Zalantzak Argitzeko Lantegia

74
Zalantzak Argitzeko Lantegia 2004 Ariketen inguruko azalpenak Oharrak: Honako azalpen hauek ikastaroan zehar sortu diren zalantzak argitzeko daude prestatuak. Ikastaroa lantegi erara antolatu da eta, horregatik, ez da hemen eskaintzen gai bakoitzari buruzko teoria osorik edo azalpen magistralik; azalpen xume, labur eta zehatzak eskaintzen dira, oinarrizko arazoei buruzkoak, arautu gabeko arazoen ingurukoak edo arauen interpretaziorako zailtasunen gainekoak.. Dokumentu honek ikastaroko galdera-erantzunak jasotzen ditu eta inguru horri dagokion estiloan dago idatzia, ez ohiko argitalpen bati legokiokeenean Tutorea: Iñaki Ugarteburu Gastañares Euskara Zerbitzua. EHU

Transcript of Zalantzak Argitzeko Lantegia

Page 1: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zalantzak Argitzeko Lantegia

2004

Ariketen inguruko azalpenak Oharrak: Honako azalpen hauek ikastaroan zehar sortu diren zalantzak argitzeko daude prestatuak. Ikastaroa lantegi erara antolatu da eta, horregatik, ez da hemen eskaintzen gai bakoitzari buruzko teoria osorik edo azalpen magistralik; azalpen xume, labur eta zehatzak eskaintzen dira, oinarrizko arazoei buruzkoak, arautu gabeko arazoen ingurukoak edo arauen interpretaziorako zailtasunen gainekoak.. Dokumentu honek ikastaroko galdera-erantzunak jasotzen ditu eta inguru horri dagokion estiloan dago idatzia, ez ohiko argitalpen bati legokiokeenean

Tutorea: Iñaki Ugarteburu Gastañares Euskara Zerbitzua. EHU

Page 2: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Gramatikaren 11: zergatik bailitzan txarto? (ez da bailitzan = balitz bezala?)

Tira, hori da askok uste izan duena eta liburu batzuetan jaso dena (esate baterako Zubiriren Euskal Gramatika Osoan) eta Euskaltzaindiak ere antzeko zerbait adierazi zuen aspaldi, baina hona zer esaten duen Euskaltzaindiak EUSKAL GRAMATIKA – LEHEN URRATSAK liburuaren 5. liburukian (1999an): “...adibide batzuetan, Axularrenetan bereziki, BA- baldintzazko aurrizkiaren ordez BAIT- agertzen zaigu: baikiña bezala, bailitzan legetxe...” Eta hainbat adibide ematen ditu (Añibarro, Etxeita...) Eta hara zer dioen gero: “Gaur, ordea, zenbait idazleren luman behintzat, BA- ...bezala esamoldearen ordez BAI- ...-eN ikusten da, bezala-rik gabe...! “Egia da balitz bezala eta bailitzan baliokidetzat hartu dituztela idazleek, baina bailitzan gisakoak ez dira arkaikoak, aski berriak baizik, eta, gainera, itxura guztien arabera, gramatika legeen kontra eratuak. Horrenbestez, bazter utzi beharrekoak ez badira, bultzatzekoak ere ez dira”. Azalpen gehiago irakurtzeko: Euskal Gramatika – Lehen Urratsak V Euskaltzaindia (1999), 370-371 or.

-
Resaltado
Page 3: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Eskatuagatik”: Gramatikako 14. galderan agertzen da. Zein da esanahia? “Nahiz eta behin eta berriro eskatu…” al da esanahia? Baliokidea al da ‘eskatzeagatik’? Horrela balitz zergatik dago gaizki “Zaharra berritzeagatik ez dugu ezer konponduko” 26. galderan?

-gatik hori duzu gaztelaniazko POR preposizioaren parekoa. Hau da, hainbat balio ditu (“escrito POR mí”: nik idatzia...), baina beste guztiak alde batera utzi eta azter ditzagun honako hauek: a1 “He venido POR verte” (POR y PARA verte), kausazkoa eta helburuzkoa a2 “Te has caído POR correr (PORQUE has corrido), kausazko hutsa b “POR mucho que coma, no engorda” (AUNQUE), kontzesiboa Kausazkoak adierazteko (a1 eta a2) euskarak –TZEA darabil (zu ikusTEAGATIK etorri naiz, korrika joaTEAGATIK erori zara) Kontzesioa adierazteko (b) –TU darabil euskarak (korrika ibilIAGATIK ez da erori, asko errezaTUagatik ez da salbatuko) Baina kontuan izan honako ohar hauek - hori guztia adierazteko badira euskaraz beste baliabide batzuk ere (zu ikusi nahi

zintudaLAKO etorri naiz, NAHIZ ETA asko ererzatu ez da salbatuko...) - hori dela eta, (b) erabilera (-TUAGATIK, -IAGATIK) ez dugu asko erabiltzen gaur egun,

nahiz eta bizkaitarrek oraindik ere kantatzen dugun “zapi ta zapi esanAGATIK (nahiz eta esan) ezin dot kendu katue” edo kexatzen garen esanez “on eginAREN pagua, ate ostean palua”

- gainera (a1) eta (a2) adierak ere batu egin ditugu Bizkaia aldean eta –TEARREN erabiltzen dugu baterako nahiz besterako, baina beste euskalki batzuetan ongi bereizten dute: zu ikusTEARREN (POR-PARA verte), edo zu ikusTEAGATIK (PORQUE quería verte) eta korrika joateAGATIK (PORQUE has ido corriendo) (baina ez da posible korrika joaTEARREN (POR–PARA ir corriendo???)

-
Resaltado
Page 4: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Ezta dastatuta ere” Zergatik dago gaizki “Horrek ezta dastatuta ere ez du ezagutzen ardo ona”? Beharbada “Horrek ezta dastatuta ere ez luke ezagutuko ardo ona” beharko luke?

Txartzat eman ohi dugu esaldi hori erredundantea delako. Gauza bera gertatzen da “nik ez dut ezer ez ekarri” esaten dugunean. Ohiko erabilerak dira: “nik EZ dut EZER ekarri” edo “zer ekarri duzu? ezer EZ”. Hau da, gaztelaniak bi ukatze onartzen ditu “NO he traido NADA” baina euskarak ez. Jakina, goiko esaldi hura zalantzazkoa izan liteke ahoz ariko bagina eta “ezta dastatuta ere” etenen artean ahoskatuko bagenu, baina halakoan koma artean idatziko genuke “horrek, ezta dastatura ere, ez du ezagutzen ardo ona”, eta, gainera, ziur aski errazago emango genuke beste era honetara: “horrek ez du ezagutzen ardo ona, ezta dastatura ere”

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 5: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Gramatika ariketa 9: ez da hobe "eta hiltzailea bera zela adierazi ere egin zuen"?

Bai, hori ere bada aukera eta zuk proposatzen duzun hori agertu izan balitz ontzat eman beharko genuke. Beste kontu bat da ea zuk diozuna hobea den edo ez. Kontua da “egin” Bizkaia aldean gehiago erabiltzen dugula beste euskalki batzuetan baino, eta horregatik egiten zaigu belarrira ezagunago, baina beste euskalki batzuetan beste adierazpide batzuk erabiltzen dituzte.

-
Resaltado
Page 6: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Gramatika 17: "inor" hitza ez da erabiltzen galderetan eta ezezkoetan? Bai, oro har esan daiteke hala dela baina egoki eta zehazkiago adieraz daiteke esanez INOR, EZER eta halakoak PARTITIBOA eskatzen edo onartzen duten inguruetan erabiltzen direla. Beraz, gehienetan EZEKO eta GALDERAZKO perpausak izango ditugu. Horietaz gain, baina, badira erabilera bereziak edo esapide modukoak (partikula eta hitz askorekin gertatzen da hori): - konparazioak: “inork baino gehiago dakit nik” - “beste norbait” adieraren parekoak: “inori eman baino, nahiago du erre” - esapide modukoak, “inor gutxi” = “casi nadie, pocas personas”: Azkueri adina inor gutxiri zor diogu euskaldunok (Mitxelena), Lan egiteko inor gutxi / ta mayian ezin kabitu (Txirrita)... Hona beste adibide polit batzuk - Dirua eta indarra, inork berdindu dezala - Soñean dauzkatzun prakak, inorenak dituzu [beste norbaitenak] (Garoa)

-
Resaltado
Page 7: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Ortografia 13-14. Nola idatzi behar dira honako hitz hauek? Zuzen idatzita daude? Nondik-nahi. Nola nahi. Zernahi. Zenbanahi. Noranahi. Non nahi. Non-nahi. Nonahi.

Lexikalizazio kontua dugu hori eta hizkuntza guztietan ertatzen da. Gaztelaniaz ere duda egin dezakegu ea nola idazten den “de repente / derrepente”. Hitz horiek, jatorria zein-nahi dela ere, lexikalizazera jotzen dute, hitz bakarra osatzera, alegia, eta orduan lotuta idazten ditugu. Baina erabakia beti da arbitrarioa eta batzuk lotuta idatziko dira (zernhai, nahitaez) eta beste batzuk banatuta (ez ezik, oro har). Araua honako helbide honetan duzu:

http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0010.htm eta hala dio, azalpen labur baten ondoren: “Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatz daitezela: zernahi, nornahi, nornahik, nolanahi, noranahi e.a. Aldiz, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke.” Baina erraza da ikastea: aski da gogoan hartzea hitz horiek lexikalizatuak daudela eta lotuta idatzi behar direla: nolanahi, zernahi, eta abar eta ez *nola nahi, *zer nahi. Dena den, gerta daiteke arazo fonetikoa hitz horiek elkartzean (nonnahi??, nondiknahi??); halakoan bi aukera ditugu: arazo fonetikoa murriztea (nonahi, nondinahi) edo marra jartzea (non-nahi, nondik-nahi), hitz bakarra osatzeko.

-
Resaltado
Page 8: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Gramatika 38. Zergatik dago gaizki “sagar ustelduta jan ditu Mikelek”?

Horrako horretan bereiztea komeni da nolakoa(k) eta nola? Nolakoak galderari honelakoek eratzuten diote: ustelAK, sagar ustelAK, ustedutako sagarrAK, sugar usteldutakoAK… Eta nola galderari beste hauek: sagarrak ustelduRIK, ustelduTA daude… Beraz, sagar jan ditu ezin esan dugunez sagar ustelduta (nola) jan ditu ere ez. Bi aukera ditugu

- nolako sagarrak jan ditu Mikelek? Ustelak, sagar ustelak jan ditu, usteldutako sagarrak jan ditu… - nola jan ditu sagarrak Mikelek? Ustelduta jan ditu, sagarak ustelduta jan ditu

(euskalki batzuetan bigarren horri erantzuteko ere erabiltzen da ustelak) Laburbilduz:

liburu berriTUA erosi dugu(nolakoa) berrituTAKO liburuA erosi dugu (nolakoa) liburuA berriTUTA (nola) erosi dugu liburuA berriTUA (euskalki batzuetan) erosi dugu

baina *liburu aprtuta erosi dut (GAIZKI) eta pluralean

arrautza apurtuak erosi ditugu (nolakoak) apurtutako arrautzak erosi ditugu (nolakoak) arrautzak apurtuta erosi ditugu (nola) arrautzak apurtuak erosi ditugu (euskalki batzuetan)

*arrautza apurtutak ersi ditugu (GAIZKI)

-
Resaltado
Page 9: Zalantzak Argitzeko Lantegia

"Deustun" ala “Deustuan”? “Ez da Deustun bizi naiz esaten?”

