EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta...

20

Transcript of EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta...

Page 1: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.
Page 2: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKALERRIAN EUSKERAZ

1997-98 I KASTU RTEA

OGEITAMARGARRENABIZKAIERAZ

IRU MAILLA ETA ALKARRIZKETA

Egunak: ASTELEN, EGUASTEN ETA BARIKUETAN EDO ASTEARTE ETA EGUENETANOrduak: GOIZ, ARRATSALDE ETA GABETANOrdaña: 17.000 PEZETAIzena emoteko-tokia: EUSKERAZALEAK

COLON DE LARREATEGI, 14-2 - URRUTIZKIÑA 423 53 22BILBAO

302 CURSO DE EUSKERA BIZKAINO

3 NIVELES Y CONVERSACION

Días: LUNES, MIERCOLES Y VIERNES, 0 MARTES Y JUEVESHoras: MAÑANA, TARDE Y NOCHECurso completo: 17.000 PESETASInscripciones: EUSKERAZALEAK

COLON DE LARREATEGI, 14-2 - TELEFONO 423 53 22BILBAO

LAGUNTZAILEA COLABORA

BBK< Bilbao Bizkaia Kutxa

Page 3: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

ZER aldizkariak eta EUSKERAZALEAK ALKARTEAK'K ba-dauke Bilbao inguruan urteko arpidetzaeskuratzeko erea. Etxerik etxe joaten da kobratzaillea. Baiña gauzea ez da ain erreza errietan. Orregaitikeskari au egiten dautzuegu: Bialdu eiguzue txartel edo txeke bat. EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren ize-na ipiñi ta 2.000 pezeta dirala idatzita. Txartel on sartu karta-azal batean eta gaiñean zuzenbidea ipiñi:EUSKERAZALEAK ALKARTEA.

Colón de Larreátegi, 14, 2°, eskoia. 48001 BILBAOEskerrik asko urtero zintzo -zintzo ordaintzen dozuen guztioi.

BIZKAIEREAREN ETORKIZUNA?

Bizkaiereak gaur egun dauazan indarra eta osasunarenbarri jakiteko gizarte bizitzako arlo guztietara jotea baino ezdago. Azkenengo urteetan noraino izan dauan atzerantzakobilakaerea —erabileran ezeze, jakite—mailan be— egiztatukodogu: Bizkaierearen egoerea benetan txar-txarra da!!!

Izan be, administrazino, ezkuntza-sistema eta edabideeta-tik kanpo lotu da, geiagoko barik. Literatura edo kultura arlo-an, astirotxuago bada be, laster be laster atean lotuko jaku.Bizkaierearen baliogaltze orrek, erabileran artez -artezeanaparaurik, beerakada aundia ekarriko dau. Eta txarrena, gal-dubide on ez da oraindinokarren eten edo lotu.

Egoera negargarri orretaz jaubeturik, asi dira, motel etakikil eran asi baino ez bada be, an -or-emenka taldetxu etaekintza bakanen batzuk ardura mingarri on erritar bizkaiera-dunengana ekarteko guran.

Oreetariko bat, dagonilaren 27an, arratsaldeko 19,30etan,Bakioko Kultur Etxean egin zan maai-ingurua izan zan. Biz-kaierearen etorkizuna goiburupean onako berbalari oneekartu eben esku:

XABIER AMURITZA (bertsolari eta idazlea) - "Bizkaie-rea eta Kultura Mundua".

KONTXI GABANTXO (Bermeoko Udaleko euskerakoordinatzailea eta UEMAkoleendakariordea) - "BizkaiereaAdministrazinoan".

1GONE ETXEBARRIA (ETBko euskera arduradun etaLabayru Ikastegiko irakaslea) -"Bizkaierea Edabideetan".

JOSE MURUAGA (Bermeoko Ikastolako zuzendaria) -"Bizkaierea Irakaskuntzan".

Moderatzailea: JESUS EGUZKITZA "EGUZKI" (bikoiz-taile eta Labayru Ikastegiko irakaslea).

Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo beondo oratu eutson. Berbalari bakotxak beraren gaia azaldute-ko 15 minutu izan ebazan, moderatzailea be barru. Geroagoeuren eta entzulen arteko eztabaida mamintsua izan zan,bakotxak beraren eritxia emon eta urkoaren eritxiari esateko-ak esanez. Ordu biko iraupena izan eban maai - inguruak.

Ondorio nagusiak urrengo oneetan laburtu leitekez:1.—Bai irakaskuntzan, bai administrazinoan, bai edabide

publikoetan, bizkaiereari jagokonez EAEko erakundeetatikegiten dan izkuntza politika ezegokia eta ezorekatua. Teorianbizkaierea onartuten bada be, praktikan, baina, bestelangokontua da, utsaren urrengoko balioa emoten deutsoe eta.

2.—Bizkaieradunen bizkaierearenganako lotsa antzeko

edo ustezko konplexu andia dala-eta, argi be argi dago biz-kaierearen etorkizuna bizkaieradunen euren eskuetan dagoa-na.

Bizkaierea ez erabiltearen errua, zate andi baten, geuregandago eta.

3.—Bizkaierearen estandarizazinoa bear-bearrezkoa da.Au da, erabilera idatzia eta berbatua oraindinokarren arautubarik dagoz, gino aundi baten, beintzat.

4.—Bizkaierea versus batua edota batua versus bizkaierea,urteetan bizi izandako burruka antzu on albo baten baztertubear da. Biak alkarren ondoan bizi leitekez-eta, alkarrengan-diko osogarritasunean, atan be.

5.—Gaur egun egiten dan batua bizkaierearen kutsuaz txi-priztinduteko bearrizana dago.

Iniaki MARTIATU1997ko irailean

EUSKAL ASTEA BIZKAIA'n"Euskerazaleak alkartea "k eratua

Bilbao 'ko Udalaren babespeanNON? Eskolapioen ikastetxean (Alda. Rekade 19)NOZ? 1997 - 12 -1'etik _5 'eraORDUA: Arratsaldeko 8'retanGaiak eta izlariak URRENGO "ZER "en

"ZER" ALDIZKARIA

Neurria: Zortziko nagusiaDoiñua: Amuritza'ren "txoriak eta txoriburuak"

IIZubiri dogu EUSKERAZALEelkarteko lendakari.zuzendari lez Martin Olazarda ZER'ko aitzindari.Izkuntza garbiz idazten dabepolito ta ugari.Ondo merezi duen lekuaemanaz bizkaierari.

LEUARRETA'tar Asier

IBarriro nator bertso -kantaripozik ZER aldizkarira,euskerak ba -du orri oneitangrazia ta dizdira.guk darabilgun bizkaiereagogoz loratzen ari daaskok jakinda ez dabiltenekia oartzen badira.

1

Page 4: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

SEBERO ALTUBEREN ESAKERAK ETAATSOTITZAK

Sebero Altubek 1912. urtean, batez be Gernikan eta Arrasa-ten, batutako esakerak eta atsotitzak argitaratu dauz Xabier Kal-tzakortak MENDEBALDE alkarteak kaleratutako "Menbebalde-ko euskera XX. mende goienean" deritxon liburuan. Ona emen,bada, lan orren emoitza.– Agindua bat, emona bi, aginduaz pozik izan adi.– Aal danean aal dana, itsasoko arrainik onena.– Aaleginak egitea ez dok naikoa, aaleginote egin bear dok.– Aaleginak, zazpi.– Alabea ezkondu ta gero, merkatariak atera.– Aldiz–aldiz, zapatariak zaldiz.– Alperrik izango dok gizonik abilena, ez dok aberastuko doandabilena.– Andre Maria martiko, artean udeak tatiko.– Arin ta eraz, usoak egiten dau egaz.– Astoak eunginan, besteko modua.– Astoa eunetan, asinus ad linans.– Ate ama maratila.

Bakotxak bere opilari ikatz egiten deutso. Guk be geureari egi-ten deutsogu.– Balego ta balitz, alkarren atzean/urrean dabilz.– Bearra kakea, bapez egin ta bakea.– Beia lausian (lauzurian) eta lausikorik (lauzurikorik) ez.

Biziak erremedioa, flak enterrarioa.– Dagoanean bon–bon, ez dagoanean egon.– Dagoanean dagoantxua, ene enetxua.– Derrigorrekoa, iltea da bakarrik.– Dirurik ez daukana perretxikotan, zizpuru egiteko lekurikaskotan.– Donostian Donostia eta gorostian gorostia.– Egiak, erreten dauz begiak.

- Eginak, egitekoari itxaron.– Eunak, eun lan.– Entzun ta gor.– Entzun ta gor, ikusi eta itsu.

Errementariaren etxean, zotza burduntzi.– Etxe utsa alagarri, betea kontsolagarri.– Etxe utsa, gerra utsa.– Etxean gerrea eta kanpoan barrea.– Ez dan bedarra, berez igarten da.– Ez nekian baino, oba (dok) banekian.– Ezer ez dagoan lekuan, eskuak garbi.– Ezin dauanak lasuna, jo bei agoan asuna.

"Ezin leike" ez eik esan, "ezin neike" baino.

— Ezina, arria baino gogorragoa (dok).– Ezkondu arte larri, gero baragarri.– Ganorabako etxean, goizeko saldea arratsean.– Gauean errondan, goizean logura, orrako mutil on ez dok osa-sungura.– Gauean errondan ta goizean logura, ene semetxu ez az osasun-gura.– Gauza barria galbaeaz ura, zaarra edarreaz be ez.– Gazteak gaztelu eta zaarrak maskelu.– Gazteak segururik ez, zaarrak eskapurik ez.

Gerrarik onena baino, bakerik txarrena oba / oba dok bakeriktxarrena.– Goazen beste errira, an be txakurrak dira.– Guzurra esan neban Getarian, ni baino leen zan atarian.– Guzurra ta errena, arin arrapetan dira.– Guzurra ta errena, errez oratuten.– An be txakurrak ortozik.– Asiak, egina dirudi.– Asiak egina dirudi, eginak urregorria.– Atzamarra emon ta besoa artu.– Azurrak koipea, baina maminak obea.– Iru gauza alperrik galduten dira munduan: beartsuen arrazoia,nagien indarra eta urrineko egur igarra.– Igaz igazkoa ta aurten aurtengoa, nekez ezkonduko da ganora-bakoa.

- Intxaurretarako, ez dok arririk falta.– Inurria be, aide oba aurka baino / aurka baino aide oba.– Ipinea, zain dago.– Itsuari argi egiteko ona ago.

Jaungoikoak, otz aina estalgi emon oi dau.– Jaungoikoak, otz aina estalgi emoten jeuskuk.– Jokoa, ez da errentea.

Kontuak kontu, senarrak boltsea, deabruak eroan daiala olangoezkontzea.– Kanpo, eder.– Kriada barriak, galbaeaz ura.– Kriada barriak galbaean ura, zaarrak erradan be ez.– Lapurra, lapurren bildur.– Lausian (lauzurian) pupu, lamaian (laumarian) trapu.– Leenengo asunak eta gero lasunak.– Luna bigunago, arra barrurago.– Marabidian idia, non da marabidia?– Martiko eguraldia, eguzkia edo euria.– Mojei, ez jake burdirik iruliten.

Eusko JaurlaritzarenLaguntzaz.Kultur Saila'k diruz lagundutako aldizkaria.

2

Page 5: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

Mokorik ez daukanak, painueloa.— Mortzilea, katuaren atzean.—Nik igarri, nor dan egarri.—Non nire txoko, an nire goxo.—Norbera ondo dagoanean, ez dok erruki laguna.

