ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2014ko urtarrila ❘❘❘ 157. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘ ETORKIZUNARI BEGIRA Azpeitiko Gure esku dago taldeak ez dio beldurrik geroari, aukera bat da. Euskal Herriari dagokiona aitortzeko argi izpia 20

Transcript of ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren...

Page 1: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2014ko urtarrila � � �157. zenbakia � � � � � � � �

ETORKIZUNARI BEGIRAAzpeitiko Gure esku dago taldeak ez diobeldurrik geroari, aukera bat da. EuskalHerriari dagokiona aitortzeko argi izpia 20

� � �� � �

Page 2: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.
Page 3: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 157.a (2014ko urtarrila)

Urtea. XV.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio eta

Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 685 730792 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. Eneritz Albizu

Webgunea.www.uztarria.com

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaInkesta. Zer eskatzendiozu urte berriari? 13

mamiaDiego Garcia, liburua.Txetxu Urbieta etaJuanmari Olaizola,proiektuarensustatzaileetako bi 04Klik! 2013kogertakaririkaipagarrienakargazkitan 16Bizikletan Bizi.Joseba eta AnderGarmendia, abianduten egitasmoaz 24

jakitekoAkordatzen? 1977kosansebastian bezperanatera zuten ikurriñalehen aldiz herrian 34

� � �2014KO URTARRILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

04

Ba al dakizu 2013an, guztira, 1.211 odol-

ateratze egin zirela eta 28 odol-emaile

berrik eman dutela odola? � Uztarria

16

24

egin zaitez bazkide Uztarrian

1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera

ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan.

� 943 15 03 58

30euro diraurtean. 110.000 euroko

aurrekontua dugu 2013an.

Liburuxka biografikoak. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza

Page 4: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

mamia � � � � � � � � � kirola04

TXETXU URBIETA - JUAN MARI OLAIZOLA Diego Garcia zenaren lagunak

Bihotzetik idatzitakotestigantzak jaso ditugu”Diego Garciari buruzko liburua eta webgunea argitaraemango dituzte, ekainean. Egitasmoa prestatzen aridira Urbieta eta Olaizola, besteak beste.�� A. Agirrezabala

L agun minazuten Diego Garcia (Azkoi-tia,1961-2001), haren bidelaguneta makulu izan ziren Juan MariOlaizola masajista eta Txetxu Ur-bieta kazetaria. Atleta eta pertso-na bezala Diego zer izan zen ge-roan ere jendeak jakin dezan,omenaldi bezala liburua eta web-gunea ari dira prestatzen.Martxoaren 31n 13 urte bete-ko dira Diego Garcia hil zela.Zuek, ordea, beste mugarribat hartu duzue aitzakia be-zala liburua argitaratzeko. Txetxu Urbieta: Diegorekin zorbat bagenuela sentitzen genuen,baina alperrak ere bagara eta betiutzi eta utzi... Azkenean, Juanma-rik latigoa pixka bat astindu dueta aitzakia bat bilatu dugu: aur-

“ten 20 urte beteko dira Helsinkinmundu guztiak gogoratzen duenpodium hura lortu zutela: MartinFiz lehenen, Diego bigarren etaAlberto Juzgado hirugarren. Ai-tzakia hori hartuta hasi ginen libu-rua prestatzen, gerora jendeakere jakiteko Diego zein izan zen.Zeintzuk ari zarete proiektuhonetan parte hartzen? T. U.: Diegoren familia tarteanizatea nahi izan dugu eta proiek-tuan dira anaia Manuel eta XantiPerez entrenatzailea. Laurok ondoezagutzen dugu elkar, eta lauronartean ari gara antolatzen guztia.Zer moduz doa liburua? T. U.: Oso ondo. Eduki aldetik,ohiko biografia eta historia guztiakontatu beharrean, nahiago izandugu Diegoren bizitzako momen-

kiak, bideoak, Diegoren inguruanbilatu dugun guztia sartu dugu.Argitalpena egiteko gastueinola egingo diezue aurre? T. U.: Krisia medio Azpeitia hildadagoela entzun behar izan dugu,baina Diegok korrikan hastekoapustua Zubillagatik langabeziangeratu zenean egin zuen eta,beno, krisiak ere bere gauza onakbaditu eta guk bere omenez libu-rua krisi betean aterako dugu. Ira-bazi asmorik gabeko proiektuada; gutxi gorabehera, 12.000euro kostako da, eta finantzazioguztia aurrez lortu dugu. Ez dugunahi izan inorentzako pisua iza-tea, eta gastuei aurre egiten Az-koiti-Azpeitiko jendearen arteansaiatu gara. Hala, alde batetik ba-besle indartsuak ditugu; 1.500

tu garrantzitsuetan bere ondoanegon zirenen testigantzak jaso-tzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunentestigantzak jasoko ditugu. Libu-ruak 150 orrialde inguru izangoditu eta bihotzetik idatzitako tes-tuak dira. Hitzaurrea Andoni Ega-ñak idatziko du eta azken kapitu-lua Juan Jose Ibarretxe lehenda-kariak. Diegoren idolorik handie-na zen Egaña; Ibarretxe, berriz,Diego hil zen egunean, Arzallu-sen semearen edo alabaren ez-kontzan zen Loiolan eta, albisteajakin zuenean boda laga eta an-bulatoriora etorri zen. Liburuazgain, webgune indartsu bat erejarri dugu martxan eta han argaz-

Page 5: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

kirola � � � � � � � � � mamia 05

nuen behar izan baiezkoa jaso-tzeko. Momentuz, jendea osoondo ari da erantzuten. J. O.: Diegoren ama oso eskertu-ta dago bere semeaz egitera goa-zen liburuagatik. Diegok berakegin zuen bere izena, bere izene-an badu lasterketa bat; irudi batere bai, eta orain haren oroimenaliburu batean jasoko da, eta jen-deari eskatuko nioke Diegorenizena errespetatzea. T. U: Amak gehiena apreziatzenduena da Diego maite zuen jen-dea ari dela liburua egiten. Zuek biok lagun mina zenu-ten Diego. Nondik nora eza-gutu zenuten elkar? Juanmari Olaizola: Diego 14urterekin itsasora joan zen arran-tzale, Getariako ontzi batean, etaarrantza mundu hartatik ezagutunuen. Korrikalaria baino gehiagoharri-jasotzailea ematen zuen.Bizkar oso zabaleko mutil handiazen. Berarekin harremana seriohasi nuenean korrikan bazebilen,baina artean ez zen ezaguna.Ikusten zitzaion gaitasuna etaezaugarriak bazituela. AurrenekoBehobia korritzera zihoala etorrizen kontsultara. Bigarren sailkatuzen eta orduan egin zen ezaguna.T. U.: Lanbidez kazetaria izandabere berri banuen, baina 1992koBartzelonako Joko Olinpikoenondoren, afari batean ezagutugenuen elkar. Harrezkero, beti el-karrekin, koadrilakoak bezala izangara. Harria baino gogorragoazen. Parranda handiena botataere hurrengo eguneko entrena-mendua ez zuen sekula galduko.

Diego atleta izatea milagroa izanda. Inguruan txintxoena ere alpro-ja galanta zuen. Azken finean,gero, inguru hori bera izan daatleta izaten lagundu ziona. J. O.: Diegok borroka handia zuenatletismoaren eta lagunen artean.aukeratzerakoan. Beldurtzekogaitasuna zuen baina, noski, iritsibehar zen lekura iristeko alderdibat utzi beharra zuen, eta atletis-moan zentratu. Xantik, entrena-tzaileak, hala esan zidan behin:“Juanmari, bizitza honetan penabat edukiko diagu. Eskuetan ma-teriala eduki eta ez zioagu probe-txurik aterako”. Nik erantzun nionkontu hari erremedio bakarra bila-tzen niola. Berak agintzen zizkioneguneroko hamar-hamabi kilo-metro haiek Diegorentzat jolashutsa zirela, eta egurra emanbehar zitzaiola. “Bai, baina erreegingo diagu, ordea!”, erantzunzidan. “Korr ikan erretzen ezbaduk, beste modu batera errekoduk”, bota nion. Entrenamenduakzorroztu eta orduan hasi zen be-netako bidea. Profesional eta pertsona be-zala Diegoren zer nabar-menduko zenukete? J. O.: Joaten zen lekuan umorerikez zen faltako, eta urduritasununeetan tentsioa puskatzen ze-kien. Amsterdameko azken mara-toian egin zidaten elkarrizketanesan nuen atleta handi bat erreti-ratzera zihoala, baina jendeak go-goratuko zuela atletaz gain per-tsona handi bat erretiratzen zela-ko. Lasterketatan, aurreneko mo-mentutik, Diegok denentzakoegingo zuen lana. Bai kalean, baiatletismoaren munduan, kontra-riorik ez zuen; bazter guztietan la-guna besterik ez zuen utzi. T. U.: Atleta bezala oso eskuza-bala, langilea eta zintzoa zen.Garbiegia. Karrera guztietanbere lanaz aprobetxatuko ziren,beti. Lasterketatan bere buruare-kin oso segurua zen, oso kalkula-tzailea, argia, eta nahiz eta beste-entzako lana egin, egindako lana-ri zukua ateratzen bazekien. Egu-neroko bizimoduan, berriz, bere

Helburua da

liburua leitzeko

atsegina eta arina

izatea”“

Aurten 20 urte

beteko dira

Helsinkin podium

hura lortu zutela”“

euroko mugarekin ekarpena egindutenak. Gero, babesle edo la-guntzaile arruntak –herriko salto-kiak, tabernak...–; bi aukera dituz-te: 50 eta 100 euroko laguntzaematea. Beste figura da liburua-ren laguna egitea, 15 euro or-dainduta diegogarcia.info ata-

rian. Aurkezpena ekainean izan-go da eta aurrez jasoko dute libu-rua etxean liburuaren lagun egindiren guztiek. Laguntzaile guztienaipamena liburuan eta webgune-an egingo da. Azkoitiko eta Az-peitiko udaletan ere proiektuaaurkeztu eta minuturik ere ez ge-

Page 6: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

buruarengan ez zuen konfiantza-rik. Beti makulu bat behar zuen al-boan. Diego sekula ez zen baka-rrik ibiliko. Suertea izan zuen,bide zuzenetik eraman zuten ma-kulu onak izan zituelako alboan:Juanmari, Antton Gorrotxategi[medikua], Xanti... Eta bere lagu-nak ere ‘aldrebes koadrilla’ izanarren, beti lagunduko zioten. Die-gok karrera non, han azaldukoziren koadrillakoak. Pertsona etakirolari bezala oso maitatua etaerrespetatua izan zen.Zuk, Txetxu, beti nabarmen-du duzu maratoia prestatze-ko moduan Diegok eta hareninguruak irekitako bidea. T. U.: Diego hasi aurretik astean200 kilometroko entrenamendusaiorik inork ez zuen egiten. Horiez zen inoren buruan sartzen.Diegoren ohiko entrenamenduak240 kilometrokoak ziren. Aste ba-tean 265 kilometro egitera ere ai-legatu zen. Berak ez zuen beste-ek adinako kalitatea eta motorra;baina sufritzen txapeldun olinpi-koa zen. Berean maisua zen. Atle-ta guztiek harekin ikasi egitenzuten. Berak erakutsi die bideabeste guztiei. Espainiako maratoimodernoaren aita bera izan da. Gurasoak Extremadurako-ak izanik, kalean ikasi zueneuskaraz. Euskara ere hala-koxea zuen, ezta? J. O.: Euskara hark sentitzen zuenbezala guztiok sentituko bagenu,beste Euskal Herri bat edukikogenuke. T. U.: Azkoitiko baserri bateanjaio zen, baina aita eta ama extre-

madurarrak, etxean giro erdaldu-na zuten. Koadrilla baserritarrazuen, abertzalea. Euskaldun sen-titzen zen, baina berak uste zuendenek etorkin bezala ikusten zu-tela. Horrekin barruko borrokazuen. Bazekien belarri motxa zela.Bere dialekto propioa zuen. J. O.: Lagunarteko euskararen etaetxeko erderaren arteko nahaske-ta bat zuen. Behin kontsultara ha-serre etorri zen, indioek bezalahitz egiten zuela esan ziotela eta! T. U.: Bertsozalea zen, AndoniEgaña idoloa zuen. Diegok zioentxapeldun olinpikoa izatea bainoaskoz nahiago zuela Euskal Herri-ko bertso txapeldun izatea. J. M. O.: Gainera, bertsotan egi-tea gustatzen zitzaion. Añotanbazkaldu genuen batean argi an-tzean zegoen Diego. Lazkanobertsolariak esan zigun behera-koan haien etxean egingo genue-la mokadutxo bat. Lazkanorenetxe atarira iritsi, Azpeitiko herria-ri begira jarri eta “orain Azpeitiribertsoa botako nik” esan eta hasizuen bertsoa. Noiz bukatu ez ze-kiela, Lazkanok atzetik esan zion:“Ño! Ez huen bertso ederra bainointentzioa behintzat bazian!”. Makina bat sekretu parteka-tuko zenuten elkarrekin...