Bai, “Deustun bizi da” esaten dugu, eta “Pamplonara joan da” eta abar. Baina, berez, ez dira horiek herri haien izenak. Hain zuzen ere, Deustuari dagokionez, hauxe da Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta zerbitzuko arduradun Joze Ramon Zubimendik dioena:

“Herri horren euskal izena Deustua da. Deustua dela eta, Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegiaren hitzaurrean (7. or.) pasarte hauxe dator: “…Deustua, Deustuan, baina Deustuko (oraingo erdaraz Deusto izan arren), -a horren jokoa artikulu mugatzailearena berbera delako”.

Beraz, bi arazo ditugu hor

(1) Gaur egun gehienok esaten dugu Deustora edo Deustura baina euskarazko izena Deustua da. (2) Izena hala erabiltzen da: Deustua, Deustuan, Deustuko, Deustura... Hau da, “mendi” bezala deklinatzen da. Gaztelaniaz ere badira izen nagusi batzuk artikulua dutenak; ez du inork esaten “El Madrid es grande” edo “La Barcelona”, baina bai “voy a La Coruña” edo “vive en El Palmar de Troya”. Euskaraz ere badira halako izenak, -a artikulua dutenak. Hori dela eta ongi bereiztea komeni da: (2.1) Ohiko izen nagusiak (artikulurik gabeak), Bilbo bezalakoak:

>Bilbo, Bilbok, Bilbori, Bilboren, Bilbon, Bilbora, Bilbotik, Bilboko

(2.2.) Ohiko izen nagusiak, -a bukaera (berezkoa) dutenak, Lemoa edo Donostia bezalakoak

>Lemoa, Lemoak, Lemoari, Lemoaren, Lemoan, Lemoara, Lemoatik, Lemoako

>Donostia, Donostiak, Donostiari, Donostiaren, Donostian, Donostiara, Donostiatik, Donostiako

(2.3.) Izen arruntetik datozen izen bereziak, -a artikulua gorde dutenak: Bizkaia, Azkoitia, Azpeitia, Mallabia, Urizaharra, Deustua... >(mendia, mendiak, mendiari, mendiaren, mendian, menditik, mendira, mendiko) >Bizkaia, Bizkaiak, Bizkaiari, Bizkaiaren, Bizkaian / Bizkaitik, Bizkaira, Bizkaiko >Deustua, Deustuak, Deustuari, Deustuaren, Deustuan / Deustura, Deustutik, Deustuko

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 10: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Oharrak (a) Ez da batere ezohikoa irratian entzutea “Bizkaiako” baina oso gaizki dago, hori ez da inoiz

esan, hori ez da euskara. (b) Gaur egun gipuzkoar eta donostiar askok esaten dute Donosti, baina forma berria da (“gauz

bat” eta halakoak bezala) eta ez dute batere zalantzarik kantuan hasten direnean: “Hiru damatxo Donostiako...” edo “Ume eder bat ikusi nuen Donostiako kalean...”

Eta zein dira –a artikulua duten herriak? Hemen duzu hainbaten zerrenda: Abaurregaina [-a] (N) (abaurtar). Abaurrepea [-a] (N) (abaurtar). Alkasoaldea [-a] (N). Andia [-a] (N). Arbailla Handia [-a] (Z). Arbailla Txipia [-a] (Z). Aroztegia [-a] (N). Arribiltoa [-a] (N). Arroa-Behekoa [-a] (G). Azkilarrea [-a] (N). Azkoitia [-a] (G). Azpeitia [-a] (G). Basaburua [-a] (N). Basabürüa [-a] (Z). Berriatua [-a] (B). Beuntza-Larrea [-a] (N). Biguria [-a] (N). Bilañoko Esparrua [-a] (B).

Bordalarrea [-a] (N). Dantxarinea [-a] (L). Deustua [-a] (B). Eguzkialdea [-a] (N). Elizagorria [-a] (N). Ergoiena [-a] (N) (ergoiendar, ergondar). Ermua [-a] (B). Erreparatzea [-a] (N). Erribera Beitia [-a] (A). Erribera Goitia [-a] (A). Etxartea [-a] (N). Forua [-a] (B). Gamarra Gutxia [-a] (A). Gamarra Nagusia [-a] (A). Harana [-a] (A) (harandar). Hondarribia [-a] (G). Ibar Eskuina [-a] (Z). Ibar Ezkerra [-a] (Z). Iruñea [-a] (N).

Itzagaondoa [-a] (N). Izotzaldea [-a] (N). Kaizedo Behekoa [-a] (A). Kaizedo Goikoa [-a] (A). Kintoa [-a] (N). Lizarragabengoa [-a] (N). Lurriztiederra [-a] (N). Mallabia [-a] (B) (mallabitar). Mañaria [-a] (B). Mutiloa [-a] (G). Olatz Nagusia [-a] (N). Olatz Txipia [-a] (N). Pausua [-a] (L). Telleria [-a] (N). Urizaharra [-a] (A). Zigoitia [-a] (A). Ziordia [-a] (N). Zizur Nagusia [-a] (N). Zizur Txikia [-a] (N).

-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
Page 11: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zergatik ez dago ondo, honela: “Lortu zuen gainditzea nahiz eta asko kostatu arren”? Hainbat eratara egin ditzakezu kontzesiboak euskaraz: - NAHIZ ETA asko kostatu - asko kostatu ARREN - NAHIZ ETA asko kostatu zaioN - asko kostatu zaioN ARREN - asko kostatu BAzaio ERE Forma horietan guztietan ikusiko duzu menderagailu (partikula) bakarra erabiltzen dela (ARREN, NAHIZ ETA, BA ERE) eta aditza jokatzen bada -N eransten zaiola. Bi partikula jartzea, ordea, erredundantea da eta ez da euskaraz halakorik erabiltzen (ez ahoz ez idatziz) eta gaizki daude honelakoak: *nahiz eta asko kostatu bazaio ere, *nahiz eta asko kostatu arren, eta abar Gauza bera gertatzen da beste hizkuntza batzuetan: gaztelaniaz "aunque le costó mucho" edo "a pesar de que le costó mucho" esan dezakezu, baina ez *a pesar de que aunque le costó mucho.

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 12: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Harridurazkoak euskaraz Harridurazko perpausek ez dute sekretu handirik euskaraz (Polita da etxea!, BAI deLA politazure etxea!, ZE(IN) polita den etxea!, NOLAKO etxe polita!). Hara: Harridurazko perpausak era askotara osa daitezke euskaraz. Baina BAI partikula erabiliz gero, -LA atzizkia du aditzak ezinbestean eta galde-partikularen bat erabiliz gero (NOLAKO, ZER...) aditzak –N hartuko du. - Aditzik gabe Ederrak dira gura mendiak! Ederra, benetan, egin duzun lana! Bai ederra zure eleberri hori! Zer polita zure auto berria! - Aditza eta BAI BAI ederrak direLA gure mendiak! BAI polita deLA zure auto berria! - Aditza eta galdetzaileak A ZER NOLAKO kolpea hartu dueN! ZEIN handia deN zure bihotza! NOLAKO aurpegia daukazuN! Beste batzuk Hau bai bazkari ederra gaurkoa! Eskerrak Miren etorri deN! ... - Sailkapen osoa eta adibideak ikusi nahi badituzu, liburu honetara jo dezakezu: “Euskal Gramatika Osoa”, I. eta E. Zubiri. Didaktiker, Bilbo 1995

-
Resaltado
Page 13: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Ortografia arauez. Hizkuntza baten eredu estandarra erabakitzen denean beti baztertzen dira forma batzuk. Esate baterako hiztun batzuek edo besteek ezagunagotzat edo normalagotzat jotzen dituzte hauetako bat edo beste: ‘behinik behin, behinikbehin, behinibehin, behinik behin, binipin, minipin’... Eta bat erabakitzean, besteak harritu, jakina. Egia da askatasuna ere utzi behar dela neurri batean, baina euskaraz argitaratzen ibili garenok badakigu nolako arazoak genituen ‘estropiezo, estropozo, estropezu’ edo nolabait erabakitzeko. Urteak eman ditugu euskara estandarra eskatzen eta hutsune hori betetzera etorri da Euskaltzaindia. Horregatik, gaur egun bakoitzak bere erara erabiliko du, batez ere ahoz, baina hizkuntzaren eredu estandarraz baliatu nahi dugunean: - jardun, jarduera, jardunbide, jardunaldi

(euskara batu idatzi estandarrerako okerrak dira: *ihardun, *iharduera...) - hatsaldi

(okerra *atsaldi) - aurrealde, aurreko alde

(euskara batu idatzi estandarrerako okerra da *aurrekalde) Auzi honetan, badira gogoan hartu behar diren hiruzpalau kontu: (1) Hitzen forma estandarra hitzak banan-banan aztertuta erabakitzen da eta ez dago azalpen

bakarra erabaki guztiak azaltzeko. (2) Zenbait arrazoi hartzen dira kontuan hitzak erabakitzeko: batez ere erabilera, etimologia

azken arrazoia da. (3) Hitzen erabilera engainagarria izan daiteke. Ikastola batean ikasi duenarentzat oso hitz

ezagunak dira ‘ingelera’ eta halakoak. Baina hitz horiek asmatu berriak dira: euskaraz ‘ingelesa’ esan dugu beti. Gauza bera gertatu da azken 20 urteotan modan jarri den hitz askorekin: Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan beste era batera erabaki dituenean, askok esaten dute aldatu egin dituztela. Baina ez da apenas aldaketarik egon: izan ere, orain sortu da Hiztegi Batua, orain artekoa beste zerbait zen, ikastola eta aldizkari batzuen usadioa, neurri handi batean euskararen betiko tradizioarekin uztartzen ez zena.

-
Resaltado
Page 14: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zergatik ez da zuzena “ezin izan genuen sartu” Erabilerarik zabalduenari begira, honela erabaki du Euskaltzaindiak (hain zuzen ere, horrela erabili dugu beti Bizkaian):

‘ezin naiz joan, ezin naiz etorri’ (NOR) ‘ezin dut esan, ezin dut egin’ (NORK)

Salbuespen bakarra hau da (aditza esplizituki agertzen ez denean):

‘ezin zara gurekin etorri?’ > ‘ez, ezin dut’

-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
Page 15: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zergatik da okerra “Hemendik joaten ezkerretara duzu eskola”? Oro har, ‘joaTEN’ forma hori beste aditz batekin lotua agertzen denean erabiltzen da, bi kasu hauetan: (a) joaten ARI zen; esaten DIHARDU; zerbait egiten SAIATU ginen, lan egiten HASI gara... (b) unibertsitatean ikasten EZAGUTU nuen.. (ikasten ari zela, alegia) Baina erdarazko gerundioaren parekoa, ‘estudiANDO llegarás lejos’ –z edo –ta erabiliz egiten da. Ekintza bururatu gabea baldin bada, -z; ekintza burutua baldin bada: -TA ‘Denei agur egineZ alde egin zuen gelatik’ (saludANDO, agur egiten ari zen alde egiten zuen bitartean) ‘Besoa apurtuta, ez duzu lan askorik egingo’ (erdaraz ez da erabiltzen ‘roto el brazo’ edo antzekorik, esapideetan izan ezik [muerto el perro, se acabó la rabia / txakurra akabatuta, akabo errabia] eta bestelakoak erabiltzen ditugu: ‘con el brazo roto, habiéndote roto el brazo...) dena den, batzuetan bietara uler daiteke (-z, edo –TA) ‘Hori esanez, ez duzu ezer konponduko’ ‘Hori esanda, ez duzu ezer konponduko’

-
Resaltado
Page 16: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Lexikalizazioa. Hitzak, batez ere atzizkiak erabiltzen direnean edo elkarketa egiten denean hitz berri bihur daitezke zenbait aldaketa fonetiko hartuta, baina ez dago esaterik noiz baden hitz berria edo noiz ez. (1) Horrela, badirudi "lur" hitzak, oro har, azken "r" hori galdu egiten duela hitz berriak osatzean lur + (b)izi > luizi lur + (e)baki > lubaki lur + gorri > lugorri lur + -gintza > lugintza baina ez beti: lurbira lurmutur lurburu ("poloa")

-
Resaltado
Page 17: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Ekonomialari Azken urteetan ikaragarri zabaldu dira -lari guztiak (ekonomilari, pedagogilari...) baina inola ematekotan -ialari eman behar dira (-ia bukaera dutenak, alegia): ekonomialari (hala aurkituko duzu Elhuyar hiztegi elebidunean), historialari... Dena den, horietako batzuk asmatuak dira, eta egokiagoa da "pedagogo, filosofo" erabiltzea. "Ekonomialari" ez da agertzen Hiztegi Batuan (ez da esaten gaizki dagoenik: ea Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bigaren bueltan zer erabakitzen duen) eta bai "ekonomista". Beraz, "ekonomista" behintzat hitz zuzena da euskara batu estandarrerako.

