen multzoa.

b. Tratamendu termikoz prestaturiko jana prestatzean datzan ostalaritzako jarduera. c. Prestaturiko janarien zerbitzua eskatzen duten eta ezaugarri berdintsuak dituzten

kontsumitzaileen taldea, hala nola eskola, enpresa, ospitale, egoitza eta garraiobideak.

d. Kontsumitzekoak diren elikagaiak manipulatze lanetan dabiltzan beharginen multzoa. 415. Prestaturiko elikagaiak nola desizoztu behar dira?

a. Hozkailuan. b. Giroko tenperaturan. c. Zeinahi metodo termikoren bidez. d. Kanilapean, ur turrusta bidez.

416. Prestatutako janarien arau mikrobiologikoen arabera, zein multzotakoak dira esterilizatutako janari prestatuak?

a. A multzokoak. b. B multzokoak. c. C multzokoak. d. D multzokoak.

417. Janari prestatu baten kontrol mikrobiologikoa egiteko, zein unetan hartuko da lagina?

a. Elaboratu aurretik. b. Ontziratu aurretik. c. Produktua komertzializatzeko, saltzeko edo banatzeko prest dagoenean. d. Lagina hartzeko uneak ez du garrantzirik, emaitzak berberak izango baitira kasu

denetan. 418. Janarien banaketa sistema zentralizatuaren ezaugarriak dira:

a. Janari beroak babesik gabe geratzea. b. Berriro berotzean janaria lehortu egiten da. c. Janarien banaketa solairuko sukalondoan egiten da. d. Platereratzea sukalde nagusian egiten da.

419. Sukalde instalazioetan zer da "aurrerako martxa"? a. Elikagaiek aurrerako ibilbidea egiten dute beti, atzera egin gabe eta kutsa

ditzaketen bestelako elikagaiekin gurutzatu gabe. b. Ekoizpena handitzeko xedez, kalitatea hobetzea helburu duen programa betetzen

da. c. Denbora eta espazioa aurrezteko xedez, elikagaiak zintan zerbitzatzen dira

platerean. d. Elikagaiek egiten duten ibilbidean atzerako etorrerei eta zirkuitu garbi eta zikinaren

arteko gurutzatzeari esker sukaldeko pertsonalaren segurtasuna bermatzen da. 420. Elikagaiak platerean zerbitzatzeko zintari dagokionez, hautatu erantzun zuzena:

a. Elikagaiak prestatzeko sistema da. b. Elaborazio eremuan kokatuko da, platerak lekualdatzean hoztu ez daitezen. c. Elikagaiak erretiluetan ipiniko dira, dieta bakoitzari dagozkion aginduak beteaz

eta, zintaren amaieran, erretiluak organ utziko dira. d. Platerak zerbitzatzeko zinta sistema elikagai hotzetan kasuan bakarrik balia

daiteke. 421. Zer da zerbitzu "ingelesa"?

a. Zerbitzariak erretilutik platerera ateratzen du. b. Jatunak erretilutik platerera ateratzen du bere jana. c. Elikagaiak sukaldetik platerean irteten dira. d. Platera "gueridon" batean zerbitzatzen da.

422. Zer da "gueridon" bat?

a. Apalategi bat. b. Mahai laguntzaile bat. c. Ogi papurren jasogailua. d. Zerbitzatzeko pintzak.

423. Mantel gainekoa non ipintzen da?

a. Muletoiaren gainean. b. Mantel azpian. c. Mantel gainean. d. Mahai gainean.

424. Zein mahai tresna ipiniko da angulak zerbitzatzeko?

a. Sardexka ebakitzailea plateraren eskuinean. b. Postreko sardexka plateraren ezkerretan. c. Arrain sardexka plateraren ezkerretan. d. Zurezko sardexka plateraren eskuinean.

425. Zein zerbitzutan da bereizgarria "T" moduko mahaia? a. Oturuntza zerbitzuetan. b. Autozerbitzuan. c. Kafetegi zerbitzuan. d. Catering zerbitzuan.

426. Adieraz ezazu hurrengo betebehar higienikoetatik zein ez zaie elikagaien enpresei berariaz exijitzen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 29an elikadura produktuen higieneari eta horrelako produktuak elaboratzen diren tokiei buruz emaniko 852/2004 Arautegiaren arabera:

a. Komunak nahikoak izango dira eta ez dira egongo elikagaiak manipulatzen diren aretoekin zuzenean loturik.

b. Ur korronte bero eta hotzez hornituriko behar adina lababo, garbitzeko eta lehortzeko material egongo da.

c. Aireztapen mekaniko ez-naturala eragiteko bitarteko egoki eta nahikoak izango ditu.

d. Hormak, egiaztapen organismoren batek homologatutako azulejo ez-toxikoarekin estaliak egongo dira. 427. Zetaz ari garela, adieraz ezazu zein den erantzun zuzena:

a. Zetaren ekoizpen eta kontsumoa murriztu egin dira, hainbat zuntz sintetiko (nylona, adibidez) agertzearen ondorioz.

b. Hainbat espezietako animalien ileetatik erdiesten da. c. Landarezkoa da, sorburuz. d. Kalitate apaleko ehunetan baliatzen da.

428. Dela zuzeneko eraginagatik, dela substantzia toxikoak ekoizten dituztelako, osasunarentzat kaltegarri diren mikroorganismoei esaten zaie:

a. Mikroorganismo biotikoak. b. Mikroorganismo abiotikoak. c. Mikroorganismo patogenoak. d. Mikroorganismo atipikoak.

429. Nola du izena, bere jan jardueragatik, elikagaiak prestatzen, fabrikatzen, transformatzen, elaboratzen, ontziratzen, biltzen, garraiatzen, banatzen, saltzen, hornitzen edota zerbitzatzen ari direnean, horiekin zuzeneko kontaktua duen pertsonak?

a. Elikagaien manipulatzailea. b. Elikadurako profesionala. c. Elikagai kateko arduraduna. d. Arduradun alimentarioa.

430. Baimendutako erakundeek edo osasun alorreko agintari eskudunek zein bitartekoren bidez egiaztatuko dute elikagaien manipulatzaileek jasotako formazioaren aprobetxamendua?

a. Aldizkako azterketak eginez. b. Establezimenduko arduradunaren egiaztapenez. c. Formazio egiaztagiriak jaulkiz. d. Lan kontratu bidez.

431. Nolako ezaugarria dute tentsioaktibo kationikoek?

a. Karga negatiboa dute. b. Anfoteroak dira. c. Bakterizidak dira. d. Ezaugarri horiek guztiak dituzte.

432. Zer da lixiba?

a. Peroxidoa. b. Hipokloritoa. c. Aldehidoa. d. Alkohola.

433. Azalerak desinfektatzeko produktuak hautatzean nolako irizpideak hartu behar dira aintzat?

a. Mikrobioen kontrako aktibitatearen espektro zabalekoak izatea. b. Kimikoki ezegonkor izatea. c. Ahal dela, disolbaezinak izatea. d. Korrosiboak izatea.

434. Nolako informazioa ematen du garbitzeko produktuen etiketak?

a. Osaketan erabilitako formula, zehatz-mehatz. b. Preparatuaren deitura eta komertzializazioaren arduradun (fabrikatzaile edo

banatzaile) den pertsonaren datuak. c. Fabrikazio urte, hil eta eguna. d. Produktuaren prezioa.