Nork nori, galdara zaarrak pertzari.— Ondo eginaren pagoa, ate ostean paloa.—Orain be, leengo lepotik burua.—Otsoak, otsokumerik ez jok/dau jaten.—Pazko euritsu, urte ogitsu.

- Pazkoko euria, urteko ogia.—Saldua, galdua.—San Bizente otza, neguaren biotza.—San Jurgi, artoak ereiteko goizegi; San Markos, artoak ereindabalegoz.— San Milian, ardia/ardikia jan eta akitian.—San Milian, buzkantzak jan ta akitian.—Santa Lutzia, eguna motza eta gaua luzea.—Santa Lutziaz gaua da luze, San Bernabetan eguna. Norberaondo dagoanean, ez dok erruki laguna.—Segidorea, bentzidorea.— Surik ez dagoan lekuan, kerik ez.—Surik ez dan lekutik, kerik ez.—Toketan jakoz arratoiari polainak!—Toketan jakoz astoari polainak!—Tripeak, urak eta suak, emoten jok guztia eroa.

Tripeak, urak eta suak, emoten jaken guztia eroaten joek/dabe.— Txakur gosetuak, ogiaz amets.—Txarria, beti basatzara.—Udabarriko lora ederrak jausten dira negura, beti gustora bizikodanik ez dok jaioko mundura.

Ukondoa ur, baina ezin munik egin.—Ukondoa urrean, baina munik ezin egin.—Umeak zer ikusi, a ikasi.— Umearen zentzuna, etxean entzuna.—Uren ganeko bitsetan eta areen ganeko sitsetan (dabil).—Urrineko intxaurrak amalau, urreratu eta lau.—Urrineko intxaurrek, zarata asko.—Urtebarri, zoroak igarri.

Usotik usarrera (on be).—Zaitan fin eta urunetan basto.—Zaitan urun eta urunetan zai.—Zalditik astora.— Zelango Peruxa, alango Maruxa.

- Zer ikusi, a ikasi.—Zozoak beleari, eperdibaltz.

Berbalapikoa

adi= zaitez (itanoa).dok= da (itanoa).aaleginote= aalegin andia.aldiz—aldiz= batzuetan, lantzean bein, noiz edo noiz.doan= doainik, musutruk, ezer ordaindu bank.tatiko= emoteko keinua egin baina emon ez. (tatiko ibili, tatiegin)eraz= errez, aalegin andirik egin barik / egokiro, taiuz.eunginan= eungintzan, eunetan, oialak egiten.eunetan= eungintzan, eunginan, oialak egiten.asinus ad linans= (latinezko esakerea).maratila= kisket, zerraila, txaramel.Opil= talo antzekoa.lauzuri= lauzuriko, lausi (lau zuriko txanpona).

bon—bon= eurrez, oparotasun, ugaritasun / xaukeria, dirua alpe-rrik ondatutea.zizpuru= asperen, zinkuri, negar—zotin.eun= oial.burduntzi= erreleku, gerren.alagarri= nekegarri, neketsu, gatx, gogor.eik= eizu (itanoa).lasun= korkoin (arrain moeta bat).az= zara (itanoa).osasungura= osasunzale, osasungose.galbae= arrazko, bae.edarra= suil, murko, txanbil (ura eroatekoa).maakelu= kankailu, trakets, ganorabako, trauskil.atarian= jende guztiaren agoan / etxeko ataurrean.erren= urgun, txanget, inkili—ankala dabilena.ortozik= oinutsik.beartsu= txiro, ezeuki, lander.dok= dozu (itanoa).ipina= imina, gaitzeru, anega laurden (pisu—neurria).estalgi= abaro, babesleku, gordeleku, estalpe.jeuskuk= deusku (itanoa).pupu= min, oinaze.laumari= laumaraiko, laumarai (lau marabidiko txanpona)marabidi= marai (txanpon moeta bat).pertz= galdara, maskulu.leengo lepotik burua= eritxia edo izakerea inoiz aldatu barik dabi-lena / nor berean egon.jok= dau (itanoa).akitian= jauzika, triskan, ikotika, saltoka. (akitika ibili)ero= zoro / uts, utsal, bao.joek= dabe (itanoa).mun egin= buruan izan ezik, gorputzearen edozein lekutan emo-ten dogun musua; buruan emon ezkero, musu esaten jako.sitsetan ibili= ugari be ugari euki, oparo bizi, andikiro bizi.zai= birrin, otaza (ogiari botaten jakon gari azala).

Iniaki MARTIARTU1997ko dagonilean

ATSOTITZAK ETA ESAKERAK

—Antza, ez da dantza.Dirubako anditasuna, su bageriko bartzuna.

- Ez dago txarrik, ondo ez datorrenik.—Eztul zaarra, lagun txarra.—Galdu beite gizona ta ez aren ospe ona.

- Lagun onak ondu, dongeak dongetu.—Lapiko utsak, zarata andia.—Martiaren erdi(a)n, eguna ta gaua bardin.—Urrutiko intxaurrak amalau, etxera orduko lau.—Zelako izari, alako sari.—Zelan etorri, alan joan.—Zurrut eta purrut, batera ezin leiz.

Berbalapikoa

bartzun= bartzin, sumakil (txingarrei eragiteko agea).donge= txar, oker, biurri, gaizto.orduko= baino leentxuago.izari= balio, domu, salneurri / neurritasun, neurri, eratasun.zurrut= dzangada, zurrustada / zurrut egitearen zarata—itza.purrut= uzker, sabel—aize / uzkerra botatearen zarata—itza.

Iniaki MARTIARTU1997ko irailean

3

Page 6: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

GIZARTEA

DALAI LAMA

Lendakari Ardanza jaunak dei eginda, gure artean izan doguTenzin Gyatso, Dalai Lama; itzal aundiko gizona Tibet'eko erri tabudismoaren aitzindaria dana. Onezaz gaiñera 1989'n. urtean ira-bazitako ain bikain bezin aintzagarria dan Nobel Pakearen saria,jaso ebana ber-bera dozue.

Sondika'ko aireportuan dagon arrera-gelan, Ardanza'renongietorria artzean an aurkitu ziran, aurrez-aurre, euren bizitza taauzietan ain itzalezko antzekotasun daben erri biko buruzagiak.Gure ikustzaille ospetsua, lamaen soin-gaiñeko jatorraz jantzitaetorri zan.

Itzaldi maitekor eta labur bat ondoren, naizta ingeleraz etaitzulpenak bidez egin bear, Dalai Lama'k opari berezi bat lenda-kariari egin eutson. Tibet'eko oiturari jarraituz, kata deritxonsetazko zapi zuri bat lepotik bera eskegi eutson. Ondoren, EuskalAutonomi Elkarte"ko iru erri-alde zear agur- ikuste bat egitekoasmoz, Donosti'rako bidea artu eban.

Tibet, Txina sartaldean. India ondoan, dagon lurraldea dozu.Ego aldetik Himalaya mendiketa ikaragarria dauko mugarritzat.Bertan dago ain ospetsu dan ludiko tontor goratuena Everestderitxona, 8.848 neurkin itxas-goibe daukazan. Euskal - Errian osoezaguna da, ba gure mendigoizaleak, bein baiño geiagotan, beregaiñean eusko ikurriña tinkotu dabe -ta.

Erri onen eremu edo zabaltasuna oso aundia da. Ego EuskalErria (Naparroa be sartuta) baiño 68 bider orrenbat zabalagoa.Ain aundia izan an-en, biztanle gutxiko erria dogu. Iñor, edo bizi-lagun oso urri. bizi dan lurralde asko dagoz -eta.

Tibet eta ego Euskal Erri'ko biztanle kopurua antzekuak dira.Orregaitik, biztanle-estutasun edo dentsitatea agertzen ba'dogu,aitatu dogun eremu bardiñeztasun ori, oso argi agertuko jaku.Tibet'en aneurkin laukitu bakoitzari dagokiozan biztanleak bibaiño gitxiago dira (1,55 Km.'); ego Euskal Erria'n (Naparroasartuta, leen esan dogu bezela) 150 baiño giago. Beraz, tibetanalurralde aundi baten bizi dan erri txiki bat dogu.

Zertzelada oneik guztiz aldatuak izan dira. Txinatarrak sartuziran ezkero (1950 urtean), bertakoak baiño geiago izanik, tibeta-nak gutxiengo txiki baten geratu dira.

Eni txiki ta oso berezi au, antziñatik beste errietatik bakartutabizi izan da. Bere jaurbidea Jainko - agintzezko edo teokratikoa iza-nik, eliz-gizonak biztanle elizkidenganako bitartekotasun aundiadabe, batez be oraintsu iru egun gure artean egon dan Tenzin Gya-tso, Dalai Lama. Izan be, esatekoa da gizon Jainko-zale ta zintzoau, Tibet'en bai jaurbidearen, bai budar-elizaren buruzagia dala.

Tibet, Euskadi ta beste onelako erri txikiak bezela, ingurueta-ko eni aundien atzamarretara menperatua izan zan orian benoge-ta-zazpi unte dirala.

Txina'k, bere gudarosteaz eta indarrez, ain baketsu zan erria,artu eban. Au dala-ta, Dalai Lama, Tibet'en osozko aitzindaridana, Himalaya mendiketa, millaka tibetarrez zearkatu ta gero,India'n geratu bear izan ziran. Andik, erbezteratzetik, ekin ebazanberen eni -jakintza berezi ta askatasun-aldezpena.

Txinatarren sarrera ta zebadurea oso izugarri ta odolezkoakizan ziran. Tibet bezelako erri txiki baten, zortzi milloi baiñogeiago gizaki txinarrak sartzea, sanasketa uts bat baiño besterikez da. San-era ta menperatze oneik ekarri ebazan ondorioak badakigu zeintzuk diran. Tibetarrak, bere aberrian bertan azpiratuta,bigarren maillako biztanleak izango ba'lira bizi dira. Eurenizkuntza be baztertu ta txinera bearrezko izatea erabagi ondoren,irakazkuntza be izkuntza onetan egin bear izan eben, naiz-ta tibe-terari be erabiltzeko baimena emon.

Tibetanak beren ondamendi ta algabetasuna, ikusirik, eurenIndia'ko erbesteratzetik ain ospetsu dan londontar egunkariTimes'eri bialdu eutsoen, txinatarrak egindakoen aurkako agiribat argitaratzeko. Ez eben damu larregi agertzen, komunistakekonomi ta jabetasunari egin leikiezan kalteak gaitik; bailía bai-eta aundia-euren bereizitasuna, izkuntza, erlejiño ta erti - edertasu-nei egiten eutsiezanak. Esate baterako, ain erlejiñozale dan errian,lekaidetxe edo komentu oso kopuratsu izanik (6.000 gutxi gora-bera) orain zazpi urte dirala, amabi bakanik egozan.

Egiazki, Tibet eta Euskadi eni biren artean ba-dagoz zertzela-dak eta zer-nola naikoa. alkarrezko antzetasuna emoten dautsie-nak.

Guk be, sarrera ta zebadurea ezagutu bear izan genduzan. Oin-diño ez da ainbeste aldi (1839 eta 1876 urteetan) karlistazkogudeak gertatu izan zirala. Franco'ren jeikitzen edo matxinada,barniz, (1936 urtean) oraiñagokoa dogu. Oraindik ba-gabiltz, eniEta urietako kaleetan zear alkar agur egiten, Euskadi'ren aide su-ízkillua bizkarrean daraguala mendietan ibilli gintzazanok; etaurtean bein alkartzen gara egitsari a, len-min eta maitasunaz,gogoratzeko.

