Lezako Ospitalea, 80 urte eraberritzen...Josu (Zuzendaritza Nagusia) Alde: erosotasuna, erraztasuna,...

24
27. zenbakia 2016ko apirila osatuberri Lezako Ospitalea, 80 urte eraberritzen

Transcript of Lezako Ospitalea, 80 urte eraberritzen...Josu (Zuzendaritza Nagusia) Alde: erosotasuna, erraztasuna,...

27. zenbakia2016ko apirila osatuberri

Lezako Ospitalea,80 urte eraberritzen

agenda .............2irakurlearen txokoa .............3

geure zerbitzuakEtengabe eraberritzen .........4-5

jakin berri /efemerideak.............6kolaborazioa

Carmen Valois .............7bidaiak mundutik zehar

Bolivian osasunaren alde.........8-9adituak

Ramon Ugarte........10-110sasunez eta osasuntsu bizi

Barrura begiratzeko bidea ......12-13aholku medikoak

Gibeleko gaitzei aurre egiteko .....14-15arnasguneak

Aturri ....16-17unibertsitatetik

Erizaintzako jardunaldi zientifikoak ....18-19euskara osakidetzan

Egun on, Araba!.....20-21bizitza lanetik kanpo

Patxi Bezares ..........22denbora-pasak...........23

agendaMAIATZA

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzekoprobetarako 2016ko lehenengo deialdia

Idatzizko probak maiatzaren 7an izango dira,larunbata, Barakaldon (BEC).

Anarchivo sida (HIES Anartxiboa) erakusketa.

Equipo re taldearen ikerketa- eta ekoizpen-prozesu batenemaitza da. Europako hegoaldean eta Latinoamerikan izan-dako hies-krisialdiaren inguruko kultur ekoizpena hartzen duabiapuntu. Proiektuak GIB/hiesa aztertzen du, ez bakarrik os-asun-epidemia bat den aldetik, baizik eta paradigma ikusizko,afektibo eta ekonomikoaren aldaketa den aldetik ere.

Apirilaren 15etik ekainaren 26ra arte, Donostian,Tabakaleran.

Herritarrentzako Osasun Eskolen SarearenI. Jardunaldia: «Benetan pazienteasistemaren ardatza da?»

Maiatzaren 6 eta 7an, Donostian, Kursaalen.

Terapia elektrokonbultsiboko X. ikastarotrinkoa.

Psikiatrentzat, Donostia Unibertsitate Ospitaleko PsikiatriaZerbitzuak antolatuta.

Maiatzaren 23tik 26ra, Donostian, ospitalearenaldameneko EHUren gradu-aretoan.

EAEko Erizaintzako Laguntzaileen (EZOT)V. Jardunaldiak: «Relación: elementointegrador»

Maiatzaren 26an, Donostian, Kursaalen.

Bidasoa ESIko zainketa aringarrienIII. Jardunaldia: «Zainketak planifikatuz»

Maiatzaren 26an, Hondarribian, Itsas Etxeaauditoriumean

Euskal Urologia Elkartearen XIV. Biltzarra

Maiatzaren 26 eta 27an, Gasteizen, Jardines de Uletahotelean

Argitaratzailea: Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 943 00 73 75 - [email protected]

Erredakzio-kontseilua: Xabier Arauzo, Mikel Maioz

Euskara-zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Tirada: 5.000 ale

Lege-gordailua: SS 1472-2011

ISSN 2254-450X

Diseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Inprimategia: Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia: JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Zer duzu WhatsApp-en alde, eta zer kontra? (I)

Pertsona bitxia izango naiz baina ez duterabiltzen. Alde, komunikatzeko errazta-suna izan daiteke, eta kontra, gaizki era-biltzearena aipatuko nuke: batzuk txora-keriak bidaltzen edozein ordutan, eta bes-te batzuk, beste muturrean, edozein mo-mentutan irakurtzen. Otorduetan, jendeadisimuluan irakurtzen edo idazten; trene-an, goizero, jendea bere bakardadean joeta fuego, gau osoan albisterik gabe egondelako; goizeko solasaldiak galtzen ari di-ra… Niri gertatu zait: kontsulta barruanbaten batekin hitz egiten ari naizela, etairakurtzen ari dela konturatu!

Koro (Goierri-Urola Garaiko ESIa)

Denok gaude abantaila teknikoen al-de. Hori da inkestek kontatzen digutena,edo hori da kontatzen digutena kontsu-moaren gurpil eroan sar gaitezen.

Messengerrek eta YouTubek lagundu-ta, WhatsApp agertu zen momentutikaplikazio arrakastatsuena bihurtu zen.Lehenengo, testuekin hasi ziren; gero,emotikonoak, argazkiak, bideoak, ahoz-ko grabaketak…

Nire ustez, WhatsApp izan zen smartp-honeen salmenta gehien bultzatu zuena.Agerikoa da mugikorrak eta smartpho-neak ez direla berdinak WhatsAppik edohorren antzeko aplikaziorik gabe.

Orain, denboraren poderioz, Wha-tsApp erabiltzea gehiegikeria bihurtu da,ordu guztietan eta denetariko mezuakageriz (nork ez du ezagutzen «Wha-tsapp-eko beltzarana»?), gure bizitzaedozein momentutan etenez: goizez,arratsaldez eta gauez; bulegoan, kaleaneta etxean.

Horregatik, nire kasuan, talde batzukisildu egiten ditut, eta beharrezkoak edoondo erabiltzen diren taldeak bakarrikmantentzen ditut soinuarekin. Eta ni «eznaiz inor» Internet munduan, ez baitutkomunikatzeko beste aplikaziorik erabil-tzen. WhatsApp batzuetan nekagarria daniretzat, bestetan oso erabilgarria.

Beste alde batetik, azken asmakizunakikusita, nire ustez, «applikazio»en mun-

duko berritasunak amaitzen ari dira etabeste tresna batzuk izango dira hurrengoabantailak. Smartwatcha ez dut usteizango denik, azken hilabete hauetanTesla auto elektrikoa eta espaziorako bi-daiak hedabide guztietan gehien ageridirenak izan direlako.

Ez dakit noiz, non, ezta zer izango denere, ez naiz etorkizunaren igarlea, baina,zalantzarik gabe, zin dagizut prest egonbehar garela «deabruaren hurrengo tre-peta»ren jaiotza –abantailaz mozorro-tua– ikusteko.

Josu (Zuzendaritza Nagusia)

Alde: erosotasuna, erraztasuna, abia-dura, talde-tratamendua.

Kontra: pribatutasuna. Ez dut gustuko,WhatsApp instalatu bezain pronto, zuretelefonoa duen jende guztiak WhatsAppbaduzula jakitea. Ez dago aukerarikWhatsApp instalatu eta zuk nahi duzuna-ri bakarrik abixatzeko WhatsApp badu-zula esateko (eta haiei bakarrik esateaWhatsApp baduzula).

Ramon (Donostialdea ESIa)

Egia esan asko kostatu zitzaidan wa-sap-era pasatzea, lagun askok animatzenninduten eta horrela urtebete pasa zenerabakia hartu arte. Lehenengo hilabete-etan, ez nintzen oso baikorra. Dena den,bi urte erabiltzen pasa ondoren esan be-harra daukat oso lagungarri ikusten du-

dala wasap nire bizitzan (argazki, irudi etabideoak trukatzeko batez ere). Horretazaparte, azken bolada honetan aldaketabat somatu dut nire wasap-eko taldeetan,gero eta span gutxiago sortzen dugu etagero eta gehiago entzuten ari naiz taldeakisilpean ditugula. Uste dut wasap tresnahobeto erabiltzen ikasi dugula. Tresna be-rriekin gertatzen den bezala denbora etapraktika beharrezkoa da.

Silvia (Ezkerraldea EnkarterriGurutzeta ESIa)

Alde:Telefono deiak beste zerbaitetan ari

garenean ekiditeko modu egokia da. Me-zua bidali eta beste pertsonak ahal due-nean erantzuten du.

Talde oso bat harremanetan jartzekomodu erosoa.

Mezuak irudiekin osatzeko aukeraegokia.

Kontra:Helburu batekin sortu diren taldeetan

beste helburu bat duten mezuak parteka-tzean mezu kopurua asko handitzen da.

Bi pertsonen arteko elkarrizketa bat tal-de batean ematen denean interes gabekomezuen kopurua asko handitzen da.

Gure langintzan, lan-txandak eta guar-diak tarteko, edozein ordutan bidaltzendira mezuak eta honek deskantsua kalte-tu dezake.

Karlos (Emergentziak)

PIXABAY

geur

e ze

rbitz

uak

4 osatuberri2016ko apirila

Errepublika garaian eraiki zuten Lezako Ospitalea, 1935ean, tuberkulosiak jotakoakartatzeko. Gaur egun, Arabako Errioxako ESIko ospitalea da, eta bertara jotzendute Guardia eta Oion arteko herrietako bizilagunek.

