xxx xxxPosta kutxa. 27,Azpe ita Lege Igordailua. SN15 76- 3 Zenbakia. 23. a( 0kou rt il ) Urtea....

40
xxx Azpeitiko herri aldizkaria xxx 2020ko urtarrila xxx 223. zenbakia xxxxxxxx FESTA HAZI ETA HAZI Urtarrilaren 19ko helduen danborradan beste hiru talde berri aterako dira 20 x x x x x x

Transcript of xxx xxxPosta kutxa. 27,Azpe ita Lege Igordailua. SN15 76- 3 Zenbakia. 23. a( 0kou rt il ) Urtea....

  • x x xAzpeitiko herri aldizkaria x x x2020ko urtarrila x x x223. zenbakia x x x x x x x x

    FESTA HAZI ETA HAZIUrtarrilaren 19ko helduen danborradanbeste hiru talde berri aterako dira 20

    x x xx x x

  • x x x x x x x x x sarrera 03

    Argitaratzailea.UrolakoKomunikazio Taldea Koop. Elk.

    Egoitza.Soreasuko sormen gunea 1,(Azpeitia, 20730)

    Telefonoa eta faxa.943 15 03 58Posta [email protected]

    Posta kutxa. 227, AzpeitiaLege gordailua. ISSN 1576-7337Zenbakia. 223.a (2020ko urtarrila)Urtea.XXI.a (1999ko azaroan sortua)Maiztasuna.HilabetekariaDiseinua. Eregi Komunikazio etaEuskara Zerbitzuak

    Publizitatea.685780412 /[email protected]

    Bazkidetza.943 15 03 58Tirada. 2.500 ale hileroInprimategia.Leitzaran GrafikakAzaleko argazkia.Arnaitz RubioWebgunea.www.uztarria.eus

    Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak

    iritziaInkesta. Zein da2019an gehien entzunduzun abestia? 13

    mamiaElkarrizketa. NoraAlberdi gertutikezagutzen 04Klik! 2019. urteak utziduena irudietan jaso duUztarriak 16Erreportajea. LagunOnak Mendi Bazkunakindartsu jarraitzen dubere bidean 24

    jakitekoAtzera begira.BustinzurikoErrebalaren aldaketak,kale horretakoherritarrenbizipenetatik 34

    x x x2020KO URTARRILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    24

    Ba al dakizu Uztarriak lekuz aldatuduela egoitza, eta orain Soreasukosormen gunean duela bulegoa?. Uztarria

    04

    34

    Izan uztarriaren bazkide1.060bazkidegara Uztarria KomunikazioTaldean; eskerrik asko denei.

    Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu.Uztarria Komunikazio Taldeakorain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografiatxikiakatera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

    t943 15 03 58

    30eurodira urtean.

    Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia,Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

    Oharra.Uztarriak ez du bere gain hartzenaldizkarian esandako iritzien erantzukizunik

    Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza

    Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak) diruz

    lagundua

  • mamia x x x x x x x x x komunikazioa04

    NORA ALBERDIsortzailea

    Errealitate zatiakaukeratzea gustuko dut”Ikus-entzunezkoen munduan hainbat lan egin duazkenaldian Alberdik. Feminismoa oinarri hartuta,esperimentatzen segitzeko prest dago. .9 Ihintza Elustondo

    A zpeitian ikus-entzunezkoei lotuta egin direnproiektu ugaritan utzi du Nora Al-berdik bere aztarna: Dapa egitas-moan murgilduta dabil, Kulturazkooperatibako komunikazio tal-deko kidea da, Korosagasti filme-an lanean aritu da, Kuraiosa do-kumentala ondu du, argazki era-kusketa bat jarri zuen Sanagustinkulturgunean... Ez dago esan be-harrik: badu irudiaren munduakzerbait erakartzen duena. Argazkilaritzan, Kultura-zen lanean, dokumentalaksortzen, ikus-entzunezkoe-tan... Zirrikitu askotan mu-turra sartuta zabiltza. Noladeskribatuko zenuke zeureburua?Kazetaritza ikastean, kazetari

    “bihurtu ohi da jendea. Nik ikus-en-tzunezko komunikazioa ikasinuen, eta ez dakit zer naizen. Ko-munikatzailea? Ez dakit hori oteden hitz egokia. Zinemagile ereez dut ikusten neure burua, doku-mental bat bakarrik egin baitut.Sortzailea naizela-edo esangonuke, baina termino hori oso za-balean ulertuta. Esan daiteke iru-diaren eremuan gauza batzukegin ditudala. Zergatik duzu gustuko iru-diaren mundua? Oso behatzailea naiz, beti begi-ratzen dut ingurua, errealitatea,egoerak... Ikusten ditugun erreali-tateko gauza txiki horietatik supo-sizio asko egin daitezke. Gusta-tzen zait kamera hartu eta nikneuk aukeratzea enkoadrea; erre-

    x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x xJaio. 1997ko irailaren 4an.x x xHerria. Azpeitia. x x xBizitokia.Azpeitia. x x xLanbidea. Kulturazkooperatibako komunikaziolantaldeko kidea.

    Pentsatzen nuen aurkezpenera30-40 pertsona azalduko zirela,eta ehun bat lagun bertaratuziren. Horietako asko espero ni-tuen emanaldian, baina bestebatzuk ez. Dokumentalean esa-ten diren gauza asko nahiko inti-moak eta pertsonalak dira, sexua-litatea lantzen da, baita gorputzaeta edertasuna ere... Oso egune-roko gaiak dira horiek, baina ezdugu horien inguruan hitz egiten,gai tabuak dira. Feminismoarenmugimenduarekin lotutako jen-dea izan zen aurkezpenean, etahoriek ez zituen asko harritu do-kumentalean ikusitakoak. Aldiz,bazeuden beste pertsona batzukez dutenak sekula kontakturikizan feminismoarekin eta feminis-moak aldarrikatzen duen hainbat

    al i tate bat daukazu aurrean,baina kamerarekin zuk zeuremundu ikuskera sortzen duzu.Kamera batekin errealitate osoahartzea ezinezkoa da, eta gustu-ko dut errealitate zatiak aukera-tzea. Badauka joko hori irudiarenmunduak, eta gustatzen zait.Ikus-entzunezko komunika-zioa ikastea amaitu zenuenekainean, eta zure lehen sor-kuntza propioa, ‘Kuraiosa’dokumentala, aurkeztu ze-nuen urrian, herrian bertan.Zer harrera izan du lanak? Ona izan duela iruditzen zait.

  • komunikazioa x x x x x x x x x mamia 05

    rren sexua(z). Collage’ izene-ko film laburra, Iratxe Fres-nedarekin batera ondu du-zuna. Nolatan sortu daproiektu hori? Abuztuan, oporretan nengoela,Iratxek deitu zidan; nire irakasleizandakoa da, eta horregatik eza-gutzen dut. Unibertsitatean ba-genuen konplizitatea, feminismo-aren inguruan asko aritzen ginela-ko. Eskafandra bildumaren ba-rruan Simone de Beauvoirren Bi-garren sexua liburua euskaratubehar zutela komentatu zidan, etahorri lotuta, film labur bat egitekoeskatu ziotela. Iratxe lanpetutazebilen, eta nirekin gogoratu zen.Hasieran pentsatu nuen: “Zer dahau?”. Eskafandra kolektiboa osoindartsua da, eta sekulako pre-sioa sentitu nuen, baina aldi bere-an, banekien Iratxe ondoan izan-go nuela lanerako orduan, eta

    baietz esan nion. Bion arteanosatu genuen ikus-entzunezkoa. Simone de Beauvoirren ‘Bi-garren sexua’ lana du oina-rri film laburrak, pentsa-mendu feministarentzatmugarri jo izan dena. Zerjaso duzu film labur horre-tan?Beauvoirren bederatzi esaldihartu ditugu oinarri gisa film labu-rrerako, eta esaldi horiei lotuta,egoera batzuk planteatu ditugu.Ikus-entzunezkoan esaldiak etahoriei lotutako irudiak ikus daitez-ke. Maitasunaren inguruko testi-gantzak hartu ditugu, emakumeaeta lana uztartu ditugu, alardekoirudiak ageri dira... Bederatziesaldirekin halako nahasketa bategin dugu. Ikus-entzunezkoarenasmoa ez da liburua laburtzea,hari laguntzeko zerbait osatzeabaizik.

    kontzepturekin; horientzat harri-garria izan zen esaldi batzuk en-tzutea. Jende askok zera esanzidan: “Hau behar nuen”. Batzueibegiak irekitzeko balio izan zienKuraiosak. Dokumental hau nire-tzat barne prozesu bat izan da,erronka bat, baina aldi berean,nahi nion munduari pixka bathausnarrarazi. Eta gustura geldi-tu nintzen emanaldi horrekin. Emakume izatearen ertzakbildu zenituen dokumenta-lean. Zergatik erabaki ze-nuen gai horren inguruanhausnartzea?Ni jaiotzez emakume izendatunautelako. Dokumentalean lan-tzen diren hainbat eta hainbatgaik eragiten didate niri, eta iru-ditzen zait denok hausnartubehar dugula gai horien inguruan.Nire zalantzetatik eta nire barnehausnarketetatik atera ziren gal-

    dera denak: gorputzaren inguru-koak, sexualitatea lantzen dute-nak... Gai horiek mahai gaineanjartzeko, emakume batzuk elka-rrizketatu nituen, eta beraienerantzunetako asko nire erantzunposibleak ere bazirela konturatunintzen. Zer ikasi duzu prozesu ho-rretan?Ikasi dudana da ni ere gai naizeladokumental bat egiteko. Uniber-tsitatean-eta erakusten digute zi-nemagile batek ez dakit zer filmegin duela eta besteak besteobra bat, baina denok daukagukamera bat eskuratzeko modua,eta denok izan gaitezke artista.Iruditzen zait edozein dela gai ho-rrelako zerbait sortzeko. Zure sorkuntza mundura za-baltzeko lehen aukera izanzenuen ‘Kuraiosa’-rekin. Ho-rren ostean etorri da: ‘Biga-

  • mamia x x x x x x x x x komunikazioa06

    tzen. Guk honako modu honetanlan egiten dugu: hitz egiten has-ten da elkarrizketatua, kamerapizten dugu, eta grabatzen has-ten gara. Konplizitatea lortzeanahi dugu elkarrizketatzen ditu-gun sortzaileekin. Sortzailearen-gana gerturatzea nahi dugu,haiek eroso sentitzea, eta gubeste bat gehiago izatea bere on-doan, nahiz eta kamera eduki es-kuan. Telebistan ez da hori asko-tan gertatzen. Erabat aldatzen ari da ikus-entzunezkoak kontsumitze-ko modua. Nola ikustenduzu anabasa?Horixe da hitza: anabasa handibat ikusten dut. Irudiak, bideoak,sare sozialak... nahaste handiadago mundu horretan. Sare so-zialetan zerbait publikatzen duzu,eta beste hamarrek egiten dutepublikazioren bat zure atzetik;modu horretan, agian inork ez duikusten zuk partekatu duzuna.Sare sozialak dira gaur egun ko-munikatzeko erreminta; hor egonbehar duzu, hor ez bazaude ezzara inor, baina aldi berean,hamar mila gauza eta aukeradaude mundu horretan. Sare so-zialena mundu bat iruditzen zait.Gu errealitate batean bizi gara,eta sare sozialena beste mundubat da, mugikorra hartu eta jabeste mundu batean zaude.Nahiko kaos badago, beraz.Bai. Orain gazteengana iritsi nahi

    da, eta hori da kezka: nola helduhaiengana. Horretarako, moduberritzaileak topatu behar dira...Zaila da arrakasta izatea edo zer-baitekin asmatzea gaur egun.Kezka hori ba al duzue Dapa-ren lantaldean?Gutxieneko pertsona kopuru ba-tengana iristea nahi dugu, bainagure txikitasunean segituko duguaurrera. Hasiera batean, behin-tzat, asmoa da euskal kulturakontsumitzen duen jendearenga-na iristea. Aurrera begira, zer asmo di-tuzu? Zein da zure ametsikhandiena?Galdera handiegia da hori. OrainDaparekin ari naiz buru-belarri,eta ez dakit zer egingo dudanetorkizunean. Hori bai, ikus-en-tzunezkoekin esperimentatzeneta probatzen jarraituko dut. Ikusidut gai naizela, eta agian, etordaiteke beste dokumental bat. Ezdiot aterik ixten ezeri.6

