4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren...

44
hh GAIA: 0-3KO HEZITZAILEEN FORMAZIOA • ELKARRIZKETA: GURUTZE EZKURDIA • PARTAIDETZA (eta IX) HIK HASIREN JARDUNALDIAK • ‘NI ETA NIRE INGURUNEA’ GURASOAK IRAKASLE • GALDEIDAZUE: OIHANA JAUSORO-EMUN • BEIREKO ATERPETXEA • AINHOA AGIRREAZALDEGI 179 hik hasi 4 EURO 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 1

Transcript of 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren...

Page 1: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

hh

GAIA: 0-3KO HEZITZAILEEN FORMAZIOA • ELKARRIZKETA: GURUTZE EZKURDIA• PARTAIDETZA (eta IX) •HIK HASIREN JARDUNALDIAK• • ‘NI ETA NIRE

INGURUNEA’ • GURASOAK IRAKASLE • GALDEIDAZUE: OIHANA JAUSORO-EMUN• BEIREKO ATERPETXEA • AINHOA AGIRREAZALDEGI

179hik hasi

4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 1

Page 2: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 2

Page 3: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

aurkibidea10gaia

0-3 ETAPARAKO FORMAZIOADatorren ikasturtean 0-3 adin tarteko haurren hezitzaileentzatformazioa eskainiko du hik hasi-k. Emmi Pikler eta LorisMalaguzziren teoria pedagogikoen inguruan ardazturiko forma-zio-egitaraua izango da, eta formazio pertsonalak ere tartegarrantzitsua izango du. Juanjo Quintela, Alfredo Hoyuelos etaAlvaro Beñaran izango dira ikaslerroen arduradunak.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Tema Garzia. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2013-06-04). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da8 hizpide izango da10 gaia0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEENTZAKOFORMAZIOA Etapa garrantzitsu baterako formatzen16 elkarrizketaGURUTZE EZKURDIA Leioako Irakasleen UnibertsitateEskolako Zuzendaria

23 PARTAIDETZA (eta IX)

30 esperientziakESKOLA HERRITARRA, HERRI HEZITZAILEA jardunaldiak‘NI ETA NIRE INGURUNEA’. AISIHEZI AISIALDI ELKARTEAGURASOAK IRAKASLE. LEKEITIOKO ESKOLA

34 galdeidazueAniztasuna arazo gisa ikusi beharrean aukera gisakudeatu ahal izateko, ze baliabide ditugu irakasleok?OIHANA JAUSORO- EMUN

40 nora joango gara?BEIREKO ATERPETXEA Bizipenetatik ingurunea ezagutzeko parada

42 Atzeko atetik AINHOA AGIRREAZALDEGI

www.hikhasi.com

GURUTZE EZKURDIALeioako Irakasleen Eskola zuzendaria da 2010. urteaz geroztik,baina guztira 30 urte inguru egin ditu ikastegi horretan lanean.Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira,Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituenerronka nagusiak. “Hemengo gatazkarik handiena ez da politi-koa, kulturala baizik”.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 3

Page 4: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

Eman diezaiogun hezkuntzari garrantzia

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan,jardunaldietan eta argitararatzenditugun gainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 4

Page 5: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 5

e d i t o r i a l ae k a i n a

Alternatibak eraikitzen

“Ze hezkidetza maila, ze balio konpar-titu, ze jai giro, ze lan sistema, ze justizia so-zial, ze kontsumo eredu, ze demokrazia ere-du, ze nortasun adierazle... Umeak kontuanhartu gabe nola antola daiteke ezer euren-tzat? Ze leku egin nahi diegu umeei gure gi-zartean? Ze parte hartze eremu ukatzen die-gu? Umeak ukatzearekin geure buruari etageure gizarte ereduari ze ukatzen diogu?

Orain kendu ‘ume’ hitza, eta jarri ‘ni’ eta‘zu , ‘gu’ ondoren, eta ‘komunitatea’ hurre-na. Gutaz ari gara. Gugintzaz”.

Lorea Agirre kazetari eta ikerlariaren hi-tzak dira. Tonucciren La Cittá dei bambini li-buruaren euskarazko bertsioaren hitzau-rrean idatzi dituenak. Galdera horiei eran-tzuna bilatzera bostehun lagunetik gora ba-tu ziren hik hasik antolaturiko Herri hezi-

tzailea, eskola herritarra jardunaldietan.Egun horietan, zehazki, Espainiako

Gobernuak LOMCE Hezkuntzarako LegeErreforma onartu behar zuen —azkeneanastebetez atzeratu zen—. Neurririk hartu ezean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafa-rroako ikastetxeetan ondorio zuzenak izango dituen lege neoliberal, elitista eta atzerakoiaren aurrean, bestelako eskola etaherri ereduak pentsatzera bildu ginen Kur-saalen.

Ehunka hezitzaile eta irakasle bildu zi-ren jardunaldietan, baina pozgarria izan

Guztientzako eskola bat nahi badugu, hau-rrei ezer proposatu ordez haurrei entzun egiten dien eskola bat egin behar dugu.Haurrak hartzen dituen eskola bat izan be-har du, haurrek duten historia, kultura, eza-gutza, bizipenak hartzeko prest egon beharduen eskola”.

Iraultza bat proposatzen du Tonuccik,Agirrek dioen moduan: Haurra komunita-tearen zentroan jartzea, haurrak subjektupolitiko bilakatzea. “Umeei hitz egiteko au-kera ematea, helduen kontraesanak biluzianuztea da, geure nekeei ahotsa ematea, logi-kotzat jotzen dugun absurdo horri izena jar-tzea, bizi dugun gizarte gaixoari diagnostikoegoki bat egiten hastea. Baina ez da hori ba-karrik. Demokrazia praktikatzea da, partehartze modu errealak praktikan jartzea.”

“Etorkizuna ez badugu orain eta he-men lantzen, non geratzen da?”, dio hitzau-rre horretan Agirrek.

zen, halaber, psikologoak, soziologoak, udaltzainak, arkitektoak, udal zinegotziak,hainbat alorretako teknikariak, artistak, in-geniariak, ekonomilariak eta gurasoak Kur-saalera batu izana, Euskal Herriko espe-rientziak ezagutzera eta Francesco Tonuc-ciren proposamen pedagogiko eta politikoaentzutera.

Haurra erdigunean jarriko duen hiri ereduaren proposamena aurkeztu zuen To-nuccik, haurraren beharrak eta premiak en-tzuten eta asetzen dituen herri ereduak emakume, adineko, ezindu, etorkin, gazte...hau da, pertsona guztien beharrak asekobaititu. Eta herriak bezala, haur guztiek le-kua izango duten eskola bat planteatu zuen,—Werten eskola elitistaren guztiz bestela-koa, noski—. “Eskolak gutxi batzuentzakoizaten jarraitzen du, baina denei eskaintzenzaie. Horrek frustrazioa sortzen du, gehie-nek ez baitute jasotako mezua ulertzen.

Hezitzaile eta irakakasleez gain, udalteknikariak, arkitektoak, gurasoak...elkartu ziren hik hasi-ren ‘Herrihezitzailea, eskola herritarra’jardunaldietan, haurra erdiguneanjarriko duten herri- eta eskola-ereduak pentsatzeko

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 5

Page 6: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

Hezkuntzaren Kalitatea HobetzekoLege Organikoaren Proiektuaren (LOM-CE) inguruan hezkuntzako hainbat eragile-ren iritzia jasotzeko, bilera batera deitu zi-tuen hainbat hezkuntza eragile Eusko Jaur-laritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek. Besteak beste, EHIGE, IkastolenElkartea, Kristau eskolak, Sarean, Euskadi-ko Eskola Kontseilua, BIHE edota Lanbi-de Heziketako Kontseilua izan ziren bilerahorretan. Lehen aldiz elkartu dira eragileokguztiak Lakuan sailburuarekin LOMCEriburuz hitz egiteko.

LOMCEri aurre egin ahal izateko, es-trategia eta erantzun bateratua lortzea zuenhelburu Uriartek bilerara deitzean, baina le-gea indarrean jarri arte itxoiteko deia eginzuen, azken aldaketek zer nolako legea utzi-ko duten ikusteke baitago. “Argi daukagu le-gea une honetan idatzia dagoen eran gurehezkuntza sistemaren aurka doan lege bat

dela, eta ahal dugun guztia egingo dugula ezarri ez dadin”, esan zuen Uriartek bilera-ren ostean.

Alabaina, harago joatea eskatu zioten eragileek, legearen kontrako oposizioarenlidertza Jaurlaritzak har dezala eskatu zio-ten. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko pre-sidenteak bileraren ondoren adierazi zuen“euskal hezkuntza sistemaren estrategiapartekatu bat” beharrezko dela: “argi dagokontsentsu zabala dagoela legea ez aplika-tzeko, eta ez aplikatze hori ezin dira izan ikastolen, publikoen edo kristau eskolen es-trategiak; estrategia bateratua izan behardu.”

Beste zenbait eragilek legearen aurreandesobedientziarako deia egin zuten. Muturhorretara iritsi aurretik, haatik, legearen aplikazioa saiheste aldera, “eskura dituen le-gezko tresna guztiak” erabiliko dituela jaki-narazi zuen Hezkuntza sailburuak.

Hezkuntza komunitatearientzungor, LOMCE onartu du Espainiako Gobernuak

Hezkuntza komunitatearen gehiengo-ak azken hilabete luzeotan agertutako kriti-kak eta kalean egindako protestak ez dituaintzat hartu Espainiako Gobernuak, etaPP ez beste alderdi politiko guztien babesikgabe onartu du LOMCE lege egitasmoa.Maiatzaren 17an eman zion oniritzia hez-kuntzaren erreformari —aurreikusitakoabaino astebete geroago—, eta orain Kon-gresuan eztabaidatu behar dute. PPkgehiengo nagusia duenez, aurrera egingoduen zalantza gutxi dago. Gobernuaren as-moa da Kongresuaren baiezkoa udazkene-rako jasotzea, eta legea 2014/15 ikasturteanindarrean jartzea. Beraz, kontrakorik gerta-tu ezean, Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gi-puzkoako ikastetxeetan ezarriko da.

Zirriborroak erakusten zuenez, zentra-lizaziora eta sistema homogeneizatzera jo-tzen du Jose Ignacio Wert Hezkuntza mi-nistroaren lege egitasmoak. Ikasgaiak hirumultzotan banatzen ditu: enborrekoak(Madrilen esku daude, eta gutxienez ordu-tegiaren erdia beteko dute), espezifikoak(Madrilen eta erkidegoen artean kudeatukodituzte, eta gehienez ordutegiaren erdiahartuko dute) eta libreki zehaztuak (erkide-goen esku). Azken multzo horretan sartzenda euskara . Horrez gain, beste zenbait alda-keta txiki sartu ditu Wert ministroak. Esate-rako, Katalunian gaztelaniaz ikasi nahi du-ten familiei Espainiako Gobernuak berakordainduko dizkie eskola pribatuak, bainaondoren Generalitateari kenduko dio di-rua, transferentzien bidez.

Cristina Uriartek hezkuntzako hainbat eragile bildu dituWerten legeari aurre egiteko adostasuna bilatzeko

6 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

hizpide izan da

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 6

Page 7: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

hizpide izan da

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi• 7

30.000 lagun inguru elkartu zirenmaiatzaren 12an, Senperen, Herri Urratsjaiaren 30. ekitaldian. Herritarren eran-tzun onak ez zuen lortu, hala ere, IparEuskal Herriko ikastolen egoera ekono-miko larriarekiko kezka estaltzea. Euska-raren eta ikastolen etorkizuna bermatze-ko erakunde publikoen babesa ezinbeste-koa dela adierazi zuen Paxkal Indo Seas-kako presidenteak harrera ekitaldian. Al-de horretatik, euskararen aitortza ofizialaahalbidetuko duen lege baten beharra na-barmendu zuen Indok ordezkari institu-zionalen aurrean. Frantxua Maitia Akita-niako presidenteordea eta Euskararen Erakunde Publikoko presidentea, MarieChristine Aragon kontseilari nagusia, Christine Bessonart Senpereko auzapez

Eskola Legea aztertzen ari dira Fran-tziako Estatuan. Parlamentutik igaro zenlehenik, eta ondoren Senatuak egin dizkiozuzenketak Legeari. Hizkuntza gutxitueizirrikitu bat ireki die Frantziako SenatuakEskola Legeari egindako lehen zuzenke-tari esker. Senatuak onartu duen zuzenke-taren bidez, lege egitasmoaren 27-bis arti-kulua moldatu du. Artikulu horrek hiz-kuntza gutxituei ateak ixten zizkien, izanere, horrekin, haurraren gurasoek edo or-

dezkariek haurrak hizkuntza gutxituan ikasteari traba ezar ziezaioketen.

Zuzenketa horrekin batera, aldaketabat ere onartu du Senatuak. Aldaketa ho-rri esker, “eskualde hizkuntza” bigarrenmailan baliatzea ahalbidetzen du. Eta, gai-nera, balio sinboliko handia zuen aipamenbat legetik kentzea ere lortu dute: Legeproposamenak “frantsesaren ezagutzahobetzea” jotzen zuen hizkuntza gutxi-tuak irakasteko helburu bakartzat, eta

orain kendu egiten dute aipamen hori, etaonartzen da ikasgai oro irakasteko balia-garria izan litekeela. Lege proposamenakeskola publiko elebidunari eragiten dio,baina, hala ere, gehienez oren parekotasu-na atxiki beharko dute. Haatik, lege pro-posamenak ez dio murgiltze-ereduari ai-pamenik egiten, eta ez du ondorio baiko-rrik ekarriko ikastolentzat.

Jean Jacques Lasserre Lapurdiko se-natari zentristak egindako zuzenketak atzera bota ditu Kultura, Hezkuntza etaKomunikaziorako Batzordeak. Fallouxlegea baztertuz ikastolen egoitzak finan-tzatzeko bidea proposatu zuen Lasserrek.

eta Auzapezen Biltzarreko presidentea,Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hez-kuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturasailburua, Martin Garitano Gipuzkoakodiputatu nagusia eta Koldo Tellitu Ikasto-len Elkarteko zuzendaria izan ziren harre-ra ekitaldian, besteak beste.

Falloux legearen aitzakiaz Baionakosuprefetak Hendaiako ikastola berria uda-laren diruarekin egiteko jarritako trabakgogora ekarri zituen Indok, eta horrekhainbat Herriko Etxe eta Herri Elkargo-ren beldurra piztu duela gaineratu zuen.Halaber, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzakolehendakari ohiaren jokaera salatu zuen,Seaskari hitz emandako 400.000 euroeta-tik bakar bat ere ez dutelako jaso. EgungoHezkuntza sailburuak, Cristina Uriartek,

euskara bultzatzeko Jaurlaritza “Seaska-ren ondoan” egongo dela ziurtatu zuen.Asmoak asmo, diru ekarpena egiteko es-katu zion Indok Jaurlaritzari.

Gipuzkoako Diputazioaren laguntzaXalbador ikastetxeari

Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000euroko diru laguntza emango dio Seaska-ri, Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikaste-txea eraberritzeko. Eskola eraberritzekolanak oso aurreratuta daude, eta datorreneskola sartzerako amaituta egotea esperoda. Ikastetxeak 300 ikasle hartu ahal izan-go ditu aurrerantzean.

Martin Garitano Gipuzkoako diputa-tu nagusiak diru laguntza emateko arra-zoia azaldu zuen: “Auzolanean garatukodugu euskara Euskal Herri osoan. Gure ekarpenak euskaldunok euskaraz ikasi etamintzatzeko dugun eskubidea bermatze-ko oinarri izan nahi du”. Diputazioaren la-guntza eskertu zuen Paxkal Indok.

Herri Urratsen 30. ekitaldia jendetsua gertatu da, bainaez du ikastolen egoera larriarekiko kezka ezabatzea lortu

Hizkuntza gutxituei arnas pitin bat emango diete Frantziako Senatuak Eskola Legeari egin zuzenketek

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 7

Page 8: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

8 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

Etxean heztea zer egoera juridikotan dagoen aztertu du Madalen Goiria doktoreak tesi ba-tean, Espainiako Estatuko legeek arautzen ez duten errealitate bat baita hori. Gainera, deses-kolaratzearen arrazoiak ikertu ditu, eta irtenbide posible batzuk aurkeztu ditu seme-alabak etxean hezteko bidea hautatzen duten familiek zailtasunak gainditu ditzaten. Madalen GoiriaLa opción de educar en casablogaren egilea da.

Tesiak agerian utzi du etengabe aldatzen ari den errealitatea dela etxean heztearena. "Orain arte ez zegoen azterketa enpirikorik, jakiteko zer familia-motak erabakitzen duten etxean heztea eta zergatik. Egin dudan lanean, aitzindari deitzen diedanak ezagutu ahal izanditut. Gehienak atzerritarrak dira, baita kontsumismoaren aurkakoak ere; horregatik aukera-tzen dute seme-alabak sistematik kanpo heztea. Gaur egun, ordea, familiek beste profil bat du-te; aipatzekoak dira etxean heztea erabakitzen dutenak hezkuntza-sistemak haien beharrei erantzuten ez dielako, bai seme-alabek eskola-porrota edo bullying-a jasan dutelako, bai kul-tura-desberdintasuna dela medio egokitu ez direlako, esate baterako”. Nolanahi ere, Goiriakuste du familiak egoera zailean daudela, aukera horren aitorpen faltagatik. "Europako orde-namendu juridiko batzuetako araudiaren azterketatik etor litezke irtenbideak, haietan auke-ra hori onartuta baitago".

