ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA? · hondartzak, olatuak hartzeko. Lide: Bada, ez, egia esan, ez. ......

9
Iparraldean eta Hegoaldean bizi garen herritarrok askotan ohartzen gara ez dugula ongi elkar ezagutzen, eta ezagututa ere, betiko irudiak, topikoak ditugula buruan. Sekuentzia honetan, horiek alde batera uzten saiatuko gara eta horretarako, Iparraldeko Eke (Euskal Kultur Erakundea) erakundeak Interneten jarri duen dokumental bat erabiliko dugu, Iparraldea XXI izenekoa, hain zuzen ere. Bere egileen hitzetan, dokumentalaren helburua da, ezeren gainetik, Hegoaldeko gazteak hunkitzea, baina ez hori bakarrik. Betiko klixeak uxatuz, Iparraldeko errealitatea aurkeztea: gazteei lehentasuna emanez, modernoa forma aldetik, eta baikorra. Sekuentzian zehar proposatutakoa eginda, zuk ere Iparraldeaz gaur egun duzun ikuspegia aldatu eta zabaltzea lortu nahi dugu. Hala izango ahal da! 14 409 ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA? B2

Transcript of ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA? · hondartzak, olatuak hartzeko. Lide: Bada, ez, egia esan, ez. ......

  • Iparraldean eta Hegoaldean bizi garen herritarrok askotanohartzen gara ez dugula ongi elkar ezagutzen, eta ezagututa ere,betiko irudiak, topikoak ditugula buruan. Sekuentzia honetan,horiek alde batera uzten saiatuko gara eta horretarako, IparraldekoEke (Euskal Kultur Erakundea) erakundeak Interneten jarri duendokumental bat erabiliko dugu, Iparraldea XXI izenekoa, hainzuzen ere.

    Bere egileen hitzetan, dokumentalaren helburua da, ezerengainetik, Hegoaldeko gazteak hunkitzea, baina ez hori bakarrik.Betiko klixeak uxatuz, Iparraldeko errealitatea aurkeztea: gazteeilehentasuna emanez, modernoa forma aldetik, eta baikorra.

    Sekuentzian zehar proposatutakoa eginda, zuk ere Iparraldeazgaur egun duzun ikuspegia aldatu eta zabaltzea lortu nahi dugu.Hala izango ahal da!

    1440

    9

    ZER DA ZURETZATIPARRALDEA?

    B2

  • Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

    • Kale-inkesta batean jasotako iritziak irakurrita, galdera horien beraien gainekoiritzia modu laburrean eta idatziz emango duzu.

    • Sekuentzian zehar aipatuko diren edukien izenburuak irakurrita, beraien gaineandakizuna edota burura etorritakoa idatziz azalduko duzu.

    • Iparraldeko hainbat artista eta talderen inguruko informazioa eta elkarrizketalaburrak irakurriko dituzu.

    • Testuetan azaldutako molde batzuei erreparatuko diezu, Iparraldean ohikoagoakdiren neurrian, Hegoaldean erabilitakoekin konparatze aldera.

    • Bukatzeko, sekuentzian zehar jaso duzun informazioa baliatuz, hasieran idatziduzun testua berrikusi eta informazio berria erantsi ondoren, testu luzeago batosatuko duzu.

    15

    SekuentziaDidaktikoaSekuentziaDidaktikoa[

    ]

  • [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]16

    409

    1 ZER IRITZI DUGU HEGOALDEAN IPARRALDEAZ?

    Zer iritzi ote dute Iparraldeaz Donostiako ikasle gazteek? Erantzuna argitu nahian,kalera jo eta galdeketa bat egin zuten 2009ko udaberrian. Hona hemen jaso zituztenhainbat iritzi. Kasu bakoitzean, zeurea idatz dezazun eskatu nahi dizugu:

    Zer da zuretzat Iparraldea?

    Alaia: -Frantsesa, Biarritz,txalet ederrak eta Iparraldea.