T. U.: Ez zekien sekretuak gorde-tzen. Diegoren konfiantzazko per-tsona bazinen, segituan kontatu-ko zizun. Juanmarik guztiak dakiz-ki; Diegoren anaia zaharra zen.J. O.: Diegok nirekin ez zuen se-kreturik. Bere kezka guztiak kon-tatzen zizkidan. Madrilgo kazetaribat berari buruzko liburua idaztenari zela hil zen Diego. Kazetariariesana zion berari buruzko zeozerjakin nahi bazuen niri kaso egite-ko. Liburuan kazetariak dio niknekizkiela gauza asko Diegorenamak berak ere ez zekizkienak.Amak hala esaten dit bisitan joa-ten naizenean: “tu cuantas cosassabrias de mi hijo que yo no los se”.T. U.: Anekdotak ere asko! Sevi-llara maratoira joan ginen batean,keniar bat gurekin ibili zen. Korri-ka oso ondo egiten zuen, bainamendi puntatik etorria, ardi galdusamarra zen. Maratoiko eguneanlo hartu zuen, eta korrika eta pre-saka gosaldu gabe ekin zion las-terketari. Zorabiatu eta erretiratuegin behar izan zuen. Gerorajakin genuen Diegok Sevillaraeraman zuen material guztia be-rari eman ziola, isil-isilik. Hainhauskorra ikusi zuen, nonbait.Zeukan guztia ematen zuen Die-gok. Eskuzabala zen.

2001eko martxoaren 31.Egun hura eta Diego hil zelajakin zenuteneko unea nolagogoratzen duzue? T. U.: Karrera bezpera zen etagoizean Aradi dendara joan etabainujantzia eta toalla erosi ni-tuen. Diegoren azken salmentaizan zen. Kopak Izarra hoteleraeramaten lagundu nion. Izarra ho-telean geundela AlejandroGomez [Diego hil zenean elkarre-kin zeuden] eta Adidaseko buruPegarnau azaldu ziren. Alejan-drok zirkuitua pixka bat bere egi-teko korrika egin nahi zuela-etalaguntzeko esan zion Diegori.Hala, haiek korrika egitera eta nietxera joan nintzen. Bazkaldu etabeti bezala lagunekin kafea har-tzeko Artzubira ailegatu nintzene-an, lagun batek esan zidan Diego‘patatekoak emanda’ anbulato-rioan zegoela. Anbulatoriora bi-dean Xebastian Lizasorekin eginnuen topo. “Hil dek”, esan zidan. J. O.: Bartzelonara joana nintzen,ikastaro batera. Bezperan, ostira-lean, hitz egin nuen Diegorekinazkenekoz, telefonoz. Bartzelo-natik bueltan, Tolosara iristeanetxera deitu nuen, baina ez zida-ten hartu telefonorik. Azpeitirairistean emaztea balkoian zego-en; aurpegira begiratu eta antze-man nion zerbait pasatu zela.Etxean sartu eta esertzeko esanzidan. “Diego”, esan zidan.“Diego zer? Akzidentea?”. “Ez,bihotzekoak emanda hil egin da”. T. U.: Hurrengo egunean zen ka-rrera eta subrealista izan zen.Denak negarrez, karrera antolatubehar, arratsaldean hileta... Haren omenezko irudiarenondotik pasatzean zer senti-tzen duzue? J. O.: Niri beti gustatzen zait berebeso argal haietan edo izterretanigurtzitxo bat ematea. “Beno, hirelana badakik zer den orain, guriesku bat botatzea”, esaten diot. T. U.: Juanmarik igurtzia ematendion bezala nik bizkarrean golpeaeman, kabrito esan eta aurreraegiten dut. Keinuak-eta hain igoa-lak ditu... Lan hura perfektua da.�

mamia � � � � � � � � � kirola06

Txetxu Urbieta eta Juanmari Olaizola, proiektuaren sustatzaileetako bi.

Espainiako

maratoi

modernoaren aita

bera izan da”“

Bazter

guztietan laguna

besterik ez zuen

utzi Diegok”“

Page 7: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.
Page 8: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Aupa Olentzero,Aurtengoan ere ikatz karrokada irabazi du

hainbat agintari politikok: Rajoy, Saez deSantamaria, Soria, Montoro, Fernandez Diaz,Wert... eta etxean ere... baina ez naiz luzatu-ko, nire usteak azaltzeko baino.

Boterera iritsi denetik, PPk bere buruari al-fonbra gorria bota diola dirudi, edo behintzatzilegitasuna sentitzen du inoizko legegintzal-di atzerakoiena inongo lotsa eta beldurrikgabe garatzeko, amaraun sendoa josiz. Lauurtetan martxan izango duten makinaria bi-rrintzaileak ekarriko dizkigun ondorioak ze-rrendatzen hastea baino, errazagoa izangoda datozen agintaldietan boterea hartzenduen alderdi edo dena delakoak, atzerapenhoriek guztiak berreraikitzeko izango dituentrabak, salbaezinak ez, baina iraultzeko osozailak izango direla ondorioztatzea.

Ez dut esango inbidia ematen didatenik,baina ezin da zalantzan jarri eskuin kontser-badoreak duen militantzia, balore sinesmenaeta baliabideen kontrola. Esan eta egiten di-tuzten gauzak, defendatzen dituztenak, argu-dio eta logika aldetik barregarriak iruditzenzaizkigu askotan, lotsagarriak eta batez ere,iraingarriak. Itxuraz inongo koherentziarik ezduten lan erreformak, hezkuntza erreformaketa abar luze batek, ordea, helburu argi batdute: klase bereizketan sakontzea, boterezentruak herritarrengandik urruntzeko. Ho-rrek sozial, kultural zein pertsonen duintasunmailan izan ditzakeen ondorio “kolateralak”zein diren inporta gabe, alegia, guri nola era-giten digun axola gabe.

Ikatza merezi dute, eta sua. Arautegi bitar-tez mugatzen dituzte gure eskubideak, etagure aukeraketak. Baina askoz ere ilunagoeta zikinagoak diren planteamenduak dira, ezda gure duintasunaren lapurreta soila. Herri-tarrok elkarren arteko harremanak izatekomoduari eragiten dio zuzenean. Askatasunagure nortasuna era betean garatzeko auke-rak izatearekin lotzen badugu, araudi muga-

Ikatza

� � �Olentzero, prestatu ikatzaugari, bizitza bizirautekolehia bezala saltzendutenentzat

� � � � � � � � � � � � � � � �hodei mendinueta� � �

tzaile hauen bitartez lortzen den efektua,frustrazioa da. Herritar soilak ez dezala ikusietorkizunik, bereziki beldurtia izan dadila, etabere parekoekin ordain ditzala bere ezintasu-nak. Dinamika honen baitan azaltzen joandaitezken zenbait arazoren aurrean alertaegoeran jartzea ezinbestekoa da; arrazake-ria, sexismoa, eta orokorrean, jarrera zapal-tzaileak. Kolektiboa banakakoak babestekoelkarketa da, eta berau osatzen duten norba-nakoek, bizirauteko euren baloreak konparti-tzen ez dituztenak baztertzera jo dezaketeegoera zailenetan, boterea eta estatusamantzentzeko erreakzio bezala.

Foucaultek zion boterea ez dela gune so-zial jakin batean biltzen, elkarrekintza sozialorotan banatzen dela indar eta intentsitateezberdinez. Eta azken batean, benetan gurebiziraupena eta garapena bermatu beharduten egiturek, instituzioek boterea banketxeeta multinazionalei saltzean, herritar soilonartean, gure eguneroko eremuetan eta egoe-retan geratzen den botere hondar hori esku-ratzeko borroka eta lehiak handitzea, ondoriologikoa da. Aurrera egitea besterik ez dago,zeuk erabaki nola, zenbat eta gorago, hobe,

saldu zure burua. Hori da PPk arau-tzen duena.

Horregatik, Olentzero, prestatuikatza, ugari. Elkarren arteko maita-sun eta babesaren ezkutuak hautsinahi dizkiguten diruzale profesional

horientzat, bakoitzak bizimoduaahal den modura eta ez pertsonaduen modura antolatzera behar-tzen gaituztenentzat. Bizitza bizi-rauteko lehia bezala saltzen du-tenentzat.�

iritzia � � � � � � � � �08

Page 9: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.
Page 10: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Egunero joatennaiz tallerrera, hanneure saltsanegoten naizelako”

� � �“Juan XXIII.a aitasantuarentzat amabirjina bat egiteaegokitu zitzaidan,eta benetan ohoreaizan zen niretzat”MANOLO SANJUANtailagilea, KulturMahaiak ohorezkobazkide izendatu du

� � �“Oso garbi zegoendena. Guztiokgenekien zeinziren, bainazigorrik gabegeratu zirenazkenean”ARANTXA OÑEDERRARamon OñederraKattu-ren arreba

Manolo Sanjuan.

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

GORA. Babestu ezazu euskara!Dirua aurrezteko, eskaintza bereziak aprobetxatzen ditugu. Euskara babesteko,berriz, garrantzitsua da erabiltzea, hitz eginez nahiz idatziz. � Uztarria

BEHERA. Euskararen kontrako alarma ere konektatuta.Denda honetako jabeak hobe luke kartela euskaraz jarriko balu. Euskararennormalizazioa lortzeko bidean a zer nolako atzerapausoa! � Uztarria�

��

iritzia � � � � � � � � �10

Page 11: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � � � � � � � � iritzia 11

Nik ere bai, jaio berri den 2014 honetanonena opa dizut, osasuna eta kemena. Nineu bide beretik jarraitzeko asmotan nator, zirikatzaile, inongo asmo ezkuturik gabe.Amaitu berri den urteko azken albisteetakobat, ama Gipuzkoak etxeko 89garren semeedo alaba onartu duela. Erabakiaren berriizan bezain pronto, etengabe bueltaka bainalan emankorrik gabe dabilen burura, honakoburutazioa. Eta Urrestilla zer? Herria da alaez?

Duela ez urte asko, kamiseta eta guzti, lelohorrek indar handia zuen gure lurretan. As-paldian, ordea, leloa dezente lelotu delakoan

Zirikatzaile natorkizue� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�PARRANDATIK ERRETIRATU EZIN.Santotomasetako juerga majo luzatu zitzaion argazkiko mutilari. Etxera ailegatu artean loari eutsi ezin eta Laboral Kutxarenbulegoan hartu zuen aterpea. Kutxazaina ohetzat hartuta, mesanotxean ez zitzaion falta katxia. Eta horrela topatu zutenabenduaren 23ko goizean bulegora iritsi ziren aurreneko erabiltzaileek. � Uztarria�

nago. Pako Aristiren kinta xahartu eta ordez-korik ez? Ez da posible, ezin liteke. Oraingo-an, Azpeitiko inperioak asmatu duelakoannago. Nola? Kolonoak ‘siberguentzako’ zubi-runtz bidali, bertakoekin ezkontarazi, odolanahastu eta... kitto, arazoa konponduta. Nirelagun Ana Mariren baja ere erabakiorra izan-go zen (bere semearen oilaskoa honezkeromajo hazi da). Herri ala auzo, Urrestilla betiizango da gure Monaco txikia. Herri izenda-tzen dutenean, muga izango den Atxuiya, pa-radisu fiskal (alkate jauna, apunta).

Eta Ibaiederren behera, gatozen Landeta-ren aipamena egitera. Amets Arzallus kuttu-

nak txapela nagusia jantzi berri duen hone-tan, Landetako bertso unibertsitatearenkrisia inoiz baino mingarriagoa egiten da. Izanginena eta garena, a zer aldea, a zer diferen-tzia. Akerrekin bat egin eta hau hobetubeharra dago. Bordatxo berrian jarri beharkolege zaharreko bertso eskola modernoa. Xebastianek dotore asko irabazi eta soineanizan zuenak herrian ordezkoa izatea bezainederra litzateke Joxe Lizaso, Agirre, Lazkanoeta tankerako herritarren teoria eta ironiaizatea. Haiek bai zirikatzaileak eta ez letrajostun kaxkar hau. Urte Berri on. Denoi, zuriere bai.�

Page 12: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

iritzia � � � � � � � � �12

� � � � � � � � � � � � � � � �alex silva� � �

� � �ABENDUKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ONARTU EZ. Gogorra da gure kaleetan horrelakoakgertatzea. Berdintasunean eta askatasunez bizi gareladiote, baina gero horrelakoak gertatzen dira. Nola azaldu?Abenduko argazki, gertakari ilunena da; ezin ditugu horre-lakoak onartu. Leiho txiki honetatik, familiari elkartasuna.