435. Nola definitzen dira substantzia narritagarriak?

a. Inhalatzearren, irenstearren edo larruazalean barrena sartzearren, kopuru txikitan bada ere, heriotza edo osasunarentzat efektu akutu zein kronikoak probokatzen dituzten substantzia eta preparatuak dira.

b. Inhalatzearren, irenstearren edo larruazalean barrena sartzearren, minbizia probokatu edo horren maiztasuna areagotu dezaketen substantzia eta preparatuak dira.

c. Larruazal edota mukosekiko kontaktu labur, luze edo errepikatuaren ondorioz, hantura erreakzioa proboka dezaketen substantzia eta preparatu ez-korrosiboak dira.

d. Ingurugiroarekiko kontaktua izatekotan, inguruneko osagai bat edo gehiagorentzat berehalako edo geroagoko arriskua ekar lezaketen substantzia eta preparatuak dira. 436. "R" esaerek zer adierazten dute?

a. Substantzia edo preparatu baten berariazko arriskuak. b. Erabilerari loturiko zuhurtziazko aholkuak. c. Orbanak kentzeko tradiziozko metodoen gaineko aholkuak. d. Konposatu birziklagarria dela.

437. Ospitale ingurunea garbitu eta desinfektatzeko zein sistema erabili behar da?

a. Metodo lehorrak, kubo biko sistemak baliatuz, ahal delarik. b. Metodo lehorrak, kubo bakarreko sistemak baliatuz, ahal delarik. c. Metodo hezeak, kubo biko sistemak baliatuz, ahal delarik. d. Luma eskuila, kubo eta lanbasa. Lehendabizi, hautsa kendu eta, ondoren, azalerak

eta zorua lanbasarekin garbituko dira. 438. Zer da espartzu bat?

a. Garbitzeko espartzu zati bat. b. Erabilera bakarreko kotoi ehuna, atxiki gabeko zikinak kentzeko erabiltzen dena. c. Kristalak garbitzeko baliatzen den teilaztatu gabeko oihala. d. Lumaz osaturiko eskuila, hautsa kentzekoa.

439. Garbitzeko produktuen etiketetan agertzen diren piktogramak zer dira?

a. Ikur edo marrazkiak. b. R esaerak. c. S esaerak. d. Produktuaren erabilera egokiaren definizio osoa eta osaketa.

440. Garbitzeko produktu baten etiketan kaskezurra agertzen denean, zer adierazten du?

a. Toxikoa dela. b. Narritagarria dela. c. Korrosiboa dela. d. Suharbera dela.

441. Garbitzeko tresnei dagokienez, adieraz ezazu zein dagoen zuzen:

a. Gamuza ehungintzazko elementua da. b. Kubo biko sistema lehorrean baliatzen da. c. Luma eskuila hauts hezea kentzeko baliatzen da. d. Erantzun guztiak ondo daude.

442. Lisatzeko arauen arabera, zein ehun lisatu behar da lehorrean, lurrunik gabe?

a. Nylona. b. Artilea. c. Kotoia. d. Lihoa.

443. Ehun bizidunekiko kontaktuan horien hondamena proboka dezaketen substantzia eta preparatuak dira...

a. Narritagarriak. b. Mutagenikoak. c. Korrosiboak. d. Kantzerigenoak.

444. Lixiba metatzean nolako zuhurtziazko neurriak hartu behar dira?

a. Argitasun eta berotasun iturriei saihets egitea. b. Sei kutxa baino gehiago ez metatzea. c. Espazio heze eta aireztatuetan ez ipintzea. d. Erantzun guztiak zuzen daude.

445. Zer dira "quats" izenekoak?

a. Detergente kationikoak; alderanztutako xaboi ere esaten zaie. b. Eratorri organiko kloruratuak. c. Desinfekzioaren eraginkortasuna egiaztatzeko kontrol sistemak. d. Kondar eta hondakin handiak biltzeko sistemak.

446. Makina ekortzaileek nola biltzen dute zikina?

a. Trakzioz. b. Arrastez. c. Aspirazioz. d. Dispertsioz.

447. Mikrobio bizi oro suntsitzea xede duen eragiketari deritzo:

a. Esterilizazioa. b. Ekortzea. c. Desintegrazioa. d. Garbiketa.

448. Arbola lehorturik eta arraina hilik agertzen dituen piktogramak adierazten du aurrean dugun produktua:

a. Korrosiboa dela. b. Ingurugiroarentzat arriskutsua dela. c. Toxikoa dela. d. Lehergarria dela.

449. Detergenteak zikin konpaktu bat hautsi eta partikula ñimiñotara ekartzeko duen gaitasun edo ahalmenari nola deritzo?

a. Hezetzeko ahalmena. b. Suspentsioa. c. Dispertsioa.

d. Erredukzioa. 450. Zoruak eskuz garbitzean, lanbasa soluzio garbitzailean murgildu eta, ondoren...

a. Sigi-saga zabalduko dugu. b. Horizontalean zabalduko dugu. c. Bertikalean zabalduko dugu. d. Zirkuluak osatuz zabalduko dugu.

451. Zein garbitze sistemarekin lotuko zenuke "Mopsec" sistema?

a. Ekortze lehorrarekin. b. Ekortze hezearekin. c. Eskuzko garbitzearekin. d. Makinazko garbitzearekin.

452. Garbitzeko produktuen etiketak agertuko ditu, substantziaren eta fabrikatzaile edo banatzailearen izena ez ezik, piktogramak eta...

a. C esaerak eta V esaerak. b. P esaerak eta T esaerak. c. X esaerak eta Z esaerak . d. R esaerak eta S esaerak .

453. Poliesterreko arropa batek eskatzen du:

a. Lisatze ertaina, lurrun eta guzti. b. Lisatze leuna, lurrunik gabe. c. Lisatzen ertaina, lurrunik gabe. d. Lisatze sendoa, lurrun eta guzti.

454. Arropak makinaz ikuzteari dagokionez, adieraz ezazu zein ez dagoen zuzen:

a. Urberritzea arropa garbigailu gehienetako programako hautagailuko fase bat da. b. Arropa garbigailuetako tenperatura hautagailuak 150ºCtara iristeko aukera ematen

du. c. Arropa garbigailu bakoitzean zehazten den programa mota ehun klasearen

araberakoa da. d. Aurre garbitzea, arropak izan dezakeen zikin handiarekin loturik dago.

455. Eraikin batean bisitarien sarrera erregistro sistema bat dago ezarria, solairu bakoitzeko. Jardunaldia amaitu eta ateak itxitakoan, bisitarien zenbaketa egin da. Eraikinak lau solairu ditu eta behe solairuan 73 bisitari erregistratu dira, 195 lehen solairuan, 18 bigarrenean eta hirugarrenean, berriz, behe solairuan baino 31 gutxiago. Zenbat bisitari izan dira solairu denetan?

a. 328. b. 357. c. 295.

d. 287. 456. Aretoko sabaian ipini nahi diren egurrezko hiru habeen neurriak hauek dira: lehena, 2,37 metrokoa da; bigarrena, 2,58 metro eta hirugarrena, 2,41. Zenbat habe metro behar dira, denera?

a. 7,16. b. 7,27. c. 7,36. d. 7,97.