    Lide: -Euskal frantsesa pixkabat arraroa egiten zait,etxeak, jendea, hango giroaberezia da. Bada, egia esan,asko ez dakit zeren asko eznaiz hara joan, baina… han,mendia etortzen zait gehiagoburura.

    Marina: Negua, kolore zuria,izotza eta lagunak.

    Ana: Hotza, hondartzak etamendia edo belardia edo…

    Julen: Niri asko gustatzenzait itsasoa, giroa, klima etaetxeak.

    Jon: Euskara, kultura, herritxikiak eta … ez dakit,ezberdina edo, hori… herritxikiak, batez ere.

    Ander: Iparraldea? Gutxi,gutxi, gutxiegi.

    Diego: Baiona eta Angelu,hondartzak, olatuak hartzeko.

    Lide: Bada, ez, egia esan, ez.Ez dakit, ez daukat baterejoerarik horko gauzekin eta…ez naiz ezertaz enteratzen. Alaia: Bada… askorik ez.

    Ana: Bada… kostaldea,besterik ez.

    Gorka: Bada, maskaradak etaez dakit zer gehiago.

    Alaia: Bada… joan nintzen,ez naiz orain dela asko joan,baina egon nintzenean, pilabat gustatu zitzaidan.

    Ander: Nire aita Nafarroakoada eta Iparraldera baibatzuetan joan garela, bainaoso gutxi, oso gutxi.

    Ezagutzen al duzu Iparraldea?

    Zeure iritzia idatzi:

    Zeure iritzia idatzi:

  • Zer egiten duzu Iparraldean?

    Ander: Azkeneko aldian, ustedut joan ginela gaztaerostera, baina ez askoz eregehiago, hori, hori izan zenguztia.

    Ana: Bada, Hossegor, Biarritzedo Hendaiara ere askotanjoaten naiz, hondartzara. Udan hondartzara joaten naizeta bestela, zineman edohemendik mugitzen gara etaongi egoten gara.

    Jon: Donibane-Garazin izangara, eta… ez dakit,izenetarako oso txarra naiz,baina gero elizak etabisitatzen, Santa Engraziakoaeta… bai.

    Diego: Olatuak harrapatzeraedo Angeluko skate-parkeraeta Mc Donald’s-en edobazkaltzen dugu.

    Lide: Batzuek egiten duteeuskaraz, beste batzuek ezeta hori, pixka bat arraroaegiten zait.

    Alaia: Bada, gehiengustatzen zaidana da hangoeuskara, zeren… ez dakit… ezda hemen entzuten, politada, gustatzen zait.

    Jon: Bada, hori ez dakit, ezberdina dela. Frantziatik gertudagoenez, agian, ez dauka hainbeste zerikusirik Espainiakokulturarekin, Donostian edo bai, gehiago nabaritzen da eragina,euskara ere desberdina da, eta gero, herriko jaiak, maskaradak etahonelako beste hainbat ekitaldi oso politak iruditzen zaizkit.

    Zein dira desberdintasunakIparralde eta Hegoaldearen

    artean?

    Zeure iritzia idatzi:

    Zeure iritzia idatzi:

    [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]17

    Kale-inkestaren bideoa ikusi nahi izatera, jo helbide honetara:http://www.eke.org/partaideak/blogak/iparraldea21/iparraldeaz-bi-hitz

  • [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]18

    409

    2 IPARRALDEA HURBILAGO

    Gure aurrezagutza alde batera utzi gabe, ikus dezagun Iparraldeari buruzko zer infor-mazio berri jasoko dugun.

    Iparraldea XXI dokumentalean, Yves Sallaberry, Xala, da aurkezle-lanetan ari dena.Lehenik eta behin, jakin dezagun zein den bera.