Familiari elkartasuna

TURISMOA. Oraindik ez diogu behar besteko probe-txua ateratzen gure inguruak eskaintzen digun altxorrari.Badirudi, pixkanaka, gurea saltzen ari garela eta gero etaarrakasta gehiago duela, baina badugu zer egin, zer pro-batu, zer landu... Turismoari etekina atera behar diogu, es-kaintza osatuago bat behar dugu. Ezin dugu hogeita bimila bisitariekin konformatu.�

Harrobi ederra

ZUZENDARITZA ALDAKETA. Gustura aritu naiz azken urte hauetan KulturMahaiko zuzendaritzan. Helburu handiak genituen eta, asko gauzatzea lortu ditugu.Beste batzuk, berriz, saiatu gara. Orain, ibilaldi berria hasi behar du mahaiak erron-ka handiei aurre egiteko, horretarako, aire freskoa ekarriko duten gidariak izangoditu. Esku onetan geratzen da, ez dudarik izan. Aroak hasi, hasten direlako, bainaamaitu ere egin behar direlako. Animo!

Etorkizunerako gidari berriak

MARITXU ETXEZABAL. Harritu egiten naiz Sanagustinera gerturatzen nai-zen gehienetan. Zelako argazki eta koadroak egoten diren. Miresgarria da herritaraskok isil-isilik egiten dituzten arte obrak. Pixkanaka ari dira horiei garrantzia ema-ten eta azalarazten. Azkenekoan Etxezabalen koadro koloretsuek deitu zuten nirearreta. Garai ilunetan hormak koloreztatu behar ditugu.

Hormak koloreztatu

Page 13: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Zuetako askok bezala, Durangon erositako, ar-gazkiekin osatutako edo bankuak oparitutako beti-ko egutegian borobildu dut nik ere urtarrilaren 19a.

Egun horretan desfilatzera atera ohi gara herrita-rrak, desfile horrek gure herriko hainbat errealitate iru-dikatzen du, baita beste hainbat ezkutatu ere. Danbo-rradaren bilakaera herriarenarekin alderatuz, lortuta-koren eta lortzeko dugunaren argazkia ikus genezake.

Hasiera bateko irudiei erreparatuz, talde gehie-nek elkarte gastronomikoak ordezkatzen zituztelaikus genezake, gehienetan danborjoleak gizonak zi-rela eta emakumeei banderadun eta kantinera pos-tuak zegozkiela.

Urteekin, handituz joan da taldeen ordezkaritza,elkarte gastronomikoez gain hainbat eragile kulturaleta sozialek beren taldeak atera dituzte. Borroka lu-zearen ostean, talde denetan gizon-emakume dan-borjoleak aurki ditzakegu. Kantinera eta banderadu-nen figurak mantendu egin dira.

Errealitatearen itxura(keria)� � � � � � � � � � � � � � � �amaia agirretxe� � �

Desfileak gero eta kolore gehiagotako herritarrakordezkatzen ditu, baina ezin esan herriko kolore etaerrealitate denak islatzen dituenik. Etorkinak, ema-kume jubilatuak, irizpide ezberdinak medio tokirikedo dirurik ez duten norbanako zein kolektiboak,eta zergatik ez, danborradarekin ezer jakin nahi ezdutenak.

Herri desfilean nor ordezkatzen dugunaz gain,nola ordezkatzen dugun ere adierazgarria da etahemen ez da halako aurrerapenik eman. EITBren-tzat irudi ona eman nahiak herritik eta herritarrontzategiten diren festetatik gutxi baitu.

Irudiak itsututa gauzkan garai honetan itxurakeriagehiegi darabilkigulakoan nago. Bada ilarak zuzenmantentzea eta jantziak ondo plantxatuta emateabaino balio garrantzitsuagorik. Pentsatu al dugu,adibidez, kantinera guztiak zergatik diren emaku-meak? Zer eta nola ordezkatzen duten, alegia, zerirudi ematen duten?�

Joan den abenduaren 10ean, giza eskubideennazioarteko eguna, ehun Estatu-buru bildu ziren Jo-hannesburgoko futbol-zelaian, Nelson Mandela hilberria omentzera. Han ziren, dotore eta serio, mun-duko kriminalik handienetako batzuk.

Zer egiten zuten han, XX. mendeko profeta, justi-ziaren militante, utopiaren lekuko handienetakoa-ren aurrean? Mandela omentzera joan zirenek zer-gatik ez diote berari jarraitzen, eta jarraitzeko asmo-rik ez badute, zertara joan ziren?

“Gauza bat da, ordea, profeta iraultzailea izatea,beste bat gobernatzea –diote askok–. Posiblearenartea da politika, ez utopien aldarria”. Bego. Mande-lak berak ere, 1994an Hegoafrikako presidentehautatu zutenean, ahal zuena egin zuen, ez amestenzuena. Zuri gutxi batzuen menpean zapaldurik zeu-den beltzei berdintasuna eta duintasuna itzuli nahiizan zizkien, baita lortu ere... paperetan. Baina He-goafrikako beltzak zurien morroi dira oraindik ere

Mandela: profeta, gobernari� � � � � � � � � � � � � � � �joxe arregi� � �

oro har. Dirua zuria da, eta miseria, beltza. Gobernatzen duenak ahal duena egiten du.

Baina beste galdera bat dago oraindik egiteko: zer-gatik ez zuen Mandelak gehiago egin ahal izan? Ez,noski, utopiari uko egin ziolako, ezta “gauzak halaxedirelako” ere. Zergatik orduan? Abenduaren 10eanbera omentzera bildu ziren gobernarien arteko ahal-tsuenei galdetu beharko genieke. Finantzen, mer-katuaren, boterearen diktadura “errealitate” bihur-tzen dute, eta gero esaten: “Errealitatea da”, “Dago-ena dago”. Zergatik dago dagoena?

Mandela profetak zegoena irauli nahi izan zuen.Mandela gobernariak ez zuen lortu, baina Mandelaprofetaren ametsa Mandela gobernariaren errealis-moan urtzea ez da zilegi. “Utopia” ezinezkoa omendelako “dagoena” kanonizatzea ez da zilegi. Ezinez-koa amestu gabe, ez dugu posiblea lortuko. Eta go-rrotoa eta mendekua Mandelak bezala errotik garai-tu gabe ere... ez, ez dugu egiazko iraultzarik egingo.�

Galdetzen hasita, aurtengo urtean

langabezia-tasak herrian zer-nolako

joera izango du? � Uztarria

Zer eskatzen

diozu urte

berriari?� Ainitze Agirrezabala

UNAI ALBERDI13 urte

“Eskolan ez ditutemaitza txarrakateratzen, bainaurte berrian notak

hobetzen saiatuko naiz. Batezere, gaztelania ikasgaian, pixkabat hakamotz ibiltzen bainaizerderarekin. Gainontzean,2014a aurrekoa adinakoa bada,ni konforme!”.

EDURNE BASTIDA11 urte

“Urte berriangurasoekin,familian,Londresera bidaia

bat egitea nahiko nuke. Hangoeraikinak ikusi, erosketa batzukegin, ingelesa praktikatu pixkabat...”.

ANTONIO SANZ42 urte

“Lana eskatzendiot 2014. urteari.Zorionez, neuondo nago lanari

dagokionean, baina familian,lagunartean eta inguruan badutjendea langabezian. Haientzakoalbisterik onena litzateke”.

AINHOA ALBERDI41 urte

“Osasuna etalana, ordenahorretan,eskatzen dizkiot

urte berriari. Bestalde, aspaldianez dut ezer egin eta 2014ankirola egiten hasteko asmoadut”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Page 14: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

iritzia � � � � � � � � �14

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

Page 15: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Ez da, ez, modu txarra mundua ezagu-tzekoa: etxe atarian esertzea eta mugitzen ariden munduari begiratzea. Eta hala ere, sentitzen dut ez dela nahikoa.Etxe aurretik pasatzen direnak ere berenakontatzera baino, besterena ezagutzeradatozela, edo norberarena ahaztera, munduberria bilatzera. Etxe aurretik pasatzen denakaskotan ez du atzean utzi duena buruan,aurretik izango duena baizik, eta ez du balo-ratzen berea, ez du aintzakotzat hartzen,beste zerbaiten bila ari delako, txarra dela-edo irizten diolako. Edo besterik gabe, mun-

Munduaren berri (II)� � � � � � � � � � � � � � � �eñaut frantzesena� � �

dua ezagutzen ari direlako, ez mundua era-kusten.

Horregatik, bidaia prestatzen ari naiz. Nikere, mundua ezagutu nahi dut. Leku berriak,bazter zaharrak, paraje galduak, telebistazmila aldiz ezagutu ditugunak, ezagutu nahiditut, telebistaz ikusitakoa edo jendeak esan-dakoa neure begiz ikusi, neure bihotzez sen-titu. Deskubritu nahi dut hain eder ikustendiren paraje horien edertasuna hainbestera-koa ote den, edo jendeak, komunikabideekpuztu ote duten. Postal bat ikusita sentitzenez dena sentitu nahi dut.

Jendea ezagutu nahi dut, ezberdin bizi di-renak, ezberdin pentsatzen dutenak. Hain ez-berdinak ote garen deskubritu, neuk galdetuzerk kentzen dien loa, munduaren bazter har-tan egiten dituzten ametsak hemengo ame-tsen tankerakoak diren jakin. Azken batean,mundua ikusi nahi dut, gero, itzuli, eta ikusita-koarekin, sentitutakoarekin, mundu berri bateraikitzeko.

Bai, ezagutu daiteke mundua beste modubatean ere: mundua geldirik utzi, norberamugitu, eta bihotz-begietatik sentituta.Banoa.�

���� � � � � � iritzia 15

K eller Dover (Hugh Jack-man) bere biziko amets gaiztoanmurgiltzen da bere alaba Annaeta haren laguna Joy desagertze-an. Denbora aurrera dihoala, ezinegonak, beldurrak... menderatuegiten du. Polizia hainbat pistenatzetik dabil ikerketetan bainapresioa areagotzen doa neskati-len bizia jokoan baitago. Dover,bere etsitasunean, bere kabuzhasten da ikerketa burutu nahianbaina zer egiteko prest egongoda bere alaba berreskuratzeko?

Justizia norbere eskutik hartzea� � � � � � � � � � � � � � � �haizea etxeberria� � �

amaiera garbi ikusten den filma.Justizia geure eskutik hartzeaz

zer pentsatua ematen du. Zeregingo genuke egoera horretan?Norberak egin dezala bere haus-narketa.�

���KRITIKA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �‘Prisoners’ pelikula

Zuzendaria. Denis Villeneuve.Aktore printzipalak. Hugh Jackman, Jake Gyllenhaal, Viola Davis,Maria Bello, Terrence Howard, Melisa Leo.Urtea. 2013.

2013ko film onenetariko batda. Izugarrizko thrillerra da, eser-lekura itsatsita eta l i luraturikuzten zaituen horietakoa. Ten-tsioa eta jakinmina ez dira desa-gertzen pelikula osoan. Sariaklortuko dituen lana da (mereziduena behintzat, bai), benetanikusteko modukoa.

Jackmanen papera ikaragarriada, aita honen desesperazioa ba-rruraino heltzen zaizu eta JakeGyllenhaal inspektore lanetanere oso ondo aritzen da.

Ez naiz oso thriller zalea, bainainpresionatu egin nau. Eszenato-kia, musika, etengabeko misterioa...filmaren barruan sentitzen zara.

Bahitzailearen identitateak eresorpresan hartu ninduen, ez baita

Page 16: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

mamia � � � � � � � � � klik!16

�URTARRILA.Minbiziaren kontra borrokan denbora luzez aritu ondoren, urtarrilaren 26an hil zen Imanol EliasOdriozola, 77 urterekin, ospitalean. 1936an jaioa, antzerki-egilea, antzerki zuzendaria, idazlea,historialaria, Azpeitiko alkatea, irakaslea... eremu askotan nabarmendu zen azpeitiarra.Gertakari horrez gain, urtarrilean luizi batek harrapatu zuen Urrestillako Zuola baserriaurtarrilaren 16an, eta Inaxio Bastida ‘Etxeberritxo’ panderojolea hil zen urtarrilaren 24an.