    Egin dituzun azken bi lane-tan feminismoak pisu han-dia du. Bereziki kezkatzenzaituen gai bat al da hori?Bai. Emakume izendatu nautene-tik eragiten didan gai bat da. Uni-bertsitatean nengoela sakondunuen feminismoan, batez ere. Or-duan hasi nintzen betaurreko mo-reak jantzi eta gizarte osoarimodu horretan begiratzen, gizar-teko edozein egoerari buelta bateman eta etengabe hausnartzen.Asko hausnartzen dut, asko pen-tsatzen dut, eta feminismoa badanire bizitzako oinarria edo. Egiaesan, asko lagundu dit bizitzan.Sortzaile zaren heinean ere,feminismoa presente izatensaiatzen zara.Noski. Emakume sortzaileok ba-ditugu gizonek ez dituzten arazobatzuk. Zinemagintzan hori osonabarmena da, baita ikus-entzu-nezkoen eremuan ere; kamerala-riak, teknikariak... denak gizonez-

    koak dira orokorrean. Adibidez,Durangon [Bizkaia] Euskal Herri-ko Jardunaldi Feministak egin zi-tuztenean, Landako osoa emaku-mez beteta zegoen, eta hiru gizo-nezko zeuden hiru kamerari hel-duta, han gertatzen zena graba-tzen. Gainera, teknikari gehienakere gizonak ziren. Adierazgarriada hori: ikus-entzunezkoen mun-dua gizonezkoena da oraindik, al-derdi teknikoari lotutako lanetanbai, behintzat. Iruditzen zait au-sardia falta dela. Emakumeok eregai gara halako lanak egiteko, etaez dugu atzean gelditu behar.Zu ausartu zara. Bai, alde horretatik, jauzi handiaeman dut. Ikasketetako lehenmailan esan izan balidate haudena egingo nuela, ez nukeen si-netsiko. Dapa proiektuan murgildu-ta ere bazabiltza. Daparenlantaldeko irudi, soinu etaprodukzio lanez arduratzenzara. Asteazkenero sorme-nari lotutako bideo errepor-tajeak igotzen dituzue In-ternetera. Zer du bereziaproiektu horrek?Ez da telebistara begira egindakoproduktu bat. Internetera begiraegindako proiektua da, eta formaaldetik ere oso etxekoa da. Irudiakontuan hartzen dugu, zaintzendugu, baina ez da telebistakoproduktuen estilokoa; telebistanez duzu freskotasun hori nabari-

    anabasa handi

    bat ikusten dut

    ikus-entzunezkoen

    munduan”“

    Egia esan,

    Feminismoak

    asko lagundu

    dit bizitzan”“

    Batzuei begiak

    irekitzeko balio

    izan die ‘Kuraiosa’

    dokumentalak”“

    Oso

    behatzailea naiz,

    beti begiratzen dut

    ingurua”“

  • U rte bat gehiago bizkargainean. Egutegi berriak paretan zintzilik jarrieta zaharrak botatzeko unea. Atzera begira-ko tartea aurrera egin nahi bada. Neguansartzea, egunak luzatzen hastea, eguzkipegoxoaren desira. Soildu dira zuhaitzak bainabadator argia, barruetako goxotasuna bila-tzen dugu, suaren bueltan ahal bada.Ez dauka zentzu handiegirik urtea antolatu-

    ta daukagun moduak. Enperadore nahiz eliz-gizon egoskorren eternitaterako nahia dara-ma sakonean. Emakumerik ez tartean. Hone-tan ere agintetik ezarriari men, nahiz eta inpo-satutako denbora neurtzeko modu honekgure barneko denborarekin inolako zerikusi-rik ez izan. Hala ere, zenbat baldintzatzen gai-tuzten jaiegunek, Eguberriek nahiz urtekobeste zenbait egunek.Gure aiton-amonek ereintza, uzta jasotze

    eta abarrak urteko santutegiaren arabera an-tolatuta izaten zituzten. Baina lurra atondu,egurra moztu, lehortu nahiz lanketarako prestizateko zereginean ilargia nagusi oraindik.Egurrezko habeak mendez mende eraikitzenjoandakoaren sostengu.Bizitzea tokatu zaigun garaian badirudi au-

    rrekoetatik jaso duguna zalantzan jarri etageure ekarpenak gaineratuta, aurrera egite-ko garaia dugula. Bidean beldur, ezjakite edozapaltzen dihardugun zoruaren sendotasu-nik eza nabariak izan daitezke; aurrekoen le-kukotasuna, jakinduria, katebegia traiziona-tzen ez ote garen ari, itzalean marmarka. Aldaketarik gabe ez dago bidea egiterik,

    ez garatzerik. Habeak, harria, egurra, sua,lurra, basoa, etxea hain sakralizatuak ditugu...Ez da erraza nondik hasi jakitea amets zutenguztia eskaini baina eman dizutenak ondoanez daudenean.

    Etorriko denari lekuaUrtearen bukaera-hasiera honek txikiak gine-nekoak ekartzen dizkigu sarri gogora. Opa-riak, familia mahaiaren bueltan... dena eder

    Eguberriz

    x x xAurrekoen lekukotasuna,jakinduria, katebegiatraizionatzen ez ote garenari, itzalean marmarka

    eta argitsu iruditzen zitzaigunekoa. Bainamemorian aztarka hasten bagara ahaleginhandirik egin gabe topatuko ditugu orduanere bazirela haserrealdiak, gehiegi edandako-ak, elkarri ezkutuan gorde eta botatakoak,sestrak. Familia nahiz jendarte perfektuarenilusioa barru-barruraino sartu digute, eta zailaegiten zaigu gatazkek, hanka sartzeek, nahigabe esandakoek, emandako nahiz hartutakominek, negarrek, pozek, ezinek ere egiten gai-tuztela onartzea. Jendartea zerbait izatekotanhori garela familia, lagun talde, bikote, hiruko-te edo nahi den formatua hartuta ere. Ederrakkontsideratzen ez ditugun guzti horiek ereaberasten, gutzen, edertzen gaituztela.Urte berria dugu aurretik, baliagarriena

    hartu eta gainontzekoari joaten uzteko ga-raia. Etorriko denari lekua egitekoa. Olatuenjoan-etorrien antzera, horixe bizitzaren legea.Kontsumismo ikaragarri batek bultzatzen

    gaitu generorik onenak etxekoentzat eroste-ra. Jan edanak batzen gaitu. Kalera ateratzengarenean badirudi aurretik ardo batzuk edangabe ez garela gai mahai bueltan izango ga-renekin urtean behingo otordua elkar bana-tzeko, bizitzeko. Gerra, gosetea edo gabeziahandiak pasatu dituztenen ondorengoak ga-rela nabaritzen da halakoetan edo kontsu-mismoak zeharo ito gaituela bestela. Gabe-zia garaietan baina hobeto eta elkarrekingaudela ospatu beharrean ardo onduz, txan-painez, kalte egiteraino irensten ditugunotorduz mozkortzen gara. Nork gehiagoegingo, bukaerarik gabeko lehian sartutaikusteraino geure burua. Gehiegikeriaz zipriztintzen ditugu maiteen

    ditugunak, edalontziak gainezka egiterainobete, urdailak gaixotu, gibelak usteldu. Ahaz-tu egiten zaigu gure gehiegikeria mundukopertsona askoren gabeziaz egindakoa dela.Ebasten dizkiegun baliabideak zaborretarabotatzen ditugula, atzera egiteko aukerarikgabe. Lurra bakarra da.6

    xxxx x x x x x x x x x xolatx arangurenx x x

    x x x x x x x x x iritzia 07

  • iritzia x x x x x x x x x08

    Lerrook idaztera eseri naize-nean apaingarriz josita aurki daitezke bazte-rrak, girlandak eta argitxoak nonahi, eta jen-deari gustatu egiten zaizkiola esango nuke.Haurrak jolasean, gurasoak tabernetan; he-rriko plaza leporaino. Giroan nabari daGabon garaiak gurean duen karga kulturala,egun bereziak baitira Gabonak, eta iritzi dife-renteak topa daitezke sasoi horretan ematendiren dinamiken inguruan. Bada egun hauetako kontsumo gaixoa sa-

    latuko duenik, baita Gabonen magia mistifi-katurik kontraesanok bigarren mailaratzekojoera daukanik ere. Salerosketen gorakadabeldurgarria dakarren opari festa eta senide-tasun sentimenduaren aupatzea dira Gabo-nen oinarrizko elementuetatik bi. Oparia berehorretan, sinbolo bezala nahi bada, zerbaitoso duina eta defendagarria iruditzen zait;ekintza altruista, desinteresatua, ematekoborondatea adierazten duena, zugandikaparteko norbaiten onura bilatzen duena...Eta senidetasun sentimendua ere halatsu;ingurukoekin dauzkagun loturak estutzea, in-dartzea, elkarrekin egoteko beharra, denbo-ra konpartitzeko guraria. Kontua da merka-tuak nola baliatzen dituen nardagarriki jato-rriz positibotzat dauzkadan elementuok, etanola irabazien logikari joko borobila egi-nez –maitasunak asko saltzen du– erabathusten dituen zentzuz. Beldurrak gose dene-an edozer jaten duen ez nago ziur –Anaridixit– baina merkatua beti da gose, eta ko-meni bazaio harrapatutakoa irensten du bereorganismoan integratzeko.Familiaz egin nahi nituzke bi hitz, Gabon

    garaian presentzia berezia hartzen duen nu-kleoa delako, batez ere. Nire iritziz, gero etabakartuago gauden norbanakoen heltzea dajendarte hau, eta bakartze hau ekonomia kri-sialdi bortitz baten testuinguruan ematendela kontuan izanda, familiaren funtzioa oina-rrizkoa eta fundamentala da jende askoren-tzat, eta gazte gehienontzat. Ezin da gutxietsi

    Gabon garaia eta komunitatea

    x x xJende askorentzat kartzelada familia eta jende horrekguztiak komunitate bat behareta merezi du bizitzeko

    trukean deus eskatu gabe zugatik denaemango duen egitura bakarraren garrantzia.Orokorki, komunitate zantzuak antzeman da-kizkiokeen azken lubakia dela esango nuke.