-
Resaltado
Page 18: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Nire hiztegiaren arabera "nortsu" hitzak "quiénes" esanahia dauka eta beraz, ugaritasuna adierazten du nire ustez. Berriz "baketsu" hitzari ez diot ugaritasun kutsurik aurkitu... Hala zioen Azkuek -tsu atzizkiak: (1) Sufijo derivativo, que, unido a nombres forma adjetivos que denotan abundancia: “osasuntsu,

euritsu, argitsu”... (2) Sufijo modal que equivale a “casi, poco más o menos”: “ordutsu hartan, noiztsu, halatsu,

zertsu diren, bertsu, berdintsu, oraintsu...” (3) Sufijo modal equivalente a “como, a lo..”, de muy poco uso (“gizontsu”) Hain zuzen ere 2. adierari dagokio “nortsu” hitzak. Hona hemen Euskal Hiztegiak zer dioen (adibide horiexek hartu ditu Hiztegi batuak eta adiera horretan baino ez du onartu): nortsu. gald. (izord.). (~1760). Ipar. Gutxi gorabehera nor? Nor-tsu zen edo zertsu bizitze eraman zuen.

-
Resaltado
Page 19: Zalantzak Argitzeko Lantegia

-garri/-kor Aspaldian ikasi nuenean "-garri" atzizkiaren erabilera gomendatu zidaten, gero "moda" aldatu zen eta “-tzaile" erabiltzeko esan zidaten "eragile" esanahia adierazteko, geroago, oker ez banago, berriro gomendatzen zen "-garri" atzizkia errekuperatzea edo, eta oraingo ariketan berriro "-tzaile" erabili behar... Nola dago asunto hau? Ez da kontu erraza: hona azalpen ahalik eta laburrena: (1) –garri “pasiboa”: “film ikusgarria da hori” (1.1.) adiera: filma ikustea merezi du (digno de, visiBLE) (1.2.) erabilera: [film ikusGARRIA] X-k filma ikusten du (konparatu 2.2.rekin) (2) –garri “aktiboa”: “neurri murrizgarriak hartu dituzte” (2.1.) adiera: neurriek zerbait murrizten dute (restrictivas) (2.2.) erabilera: [neurri murrizGARRIAK] neurriek X murrizten dute (konparatu 1.1.ekin) (3) –tzaile “aktiboa: “gizon hiltzailea” (3.1) adiera: gizonak hil egiten du (asesino) (3.2.) erabilera: [gizon hilTZAILEA] gizonak X hiltzen du (bat dator 2.2.rekin) Nahasteak: Atzizki berak bi adiera eta erabilera izatean (kontrakoak, gainera) arazoa eragin du eta hiztun askok –garri atzizkia adiera pasiboan baino ez dute erabiltzen (ikusgarri, jangarri..., ikusi edo jan daitekeena, alegia). Hori dela eta, adiera aktiborako –tzaile erabili izan dute sistematikoki, edo mailegua(“eskiatzaile”“eskiadore”): Zalantza: Zenbaitek uste dute –tzaile bizidunekin bakarrik erabil daitekeela. Beraz, haien ustez, bizigabeekin beti –garri edo –gailu erabili beharko litzateke (isolagailu: aislante) Nire ustea (gaurko egoera) (a) Ukaezinak dira –garri atzizkiaren adiera biak eta biak erabili beharko genituzke. (b) Adiera aktiborako –garri edo –tzaile erabil daitezke, orain arteko usadio edo tradizioaren arabera, baina ez dago –tzaile bizigabeetara mugatzerik. Hiztegi Batuan bertan onartu dira bestelakoak, adibidez “disolbatzaile” (Kim), “disolvente” (“que disuelve”, aktiboa alegia, baina bizigabea) adierazteko. (c) Dena den, hitzak banan-banan erabakitze hori ez da erraz gertatzen. gaurko egoera zehatzaren berri izan dezazun, hona hemen adibide batzuk: - Hiztegi Batuko adibide batzuk: (-garri pasiboa: aceptaBLE, digno de, que merece ser... X onartzen edo osatzen dugu) onargarri gehigarri osagarri

-
Resaltado
Page 20: Zalantzak Argitzeko Lantegia

(-garri aktiboa: X-k argitzen edo aberasten du) argigarri (...joskera arazoetan argigarria eta zehazgarria gerta zitekeenean soilik adierazi da) hitz adierazgarriak aberasgarri (bereziak: lexikalizatuak) ezaugarria (característica) (-tzaile bizidunekin) aditzaile (aditzaile onari, hitz gutxi) aho-artatzaile antolatzaile (-tzaile bizigabeekin) zenbatzaile disolbatzaile desinfektatzaile (baina VOX hiztegiak eta Elhuyarrek “desinfektagarri” dakarte) (eta batzuetan denak erabil daitezke) iratzargarri: excitante, estimulante iratzargailu: (a) despertador, (b) Iparraldean excitante, estimulante iratzartzaile: despertador, excitador (Elhuyar; Hiztegi Batuan ere agertzen da)

Page 21: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Ekintza baten arima eta eragile... Nire ustez eratzaileak ekintzan bertan parte hartzen du eta beraz "eragile" da. Berriz sustatzaileak ekintzaren sorrera bultzatuko du, baina ez du zertan "eragile" bera izan behar. Zuk azaldu... Arazoa agian izango da “arima eta eragile” nola ulertzen dugun. Oro har, eratzailea eratzen (egiten, alegia) duena da; “sustatzailea”, berriz, bultzatzen duena, eragiten duena, besteak “dantzan” eta “lanean” (egiten, eratzen) jartzen dituena. Erdaraz, “eratzaile: creador, organizador, hacedor, autor” (Elhuyar eta VOX hiztegiak) eta “sustatzaile: impulsor, animador promotor” (Elhuyar eta VOX hiztegiak)

-
Resaltado
Page 22: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Golkokada benetako hitza da? Txikitan eta gaztetan intxaur biltzen ibiltzen ginenok kolkoan hartzen eta gordetzen genituen: a zer nolako kolkokadak. Hala dio Euskal Hiztegiak (Sarasola): golkokada. iz. (1977; kolkokada 1897). Golkoan sartzen den kopurua. Ik. altzokada. Golkokada intxaurra jan genuen. Golkokada bat sagar. Ariketa horretan gaizki dagoena “g-olkokada” forma da, Hiztegi Batuak Bizkaia aldean erabili ohi dugun “kolko” hartu baitu. Beraz, “golkokada” dioen lekuan “kolkokada” behar du (nahiz eta Sarasolaren hiztegiak eta Xuxen zuzentzaileak “golkokada” erabili: zuzenduko dute).

-
Resaltado
Page 23: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zer da "asete"? ... "asebete" ote? Arrazoi duzu: “asebete” behar du. Egia esan, bada “asete” hitza euskaraz baina inguru jakin bateko hitz berezia da. Hain zuzen, Araoz eta Oñati aldean erabili den hitza da baina beste adiera batekin: “euria asko egin eta lurra urez betea dagoenean esaten da “asetea” izan dela”. Gero, hitz azpidialektal hori Arantzazun erabili du idazleren batek. Horretaz aparte “asete” hitza “asebete” edo “asetze” adieran (“hartazgo, plétora”) Azkuek erabili zuen (asmatua edo analogiaz sortua?) eta Txomin Agirrek bere bi eleberritan: Kresala eta Auñamendiko Lorean (“biotzaren asete ta betekada osoa”). Beraz, gu egiten ari garen bezalako ariketa batean “asebete” behar nuen jarri.

-
Resaltado
Page 24: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zer da isurkin; zer da salkin? Bi ariketa horiek “txarrak” dira ikuspegi teknikotik. Bietan “asmatu” da hitz okerra: euskaraz ez dago “isurkin” ez “salkin”ik. Beraz, horixe zen hain zuzen eskatzen zena, hitz okerra ezagutzea, alegia, baina beste era batera behar zuen galderak: zein da euskaraz ez dagoen hitza? edo halako zerbait. Kontu honetaz nik beste dakizue test erako azterketak prestatzen dituzuenok. Izan ere, erantzunen artean distraktore egokiak aurkitzea oso zaila gertatzen da batzuetan.

-
Resaltado
Page 25: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Ortografia. Euskal itxura emateko jarritako 'u' ren lekuan gaztelerazko 'o' mantendu behar zelakoan nengoen. Zergatik ba tipo eta ez tipu eta kasu honetan jokabidez aldatzea? Oso zaila da hori erantzuten. Ortografiarekin gertatzen da (hala azaltzen saiatu naiz ikastaroko liburutegian, arau batzuk oso konplikatuak direla, hizkuntzaren etimologia edo ibilbidea dela eta. Saia zaitez, esate baterako gaztelania ikasi berri duen bati aditz irregularrak azaltzen (comer>como, poder>puedo, saber>sé, caber>quepo...) Kontu horiek hizkuntza ongi aztertu ondoren baino ez dira ulertzen (etimologia kontuak dira, harako hartan azentuarekin zerikusi dutenak)eta ez dut uste horretan hastea merezi duenik (hizkuntzalaritza eta filologia kontuetan interesik ez baduzu, behintzat). Bada liburu bat arazo hori aski ongi azaltzen duena “Maileguzko hitzak” UZEIrena: bertan zehazten da nola egokitu ohi diren grekotik hartutakoak, latinetik hartutakoak, halako edo bestelako azentua dutenak, eta abar. Oro har, euskaraz -o > -u egiten da bukaeretan, baina salbuespen asko dago arkitekto, dialekto segundo (baina “minutu”) tipo, arketipo, biotipo, kariotipo, estereotipo, logotipo kupo, ekipo, horoskopo, polipo Bestalde, -creto bukaerak –kretu sekretu diskretu konkretu dekretu

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 26: Zalantzak Argitzeko Lantegia