OTSAILA.‘Aho Bizarrik gabe’ekimeneko lehen solaskideaMartxelo Otamendi izan zen,Sanagustinen, otsailaren19an. Beste gonbidatuak,Juan Jose Ibarretxe EuskoJaurlaritzako lehendakariohia, Benito Lertxundiabeslaria, Maddalen Iriartekazetaria eta Jose MariaSetien DonostiakoElizbarrutiko gotzain ohiaizan dira. Bestalde,otsailaren 13an, IgnacioArtetxe medikua hil zen.

�MARTXOAMartxoaren 20an, 2Korrika, bi urtez behlasterketa. 18. Korrikparkean hasi zen, mzen, martxoaren 24a

Page 17: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

2013a argazkitanUztarriak ‘urtekaria’ osatu du joan den urtean herrianhilabetez hilabete jazotako gertakaririkaipagarrienetakoekin. � Ainitze Agirrezabala

klik! � � � � � � � � � mamia 17

APIRILA.Iraurgi SBren harrobikoharribitxietako batek, AitorZubizarretak, EstatuBatuetako NCAA-1 liganjokatuko du aurten.PortlandekoUnibertsitateak bekabat eskaini dio etabertako PortlandPilots taldeanjokatuko duhurrengo lauurtetan.

A.2:10 aldean, iritsi zen Azpeitira 18.

hin euskararen alde egiten denka Andoainen, Martin Ugalde kultur

martxoaren 14an, eta Baionan bukatuan.

Page 18: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

mamia � � � � � � � � � klik!18

IRAILA.‘Azoka Herritik’ ekimena antolatu zuten hilaren 20, 21 eta22an. Ekimenaren helburuetako bat “Azpeitiko ekonomiasustatzea” zen. Gabonetarako ere antolatu zuten.

�EKAINA.Hogei urtetik gora futbolari eman ostean, uztea erabaki zuenMikel Labakak. Hamabi urterekin hasi zen Labaka futbolean,Lagun Onak-en. Azaroaren 15ean Garmendipen omendu zuten.

�MAIATZA.Benantxio Irureta (Aizarna, 1953)mendizalea maiatzaren 11n hilzen, Aneton istripua izanda.

�ABUZTUA.Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiako langileguztiak kaleratu eta enpresa itxi zuen, abuztuaren 7an.

�UZTAILA.Azpeitian 30 urtez haurrei eta gazteei pilotanirakasten jardun eta gero, Santio egunez utzizuen jarduna Jesus R. de Argandoña Keuttin-ek.

Page 19: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

klik! � � � � � � � � � mamia 19

�URRIA.Segiko kide izatea egotzita, urriaren 14tik aurrera hasiziren epaitzen Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna, beste39 gazterekin batera. Hilaren 17an, berriz, herrikotabernen auzia hasi zen eta tartean da Orkatz KulturElkartea. Irailaren 30ean, ostera, Herriraren kontrakooperazioa eman zen eta Guardia Zibilek EnekoIbarguren Kurku atxilotu zuten, “Gipuzkoako Herrirarenzuzendaritzako kide izatea” leporatuta.

� AZAROA.24 urte preso igaro ostean, azaroaren 19an atera zenJuan Carlos Arruti Paterra, Kordobako Alcoleaespetxetik. Paterrak 2009ko irailaren 10ean betezuen ezarritako zigorra, baina 2010eko otsailean1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezarri zioten.

�ABENDUA.Grumal likidatu, eta 148 langile kalean geratu dira, hil honetan. Hala jakinarazizioten langile batzordeari enpresaren konkurtsoaren administratzaileek,abenduaren 20an. Grumaleko langileak manifestazioa egin zuten Arrasaten.

Page 20: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Azken trenaHerriak nor izan nahi duen galdetzea eskatu du Gureesku dago taldeak. Etorkizuna erabakitzeko aukeraerrespetatzea nahi dute. �� Eneritz Albizu Lizaso

H erriari zer nahi duengaldetzea, hori da nahi dugun gauza bakarra.Beldurrik gabe, erreparorik gabe; ez dugubesteen menpe bizi nahi”. Tinko azaldu duteGure esku dago taldeko kideek proiektuarenmamia. Sustraiak Goierrin dituen mugimen-du bati jarraiki, duela sei hilabete inguru sortuzen Gure esku dago, Euskal Herriaren eraba-kitzeko eskubidea aldarrikatzen duen proiek-tua. Zazpi herrialdeetan, 100 talde ingurudaude; eta Gipuzkoan, 25 bat. Azpeitian,hain zuzen, hogei bat lagun biltzen dira, bi as-tean behin. Proiektu berria dute eskuartean,freskoa, eta lanerako grina usain daitekehaien artean.

Herritarrak mobilizatzeko eta kontzientzia-tzeko helburuarekin ekitaldiak prestatzendihardu taldeak. Horretarako, hiru lan-taldezehatz dituzte, ongi antolatuak: harremanensareaz arduratzen den taldea, komunikazioa-ren eraginkortasuna bideratzen duena etaekitaldiak antolatzen dituena. Taldeko ordez-kari bat, hilero, Gipuzkoako gainontzeko tal-deekin biltzen da, ideiak partekatzeko eta es-perientziak trukatzeko. Gure esku dagoproiektua 100 taldetan banatutako sarehandi bat da; herri bakoitzeko taldeak libredira auzia euren gisara lantzeko. “Ez dagozentralik, gu gara proiektuaren erdian gaude-nak. Zenbait pertsona daude guztion jardunakoordinatzeko, baina inork ez ditu herrietakoideiak eta ekintzak mugatzen”, azaldu du Goian, Ekaitz Martinez, Eneritz Mancisidor eta behean, Olatz Gorrotxategi eta Josu Albero.

mamia � � � � � � � � � gizartea20

Page 21: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Ekaitz Martinezek, proiektuarekin bat egitenduen herritarrak.

Herritik herriraJosu Albero Azpeitiko Gure esku dago talde-aren koordinatzailearen hitzetan, hiru oinarriditu herri ekimenak: Euskal Herriaren nazioizaera, herriaren etorkizun politikoa erabaki-tzeko xedea eta mobilizazioa, herriaren eran-tzuna. Azken ardatz hori nabarmendu nahi duGure esku dago-k: “Behetik gorako ekimenada, ez goitik beherakoa, orain arte egin denbezala”. Eneritz Mancisidorrek, ekitaldiak an-tolatzeko lan-taldeko kideak, uste du “herrita-rrak mugitzea” dela nahi dutena lortzeko“bide bakarra”. “Motorra herria da. Gu garasistema honetako funtsa, ez buruzagiak; gukbideratu behar ditugu haiek. Horretarako, he-rritarrok dagokiguna eskatu behar dugu, guz-tiok bat eginda. Eztabaida ireki behar dahemen”, nabarmendu du Mancisidorrek. Ha-rekin bat dator Albero ere: “Guk mugitubehar ditugu politikariak, eta ez haiek gu.Agenda politikoan sartu behar dugu gaia, he-

� � �GIZA KATEA ZENBAKITAN� � �

50.000pertsona. Gizakatea, Durangotik Iruñera, osatzeko behar den jendekopurua.

800herritar. Azpeitiatik, gutxienez,parte hartu behar duten lagunak. AzpeitiarrekZumarragan izango dituzte bi kilometro.

tatera egokitu behar direla. “Ez dago legerik,ez Espainiako estatuan, ez beste inon, herribaten nahia ukatuko duenik”, horrela dio ko-ordinatzaileak.

Euskal Herriarentzat eredu dira Kataluniaeta Eskozia. “Gu bezalako nazioak dira”, arra-zoitu du Olatz Gorrotxategi taldeko kideak.Jakina da desberdintasun asko dituztela hiruherriek; iragana, historia eta egungo erreali-tatea, besteak beste. Hala ere, guztiek bategiten dute puntu batean: “Hiru nazioetanherria izan da protagonista, herritarrak kalerairten dira, beraiena dena eskatu dute”, argitudute taldekideek. Gorrotxategik Kataluniahartu du adibidetzat: “Artur Mas bera ere he-rriak bideratu du norabide horretara, behartuegin dute kontsulta ezartzera. Katalunianikusi dugu, ilusioa kutsatu egiten da; baiko-rrak izan behar dugu”.

Azpeitiarren zereginaGure esku dago-k joan den udan aurkeztuzuen 2014ko ekitaldi nagusia, erabakitzekoeskubidearen aldeko giza katea. Ekainaren8an, Durangotik Iruñera artean giza kateerraldoi bat egitea da asmoa, 125 kilometro-ko ibilbidea izango duena. 50.000 euskal he-rritarren beharra dago horretarako: haurrak,gazteak, helduak, adinekoak, langileak, lan-gabetuak, jubilatuak, etorkinak... guztiekhartu behar dute parte. Urola Kostari bost ki-lometro dagozkio, eta Azpeitiari, bi. Beraz,herrian, 800 pertsonak hartu behar dute Zu-marragara doan autobusa, udalerri horretakozatia baita azpeitiarrei egokitu zaiena. “Gu-txienez, 800 herritar biltzea lortu behar dugu.

gizartea � � � � � � � � � mamia 21

rritik buruzagitzara. Politika ez da lau urteanbehin boza ematea. Gure esku dago-k zinezsinesten du horretan, eta horregatik egitendugu lana”.

Erabakitzeko eskubidea, zuzenean, inde-pendentziarekin lotzen duten guzti horientzatazalpenak eman dituzte proiektuarekin bategiten duten herritarrek. Erabakitzeko esku-bidea “gure herriarentzat zer nahi dugun”adierazteko aukera da. Desira horien ba-rruan, jakina, independentzia dago. Bestal-de, herritarrek autonomia gehiago eskatu de-zakete edo gaur bezala bizitzen jarraitzea:guztia zilegi da. “Herriari hitza aitortzea dagakoa, gero, hark esango du zer nahi duen”,zehaztu du Mancisidorrek.

Horrek berekin dakar taldearen aniztasu-na. Esan gabe doa, ez da inongo nortasunagiri politikorik behar taldean sartzeko. Gureesku dago-k argi ditu ideiak, hala diote talde-kideek: “Hau ariketa demokratikoa da, politi-koa baino gehiago. Proiektuak ez du inongoikur politikorekin loturarik, orri zuri bat da”. Etahorrela da, kontsulta bat egitea da taldearennahia; herritarren iritzia kontuan hartzea ez daalderdi jakin batzuek egin behar luketen jar-duna.

Marko politikoa, trabaEspainiako estatuko konstituzioak, ordea,kontuak ilun jartzen dizkio ariketa demokrati-ko horri. Nazioartean onartutako afera da au-todeterminazio eskubidearena; esan deza-kegu, estatu honetatik kanpo, politikoki zuze-na dela herritarrei zer eta nor izan nahi dutengaldetzea. Horren erakusle dira azken 25 ur-teetan Europan sorturiko estatu berriak. Ho-rren adibide da Eskozian datorren urteanegingo den galdeketa. Beraz, nazioartean,bai; Espainian, ez. Hori da marko politikoa,gaur egun. Alberok ez du amore eman nahi,badaki legeak ez direla betierekoak, erreali-

� � �“Hau ariketa demokratikoada, politikoa baino gehiago.Proiektuak ez du inongoikur politikorekin loturarik”

EKAITZ MARTINEZ

Page 22: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Gure herriak ere lagundu behar du proiek-tuan. Herritarrak ere igo daitezela olatu handihonetara, gurekin martxan jarrai dezaten”,azaltzen du, ilusioz, Alberok, ekitaldiak anto-latzen diharduen herritarrak.

Zer egin dezakegu?Gure esku dago-k badaki ez dela zeregin ma-kala horrenbeste pertsona biltzea. Horrega-tik ari da lanean, irail hasieratik. Motorrak be-rotzen joateko lau hitzaldi eta mahai-ingurubat egingo dituzte urtarrila, otsaila eta mar-txoa bitartean. Ekitaldi horiekin islatu nahidute erabakitzeko eskubideak eguneroko bi-zitzaren zein esparrutan izan dezakeen eragi-na. Alberoren hitzetan, ekitaldiak antolatzera-koan, dibertsitatea bilatu dute: “Hizlariak osodesberdinak dira elkarren artean. Ikuspun-tuei eta gaiei dagokionez, aniztasuna islatunahi izan dugu”. Horrela, kirola, kultura,eremu juridikoa eta esparru sozio-ekonomi-koa landuko dira, besteak beste. Herritarrakinformatzea da hitzaldien xedea: “Gure hel-burua jendea eroso sentitzea da, haien ba-rrenera iristea, eta pentsaraztea. Ez dugugehiago eskatzen”, azaldu du Martinezek. Hi-tzaldiez gain, bideoklip bat prestatzen ari dataldea, herritarren atxikimendua erakustekoeta proiektua ezagutzera emateko.