    Miseriaren aurpegiakEz nuke, halere, familiaren apologian erorinahi, birpentsatu beharreko eta erro-errokokritika merezi duen instituzioa da familia ere.Jende askorentzako kartzela da familia etajende horrek guztiak komunitate bat behareta merezi du bizitzeko. Desegituratutako e-txeetan bizi direnak, bankuek etxea desegitu-ratu nahi dietenak, bakarrik bizi diren adin-duak, adinduok zaintzen dituzten emakumemigranteak, arrazagatiko edo identitate se-xualagatiko bazterkeriak azpiratuak... mise-riaren aurpegi ezberdinak dira, iraute hutserabehartuak. Behar materialak –aterpea,beroa, jatekoa– eta materialak ezdirenak –kariñoa, entzungo gaituen norbait,gauzatuta sentituko garen espazioak– beharditugu guztiok. Elkartasunezko harreman ho-rizontalak –karitateaz bestelakoak– zentroanjartzen dituen komunitate sendoak behar ge-nituzke, hotzetik, gosetik, eta arazo bakoitze-tik irtenbidea izan dezagun borrokatuko dire-nak. Pentsatzen baitut, urte sasoi honetan,hotza hotzagoa izango dela abarorik ez dau-kanaren hezurretan, eta lehenaz gain, bakar-dadea berunezkoa bihurtuko dela jendartehonek zokora errefusatuentzat.6

    xxxx x x x x x x x x x x x xjon gurrutxagax x x

  • x x xESANA DAGOx x x x x x x x x x

    x x x“Migranteenagure herriazeharkatzen duenerrealitatea da”

    x x x“Migranteekinharremanaeraikitzerakoankontuan hartubehar diren gauzezjabetzeko balio izandit [liburuak]”AMETS ARZALLUSbertsolari eta idazlea

    x x x“Espero nuenabaino jendegehiagok entzunditu kantuak”

    x x x“Kontzertu batematera iristeagustatukolitzaidake”DEÑE GARCIA-BRAVOabeslaria

    Ibrahima Balde eta Amets Arzallus.

    iritzia x x x x x x x x x10

    x x xHIZKUNTZ ESKUBIDEAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    Hirigintzaeta euskara Hirigintzako Plan Orokorrari Eragin Lingustikoaren Ebaluazioa eginbeharko diote udalerriek. Azpeitian plan partzial batzuk egin dituzte,hala nola Esklabak-Iturtzulo eta Alberdienea eremuetan.. Julene Frantzesena

    Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek au-rrerantzean legez egin beharko dute Hiri Antolamen-duko Plan Orokorraren (HAPO) Eragin Linguistiko-aren Ebaluazioa (ELE), proiektu zehatzek herrienegoera soziolinguistikoan izan dezaketen eraginaneurtzeko eta, beharrezkoa balitz, neurri zuzentzaile-ak hartzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Uemak orain

    dela bi agintaldi garatu zuten ELE, hirigintza eskuhartze batek izan dezakeen eragin linguistikoa az-tertu ahal izateko. Aldiz, 2016an hartu zuen ELEklege izaera, Euskal Autonomia Erkidegoko UdalLegea onartu zenean, baina hemendik aurrera, jaur-laritzak argitaratu duen dekretua tarteko, beharrez-koa izango da ebaluazioa egitea.Urola Kostako herrietan ari dira dagoeneko pau-

    soak ematen gaiaren inguruan. Orio izan zen lehe-

    nengotarikoa HAPOari ELEa egiten. Azpeitian, be-rriz, indarrean den hirigintza planari ez zioten ELErikaplikatu bere garaian, baina plan partzial batzuetanegin dute dagoeneko ebaluazioa; hain zuzen ere,Esklabak-Iturtzulo eta Alberdienea eremuetan.2018 eta 2022 urteen artean babestutako etxebi-zitzak zein etxebizitza libreak eraikiko dituzte, beste-ak beste, eremu horietan –batzuk eraiki dituzte da-goeneko–, eta udalak Uemaren laguntzarekin eginzuen ebaluazioa. Euskararen arnasgunea da Azpeitia; izan ere,

    2016ko euskararen ezagutza datuen arabera, az-peitiarren %83,67 da euskalduna. Dena den, azkenhogei urteotan 3,7 puntu egin du behera euskaldu-nen zenbatekoak. ELEren emaitzen arabera, etxebi-zitzek "nahiko eragin positiboa" izango dute herrikoeuskararen bilakaeran.6

    Azpeitiko irudi bat . x x xUztarria

  • x x x x x x x x x iritzia 11

    Zerbait oker eginaren damua erakutsieta berriro horrelakorik ez egiten saiatuko za-rela agindu. Horrelako zerbait esan nahiduela uste dut barkatu hitzak. Oso oker ezbanago, dotriñan ikasitakoak zeharo ahaztuez bazaizkit behintzat, jainko jaunak ere beresemea gure artera bidali eta gure bekatuakbarkatzeko bere seme maitea gurutzean il-tzatu zuen. Bai, gero hirugarren egunerapiztu zen.Kontua da, hitzen esanahia ere, energiaren

    antzera, eraldatzen joaten dela. Hitzei gurikomeni zaigun esanahia itsasten diegu. Eta

    Barkatux x x x x x x x x x x x x x x xtxetxu urbietax x x

    x x xIKUSTEKOA!x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    sOBJEKTU HEGALARI EZEZAGUNEN BAT, GOENAN?Goenako zelaian auskalo nola eta nork egindako borobil formako irudi hau ikus zitekeen abenduaren 9an. Norbaitek gozatuahartuko zuen, agian, ibilgailuren batekin ‘derrapeak’ egiten. Edo, agian, objektu hegalari ezezagunen bat jaitsi ote zen, bada,Goenako zelaira? .9 Uztarria6

    barkatu hitzarekin hori gertatzen ari da.Esango nuke nik, barkatu hitza lehen orainbaino garestiagoa zela. “Barkatu” esateakostatu egiten zitzaigun. Batetik, gure okerraonartzen genuelako; eta bestetik, okerra zu-zentzeko borondatea azaltzen genuelako.Gaur egun, barkatu hitza oso merkea da.

    Erraz, errazegi erabiltzen da. Berehala barka-mena eskatzen dugu baina ez damua erakus-teko; barkatuk erreseteatzeko balio digu, bo-rragoma lana egiten du. Barkamena eskatze-arekin baietz, zerbait gaizki egin dugula aho-pean onartzen dugu baina urkoari esaten

    diogu ahazteko, kitto, pasatu dela eta goazenaurrera. Eta handik bi minutura oker berdinaegin eta berriro “barkatu” esan eta lixto. Hi-tzak berak errurik ez badu ere, barkatu hitzagorrotatu egiten dut. Entzun orduko sutanjartzen naiz, nola liteke hain hitz ederrari etahain ekintza txalogarriari balio osoa kendu.Barkatuko didazue, baina barka ezina da.Urte osoan gaizki egin edo idatzitakoak

    zuek ere Urbietari barkatu, ez dut uste lanhandirik izango duzuenik. Eta indarrean den2020ak, tarteka bada ere, poza ekar dezalazuen bihotzetara.6

  • iritzia x x x x x x x x x12

    EKONOMIA. Ikaragarria da Sanjuandegiko Azoka Herritik bezalako egitasmo-ek auzoei nolako bizia ematen dieten ikustea. Giro paregabea, postuak eta guneamusika doinuz alaituta. Baina kontuan izan behar dugu gure esku dagoela herriarenbizia bermatzea. Herrian ditugun artisauak eta denda txikiak sendotu behar ditugu.Finean, horiek gabe Azpeitia lo egiteko herri bilakatzeko arriskua dago.

    Bizia ematen duen azoka

    x x xABENDUKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    FESTAK. Ospatu dugu Santo Tomas eguna, baina pixkabat hausnartu beharra dago. Ederra da talo goxo bat jateasagardoaz lagunduta, baina beharrezkoa al da zakar guztialurrera botatzea? Etxean gauza bera egiten al duzue? Lo-tsagarria zen lurrean zegoen plastikozko edalontzien uhol-dea. Ziur kontzientzia garbitzeko Greta Thunbergen bideo-ren bat elkarbanatzea nahikoa izango dela.

    Plastikozko uholdea

    FESTAK. Berriro ere hemen izan ditugu Gabonak; batzuentzat ilusiohadiko garaia izaten da, beste batzuentzat gutxiagokoa, eta umeakazken txanpan ondo portatzen dira Olentzerok eskatutako guztia eka-rriko dien esperantzan. Familian igarotzeko festak dira, aurten joan

    Bete al dituzu asmoak?diren edo hainbat arrazoiengatik mahaian falta diren senideak gogora-tzeko uneak. Urtearen balorazioa egiteko garaia, eta horrekin batera ur-teko asmoak ez ditugula bete konturatzekoa. Eta zuk, bete al dituzuzure asmoak?6

    xxxx x x x x x x x x x x x xieltxu caballerox x x

  • Gure aita zenak –gerra garaitik eta hargatikberagatik germanofoboa, eta, aurkaritzaz, anglofi-loa– “no news, good news” esan ohi zuen, baxuantzean, dena ondo zegoenean, beharbada garaio-tan albisteek gauza onik ez zekartelako. “Zaharraberri” diogu, albisterik ez egoteak dakarren asper-dura ukituaz, baina baita gertakariak, patuak horrelaaginduta edo, errepikatzen direnean ere. Horrela-koak iruditzen zaizkit Gabonak; erlojua geratutaegongo balitz bezala, ezer gertatuko ez balitz beza-la bizi dugun garaia. Deja vua. Linboa. Zorion etaurte berri on.Ez neukan askorik disfrutatzeko itxaropenik.

    Zahar-berri etsigarriak eta bad newsak bata beste-aren atzetik izan ditugu, talo-txorixoak iritsi aurretik.Hango eta hemengo gaitza eta emaitza garratza! In-gurukoen zoritxarra ezin onik eraman eta burua ezinjasota ibili gara. Laiotz bihotza. Egoistak gara, izanere. Ni bai, behintzat: ezin ba zorionekoa izan beste-

    Lau urdailetatik pasatutax x x x x x x x x x x x x x x ximanol amianox x x

    en zoritxarrean. Saiatuko ginen, hala ere. Egutegiakhala agintzen du. Olentzeroren etorreraren aurreko txikienen ilusio-

    ak irribarreren bat aterako zigun, korrika saio xilbes-trea ere eginda izango gara, afalaurreko poteo go-goangarriak bezala, eta ohiko juntadizo pozgarrie-tako txantxak eta algarak dagoeneko mahaiarenbuelta horretan ez zeudenen oroitzapeneko besar-kada eta negar malkoren batekin nahastuko geni-tuen, elkarri zori onen kantua opa geniola, ezen zoritxarrak inork deitu gabe bakar-bakarrik kantatzenbaitaki.Zorion eta urte berri on. Eguneroko txikikeriak

    irentsi ezinik ibiltzen banaiz, benetako arazoak ezta-rrian ez atzera ez aurrera geratzen zaizkit maiz;baina, idi zaharren modura –eta Gabon gau, Egu-berri egun, Gabon zahar eta Urteberri eguneko otu-runtzekin batera–, lau urdailetatik pasatuta izangoditut dagoeneko.6

    Galdetzen hasita,urte berriarekin igokoal dituzte prezioak herriko tabernetaneta saltokietan? . Uztarria

    Zein da 2019angehien entzunduzun abestia?. I. Elustondo/M. Etxaniz

    KARIN NATALIA KUPCHIK46 urte

    “Musika askoentzun ohi dut.Baina, agian,Brigade Loco

    taldearen 'Aurrera doa' izangoda 2019. urtean gehien entzundudana, gazteek asko eskatzendidate-eta tabernan. Rotten XIIItaldearen musika ere askoeskatzen dute”.

    MIKEL MAIZ26 urte

    “Ez naiz osomusikazalea,baina askogustatzen zait

    Oliba Gorriak taldearen 'Pravda'abestia”.