Doktoreak proposatzen duen aukeretako bat da Flexi schooling edo denbora partzialekoheziketa. Britainia Handian sortutako proposamen bat da, eta seme-alabak ikastetxera bidal-tzen dituztenentzat nahiz etxean hezten dituztenentzat zuzendua dago. "Han, hezkuntza-sis-temaren barnean, denbora partzialean eskolaratzeko aukera ematen dute ikastetxe batzuek,beste batzuek haurtzaindegi-zerbitzua edo eskolaz kanpoko zenbait jarduera eskaintzen di-tuzten bezala", azaldu du Goiriak. Horrenbestez, ikasleek ikastetxean jasotzen dute heziketa-ren parte bat, gainerako ikaskideekin batera, eta etxean osatzen dute hura.

hizpide izango da

Goiriaren tesiak etxean hezteak duen lege-aitorpenfalta gainditzeko soluzioak proposatu ditu

EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarte-

ek laikotasunaren aldeko konpromisoa har-

tu dute, ez dute onartzen erlijioa irakasgai

curricularra izatea eta alternatiba aurkeztu

dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hez-

kuntza Sailak EAEko Batxilergoko curri-

culuma aldatu du eta datorren ikasturtean,

erlijioa aukeratzen ez duten ikasleak irakas-

gai alternatiboa egitera derrigorturik egon-

go dira, Espainiako Auzitegi Gorenaren

sententzia bat beteaz. Orain artean, eskola

publikoek eguneko ikastorduen amaieran

pilatu ohi zituzten Erlijioko orduak, eta

hautazkoa zenez, trukean beste irakasgairik

hartu beharrik ez zeukaten ikasleek. Alda-

keta honekin, ordea, heldu den ikasturtean,

erlijioa aukeratuko ez dute ikasleek derrigo-

rrezko izango dute ordezko irakasgaia egi-

tea.

Erlijioa batxilergoko curriculumetik

kentzea eskatzeaz gain, gurasoek salatu du-

te erlijio irakasleen sarbidea eta horiek erli-

jioa emateaz gain beste irakasgai batzuk

emateko aukera izatea. “Bidegabea irudi-

tzen zaigu, ez baitute sarbide prozesu bera”.

Erlijioaren alternatibaren ordez, gastua arlo

hauetan lehenestea eskatuko dute: irakasle-

en ordezkapenetan, funtzionamendu-gas-

tuetan, diru-laguntzetan...

Guraso elkarteek datorrenikasturtean batxilergokocurriculumetik Erlijioakentzea nahi dute

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 8

Page 9: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 9

hizpide izango da

Uztailaren 1etik 24ra egingo dira aurtenUEU-ren ikastaroak. Hogei ikastaro egin-go dituzte Eibarren, 11 Iruñean, bederatziBaionan eta bat Gernika-Lumon. Matriku-lazio-epea zabalik dago, eta ikastaro bakoi-tza hasi aurreko astean itxiko da (aurrez pla-za kopurua bete ezean).

Arteari eta musikari loturiko hiru ikas-taro egingo dituzte: Eskuekin pentsatuz, emozioak irudikatzen; Ahots-teknika ikastaroa:kantatua sentitu, jolastu, gozatu; eta, Euskaraz-ko musikaren transmisioa eta sustapena. Gizartezientzietan 18 ikastaro eskainiko dituzte,bestak beste, Euskara eta kirola: euskara sus-tatzeko eredu eta baliabideak; Irakats- eta ikaste-prozesuak aberasteko aholku erraz eta eginga-rriak; Eskola komunitatean eta komunitatea es-kolan: XXI. mendeko erronkak; Irakaskuntza-rako antzerki-teknikak: landu sormena, komuni-kazioa eta talde-estrategiak; Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak etamehatxurik gabeko harremanak, edota Hez-kuntza-sistema alternatiboak, gizarte aldaketa-rako tresna eta gako. UEUren webgunean da-

go informazio osoa eta matrikulazioa egite-ko aukera: http://www.ueu.org/ikasi/udako-

ikastaroak.

EHUk 114 jarduera antolatu ditu aur-tengo Udako ikastaroen barruan. Jarduerahorien artean artean 72 ikastaro, hamalaukongresu, sei eskola, hamabi tailer eta pro-fesionalen bederatzi jardunaldi izango dira.EHUren udako ikastaroen artean, hezkun-tza gaiei loturikoak eta euskarazkoak hona-ko ikastaro hauek egin ahal izango dira:Euskal curriculumaren garapena: asmoetatik

errealitatera; Hizkuntzen irakaskuntza eta gai-

tasun digitala; AGA duten ume eta nerabeentza-

ko eskuhartze psiko-hezitzaileak; Idazketa sor-

tzailea gelan, nitikgura eta Hizkuntzen irakas-

kuntza eta gaitasun digitala. Honako bilerahau ere egingo da: Elebitasuna eta hizkuntza

kontaktua Euskal Herrian eta beste Erkidego ba-

tzuetan. Informazio guztia eta izena emate-ko aukera honako webgune honetan dago:http://udaikastaroak2.i2basque.es/index.php

/eu/.

Uztailaren 1ean hasiko dira Udako EuskalUnibertsitatearen ikastaroak

Herritarren parte-hartzeareninguruan egindakoa ezagutzeraeman, aztertu, bertatik ikasi etabalioan jartzeko, ‘Herritarrekintopaketak’ izeneko jardunaldiak

egingo ditu GipuzkoakoDiputazioak, Donostiako

Kursaalen, ekainaren 7an eta8an. Islandiako Konstituzioazariko dira parlamentari bat etaherritar bat, eta ondoren, MartaHarneckerrek hitz egingo du.

Izena emateko epea amaituden arren, hainbat ikastarotanlekua dago oraindik: Etxerakolanak gure eskolan; Besteak

sendatzeko ahalmena; Eskolakobizipenak, hizkuntza-ideologia

eta jarreren eraldatzaile;Coaching; "Kamishibai" tailerra;Espresio tailerra: sortuz sentitu,

sentituz sortu; eta Ahotsarenerabilera egokia.

www.hikhasi.com web orrianeman behar da izena.

Herritarren parte hartzeaz jardunaldiak egingo dituGipuzkoako Diputazioak

hik hasi-ren topaketetakozazpi ikastarotan izena eman daiteke oraindik

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 9

Page 10: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

G A I A

10 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

0-3 ziklorako formazioa Pikler eta Malaguzziren teoria pedagogikoetanoinarrituriko prestakuntza antolatu du hik hasi-k

Haur txikiekin lan egiten duten hezitzaileen formazioan lagundu nahi du hik hasi-k antolatutako bi urteko ikastaro trinkoak.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 10

Page 11: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

G

hik hasi egitasmo pedagogikoaksorreratik erakutsi du euskarazkoformakuntzaren alorrean laguntze-ko konpromisoa. Urtero antolatzendituen Udako Topaketak —uztai-laren 3tik 5era izango dira aur-ten— eta udazkeneko jardunaldimonografikoak dira horren lekuko.Bide horretan, beste urrats batemango du datorren ikasturtean,Haur Hezkuntzako lehen zikloko(0-3 urte) irakasleei eta hezitzai -leei eskainitako bi urteko presta-kuntzarekin. Alor horretako profesionalen arte-an formaziorako dagoen “nahia etabeharra” asebete nahi ditu hikhasi-k ekimen berriarekin.Horretarako, haur hezkuntzanerreferente diren Emmi Pikler etaLoris Malaguzziren teoria pedago-gikoen gainean ardazturiko forma-zio-egitaraua osatu du. Ikastaroanizena emateko epea zabalik dagoekainaren 21a bitartean.

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 11

Duela 18 urte sortu zenetik, hik hasi-keuskarazko prestakuntzaren alorrean anto-latu dituen jardunaldi eta ikastaroek HaurHezkuntzako irakasle eta hezitzaileen ha-rrera oso ona jaso dute, baina azken urteo-tan, 0-3 zikloan jarduten dutenek forma-zioa jasotzeko interes berezia erakutsi dute.Horren adibide da haurraren autonomiaz,haur eskoletako kalitateaz, haur txikien mu-gimenduaren behaketaz edota espazioenantolaketaz egindako jardunaldi monogra-fikoek izan duten erantzun beroa.

Etapa horrek nortasunaren eraikun-tzan eta haurraren garapenean eta autono-mian daukan garrantzia ikusirik, eta 0-3ko irakasle eta hezitzaileek formaziorako“nahia eta beharra” dutela ondorioztatuondoren, hik hasi-k bi urteko prestakuntzatrinkoa antolatzea erabaki du (200 ordutikgorakoa). 2013ko irailean hasiko da ikasta-roa, eta 2015eko uztailean amaituko da le-hen promozioa. Ikasle kopurua mugatua izango da: 40 ikasle, promozio bakoitzeko.Izena emateko epea zabalik dago ekainaren21a bitartean, hik hasi-ren web atarian(www.hikhasi.com).

Ikastaroaren ezaugarri nagusietako batbi joera pedagogikoren inguruan egituratu-ta dagoela da. Lehen ikasturtean, Emmi Pi-klerren ekarpen pedagogikoen ingurukoformazioa jasoko dute ikasleek; eta bigarre-nean, Loris Malaguzziren ekarpenak ezagutuko dituzte. Juanjo Quintela psikolo-goak eta Alfredo Hoyuelos Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta Iruñe-ko Udal Haur Eskoletako zuzendaritzakokideak koordinatu dute ikasturte bakoitza,hurrenez hurren. Horrez gain, bi ikasturte-etan zehar, formazio pertsonala jasoko du-te ikasleek. Kasu horretan, Alvaro BeñaranLuzaro psikomotrizitate eskolako ira kas leeta pedagogo terapeuta izango da emaile etakoordinatzailea.

Quintelaren iritziz, “haur txikien hezi-tzaileen nortasun profesionala eraikitzekobidean lan handia dago egiteko oraindik, eta horretarako beharrezkoa da gure he-rrian pisu nabarmena duten joera pedago-giko aurrerakoien alderdi positiboak bil-

tzea, bakoitzak duen ahalmenaz baliatzea eta, koherentziarik galdu gabe, denok abe-rasten gaituen ikuspegi zabalago bat osa-tzea”. Iritzi hori berresteko, Eszter MosesLóczy institutuko kideak, 2010ean Bilbonemandako hitzaldi batean esandakoa gogo-ra ekarri du Quintelak: “[Piklerren] Sistemahau haurren lehen bi urteetarako pentsatu-ta dago... Oso sistema argia da, oso landua,eta emaitzak ematen ditu... Bi, hiru edo lauurteko haurrekin lan egiterakoan beste ideiaeta jarduera batzuk gehitu behar dira”.

Formazio teorikoa, praktikoa eta per-tsonala eskainiko ditu ikastaroak, eta parte-hartzaileek ikastaroan jasotakoa egunerokolanean praktikan jartzeko, esperimentatze-ko eta bizitzeko aukera izango dute. Saiogehienak zortzi ordukoak izango dira, etahilean behin egingo dira, ostiral arratsaldee-tan eta larunbat goizetan, Donostiako Ekintza ikastolan.

Bi urteko formazioan Piklerren eta Ma-laguzziren marko teorikoen berri izan etapraktikan jarri ostean, ikasle bakoitzak beresintesia osatzea nahi lukete antolatzaileek.“Formazio eskaintza honek bere baitanhartzen dituen eskolek oinarrian dute hau-rraren onarpena, epairik gabeko entzuketaeta hezitzailea haurraren ibilbidean bidela-gun izatea. Haurraren kontzepzio berdin-tsua dute: haurrak gaitasun batzuk ditu ha-sieratik eta haiek garatzen utzi behar zaio”,dio Josi Oiarbide hik hasi-ko kideak. Hortikabiatuta eskola bakoitzak “ekarpen abera-tsak” egiten dituenez, haiek ezagutzeko au-kera eman nahi diete Haur Hezkuntzakohezitzaileei, ondoren bakoitzak bere ondo-rioak atera ditzan.

Ikastaroan joera pedagogiko ezberdi-nak batzeko antolatzaileek egindako ahale-gina nabarmendu du Beñaranek. “Hezi-tzaile bezala, interesgarria da Pikler eta Ma-laguzziren ekarpenak jasotzea, eta gero nor-berak bere ikastetxean bere bidea aurkitzea,ildo bakarreko eskolak sortu beharrean”. Izan ere, Beñaranen iritziz, “ez dago egiabakar bat, eta ezadostasunak izatea ona da.Guk ere baditugu gure artean, eta ikastaro-ko formazioa jasotzen dutenek ikusi behar-

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 11

Page 12: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

12 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

Haur Hezkuntza

ko dute ez gaudela ados gauza guztietan,posible dela marko baten barruan beste iri-tzi bat izatea, eta norberak dakienetik abia-tuta ñabardurak eta ekarpenak egin daitez-keela, ikastetxearen edota herriaren ezauga-rrien arabera”.

Maila handiko irakasle taldea bildu duteformazioko koordinatzaileek, hala EuskalHerrikoak (aipatutakoez gain, Ana Araujo,Ezozi Arizaga, Xabier Tapia, Ana Geren-diain...) nola nazioartekoak (Myrtha Cho-kler, Budapesteko Pikler-Lóczy institutukohezitzaileak, Reggio Emiliako eskoletakopedagogo eta irakasleak...).

Lehen ikasturtea: Emmi Piklerren inguruko formazioa

Emmi Piklerrek (Viena, 1902-Buda-pest, 1984) 1946an sortu zuen Lóczy insti-tutua, Budapesten, baina haren ekarpenakduela urte gutxi hasi ziren ezagutzen EuskalHerrian. 2009an joan zen lehen aldiz euskalherritar talde bat Lóczy institutura ikastarobat egitera. Talde horretan zen Juanjo Quin-tela psikologoa. Berak koordinatu du for-mazio ikastaroaren lehen ikasturtea.

Bi dira Piklerren proposamen pedago-gikoaren ardatzak: jarduera autonomoa etamugimendu askea batetik, eta zainketakbestetik. Bi ardatz horiek osatzen dute ikas-taroaren bizkarrezurra, baina gai horietansartu aurretik, ikastaroari hasiera emateko,erreferentziazko marko bat ezartzea beha-rrezkoa ikusi du Quintelak. Horretaz ardu-ratuko dira Xabier Tapia psikologoa eta Ezozi Arizaga psikoterapeuta, lehen aste-buruan, irailean. Humanizazio prozesuazeta atxikimenduaz hitz egingo dute bi adi-tuek. “Piklerren proposamenetik eta besteedozein proposamen pedagogikotik hara-go dauden kontzeptuak dira, baina eraginzuzena dute Piklerren proposamenean. Izan ere, Piklerren teoria ez dago isolaturik,askoz zabalagoa den paradigma pedagogi-ko baten barruan baizik”, azaldu du Quin-telak.

Urrian Myrtha Chokler psikomotrizis-

Juanjo Quintela eta Alvaro Beñaran.

ta argentinarrak hartuko du parte jardunal-dian, eta familiaren eta eskolaren arteko ha-rremanaz hitz egingo du. Asteburu berean,Antzuolako Eskolako ordezkariek leheneskolaratzeari buruzko hitzaldia emangodute, eta zehazki, harrera eta egokitzapena-ren gaia aztertuko dute.

Piklerren ekarpen zehatzetara gertura-tzeko lehen saioa abenduan izango da. Bar-nekoan oinarritutako pedagogiak, eta kanpoan oi-narritutakoak izeneko saioan Piklerren“aurkikuntza nagusia” aztertuko dute: mu-gimendu askea eta motrizitate globala. “Pi-klerren pedagogia gizakiaren barnekoan oi-narritzen da, bereziki 0-2 urteetan”, azaldudu Quintelak. Berak gidatuko du asteburuhorretako saio nagusia, eta haren osagarri, Alvaro Beñaranek 2-3 urtekoenmugimendua eta helduaren jarrerak azter-tuko ditu.

Lóczy institutuko eguneroko jarduera-ren beste ardatz nagusia zainketak dira, etaestu lotzen dira ezaugarri jakin batzuekin: errespetuarekin, egonkortasunarekin edo-ta helduaren eta haurraren arteko harrema-narekin. “Abiapuntua honako hau da: haurtxikiei oso gogorra egiten zaie taldean bizi-tzea, ez daude prestaturik beste zazpi edohamar haurrekin elkarbizitzeko. Umeak behar duena da familia-giro bat, eta heldu

gutxi batzuekin harreman egonkorra iza-tea”. Zainketek haurrarentzat duten ga-rrantziaz, zainketen antolaketaz eta jardue-ra autonomoaz ikuspegi orokor bat jasokodute ikasleek, eta hortik abiaturik hiru zain-keta mota nagusietan murgilduko dira: loa,higienea eta elikadura. Umeari janaria ema-teko momentua da “zailena”, Quintelareniritziz; “une hori antolatzeko moduak emango digu haur eskolaren eguneroko bi-zitza-kalitatearen berri. Piklerren proposa-menean oso ondo pentsatuta eta landutadago gai hori”.

Ikasturteko azken saioetan hainbat gaiaztertuko dituzte: ikasketa, hizkuntzarenbereganatzea, beste haurrekiko harrema-naren aurkikuntza, eguneroko elkarbizi-tzan sortzen diren gatazkak kudeatzeko etagutxitzeko moduak... Halaber, Waldorf pe-dagogiak eta Piklerrenak elkarren artean di-tuzten loturak aztertuko dituzte asteburubatean. “Waldorf pedagogiak ez du Pikle-rren edota Malaguzziren pisu espezifiko be-ra, baina oso erreferente interesgarria da 0-3 heziketan ”, adierazi du Quintelak.

Saio guztiak teoriko-praktikoak izangodira, izan ere, Piklerren proposamena “ezda teoria huts bat, egiteko modu bat baizik;behar zehatz bati erantzuteko premiatiksortu zen, bigarren Mundu Gerraren oste-

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 12

Page 13: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 13

G A I A 0-3 FORMAZIOA

Pikler eta Malaguzziren ildo pedagogikoak

2013-14 IKASTURTEA: EMMI PIKLERREN

INGURUKO FORMAZIOA ETA

FORMAZIO PERTSONALA.

Koordinatzaileak: Juanjo Quintela, Alvaro Beñaran

- Erreferentziazko markoa. Humanizazio proze-

sua . Gizakiaren o inarr izko un i ta te psiko somat i -

koa (Xabier Tapia); Atxikimendua, giza garapena-

ren euskarr i -era tza i lea (Ezozi Arizaga).Aurkezpena eta formazio teoriko-praktikoa. 2013koirailak 20-21 (8 ordu)- Familia e ta e skola (Myrtha Chokler); Eskolaren

harrera fami li ei (Antzuolako Eskola). Formazioteoriko-praktikoa. Urriak 18-19 (8 ordu)- Errespetua , samurtasuna , entzuke ta , beg i rada. . .

b izi beharreko kontzeptuak (Alvaro Beñaran).

