Zabaldu aldizkaria ekaina web

4
ehbilduzornotza.eus 2016ko ekaina Amorebieta-Etxanoko informazio buletina Pertsona ezberdinek osatutako familia anitza da EH Bildu. Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela konpartitzen duten pertsonak. Herri duin batean bizitzeko eskubidea duten pertsonak, hain zuzen. Horregatik, argi eta garbi esango diogu gure oraina eta etorkizuna kolore beltzez margotu nahi duen Espainiako Estatuari, euskal hiritarrok gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Espainiako Estatuan aldaketa nahitaezkoa da. Aldaketa hori bi ardatzetan oinarrituta eta bermatuta egon behar da: aldaketa sozialean eta guztia erabakitzeko eskubidean. Bidegorria Larrea auzoan Arraibiko eraikina Udalarentzat Vamos a crear oportunidades EH Bildu es una gran familia compuesta por gente diversa. Gente que comparte que este país tiene derecho a decidir su futuro y tiene derecho a vivir mejor en un país decente. Por ello, le diremos alto y claro al Estado español que pretende pintar de color negro el presente y el futuro de este país que este pueblo y que la ciudadanía vasca quiere decidir su futuro. Urge un cambio en el Estado español. El cambio debe estar fundamentado y garantizado en dos ejes: el social y el del derecho a decidirlo todo. ehbilduzornotza.eus Aukerak zabaltzera goaz zabaldu

description

 

Transcript of Zabaldu aldizkaria ekaina web

Page 1: Zabaldu aldizkaria ekaina web

ehbilduzornotza.eus

2016ko ekainaAmorebieta-Etxanoko informazio buletina

Pertsona ezberdinek osatutako familia anitza da EH Bildu. Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela konpartitzen duten pertsonak. Herri duin batean bizitzeko eskubidea duten pertsonak, hain zuzen.Horregatik, argi eta garbi esango diogu gure oraina eta etorkizuna kolore beltzez margotu nahi duen Espainiako Estatuari, euskal hiritarrok gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Espainiako Estatuan aldaketa nahitaezkoa da. Aldaketa hori bi ardatzetan oinarrituta eta bermatuta egon behar da: aldaketa sozialean eta guztia erabakitzeko eskubidean.

Bidegorria Larrea auzoan

Arraibiko eraikina Udalarentzat

Vamos a crear oportunidadesEH Bildu es una gran familia compuesta por gente diversa. Gente que comparte que este país tiene derecho a decidir su futuro y tiene derecho a vivir mejor en un país decente. Por ello, le diremos alto y claro al Estado español que pretende pintar de color negro el presente y el futuro de este país que este pueblo y que la ciudadanía vasca quiere decidir su futuro. Urge un cambio en el Estado español. El cambio debe estar fundamentado y garantizado en dos ejes: el social y el del derecho a decidirlo todo.

ehbilduzornotza.eus

Aukerak zabaltzera goaz

zabaldu

Page 2: Zabaldu aldizkaria ekaina web

Larrea auzoak Andra Mari ikastola, Larrea eskola publikoa eta udal kiroldegia biltzen ditu, eta, ondorioz, herri-gunetik abiatutako ibilgailuen joan-etorria handia da.Desplazamendu gehienak autoz egiten dira eta ikastetxeetako sarrera eta irteera orduetan pilaketak izaten dira eta aparkalekuak gainezka egoten dira. Gainera, ohikoa izaten da ibilgailuak gaizki aparkatuta topatzea, eta horrek bizilagunen kexak eragin ditu azken urteotan.Baina ez gaude soilik trafi ko arazo baten aurrean. Oinarrian mugikortasun ereduaren gabezia dago eta hori azpimarratzekoa da neska-mutikoen joan-etorriez ari garelako.Aipatzekoa da Eskola Agenda 21 planaren baitan gure ikastetxeak lan handia egiten ari direla eta proiektu horren oinarrietako bat mugikortasun jasangarria dela. Baina, tamalez, hori guztia ez dator bat Larrean gertatzen denarekin; izan ere, auzo horretako mugikortasuna auto partikularren erabileran oinarritzen da.Larrea herri-gunetik kilometro batera dago (Luis Urrengoetxea kaletik Andra Mari ikastolara arteko