Kanpotik begiratuta agian ezzaio asko atzemango, bainaLezako ospitalea arkitektoni-

koki oso esanguratsua da. Bakarkakoeta birentzako gelak zituen lehenen-goetariko ospitalea izan zen, baitagaleriak bata bestearen gainean zi-tuena ere. Ingurunea ere bada ospi-talearen bereizgarria. Herrera men-datearen magalean dago, eta Araba-ko Errioxaren bihotzean. «Herrerakomendateak Gasteiz aldetik datozenlainoei eusten die; horregatik, ingu-ruotan ez dago ia hezetasunik; eguz-

kia, berriz, nahi beste dugu. Tuber-kulosi-gaixoentzako baldintza ezinhobea zen hori», azaldu du CarlosRuiz de Bergara Lezako Ospitalekogerenteak. Erietxearen historia ere ezda nolanahikoa; kameleoiak oihane-an nola, garaian garaiko egoeraramoldatzen jakin dute.1920ko hamarkadan tuberkulosi-

kasuak igo egin ziren Araban. Ondo-rioz, Gasteizko Santiago Ospitaleakoheak gehitu zituen, eta egoitza ego-kitu, tuberkulosia zutenak artatzeko.Hala eta guztiz ere, eskaria handia-

goa izan zen. «Paziente denak kabi-tzen ez zirenez, beste gune batzueta-ra eraman zituzten, baina, horrela,kutsatzeko arriskua handitu zen».Testuinguru horretan erabaki zu-

ten Lezako Ospitalea sortzea. Izanere, Alfredo Rodriguez Antiguedadizeneko abokatu bat tuberkulosiapasatua zen -Madrilgo egoitza bate-an igaro zuen gaixoaldia-, eta harkeman zion ideia Arabako Diputazioa-ri, tuberkulosiak jotako pazienteen-tzat egoitza bat sortzeko. Baldintzaegokienak biltzen zituen Lezak, eta

Errepublika garaian sortu zen Lezako ospitalea; egun, Carlos Ruiz de Bergara da bertako gerentea. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Etengabe eraberritzen

geure zerbitzuakosatuberri 52016ko apirila

bertan egitea erabaki zuten. Orotara,24 hektarea ditu ospitaleak.Lur-sailaren jatorria «berezia» dela

nabarmendu du Ruiz de Bergarak.«Nafarroako Erresumari zegokionlur-saila da, eta berez Guardia herria-ren parte, baina Lezatik gertuagogaude».Hasieran aberatsentzako zentroa

izatea nahi zuten. «Aitzakia horrekininguruotara dirua ekarri nahi zuten,baina segituan ohartu ziren ezinez-koa zela. Ez zegoen diru-iturri handi-ko gaixo nahikoa». Garai bertsuan

inguruetako herriek protestak eginzituzten, aberatsentzako erietxeaeginez gero bertako gaixoek nora joez zeukatelako. «Eskualdeko alkate-ekin egin zuen bilera Diputazioak,eta lur-saila berriz erostea erabaki zu-ten». Herritar ororentzako irekia izanzen handik aurrera erietxea.Arkitektonikoki eraikin esangura-

tsua da, gainjarritako solairuak di-tuen Euskal Herriko lehenengo ospi-talea. Ordura arteko erietxeak Basur-tuko Ospitalearen tankerakoak zirelagogorarazi du Ruiz de Bergarak: «Pa-biloiz osatuak ziren ordura artekoeraikinak, Basurtun oraino gorde-tzen dute itxura hori». Eraikinarenbarruko diseinua ere aitzindaria izanzen. Bi oheko gelak egin zituzten,bainugela eta terraza banarekin. 120oheko erietxea egitea zen asmoa,eta, azkenean, 1935eko abuztuaren2an inauguratu zuten.

Izaera askotako erietxeaTuberkulosi gaixotasuna zuten

eta mojak lekuz aldatu zituzten. So-toan zeukaten euren bizilekua, bainajende berriaren etorrerarekin ezinez-koa zen haien baldintzak betetzea.Beraz, beste eraikin bat egin zitzaienospitalearen aldamenean.Gaur egun ez da mojarik geratzen

Lezako Ospitalean. 2004an erretira-tu zen azkena. «Mojek euren lanpos-tua zuten, beste langileek bezalaxe;beraz, erretreta hartu arte lanean ari-tzeko eskubidea zuten. Hori bai, hura

amaituta, lanpostua lehiaketara ate-ratzen zen».Beharren arabera egokitu dute

eraikina. Goitik behera eraberrituzuten duela ia hamar urte. «GloriaQuesada Osakidetzako zuzendarinagusiak egin zuen urratsa, ikusirikospitalearen baldintzak ez zirelaegokienak». Solairuetako pasabide-ak zabaldu eta gelak handitu zituz-ten, besteak beste. «Noizko eraikinaden bereizteko, lanak lituzke oraingora igotzen denak. Ez luke asmatu-ko non dagoen, Lezan edo Txagorri-txun dagoen».Eraikineko hiru solairutan 21 ohe

daude. Garai batean, banaketa zo-rrotz bat izaten zen solairuan bertanere, lana egiteko moduak-eta des-berdinak zirelako. Egun, dena ber-dinduta daukate, eta, ondorioz, so-lairu bakoitzeko langileak lan beraegiten du. Zerbitzuak beste erietxee-tako berberak dituzte.

pazienteentzako pentsatu eta eraikizen erietxea, eta izaera horrekinjarraitu zuen 1948ra arte. Beste fasebatean sartu zen orduan, eta fasehori Juakin Mujika Etxarte medikua-ren etorrerarekin lotzen du Ruiz deBergarak. Harekin batera, kirurgia-zerbitzua ematen hasi ziren, eta1952an Lurraldeko Ospitale Kirurgi-koa izena hartu zuen. Hego EuskalHerriko zein Espainiako lurraldebatzuetaraino (Teruel edo Burgos,esaterako) iristen ziren hango zerbi-tzuak. Tuberkulosia kirurgikoki trata-tzea zen hango zeregina.Handik gutxira, ordea, tuberkulo-

siari zuzenean erasotzen zioten boti-kak merkaturatu ziren, eta paziente-en kopuruak nabarmen egin zuenbehera. Horrenbestez, erietxeaberregituratu egin zuten bestebehin, Ruiz de Bergarak azaldu due-nez, eta bihotzeko zein biriketakoebakuntzak egiten hasi ziren. Horre-tarako, prestakuntza jaso zuen Muji-ka medikuak, eta honako herrialdehauetara joan zela dio gerenteak: «Holandan, Parisen eta Madrilenaritu zen ikasten».1979an amaitu zuen bere jarduna

Mujikak, eta kirurgia-zerbitzua ereharekin batera amaitu zela esan duRuiz de Bergarak. Ordurako beste pa-tologia batzuetako pazienteak trata-tzen zituzten Lezan, bereziki gaixota-sun kronikoak zituztenak. OspitaleaOsakidetzan sartu zen 1985ean, etaordutik gaixotasun kronikoetan es-pezializatutako erietxea izan da.

Bertan sortu, bertan janErietxea sortu eta 70eko hamarkadaarte mojak aritu ziren ospitaleko la-nak egiten. Haiek osatzen zuten lan-gileen zatirik handiena, eta ingurukozelaiak eta ganadua zaintzen ere ari-tzen ziren, handik ateratako janaritikbizi baitziren Lezako Ospitalean.70eko hamarkadaren amaieran iri-

tsi ziren lehenengo langile laikoak,

«Aberatsentzakoospitalea izatekoegin zuten Lezakoerietxea, bainaeskualdeko

herritarrak aurkaagertu ziren»

«Osakidetzakobeste erietxeetakozerbitzu berak dituLezako Ospitaleak»

6 osatuberri2016ko apirila

jaki

n be

rri •

efe

mer

idea

k

LEHENENGO SAIO KLINIKOAK EUSKARAZ ARABANMartxoaren 10ean, Erradiodiagnostiko Zerbitzuko Jone Sagasta mediku egoi-liarrak euskaraz eman zuen saio klinikoa Txagorritxuko ospitaleko areto nagu-sian. Saio horretan eskanerraren inguruan dauden aurrerakuntzei buruz arituzen, eta moderatzaile, zerbitzu bereko buru Ramon Arrizabalaga medikua.Aurreneko aldia da halako saio bat Araban euskaraz egiten dena, eta ez da

aurtengo azkena izango, Zuzendaritzak eta Saio Kliniko Orokorretako Batzor-deak erabakita baitaukate beste saio batzuk ere euskaraz egitea Araba ESIkohizkuntza-normalizazioan aurrera egiteko asmoz.

SAGARDOTEGIA MUKURU BETE ZEN AURTENGO BERTSO-SAIOKLINIKOAN

Bertso-saio klinikoak Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak abiarazi zituen2004an EHUko ikasleekin batera, eta aurten ere OEEk sustatu ditu OsakidetzakoDonostialdea ESIaren, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eta Zainduerakundearen laguntzarekin. Guztira 80 lagun bildu ziren hilaren 8an HernanikoGoiko Lastola sagardotegian antolatutako saioan, gehienak EHUko ikasleak,eta, tamalez, 60 batek ez zuten lekurik eskuratu, horien artean 10 bat egoiliar.Bertaratutakoak taldeka aritu ziren, ohi bezala, bertsolariak zer hitzi buruz

(zer diagnostiko, gaixotasun, sintoma, medikamentu...) ari ziren asmatzekoahaleginean. Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren, Felix Zubia eta Oiartzungobertso-eskolako Iraitz Mateo aritu ziren bertsotan, eta hauek izan ziren lehiake-taren irabazleak: Ander Ezkurra, Amaia Garcia eta Maria Leturia, hirurak ala hi-rurak medikuntzako ikasleak.

OSAKIDETZAN EUSKARAK DUEN GARRANTZIA AZALDU ZAIEUNIBERTSITATEAN EDO LANBIDE-HEZIKETAN HASTEKO ASMOADUTEN IKASLEEIOsasun-arloko ikasketa akademikoetako ikasleei Osakidetzaren hizkuntza-plangintzaren berri ematea da Osakidetzako Euskara Planak aurreikusten duenneurrietako bat, eta, asmo horri helduta, triptiko* bat eskaini zaie udaberri ho-netan ikastegietan antolatu dituzten ‘Jardunaldi irekietara’ jo duten ikasleei. Ber-tan jasota dago Osakidetzan zein profesionalek egiaztatu behar duten euskara-ren ezagutza, zein euskara-titulu eskatzen den, tituluek zenbat puntu ematendituzten Osakidetzako hautapen-prozesuetan, eta tituluak nola lor daitezkeen.Triptikoa urtero banatuko da Euskara Planak dirauen bitartean, hau da,

2019ra arte, eta unibertsitateari dagokionez, Medikuntza, Odontologia, Fisiote-rapia eta Farmaziako ikaslegaiei emango zaie urteroko jarduera hauetan: uniber-tsitate-orientaziorako azoketan, jardunaldi irekietan eta matrikulazio-garaian.* Triptikoa aldizkariaren atzeko azalean ikus dezakezu.

efemerideakMaiatzaren 17aHomofobiaren AurkakoNazioarteko Eguna

Hain zuzen ere,1990eko egunhorretan aterazuen Osasuna-ren Mundu Era-kundeak homo-s e x u a l i t a t e aGaixotasunenNa z i o a r t e k oSailkapenetik.

