IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik,...

21

Transcript of IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik,...

Page 1: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria
Page 2: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria
Page 3: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

ZER

IRUGARRENLENDAKARIA

Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzeaeta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria bardindu dira.

Barriro be Euskaldunok Lendakaria daukagu, III Lendakaria.Egia esan, «Euskaldunok» diñogunean, barruak laster diñosku: «Egoaldekoak», «Naparroa» barik!Eta, zori txarrez, gaurkoz orrelan dala ezin ukatu, baiña gauzak aurrera doaz eta arazo mingor ori

be, astiro-astiro, bideratuko da.

Euskalerriko alderdiak, «Herri Batasunaren barruan diranak izan ezik, Gernika'ko aritzaren on-doan batu ziran, Erriari begira, gogotsu, gure arazoai urtenbidea billatzeko gurari biziaz.

Egun aretan, inguruko arri zarrak eta zugatz zarrak be berba egiten ebela esan zeitekean: Kondairazarraren bideratzea ta aurrerapena inguruko usain berezi lez asmatzen ziran.

Lendaka-ri-gaiaren berbaldia: Argia, arduratua, itxaropentsua, larregi zeaztu-bakoa ta bide-erakus-

Beste alderdietakoen eragozpenak eta kontu-eskatzeak, naikoa itzaltasunez eta gogo onez egiñak.Eta, banan-banan, astia egoan neurrian, emon jakezan erantzun zorrotzak eta ausartak.Legegilleen artean izaten diran goraberetarako gertatuak garala erakutsi eben Euskalerriko agintari-

gaiak.

Austeskudea urrengo.Atagai bakarra zan azkero, baietza edo ezetza emotea zan naikoa, eta bigarren ekiñaldian, argi-argi

eta aurretiaz iragarrita egoan lez, autarki baten aldeaz urten eban Lendakari barriak.Eta gero ziña. Agirre'k esan zituan berbak eurak esanaz, baiña orduan baiño giro askoz obean.Orduan guda ikaragarria asita egoan eta orain, aldi larriak izan arren, orduan baiño itxaropen geia-

goz diardugu.Gero, urteak geroago eta egoki zan baiño askoz geroago Leizaola'k esan zituan berbak eurak. Or-

duan oraindiño zapalkuntza gorriaren azpitik urten eziñik.

Egun garrantzitsuetan gagoz orain. Lendakari barriak jaurlarikide barriak aukeratzen diardu berakesan dauanez «margo bakarreko» jaurlaritza osotzeko.

Jaurlarikide guztiak alderdi batekoak izateak ba-dauko bere akatsa, zalantza barik: Indar guztiakondo ez alkartzea.

Baiña beste alde batetik begiratu ezkero, eta Eusko Kontzeillu Nagusiak izan dituan egin-eziñak kon-tuan dirala, lanerako erreztasuna be ekarri leike «margo bakarreko» jaurlaritza onek.

Eta jokabidea zuzena ta eginkorra ba'da, Eusko Alderdi Jeltzalearentzat ondoren ederrak izango di-tu. Gauzak txarto ba'doaz, ostera, beretzat izango dira erruak be.

Arazo askoren aurrean aurkitzen da Jaurlaritza barria: Gaurko zauriak eta betiko zauriak daroazaldean.

Gaurko zauriak, eta onein artean lanaren larri-unea ta gogorkeriaren jokabidea batez be.Eta betiko zauriak, Euskalerriak aspaldiko gizaldietan osatu barik eta bizi-bizi soiñean daroazanak:

Izkuntza, etorri-barriak, jakintza, erri-erakundeak, inguruagazko artu-emonak, salerosketa, nekazaritza,arraintza, langintza, kominokabideak, erri-zaintza...

Or dago Jaurlaritza, betor orain erriaren laguntza!

lea

—I

Page 4: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

EUSKEREA

Eldu al da garaia? (II)EUSKEREA ONARTUA

Berrogetak urte oneik, euskal nortasunarentzatatzerakuntza aundikoak izan dira, batez be euske-rearentzat, eta euskera barik zer-egiñik ez daukagunezkero, erriarentzat.

Baiña, zorionez, alan edo olan, ez dogu galdugure ele zoragarria, oraindiñokan euskal biotzaktak... tak... jarraitzen dau, takada makala da baiñabizirik dago eta bizia dagon artean itxaropena dago.

Gaur askatasun-eguzkia asi da mendi-tontoregaletik guganatuten, euskerea be asi da non-nai za-baltzen, Naparroa ta Araba be asi dira euskerearibegiratzen, Euzkadi guztian asi dira agurka etaumeari ipinten jakozan euskal izenak ugaritzen.Sendiak, euskera jakin ez arren, beiñik bein ondoikusten dabe semeai euskal-izenak ipintea. Gaurgure ele maitagarri au begirapen onarekin artuaizan da Euzkadi guztian.

* * *

ERRIGINTZAKO INDARRA

Primo de Rivera'ren garaian abertzaleak gitxiziran baiña ziranak zintzoak eta aldakuntzea etorrizanean ikaratu gintzazan, batez be Bizkai ta Gipuz-koa lurretan ain indartsu ta gogotsu erne zalakoabertzaletasuna.

Gaur be ikusi dogu zelan erne dan abertzaleta-sun au auteskundeetan. A ldunak eta ordezkariak ezdira asko, baiña auteskundeak erriaren nortasunaagertu dau.

A lde batetik Suarez'ek lenengotan emondako as-tia ez zan izan geiegi eta beste alde batetik lenengo-tan Alderdiak ez eukan zabalkundea egiteko izpa-rringirik eta Alderdiaren aurkako lanak lur biguneta sakonean landuta egozan. Alderdia umezurtzaurkitzen zan.

Aspaldion ikusten dogu A lderdia gorantza zelandoan: Gogoratu A ralar, Olarizu, Getxo... Or batzarorreitan Alderdiaren indarra agertu da eta erakus-pen barri lez or daukaguz Udaletxe ta A ldundi-au-teskundeak. Eta gaur ba'litzakez, txoritxo askokabestuko leuke.

A lderdiaren indarra agirian dago ba, eta euske-rearen alde be zentzun guztiaz jokatuteko orduaneldu dala uste dogu.

* * *

EUSKEREAREN EGOEREA

Guda madarikatu aren aurretik, «Euzkadi» egu-neroko izparringian, euskera ederra, erreza, gozoaidazten zan. Gaur barriz euskaldunen izparringiakdirala esaten dabenak agertzen dituen lanak, oso ne-gargarriak dira.

A lde batetik«h» non-nai sartzean, beste aldetikez asiera eta ez amairik, zentzun-bako mingain-azalkeraz... Sarritan neure artean, neure oldozme-netan, esaten dodana auxe da: Eusko Alderdiak ba-ten baiño gaiagotan adierazten emon dau guk bazki-deok geure izparringia erosi bear dogula, baiña zer-tarako? Dakigun euskerea nastetako? Gaur dabilleneuskera negargarria indartzeko?

* * *

EUSKERA GARBI TA EDERRANik irurogei ta bost urte lepoan daukadaz eta zo-

rionez euskaldun naz umetatik.«Euzkadi izparringiak be asko irakatsi eustan ze-

lan idatzi eta zelan itz egin. Beti izan naz euskal ira-kurlea. Baiña gaurko idazkerearekin iguinduta gera-tzen naz eta Sabin'darrok be edozelako iñuzkeriakonartu bear ete doguz?

Ez orixe. Eldu da ba garaia, zerbait egiteko egu-na. Zirikatu dagiguzan ba bazter guztiak.

«Euzkadi» izparringian ez zan agertzen ezelakoiñuzkeririk, ezta zezenketa-gaiak be, izparringigarbi ta leiala zan. Zergaitik gaur ezin leike egunero-ko izparringi leial bat? Indartsuak gara eta euki gein-ke bai.

* * *

LAN EGITEKO GERTU

Nire gazte-garaian ez genduan izan ikasteko au-kerarik. Oztaz-oztaz ikasi neban irakurten gaztele-raz, jakiña— eta gaur be ez dakik zer diran «Adjeti-vo» «Substantivo» ta olakoak, baiña aurrera noianeure bizitzarekin.

Ni ez naz jakintsu, baiña gaurko idaz-lanak iku-siaz auxe diñot: Emen naukazue, orreik sasi-idazle-ok, lotsarik ba'dauke beste era batera idaztea lortudagigun. Ni erdi eskola-bakoa izan arren, jakintsuorrei irakatsi bearrean ete nago? Niretzako ez diraeltzen «KINDER» era be.

GORRI'K(KARAKAS'etik)

— 2 —

Page 5: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

EKONOMIA

ETORKIZUNA

Gure erriko diru-oiñaren egoerea latz-ikaraz begira-tzekoa da.

Jakitunen eritxiz, eta erri zeak bardin diño, narrasarennarrasez bea jota dakusgu bera eta gorakadearen arrasto-rik be ez dogu iñondik iñora nabaritzen.

Lan-bakoak 150.000 inguru ei dira eta eurengandik25 urte bategabekoak, erdiak.

Txulut egin naiz ixteko zorian igaz aurkitu ziran alkar-go txiki ta aundiak be, lau millara doi-doi eltzen ziran.