457. Horma bat margotu nahi da; luzeran 4,85 metro ditu eta altueran 2,45 metro. Zenbat metro karratu margotu behar dira?

a. 12,0445. b. 10,9196. c. 12,745. d. 11,8825.

458. Bi metroko zinta bat 13 zentimetroko pusketan ebaki behar da. Zenbat pusketa lortuko dira?

a. 15. b. 16. c. 11. d. 14.

459. Ur depositu batek 485 litroko edukiera du; zenbat hektolitro dira horiek?

a. 0,0485. b. 4,85. c. 48,5. d. 0,485.

460. Produktu kimiko bat daukan bidoiaren etiketan ontziak gehienez ere izan dezakeen likidoa adierazten du: 0,85 m3. Zenbat dezimetro kubiko dira?

a. 1000 dm3. b. 850 dm3. c. 85 dm3. d. 8,5 dm3.

461. Ekarri dituen kamioitik osasun zentroko biltegiraino eraman behar dira 315 kutxak. Horretarako, aldi bakoitzean gehienez ere 8 kutxa eraman dezakeen eskorga erabiliko dute. Zenbat joan-etorri egin beharko dira kutxa guztiak eroateko?

a. 39 joan-etorri. b. 41 joan-etorri. c. 40 joan-etorri.

d. 42 joan-etorri. 462. Ospitaleko planta bateko erreforma lanetako bat horma guztiak margotzea da. Margotu beharreko azalera, guztira, 795 m2 da. Gaur, azaleraren 3/8 pintatu dira. Zenbat geratzen da oraino?

a. 496,875 m2. b. 490,125 m2. c. 495,175 m2. d. 298,125 m2.

463. Lau lan egin behar dira; lehenaren 3/5ak amaitu dira, bigarrenaren 2/3ak, hirugarrenaren 4/9ak eta laugarrenaren 2/7ak. Zein lani falta zaio gutxien amaitzeko?

a. Hirugarrenari. b. Lehenari. c. Bigarrenari. d. Laugarrenari.

464. 7/2, 3/4 eta 7/9 frakzioak izendatzaile komunera ekarrita, zatiki hauek erdiesten dira:

a. 56/9, 27/9 eta 7/9. b. 252/72, 54/72 eta 63/72. c. 63/18, 15/18 eta 14/18. d. 126/36, 27/36 eta 28/36.

465. Ur depositu baten gehieneko edukieraren 6/7 da. Bertatik, geratzen den 1/5 eta gero 1/4 atera dira. Zenbat ur geratzen da, ateratze horien ondoren?

a. 28/70. b. 3/7. c. 18/35. d. 57/140.

466. PVC-zko hodia erosi da: 1/4, 3/5 eta 1/5 metro; metroa 3 euro kostatzen da. Zenbat kostatu da erosketa?

a. 3 euro. b. 3,15 euro. c. 5,25 euro. d. 4,25 euro.

467. 236,082 zati 1,5 kalkulatuz gero, zein da zatidura?

a. 157,388. b. 137,29. c. 140,032. d. 151,5.

468. Zein zatikizun erabili da zatiketa batean, zatitzailea 8, zatidura 23 eta hondarra 1 izaki?

a. 179. b. 183. c. 176. d. 185.

469. 7/11 zatikiak adierazpen dezimal periodiko bat sortarazi du. Zein da horren periodoa?

a. 636. b. 63. c. 36. d. 11.

470. Zein da 5/12 zatikiaren baliokidea?

a. 30/60. b. 45/108. c. 35/86. d. 15/22.

471. Lan bat egiteko 80 eguneko epean eman da. Denbora osoaren 2/5 igaro badira, betetzeko geratzen den epearen ¼ zenbat egun izango da?

a. 12 egun. b. 10 egun. c. 18 egun. d. 25 egun.

472. Departamendu batek hilean 450 euroko aurrekontua du paper kontuetan gastatzeko. Hil honetako lehen astean aurrekontuaren 1/8 gastatu da; bigarrenean, 1/4 eta hirugarrenean, 1/6. Aurrekontuaren zein zati geratzen da laugarren astean gastatzeko?

a. 178,62 euro. b. 134,18 euro. c. 206,25 euro. d. 251,75 euro.

473. Ur erreserbako deposituaren edukiera 30 hektolitro da (30 Hl.). Hondoan egokitu den ihes baten erruz 30 zentilitro (30 cl) galdu du, orduko. Ihesa sortu zenetik bi egun oso igaro direnean zenbat ur dauka oraino deposituak?

a. 2982 litro. b. 2856 litro. c. 2954,5 litro. d. 2985,6 litro.

474. Kamioi batek 25 kintal metriko (25 qm) hondar darama. Zenbat tona ditu gainean (tm)?

a. 2,5 tm. b. 0,25 tm. c. 25 tm. d. 250 tm.

475. Aparkalekuaren azalera 15.200 metro karratu (m2) da. Zenbat hektarea da hori?

a. 152 ha. b. 15,2 ha. c. 1,52 ha. d. 0,152 ha.

476. Ospitale batean kalitate kontrolaz eginiko inkesten %45, ospitale hori kokatua dagoen lurraldeko hiriburuan bizi diren pertsonek erantzun dute. Denera 480 inkesta jaso zirelarik, zenbat pertsona erantzule bizi dira hiriburutik kanpo?

a. 250. b. 264. c. 256. d. 245.

477. Ospitale batean eguerdian oinarrizko lau otordu desberdin prestatzen dira: 1. tipoko 96 anoa egiten dira, 2. tipoko 39 anoa, 3. tipoko 156 anoa eta 4. tipoko 9 anoa. Tipo bakoitzekoa zein portzentajetan agertzen da, osotasunarekiko?

a. 1. tipoko %32, 2. tipoko %13, 3. tipoko %52 eta 4. tipoko %3. b. 1. tipoko %30, 2. tipoko %15, 3. tipoko %50 eta 4. tipoko %5. c. 1. tipoko %30, 2. tipoko %14, 3. tipoko %55 eta 4. tipoko %1. d. 1. tipoko %28, 2. tipoko %10, 3. tipoko %60 eta 4. tipoko %2.

478. Merkantzia jakin bat 210 eurotan erosi eta 280 eurotan saldu duen profesional autonomoak zenbateko etekina atera dio?

a. %35ekoa. b. %20koa. c. %30ekoa. d. %25ekoa.

479. Zenbat da 2150 euroren %19,5?

a. 415,25 euro. b. 416,05 euro. c. 419,25 euro. d. 405,75 euro.

480. Ospitale barrutiko mantenu zerbitzuko langile bati agindu zaion zereginak 56 lanordu kenduko dizkio; orain bertan 21 ditu eginak. Zenbat lanordu geratzen zaizkio, portzentajetan adierazita?

a. %64. b. %62,5. c. %66,25. d. %68,05

481. Langile batek 180 m2 duen azalera bost lanegunetan margotuko du. Hamabi lanegunetan zenbat egin ahal izango du?

a. 386 m2. b. 524 m2. c. 378 m2. d. 432 m2.

482. Ospitaleko mantenu zerbitzuko hiru langilek kamioiak dakarren material sanitarioa 10 ordutan deskarga dezakete. Deskarga tarte hori 6 ordutara ekartzeko zenbat langile behar dira?

a. 7. b. 4. c. 5. d. 6.