Erabaki hori oinarri hartuta, 2005azgeroztik urtero ospatzen da egun hori.Sexu-askapenaren alde ari diren ba-tzuen iritziz, ordea, ez dago zertan os-patu munduko erakundeek homose-xualitatea buru-gaixotasunen zerren-datik atera izana; izan ere, maiatzaren17a antolatzen duten berberek ezomen dute transexualitatea zerrendaberean egotea zalantzan jartzen.

Maiatzaren 19aMaurizia hil zen

Maurizia Aldeiturriaga pandero-jo-tzailea Zeberion jaio zen, San Maurizioegunez, eta 1988an hil zen, 83 urte zi-

tuela. Ume-umeta-tik eta familiatikzetorkion Mauri-ziari panderoare-kiko zaletasuna.Bederatzi urtebete berritan nes-kame joan zen Ba-surtura. Han hiruurte inguru eman

ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli etaUgaoko «Fabrica de hilados»-en hasizen lanean. Orduan hasi zen Mauriziajaiegun eta festetan herriko plazan jo-tzen.

Urte batzuk geroago ezagutu zuenurteetan bere musika bikote izateazgain senartzat ere hartuko zuen gizo-na: Benantzio, Karakol ezizenez, ume-tan karakolekin jolasten zelako. Mau-riziak ahots indartsua zuen, grabea,sendoa, basatia, berehala harrapatzenzaituen horietakoa. Musikariek hartuizan dute Mauriziaren ahotsa eta eu-ren kanturen batean erabili. Mauriziaeuskal kulturgintzak izan duen eta bi-zirik dirauen harribitxia da.

JOXEMI REKARTE

Carmen ValoisDonostialdea ESIko AsistentziarenEtikako Batzordeko lehendakaria

Ekinokzioaren bila

osatuberri 72016ko apirila

Konfidentzialtasunari buruz idatzinahian nenbilela, bete-betean sartugara udaberrian eta, egia aitortu be-har badut, gertaera horrek artikuluhau harilkatzeko bilatzen ari nintzenhari muturra eman dit.Izan ere, udaberriko ekinokzioan

topatzen du naturak bere oreka, ber-tan gauak eta egunak iraupen berdi-na dutelarik. Oreka horri esker, hainzuzen, loraldia gertatzen da: natura-ren berpizte bat han eta hemen, tes-tuingurua eraldatuz.Osasunaren lan esparruan, berriz,

jakina da konfidentzialtasuna oina-rrizko betebeharra dela profesionalororentzat, eta horretara bideratzendute gure testuingurua mugatzenduten arloek: etika profesionala,kode deontologikoa eta legea.• Etika profesionala

Etika profesionala ongia egiteraorientatzen da, eta horrela esandaabstraktuegia ematen badu ere,gure ekintzak, ekinbideak eta abarzuzenak diren ala ez neurtzen ditu.Zuzen jokatzeko betebehar hori ezdator kanpotik, nolabait sentitu egi-ten dugu, eta neurgailua gure kon-tzientziaren ahotsa da.• Kode deontologikoa

Kode deontologikoek lanbide batenjardunean betebeharreko arauakjaso ohi dituzte eta horiek betetzeraorientatuta dago arlo hau. Bestetik,betebeharreko arauak eskubide erebilakatzen dira eri, paziente edo fa-miliarentzat.• Legea

Legeek minimo etikoak eta uniber-tsalak jasotzen dituztela esan daite-ke. Gai honi dagokionez, azken ha-markadetan asko garatu da arlo haueta, ondorioz, legeak eta arauak ezbetetzeak ezusteko ondorioak izanditzake, lege zein prozedura admi-nistratiboen aldetik.Horrez gain, kontuan hartzekoa da

hiritarrek gero eta hobeto ezagutzendituztela beren eskubideak, baita

horiek aldarrikatzeko bideak ere.Ondorioz, edozein hiritarrek eska di-tzake bere datu pertsonaletara sartudiren profesionalen izenak, eta era-kundeek informazio hori eman eginbehar dute. Gainera, teknologia be-rrien garapena dela medio, egitenden sarbide orok arrastoa uzten dueta erakundeek informazio horierraz lor dezakete.Halaber, lan ohiturak tarteko, da-

tuak profesionalarenak balira bezalaerabili izan dira, eta argi dago datuak

gaixoarenak direla, legeak horrela ai-tortzen baitu. Are gehiago, datuenerabilera lotuta dago, ezinbestez etasoilik, ematen den arretarekin edotaasistentzia horrekin harremana du-ten jarduerekin. Hortik kanpo, da-tuak erabiltzea ez da zilegi eta, beraz,hortaz hausnartzea komenigarria da.Horrenbestez, oreka topatu nahi

badugu, nahitaez, erabilerak etaasistentzia helburuek bat egin behar-ko dute, bestela nekez lortuko baitu-gu ekinokziora iristea.

- Gogoratu, pazientea da informa-zioaren jabea, zuhurtziaz erabilezazu.

- Gogoratu, pazientea da infor-mazioaren jabea, ez partekatubeste inorekin, beharrezkoa ezbada.

- Gogoratu, itzal ezazu ordenagai-luko pantaila edo atera zaitezaplikaziotik lantokia uzterakoan.

- Gogoratu, ekidin ezazu toki pu-

blikoetan pazienteen ingurukogaiez hitz egitea.

- Gogoratu, ez partekatu zure pa-sahitzak inorekin, pertsonalaketa besterenezinak dira.

- Gogoratu, ekidin ezazu korridoreeta espazio publikoetan informa-tzea.

- Gogoratu, babestu ezazu pazien-tearen identifikazio-datuak di-tuen dokumentazioa.

kolaborazioa

8 osatuberri2016ko apirila

bida

iak

mun

dutik

zeha

r

Bolivian osasunaren alde

«Eguneko 24 orduetan lanera-ko gaude. Askotan zaila izatenda aurrera egitea, eta etsitze-

ko zorian egon daiteke norbait, bainadauden baliabide murritzekin aurre-ra egiten dugu. Eman, akaso, zerbaitemango diogu hango jendeari, bainajasotzen duguna askoz gehiago da».Ramon Arrizabalaga, Arabako Uni-bertsitate Ospitaleko erradiologoa-ren hitzak dira. Gasteizko ospitalehorretan lan egiten du, baina oporre-tan ez da askorik aldentzen bere lan-bidetik. Izan ere, urteak daramatzakooperazio-programa batean partehartzen, Bolivian, Beni departamen-tuan, DOA Denok Osasunaren AldeGKEarekin. Sei urtez joan izan da ha-ra laneko oporraldia baliatuta, ber-tan erradiologo-lanak zein beste ba-

tzuk egitera, eta «esperientzia zinezaberasgarriak» izan ditu. Arrizabalaga, hain zuzen ere, DOA

erakundearen bidez Boliviara bidaiatuduten ehunka mediku etaerizainetako bat da. 2002. urteansortu zen DOA Donostian, gogoanzera zeukatela: baliabiderik gabekojendeari laguntzeko nahia etabeharra. Lehen geltokia Guatemalaizan zen, baina 2005az geroztik,Boliviara ere joaten dira. Hamalauurteko ibilbidean, DOAk 2.500 batboluntario eraman ditu lur haietara,eta ebakuntza ugari egin. Osasun-arloaz gain, hezkuntza eta beste arlobatzuk ere lantzeko nahia azaldu dutezabalkundea egiteko. «Hara ezin zarabesterik gabe joan. Zure beharra ikusi,eta eskatu egin behar dizute».

Eta halaxe izan zen. Hori bai, Arri-zabalagak ez zuen berehalakoanpentsatuko halako proiektu bateanparte hartuko zuenik, «nahiz eta betigrina izan». Erradiologoa izaki, den-bora egon behar izan zuen aukera-ren zain, baina merezi izan zuen itxa-rotea. «Anestesistak, zirujauak etabeste joaten ziren, eta behazunaoperatzen hastean ikusi zuten erra-diologo baten beharra. Bolivian egi-ten ziren ekografiak ez ziren onak,baliabiderik ere ez zeukaten, eta har-gatik hasi nintzen joaten». Hori bai,bestelako errealitatea topatu zuenhan. «Gu joan ohi garen ingurua osopobrea da. Jendea txalupan ere ekar-tzen zuten, bi edo hiru eguneko bi-daian, ebakuntza egiteko». Besteak beste, kontuan hartu behar

RAMON ARRIZABALAGAArabako UnibertsitateOspitaleko erradiologoa

Ofizioa afizio ere badu, eta begi-bistan adierazten dute hori harenoporraldiek. Erradiologo-lanbidetikaldendu ordez, Boliviara joan izan dasei urtez jarraian, hango jendeariosasun-arloan laguntzera. Errealitatekrudela ikustea tokatzen zaion arren,hango jendeari ematen diona bainogehiago jasotzen du, eta esperientziaaberasgarriak egiten zaizkio.

Ramon Arrizabalaga erradiologoa Bolivian izan da, urteetan, hango jendearilaguntzen, DOA Denok Osasunaren Alde gobernuz kanpoko erakundearenbitartez. Besteak beste, emakumeak gizartean nola dauden ikustea egin zaiogogorra. Eman baino gehiago jaso egiten duela nabarmendu du.