Soreasun izango da Azpeitiko taldearenekitaldi nagusia, martxoan. Kideen hitzetan,“herritarrek herritarrentzat eginiko ekimena”izango da Soreasukoa. Herriko dantzariek,kirolariek, musikariek eta hainbat eragilekparte hartuko dute festan.

turatu beldurrik gabe”, adierazi dute, ahobatez.

Etorkizuna aukeratzat ikusten du Gureesku dago-k. Burua jaitsi, eta goikoen esaneikasu egiten jarraituz gero urteak haien men-dean luze eta makal pasatuko dira. EuskalHerriak bere bidea jarrai dezala desio dute,ez dituzte maite agindu arrotzak. “Aukera onadugu aurrean, autodeterminazioaren trenaEuropa ekialdean pasatu zen lehenbizi;orain, gugana dator. Trena pasatzen uztenduten ikusle pasiboak izan gaitezke; edo tre-nera igotzen diren herritar aktibo bilakatu gai-tezke. Erabakia gure esku dago”.�

mamia � � � � � � � � � gizartea22

� � �“Ez dago legerik, ezEspainiako estatuan, ez beste inon, herri batennahia ukatuko duenik”

JOSU ALBERO

� � �“Motorra herria da. Gu garasistema honetako funtsa, ezburuzagiak; guk bideratubehar ditugu haiek”

ENERITZ MANCISIDOR

� � �“Artur Mas ere behartuegin dute kontsulta egitera,ilusioa kutsatu egiten da;baikorrak izan behar dugu”

OLATZ GORROTXATEGI

Giza katean parte hartzeko gogoa dutenherritarrei dei egin die Gure esku dago-k.Fitxa batzuk egin dituzte herriaren konpromi-soa eskatzeko. Horietan izen-abizenak etahelbide bat idatzi behar ditu parte hartzekogogoa duenak, eta dagokion kilometroaemango zaio. Azpeitiko taldea postuak jar-tzen ari da festaz festa, herriko enparantzanagusian; Internet bidez ere aurki daitezke.Bestela, oso erraza da: taldeko kideren bate-kin harremanetan jarri, eta fitxa eskatu. “Guherritarren zain gaude, taldea irekia da. Edo-nork edozertan lagundu nahi badu, edo bes-terik gabe, informazioa lortu nahi badu, ger-

� � �EGITARAUA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

URTARRILA.Mahai-ingurua. Euskal selekzioeiburuzkoa, Arritxu Iribar kazetariakmoderatuta. Hilaren 30ean, 19:00etan,Sanagustinen.

OTSAILA.Hitzaldia. ́ Herria, Nazioa eta Estatua´,Jokin Apalategi soziologoarekin. Hilaren12an, 19:00etan, Sanagustinen.Hitzaldia. ́ Euskal Herriarenbideragarritasun ekonomikoa, estatu izan alaez’, Joseba Tobar ekonomialariarekin. Hilaren26an, 19:00etan, Sanagustinen.

MARTXOA.Hitzaldia. ́ Ipar Euskal Herria: gaurkoegoera eta erronkak’, Eneko Bidegain

kazetariarekin. Hilaren 12an, 19:00etan,Sanagustinen.Ekitaldi nagusia. Herritarrekherritarrentzat sortutako ikuskizuna. Hilaren15ean, 18:30ean, Soreasun.Ekitaldi nagusia. ́ Erabakitzeko eskubideaEuropan: alderdi juridikoak´, Zelai Nikolasabokatuarekin. Hilaren 28ean, 18:30ean,Sanagustinen.�

Fitxak banatzeko postua, santotomasetan.

Page 23: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

gizartea � � � � � � � � � mamia 23

NAGORE ALKORTA abokatua

Argi dagio bidea egin behar dela, etaherritarren ahotsa da dugun tresna bakarra”“� � �Nagore Alkorta abokatuak (Az-peitia, 1978) gertutik jarraitu duerabakitzeko eskubidearen gaia,eta herrian soilik du itxaropena.Ez du ikusten gobernu zentrala“pausoak emateko asmoarekin”,eta nabarmendu du Madrilen or-dezkaritza izan duten alderdiabertzaleen jarrerak ere “argita-sun gutxi” erakusten duela.Zer da, zehazki, erabakitze-ko eskubidea?Komunitate politiko batek, moduaskean, bere antolaketa eta ha-rreman politikoen markoa eraba-kitzea da erabakitzeko eskubi-dea. Kontzeptuak ez du izaera ju-ridikorik, baina sostengu demo-kratikoa du. Autodeterminazioazhitz egiten badugu, nazioa dasubjektua, erabakiak hartzen di-tuena. Erabakitzeko eskubideazhitz eginez gero, komunitate poli-tikoak du hitza. Horregatik, gaur,erabakitzeko eskubidea aipatzendugu Katalunian eta Euskal He-rrian, nazioaz hitz egiteak arazogehiago ekar ditzakeelako. Gai-nera, erabakitzeko eskubidea ba-besten duten pertsonak gehiagodira. Norberak boterea kudeatuahal izatea da helburua, eta ho-rrek errealitate desberdinetara

eraman gaitzake, ez du zertan in-dependentzia izan.Estatu demokratikoen egin-beharretako bat al da esku-bide hori bermatzea? Espainia estatu demokratiko gisadefinitzen da konstituzioarenlehen artikuluan. Beraz, hemen bikontzeptuen arteko talka dugu.Erabakitze eskubidea bermatze-ak konstituzioko muinetako batieraso egin diezaioke; Espainia-ren batasunari, hain zuzen.Erabakitzeko eskubidea na-zioartean onartutako esku-mena da. Espainiako konsti-tuzioak ukatu egiten du. Zermehatxu ditu Euskal He-rriak ideien mapa horretan? Espainiako estatuan ezarritakodemokrazia zeharkakoa da, ez zu-zena. Herriak ez du zuzenean era-bakitzen. Hori aldatzen ez den bi-tartean, herriaren hitza eta legeakuztartu egin beharko dira.Legeak ere aldatu izan dira,garai edo gizarte eredu be-rriek horrela eskatu dutene-an. Horretarako aukerarikegon al daiteke?Espainiako estatuaren kasuan,konstituzioa ikusita, aldaketarakoaukera gutxi dago. Gainera, argi-

tasun gutxi dugu azken urteetanMadrilen ordezkaritza politikoaizan duten alderdi abertzaleen ja-rrera ikusita. Halere, badago arti-kulu bat nolabaiteko zirrikituauzten duena, 150.2a. Hark esta-tuari aukera ematen dio elkarteautonomoei bere gaiak kudea-tzen uzteko. Ez dut ikusten, ordea,gobernu zentrala horretarakopausoak emateko asmoarekin.Eskozia eta Katalunia ere-dutzat ditugu. Hiru nazioek,ordea, egoera desberdinakdituzte. Zerk batzen eta be-reizten ditu?Batzen dituena argi dago: hirunazioek historia eta identitatepropioa dituzte. Bereizten dituengai nagusia estatuen jarrera da:noren esku dago erabakitzekoeskubidea? Erresuma Batuakerreferenduma egiten utzi dio Es-koziari. Menpeko herrialdeareneta estatuaren artean adostasu-na egon da. Kataluniaren kasuan,alderdi batzuen akordioak sortudu ekimena, baina estatuarenadostasunik gabe. Erreferendu-ma baimentzea Espainiako esta-tuari dagokio. Euskal Herria ereberdin dago, aitorpenik gabe.Gure herriak, gainera, funtsezko

beste arazo bat du, subjektuare-na: nor da komunitate politikoa?Euskal Autonomia Erkidegoa etaNafarroa ditugu Hegoaldean, etaIparraldea ere hor dago. Nola bi-deratu daiteke galdera? Zer ha-rreman mantenduko dugu bata-suna oinarrian duten bi estatue-kin?Herritarren parte-hartzeaeskatzen du Gure esku dagotaldeak. Herritarren iritziatinko agertzeak eta buruza-giei presioa egiteak helbu-ruak lortzen lagundu deza-kete?Argi dago bidea egin behar dela,eta bai, herritarren ahotsa dadaukagun tresna bakarra.�

� Eneritz Albizu

Nagore Alkorta.

Page 24: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Gurpila birakaBizikletaren erabilera sustatzeko egitasmoa abiandute Garmendia anaiek. Pedalei eraginez mugitzeaerakargarri bihurtzea dute xede. �� Mailo Oiarzabal

B izikleta kirol tresna edogarraiobide soil bat izatetik aparte, bizimodubat bezala ulertzen dugu”. Esaldi hori irakurdaiteke Interneten, Facebook sare sozialekoBizikletan Bizi orrialdean. Orrialdearen ardu-radunak, eta esaldiaren egileak, Joseba etaAnder Garmendia anaiak dira (Azpeitia,1983 eta 1987, hurrenez hurren).

Bizikleta txikitatik bizi izan dute Garmen-diatarrek, “ia-ia jaio orduko. Gu txirrindulari-tzan ibilitakoak gara, gure aita ere bai, etagure aittitte ere bai. Gure etxean txirrindulari-tza nahikoa errotuta dago”, dio Josebak.“‘Handitan ziklista izan behar dut”, horixe zengu bion ametsa”, gaineratu du Anderrek.“Gero, lehiatzeari utzi arren, inoiz ez dugugaldu bizikletarekiko lilura”. Eta txirrindulari-tza alde batera utzita, baina bizikletan bizidira gaur egun ere, ahal duten guztietan etaahal duten neurrian. Orain, beraien pasioa in-gurukoekin, herriko jendearekin partekatueta hedatzeko asmoa dute martxan: Bizikle-tan Bizi.

Bizikletaren erabilera bultzatzea dutexede, “mugimendu bat” sortzea, bizikleta jen-deak eguneroko bizimodurako erabilikoduen tresna izatea: lanerako, aisialdirako eta,zergatik ez, bidaiatzeko, beraientzat den be-zala. Hain zuzen ere, 2012ko abuztuan elka-rrekin egin zuten bidaiatik bueltan hasi zirenaspalditik buruan zerabilten ideiari formaematen. Berlin-Amsterdam-Paris ibilbidea Ezker-eskubi, Joseba eta Ander Garmendia beraien bizikletetan, bidegorrian.

mamia � � � � � � � � � gizartea24

Page 25: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

bizikletaz egin zuten Garmendia anaiek ordu-ko hartan eta, lehendik ere ezagutzen zutenarren, Europa erdialdean bizikleta erabiltze-ko dagoen kultura hori etxean barreiatzenhastea gogoan zutela itzuli ziren. Horrela,orain dela urtebete pasatxo webgunea sor-tzeko domeinua bereganatu zuten, eta Face-booken lehen aipatutako orrialdea irekizuten.

Bien artean ekindako bideari beste lagunbatzuk ere ari zaizkio batzen –adibidez, EnokSudupek egin die logotipoa–. Hala ere, nahibaino mantsoago dihoakie proiektua,lanak”libre uzten dizkien orduak “askotannahi baino gutxiago” izaten direlako. 2014.hasi berri honetarako, ordea, asmo sendoakdituzte: webgunea bukatu eta martxan jar-tzea batetik, eta herrian zerbait antolatzea,bestetik. “Oraindik ez daukagu zehaztuta,baina bizikleta egun bat-edo egitea nahikogenuke. Eta, zergatik ez, hiriburuetan-etadaudenen antzeko masa kritiko bat sortu Az-peitian: jende multzo bat elkartu eta asteroegun batean gelditu, herrian zehar ibilbide

te urte atzera egin gabe, gure inguruan “ga-rraiobide normalena bizikleta” zela dakar go-gora Joseba Garmendiak. Kotxeak, ordea,‘pobretu’ egin zuen bizikleta ia denerako era-biltzeko ohitura hura. “Etereotipo horiekinhaustea” nahi dute Bizikletan Bizi-rekin: “Bi-zikleta egunero erabiltzea ez da kotxerik ezduen jendearentzako. Garraiobide jasanga-rria dela ikusten dugunontzako ere bada, etaabantaila asko ditu. Askotan, herrian mugi-tzeko praktikoagoa ere bada, aisialdirako etabidaiatzeko erakargarria dela ahaztu gabe”.