Aurkako gudarosteak sartu ta gero... ango ondamendia! Ber-tako semeak asko, errira biurtu eziña ta erbesteratu izan bear.Bitartean kanpotarrak, neurri barik, etortzea... Euskerea guztizbastertuta ta askotan mota guztietako euskaldun izenak aldatubearra... Ori, olantxe, emen gertatu zan, Tibet'en be bai, ba ola-koetan beti izaten da bardin.

Su -izkilluak ixildu ta tiroketa amaitu ta gero, garaille ta gal-tzailleak geratzen dira. Geienetan Bakeko Ituna siñatzea, ez dabenetako bakealortzea.

Giza-eskubideak barriro jarri dagiezanean, alderdiak asikodira bakoitzak beren bidetik bakearen billa ta sarritan indarkeriaz.Gure Euskal Erri'an ontaz zertxobain ba-dakigu: kalez-kalekozalapartak, baituak, atxilotuen urbiltzea... ta abar.

Gaurko gure ikertzaille Nobel Saridun ospetsua dan TenzinGyatso, jakiña, indarkeriaren aurkako dogu eta Gandhi'k esanda-koa goiburutzat daukona: "Bakerako biderik ez dago; bakea, ber-bera, da bidea"

IDIGORAS'TAR JOSEBA ANDER28-6-97

BIZKAITARRAI BIZKAIERAZ

4

Page 7: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

IDAZTIAK

KRISTAUTASUNAREN SORKUNTZAEUSKALERRIAN

OARRA: Elizondo'tar Mauro'k "El Correo "n erderaz idatzi dauan idaz-lan bat eldu jat eskuetara. Gaia "Latiegi'tar Bixente'ren libu-ru argitaratu-barriak dira. 1996'ko urrillean idatzi eban on Mauro adiskideak eta Bixente bere lanean aurrera ta aun-era doa: Sorkuntza,zabalkuntza ta sendokuntza dira sasoi orreri buruz bere liburuak. Guztiz amar bat izango dira aleak eta oraintxe diardu jo ta ke VI eta VII

mendeak astertzen. Pozik irakurten dira liburu oneik. Batez be eleiz-zaletasuna ta euskazaletasuna barruan daroaguzanok or jakingarripozagarriak aurkitzen doguz, batzutan, zori txarrez, tamalgarriak be bai.

Guztiontzat, liburuak erosteko ta irkurteko gogo-emoille izan daiten agertzen dogu, euskeratuta, Mauro'ren idaz-lan au. (Martin Olazar'ek).

Gasteiz-Vitoria'ko Seminarioan dan Iparraldeko Ikastetxe Nagu-siaren Teoloji -Saillean euskera iraskasle izana dan Latiegi'tarBixente Irakasleak arrituta itzi gaitu Eleizea'ren Edesti - Sorta'renbarruan atera dauan aleagaz. Oraingo onetan gure Euskalerria daugai bereizia. Euskeraz idatzia da liburua eta beronen idazpurua"Euskal -kristautasunaren sorkuntza (noiz, nondik, nork, kristauata-suna Euskalerrira). Garrantzi aundiko lana da au, gaia ondo dakianbatek idatzia dalako. Ez zan naikoa izango idazlearentzat benetakoedestia ez dan alan-olango liburu bat idaztea.

Billatzaille asko izan dira orain arte gai au gogoz aztertu dabe-nak, lenengo lau gizaldietan ain illunak diran euskal kristautasuna-ren asierak barruan daroazan gaia: I mendeko kondaira olerkitsueta-tik asi, Kartago'ko Tertuliano'ren baiezpen sarkorrakaz jarraitu, IIgizaldian Lyon'ko Ireneo Deunak diñoana kontuan artu eta III eta IVmendeko eta agirietan agertzen diran jazokizunakaz amaitzeko.

Or agertzen dan Euskalerria ez da gaur, tamalez, ain murriztutaikusten doguna, erromatarren aldiko Euskalerri zarra ta zabala dogu.Eta idaztiaren elburu nagusia auxe agertzea da: Euskaldunak noiz asiziran "AITA GUREA" esaten eta, al ba'da, otoitz on euskeraz esa-ten noiz asi ziran (Or agertzen da billaketa eder bat sakratuak diraneta ez diran izkuntzai buruz).

Gaia zelan daroan agertzeko, lenengo ta bein agertu bear dana,Latiegi'ren zientzi-jokoa da: Ondo be ondo bereizten dauz kondairaketa edesti- giroko agiriak, zeatz jakin - erazten dau kondairen balio labu-rra edo ezereza, edesti - arloko lekuko diran agirien ziurtasuna noraiño-koa dan eta azkenean, zintzotasunik aundienaz bere eritxia agertzendau apal. Euskaldunontzat liburu oso irakurgarria da, gaia dana eta eratxalogarri baten aztertua izanik, astertzaillea dana dalako.

Latiegi'ren euskerea bizkorra ta garbia da: benetako euskerea.Idazle oneri buruz esan eban Lekuona'tar Manuel jaunak "Bixente'-ren euskereak musika daroa bere barruan". Olazar'tar Martin'ekesan eban EUSKERAZAINTZA'n diran idazleen artean Latiegipunterengo bat dala. Eta Latxaga'k bere aldetik au diño: Ain ondoeskuratu dau euskerea Bizente'k ze, euskereagaz berak nai dauanaegiten dau eta atsegiñez emoten dautsoz euki daikezan edertasunguztiak. Eta diño gaiñera: Euskeraren arloan Bixente Klasiko bat da.

Latiegi Eleizearen Edestiaren irakasle izan da 35 urtean, eguneroirakastaldi bat emoten ebala, Gasteiz'en Anitua'tar Pedro jaunak ira-si eban Langille-Ikasleen ikastegia egoan. Ikastegi orretarako izenda-tu eban Ballester Gotzain jaunak Bixente, abade izan baiño be lena-go, eta biotzez eskatu eutson ikastegi on bizirik atera egiala. Oiñarriaor zala sortu eban Bixente'k Eleizbarrutiaren Lanbide Ikastegia. Erle-jiño-irakaskintzan, azkenengo urte biak ziran Eleizearen Edestiaikasteko, orretarako bear zan egitaraua Baldes'tar Ignazio Jaunagazeta Zunzunegi'tar Jose Jaunagaz gertatu ondoren. Or asi zan Bixenteegunero Eleizearen Edestia azaltzen. 18, 19 eta 20 urteko ikasleakeukazan aurrean eta oneitariko batzuk euskaldun ezkertiarren era-gintzak ikutuak. Ez zan lan erreza. Bear-bearreko gauzea zan gauzakdiran lez agertzea eta an ez egoan beste leku batzutan errezago egitendiran aldakuntzak eta isilketak egiterik. Orduan eskiñi eutson Bixen-te'ri Zunzunegi'tar Jose jaunak Eleizearen edestia euskeraz idaztekobidea eta berbea emon eutsan Seminario'ko Liburutegira orretarakobear ebazan liburu guztiak ekarriko eutsazala.

ELIZONDO'tar Mauro'k

IPUIN-SARIKETA(BILBAO'KO UDALAREN BABESPEAN)

EUSKERAZALEAK ALKARTEA'k, urte guztietan lez aurten be, ipuin sariketea iragarten dau, oiñarri-arauak oneik dirala:—Ipuiñak euskeraz eta erriak erabilten dauan euskalkia erabilliaz idatziak izan bearko dabe eta idazkerea, EUSKERAZAINTZA'k argi-

taratua eta ZER aldizkarian erabilten dana.— Ipuiñak asmaturikoak edo errian batuak izango dira, ez idatzita dagozanak edo itzulpenak.—Luzeera iru orrialdetik lau orrialdera, idazkiñez idatzita eta bitarte bi dirala. Saria irabazten dabenak ZER'en argitaratuko dira.Saririk irabazten ez dabenak be bai ipuiñaren barrenean idazleak baimena emoten dauanean.—Azillaren azkenerako EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren etxean (Bilbao'ko Colon de Larreategi, 14. 2. 4 eskoia) egon bear dabe.

Abenduaren azkenerako emongo da maikoen erabagia eta ZER'en agertuko da, Urterrillean, baita DEIA Egunkarian be albait lasterren.— Sariak lau izango dira: 1.°- 50.000 pezeta.

2.' 40.000 pezeta.3.' 30.000 pezeta.4.`-' 20.000 pezeta.

Ipuiñak izen ordeagaz bialdu eta karta-azal txiki baten barruan izen-ordea ta izena.

EUSKERAZALEAK

5

Page 8: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

GIZARTEA

MIAMSI LAGUNARTEA I

"Gure sinismena ta biziabat egiten saiatzen gara"

ZER DA MIAMSI?Gazteleraz "Movimiento Internacional de Apostolado

en los Medios Sociales Independientes" esan gura dau.Lagunarte au laikoen artean sortua dogu eta sinismen bide-an, gizarte giroan eta kristau eliza barruan burututzen ditubere egitasmoak eta errukizko egintzak.

Parrokia ontan aspalditik finkatua dogu Lagunarte aueta ikustekoa da euren su ta garra beartsuen aide jokatzeko.

Kristo'gandik datorkigun alkar maitasuna osoro bizi etabeartsuei laguntasuna emotea da euren funtsa ta erabakia.

Egizko maitasunak on-egiteak eskatzen ditu bata bes-tearen alde. Eginbearrik txalogarriena beti izango da alka-rri gure barruan ditugun ondasunak eskeiñi, gure jakintza,gure sasoia eta gure aalegiñak.

Jesus'en esana gogoan artu: "Erruki nakio jendetza oni,artzain bako artaldea dirudi". Gizakiari errukia artzen ika-si, gizakiari begiramena, itzala, laguntza emoteko prestegon! Zenbat gizatalde dago gaur, mundu zabalean, errukieske, ezer be barik dagozalako.

Alkartasun bizitzan pixka bat burua sartu ezkero lasterikusten doguz bata bestearen utsak, akatsak, makurrak,bearrizanak, estutasunak eta larritasunak.

Gizarte bizibidean, barriz, nabari izaten dira geixoa taauleria, bakartasuna, gauzeztasuna, zaartasuna, arreta taabegi onaren urritasuna, etxekoen artean zaarrak bazter-tzea, eskontza austea ta ortik datozen buru austeak.

Zoritxar onetan buru-belarriraño sartuta, zer egiñ? Nor-gana zuzendu begiak? Makiña bat gizaseme bizi dira gauregun bizikera larri onetan murgildurik, aberatsak eta txiro-ak, lanean eta langabezian dagozanak.

Barruko gaitzak dira, izan be, gaitzik zorrotzenak. Egiazesan dagikegu larritasun gorrienak ez dagozala poltzikaneta txanpon kontuan. Andik kanpo, edo obeto esateko, gizabarruan dagoz oñazerik izugarrienak.

Larrialdi oneik ez dira konpontzen sendagilleen itun-aldietan, maitasun giro beroan baño. Gaitz oneik aztertu etabaztertu nairik sortu zan MIAMSI Lagunartea. Gaur egunlurbira osoan zabaldurik dago ta 42 nazioetan saiatzen daerrukizko eginbide ontan. Berrogei millatik gora dira berebazkideak.

Eta euren biotz barruetan kezka onen ziria dabe: "Zeregin dagiket neure urko lagunaren, auzokoaren eta bazter-tuaren alde? Eta zer, zenbat gauza eder ikasi bear dituteurekandik? Irakastera doanak beti dau zer ikasi, batez bearen nekezko bizikeran!