Ehunka mediku joan izan dira Boliviara DOA erakundearen bidez. RAMON ARRIZABALAGA

bidaiak mundutik zehar

osatuberri 92016ko apirila

da gizarte-segurantza neurri baterai-no soilik iristen zaiola hango jendeari.«Jo dezagun baten bat besikulatikoperatu behar dutela. Bada, materialaeta anestesia haren kontura izango li-rateke. Ospitaleko ingresua soilik ez

luke ordaindu beharko. Eta, noski,jendeak ez du modurik horri aurre egi-teko. Horregatik, guk zerbitzu guztiadoan eskaintzea luxua da haientzat.Jendeagandik jasotzen dugun esker

ona izugarria da. Ematen dugun bai-no askoz gehiago jasotzen dugu». Etaikasi ere egiten dute. «Hemen, babes-tuta gaude, baina han, dagoenarekinegin behar dugu aurrera. Eskuak ereur zikinetan garbitzen ditugu. Kalita-tea ahaztu egiten dugu, eta zailtasunasko topatu ohi ditugu. Baina izugarriikasten dugu, batez ere gaixoak trata-tzeko orduan. Guretzat, ohore handiada hango jendeari laguntzea». Baina hara joaten den jendeak soilik

ez, hemengo askok ere laguntza ema-ten duela garbi du Arrizabalagak. Gas-teizko Txagorritxutik 40 bat lagun joanizan dira Boliviara, baina lagundu,gehiagok lagundu dute. «Hemengoebakuntza-geletan material asko so-bera egoten da eta erabili ere ez da egi-ten. Zakarrontzira joaten da zuzenean.Lankide batzuek, ordea, gorde egiten

dute, gero guk hara eramateko, he-men sobera dagoena han oso pre-miazkoa da eta. Hori eskertzekoa da.Jendea kontzientziatuta dago». Mate-rial asko eraman izan dute Boliviara.

Emakumeen egoera zailaEstualdi eta egoera zail asko igarobehar izan ditu Arrizabalagak, bainaemakumeak nola dauden ikusteaegin zaio gogorra, besteak beste.«Gizarte-egoera gogorra ikusten daemakumeen artean. Ez dute dirurik;ezin dira hirira joan. Sufrimenduadute bereziki. Umeak ere ongi haziezinda ibiltzen dira. Ohituta ez gau-den gauzak ikusten dira». Gauregun, bularreko minbiziaren alorre-an aritzen da Arrizabalaga Bolivian. Eta aurrerantzean ere horretan ja-

rraituko du. «Luzaroan beharko dutegure laguntza. Joan nintzen lehen ur-tetik azkenera aldaketa sumatu dut.Orain azpiegiturak hobeak dira; Go-bernuak gizarte-segurantza zabaldudu, errepideak ere hobeak dira… Bai-na gure laguntza premiazkoa da».Horregatik, aurten ere Bolivian izangoda Arrizabalaga.

jakingarriakMaiatza eta azaroa bitartean joanohi dira Hego Amerikara, eta bidaiabakoitzean, zirujaua, anestesistaeta lau erizain joaten dira, elektro-medikuntzako teknikariez gain. Ki-rurgia orokorra, traumatologia, gi-nekologia, otorrinolaringologia etaodontologia jorratzen dituzte, bai-ta hezkuntza eta prestakuntza pro-fesionala ere. Boliviako Beni eskual-dean, esaterako, 96 oheko ospita-lea eraiki dute Trinidad hirian, eta24 oheko beste bat San Ignacio deMoxos-en, ebakuntza-gelarekin.Denok Osasunaren Alde gobernuzkanpoko erakundeak 2.000 bolun-tariotik gora mugitu ditu Guatema-lara eta Boliviara. 2002. urtetik6.000 ebakuntza baino gehiagoegin dituzte. Boluntario izatekoprestatuta egon behar da.

Emakume indigenen bizitza soziala oso gogorra da Bolivian. RAMON ARRIZABALAGA

Emakumeen minbizia diagnostikatzen lan egiten du Ramon Arrizabalagak. RAMON ARRIZABALAGA

DOA 2002an sortuzen Donostian,beharra duenjendeari laguntzekohelburuarekin ••

10 osatuberri2016ko apirila

aditu

ak

«Ez gara ohartzensukarra osogarrantzitsua delagure gorputzarenfuntzionamendurako»

Sukarra ehunka gurasoren kezka izaten da, haren atzeangaixotasunen bat ezkutatzen dela uste baitute. Ugartekgogorarazi nahi du, ordea, sukarra ez dela gaixotasuna; aitzitik,gure gorputzak sortzen duen erantzun bat da. «Sukarrabadugu, gure gorputza infekzio baten aurka borrokan aridelako da».

da, eta sinplea da berez: gorputzaktenperatura handitzen du, eta immu-nitate-sistema aktibatzen da birusedo bakterio batek eragindako infek-zioari aurre egiteko. Animalia guztiekizaten dute sukarra, eta gizakiok sor-tu ginenetik pairatzen dugu. Ona da,eta argi eduki behar dugu hori. 600milioi urte daramatzagu sukarrare-kin; ez da gauza arraro bat, geure-geurea da.Horrenbeste urte igaro bada, zer-gatik zaio oraindik horrenbeste-ko beldurra?Kondairen erruz, batez ere. Gure ar-basoen garaian ez zegoen gauregungo ezagutza zientifikorik. Suka-rra sentitu eta ikusi egin dezakegu,eta gure arbasoentzat hura arrazoibat zen. Ez du gorreria edo itsutasu-na sorrarazten; garunean ere ez dukalterik egiten. Garai batean, ordea,hala egiten zuela uste zuten, bainaoinarrian beste arrazoiren bat izatenzen; meningitis gaitza izan zitekeen,adibidez.Sukarra lagungarri bada gure-tzat, zergatik medikalizatzen du-gu?

Sukarra ez dela gaixotasuna dio-zu, behin eta berriro. Zergatik?Sukarra minbiziaren edo sindromebatzuen eraginez ager daiteke, bainahori oso arraroa da Pediatrian. Ohiko-

ena eta kontsultan gehien ikustenduguna infekzio batetik eratorritakosukarra da. Garrantzitsua da hori argiedukitzea. Gure gorputzak aurre egi-teko erabiltzen duen mekanismoa

ARAITZ MUGURUZA.

ramon ugarteGasteizko Olagibeleko osasun-zentroko pediatra

osatuberri 112016ko apirila

adituak

Hor dago koxka. Ez gara ohartzensukarra oso garrantzitsua dela guregorputzaren funtzionamendurako.Hipotalamoa une oro ari da kontro-latzen sukarra, eta gogorarazi beharda hipotalamoak gorputzeko tenpe-ratura beti kontrolatzen duela. Ho-rrek jartzen digu egoeraren arabera-ko tenperatura; hipotermia ere ho-rretatik dator. Arrazoi immunologikobategatik igotzen du tenperatura hi-potalamoak. Haren aurka egiteagauza ilogikoa da.Erabiltzen diren botikek zer era-gin izaten dute gizakiarengan?Sukarfobia bete-betean bizi gara.Guk parazetamola edo antzeko boti-kak hartzen baditugu, gure gorpu-tzari aurkako informazioa ematenari gara. Tenperatura jaitsarazten du-gu, baina sukarra, berez, komeniga-rria da antigorputz-kopurua gehitze-ko eta erantzun immune ezin hobealortzeko.Jarri al dezakezu beste adibide-rik?Gripea ikertzeko laborategietan bihudo mota erabiltzen dituzte: ile-duna, bata; ilerik gabea, bestea.Hala, ikusi dugu birusek erreplikaksortzen dituztenean hudo ilegabea-ri tenperatura jaisten zaiola ilerik ezduelako, baina, gero, handitu egi-ten zaio bat-batean. Horrekin adie-razi nahi dut sukarrarekin bazaudeaskoz ere zailagoa izango delabirus berak berriz jotzea, gorputzakdagoeneko egin duelako harenaurka.Beraz, botikak hartuta hanka-sartze handia egiten dugu.Informazio onaren falta dago. Infor-mazioa da botikarik eraginkorrena.Parazetamol eta abarrak hartutazer egiten dugu?Sukarra eta mina elkarren ondoandoaz. Parazetamola edo ibuprofe-noa hartuta mina kenduko dugu,baina, aldi berean, tenperatura jaitsi-ko dugu. Jendeak uste du horrela su-

karrari aurre egingo diola, baina go-gorarazi behar dugu ez dela ona ten-peratura jaistea. Beraz, botika horiekmina eta ondoeza kentzeko baliodute, eta hori da horiek erabiltzekoirizpide bakarra.Botikak ez al ditugu azkarregihartzen?Pilulak erruz hartzen ditu jendeak,fobiak eraginda. Gehiegi hartzeakaltegarria izan daiteke, eta, gauregun, ez zaio jaramonik egiten ho-rri. Bada garaia geure burua desme-dikalizatzeko. Sukarra izanik botikahartzea astakeria galanta da.Beraz, kaltegarria ez da, bainanola tratatuko dugu? Hau da, no-la lagunduko diogu?Lehenik eta behin, ulertu behar du-gu sukarra zer den, nondik datorreneta zergatik sortzen den. Gauza onada, baina, hura hobeto eramateko,gauza bat edo beste egin daiteke.Eta kontuz sukarra arintzeko ditu-gun ohiturekin! Arropa kentzea edobainatzea ez da ona, gorputzari lan-tegi handiagoa ematen diogulako;horrela, tenperatura jaitsarazi egin-go dugu, baina hipotalamoak –go-goratu termostato bat bezalakoa de-la– igo egingo digu berriz ere tenpe-ratura, beharrezkoa baitu infekzioa-ren aurka egiteko. Horrela, energiagehiegi eskatzen diogu haurrari, eta,ondorioz, berriz ere dardarak edogiharretako mina hasiko zaizkio. Me-tabolismoarentzat oso txarra da. Su-karrari lagundu egin nahi badiogu,ur asko eta karbohidratoak hartu be-har ditugu.Haurrek zergatik izaten dute su-karra?Hainbat arrazoirengatik. Sistema im-munologikoa oraindik osatu gabedaukate, eta, haurrek helduek bainoharreman estuagoak dituztenez, as-koz ere errazago kutsatzen dute elkar.Ohiko gaixoaldiak katarroa eta gripeadira; pneumonia eta otitisa ere ager-tzen dira tarteka, baina, oro har, ez.