Tamalgarria egiz.Atzerriai buruzko sal-erosketarako gaur egun dogun

gaitasuna be ez da egokiena. Eta beste ainbat zio bitartekodirala, ez ei da txikiena agiriko ta ezkutuko diru-ezartzeurri ta murritza.

Urte bi izango dira onetzaz be idatzi nebala, baiñaorain askoz estuago gabiltz.

Ikuspegi oso baterako, urkuldu ta zeaztu bear litzakeznekezaritzaz, arraintzaz, merkataritzaz eta mueta guztie-tako ostatutzaz zer-ikusi ertsi ta estuak laster baten zertxogarrantzitsuak esango duatzuedaz.

BEARREZKO BERBIZTEA

Ekonomiaren berbiztea edo oneratzea ez da alatz bat,mirari bat, askok uste daben lez.

Ezin lei ezelan be egun betetik bestera egin.Ba-dira, industri-maillan egiteko zeregiña dala uste da-

benak be.Nekezaritza, abelazkuntza, baso ta zugaitz-zaintza ta

arrantzua euskal diru oiñaren lenengo maillan datzaz etanai ta nai-ezkoa da eurai dagokiezan arazo berezietan etaurtenbide garrantzutsuetan eurakaz arduratzea ta tinko betinko sakontzea.

Serbitzuen maillam be ez gara loak artu bear. Saleroske-ta, guztiriko zamate ta eroanekarteak. Ots: lurrezkoak,ontzizkoak eta gaiñerakoak alde batetik eta osakuntza,kirol-jolasketak eta osoriko eziketa on-on baten premiñaz-koak diranak bestetik, eupada ta bultzakada indartsu ba-ten bear gorrian dagozala esan geinke.

JOKABIDERIK BEIÑENA

Lenen eta bein, eta epe luze baten ikuspenez ziurkiro,«ez baida egokia gure Erriaren, ludiko zaarrenetarikoenbizitz eta iraupena, urte gitxitan eta ekiñaldi labur batenjokatzea» zazpi erkiak berbizte benetako baten oiñarri bi-ziak lez, kontuan artzekoak dira.

Au da, Euskalerri osoa dogu lenengo muga.Gure ekonomiaren jasotze bikain bat, len aitaturiko

berein mailletan sustraiturikoa izan bear da eta euskalerrialde bakoitxetik beste guztiak eta ekonomi izan bearda eta euskal errialde bakoitxetik beste guztiak eta ekono-mi mueta oroetan atan be, peitu edo palta jakezan zer bea-rrezkoenak jaso bearra dabe.

Baiña ez da naikoa.

Gure euskal jaurlaritzak parte bizia arturik, euskaldiru-oiñari laguntza berezia emon bear dautso eta emote-ko gerturik dagola edonok daki.

Orrez gaiñera, garrantzirik aundieneko lan onetanbertako biztanle guztiok, nork geiago, nork gitxiago, eskuartu bear dogu eta batik bat, jakiña danez, agiriko elkargota erakundeak. Ekonomi aldeko itunbenak be «ConciertosEconomicos» deritxoenak, zerbaiten lagunduko dauskueartarako.

Eta gure kondairan zear egin dogun lez, gure arbasoeneuskal leiaz, jo ta ke, jokatu bearko dogu aurkitu oi garanbe-alde sakonetik len-bat-len urteteko.

BARRU-EGITURAK

Barruko egiturak, infraestrukturak, batez be Madrid'e-ko laguntzarik-ezagaitik, erdi billosik dagoz.

Gugandik arturiko diruetatik zati txiki bat bakarrikitzuli dauskue.

Zebakietan adierazteko, 525.000 milloi lauerleko bearlitzakez Bizkai'ko ta Gipuzkoa'ko errialdeak kontuan ar-tzen ba'doguz.

Kopuru onetatik euneko berrogei agiriko antolaketak,serbitzuak, daroen eta % 60 barne egiturak xautu edo eu-rakanatu dabez.

Orain itaun zerrendak:Bietatik dirurik-eza ba'dago, zeiñi leentasuna emon?

Or dago kozka.Larrialdi edo kinka gorri onei urtenbide lasai billatze-

ko, gure euskal barne-indar eta ekiñaldi jator bizienak, ez-kutukoak naiz agirikoak, bear bearrezkoak dira.

Esandako guztiak astiro-astiro begiratuz eta gogartuz,euskotar zurrean erantzun bearra daukagu.

Or daukagu gure baikortasuna, gure diru-oiñaren ber-biztea. Gai luzea izanda be, gaurko emen amaitzen dogu.

ARREGI'tar Josu'k

—3—

Page 6: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

"KILI-KILI EGUNA 80"

•Orrillaren 25'ean, Iruñan.Euskallerriko 20.000 ume joango dira.Euskera berbetan ba-dakie.Ez irakurten eta idazten.Umeakaz batera, gurasoak eta irakasleak.Amaika ta erdietan, Yanguas kalean.Dantzak, abestiak, txistua, kirolak, sariketak, margo-lanak..."Agur jaunak" gero eta etxera barriro.

BERTSOETAN

MINTZATZEN

Euskera, zure ederra zer da?Itzaren jakituria...?Itz barnean maitasun eztia?Zure nortasun garbia...?

Jakintsuak arritu dituzu.Munduko izkuntza arteanbitxi illezkor aundia ei zaraitz arrigarrienean.

Zure izki bakoitza, dardaraz,izar argia iduri,eguzkia baiño ederragozure barneko itz zuri.

Itzik ederrenak elkarturik,izkuntzarik garaiena,gizonik gizon dabil euskeraizkuntza arrigarriena.

Miin garbia biotzeen iturri,itz garden, non, sortu zara...?Jakituriaren tontorretikzatoz euskaldun plazara.

Gizontasuna agiri da zugan,euskaldunak dariona,euzkotarreen edertasun oro,mintzairarik garbiena.

Eztia dozu itz gardenetan,loretan dagon gozoa,gizonak biurtu dira erle,maitasun biotz osoa.

Euzkotarreen mintzaira bakaiñaurretxindorra iduri,mendietako etxe zuriaktxori ta itzak kantari.

Euskeraren bizitza indarra,zer da zure sormenean?Aita ta ama ain eder al dituzubitxi guztien artean?

Olerkariak gogoko ditut, Euskaldun da gure baserria.itzaren maisu argiak, Lurrak euzkotar mintzatzen.euskal gozotasuna batu dau Erleak lorerik lore doazlorerik lore erliak. euskal eztia batzen.

Maztitik dator ardo gozoabizia mozkortu nairik,nire bizia eta indarrabiztu euskeraz jantzirik.

Euskeraz mintzatzen dau kanpaiakmendiko eliza zarrean,garo usaia euskeraz doadorrean zear aidean.

PAULIN

Page 7: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

J U L E N E AZPEITIA (Arritokieta)Yo niaestra,a veces olvidolas palabrasy solo escribo

AMORen el tablero.Maria Elena Quintero.

Julene Azpeitia. Irakasle euskalduna,benetako gogo sendoz ta erritar senezigaro zan, erakutsi ederrak emonezazaldurik euskereaganako maitasuna:

Irakasle argia. Zumaiarra sorkunez.Euskerearen aldezle bioztun ta kutuna;larogei ta amabi urte luze, astunez,erroturiko zugatz goilari ta bakuna.

«Arritokieta» andra zabal, etxe zalea:ilbarri dogun aberkide ta idazlea,emakume itxarokor, apal, dotorea...,kristau doaitasunezko ekanduz betea.

Ainbat urteren buruz umeak eskolatuzolbaltzetan zenbakiak ta, Euskalerriaren

arduratasunez gogoak, biotzak argituz,ta aldibera, azi ona erein ondoren...

Ta, ixilik aldegin badausku be... Bai, zelanzelan aztu aren izena ta zeintasuna,bizi-zear irakatsiz, idatziz, ainbat laniakingarri ain oparo eskeiñi euskuna?

Maitetasunezko irakasbide apalak—ipuin, olerki ta idazlan argigarriak-amets eztiz beteriko berbagai zabalak,euskal alorrera gogo betez ekarriak.

Argi-izpi eredugarri ta bizi-biziak,euskerearen sendabidezko itxaropenezaltxorturiko zillas, urregorriteriak,erriari opalduak benetako maitasunez.

Biotz aundiko «maistra» ori, olerkariakargira dakar, bizi dedin emen, betikoz,guk be Ari jarraituz, gogo ta asmo sendoz,aurkitu daiguzan urrezko ari barriak.

Muniategi'tar Sabin

ELERTIA

"GALDU" TXAKURRA DALA-TAZubiri'tar Iñaki jaunaren liburu

au oso atsegiñez irakurri dot asie-ratik azkeneragiño. Pozik irakurri-ko neukez beti onelako eleberripolitak, eta Olazar'tar Martin jau-nari be atsegingarri izan yako (iku-si ZER, 30'garren zenbakia, 3'gn.orrialdea).

Baiña liburuaren erizpidea egi-tean, auxe diño Olazar'ek: «Joske-ran be ikututxu batzuk egingogeunskioz, esaterako beste batenberbak aitatzean «san eban Mo-txo'k» barik «Motxo'k esan eban»eta olakoak idazten diranean».