ON -EGIÑAKEgitasmoak eta egiteak batera jo bear dabe. Alkar mai-

tasunaren gallurra ekintzetan dago, eta ez mintzoetan.

Emen, arlo ontan dago MIAMSI Lagunartearen ekinbearra.Lenengo arazoa alkar ezagutzea da. Norberaren burua

ezagutu -arazo, nor naizen eta zeri nakion, zeintzuk dirannire asmoak, zergaitik arduratzen naizen gizartearen alde.Eta zelan nabillen Kristo'ren izenean maitasuna, grazia,alkartasuna ta mesedea noranai eroaten.

Etxetik urrunera joan barik laster sumatzen dira jendeennekeak eta lorrak. Bearraldi eta oñazetan bizi diran perso-nak, barriz, lasaitasunean bizi diranak baño zabalagoak diraeuren aide egiten diran serbitzuak onartzeko.

Beste biotz bat dauke, beste izakera bat, beste tankera bat.MIAMSI Lagunartea, bere ariketak betetzeko, ez dabil

jaki ta jantziak zuzendu eta zabaltzen, edo etxaguntza lane-an sartzen. Laguntasunik egokiena biotz barruko zauriaksendatzea da. Biotzera jo bear da. Biotzak alkartasunerazabaldu. Alkartasun bidetik sortuko dira, iturri garbitikbezala, lagunarterik gozoenak eta ekiñaldirik goragarrie-nak. Danok, danen aide ekiñ Dirurik emon ez arren, gaita-suna ta aaltasuna eskeiñi bear da. Eta ortarako gizartearenerakundeak ezagutzeko bideak zabaldu.

Pedrok esandakoa da biderik onena: "Dirurik eta zida-rrik ez dot, dodana damotzut: "Jagi ta ibilli", asi jauzikaJaunaren izenean, poztu, argitu zure gogoa. Auxe da, izanbe, Kristo gure Jaunak ekarri euskun alkar maitasuna.

Parrokia ontan pozik gagoz Lagunarte onekiñ. Biotzillun askotan argi zoragarria biztu da.

Uriguen'tar Zenon(Jarraituko dau)

ONATIBIA to AUDELA'tar YON FUNDAZIÑOA

—Pozez bete gaitu barri eder onek.— 1997-09-08 egunean Notario-aurrean fundaziño bat

sortu da, Bilbao'n.— Fundatzailleak, Gipuzkoar bi, arabar bi, bizkaitar bi,

napar bi.—Elburua: euskalkiak, batez be bizkaiera, indartu.

6

Page 9: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

PIZTIAK

ARTZA ZURIA

P.Y.S.B.E. Donostia'n bakallau-arrantzarako1927'garrenean sortutako konpañia bat zan. Berreunurtez Terranoba'ra joanik gabe zeuden ego-aldeko eus-kaldunak, 1713'ko Utrech'ko Itunaren debekua zalabide.

Bi barkuekin eman zion asiera bere lanari konpañionek. 1.600 toneladako ontziak. Arrantzarako oso aun-diak eta bakarka ekiten zuten arrasteko sareekin. Nereaita izan zan lenengo kapitana eta orregaitik dakit kom-pañi onen berri. 1927'an sortu eta 1973'garrenean kie-bra jo, amazapi ontzi, 62 gizaseme ontziko, urarengañean zituztela.

***

Groenlandi eta inguru artako Spitzberg'eko ugartee-tan ere ibilli oi ziran. Goiz argi batean lenengo Pillotuaeta beste iru lagun, txalupa artu eta lurreratu ziran ikus-mira. Txalupa ertzean lotu eta barrura abiatu ziran poziketa alai muñorik muño. Lur eta izotz zati galantak, udaizan arren, Euskalerrian ez bezala.

Alako batean, ara nun agertzen zaien, elur artetik,artza zuri aundi bat, euren bidera zetorrena. Ekin diotelaurok arin -aringa txaloparen billa.

Madarikatua, maria beera jetxita zegoen berrogeimetro. Eldu txalopari eta ekin diote lorrean uraren billa.Ez nai bezin bizkor. Artza zetorren zanga ta zanga, lauankan, euron billa. Mutillak estu eta larri. Belarrietanzuten artzaren arnasa. Elduko ote dira itxasora artzabaño lenago?

—Gaitz-erdi! Garraxi egin zuan kapitanak barkutik,txalopak ura ikutu zuenean.

Baña, artza ez zegoen orrela bere lanari usteko, etatxopalekin batera salto egin zuen uretara. Orixe izan zanartzaren okerra. Barkutik tiroz ilko zuten eta barrurajaso. 800 kilo aragi eta ezur. Aren larrua Pasaia'n egonzan esegita jendearen miragarri.

***

—Gaizki pasatu al zenduten? Galdetu nion pillotuari.—Kontuan artu. Une batean egon nintzan, txalopa

irauli eta geu barruan gordetzeko agindua emateko ere!—Eta, maria -goran, zer?

ANES ARRINDA

EUSKARA BESAMOTZ

Nork ankerkieuskara zaarribesoa ebaki?Zertarako, zergaitikgorrotoa euskarari?

Gure mintzairaitolarrian,belarri-motzakarrokerian

Euskaldun zaren orrekoiukatu gure izkuntzaneuskara jauzika enparantzan

Garrasi egineuskara osatu dadin"Besamotza izateazlotsatu barik,euskaldunon mintzairazarrotasuna adierazi

Ezin dogu gure mintzairaodoluzten utziez orixe

Euskaldun denokbateginiklurbira guztikookabots batez

Izkuntza goraturikarnasberriturikudaberriko lorelirain biurturik

Ikas bezateerdaldun barbaroekbadela, badelaizkuntza ederrikizkuntza lirainikeztia bezain goxorik

Entzun bezateeuskaldunon eleaeuskara dela

KAI A. ETXABARRIA

7

Page 10: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

BARRIAK

ARGIUNEAK

Kanpotik datoztenak

—Makiña bat beltz badator gurera!— España barruan 700.000 kanpotar omen dagoz.—Asko dok ori.—%'tik 1,5. Ez da asko Europa'n bertan gertatzen

danakin konparatu ezkero.—Zenbat dira, ba?—Belgica'n % 'tik 1 2; Alemania'n 1 0; Ingalate-

rra'n 8: Frantzia'n 7 Verdi. Euskadi'n ez dakit... Baz-tarretan bizi -lekuak artuta daude.

—Españia'n gutxi ba'dira, ez dute geiagorik nai.Pilloka datoz txalopetan; pilloka itoten uretan; pillo-ka arrapatzen dituzte...

—Bañan, alan be, segi ta segi...— Zer egingo dute, euren etxean ezer ez ba'dago?

Euskaldunok zer egin genduan sekulako urteetan?Ameriketara jo. Orregaitik dagoz ainbeste euskaldunango baztarretan...

—Ango erriek ez zuten asko galdu euskaldunak anagertzearekin.

—Españia'k ere ez luke asko galduko etorri naiduten gizaseme aoiekin: ausartak dira, gazteak dira,indarra dute...

—Bai, emengo kristau -jeneroa geroz eta urriagoa...Odol gazte ori ez litzaioke gaizki etorriko.

— Emen laister agureak besterik ez da egongo...—Gañera, bearrean dagoen lagun -urkoari laguntzea

eta maitatzea da gure lenengo kristau -legea.—Baña, emen kristaurik nun dago?

Manterola'ren Ipuiak

Ama eta anai-arrebak, soloan Ian eginda, etxera eldudira illunabarrean eta mai-erdian, argi bat ixiotuta:

Mutillak: — Nork biztu ote dau argi au?Amak: — Aita ez ba'da, nor izan liteke? Peritik eto-

rrita, ikulluan egongo da.Eta, alan gertatu zan.Bigaramonean, goiz -goizetik, eguzkiak argitzen

dauz baztar guztiak.Amak: — Nork biztu dau argi eder ori?Alabak: — Ori berez da.Amak: — Jainkoa besterik ez da berez. Argirik txi-

kiena be, argi egingo ba'dau, ixiotu egin bear da.Semeak: — Or goian argi aundi ori biztu dauanak,

badauka naiko indar.

San Pankrazio, osasuna eta lana

— Diokleziano, erromatarenperadorearen garaian erail-dako martini orrek ez ditu bir-tute makalak.

—Erderazko orritxo bateanirakurri ditut sekulakoak:Salud, Trabajo y Dinero. Osa-suna eta dirua ematen ba'dizu,zertarako Ian egitea?

— Bai, baña, orretarako,medallatxo bat erosi bear da.Baña, benetakoa; ez edozeinirudi; eurak saltzen diturtenak,baizik. 2.000 pezta ordaindu bear. Orixen da arazoa.

— Gaiñera, badakizu, kandelatxo bereizi batzuekerosi bear dira udaberrian, udaran, udazkenan etaneguan, Santuari ipintzeko.

—Oietxek dira "Las 4 Velitas de la Suerte".

Itxas-gorak eta itxas-beerak

Molla berri bat egiten diardutenapar batzuek Deba'n eta gaztebatek galdetezen zuan: "Baña, urauek nora dijoaz?"—Galdera ona da ori: Itxasoagora itxasoa beera; ibaia urezbetetzen da eta ondoren ustu.—Sei orduero gora, sei orduero

beera. Gora goorago batzuetan eta beera berago bes-teetan. Aldiko, bete neurri berdiñetan, lege batzuenneurrietan.

8

Page 11: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

BARRIAK

– Lege oien arrazoi-bidea nundago? Itxasoan?– Ez. Itxasora hegira ez dezulege oien aztarnik topatuko.– Nora begiratu bear da, ba?– Zerura. Lege oien neurria andago: illargian. Illargia nola,mariak ala. Itxas-gorak etaitxas -beerak, oien neurriak etaorduak, illargian daude.– Orduan, itxasorik ikusi gabe,jakin diteke uren gora-beera-

kadak?- berdin jakin deikezuke Deba'ko ordartzatik

eta Aralar menditik.– Agertu eidazu on nola dan.– Illargi bete eta illargi berri, maria gorenak eta

beerenak: goizeko bederatzietan itxas-gorak etaarraltsaldeko iruretan itxas -beerak. Urteko illeetanzear, goraxeago edo beraxeago.

– Eta, illaren bestelako tarteetan?– Marien orduak eta neurriak aldatzen joaten dira

egunero. Lege berezi batzuen barruan.– Gauzarik arrigarriena auxe da: zerura begiratu

bear dala, itxasoa nola dabillen jakitzeko. Zer Ian egi-ten du Illargiak?

– Newton'ek aurkitu zuen lege au: Izadiko gorputzguztiak dute alkarrenganako lotura bat. Lurra dagoEguzkiari lotuta: iges egin nai dio baña arrek ez diouzten lotura arreri esker.

– Eta, Lurrak?– Illargia du berari lotuta. Illargiak iges egin nai

du, baña, Lurrak ez dio utziko; orregaitik dabil gira-biraka Lurraren inguruan. Baña, lotura-indar onberak ere badu Lurrean eta ortik sortzen dira urarenzenbait aldaketa: marien aldaketak.

– Zenbat gauza egin bear izaten dituguz Illargiaribegira!