• Sukarra ez da gaixotasun bat,gorputzak daukan defentsa-mekanismoa baizik, birusekedo bakterioek sortzen dituz-ten infekzioen aurka defenda-tzeko.• Sukarrak ez du garuneko kal-terik eragiten, ezta itsutasunik,gorreririk edo heriotzarik ere.• Haur batzuek konbultsioakizan ditzakete sukarraren eragi-nez, aldez aurretik halako joerabadute (% 4), baina sukarratratatzeak ez du balio horrelakokonbultsioei aurrea hartzeko.Horretarako behintzat ez dainoiz medikamenturik emanbehar.• Ibuprofenoa eta parazetamo-la ondoeza tratatzeko hartzendira. Ez erabili aspirinarik hau-rrekin.• Sukarra jaisteko ez da komenihaurra biluztea, ezta bustitakozapiak erabiltzea ere.•Ez jantzi arropa asko haurrari,ezta gutxi ere.•Haurrak hidratatuta egon be-har du. Eskaini ura edo edarikarbohidratodunak• Ez eman parazetamolik edoibuprofenorik txertoa hartu on-doko sukar-erreakzioei aurreegiteko.• Sukarraren tenperaturak edomedikamentuen ondoriozkosukar-jaitsierak ez dute infek-zioaren larritasunari buruzkoargibiderik ematen.• Honako egoera hauetan le-henbailehen jo behar da kon-tsultara: orbanak agertzen dire-nean, txizarik egiten ez denean,konortea galtzen denean, arna-sa hartzeko zailtasuna dagoe-nean edo gorakoak eta behera-koak etengabeak direnean.

Sukarraren dekalogoa:

12 osatuberri2016ko apirila

osas

unez

eta

osa

sunt

su b

izi

Modan dagoen teknika baino askoz gehiago da mindfulness-a. Egungo bizimodukaotikotik une batez deskonektatzeko gomendioa egiten du, hau da, gogoa egitenari garen horretan jartzeko. Helburu klinikoetarako ere teknika erabilgarria da.David Alvear psikologoak bi alderdiak lantzen ditu.

Ikerketa-lanek teknika horrenalde onak erakusten dituzte, Alvea-rren iritziz. Liburu mardulak, eskuli-buruak edo ikerketa-lanetako ata-lak egin izan dira mindfulness-areninguruan. Alvearrek ere idatzi izandu horri buruz. «Ez dira soilik arti-kuluak idazten; liburuak ere idaz-ten dira, eta, zer esanik ez, liburuaskotan atalen bat mindfulness-aren gainekoa da. Horrenbestez,mindfulness-entrenamendueninpaktua asko hedatu da».

Budismotik dator mindfulnessteknika, baina aspaldi kenduzitzaion kutsu erlijiosoa. Ikuspegizientifikotik lantzen da gaur egun.Euskal Herrira etorri berria da orain,baina Europan edo AEBetan errotu-ta dago, Alvearrek dioenez. «Erre-suma Batuan, adibidez, mindful-ness-a lantzen dutenunibertsitate-ikasketak daude».Hona ere ari da iristen, baina apur-ka-apurka. «Teknikak indarra hardezan, inguruan ikerketa-talde sen-

Barrura begiratzeko bidea

David Alvear psikologoak etaesku-hartze psikopedagogi-koan doktoreak urteak dara-

matza mindfulness teknikaren oina-rri zientifikoa aztertzen. 2003tikBaraka institutuan egiten du lan,eta, bertan, kontsultak izateaz gain,entrenamenduak ere egiten ditu. Ezda, ordea, Donostiako egoitzanbakarrik aritzen, Euskal Herrira,Kataluniara eta Espainiara ere joatenbaita klaseak ematera. Mindfulness-a bizitzarako tresna dela dio.

ARAITZ MURUGUZA.

osatuberri 132016ko apirila

osasunez eta osasuntsu bizi

doa eduki behar du, eta hori faltazaigu hemen, nolabait».Mindfulness teknikak bi azpigai

ditu. Momentuan bizi denari arretajartzea da bata, baina uneko egoeraaldatzeko gogorik izan gabe, halaeginez gero antsietatea sortukobailitzateke. «Teknikaren bidez,aurrean dugun horretan jarrikodugu arreta, eta onartu egingodugu; ireki egingo gara, eta inklusi-bitatea bultzatuko dugu. Autoerre-gulazioarekin du zerikusia». Bodys-can izenekoa da horrelakoetanerabiltzen duten tekniketako bat.Gorputza ezagutzeko ariketak egi-ten dituzte. «Frogatuta dagobodyscan-ek eta horrelako meka-nismoek ikaragarrizko onurakdakarzkiotela jendeari».Arnasketa da hurrengo arreta-

objektua. Horren bitartez, «kon-tzientziatu» egin nahi izaten da.«Demagun sabeleko mina dugula;arnasketaren bidez, gure gogoatentsio horretara eramango dugu,kognitiboki». Arnasketa ez da lasai-tze-ariketekin nahastu behar, Alve-arren ustez. «Lasaiago sentitzea lor-tzen den zerbait da, baina inolazere ezin du helburua izan. Halaizango balitz, teknika ez ginatekeongi lantzen ariko».Momentuari behatzea edo kon-

tziente izatea lortu nahi izaten damindfulness-aren bidez. Egungobizimoduak, ordea, ez du ematenhorretarako aukerarik ere. Kritikoagertu da psikologoa, uste baituegungo abiadurak momentukoaribegiratzea oztopatzen duela.

Horrez gain, «ongi ikusita» dagoune oro gauza bat baino gehiagoegiten aritzea, Alvearren arabera.«Multitask deitzen zaio horri, etaenpresa ugarik sustatzen dute. Uneberean hamaika gauza egiteko gaiizatea ezaugarri ontzat hartzenda». Ikerketa zientif iko ugarik,baina, gizakiarentzat dituztenondorio txarrak nabarmentzendituzte. Horrenbeste gauza aldiberean egiteak momentukoari arre-ta jartzea ekiditen du, eta, horren-bestez, emaitzak ere okertu egitendira.Aurkako aldean dago mindful-

ness-a. Sinpletasunera itzultzekodeia egiten du, eta arreta erregula-tzeko lanketak eskaintzen. Barakainstitutua Donostiako Parte Zaha-rrean dago, Bretxatik oso gertu.

Prebentziorako tresnaArazo psikologiko askorentzat erre-medio «egokiena» da mindfulness-a. Depresiotik atera berri direnekinlantzen dute, berriz gaixotzea ekidi-teko helburuz. Gaixotasun haueta-rako ere baliagarria da, prebentziogisa zein esku hartzeko: antsieta-tea, elikadura-portaeraren nahas-mendua, psikosia... Onurak han-diak dira, baina bereziki psikosiadutenen pazienteetan ikusi dualdea nabarmen Alvearrek. «Barne-ahotsak kudeatzeko, benetan dabaliagarria». Min kronikoak kudea-tzeko ere balio du.Ikuspegi zientifikotik harago,

badakar onurarik mindfulness-ak.Hezkuntzan ere erabilgarria da,zeharka landu daiteke. «Ikasgelakogiroa hobetzeko, harremanak estu-tzeko eta ikasleek elkar ondo eza-gutzeko erabiltzen dute».Enpresa-giroan ere egin du bere

lekua. Ikasgeletako helburu berakditu, batez ere; baina beste xedebatzuk gailentzen dira, noizeanbehin. Horrelakoak ez ditu gustukoAlvearrek. «Denak ez du balio; etika

ere gogoan hartu behar da. Ezin damindfullness-a praktikatu dirugehiago lortzeko eta pertsonakesplotatzeko».

IkastaroakAskotariko ikastaroak egiten dituz-te Baraka institutuan, baina ideiabakarra da: gogoak nola funtziona-tzen duen azaltzen die Alvearrekikasleei, mindfulness-aren ikuspun-tutik begiratuta. Yogaren tankera-koa izan arren, ez da yoga. Adin etahelburu desberdinak dituzten jen-dearentzat egiten dituzte entrena-menduak. 55 urtetik gorakoekinegiten dituztenak hartu ditu min-tzagai psikologoak: «Minarenalderdia lantzen dugu hor, eta auto-nomia galtzearena ere bai».Saioak zortzi astekoak izaten dira.

Alderdi klinikoa lantzen duen mind-fulness-a psikologoek baino ezindute ikasi eta landu. Alderdi psiko-pedagogikoa helburu duen mind-fulness-a edonork landu dezake.Eskolak hezkuntzan edo publikoorokorrarentzat eman ditzakete.

«Demokratizatu egin nahi dutmindfulness-a, eta horregatik, ira-kasle asko formatzen ditut; Nafa-rroan, adibidez, urtean 200 bat saioegiten ditut».Administrazio publikoan ere ema-

ten ditu ikastaroak. Laster osasunpublikoko langileei emango dielairagarri du. «Mindfulness-ari esker,paziente askok ez lukete botikarikbeharko, eta diru asko aurreztukolitzateke.

Gogoak nolafuntzionatzen duenazaltzen dieAlvearrek ikasleei

Teknika erabilgarriada helburuklinikoetarako

14 osatuberri2016ko apirila

ahol

ku m

edik

oak

Dituen funtzio ugariengatik, gibela gure gorputzekoorgano garrantzitsuenetako bat da. Baina, zoritxarrez,dieta desegoki batek gibelaren funtzionamendunormalean eragin dezake eta hainbat gaitzi bide emandiezaioke. Horregatik, janariak ondo aukeratzea dagibelari sano eusten laguntzen duten faktoreetakobat.