Formazio pertsonala. 2013ko azaroak 15-16-17 (17ordu)- Barnekoan oinarr i tu tako pedagog iak, e ta kanpo -an oinarr i tutakoak (Juanjo Quintela); 2-3 urteko -

en mugimendua eta he lduaren jarrerak (Alvaro

Beñaran) Formazio teoriko-praktikoa. 2013ko aben-duak 13-14 (8 ordu)- Arre ta pert sona laren jarduerak: zainke tak. Loa.

(Juanjo Quintela) Formazio teoriko-praktikoa.2014ko urtarrilak 10-11 (8 ordu)- Errespetua , samurtasuna , entzuke ta , beg i rada. . .

b izi beharreko kontzeptuak (Alvaro Beñaran).Formazio pertsonala. 2014ko otsailak 7-8-9 (17 ordu)- Zainketak: el ikadura (Susana Martinez, Juanjo

Quintela). Formazio teoriko-praktikoa. 2014ko mar-txoak 14-15 (8 ordu)- Zainketak: hig i enea (Alfredo Hoyuelos, Txusma

Azkona). Formazio teoriko-praktikoa. 2014ko apirilak11-12 (8 ordu)- Waldor f pedagog iaren eta Pikle rren pedagog iaren

art eko lo turak. Formazio teoriko-praktikoa. 2014komaiatzak 16-17 (8 ordu)- Ikaske ta , hizkuntza , gatazkak e ta harremanak.

(Pikler-Lóczy Sareko adituak). Formazio teoriko-praktikoa. 2014ko uztailak 2-3-4 (17 ordu)

2014-15 IKASTURTEA: LORIS MALAGUZZI-

REN INGURUKO FORMAZIOA ETA

FORMAZIO PERTSONALA.

Koordinatzaileak: Alfredo Hoyuelos, Alvaro Beñaran

- Hezkuntza umearen i rudiarekin has t en da , g iza-

kiaren zehaztugabetasuna i s latzen duen umearen

irudiarekin. Hasiera eta formazio teoriko-praktikoa.2014ko irailak 13-14 (8 ordu)- Hezteak pos ibl e d iren aukeren kopurua handi -

tzea e san nahi du . Formazio teoriko-praktikoa.2014ko urriak 17-18 (8 ordu)- Regg io Emiliako e sper i en tziaren inguruko jardu-

na ldiak. Formazio teoriko-praktikoa eta topaketak.2014ko azaroak 14-15. (12,5 ordu)- Haurra e skubide hi stor ikoak eta ku ltura lak

di tuen sub jektua da. Formazio teoriko-praktikoa.2014ko abenduak 12-13 (8 ordu)- Eskola e sparru es te tiko b izigarria da. Formazioteoriko-praktikoa. 2015eko urtarrilak 23-24 (8 ordu)- Pedagogia era iki tzea ezohikoaren edertasuna

amest ea da. Formazio teoriko-praktikoa. 2015ekootsailaren 13-14 (8 ordu)- Haur eskol etara b is itak. Formazio praktikoa.2015eko martxoa, apirila eta maiatza- Formazio per t sonala. 2015eko martxoak 13-14-15(17 ordu)- Eskola e ta hezkuntza g izart e aldake tarako

oinarr izko a lderd iak dira. Formazio teoriko-prakti-koa. 2015eko apirilak 17-18 (8 ordu)- Formazio per t sonala. 2015eko maiatzak 15-16-17 (8ordu)- Hazteak s edukzio e st et ikoaren narrazio ga i tasu -

na gara tzea e san nahi du. Formazio teoriko-prakti-koa. 2015eko ekainak 12-13 (8 ordu)

- Hik Hasi Udako Topaketak: Euskal Herr iko

Haur Esko len praktika b ide ra tuz.. . Pikl er e ta

Malaguzziren t eor ia pedagog ikoen art eko s in te sia

pos ible a l da? Formazio teoriko-praktikoa. 2015ekouztailak 1-2-3.

0-3 urte bitarteko hezitzaileentzako 2 ikasturteko prestakuntza

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 13

Page 14: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

Haur Hezkuntza

14 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

an: sehaska-etxe batean bizi ziren haurrekeuren familiekin bizi zirenen antzeko bizi-modua izan zezaten”. Umearen egunerokobizitzaren xehetasun guztien azterketan oi-narrituta dago Piklerren pedagogia, eta hor-taz, bideoen azterketa osagai garrantzitsuaizango da formazio ikastaroan.

Bigarren ikasturtea: Loris Malaguzziren inguruko formazioa

Alfredo Hoyuelos Nafarroako Uniber-tsitate Publikoko irakasleak koordinatu dubigarren ikasturtea, Loris Malaguzzirenpentsamendu eta lan pedagogikoari buruz-koa. Pedagogo italiarraren lan teoriko etapraktikoan aditua da Hoyuelos, hari buruz-ko doktore-tesia aurkeztu baitzuen 2001.urtean. 60ko hamarkadan Reggio Emiliako0-6 urte bitarteko udal haur eskoletan abia-tutako hezkuntza proiektu berritzaileareneragile izan zen Malaguzzi (1920-1994). Bi-garren Mundu Gerran ezagututako izuga-rrikerien ostean, haurrak hezteko beste mo-du bat beharrezkoa zela ikusi zuten Mala-guzzik eta Reggio Emiliako gurasoek. Hez-kuntza-eredu berri horrek haurrei entzun,haurrak errespetatu eta haien ahalmenakkontuan hartzen zituen, eta haurrek tes-tuinguru duinetan, zorrotzetan eta ahal-men horiekin bat datozenetan hezteko du-ten eskubidea bermatzen zuen, helduok es-kubide horri inoiz bizkarrik eman gabe.

Hezkuntzaren arloan konplexutasuna-ren paradigma garatu zuen Malaguzzik,Hoyuelosek nabarmendu duenez, alegia,sinplifikazioa (ume guztiak multzo bereansartzeko joera) baztertu eta ume bakoitzaentzun, behatu, dokumentatu eta ikertu be-harra dagoela aldarrikatu zuen. Hori dela eta, Hezkuntza umearen irudiarekin hasten da,gizakiaren zehaztugabetasuna islatzen duen ume-aren irudiarekin izenburua jarri dio ikastaroa-ri hasiera emateko saioari. “Esan nahi du li-nealtasunik ez dagoela, umearen irudia ezdagoela aurrez zehaztuta. Umea beti da eze-zagun bat; hura behatzen, ikertzen, sakon-

tzen eta dokumentazioaren bidez interpre-tatzen lortuko dugu umearen irudia ezagu-tzea”, azaldu du Hoyuelosek.

Printzipio hori aurrera eramateko bide-ak proposatu zituen Malaguzzik: umearenentzuketan oinarritutako pedagogia (ume-ak nola eta zertan oinarriturik entzun beharditugun); behaketa, ikerketa-ekintza zun-den bidez; proiektuaren ideia, programa-zioaren ideiaren aurrean ( umea ikertzeko eta haren kultura ezagutzeko eta ezaguta-razteko proiektu bat osatu, curriculumekoegitarauaren ordez).

Bestetik, Malaguzziren iritziz, “hezteakposible diren aukeren kopurua handitzea esan nahi du”. Horretarako, eskolek antola-mendu egoki eta zehatz bat behar zutela us-te zuen. Besteak beste, proposatu zuen he-zitzaileek binaka lan egitea eta talde txikie-tan antolatzea (lauzpabost lagunekoak, umeak hobeto entzuteko eta ikertzeko), etaatelierista edo arte adituaren figura sortuzuen. Halaber, helduek bestelako rol bat jo-katu behar zutela iritzi zion: “Malaguzzirenustez, helduek afektibitatea eskaini behardiote umeari, umearen alboan egon, eta rolpolitikoa jokatu: gizartea eraldatu behar du-te helduek, umeen eskubideak bermatzeko eta garatzeko”. Halaber, irakasleek ez ezik,eskola komunitatea osatzen duten gainera-ko helduek ere (sukaldariak edota garbitzai-leak, kasu) proiektuan garrantzia handia du-tela zioen Malaguzzik, “beste ahots batzuk”ekartzen dituztelako. Antolakuntzari dago-kionez Malaguzziren beste ekarpen garran-tzitsua arduren banaketa pertsonalizatuada, “ez dago zuzendaririk eskoletan, denokhartu behar dugu ardura”.

Haurra eskubide historikoak eta kulturalakdituen subjektua da, izenburu hori du Hoyue-losek prestatu duen ikastaroko saio batek.NUPeko irakaslearen iritziz, “Eskolaren eta Haur Hezkuntzaren identitatea garatzeaoso garrantzitsua da, bi arriskuri aurre egite-ko: asistentzialtasunari batetik, eta akade-mizismoari edo instruktibismoari, bestetik.

Garrantzitsua da ulertzea umeak ez dirahizkuntza diziplinatutakoak, baizik eta adierazpideen arteko harremanak lantzendituztela”.

Malaguzziren ekarpenak hiru arlotanbereizten ditu Hoyuelosek. Orain arte aipa-tutakoak etikaren alorrekoak dira, baina ekarpen estetikoak eta politikoak ere eginzituen. Hain zuzen, eskola “esparru esteti-ko bizigarria” dela uste zuen pedagogo ita-liarrak. Haren ikuspegitik, umearen ikas-kuntza eta garapena plazerarekin lotzen da.“Espazioaren eta giroaren kualitatea zain-tzeari oso garrantzitsua zeritzon Malaguz-zik, egunerokotasun aberatsa osatze aldera:materialak, argitasuna, koloreak...”. Eskolaguztiek tailer edo laborategi bat izan beharzutela zioen, umea hobeto dokumentatze-ko, narratzeko eta beste ikuspuntu batetikezagutarazteko. “Pedagogia eraikitzea ezohikoaren edertasuna amestea da”, zioenMalaguzzik.

Azkenik, haren iritziz, pedagogia betipolitika da. “Politikak eta gizarteak kulturaeta gizarte izaerako harreman bat ezartzendute. Hortaz, oso garrantzitsua da pentsa-tzea hezitzaileen eginkizuna ez dela eskola-ren barrukoa soilik, kanporako ere badela,helduen eta haurren eskubideak defenda-tzeko”, dio Hoyuelosek. Eskola gizarterazabalik egotea proposatzen zuen Malaguz-zik, eta eskolaren eta familiaren arteko egu-neroko harremana estutzea, emozioak el-karrekin sortzeko. Malaguzziren ustez, es-kolako ateak zabalik egon behar dira beti,gurasoak “sukalderaino” sartzeko. “Sukal-dean partaidetza sukaldatzen dela esatenzuen”.

Bestetik, konfrontazioa maite zuenMalaguzzik, ideiak aurrez aurre jartzea. “Errealitatea ikuspuntu ezberdinetatik ikustea eta elkarrizketa sortzea maitezuen… Bikote hezitzailean ere nahiagozuen ezadostasunak egotea adostasunakbaino, umea etiketa baten pean ez sailkatze-ko”.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 14

Page 15: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

G A I A 0-3 FORMAZIOA

Pikler eta Malaguzziren ildo pedagogikoak

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 15

ere, ikastaroen eskaintza asko zabaldu daazken aldian, eta horrek izan ditzakeen on-dorioez gogoeta egiten du Beñaranek. “Da-kienak ez dakienari zerbait erakusten dionprozesu bezala uler daiteke formazioa, etaneurri batean hala gertatzen da, horretandatza formazioa. Baina horrek badu arriskubat: jendeak pentsatzea formazio hori jasogabe ez dakiela ezer egiten, formazio ikasta-ro horietan esango diotela zer egin beharduen, egia borobilak, perfektuak irakatsikodizkiotela”. Horrek berehalako efektu bat izaten du ikastaroa jasotzen ari denarengan,“hasieran, paralizatu egiten da, irakatsi dio-tena ondo egin nahi duelako, esan diotenmoduan. Teknikaren menpe jartzen da etaez da ausartzen gauzak modu askeagoan egitera”.

Beñaranen iritziz, formazioa beharrez-koa da, baina norberak dituen berezko gai-tasunak ez dira gutxietsi behar. “Denak ezdu balio hezkuntzan, ezin da edozein gauzaegin, baina ez dago egia osorik. Hezitzaileakere gaitasun batzuk ditu, eta ekarpenak eginditzake. Gauza batzuk ondo egingo ditu, se-guru, eta beste batzuk gaizki, denok bezala.Baina ez du zertan bere espontaneitatea gal-du formazioarekin”.

Euskal Herrian badira Reggio Emiliakohaur eskolen ereduan oinarriturik, “bainaharen kopia hutsa izan gabe”, lanean ari di-ren hainbat ikastetxe: Iruñeko udal haur es-kola batzuk, Berriozarko haur eskolak, Ata-rrabiako haur eskola, JauntsaratsekoOihanzabal eskola... Proiektu horietan aridiren hezitzaileetako batzuek irakasle gisahartuko dute parte ikastaroan, besteak bes-te Ana Araujo Iruñeko Egunsenti haur es-kolako irakasleak, Kristina Goñi Baztangohaur eskolako zuzendariak, eta Ana Geren-diain Berriozarko haur eskolako zuzenda-riak.

Formazio pertsonalaAlvaro Beñaran pedagogo terapeuta

eta Luzaro psikomotritzitate eskolako ira-kaslea arduratu da bi urteko ikastaroan for-mazio pertsonalari eskainitako atala koor-dinatzeaz. Ikasturte bakoitzean formaziopertsonalari eskainitako bi saio egingo dira,bakoitza zortzi ordukoa. “Formazio per-tsonalean inportanteena prozesua bizitzeada, pertsonarengan mugimendu bat eragi-tea, eta ate batzuk irekitzea”. Ikastarokoformazioa 0-3ko haur heziketako profesio-nalentzat pentsatuta dagoela zehaztu duBeñaranek, “ez da terapia lana, ezta hazkun-tza pertsonalerako formazioa ere”.

0-3 haur hezkuntzan formazio pertso-nalak duen garrantzia azaltzeko hainbat arrazoi aipatu ditu Beñaranek. “Haur txikia,hezitzailearen funtzioa, eta bien arteko ha-rremana ulertzea oinarrizkoa da profesio-nalaren prestakuntzan; haur txikiarekin la-nean ari garenean, gure historia propiotik oso gertu gaude, bizitzaren lehenenengoesperientzien arrastoa hortxe dago”. For-mazio pertsonalaren bidez, “haurraren-gandik eta gu izandako haurrarengandikgertuago egoten saiatzen gara”, eta horrezgain, badira kognitiboki bakarrik ikasi ezindiren gauzak, “bizi egin behar dira, guganintegratu eta horietaz jabetu”.

Formazio pertsonalak helburu orokor

batzuk ditu, Beñaranek gogorarazi duenez.Batetik, “nire buruari gehiago entzutea, umeari hobeto entzuteko”; bestetik, “ha-rremanetan heztea, hobeto bereizteko zerden haurrarena eta zer den nirea”; 0-3 urte-ko umeak behar duen “nahiko ona den bes-tea”-ren jarrerak garatzea da beste helburubat; umearen bizipenetara hurbildu eta kognitiboki ikasi ezin dena bizipenen bi-dez bereganatzea; elkarrizketa toniko-emozionalean murgiltzea; jolasteko gaita-sunari eustea; eta atxikimendua eta banake-taren aurrean hezitzaileak dituen bizipenez ohartzea ere formazio pertsonalaren xede-etako batzuk dira.

Haur txikiekin lan egitean profesiona-lak burua sendo eta ondo sustraituta eduki-tzea oso garrantzitsua dela nabarmendu duBeñaranek. “Bestela, gerta liteke haurrekhezitzailea emozionalki jatea, edo hark hesigehiegi jartzea, beldurrez. Bi arrisku horiekdaude: gehiegi nahastea, edo gehiegi urrun-tzea. Tarteko bat bilatzea da formazio per-tsonalaren helburua: haurrekiko harrema-nean emozioei beldurrik ez izatea, baina al-di berean babestuta sentitzea”.

Hezitzaileen formazio pertsonala gure-an gehiegi landu ez den eremua bada

Alfredo Hoyuelosek koordinatu du Loris Malaguzziri buruzko formazio ikastaroa.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 15

Page 16: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

“Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea,baina ez dugu errealitate berria euskarazeraikitzen, erdaraz baizik

Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria

gurutze ezkurdia

E L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 179.zenbakia. 2013ko ekaina

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 16

Page 17: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

gurutze ezkurdiaMendeurrena ospatzen ari da

Bilboko Irakasleen Eskola. Bertako zuzendaria da Gurutze Ezkurdia Artea-ga 2010. urteaz geroztik, baina guztira30 urte inguru egin ditu ikastegi horretan lanean. Hezkuntzaren Teoriaeta Historia Saileko kidea da Ezkurdia,Historian lizentziaduna eta Pedagogian doktorea. Araka ikertaldearen kide da eta bertan, curriculuma eta identitatearen artekoloturetan ikerlari aritu da. Halaber, testuliburuak aztertu ditu, euskal lurraldearekin, historiarekin eta kulturarekin lotutako edukien ikuspegitik. Karmele Perez Urraza etaBegoña Bilbao izan ditu bidelagun lanhorietako askotan.

Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka nagusiak. “Hemengo gatazkarik handiena ez da politikoa, kulturala baizik. Euskal Herriak ez du izan botererik 500 urtean, baina mantendudu bere kultura. Noiz egon da kinka larrian euskal kultura? Oraintxe bertan”.

Bilboko Maistren Goi Eskolaren

mendeurrena ospatzen ari zarete.

Atzera begira, eta labur-labur esanda,

zertan aldatu da eskola eta irakasleen

formazioa ehun urte hauetan?