"Halere" "hala ere"-ren sinonimoa da? Ez eta bai. “Hala ere” da “honela ere, horrela ere, hala ere...” paradigmakoa, eta “halere lexikalizaturik dagoen lokailu bat. Hau da, “ “dena den” esatean ez dugu esapidea deskodifikatzen, “sin embargo” edo antzeko zerbait ulertzen dugu eta kito. “Halere” irakurtzean gauza bera gertatzen da. Baina praktikan bata zein beste erabil daitezke. Hemen duzu hitz hauen inguruan zer dioten hiztegi pare batek Euskal Hiztegia (Sarasola) — HALA ERE. (1571). Ik. halere. Tycho Brahe gizon jakintsua zen, hala ere haur denboran sorginen gainean aditu zituen ipui-nekin geratu zen atsoak topatzeko beldurrez. Maitasun lurtarra, baina irakurlearen bihotza esku leunez ukitu duen maitasuna, hala ere. halere. junt. (1571). 1. Aurreko perpausetik espero denaren aur-kakoa gertatzen dela adierazteko erabiltzen den juntagailua. Bere ezkerrean eta ezar daiteke. Ik. HALA ERE; halarik ere; HALA ETA GUZTI(Z) (ERE), HALAZ GUZTIZ ERE; GUZTIAREKIN ERE. Bazekiten ikusi nahi genuela; halere ez zen agertu. Bide aldatzerik larriena, halere, azken mende mugak ekarri ziguna dugu, noski. Indar guztiak eskuetan izaki, eta halere jendearen beldur. Ausarki eta halere neurriz jokatzen badakigu. 2. (1808). Gainera. Haserre zara nagusia? —Bai, eta ongi haserre, halere! Igitariak aho batez aukeratu zuten buruzagi eta bidez halere. 3. (1886). Gip. Eskerrak; gaitz erdi. Ik. beharrik. Halere!, alde egiten dute; ez ordea, han daude oraino nazkagarri haiek! Halere lagunekin datorrenean! Elhuyar hiztegi elebiduna “hala ere” 1 A pesar de todo, sin embargo Ez zaitut maite, baina hala ere zurekin bizi naiz: no te quiero, pero a pesar de todo vivo contigo Goiz esnatu naiz, hala ere berandu iritsi naiz lanera: me he levantado temprano, sin embargo he llegado tarde a trabajar 2 Además, por otra parte; por cierto Paula eta Martin agiraka zebiltzala, eta gogor hala ere, urrutitik ezagutu zuen Manuelek: Manuel se dio cuenta desde lejos que Paula y Martin estaban discutiendo, y duramente por cierto “halere” lok. Sin embargo, a pesar de todo, aun y todo

-
Resaltado
Page 27: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zergatik dago txarto "Ez zituzten lortu proiektua aurrera ateratzeko behar ziren laguntzarik”? Ez dugu zuk eskatu duzun baliabideA Ez dITugu zuk eskatu dITuzun baliabideAK Ez dugu horretarako baliabideRIK (okerra) *Ez dITugu horretarako baliabideRIK Jende askok egiten du huts hori eta baliteke erdarak eragina izatea. Izan ere, erdaraz pluralean ematen dira halako egiturak (“No tenemos recursoS”)

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 28: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Hidrogeno” eta “oxigenoa” letra larriz idazten zirelakoan nengoen, baina badirudi ezetz (ulergarria da). Izan ere, izen arruntak dira: mendia, ura, hidrogenoa... Beste kontu bat da notazio zientifikoa edo biologiako taxonomia: halakoetan konbentzio bat erabiltzen dugu, adibidez “Scherichia coli”, edo “Pneumocystis carinii” (halakoak maiuskulaz –generoa eta minuskulaz –espeziea—baina biak letra etzanez, horretaz arduratzen diren estandarizazio erakundeek hala erabaki dutelako. Edonola ere, maiuskula eta minuskulen gaia ez da uste bezain erraza: denok ditugu zalantzak, Euskaltzaindiak ez du oraindik arautu eta erdaraz ere ez datoz bat estilo-liburu guztiak (El Pais, EFE, eta abar...)

-
Resaltado
Page 29: Zalantzak Argitzeko Lantegia

-tsu txikigarria zelakoan egon naiz, Hala zioen Azkuek -tsu atzizkiak: (1) Sufijo derivativo, que, unido a nombres forma adjetivos que denotan abundancia: “osasuntsu, euritsu, argitsu”... (2) Sufijo modal que equivale a “casi, poco más o menos”: “ordutsu hartan, noiztsu, halatsu, zertsu diren, bertsu, berdintsu, oraintsu...” (3) Sufijo modal equivalente a “como, a lo..”, de muy poco uso (“gizontsu”) Atzizki txikigarriak, berriz, honako hauek dira: Izenari eransten zaizkionak • -txo (-tto): baratzetxo, elizatxo, etxetxo, gaztetxo, hiritxo, txoritxo… • -xka (-ska): bidexka, buruxka, herrixka, liburuxka, mordoska… • -xko (-sko): zaldixko, harrixko, soroxko, oilasko… • -ñi: amañi, aitañi, maiteñi… • -ño: maiteño, xoriño, urdeño… • -ko: azeriko, gizonko, mandoko, otsoko, zozoko… Izenondoari eransten zaizkionak • -ail: berdail, xurail… • -kara: luzekara, zurikara, nabarkara, horikara… • -xka (-ska): berdexka, gorrixka, zurixka, horixka… • -xko (-sko): mehexko, gaztexko, handixko, ilunsko, gogorsko… • -zta: horizta, gorrizta… • (?)-tsu: igualtsu, berdintsu… Baina txikigarritzat hartzen den azken –tsu hori Azkueren (c) atalekoa litzateke. Gertatzen dena da ohikoa dela –-euskalki batzuetan—amaierako <oa> ahoskazteko <ua> egitea (edo <ea> <ia>. “Beroa > berua, etxea > etxia, leloa > lelua, txikitxoa > txikitxua...” eta horregatik identifikatzen dugula ohiko –txoa txikigarria –txua formarekin.

-
Resaltado
Page 30: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Pinturarako zaletasun handia duena: “margolari iaioa” jarri dut, eta ez “margozale porrokatua”, eta orain ados nago. Berez “–(l)ari” atzizkiak egilea adierazten du (egiten duena, hartan ari dena...) eta “–zale” atzizkiak zaletasun hutsa. Dena den, ez da harritzekoa batzuetan zalantza egitea: atzizkiek oso tasun edo adierazpide semantiko apala dute eta nahasi egiten dira bata bestearekin. Ikusi besterik ez dago nola euskalki batzuetan “kamioilari” esateko “kamioizale” erabiltzen duten; esnea banatzen duenari ere batzuek “esnedun” esaten diogu, Bizkaian, eta beste batzuek “esnezale”, Gipuzkoan, (badira “esne-saltzaile” eta halakoak ere). Forma dialektal eta azpidialektal horiek denak dira euskara eta denak dira onak baina horietatik bat edo batzuk baino ez ditu hautatzen Euskaltzaindiak euskara batu estandarrerako, oro har hedatuenak.

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 31: Zalantzak Argitzeko Lantegia

-ko/-aren? 2. saioko ariketak / 2. saioaren ariketak? Hara, nik 3. saioko ariketak esango nuke, hau da, nongoak, zein ataletakoak, ikastaroan zehar non kokatuak adierazi nahi dudalako. Baina erraza da parafrasia beste era batera egitea eta -aren justifikatzea "3. saioak dituen ariketak" direla esanez. Zoritxarrez, gai hau ez dago aski ikertua. Euskaltzaindiak zerbait badakar bere Gramatikan baina oso zaila da une honetan edozein kasutan aplikatzeko formula asmatzea. Oro har: (a) Non gertatzen den adierazten dugunean: NONGO "Lurreko madariak hartu" (lurrean daudenak, alegia) (b) Nork edo zerk duen adierazten denean: NOREN, ZEREN "Liburuaren prezioa" (liburuak prezio jakin bat du) (c) Batzuetan biak direla posible "Euskal Herriaren Historia": Euskal Herriak egiten dituenen kontaketa "Euskal Herriko historia": Euskal Herrian gertatu direnen kontaketa Baina zalantzazko kasu asko izaten dira. Izan ere, badirudi lehen -aren jartzen genuen lekuan -ko jartzen dugula gaur egun gero eta gehiagotan. Eta baliteke -aren/-ko > -ko/-ko bilakaera horretan (-ko bakarrik erabiltzera jotzean, alegia) erdaraz preposizio bakarra egoteak (DE) eragina zian dezakeela. Gero eta gehiago entzuten dira honelako okerkeriak: *"goleko aukera" > "gol aukera" *"hiru puntuko aldea" > "hiru punturen aldea" *"17 graduko tenperaturan" > "17 graduan / tenperatura 17 gradu denean" *"telebistako eragina" > "telebistaren eragina" *"gelako neurriak" > "gelaren neurriak"

-
Resaltado
Page 32: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Berria / desberdin

“Berria” eta “zaharra” zer diren denok dakigu. Eta bilerak, “berriak” eta “zaharrak” egiten al ditugu? Gertatzen dena da gaztelaniaz ikaragarri zabaldu dela azken urteotan “Un nuevo tema, una nueva reunión” baina gaztelaniak ongi bereizten ditu bi egitura hauek:

“Un nuevo tema = otro tema”

“Un tema nuevo = desconocido hasta ahora”

Horrela, nekez esango genuke erdaraz “el próximo martes celebraremos una reunión nueva”, ezta? Bada, euskaraz horixe da adierazten duguna “bilera berria” esaten dugunean.

Hori dela eta, egokiagoa izan liteke “bilera bat” edo “beste bilera bat”. Dena den, ez dakit zer gertatuko den hemendik urte batzuetara, gaztelaniaren estilo-liburuek gaitzetsi arren, oso hedatua baitago “nuevo X” egituraren erabilera, baita frantsesez (nouveau) eta berriki ingelesez ere (new), batez ere hedabideetan.

Gauza bera gertatzen da “desberdin” hitzarekin.

“Explicaremos distintos temas = varios temas”

“Explicaremos temas distintos = que no son igulaes”

Hori dela eta, “lehen esaldia euskaraz emateko egokiagoa da “Zenbait gai azalduko dugu eta ez “gai desberdinak”, hori esanda bigarren adiera ari garelako aditzera ematen.

-
Resaltado
Page 33: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Erditu da?

Euskaraz “ama erditu da” edo “ama umeaz erditu da” beste egiturarik ez dugu “erditu” aditza erabiliz. Baina euskarazko egitura hori eta erdarazkoak oso desberdinak direnez, nahastu egiten ditugu maiz. Beste era batera esateko, beste aditz bat erabil zenezake (amak sortu ninduen, amak egin ninduen) baina ez “erditu”.

-50ean zergaitik ez d)Lotsatuta bait dago? Txarto al dago gramikalki edo erdarakada hutsa al da?

-
Resaltado
Page 34: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Koma nola eta noiz erabili

Kontu luzea da hori (eta ez da uste bezain erraza). Baian hemen duzu laburpentxo bat arau modura, Joxe Ramon Zubimendi eta Pello Esnalen Idazkera-liburutik hartua: 1. Inoiz ez da koma bakar bat jarri behar subjektuaren eta aditzaren artean.

2. Elkarren kideko zatiak komaz bereizten dira, elkarren segidan daudenean.

3. Esaldi bat argitu edo osatzeko, edota irakurketa samurtzeko, beste esaldi bat tartekatzen zaionean, koma artean jartzen da tartekoa (parentesi edo marra luze artean ez bada).

4. Norbaiti edo zerbaiti dei egiterakoan erabiltzen den deikia koma artean idatzi behar da.

5. Esaldi baten zati nagusiak komaz bereizten dira, baldin eta geldialdia egin behar dela adierazteko beste ortografi markarik ez badaukate.

6. Komaz bereizi beharreko perpausen tartean ETA lokailua egokitzen bada ere, jarri egin behar da koma. Horixe bera egin behar da EDO, ALA, BAINA, BAIZIK eta antzeko lokailu edo juntagailuekin.

7. Aditz osoa ezkutuan duten esaeretan koma idatziko da aditzaren ordezko.

8. Aditz errepikatua ezkutuan duten elkarren segidako esaldi-zatietan ez dago koma idatzi beharrik ezkutuko aditz bakoitzaren ordezko.

9. Zenbaki osoak eta zenbaki osoen zatiak bereizteko ere koma erabili behar da. Bibliografia: - Joskera Lantegi. Juan Garzia Garmendia. IVAP-HAEE - Idazkera-liburua. Joxe Ramon Zubimendi eta Pello Esnal. Eusko Jaurlaritza - Euskal Gramatika Osoa. Ialri eta Entzi Zubiri. Didaktiker.