tartea) eta, ondorioz, ohikoa bilakatu da joan-etorri hori autoz egitea; izan ere, ez dago bizikletaz joateko alternatiba segururik.Larreara bizikletaz joatea aukeratzen duten zornotzarrak gutxiengoa dira (bizikletak uzteko tokiak beti hutsik daudela ikustea nahikoa da horretaz jabetzeko), besteak beste, herri-gunetik Larreara joateko errepidean bidebazterrik ere ez dagoelako eta autopistako tunelaren zatia bereziki arriskutsua delako.Bideko sarea (ibilgailuena, txirrindulariena eta oinezkoena) Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean diseinatu behar bada ere, kasu honetan premiazko neurriak hartu behar direla uste dugu, aipatu plana

behin betiko onartuta egotera itxaron barik.Hori dela eta, EH Bildu udal taldeak ondokoa eskatzen du:– Amorebieta-Etxanoko Udalak, 2016a amaitu

baino lehen, Larrea auzora bizikletaz joan ahal izateko aukerak azter ditzala, ikerketa bat abiarazita. Etxebizitza eta Hirigintza departamentuetan ikerketak eta lan teknikoak egiteko aurrekontuak daudela jakinda, eskaria bideragarria dela ulertzen dugu.

– Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea auzora bizikletaz joan ahal izateko proiektua gauzatzeko zenbatekoa 2017ko aurrekontuan sar dezala.

En el barrio Larrea, situado a 1 km del centro urbano, se ubican dos centros escolares y el polideportivo municipal, lo que su pone un elevado número de desplazamientos de coches que generan el colapso del tráfi co y problemas de aparcamiento en las horas punta. EH Bildu ha pedido en el Ayuntamiento la construcción de un ‘bidegorri’ que permita acceder a Larrea en bicicleta y de forma segura. Consulta los detalles de esta noticia en castellano en nuestra página web.

Larrea auzoan bidegorri bat egiteko eskatu dio EH Bilduk Udalari

2

amorebieta-etxano

ehbilduzornotza.eus

Larrea herri-gunetik kilometro batera dago eta bertan bi ikastetxe eta udal kiroldegia daude. Ibilgailuen joan-etorriak ugariak dira eta ordu jakin batzuetan zirkulazio arazoak eta aparkatzeko zailtasunak izaten dira. EH Bilduk bizikletaz joateko aukera defendatu du, betiere segurtasuna bermatuta.

Page 3: Zabaldu aldizkaria ekaina web

3

Arreibiko eraikina, osorik, Udalarentzat izango da, Osakidetzak uko egin baitio eraikinaren beheko solairuari ere. Labur azalduta, eraikina Osakidetzarena izan behar zen honek anbulategia egitearen truke, baina ezezkoa eman du orain.Gainera, azken aurrekontuetan, Udal Gobernuak eraikin honekiko dituen asmoak argi adierazi zituen: berau saltzeko asmoarekin azaldu ziren. EH Bilduk argi eta garbi utzi zuen ondarea saltzearen kontrakoa zela eta, are gehiago, estrategikoak izan daitezkeen eraikinak badaude tartean.Berez, egoera hau gertatzearen inguruko kezka azaldu zuen koalizioak aurreko agintaldian. Hau da: zer gertatzen zen Osakidetzak ez bazuen sinatutakoa errespetatzen? Sinatutako hitzarmenean eraikin hori baldintza ezinbestekotzat jartzen zen eta bi milioi eurotik gorako operazio batean sartu behar izan zen udaletxea.EH Bilduk hitzarmen hura onartu zuen, baina ez bere kezkak azaleratu gabe eta ez bere kritika kaleratu gabe. Ez zeukaten Osakidetzak akordioa beteko zueneko bermerik eta inbertsio horretan baldintza horietan sartzea, herrian beste gauza batzuk ere behar zirenean, arriskutsua zela iruditzen zitzaien. Orain, eraikin hori kudeatzea egokitu da.“Baina ezin gara iraganean sartu, nahiz eta honek kasu honetan arrazoia eman. Orain eraikin osoa gurea da eta irteera egoki bat ematean oinarritu ditugu gure ahaleginak”, uste du EH Bilduk.Maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran, EH Bilduk bi proposamen luzatu zituen, hauteskunde programarekin bat datozenak eta egingarriak direnak eta, gainera, Udalaren eta gobernu taldearen lerro berean ere doazenak (ez zuten kontrako iritzirik jaso):