1912an estreinatu zuten JulianaAgirrezabalaga zuzendari zelaSolokoetxeko eraikina, diputazioakmaistren formakuntzarako espreski eginzuen orduan lehendabizikoz eraikuntza.Baina lehenago ere baziren maistrenformaziorako ikasketak, 1902tik. Eta arelehenagotik ere magisterio ikasketakbaziren Bizkaian, 2015ean 150 urtebeteko dira, maisuen eskola sortu zenetik.Hura erdi profesionala zen, eta XX.mende hasieran ez zeukan arrakastahandirik. Ondorioz, eskola berrantolatuzuten eta maistren formakuntzarabideratu zuten. Orain, mendeurrenarekinkointziditu du Bilboko Irakaseen Eskolakeraikin berria duela, hemen Leioan. Gorabehera handiak izan dira XX.mendean maisu eta maistren formazioan:une historiko zehatzetan goi mailakoformazioa egon denean, oso emaitzakoparoak izan dira. Gero etorri dirakontrako bideak. Hemen, ohituta gaudeolatuak bezala gora eta behera ibiltzenitsaso handian; igo ginen LOGSErengaraian, loraldi bat egon zen orduan, legenahikoa aurrerakoia delako, ez beharbadaEuskal Herritik begiratuta, baina bideaeman digu hainbat gauza egin ahalizateko. Orain olatuan behera egingodugu: LOMCE dator eta atzera egingodugu berriro. Eskola honen historia lotutadago Espainiako hezkuntzarenhistoriarekin.

Historikoki, zeintzuk izan dira maistren

goi mailako eskolaren mugarriak?

Mendeurrena ospatzeko egin ditugunekintzen artean Emakume AbertzaleenBatzari buruzko erakusketa bat eta liburubat egin ditugu. Aurreko urtean 90 urteizan dira EAB sortu zela, eta horrekinbatera, gure goi mailako formakuntzahonen mendeurrena dago, eta gurutzatuegin ditugu bi historiak, ikusteko zeharreman dagoen, eta gurutzaketahorretan hainbat aitzindari maistrak direlaikusi dugu. 1921-22 urteetan antolatzenda EAB, eta lehen taldean % 90 maistrakdira. Maria Jesus Ibazeta, MartinaCasianoren izenak aipa litezke, besteakbeste; talde inportantea zegoen. 1918anEusko Ikaskuntzaren Oñatiko kongresuaegin zen, eta hemengo maistra AdelinaMendez de la Torrek hartu zuen parteponentzia batekin. Honen ondorioz sortuzen lehen ikastola batzaren kontzeptua.Gero ordea, Primo de Riveraren etenaizan zen, eta ondoren, Errepublikarengaraiko 6 urteak oso emankorrak izanziren euskal irakaskuntzarentzat.Errepublikaren garaian erabaki zenberriro ere maistren formakuntza goimailakoa izan behar dela, eta hiru urtekoaizatetik lau urtekoa izatera pasa zen1932an. Lehen promozioa 1936an irtenzen, baina horren daturik ez dago, gerrasartu baitzen.Francorekin beherakada handia etorri zenondoren, nazionalkatolizismoak besteirakaskuntza eredu batzuk markatuzituen, eta mugimenduaren printzipioakerrespetatuko zirela zin egin beharrazuten maistrek. Batzuek zin egin zutenezinbestean, beste batzuek nahi zutelako,suposatzen dut, eta este batzuek uko eginzuten. EABko maistra asko espurgatuakizan ziren.Francoren garaian, 1963an, Deustukoeraikina egin zuten beren-beregi maistrenformakuntzarako, eta asko hobetu zenmaistren formazioa. Baina benetakoaldaketa 80an gertatu zen, EHUn sartuginenean. Unibertsitateko kide bihurtuginen, eta diplomatura moduan egon garaorain hiru urtera arte. Bolonia planarekinlau urtera pasatu gara, eta horrek maisu-maistren lanari garrantzia eman dio,

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 17

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 17

Page 18: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

18 • hik hasi • 179.zenbakia. 2013ko ekaina

gurutzeezkurdia

E

“Diplomaturatikgoi mailako titulazioraaldatzeak garrantziaeman dio maisu eta

maistren lanari, duinduegin du

duindu egin du, nolabait esateko.

Irakaslearen figurak gizartean zituen

aitortza eta errekonozimendua, zertan

dira gaur egun? Irakasleak sinisten du

bere lanaren garrantzian?

Uste dut asko galdu dela, baina aitortzahori beharrezkoa du irakasleak, eta batezere guk formatzen ditugunak, Haur etaLehen Hezkuntzakoak, kulturarentransmisioa bideratzen dutenak baitira,familiarekin batera. Hor daukagu okerrikhandiena. Buelta handia eman behar zaioirakaslearen estatus etaerrekonozimenduari, eta bere garrantziaitzuli; irakaslea erreferente bat da edozeinpertsonaren bizitzan. Lehenengourteetan, aita eta amarekin batera,andereñoa da haurraren eredua. Horbadugu hutsune bat: momentu honetangizon gutxi dago maisutzan. Eta denokdakigu genero-ereduak imitaziozeraikitzen ditugula, hein handi batean.Eredu maskulinoa behar dugu,gizonezkoak behar ditugu. Gutxi daude,hain zuzen gizartean maisu izatea ezdelako arrakastatsua, ez delakoinportantea, askoz prestigio handiagoa duingeniari batek, edo ekonomista batek.

Mendeurreneko ospakizunetan

Francesco Tonuccik hartu du parte.

Zer arrasto utzi dute ikasleen artean

haren ideiek?

Arrakastatsua izan da, jendetza etorri zenTonucci entzutera. Bere diskurtsoa osoerakargarria eta aurrerakoia da, baina ezdakit noraino den berria. 1920-30urteetan Elbira Zipritiak eta harekin ibilizirenek horrelako metodologia aktiboakerabiltzen zituzten, haurra gaur egunbaino askoz protagonistagoa zen. La

lengua de las mariposas filmean garbi ikustenda Errepublika garaian zer nolakogarrantzia ematen zitzaion ikasleari,deskubritzeari, kalera irteteari. Hori gauregungo eskolan desagertu da. Tonuccik esaten du hiria eta herriaumearena egin behar direla. Bai, etaegingo da. Baina gaur egungo umeak etabere garaikoak desberdinak dira.Tonucciren garaiko umeek seguruenikauto gutxiko kalea ezagutu zuten, bizikleta

norbaitek izango zuen baina ez denek,joango ziren errekara, igoko zirenarboletara... Gaur egun haur horiek kaleartean daude, familiak etxean edukitzenditu neurri handi batean, eta aisialdiaguztiz zehaztuta dago: kirola egitera,parkera... Askatasun hori desagertu eginda. Baina, hau ere esan beharra dago:zenbat haur dauzkagu Euskal Herrian?Horrek kezkatuta nauka, ez daukaguseme-alabarik, eta hemen gabiltza,mundua konpontzen, lehengairik ezdugunean. Europako seme-alabakopururik txikiena dugu. Beraz, gureugalketa ataka larrian dago.

Zein da une honetan Maistren

Eskolaren egoera, eta zein dira

erronkak?

Gure eskolak 1.850 ikasle ditu, gutxigorabehera. Espazioaren aldetik askohobetu da, oso gustura gaude eraikinhonetan orain, leku aproposa da: Leioakocampusean gaude, beste fakultatebatzuekin harremanean... Boloniako plana antolatu genuenean,metodologia berritzaileetan murgilduginen. Horren emaitza onak jasotzen hasigara, eta rankinetan oso ondo kokatutagaude titulazio aldetik. Bide horretanjarraitzea da erronketariko bat. Curriculumaren aldetik, nire iritzipertsonala da beste hausnarketa batbeharrezkoa dela. Euskal Herriarekinlotutako zenbait arlotan, eta berezikieuskararen arloan. Errealitate paradoxikobat bizi dugu: lortu dugu Karrantzako 14urteko haurrak euskalduntzea; lortu dugugaur egun ikasle gehienek euskarazjakitea, hobeto edo okerrago; lortu dugumaisu-maistra izateko %25 (30 kredito)euskaraz ikasi beharra derrigorrez, etahori lorpen handia da, nire ustez. Bainahorren aurrean ez da jendea euskarazmintzo, eta gizartea gero eta erdaldunagoada. Oinarrian euskaraz jakin edo euskarazkomunikatzen ikasita gauden arren. Ezdugu eraikitzen errealitate berria euskaraz,erdaraz baizik. Lehen salatzen genuen euskaraz ikastengenuena itzulita zegoela, euskaratutakoerdal kultura zela, eta hori ez zela gakoa.Euskal errealitatetik eraiki behar dugu

“Gizonezkoakbehar ditugu, maisu

gutxi dago, hain zuzenere, maisu izatea ez

delako gizarteanarrakastatsua, ez duprestigiorik

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 18

Page 19: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 19

gure curriculuma, euskaraz. Hori dagakoa. Edozein hizkuntza berekulturarekin uztartuta dago, eta zentzuhorretan, sistema horretan eraiki beharda. Bestela ez dago erreprodukziorik. Ahozkotasuna bizirik zegoenean, guremundu erreferentziala euskalduna zen;1985etik aurrera, beherantza goaz.Bukatu ziren proiektu pedagogikoak, etahasi ziren argitaletxeak. Baina bertakoargitaletxeek ez zuten ahalmenekonomikorik merkatuari aurre egiteko.Ez dago konpetentzia egiterik Santillanari,esaterako. Horrekin batera, eztabaidetan gogortutagaude: zer da curriculuma? Zelan eginbehar da? Begoña Bilbao, Karmele PerezUrraza eta ni neu oso kritikoak garazentzu batean egin diren ahaleginekin.Ahaleginak egin behar dira, eta egin denaondo dago, baina uste dut egin direnteorizazio batzuk oso arriskutsuak direla,hain zuzen, ez dutelako eraikitzen euskalerrealitatetik etorkizuna. Euskal nortasunhorren ardura eskolari utzi diogu,ahozkotasuna bukatu den momentutik.Erdaraz alfabetatzen hasi ginen, etahorrekin batera sartu zaigu elementu osoinportante bat gure sukaldean: telebista.

Telebista erdaraz ikusten da, gehienetan.Horrekin batera beste eragile garrantzitsubat sartu da gazteen artera: teknologiaberriak. Hortik edaten dutena auskalonork kontrolatzen duen, baina gehienapatroi kultural hegemoniko batetik edatendute, gauza askotan espainolez —IparEuskal Herrian, frantsesez—, eta bestebatzuk ingelesez. Munduko jauntxoakune honetan horiek dira guretzat.Orduan, zer erreproduzitzen dugu?Etxean oso finko ez badago euskalnortasun hori, eta eskolak ez badu horiberrindartzen, dibortzioa dago. Etadibortzioaren ondorioz, zatiketa dator. 80ko hamarkadako mezua zeneuskaldundu behar genuela jendea;euskaldunak jada ez dira bakarrik leinuzdatozenak, Sabino Aranak zioen moduan,baizik eta 60ko hamarkadakopentsamentu iraultzaren ondoriozeuskalduna da euskaraz ikasten duena,mintzatzen dena eta bertan lan egitenduena, nahiz eta kanpotik etorria den.Hemen bizi diren guztiak euskaldunakizango dira baldin eta euskara ikastenbadute. Nola ikasi? Eskolaren bidez.Eskolak egin du hizkuntza irakatsi, baina

ez kultura transmititu. Hor badugu bestedibortzio bat. Ni sartu nintzenean magisterio eskolan,1983an, ordubeteko klasea egiten genueneuskaraz. Gaur egun dena euskarazikasten da, aldaketa izugarria izan da arlohorretan. Orduan oso hedatua zegoenzera esatea: “a, txikitxoekin lan egin beharduzu? Trankil! Euskara apurtxo batjakinda nahikoa da”. Eta horren eredutraketsa umeak peto-petoan hartzen du;umeak ez du berbarik egiten baina denaartxibatu egiten du. Askotan haurtxikiekin jarri ditugun hizkuntza-ereduakoso murritzak izan dira. Oraingo erronkada hizkuntza-eredua hobetzea, kasubatzuetan, eta kultur-eredua osatzea,transmisioa bideratu ahal izateko.

Eskolak hizkuntza irakatsi du, baina

erreferentzia kulturalik gabe?

Ez, erreferentzia kultural erdaldunekin.Erreferentzia kulturalak irakatsi egitendira. Hor beste gai bat dago: mespretxubat egon da. Testu-liburuetaneuskalduntasunari buruz daudenerreferentziak zaharkituak dira: munduzaharra da, rurala, ez da modernoa, ez daerakargarria, artzaintza, kaikua,

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 19

Page 20: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

20 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

gurutzeezkurdia

E

txalaparta... Hori horrela irakatsita, bereidiosinkrazia guztiarekin ez baduzuirakasten, mespretxurako baino ez dubalio. Eta gaur egungo exekutiboen arteanasko euskaraz mintzo dira, baina ez diraeuskal mundu horretatik hurbil, batzukkenduta. Esaterako, EHUko errektoreadantzaria da, euskal kulturaren erreferentebat da, eta hori goraipatzekoa da. Niretzatbehintzat oso inportantea da. PauloIztuetak dio Bilbo euskalduntzendugunean eta goi mailako jendeaeuskalduntzen dugunean euskarak etaeuskal munduak aurrera egingo dutela.30 urteren buruan, lortu dugu gaztegehienek euskara ezagutzea, etaunibertsitatean goi mailako ikasketaguztiak euskaraz egin ahal izatea. Horrekeroan behar gaitu erabilera planteatzera.Nire ustez, hurrengo erronkak erabileraeta kulturaren transmisioa dira. Hemengogatazkarik handiena ez da politikoa,kulturala da; munduan dauden gerrak,oinarri-oinarrian, gerra kulturalak dira.Lehengo egunean eduki genuen hemenNBEn dauden herri indigena batzuetakoordezkariak, eta haien errealitatea eregatazka kulturala da, batez ere. Eta, nireustez, gurean ere etorkizuneko gatazka

hori izango da oinarrian, gatazkakulturala, eta politikoa neurri batean erebai. Euskal Herriak ez du izan botererik500 urtean, baina mantendu du berekultura. Noiz egon da kinka larrian euskalkultura? Oraintxe bertan.

Irakaslearen formazioari dagokionez,

unibertsitatean zein eztabaida

daukazue mahai gainean arlo

pedagogikoan?

Nik uste dut curriculumaren egokitzapenbatzuk behar direla, esaterako,matematika gehiago irakatsi beharkolitzateke; hezkuntzaren teoria eta historiaoso gutxi irakasten da, euskalirakaskuntzaren historia eta izan direnteoria pedagogiko inportanteenak irakatsibehar dira, eta horretarako denbora pixkabat gehiago beharko litzateke.

XXI. mendeko ikasleak heziko dituzten

irakasleak prestatzen ari zarete.

Nolakoa izan behar du etorkizuneko

irakasleak?

Galdera zaila da, ideologikoki ñabardurakegin daitezkeelako. LOMCEk beste modubateko irakaslea eskatzen du baina nikuste dut behar duela izan Euskal Herriko

“Hemengogatazka nagusia ez da

politikoa, kulturalabaizik. Noiz egon daeuskal kultura kinka

larrian? Oraintxebertan

”“LOMCEri aurreegiteko, Jaurlaritzak eta

eragileek adostutakogutxieneko oinarri

batzuen gaineko paktubat beharrezkoa da, eta

erresistentzia zibila

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 20

Page 21: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

kulturan murgilduta bizi den pertsonabat; argi izan behar du haurra delapertsona zoragarri bat, baina ezin zaiolakalterik egin, askatasuna eman beharzaiola. Tonucciren haritik edan behar da,baina baita Montessoriren haritik,Fraineten haritik eta pedagogo handienharitik ere. Uste dut berreskuratu behardela, ez bakarrik irakaslearen partetikgizarte osoaren partetik baizik,naturarekiko harreman orekatua;hizkuntza aberatsa irakatsi behar da, etaeuskara eta euskal kulturan oinarritutakoeredu bakarra; teknologikoki ondoprestatua baina oso kritikoa.Gizarteari buruzko iritzi kritikoak dituenirakaslea behar da, non dagoen, zertarakoegiten duen lan, zer lortzen duen berelanarekin.... bere buruaren jabe denirakaslea behar dugu. Hori argi dago.

Errealitatera etorrita, gaur egungo

ikasleek zein perfil dute?

Dauzkagun ikasleak ondo prestatutadaude, goi mailako ikasleak ditugu, etaabilak dira. Behar dute heldutasun bat,behar dute indibidualismotik haratagojoan eta ulertu gizartean mailakolektiboan lortzen direla gauzak. Gukhorretara bultzatzen ditugu, ikasketak lantaldetan egitera, arlo kolektiboaindartzera, oso indibidualistak direlako.Baina bakoitzak bere bidea egin behar dueta egingo du.

LOMCE aipatu duzu. Zein iritzi duzu,

irakasle eskolaren ikuspegitik,

Espainiako Gobernuak onartu berri

duen hezkuntzaren erreformarako

legeari buruz?

Ez dizut ezer berririk esango: atzerakadabat da. Nazionalkatolizismoaren ideiakberreskuratzen ditu, eta batzuek diote70eko Ley General de Educación hartaragoazela. Nondik hasi? Sexu banaketarengaia planteatu da berriz. Neska etamutilen arteko segregazioa. Hausnarketainportantea da, batez ere gizonezkoenporrota ikusita hainbat arlotan... BainaLOMCEk gaia planteatzen duen ereatzerakada bat da. Sumatzen dutgizonezkoak porrot handi bat jasaten aridirela zenbait arlotan, batez ere

akademikoan. Lehengoan diplomabanaketa batean egon ginen,medikuntzan, eta ez dakit %10era heltzenziren gizonezkoak. Zergatik da hori? Nondago porrota? Zergatik sartzen diraunibertsitatean emakumezko gehiagogizonezkoak baino? Galdera asko dago,eta beharbada hezkuntza sistemakzenbait gauza pentsatu beharko ditu. Betiere gogoan hartuta gizarte misto bateanbizi garela. LOMCErekin jarraituz, azterketa izangoda helburua, eta ez pertsonaren ongizatea.Ikasi behar da errentabilitate bat lortzeko,eta ez pertsona helduagoa eta osatuagoaizateko. Merkatura bideratutako ikasketabat da, azterketa konpetitiboa,produktibitatea eta konpetitibitateabultzatzen diren heineandesberdintasunak bultzatzen ditu, etaelkartasuna eta modu kolektiboak aldebatera uzten ditu. Gaur dugun gizarteainoiz baino indibidualistagoa da, sistemakhori bilatu duelako, ez du nahigizabananakoak, oso ahula dena bakarrikdagoenean, elkartasunik garatzea etamodu koletiboak eraikitzea. Beraz, legehonek horretan eragina izango du.Azterketak horretara eramaten gaitu,konpetitibitatera, bestea baino gehiagoizan nahi izatera.Guk etengabeko ebaluaketa bultzatzendugu, oso konplexua eta konplikatuadena, azterketa egiten da, baina badagobeste ibilbide bat ebaluaketa egiteko. Gurasoen partehartzea txikiagoa izangoda LOMCErekin, boterea galduko dute,zentralizazio handiagoa, ikastetxeekautonomia galduko dute... Horrez gain,hizkuntza koofizialak bigarren mailarakartzen dira, eta hori guretzat osokaltegarria da. Errendimendu akademikoasaritu egingo da, beraz, azterketetanonenak direnak saritu egingo dira etatxarrenak zigortu. Horrek ekarriko duonenak beti izatea baliabide gehiendutenak, alegia, aberatsak, eta gutxiendutenak, pobreak. Desberdintasunsozialak gero eta handiagoak izango dira.