-
Resaltado
Page 35: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Atzapar Erabilera hartzen da oinarri ortografia estandarra finkatzeko (tradizioaren eta beste mila eragileren ondorio) eta ez etimologia. Horregatik ditugu <ertzain> edo <atzapar> (nahiz eta azpian <herri> eta <hatz> hitzak egon. Gainera, lexikalizazio edo ihartze prozesuak ez dira hitz guztietan era berean gertatzen: horregatik ditugu <hanka-hutsik> eta <oinutsik>. Horiek guztiak arau arbitrarioak dira eta hiztegian bertan ikasi beharrekoak.

-
Resaltado
Page 36: Zalantzak Argitzeko Lantegia

-(k)ada Bi atzizki digu hor (Azkuek ere ongi bereizten zituenak). Hara: (1) -ADA atzizkia aditzoinari erantsiz (BEGIRA-TU, ABIA-TU), "ekintza ondorioa" adierako izenen sortzailea da (<empujón, mirada...> Era berean, onomatopeiek osatzen dituzten aditz esapideei ere eransten zaie (ZURRUT EGIN, TXIRRIST EGIN..., zurrutada, txirristada), baita, inoiz, izenei ere (zamakolada, karlistada, matxinada...) (2) -KADA/-TARA [+konkretua, biziduna, +edukigarria] ezaugarriak dituen izena hartzen du oinarri (BASO, GURDI; KOLKO, SABEL...): ahokada, eskukada, gurdikada, besokada, sabelkada, basokada... "Kantitatea" adierazten du eta ez da oso emankorra.

-
Resaltado
Page 37: Zalantzak Argitzeko Lantegia

ote “Beldur naiz lan horretan ez ote dudan huts egingo” esaldia, "ote" partikularekin zehar galderatzat hartu behar dugu. 1. Zehargaldera hiztunaren aukera da. Gauza bera gertatzen da beste hizkuntzetan ere; gaztelaniaz, esate baterako, bietara esan daiteke: “Ya se que vendrá” eta “Ya se si vendrá (pero no te lo diré)”. Horrela, euskaraz, maiz aurkituko ditugu zehargalderak galdegile batekin (NOR, NORA, NOREKIN) edo halakorik gabe; ea galdegilerik ez badago maiz erabiltze dira EA edo OTE partikula (zalantza adierazlea) Hona hemen adibide batzuk: Mikelek jakin nahi du NOR etorriko deN Mikelek jakin nahi duen Jon etorriko deN Mikelek jakin nahi du EA Jon etorriko deN Mikelek jakin nahi du Jon etorriko OTE deN 2. OTE partikulak zalantza adierazten du eta galdera zuzenetan erabiltzen da (egiazkoetan nahiz erretorikoetan), baita zehargalderetan ere. Hona hemen adibide batzuk: Galdu ote dira edota erdararen pisuak ito ote ditu? Agoniakoa izan da eta ez dakit nor hil ote den. Izan ere, Jainkoak aztertu egiten zaituzte, bihotz-bihotzez maite ote duzuen ikusteko. Galda daiteke orain ea Peru Abarkaren alde ote gauden ala kontra. Ea zilegi ote den, mende luzeen lasaikeriak honenbeste eginkizun bizkarreratu digun garaian, premiazko ez diren huskerietan denbora ematea. 3. “Beldur izan” esapideak maiz osatzen ditu esaldiak era honetara: “beldur izan” + EZ + OTE + zehargalderaren marka (-N) Baina OTErik gabe ere osatzen ditu. Beldur naiz zenbaiten gogoan ez ote dudan ez dagokidan itxurarik. Beldur naiz lan horretan ez ote dudan huts egingo Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz.

-
Resaltado
Page 38: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Koma Mikel, Jon, eta hirurok. Badirudi segida edo enumerazio bat osatzen ari garela eta segida horretako elementuak lotu behar ditugunez komak erabiltzen ditugula: azken bi elementuen arteko lotura, berriz, ETA partikula da eta ez dago koma horren beharrik. Mikel, Jon eta hirurok joango gara Baina horrek ez du esan nahi beste testuinguruetan koma ezin jar daitekeenik ETA partikularen aurretik. Maiz gertatzen da hori: Askotan galtzen zuen hemengo gauzetarako akordu guztia, eta gelditzen zen Jainkoarekin bat egina bezala.Desagertu ziren, eta ez bide dute inguru hauetan inolako arraizarik utzi ondorengotzat. Eta, jakina, badira bestela ere salbuespenak. Esate baterako segida horretako elementu batzuk bikoitzak direnean eta ETA juntagailua dutenean: Hegazti harraparia, handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak dituena, guztiz gora eta arin hegaldatzen, eta bildotsak, azeriak... harrapatzen dituena

-
Resaltado
Page 39: Zalantzak Argitzeko Lantegia

-tzaile Bestalde, -tzaile atzizkia bereiztea ez da zaila. Izan ere, -le / -tzaile atzizkiek egilea adierazten dute eta, oro har, aditzei eransten zaie: laguntzaile (laguntzen duena), administratzaile (administratzen duena), zirikatzaile, erosle, saltzaile, eta abar. Ez da nahastu behar atzizki hori -zale atzizkiarekin (zaletasun adierazlearekin): futbolzale, medizale, zinezale... Eta -koi eta -kor atzizkiak desberdinak dira. -koi atzizkiak zerbaiterako joera adierazten du: elizkoi (devoto, piadoso), andrekoi, eta abar... -kor atzizkia ere aditzei eransten zaie eta -tzaile-ren kontrakoa da apurkor (hauskor): frágil ("rompible") apurtzaile: apurtzen duen pertsona ("rompedor") Edonola ere, beti daude salbuespenak, bereziki euskalkietan lexikalizatu diren erabilerak. Horrela, esnea saltzen dabilenari esne-saltzailea esaten diote batzuek, esneduna beste batzuek, esnezale beste inguru batzuetan. Leku batzuetan “kamioi-gidari” adierazteko ere “kamioizale” erabiltzen da.

-
Resaltado
Page 40: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Berri “Bilera berri bat egin behar dute” Hori esan duenak ez du esan nahi bilera “zaharra” ez zenik, edo “berria” zenik, “beste bilera bat” zela baizik. Azken aldian modan-edo jarri da gaztelaniaz “nuevo/a” hitzaren erabilera hori. Berez “nuevo/a” hitzak adierazten du z dela zaharra eta bietara joan daiteke, izenaren ezkerrean edo eskuinean, baina ohikoena da eskuinean joatea: “Se ha puesto el vestido nuevo” (no quería usar los vestidos VIEJOS) “Ha venido con el che nuevo” (ha dejado el VIEJO en el garaje) Baina gau egun “otro” adierazteko ere erabiltzen dugu, normalean izenaren ezkerraldean: “Se ha celebrado una nueva reunión” (no una reunión VIEJA???) Esango al genuke “se ha celebrado una reunión nueva”??? Nekez. Bada, halakoetan euskaraz “Soineko berria jantzi du” (ez zaharra) “Auto beria ekarri du” (zaharra garajean utzita) “Beste bilera bat egin dute”

-
Resaltado
Page 41: Zalantzak Argitzeko Lantegia

-rik “Inongo euskaldunik ez du horrela pentsatzen” “Ez du” aditzak ergatiboa (-k) eskatzen du eta ezin dugu jarri euskaldunak, ez euskaldunik. Hortaz, bi aukera ditugu inongo euskaldunik ez dago horrela pentsatzen duenik euskaldunek ez dute horrela pentsatze, batek ere ez

-
Resaltado
Page 42: Zalantzak Argitzeko Lantegia

oso Oso denbora luzea / denbora oso luzea? Hona hemen “oso” hitzaren erabilera erakusten duen taula: A. izenondoa.

1. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; (zerbait) buru batetik bestera hartzen duena. Egia esatekotan, egia osoa zor dugu. Meza osoa entzutea. Ogi osoa jan omen zuen. [Gizon osoak zirelako, burutik oin zolarainoko gizonak. Jai osoetan lan debekatuak egitea berez bekatu da. Euskaltzain osoa. Zaldi osoa: zikiratu ez dena.]

2. (Adizlagun gisa). Zatirik falta ez zaiola. (osorik) Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. (Ip) Oso eta bizirik daude. Oso eta sendo.

B. adizlaguna. Maila goran, guztiz, erabat.

1. a. (Dagokion adizlagun edo adjektiboaren ezkerrean). Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. b. (Atzean kokatua). Gehiena gihar hutsa, pisua zen oso. c. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Badakit hau ez dela oso esaera egokia. Oso denbora luzean. Ez dute zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera. Aita Santua Erroman dago, oso gizon serioa. d. (Izenaren eta izenondoaren artean; gutxi erabilia) Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik.

2. (Aditz bati dagokiola).

Baina Jesus gurutzean josi zuteneko oso ahuldua eta makaldua zegoen. Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa. Banuen astakume polit bat oso maite nuena.

Taula horretan ikus daiteke bietara jar daitekeela "oso" baina 1d forma gutxi erabiltzen da eta gomendagarriagoa (ohikoagoa) da 1c (aurrean, alegia).

-
Resaltado
Page 43: Zalantzak Argitzeko Lantegia

erlatiboa “Ni naiz idazle bat, ezer idatzi ez duena” Ez ut ukatuko horrelako esaldi bat euskaraz osa daitekeela, eta, egia esan, agian hobe litzateke galdetzea ea zein den esalditik egokiena eta ez ea zein den esaldi zuzena. Baina argi dago oso zaila dela esaldi hori euskaraz egitea edo inolako testuingurutan aurkitzea. Izan ere, galdegaia “ni” da esaldi horretan eta, hortaz, badirudi ea NOR den idazlea galdetu digutela edo adierazi nahi dugula (ez NOLAKO idazlea). Eta egoera horretan ez da batere normala atzetik “bat” ipintzea eta NOLAKOA adieraztea. Dena den oso ezagun eta “normala” dirudi esaldi horrek askorentzat. Hain zuzen ere, gaztelaniazko hurrenkera eta sekuentziazio bera duelako: Yo / soy / un escritor / que no ha escrito nada Ni / naiz / idazle bat / ezer idatzi ez duena

-
Resaltado
Page 44: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Mugagabea *Beste zenbait lekura *Beste leku zenbaitera “Zenbait, hainbat” edo halakoren bat erabiltzen dugunean mugagabea erabili behar dugu eta zenbatzaile hori (zenbait) izenaren aurretik jarri behar dugu. Hortaz, aukera zuzen bakarra duzu “beste zenbait lekuTAra” Beste leku batzuETAra (zuzena da) Beste arrazoirik ez dagoelarik plurala darabilgu halakoetan, ez mugagabea

-
Resaltado
Page 45: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Tontoa Hitz hori onartua dago? Hala dio Hiztegi Batuak: tontakeria tonto 1 'ergela, zozoa'. 2 Ipar. 'motela' tontoki Hortaz, hitz horiek behintzat badira euskara estandar. Dena den, bat nator zurekin pentsatzean ez dugula gehiegikeriatan erori behar. Ongi dago "tonto" hitza euskara batuan (onartua dago) baina ez da hori bakarra eta gogoan hartu beharko gehuke tontoen ondoan badirela munduan baboak, lerdoak, ergelak, txepelak, babaloreak, inozoak, tentelak, memeloak, tontolapikoak, kaikuak... Gainera gogoan hartu tonto/tuntun hitzak sexuaren arabera bereizten direla gizona tontoa da / emakumea tuntuna da ------------------