483. Hiru ur iturrik 1.000 litroko depositua 4 egunetan betetzen dute. Zenbat denbora beharko dute lau iturrik 1.500 litroko depositua betetzeko?

a. 5 ordu. b. 3,75 ordu. c. 4,5 ordu. d. 4 ordu.

484. Kalkula ezazu: 23,85 zati 1,25?

a. 17,33. b. 19,08. c. 17,35. d. 18,05.

485. Kalkula ezazu 46,25 bider 3,72?

a. 172,05. b. 170,25. c. 171,35. d. 170,75.

486. Zein da dezimetro karratuaren (1 dm2) parekoa?

a. 1 cm2.

b. 10 cm. c. 1000 mm. d. 10.000 mm2.

487. Mantenu zerbitzuko hiru langilek hitzaldia emateko egokitu den aretoan ipini dituzte aulkiak. Denera 150 aulki zirelarik, lehen beharginak guztien %16 ipini du, bigarrenak %24 eta hirugarrenak %32. Zenbat aulki daude oraino bere tokian jartzeko??

a. 32 aulki. b. 42 aulki. c. 35 aulki. d. 26 aulki.

488. Ospitaleko iparraldeko hegalean mantenu alorreko lau motako lanak egiten ari dira. Aurreneko lanaren 7/9 amaitu da; bigarrenekoaren 4/6; hirugarrenekoaren 10/18 eta laugarrenekoaren 5/6. Zein lan doa lauretan atzeratuen?

a. Lehena. b. Bigarrena. c. Laugarrena. d. Hirugarrena.

489. 5/9 zati 3/35 eginik, zein zatiki erdietsiko dugu?

a. 175/27. b. 15/315. c. 27/175. d. 315/15.

490. Adieraz ezazu zein den eragiketa honen emaitza: (125+ (-62)) · (-3) · (-2).

a. 1122. b. 378. c. -189. d. 189.

491. 9/22 zatikia kalkulatuz, adierazpen dezimal periodikoa agertzen da. Zein da periodoa?

a. 4. b. 409. c. 40. d. 09.

492. 175en 3/5etatik 1/3 kenduz gero, zenbat geratzen da?

a. 97. b. 35. c. 70.

d. 60. 493. Adierazi zein dagoen zuzen:

a. 294,75+183,07+65,19 = 542,21 b. 294,75+183,07+65,19 = 543,01 c. 294,75+183,07+65,19 = 540,61 d. 294,75+183,07+65,19 = 542,91

494. Metatu diren 50 folio bildumetatik 36 bilduma 60 g/cm2 motakoak dira eta gainerakoak 80 g/cm2 motakoak. Osotasunarekiko, zein proportziotan dago bakoitza?

a. 18/25 eta 7/25. b. 36/100 eta 14/100. c. 50/36 eta 50/14. d. 36/60 eta 14/80.

495. Zein eragiketa dago zuzen?

a. (13,5 + (-2,1)) + 7,5 = -19,95 b. (13,5 + (-2,1)) + 7,5 = -15,75 c. (13,5 + (-2,1)) + 7,5 = -19,65 d. (13,5 + (-2,1)) + 7,5 = -20,85

496. Ospitale batean sartzeko 276 txartel daude. Horien herena goizean entregatu da eta seirena arratsaldean. Zenbat txartel daude entregatzeko?

a. 182. b. 138. c. 146 d. 172.

497. Adieraz ezazu zein den eragiketa honen emaitza: 12/21 bider 3/5.

a. 36/105. b. 105/36. c. 0,31. d. 4,4053.

498. Osasun zentro bateko 4 solairu apaintzeko 90 koadro banatu dira. Lehen solairuan 36 koadro ipiniko dira, bigarrenean 18, hirugarrenean 27 eta laugarrenean, gainerakoak. Solairu bakoitzak, osotasunaren aldean, zein portzentaje jaso du?

a. %40 lehenak, %20 bigarrenak, %30 hirugarrenak eta %10 laugarrenak. b. %45 lehenak, %15 bigarrenak, %20 hirugarrenak eta %20 laugarrenak. c. %40 lehenak, %10 bigarrenak, %40 hirugarrenak eta %10 laugarrenak. d. %30 lehenak, %20 bigarrenak, %45 hirugarrenak eta %5 laugarrenak.

499. Zorua leuntzen ari dira: 220 m2 egiteko 16 ordu behar badira, zenbat beharko dira 528 m2egiteko?

a. 37. b. 38,4. c. 37,2. d. 36,6.

500. Zatiketa batean zatikizuna 64, zatidura 21 eta hondarra 1 delarik, zein zatitzaile baliatu da?

a. 4. b. 2. c. 7. d. 3.

501. Espainiako Konstituzioko zein artikulutan aitortzen da osasuna babesteko eskubidea?

a. 19.ean b. 34.ean c. 43.ean d. 14.ean

502. Zein kontutan dagokio Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuaren oinarrizko legeriaren garapena eta exekuzioa?

a. Barne eta kanpo sanitatean. b. Kanpo sanitatean. c. Barne sanitate eta farmazia produktuetan d. Barne sanitatean.

503. Produktu farmazeutikoei dagokienez, ba al du Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzarik?

a. Bai, Estatuko legeria exekutatzea. b. Bai, legegintzakoa. c. Bai, Estatuaren oinarrizko legeriaren garapena eta exekuzioa. d. Bat ere ez.

504. 3/1979 Lege Organikoko 9.1. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren funtsezko eskubide eta betebeharrekoak testu honetan agertzen dira:

a. 3/1979 Lege Organikoaren I. Tituluan b. 3/1979 Lege Organikoaren II. Tituluan. c. Europako Konstituzioan. d. Espainiako Konstituzioan.

505. Otsailaren 18ko 3/2005 Legean xedatutakoaren arabera, ez dago zuzen esatea haur eta nerabeek, ospitaleratuak gertatuko balira, eskubide hau izango luketela:

a. Ezarri zaien tratamendu medikoaz eta honek ematen dituen perspektibaz informazioa jasotzeko eskubidea izango dutela.

b. Bai harreran, bai jarraipenean ere, era indibidualizatuan eta, ahal den neurrian, profesional talde berberak artatuak izateko eskubidea izango dutela.

c. Tentsio uneetan, gurasoekin edo hauen ordezko pertsonekin kontaktatzeko eskubidea izango dutela.

d. Ospitalean dauden bitartean, ahalik eta denbora gehienean gurasoekin edo hauen ordezko pertsonekin egoteko eskubidea izango dutela eta pertsona horiek, nolanahi ere, ikusle pasibo hutsak izango direla. 506. Otsailaren 18ko 3/2005 Legea:

a. Osasun Sistema Publikoaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa da. b. Osasun Lege Orokorra da. c. Osakidetza – Euskal Osasun Erakundeko Paziente eta Erabiltzaileen Eskubide eta

Betebeharren Karta onesten duena da. d. Haurrak eta Nerabeak Artatu eta Babesteari buruzkoa da.

507. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Antolamenduari buruzko Legea:

a. Ekainaren 6ko 7/1998 Legea da. b. Otsailaren 25eko 2/2004 Legea da. c. Azaroaren 14ko 41/2002 Legea da. d. Ekainaren 26ko 8/1997 Legea da.

508. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Antolamenduari buruzko Legearen arabera, talde eta kategorien sorrera, aldaketa eta baliogabetzea honen bitartez egingo da:

a. Gorte Orokorren Legearen bitartez. b. Eusko Legebiltzarraren Legearen bitartez. c. Eusko Jaurlaritzako Errege Dekretuaren bitartez. d. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Dekretuaren bitartez.