    Hona hemen, laburbilduta, Xalak aurkeztuko dizkigun edukiak:

    1.- Euskal Herria Zuzenean jaialdia EHZ2.- Pôle France Surf3.- Amaren alabak taldea4.- Dantza Hirian 5.- Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus bertsolariak6.- Jon Eyherabide (Mak taldea) eta Itxaro Borda idazlea

    Aurrera egin baino lehen, azter ezazu zerrenda eta idatzi zer dakizun bakoitzari buruz(ezer ez badakizu, izena irakurrita burura datorkizuna idatz dezakezu), horretarakoeskaintzen dizugun lekua erabiliz:

    ✎ ...............................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    ...................................................................................................................................

    Asko idatzi al duzu? Lasai, aurrerago izango duzu eta testua osatzeko aukerarik!

    Lekuinen (Lapurdi) jaioa, Yves Sallaberry oso gaztetan-dik hasi zen pilotan. Hasieran, Ipar Euskal Herriko trin-ketetan, gazteen kategorian, Frantziako banakakotxapeldun bihurtuz.

    2000. urtean, 20 urte zituela, hego Euskal Herrikopilota zirkuitu profesionalean sartu zen ASPE enpresa-ren eskutik. Bi aldiz izan zen Espainiako taldekakotxapeldun profesionala, 2002an eta 2007an. HegoEuskal Herriko txapelketa profesionalean nabarmenduden ipar Euskal Herriko pilotaria da Xala.

    Iparraldea XXI dokumentalean Hegoaldea etaIparraldea lotzen dituzten harremanen adibide eredu-garria da Yves Sallaberry. Pilotaren bidez, EuskalHerriaren kultura-iraupena sinbolizatzen du. Baina,dokumentalean ikusi ahal izan dugunez, pilotari izate-az gain, baditu beste zaletasun batzuk ere.

    Yves Sallaberry, Xala,pilotariaren biografia

    laburra

  • [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]19

    Euskal Herria Zuzenean jaialdia EHZ (www.ehz-festibala.com)

    EHZ festibala 1996an sortu zen. 2002 arte Arrosako herrian (Nafarroa Beherea) iraganzen. Gero, 2008 arte Zuberoako Idauzen ospatu zen, Heletara joan baino lehen,2009ko ediziorako. Boluntarioek gehienbat antolaturik, festibal honek kalitatezkokontzertu, ikuskizun bizi eta eztabaidak eskaintzeko asmoa du, denei eskuragarri zaiz-kien prezioak proposatuz. Festibal ekintzaile honek defendatzen duen mezua da: eus-kararen eta euskal kulturaren babes eta garapena.

    Xala.- Bai. Elixabet, festibal hori, zer da?Elixabet.- Hitz laburrez, festibal musikala da, festibaleuskalduna, 22.000 pertsona biltzen dituena hiru egunez,eta elkartasunez egindako proiektu bat, gazteek egindakoproiektu bat, Ipar Euskal Herri aldean, barnealdean, bere-ziki. Eta badira hamabost urte proiektu hori bizi dela.

    Xala.- Zein da festibalaren filosofia?Elixabet.- Festibal alternatiboa da, bai sozial mailan, bai euskararen erabilpenari dagokionez, bai ekologiamailan, bai ekonomia mailan. Beraz, eskaintza kultural horretan erran dezakegu bi dimentsio badirela:modernoak, musika elektronikoa bezala, eta tradizionalak, eta euskaldunak ala atzerritarrak. Festibala dazinez gazteen proba bat, gazteek egiten ahal duten proba bat, Iparraldean orain hor garela eta bizi garelaazpimarratzeko.

    Xala eta Elixabet Aizager (Euskal HerriaZuzenean Festibaleko lehendakaria) hizketan.