Alan be, era biak erabilli daite-kez, esaerearen esanaia zein danjakiñez gero. Baiña ori jakiteko,aurretiko esanaldia (frasea) bearda jakin: «esan eban Motxo'k»esanda bakarrik, ezin esan daike-zu zuzen ala oker dagoanik. Emengaia labur-labur:

Era bata: «Zoaz ortik, esaneban Motxo'k»; «etxera joan dai-tela esan eban Motxo'k». Onelakoesaeretan zuzen be zuzen dagoesanaldia: berba indarduna (inqui-rido) «zoaz ortik» eta «joan daite-la» dira; beraz, aditz nagusiarenaurre-aurrean ezarri bear.

Beste erea: «Zoaz ortik, Mo-txo'k esan eban». Emen, barriz,berba indarduna «Motxo'k» itzada. Azken-era onetan, Motxo da«zoaz ortik» esan ebana, Motxo,eta ez Peru, Txomin, Aitor, ezbeste iñor, Motxo baiño. Eta orre-gaitik, «Motxo'k» itza jarri bearaditz nagusiaren aurre-aurrean,berba indarduna da-ta. Ona emenbeste adibide bat: «Benetan dirau-tsuet —erantzun eban Jesus'ek-...» Esanaldi au ez leuke iñok esan-go beste onetara: «Benetan dirau-tsuet —Jesus'ek esan eban—...».

Orregaitik, ba, barriro esan:«esna eban Motxo'k» edo «Motxo'kesan eban» izentaturik bakarrik,ezin esan daiteke zuzen ala okerdagoanik: esanaldi osoa agertubear da.

Onelako esanaldiak ainbat da-toz Ebanjelioetan; orrexegaitikizan dot nai puntu ori zelanbaitargitzea.

Gai onen aurretik, beste puntubi be aitatzen dauz Olazar jaunak,baiña ez dau adibiderik (ejenplu-rik) jarten. «Y naikoa ugari» era-bilten dauala be da-diño; ez dotuste yat, yako, yake, yoian, yoia-zala ta orreilakoetan izan ezik era-bilten dauanik.

Onenbestez, naikoa. Eta zorio-nak Zubiri adiskideari.

KEREXETA

— 5 —

Page 8: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

GURE JOSUE (eta 11)AJURIAGERRA

EUSKALDUNAK

ASKATASUN-BILLA

Itun Zarrak diñon lez, Moises izan zanYahveh'en begikoa.

Basabazterrean artzain lez bizi zan etaJahveh bera agertu jakon eta alkar-izketaaundia izan eben. Ejipto'ra, lur orretatikIsrael'darrak ateratzera joan bear zalaagindu eutsan Jahveh'ek.

Ez eukala bildurrik zertan izan, Pa-raon eta Ejiptoarren aurrean, bere begi-koa zala-ta... estutasun guztietan ondobaiño obeto zainduko ebala esan eutson.

Ona emen gure gizon au izkillutzat bereartzain makillea artuta Ejiptoratua, bereamai guztien gaiak zuzendu eta len-bait-len Israel'dar lur aretatik ateratzera, bai-ña jakiñaren gain egoan Paraon'ekin le-nengo alkar-izketea eta burruka gogo-rrak euki bear ebazala eta or ibilli zanbulartsu ta kementsu Yahveh'en agin-duak lortu arte.

Alako baten laga eutsan bere erri guz-tiari Ejipto orretatik urteten.

Garai orretan gauza uts bategaitik il-ten eben, Pranko'ren garaian lez. Moisesez eben il, Yahveh bere zaindari zalako.

EGAZKIÑEZ

Gure Axuria edo Ajuriagerra jauna,atzerriratuta ebillen Euzkadi'gaitik la-nean.

Santoña'n gudariak euren azken ordu-ko goraberak, non, zelan eta zer eginbear zan jakin barik, txil eginda egozanzaparraka, zelan izan bear zan euren bi-zitzea aurrerantzean, eukiko ebela eta eu-rak, gudariak, gixajo batzuk lez, arerioa-ren eskuetan jausi ta birrinduak izangozirala ta ainbat gauza geiago.

Ona emen ba zerutik jausita lez (egaz-kiñez agertu zan) gure Ajuriagerra guda-ri guztien aurrean biotzak goraltzen,agintari ta ordezkari guztiai agintzen,lendakari bakarra bera ba'litz lez.

Gudari asko agoa zabalik geratu ziranesanez:

Nor da gizon au? Ze eskubide daukaAgirre ta beste guztiai agintzeko?

ANAI-ARTEAN

Moises'ek Ejiptoar bat il eban eta go-roago ebreutar bi aurkitu ebazan burru-kan.

Esan eutsen:

—Zergaitik zabiltze anai-artean burru-kan?

Eta areek erantzun eutsoen:

Nor zara zu agintari ta epaille lezagertzeko? Ejiptoar bat il dozu eta or za-biltz gure buruzagi ba'ziña lez izketanl

Moises bildurtu egin zan eta atzerrira-tuta egon zan basabazter baten, Yahvehbilla etorri arte.

Gure Ajuriagerra, Santoña'ko garaianatzerriratuta egoan Euzkadi'ren onerako.Gitxi gorabebera gudariak be au esateneben:

Nor da gizon au? Sekula ez doguikusi eta ez entzun plaza-gizon lez, eta ezdakigu zergaitik izan leiteken ain garran-tzi aundikoa.

Ez, gure Ajuriagerra ez zan erriaren-tzat Agirre ta beste plaza-gizon batzunbestean ezaguna, baiña burutsua zan, zu-zena ta egi-egizkoa. Orra or ba, ondobaiño obeto irabazita gizon-leialtasunaguztien ordezkari lez agertzeko.

EPAILLEEN AURREAN

Moises'ek egiñalak egin arren Ejipto'nez eben il.

Ajuriagerra'k be egiñalak egin zituanSantoña'n euskaldunen arduraz, bere biziaurretik ipiñiaz, tinko ta moteltasun ba-nik epaillearen aurrean Euzkadi ta eus-kaldunen alde, argi ta garbi itz egin eban.

Epailleak eriotzara zigortu eban etaAjuriagerra'k egin zituan gertakizun guz-tiak eriotzako ordua eltzen zanerako,bere inguruan egozanak diñoenez, baiña

ez zan agertu tamalik ez bildurrik bereaurpegian; alaitasun eta pozgarrizko iru-dia baiño.

Esan dagigun ba; Or il ete zan gureJuan? Ala azken-orduko otoitz-eskintzakgure Jaungoikoaren begiko izan ete zira-n?

BURUGAZI TA IKUSLE

Eusko Alderdia, eta batez be Euzkadizigor gogor baten azpian jausi ziran.

Gure Jaungoikoak betiko ondamendiaizan zeitekela ikusirik ez ete eikean iltzai-Ilearen eskutik atera eta gure buruzagiipiñi?

Gai onetzaz irakurleak dauke erantzu-na.

Itun zarrak diñonez, Moises'ek bereerri osoarekin urten eban Ejipto'tik Ka-naan alderantz, baiña Kanaan ingururaeldu orduko berrogei urte igaro ziran.

Yahveh'ek esan eutsan Moises'eri:

—Kanaan orretara sartzeko garaia el-tzen danean ilgo zara, baiña it baiño len,mendi tontor baten gaiñetik erakutsikodautzut Kanaan guztia.

Olan ba, Yahveh'ek eskiñi eutsan lurraikusita il zan Moises.

Ajuriagerra ez ebel il Pranko'tarrakSantoña'n.

Zergaitik?... Dana dala, arnasea eukaneta arnasea eukan bitartean ez zan geldi-tu Euzkadi'ren alde lan gogorra egitean.

Poz-pozik ikusten eban Euzkadi'ko in-guru guztia, gaztetxu bat ba'litz lez. Itxa-ropen aundiz ikusten eban Madrid'ko al-dunen lana ta erabagia eta Moisses'ekbere lurra ikusi eban lez, Ajuriagerra'kbe erriaren itxaropena ikusi eban.

Itun Zarrak diñoanaz, Yahveh'ek esaneutsan Moises'eri:

—Zure ordezkaria Josue izango da.

Eta nor izango da gure Josue?

GORRI'K(Karakas'en idatzia)

— 6 —

Page 9: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

ANDRA MARI MARTIKOAndra Mari Martiko Eguna gangar, arro, Kaioek mindurati

arrai barriak tatiko; urak uiol kolore; ta, ozen, ar ta eme,tatiko ta matiko, euri ta eguzkizko arkaitzetan urduriaizez ez naiz biziko. ezbaidun zeru-arte. txilioka ari dire.

So nago ortziari, Osertzak illun-arreodeiteri baltzari; ta, ugiñak erre-min;so txorien deiari, barruan dot oñaze

goizari, egunari... ikuspegi baltzakin.