Kirol maila alde batera utzita, “eta erabilerapixkanaka goraka badator ere”, Azpeitianegunerokoan “bizikletan jende gutxi ibiltzen”dela diote Garmendia anaiek. “Oraindikkafea hartzera joateko kotxea hartzen segi-tzen dugu”, dio Josebak. Eta gazteen adibi-dea dakar Anderrek: “Kotxeko karneta ateraarte asko ibiltzen dira kalean bizikletarekin,baina gero bizikleta aparkatu eta kotxearekinhasten dira”. Gazteei begira bereziki, “bizikle-tan kaletik ibiltzea ez dela bigarren mailakozerbait” erakutsi nahi dute Garmendiatarrek,eta horretarako baliatzen dute Facebookekoorria, hainbat bideo eta albisterekin hornitua.Bizikleta moda-modako kontua ere izan dai-tekeela erakutsi nahi dute. “Izan daiteke‘cool’ bizikletan ibilita” , Josebak dioenez.

Bidegorria, Europatik AzpeitiraLanerako joan-etorriak bizikletan egiten di-tuzte Garmendia anaiek, “euri asko egiten ezduenean. Hori esanda, ematen du askotanezin duzula joan, hemen euri asko egitenduelako. Baina, dirudiena baino askoz egungehiagotan joan zaitezke”, azaldu du Jose-bak. Hitzak berresteko datua ere eman du:2013an, 1.500 kilometro inguru egin ditu, bi-zikletan, laneko joan-etorriekin. Lasaon egi-ten du lan, eta Landetan Anderrek.Pixkanaka osatuz doan herriko bidegorri sa-rearen ohiko erabiltzaileak dira bi anaiak.Gustura erabiltzen dituzte bidegorriak, bainaEuropa erdialdeko ereduari kaso gehiagoegitea nahiko lukete. Garmendiatarren ustez,inbertsio handirik gabe, “borondatearekineta soluzio sinpleekin, asko egin daiteke”;horren adibide Zelai Luzen egindakoa litzate-ke, gehienezko abiadura 30 kilometrora mu-gatzea. Sarean barreiatuta informazio etaeredu andana dagoela diote, “baina ikustendugu hori ez dela hona iristen”. Europako bi-zikletazaleen mugimendu horretara leihoazabaltzea, horra hor Bizikletan Bizi-ren besteerronka bat.�

gizartea � � � � � � � � � mamia 25

bat osatzeko, bizikletaren erabilera aldarrika-tzeko”.

2012ko bidaiaren berri emanez hainbataurkezpen egin dituzte. Izandako harrerakeuren asmoa indarberritzen lagundu die. “Az-peitian bidaia aurkeztu genuenean [2013kourtarrilean] geuk espero ez genuen oihartzu-na izan genuen –aitortu du Anderrek–. Or-duan hasi ginen ikusten bazegoela anima-tzen zen jendea”. Bidaia hura ezagutzeraemateak “jendearen interesa” pizteko balioizan die, baina argi uzten dute beraien helbu-rua ez dela bederatzi egunean 1.300 kilome-tro egingo duen jendea soilik mobilizatzea.

Bizikleta ‘cool’ daBidaiatzeko ere ona iruditzen zaie bizikletaGarmendiatarrei, noski. Baina hori bizikleta-ren kulturaren arlo bat da, jendea erakartzeko“propaganda ona”. Gurerako buruan dutenbizikletaren inguruko mugimendua “erakar-garria” izatea gakotzat dute, izan ere. Gauregun ia erabat kirolera mugatuta badago ere,kotxearen erabilera hedatu aurretik, hainbes-

Sare biziaBizikletan Bizi pixkanaka gorpuztendoan egitasmoa da. 2014an kalerasalto egiteko asmoarekin, orain artebatik bat Interneten eman ditu pausoa.

2012ko azken txanpan eskuratuzuten Garmendia anaiek webguneasortzeko domeinua. Harrezkero tartekaegin ahal izan dute lan webarenproiektuan, baina urte honetan martxanizatea espero dute. “Hasteko adinaeduki eta material badugu, behintzat”,azaldu du Anderrek. Bitartean,Facebookekin moldatzen dira. E-postaere badute: [email protected].

Page 26: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

A zpeitiko udalak, osasunzerbitzuen osagarri gisa, PLAX! Sexu eta bi-kote aholkularitza zerbitzua jarri du martxan,urte berriarekin. Bertan, hurbiltzen direneihainbat ideia eta irtenbide proposatuko zaiz-kie, beraien bizitza sexuala eta erotikoa alaitueta hobetzeko asmoz.

Sexualitate arloan eta bikote gaietan, bizi-tzako etapa bakoitzean topatzen ditugu zail-tasunak, beti baita egoera eta garai berria.Horrelakoetan zer egin? Fisikoa izango alda? Psikikoa da? Ginekologoarengana edourologoarengana joan beharko al dut? Psi-kiatrarengana edo psikologoarengana? Orohar, gorputza eta garuna biak daude inplika-tuta, baina ez du esan nahi fisikoki akats batdugunik edota burutik jota gaudenik. Eztagutxiago ere!

Zailtasun sexualak gainditu beharreko oz-topoak dira, lana bilatzea, bizilagunekin ondokonpontzea, seme-alabekin harreman onalortzea... bezalaxe. Batzuetan zailagoa, bes-tetan errazagoa, desberdintasun bakarrazera da, aurrekoetan (lana bilatzea, seme-alabak heztea...) ingurukoek erabiltzen dituz-ten teknikak eta ideiak gure egin ditzakegulaeta, hortaz, emaitza hobego edo okerragoe-kin aurrera goaz, galdetu dezakegu, konparti-tu, barrena lasaitu, besteengandik ikasi...Baina arlo erotikoan ez dugu konfiantza nahi-koa gure oztopoez hitz egiteko eta, hortaz,soluzioak ere ez ditugu eskura!

Uste baino ohikoago da 20, 30, 40, 50, 60urterekin bagina-sarketaz gozatzeko zailta-suna izatea. Ez da arraroa 30 urtetik aurrera,bereziki bikote formala dagoenean edota gu-rasotasunaren ideia marmarka buruan dara-bilkigunean, ‘baginismo’ deitu zaion horriaurre egiteko zenbait saiakera egiten hastea.

Baginan behatza, tanpoia, zakila edobeste objektu edo bibragailuren bat sartzeazaila edo mingarria gertatzen denean, ‘bagi-nismo’ bezala ezagutzen da. Nolabait, bagi-naren sarrerako muskulua bat-batean uzkur-

Sarketaz gozatzeko aukera

� � �Gorputza eta garuna biakdaude inplikatuta, baina ezdu esan nahi fisikoki akatsadugula, burutik jota gaudela

� � � � � � � � � � � � � � � �nerea sancho� � �

tzen da eta benetan zaila gertatzen da sarke-tarekin plazerra sentiaraztea.

Zailtasunari aurre egiteko pausoakHorren aurrean, ohikoa da, sarketa ekiditea;horrek zailtasuna areagotu ohi du eta denbo-rarekin konponbidea jartzea zaildu. Hortaz,komeni da lehenbailehen aurre egitea.

Berez, soluzio erraza du, zer pauso emanbaldin badakigu. Beldurra ematen duen ho-rretara hurbiltze pauso txikiak eman behardira. Hasteko, emakumeak ispilu batez berebulba eta bagina sarrera ikustea. Pauso txikibaina oso esanguratsua da. Internet bidezere, anatomiari buruzko webguneetan kuxku-xeatzea komeni da: www.theclitoris.com ho-rretarako egokia suerta daiteke. Konfiantzaz-ko lagun batekin emandako pausoen berrihitz egiteak ere asko lagundu ohi du. Norbe-re bulba eta bagina sarrera marraztea, orribatean, arkatzez.

Hasi urte berriarekin zure bizitza erotikoberria!�

iritzia � � � � � � � � �26

� � �Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu zaharra, 2. solairuaazpeitikoudala.com/sexu688897920

Page 27: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.
Page 28: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

jakiteko � � � � � � � � � urtarrilari begiratua28

Sahararekiko elkartasunaSahararekiko elkartasun astearen baitan, hilaren 13tik 18ra,hitzaldia, Kus Kus afaria, antzerkia eta janari bilketa antolatu ditu,besteak beste, Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak. � Ainitze Agirrezabala

Datorren hilean, 38 urte be-teko dira Mendebaldeko Sahara-ko Errepublika Arabiar Demokra-tikoa aldarrikatu zutela. Horrenharira, aurten ere Sahararen alde-ko astea antolatu du AzpeitikoKhamar Sahararen Aldeko Elkar-teak, urtarrilaren 13tik 19ra.

Hitzaldi batekin ekingo diotesaharar herriari elkartasuna adie-razteko asteari, Hassana AaliaAaiuneko giza eskubideen ekin-tzaile gaztearekin, urtarrilaren16an, Sanagustinen (19:00). Hi-laren 17an, berriz, Kus Kus afariaizango da, Sanagustinen, (21:00).

Janari bilketaTindufeko errefuxiatu kanpamen-tuetara giza-laguntza gisa bidal-tzeko janari bilketa egingo daEroski Txikian eta BM supermer-katuetan, hilaren 18an, zapatuan,

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. Sahararen aldekoelkartasun astea. � � �Eguna.Urtarrilak 13tik 18ra.� � �Tokia. Sanagustinkulturgunea.� � �Antolatzailea. AzpeitikoKhamar Sahararen AldekoElkartea.

10:00etatik 20:00etara. Era be-rean, herriko hiru ikastetxeetanaste osoan izango da bilketa.

Elkartasun astearekin bukatze-ko, Lasarteko Kukuka antzerki etadantza elkarteak ‘Sahara isiltasu-naren ahotsa’ antzerkia eskainikodu, hilaren 18an, Sanagustinen(17:00). Eta, hilaren 13tik 26ra,Khamar Sahararen Aldeko Talde-aren argazkiekin erakusketa izan-go da, Sanagustinen.�

���SAHARAREKIKO ELKARTASUN ASTEA� � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

5urte dira janari-bilketarekin hasi zirela: arroza, pasta, azukrea,lekaleak, konpresak eta atun eta sardin latak jasoko dituzte.

100kaxa bilduko dituzte, gutxi gorabehera, herrikoikastetxeetan, Eroskin eta BMn egingo dituzten janari bilketetan.�

1Eskulturaerakusketa‘Hobbya arte bihurtuta’izenburupean, eskulturaerakusketa izango da, AngelHurtado Murilloren eskutik.� � �Eguna. Urtarrilak 10etik 22ra.� � �Ordua. 18:00-20:00. � � �Tokia.Betharrametako erakusketaaretoa. � � �Antolatzailea.Azpeitiko Udala eta AngelHurtado.

2Arkada Social,kontzertuaArkada Social Arrasatekotaldeak, Mac Onak lekeitiarraketa Azpeitiko Fridays Crewkkontzertua eskainiko dute.Sarrera, zortzi euro. � � �Eguna. Urtarrilak 11 (zapatua).� � �Ordua. 23:00. � � �Tokia etaantolatzailea. Sanagustinkulturgunea.

3‘Koka-Kola etabarea’ emanaldiaEz Dok Amairuren argazkiofizialean ez dira azaltzen.Despertadoreak ez zuen jo goizhartan. Baina Ray eta Nikshowman paregabeek berelekua merezi dute EuskalKantagintzaren Olinpoan. Etaleku hori berreskuratzera etorridira, euren memoriak jasotzendituen ‘Urrutiko Intxaurrak’ best-sellerra besapean hartuta.Aktoreak Ramon Agirre etaInazio Tolosa dira. � � �Eguna. Urtarrilak 26(igandea). � � �Ordua. 18:00.� � �Tokia eta antolatzailea.Sanagustin kulturgunea.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda Kanpamentuetako neskatoak janari-banketean. � � �Khamar Sahararen Aldeko Elkartea

Page 29: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.
Page 30: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

EZKER ESKUBI. 1. Ez da irabazle. 2. Lehenengo bokala.Gaixoak zaintzen ditu. 3. Zuka hitz egitea, zutanoa. Magne-sioaren ikur kimikoa. 4. Eragozpen, oztopo. Su bizi. 5.Zuhaitz mota. Tema. 6. Egunaren atal ilun. ...-..., banaka. 7.Ikasturtearen hasieran. Frantziako diru zaharra. 8. Togokoerrepublikako hiriburuko biztanle. Kontsonantea. 9. Erlijio,antzinako mendebaldarrek esango luketen bezala.

�Egilea:Luma

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

Eskuanbost

Zientziak

Hotsarenonomat.