509. Ekainaren 26ko 8/1997 Legearen arabera, pertsonalaren antolamendu, sustapen eta garapen integraleko lanabesak aipatzen ditugunean, hauetaz ari gara:

a. Profesional taldeez. b. Kategoriez. c. Langile zerrendez. d. Lanpostu funtzionalez.

510. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Antolamenduari buruzko Legeak xedatzen duen erregimenean, enplegatu publikoaren estatutu bidezko enplegu lotura osatzen duten eskubide, betebehar eta bermeen artean ez da agertzen:

a. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari dagokion eskubidea. b. Fede on eta zuhurtzia, profesionaltasun eta inpartzialtasun arauen arabera,

eginkizunak betetzeko obligazioa c. Zerbitzuak hobetzen laguntzeko betebeharra. d. 67 urte bete arte, gehienez ere, zerbitzu aktiboan borondatez irauteko aukera.

511. Zer da Osakidetza?

a. Zuzenbide Publikoko Erakunde Pribatu bat. b. Organismo Autonomo bat. c. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Saila. d. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko bat.

512. Ez da egia Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren eginkizuna dela:

a. Zuzendari Orokorra izendatu eta kargugabetzea. b. Erakundeko jardueren Urteko Memoria, Behin-behineko Finantza Egoeren eta

Aurrekontuaren proposamena onestea. c. Erakundearen Plan Estrategikoa elaboratzea. d. Zuzendari Orokorraren proposamenez, Erakundeko antolamendu nagusiko

Dibisioko Zuzendariak izendatu eta kargugabetzea. 513. Osakidetzari dagokionez, hurrengo baieztapenetako bat ez dago zuzen:

a. Nortasun juridiko publiko berezitua du. b. Bere xede eta helburuak betetzean, obratzeko erabateko gaitasuna du. c. Antolamendu juridikoak determinatuko duen zaintzapean arituko da Euskal

Autonomia Erkidegoko Administrazioan Osasun Sailari atxikita egotearen arabera.

d. Eusko Jaurlaritzak, Dekretu bidez, nortasun juridiko propioa izango duten Erakundeko zerbitzu organismoak sortu ahal izango ditu. 514. Osakidetzari dagokionez, hurrengo erantzunetako bat ez dago zuzen:

a. Bertako Lehendakaria Osasun Saileko titularra da. b. Osakidetzaren jarduerak zuzendu eta kontrolatzea, batik bat, Erakundeko

Administrazio Kontseiluaren ardura da. c. Administrazio Kontseiluak Erakundeko Lehendakaria eta Autonomia Erkidegoko

Administrazioaren ordezkaritzaz, beste bost kide sartuko ditu bertan. d. Administrazio Kontseiluak bertako kideen artetik Idazkaria izendatuko du.

515. Osakidetzako Zerbitzu Erakundeen Zerrenda zenbat lurralde eremutan sailkatzen da?

a. Hirutan. b. Hogeita hamarretan.

c. Lautan. d. Berrogeitan.

516. Osakidetzako osasun zerbitzuen erakundeek, Zuzendari-Gerenteaz gainera:

a. Gehienez ere, bost zuzendaritza kargu eduki ahal izango dituzte. b. Bost zuzendaritza kargu izango dituzte. c. Hiru Dibisioko Zuzendari izango dituzte. d. Gehienez ere, hiru zuzendaritza kargu eduki ahal izango dituzte.

517. Nor da Osakidetzako erakunde zentraleko burua?

a. Zuzendari Gerentea. b. Erakundeko Lehendakaria. c. Osasun Saileko Kontseilaria. d. Bertako Zuzendari Orokorra.

518. Zein ebazpenen bidez onesten da Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langileen 2007, 2008 eta 2009 urteetako lan baldintzak erregulatuko dituen Hitzarmena?

a. Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren bidez. b. Apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bidez. c. Urriaren 30eko 30/2007 Errege Dekretuaren bidez. d. Irailaren 18ko 149/2007 Aginduaren bidez.

519. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak erregulatzen dituen Hitzarmenaren arabera, interes partikularrak direla medio, borondatezko lan utzialdi minimoa izango da:

a. Bost urte. b. Hiru urte c. Bi urte. d. Urtebetea.

520. Eginkizun gabetze irmoari dagokionez, hurrengo erantzunetatik zein ez dago zuzen, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Hitzarmenaren arabera?

a. Diziplina zehapenen bitartez ezarritakoak gehienez ere sei urte iraun ahal izango du.

b. Kausa kriminalarengatik emaniko epaia betetzeko edo diziplina zehapena betetzeko aplikatuko da.

c. Egoera horretan dagoen pertsonala, zehapenak irauten duen denboran, bere izaerari dagozkion eskubideak gabe eta bere eginkizunak betetzeko ezindurik arituko da.

d. Bost hilabetetik aurrera luzatzen bada, lanpostuaren galera ondorioztatuko du.

521. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Hitzarmenaren arabera, sektore publikoan lanpostua eskuratzen duen lan utzialdiko pertsonala zein egoeratan sartuko da?

a. Zerbitzu berezietan. b. Sektore publikoan zerbitzuak eman ahal izateko lan utzialdi borondatezkoan. c. Interes partikularrengatiko borondatezko lan utzialdian. d. Zerbitzu berezietan, sektore publikoan zerbitzuak eman ahal izateko borondatezko

lan utzialdian edo interes partikularrengatiko borondatezko lan utzialdian, kasuan kasukoa. 522. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langileen 2007, 2008 eta 2009 urteetako lan baldintzak erregulatuko dituen Hitzarmenaren IX. Tituluaren enuntziatua zein da?

a. "Eskubide eta betebehar sozialak". b. " Osakidetzako pertsonalaren lansarien erregimenaz". c. " Lan jardunaldi arrunta, lan jardunaldi osagarria, eguneko atsedena, asteko

atsedena, atseden alternatiboak eta oporraldiak". d. "Pertsonalaren egoera administratiboak".

523. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabileraren normalizazio juridikoa testu honetan du sorburu:

a. Uztailaren 19ko 186/2005 Agindua. b. Maiatzaren 15eko 57/2005 Legea. c. Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua. d. Martxoaren 11ko 59/2003 Dekretua.

524. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko ahozko eta idatzizko harremanetan euskara pausoka sartze prozesuan, euskararen erabileraren normalizazio prozesuan lehentasunen maila nagusia, oro har, emango zaio:

a. Atentzio espezializatuari. b. Zerbitzu orokorrei. c. Administrazio zerbitzuei d. Lehen mailako atentzioari.

525. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuari dagokionez, ez da egia:

a. Bertako langileekiko harremanetan Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko duela.

b. Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak, hala nola megafoniaz, emandakoak, gaztelaniaz eta euskaraz emitituko direla, orden horretan

c. Arian-arian, euskara erabiliko dela Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langileentzako etengabeko prestakuntzan.

d. Prestakuntzako eskaintza guztietan zehaztu beharko dela ikastaroak zein hizkuntzatan emango diren.