-
Resaltado
Page 46: Zalantzak Argitzeko Lantegia

ibili "Pentsatzen ibili" erdarakadatzat jo duzu eta ez dakit, bada, nik erdarakaden muga non dagoen. Baina egitura hori maiz erabiltzen dugu eta ez dakit ez ote genukeen zuhurregi jokatuko "ibili" aditzaren erabilera erabat murriztuta. Hona hemen Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuan egin zen galdera eta eman zitzaion erantzuna Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena? Asteburu honetan ziza biltzen egon gara Isaban. (oker) Asteburu honetan zizak hartzen izan gara Isaban. (oker) Asteburu honetan ziza biltzen izan gara Isaban. (zuzen) Asteburu honetan ziza biltzen ibili gara Isaban. (zuzen) Pilotan jokatzen egon gara 5:00etatik 6:00etara. (oker) Pilotan jokatzen aritu gara… (zuzen) Atzo klinikan izan nintzen, ama bisitatzen.(zuzen) Hamabost egun egon naiz klinikan, heste-soberatik operatuta. (zuzen) Telebista ikusten egon naiz. (zuzen) ERANTZUNA: Behin baino gehiagotan entzun dugu lanean egon dena ez zela gehiegi nekatuko. Gomendagarriagoak dira, noski, adibide horietan zuzentzat ematen direnak. Hala ere, ez da gomendio berezirik eman puntu horretaz (literaturako erabilera ez da berariaz aztertu), eta gerta daiteke, euskalki batzuetan eta besteetan erabilera desberdinak aurkitzea. Hobe, beraz, zorrotzegi ez jokatzea. Euskal Hiztegian ere adiera biak aitortzen zaizkio "ibili" adtzari: 1. Higitu / 2. Aritu Eta ez dira adibideak falta (nahiz eta aitortzen den "aritu" adieran ere gehienetan -ez beti- mugimenduari lotua erabiltzen dela): Ez gara alferretan ibili, gurea atera dugu. Zirenak eta ez zirenak eralgitzen ibili da. Alfer-alferrik dabiltza. Nahiago zuela bere bidetik ibili idazkera gaietan. Lanpeturik dabil. Eleberri bat egitekotan omen zebilen. Hizkuntzalaritza ilunbetan ibili da gehienetan bere oinarriei buruz. Gaur egungo erabilerari erreparatzen badiogu ere gauza bera ikusiko dugu. Hona hemen Ereduzko Prosa Gaur testu-basetik jasotako zenbait idazleren adibideak: Etorri nauk esatera pentsatzen ibili naizela azken bi egunotan hire Herriaren Etxeari buruz egindako proiektuaz. (Koldo Biguri) Niri gauean atea itxita edukitzea gustatzen zitzaidan, nahiago nuen-eta mamu bat gela barruan edukitzea, sar zitekeen besteren batean pentsatzen ibiltzea baino;… (Koro Navarro)

-
Resaltado
Page 47: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Orain pentsatzen nabil beste karreraren baten matrikulatzea eta nota onei esker sartutako estudiante ikastun aldren artean eskola zaharreko mohikanoren bat bilatzen saiatzea, beste proiektu interesgarri bat baitaukat buruan. (Jon Arretxe) Baina baziren lagun batzuk beste zerbaitean pentsatzen zebiltzanak ere: (Pello Salaburu) Gauza horietan pentsatzen nenbilen Albertoren etxeko atarira heldu nintzenean. (Iban Zaldua) Etsi beharra izan nuen, hortaz, eta agian mendiko ibilaldi luzeren bat egitea pentsatzen nenbilela, osabak bihotzekoa izan zuen. (Aitor Arana) Seinaleetan pentsatzen zebilen, eta norbait azaldua zen. (Xabier Aranburu) -----------------

Page 48: Zalantzak Argitzeko Lantegia

remover "eragin, irauli, nahasi"? Hala dio Ehuyar hiztegiak: 1 v.tr. Eragin, irabiatu, nahasi Remover bien la leche para que se enfríe: esneari ondo eragin hotz dadin Remover la masa para que se mezclen bien los ingredientes: oreari eragin osagaiak ongi nahas daitezen 2 v.tr. tierra Irauli 3 v.tr. Kendu, bota, egotzi, baztertu Remover a alguien de su cargo: norbait kargutik kendu 4 v.tr. fig. Ikertu 5 v.prnl./v.tr. fig. Gogora ekarri Remover un asunto que estaba olvidado: ahaztuta zegoen arazo bat gogora ekarri 6 v.prnl./v.tr. Nahasi, nahastu; lekualdatu, lekuz aldatu; mugitu ¡No remuevas las cosas!: ez itzazu gauzak nahastu! Hortaz, esnearekin egiten duguna da eragin (eneari), nahasi edo irabiatu (gaur egun gaztelaniazko "batir" aditzaren pareko darabilgu "irabiatu" batez ere). Iraultzea, ostera, buelta ematea-edo da, laiarekin lurrari eragiten dioguna.

-
Resaltado
Page 49: Zalantzak Argitzeko Lantegia

bihurtu

Zergatik ‘…garrantzitsuena bihurtu’? Ez al dugu esaten ‘bizigai bihurtu’? (a) izena + bihurtu: -a gabe bizigai bihurtu, gizon bihurtu, urre bihurtu… (b) izena + izenondoa + bihrtu: -a gabe edo –a eta guzti parke publiko bihurtu / parke publikoa bihurtu neska jator bihurtu / neska jatorra bihurtu (c) izena + izenondoa + -ena + bihurtu: -a eta guzti emakumerik azkarrena bihurtu mutilik politena bihurtu

-
Resaltado
Page 50: Zalantzak Argitzeko Lantegia

zer dela eta?

‘Zer dela eta…’ galderak ez al du eskatzen ‘ lotsak dagoela eta’? Ez ezinbestean. “Zer dela eta” nolabaiteko arrazoi edo azalpena eskatzen du eta era askotara erantzun daioke: -la eta, -lako… Hona hemen azken urteotako liburuetako zenbait adibide: - Zer dela eta? Bada, troiarrek Helena, ederretan ederrena, bahitua zuten, eta greziarrak haren bila joan ziren. - Zer dela eta? Gaur Uztailaren Laua delako. - Zer dela eta? Nazka-nazka eginda nago beti itxurak egiten eta gezurrak esaten ibiltzeaz. - Zer dela eta? Gau batean etxera itzultzean emazteak atea itxi eta ez zidan sartzen utzi. - Zer dela eta? Lo egin ezina. - Orduan, zer dela eta utzi didazu ontziak garbitzen? -galdetu zion mutilak. Zikinak zeudelako beirakiak. - Zer dela eta hitz egin nahi zenuen nirekin? -galdetu zion mutilak. Seinaleak direla eta.

-
Resaltado
Page 51: Zalantzak Argitzeko Lantegia

aitzakia

“Berandu delako aitzakia”. Posible al da “Berandu izatearen aitzakia” erabiltzea? Zein da irizpidea?

“Aitzakia” darabilgunean zenbait aukera dugu izen horren izenlagunak jartzeko, hau da, “excusa de” adierazteko. Hona hemen batzuk:

(-t(z)eko aitzakia) Ihes egiteko aitzakiarekin. (-en aitzakia) Eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz alargunen ondasunak iresten dituzte. (- aitzakia) Shakespeareren hitzak hartu ditu aitzakia Castellanik.

Eta “aitzakia” izenari lotzen zaiona perpausa (aditza) baldin bada, beste hauek:

(-n aitzakia) Etorriko zen aitzakiarekin (-lako aitzakia) Irabaziko zutelako aitzakiarekin

Oro har, horrela jokatzen dute beste izen batzuek ere. Esate baterako, “la creencia/seguridad/… de que vendrá” honela eman daiteke euskaraz

Etorriko zeLAKO ustean geratu naiz etxean Etorriko zeN ustean geratu naiz etxean Etxean geratu naiz, ustez etorriko zeLA

Baina ez

*etorriko zeNAREN ustean *etorriko zeLAREN ustean

Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aipatzen da kontu hori, aukeran, -(e)n eta -(e)lako daudela esanaz, nahiz badirudien -(e)n izen jakin batzuekin ageri dela: ... -(e)n ustea, esaterako. "Kontua da ea modu hauek beti aukeran ditugun ala ez. Behar bezalako erantzuna emateko perpaus osagarri hauek gobernatzen dituzten izenak banan-banan aztertu beharko dira eta jokabide nagusiak aztertu: Euskara Afrikatik datorrelako hipotesia defendatu dute batzuek. Bazuen laguntza emango zioten ustea. Bi horiez gain, bada beste egitura bat ere, predikatu egituretan ageri dena (sospetxa ukan, erabakia hartu, berria hedatu, berria ekarri...): Herriko etxeak hartu zuen erabakia, kaperak behar zirela berritu."

-
Resaltado
Page 52: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Usaindu “Haragiak gaizki usaintzen du” erdarakada al da? Bai: “la carne huele mal” esaldiaren itzulpen mimetikoa da hori. Baina haragiak ez du sudurrik eta ezin du saindu ez usain egin. Bi adiera ditu aditz horrek euskaraz: 1. haragia usaindu da: usain txarra hartu du 2. nik haragia usaindu dut: haragiaren usaina hartu dut Eta, jakina, halakoak ere erabil daitezke Haragiak usaina du Haragiak usain txara du …

-
Resaltado
Page 53: Zalantzak Argitzeko Lantegia

motatako Zergatik da zuzena “bi motatako”? Euskaltzaindiaren 34. araua “Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia” ez da kasu honetan betetzen? Zergatik? Hiru kiloko haurra: haurrak hiru kilo (pisatzen) du:(*hiru kilotan daude) Lau hankako mahaia: mahaiak lau hanka ditu: (*lau hankatan daude) Hamabi urteko haura: haurrak hamabi urte du (*hamabi urtetan dago) Eta abar Baina Lau mendiTAko gurutzeak: (*gurutzeek lau mendi dituzte): lau mendiTAn daude Hiru tabernaTAko ardoak: (*ardoak hiru taberna ditu): ardoa hiru tabernatan saltzen da. Bi motaTAko arazoak: (*arazoek bi mota dituzte): arazoak bi motaTAn banatzen dira Beste era batera esanda, jabegoa-edo adierazten dugunean (pisua, aldia, neurria, prezioa…) –ko erabiltzen dugu loturatzat, baina ez gara non +-ko jartzen ari; beste halakoetan, normal erabiliko dugu sing./pl./mugag. Gurutzea mendiAN dago: mendiKO gurutzea Gurutzeak mendiETAn daude: mendiETAko gurutzeak Gurutzeak zenbait mendiTAn daude: zenbait mendiTAko gurutzeak

-
Resaltado
Page 54: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Beste egunean “Beste egunean” gaizki dago beraz? Erdarakada da? Nik dezente erabiltzen dut eta pentsatzen nuen naturala zela baina ikusten dut ezetz. Hori da, gaizki dago. Beste etxean: en la otra casa (no en esta) Beste etxe abtean: en otra casa (no en esta) Beste egun batean: (en) otro día (no hoy) Beste egunean: (en) el otro día????? Hau da, “beste eguna” ongi dago baina “el otro día” adierazteko, ez “el día pasado” “Pasamos dos día en París, uno fue maravilloso y el otro (día) un desastre”. Korrelazioa dago (uno y el otro). Baina “el otro día te ví” esaten dugunean ez dago korrelaziorik (zein dira uno y el otro?), el día pasado adierazi nahi da. RAEren hiztegian, “otro” hitzaren adieren artean aurkituko duzu definizioa (los sitúa en un pasado cercano): 3. adj. U. con artículo y ante sustantivos como día, tarde, noche, los sitúa en un pasado cercano. El otro día vi a tu primo. Hablamos del asunto la otra tarde.