    Pôle France surf (www.surfingfrance.com)

    Hainbat urtez geroztik, Frantziako Surf Federazioak Frantziako Surf Gune bat abianjarri du Baionako René Cassin lizeoan. Lizeoko hamar bat ikaslek, dagoeneko goi mai-lako surflari direnek, eskolako ordutegi berezia daukate eta goi mailako kirol-irakas-kuntza jasotzen dute geroago mundu mailako surflari onenen artean sailkatuak izate-ko. Frantzian bakarra den heziketa gune hori Baionan kokatua izan bada, Ipar EuskalHerriko uhinen hurbiltasun, berezitasun eta maiztasunagatik da.

    Philippe Malvaux.- Pôle France, bigarren mailaren etabatxiler-aurrekoaren artean pasatzen den zerbait da,beraz lizeoan… Frantziako eskoletara joaten diren gazte-entzat, egitasmo bikoitza da, aldi berean eskola eta kiroladute eta. Egutegi antolatua dugu: goizetan eskola dute,hiruak arte, eta arratsaldeetan kirola, surfa. Goi mailakokirolari araudi horren izatea, interesgarria da. Izan ere, goi mailako atletak baititugu eta gainera, argiak…ikasketak segitzen baitituzte. Gurea ez da bakarrik “txapeldun“ fabrika bat.

    Xala.- Zergatik hautatu duzue Euskal Herria, eta Baiona?Philippe Malvaux.- Badira anitz arrazoin (arrazoi asko daude). Lehenik eta behin, uhinen maiztasuna; biga-rrenik, negua eztia (gozoa) da, eta bereziki, uhinen aniztasuna. Euskal Herria zinez aberatsa da. Guneakditugu, surfean egiteko, harearen gainetik datozen uhin miresgarriak daude… Uhinak oso handiak direnean,Euskal Herriko badietara joan gaitezke, mugarantz. Han uhinak babestuak dira, gehiago iragaziak, eta urteguztian surfa egiten ahal da. Ez da eskualde guzietan berdin: maiz ez da atzera egiteko gunerik, eta uhi-nak zuzenean heltzen dira. Hemen, hobeki da. Eta itsasoa lodiegi denean (haserre dagoenean, ekaitza dene-an), gelditu eta beste zerbait egin behar dugu. Eta batzuetan, ekaitza dugunean iparralderantz jotzen dugu.Egoerak bizpahiru aste iraun dezake eta.

    Xala eta Philippe Malvaux, surf entrenatzailea(Pôle France Surf) hizketan.

  • [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]20

    409

    Amaren Alabak (www.myspace.com/amarenalabak)

    Amaren alabak kantari talde bat da, 6 neskaz osaturik: Maider Bedaxagar, GraxiBedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar. Abeslarizuberotar hauek 11 urtetan hasi ziren elkarrekin kantatzen. Euskaraz, portugesez, ara-goieraz edo italieraz, ohiko kantuak berenganatzen dituzte unibertso berezi baten sor-tzeko gisan. Kantua dute musika-tresna bakarra eta dantzak maiz laguntzen ditu abes-ten dituzten aspaldiko doinuak.

    Xala: Zer da amaren alabak taldea?Neska-talde bat, sei neska: Graxi, Ihitz, Lüxi, Arantxa,Maider, eta Maika.

    Xala: Zergatik euskaraz kantatzen duzue?Ez baitakigu frantsesez kantatzen! Gu inguratzen gaituz-ten kantuak denak euskaraz daude. Zuberoako jendea abesten entzuten duzunean, zergatik hasi beharkogenuke guk frantsesez kantatzen? Gero, gu ikastolatik igaro gara, ez dugu aukerarik izan frantsesez kanta-tzeko, ez dugu nahi izan ere, euskaraz hitz egiten dugu txikitatik, ez dugu gogorik frantsesez kantatzeko.

