ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · 2018-06-12 · landatuko da pinua eta pagoa. Horrela paisaiaren balio...

8
ZaZpi LeiZeta 2015.URtea 8.ZeNBaKia

Transcript of ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · 2018-06-12 · landatuko da pinua eta pagoa. Horrela paisaiaren balio...

ZaZpi LeiZeta2015.URtea8.ZeNBaKia

Gaztetxoenek ezagutzen ez ebelako edurtza egin dau aurton. Parajeak ikusgarri eta

dotore itxi arren, arazoak be izan ditugu. Txarrena, argirik barik egon garala ia bi egunez. Udaletxetik lehenengo momentutik deitu izan zan arren, Iberdrolak ez eban informazino zehatzik emoten, eta hortxe aguantau behar izan genduan argia etorri jakun arte.

Nabarnizko Udalak eskerrak emoten deutsaz Duñabeitia Forestal S.L. ri, inork eskatu barik basoko makina batekin Omatik Loitiagaraino garbitu ebelako, bideko edurra eta jausitako arbolak kenduz. Biharamonean oraindik makinarik ez ikustean, eskatu egin jaken Nabarnizko auzo bideak be garbitzen laguntzeko, udalaren pala nahikoa ez zalako, eta atzetik garbi mantentzen nahiko lan eukalako. Lan

gehienak eginda egozanean agertu zan Diputazinoko makina. Eta benetan eskerrak be egindako lana herriari kobrau ez deutsoelako. Larrialdi egoera arintzen lagundu eben, lehenagoko garaietan auzolanean egiten zan bezala, borondatez eta doan gainera.

Bai, edurtza itzela izan da, aspaldi ikusi ez doguna. Udal langileek ahalegin guztiak egin ditue, eta badakigu leku guztietara ez ginala nahi bezain arin helduko. Gure baliabideak urriak dira, eta ulertuko dozuelakoan gagoz. Txarrena pasatuta, argazki politak eta oroitzapen ederrak gordeteko balioko zigun behintzat.

Erreklamazioak Iberdrolari!

Argi falta izan da edurtzaren ondoriorik larriena beharbada. Gogaituta gagoz Iberdrolarekin. Egoera kritikoa izango zan, herri askok izango eben arazo bera, baina Nabarniz izan zan argia berreskuratu eban azken herria.

Udalak kexa formala jarriko dau eta zuei be kexa eta erreklamazinoa jartera animatzen zaituegu. Argi faltagaitik kalterik edo gasturik izan badozue, erreklamatu. Eta horretaz aparte, deserosotasunak, kalte moralak eta haserrealdiak be adierazo. Gaur egun hainbeste milioitako irabaziak dituen enpresa baten aldetik espero dogun zerbitzua ezin dalako hain eskasa izan.

Beharbada hurrengoan lehenago erantzungo dabe.

ASPALDIKO EDURTZA NABARNIZEN

MEDIKUAREN KONTSULTA ETA GIZARTE LOKALEAN LEIHOAK ALDATU ETA PINTATZEKO LANAK

Udalak barriztatu egingo ditu medikuaren kontsultako eta Gizarte Lokaleko leihoak, eta ondoren pintatu egingo ditu bi solairuak.

Aspalditik egoan leiho horreek aldatzeko premina, haizea eta hotza sarten zalako neguan eta isolamentu eskasa zeukatelako. Lan honeen kostua guztira 36.423,75 eurokoa izango da, eta Diputazinoak 27.935,36 euroko laguntza emon deutso Udalari.

Obra honeek martiaren 16an hasiko dira eta, guztiz amaitzen diran arte, medikuaren kontsulta Ereñora aldatu beharko da. Udalak bideratuko ditu behar diran oharrak eta abisuak, bai Osakidetza eta bai erabiltzaileak be guztiaz jakitun egon daitezan.

Guztiz amaitzeko hilebete inguru beharko da, erdian Aste Santua hartzen dauelako eta horrek be geldiarazi dezake lanen martxa. Dana dan, lehenago prest egon ezkero barriro jakinaraziko jatzue guztioi.

Bai goian eta bai beheko solairuan kristal bikotxeko aluminiozko leihoak jarriko dira, eta sarrerako atea eta balkoikoa be barriak jarriko dira, eta bi solairuak pintau.