    AITOR BENGOETXEA38 urte

    “Portico Quartettaldearen 'Ruins'abestia izango dagehien entzun

    dudana. Kantua instrumentalada, jazz berria egiten duenlaukote batena. Sekulakosorpresa hartu nuen taldehorrekin”.

    MIKELE LAPEIRA19 urte

    “Spotifyaplikazioakabisatu dit zeinden urte osoan

    gehien entzun dudan abestia:Unidad Alavesaren 'Su eman'.Aldaketarako grina pizten dukantuak, eta asko gustatzenzait”.6

    xxxINKESTAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x x x x x x x x iritzia 13

    J aiotza jarria dugu etxean, udazken kolorezkozuhaitz-hostoen argiz inguratua. Jesus haurtxoa aita-ren besoetan, musua musuan, eta Maria Joseren le-pora burua eztiki makurtuz. Samurtasuna dario.Gabon Jaiotzari begira, gizakion bizitzak, bizidun guz-tien elkarteak, unibertso osoak eder eta on dirudi. Me-rezi du bizitzea. Agur zuri, Jaiotza!Zergatik jaiotzen da gero eta haur gutxiago gure-

    an? Emakume bakoitzeko 1,31 haur iaz Euskadin, biz-tanle-kopuruari eusteko ezinbestekoa den 2,1etikoso behera. Ez gara bakarrak: Europako estatu guz-tiak 2tik behera daude, baita Amerika, Ozeania etaAsiako herrialde guztiak ere. Afrika, aldiz, 2tik 7ra bi-tartean dago; nabarmen ugaltzen ari da. Gehiegi. Eta gu gehiegi urritzen? Ezetz esango nuke, baina

    bistan da herrialde “garatuetan” haur gutxi sortzendela. Zergatik ote? Egoismoak eta fede gabeziakgora egin dutelako, Frantzisko aita sainduak esanduenez. Ez nago ados. Jaiotzek behera egin badute,

    Agur, jaiotza!x x x x x x x x x x x x x x x xjoxe arregix x x

    ez da bikoteak egoistago eta fedegabeago direlako,familia gehienak gero eta pobreago direlako baizik,Herodes gutxi batzuen gutizia aseezinagatik, etaberen etorkizunaz eta planeta zanpatu honen etorki-zunaz beldur direlako. Nola nahi dugu bikote gazteekbi ume edo gehiago izatea, ezin badute lana eta fami-lia bateratu, ez etxea ordaindu, ez bi ume mantendu? Eta beste gauza bat: gizakiok gehiegi gara Lurrean,

    eta nahitaez gutxitu beharra daukagu, bai Afrikan etabai hemen, bizidun guztien arteko oreka izango bada.Berriro diot: agur eta ohore dagiot jaiotzari. Agur

    gure planetan duela 4.000 milioi urte gertatu zen etaziur aski beste hainbat planetatan gertatu den biziarenjaiotzari! Agur atomo bakoitzean, hosto bakoitzean,gozatzen duen izaki bakoitzean, gizaki on eta zoriont-su bakoitzean agertzen den Biziaren Graziari! Agur zuri, Nazareteko Jesus, Maria eta Joseren seme

    bedeinkatu, biziera onaren eta gizadi berriaren lekukoa-ri! Agur zure jaiotzari, gure etengabeko jaioberritzeari!6

  • iritzia x x x x x x x x x14

    x x xHAU HOLAXEENKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x x x x x x x x x x x x x x xenok sudupex x x

  • Zaintza da iraultza”, esan zidan aspaldilagun on batek. Arrazoia ematen diot ordutiketa horretan oinarritu dugu gure harremana,baina zaintza erdigunean jartzea ertz asko di-tuen kontzeptu lausoa izan daiteke.Gorputzaren eta osasunaren zaintza nahi-

    ko helburu iraultzaileak lirateke urtea hasiberri dugun garaiotarako. Horregatik, agian,urte berriarekin, Kirol Patronatuaren eskain-tza zabalari men egingo diogu. Gure adimena eta arima ere zaindu ditza-

    kegu. Horretarako “tristuraren industriak gu-retzat sortu dituen antsiolitiko eta kantuak,

    Zaintza irauliz... (I)x x x x x x x x x x x x x x x x x xfelipe murillox x x

    makrobiotika eta liburuak, konstelazioak, tera-piak, sare sozialak eta farmazi”-en artean au-keratu dezakegu (badakizue, Anariren aipubat idazteko edozein aitzakia zait baliagarri).Agian, gu zaintzeko modu onena planeta

    zaintzea litzateke. Elikadurari (jaten dugunaomen gara) eta, bide batez, jasangarritasuna-ri arreta jartzen badiegu, bi txori tiro batez(barkatu, natura zaindu nahi badugu tirorik eztxoriei). Beraz, azken belaunaldiko mugikorre-an Greta Thunbergen berriak irakurtzen ditu-gun bitartean agertu zaigun arropa jasanga-rriaren iragarkiari sakatu diogu, modan egon

    daitekeen zerbait online erosi dezakegulako-an. Elikagunera erosketak egitera goazela es-kegi dugu erosi berri dugun jertse naturazale-aren irudia sare sozialetan: #izanaldaketa,#fridaysforfuture; bi txio tiro bakarrean.Eta horrela ibiltzen gera erosiz sortuz gure

    aukerak, atsedenik hartu gabe. Gure zaintzaere eros daitekeelako. Erosten dugun gurezaintza erakusten dugulako. Zaintza erdigu-nean jartzea norbera zentro bihurtzea diru-dielako aspaldian.Eta zer egiten dugu besteenganako zain-

    tzarekin?6

    xxxx x x x x x iritzia 15

    K imikaria da Iñaki Bastida,eta hilabete honetan berari ego-kitu zaio galderei erantzutea.Zerk erakarri zintuen kimi-karen esparrura?Mundu ezezagun bat ezagutzekogrinak.Gure egunerokoan, kimikakba al du eraginik?Erabatekoa. Gu kimika gara, etaegiten dugun guztiak ehunekoehunean du lotura kimikarekin.Zure bilakaera erotikoa ki-mikoki azaldu beharko baze-nu, nolakoa litzateke?Hidrogenoa bezala, ikusten ezden gas bat, baina txispa batekinlehertu egiten dena.Pertsonen artean kimika da-goela esan izan da. Zer esannahi du horrek zuretzat?Elkarren arteko substantzia ba-tzuk, feromonak adibidez, dantzanjartzea.Eszitazioa. Nola esplika dai-teke hori kimikari lotuta?Normalean lasai dauden moleku-lak aztoratu egin direla.Mundu erotikoan zer iker-tzea gustatuko litzaizuke?

    Erotikan Plax!x x xhaizea egiguren-edurne mendizabal (Arremanitzeko kideak)x x x

    daketa, astiro doan arren, aurreradoa.Maitasun kontuetan emaitzaonak lortzeko gomendiorik?Errespetua eta komunikazio ona.Laboratorioek zergatik ema-ten dute morboa?Ezjakintasuna eta irudimenagatik.

    Iñakiren alde bihurria ate-ratzeko formulak zer osagaiditu?Konpainia eta umore ona.Bizitza erotikoa hobetzekourte berrirako erronka bat?Gauza berriak ikertzen jarraitzeaeta praktikan jartzea.6

    xxxIÑAKI BASTIDAx x x

    x x xErotikan Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.eus/sexu 688 89 79 20Hitzorduak, urtarrila: hilaren 22an (16:00-19:00) eta 11n (10:00-13:00).

    Denok ondo pasatzeko beharrez-koak diren osagaien identifikazioa.Klitoriari buruz oraintsuarte ez da ikerketarik egin.Zer ondorio atera ditzakezu?Zoritxarrez, eremu honetan ere gi-zona dago erdigunean, eta gizo-nok gizonontzat ikertzen dugu. Al-

    Adina. 28 urte.Herria. Azpeitia.Bizitokia.Bilbo.Lanbidea. Kimika ikerlaria..

  • 2019ak utzi duena2019ak albiste ugari utzi zituen herrian. Horietakobatzuk bildu ditu Uztarriak, urtearen errepasoaegiteko. .Nerea Uranga eta Ihintza Elustondo 9Uztarria

    sOTSAILA.2013an zapaldu zuen lehen aldiz Berri Txarrak taldeak Sanagustinkulturguneko oholtza, ‘Haria’ diskoaren aurkezpen birarenazkenetan. Iaz, otsailaren 21ean, bigarren eta, agian, azken aldiz jo zuen kulturgunean, taldeak 2018an iragarri zuen etenaldimugagabearekin batera etorri zen Ikusi Arte biraren barruan,Beude mini-biran. Berehala agortu ziren sarrera guztiak.

    URTARRILA.Hamarkada luzez itxita egon ostean, urtarrilaren 25eanzabaldu zituzten Basazabal jauregi eraberrituaren ateak.Inaugurazio ekitaldia egin zuten Enparan kaleko eraikinean,eta ikusmina sortu zuen haren irekierak; izan ere, herritarugari izan zen XIV. eta XV. mendeen artean eraiki eta oraingoitik behera eraberritu duten babestutako ondare historikoabisitatzen. Erakundeetako ordezkari ugari ere izan zenirekiera ekitaldian. Eraikina zabaldu zutenetik era askotakoekitaldiak nahiz ikastaroak egiten dituzte Basazabaljauregian.

    mamia x x x x x x x x x klik!16s

  • APIRILA.Apirilaren 12an igaro zen 21.Korrika Azpeititik. 2017.urtean ez bezala, egun argiz,09:15 inguruan, iritsi zenAzkoititik Loiolaraeuskararen aldekoegitasmoa, eta kalerik kalejendetza biltzen joan zenKorrikara. Eskuz eskuherriko dozenaka eragilekeraman zuten lekukoa. AldeZaharrean ibili ostean,Zestoarako bidea hartu zuenKorrikak, eta segidan,ikastetxeetako ikasleekKorrika Txikia egin zutenAlde Zaharrean barrena.Haur, heldu eta gazte, milakaherritarrek egin zuten batAEK-k antolatutakoeuskararen aldekoekimenarekin.

    sMARTXOA.Hainbat ardatzetan oinarritutako greba feminista izan zen iazko Martxoaren 8koa: zaintza,pentsiodunak, ikasleak eta kontsumoa. Deialdialdiarekin bat eginez, ehunka emakume ateraziren kalera egun osoan zehar antolatutako ekitaldietan parte hartzera. Besteak beste, goikoirudian ikus daitekeenez, mosaiko erraldoia osatu zuten eguerdian kioskoaren bueltan. Mahaiingurua, bazkaria, tailerrak, manifestazio zaratatsua... ere izan ziren herrian, Basanderiekasanblada feministak antolatuta.

    s

    klik! x x x x x x x x x mamia 17

  • mamia x x x x x x x x x klik!18

    MAIATZA.EH Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak maiatzaren26an. Gehiengo osoa berretsi zuen koalizioak, botoen %57,11lortuta; EAJk, berriz, bozen %38,49 jaso zituen. NagoreAlkortak alkate kargua hartu zuen ekainaren 15ean.

    s

    EKAINA.Julen Egiguren pilotariak ekainaren 24an egin zuenprofesionaletan debuta, eta ondo joan zitzaion lehenneurketa. Izan ere, 22 eta 13 nagusitu zen, Zabaleta bikotezuela, Zabalaren eta Martijaren aurka Eibarko Astelenanjokatu zuen partidan. Gertukoen babesa izan zuen pilotariak.

    s

    UZTAILA.Odol Emaileen Elkartekoboluntarioek eta LagunOnak futbol klubeko kideekbota zuten San Inazio festenhasierako suziria, etatxupinarekin batera lehertuzen festa. Futbol taldeak 75 urte bete zituen iaz, etahorri lotuta, hainbat ekintzaegin zuten urte guztianzehar: liburua kaleratu,argazki erakusketa jarri,afaria antolatu...

    s

    ABUZTUA.Kohlberg Kravis Roberts (KKR)Ipar Amerikako inbertsiofuntsak Gallardo Balboa Taldeaerosi zuen abuztuan. EuropakoBatzordeak eman zionerosketarako baimena KKRri,eta ordutik funts horrenak diraCorrugados Azpeitia etaCorrugados Lasao. Era berean,Elmubas Petfood Group erosizuen Portobello Capital arriskukapitalen kudeaketa enpresak,ekainean.

    s

  • sAZAROA.Joxe Mari Korta saria jaso zuen Maria Angeles Amenabarrekazaroaren 19an, Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzan,Gasteizen. Zubiola kooperatibaren kudeaketa arduradunaizan zen hemezortzi urtez Amenabar, eta Joxe Mari KortarenBidetik fundazioak proposatuta saritu zuten. zituzten.