LOMCEri aurre egiteko, zer egin

daiteke?

Guk ezin dugu legearen gainetik pasa,

gure historiaren patua hori da. Tamalez,Espainian egoteak baldintzatu egitengaitu, Espainian gobernu bat datorrenbakoitzean hezkuntza lege berria egitendu. Horrek ematen du ezegonkortasunestrukturala, ez dira kapaz estatu paktubat egiteko hezkuntzaren inguruan.Horrek kaltertu egiten gaitu zuzenean.Nik uste dut orain lortu duguna ezindugula galdu.Uste dut errezisistentzia zibila erebeharko litzatekeela. Zenbait gauzatanderrigor ezarri beharko da legea, bainabeste gauza batzuetan gure bidea egitenjarraitu beharko dugu, orain arte egindugun bezala. Ikastolekin erresistentziakobideetan hasi ginenean, Francorenerretratua jarri behar zen, eta jarri genuen,azken batean erretratu batek ez dukalterik egiten, baina guk euskaraz ikasigenuen, euskal kulturan. Nik Xabiertxo-rekin ikasi nuen irakurtzen. Jakin behar dugu gauza garrantzitsueiaurre egiten, eta anekdotikoak alde baterauzten.

Erresistentzia zibila aipatu duzu.

Katalunian, esaterako, intsumisiorako

deia egin zuen Generalitateak.

Hiru magisterio eskola publiko daude,gehi hiru pribatu. Eta Nafarroan bestebat. Formakuntza horretan adostasunaknegoziatu egin behar dira, ez dira nolanahilortzen. Baina uste dut paktua euskalgizartean egin behar dela, behar delahezkuntzaren inguruko paktu bat egin,baina ez dakit nola. Eusko Jaurlaritzakjakin behar du zein hezkuntza-eredu nahiduen, eta bestetik eragile ezberdinakdaude, norbere ereduekin. Oinarribatzuetan bat egin behar da: euskara,euskal kultura... Hori bermatu behardugu. Praktikoak izan behar gara, minimobatzuk adostu eta horrekin aurrera egineguneroko lanean.Harrituta gaudela esango nuke, harribihurturik, geldi. Harrituta gaude azkenaldaketekin, eta ez dugu erantzun batemateko zirkinik egin. Eta hasi beharkoda zirkin egiten. Baina hemen ikasleenmugimenduek porrot egin dute, ez dagoikasle mugimendurik, eta horrekkezkatzen nau.

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 21

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 21

Page 22: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

PARTAIDETZA:gurekin bada, izango da (eta IX)

Marije APODAKA,Gotzon QUINTANA eta Bea UGARTE

II.7 tresna. Nire mundua eta ni

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 22

Page 23: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 23

II.7 tresna.Nire mundua eta ni (jarraipena)

Puzzlearen piezak elkarren mende daude, gure bizitzako piezak bezala. Agian, hemen ageri direnak baino pieza gehiago daude edoegongo dira zure bizitzan; horregatik, puzzle hau beste hainbat formaren bidez osatzen joan daiteke. Orain, egin dezagun gogoetahorietako batzuei buruz. Pentsatu eta idatzi (ez du zuk beste inork irakurriko):

- Nola dago edo nolakoa da zure bizitzako atal hori?- Zer-nolako ahalmena duzu berorren gain?- Zutaz gain, bada zure bizitzako atal horretan eragina duen beste inor? Zer egiten du horretarako? Nola sentitzen duzu hori?- Pieza horietako bakoitzak beste zer piezarekin du harremana?

LAGUNAK

FAMILIA

IKASKETAK

GAZTE-GUNEA

NIREIDEIAK

NIREOSASUNA

INTERNET

JARDUERAFISIKOA

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 23

Page 24: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

24 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

II.7 baliabidea. Ahalduntzea

Ahalduntzearen definizioak.

www.gizonduz.net

1. Ahalduntzea terminoa ingelesezko empoverment kontzeptuaren itzulpen literala da, eta pertsonek edo taldeek “ahalmen gehia-go izatea” esan nahi du, hau da: posizio sozial, ekonomiko eta politikoa indartzea. Emakumeen eta gizonen berdintasuneran tes-tuinguruan, emakumeek beren buruen eta taldearen kontzientzia hartzearen prozesuarekin dago lotuta; kontzientzia hartzeak auke-ra ematen die erabakiak hartzeko prozesuetan parte-hartze handiagoa izateko, agintera errazago sartzeko eta eragin handiagoa iza-teko. (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana, Emakunde).2. Gizonek eta emakumeek beren bizitzen kontrola izateko egiten duten prozesua adierazten du: beren agendak ezartzen dituzteeta gaitasunak lortzen dituzte (edo beren gaitasunengatik eta ezagutzagatik baloratzen dituzte), autoestimua hobetzeko, arazoakkonpontzeko eta autogestioa garatzeko. Prozesua eta emaitza da. (INSTRAWetik hartua, IDRC 1998n dago oinarrituta).3. Emakumeek beren bizitzetan aukeraketa estrategikoak egiteko gaitasun gehiago izatea gaitasun hori mugatuta egon ohi zen tes-tuinguruetan; hori ere esan nahi du (INSTRAWetik hartuta. Kabeer, N. “Reflections on the Measurement of Women`sEmpowerment"en dago oinarrituta).4. Genero-ikuspegiaren kontzeptu nagusia. Emakumeen posizio sozial, ekonomiko eta politikoa indartzea hartzen du barne. Berehelburua sexuen arteko botere-harremanak gutxitu edo ezabatzea da. Garrantzitsua da botere terminoa "zerbaitetarako botere"gisa erabiltzen dela azpimarratzea −adibidez, gizarte-harreman batzuetan edo guztietan eragina, boterea eta buruzagitza izatekobakoitzaren gaitasun eta trebetasunak aintzat hartzea eta horren arabera aritzea−, eta ez beste pertsonengan izan dezakegun bote-rearen arabera. ("Aurrekontu Publikoak Genero Klabean”, Emakunde).

II.8 zk. Botere-abusua eta diskriminazioa

- Garrantzi handia du boterearekin eta ahultasunarekin lotutako irudiak lantzeak.- Hainbat sineskeria baztertu behar dira, besteak beste, “inork zuri eman aurretik, eman zuk lehenengo”, “ez erakutsi ahuleziarik, “giza-kia indartsua da”, “ahulek partekatzen dute soilik”, “akordioa ahulen kontua da”...- Norberaren erantzukizun mailak mugatzea komeni da, horrela, erruduntzat “botere handi eta kontrolaezinak" hartuta errua ez egoz-teko beti besteei eta inhibizio edo konformismorako joerak ez indartzeko.

Deskribapena Gure erantzunak taldeko gainerako kideei adieraziko dizkiegu eta haien erantzunekin aldera-tuko ditugu, boterearen, gerta daitekeen botere-abusuaren eta berorren ondorio negatiboeninguruan (umiliazioa eta diskriminazioa) gogoeta egiteko

Teknika Zirkulu zentrokideak

Materialak II.8 tresna

Funtsezko alderdiak

- Binaka, gogoeta egingo dute eta jolasa prestatuko dute, fitxan proposatzen diren jarduerak osatuz. Fitxak ez dira eramango zirkulueta-ra, baina ondo osatu behar dira, dinamikan parte hartu ahal izateko gero.- Dinamikari ekingo diote. Ikasleen erdiek, zutik eta kanpoaldera begira jarrita, zirkulu bat osatuko dute; eta beste zirkulu zentrokidebat osatuko dute gainerakoek, barrura begira. Beraz, pertsona bakoitzak beste bat izango du aurrean, lanean bikotekide izan duena edobeste edonor. Ikasleen kopurua bikoitia ez bada, dinamizatzailea ere zirkuluan sartuko da, edo ikasle bat aterako da zirkulutik, jarduerazuzendu dezan.- Fitxetako galderak planteatuko dira, eta bikotekideek beren erantzunak komentatuko dizkiote elkarri. Handik pixka batera, agindu batemango da, eta zirkuluaren kanpoaldean daudenak nahiz barruan daudenak aginduan adierazi adina toki harantzago mugituko dira, esa-ten zaien noranzkoan; horrela, beste pertsona bat izango dute aurrez aurre, eta hurrengo galdera planteatuko da.- Hauxe da mezurik garrantzitsuena: “gogoan hartu gehien gustatu zaizkizun erantzunak, amaieran komentatzeko”.- Eseri egingo dira, jarduerari buruz hitz egingo dute, eta fitxa pertsonala osatuko dute, gauza berriak entzun direla kontuan hartuta.Bete gabe utzitako atalak beteko dituzte edo taldeak egindako ekarpena interesgarria iruditu zaielako aldatu nahi dutena aldatuko dute.

Garapena (Juan de Vicente Abad, in J.C. Torrego (2008), El Plan de Convivencia, Alianza)

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 24

Page 25: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 25

II.8 tresna. Botere-abusua eta diskriminazioa

Gero, talde handian garatuko dugun dinamika prestatuko dugu, honako jarduera eta esaldi hauek osatuz. Ez badakizuzer esan, zoaz hurrengora, eta, prozesua amaitzean, eskatu laguntza puntu guztiak osatzen ahalegintzeko. Esaldirenbatekin ados ez bazaude, azaldu zergatik eta aldatu proposamena.

Bilatu "pertsona ahaltsu" esapidearen sinonimo bat:

Eman “pertsona ahularen” adibide bat:

“Boterea” adierazten duen irudi edo objektu bat:

“Boterea" adierazten duen soinu bat, musika bat, zarata bat:

“Boterea” adierazten duen keinu bat, jarrera bat:

Pentsatu “pertsona ahaltsu” izanda egin dezakezun gauza bat:

Pentsatu “pertsona ahula” zarelako egin ezin duzun gauza bat:

Pertsona ahaltsu sentitzeak dakarren gauza on eta positibo bat:

Zeure burua pertsona ahul gisa ikusteak dakarren gauza txar bat:

Boterea positiboa da egoera honetan:

Nik botere gehiago izateko, beste norbait zapaltzea..............litzateke

Adierazi zure hitzekin “botere-abusua”:

Botere-abusua ikusten den egoera bat:

Umiliazio-egoera bat:

Eskolako tratu txarrekin lotutako egoera bat:

Etxeko tratu txarrekin lotutako egoera bat:

Munduan tratu txarrekin lotuta dagoen egoera bat:

Nire harremanetan, ez zait gustatzen:

Norbaiti tratu txarra ematen ari zaizkiola ikusten dudanean:

Nire taldean, “ahultzat" hartzen da norbait horrelako egoera batean:

Nire taldean, “gogorra” izan beharra dago, bestela…

Horrelako egoeretan laguntzea gustatzen zait:

Lagun ona da hau egiten duena:

Norbait umiliatzen ari direla jakingo banu, salatu egingo nuke, arrazoi honegatik:

Norbaitekin gehiegikeriaz jokatzen ari direla ikusi arren, ez naiz ausartzen...

“Diskriminazioa” adierazten duen irudi bat, gauza bat:

“Diskriminazioa” adierazten duen soinu bat, musika bat, zarata bat:

“Diskriminazioa” adierazten duen keinu bat, jarrera bat:

Pentsatu “pertsona ahaltsu” izanda egin dezakezun gauza bat:

• Zerbait erants i nahi duzu?

Orain, emaitzak talde handian partekatuko ditugu, bi zirkulu handi osatuz; ematen dizkiguten erantzunei erreparatukodiegu, eta gogoan hartuko ditugu harrigarrienak edo interesgarrienak iruditzen zaizkigunak.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 25

Page 26: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

26 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

II.9 zk. Intimitaterako eskubidea: egunerokoa

- Intimitaterako eskubidea, 12. Giza Eskubidea (II.9 baliabidea).- Bikote gazteen artean tratu txar psikologikoak zer diren aztertu beharko dute irakasleek. Horretarako, Deustu-San Ignazioko ArretaPsikosozialeko Moduluko Emakume Zerbitzuaren txosten hau erabil dezakezue: Violencia contra las mujeres jóvenes: la violencia psi-cológica en las relaciones de noviazgo. (2009) Harremanetarako: http://www.minoviomecontrola.blogspot.com/- Estilo asertiboa (II.9.2 tresna).

Deskribapena Kasuak ebatziz eta eguneroko bat irakurriz, gogoeta egingo dugu intimitateari buruz, pertso-na guztiok beharrezkoa baitugu intimitatea.

Teknika - Ikus-entzunezkoa ikustea.- Egunerokoaren irakurketa.- Talde txikitan: kasuei irtenbidea aurkitzea.

Materialak - Giza eskubideak: http://www.ohchr.org/en/udhr/pages/language.aspx?langid=bsq- II.9.1 eta II.9.2 tresnak.- II.9 baliabidea.- Rodriguez Sanchez, Sibisse (2008) Las decisiones de Sandra. Madrid: Emakume GazteenFederazioa. Hemendik jaits daiteke: http://www.mujeresjovenes.org/quienes_somos.php

Funtsezko alderdiak

- Pertsona guztien intimitaterako eskubideari buruzko film labur bat ikusiz hasiko dugu jarduera hau. Ondoren, elkarri zer sentituduzuena kontatzeko denbora tarte bat utziko dugu: zer sentitu duzue?, zer iruditu zaizue?, ezagutzen al zenuten eskubide hori?- Iruzkinak egin ondoren, hiruzpalau laguneko talde txikiak osatuko dira, II.9 tresnako kasuak aztertzeko.- Bi kasuetako bakoitzari zer irtenbide eman dieten adieraziko dute guztiek.- Irtenbide guztiak entzun ondoren, onena aukeratzen saiatuko dira, irizpide hauek oinarri hartuta: intimitaterako eskubidea errespeta-tzen du, protagonista den pertsonaren desioak errespetatzen ditu, zer nahi duen modu asertiboan adierazten du.- Eguneroko bat zer den jakiteko, honako eguneroko hau irakurri dezake norberak: Rodríguez Sánchez, Sibisse (2008) Las decisiones deSandra. Madrid: Emakume Gazteen Federazioa. Irakurtzeko denbora pixka bat emanez gero, saio bat eguneroko horren inpresioak etaedukiak aztertzera zuzen daiteke.- Pujana, Ibai: Egunon printzesa! http://vimeo.com/32735173. Urtxintxa Eskola.

Garapena

II.9 baliabidea. Intimitaterako eskubidea

Intimitatea kanpotik behar ez den pertsonaren zatia da, pertsonari soilik dagokiona. Norbanakoaren eremu pribatuarenbarnean txertatzen da pertsona horren datu pertsonalekin, harremanekin, osasunarekin, postarekin, komunikazio elek-troniko pribatuekin eta abarrekin lotutako edozein informazio.Beste pertsonek beren bizitza pertsonala, hau da, beren sentimenduak eta jarrerak, ezagut ez ditzaten pertsonek duteneskubidea da. Pertsona batek eskubidea du kontrolatzeko hainbat alderdi pertsonal nork ezagutu ditzakeen eta noiz.

Pribatutasuna pertsona baten bizitzako alderdirik sakonena da, pertsona horren sentimenduak, familia-bizitza edo adiski-detasunezko harremanak hartzen dituena. Giza Eskubideen Adierazpen Un iber tsalaren 12. artikuluak hauxe dio:“Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan sartzerik, ezta inoren ohore edoizen onari eraso egiterik ere. Nornahik du eraso horien aurka legezko babesa izateko eskubidea”.(http://www.ohchr.org/en/udhr/pages/language.aspx?langid=bsq)

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 26

Page 27: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 27

II.9.1 tresna. Kasuen azterketa

Taldeka, irakurri bi kasu hauek, eta eman zuen iritzia. Gogoratu botere pertsonalari buruz egin dugun lanaz eta intimitaterakoeskubideaz esan duguna.

Neska bat ohartzen damutil-lagunak sakelako telefonoko dei guztiak kontrolatzen dizkiola. Elkartzen direnean, mutilak galdetzendio berarekin egon ez denean non eta norekin egon den. Ia beti egiten du hori, eta ez dio ezer gehiago galdetzen. Neskak ez dakimutilak zergatik egiten duen hori, kontrolatzeko edo soilik beragan interesa duelako. Apur bat nazkatzen hasita dago. Nola ulerta-raziko dio intimitaterako eskubidea duela?

1 kasua: neska-laguna kontrolatzen duen mutila

Gogoeta:Aztertu kasua neskaren tokian jarrita. Haren egoeran imajinatu behar duzue zeuen burua, baina ez ahaztu mutil horrek zerbaitberezia sentiarazten diola, eta mutilak behin eta berriro esan diola oso gustuko duela eta berarekin maiteminduta dagoela. Zeregin behar luke? Zer esan behar lioke?

Zuen adineko mutil bat kalera irteten denean amak karpetak, jantziak eta tiraderak, guztia miatzen diola konturatzen da. Eta larri-tu egiten du horrek. Nazkatuta dago! Eztabaida ugari izan ditu amarekin, eta amak haren onerako ari dela esaten dio azkeneanbeti, ez duela nahi semea liskarretan sartzerik, edo drogak hartzen hasterik... Zer egin dezake mutilak amari intimitaterako eskubi-de osoa duela ulertarazteko?