Itsasoa illuna, Neuregazko ibilliz Nago eta banoagogoa illunago; astindurik egoa, neure munduz barrena,ail, aberri kutuna, amets batek naroa goituz neure arrenakezkaz beterik nago. biotzeko Euskalerriz. Maite-Otoitz Beroal

MUNIATEGI-tar Sabin

EUSKEREA

AZKUE eta ARANAGizon bi izan ditu Bizkaia'k azken gizaldi onetan Geroago eta zenbaki berean, Azkue'k esaten

Euskeraren alde, Euskadi'n geien lan egin dabenak, deusku Sabino zala: «profundo tratadista vasco».zalantza barik. Azkue'tar Resurreccion eta Arana'- ...Onek ez dau esan gura Azkue'k ontzat artzen zi-tar Sabin. tuenik Sabino'ren gramatika eretxi guztiak, baiña

Arek bizitza luzea izan eban, onek, ostera, oso Azkue'k ori esatea asko baiño geiago da.laburra.

Arek zientzia aldetik landu eban euskerea, onekzientzia baztertu barik, politikaren bidez, il-zorian ARGAZKIAegoan Euskerea salbatu gura izan eban, eta asko lor-tu ere bai.

Gizon ospetsu bi oneik, alkarren artean, zelakoartu-emonak izan ebezan?

Zelako eretxia eukan batak besteari buruz?Arana'k Azkue'ri buruzko eretxia gaurkoz utzi

daigun, eta bigarren aldea orain agertu gura neuke.

* * *

Azkue Jaunak berba gitxitan, baiña zeatz eta sa-kon agertzen deusku Sabino zer zan eta batez ere ze-lakoa zan, au da Arana'ren izakera edo aiurria: «Sutenacidad ejemplar, no llegaba a la terquedad ».

Nik euskeraz esango neuke: Sabino'ren gogorta-sun zintzoa, ez zan gogorkeria» edo «Iraunkorra bai-na ez buru-gogorra».

ERETXIA

« Morfologia Vasca» izeneko liburu mardul etasakonean onelako au diño Azkue'k Arana dala-ta:(erderaz ipiñiko dot, bere berbak zer esan gura da-ben, egin-eginean ulertu daigun).

«...Arana-Goiri, para quien en conferencia publi-ca tuve el honor de pedir una estatua por haber pro

-porcionado solo el, a nuestra lengua, más lectores yescritores que todos los demás vascólogos juntos»(473 zenbakian).

IRUDIAK

Azkue eta Sabino, gizon andi bi,aztutzerik ez dozue merezi.Zuok biok emon dautsazue Euskereari,il zorian egoenari,bear eban osagarri eta indargarri.Zergatik ez eragidanon artean bi irudi:Lekeitio'n Azkue Andiari,eta Abando'n Arana'tar Sabin'i?

GOIKOETXEA'tar Iñaki

— 7 —

Page 10: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

OLERKIAK

AURTEN

Bertsoa ezta akulu txarra euskaldunon -tzat. Eta literatur-klase ortara gaztetxoakzaletutea, naitaez egiteko txalogarria izanbear.

Zornotza'n, Bizkaia'ren biotz lez dogunerri onetan, aspaldi dala gabiltz olako zer

-baiti loturik. Emengo Erti-Kultur Alkarteak,Bizkai Aurrezki Kuxak lagunduta, seigarre-nez ospatu eban urtarrillaren 27'an, dome-kaz, amar urtetik amabost bitartean dabil-tzan euskaldun gaztetxoen arteko Olerki sa-riketa.

Iragarrita egoanez, goizeko amabi-ama-bietan asi zan sariketa. Zaar eta gazte, jen

-tez bete-bete eginda orduko Alkartearen are-toa; an ziran zuzendaria, Federiko Intxuasti;maikoak, Aita Onaindia, Serapio Ugarte taAndres Etxebarria, ta R. Arriola, AurrezkiKutxaren ordezkoa.

* * *

LANAK

Ogetalau neska-mutiko aurkeztu zirannor-geiagoka onetan parte artu nairik, etazuzendari ta mai-burukoen itz-mordo os-tean, zutoi edo podio gorriz estalira igonaz,olerkari txiki bakotxak lenengo bere Iana tagero A. Onaindia'ren «Goiznabar» olerki li-burutik beste bat irakurri, abestu naiz otse-gin eben.

Buruz ez gitxik eta abots zoliz danak.Neskatoak naiz mutikoak euren zeregiña

bete ondoren, txalo ederrak entzun ebezan.Txairo, trebe ta eskertsu jokatu bait eban

bakotxak.

*

NONGOAK

Bizkai osotik bertoratu ziran olerkariak:Ondarru'ko «Zubi-zar» ikastolatik, «Lauaxe-ta» ikastolatik, Zornotza'ko LekaimeenIkastetxetik ainbat, Euba'ko «San Gabriel»Ikastetxetik, Zornotza'ko «Andra-Mari»Ikastolatik, «Karmel» ikastetxetik, eta abar.

Batzuk, jakiña, beste batzuk baiño obetoegin eben, baiña danak duinkiro, barruandardar egitsen poza arpegian adierazoz.

* * *

ONENAK

Lenengo maillan geratu ziran bost one-nak: 1) Joseba Andoni Agirretxea, 13 urte-koa, Ondarrutarra; 2) Igone Gorostitza, 11

urtekoa, Zornotzakoa; 3) Maite Albarez, 11urte, Zornotzakoa; 4) Ane Miren Ariznaba-rreta, 15 urte, Galdakokoa, ta 5) Miren Go

-tzone Azpitarte, 11 urte, Zornotzakoa.Bakotxak egokion garai-ikurra ta liburu

-txorta polit bat artu eben.Parte artu eben beste guztiak be, Bizkaiko

Aurrezki Kutxak emonda, 300 pezeta erri-koak 500 pezeta kanpokoak artu ebezan.

SARI- BANATZEA

Ordu-bete ta erdi emon ziran olerkiakesan eta sariak banatzen.

Egun eder-ederra, bai eguzkiz eta baibarne-giroz.

Pozez gaiñezka ta barritsu etxeratu zanjentea.

Batzuk oindiño, X. Amuritza'ren omenal-dia ordu berean ospatzen zala-ta, ara zuzen-du jakuzan, bertso-griñari eutsita.

* * *

OBETO

Zelakoak ete ziran bertsolari ta olerkaritxikion lanak?

Esku artean dot bat, eta nire eritxi apalajakin nai ba'dozue —berezkoa da—, leialkidiñotzuet, aurreko urteetatik onuntz oinkadaederrak emon dirala; gero ta olerki biribil,sakon eta beteagoak dakarrezala gureneska-mutiko txikiak.

* * *

TANKEREA

Zeuk be, azalez irakaurri ez-ezik, barruzausnartu be egin dagizuzan, ementxe damo-tzudaz txikietariko batzuk.

Luze-laburrez ezbardiñak dira, baita da-rabillen gaiez be.

Neurri ta rimari, egia esateko, ez dautseinportantzi aundirik emon; bertso zurira,errezera nunbait, jo dabe geienak. Baiñabertso-labur txikiak politoago dagoz neurribarruan eta azken bikaiñetan emonda.

* * *

NAGORE BELOKI

Ez aundi ez pitin, ez onen ez txarren, edo-zeiñetik asita, «Lauaxeta» ikastolako Nagore

Beloki'k loraz -lora dabiltzan erle langilleaieskintzen dautse bere lana.

Ona:

Loraz-lora dabiltz erleaklore-autsa biltzen;ara ta ona dakustazegaz egiten;erlauntz ondoan dabiltzaetxea zaintzen.

* * *

IRUNE ELORRIAGA

Amar urte ditun Irune Elorriaga'k, bar-din, bertsolariak goresten ditu:

Bizkaian bertsoakugariak dira,ta bertsolariakmaitatuak dira;gure koplariaktxit aundiak dira:bertsoak asmetanlar azkarrak dira.

* * *

IDOIA ARIZNABARRETA

«Lauaxeta» ikastolakoa dogu Idoia Ariz-nabarreta, 10 urtekoa; ba-dau, ez ukatu,olerki sena. Eta inguruko ederrari begira, lo-ren txairotasuna abesten dausku:

Aizearen besoetanta eguzki epeletanlora bat dot nik ikusidilindon, dilinetan.

Polita dozu kolorez,nolako usaiñalesaten ez da errez!

Biotza dot kantari,pozez kantatu dautsetnik ari ta ari:«Loretxin lore,maite ditut maite,usain ta kolorel

* * *

GAZTETXOEN EUSKA

Page 11: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

OLERKIAK

KOLDO AZPITARTE

Koldo Azpitarte, «Karmel» ikastetxeandabillenak, onan asmatzen ditu ziri-ber-tsoak, alperrai ta zintzoai onduak batez be:

Ondo jan, bardin edan,eta gauza ederrakbearrik egin barikdituez alperrak.

Zintzoak jaten dabebedar ta lastoa:zintzoa beti izan daalperren astoa.

* * *

KRISTIÑEGONTZALEZ INTXAUSTI

Kristine Gontzalez Intxausti'k erromeribat dausku pintatzen, etxean dauken erro-meria. Txakurra, kayua, txoria ta amamadabez etxean... Onein alkar-izketa ta kome-riak sarri! Ona olerkitxoaren len-estropa:

Gure etxe politakoral eder bat da:Txakurra guau, guau...Katua miau, miau...Txoria abeslaria...Ixillik ez gure amama.