    ABENDUA.‘Egunean Behin’ jokoarenlehen finala jokatu zutenabenduaren 14anSanagustin kulturgunean.Codesyntax enpresakgaratutako aplikazioaksekulako arrakasta izan du,eta ikusmina sortu zuensaioak. 102 lagunek partehartu zuten, eta EnekoAgirrezabal nagusitu zen.6

    IRAILA.Irailaren 16an hasi zen 11/13sumarioko 47 auzipetuen kontrakoepaiketa Espainiako AuzitegiNazionalean. Auzipetuek berenkontrako akusazioak onartu zituzten,eta akordioa lortu zuten fiskalarekin.Urtebete eta sei hilabeteko eta biurtera arteko zigorra ezarri zieten 45 auzipeturi –tartean EnekoIbargureni–, eta, horrenbestez,espetxea saihestu zuten. Uztailean,haiei babesa adieraziz, argazkijendetsua atera zuten plazan.

    s

    klik! x x x x x x x x x mamia 19

    URRIA.Lapatxeko konpostatze planta itxita dago. Urola ErdikoMankomunitateko udalerrietan jasotako hondakinorganikoak konpost bihurtzen zituen azpiegitura behin betikoixtea erabaki zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak(GHK) urriaren 3an egindako batzarrean.

    s

    s

  • Eta beste hiruSansebastianetako helduen danborradan hiru taldeberri izango dira: Izarraitzpe, Ilunpe eta Inpernueelkarteetako talde bana. .9M. Etxaniz eta J. Frantzesena

    Izarraitzpe soziedadeko kideak.

    mamia x x x x x x x x x festak20

    U rteak dira plazan taldegehiago ez direla kabitzen dioen zurrumurruaherrian entzuten dela, baina ez da horrelaizango; izan ere, aurtengo San Sebastianbezperako helduen daborradan hiru taldeberri izango dira: Izarraitzpe, Inpernue etaIlunpe soziedadeetako taldeak. Ia dena prestdute dagoeneko; entseguetan murgiltzeasoilik falta zaie, nahiz eta beren kasa eginduten entseguren bat edo beste. Jantzien,danborren nahiz afariaren gaineko xehetasu-nak lotzen ari diren honetan, Uztarria hiru tal-deetako kideekin izan da elkarteetan.

    Izarraitzpekoak, prestIzarraitzpe elkarteko kideek Urolako trenekolangilez jantzita joko dute danborra. Elkartehorretako kide dira Ioritz Otaegi (Azpeitia,1988), Ainhoa Zubizarreta (Azpeitia, 1977),Jon Lasa (Azpeitia, 1978) eta Ainhoa Badio-la (Azpeitia, 1984), eta dagoeneko sanse-bastianak iristeko “oso gogotsu” daude. Izarraitzpe elkartea 1976. urtean sortu

    bazen ere, orain arte ez du danborradako tal-derik izan. Badiolak dio “grinak” bultzatu di-tuela danborradako taldea sortzera: “Betida-nik izan dugu taldea sortzeko gogoa. Horre-gatik, hiru lagun elkartu eta lanean hasiginen, buruari buelta batzuk ematen”. Otae-gik erantsi duenez, “elkarteko kideek nahizingurukoek ondo hartu zuten proposamena”,eta “pixkanaka lanean” hasi ziren. Aurtengoa Izarraitzperekin danborra jo-

  • Hiru talde berrien inguruko hainbatxehetasun.

    IZARRAITZPE.Taldekide kopurua. 46 lagun: 42 danbor-jotzaile, zuzendaria, zuzendari txikia,banderaduna eta bi kantinera.Jantzia. Urolako treneko langileak.Zuzendaria. Iskander Etxezabal.

    INPERNUE.Taldekide kopurua. 49 lagun: 44 danborjotzaile, zuzendaria, zuzendari txikia,banderaduna eta bi kantinera.Jantzia. Gipuzkoako Tertzioa.Zuzendaria. Jokin Iriondo.

    ILUNPE.Taldekide kopurua. 54 lagun: 50 danbor-jotzaile, zuzendaria, zuzendari txikia,banderaduna eta bi kantinera.Jantzia. Zuberoako maskarada.Zuzendaria. Aitor Zubizarreta.

    x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    tzen irtengo diren lehen aldia bada ere, ez dadanborradan parte hartuko duten lehenurtea. Zubizarretak Ziripot taldearekin jo izandu, “Ziripot sortu zenetik, urtero-urtero”. Ota-egi Alkartasunarekin irten izan da, LasaArrantzaleekin eta Badiola Orkatzetik. Orain,arropa berriak janzteko garaia iritsi zaie lau-rei, eta aurten trenbideetako langileen traje-ak soinean irtengo dira San Sebastian bez-perako danborradan.Egin duten jantzia atsegin dute, eta gustu-

    ra daude emaitzarekin. “Jantzi erosoa egiteagenuen helburu: epela, eta aldi berean, poli-ta. Lortu dugula uste dugu. Gainera, Azpei-tiarekin lotura izango zuen zerbait egitea nahigenuen, eta ideia polita bururatu zitzaigun.Urolako trenak Azpeitian izan zuen garrantziaikusita, bertako langilez janztea erabaki ge-nuen”, kontatu du Badiolak. Burdinbidearen

    Euskal Museotik hartu zuten jantziaren ideia:“Azpeitiko trenaren museoan arropen era-kusketa zabala dago, eta handik hartu ge-nuen ideia. Hau da, jantziko dugun trajea ezdugu guk asmatu. Trajea existitzen zen, bainaguk gure erara moldatu dugu”. Behin ideiagaratuta zutela, udalean aurkeztu zuten pro-posamena, eta hango ordezkariei “oso ideiaona” iruditu zitzaiela esan dute Izarraitzpeko-ek.Bozketa eginda erabaki dute taldearen

    egitura: “Guztia boto bidez eta eztabaidatuzerabaki dugu, denok ez gentozelako bat zen-bait kontutan. Batzuk banderaduna ateratze-aren alde zeuden, eta beste batzuk, aldiz, ez.Erabaki guztiak hartu aurretik izan dugu ezta-baidatzeko aukera, baita zuzendari txikiaatera behar al genuen ala ez erabakitzekoere. Taldeko ia guztiok elkartu ginen bilkuran,eta banderaduna eta kantinerak ateratzeaerabaki genuen, mutil zein neska izan. Gauzabera zuzendari txikiarekin”. Danbor-jotzaileguztiak, emakume zein gizon, jantzi berdine-kin irtengo dira. “Ez dago bereizketarik”, azpi-marratu du Otaegik.Afariari dagokionez, Izarraitzpekoek kanpo-

    tik eskatuko dute janaria. “Danborradan taldegisa aterako garen aurreneko aldia dela jaki-tun, erabaki genuen guztioi dagokigula festazgozatzea”, kontatu du Otaegik. “Gainera, tal-dekide gutxi gara elkarteko bazkide, eta horiekaritu beharko genuke sukaldean”, gaineratudu Zubizarretak. Entseatzen hasteko gogoa dutela diote,

    eta danborradako entsegu ofizialez aparte,zenbait saio egingo dituzte elkartean bertan.“Egia esan, komeni zaigu entsegu batzukegitea, inoiz ez baitugu elkarrekin danborra-dako piezarik jo. Gainera, zuzendaria ere be-rria da. Lehenbailehen jo eta su hasi beharkodugu entseguekin, bestela txapa hotsa izan-go da nagusi ezorduan”, kontatu du Lasak,barre artean. Danborra nahiago badute ere, txapa joko

    dute Izarraitzpekoek, eta zapore gazi-gozoa-rekin gelditu direla diote: “Duela urte batzukzozketa bidez erabakitzen zen talde berrieta-ko nork jotzen zuen daborra eta nork txapa.Pentsatzen genuen orain ere horrela izangozela, baina ez. Orain, udalean eskaerak egi-ten diren hurrenkeran egiten omen dute es-leipena; hau da, azken taldeari danborraeman badiote, hurrengoari txapa. 2008anzozketa egin behar zela omen zioen legeak;orain, berriz, zozketarik ez egiteko. Ez duguoso ondo ulertzen, baina tira...”. Otaegik dio,dena den, ondo pasatzea dutela helburu: “Ia

    guztiok nahi dugu danborra jotzea, bainadena ez dago gure esku. Txapa jo beharkodugu, baina izugarri ondo jotzen saiatukogara, eta ziur primeran pasatuko dugula”. Danborradako taldea eratzeko prozesua

    nekagarria bezain polita izan dela dio Badio-lak, baina bukatzeko gogoa ere baduela.Gainerako taldekideek, aldiz, Badiolak egin-dako lana azpimarratu eta nabarmendu dute:“Ainhoak lan handia egin du, eta horrek askoerraztu du gainerakoon jarduna. Aitortza guz-tia merezi du”. Izarraitzpeko kideek sansebastianak atse-

    gin dituzte, eta horregatik daude festak noiziritsiko zain. Otaegirentzat, sansebastianak“oso festa herrikoiak eta parte hartzaileak”dira, eta horregatik ditu gustuko. Gainerakoakbat datoz: “Danbor-jotzaileen festak dira san-sebastianak. Dagoeneko gutxi dira plazandanborrada ikusten egoten diren herritarrak,ia denok parte hartzen baitugu festan”.