526. Herritar batek euskaraz jotzen duenean Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langile batengana, langile horrek euskaraz ez badaki:

a. Langile elebidun bati eskatuko dio une horretan laguntzeko, beti ere atentzio sanitarioaren jarduera normalari enbarazu egiten ez badio.

b. Nolanahi ere, elebidun den enplegatuaren laguntza eskatuko du une horretan. c. Gaztelaniaz erantzungo dio. d. Ez dio erantzungo

527. Ez da egia, martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren arabera:

a. Osakidetzaren - Euskal Osasun Zerbitzuaren Euskara Plana Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren Lehendakariak onetsiko duela

b. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuak, pausoka, administrazio unitate elebidunak garatuko dituela.

c. Administrazioaren zerbitzuetan euskararen erabileraren normalizazioaren ardatza administrazio unitate elebidunak direla.

d. Beren eginkizunean hizkuntza ofizialetako batean zein bestean dihardutenak administrazio unitate elebidunak direla 528. Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretua:

a. Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuan Euskararen erabilera Normalizatzeko Plana onesten duena.

b. Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Paziente eta Erabiltzaileen Eskubide eta Betebeharren Karta onesten duena.

c. Atentzio Espezializaturako, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egitura ezartzen duena.

d. Lehen Mailako Atentzioko Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa da. 529. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan Lehen Mailako Atentzioko Unitate Buru izateko lehentasunezko betekizuna izango da:

a. Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziatu tituluaren jabe izatea b. Unibertsitate mailakoa izan edo ez, osasun alorreko tituluaren jabe izan eta Herri

Administrazioko antzeko lanpostu batean hiru urteko eskarmentua egiaztatzea c. Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziatu tituluaren jabe izatea. d. Lanbidean gaitasun eta eskarmentu aitortua izatea soilik. 530. Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan Lehen Mailako Atentzioko Unitate Buruak

Zuzendaritza Orokorrak izendatuko ditu: a. Dagokion Lehen Mailako Osasun eskualdeko Gerenteak proposaturik. b. Dagokion Zuzendariordetza Orokorrak proposaturik c. Lehen Mailako Unitateko Osasun Zentroetako Zuzendariek proposaturik. d. Zuzendaritza Kontseiluak proposaturik.

531. 194/1996 Dekretuaren arabera, Ospitale Orokorrek organo hauek eduki beharko dituzte:

a. Zuzendaritza eta kudeaketa organo diren aldetik, Gerentea, Zuzendari Taldea eta Zuzendaritza Kontseilua; parte hartze organo gisa, Kontseilu Teknikoa.

b. Zuzendaritza eta kudeaketa organo diren aldetik, Gerentea, Zuzendari Taldea eta Kontseilu Teknikoa; parte hartze organo gisa, Zuzendaritza Kontseilua.

c. Zuzendaritza eta kudeaketa organo diren aldetik, Gerentea, Zuzendaria, Zuzendari Taldea eta Zuzendaritza Kontseilua; aholkularitza organo gisa, Kontseilu Teknikoa.

d. Zuzendaritza eta kudeaketa organo diren aldetik, Zuzendaria, Zuzendari Taldea eta Zuzendaritza Kontseilua; parte hartze organo gisa, Aholkulari Kontseilua.

532. Martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuaren arabera, adierazitako prozesu kirurgikoa egiteko berme aldiak, kirurgia kardiakoaren kasuan izango dira:

a. 30 lanegun. b. 60 egun natural. c. 90 egun natural. d. 180 lanegun.

533. Apirilaren 25eko 14/1986 Osasun Lege Orokorreko 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da egia Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubidea dela:

a. Beren historia klinikoaren konfidentzialtasuna bermatzea eta, pazienteak berariazko baimena eman ezean, historia hori erabiltzea ezinezkoa izatea, osasun ikerkuntza anonimoan eta zerbitzuen kalitatearen ebaluazioan erabiltzeko baizik.

b. Itxaron zerrendak, egotekotan, larrialdi medikoek eta itxaron denborek soilik lehentasuna izatea, berdintasunezko irizpideez.

c. Osasun alorreko agintarien arabera, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko boluntariotza eta sostengu jardueretan parte hartzea.

d. Diagnostikoari, tratamenduari edo antzeko prozedurei uko egitea, inolako salbuespenik gabe.

534. Ez da egia paziente, erabiltzaile eta senideek Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuak baliatzen dituztenean, Osasunaren Lege Orokorreko 11. artikuluaren arabera, obligazio hau bete beharko dutela:

a. Larrialdiko zerbitzuak sortu diren helburuak betetzeko erabiltzea, ahal dela ohiko zerbitzu zirkuituetara joaz.

b. Zentroen funtzionamenduan atzematen diren irregulartasunak Osasun Erakundeen arduradunei jakinaraztea.

c. Tratamendu metodoak onartzen ez direnean, borondatezko alta agiria sinatzea. d. Osasun zerbitzuen premia duten guztietan Osasun Txartel Indibiduala aldean

edukitzea. 535. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ebazpenen aurka:

a. Erregu errekurtsoa jarri ahal izango da.

b. Administrazioarekiko auzi errekurtsoa baino lehenago gorako errekurtsoa jarri ahal izango da.

c. Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da. d. Ezingo da inolako errekurtsorik jarri.

536. Bada Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan, Erreklamazio Administratibo eta Demanda Judizialei buruzko datu pertsonalak dituen fitxategi automatizatua dago; fitxategi hori kudeatzen du:

a. Giza Baliabideen Atalak. b. Ekonomia eta Finantzetako Atalak. c. Zuzendaritza Orokorrak d. Ez dago horrelako fitxategirik.

537. Tarjeta ONA Txartelean inprimaturik agertzen diren datuen artean ez dago:

a. Izendaturiko Fakultatiboa. b. Titularraren alergiak. c. Larrialdietarako telefonoa. d. Osasun Zentroa.

538. Aldez aurreko borondateen agiria sinatu duten pertsonen ardura daukaten Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko profesional medikuak erregistroan sar al daitezke?

a. Ez. b. Bai, baina ez agirien edukian. c. Bai Erregistroan, baita agirien edukietan ere, NAN elektroniko bidez. d. Bai Erregistroan, baita agirien edukietan ere, Osasun Txartel Elektroniko bidez.

539. ONA Txartelari dagokionez, ez da egia:

a. "ONA" dela herri erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektroniko berria. b. ONA Txartelak Nortasun Agiri Nazionalaren eginkizunak bete ditzakeela. c. ONA Txartelak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu orokorretara sartzea bideratzen duela. d. ONA Txartelak Eusko Jaurlaritzako Osasun Zerbitzuetara sartzea bideratzen

duela. 540. Euskal Autonomi Erkidegoan, ONA txartela eska dezakete:

a. Osasun Txartel Indibiduala daukaten adin nagusikoek. b. Osasun Txartel Indibiduala daukaten 16 urtez gorakoek. c. Osasun Txartel Indibiduala daukaten 14 urtez gorakoek. d. Osasun Txartel Indibiduala daukaten 12 urtez gorakoek.