Guzti hori eginda txukunago gelditzeaz aparte konfort eta erosotasunean be irabaziko da.

Dakizuenez, Udalak orain urte bete pasatxu bota zituen Arlaban aldeko basoak. Bertan Insignis eta maritimoa motako pinuak egozan, eta orain zuloak egin dira eta laster birlandatuko dira.

Baso honeek barriro sartzeko Udalak proposatu eutson Diputazinoko Mendi Zerbitzuari barriro dana pinu sartu beharrean, erdia inguru hostozabalekaz landatzea. Eta onartu egin da.

Beraz, ia erdia (4,6 Ha) pinu sartuko da, eta gainerakoan (5,3 Ha) pagoa. Arlo

handi batean “larizio” motako pinuagaz batera, honek gorantz hazten laguntzeko. Pago landarei “tubex” deritzon hodia edo babesa jarriko jake, inguruetan dabiltzan orkatzengandik babesteko.

Beraz, landare mota bakoitzerako leku aproposenak aztertu dira, eta erdiz erdi landatuko da pinua eta pagoa. Horrela

paisaiaren balio naturalak ere gorde eta zaindu egiten dira, produkziorako pinuari ere bere lekua utzita.

MARTXOAK 8

Emakumeen Nazinoarteko Eguna ospatzen dogu egun horretan. Emakume langilearen eguna. Beti egin izan dabe lana, emakumeen lanari balioa emoten ez bajako be. Orain krisialdiaren atxakian, ondoriorik larrienak be emakumeak jasaten dituzte.

Etxeko lanak eta zaintza-lanak ekonomiaren oinarrian egon arren, sistema kapitalistak lan hauek gutxietsi egiten ditu. Ezkutuan geratzen dira, sozialki ez dira errekonozitzen eta ordaindu ere ez. Langile kondizioa bera ere ukatu egiten deutsee, kapitalarentzat lan ordaindua eta lan “produktiboa” egiten dauena dalako bakarrik langile. Horrez gain, egoera hauek sufritzen ditu:

• Lan-merkaduan emakumeak gizonezkoak baino %36,2 gitxiago kobraten dabe.

• Lanaldi parzialetan dagozan %80,9 emakumeak dira.• Lan-merkaduak emakumeak bigarren mailako langile gisa erabilten ditu.

Emakumeen bizi-baldintzez ari garalarik, ezin ahaztu indarkeria matxista. Indarkeria matxista sistema patriarkalaren espresio bat da, haren ondoriorik larriena. 2014an 5 emakume hile ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian. Indarkeria matxista salbuespeneko gertakizun bat ez dan bitartean eta gure egunerokotasunean bizi dogun bitartean, lehen mailako arazoa da guretzat.

Nabarnizko Udalak Martxoaren 8an Bilbon mugimendu feministak deituriko manifestazioagaz bat egiten du. BILBON, 13:00etan,

Arriaga Plazan.

ARLABANGO HERRI BASOAK BERRIRO LANDATUKO DIRA

Nabarnizen, 2011tik amaituta egon arren, hutsik jarraitzen dabe Nabarnizko etxebizitza

tasatuak.

Etxeak hutsik egoteak kezkatuta, eta alperrik galdu baino lehen, Udalak neurri batzuk hartu beharra proposatu eutson Azpiegiturak, S.A.U.ri.: Beraientzat helburua saltzea bada be, Nabarnizko Udalak alokairua indartzea proposatzen eban, merkadura atera eta erabili ahal izateko. Horretarako, jarrita egoan prezioa erdira jaistea eta kontratua eten beharreko kasuan penalizazioa kentzea eskatzen genduan.

Proposamen hau onartu egin eben, eta hori jasoten daben oinarri barriak onartu ziran aho batez urtarrileko udalbatza osoan. Alokairu kontratuen prezioak erdira jatsi dira eta orain hileko 139,70 € eta 175,10 € artean dagoz (BEZ barne).

Baldintza orriak Udaletxearen web orrian (www.nabarniz.eus) ikusi ahal izango dira, eta baita Udaletxeko bulegoetan be. Eskariak aurkezteko epea zabalik egongo da eta ez da itxiko.

Eskariak aurkeztu ahala aztertu eta tramitauko dira Udaletxean.