Biziaren Osasun-bideak (Higiene Vital)

– Zer esan nai dozu orregaz?– Gorputza berez sendatzen dala.– Eta, osasuntzarako erabiltzen ditugun bideak eta

gaiak?– Ez dirala beti oso-oso onak izaten. Akatsak ere

izaten dabez.– Eta, berez sortzen diran osa -gaiak?– Ez dirala akatsik gabeak. Esate baterako, kafea

berez sortzen da eta erabiltzen da osasunerako(Cafiaspirina); baña, berekin daraman kafeina on, ezda berez ona gorputzerako.

– Argi apurtxo bat, mesedez.– Gure gorputzeko zelulak, jana eta oxijenoa, biak

bear dituzte batera. Oxijenoak janaria erre; ortik sor-tzen da bizia, baita errekiñak ere. Errekiñ onek kan-pora bota bear ditu gorputzak, bestela ilko da pozoienbidez.

– Gaxo-aldia nola sortzen da?– Gorputza nekatu egiten da; nekatuta, pozoitu.

Pozoia kanpora botatzeko sortzen da gaxo -aldia.– Baña, nola?– Pozoi on garbitzeko berezko bideak ditu gorpu-

tzak: gultzurdiñaren ixu-ria, izardia, arnasa, kaka,gibelaren beazuna. Tarte-etan bide oiek ez dira nai-koak eta orduan gorpu-tzaren atalak gartu edosutu egiten dira (inflama-ción): zama, belarri, biri-kako gaitzak...

– Gaxo - aldian, zer?– Orduan gorputza

nekeak aulduta dago etaera orretan osasun-biderik onena oia da; deskantsua,giro atsegiña, janari egokiak.

– Janari buruz?– Gutxiago jan, astiro jan eta ordutik kanpora, ez

jan ezer.– Eta?– Gauza obeak jan eta gordiñak ere bai... Jan gar-

biak erabilli eta pozoidunak kendu (pipar-miñak, kili-katzalleak, olioz fejituak eta abar); ez jan gogorikgabe.

– Geiago, zer?– Jan-gaiak osotu bazkaltzerakoan (bitaminak,

mineralak eta abar).– Nork esaten ditu onek?– Eneko Landaburu medikuak. Eta oarrak ematen

ditu:1. Deskantsua geitu (siesta egiñez).

2. Gutxiago, baña obetojan.3. Illian bein barau eginedo bestela igaliak etafrutasukuak artu. Barauon bi egun batera artuaz,obeto egiten da: gaurkobazkaritik, biarko bazka-rira.4. Jateko garaian, ezedan eta gutxika egin.

9

Page 12: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

MENDEBALDEKO EUSKERA XX.MENDE GOIENEAN

Izenburu orrenpean, MENDEBALDE Euskal Kultu-ra Alkartekoek bizkaiereari buruzko egun biko jardu-naldiak eratu ebezan Bilbon orrilaren 16 eta 17an. Jar-dunaldi orreen elburu nagusiak bizkaierearen egoereaaztertu, egokitu, prestigiatu eta beraren aldeko kon-tzientziak iziotutea izan ei ziran, orretara euskerea beraindartuko dalakoan.

Or, bizkaiereari jagokozan lau arlo nagusi aztertuziran, arean da:

1.– Agozko literaturea.2.– Irakaskuntzea.3.– Edabideak.4.— Berbetatik eredura.Berbalariak, urrengo oneek izan ziran: Xabier Amu-

riza, Rikardo Badiola, Xabier Kaltzakorta, Jose Murua-ga, Kepa Altonaga, Juan Luis Goikoetx.ea, Juan MariIraolagoitia, Maribi Unamuno, Igone Etxebarria, Adol-fo Arejita, Eneko Barrutia eta Iñaki Gaminde, bakotxa-ri jagokon gaia jorratuteko ordu erdi emon eutsoela.

Moderatzaileak, urrenez urren: Jazinto Iturbe, IñakiSarriugarte, Eneko Barrutia eta Jesus Mari Txurruka.Dan -danok aitatutako MENDEBALDE alkartekoak.

Entzuleen artean, besteak beste, Euskaltzaindiakoeuskaltzain oso batzuk egon ziran, Eusko Jaurlaritzakoarduradun batzuk, euskal idazleak eta, batez be, irakas-kuntzan diarduan irakasle andana. Esan bear da, entzu-leek be euren eritxiak azalduteko aukerea izan ebela.Bizkaitarrak ezeze, arabarrak eta gipuzkoarrak be anizan ziran.

Entzundakoen artetik ildo nagusi bi azpimarratubearko litzakez. Ildook MENDEBALDE alkartearenbear arloak izango dira:

a.– Euskera Batua bizkaierearen kutsuz txipriztindu-tea.

b.– Bizkaiera estandarrari gure gizartean (irakas-kuntzan, edabideetan, administrazinoan, ka-lean,...) leku egitea.

MENDEBALDE alkartea igaz sortu zan Alfonso Iri-goienen zuzendaritzapean, lau urteko lanaren ostean.MENDEBALDE izena imini eutsoen, bizkaiereareneremua zeozelan zeaztu gurarik, Bizkaia bakarrik ezdala adierazo gurarik edo.

Esan bear da, bizkaierearen aide bear egin gura daua-

nak alkartearen ateak edonoiz zabal-zabalik eukikodauazala.

Au idatzi dauana be jardunaldiotan tarteko izan zaneta joan orduko idatzitakoak gogotan artuta eta an en-tzundakoak mamurtu ostean, bizkaiereari buzuzko idaz-le onek urrengo iruzkin eta eritxi apalak zureganatugura leukez, irakurle.

BIZKAIEREAREN NORMALKUNTZEA EUS-KAL GIZARTEAN

Bizkaiereak gaur egun dauazan indarra eta osasuna-ren barri jakiteko gizarte bizitzako arlo guztietara jobear dogu eta bertan dauan garapena neurtu. Aurrekourteetan izan dauan bilakaereari begiratu bear deutsogu:guztiz atzerantzako eta ezkorra, erabileran ezeze, jakitemailan be. Bizkaierearen egoera kaskarra, ilteko agine-an dagoana ezin dogu aaztu. Igorpena galdu edo etenegin da. Nagusienak dira geien eta ia bakarrak bizkaie-rea erabilterakoan. Askok ez dabe sinistuko bizkaierea-ren erabilerarik ezean euskerearen beraren atzerakadaaundia datorrenik. Sentsibilizazino kanpainak ez diranaikoak, bestelango bide eta neurri sendoak artu beardira, alik armen artu.be. Aaleginak aalegin, aurrera egi-teko egingo doguzan urratsak beste neurri batzuetazosotu ezean, ankamotz eta indarge lotuko dira. Izan be,administrazino, irakaskuntza eta edabideetatik, iru arlonagusiotatik kanpo lotu da, geiagoko barik. Literaturanbe, astiroago bada be, laster atean lotuko jaku. Bizkaie-rearen izen edo ospe galtze orrek erabileran beerakadaandia ekarri dau. Galdubide au ez da oraindinokarreneten edo lotu. Eta ez batuaren onerako, erderearen one-rako baino. Orretatik guztiorretatik atara leiteken ondo-rioa, zera da, "orain artean, izkuntza politika okerra era-bili izan dala". Orretan erakunde publikoek erantzuki-zuna ezeze, zeresan eta zeregin aundiak daukezana argibe argi dago.

Izan be, azkeneko urteetan, elduen arteko moteltasunitzela egon da bizkaierearen erabileran, lotsaz edo kon-plexuz edo...(al aldeano y al gorrión, polvora y perdi-gón). Erritarrak bizkaierea erabilteko sentsibilizatu etakontzientziatu bear doguzana zalantzabako gauzea da.

Baina bizkaierearen benetako normalkuntzea lortu

10

Page 13: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

aal izateko bear beste bitarteko zein borondate politi-koari bear-bearrezko deritxegu.

* Bizkaiereak galdutako izena edo ospea jaso.

(al aldeano y al gorrión,...)Aspaldiotako kontua da arazo au. Emen jarrera mul-

tzo bi nabarmenduten dira:– bizkaieradunen jarrerea– euskaldun barrien jarrereaBizkaieradun asko ta askorengan bigarren mailako

berbadunaren konplexua igarten da. Arazo au sarri besarri agertuten da ETB-k edo irratiren batek alkarrizke-tatuak izankeran. Tresna baliobakoa balitz lez, bereala-koan baztertuten dabe euren nortasuna agirian itzi leikeneuskalkia. Bearbada "goragoko mailea" erakutsi guran.Geien-geienetan emoitza negargarriak lortuz eta eurenizkuntza aberastasuna iluntasunean ostenduz.

Euskaldun barri asko ta askoren jokabide mingarria,geienetan min on sortu gura barik, gero ta zabalduagoada, au da, "eske, zuk bizkaieraz egiten duzu " orrelangopentsakerea. Or gurabako destaina dago, nonbait, sarri-tan euren ezjakintasuna eta ezintasuna estaldu gurarik.

Gure euskalduntasunari zor jakon begirunea birresku-ratu bear dogu, batzuk, bakotxak here buruari begiratuz,eta besteek, dakianarengandik begirune eta apaltasunosoz ikasiz.

Esan bearrik ez dago, erritarren izkuntzea an -or-emenka bultzatu bear da. Tokian tokiko berbakerakizkuntzearen aldetik aztertu bear dira. Erritarrei emoi-tzen barri emon bear jake, euren berbakerea eurenbegien aurrean goratu gurarik. Euron eta danon nortasu-na dalako. Ospe eta eragin aundiko pertsonek bizkaiereaerabilteak mesede andia egingo deutso bizkaiereari eta,azken baten be, euskereari berari.

Bizkaierearen normalkuntzan bearrezko dan gizartegiro egokia sortu eta arlo orretan dagozan arazoei urten-bide bateratuak bilatu bear dira. Erritarrak bizkaierearennormalkuntzearen garrantziaz sentiberatu bear doguz.Bizkaierearen onarpen sozialaren oinarri zabalagoa lortubear da, erabagi pertsonalak eta orokorrak artuz. Bainaerakundeek bizkaierearen jakite eta erabilerea sustatubear dabez, bizkaierearen aldeko kontzientziazinoa sor-tuz.

Mezua positibizatu egin bear dogu. Bizkaierearenbidez Euskal Erriaren aberastasuna areagotuko dogu,Euskal Erria bera euskaldunagoa egingo dogu.

* Bizkaierearen azterketa soziolinguistikoa

Jakin badakigu euskerearen egoerea txarra dana, are-ago bizkaierearena. Egoera oneri konponbiderik gura

badeutsogu aurkitu, ez dago besterik, leenengo ta bein,egoera on benetan zelangoa dan jakitea baino. Onetara-ko azterketa berezia egin bearko litzake, bizkaiereareneremu osoan eta bere eraginpeko eremuan be bai. Orrenarabera egoerea arteztuteko bear diran neurriak artubearko litzakez. Arean da:

– gaitasuna neurtu—erabilerea neurtu– jarrerak neurtuAzterketa onek arlo guztiak ukutu bearko leukez:

administrazinoa, irakaskuntzea, kalea, sendia, giro for-malagoak, euskaldun barrien eragina,... aren ondoriozonelango argibideak jasoz:

– bizkaierearen erabilera eremuak– bizkaierearen erabilera bilakaerea

belaunaldien arteko banaketea bizkaiereari jagoko-nez

—bizkaiereari jagokonez dagozan ezorekak– bizkaierearen erabilpenagaz lotura arteza daben

beste ainbat eragileBizkaierearen erabilerearen aurka jokatuten daben

eragileak zeaztu eta aztertu bearko litzakez, esate batera-ko: sendi barruko igorpena edo igorpenik eza. Bizkaie-rearen normalkuntzeari buruzko erritarren eritxiak etajarrerak be entzun bearko litzakez.