541. Ez da egia, Euskadiko 2002 – 2010 Osasun Planaren arabera:

a. Euskal Autonomia Erkidegoan osasun sistema, izaeraz, unibertsal eta berdintasunezkoa dela.

b. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren osasuna munduko hoberenetako bat dela.

c. Jaiotzean, euskal gizonen bizi itxaropena mundu osoko bigarren handiena dela. d. Komunitate baten ongizate indibidual eta kolektiboa bermatzeko funtsezko

elementua Sanitatea dela. 542. Ez da egia, Euskadiko 2002 – 2010 Osasun Planaz ari garela:

a. Herritarrek dituzten lehentasunezko arazoak bidez kontra ahaztuak izateari edo, bestela, deigarriago gertatu arren, horren garrantzitsuak ez diren unean uneko arazoek baztertuak izateari saihets egin nahi zaiela

b. Biztanleriaren osasun maila hobetzeko helburuz, sektore anitzeko jarduera proposatzen duela.

c. Aurreko osasun planetatik ateratako eskarmentuaz baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun politikak gaurkotzea helburu duela.

d. Plan hori osasun alorrera bakarrik mugatzen dela. 543. Euskal Autonomia Erkidegoko 2002 – 2010 Osasun Planeko arreta bereziko taldeen artean ez daude:

a. Adin ertainekoak. b. Jaio berriak c. Gazteak d. Emakumea.

544. Euskal Autonomia Erkidegoko 2002 – 2010 Osasun Planaren zutabe nagusien artean ez daude:

a. Sanitate Pribatuko Programak. b. Osasun atentzio alorreko interbentzioak. c. Sektoreen arteko Osasun Planeko eta Osasun Departamentuko Batzordeak. d. Sektoreen arteko jarduerak.

545. Zein Ebazpenen bidez arautzen dira sanitate hondakinak kudeatzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan?

a. Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren bidez. b. Martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuaren bidez. c. Azaroaren 4ko 270/2003 Legearen bidez. d. Uztailaren 18ko 175/1989 Aginduaren bidez.

546. Creutzfeldt-Jakoben gaixotasunak eta prioiek sortarazitako bestelako gaitzez kutsaturiko hondakin sanitario espezifikoak direla eta, onartua dago:

a. Prozesatzen hasi aurretik, hondakinak trinkotzea. b. Balorizazio energetikoa. c. Zeinahi birziklapen mota. d. Zeinahi berreskurapen mota.

547. Martxoaren 26ko 76/2002 Dekretua aplikatzea dela eta, hurrengo definizioak onartzen dira:

a. Kudeaketa edo gestioa. Eragiketa multzo honen helburua hondakinei ahalik eta tratamendu egokiena ematea da, horien ezaugarriak kontuan izanik.

b. Ekoizlea. Hondakinak sortzen dituen edo hondakinon izaeran eta osagarrietan aldaketaren bat (aldez aurretiko tratamenduak, nahasketak...) eragiten duen jarduera sanitarioren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa.

c. Esterilizazioa: hondakintzat hartzen den edo hartzen ez den zeinahi substantzia, objektu, material edo produktutatik mikroorganismo patogenoak deuseztatzen dira prozesu honen bidez.

d. Desinfekzioa: hondakintzat hartzen den edo hartzen ez den zeinahi substantzia, objektu, material edo produktutatik mikroorganismo guztiak deuseztatzen dira prozesu honen bidez. 548. Martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuaren arabera, II. Multzoko hondakinak poltsetan jasotzen direnean, hauek:

a. Laranja kolorekoak izan behar dute, gutxienez 400 galgakoak b. Beltzak izan behar dute, gutxienez 200 galgakoak. c. Urdinak izan behar dute, gutxienez 300 galgakoak. d. Gorriak izan behar dute, gutxienez 400 galgakoak.

549. Martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan aintzat harturiko erregimen juridikotik kanpo daude, besteak beste, III. Multzoko hurrengo hondakinak:

a. Erradiologian sortarazitako hondakin likidoak (finkatzaileak, errebelatzaileak edo antzekoak), anatomia patologikoan erabilitako formola, xilenoa eta gainerako alkoholak, eta endoskopietan erabilitako glutaraldehidoa.

b. Sanitate jardueretan sor daitezkeen arren, bertako berariazkoak ez diren hondakin arriskutsuak, hala nola erabileraz kanpo dauden transformagailuak, erabilitako olioak, disolbatzaileak, bazterturiko produktu kimikoak eta antzekoak.

c. Hondakin erradiaktiboak. d. Botika zikotoxikoen eta zitostatikoen hondakinak.

550. II. Multzoan sarturiko hondakin sanitarioak zentrotik at jaso direnetik transferentzi estazioetan edo hondakinei balorizazio zein suntsitze tratamendua emango zaien instalazioetan entregatu arteko epea, gehienez ere, izango da:

a. 24 ordu. b. 48 ordu. c. 72 ordu. d. Astebetea.

BIBLIOGRAFIA ETA ARAUTERIA

BIBLIOGRAFIA Operarios de Servicios de Instituciones sanitarias. Gai zerrenda orokorra. Ed. MAD,

Sevilla, 2008. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Legeria Sanitarioa. Editorial MAD, Sevilla,

2008 Albañilería. Thomson-Paraninfo, Madril, 2005. Manual de Albañilería. Susaeta, Madril, 2001. Fontanería. Thomson-Paraninfo, Madril, 2001. Pequeñas reparaciones: electricidad, fontanería, aislamiento y calefacción. Larousse.

Bartzelona, 2006. Trabajos con madera. Preguntas y respuestas. Libsa. Madril, 2004. Oficial de Mantenimiento. MAD. Sevilla, 2004. Glosario de términos de mantenimiento. Ed. MAD. Sevilla, 2008. Procesos de cocina. Akal. Madril, 2005. Bricolaje. Pintura y empapelado. CEAC. Bartzelona, 1990. Curso de limpieza y mantenimiento. ETAF. Madril, 1994. Personal de limpieza de centros sanitarios. MAD. Sevilla, 2006. Organización de ropa y lavandería en centros sanitarios. Insalud. Madril, 1990. Organización y mantenimiento en centros sanitarios. Insalud. Madril, 1990. Organización de cocina y alimentación en centros sanitarios. Insalud. Madril, 1990. Matemáticas ESA. Mc Graw-Hill. Madril, 2000. Matemáticas I y II. Safel. Madril, 1999. Matemáticas ESA módulos 3 y 4. MAD. Sevilla, 2004. Tecnología Industrial I. Francisco Silva Rodríguez. 3. edizioa. Mc Graw Hill. 2008. Santiago Pey Estrancy. Bricolaje. Pintura y empapelado. Reparaciones del Hogar y

Decoración Práctica. Enciclopedia CEAC del Bricolaje. 3. edizioa. 1990. J. C. Martín. Operario de Instalaciones eléctricas de baja tensión. Programa de

Iniciación Profesional. 1. edizioa. Editex. José Valverde Gea & beste. Prácticas de electricidad. Instalaciones eléctricas 2. 1.

edizioa. McGraw-Hill. 1995.

Javier Azpiazu Monteys & beste. "Biblioteca ATRIUM de las instalaciones de agua. 4 Componentes de fontanería". Colección técnica de bibliotecas profesionales. 1. edizioa. Ediciones ATRIUM, S.A.

Primo Viejo Gallo. Libro de texto de Tecnología de 1º de ESO. McGraw-Hill. 1. edizioa. 2002.

Jesús Moreno Márquez & beste. Libro de texto de Tecnología de 1º de ESO. Proyecto EXEDRA. Oxford.