    Inpernue, berriz ereInpernue soziedadeak 75. urtemuga izanzuen 2019an, eta urteurren borobil hori ba-liatuta, danborradarako taldea osatu dute. Ezda, baina, Bustinzuriko Errebaleko sozieda-de horrek taldea kaleratuko duen aurrenekoaldia. Azpeitiko danborrada sortu eta gutxirahasi zen Inpernue ere San Sebastian bezpe-rako desfilean ateratzen. Sasoi hartan sukal-

    festak x x x x x x x x x mamia 21

  • mamia x x x x x x x x x festak22

    dari jantzita ateratzen ziren danbor-jotzaileak.1978-1979 urteen bueltan utzi zuen taldeakdanborrada; hain zuzen ere, zezenzaleei pa-satu zizkieten danborrak.Ordutik pasatu da hainbat urte, eta talde

    berriak jantzi berriak izango ditu aurtengoan:Gipuzkoako Tertzioko taldea izango da Inper-nuko kideena. “Ez geneukan garbi zer trajenahi genuen, eta hainbat aukeraren ingurukobozketa egin genuen”, azaldu du Jabier Etxa-niz Kinttelak (Azpeitia, 1959). Inpernuko tal-dearen sorreran laguntzen aritu da Kinttelasoziedadeko bazkidea delako, baina ez dataldean aterako, Zokoa elkarteko zuzendariabaita bera. “Sonbreroa pixka bat aldatudugu, baina gainerakoan Ikasberri Ikastolakoumeen danborradako trajeen gisakoak eginditugu”, esan du hark.Danborradako taldea sortzeko ideia azken

    bizpahiru urtetan bazkide egin diren bi gaztekuadrillarena izan zen. Hala dio Gorka Zaba-leta (Azpeitia, 1984) kuadrilla horietako ba-teko kideak: “Azken urteetan soziedadeanafaldu izan dugu San Sebastian bezperan,eta gero danborrada ikusten inbidia pasa-tzen genuen. Bazkideei-eta galdetzen hasiginen, eta baiezko garbirik ez genuen jaso -tzen, baina batzarrean aipatu, eta...”. Jendea“animatzen” hasi zela dio Josu Gurrutxaga(Azpeitia, 1966) bazkideak. “Zerrenda irekia

    jarri genuen, eta jendetzak eman zuen talde-rako izena; 100 bat lagunek. Poza hartu ge-nuen kopurua ikustean, baina erabaki ge-nuen bazkideek soilik egin ahal izango zutelajantzia”.Danborradaren eguna iristeko “izugarrizko”

    gogoarekin dira taldeko kideak, nahiz eta ba-tzuek baduten danborradan esperientzia. Gu-rrutxagak, esaterako, 25 bat urte daramatzaBarratsu taldearekin ateratzen, eta aurretikere hainbat urtez irten zuen Mendizaleekin.Arantxa Landa (Azpeitia, 1969) ere danborra-dan ateratakoa da urte “solte” batzuetan.Aldiz, Zabaletak eta Maixol Muguruzak (Azpei-tia, 1970) estreinako aldia izango dute aurten-goa. “Beti esaten nuen probatzeko gogoanuela, eta... begira”, azaldu du Muguruzak. Za-baletak: “Nik urteetan Udal Musika Bandare-kin irten nuen, baina danborra jotzen sekulaez”.Eta Jokin Iriondo izango da danbor taldea-

    ren zuzendaria, haren arabera, batzarreanbeste inor ez zelako prest agertu. “Ez neukanzuzentzeko ideiarik, eta dagoeneko hasitanago entseatzen; beharko... Diskoa kenduere egin gabe daukat kotxean, eta UnaiFrantsesenarekin ere entseatu dut; eskerrakhari!”. Zuzendari lanetan esperientzia duenKinttelak “lasai” hartzeko aholkua eman dioIriondori: “Lehen aldian normala da urduri

    egotea, baina azpeitiarra denak, gutxi edogehiago, badaki danborra jotzen...”. Gurrutxa-gak, barrez: “Ba nik 25 urte daramatzat dan-borradan jotzen, eta oraindik ere zalantzanibiltzen naiz”.Afaria soziedadean bertan egingo dute,

    eta batzordeko kideak arduratuko dira otor-dua prestatzeaz. “Lehen urtean hala egiteaerabaki dugu, nahiz eta zalantzak izan ditu-gun katerinaren kontuarekin. Aurtengoa ho-rrela egingo dugu, eta aurtengoaren arabera,ikusiko dugu datorren urteetan zer egin”,azaldu du Zabaletak.Danborrak joko dituzte Inpernukoek, beste

    bi taldeek ez bezala. “Zortea” izan duteladiote taldeko kideek, denek narrua egokitzeanahi zutelako. “Bagenekien talde gehiagoaterako zirela, baina ezer garbirik ez. Izenaeman genuen hurrenkeran erabaki da narruaala txapa joko duen talde bakoitzak, eta gurinarrua tokatu zaigu”, azaldu du Kin-ttelak.

    Ilunpeko taldeaIlunpe soziedadeko bazkideak dira IñakiKorta (Azpeitia, 1978), Aitor Zubizarreta (Az-peitia, 1978), Itziar Olazabal (Azpeitia, 1982)eta Maitane Labaka (Azpeitia, 1980). Haiekdiotenez, urteetan aritu dira danborradakotaldea sortzearen ideiari bueltak ematen, etaaurten bai, aurten aterako dira helduen dan-

    Inpernue soziedadeko kideak.

  • festak x x x x x x x x x mamia 23

    borradan. “Beti alde batera lagatzen genuenkontua, baina aurten serio hartu dugu. Erraziristen ginen gutxieneko kopuruetara, eta au-rrera egin dugu”.Otsail aldean hasi ziren taldea osatzeko

    pausoak ematen, Zubizarretak dioenez,iazko danborrada pasatu eta segituan. “Halahasi behar genuen, beroaldian, bestelabeste urtebete pasatuko zitzaigun...”, esan duOlazabalek. 50 danbor-jotzaileko taldeaizango da Ilunpekoena: “Talde parekideaosatu dugu: 25 emakume eta 25 gizon. Ka-sualitatea da, baina pozgarria ere bai”.Jantzia ere azkar erabaki zuten Ilunpeko ki-

    deek; izan ere, taldea sortzeko izapideekinbatera aurkeztu behar zituzten jantziaren xe-hetasunak udaletxean. “Euskal Herriarekinzerikusia zuen zerbait izatea nahi genuen, etahortik hasita otu zitzaigun maskaradaren gaiahartzea. Izan ere, Zuberoan urteko lehen hila-beteetako asteburuetan egiten den festa damaskarada. Azpeitiak ere badu lotura IparEuskal Herriko Hazparne herriarekin, eta...”,azaldu du Zubizarretak. Azpeitiko jostun batekin egin dituzte traje-

    ak, eta taldeko kideak oso gustura dira emai-tzarekin. “Bagenekien Tere Ezeizak esku osoona duela, eta oso gustura gaude egin duenlanarekin”, adierazi du Labakak.

    Zubizarreta izango da taldeko zuzendarinagusia, eta hark zuzendari txikia izango dulagun. Bozketa egin zuten zuzendari txikiarenfigura taldean txertatu ala ez erabakitzeko,eta baiezkoa gailenduta, hainbat arau edoirizpide jarri dituzte aukeraketarako: “Batetik,bazkideren baten familia zuzena izan beharkodu haurrak, eta bestetik, urtero zabaldukodugu izen-ematea”.Ilunpe elkarteko lau lagunak urtarrilaren

    19rako gogoz daude. Olazabalen arabera,danborra jotzen hastea baino ez zaie falta.Entseguak egiten ere hasiak dira dagoene-ko. Zubizarretak dioenez, ikasteko boronda-terik ez zaie falta. Kortak, berriz, zuzendaria-ren esku daudela adierazi du, barrez. Hainzuzen ere, lehen aldiz ariko da Zubizarreta zu-zendari lanetan. “Urte dezentetan atera naizdanborra jotzen beste talde batekin, eta zer-bait desberdina egite aldera, zuzendari lanaprobatzea nahi nuen. Gainera, taldeko inorkez zuen nahi zuenik esan, eta... boluntarioaurkeztu nintzen”. Hala ere, argi utzi du talde-ko kideek zuzendari izan nahi badute izangodutela horretarako aukera: “Atea zabalikdago ni nazkatzen banaiz edo besterenbatek irten nahi badu, egunen batean zuzen-dariaren kromoak aldatzeko”.Ilunpekoek dagoeneko gauzatu dute entse-

    guren bat, eta beren kasa ere ari dira presta-tzen, Zubizarreta kasu: “Autoan, mugikorre-an... danborradako diskoa bueltaka darabilkitazken hilabeteetan etengabe”. Danbor-jotzai-leetako ba-tzuk lehen aldiz aterako dira aurten-goan, eta gogoz daudela adierazi dute horiek.“Ikusiko dugu zer ateratzen den”, esan du Kor-tak.Afaria soziedadetik kanpo egingo dute, el-

    kartea txikia delako eta lekuz justu ibili beharzutelako han. “Katerin zerbitzuren bat kontra-tatzea pentsatu genuen hasieran, baina su-kaldea ere txikia da. Baigera Ieko jatetxeanafaltzeko aukera suertatu zaigu azkenean,eta han izango gara. Kale aldean nahi ge-nuen egin otordua; izan ere, aurten goizagohasiko da danborrada, eta garaiz afaldu be-harko da”.Txapa joko dute Ilunpeko kideek, eta dan-

    borrak nahiago bazituzten ere, konforme diratokatutakoarekin. “Zozketa egingo zela ustegenuen, baina izena emandako hurrenkeranegin da banaketa. Zozketa eginda ere, bage-nekien txapa tokatzeko aukerak handiagoakzirela. Izan ere, aurrez jakina zen hiru taldeberrietatik bik txapa jo beharko zutela”, adie-razi du Kortak. Dena den, Ilunpekoek diote-nez, irtetea da helburua, eta “oso gustura”daude.6

    Ilunpe elkarteko kideak.

  • Pausoz pausoZortzi urte egin ditu Aitor Unanuek Lagun Onak MendiBazkunako lehendakari karguan. Emakume batekhartu du lekukoa: Arantxa Larrañagak. .9Mireia Galarza

    M endizaletasuna.Horixe da Aitor Unanue (Azpeitia, 1981) etaArantxa Larrañaga (Azpeitia, 1979) elkartzendituena. Urteak pasatu ahala, mendirakoduten afizioa indartuz joan zaiei biei ala biei,eta horren erakusle da Unanue Lagun OnakMendi Bazkunako lehendakari karguan egonizana azken zortzi urteotan. Abenduko batza-rra igarota, Larrañagak hartu du Unanuek u-tzitako kargua. Larrañagak garai berriarenaurrean “gogotsu” dagoela aitortu du.“Berez, lau urtekoa izaten da lehendakari

    kargua, baina hainbat arrazoi medio, bestehorrenbeste urtez izan naiz lehendakari, etazortzi urte eginda, lehendakaritza uzteko mo-mentua iritsi zela iruditzen zitzaidan”, adierazidu Unanuek kargua utzi berritan. Lehendaka-ritza uzteko erabakia hartuta, kide berria izen-datzeko deialdia egin zuten Lagun Onakekokideek. Dena den, kargua hartzeko deialdirainor ez zela aurkeztu ikusita, batzordeak pro-posatu zuen hautagaia. “Animatu egin nin-tzen azkenean; orain, lanari ekitea besterik ezda falta”, gaineratu du Larrañaga lehendakariberriak. Elkarteko lehendakari izaterako, biek zuten

    esperientzia mendian, aspaldi hasi baitzirentontorrak igotzen. “Guztiak bezala, lagun gi-roan gure kasa hasi ginen mendira joaten,baina Lagun Onakek askotariko ekintzak an-tolatzen zituela jabetuta, horietan parte har-tzen hasi ginen”, dio Unanuek. Larrañagaren Larrañaga eta Unanue Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzaren atarian.

    mamia x x x x x x x x x kirola24

  • kasuan ere hainbat urte egin behar da atzeraharen eta mendiaren arteko lotura noiz hasizen ikusteko: “Familiatik datorkit mendirakoafizioa. Horregatik, orain dela 20 urte inguruhasi nintzen Lagun Onakek antolatutakoekintzetan parte hartzen. Inguruko egunpasak, eta bereziki, Aste Santuan hainbatmendikatetara antolatzen zituzten irteerakditut gogoan. Orain, familia izan ondoren, el-karteak umeentzat antolatzen dituen ibilal-dietan ibiltzen naiz gehien”. Hala ere, hel-duentzako irteeretan ere parte hartzen duelagaineratu du Larrañagak.