* Bizkaierearen erabilerea.

Badago belaunaldien arteko austurea izkuntza erabi-lereari jagokonez. Gazteen artean gero eta gitxiago era-bilten bada euskerea, bizkaierearen erabilerea aixar egi-teko aginean dago, gitxienetan dago egon eta. Bizkaiere-aren alarma gorri guztiak iziotuta dagoz

Berbadunen jokaera linguistiko berezkoari bideaemon bear jako. Gure inguruan bizkaieraz egiteko bal-dintza egokiagoak sortu bear doguz. Oneek egon ezean,gatx-gatx iraun leike bizkaiereak bizirik gure artean.Ostera, areek sortu ezkero, bizkaieradunen izkuntzajokaerea bizkairearen aldeko izan leiteke, gaur egunekoburukonplexu andiak oso -osoan baztertu aal izateko.

Leenengo oinkada lez, bizkaierearen gizarte erabile-rea eta jakite mailea parekatutea lortu bear dogu, epeertainera lortu be. Erabilera au bermatuteko neurriakartu bear dira. Era berean, bizkaieradunen euren euskal-kiarenganako aldeko zintzotasuna lortu bear dogu (sen-diaren bidez, batez be), bizkaierearen belaunaldi -belau-naldiko jarraipen eta igorpenari eutsi aal izateko. Orre-gaitik bada, baldintza egoki, baikor eta lagungarnagoakbearrezkoak dira gizartean, eta era orokorrean, ganera.

Erritarren artean bizkaierea erabilteko sentsibilizazi-no kanpaina andia eta sakona egin bear dogu. Sendi eus-kaldunen barruko giroa bizkaierearen aide irabazi bear

11

Page 14: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

dogu. Bizkaieradunen artean aldeko jarrerak sendotu etairabazteko elburuaz. Bizkaierearen jarraipenean dabenerantzukizunaz jaubetuazo bear deutsegu. Bizkaierearenizen ona goratuteak asko be asko lagunduko deutso,azken baten, baita euskereari berari be.

Euskerea biziko bada, izkuntza igorpenak dauangarrantziaz jaubetu bear dogu, au da, guraso eta seme-alabek daben garrantziaz. Beraz, sendi barruko izkuntzaigorpena oinarri-oinarrizkoa da orretarako, zeresanik ezbizkaierea bera be.

Bizkaierearen erabilera sozialaren normalkuntzeaeregi bear da, bizkaierea bera garatu eta bultzatutekoasmotan. Azken baten, bizkaierea gizarteratu bear dogu,gero eta eremu geiagora zabaldu daiten. Erispide nagusibatzuei jarraituz, erabilera plangintzea sortu bearko litzake onako oneek gogotan artuta:

— Bizkaierearen azterketa soziolinguistikoa egin.—Bizkaierearen araubidea sortu.—Tokian tokiko izkuntza plangintzarako egitaraua

sortu (argibideak eta erispideak).—Leentasunezko arloak zeaztu.– Euskera teknikari, itzultzaile eta euskera zerbitzuek

bizkaieraz be jardungo dabena bermatu.Bizkaierearen erabilerea gutariko bakotxaren esku

dago, zeozelan, euskerearen etorkizuna be: etxean, esko-lan, lagunartean, bearrean, salerosketan, tabernan, kiro-lan, erakundeetan..., eguneroko bizitzearen arloetan biz-kaierea egingo dogun neurrian, bizkaierearen etorkizunaegiten ibiliko gara. Bizkaierearen erabilerea oiko etaeguneroko arlootan sendotu bear dogu, sendotu be.

* Bizkaierearen igorpena

Bizkaierearen igorpena bermatuteko sendia doguardatz naturala eta nagusienetariko bat, eskolea eta urkokomunitatea be garrantzizkoak izanik. Eskolea eta sen-dia, bizkaierea, euskerea, bizi -bizirik jagon eta garatute-ko gune biok bearrezkoak dira. Eskola eta sendiak, biz-kaierearen erabilereari jagokonez, alkarregazko loturea,alkarren ondoko katebegi bi izan bear dabe, onartuezinalitzake bion arteko etena. Eskolan ikasten dabenak gerosendiaren barruan izan bear dau jarraipena, eta iruntzie-tara be. Sendia oinarri-oinarriko gunea dan ezkero, biz-kaierearen etorkizuna sendiari estu-estu lotuta dago,beraren bidezko igorpenak garrantzi ukoezina daukala.Sendiak belaunaldi batengandik bestearengana izkun-tzea igarotea bermatu daroa eta. Norbanakoaren izkun-tza jokaeran sendiak garrantzi aundia dauka, bera osoartuemon sare indartsua izanda, iraupen luzeko artue-mon sarea dalako. Sendian datza -eta euskerearen jarrai-pena. Egon, ez dago beste biderik sendiak besteko etekinedo emoitza obarik lortu leikenik. Bizkaierea ikasi eta

erabilteko gunerik egokiena, ekonomikoena, emonko-rrena eta eraginkorrena da izan.

Orain artean, izkuntza gaitasuna, au da, eredu bakarra(batua) izan dogu elburu -jokabidea. Umeak izan dirajokabide orren artzailerik nagusienak. Baina, izkuntzea-ri jagokonez, umeak be ur-ur dabezanengana –senitarte-koak– urreratu bear doguz, urte askotan apurtutakoartuemon linguistiko normalak bizkaierearen bitartezbere lekura ekarri bear doguz, bere senera, atan be, biz-kaierearen beraren aldeko jarrerak eta erabilerea sendia-ren barruan indartu eta areagotuz, bizkaierearen jarrai-pena ziurtatu daikegun. Bada, igorpenaren ontasunakbere leentasunezko lekua birreskuratu bear dau. Urkoartuemonetan ezeze, formalagoetan be. Orretarako:

– Ingurune bizkaieraduna, erri mailea abiaburutzatartuta, gogotan artu bear da. Bizkaierearen erregis-troak ez dira izkuntza eredura igaroten eta.

– Plangintza orokor egokia egin bear da, bizkaierea-ren igorpena belaunaldien artean bermatu eta agoz-ko ereduari eusteko. Izan be, igorpen on da garran-tzitsu, errez, merke eta eraginkorrena.Kontzientziapena bizkaitar eta bizkaieradunen arte-an sortu bear da. Sentsibilizazino eta motibazinokanpainak: irakaskuntzan, sendian, kalean..."Biz-kaierearen eguna", eta abar.Sendi barruko artuemon bizkaieradunei eutsi bearjake, etxerik etxeko aldeko kanpainea eratuz (gura-soak).Irakaskuntzearen bidez bizkaierearen igorpena ber-matu bear da, irakasle bizkaieradunak kontratatuzeta tokian tokiko berezitasunak jagonez.Euskaltegiek (AEK, udal euskaltegiak, barnetegiak,baserri eskolak) elduen alfabetatze/euskalduntzeabizkaieraz be sortu bear dabe.

– Astialdirako ekintzak bizkaieraz eratu bear dira.Bizkaierearen, euskerearen, erabilera plangintzak

inguru soziolinguistikoagaz bat egin bear dau oso-osoan,euskerearen jarraipena belaunaldien artean bermatu guraizan ezkero, jakina.

Askotan, goi-mailako plangintzea baino, eraginkorra-gotzat joten da bertsolaritzea, ipuin leiaketak, eta abarbultzatutea, baina, batez be, etxean egitea da garrantzi-tsuena.

Sartalde onetako gizarte osoa bizkaierearen garran-tziaz jaubetu daiten aalegin aundia egin bear dogu.

* Bizkaierea administrazinoan

Lebearen arabera, iru erabilera gune garrantzienetatikadministrazinoa dogu leenengoa. Administrazinoan ego-kitzapen berezia bear da bizkaierearen, euskerearen,igorpen katea ez eteteko eta beraren jarraikortasuna ber-

12

Page 15: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

matuteko. Egokitzapenik eroso, merke, zeatzen etaondoriorik aberatsenak ekarriko deuskuzana aukeratubear dogu. Azken baten, administrazino barruan bizkaie-rea lan eta zerbitzu izkuntza biurtutea litzake elburua,bai barrura bai kanpora begira.

Administrazino txikiek (udalek) zein aundiek(Aldundiek eta EJ-k) bizkaierearen erabilerea sustatubear dabe, barru zein kanpoari begira. Orrek administra-zinoaren kideen izkuntza gaitasuna sendotu eta, bidebatez, erabilpena araututea dakarz (Euskerearen UdalArauak). Lan ekoizpena bizkaieraz sortutea da elburua.Leenengo ta bein, izkuntza oiturak eta inguruaren bal-dintzak egokituz joan bear da. Geroko baten, ekoizpenguzti -guztiak bizkaieraz egin artean. Onetarako, beargi-nen eskuartzea oinarrizkoa da.

Administrazinoan bizkaierea erabiliko bada ala ezagintarien eskuetan dago. Beraz, ukoezina da arlo onetanagintari politikoen erantzukizuna. Alderdi politikoeneskuartzea eta konpromezua bear-bearrezkoak dira gaiabideragarri egitekotan.

Bizkaiereari leentasuna emon bear jako, agoz zeinidatziz, zerbitzu publiko zein pribatuetan (osasunbidea,diru etxeak, epaitegiak, irakaskuntzea, Eleizea, kulturaalkarteak, seinalakuntzea,...). Orretarako erabagi politi-koak bear dira. Bizkaierea administrazinoan txertatuteaezin leiteke, baina, tresna edo iskilu politikotzat erabili,txertaketa on berezko gauzea izango dalako, natural-naturala.

Bear be, bizkaierearen aldeko lurgunea bear doguEuskal Erriko Sartalde onetan. Aukerea geurea da. Biz-kaieraz bizi diran Udalakaz (oraingoz Bermeokoa baka-rrik) bat eginik, inguruko errietara zabaldu geinkenasmo polita da izan. Aaztu bank, erriotan dagoan biz-kaieradun errealitate soziolinguistikoa. Udalotan biz-kaierearen aldeko aurrebaldintza egoki -egokiak dagozegon eta.

Administrazinoen arteko artuemonak bizkaierearenbitartez atondu bearko litzakez. Udalak beste adminis-trazinoakaz bizkaierea erabiliko dau. Alan be Aldundiekudalakaz. Administrazino mailan bizkaierearen erabile-rea arautu eta normaldu bear da, betekizun guzti-guztiakbete aal izan daiazan. Administrazinoan bizkaierearenerabileran aurrera egitea euskerearen normalkuntzanaurrerantzako urrats garrantzitsua egitea litzake eta.

* Bizkaierea irakaskuntzan (eskolaurrea, OHO,UBI)

Irakaskuntzan azkenengo urteotan erabili izan danizkuntza politikea birrikusi bearko da. Gurean ez dau,geiengeienetan, inguruko izkuntzeagaz ezelan be bategin. Or, zeozelan, izkuntzearen igorpenaren katea eten

egin da. Orren ondorioak, oraindinokarren, inork neurtuez dauazan arren, edonorentzat agiri-agiriak dira, areanda, euskereari berari lagundu baino, kalte geiago egindeutso. Daukagun izkuntza altxorra baztertuz, beste ere-du batzuk eta eurek bakarrik, gurataguraez, sartuak izandira eta. Ez da or eredu batetik besterako ezelango zubiantzekorik egon, zoritxarrez. Etxeko eta eskolako euske-ra ereduen artean aurkaesan andia sortu da, bizkaiereagitxiagoturik albo baten geratuz.