Aurelio Alamán & beste. Cuadernos del instalador. Calefacción. El Instalador, S.A. Conocimientos técnicos de calefacción. Autor y editorial técnica: Ceysa. Thierry Gallauziaux & beste. Bricolaje Fontanería. Thomson Paraninfo. 1. Edizioa

2006. Walter Pedrotti. Manual de Albañilería y otras reformas en el hogar. Manual del

aficionado. Susaeta. 1. Edizioa. 2001. Rubén de la Peña Martínez. Bricolaje Albañilería. Thomson Paraninfo. 1. Edizioa.

2005. Pequeñas reparaciones. Electricidad, fontanería, aislamiento y calefacción. Larousse.

1. Edizioa. 2007. López Collado, Asunción: La gobernanta – manual de hostelería. Paraninfo, 10.

edizioa. Práctica de Regiduría de Pisos (Hostelería y Turismo). Paraninfo. Kent, Cassandra: El gran libro de los trucos y Kontseilus para el hogar. Scyla Editores.

2007. Bataller Sifre, Ramón eta kolaboratzaileek: Toxicología clínica. Universitat de

València, 2004. Serra Majém, Lluis eta Aranceta Bartrina, Javier: Nutrición y Salud Pública. 2.

edizioa. Masson. 2006. Sala Vidal, Yolanda & Montañés Biñana, Jordi: Restauración colectiva: planificación

de instalaciones, locales y equipamientos. Masson.1999. Jesús Felipe Gallego: Manual práctico de restaurante. Paraninfo. 2000. IV. Kapitulua.

Bachs Grimal, Jordi & Vives Serra, Roser: Servicio de atención al cliente en restauración. Baintesis, 2. edizioa. 2002.

El Restaurante: Manual profesional. Norma. 1994.

De la Rosa Fraile, Manuel: Microbiología para ciencias de la salud. 2. edizioa. Elsevier. 2003.

Promoción de la Calidad. Guía de buenas prácticas. Prevención y control de la infección nosocomial. Madrilgo Autonomi Erkidegoko Osasun Kontseilaritza, 2006.

López Fernández, Fernando José: Guía de higiene y prevención de la infección hospitalaria. Díaz de Santos.

Lamata Cotanda, Fernando: Manual de administración y gestión sanitaria. Díaz de Santos.

Gh. Reed: Refrigeración: Manual práctico para mecánicos, Acribia, S.A.

Guía practica de fontanería, agua y gas, Cultural S.A. 1996ko edizioa.

1.000 trucos de bricolaje, Fontanería, Servilibro.

Roland Goock. "Hágalo usted mismo" entziklopedia. Espasa – Calpe S.A.

José María Igoa: Manual del Constructor, 1986, Biblioteca CEAC de construcción.

1.000 trucos de bricolaje, Albañilería – el hormigón. Servilibro.

Pablo Villadangos Carrizo: Tecnología de la madera, FP 2, Lanbide Heziketa Everest.

Fernando Martínez Domínguez. Instalaciones eléctricas de Alumbrado e Industriales. Paraninfo.

Enric Moran i Boix: "Monografías de la construcción", Instalaciones eléctricas, CEAC.

"Luminotecnia", Enciclopedia CEAC de electricidad, CEAC.

"Más de 1000 trucos de bricolaje y jardinería". Servilibro.

Joaquín Gacen Guillén. Guía de tintorerías y lavanderías. Las fibras textiles. (Empresa Joomla). "Fibras textiles, propiedades y descripción". 1991.

Temario Lavanderos/as. Sergas. MAD, 2006.

Hostelería y turismo. Regiduría de pisos. Thomson-Paraninfo.

Manual de higiene y seguridad alimentaria en hostelería. Thomson-Paraninfo.

Manual L y S. limpieza y Sanitización. La desinfección. Gestión Integral. Anales.

J. M. Arévalo, J. L. Arriva, M. J. Hernández, M. Lizán: Guía de utilización de antisépticos. Grupo de trabajo sobre desinfectantes y antisépticos, 1988.

ESTATUKO ARAUTERIA Espainiako Konstituzioa.

14/1986 Osasuneko Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa.

Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa.

Osasun Zerbitzuetako Pertsonal Estatutarioaren Estatutu markoari buruzko 55/2003 Legea, abenduaren 16koa.

Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea, azaroaren 8koa.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko 7/2007 Legea, apirilaren 12koa.

Otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretua, elikagaien maneiatzaileei dagozkien arauak xedatzen dituena.

Abenduaren 29ko 3484/2000 Errege Dekretua, prestaturiko janariak prestatu, banatu eta merkaturatzeko higiene arauak xedatzen dituena.

Azaroaren 30eko 3360/1983 Errege Dekretua, Lixiben Arautegi Tekniko-Sanitarioa.

Maiatzaren 7ko 770/1999 Errege Dekretua, Detergente eta Garbitzaileen prestaketa, zirkulazioa eta merkaturatzeari dagokion Arautegi Tekniko-Sanitarioa onesten duena.

Otsailaren 28ko 255/2003 Errege Dekretua, preparatu arriskutsuen klasifikazio, ontziratze eta etiketatzeari buruzko Arautegia onesten duena.

Ekainaren 5eko 928/1997 Errege Dekretua, ehungintzazko produktuen konposizioari buruzko etiketari dagokiona.

Maiatzaren 26ko 640/2006 Errege Dekretua, elikagaien ekoizpen eta komertzializazioaren higiene alorreko Autonomi Erkidegoetako ebazpenak aplikatzeko baldintza zenbait arautzen dituena.

Apirilaren 6ko 374/2001 Errege Dekretua, agente kimikoekin loturiko arriskuetatik langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.

Martxoaren 17ko 577/1982 Dekretua, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren egitura eta eskuduntzak arautzen dituena.

ERKIDEGOKO ARAUTERIA 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onesten

duena. Otsailaren 18ko 3/2005 Legea, Haurrak eta Nerabeak Artatu eta Babesteari buruzkoa. Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerakoa. Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, de Euskal Autonomia Erkidegoko Antolamendu

Sanitarioari buruzkoa. Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategien

eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Sortzearen Legea Osakidetza Erakunde Publikoaren Estatutu Sozialak (azaroaren 11ko 255/1997

Dekretu bidez xedatuak). Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua, da Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko

langileen 2007, 2008 eta 2009 urteetako lan baldintzak erregulatzen dituen Hitzarmena

Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoa. Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretua, Osakidetza –Euskal Osasun Zerbitzuari, Lehen

Mailako Atentziorako atxikitako baliabideen Antolamenduzko Egiturari buruzkoa Uztailaren 18ko 175/1989 Dekretua, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Paziente

eta Erabiltzaileen Eskubide eta Betebeharren Karta onesten duena Irailaren 18ko 149/2007 Dekretua, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa

eskatzeko eskubidea arautzen duena

Martxoaren 26ko 76/2002 Dekretua, Euskal Autonomi Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituena.

2006ko ekainaren 19ko Hitzarmena, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetzak gestionatzen dituen datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

2004ko azaroaren 22ko Agindua, Osasuneko Kontseilariarena, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuarekiko bitarte elektroniko, informatiko eta telematikoen bidezko harremanetan sinadura elektronikoa erabiltzeko arauak ezartzen dituena

Euskadiko 2002-2010 Osasun Plana.

ZERBITZUETAKO LANGILEA

OPERARIO DE SERVICIOS

ENPLEGU PUBLIKORAKO ESKAINTZA OFERTA PÚBLICA DE EMPLEO