* * *

Baita arraiñak ugariekartzen zenduzalaerritarrentzat janari,guztien poza ziñala.

Baiña gaur zer dakusku?Guztiz zikindua zatozbizi guztia galdu dozu,arraiñik ere ez dakarzul

Gizonek erail dabemaite gendun bizidun bat,gure atsegin bat il dabebiotz gogor diran gizonak.

Ibaizabal maitelNork biztu ete daikedanon poza izan daitenur garbi gardenetanl

* * *

ITXAROPENA

Onelakoxeak doguz gure txikien poesi-la-nak, pentsamentuz eta biotz-ikaraz jantziak.

L OLERKI-SARIKETA

MARI MALEN ALDAMA

Eder dogu bizia; ez nai, beraz, berau gal-tzerik. Argi susperkor lez dakus Mari Malen

Eriotzean amaitzen danabizia da, argi bat da;egun pozgarrian sarriamaitzen da argi au.

Baiña, ez; zu nere argia,nere bizia,ez zaitez amaitu.Ez zaitez joan...

Beste egun bat ikustenitxi eistazu.

* * *

MIREN GOTZONEAZPITARTE

Miren Gotzone Azpitarte'k euskaldunzintzoa goratzen:

Eroan eta ekarriartu-emonaz alkarri,orixe dogu danoeneginkizun goragarri:Euskalerriko gure lanakdanontzat dira ongarri.

MARI KRUTZPERIBAÑEZ

Mari Krutz Peribañez'ek Zornotza'tikzear —gaur naiko loi— doan Ibaizabal'i es-kintzen dautsoz bere bost estropak:

Zure ur gardenetangazte eta nausiakalai ibilten ziralaentzun izan dogu.

Aurrez dakuskula, nik uste, olako ar-obibikaiña.

Ar-obian lenengoz, Mañari'n eta Marki-ña'n lez, arri zakar zartatua da aurkitzen,baiña gero apurka barreneratuz, atxurdin(mármol) ederra.

Bedi emen be orrelaxe.

AITA ONAINDIA

— 9 —

Page 12: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

I ZTEGIA

Azkue'ri Jarraitzen (111)Txitxiña

Txoko

Txurla

Tuer

Tukur

Tuntux

Zirzarteko

Zixe

Zoraize

Trebol

Tripitrapu

Troku

Trunpail

Txangil

Txankar

Txarta-Txartaka

Txartona

Txatuela

Txibikorain

Txingaleku

Txintxirrika

Txintxoleta

Txipar

Txirikilloia

Txirikillote

Aparixuak Iota edo batzeko egurra.Traola.

Cuadrilatero de madera para apa-rejos.

Igela.Rana.

= Zati bat.Un pedazo.

= Aragi anditze bat.Chinchon.Azkue: Trumpilo.

= Etxegille?

= Ainka luzedan gizona.Hombre de pierna larga.

= Saltoka.Saltando a la superficie (peces).

= Txartu.Empeorar. Aumentar el mal.

= Ultze txikia.Tachuela.

= Txibitarako aparixua.Aparejo para la pesca de jibiones.

= txamarraren etena, atze aldian.Corte de la chaqueta, gabardina, etc.,

en la parte trasera.

= Umien joko bat.Jugar con un pedazo de piedra lisa, pa-

sando cuadros.

= Arrain andi bat.Chincholeta. Pez.

= Galdaratik ataraten dan ur beroa.Agua a presión que se extrae de la Gal-

dera.

= Izen ori daroan ume jokoan erabil-ten dan zotza.

Palito que se emplea en el juego de latoña.

Ik. Txirikilloia.

Gizonaren txisbide txikia. (Umeena).Aparato genital (menudo).

= Gertaera ona.Buena ocasion, oportunidad.

= Batelak erabilten daben albo-alboka.Balanceo de las embarcaciones de un

lado a otro.

Begi okerra edo bakarra.Tuerto.

= Kerten.Tallo.

= Tente. Zutik.En varios juegos, situacion de la mone-

da o cuchillo al quedar empotradoy de pie.

Azkue: Tuntuiz = boya.

U

Frutu baten ondakiña.Residuo de fruta, que se arroja.

= Urandietako arraiña.Pez de mar profundo. Fig. hombre de

mucho prestigio.

= Diruak gordeteko kutxatxoa.Hucha.Sendi baten azken jaioa.El ultimo nacido de los hijos de una

fam ilia.

Z

= Utsik. Zasian ibili. Diru barik ibili.Sin dinero.

= Zatitu.Hacer pedazos, añicos.

= Gizon estu. keixua.Nervioso, inquieto.

= Barri.De estreno.Azkue: capullo de gusano.

Beruzkoa.Diarrea.

= Nastea.Revuelto.Azkue: a la ligera.Ondarroa'n esaten da: Zirrimarra

andia dauka itxasoak.Hay mucho mar de fondo.Zirrimarran dabiz olatuak.Las olas andan atras y adelante.Bat bateko.Tajante. De rompe y rasga.Atzerantz eragin.Ciar. Frenar.

= Gangarkeri.Venada. Locura pasajera.

T

Takin = Une.Instante.

Tantza Esku zurda.Pita.

Tenteko = Aga luzea.Palo largo

Tertixuan = Aldartzeko, konparatzeko erabiltenda.

En comparacion de...Tollanak emon = Gogor jo.

Pegar fuerte.Tolla arrain gogorra da, ta arrapatuta

gero, ilteko, gogor jo bear izaten da.

Tonk = Gelditze.Paron.

Ume txikin

Urandiko arrain

Utzalapiko

Uzkar ume

Zas

Zazkildu

Zazpiki

Zibot

Zirin-Zirin

Zirrimarra

— 10 —

Page 13: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

IZTEGIA

-11-

Page 14: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

GIZARTEA

BEGIKOTASUNA

ERAGOZPENAK

Batzutan oso errez da begiko izatea.Beste batzutan ostera oso zail edo eziña.Zelan azpiratu ta menderatu norbaitek bidean

jartzen dauazan eragozpenak?Sarritan eroapena be galtu egiten da. Ezin irunt-

zi leitekez ainbeste eragozpen.Ainbeste traba jarten dabez bidean! Batzuk kalte

egitea baiño beste asmorik ez daukela dirudi. Biotzbaltza ta asmo ta gurari txarrak agertzen dabez.

Zer egin orduan? Bardin jokatu? Jokabide zitalada ori. Ez da gizonkiro jokatzea. Zelan jokatu bera-z?

* * *

ONERAKO

Batzukaz begiko ta maitekor agertzea ta izateaoso zail da. Alperrikoa be bai. Geu ondatzeko baka-rrik munduratu dirala dirudi.

Alan be ondo pentsatuta auxe esango neuke nik:Lurek onela ,jokatuta gizon txikiak clirala agertzen

ba'dabe, guk be eurek bezala jokatuta geuregizontasunik -eza agertuko dogula.

Ganera geure onerako dagie orrela jokatzean.* * *

Irri -barrea, zintzoki egindako irri -barrea, eukibeti arpegian, ordu ta une guztietan.

Atsekabeak eta naigabeak inguratzen gauzaneanbe bai.

* * *

ERITXIAK

Izadiaren gelgairik aundienetarikoa da begikota-suna —esan eban Grazianek—. Xoxoagaz ezin eukileiteke begikotasunik. Eltzen dan lenengoan barredagianagaz be ez. (Stendal).

Edonok euki leike begikotasuna adiskide batenatsekabean. Bere garaipenetan begikotasuna eukite-ko nortasun adikor-mardula euki bear da. (OscarWilde).

* * *BETI TA EDONON

Geure nortasuna agertu dagigun beti ta danakaz,begiko agerturik. Begiko danakaz bakarrean eta agi-rian. Beg iko itzetan eta eeiteetan.

Geure barnea ezi, gainditu, azpiratu ta mendera-tu.

Gizon eta kistar agertu beti danakaz eta edonun.

GAUZA GATXA

Zelan? Geure nortasuna sendotzen irakatsiz.Gure egiteak geure-geureak dirala irakatsiko

dauskue.Geure-geureak beste iñorenak ez.Geugaz begiko diranakaz begiko ta maitekor iza-

tea ta agertzea gauza erreza da: Mesede bateri irri-barrez itz gozo bategaz erantzutea.

Baiña kalte egin dauskunari ezkerreko begiekazikusten gauzanari ta geuk orobat ikusten dogunariirri-barre egitea, gozoro itz egitea, ez da erreza.

Ortarako indar egin bear da, biotza esku biekazartu.

* * *

ADISKIDEAK

Maitekorrekaz maitekor agertze berezko da.Begikoak ez diranakaz maitekor eta begiko ager-

tzea aldatz-gora jaku, baiña auxe da egizko kistarraizatea.

Auxe Kristoren bidea jarraitzea.Begikotasuna da adiskideak egiteko biderik one-

na.

ABERRI EGUNA-80Gaur goizean jaikitzean

kaleak utsik ikusi dodaz,eta pena bat sentitu dotbiotzean.