Orain onartutako neurri honeekaz Udalak bilatzen dauen lehen gauza etxebizitzak okupatzea da. Eta prezioak jaisteagaz alokairuaren aukera indartu nahi da, eta batez be gazteak animatu, jakinik krisi garai honetan egoera zailena bizi dabenak dirala.

Egia esan, prentsan agertu eta laster hasi dira lehenengo eskabideak aurkezten. Nabarnizko Udalak eta herriak be pozik hartuko ditu herrira datozan auzokide barriak, eta pozgarriagoa

gazteak izanda.

ETXEBIZITZA TASATUAK ALOKAIRU MERKEAN!

KORRIKA 19

Badator barriro be Korrika. Gau eta egun, une batez be gelditu barik igaroko da. Ehundaka mila lagun izaten dira parte-hartzaile. Nabarniztik ez da pasauko, baina hurbil bai.

Martxoaren 23tik 24ra bitarteko goizaldean pasako da gure eskualdetik. Orduofizialakhauexekdira:

Lekeitio (01:30), Ibarrangelu (02:49), Elantxobe (03:10), Kortezubi (04:19), Gernika (04:38), eta hortik aurrera Bermeorantz.

Nabarnizko Udalak km. bat hartzea erabaki dau, eta gero herriko taldeei eskainiko deutsee, eurek eroateko Nabarnizko kilometroaren lekukoa.

Animatu zaiteze danok eta parte hartu!!!

LABUR-LABUR

HITZALDIA

Busturialdeko Gizarte Mankomunidadeak antolatuta, Hitzaldia eskini zan otsailaren 13an. Bertan “Norberaren Zaintza” atalaren barruan estresari aurre egiteko aholkuak eta lo ondo egiten laguntzeko arnasketa teknikak be landu ziran. Estela Bakero, erizainetafisioterapeutaetorrizanhizlari,eta24lagunalkartuziranentzutera.

Norberaren zaintza atal honegaz jarraitzeko beste hitzaldi bat eskainiko da, eta martxoan izango da. Oraindik zehaztu barik dago eguna baina jakinaraziko da etxeetara.

SAGARDOTEGIA

Martiaren 14an, zapatuan, eta urtero legez, sagardaotegira egingo da txangoa. Goizeko 10etan urten eta 12:00etan Pasaiako Albaola Itsas Faktorian bisita gidaua egingo da.

Ondoren zeozer hartu eta Astigarragako Oiarbide sagardotegira. Arratsalde pasa Astigarragan, eta 21:00etan Nabarnizera bueltan.

35 euro izango da, eta martxoaren 9a baino lehen eman beharko da izena.

Danok dakigu N a b a r n i z k o

H e r r i k o T a b e r n a joan dan abendu t i k hona itxita dagoela, 17 urtez izan eban Maria Angelesek

i z t e a erabaki ebalako.

Kontratua, berez, ekain honetan amaitzen zan, baina lehentxoago itzi du, Udalari horretarako bere arrazoiak azalduta.

Aurreko kontratua amaituta, beraz, Udalak barriro adjudikatzeko aukera dauka. Eta horretarako baldintza orriak onartu ditu otsailaren 26ko osoko bilkuran. Behin onartuta, Baldintza orri horiek argitaratu egin behar dira BizkaikoAldizkariOfizialean,etaberaz,kontrataziorako prozedura osoa laster hasiko da martxan.

Dena dala, prozedura eta tramite horiek burutu bitartean, Udalak konpontze-lan batzuk egin behar ditu tabernan. Ez egoera txarrean utzi dalako, arazo txiki batzuk agertu direlako baino. Baina ez dira munta handiko lanak, errez eta denbora laburrean egitekoak dira. Uste barik agertutako akatsak eta konponketa txiki

horiek egiteko diru-laguntza ere eskatuta dauka Udalak, eta eskaerari laster erantzungo deutsen itxaropena ere badauka. Dirulaguntza hori konfirmatueta segidan egingo dira egin beharreko lanak, eta beraz, laster izango da berriro zabalik Herriko Taberna.

Ofizialki Boletinean argitaratzendanetik hasiko da prozedura. Halan da guzti be, interesatuta dagoen edonork dagoeneko eskatu leike informazioa udaletxean.

Ea luzerora barik barriro martxan ikusten dogun Herriko Taberna.

HERRIKO TABERNA

Telefonoa: 946255077E-maila: [email protected]

Galarregi Gazte Asanblada