JABIER AGIRREmedikua

nez, gibelak lan handiagoa egin be-har du horiek kanporatzeko). Ahalbada, egunean bertan egindako ja-na; ez, aurrez egin eta bigarrenez be-rotua. Fruta jaterakoan ondo garbitu,pestizidak eta gainerako ongarriakerabat kentzeko. Alkohola, noski,oso kaltegarria da gibelarentzat.• Higiene egokia. Lanean produktukimikoak erabiliz gero, guanteak etamaskara ezinbestekoak dira, gibelahondatzea nahi ez badugu. Merku-rioa, beruna, kobrea eta selenioa be-reziki arriskutsuak dira. • Sexu-harreman seguruakSexu bidez transmititzen diren hepa-titis mota batzuk kutsatzea saiheste-ko modurik onena preserbatiboakerabiltzea da. Eta arrazoi beragatik,ez partekatu inorekin hortzetako es-kuilarik edo bizarra egiteko labanarik.• Automedikaziorik ez. Zenbait bo-tika (analgesikoak, antiinflamatorioaketa antibiotiko batzuk, esaterako)gehiegizko dosian hartuz gero, gibe-larentzat kaltegarriak izan daitezke.Botika horiek sarritan erabiltzen dire-nez, medikuak agindutakoan baka-rrik hartzea eta agindutako dosia ezgainditzea gomendatzen da.

Gibeleko gaitz motakAsko eta elkarren artean diferentesamarrak dira gibelean ager daitez-

keen gaixotasunak, beren larritasunmailari dagokionez batez ere.Gibel koipetsua litzateke horietako

bat, azken urteotan asko zabaldu de-na, gibeleko zeluletan gantz-azidoakpilatzeagatik sortua. Lotura estuadauka alkoholismoarekin, eta baitaobesitate, diabetes edo hiperkoleste-rolemiarekin ere. Okerrena da gaixoaskok ez dakitela gaitzak jota daude-nik ere, ez baitu sintoma nabarmenikematen, sabelaren goiko aldean minsentipen arinen bat, nekea edo otor-duen osteko pisutasuna ez badira.Dieta osasungarria egitea, alkoholaerabat baztertzea eta, sobera edukizgero, pisua galtzea izango liratekegaitz horren kontrako tratamendurikeraginkorrena.Gibeleko kiste sinplea. Likidoz be-

tetako lesioa izaten da, ia inoiz trata-mendurik beharko ez duena. Aldiz-kako kontrolak gomendatzen dira,kistearen tamaina handitzen den alaez ikusteko. Kisteak lau zentimetro

Gibeleko gaitzeiaurre egiteko

Toxinak kanporatzeko ezinbestekoaizaki, gibelak elikagaiak energiabihurtzen ditu, eta bitaminen diges-tioa eta xurgapena errazten dituen li-kidoa, behazuna hain zuzen ere, sor-tzen du. Ondoretasun-arrazoiak dire-la medio, eta baita birusen ekintza-ren ondorioz ere, gibela gaixotu egindaiteke, baina janari desegokiak ja-tea edo alkohola gehiegi kontsumi-tzea izan ohi dira sarritan gibelarenfuntzioak hondatzeko arrazoi nagu-sia.

Ohitura gomendagarriakGibeleko arazoei aurrea hartzekoedo, besterik ezean, gaitz horienagerpena atzerarazteko, dieta oreka-tua egiteaz gain, arreta-neurri batzukgomendatzen dira, substantzia jakinbatzuk gibela honda ez dezaten:• Elikadura osasungarria. Baztertujanari prozesatuak (kontserbatzaileeta koloragarri asko izaten dituzte-

osatuberri 152016ko apirila

aholku medikoak

edo gutxiago neurtzen badu, ez dusintomarik ematen, eta, agertzeko-tan, sabeleko mina eta goragaleakizaten dira usuenak.Hepatitisa da gibelari erasaten dion

beste gaitz bat, hainbat birus motaksortua. Horrela, gaur egun, A, B eta Chepatitisak bereizten dira batik bat.Ikterizia edo min horia (azal eta mu-kosek hartzen duten koloreagatik),sukarra, goragaleak, apetiturik ezaeta nekea dira sintoma nagusiak.Behin gaitza harrapatu ondoren, sus-perraldia aldatu egiten da paziente-en eta birus klasearen arabera; baina,oro har esanda, A hepatitisa gaitz ari-na da, B hepatitisak konplikazio larrisamarrak ekar ditzake (bada horrenkontrako txerto bat), eta C hepatiti-saren aurkako tratamendua aski era-ginkorra da gaur egun.Zirrosia litzateke gaur aipatuko di-

tugun gaitzen artean larriena: gibele-ko ehun normala pixkanaka suntsi-tuz doa eta organoaren funtzio nor-

malak egiteko gai ez den beste ehungogortuago batek ordezten du (fi-brosia). Erasandako pertsonen % 5inguruk minbizia garatuko dutelakalkulatzen dute adituek. Zirrosiarenarrazoiak asko eta diferenteak izandaitezkeen arren, nagusia alkohola-ren gehiegizko kontsumoa izaten da.Horregatik, ohitura hori bertan behe-ra uztea komeni da, gibelak berriroere bere funtzionamendu normalaberreskura dezan.

Gibelarentzat kaltegarriak di-ren elikagaiakZenbait osagairen gehiegikeriak, edojanariak prestatzeko moduak ere gi-bela hondatu egin dezakete. Horre-gatik, gibeleko gaitzen bat edukizgero, ondorengo elikagaiek egoeraokerragotu egingo dute.• Animalia-jatorriko koipeak. Di-gerigaitzak gerta daitezke gaixoa-rentzat; beraz, proportzio txikian har-tu behar lirateke beti. Esneki osoak

ere neurrian kontsumitzea gomen-datzen da.• Kontuz gatzarekin. Sodioz abera-tsak diren jakiek likidoen erretentzioagehitzen dute; kontuz, bada, ur-daiazpikoarekin, produktu ketuekineta hestebeteekin.• Azukrea, neurriz. Azukre finduaduten produktuek koipeak eta koles-terola gehitzen dituzte. Edulkoratzai-le artifizialak ere ez dira halako gaixo-entzat gomendatzeko modukoak,gibelari kalte egiten baitiote.• Gisatuak. Janariak parrillan edotxingarretan denbora luzean edukizgero, kanporatzen zailak diren toxi-nak sortzen dira.• Janari gordinak. Bai haragi gordi-nak, eta baita arrain edo itsaski gordi-nek ere gaixoentzat kaltegarriak di-ren mikroorganismoak eduki ditza-kete. Germen horiek pertsona sano-etan ere gibeleko infekzioak eraginditzaketen arren, normalean ez dahorrelakorik gertatzen.

Hepatitisen aurkako hainbat txerto daude, eta haurtzaroan jarri ohi dira. BERRIA

16 osatuberri2016ko apirila

arna

sgun

eak

Aturri ibaiak eta Ardanabiko errekak sortzen dituztenhezeguneen artean ibilaldi erraz eta gozagarria egindaiteke. Bisitariak landaredi ederrak izango ditubidelagun.

Aturri ibaianbarrena, ahurtiinguruan

tu orduko ibaiaren beste ertzean(Landetan) dagoen etxe handi mires-garriak.Bidexkan aurrera joanda, galduta-

ko garaien beste adibide bat ikus dai-teke: burdinazko gurpil handi bat.Aturriren lasaitasuna gogobetetaegoteko modukoa da, zalantzarikgabe; ibaiaren ur-gaineko animaliekpatxada ematen dute. Bide horretanibiltariak edo korrikalariak gurutza-tzea ere maiz gertatzen da, inguruhorietako bizilagunen ohiko paseale-kua baita.Aturriren gaineko uhartetxoaren

puntaren parean (Le Sablot), ibairasartzen den zubixka batean, bidexkauzten da, arto-alor batean barrenasartzen den bide bat hartzeko. Hasie-ratik bertatik, Etxepetteko hezegu-neak izeneko ibilbide hau horiz seina-latuta dago, eta hasiera honetan,GR8 ibilbidearekin bat egiten du. Horbai, Aturrik gainezka egitearen on-dorioz sortutako hezeguneetan topa

Aturri ibaian barrena ibilaldieder eta gozagarri bat egite-ko aukerarik onenetako bat

Lapurdin dago, Ahurti herriko ibai-portutik abiatuta; zehazki, La Galupejatetxe ohiaren parean eta ibaiarenbazterrean dagoen aparkalekutik.Besteak beste, Aturri ibai zabalarenbazterrean eginiko bidexka batetikmendebaldera has daiteke oinez ibil-tzen. Hasieran bertan, Ahurtiko por-

tuak iragan oparo baten oroitzape-nak ekartzen ditu gogora; Aturriibaia garraiobide garrantzitsua zenmerkantziak Baionako portura etaitsasora eramateko. Gaur egun, biz-pahiru barku baino ez daude ontzi-zubiari itsatsiak. Garai oparo haienlekuko dira Aturriren bazterretan di-ren etxe dotore edo jauregitxoak.Hain zuzen, Montpellierko jauregiadu izena Ahurtiko ibai-portutik abia-

Ahurtiko portuaren ikusmira. BERRIA

arnasguneakosatuberri 172016ko apirila

daiteke bisitaria. Izan ere, tartekagertatu izan diren uholderik handie-netan, Aturriren urak beraren ertze-tatik hiru kilometroraino sartu dira lu-rretan barrena. Hezegune horietanhazi ohi ziren zuhaitz-mota berezie-tatik —haltz, sahats, kanabera, arro-

sondo...—, tamalez, oso gutxi gera-tzen da gaur egun, artoak edo kiwi-landatzeek leku guztia hartu baituteeta lurrak nabarmen higatu.Laster batean, Ahurti eta Baiona ar-

teko errepideraino iristen da. Errepi-dearen beste aldean, bidexka bateanjarraituta, ubidetxo bat dago eskui-

naldetik. Berriz ere, zuhaiztiak dira bi-delagun. Bide-bazterretik aldenduzgero, berriz, hezegune bateko ohikozuhaiztiak eta landarediak gailentzendira, eta haien babesean bizi eta haz-ten dira hainbat eta hainbat abere:lertxunak, urtxori gorriak, ur dortokagorriak, bisoiak, suge zuriak...