Euskalerriandagon giroagaitik,ezin izan doguondo ospatu aberri egunik.

A berriatristetu da,ezin izan doguospatu jalaldia.

Datorren urteanaberri egunaizango da,benetan!

JOSEBA BILBAO

— 1 2 —

Page 15: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

I LEIZEA

BARRI POZGARRIA

EUSKERAZALEAK taldearen barruan poz-gi-roa asmatzen da. Gure bazkide ta lankide dogunEtxenagusia'tar Karmelo Gotzaindegiko Ordezkarinagusi izendatu dauskue, goterkiko abade ta lai-koen artean auteskunde egokia izan ondoren.

Zorionak Karmelo'ri eta zorionak EUSKERA-ZALEAK taldeari.

JAKINGARRIAK

Yurreta'n, 1932'ko jorraillaren 24'an jaioa doguKarmelo.

Gordexola'n, Artea'n, eta Gasteiz'en egin zituanbere abade-ikasketak eta 1955 urtean egin zan aba-de. Geroago, Comillas'en, Eleiz-Legediaren ikaske-tak egin zituan eta «baimendun» agiria lortu eban.

196 l'garren urtean sartu zan Gotzain-Etxera lanegiteko eta an diardu.

EUSKERAZALEA

Lan onetan ez doguz aitatuko bere eleiz-lan uga-riak (abade-gaien etxean, lekaimeen kapellau, IIIordezkaritzako arduradun...) eta eleizea ta euskereaalkartzen dituen lanak pizka bat aitatuko doguz.

Eta lenengo, Gasteiz'ko abadegai-etxean: Guda-ostean izan ziran lenengo ikas-aldietan an egoanKarmelo: Euskera ikasteko baimen barik, jolas-al-dietan alkartuta, etxeko zuzendariak «ikusi-ez»egingo ebala baiña baimenik ezin emon leikelaesanda. Zaletasuna ba-egoan eta ikasi-bearra bebai.

IDAZLEA

Karmelo euskal idazlea dogu elerti-arloan, litera-turaren kondaira-arloan. Berea izan zala uste doteuskeraz agertu zan lenengo literatura-liburua.

Baiña Karmelo'ren lenengo lana, eleiz-lana izanda beti eta ez dau izan asti larregirik idazle-arloanlan egiteko. Eta tamalgarria da, idazle argia, zeatzata jatorra da-ta.

ITZULTZAILLEA

Batikano'ko II Eleiz-Batzar Nagusia egin zane-tik, Eleizan lana ugari izan da eleiz-liburuak euske-ratzen, eta lan au egiteko talde on bat sortu zan.

Talde orren barruan lan aundia egin dau Karme-lo'k, eta ez berak bakarrik, sarritan beste batzui be,eleiz-liburuak zelan euskeratuta dagozan eta zelaneuskeratu bear diran itandu dautse.

J.4 VI LR BA! I_GOOR

IZLARIAKarmelo izlari ona da, batez be euskeraz jente-

aurrean itz egiten dauanean.Eta au ez da neure eritxia, beste barik. Mikel Za-

rate'ri egin jakon omenaldian izan zan batek, auxeesan eustan: Ederto egin dau berba Karmelo'k. Po-zik egon naz berari entzuten. Euskera garbia, go-zoa, erreza ta ugaria, benetan!

ORAIN ZER?Ladur-labur eta zeaztasun larregi barik egindako

lantxu au amaitzeko eta esan bear diran gauza askoesan barik geratu dirala jakiñik, geroari begira,itaun au datort burura: Orain zer egingo dau etaegin bear leuke Karmelo'k?

Arlo baten beintzat, asitako lanari jarritu: Elei-zea euskaldundu, Erria ta Fedea alkartu; bide orre-tan aurrera egokiro egin dagien, Gotzaiñai lagundu;Gotzaindegiaren benetako euskal-arpegia agertu.Bilbo'ko Eleizeak ba-dauka, zalantza barik, euskal-zaletasuna, baiña argiagota garbiago agertu bear da,eta ori lortzekoba-dauka naikoa zeregin bere maillanKarmelo'k.

Eta zerbait zeatzagoa nai ba'dau, Karmelo'kondo daki Bizkai'ko euskerea zelan dagon etaEUSKERAZALEAK zer eskatzen daben.

OLAZAR'tar Martin'ek

- 1 3 -

Page 16: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

KONTU- KONTARI

ORREAGA'KOANDRA MARI

ORREAGA

Oso entzute andikoa da Orreaga au Euskalerri osoan,eta mundu guztian.

Emendik zear ibilliak dira Prantzi'ko gudaroste uga-riak, euren Karlomagno, Oliberos ta Roldan ospetsuakburu ebezela.

Eta emen ondatu ziran eurok eta euren ondoko Ludo-biko Pio ta aren mutillak, orduan eraiki zan Naparroa'koerreiñua, Iñigo Aritza bertoko errege egiñik.

Orreaga orretako egintza orreek zirala-ta, sortu ziranepiku-kanta zar, eder eta ugarienak.

Orreaga'ko bidea be zan Santillorako erromesen bide-rik zapalduena, eta orduko mundu guztiko konbentu os-petsu ta aberatsenez beterikoa.

Baiña ango gauzarik eta pitxirik ederrena Orreaga'koAndra Mari da.

BASAUNTZA

Ona emen, zelan agertu zan, antxiñako ipuin batek di-ñoskunez:

Artzaiñak bakarrik ei ebiltzan, pagoz jantzitako men-di areetan.

Eta zapatu illuntze batean, basauntz bat agertu ei ja-kou alako artzain bateri, Adar luze oker artean, mirarizkoizar bat ei eukan basauntzak.

Alditxo baten, artzaiñari begiraka geratu, eta arinka tajostalari, etorri zan lez, atx artean egoan iturrira joan eizan: eta angoxe ur gardenetan edan eta edan egon ei zanluzaro.

Bien bitartean, iturritxuaren inguruetan, iñoz entzunbagako abestirik eztitsuenak entzun ei ziran, Andra Mari'-ren omenez.

Gero, norabaitera iges egiten eban basauntzak, taabestiak ixil-tzen ziran. Eta bardin, urrengo zapatuan, etaurrengoan...

AGERPENA

Eta artzaiñak, ainbat bidar ikusitako gertaera ez zalaixilik eukitekoa, eta beren lagunai iragarri eutsen. Baiña,

bai zera! Ez eutsoen jaramonik egin. Eta berak, baietz tabaietz; eta besteak, ezetz ta ezetz...!

Eldu jaken, azkenez, barri miragarria ibarreko aginta-riai; eta agindu au emon eben: ango bazter guztiak araka-tzeko, nun-zer eikean ikasi egien.

Batzuk sasiak kendu, lur-ondoa atxurtu bestetzuk...,danak ekin eutsoen lanari gogor. Ekin da ekin, ...eta onanon agertzen jaken, arri landuz egindako maku antzekogoialde miragarria...

Jo ta jo, sakondu geiago..., eta au poza! Andra Mari'-ren irudi zoragarria, ain zuzen be...l

Eta ez Andra Mari'ren irudia bakarrik... Andra Mari'-ren aldamenean, arrizko beste irudi bat, balauniko, Areriotoizka ba'legon lez: Soiñean dauzan eliz jantziak adiera-zoten dabenez, antiziñako gotzain baten irudia, antza.

Eta beste irudi bat, onen ondoan, aingeru batena, itxu-raz, egoak zabalik, gurutze batez apainduriko jantzi eder-eder bat gotzaiñari eskintzen dautsola.

Ez ziran ez, alperrikako lanean ibilli Orreagako ar-tzain zintzo areek!

IRUDIA

Zurezkoa da Andra Mari'ren irudia. Eta garai zarareetako eskulanik ederrenetarikoa, ziur. Zidarrez jantzita-ko aulki eder baten jesarrita dago. Zidarrezko aulkitxoanbe Aren altzoko Jesus seintxua.

Irripar goxoz alkarri begira dagoz Ama-Semeak. Etasagar gorri bat dauka Umetxuak eskuetan.

ELEIZEA

Irudi zoragarri ori artu, ta elizatxu bat egin eben, iru-dia aurkitutako ta basauntza agerturiko leku miraritsuan.

Eta Naparro'ko errege. Santxo Indartsuak beste elizaaundiago ta ederrago bat eraiki eban berton, lengoaren or-dez.

Eta berton, eliza aundi ta eder orretan eortzita datzaerrege adoretsu orren gorpua. Berton gordeta dozuz, baitaTolosa'ko Nabetan berak, errege bizkor arek apurtutakoMoroen kata gogor areek!

ESTONBA'TAR MANUEL'EK

— 1 4 —

Page 17: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

EUSKALERRIA

BIZKAIA IKUSTEN

Esan bearrik ez ba'dago be sarri-tan esan da, Bizkaia zear ainbat bas-ter eta inguru dirala ikusgarriak eta,beraz, ibiltaldi bikain bat egiñez ikusi-tea gai dabenak eta ikusi barik dabe-zanai erakutsi bear dautsoguzanak..Neke asko barik eta txindi gitxi gaitikbertara elduteko eraz dagozanak gai-ñera.