-
Resaltado
Page 55: Zalantzak Argitzeko Lantegia

definitu dezagun / defini dezagun (aditzoina?) Euskaltzaindiak ez du “agindurik” eman aditzoina erabiltzeko (etor, ekar, defini...) baina idazle gehienek hala darabiltela aitortzen du. Gaur egun, horrela jokatzen dugu gehienek euskara batuan eta Euskaltzaindiak aditzoina nola osatu erabaki du: 1. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu, sar / sartu. 2. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke. 3. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua: huts dezaket (hus dezaket), zorrotz dezaket (zorroz dezaket). 4. Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (jaik hadi), jalgi hadi (jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxi salbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i<. Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara. 5. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan: — Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket / laketu. — Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut. — Di bukaerako oinarri batetik eratorria izatea eta forma laburtu gabetik semantikoki bereiz izatea: hant, ert. Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez lagunt), neur, ezkon, e.a. Ikusten duzunez, ez da erraza araua ikastea. Horregatik, zalantza dagoenean onena da Hiztegi Batura jotzea, aditz guztiak agertzen dira aditzoin eta guzti. Zuk aipatu duzun hori honela agertzen da definitu, defini, definitzen. du ad. Ondorioz: aditzona erabili nahi izanez gero, “defini” erabili behar da. Bestalde, ez da oso koherentea batzuetan aditzoina erabiltzea eta besteetan ez erabiltzea.

-
Resaltado
Page 56: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Nola osatu behar da aditzoina: “kantatu dezagun” ala “kanta dezagun”? Demagun gure idazlanean aditzoina erabiliko dugula subjuntibo, ahalezko eta halakoetan (hori da gaur egun ohikoena euskara batuan). Honelako aditzak ditugunean, etorri, ikusi, prestatu... hala egingo dugu: etor, ikus, presta... Beste hauek, berriz, umetu, gorritu, handitu... bietara egin ditzakegu: ume, gorri, handi... edo umetu, gorritu, handitu... Baina hor jarri ditudan adibideetan garbi dago aditz horien azpian (umetu, gorritu, handitu) beste hitz bat dagoela, hiztegian ageri dena (ume, gorri, handi). Beste batzuetan, ordea, zalantza izango dugu: neurtu, luzatu, laburtu… neur(ri), luz(e), labur... hitzetatik datoz, ezta? eta kantatu, kanta hitzetik dator? ala kantu hitzetik? Horrelakoetan ez du merezi etimologia eta lexikologia ikasten hasterik. Onena eta errazena da Hiztegi Batura jotzea eta hitza bera kontsultatzea. Hiztegi Batuan honela agertzen dira aditzak (adibide pare bat): > etorri, etor, etortzen da ad Eta honako hau esan nahi du: (1) Aditzaren forma "etorri" da euskara batuan (2) Aditzoina "etor" da (3) Euskara batuan "etortzen" erabiliko dugu (ez euskalki batzuetan darabilten "etorten"

forma (4) "da": etortzen da, eta ez etortzen du (5) "ad": aditza da > ukitu, uki, ukitzen du ad ukitu, ez *ikutu (euskara batuan) uki, ez *ukitu (aditzoina osatzean) eta abar > laburtu, labur(tu), laburtzen aditzoina bietara erabil daiteke: labur daiteke / laburtu daiteke Orain arte mezu honetan aipatu ditugun aditzak honela ageri dira Hiztegi Batuan etorri, etor, etortzen ikusi, ikus, ikusten prestatu, presta, prestatzen umetu, ume(tu), umetzen gorritu, gorri(tu), gorritzen handitu, handi(tu), handitzen

-
Resaltado
Page 57: Zalantzak Argitzeko Lantegia

neurtu, neur, neurtzen luzatu, luza, luzatzen laburtu, labur(tu), laburtzen kantatu, kanta(tu), kantatzen Beraz, aditzoinari dagokionez, honela egingo genituzke etor ikus presta ume edo umetu (bietara) gorri edo gorritu handi edo handitu neur luza labur edo laburtu kanta edo kantatu Hau da, kantatu aditzak biak onartzen ditu: kanta dezagun edo kantatu dezagun. -------------------------------------------- Ustez oso argia de esatea "aditza beste kategoria batetik datorrenean..." baina gero ez da beti erraza hori jakiten. Gauza bera gertatzen da, esate baterako -zio atzizkiarekin. Badira euskal hitz batzuk -zio atzizkia darabiltenak: amorrazio (amorra(tu) + -zio) (ez dago "amorración" edo halakorik, erdarazko –ción dela pentsatzeko) Beste batzuetan erdarazko -ción atzizkiaren egokitzapena da: diputazio ("diputación > diputazio" baina ez da diputa(tu) > diputazio, "diputatzea" ez delako existitzen euskaraz. Baina, nondik dator "manifestazio"? Manifesta(tu) + -zio baldin bada, erraz egingo dugu "manifestapen" ere. Baina ez da halakorik: hitz hori manifestación > manifestazio" egokitzapena da eta bi aukera bakarrik ditu euskaraz manifestazio (kale) agerraldi ------------------------------------------- Tira, kontu hauek zail samarrak gerta daitezke eta, horregatik, halakoetan egokiena da hiztegira jotzea eta han kontsulta egitea. Gogoratu Hiztegi Batua helbide honetan ikus daitekeela http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua

Page 58: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zenbait esaldiren zuzenketa (a) "Soberako kiloek dakarzkiguten arazoak ez dira gutxi". Zuzena da eta ez dirudi arazorik duenik.. "Ez naiz bilerara joango, non eta ez nauten horretara behartzen". Ongi dago baina agian ezezaguna gertatuko zaizu, gaur egun ohikoagoak direlako beste esapide batzuk: "Ez naiz bilerara joango, ez banaute horretara behartzen" "Ez naiz bilerara joango, baldin eta ez banaute horretara behartzen" "Ez naiz bilerara joango, beharturik ez bada" ... Kontura zaitez erdaraz ere "si no me obligan" esan daitekeela, baina horren ondoan badirela beste erabilera batzuk ere: "si es que no me obligan", "a no ser que me obliguen", eta abar (b) "Hain dago urrun, ezen sekulako teleskopioa behar baita zertxobait ikusteko". Gauza bera gertatzen da esaldi honekin ere. Perpausa hauek kontsekutiboak dira "teleskopioaren beharra" aurreko egoeraren ("urrun egotearen") ondorioa baita. Lagunartean eta ahoz gehieneta hala esaten dugu: "Hain dago urrun, sekulako teleskopioa behar dela zertxobait ikusteko". ("está TAN lejos, QUE...") Baina badira beste modu batzuk literaturan: "Hain dago urrun, ezen sekulako teleskopioa behar baita zertxobait ikusteko". "Hain dago urrun, non sekulako teleskopioa behar baita zertxobait ikusteko". "Hain dago urrun, non sekulako teleskopioa behar den zertxobait ikusteko". Eta jakina, gauza bera adieraz daiteke kontsekutiboak erabili gabe: "Hain urrun dagoenez, sekulako teleskopioa behar da zertxobait ikusteko". "Sekulako teleskopioa behar da zertxobait ikusteko, hain dago urrun". (c) "Niretzat, futbola telebistatik emateak kalte asko egiten die jatetxeei". Esaldi hori gaizki dago "kalte handia" behar duelako. Gaztelaniaz ongi bereizten dugu "tengo muchoS amigoS" / lagun ASKO daukat "siento mucho odio" / gorroto HANDIA sentitzen dut (kontagarriekin: -S / ASKO; kontagaitzekin: -Ø / HANDIA) eta batzuetan bietara egin daiteke

-
Resaltado
Page 59: Zalantzak Argitzeko Lantegia

"encendieron muchoS fuegoS en la víspera de San Juan" / su ASKO piztu zituzten San Joan bezperan "había mucho fuego en el interior de la casa" / su handia zegoen etxe barruan kalte asko / muchos perjuicios, calamidades kalte handia / mucho perjuicio, calamidad, un gran perjuicio Eta goiko esaldi hartan nekez esango genuke "ocasiona muchos perjuicios a los restaurantes", eta bai "ocasiona un gran perjuicio a los restaurantes". ----------------------------

Page 60: Zalantzak Argitzeko Lantegia

"Kitatu" hitza erdarakada? Normalean erdarakadatzat jotzen dugu gaur egun erdaratik hartu duguna, baina latinetik edo erromantzetik hartuak (bake, eliza, zeru...) ezin ditugu erdarakadatzat hartu oso errotuak daudelako aspalditik euskal hizkuntzan. Eta "kitatu" euskaraz XVI. mendetik behintzat erabiltzen ari gara. Are gehiago, ez dugu "kitatu" erabiltzen "quitar" adierazteko, beste zerbait adierazteko baizik: zorrak kitatu / saldar las deudas Erdarazko hitz hori (quitar) latinezko "quietare" hitzetik dator, baina ertaroko hizkera judizialean erabiltzen zen "quitare" hitzaren bidez (latinez gaztelaniazko "quitar" esateko beste hitz batzuk erabiltzen ziren: "abdere,a dimere". Gaur egun oraindik erabiltzen da "quitar" ("quitare" judiziala) erdal zuzenbidean: "desempeñar lo que estaba en prenda o garantía / librar a uno de una pena, cargo o tributo / libertar o desembarazar a uno de una obligación". Azken hori da, batez ere, euskarazko "zorra kitatu". Eta haren ondoan badago "kito" hitza ere: erdaraz "quito: libre o exento / dar por quito a alguien, darle por libre de una obligación o una responsabilidad" (gaur egun ez dugu erabiltzen). Beraz, ez dago esaterik bizkaierazko "okela" erdarakada denik (latinezko "buccela"tik datorren arren), ezta "begiratu" erdarakada denik ere (latinezko "vigilatum"etik dator nahiz eta herri-etimologia badabilen han-hemen pentsatuz "begi"tik datorrela). ------------------------------

-
Resaltado
Page 61: Zalantzak Argitzeko Lantegia

"Nondik / non ibili" erabakitzen ez da erraza. Egia esan, niri ere gehiago gustatzen zait "munduan ibili", "mundutik ibili" baino. Eta ez dakit erdarazko "andar POR ahí" egiturak ez ote duen errazten erabilera hori. Baina uste dut ez dagoela esaterik gaizki dagoenik. Asko ez badira ere, badira literaturan-eta horrelako adibideak euskaraz: "Elurrak galarazi egiten du menditik ibiltzea". "Ibilgailu sendoa, txikia eta arina, edozein lekutatik ibiltzeko gai dena". "Ez dira zoroak barruan dauden guztiak, ezta ere zentzudunak kanpotik dabiltzan denak". Gauza bera gertatzen da "zehar" postposizioarekin, bietara onartzen baitu: mendian zehar ibili ginen menditik zehar ibili ginen Batzuek bereizi nahi izan dituzte adiera bi horiek, baina desberdintasun bakarra dialektala edo da. Biak berdintzat ematen ditu Hiztegi Batuak ere.

-
Resaltado
Page 62: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Euskara batu estandarrean gaizki idatzia dago hitz honen forma: "zapiRak, zapiRetan"... gaizki daude. Izan ere, R hori "hiru(r)" eta "lau(r)" zenbakiek bakarrik hartzen dute. Egia da gaur egun euskalki batzuetan "zortzirak" eta "seiretan" esaten dugula, baina euskara batuan honela dira (* marka dutenak okerrak dira): bata, batean biak, bietan hirurak, hiruretan laurak, lauretan bostak, bostetan seiak, seietan, *seiretan zapiak, zapietan, *zazpiretan zortziak, zortzietan, *zortziretan bederatziak, bederatzietan

-
Resaltado
Page 63: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zergatik dago gaizki “Noski baietz”? Erdarazko "claro que sí" esapidearen kalko zuzena da hori. Euskaraz "noski, jakina, bai noski" edo halakoak erabiltzen ditugu. Eta "baietz" konpletiboetan (aditzarekin): "baietz esan du" Hala dio Hiztegi Batuak: noski 1 (ziurtasun adierazlea) 'jakina, horixe!': bai noski! ('baisegurki!'); *noski baietz! e. bai, noski!