    Elkartea, indartsu1946. urtean sortu zen Lagun Onak MendiBazkuna. Harrezkero gorabeherak izan badi-tu ere, azken hamar urteetan parte hartzeannabaritutako beherakadari buelta ematekogai izan direla aitortu dute Unanuek eta La-rrañagak. “Eskualdeko mendi elkarteok be-herakada nabaritzen genuen mendiko ekin-tzetako parte hartzean, eta zergatiak bilatze-ko asmoz ikerketa bat burutu genuen; Joxe

    lehendakari ohiaren ustetan, “kasu horietanautobusak leku batean utzi eta beste bateanjasotzen zaitu, eta hori aukera paregabea daibilbidean zehar leku bat baino gehiago eza-gutzeko”. Badira, gainera, Lagun Onakek antolatzen

    dituen beste bi egitasmo berezi: maiatzekoeta abenduko Mendi Asteak. Joan den aben-duko Mendi Astea hizpide, Unanue eta Larra-ñaga bat datoz azken horren inguruko balo-razio ona egiterakoan. Normalean urteko bi-garren Mendi Astea xumeagoa izaten denarren, 2019ko abendukoaren edukia maia-tzekoarekin parekatu dute biek. Gainera, ja-sotako babesa ere azpimarratu dute. “Baila-rako herrietatik etortzen dira Mendi Astera,eta beti jasotzen ditugu oso iruzkin positibo-ak; guk zer erakutsi zain egoten dira”, diotemendizaleek. Badirudi, gainera, bolada onak jarraipena

    izango duela. Izan ere, 2021. urtean 75. ur-teurrena ospatuko du Lagun Onak MendiBazkunak. Ez dute erabaki oraindik nola os-patuko duten data berezia, baina hainbatekintza aurreikusten dute. Gainera, herrita-rrei eman nahi diete garrantzia, eta horrega-tik, azpeitiarrak animatu nahi dituzte ospaki-zunaren nondik norakoak erabakitzeko hu-rrengo urtean zehar antolatuko dituztendeialdi eta bilera irekietara. “Itxura eta formapolita eman nahi diogu urteurrenari, herrita-rren laguntzarekin”, dio Larrañagak.

    Mendia ere aldatzenMendia ulertzeko modua erabat aldatu delagaineratu dute Lagun Onak Mendi Bazkuna-ko kideek: “Lehen ezagutzen genuen mendi-zale klasikoaren profila erabat aldatu da”, dioUnanuek. Mendiak aukera asko ematen di-tuela aitortu dute biek, eta gaur egun herrianmodalitate guztietan dabilen jendea dagoe-la. “Batzuk egun pasa joaten dira ingurukomendietara, beste batzuk korrika, eta badau-de dedikazio eta ardura handiagoa eskatzenduten modalitateetan parte hartzen dutenherritarrak ere”, esan du lehendakari berriak.Unanue eta Larrañagaren ustez “gero eta

    kontzientzia gehiagorekin” joaten da jendeamendira. Hala ere, “gerta daiteke kontuanhartu gabeko arrazoi batzuengatik nahi ezden zerbait gertatzea”. Horregatik, mendianadi ibili behar dela diote biek, eta mendia eza-gutzeaz gain, nork bere burua ondo ezagu-tzea eta mugak jartzen jakitea garrantzitsuadela azpimarratu dute, mendian praktikanjartzen den modalitatea edozein dela ere, ga-rrantzitsuena norbera baita.6

    kirola x x x x x x x x x mamia 25

    Takolo bekara aurkeztu genuen ikerketarenproiektua, eta bekaren laguntzari esker gau-zatu genuen”, dio Unanuek. Emaitzak eskue-tan, ibilaldien formatua aldatu eta Azpeitia-Hazparne egitasmoari ekin zioten; uste bainoerantzun positiboagoa jaso zutela gaineratudute elkarteko bi kideek. Antolaketa lan zaila ez dela aitortu arren,

    zailena irteeren urteko egutegia osatzea delaaitortu dute mendizaleek. Horretarako, urteabukatu aurretik elkartzen dira batzarkideak,eta bakoitzak dituen proposamenak jartzenditu mahai gainean. Behin irteerak finkatuta,autobus enpresekin jarri behar izaten dutekontaktuan, eta beharrezkoa den kasuetan,baita aterpetxeekin ere. Lehendakari berria-ren arabera, “urteko garaiaren arabera ater-petxeetako eskaera ere nabarmen igotzenda, eta hiruzpalau hilabete aurretik harrema-netan jartzea beharrezkoa izaten da kasu ho-rietan”.Hiru mailatan sailkatzen dituzte urtean

    zehar egiten dituzten irteerak, baita horietanparte hartzen dutenen profila ere. “Errazenakumeen irteerak izaten dira, eta udako hilabe-teetan irteera gehiago egiten badira ere, nor-malean hilean bat edo bi antolatzen ditugu”,dio lehendakari ohiak. Gainera, parte hartzeanahiko altua dela gaineratu du Larrañagak, ir-teera horietan gutxi gorabehera 40 pertso-nak parte hartzen baitute. Bestetik, helduen-tzako irteerak daude, hilero antolatzen dituz-tenak; 80 pertsona inguru animatzen dira,batez beste, irteera horietara. Azkenik, goi-mendietara antolatzen dituzten irteerakdaude. Larrañagaren arabera, azken horiekmendizaletasuna “serioago” hartzen dute-nentzat dira. Unanueren hitzetan, goi mailakoirteerak antolatzeari utzi behar izan ziotenorain urte batzuk, baina eskaera handia zelaeta, berriro hasi ziren antolatzen. “Ez diraasko, baina hamabost bat mendizalek partehartzen dute irteera bakoitzean”. Azken urte-etan, era horretako bi irteera egiten dituzteurtean, bata Pirinioetara eta bestea Europa-ko Mendietara, baina etorkizunean beste ho-rrenbeste egin ahal izatea dute helburu.“Bide onetik goaz”, baieztatu du lehendakariberriak. Ildo horretan, Unanuek eta Larrañagak be-

    harrezkotzat jotzen dute herrian mendi elkar-te bat egotea, besteak beste, “bakarka au-sartzen ez zaren mendietara igo zaitezkeela-ko antolatutako ibilaldien bitartez”, dio Larra-ñagak. Unanueren ustez, gainera, elkarteakantolatzen dituen irteeretara autobusez joa-teak onurak dakarzkio mendizaleari. Izan ere,

  • iritzia x x x x x x x x x26

    G izakiaren burua paraxutbat bezalakoa da: bakarrik funtzionatzen duzabaltzen bada” (Albert Einstein). Eta gizonhonek, zalantzarik ez izan, gazte-gaztetatikizan du etengabe ‘paraxuta’ irekita. Baitagaur egun ere, 84 urte berriki bete dituenpertsonaia poliedrikoak. Padre Tiago Portu-galen eta Angolan, Padre Santiago Palen-tzian, Pere Jacques Frantzian, Father JamesIngalaterran eta... hemen? Gregorio, Oiaun-go Gregorio. Bai, fraide baten gaineko kon-taketa laburra da hau, bere bizitza oparoarenzertzelada apur batzuk. Izan ere, liburu mar-dula idatzi beharko genuke historia osoa kon-tatuz gero.–Nolatan fraide?–Hamabi urte nituela, familiak Allozko (Na-

    farroa) moja komentura bidali ninduen erdaraikastera. Eta mojen aholkuz, 14 urte betetze-ar Venta de Bañosera (Palentzia, Espainia),zistertar monasteriora.Barru-barruan gorderik dauka bidaia eta

    sarrera nolakoak izan ziren. “Ikatzez mugitzenzen tren geldoan, guztiz txorabiatuta iritsinintzen. Paisaia... jo, arrea, idorra. Komenturasartu eta klaustroan... ‘baina, ze usain dahau?’ Klaro! Platerakoa ikusi nuenean jabetunintzen: bi erremolatxa xerra, bi patata ale,azeitunak, letxuga, oreganoa... Auskalo nola-ko bisajea nuen ‘Que, vasquito, esta triste?’.Handik ordu erdira botaka egin nuen. Gero,Afrikan ohikoa zen harrak, txindurriak etaabar jatea; baina baserriko janarekin ohituta,eta hura... buf!”.

    Muturreko deliberamenduaMeza berria 24 urterekin eman eta arduradu-nek Angolara bidali zuten, Salazar diktadore-aren garaian. Aurrez portugesa ikasi zuenLisboan, eta gurina eta gazta egiten Kanta-brian (Espainia). “Itsasontzian hamasei egunigaro ondoren, sotoan eta gainaldean behiakgenituela, ailegatu ginen. Han denetik egitennuen: albaitari, argiketari, organista...”. Eta

    Gregorio (I)

    x x xGizon honek, zalantzarikez izan, gazte-gaztetatikizan du etengabe‘paraxuta’ irekita

    Afrikan zegoela, baimena eskatu eta fraideizateari uztea erabaki zuen.–Eta, garai haietan, 1969an diozu, zerk

    bultzatuta hartu zenuen hain muturreko deli-beramendua?–Gogoeta sakonen ondorioz. Ez zen bat-

    batekoa izan. Ez. Mundo Negro izeneko al-dizkarian irakurri nuen: zenbat eta kontzien-tzia, askatasun, nortasun eta ezagutza gehia-go eduki, orduan eta jainkotiarragoa zara,kristoagoa. Kontzientzia neurea eta ez beste-ena; nortasuna ez besteak nagusitzeko, ez;askatasuna ez edozer gauza egiteko, baiziketa nik neuk erabakiak hartzeko, libreki; etaezagutza, zenbat eta gehiago jakin, orduaneta libreagoa sentitzeko. Eta bat sartzenbada monasterioan 13 urterekin, ni sartunintzen bezala, ez du izan aukerarik, adibidez,emakume bat ezagutzeko; askatasunik ez;dirurik ez negozio bat burutzeko; nortasunagaratzeko aukera gutxi; ikasketak labur...Beraz, nik osatu egin behar dut nire nortasu-na, nire gizatasuna, nire izaera, esaten nionnire buruari. Erabaki zuzena zen eta derrigor-tuta sentitzen nintzen urratsa egitera.–Garai haietan horrelako erabakiak astin-

    duko zituen bada ondokoak eta etxekoak?–Bai, bai. Oso aurkako jarrera topatu

    nuen, sekulakoa. Sekularizatzeko Erromaribaimena eskatu nion. Frantziako eta Ingala-terrako monasterioetan pasatu nituen hiruurte, onespen zain. Hainbeste denbora pa-satu eta lizentziarik ematen ez zidatenez,guztiz gogaituta, fraide izatetik irten nintzen.Eskumikatua eta iheslari deklaratua, laiko be-zala egin nituen lehenengo bost urteak Bil-bon igaro nituen, gozogile ogibidean.Gregorioren erabakiak ezustean harrapatu

    bazituen gertukoak eta ezagunak, handikurte batzuetara hartu zuen deliberoak gehia-go harritu eta txunditu gintuen. Baina hurren-goan mintzatuko gara horretaz.6

    xxxx x x x x x x x x x x x xluis gurrutxagax x x

  • jakiteko x x x x x x x x x urtarrilari begiratua28

    Bertsotan trebatzekoHelduentzako bertso tailerra emango du Erniarraitz bertsozaleelkarteak, urtarrilean hasita. Bertsozalea izatea nahikoa daikastaroan parte hartzeko, eta izen-ematea zabalik dago. . Nerea Uranga

    H il honetatik aurrera, hel-duentzako bertso tailerra eskaini-ko du Erniarraitz bertsozale elkar-teak. Hasiberrientzako ikastaroaizango da, eta elkarteko kideekadierazi dutenez, ikastaroanparte hartzeko nahikoa izango dabertsozalea izatea.Aitor Salegi bertsolari zestoa-

    rra ariko da tailerrean irakasle.“16 urtetik gorako edozein ber-tsozalek parte har dezake ikasta-roan. Batzuk trebatuagoak izan-go dira eta beste batzuk, berriz,hutsetik hasiko dira. Baina de-nentzako tokia egongo da taile-rrean. Partaideen arabera antola-tuko dugu saioen martxa”. Oraindela bi urte ere egin zuten hel-duentzako bertso tailerra Azpei-tian. Zortzi bat laguneko taldeaosatu zuten orduan: “Denetarikelkartu zen orain bi urteko ikasta-roan, parte hartzaileetako ba-tzuek doinu batzuk-eta ezagu-tzen zituzten, baina hutsetik hasizirenak ere izan ziren”.Bertso tailerrean landuko dute-

    na ere azaldu du Salegik. “Hau-rren bertso eskoletan egiten ditu-gun antzeko saioak izango dira:aurrena, bertsotako doinu batzukikasiko ditugu. Gero, bertsozahar batzuk irakurriko ditugu, etaondoren, ariketa desberdinakegingo ditugu. Bukatzeko, bat-batekoa lantzen jardungo dugu.

    x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x xZer.Helduentzako bertsotailerra. x x xEguna.Asteazkenetan. x x xOrdua.20:00etatik 21:00etara.x x xTokia. Zehaztu gabe duteoraindik. x x xAntolatzailea.Erniarraitz bertsozaleelkartea.