Ardanabiko urmaelakEtxe bat igaro eta gero beste baterahelduta, Ardanabiko errekarekin egi-ten da topo. Hazparneko larreetansortzen da erreka xume hori, eta Ur-ketako lurretan sartzen da Aturrin, ia26 kilometroko bidea egin ondoren.Etxepetteko hezeguneak zeharka-tzen dituen leku honek oso barea di-rudi, ur-lasterrik gabea. Baina gerta-tzen zaizkio ur-lasterrak ere. Ardana-biko ertzari jarraikiz, burdinazko zubibaten azpitik pasatzen da. Hau da,Baiona eta Tolosa (Okzitaniakoa) ar-teko trenbideko eraikuntzatik. Burdi-nazko trenbide-zubi horretatik apur-txo bat urrunago, zurezko zubixkabat topatu, eta ezkerrera jarraitzeakomeni da.

Bertan, urmael bat agertuko da.Hezeguneen bazter batean sortutakour geldi horretan, hainbat basahate-mota ikusteko aukera dago. Urmaelhorretatik berehalakoan, GR8 seinalegorri-zuridunari eta horren zati batbaliatzen duen korrika- eta kirol-gu-neari agur egiten zaio, ezkerrerazuhaitz eta zuhaixka artean sartzenden bidea hartzeko. Bi pankarta dau-de hortxe, Etxepetteko hezegunee-tan sartzen dela azaltzen dutenak.Bide hori bidexka bihurtzen da las-

ter batean, eta hemendik gutxira,Ahurtiko lehen etxeetara iristen da.Errepidera heltzean, abiagunekoaparkalekua pare-parean topa daite-ke, trenbide-pasagunearen beste al-dean.

Turismo--bulegoakAturri ibaiaren inguruetan antolatzendiren jarduerei buruzko informazio za-bala eskuratzeko aukera dago.

Hazparneko LurraldekoTurismo bulegoa

2, Jondoni Joane plaza- 64240 HazparneTel. 05 59 29 62 02Faxa 05 59 29 13 [email protected]:www.hasparren-tourisme.fr

Bastidako Turismo bulegoa

Arkupeko plaza, 64240 BastidaTel. / Faxa: 05 59 29 65 05Webgunea:www.labastideclairence.com

Aturri ibaia belaontziz ere egin daiteke. BERRIA

«Aturri ibaiarenur-gaineko

antxetek, ubarroiek,basahateek, zisneeketa abarrek patxada

ematen dute»

unib

erts

itate

tik18 osatuberri

2016ko apirila

Euskara edo gaztelania ez dakiten etorkinekin, gehienetan, senitartekoak izatendira itzultzaileak; bestela, kodeak eta telefonoak erabiltzen dira. Baliabide horieiesker eraginkorragoak izan daitezke kontsultetako harremanak.

Hizkuntza izaten da sarri pa-ziente etorkinen eta profe-sionalen arteko harresia.

Hainbat modutara lantzen dute ga-bezia hori, itzultzaile batekin edo ko-de ez-linguistikoekin, adibidez.Otsailean, egunerokoak eman dien

eskarmentutik hitz egin zuten, Gas-teizen, Estitxu Pereda psikologoak,Iratxe Perez erizain eta antropologo-ak, Blanca Saez de Ibarra pediatriakoerizainak eta Silvia Hernandez osa-sun mentaleko erizainak, GasteizkoErizaintzako Unibertsitate Eskolak

antolatutako «Hamaika kolore, au-rreiritzirik ez» jardunaldi zientifikoe-tan. Maxi Gutierrez medikua eta Ai-tor Velasco Erizaintzako gradukoikaslea izan zituzten gidari.Jardunbide askotako langileak izan

arren, hainbat ondoriotan bat egiten

Kulturen arteko komunikazioalandu dute ErizaintzakoUnibertsitate EskolakoJardunaldi Zientifikoetan

Etorkinekin nola lan egiten duten azaldu zuten mahai-inguruan. GASTEIZKO ERIZAINTZAKO UNIBERTSITATE ESKOLA

unibertsitatetikosatuberri 192016ko apirila

dute hizlariek: beharrezkoa da komu-nikazio egokia lortzea, eta, horretara-ko, hainbat sistema erabiltzen dituzte.Gasteizen bizi diren etorkinen zatihandiena magrebtarrak eta sahara-rrak dira. Gaztelania edo euskara jakingabe iristen dira Gasteizera, eta, on-dorioz, kontsultetan komunikatzekozailtasunak izaten dituzte. Peredarenustez, baina, etorkinek ere badakitehizkuntzarekin zailtasunak dituztela,

eta, oro har, itzultzaileren bat ekar-tzen dute. «Senitartekoren batek edoeuren komunitateko kideren batekegiten ditu bitartekari-lanak».Perez de Urdialesek gogorarazi

duenez, magrebtarrek eta sahararrekfrantsesa edo ingelesa jakin ohi dute,eta profesionalek hizkuntza horieta-ko bat erabil dezakete pazientearekinkomunikatzeko. Gainontzean, ob-jektuak edo irudiak erabiliz komunikadaiteke. «Imajinazio apur batekinemaitza onak lor daitezke».Europa ekialdeko etorkinen behe-

rakada sumatu dute profesionalekazken urteetan. Dena den, haiekin ezdute arazo berezirik izan, gehienekbadakite-eta gaztelania. Latinoame-rikarrekin ere ez da arazorik izaten,zenbait hitzen edo esaeraren esa-nahiekin sortutako «gaizki-uler-tuak» alboratuta.Gerta liteke, ordea, itzultzailerik ez

egotea gertu. Halakoetan, elkarta-sun-keinu ugari ikusi izan dituzte pro-fesionalek. «Itxarongelan ezagututa-ko kideren batek lagundu izan die,eta bizilagunek ere bai», dio Hernan-dezek. Izan ere, komunitatea oso ga-rrantzitsua da etorkinentzat, lagun-tza-sare garrantzitsua. Uste baino an-tolatuago daudela ere gehitu dute.Perez de Urdiales antropologoa da,

eta Medicus Mundi-ko kidea. Osaki-detzako txartelik ez duen jendeare-kin egiten du lan, Euskal Herrira eto-rri berriak direnekin, sarri.Peredak Gasteizko Udaleko Biziki-

detza eta Aniztasun Zerbitzuan egi-ten du lan, eta gertutik ezagutzen duetorkinen errealitatea. Komunikazioegokia lortzeko ezinbestez «denbo-ra» behar dela nabarmendu du:«Konplizitatea sortu behar da; parezpare egon behar dute mediku-erizai-nek eta pazienteek. Begietara begi-ratzea agian ez da zuzena izango,baina konfiantza-giroa sortzen saia-tu beharra dago».Saez de Ibarra pediatriako erizaina

ere ados dago Peredarekin. Bestefaktore bat jarri du, ordea, mahai gai-nean: amatasun- eta aitatasun-per-tzepzioarena. «Mendebaldean du-gun pertzepzioa eta eurek dakartenaez dira berdinak, eta arazoak sor dai-tezke». Sexu-hezkuntzan ere antze-koa gertatzen dela uste du: «Aurreiri-tzi eta harresi handiak daude».Peredak gaiari ñabardura bat gehi-

tu dio: «Ezin dugu orokortu». Harenirudiko, sarritan, «kultura» dela iru-ditzen zaie profesionalei, baina fun-tsean «pertsona» izan daiteke horarazoa. Irtenbide gisa, galdera erre-torikoak egitea jarri du. «Egokiagoada jarraibide batzuk sortzeko».

Oraindik egiteko asko dagoGinekologia-zerbitzuetara jotzendutenean «lotsa» handia pasatzendutela nabarmendu dute, eta, ondo-rioz, nahiago dutela zerbitzu horre-tara ez jo. Itzultzailea senitartekoaedo ezaguna bada, komunikazioaeskasagoa izaten dela diote. Halako-etan telefonoa erabiltzen dute. «Era-ginkorragoa da, eta konfidentziala-goa», Perezen aburuz. Gasteizen ba-dira antolatutako sare batzuk; beha-rrezkoa denean, telefonoz deitzendiete interpreteei.Kezka-iturri dituzte, berriz, adine-

koak zaintzen dituztenak. Baldintzakezkagarrietan bizi dira, eta, kontsul-tara joateko, hainbat baimen eskatubehar dituzte. «Gizartetik at daude,eta haien lanorduak amaitzen ez di-renak dira. Psikikoki eragiten die»,zehaztu du Hernandezek.Oraindik asko dago egiteko lau hiz-

larien aburuz. Behar bezalako arretaeskaintzeko ereduak sortu, eta bate-ratu egin behar direla uste dute, har-tara emaitza hobeak lortuko direla-ko. Horren aurretik, ordea, onartuegin behar da etorkinak ez direla des-berdinak. «Dibertsitatea hemen da-go, eta guk guztiok, hirian bizi gare-nok, osatzen dugu».