Aiakoak

Bertako

Ilunabar

Ur-lehortar

*Izena

*DeituraUkimen-

dua

Atzogauean

Hatzbabesgarria

Niri dago-kidanez

Bekokia

Belarrikogaitza

Nitrogenoa

Musikanota

Gipuzkoan,zain

Kasik

Burla,iraina

Bizkaikomendebal-

dekoudalerria

Bokala

Ipar EH-n,ardoa

Amoreeman

Potasio ni-trato

Kontso.bikoitza

Subil

Eredu

Bizkaieraz,gehiegi

Begira

Bokalmeheena

Bi ken bat

Sufrea

Azkenekoa

Bigarrenbokala

Musikanota

Erbioa

* Azpeitiko Musika Bandako Zuzendaria

Herri musi-ka egitenduen eus-kal taldea

Saturnorensatelitea

1 2 3 4 5 6 7 8 9

1

2

3

4

5

6

7

8

9

GOITIK BEHERA. 1. Gaztak egitea du lanbide. 2. Bokala.Erraz urratzen da. 3. Landareez mintzatuz, lekaz bete. Milaeta berrogeita hamar, zenbaki erromatarren arabera. 4. Abil,iaio. Izotz, horma. 5. Hitzordua. Apar. 6. Barazki hostotsua.Gelaren goi parteko azalera. 7. Kasik, abantzu. Ezaugarrikomun bat edo batzuk dituzten izakien multzo. 8. Peruko hi-riburuko. Kontsonantea. 9. Higidura transmititzeko gurpilhorzdun.

� � �HITZ GURUTZATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Page 31: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

� � �ARGAZKI LEHIAKETAN ERANTZUTEKO EPEA. Urtarrilak 24 (ostirala) � � �NORA BIDALI ZURE

ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea. Azpeitia � � � IRABAZLEARI SARIA. Odriozola upategiko ardo

sorta � � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA. Uztarria Komunikazio Taldean bazkide izan behar da

� � �ZEIN DEN ADIERAZI.

� � �ZURE IZEN-ABIZENAK � � �TELEFONO ZENBAKIA

� � �ZEIN DA?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �UZTARRIAREN ABENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ZEIN DA? JESUS RUIZ DE ARGANDOÑA ‘KEUTTIN’, FRONTOI TXIKIKO ARDURADUN OHIA IRABAZLEA

Imanol Amenabar Uztarriako

bazkidea izan da lehiaketako 156.

irabazlea. Odriozola upategiko

ardo sorta irabazi du sari gisa.

Argazkian, Imanol Amenabar saria

eskuetan duela.

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

GALTZAILE

AERIZAIN

ZUKETAMG

TRABAGAR

ARTESETA

GAUBANAN

IKLIBERA

LOMETARJ

ERLISIONE

�H�N�O�F�

JAKINTZAK

�TOK�IA�A

�A�AZPEITIAR

UNAI�ETSI�RR

�FRANTZESENA

ZIRRIA�KANON

�BART�LA�BAT

TITAREA�SO�Z

�OSKORRI�REA

Page 32: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

jakiteko � � � � � � � � �32

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1698Juan Zuazolak postarizerbitzua hartu nahianeskaintza. Gasteiztik kartakekarri eta eramango zituen,asteazkenetan herritik irten etalarunbatean itzuliz, eta urtean190 erreal ordainduz. Herriakonartu egin zuen.

1830Askatasunez ardoa erosi etasaltzeko baimena eman zuten,inolako dastaketa, salneurri etaantzeko oztoporik gabe.

1873Amuko zubi inguruanMartin Bikendi hil zen. SanAgustin komentuko goialdetikguardian zegoenak tiroz jota.

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

Asmatzaile zehatzik ezApustugileetako inork sailkapen zehatza asmatu ez, eta Larrañagarenapustua izan denez gehien gerturatu dena, 210 euro jaso ditu. Bilagunentzako afaria, berriz, Maite Aramendirentzako da. � Uztarria

Jon Larrañaga Argaiak irabazidu Uztarr iaren bertso-porra,abenduaren 15ean BarakaldokoBECen jokatu zen Bertsolari Txa-pelketa Nagusiaren finaleanizandako sailkapenera (AmetsArzallus, Maialen Lujanbio, IgorElortza, Aitor Mendiluze, AitorSarriegi, Unai Iturriaga, BeñatGaztelumendi eta Sustrai Colina)gehien gerturatu den apustuaegin ostean. Hori dela-eta, 210euroko diru-saria jaso du (apustuguztiekin jasotako diruaren%60). Gainerakoa, %40, Uzta-rria Komunikazio Taldearentzatizango da.

Apustugileetako inork ez dufinaleko sai lkapen zehatzaasmatu, eta Larrañagaren apus-tua izan da finaleko sailkapenera Jon Larrañaga.

� � �35 lagunek hartudute parte BertsolariTxapelketa NagusikoUztarriaren porran

gehien gerturatu dena. Honakoapustua egin zuen Larrañagak:Amets Arzallus, Maialen Lujan-bio, Igor Elortza, Beñat Gaztelu-mendi, Aitor Mendiluze, Unai Itu-rriaga, Sustrai Colina eta AitorSarriegi.

Bestalde, Urrestillako Larraña-ga jatetxean bi lagunentzakoafaria zozkatu du Uztarriak partehartzai le guzt ien artean, etaMaite Aramendiri egokitu zaiosaria.

Guztira, 35 lagunek hartu duteparte Bertsolar i TxapelketaNagusiko f inalaren hariraUztarriak antolatutako bertso-po-rran.

Uztarria Komunikazio Taldeakeskerrak eman nahi dizkiebertso-porran parte hartu dutenguztiei.

Page 33: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

AITOR BENGOETXEA Sanagustineko koordinatzailea

1. 2012ko datuak...130 ekitaldi antolatu eta24.000 ikus-entzule pasatuziren. Kursaalen 28.000. 2. Zer/zein gustatukolitzaizuke ekartzea?Low talde ipar-amerikarra.3. Zerrekin erantzutendute ondo azpeitiarrek?

Azken aldian, kontzertuekin.4. Sorpresa... norekin?Pertsonalki Raimundorekin.Umila eta esker onekoa da. 5. Kapritxo askoko‘izarrik’ ekarri al duzue?Ez. Herri eragile batetatiksortuak gara eta ez duguhorretarako ahalmenik.

E rrioxako Santiagora bidean, jatetxe batekoetxekoandreak esan zidan senarra DonostiakoAzaldegi jatetxeko saltseroa izan zela. Nire aurrekopertsona harritu egin zen, ez baitzekien saltsak egi-ten dituen sukaldari espezializatuari ‘saltseroa’ dei-tzen zaionik. Gaitasun bitxia behar da noski, saltsakhomogeneoak, finak eta atseginak izan daitezen.

Ezagutzen ditudan saltsen artean denetik dago:bitxiak (salmorejoa), finak (bearnekoa), hotzak (ma-honesa), gozoak (paulette), zuriak (kurria), ziapea-rekin eginak eta ilunak (borgoñakoa). Beste batzukere bai, nazioartean ezagunak; adibidez, romeskua–espainiarra– eta Argentinako tximitxurria. Badiraelikadura erregimen denetan jan daitezkenak, gaixoeta osasuntsuentzat, haur eta adinekoentzat.

Gurean gozokiak gehiago estimatzen ditugunbezala, ingelesen menpeko nazioetan nahiago dutegustu mingarria duten jakia. Halere, egokiena dasaltsak adierazpen labur batez aurkeztea, ekialdeanegiten duten bezala. Hala, bakoitzak jakingo du nolaerantzungo dion bere sabelak edo gibelak.

Sendagile bezala, saltsarik ez dut debekatu izan,liseritzen zailak edo osasunarentzat kaltegarriak ezbadira, behintzat. Argi esan izan dut betinire kontsultan: ez jan ezer, gozarazibeharrean sufriarazten duenik.�

���� � � � � � � � � � �julian bereziartua� � �

Saltsak

6. Arrakasta handiena?Asko: Berri Txarrak, Ruper,Bebe, Kalakan, Delorean,Lin Ton Taun, Raimundo...8. Kostatzen al zaigukulturagatik ordaintzeBai. Horregatik, 2014koKultur Bonoa atera dugu.�

� Ainitze Agirrezabala

uztarria.com � � � � � � � � � jakiteko 33

Page 34: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Jartzenaurrenak1977ko San Sebastian bezperaaparteko poztasun eguna izan zen,ikurriña udaletxeko balkoian jarrizutelako. �� Ainitze Agirrezabala

A zpeitian festa giro bikai-nekoa izan ohi da San Sebastian bezpera,baina 1977ko urtarrilaren 19 hura apartekopoztasun eguna izan zen azpeitiar gehienen-tzat, ilunabar hartan, azkenean, ikurriña uda-letxeko balkoitik zintzilik ikusi zutelako.

Garai hartan, udal taldean zinegotzi zirenManuel Altuna Kanpaxak (Azpeitia, 1939)eta Rafael Larrañaga Txortenak (Azpeitia,1924) ondo gogoan dute 1977ko urtarrila-ren 19 hartan Azpeitiko udaletxe aurrea jen-dez beteta zegoela. “San Inazio bezperanadina jende edo gehiago zegoen. Negar eginzutenak ere baziren, gerran ibilitako jendeaeta”. Une historiko hunkigarri hartan, ordea,ikurriña kalean ikusteak min ematen zien zen-baiti. Altunaren esanetan, “gerran ikurriñarenkontra ibilitako karlistek ez zuten onartzen.Neu karlista izana, haien ustetan ikurriñarenkontra ibilia eta, gero, udalean ikurriña atera-tzearen aldekoa, karlistek ez ninduten begionez ikusten”. Azpeitian, gainera, gauerdianbeharrean ordu batzuk lehenago jarri zutenikurriña udaletxeko balkoian. “1977ko SanSebastian bezperan, Luziano Lazkanoren hi-leta zen, eta parrokiara bidean haren gorpuaikurriñaren azpitik igaro zedin nahi izan zuten”.

Ikurrina jartzea erabaki zenean, SilvestreOtamendik dagoeneko alkatetza utzita zeu-kan –1972tik zen alkate eta 1977ko ekaina-ren 3an eman zuen dimisioa– eta harenordez Agustin Pratek betetzen zituen behin-behineko alkate lanak. Pratek gazteleraz etaImanol Eliasek euskaraz, udaletxeko balkoinagusitik irakurri zuten udalbatzar osoak iku-rriña jartzeko hartutako erabakiaren testua,behean Plaza betetzen zuten herritarren txalozaparraden artean. Larrañagaren esanetan,behin testua leituta, “Gora Euskadi Askatutaedo Gora Euskadi esatera ez zen ausartuPrat, eta Gora Euskal Herria esan zuen”.Festa handia izan zen, txistulariekin eta ekital-diaren amaieran Gernikako arbola kantatuta.

Bergarako bilkura, 1976anIkurriña balkoian ikusteko urratutako bideaulertzeko, atzera egin behar da denboran.Uztarriak argitaratutako Imanol Eliasen liburubiografikoak jasotzen duenez, urtebete pasalehenago, 1975eko azaroaren 20an, hil zenFranco, eta aro berri bati hasiera eman zi-tzaion orduan. Demokraziarako trantsizioaegin nahi zen garai hartan, Euskal Herrikohainbat udaletxetan irekitasun handiago

jakiteko � � � � � � � � � akordatzen? 1977ko danborrada: ikurriña udaletxean34

1. Donostiako Konstituzio Plaza, 1977kourtarrilaren 19an. Azpeitiarrek bezala, egunhartan atera zuten ikurriña lehen aldizdonostiarrek. 2. 1974ko uztailaren 31n,Silvestre Otamendi alkatea buru zuenAzpeitiko udal taldea. 3. Bergarako bilkura.Azrgazkiaren ezkerraldean, Azpeitikokartelari eusten, Lorenzo Soraluze. Bereatzean Iñaki Urkia agertzen da. 3. RafaelLarrañaga eta Manuel Altuna ‘Kanpaxa.’

1

3

4

2

Page 35: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

Azpeitiko udal taldea, 1974ko San Inazio Egunean, Diputazioko lehendakari Inazio Perez Arregiri –alkatearen ezkerretara– omenaldia egin zitzaioneko ar-

gazkia. Silvestre Otamendi alkatea –erdian– eta ezkerretik eskubira zinegotziak: Imanol Elias, Rafael Larrañaga, Agustin Prat, Agustin Irigoien –idazka-

ria–, Tomas Olaizola, Manuel Altuna, Joxe Aizpuru, Jose Inazio Elorza, Lorentxo Soraluze, Iñaki Urkia, Ignazio Uranga, Estanis iriarte, Jabier Arakistain eta

Tomas Olarte. 1972tik alkate zen Silvestre Otamendik 1977ko ekainaren 3an eman zuen dimisioa; Agustin Pratek hartu zuen haren ordez kargua. � � �I. Elias

baten aldeko pausoak eman nahian zebilenjendea ez zen falta. Bergarako alkate JoseLuis Elkorok bultzatuta, lau alkatez osatutakoAlkateen Taldea herriz herri bilerak antola-tzen joan zen, udalak demokratizatu beharra-ren premia nabarmenduz. Azpeitiko udal or-dezkariek ere hartzen zuten parte bileretan.