Beraz, gauzak dagozan egoeratik egoera normal bate-ra eroateko bear-bearrezko da izkuntza politikea aldatueta egokitutea, au da, bizkaierearen aldeko izkuntza poli-tika egokia ezartea. Or Eusko Jaurlaritzari jagokon sai-lak zein eskoletako irakasleek euren ikuspegi itxia albobaten bertan beera itzi bear dabe. Azterketa zorrotza eginbear da irakasleen gertakuntza eta etenbako birziklatzeadirala-eta, bizkaiereari jagokonez, umezaindegietatikunibertsitateetaraino. Bearrezkoak dira politikarienborondate politikoa eta irakasleen ezkuntza borondateabe. Bizkaierearen bearrizanaz bete-betean egon daitezaneragin bear jake.

Zer esanik be, arazo onetan guraso askok be askokdaukezan erantzukizuna eta konpromezua artubearra.

Irakaskuntzan bizkaierearen aldeko giroa sortu bearda, gaur egun bizkaierearen aurkako eta baztertzaile bizidogun giroa bestelakoa erakusten deuskun arren. Irakas-kuntzearen barruko administrazinoak arazo onetanbadauka zereginik eta zeresanik. Bizkaierea oidalako etaoiko biurtu bear dogu irakaskuntzan, ikasle - irakasleenarteko eskola barruko zein kanpoko artuemonetan, biur-tu be.

Bizkaierea ezkuntza sistemearen berezko izkuntza lezezarri bear da. Bizkaierearen erabilera publikoa, arerijagokozan lurraldeetako berezko izkuntzatzat bultzatubear dau ezkuntza sistemeak.

Elduen alfabetatze-euskalduntzeak be, beraren zere-sana euki bear dau bizkaierearen aldeko normalkuntzabide orretan: aukerak- irakasleak -metodologia eskueranipiniteko, ain zuzen be.

* Bizkaierea eta edabideak

ETB- Orokorrean, euskalkien eskuartzea lortu etaareagotu bear da. Erritarrek alkarrizketetan egiten dabe-na ezeze, aurkezle-esatariek egiten dabena be. Zati aun-di baten egin egiten dabe, eredu bakarrari jarraituz(gipuzkerea), baina. Batuagazko dendua lortu bear da,euskalkiei jagokenez, eta, batez be, xiberoera eta biz-kaiereari jagokenez.

IRRATIAK- Bizkaiko irratietan, Bilbokoetan, biz-kaieradun eremuko irrati euskaldunetan bizkaiereakzeresan aundia bear dau euki, leentasunezkoa, atan be.

13

Page 16: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

ALDIZKARI -EGUNRARIETAN- Erri eta errialde-etako aldizkarietan bizkaiereari leentasuna emon bearjako. "Euskaldunon Egunkaria" euskereari zabaldutakoleioa dogu eta esan bear da, bizkaieradun gitxik be gitxikbizkaieraz bertan idazten dabela. Or gure buruari egin-bearreko kritikea. Or dago, bada, zabalik dagoan erabilibako lei() interesgarria!

* Euskerearen normalkuntzan bizkaierearen zeresa-na

Euskerearen normalkuntzarako garrantzitsua da biz-kaierearen normalkuntzea, euskera bizia dalako. Euskalgizartea normalduteko euskerearen normalkuntzeagarrantzitsua dan ginoan, beintzat.

Erabileran oinarritutako normalkuntzea sortu bear da,apurka-apurka arlo eta eremu barriak irabaziz. Onetara-ko, aurrean aitatutako iru eremu nagusietan, batez be,jakite mailea, gaitasun eta erabilera egitasmoak sortu etagauzatu bear dira.

Bizkaiereak galtze eta atzerakuntza andia egin dauazken urteotan, bai berbadunen kopuruan, bai erabileran,bai lurraldez. Ordezkapen bide eskergan sartuta dago.Geien baten, erderearen indarrezko ezarpen eta beronenindar sozialagaitik, baina baita ezarritako euskera plan-gintzearen okerbidea edo eraginik ezagaitik be.

Bizkaiereak joko andia euki bearko leuke euskerearennormalkuntzan, bizkaierearen soinari bere osotasuneanbegiratuta, jakina.

* Bizkaierearenganako gorengo erakundeen izkun-tza politikea

Izkuntzearentzat oinarri -bearrezko eragilea ezkuntzeada.

Baina ez da bakarra. Gizarte ingurunearen eraginanabarmendu bear dogu. Izkuntzearen aldeko jokabideakgaratu bear doguz, eta izkuntzearen erabilerea errotute-ko bearrezko gizarte ingurunea bear da. Izkuntza eragi-leen multzoa, atan be.

Izkuntzearen, bizkaierearen aldeko jokabideak gara-tutea agintari politikoen erantzukizuna da. E rri boronda-tea ekintza biurtu bear dabe, eta kultura, ekonomia arlozein edozein arlotan neurriak artuten dabezan lez, onetanbe neurriak artu bear dabez. Erritarren arteko norberarenizkuntzaz irudi txarra izatea ez da oidalakoa eta. Egoeraori normaldu bearra dago. Izkuntza politikearen elburuaizkuntzearen normalkuntzea da. Beraz, neurriok izkun-tza politikea garatutean datzaz, izkuntza politika egokianatan be.

Politikoak dira izkuntza politikea sortu dabenak.Izkuntza politika orrek, batez be, administrazinoan (uda-

lak, aldundiak,...), edabideetan eta irakaskuntzan eraginandia be andia eta argi -zuzena dauka. Politikoen eskue-tan dago, beraz, bizkaierearen etorkizuna. Bizkaiereabera babestu, bultzatu, sustatu eta erabilteko aaleginakegitea, atan be. Au da:

— bizkaierea ondorengoentzat bermatutea— bizkaierearen oiko erabilera eremuak sendotutea—bizkaierearentzat berbadun barriak irabaztea—bizkaierearentzat erabilera eremu barriak irabazteaZenbatekodun izkuntza politikeak —eta zalantza

barik, zelangotasuna bizkaiereak dakar—, edozelangoeuskera igorpenak, ez dau oinarri sendorik iminiko eus-kerearen zein bizkaierearen birreskurapenerako. Betela-na baino ez da izango, etorkizunerako oinarria iminibearrean. Zenbatekoari begiratu barik, oba da zelangota-sunari begiratutea.

Eusko Jaurlaritzak (EJ) eta Foru Aldundiek errikoerrealitate biziagaz bat egin bearko leukee, euskerearijagokonez. Onek esan gura dau, bizkaierea aintzakotzatartu bear dabela, bai barruko, bai kanpoko artuemone-tan. Errealitate bizi orregaz bat egiteko, bearrezkoa daizkuntza politika egokia egitea. Egokitasun on ezin lei-teke ezelan be ulertu, bizkaierea, gaur arte egon dan lez,albo baten baztertuta lotuten bada. Au da, izkuntza poli-tikatik ate egotea, sarbiderik ez eukitea. Gizarte arloguztietara eroan eta ezarri bear da izkuntza politika barriori. Gauza asko aldatu bear dira or eta orretarako politi-karien borondate ona bearrezkoa da, jakina.

Izkuntza politikeak plangintzea ekarri bear leuke,onetan bizkaierearen aldekoa ekarri be. Bizkaierea nor-malduteko bearrezkoa dan plangintza orokorra jomugaizan bear dogu. Bizkaierearen erabilera soziala eta publi-koa ziurtatu eta bermatu bearko dauz izkuntza plangin-tzeak. Baita erabiliko dan bizkaierearen jatortasuna etaaberastasuna jagon be. Aldarrikapenak egia biurtuteraigaro bear doguz. Plangintza orokor au euskal erakun-deek bideratu bearko leukee, arlo guztietan bizkaierea-ren aldeko dinamikea iziotuz. Leentasunezko arloak edolerro nagusiak landu bear dira, arean da:

— administrazinoa— irakaskuntzea—edabideak—kaleko erabilpena— sendiaren barruko izkuntza igorpenaIzkuntza politikea egiterakoan, euskerea bizirik da-

goana, arean da, bizkaierea, aintzakotzat artu bear da.Bizkaierearen normalkuntzearen kontzientzia eta kultu-rea zabaldu bear doguz. Bizkaierearen aldeko plangintzaorokorra bultzatu bear da, erabilpena, agoz zein idatziz.

Au guztiau aurrera atarateko, erronka andia bada be,esanda dagoan lez, borondate politikoa eta baliabideakeskueran imintea bearrezkoak dira.

1 4

Page 17: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

* Bizkaierea bultzatuteko itzarmenak

Erri alkarte eta taldeek erakundeakaz egindako etabizkaierea bultzatuteko itzarmenak dira. Bizkaierearenerabilerea areagotuteko, atan be. Bizkaierea erabiltekokonpromezua artutekoa, bai izenpetzaileen euren artekoartuemonetan, bai izenpetzaileok beste talde edo erakun-deakazko artuemonetan be. Itzarmenen izenpetzaileekeuren eguneroko barruko jardukeretan be bizkaiereaindartuteko konpromezua artuko dabe.

* Bizkaierea eta bere eremu erdaldunak

Euskeraz bizi diran lurraldeak, udalerriak, bizkaierazbizi diranak barru, sendotuteak leentasun osoa izan beardau euskerearentzat.

Bizkaierearen eremu erdalduntzat euskera galduta dau-ken Bizkaiko eta Arabako eremuak dira. Bertan egitenzan euskerea bizkaierea izan zalako eta orren egiztapenargiak toponimia bera eta bertako askoren antroponimiadoguz. Ori olan izateaz gan, eurentzako euskal lurralderikurkoena, auzoa, bizkaierearen lurraldea da izan. Beraz,euskerearen aldetik bizkaiereak leenago eragin leikie bes-te euskera moeta batzuk baino. Or bizkaierearen egonaedozein arlotan, logika osoaren aurka, ia utsaren urrengoada. Ez dira bizkaiereari buruzko jakintza gitxieneko bat-zuk bermatuten be. Orren adibiderik argiena Bilbo berada. Bilbon bertan be, euskaldunen artean bizkaieradunakgeiengo aundia izanda be. Bilbon bertako euskerea orain-dinokarren i l aginean bizirik badago be.

Eremu orreetan bizkaierearen egona bermatu bear da,bai irakaskuntzan, bai administrazinoan, bai edabidee-tan, baita edozein arlotan be. Udalerri bizkaieradunenaldeko politikea egin bear dabe euskal erakundeek.

* Bizkaierea versus batua

Aspaldiko kontua da au. Beinola bateko kontu onekburruka antzekoa sortu eban bien artean. Burruka an-tzuagorik! Bai aide batetik zein bestetik. Burruka antzuon aaztu egin bear da. Batuak bere bidea argi ta garbidauka, lotuezina, eta onartubearrekoa. Bizkaierea, oste-ra, bere bidea idoro ezinik jabilku. Bideok, batak zeinbesteak, alkar osogarriak eta egundo be ez aurkakoakizan bear dabe. Ezin leiteke bideotatik bat, bestea dala-eta, aolan, geiagoko bank, baztertu, ez eta iruntzietarabe. Izkuntza idatziak eta agozko izkuntzeak alkarregaznorabide berean joan bear dabe eta ez alkarren aurka.

* Bizkaiera estandarra

Bizkaiera estandarraren bearrizana argi be argi dago.