«Mendebaldeandugun pertzepzioaeta eurek dakartenaez dira berdinak, eta

arazoak sordaitezke».

eusk

ara

osak

idet

zan

20 osatuberri2016ko apirila

Jesus Larrañaga Araba ESIko gerentea pozik dago proiektuarekin. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Arabako osasun-zentroetan euskarakgero eta presentziahandiagoa du

Euskal Herrian euskaraz, nahidugu hitz eta jolas... Halaxedio ez hain aspaldiko kantu za-

harrak. Baina jolas egiteko soilik ez,bizitzan egunerokoan edonoiz era-biltzeko da baliagarria euskara, etahorixe frogatu nahi izan dute Araba-ko osasun-arloan ere. Jakina da kos-

ta egiten dela oraindik ere euskaraahoan erabiltzea, are gehiago osasu-naren arloan, baina pixkanaka urra-tsak egiten ari dira, eta horren era-kusgarri izan da ‘Egun on, Araba’lehiaketa. Arabako osasun-arloaeuskalduntzen joan nahian lehiaketabat jarri zuten martxan, eta Araiako

eta Zuiako osasun-zentroek irabaziberri dute. Josune Tutor izan zen proiektuaren

sortzailea. Medikua eta euskaldunabera. Euskara bultzatzeko helburua-rekin euskara-batzordean sartu zen,eta mahai-gainean jarri zituzten zen-bait arazo, proposamen eta beste,gero irtenbidea topatzeko asmoz.Euskararen inguruko arazoak, betie-re. Bada, problema handi bat ikusizuten berehala. «Osasun-zentroeta-ra deitzean gaztelaniaz erantzutenzutela jabetu ginen. Ez beti, bainabai kasu askotan. Hori konpondunahiz, pentsatzeari ekin nion», etaYoutubeko bideo bitxi batek piztu ar-gia. Kanadako herrixka batean abia-dura-muga gainditzen zuten autogehienek, eta, radarra ipini arren,errespeturik ez zuten azaltzen. Bada,txapelketa gisako bat antolatu zu-ten, ongi jokatzen zuena saritzekoeta gaizki jokatzen zuena zigortze-ko. Denborarekin lortu zuten guztiekradarra errespetatzea. «Bideo hark

Arabako osasun-arloan euskara bultzatzeko asmoz,‘Egun on, Araba’ lehiaketa ipini zuten martxan, etaAraiako eta Zuiako osasun-zentroak izan dirairabazleak. Euskararen erabilerak gora egin dunabarmen azken urteetan.

euskara osakidetzanosatuberri 212016ko apirila

inspiratu ninduen lehiaketa egitera.Handik eta hemendik tiraka, ‘Egunon, Araba’ sortu genuen, eta pozga-rria da Arabako administrazioak no-lako jarrera hartu duen ikustea». Batetik, azterketa bat egin dute

osasun-zentroetan erabiltzaileariarreta nola ematen zioten ikusteko;alegia, eskatutako arreta hizkuntzabietan jasotzeko eskubidea betetzenote zen ikusteko. Bestetik, Osakide-tzako Euskara Planaren arabera, ai-tortza bat jaso dute euskaraz arretagehien eman duten zentroek. Hiruhilabetez, Osakidetzako langileekosasun-zentroetara deitu dute, etatelefonoa hartu duen pertsonari eus-karaz egin diote, euren burua identi-fikatu gabe, informazioa eskatzeko.Langilea euskalduna bazen, euska-raz erantzun behar zien. Euskaldunaizan ezean, lankide bati eskatu beharzion deiari euskaraz erantzuteko.Horren arabera, osasun-zentroekpuntuak lortzen zituzten, betierearreta euskaraz bermatzen bazen etaaukeratutako hizkuntzan arreta jaso-tzeko eskubidea betetzen bazen.

Parte-hartzeak goraBeraz, helburua ez da inola ere izanprofesionalak edo zerbitzuak epai-tzea, baizik eta herritarrei emandako

250 dei egin ondoren, Araiako etaZuiako osasun-zentroak izan dira,ezbairik gabe, lurraldeko euskaldu-nenak. Aguraingo osasun-zentroabigarren postuan geratu da, eta LaHabanakoa eta Salburukoa hiruga-rren. «Halako proiektuek laguntzendigute langileoi ere euskara hobetoikasten eta zerbitzuak euskaraz es-kaintzen. Ohore bat da saria jaso-tzea, eta aurrerantzean ere jarraitu-ko dugu Arabako osasun-arloa eus-kalduntzen», adierazi dute Araiakopartaideek. Gaineratu dutenez, be-zero askok ere eskertu dute euska-raz erantzun izana. Saritutako bostzentro horiek Araba ESIaren aitortzajaso dute, laneko ingurunean etalangileen artean euskararen egune-roko erabileraren alde egin dutenahaleginagatik. Irabazleen artean izenak ageri

arren, irabazle nagusiak arabarrakdirela uste du Juanjo Elorriaga euska-ra-teknikariak. «Hogeita bi zentrokparte hartu dute, eta guztien profe-sionaltasuna eredugarria izan da.Euskara erabilita, osasun-zentroekhurbiltasuna lortu dute. Euskaraikastetxetik ateratzea lortu dugu.Guretzat pauso garrantzitsua izanda». Eta, nola ez, pausoak ematenjarraitzeko prest daude.

zerbitzua hobetzea eta sendotzea.‘Egun on, Araba’ lehiaketarekin par-te-hartzea handitu nahi izan da, etahorrela ezagutzea euskaraz ematenden zerbitzuaren kalitatea. Aurten,euskarazko arretaren ehunekoakgora egin du nabarmen: 2014andeien % 30i euskaraz erantzutenzioten, eta 2015ean, berriz, % 60ri.Albiste pozgarria da hori, Jesus La-rrañaga Araba ESIko gerentearenesanetan. «Ni euskalduna naiz, etaprest gaude laneko edozein arlo eus-kalduntzeko. Euskara garapen-bide-an dago Araban, eta proiektu guz-tiak ongi etorriak izango dira». Hori

bai, aurrerapausoak eman direnarren, argi dago lanean jarraitu be-harra dagoela. Bultzatzaileen esane-tan, etorkizunera begira, helburuaizango da osasun-zentroetan hiz-kuntza nagusia euskara izatea. Laurogeita hamar egun igaro eta

Sarituak: Aiara, Zuia eta Aguraingo osasun-zentroetako langileak. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Helburua ez da izanprofesionalakepaitzea, zerbitzuasendotzea baizik

22 osatuberri2016ko apirila

bizi

tza

lane

tik k

anpo

«Musika oreka bilatzekobaliagarria zait benetan»

Musika-kontserbatorioan eginzituen ikasketak, eta, ordutik,musika bizitzako bidelagun du.Egun Gasteizko Santiago eraiki-neko zeladorea da, eta hangolangileekin abesbatza bat sortuberri du.Musika da zure bidelaguna. Noiz-tik?Txikitan kontserbatoriora joatekozortea izan nuen. Egia esan, gure ga-raian oso ohikoa zen kontserbatorio-ra joatea hainbat arrazoirengatik. Te-lebistarik ez zegoen, ezta gaur egun-go haurrek entretenimendurakodauzkaten tresna horiek guztiak ere.Bazegoen futbola, baina horrenonak ez ginenak musika-kontserba-toriora joaten ginen. Ni behartuta jo-

an nintzen, baina orain iruditzen zaitzortea izan nuela.Zer instrumenturekin hasi zinen?Klarinetearekin. Ez nuen oso gustu-ko, baina amaitu nituen ikasketak.Gero saxofoia, tronpeta eta abar jonituen, baita txistua ere. Hura izan danire gustuko instrumentuetako bat.Noiz arte jo duzu txistua?35 bat urte egin dut txistua jotzen.Tartean dantza-taldeko txistulariaizan nintzen.Abesbatzak gidatzen ere arituzara.Araba abesbatzan sartu nintzen, etahor ere zortea izan nuen. Izan ere, ni-re ahotsa arrunta da, baina, musika-ezagutza dudanez, taldean jarraitze-ko aukera izan nuen. Abesbatza ho-rretako kide guztiok partitura irakur-tzen dakigu, eta horrek asko lagun-du digu. Abesbatzetako zuzendarienlanak beti erakarri izan nau. Duelazazpi urte, gizonen otxote bat sortunuen, eta neuk zuzendu nuen. Hanjarraitzen dut.Abesbatza horietan hartutakoeskarmentuarekin sortu duzutaldea Santiagon.Lagun baten bidez iritsi zitzaidanproposamena. Lehenengo koruakdenbora gutxi iraun zuen, ez genue-lako entseatzeko lekurik. Beste au-kera bat iritsi zait duela gutxi geren-tearen eskutik, eta berriz ere mar-txan jarri dugu abesbatza. Orotara,50 lagun biltzen gara.Guztiak ospitaleko langileak aldira?Ez, tartean badaude langileen seni-tartekoak edo lagunak. Ospitaleko

zuzendaritzak diruz laguntzen digu,eta oraingoz interes handia dauka.Abesbatzak zuzentzeaz gain,kontrabaxua ere jotzen ikastenari zara. Zer dela-eta ekin zenionhura ikasteari?Zoriontsu naiz tresna horrekin. Bat-batean hasi nintzen instrumentu ho-rrekin, musika-eskolako irakasle ba-tek gomendatuta, eta, nire harridu-rarako, zoratu egin nau. Musika-es-kolako orkestran sartuta nago. Klasi-koa lantzen dut, oro har, eta bluesaeta jazza lantzen ere hasi naiz.Instrumentu bat ongi menpera-tzeko, ordu asko sartu behar di-ra, ezta?Halaxe da, bai! Eta kostu pertsonalbat ere eragiten dit niri; izan ere, se-me-alabak ditut, eta haientzat eredenbora behar da. Zinez ulergarriada, baina tresna hain zait erakarga-rria...Diziplina handia behar omen damusika-ikasketetan. Egungohezkuntza-sistemak ez al lukehandik edan beharko?Ordu asko eman behar dira instru-mentuak jotzen; ahalegin berezia es-katzen dute. Ez naiz inoiz ikasle onaizan, eta saiatzeko diziplina kontser-batorioan hartu nuen. Han ikasi ge-nuen emaitzak beti etortzen direlabaina horretarako gogor egin behardela lan. Lanerako diziplina hori hanhartu nuen. Eskolan ez nuke musikaikastera derrigortuko, baina, berez,garrantzi handia dauka musikak.Kontserbatorioan ibiltzen diren hau-rren emaitzak eskolakoen tankera-koak dira: onak badira, bietan diraonak.Zertan laguntzen dizu musikak?Estresa kentzen. Oreka bilatzeko ba-liagarria zait benetan. Gogoan izanbehar da gure lana berezia dela. Ba-tzuetan bizitzaren bi aldeak ikustenditugu. Heriotzaren aurpegia tarte-an. Gauza asko ikusten ditugu, etahori guztia eramaten laguntzen ditmusikak.

patxi bezaresArabako ESIko Santiago eraikineko zeladorea

osatuberri 232016ko apirila

denbora-pasak

OSA

KIDETZA

K OSA

SUN-ZIENTZIETAKO IKASLEEI BANATU

TAKO INFO

RMAZIO-TRIPTIKOA

(hon

i buruz

ko in

form

azio geh

iago

: ale hon

etak

o 6. orrialdea

n, JA

KIN

BER

RI atalean

).