Alde batetik, Ongizate Batzordean tutoretzapeko pisu baten beharra aipatu zuen koalizioak. Eraikin honetan pisu hori egokitzearen aldekoak dira.Bestetik, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Batzordean enplegua sustatu nahi dela eta neurrien artean enpresak sortzea/autoenplegua ere aipatu da. EH Bilduren proposamena eraikin honen zati bat (beheko solairua gutxienez) enpresa hazitegi moduan erabiltzea da, Zornotza Lanbide Heziketarekin koordinatuz, autoenplegua sustatu ahal izateko.Apirilean 1065 langabe zeuden Zornotzan. “Ez dakigu zenbat izan daitezkeen onuradunak, baina seguru kopuru hau jaisteko lagungarri izan daitekeela”, nabarmendu zuen koalizioak.

EH Bildureninformazio buletina

Osakidetzak Arraibiko eraikinari uko egin ostean, zer?Osakidetzak uko egin dio Arraibiko eraikinaren beheko solairuan bulegoak jartzeari eta, hortaz, eraikina osorik izango da Udalarentzat. Bertan, autoenplegua sustatzen laguntzeko asmotan, enpresa haztegi bat ezartzea proposatu du EH Bilduk udalbatzarrean.

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha renunciado a los espacios que el Ayuntamiento se había comprometido a cederle en los bajos del edifi cio de Arraibi, por lo que el inmueble entero será ahora para el Consistorio. EH Bildu propone su uso para fomentar el autoempleo y para establecer un piso tutelado. Consulta los detalles de esta noticia en castellano en nuestra página web.

ehbilduzornotza.eus

Page 4: Zabaldu aldizkaria ekaina web

Tfnoa: 672 108 838 E-posta: [email protected]

Sare sozialetan:

zabaldu

ehbilduzornotza.eus

Zure etxeko atarian eta sarean

twitter.com/EHBilduZornotza facebook.com/ehbilduzornotza

Amorebieta-Etxano

Amorebieta-Etxano

Herritarren beharrizanetarako, EH Bilduren bulegoko ordutegia:Udaletxean, ostiralero, 09:00-11:00; Far-Farren, asteazkenero, 18:00-20:00.

Plenoak arratsaldez ORAIN

Vamos a crear oportunidadesVamos a crear oportunidades

EH Bildu va a Madrid con una tarea concreta: TRABAJAR. Trabajar para:• Defender los intereses sociales y políticos de la

ciudadanía vasca.• Reclamar unas pensiones dignas para garantizar el

derecho a la vivienda.• Reclamar el cierre defi nitivo y desmantelamiento

de Garoña y cerrar las puertas al fracking. • Reclamar que la mujer sea miembro de primera

categoría y que no tenga que sufrir ningún tipo de discriminación.

• Ofrecer a las personas refugiadas o exiliadas reconocimiento, reparación y ayuda necesaria ante la irresponsabilidad y vulneración de los derechos humanos cometidos.

• Decir NO al TIPP haciendo frente al sistema neoliberal y capitalista.

• Desbloquear el actual estado de proceso de paz y normalización de este pais.

Aldaketa soziala, ekonomikoa eta politikoa helburu, euskal herritar guztien interesak defendatzera goaz Madrilera. Lanera goaz, akordioak bilatzera eta gure herriarentzat aukerak zabaltzera. Baina horretarako ezinbestekoa da lehenengo, hemen, euskal agenda bat adostea eta agenda hori Madrilen modu bateratuan eta herri ikuspegitik defendatzea.