2. kasua: semea kontrolatzen duen ama

Gogoeta:Aztertu kasua mutilaren tokian jarrita. Imajinatu zeuen burua haren tokian, baina ez ahaztu amak betetzen duen lekua ere, hurababestu eta ahalik eta ondoen hezi nahi baitu. Zer egin behar luke? Zer esan behar lioke?

Orain, talde handian aztertuko ditugu emaitzak; aukeratu zuen iritziak argi eta garbi azalduko dituen norbait.

II.9.2 tresna. Estilo asertiboa komunikazioan

Bada komunikatzeko modu bat pertsonei beren pertsonarteko helburuak lortzen laguntzen diena, etorkizuneko harremanetan kal-terik eragin gabe: estilo asertiboa. Asertibotasunez jokatzean, zer nahi duzun adierazten duzu modu zuzen, zintzo eta egoki batean,eta argi eta garbi esaten duzu beste pertsonarengandik zer nahi duzun, baina errespetuz jokatzen duzu beti. Zure nahiak eta beha-rrak beste pertsonari modu argi eta zehatzean adierazteko abilezia da asertibotasuna, haren ikuspuntua errespetatuz beti.

Hitzezko adierazpena:

- Jokaera sendoa eta zuzena erakusten du, bere helburua adierazpen argia eta zuzena egitea baita, inor iraindu gabe.- Lehenengo pertsonan adierazitako mezuak erabiltzen ditu (nahi dut, pentsatzen dut...)

Hizketaz kanpoko adierazpena:

- Keinu zintzoa erabiltzen du.- Jarrera erlaxatua erakusten du.- Ez du tentsiorik agertzen giharretan.

Beste ezaugarri batzuk:

- Bere eskubideak babesten ditu.- Inor iraindu gabe lortzen ditu bere helburuak.- Bere buruarekin gustura sentitzen da.- Bere kabuz hautatzen du.

- Burua goian izaten du eta aurrekoari begiratzen dio.- Beste pertsonari zuzendutako buru-mugimenduak eta begirada.- Pertsonen arteko espazio egokia.

- Argi adierazten du bere jarrera zein den edo zer nahi duen.- Ahal denean azalpen bat ematen du.- Helburuak ditu orientabide, baina malgutasunez jokatzen du.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 27

Page 28: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

28 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

J A RDUNALD I AK

Haurra erdigunean jarriko duen eskolaeta herri parte-hartzailearen inguruan haus-narketa egitera bostehundik gora lagun bil-du ziren Herri hezitzailea, eskola herritarra jar-dunaldietan. Irakaskuntza munduko langi-le eta ikasleez gain, alor ugaritako behargin,ordezkari eta teknikariak batu ziren, Do-nostiako Kursaal jauregian. Francesco To-nucci 'Frato' psikopedagogo italiarra izangenuen gurekin bi egunetan. Donostiara etorri aurretik, Cittá dei bambini liburuareneuskarako itzulpena aurkeztu zuen Tonuc-cik Arrasaten, Txatxilipurdiren eskutik.

Lorea Agirrek eman zien hasiera jardu-naldiei, haurrei entzun beharraz eta hitza emateaz aritu zitzaigun, eta, ondoren, harihorri heldurik, Tonuccik jolasteko premiaz,kontrolik gabe eta libre jolastearen garran-tziaz, parkeez, arriskuez gogoeta egin zuen.Gogoeta horiek Euskal Herrira, zehazkiDonostiara, ekarri zituzten ondoren Alfre-do Hoyuelosek eta Txusma Azkonak. Eza-gutu genituen, halaber, Euskal Herrikohainbat esperientzia, hala nola, ArrasatekoTxatxilipurdi euskara eta aisialdi elkartea-ren proiektua, Oarsoko Irrien Klubekoa,Ordizia hiri hezitzailekoa...

Hurrengo egunean, Koldo Telleria Hi-ria kolektiboko arkitektoak hirigintzari bu-ruzko hausnarketa egin zuen, eta Tonuccikhartu zuen hitza jarraian, guztiontzako es-kolaz mintzatzeko. Gero, Hur GorostiagakIparraldeko ikastolen egoeraren erretratuaegin zuen, eta jarraian Gipuzkoako EskolaTxikietako esperientziak eta Dima eta Aitorikastolakoak ezagutu genituen.

Herri hezitzailea, eskola herritarraEhunka lagun elkartu gara haurra erdigunean jarriko duen eskola eta herriereduaren inguruan hausnartzeko, eta esperientziak partekatzeko

Goian, ezkerrean, hik hasi-ko Joxe Mari Auzmendi MUko Lorea Agirrerekin. Eskuinean, Tonucci Zarauzko haur batekin.Behean, hik hasi-ko Kontxi Aizarna jardunaldiak aurkezten, eta mahaian, Jaurlaritzako Begoña Garamendi, GipuzkoakoForu Aldundiko Arantza Ruiz de Larrinaga eta Donostiako zinegotzi Naiara Sampedro.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 28

Page 29: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

Tonucci, Donostiako Udaleko zinegotzi eta teknikariekin egindako bileran; eskuinean, Zarauzko adineko eta haurrak, jardunaldietan parte hartu ondoren

Kursaaleko aretoa lepo bete zen ostiralean eta larunbatean, ‘Herri hezitzailea, eskola herritarra’ jardunaldietan.

Ezkerrean, Tonucci Pasai Donibanen, Oarsoaldeko haurrekin (Mendi Urruzunoren argazkia); eskuinean, Txusma Azkona, Tonucci eta Koldo Telleria.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 29

Page 30: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

30 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

e s p e r i e n t z i a k

elkartea, batzorde mistoak…) ahaztu barik,gelan eta curriculumaren edo ikaskuntza-ren esparruan kokatuko gara. Hau da, IN-CLUD-ED txostenak kalitate eta arrakas-tarekin lotzen duen mailarik eraginkor etaaltuenean, hain zuzen ere.

Senideak gelako partaide egiten direne-an, gela horrek, besteak beste, honako era-gin eta eraldaketa hauek jasotzen ditu:

– Ilusioa sortzen da.

Senideek euren borondatez parte har-tzen dutenean, ikasgelan eta ikastetxean ilu-sioa eta gogoa pizten dira. Ikasleek atsegi-nez eta irrikaz hartzen dituzte senideak ge-letan.

XABIER ITURBE LORENA AMUTXASTEGI

Azken hamarkadetan Europan eginda-ko hezkuntza-ikerketarik garrantzitsuenakazpimarratu duen modura –INCLUD-ED,

Hezkuntzaren bidez Europan inklusio eta kohe-

sio soziala lortzeko estrategiak (2006-2011)–, irakasle eta senideen arteko elkarlanak bere-biziko garrantzia hartzen du ikasleen emai-tza akademikoak hobetzeko eta ikastetxea-ren beraren kalitatea suspertzeko orduan.

Txostenak azpimarratzen duenez, se-nideen partaidetza “informazioa emateanoinarritu daiteke, edo aholkuak ematean, eta erabakitzailea, ebaluatzailea eta hezitzai-lea ere” izan daiteke. Eta esparru bakoitzakmodu diferentean eragiten du ikasleen ikas-kuntzetan eta emaitza akademikoetan.

Sailkapen horren arabera, mailarik al-tuena eta eragin emankorrena duena “par-te-hartze hezitzailea” da, hau da, senideek ikasleen ikaskuntza eta irakaskuntzako jar-dueretan elkarlanean aritzean oinarritzendena, eskolako zein eskolaz kanpoko or-duetan.

Senide eta boluntarioak gelanSenideen esku-hartzeak, ikusi dugun

modura, hainbat maila eta esparru hartzenditu barnean, ikastetxeko kudeaketa eta an-tolaketatik hasi eta geletako jardueretara ai-legatu arte. Oraingo honetan, kudeaketa,antolaketa eta funtzionamendurako erabil-tzen ditugun estrategiak (geletako gurasoenordezkariak, guraso-batzordea eta guraso-

GURASOAK IRAKASLEGurasoak gelara sartu dira Lekeitoko Eskolan, eta ereduen aniztasuna bultzatzeaz gain ikas-komunitatea eraikitzen lagundu dute.

– Ikasteko ereduen aniztasuna bul-

tzatzen dute.

Gelara sartzen den pertsona nagusi ba-koitzak irakasteko modu propioa du, eta es-tilo diferente horiek aukera gehiago sortzendute ikasleen ikasteko modu desberdinekinbat egiteko.

–Ikaskuntzak hobetzen dira.

Ikasleek gehiago ikasten dute, ikaskun-tza eta azalpenak pertsonalizatuak eta ba-koitzaren neurrira egokituak direlako.

–Seme-alabak harro sentitzen dira.

Eskolan elkarlanean aritzen diren seni-deen seme-alaba askok eta askok zentzu etagogo handiagoarekin hartzen dituzte ikas-

Guraso bat irakasle lanetan, Lekeitioko eskolan.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 30

Page 31: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 31

ketak eta, ondorioz, emaitza akademikoakhobetu egiten dituzte.

– Senideen autoestimua hobetzen

da.

Irakasleekin egiten duten lana balioes-ten dela sentitzen dutenean, senideek zen-tzuz jarduten dute elkarlanean, eta eurenburuarekin ondo sentitzeko balio die.

– Hezkuntza Komunitatea eraiki-

tzen dute.

Eskolaren arrakasta ez dago irakasleenesku, edota ez bakarrik irakasleen esku. In-formazio-gizartean, kaleak, etxeak eta es-kolak batera joan behar dute. Eta, horreta-rako, ezinbestekoa da, besteak beste, seni-deen elkarlan zuzen eta konprometitua.

–Inklusioa bultzatzen du.

Senideen parte-hartzeak baliabideakhanditzea dakar eta horrek, zalantzarik ez, ikasle guzti-guztien beharrizanak eta gaita-sunak maila onenean gainditzeko aukerakareagotzen ditu.

– Kultur aniztasuna eta bizikidetza

ten dira, eta hainbat jarduera egiten dituztesaio beraren barruan. Kasu horietan, saioakluzeagoak izaten dira (ordu eta erdikoak), eta ikasle guztiak hiru txoko edo jardueradesberdinetatik pasatzen dira. Kontuz! Ikasleak eurak pasatzen dira txokoetatik,txandaka, baina senideak beti egoten txokoedo jarduera bera bideratzen.

Adibidez: Hizkuntzako saio batean hi-ru jarduera desberdin antolatzen dira: ira-kurketa, idazketa eta gramatika. Jarduera edo txoko bakoitzak arduradun finkoa du(senidea edo boluntarioa), eta ikasleak hirutxokoetatik pasatzen dira saioan.

Antolatzeko modu horri “Elkarrekin-tzako taldeak” deitu diogu, eta, normalean,ikas-komunitatearen proiektuetan dauden ikastetxeek garatzen dituzte.

6. maila: senideak ingeleseko irakasleHiru senidek eta praktiketako ikasle ba-

tek hartzen dute parte boluntario moduraseigarren mailako ingeleseko arloan. Lau

garatzen da.

Lankidetzarako eta elkarlanerako auke-ra senide guztiengana zabaltzen dugunean,beste kultura eta jatorrien parte-hartzea ahalbidetzen ari gara, guztion arteko biziki-detza garatuz.

Gelako antolaketaSenideek geletan parte hartzen dutene-

an, ikasleak eta ikasgaiak antolatzeko mo-duak aldatzeko aukerak sortzen ari gara.Gure kasuan, gehienetan, ikasleak talde txi-kitan antolatzen ditugu. Adibidez, hogeitabat edo hogeita biko ikastaldea bada, bost-sei ikasleko lau taldeetan.

Kasu horretan, senidea talde txiki batenarduraduna izango da, eta talde horretakojarduerak zuzenduko ditu. Bere zeregin na-gusia taldea dinamizatzea da, eta, horretara-ko, ikasleen arteko elkarlana bultzatuko du.

Batzuetan, talde horiek saio osoa egitendute senidearen ardurapean (45 minutu).Baina, gehienetan, taldeak txandakatu egi-

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 31

Page 32: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

pertsona horiek ingeleseko irakaslearekinaztertzen dute egin beharrekoa, eta horrengidaritzapean aritzen dira.

Ahozkotasuna

Senide horren lana ahozkotasunarekinlotuta dago bereziki. Talde txikitan banatu-rik, ikasleen arteko ingelesezko elkarrizke-tak eta elkarreraginak bultzatzen dituzte.Denbora guztian aritzen dira ingelesez ber-betan, eta ikasle guztiek dute aukera berba e-giteko. Halaxe diote parte-hartzaileek: “Tal-de txikitan berba gehiago egiten dute, askozere naturalagoak direlako elkarrizketak.Gainera, elkarri laguntzeko ere prestuago egoten dira, zuzenketak eta horrelakoak egiteko…”

Senideek hainbat estrategia erabiltzendituzte elkarrizketak eta ikasleen arteko el-karreraginak bultzatzeko. Estrategia horiekingeleseko irakaslearekin adostu eta presta-tzen dira. “Tutoreak emandako gaiak lan-tzen ditugu, igarkizunen edo irudien bidez,testu bat irakurriz, aldizkari edo egunkarie-tako berri bat komentatuz… Baliabide ho-riek hizketan egiteko aitzaki bihurtzen di-ra…, errazago berba egiteko…”.

Motibazioa eta portaera

Lehenago esan dugun moduan, senideedo boluntarioen parte-hartzeak ikasleengogoa eta motibazioa berpizten ditu, etahori agerian gelditzen da lanerako duten ja-rrerarekin.

“Ni hasi nintzenetik, ikasleak askoz eremotibatuagoak ikusten ditut, oso poziketortzen dira, eta beti egoten dira prest lane-rako. Bueno, batzuk besteak baino gehiago,baina orokorrean oso jarrera ona dauka-te…”

“…Talde txikietan lan egiten dugunez,portaera-arazorik ez da sortzen. Bi urtetanari naiz esperientzia honetan, eta ez dutbehin ere arazo larri edo esanguratsurikizan. Ikasleek irakasle modura hartzen gai-tuzte, elkarrenganako konfiantza eta erres-petu handia sortzen da…

Arreta pertsonala

Talde txikiak abantailak ditu ikasle ba-koitzaren beharrizanei erantzuteko or-duan. Ikasteko moduak, ikasmaila, erritmo-ak, zaletasunak, etab. errazago bideratzen

dira talde txikietan, eta hori nabarmentzendute senide zein ingeleseko irakasleek. Ha-laxe dio ingeleseko irakasle batek: “Taldehandian lan egiten dudanean, ahalegindu arren, ez da erraza ikasle guzti-guztiak mo-durik onenean hartzea eta bakoitzari eran-tzun pertsonalizatua eskaintzea. Askoz errazagoa da talde txikitan aritzen garene-an, nire lana errazteaz gain, ikasleen ikas-kuntzak ere nabarmen bizkortzen dira”.

Talde txikiak ikasleen arteko elkarre-kintzak bultzatzen ditu, eta harreman ho-rietan sortu eta eraikitzen dira ezaguerak.Honela azpimarratzen digu senide batek:“Talde txikietan, askotan, elkarri laguntzendiote…, gu adi egotea besterik ez da behar,berba asko egiten duena pixka bat geldia-razten eta isilik edo gutxitxoago egiten due-nari aukerak ematen…

Emaitzen hobekuntza

Senide zein irakasleek ere bat egiten du-te alderdi horretan. Ikasleen emaitza akade-mikoek gorantz egiten dute kasu guztietan.Hizkuntzaren inguruko motibazioan, etabaita haren ezagueran zein erabileran ere,aurrerapen nabarmenak ikusten dira, etahorretaz jabetzen dira ikasleak ere, eta halaadierazten dute: “Taldeetan askoz eregehiago ikasten dugu, berba gehiago egitendugulako. Errazagoa da talde txikian berbaegitea talde handian egitea baino, lotsa gu-

txiago pasatzen duzu eta zuzenketak ere az-karragoak dira”.

Ingeleseko irakaslearen ustez, hobe-kuntza eta arrakasta neurtzeko, hemen esandakoaz gain, azterketak ere erabil ditza-kegu: “Modu honetara lan egiteak eraginadu ahozkotasunean, hiztegia eta hizkuntza-egiturak menperatzeko orduan…, eta ho-rren adierazle da ikasleek azterketetan emaitza hobeak ateratzea, kanpokoetanzein barrukoetan…

Sarriago egitearen aldeIkasle, irakasle zein senideek jasotako

emaitzak eta izandako esperientzia balioetsiondoren, egoki ikusten dute honelako saio-ak ugaritzea, eta Lehen Hezkuntzako zeinHaur Hezkuntzako gela guztietara heda-tzea. Horrez gain, jabetzen dira horretarakopertsona edo baliabide gehiago beharko li-ratekeela. Horregatik, deia egiten diete seni-de guztiei, horrelako esperientzietan partehar dezaten. “Guretzat ere, gurasoontzat,oso esperientzia polita da. Guk ere eskolanlagundu ahal izateko aukera zabaltzea etadakiguna ikasleekin partekatzea oso positi-boa da, bai ikasleentzat eta baita guretzat ere”. “Ez dira damutuko. Hasieran zalan-tzak izan ditzakete, urduritasun-puntu batere bai, baina hori lehenengo saioarekin uxatzen da, eta gero oso atsegina da ikasleenaurrerapenak eta gogoa ikustea…”.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 32

Page 33: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

4. Hazi Hezi kalean da: urtea egin du. Zurekin eta zuri esker jarraituko du.

Egin zaitez harpidedun!Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkariaren lau zenbaki

etxean jaso ditzakezu, 20 euroren truke*

943 371 408 www.hikhasi.com*hik hasi-ren harpidedunek prezio berezia daukate

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:28 Página 33

Page 34: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

34 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

e s p e r i e n t z i a k

tzak ezagutu.– Jolaskideen ikastetxeak ezagutu.Horrela, bada, hilabeteko programa-

zioaren izenburua Nire ingurunea eta ni izanzen. Eta, astez aste, honako ekintza hauekgaratu genituen:

1. astea

Nire etxea eta ni: haur bakoitzari etxebat eta zenbait pertsonaren irudiak azaltzenziren marrazkiak eman genizkion; beraiekberen etxeko biztanleen edo familiako kide-en irudiak aukeratu eta margotu behar zi-tuzten, eta, ondoren, etxean itsatsi behar zi-tuzten. Hori egin ondoren, bakoitzak per-tsonaia horiek nor ziren eta etxean non eta

Alazne ELORZA Nerea MANZISIDOR AISIHEZI AISIALDI ELKARTEA

Aisihezi aisialdiko elkartea BeasaingoBerritsu eta Txelotxe udal-ludoteken eta Ei-zu gaztelekuaren kudeaketaz arduratzen da.Aisialdi hezitzaile baten bila, hainbat zerbi-tzu eskaintzen ditugu. Ludoteken erabil-tzaileen hezkuntza-beharrei erantzuteko,hileko hainbat programazio egiten ditugu,eta, lanketa horietan, teknologia-berriak,eskulanak, gorputz-adierazpena eta talde-jolasak uztartzen ditugu.