Euki badauka bizkaiereak here tradizino idatzi luzea etaindartsua. Agozko ereduari jagokonez, gogotan artute-koa da urteetan Eleizeak bizkaieradun lurraldeetan an-or-emenka erabili izan dauan eredu jasoa, erriak a uler-tuteko arazorik euki ez dauana, atan be. Orain dala urtebatzuk bizkaierearen estandarizazinoaren bidea asi zan:bizkaierazko idatz arauak, deklinabidea, aditza eta jos-kerea. Badagoz egon, ostera, zer batzuk, oraindinoka-rren, argitasun eta ukutu barik lotu diranak. Eredu estan-dar on zeaztu eta ezarri bear da. Eredu integratzaileaedota bateratzailea erabiliz, arean da, bizkaiera osotua.Batuarako artutako eredu baztertzailea saiestuteagarrantzizkoa da, ez daiguzan, azkenean, ia gipuzkerauts biurtu dan euskera batuan egindako akats baztertzai-leak bizkaiera estandarrean be egin. Dagozan urtenbide-ak danak onartu eta aukeran itzi (e.b. gintzazan / ginan),baten aldeko jokerea erakutsi arren. Egin daigun estan-darizazinoa inor atean ez sentiduteko moduan.

* Bizkaierearen gramatikearen aldetik dagozan ilun-tasunak

Dagozan iluntasunak eta utsuneak argitu eta betetekojakitunen batzorde eragile zabala eratu bear da. Bizkaie-rearen estandarizazinoa sortu eta lortuteko, onargarri etaerabilgarri izan diran eta diran aukera guzti -guztiakonartuz, aolkatuz eta eskueran iminiz, bai aditza, bai jos-kera, baita iztegiaren aldetik be. Orretan batuak daukanerabide linguistikoa lortu eta aren pareko joan bearkoleuke gure bizkaiereak. Izkuntza jasoa izan daiten lortubear dau, idatziz zein agoz, berak bizirik irautea gurabadogu, beintzat.

* Bizkaierearen aolkularitzea

Aurrekoagaz lotuta eta aregaz bat egiteko, egitura edozerbitzu tekniko au eratutea oso interesgarri izan leitekebizkaierea bera bultzatu, zabaldu eta normalduteko.Beraz, bizkaierearen normalkuntza eta birreskurapenbidean aolkularitza izatea dau elburu. Azken baten, biz-kaierearen normalkuntzarako tresnea izango litzake. Zer-bitzu onetan erakundeen eskuartzea garrantzi aundikoalitzake (EJ, Aldundiak eta udalak). Zerbitzu tekniko orrekbizkaiereari buruzko dokumentazino zerbitzua, laguntzateknikoa, arlo orretan beste batzuen lanak batutea, argibi-deak emotea, normalkuntzan artu bearreko neurrien gane-ko eritxia emotea, erabilerea eta sustapena aalbidetutekoproposamenak egitea, eta abar eskeini bearko leukez.

* Bizkaiera utsezko aldizkaria

Bizkaieradunen multzoa edo komunitatea zeozelan

15

Page 18: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

EUSKEREA

alkarregaz lotu bear dogu. Komunitate orren artekokomunikazino bearrizana egon badago eta bizkaierazkoaldizkariak bete leike utsune ori. Gaur egun, gure artekolotura idatzia bear-bearrezkoa da bizkaiereak bizirikirautea gura badogu, beintzat. Edabide idatziaren ekar-pena bizitza kulturalaren eta sozialaren onatsunagaz etaindarragaz lotuta dago eta.

Erritarrek euren euskerearen balioaz jaubetu daitezaneta bizkaierea apurka -apurka jantzi aal izateko, bizkaie-raz idatzitako aldizkaria beren -beregia da. Bizkaieradu-nak euren euskalkian irakurten oitutea (dakigunetik ezdakigunera joanik) elburu argia dogu. Bizkaierearenga-nako begirune eta ezagutza soziala areagotuko dauz eta.Ainbat izkuntza erregistro gaurkotu, antxinako batzukbirreskuratu eta bizkaierearen aberastasuna zabalduteajadetsiko litzakez. Euskaldundu eta alfabetatuteko betresna erabilgarri besteko osogarria litzake aldizkaria.Egon be, gero ta bizkaieradun geiago alfabetatuta dagoz(batuaz geienak) eta oraindinokarren erreferentzia ida-tzirik ezean bizi gara. Bizkaiera utsez idatzita, bada,egon bearko leuke aldizkariak, publizitatea barru.

Izkuntzearen normalkuntzeak eredu idatzian daukabere oinarririk sendoena. Idatziko ez dan izkuntzeak iraunnekez iraungo dau bizirik. Bizkaiereari, here nonnalkun-tzearen bidean, asko be asko lagundu leikiona aldizkaria-rena izan leiteke. Izan be, aldizkaria izan leiteke bizkaie-rearen normalkuntzearen bermatzailea. Aldizkari osoabizkaieraz idatzita. Bizkaiera estandarrean idatzita egonarren, here orrialdeek aldaera, berbakera guztietara zabal-duta egon bearko leukee. Izan be, kendu baino geitu eginbear dogu eta. Baztertu baino, onartu egin. Bada, azpieus-kalki eta euren altxorrei era estandarrean idatzita leku eginbear jake bizkaierearen aldizkari orretan.

Edukina, egitura eta lido profesionalaren aldetik,"Euskaldunon Egunkaria" eta "Argia" barriemoileekdarraien eredua jarraibidetzat artu leiteke onerako be.

* Bizkaierea eta liburugintza-argitalpenak

Or, arlo bi aztertu leitekez:– literatura arloa– irakaskuntza arloaAzkeneko urteotan, bizkaieraz egin izan dan literatu-

rea gero eta urriagoa izan da. la utsaren urrengo biurtuartean, idazle bakan batzuk egindakoa izan ezik. Biz-kaieradun idazleak bildur dira bizkaieraz idazten, "zeresango dabelakoan" edota "danok ulertu daigun". Feno-meno bitxi be bitxia dogu, anaturala. Gitxitasun konple-xua ete? Oidalakoa izan bear leukena, oiezlako biurtu.Zenbakiak or dagoz, bizkaieraz egiten dan ekoizpenanegargarria da.

Beste orrenbeste irakaskuntzan jazoten da. Emen,baina, akiakulea aundiagoa da: ez dago bizkaieraz

eskeinduten daben ikastetxe naikorik, au da eskabidenaikorik, olako ekoizpena zuzenesteko beste. Alan daze, bizkaiereak, merkatuaren legeen logikapean il bear-ko dau. Dana diruaren neurgailuz egingo bagendu lez!Esan bearrik ez dago be, irakaskuntzan goitik agindutendan izkuntza politikeak olako egoeretan eragin aundiadaukana. Nork egin edo egiten eta aginduten dau dalakoizkuntza politika ori?

* Seinalakuntzea bizkaieraz

Tokian tokiko ereduak eta izkuntza aldaerak gordegurarik, seinalakuntzea –kanpokoa zein barrukoa– biz-kaieraz egin bearko litzake. Inguru linguistiko bakotxakdaukazan izkuntza iturburu eta altxorra erabiliz, areneusti guran: bide iragarkiak, toki eta zerbitzu publikoe-tako seinalakuntzea, toki eta zerbitzu pribatuetako seina-lakuntzea,... Beraz, eta erispide lez:

– Bizkaiereari leentasuna emon.– Tokian tokiko berbakereari bidea emon, a jagotekotan.

Seinalakuntzarako aukeratutako eredu estandarreta-ra arik eta geien urreratu, beti bizkaierearen norta-sunari leentasuna emonez.

– Bertoko lekuizenak eta toponimia birreskuratu etaagirian erakutsi eta iragarri.

Bizkaierea entzun ezeze, ikusi be egin bear da eta. Auguztiau garrantzi aundiko arloa da, bizkaiereak galduta-ko ospea eta " lurraldea " birreskuratu aal izateko. Azke-nean, euskerearen onerako izango da eta.

* Bizkaierea eta publizitatea

Publizitatea egunero eta edozein lekutan ikusten dogunmezuz betetako arloa dogu. Mezuok gitxi -gitxitan izatendira euskeraz. Bizkaieraz, are gitxiago. Gitxienetariko bat"El Corte Ingles "-ek darabilan publizitate adibidea dogu.Bizkaiereari argi ta garbi egiten deutso leku eta.

Publizitatea bizkaieraz be aal dala egin erakutsi beardogu. Ekimen pribatua aide onen etekinaz be jaubetudaiten, bizkaierea erabili, sustatu eta garatuteko kanpai-na zabala eratu bear da. Baina erakunde publikoen babespolitikoa bearrezkoa da orretarako, jakina.

Beste aldetik, errietako jai, jaialdi, kontzertu edotaedozein ekintza eratuterakoan ekintzon barri emotekoiminten diran ormirudietan gitxi be gitxi dagoz bizkaie-raz. Arlo onetan badago zereginik, oraindinokarren. Errieuskaldunetan, batez be. Aor, bada, tidal Administrazi-noak egin leiken tokian tokiko bearra, bizkaierearenaldeko kontzientzia erritarrengan birloratu, birreskuratueta errotu daiten.

Iniaki MARTIARTU1997ko dagonilean

1 6

Page 19: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

IKASTEN

EUSKALDUN BARRIENTZAT

~luuTu~lug -8leq nxtnd .zn —L

~luo~lTdzu uxe.~d -9~uTolog —S

uualnal nolnz oxezlua.tu.zn —I,mum maw £

ezl¡eq olnza}l -Zeztluq oTa~ - l

1. 9— Zer da beiak emoten dauana?

Jateko gogoa daukazu eta ez zara egarri. Zelan zagoz?

Belarriez entzuten dozu; surraz zer egiten dozu?Irakaslea klasean sartu da; nogaz dago?

5. 9— Irakasleak irakatsi, ikasleak ikasi; Zer da idazleak

egiten dauana?Zer da uretan bizi dana?

7. 9— Nun egoten dira otsoak?8. 9- Nora joaten da jendea, eguzkia artutera?

Zein lekutan edaten da ardaoa?

10. 9— Nundik jaitsiten dira mendizaleak jai egunetan?

KARMELE

8 EZBERDINTASUNAK AURKITU BEAR DOZUZ!

Patxi gizajoa, etxetik urrun joan da, orain bear dan bideaaurkitu eziñik dabil. Afaldu barik ogera joango da, eraku-tsi eiozue bide egokia!

AZALPENA:

N I .L d.L I Q N~ L~iN V .L d N 2I g g d.LV 2I V Z .L 2I V Q N 0

N d.L O S d g

d I~I I t~ 2I 21 dI Z .L V Q I

Z t~ x t~ a S d x Ifl Q N I d S fl

S O DV N S

17

Page 20: EUSKALERRIAN EUSKERAZ - euskerazaleak.biz · Zoritxarrez, Jose Muruagak ezin izan eban etorri eta bera-ri azaldutea egokitu jakon gaiari Xabier Amuritzak ondo be ondo oratu eutson.

Akelarre. Nestor Barrenetxea

BAT GATOZ EUSKAL KULTUREAGAZ

Erakundearen konpromezutzatartuten dogu, geure erri onenarimeagaz bat egitea. Orrexegaitiklagunduten deutsegu gogo osoz,geure nortasun berezia indartutendeuskuen kultur adierazpenai.

Eta aparteko arreta imintendeutsagu, kultur adierazpenenartean, gure ezaugarririk gorenadan euskerearen garapenari.

EZ DAGO GEIAGO ESKINTZEN DAUANIK

BBKBilbao Bizkaia Kutxa