    Xala, Maika Etxekopar eta Ihitz Iriart(Amaren alabak taldeko kideak)

    Dantza Hirian (www.dantzahirian.com)

    2006an, Donostiako "I.D. Iniciativas Danza" taldeak eta Hendaiako Tailerrak DantzaHirian mugaz gaindiko festibala sortu zuten. Haien helburua dantza garaikidea kaleraeramatea zen, antzerkiaren alternatiba bat proposatu eta, era berean, arkitekturareneta dantzaren arteko lotura bat sortzeko gisan. Mugarik gabe bizitzeko asmoak, aldebatetik, eta dantza arloko profesionalen eta Akitania-Euskadiko erakunde publiko zeinpribatuen arteko lankidetzako zubiak sortzeko nahiak, bestetik, eraman dituzte mugazgaindiko proiektu hori abian jartzera, dantza garaikideari oldar (bultzada, eraso) berribat emateko Baiona-Donostia Eurohiriaren lurraldean.

    Xala: Jaialdi berezi honetaz mintza zaitezke?Céline Petrissans: Lehen ideia zen, dantza antzokietarikateratzea karrikara eramaiteko. Dantza hirian bi elkarteekbultzaturik sortua izan da; helburutzat genuen, mugazgaindiko egitasmo baten egitea. Dantza garaikidearenerakusteko urririk (doan), Euskal Herriko hiri anitzetan.Helburua da publikoarekin harremanen sortzea. Publikoari ezohizko iraupen laburreko obra koreografikobatzuen erakustea. Jaialdi honetan, berrogei artista badira, hameka (hamaika) konpainia, eta hauen artean,sei euskal koreografo.

    Xala eta Céline Petrissans (Dantza Hirianfestibalaren komunikazio arduraduna)

  • Amets Arzallus

    [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]21

    Maiana Irigoyen eta AmetsArzallus bertsolariak (www.bertsulari.com)

    Idatzia izan aitzin (aurretik), euskara ahozkohizkuntza zen, besteak beste, bertsolaritzakaberasturik.

    Xala.- Zergatik rapa?Jon Eyherabide.- Rapa entzun genuen gazte ginelarik.Iritsi zen Estatu Batuetatik musika hori eta guk hartugenuen aurpegian kolpe bat bezala. Euskaraz egiten dugugure ama-hizkuntza delako. Niri iruditzen zait, behintzatidazterakoan, askoz sakonago ala zuzenago deitu dira hitzhoriek euskaraz. Bai, normaltasun batekin ateratzen dirahitzak, beste alde batetik ere, apustu bat bezala hartu dugula esatea euskaraz rapa daitekeela.

    Xala eta Jon Eyherabide (Mak taldea)

    Xala, Maiana Irigoyen eta Amets Arzallusbertsolariak

    Xala.- Badut bertso gai bat zuentzat: Iparraldea XXIAmets Arzallus:Modernitate delako horrek eni egin daut zimikoFrantsestu gara, amerikartu, ez gara gure HerrikoGure hizkuntza galtzera goaz eternitate guzikoeta beldur naiz ez ote dudan ene begiz ikusikoMaiana Irigoyen:Idek begiak, ez beldur ukan, euskaldunak beti hor garaGure hizkuntza heltzen ari da eremu berrietaraAtzo baserrin, egun hirian, ahotik belarritaraAlorretatik karriketara jalgi hadi gur'euskaraA.A.:Arrazoin duzu, jalgiak gira gu karrikaren erdiraGure hizkuntza ta izaitea biak elgarri begiraBaina karrika horren erdian zerbait gertatzen ari daGure gainetik mundu osoko kulturak pasatzen diraM.I.:Beste kulturak bai pas'ten dira gurearen inguruanZe inporta du, gu euskaldunak gira mundutar buruanZaharrenetarik izanik ere, ez da galtzeko punduanLotsarik gabe euskara ahoan ibili gaiten munduan

    Amets Arzallus ospe handiko bertsolaria da,Euskal Herri osoan preziatua. 1983an Doni-bane Lohizunen sorturik, ikasketak Baiona-ko Bernat Etxepare lizeoan egin zituen,Leioako unibertsitatera joan aitzin (aurre-tik) kazetaritza ikastera. 2009ko BertsolariTxapelketa Nagusian bigarren atera zen.