Ikasturtez ikasturte, kultura-aniztasunalantzen dugu, gure gizartea kultura anitzekosatzen baitute, eta, errealitate horri so egi-nez, ludotekan ere horixe landu nahi izandugu. Ikasturte honetan gai hau nola landupentsatzen ari ginela, ohartu ginen jatorri eta familia mota ugaritako haurrak genitue-la gure artean, baina oso gutxi ezagutzen zu-tela elkar, eta ez zekizkitela ludotekan be-raiekin jolasean ibiltzen ziren haur haiennondik norakoak.

Bi ludoteketan, haur bakoitzaren errea-litatea ezagutu eta haren ingurunea aztertueta landu nahi izan genuen hilabeteko pro-gramazioarekin, 4 urtetik 8ra bitarteko hau-rrei begira.

Gure helburuak lantzeko, hainbat ekin-tza prestatu genituen hilabetean:

– Norberaren errealitatea ezagutu.– Ingurukoen errealitatea ezagutu.–Bizi-ohitura desberdinak ikusi.–Familia motak ezagutu.– Jolaskideen eskolaz kanpoko ekin-

“NIRE INGURUNEA ETA NI”Kultura-aniztasuna lantzeko, ludotekako haurren familiak, ikastetxeak etaeskolaz kanpoko jarduerak marraztu genituen, horma-irudi handi batean

zergatik kokatu zituzten azaldu behar zu-ten. Horman itsatsi genuen haur bakoitza-ren etxearen irudia.

2. astea

Ikastetxeak eta ni: herrian dauden ikastetxeak ezagutu nahi izan genituen. Ho-rrela, haurrek aukera izan zuten herrian, eu-ren ikastetxeaz gain, gehiago ere badaudelaikusteko eta ikastetxe guztietako haurrak la-gun dituztela ikusteko. Horma-irudi erral-doi bat egin genuen, herriko lau ikastetxeakmargotuz, eta, ondoren, bakoitzak bere ikastetxea zein zen azaldu zuen. Horma-irudi handi hori etxeen irudien aldameneanezarri genuen.

Beasaingo ludotekako haur eta gurasoak euren ingurunea marrazkien bidez azaltzen.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 34

Page 35: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

3. astea

Lagunak eta ni: haurrek eskolaz kan-po hainbat ekintza egiten dituztenez, horieklandu nahi izan genituen; ikasleei eskolazkanpoko ekintzen marrazkiak eman geniz-kien, eta bakoitzak berak egiten zituenakmargotu zituen; gero, azalpenak eman ziz-kieten lagunei. Marrazki horiek ere hormanitsatsi genituen, besteen alboan.

4. astea

Ludoteka eta ni: horma-irudi handibatean, ludotekako txokoak margotu geni-tuen, eta haur bakoitzak berari zegokionmarrazkia jarri zuen, bera egon ohi zen txo-koaren inguruan. Horrela irudikatu zituz-ten ludotekako lagun-taldea eta erabiltzenzuten espazioa.

Horma-irudi handi horrekin amaitugenuen dinamika, eta hori ere beste irudie-kin batera jarri genuen. Hormako irudietan,haur bakoitzaren familia, ikastetxea, esko-laz kanpoko jarduerak eta ludotekan hau-

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 35

ikustea, ikastetxeen arteko lehia deusezta-tzea horma-irudi handi bat elkarrekin egi-nez, eskolaz kanpo zenbat jarduera egin dai-tezkeen jakitea eta ludoteka nola ikusten du-ten aztertzea. Asko ikasi genuen guztiok,bai beraiek eta bai guk.

rrak zuen dinamika islatzen ziren. Guraso-ak gonbidatu egin genituen ikustera, etatxunditurik gelditu ziren egindako lanak ikusi zituztenean.

Esperientzia polita izan zen haurrak be-raien familia aztertzen eta besteei azaltzen

Parte hartu, partekatuHezitzaileon ekarpenak sustatu nahi ditu hik hasi-k.

Zure esperientziaren berri emateko bidal iezazkiguzu ondokoak:

--Testua, bere izenburu eta sarrerarekin, eta azalpen teoriko eta ondorioekin.--Esperientziaren hiruzpalau argazki (baimenarekin).

[email protected] helbidera bidali

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 35

Page 36: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

36 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

Aniztasuna arazo gisaikusi beharrean aukera

gisa kudeatu ahal izateko,ze baliabide ditugu

irakasleok?

Aniztasuna errealitate bat da, eskolan eta eguneroko bizitzan. Guztiok gara des-berdin. Eta eskolak aniztasun hori jasotze-ko gai izan behar du; eskolak ikasle bakoi-tzaren errealitatea kontuan hartu behar du;bakoitzaren beharrak eta gaitasunak egoki-tu egin behar ditu, eta ikasle bakoitzari la-gundu egin behar dio. Eta horixe da eskolaneta bizitzan benetako berdintasunaren aldelan egiteko modu bakarra. Izan ere, esko-lan, eta bizitzan, ezin da inor alde batera utzi, bere sexu, jatorri edota erlijioarenga-tik. Premisa hori erabat onartuta dago ira-kasleen artean, eta helburu horrekin egitenda lan Euskal Herriko eskola guztietan.

Euskal Herria askotarikoa dela esatendugu behin eta berriro azkenaldian. Egune-rokotasunean aniztasuna kudeatzen duguneragileok aniztasun horren onurak goraipa-tzen ditugu: aberastasuna da, aukera da, erronka da… Ez zaigu gustatzen gaiareninguruan, gure inguruan hedatuta daudenoztopoen eta zurrumurruen inguruan hitzegitea. Eta hezkuntzan, gainera, aurretik ai-patu dugun berdintasunaren aldeko lanare-kin lotzen dugu aniztasuna ongi kudeatzea.Ikasle guztiak dira berdinak irakaslearen-tzat, ikasle bakoitzaren alde borrokatzen da

irakaslea, guztiek dituztelako eskubide be-rak.

Herri eta eskoletan elkarbizitza egokiaaurrera eramateko, hainbat jatorritako he-rritarren artean ikasteko eta bizitzeko eredupropioa sortu behar da: espazio komunaksortu behar dira, komunitateak irekitzensaiatu behar dugu…

Kultura bakoitzak pentsatzeko, senti-tzeko eta ekiteko modu desberdinak badituere, kulturartekotasunak desberdinen arte-

ko elkar-ulertzea ahalbidetzen du: elkar eza-gutzeko, elkarrizketak izateko, gerturatze-ko, elkarrenganako errespetua bultzatzeko,elkar ezagutzeko. Horixe da elkarbizitzara-ko bidea.

Baina, sarritan, onura izatetik oztopoizatera dagoen marra oso fina da, eta osoahula. Eta, aniztasunaz ari garenean, marrahori oso kontuan hartu behar dugu. Izan ere, ezin ditugu ahaztu aniztasunak gizarte-an dituen etsai guztiak; eta ezin dugu bestealde batera begiratu, eskola-komunitateanere aniztasunak trabak ekartzen dituela esa-ten duten sinesmenen aurrean.

Aniztasunaren aberastasunean sinetsibehar dugu, eta aniztasunak dituen etsaiakezagutu behar ditugu, gure sinesmena sen-dotzeko. Bada antidoto on bat: hitz egitea,kezkak partekatzea, bizitakoak konta-tzea…; hausnartzea eta kontzientzia har-tzea, azken finean.

Egunerokotasunak jan egiten gaitu. Etahorrela izaten da eskola-komunitatean ere.Denbora gutxi uzten diogu patxadaz hitz egiteko aukerari, hausnartzeari. Biharko, edo atzoko, egin beharreko lanak lehenta-suna izaten du beti hausnarketaren aurrean.Eta, oharkabean, hitz egin gabe, hausnartu

galdeidazue

?Olatz IRIZAR

EMUN-EKO EUSKARA TEKNIKARIA

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 36

Page 37: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 37

Aniztasunaren aberastasu-nean sinetsi behar dugu,eta aniztasunak dituenetsaiak ezagutubehar ditugu,gure sinesmenasendotzeko.Bada antidotoon bat: hitz egitea, kezkakpartekatzea…; hausnar-tzea eta kontzientzia hartzea, azken finean

?

gabe, aniztasuna kudeatzen ari gara. Eta oharkabean, aniztasunak ematen dizkigunaberastasunarekin eta memento onekin ba-tera, zalantzak, oztopoak eta arazoak pila-tzen hasten gara.

Aniztasuna gure kaleetan sumatzen ha-si garenerako, eskoletan aspaldiko gaia zen.Aniztasun hori kalean nabarmendu dene-rako, eskola-komunitateak bide luzea egindu aurretik. Izan ere, ikasle bakoitza modubatekoa izan da betidanik, familia desberdi-nekoa, jatorri desberdinekoa, bakoitzak be-re ideiak ditu… Ikasleak askotarikoak izandira beti. Ez gaur, ez atzo, ez bihar, beti. Etairakasleak aniztasuna kudeatzen ohitutadaude. Hori da beraien eginbeharretakobat, eta, gaur egungo aniztasuna kudeatze-ko orduan, irakasleek balio erantsi handi batdute: aurretik egindako lan guztia.

Hala ere, gaur egun, aniztasuna zabala-goa da. Ikasle bakoitzak pertsona den neu-rrian dituen ezaugarri bereziei beste motabateko ezaugarriak ere gaineratu beharzaizkie: arraza, jatorria, erlijioa, hizkuntza,adina… Eta, argi dago: egunerokotasunakudeatzeko garaian, horrek guztiak eraginadu.

Horren aurrean, aniztasunak egunerosortzen dizkigun erronkak gainditzeko, ba-liabideak behar dira. Eta baliabideak ez dirasoilik ekonomikoak, baliabideak mota as-kotakoak izan baitaitezke; baina bada gaihonetan asko lagunduko digun bat: kon-tzientzia hartzea. Gaiaren konplexutasuna-ren, aberastasunaren eta garrantziaren kon-tzientzia hartzea. Eta hori lortzeko, bide as-ko daude. Horietako bat hausnarketa egiteada, hausnarketa kontzientea eta gidatua.

Gainera, ez dago eskolan Euskal Herri-tik kanpoko lurretatik etorritako haurrenkopurua hazi edo gehitu arte itxaron beha-rrik. Aniztasuna erronkatzat hartuta, gaiariaurrea hartzen saiatu gaitezke, gero, emai-tza hobeak lortu ahal izateko, eta irakaslenahiz ikasleak mundu zabal honetako elkar-bizitzarako prestatzeko.

Aniztasuna eskolan: geldialditxiki bat egin, hausnartu etaaurrera jarraitu

Ikastetxeetan aniztasuna lantzeko EMUNen esperientziak 3 ikastaro edo lan-tegitan oinarritu dira gehienbat: Aniztasunaaukera gisa, Harrera-plana eskolan, eta Etorki-nak eta euskara.

Hiru ikastaro horiek bi ezaugarri nagusidituzte: alde batetik, praktikoak dira, saioe-tatik gure lanera, gure egunerokotasunera,ekintza batzuekin itzultzeko aukera ematendigute; eta, bestetik, hausnarketa kolektibo-ak dira. Irakasleak elkartu, eta egunerokota-sunetik pixka bat aldentzen dira, eta patxa-daz hitz egiten da; hausnartu egiten da.

Aniztasuna aukera gisaAurrera eramaten dugun lantegi hori

TELP moduluan oinarrituta dago. TELPsaioetan, “hizkuntza-gatazka” lantzen da.Euskaraz bizi nahi eta ezin dutenentzakolantegia da. Euskaraz bizitzeko hautua egindutenentzako da TELP modulua, etaTELP saioetan portaera asertiboaren bide-tik joatea proposatzen dugu, hori ahal dengehienetan gerta dadin. Saio horien arra-kastetariko bat hizkuntza-gatazkako egoe-ra baten aurrean nola jokatu erakustea da.Aniztasunaren gaian ere gatazkak sortu ohidira; batzuetan, gatazka horiek ikusi egitendira, baina, askotan, gutako bakoitzak di-tuen barne-gatazkak izan ohi dira. Anizta-sunaren aurrean portaera bat eduki nahi du-gu, baina, aurretik ikasitako guztiaren edotagizartean ikusten ditugun jarreren eraginez,kontraesanak sortu ohi zaizkigu. Moduluhonetan, gure jarrera horien arrazoiak iku-siko ditugu, aurreko irakaspenen inguruanarituko gara, eta gaur egun aniztasunarenaurrean dugun jarrera aztertuko dugu: nolapentsatzen dugun, zeintzuk diren gure au-rreiritzi eta bizipenak, zein den eskolaren egoera… Aniztasuna aukera gisa ulertzeko,asertibitatearen bidea erabiliko dugu lantegi

honetan, baina TELP lantegiek badute fun-tsezkoa den alderdi bat: ohiko TELP mo-dulua egiten dugunean, argi daukagu euska-raz bizi nahi dugula; gure hautua kontzien-tea da, eta bide horri ekin nahi diogu oztopoguztien gainetik.

Baina aniztasuna aukera bat dela ez du-gu horren garbi ikusten. Ikasketa-proze-suan gaude oraindik, eta, horregatik, gurejarrerak aztertzen ditugu lehenik eta behin.Aniztasuna aukera dela sinesteko, hainbatdiskurtso, erantzun eta baliabide eskaintzendira modulu honetan zehar. Eta bada oina-rrizkoa den zerbait: progresibotasun bat.Gauza guztietan bezala, beltzetik zurira ezda aldatzen egun batean, grisak daude tarte-an. Eta, gai honetan ere, argi ikusten da pro-gresibotasunaren kontzeptua.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 37

Page 38: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

38 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

Harrera-plana

Moduluaren izenburuak argi erakustenduen moduan, saio horietan harrera-planalantzen dugu. Gaur egun, ikastetxe askoklanduta daukate harrera-plana, baina besteaskok ez dute harrera-plana inon esplizitu egin; egiten dute, baina ez dute plana idatzia.Kasu bakoitzera egokitzen dugu modulua.Ikastetxeak aurretik harrera-plana idatziabadu, moduluan zehar harrera-planari ho-bekuntza batzuk egiten dizkiogu. Eta ida-tzia ez badu, berriz, harrera-plana egiten du-gu moduluan zehar. Dena den, eskola ba-koitzeko harrera-planean sartu aurretik,hainbat kontzeptu lantzen ditugu, migra-zioen eta kulturen inguruko kontzeptuak,batez ere. Migrazioen arrazoiak, EuskalHerrian izan diren migrazio-mugimen-duak, gizarte-aldaketak… Kulturaren ingu-ruan ere hitz egiten dugu, kultura zer den,zeintzuk diren ezaugarriak, euskal kultu-ra… Argi gelditzen da saio guztietan euska-rak eta euskal kulturak zubi-lana egin deza-ketela eta eskoletan horretan ari direla.Kontzeptuak azaltzeaz gain, adibideak lan-tzen ditugu, eta, eskola bakoitzean, bertakoadibideak ateratzen dira. Modu horretan,hausnarketa egiten dugu, hausnarketa kon-partitua eta gidatua. Bi gai horiekin batera, ikasle etorri berrien hizkuntza gutxituengaia ere aipatzen dugu. Izan ere, ikasle etorriberri asko hizkuntza gutxituetatik datoz, eta ezaugarri horri ez diogu behar bestekogarrantzia ematen. Ikasle etorri berrien hiz-kuntza gutxituen gaia harrera-planean txer-

tatu izan dugu, modulua eman dugun ikas-tetxeetan. Ikasle etorri berrien familia ba-tzuetan, behin baino gehiagotan ikusi ahalizan dugun moduan, jatorrizko hizkuntzagutxitua alde batera utzi ohi da. Erabaki ho-rrek kalte egiten dio ikasle etorri berriari; izan ere, jatorrizko ama-hizkuntza ondo erabiltzea behar-beharrezkoa da hizkuntzaberriak ikasteko. Gaia interesgarria da, etagarrantzitsua, eta, horregatik, ikastetxeeta-ko harrera-planetan horri buruzko aipame-na sartu ohi dugu.

Etorkinen jatorrizko hizkuntza etaHIPIen zeregina

Modulu honen ardatza hizkuntzaren irakaspena da. Ikasle etorri berrien jatorriz-ko hizkuntzen gaian sartu aurretik, kokape-na egiten da modulu honetan. Eta, kokape-nean, oinarrizko kontzeptuak lantzen dira.Kulturartekotasun, migrazio, asimilazio,hizkuntza eta horrelako gaien inguruanhausnarketa egiten da, HIPIen zereginareninguruan hitz egiten hasi aurretik. Izan ere,HIPIek egunero-egunero bizi dituzte aniz-tasuna eta aniztasunarekin lotutako erron-kak beren lanean. Irakasle guztiek dute ha-rremana aniztasunarekin, baina HIPIek lo-tura estuagoa izaten dute ikasle etorri be-rriekin. Hori dela eta, garrantzitsua da kon-tzeptu orokorren inguruko hausnarketa egitea, beraien funtzioen inguruan hitz egi-ten hasi aurretik . Sarreratxo horren ondo-ren, HIPIen funtzioen gaiari heltzen diogu.Beraien egiteko teorikoa zein den eta errea-litatean zer egiten duten. Zentro bakoitzekoadibideei esker, asko aberasten da modulua.Eta adibide horien erabilera aurretik lan-tzen dugu. Moduluaren bukaeran, bigarrenedo hirugarren hizkuntzak ikasteko estrate-giak lantzen dira. Puntu horretan gaudene-an, ikasle etorri berrien hizkuntza gutxituengaia ateratzen da berriro ere. Izan ere, aurre-tik aipatu izan dugun bezala, bereziki ga-rrantzitsua da gaia bigarren edo hirugarrenhizkuntza ikasteko unean. Estrategiak lan-tzearekin batera, ekintza-plan bat diseina-tzen da, ikasle etorri berrientzat.