Beste idazlantxu baten esaten gen-duan lez, orretariko txangotxu askoegin litzakez gure euzko gaztetxue-kaz, jolasean-jolasean zer ikusi ta zerikasi daben toki edo baster asko iker-tu leikezalako, soinketa pizka bat egi-ñez, kirol garbiaren bitartez.

EREÑO'RA

Epalla'ren azkenengo igandean,orretariko ibiltaldi bikain bat egingenduban Ganguren MendigoizaleTalde'ko gaztetxu-mordo aundi bategaz: Berrogei ta amabosten bat, etaeuren artean gure illo-batxuak berebai, Gernika aldetik aurrera.

Orretarako, errian, Galdakano'ngoizeko zortziretan urten gintzazanjente-berebil aundi baten, Zornotza taGernika zear Artea'ko Gautegiz'etikEreño goi-erritxu garbira bederatziakedo zerbait gerotxuago elduteko.

GAZTELUA

Arteaga'tik igarokeran baiña, len-dik bere geienak ikusita euken berta-ko gaztelua, zelan Bonaparte bakal-dungaiak (prinzepeak) bere emazteMontijo'tar Eujenia'ri egindakoa zaneta, abar azaldu eutzesan Batzor-deko baten-batek. Bai-ta be, zelanBonaparte ori euzkotarron adizkidezintzoa izanik, zenba lan eder egiñazan gure euzkera maitagarriaren aldeta abar.

ATXURDIÑA

Bai-ta erakutsiten emon jaken gaz-tetxu orrei, zelan Ereño'ko arrobietanateratzen zan aitz-urdin gorrizka ede-rra Itali'ra saltzen zan, gero bertatik,Itali'tik ludi guztira, ta beraz Espa-ñia'ra be, saltzeko Italia-ar aitz-urdinospetsua ba-litzaken lez.

KONDAIRA

Gallur ortan berean azaldu jakengaztetxu orrei, zelan Bizkaia'n1.404'gn. argitaldutako edesti batenesaten dan gaur-egun basatxonua da-gon toki ortan berean gaztelu bat aur-kitzen zala, baiña, Gernika'ko Batza-rraaren aginduz egotzia izan zala, be-ren lekuan txadontxua, eleizatxua ja-soteko.

Bai-ta eleizatxu ori 1.625'gn. artebere Ereño'ko erria'ren txadona lezizan, inguru artako illak be bertaneortzi edo lurperatuaz.

BASELEIZA

Ereño'tik igon genduban, orainapaindu-barri dan bidetik, Ereñotzargal urrean dagon Goi-Gotzon Mikeldeunaren basatxonu ondora.

Eta egiz arrituta geratu gintzazanain ederto apainduta basaleizatxu oriikusitean! Ereñotarrak eurak apainduei-dabe, aldamenean aterpe naiko za-bal ederra sua egiteko ke-bide ta guztidaula.

SANTIMAMIÑE

Gallurretik pizkat Ereño'rantza ja-tsi ta lerdi edo piñu artetik bidea zearSorkalde'tik mendia zerkatu ondoren,jatsi gintzazan Basondo edo Santima-miñe'ko arzulo ospetsura, ea ordu batigarota.

Mordoan ziran iru edo lau aundi —lendik barruan izandakoak— besteguztiok sartu gintzazan arzulo ospe-tsu ortara, bertako jaboleak lagun,eta erakusle, genduzala.

LEIZAN

Ni lendik be iru bidarrez egona nazarzulo orretan baiña, neska-mutilgaztetxu orrein ziarrada zelangoaizango zan ikustearren sartu nintzaneta, ez jatan damutu; neuk uste nebanbaiño arreta geiagoz ikusi nebazaneuzko gaztetxu orreik, erakusleakemoten situan azalpenai adi-adi.

Zenbat lan bikain egin litzakenneke asko barik gaztediaren artean!Danak urten eben poz-pozeik, ta gubere bai zerbait on-garri egin dogula-kuan.

ARTEAGA'RA

Basondo'rarte, bertara dagon bi-txabalean, zubitxu barri bat egitenegozalako ezin zan berebil aundiaigon-eta, barriz Arteaga'raño oiñezetorri bear izan gintzazan, baiña, da-nok pozez beterik ikusi ta ikasi gen-duzan ikuskizunak gaitik.

GERNIKA'N

Tamalez pizka bat berandu egin ja-kun eta, ezin izan jakezan Gernika'koBatzar-etxea ta zugatz donea gazte-txu ayei erakutsi, Ganguren Mendi-goizale Taldeak nai eban lez.

Baiña, iñoz bere ez da beranduBizkai guztia ta Euskadi bera ikusi taezagutzeko-eta, Ganguren alegindu-ko da —dirauskuenez— Galdakano'kogaztetxuei erakutsiten.

ALTUNA'TAR JOSU'K

— 15 —

Page 18: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

EUSKALERRIA

IBILALDIABIZKAIA IKUSTEN

Esan bearrik ez ba'dago be sarri-tan esan da, Bizkaia zear ainbat bas-ter eta inguru dirala ikusgarriak eta,beraz, ibiltaldi bikain bat egiñez ikusi-tea gai dabenak eta ikusi barik dabe-zanai erakutsi bear dautsoguzanak..Neke asko barik eta txindi gitxi gaitikbertara elduteko eraz dagozanak gai-ñera.

Beste idazlantxu baten esaten gen-duan lez, orretariko txangotxu askoegin litzakez gure euzko gaztetxue-kaz, jolasean-jolasean zer ikusi ta zerikasi daben toki edo baster asko iker-tu leikezalako, soinketa pizka bat egi-ñez, kirol garbiaren bitartez.

EREÑO'RA

Epalla'ren azkenengo igandean,orretariko ibiltaldi bikain bat egingenduban Ganguren MendigoizaleTalde'ko gaztetxu-mordo aundi bategaz: Berrogei ta amabosten bat, etaeuren artean gure illo-batxuak berebai, Gernika aldetik aurrera.

Orretarako, errian, Galdakano'ngoizeko zortziretan urten gintzazanjente-berebil aundi baten, Zornotza taGernika zear Artea'ko Gautegiz'etikEreño goi-erritxu garbira bederatziakedo zerbait gerotxuago elduteko.

GAZTELUA

Arteaga'tik igarokeran baiña, len-dik bere geienak ikusita euken berta-ko gaztelua, zelan Bonaparte bakal-dungaiak (prinzepeak) bere emazteMontijo'tar Eujenia'ri egindakoa zaneta, abar azaldu eutzesan Batzor-deko baten-batek. Bai-ta be, zelanBonaparte ori euzkotarron adizkidezintzoa izanik, zenba lan eder egiñazan gure euzkera maitagarriaren aldeta abar.

ATXURDIÑA

Bai-ta erakutsiten emon jaken gaz-tetxu orrei, zelan Ereño'ko arrobietanateratzen zan aitz-urdin gorrizka ede-rra Itali'ra saltzen zan, gero bertatik,Itali'tik ludi guztira, ta beraz Espa-ñia'ra be, saltzeko Italia-ar aitz-urdinospetsua ba-litzaken lez.

KONDAIRA

Gallur ortan berean azaldu jakengaztetxu orrei, zelan Bizkaia'n1.404'gn. argitaldutako edesti batenesaten dan gaur-egun basatxonua da-gon toki ortan berean gaztelu bat aur-kitzen zala, baiña, Gernika'ko Batza-rraaren aginduz egotzia izan zala, be-ren lekuan txadontxua, eleizatxua ja-soteko.

Bai-ta eleizatxu ori 1.625'gn. artebere Ereño'ko erria'ren txadona lezizan, inguru artako illak be bertaneortzi edo lurperatuaz.

BASELEIZA

Ereño'tik igon genduban, orainapaindu-barri dan bidetik, Ereñotzargal urrean dagon Goi-Gotzon Mikeldeunaren basatxonu ondora.

Eta egiz arrituta geratu gintzazanain ederto apainduta basaleizatxu oriikusitean! Ereñotarrak eurak apainduei-dabe, aldamenean aterpe naiko za-bal ederra sua egiteko ke-bide ta guztidaula.

SANTIMAMIÑE

Gallurretik pizkat Ereño'rantza ja-tsi ta lerdi edo piñu artetik bidea zearSorkalde'tik mendia zerkatu ondoren,jatsi gintzazan Basondo edo Santima-miñe'ko arzulo ospetsura, ea ordu batigarota.

Mordoan ziran iru edo lau aundi —lendik barruan izandakoak— besteguztiok sartu gintzazan arzulo ospe-tsu ortara, bertako jaboleak lagun,eta erakusle, genduzala.

LEIZAN

Ni lendik be iru bidarrez egona nazarzulo orretan baiña, neska-mutilgaztetxu orrein ziarrada zelangoaizango zan ikustearren sartu nintzaneta, ez jatan damutu; neuk uste nebanbaiño arreta geiagoz ikusi nebazaneuzko gaztetxu orreik, erakusleakemoten situan azalpenai adi-adi.

Zenbat lan bikain egin litzakenneke asko barik gaztediaren artean!Danak urten eben poz-pozeik, ta gubere bai zerbait on-garri egin dogula-kuan.