    Maiana Irigoyen

    Maiana Irigoyen 1992an sortu zen Baionan.Baionako Bernat Etxepare lizeoko termina-leko ikaslea da. 17 urtetan, bertsolaribelaunaldi berri bat ordezkatzen du, ohitu-ra horretan emaztearen (emakumearen)lekua baieztatuz. Bertsolari txapelketetanmaiz parte hartzen du. 2009ko IparraldekoBertsolari Txapelketan -18 urtetik beheiti-koen kategorian- bigarren atera zen.

    Jon Eyherabide (Mak taldea) (www.myspace.com/makhiphop)

    MAK rap talde bat da. Honen berezitasuna lurralde bati –Euskal Herriari– lotu norta-sunaren aldarrikatzea da. Musika mailan, MAK-ek bertsoak eta rap musika, txalapartaeta erritmo kaxa nahasten ditu. MAK-en engaiamendu (konpromiso) politikoak dara-man mezua honako hau da: mundura ireki behar dugu, gure indarrak, hau da, men-deetan zehar iraun duen gure hizkuntza (euskara) eta "munduko herriaren" gaineandugun ikuspegia, alde batera ez utziz.

  • [ZER DA ZURETZAT IPARRALDEA?]22

    409

    43 IPARRALDEKO EUSKARAZ, BI HITZ

    Aurreko orrialdeetako testuetan, Iparraldean oso ohikoak diren hainbat molde irakurriahal izan ditugu. Guk horietako batzuk hona ekarri ditugu, laburpen gisa:

    4 HOBETO EZAGUTZEN AL DUZU ORAIN IPARRALDEA?

    Sekuentziari bukaera emateko, bi proposamen ditugu zuretzat:• Bata, 18. orrialdean idatzi duzuna berrikusi eta sekuentzian zehar jasotako

    informazioa eranstea, testu luzeago bat osatuz. • Bestea, galdera honi erantzunez, zure iritzia ematea: Zein dira, zure ustez,

    Iparraldea XXI dokumentalean aipatu ez eta Iparraldeari buruz esan beharkoliratekeen kontuak?

    Gustura jasoko ditugu zure idatziak eta beti bezala, saritu ere egingo ditugu. Gure helbi-dea: [email protected]

    Iragan = gertatuErran = esanAraudi horren izatea interesgarria da = Araudi hori izatea/edukitzea interesgarria daAnitz arrazoin = arrazoi asko, ugariSurfa egiten ahal da = surfa egin daiteke/egin ahal daHobeki da = hobe daItsasoa lodiegi denean = itsasoa haserre dagoenean, ekaitza denean11 urtetan hasi ziren = 11 urterekin/11 urte zituztelaBerenganatu = bereganatuUnibertso berezi baten sortzeko gisan/lotura bat sortzeko gisan = Unibertso berezi bat sortunahian/lotura bat sortzeko asmotanKarrikara kalera = kalera ateraUrririk = doanHiri anitzetan = hiri askotanPublikoarekin harremanen sortzea = Publikoarekin/Publikoarekiko harremana sortzeaObra koreografiko batzuen erakustea = Obra koreografiko batzuk erakusteaHameka = hamaikaAitzin = aurretikDonibane Lohizunen sorturik = Donibane Lohizunen jaioaEmaztea = emakumeaMaiz = askotanEz beldur ukan = ez beldur izanJalgiak gira = atera garaIbili gaiten = ibil gaitezenLurralde bati lotu nortasunaren aldarrikatzea – Lurralde bati lotutako nortasuna aldarrikatzeaGazte ginelarik = gazte ginela/ gaztetan

    Gogoan izan!Iparraldea XXI dokumentala osorikikusi nahi duenak, jo dezala helbidehonetara: www.iparraldea.info