EMUNeko dinamizatzailea edo ahol-kularia eskolara hurbiltzen da, han lantegiaemateko taldea osatuz gero. Hausnarketaeskola bereko irakasleen eta profesionalenartean bideratzen bada, emaitza askoz abe-ratsagoa izan daiteke, eta, horregatik, EMUNek aukera hori hobesten du.

Lantegi edo ikastaro horiek Irale pro-gramaren bidez ere ematen ditugu EuskalAutonomia Erkidegoko eskoletan. Progra-ma horrek, hizkuntzaren ikuspuntua du abiapuntu. EMUNek elkarbizitzarako bul-tzatutako lan-ildoen abiapuntutzat euskaraeta euskal kultura hartzea gomendatzenbaitu, gainerako kultura eta hizkuntzekikoelkarbizitza egokia bilatuz. Alegia, euskaraeta euskal kulturaren garapena bultzatukoda, kulturen arteko elkarbizitza erraztuz.

OndorioakKrisiaren testuinguru honetan, eta mu-

rrizketak hizpide bihurtu ditugunean, ezindugu ahaztu baliabide ekonomikoez gainbadirela beste mota batekoak ere. Hori esa-tean, ez dugu zalantzan jartzen mota guztie-tako baliabideak behar-beharrezkoak direlakalitatezko hezkuntza sistema bat izateko.

Baliabide horietako bat hausnarketa egitea da, eta horixe da goian azaldutakolantegi edo ikastaroen bidez EMUNek egi-ten duena. Noizbehinka egunerokotasune-tik ateratzea komenigarria da. Bazter bateaneseri eta aurretik buruan genituen kontzep-tuei astindutxo bat ematea komeni da. Horiegin ondoren, egindakoaz hitz egin behardugu, ondo egindakoaz eta hobetzekoaz.Eta, horren ondoren, aurrera jarraitu behardugu, irmo eta iparra galdu gabe. Eta aurre-ra egiten laguntzeko, gure sinesmenak etatresnak sendotu behar ditugu.

EMUNen lantegi hauek bide hori egi-ten laguntzen dute. Aniztasuna kudeatzeaez da erraza, baina etorkizuneko belaunal-diak heztea erraza al da? Ilusioz betetako bi-de luze, zabal eta zail horretan, irakasleei la-guntzen saiatzen da EMUN.

Amaitzeko, berriz aipatu nahi dut EMUNek ematen dituen lantegi edo mo-dulu horiek aniztasunaren bidean aurrera egiteko baliabide bat besterik ez direla. Es-koletara joaten garenean, oro har irakaslegehienek aurretik beste lan batzuk egin di-tuztela konturatzen gara, eta aurrera begiralan-ildo berriak definitu ohi dira. Azken ur-teetan, hezkuntzako profesional askoren egunerokoan dago aniztasunaren kudeake-ta.

EMUNen ekarpen xumea horixe izateanahi dugu, hausnarketaren atea zabalduz eta lantegi horien bidez, aniztasuna kudea-tzeko bidean jarraitzea. Eskola edo herritxiki baten leihotik mundu oso baten abe-

EMUNek elkarbizitzarakobultzatutako lan-ildoen

abiapuntutzateuskara etaeuskal kulturahartzea gomendatzen

du, gainerako kultura etahizkuntzekiko elkarbizitzaegokia bilatuz

?

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 38

Page 39: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 39

argitalpenak

Augustoren botila

Pello Añorga / Jokin Mitxelena

GILTZA

Dena aldatu zen egun hartan gure Au-

gustorentzat, bai, botila bat ur erosi zuene-

an. Izan ere, gero erosi nahi izan baitzuen

bizkar-zorro bat, eta gero bizikleta bat az-

kar ibiltzeko, eta gero auto bat askoz ere az-

karrago ibiltzeko .•

Kaiuko bat elurretanLourdes Unzueta / Eider Eibar

ELKARFatimatuk ez du elurra ezagutzen.

Gauza zuri, fin eta arin bat dela esan diote.Handik pixka batera, galdetu duenean, ne-gu partean, hotz egiten duenean, zerutikerortzen den zerbait dela esan diote. Bereirudimenean ez du asmatzen zehatz-me-hatz elurra zer den. Neguko egun batean,ohetik jaiki eta lera bat aurkituko du sukal-dean, kaiuko baten antzekoa. •

Nur eta denboraren liburuaToti Martinez de Lezea / Juan Luis

LandaEREIN

Uda hasi eta euria ari du atertu gabe.Eguraldi honekin, Nurrek eta lagunekez dakite zer egin. Amamak esanda,liburu bat hartzen du apaletikDenboraren liburua; liburu trokelatubat da. Nurren arreta erakartzen dueta, magiaz bezala, Erdi Arora, RobinHooden garaietara eramango ditu.•

Nire alabak ez dauka erremediorikAntxiñe Mendizabal / Morkots

ELKARIratik 14 urte bete ditu eta, denbora askoez dela, fundamentu handiko neska zen:esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina,beti umore oneko... Orain, berriz, arropazbeste aldatzen da aldartez. Batzuetan ego-ten da goibel antzean, burumakur, ondoezik bezala. Haindik gutxira egon daitekezeharo petralduta, pipermina baino errea-go. Eta begien itxi-ireki batean jarri daite-ke kriskitinak baino alaiago. •

Buruarinen harrapakinaAlfredo Gomez Cerda / Sara Rojo

IBAIZABALLiskarti pirata beldurgarria ez da baka-

rrik zazpi itsasoetako izua. Gizon arretaga-be, loti, malenkoniatsu eta, batez ere, ikara-garri negartia da. Nabigatzen eta itsason-tziak erasotzen zenbait hilabete eman etagero, etxera itzultzen da, baina, hau buruari-na!, harrapakina galdu du. Orain, Oskoldu-nen, bere emazte izugarri eta biboteduna-ren haserreari aurre egin beharko dio.•

Haurren hiriaFrancesco Tonucci

TXATXILIPURDIMaider Elkoro Gabilondok itzuli du

Tonucciren proposamen politikoa jasotzenduen liburua. Hiria pentsatzeko beste mo-du bat aurkezten du liburuak, 90eko hamar-kadan Fanon (Italia) abian jarririko proiek-tua, eta gaur egun munduko hamaika hiritangauzatzen ari direna. Tonuccik haurra ezar-tzen du hiriaren erdigunean, haren beha-rrak aseko dituen hiri bat guztiontzako ego-kia den hiria izango baita.•

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 39

Page 40: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

40 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

fraideak eta gaur egungo egoiliarrak. Etahorixe berori da Beireko aterpetxearen era-kargarritasun handiena: hainbat hektarea-ko ortuen eta ardandegien aberastasuna, ai-paturiko historia luze eta biziaren ondareazeta ingurune naturalak eskaintzen dituenaukerez gain. Hiru zutabe horietan oinarri-tzen da, bada, Beireko aterpetxeak eskola-umeei eskaintzen dien heziketa-proposa-mena:

– Erdi Aroko historia ezagutzeko pro-grama. Gazteluaren beraren, Beireko he-rriaren eta ondoko herrien —Uxue, Oli-te…— ondare historikoa ezagutzeko auke-

ra ematen du aterpetxeak, eta, gainera, ingu-ruko artisautza eta Erdi Aroko monumen-tuak ezagutzeko programa bat dauka. Ho-rrez gain, Beiretik Oliteko gaztelura bitarte-ko ibilbidea oinez egiteko aukera dago, be-giraleen laguntzarekin eta azalpenekin. Oli-teko gaztelua XII. eta XIV. mendeen arteaneraiki zuten, eta Nafarroako errege-erregi-nen bizilekua izan zen.

– Ardogintzaren eta zereal jasotzearentradizioa ezagutzeko programa eskaintzendu aterpetxeak. Nafarroako erdialdeko ne-kazaritza modu ludikoan ezagutaraztekoprograma sortu du aurten aterpetxeak.

... nora joangogara?

BEIREKO GAZTELUABizipenetatik ingurunea ezagutzeko parada

Bost mende luzeko historia du Beire-ko gazteluak. Gaur egun, historiari, ingu-runeari eta nekazaritza-tradizioari lotu-riko hezkuntza-programak eskaintzendituen aterpetxea hartzen du.

Historia luze eta biziko herria da Beire,1212. urtean hiribildu izaera eman baitzio-ten, Navas de Tolosako guduan Beireko gu-dari boluntarioek erakutsi zuten “indarraondratze aldera”. Nafarroako koroaren on-dare izendatuta zegoen Beireko hiribildua,harik eta Nafarroako erresuma Gaztelako-aren esku erori zen arte. Beireko gaztelua, alabaina, konkistaren aurreko eraikin neo-klasikoa da, jada 1457. urteko izkribuak gaz-teluari buruz mintzatzen baitziren. Beirekogaztelua, beraz, Nafarroako historiaren oroigarri bizi-bizia da.

1457ko urte hartan, Joan II.a erregeakmosen Bernat Ezpeletari eman zion gazte-lua, eta ondoko lau mendeetan Ezpeletakokondeen sendiaren esku egon zen. 1895. ur-tean, Aita Zuriek komentu bihurtu zuten, eta, 1910ean, Aita Klaritinoen esku geldituzen, 1980. urtera arte. 1988an, lehen umeakhartu zituen Beireko gazteluak, aterpetxebilakatu baitzen.

Beireko gaztelua lursail emankorreankokatuta dago, eta, Nafarroako Erresuma-ren garaietatik gaur aterpetxe den garaihauetara arte, barazkien ekoizpenean eta ar-dogintzan jardun dira konde-kondesak,

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 40

Page 41: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

179. zenbakia. 2013ko ekaina • hik hasi • 41

i

BEIREKO ATERPETXEAAragoiko bidea, 1

31393 BEIRE (Nafarroa),

948 740041 | 679 680375,

[email protected]

www.beire.com

Gazteluaren inguruko ortua eta mahastiakbisitatzeko aukera dago, eta fruituak eta ba-razkiak jasotzeko prozesuan parte har deza-kete haurrek. Horrez gain, mahats-bilketagaraian, haurrek mahatsa jasotzeko, muz-tioa prestatzeko eta ontziratzeko prozesuabertatik bertara ezagutu dezakete.

–Ingurune naturala ikusteko eta ezagu-tzeko parada dago, begiraleen eskutik. Ater-petxea Pitillasko urmaeletik oso gertu dago,eta aterpetxetik oinez joan liteke haraino.Hezegune hau, hain zuzen ere, Nafarroakonaturgune berezienetako bat da, ugaztun-,hegazti- eta landare-espezie ugari bizi baiti-ra han. Pitillasko urmaelean hegaztien be-hatoki bat dago, urte osoan inguru hartanbizi diren hegaztiez gain —basahateak, ko-petazuriak, txilinportak eta mirotzak, bes-teak beste—, hamaika espeziek egonaldiakegiten baitituzte urtean zehar Pitillasen, ha-la nola lertxunak, antzarazainak, kurriloaketa mota ugaritako ahateek.

Inguruneari loturiko hiru hezkuntza-programek bizipenetik eta modu ludiko ba-tean historia, nekazaritza-tradizioa, inguru-neko fauna, eta, noski, bertako herritarrakezagutaraztea, errespetatzen ikastea eta ba-lioa ematea dute xede.

INFORMAZIO OROKORRA–130 pertsonarentzako lotarako lekua.– Jolaserako eta hezkuntza-programak garatzeko erabilera anitzeko hainbat gela (Antzi-

nako jolasak eta Erdi Aroko mozorroak dituzte haurrek eskura aterpetxean).–600 metro koadroko patioa.– Hamar hektareako lursailak, espezie ugaritako zuhaitz, landare eta animaliekin eta ma-

hasti aberatsarekin.–Ardandegia eta baratza.–Bertan egindako jana.

HEZKUNTZA-PROGRAMAK–Erdi Aroko historia ezagutzeko programa.–Ardogintzaren eta zereal jasotzearen tradizioa ezagutzeko programa. –Ingurune naturala ikusteko eta ezagutzeko.–Eskulagintza zentroa.–Kirol ekintzak.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 41

Page 42: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

42 • hik hasi • 179. zenbakia. 2013ko ekaina

atzeko atetik

* “Erosoena, gaztelaniaz egitea da, baina beti dago aukeran euskaraz egitea. Horrek sufrimendua dakar, nekea, izerdia... baina baita poza eta hainbeste gauza eder ere”

Jose Ramon Etxebarria

Kontrapisua

Guraso gisa zailena egiten zaidana, nireizaeraren kontrapisua bilatzea da: gauzak egiteko nire ohiko modua zalantzan jartzea.Izan ere, haurrekin gaudenean, etengabe ateratzen da argitara gure izaera, behin etaberriro, egunean nork daki zenbat aldiz. Etaizateko eta gauzak egiteko gure modu ho-rrek hari luuuuuuuuzeei egiten die tira.

Azal dezadan argiago. Haurdun nengo-enean, Amar sin miedo a malcriar izeneko libu-rua iritsi zen nire eskuetara, beste hainbat li-bururen artean. Gustura irakurri nuen, ho-rixe baitzen nire barruko kezka nagusiene-tako bat: haur jaioberriaren behar, eskari etanahiak unean-unean erantzun eta ase ahal izatea, gerora, “gaizki ohitutako, gaizki he-zitako” haurra izango dugun beldurrik ga-be. Eta lagun batek eman zidan nire kezka

Ainhoa AGIRREAZALDEGIBertsolaria

horrentzako erantzunik onena: “Ainhoa,zuk alaba gaizki hezteko ahalegina egin be-har zenuke, propio”.

Aski ongi ulertu nion: alegia, egunero-koan diziplinak eta gauzak ongi egin nahiaknigan pisu dezentekoa dutenez, hortxe jar-tzeko arreta, balore ere badirela nire izaera-ren atal horiek baina, baita mugatzaile ere.Eta alabari ez gehiegi erakusteko niganhainbeste garatu diren ezaugarriak. Nahigabe ere ikasiko baitizkit. Esaterako, ohitu-ra gisa hartua badut iluntzetan goiz afaldu,jolastu, bainatu, ipuinen bat kontatu etahaurra oheratzea, ahalegina egiteko tartekahurrenkera horretan zerbait aldatzeko, ez egiteko, beste era batera egiteko… Finean,“araua” hausteko.

Hezitzaile guztiok garatzen dugu, ohar-kabean, gure izaera haurrekin. Ipuinzaleadenak, ipuinak kontatuz. Sukaldean aritzeagustatzen zaionak, jaki goxoak prestatuz.Kirolzalea denak, haurren gorputzak neka-raziz. Beti barrez ari denak, haurrari ez ne-garrik egiteko esanez. Ezkorra denak, gau-zak gaizki irteteko arriskua bistaraziz. Mun-duarekin haserre dagoenak, haserre horrenarrazoiak erakutsiz. Kantuzalea denak,kanta zaharrak abestu eta berriak sortuz.

Marrazten ona denak, marrazkiak eta mar-goak oparituz. Garbizalea denak, haurrarietengabe bere gauzak biltzeko esanez.“Besteek zer esango duten” beldur denak,behin eta berriro haurrari baxuago aritzekooharra emanez…

Horregatik uste dut, hezkuntzaren etahezitzaileon zeregin nagusienetako bat egoeren kontrapisua bilatzea dela. Hezkun-tza sistemak, oro har, gizartearen ohiturenkontrapisua bilatu behar luke: “zarata”gehiegirekin bizi garela? Bada, isiltasunadisfrutatzen erakutsi. Internet daukagune-tik ez dugula bost minutuz baino gehiagoztestu berean irauten? Bada, denbora luzekokontzentrazioa landu. Epe luzeko proiek-tuak ez daudela modan? Bada, horretarakobehar den autokonfiantza landu.

Eta irakasle eta gurasook arreta jarri, baigeure izaeran, bai haurrarenean. Izan ere,pertsonok ez gara gure izaera eta gaitasunezbakarrik osatzen, garatu ez ditugun gaitasu-nak ere bagara. Are gehiago, batzuetan, gu-txien garatzen ditugun ezaugarriak lantze-ko ahalegina propio egin behar genuke, per-tsona orekatuagoak izateko. Eta gure hau-rrei askatasun-ariketa hori oparitzea da hez-kuntzan herren gutxiago egiteko bide bat.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 42

Page 43: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

atzeko atetik

hh XIV. HIK HASI Udako TopaketakDonostia. Uztailak 3, 4 eta 5

Etxerako lanak gure eskolan w Besteak sendatzeko ahalmena wEskolako bizipenak, hizkuntza-ideologia eta jarreren eraldatzailew “Coaching” w “Kamishibai” tailerra w Espresio tailerra: sortuz

sentitu, sentituz sortuw Ahotsaren erabilera egokia

Informazioa: www.hikhasi.com edo 943 371 408

2013

Matrikulatzeko epea amaitu bada ere, ondoko ikastaroetan izena ematekoaukera dago:

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 43

Page 44: 4 EURO • 2013KO EKAINA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA … · Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka

0 - 3 urte bitarteko hezitzaileentzako 200 ordutik gorako prestakuntza

- Emmi Pikler (koordinatzailea: Juanjo QUINTELA)

- Loris MALAGUZZI (koordinatzilea: Alfredo HOYUELOS)

- Formazio pertsonala (koordinatzailea: Alvaro BEÑARAN)

Informazio osoa eta izena emateko aukera

www.hikhasi.com helbidean

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakondu asmoz, bi ikasturteko prestakuntzaeskainiko du datorren ikasturtean hik hasi-k. Hiru oinarri nagusi izango ditu formazioak:

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezaitzaileek eman-go dute prestakuntza.

179.hikhasi.qxd:119. alea ANTZA 05/06/13 16:29 Página 44