-
Resaltado
Page 64: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Alimo” (???) Lagunarteko forma bat da nik, egia esan, asko pentsatu gabe erabili izan dudana. Hiztegi Batuak ez du jaso baina aski arrunta da eta hurbiltasuna adierazteko erabili dut (laguntzat hartzen zaituztedala, alegia). Esanahia “animo” da eta zuk hori galdetu ondoren liburuetan aztertu dut ea beste norbaitek ere badarabilen. Eta bai, hainbat aurkitu ditut: Txomin Agirre, Arrese Beitia, HAsier Etxeberrria, Jon Alonso, Karlos Linazasoro… (beti dira lagunarteko ahozko jarduna jasotzen duten pasarteak) "Alimo, Don Justino! Goazan egonagaitik, Aldapa gogorra, Alimo, ene aita, Igo arte gora. (bertsotan) Alimo, Ixio, alimo, bestea nekatu dek eta, geiago aiz ta, alimo! Euskaraz maiz gertatzen da bi soinu horien alternantzia: n / l (aldamioa [andamio], lumeroa [numero], eta abar). Baina betiere lagunarteko erabilera da hori eta ez estandarra.

-
Resaltado
Page 65: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zergatik “perretxikoak jaso” ez dago ondo? "Jaso" "altxatu" da, lurrean dagoena gora ekarri. Eta baliteke hori ere egitea perretxikoekin baina bitxi samarra gertatzen da “levantar perrechicos”. Esan nahi dena da "coger/recoger perrechicos" eta hori "bildu, hartu, batu" halako aditzen batekin eman behar dugu. Egia da ohiko adieraz gain, jaso aditzak baduela "bildu" esanahia, baina hitz edo inguru jakin batzuetan bakarrik erabiltzen da: Ederki jaso du hitz bitan nik esan nuenaren muina. (laburtu) Herriaren ahotik jasotako esaerak. (ikasitakoak) Bere bilduman jaso dituen kantak. (liburu batean bilduak) Egun gutxi barru jaso nuen agindu zidan eskutitza. (hartu) ... Baina nekez esaten dugu "(?)sagarrak jaso ditu", "(?)diru asko jaso du azken urteetan" ("bildu edo pilatu" adieran, beste kontu bat da dirua handik edo hemendik hartu), "(?)lagun guztiak jaso zituen berri bat emateko" (beste kontu bat da "lagunak etxean jaso edo hartu", babesa eman, alegia)

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 66: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Maite al dago?” gaizki dago? "al" partikulak ez du, berez, galdegaia aldatzen "Maite dago?" eta "Maite al dago?" berdinak dira Eta ez da hori galdetu nahi dena, nor dagoen alegia, ea badagoen edo ez dagoen baizik. Egia da halakoak galdetzen ditugula "Maite etorri al da?" baina bietako bat ea etorri dena MAite ote den galdetzen ari gara, edo ea etorri den edo ez galdetzen ari gara: orduan etena egiten dugu ahoz: Maite // etorri al da? eta aditza bera bihurtzen da galdegai Berdin egiten dugu honako hau esaten dugunean Hau da nire gela Galdegaia HAU da (zein den), baina Hau da // nire gela Galdegaia "nire gela" da. Baina ahozko kontuak dira horiek, idatziz erabil ezin daitezkeenak, eten horiek ezin direlako markatu.

-
Resaltado
Page 67: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“maitegarria” txarto dago? Zenbait hitzen forma zaila da erabakitzen, hitzaren bukaeran bi modutara jokatzen delako (astolarrosa/astalarrosa, motzaile/moztaile…) baina hitz horretan “maitAgarria” erabaki du Hiztegi Batuak. Halako zalantzetarako Hiztegi Batura jo behar dugu.

-
Resaltado
Page 68: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Aita 33 urte zituela ezkondu zen" esan barik, ezin da esan "33 urtearekin" edota bizkaieraz "33 urtekaz"? Bietara esan daiteke: 33 urte zituela edo 33 urterekin Ez dago ongi 33 urtearekin, mugagabea behar duelako Mendebaldeko bizkaieran 33 urtegaz esango genuke (mugagabea). Singularra, urteagaz; plurala, urteakaz.

-
Resaltado
Page 69: Zalantzak Argitzeko Lantegia

"Leihoa zabaldu dut arnasa hobeto hartuKO nuelakoan" Hain zuzen ere, arnasa hobeto harTZEKO zabaldu zuen leihoa. Erdaraz ere ez genuke esango “leihoa zabaldu nuen, creyendo que respiré mejor”, "creyendo que RESPIRARIA mejor" baizik. Orainaldiak (etortzen da) badu etorkizuna (etorriko da) eta iraganak (etorri zen) ere bai (etorriKO zen) ekintza iraganean eta gertakizun denean Ayer por la mañana (iragana) te dije que por la tarde iría (gertakizun) a tu casa Atzo goiean esan nizun arratsaldean joanGO nintzela zurera. Ez dira nahastu behar (nahiz eta edaraz berdinak izan) joango nintzen (nintzela) / (que) iría joango nintzateke / iría

-
Resaltado
Page 70: Zalantzak Argitzeko Lantegia

Euskara batua eta euskalkiak Kontua da ez dela beti erraza erabakitzea non, noiz eta norekin erabili batua (estandarra), euskalkia edo azpieuskalkia. Pena da kalean lagun artean Mutriku batean ostirala esatea; kontu egizu bari(xa)kua hiz zabaldu samarra dela (Ia Bizkaia osoan) baina beste herri batzuetan beste batzuk darabiltzagula, Bergara-Mondragoe aldean, esate baterako, eguakoitza esaten dugu. Eta horrela ez da erraza mugatzea non erabili behar dugun "eguakoitza" (azpieuskalkia), "bari(xa)kua" (euskalkia) eta "ostirala" (estandarra). Teoria erraza da: irakaskuntzan euskalkiarekin hasi beharko genuke, eta alfabetatu, eta gero hortik estandarrera jauzi egin. Baina asko dira euskaldun berriak, hau da, euskalkirik gabeak. Komunikabideetan era teoria badakigu zein den: herrian herrikoa, Euskal Herri osoan estandarra; baina hor ere ez da erraza: Deba Goienan (Bergara eta Gatzaga artean)zer erabili: bari(xa)kua, eguakoitza...? Eta komunikabideak errentagarri egin eta herri gehiagotara zabaldu nahi ditugunean? Euskaltzaindiak duela egun batzuk argitaratu zuen gai honi buruzko adierazpena eta konpromisoa hartu du aurrerantzean arlo hori ere arautzeko, gomendioak-edo emateko. Ikusiko dugu zertan den kontu hori. Dokumentu hori Euskaltzaindiaren webgunean azter eta eskura daiteke: http://www.euskaltzaindia.net

-
Resaltado
Page 71: Zalantzak Argitzeko Lantegia

irakurriko dugu / irakurri egingo dugu Galdegaia aditzaren ekintza denean edo, beste era batera esanda, zalantza dugunean ea zer egingo dugun: adibidez irakurri edo entzun. Demagun badugula ipuin bat paperean eta grabatua; hasieran entzutea pentsatu genuen baina gero hobeto iritzi diogu paperari eta hala esan diet lagunei: "ez dugu entzungo, irakurri egingo dugu". Ariketa hartako egoeran, ostera, haurrak ez dira geldirik egoten eta zera adierazi diet: geldirik egon arte ez diedala ipuinik irakurriko ("egon zaitezte behar bezala!") eta gelditzen direnean BAI, irakurriko diedala. Galdegaia ez da ZER egingo dudan eta bai aditzaren baiezkotasuna. Halakoetan BA ipintzen da aditza trinkoa baldin bada (badator) baina ezer ez aditza trinkoa ez bada (etorri da). Adibideak: Zer egin du: etxean eratu ala atera? Atera egin da. Atera al da? Bai, atera da. Badator ala ez dator? Bai, bai, badator.

-
Resaltado
Page 72: Zalantzak Argitzeko Lantegia

“Jolasten dugu kartetan?” Bi kontu daude hor (1) jolasten / jolastuko Erdaraz “jugamos a cartas?” galdetzen dugu, nahiz eta ekintza bera gertakizun izan (etorkizun), baina euskaraz ez dugu hori inondik ere horrela esaten. Beti “jolasTUKO gara kartetan?” Me compras este libro? / ErosiKO didazu liburu hau? Te traigo un regalo? / EkarriKO dizut opari bat? eta abar Egia esan, “jolasten gara kartetan?” euskaraz esan daiteke, baina ez “jugamos a cartas?” adierazteko, beste hau baizik: “solemos jugar a cartas?” eta begi-bistan dago hori galdetzea oso bitxia dela. (2) “jolastuko gara / jolastuko dugu” Badakit gaur egun batzuek “jolastuko dugu” esaten dutela baina ez da hori euskaraz tradizioa duena eta Hiztegi Batuak “jolastuko naiz, gara, dira” erabaki du, beti NOR eta EZ nor-nork. Ni neu bizkaeraduna naiz (ekialdeko bizkaiera darabilt) eta ez dut behin ere erabili forma hori. Gogoan dut “jugamos al fútbol?” esateko txikitan beti esaten genuela “Futbolean egingo dugu?” “Futbolean ibiliko gara?” eta jakina, horietaz gain, oso ongi daude beste hauek ere: “Futbolean arituko gara?” “Futbolean jolastuko gara?” baina ez *futbolean jolastuko dugu

-
Resaltado
Page 73: Zalantzak Argitzeko Lantegia

lotsak nago (?) Euskaraz zenbait modu dago “tengo hambre” edo “tengo (me da) vergüenza” esateko. Gose naiz Gosea dut / daukat Goseak jota nago Azken hori literalki litzateke “estoy afectado por el hambre” (goseak jo/harrapatu nau) eta normalean aditzik gabe erabiltzen dugu Goseak nago Eta besteak berdin Egarriak, nago, egarri naiz, egarria daukat Lotsa naiz, lotsa daukat, lotsak nago Eta badira beste modu batzuk ere. Esate baerako: lotsatuta nago, gosetuta nago, eta abar…

-
Resaltado
Page 74: Zalantzak Argitzeko Lantegia

hamar kilometro ibili / hamar kilometroan ibili “Ibili” aditzak hainbat adiera ditu. Ohikoenak dituzu honako hauek: 1. ibili = joan (leku batetik bestera) "mendian ibili gara" 2. ibili = egin (bidea) "berriz ibili behar ez ditugun bideak" (Hiztegi Batua) "hamar kilometro ibili genituen" Eta horietaz gain, beste adierak: aritu, erabili eta abar Beraz, zure bigarren esaldia ongi dago. Lehenarekin zalantza egingo lukete askok, Hiztegi Batuak ez baitu erabaki aditz horren erregimen edo erabilera. Nire iritziz hori ere zuzen dago. Izan ere, egon aditzarekin bietara egin daiteke: Hamar egun egon naiz / hamar egunean egon naiz Eta ibili aditzarekin ere bietarako adibideak daude literaturan: "Eun eta larogeitamar kilometro trenean ibillita gero" "Alaz guztiz, kilometro pilla bat ibilli giñan sartu zitzaidan atsekabea ezin kendurik." "Hotelean nengoala, gizon bat etorri zan, autokarrean kaltea izanda, an gau guztian egonda, amabost kilometroan oñez ibilli zana." --------------

-
Resaltado