Alkateen mugimendu haren ekintzarikadierazgarriena 1976ko uztailaren 21eanegin zen, Bergaran, foruen galeraren men-deurreneko egunean, hain zuzen. BergarakoUdalak Euskal Herriko gainontzeko udal guz-tiak gonbidatu zituen eta, guztira, 69 korpo-raziok hartu zuten parte. Altunak dioenez, eki-taldi hartan izan ziren Azpeitiko sei udal or-dezkari ere: Kanpaxa bera, Agustin Prat,Iñaki Urkia, Lorenzo Soraluze, Tomas Bere-ziartua eta Imanol Elias. “Bizitzan ez dut ahaz-tuko Bergaran bizitakoa. Ikurriña aterako ge-nuela konpromisoa hartu genuen. Azpeitirabueltan, Aizpurutxon bazkaldu genuen”.

1977ko urtarrilaren 18an, euskal herrita-rren eta udalen presioa zela medio, RodolfoMartin Villa Espainiako ministroak goberna-dore zibilei agindu zien ikurriñaren aurka ezjotzeko, ikurriña beti ere Espainiako bandera-rekin batera agertzen bazen. Hala, euskal

prestatzen zizkigun”. “Ni baratzuri-zoparekinakordatzen naiz”, dio Larrañagak.

Lehenengo udal hauteskundeak egin etaaro berriko aurreneko korporazioa osatzeko–1979an osatu zen lehen udal korporazioaherrian– presioa egiteko asmoz, 1978koekainaren 29an, zinegotzi kargutik euren di-misioa eman zuten Kanpaxak, Lorenzo Sora-luzek, Txortenak, Inazio Urangak, Imanol Elia-sek, Jabier Arakistainek eta Estanis Iriartek.�

akordatzen? 1977ko danborrada: ikurriña udaletxean � � � � � � � � � jakiteko 35

� � �Franco diktadorearen heriotzaren aurrekoeta ondorengo lehen urteetako udal taldehari une historiko zailak bizitzea egokituzitzaion. “Gertaera latzak eta hunkigarriakbata bestearen atzetik” gertatzen zirela dioManuel Altuna Kanpaxak. Angel Otaeginuarbetarrari ezarri zioten heriotza zigorraeta fusilamendua, kasu. Otaegi 1974koazaroaren 18an atxilotu zuten, urte hartakoapirilaren 3an Azpeitian Gregorio Posadasguardia zibilaren hilketan parte hartzealeporatuta. 1975eko abuztuaren 29an,heriotza zigorra ezarri eta fusilatuta hilzuten, irailaren 27an. “Heriotza zigorraren

Gertaera latzak eta hunkigarriakberri jakin genuenean, erabaki hura atzerabotatzeko eskatzeko mozioa aurkeztugenuen lau zinegotzik: Rafael Larrañagak,Lorenzo Soraluzek, Imanol Eliasek eta nik,eta udalbatzarreko osoko bilkuran mozioaaurrera atera zen. Garai hartarako, udalarenaldetik oso jarrera gogorra izan zen erabakihura. Gogoratzen dut, gobernadore zibilakSilvestre Otamendiri telefonoz deitu ziola,hari halako akordiorik ez bidaltzekoesanaz. Silvestrek, ordea, erantzun zionakordioa hartuta zegoela eta bidali egingoziola”. Azpeitiko Udalaren eskaerak, ordea,ez zuen nahi bezalako erantzunik jaso.�

udalek erabaki zuten urtarrilaren 20an ikurri-ña jartzea beren udaletxeetan. Azpeitian etaDonostian, ordea, egun bat aurreratu ziren.

Aro berriko lehen udal taldeaUdal hartako kideak “elkarren artean osoondo konpontzen” zirela dio Altunak. “Ezta-baidak izaten genituen, baina ondoren kafeahartzera edo afaltzera joaten ginen elkarrekinTxokonera. Jabier Arakistainek antxoa goxoak

Page 36: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Asteguna: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATEGIA� � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA� � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: ekaina arte itxita KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

09:30-13:00, 16:00-20:00� � �Larunbata: 09:30-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-14:00 ZAPO TXOKO

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

6-17-27

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

7-11-12-14-30

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

8-16-31

Beristain (Azpeitia).

943 811949

9-13-18-19-28

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

10-15-29

Jacome (Azpeitia).

943 080258

1-2-21-22

Azpiazu (Azkoitia).

943 852989

3-23

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

20-25-26

Jaen (Azkoitia).

943 850660

4-5-24

Ruiz (Azkoitia).

943 851966

GAUEZ

1-8-16-21-25-26-31

Beristain (Azpeitia).

943 811949

2-6--17-27

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

3-9-13-18-19-23-28

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

4-5-10-24-29

Jacome (Azpeitia).

943 080258

7-11-12-14-20-22-30

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (urtarrila)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�ERABILITAKO PILAK.Hainbat edukiontzi daude herrianerabilitako pilak –alkalinoak nahiz botoi-pilak– jasotzeko. Argazkian,Betharrametako erakusketa aretoarenondoan pilak jasotzeko dagoen ontzia.

ODOL-EMAILEAK

Urtarrilaren 29an izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Lantzen 85 11 00

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Zapo Txoko / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

Igerilekua 81 41 21

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurumen Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

Hamaikabat 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatoa 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

AEK 15 10 89

EHE 15 10 89

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi 81 02 10

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi Euskara-Komunikazio Zerbitzuak

943 08 06 88

Page 37: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

IGOR BOOdanborjolea

Gauerdian,plazako uneaberezia dun oso”

Azken hamabost urtetan hutsik egin gabejo du danborra Sansebastianetan. “Emoziohandiz bizi” duela dio. � A. Agirrezabala

A urtengo sansebastianetanere ez duk hutsik egingo, ezta? Ez, horixe! 24 urte ditinat eta bederatzi urtenizkinanetik ateratzen naun. Lehenbizi, Bet-harram ikastetxetik; gero, Itsasiko gazteentaldearekin eta, orain, helduekin. Down sin-dromedun danborjole bakarra naun.Sansebastian bezpera gerturatzendoan bezala, urduri jartzen al haiz? Kontentu egoten naun danborradan jotzeko.Sansebastian bezpera baino astebete lehe-nago hasten naun etxean diskoa jarri etadanborra jotzen entrenatzen. Gero, danbo-rradaren aste horretan, Izarraitz frontoianhiru egunetan entseguak izaten ditun etahaietara ere joaten naun, hutsik egin gabe!Danborradan irteteko eguna nolakoaizaten duk? Arratsaldean Itsasiko taldea elkartu eta tra-goxka batzuk hartzen dizkinagu. Egun horre-tan, ordea, garaiz afaltzen dinagu, 19:30akalderako hasten gaitun tripa betetzen, Kirurijatetxean. Zizka-mizkak lehenbizi: urdaiazpi-koa, otarrainxkak, kroketak eta txibiak. Ondo-ren, azpizuna eta postrea jan eta Itsasiren lo-

kalera joaten gaitun janztera. Danborradabukatzean lokalera joaten gaitun aldatzeraeta xanpaina edanez pastelak jaten ditinagu. Danborradaren ibilbideko zer zatiduk gustukoen? Gauerdian, plazan talde guztiak elkartutadanborra jotzen dugun momentua bereziadun. Gainera, hiru anai-arrebok elkarrekin jo-tzen dinagu danborra Itsasi taldetik. Beno,aurten Ruben anaiak huts egingo din, Ibizanzagon, lanera joanda.Danborrada ikusten kale ertzean ego-ten diren familiakoek, lagunek etaezagunek animatzen al haute? Bai, asko animatzen naute, eta begi-zeharkabegiratzen zienat, baina ez zienat kasurik egi-ten; nik nirean jarraitzen dinat, danborra jo-tzen, serio-serio. Eguraldi txarra baduk etxean geratu-ko al haiz epelean? Ni ez naun eguraldi txarragatik sekula etxeangeratu izan. Duela pare bat urte euri askoegin zinan, eta katarro handiarekin nengo-nan, baina halere atera egin nindunan. Ikara-garri gozatzen dinat.�

1

2

3

hi heu! � � � � � � � � � jakiteko 37

1. Igor Boo Itsasi Dantza Taldetik danborrajotzen, 2005eko haurren danborradan.2. Ikasle garaian, Betharram ikastetxetik. 3. Ruben eta Irune anai-arrebekin, 2008an.

Page 38: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.

J exux Mari zuen izena, bainaGento zen goitizenez. Benetan bazen Gentobat, Real Madrid futboleko taldean jokalariabila nonbait, ezker hegalekoa. Gure Jexux-mari ere futbolaria izan, eta ezkerra, eta saia-tua... eta, horrela, nik ezagutu nuenerakoGento zen gure Jexux Mari. Gu baino handia-goa zen, adinez urte bat besterik ez, baina gubaino sendoagoa zen gorputzez, eta indarraere erregalatzeko lain gure lagunak. Eta ba-lientea futbolean. Eta mutil ona. Zintzoa.Txintxue. Gure Gentok bazituen dohainak.Estudiatzeko garaian, ofizioa aukeratu zuen,edo ofizioa ikasteko bidean jarri zuten gura-soek, gu ikasten ari ginenean ere bera laneanhasi zen eta. Goiz xamar, iruditzen zait. Axkoi-tian ari zen, ‘profesionalean’, Lanbide Hezike-tan, eta beti futbolean. Eta Lagun Onak Txi-kian, ekipoaren sasoi onenean. Atotxan joka-tu zuten Gipuzkoako finala, Realaren kontra,eta bi eta huts galdu. Ordurako, Donostiakojendea akordatuta zegoen gure herrian fut-bolari onak bazirena. Esate baterako, taldehartatik irten zuen Larrak, Loiolako Juan An-tonio Larrañagak. Jokalari on gehiago ere ba-ziren, baina ez dakit zein bide egin zuten, no-raino ailegatu ziren.

Orain dela gutxi, aurreko hileko Uztarrianikusi dut Gento. 16 urte zituen orduan nire la-gunak. Orain, berriz, 56 urte dituela jakin dut,eta Corrugadosen jardun duela lanean biziguztian. Martxialen. Azpeitian fabrika itxidute, baina Angolan ireki! Haraxe doazelazazpi lagun, hango lantegia martxan jartzera,hango jendeari erakustera. Ez legoke gaizki,GKE balira. Eta bizi guztia herrian egindakomutil gizondua Afrikara. Ez, hala ere, edozeinlekutara. Angolara. Alferrik da kasu hauetanbateko eta besteko entziklopedia, telebistaeta Internet kontsultatzea. “Halako erregi-men politikoa... halako ekonomia... halako ge-ografia... halako gizartea...”. Bertara joan arteez du jakingo Gentok, paper bustia dahemen Angolaren gainean leituko duen

Gento

� � �Lanean beltz jardundabaino lagun gehiago egingo ditu Angolan erefutbolean Gentok

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

dena, edo gehiena. Petrolioa eta diamante-ak. Jogurtak 3 euro, hanburgesak 20. Hogei-taka urtetan izan duten gerra. Gaitz eta gai-xotasunak... “Ikus eta sinets” da esaera, etahara ailegatu arte ez du asmatuko. Zer esandie, bada, moja urrestildarrak, ez dutela pro-blemarik izango lanera baldin badoaz. Eta,lanaz beste, zer egin behar du bizi guztia la-nean jardun duenak? Aukeran, hobe luke he-mendik futboleko baloia eraman, eta futbole-ko elastiko batzuk. Lanean beltz jardundabaino lagun gehiago egingo ditu Angolan erefutbolean Gentok. Zazpi lagun omen doaz.Hortxe ekipoaren erdia. Sartu bertan bertakodozena erdi bat lagun, hasi builaka euskarazeta portugesez eta umbunduz, eta konpon-duko da Gento. Biziko da ondo, hiru hilabeteeta erdi pasatu eta atzera etxera etorri bitar-tean. Akordatzea ez ahaztu, Jexuxmari! Era-man baloia, Gento!�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.
Page 40: ETORKIZUNARI BEGIRAtzea. Helburua da liburua irakur-tzeko atsegina eta arina izatea. Li-burua amaren kontaketarekin ha-siko da eta guztira 40-50 lagunen testigantzak jasoko ditugu.