ARTEAGA'RA

Basondo'rarte, bertara dagon bi-txabalean, zubitxu barri bat egitenegozalako ezin zan berebil aundiaigon-eta, barriz Arteaga'raño oiñezetorri bear izan gintzazan, baiña, da-nok pozez beterik ikusi ta ikasi gen-duzan ikuskizunak gaitik.

GERNIKA'N

Tamalez pizka bat berandu egin ja-kun eta, ezin izan jakezan Gernika'koBatzar-etxea ta zugatz donea gazte-txu ayei erakutsi, Ganguren Mendi-goizale Taldeak nai eban lez.

Baiña, iñoz bere ez da beranduBizkai guztia ta Euskadi bera ikusi taezagutzeko-eta, Ganguren alegindu-ko da —dirauskuenez— Galdakano'kogaztetxuei erakutsiten.

ALTUNA'TAR JOSU'K

— 1 5 —

Page 19: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

GIZAUNDIAK

TXURRUKA, ITSASGIZONAABADEKI

Motriku'n jaio zan Kosme Damian Txurruka,1761'garrenean. Buru-argi ta biotz onekoa zala-ta, aba-detzako aukeratu eben bere gurasoak, eta Burgos'erabialdu, artarako bear ziran ikasketak egiteko.

Oso gogoko egin jakozan Burgosko gongotzaiñarigure gaztearen ayurri ta gogo argia, eta berenean artueban mutiltzat.

Ba-eban elizgizonak loba bat bere jauregian. Mariñelzan gaztea. Laster egin ziran lagun andi gazte biok. Etasekulakoak esaten eutsoezan mariñelak abadekiari itsa-soko gorabera ta bidaune arrigarrietaz.

A lango barri eraginkorrak entzunda, itsasoz maite-mindu zan Txurruka; eta lengo abadetzako ikasketakitzirik, itsasoko bizimodura lotu zan.

MARIÑEL

Cadiz ta Ferrol'eko eskoletan ikasi ebazan itsas-ikas-ketak. Eta «San Vicente» izeneko itsasontziaren agintarizan ogeitabat urtetarako. Bereala etorri jakon bere adoreta trebetasuna agerrerazoteko eretia.

Ingelesen eskuetan egoan Gibraltar artu bear ebalaotu jakon Españiako erregeri. 220 kañoe andi ipiñi eba-zan, orretarako, itsasgaiñean egurreko almadietan; etaberealako batean asi ziran dunba ta dunba ingelasen aur-ka.

Ingelesak ez lo bitartean, eta arin erantzun eutseen te-gorretik beste ainbat kañoen su biziz. Eta oneen balak gu-reen almadiak zulatu; zulatu ta su-arrerazo... Ta or doazankaz-gora kañoe ta mariñelak.

Txurruka'k orduan bere ontziko txalupak askatu,ebazan ta or doa danen buru ta aurretik itsasora jausita-koen billa; ta euretako ainbat gaizkatu ebazan.

JAKINTSU

Beste iru urte emon ebazan orren ondoren, ikasi taikasi: izarrizti, mekanika ta matematika ziran oraingoikasgaiak. Laster lortu eban jakintsu-ospea; eta Magalla-nes itsas-atakako bazterrak arakatu ta ikertzera bialdueban erregek, Cordoba itsasburuaren agindupean.

Ango zoko guztiak arakatuta, ataka biurri ta luzea-ren «mapa» zeatza egin ondoren, berbok jarri ebazan ber-ton: «Ez dot uste emendik aurrera iñor galdu leikenik,mapa oneri ondo begiratzen ba'dautso».

Ameriketako itsas-atlas egitera ekin eutson urrengo.Bera zan orain aginpide osoaren buru. Trinidade ugar-tean ipiñi eban bere abialeku.

Iru urtetan ibilli zan ugarte ta legorreko luze ta zaba-lerak neurtzen, areen tankerari antzematen, ta gaiñetika-ko izarren meridianu-neurriak artzen.

Eta bere azterketaren barri emon ebanean, sekulakotxaloak jo eutsoezan alde guztietan; ingeles ta prantzia-rrak jo, batez be.

Beste lan aipagarri bat argitaratu eban orren ondo-ren: «Instruccion sobre punterla balistica» eritxona; etaEspañiako itsasontzien ikas-liburu biurtu zan.

TRAFALGAR

1805 'garrenean Trafalgar inguruetan, sekulako itsa-sontzi pilloa batu zan. 27 ontzi eukezan ingelesak; eta 33,alkartuta joiazan eta españiarrak.

Eta alkar zemaika luzaro egon ondoren, Urrillaren21 eraso eutsoen alkarri. Villaneuve prantziar itsasgizonazan alkartuen buruzagi; Nelson itsaslaria, ingelesena.Agintari eskasa, Villaneuve ori; agintari trebea, Nelsonandia.

Itsas-kolkoaren babesean, aiko-maiko luzaro egon on-doren, itsas zabalera bota ebazan, azkenik, Villaneuvebaldarrak. Ori nai, ba, ingelesak, eta or asten dira dunbaeuren kañoe astunez.

Aizearen aurka joiazan geure ontziak; aizearen aldeingelesak. Villaneuve koitadoak orduan, bira emotekoagindua emon bere ontziai. Agindu okerragorik...l Birakaorretan gure ontziak nastu, alkar trabatu..., ta sekulakoeretia emon ingelesen tirogaiai...

ERIOTZA

«San Juan Neponuceno» ontzian egoan Txurruka. Azan ontizirik ederrena; eta aren buru Txurruka, itsagizo-nik trebeena... Aren aurka etorri ziran ingelsen sei ontziandi. Tiro-gaietan maixu zan txurruka'k urreratzen itziez, eta luzatzen joian burrukea.

Il-zorian egoan, orduko, Nelson andia, bata txar ba-tek jota. Eta aurrera eroian Txurruka'k bere erasoa. Etabere areriaok menderatuta eukazanean, ona kañoe-batabat etorri, ta anka bat eroan eutson geure buruzagi adore-tsuari.

Zerrautsez beteriko barrika batean, balak ondatutakoankea sartu, ta aurrera eroian erasoa. Eta bera ta bereontzia jausi ziranean amaitu zan Trq algar'ko eraso zita-la.

Ingelesak be esku artu eben aren illetetan, begirunezbeterik. Eta auxe iñoan euren buruzagiak:

«Zergatik..., zergatik, itsasgaien jakintza ta aurrera-penerako aukeratua zan gizon andi au, eraso ilgarri one-tara bota...?

URKIOLA'K

- 1 6 -

Page 20: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria

()APR A Trulin_carilfPtaralm lana i, asnari

EUSKERAZALEAKGure Alkarteak izen egokia aukeratu eban. EUSKERAZALEAK gara, naiz ta batzuk «euskalza-

leak», izena egokiago litzakela esan.Orregaitik, gure eginkizuna euskereari indarra emotea da, eta asieratik gogoa izan dan lez, erriko eus-

keratik, Bizkai'ko euskalkitik asita.Elburu orretara geure indarrak zuzentzeko, ba-daukaguz geure ekiñaldiak. Betikoak batzuk, bereziak

beste batzuk.* * *

Betiko ekiñaldien artean, Bilbo'tarrai batez be, euskerea irakastea da. Orretarako, urterik urtera ikas-leak, eta geroago ta ugariago, izaten doguz.

Ez da gauza erreza izkuntza bat, edozein, ikastea, baiña ekiñaren ekiñez lortzen dan gauzea da. Etaori egin dabe eta egiten dabe, gure ikas-geletan ainbeste ikaslek.

* * *

Euskereari indarra emoteko, argitalpenen bidea be artu dogu: Ikas-liburuak, ikas-mintzak, antzer-kiak, ipuiñak, irakurgaiak, alkar-izketak...

Kili-Kili'ren lana be antxiñatik begiko lez artu dau gure Alkarteak eta al izan dauan bestean lagun-du dautso. Ume euskaldunak abedetzea, beti da lan garrantzitsua!

Eta, bazkideentzat lenengo eta beste edozeiñentzat gero, ZER aldizkari au argitaratzen dogu: Gai ari-ñak, euskera erreza, ta izki egokia dituala.

* * *

Egin dogu euskal kultureari buruzko ikastaroren bat be, gure kultura aberatsaren barriak errian za-baltzeko. Eta ekiñaldi au jarraitu-bearrekoa zan.

* * *

Eta, azkenez, egun oneitan esku-artean daroagun Ipuin-sariketea. Idazleak, idazle barriak sortu dai-tezan biderik egokiena.

* * *

Gipuzkoa'n eta Araba'n be sortu dira antzeko taldeak eta lanean diardue gogotsu.Guztion artean lortuko al dogu gure erriaren kultura ta euskerazaletasuna indartzea!

GORRI 1' O° ZENBAKIA

LA BOITORIAL VIZCAINA, S. A.-BILBAO D. L,; 2.030- 1977

Page 21: IRUGARREN · ZER IRUGARREN LENDAKARIA Berrogei ta lau urte oneitan, guda kaltegarria sortu zanetik, Euskalerriak izan dauan atzerakuntzea eta oiñen aurrean zabaldu jakon zulo bildugarria