    Taldeak duen mailaren araberaegingo dugu guztia”, zehaztu du.Asteazkenetan izango dira

    saioak, 20:00etatik 21:00etarabitartean, eta hileroko kuota 20eurokoa izango da. Ikastaroanizena eman nahi duenak [email protected] helbidera ida-tzi beharko du. Elkarteak ez duzehaztu oraindik non emangoduten ikastaroa, izen-ematearenarabera erabakiko dute lekua.6

    xxxHELDUEN BERTSO TAILERRAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x xx x x x x x x x x x x x x x x x x x

    5bat hilabete.Hil honen erdialdera hasiko dituzte helduenbertso tailerreko eskolak Erniarraitzekoek. Ekainera bitartean izangodira saioak, asteazkenero, 20:00etatik 21:00etara.6

    1EntseguakdanborradarakoUrtarrilaren 19eko eta 20kodanborradetarako entseguakegingo dituzte.x x xEguna.Urtarrilak 14,15 eta 16 (asteartea, asteazkena etaosteguna). x x xOrdua.Helduak,21:00etan; haurrak, 15:00etan.x x xTokia. Izarraitz pilotalekua.x x xAntolatzailea.Udala.

    2Punk doinuakSanagustinenDistorsion Barakaldoko taldebeteranoak eta BaserrikoOllaxkue Labien Azpeitikotaldeak joko dute.x x xEguna.Urtarrilak 18(larunbata). x x xOrdua. 22:30x x xTokia. Sanagustinkulturgunea. x x xAntolatzailea.Kulturaz kooperatiba.

    3Arrazakeriaeta feminismoaHitzaldia emango dute IrantzuVarelak eta Maya Amraek.Gaztelaniaz izango da. x x xEguna.Urtarrilak 29(asteazkena). x x xOrdua. 18:30x x xTokia.Basazabalen.x x xAntolatzailea.UdalekoParekidetasun Saila etaEmakumeen Txokoa. 6

    xxxBESTERIKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x xAzpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.eus/agenda Edozein bertsozalek parte har dezake ikastaroan.

  • x x xHITZ GEZIDUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    .Egilea:Luma

    x x xSUDOKUAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    jakiteko x x x x x x x x x denbora-pasa30

    Aranokoherritarra

    Gipuzkoakoibaia

    Basapiztia

    *Deitura

    Pirinioeta-ko gai-lurra

    Letoniakohiriburua

    Lausengua,losintxa

    Gizonizena

    Gailikatsua

    *Izena

    Krustazeomota

    Sute

    Da, niri

    Emakumeizena

    Toka, naiz

    Mokokolpea

    Arabakoudalerria

    Aldamen

    Garestitu,kariotuZintzoa

    Urrearenikur

    kimikoa

    Bokala

    Azaleko gogorgu-ne

    ... egin,obeditu

    Herri hiz-keran, eta

    Bokalmehea

    Bizkaieraz,duk

    Bizkaikoudalerria

    Kanpo,landa

    Uhartea

    Aholegar

    500

    Mozkorra

    Bokala

    Uranioa

    Landaremota

    Presiounitate

    Ikaraz

    * Azpeitiko alkatea

    Gipuzkoa-koudalerria

    Fruitumota

  • lehiaketa x x x x x x x x x jakiteko 31

    HITZ GURUTZATUAK

    1. Atabala jotzen duen pertsona. 2. Gureherriko futbol taldearen izena. 3. Zerbaite-tan trebatzeko jarduna. Kanpo, landa. 4. Hedabide mota. ‘... ez da urre’ dio eus-kal esaera zahar batek. 5. ... gabe, galditugabe, atertu gabe. Inbutuak. 6. Xume. Harrera. 7. Atzizki hau gabe, jainkosarikez. Hatsa. 8. Laga. Titanioaren ikur kimi-koa. Antzinako Egiptoko jainkoa. 9. Naroa esango luke bizkaitar batek.Gaixo. 10. Noren deklinabide kasuaren atzizkia. Beldurtia, izutia.

    Ezker-eskuin1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

    12345678910Goitik behera

    1. Barre egiteko joera duenaren egoera edo jarrera. 2. Itsumustuan, arrapaladan. 3. Zerbait froga-tzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen izkribua. Zirkonioaren ikur kimikoa. 4. Amai. Garaibateko laborarien lanabesak. 5. Pirinioetako gailurra. Kontsonantea. Masurioaren ikur kimikoa. 6. Tenienteak, geure iparraldeko haurrideek dioten moduan. 7. Emakume izena. Erreka handi. Bokala. 8. Radioaren ikur kimikoa. Diosal, agur. Interjekzioa. 9. Izugarri, beldurgarri. 10. Lehenen-goa. Leku. Gipuzkoako udalerria, Urola Kostan.

    x x xUZTARRIAREN LEHIAKETA: HITZ GURUTZATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x xHITZ GURUTZATUEN SOLUZIOAK

    BIDALTZEKO EPEA. Urtarrilak 27≠

    (astelehena) x x xNORA BIDALI ZURE

    ERANTZUNA. Soreasuko Sormen

    Gunea, 1. solairua (Azpeitia) edo

    [email protected] e-

    postara x x x IRABAZLEARI SARIA.

    Kutxillo urdaitegiaren produktu

    sorta x x xPARTE HARTZEKO

    BALDINTZA.Uztarria Komunikazio

    Taldean bazkide izan behar da. Hitz

    gurutzatuak zuzen osatu ondoren,

    moztu denborapasa eta gutunazal

    batean bidali, edo atera argazkia

    eta posta elektronikoz bidali.

    nAnZnOnZn

    ORIAnNAUK

    nANIMALIA

    nBnANETOnBAR

    KARLOSnKIOnU

    nLIKAnDOKnAT

    NAGOREnKAILU

    nKARRAMARROn

    SUnTAnEDALEA

    nAIAnANANAnU

    SUDOKUA

    x x xUZTARRIAREN ABENDUKO LEHIAKETAx x x x x x x x

    IRABAZLEA

    Ixabel Jauregi

    Uztarria Komunikazio

    Taldearen bazkidea da

    aldizkariko 222.

    lehiaketaren irabazlea.

    Kutxillo urdaitegiak

    emandako produktu

    sorta irabazi du sari

    gisa. Argazkian,

    lehiaketaren irabazlea

    Kutxilloren oparia

    eskuetan duela.

    x x xSOLUZIOAKx x x x x x x x

    HITZ GEZIDUNAK

  • jakiteko x x x x x x x x x uztarria.eus32

    x x xEFEMERIDEAKx x x x x x x x x x x

    2017Emakume izendunaurreneko plaza. Emakumeizendun aurreneko plazaizendatzeko ekitaldia ospatuzuten, Balentina Agirre Elorzarenomenez.

    2002Zelaitxo eraitsi. Zelaitxozinema aretoa bota zuten,etxebizitzak egiteko.

    1916Udaltzaingoaren bulegoa.Udaletxe zaharreko behekolokalean Udaltzaingoa jartzekoegin behar ziren lanenaurrekontua onartu zuten.

    1766Baratzeak alokairura.Herriak 66 baratze zituelajakinarazi zuten. Horiek guztiakalokatu zituzten, herritarrekzerbait ordainduta.

    . Iturria: Azpeitiko efemerideak.Herria historian zehar liburua.x x xEgilea: Imanol Elias Odriozola.x x xArgitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.6

    sJULIAN BARRENETXEA ABESBATZA, HAZTEKO PREST.33 urte dira Julian Barrenetxea abesbatza sortu zutela. Koru misto bezala jaio zen, baina duelabi urtetik ahots zuriena da; emakumeena. 2017. urtean emakumeen abesbatza izatera pasatuzen Julian Barrenetxea, eta hainbat urtez taldea gidatu zuen Jaime Amenabarrek zuzendarilana utzi zuen. Haren ordez Javier Alberdi donostiarrak hartu zuen ahots zurien abesbatzarenzuzendari kargua, eta horretan dabil orduz geroztik. Taldea osatu nahi dute, eta horregatikherriko emakumeei abesbatzara batzeko deia egin diete. Izan ere, kantatzera animatzen denedonorentzat ateak zabalik dituzte Julian Barrenetxea abesbatzan. Astean behin,asteazkenetan, 21:00etan, entseatzen dute Soreasun. Taldearen nondik norakoekin etaabesbatzako kideen adierazpenekin osatutako bideoa ikus daiteke Uztarria.eus atarian.Besteak beste, koruak daukan hazteko eta berritzeko premiaz aritu dira solasean abeslariak.‘Mikrouhinak’ bideo sortarako egin dute ikus-entzunezkoa Kulturaz kooperatibak, Uztarriaketa ‘Urola Kostako Hitza’-k.

    x x xBIDEOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

  • GORKA BIAIN topografoa

    1. Topografo izateko?Ingeniaritza ikasketak etaaire librean lanean aritzeagustatzea.2.Ezinbesteko lantresna?GPS topografikoa, botak,markatzeko espraia etahesolak.

    3. Lurzoru egokiena?Belardi laua eta lehorra.4. Lanerako: kalea edolanda eremua?Landa eremua, estresgutxiago sumatzen da etaairea osasuntsuagoa da.5.Egin duzun lanarraroena?

    Hondartzan altxamendutopografikoa egin beharizan nuen oin hutsik etabainujantzitan.6.GPSak huts egitenduenean...Ordenagailuan planoenmuntaia egiten dut.6

    . Anartz Izagirre

    x x x x x x x x x jakiteko 33

    Banator, urte berriko asmo berriekin berriz ere.Forbes aldizkariaren arabera, erronka berriak pro-

    posatzen dituztenen %8k bakarrik lortzen dute berenhelburua. Zehazte falta omen da oztopo nagusietakobat; asmo gehiegi, eta gainera, ez oso errealistak iza-tea. Urteroko asmoetako bat izan ohi da osasuntsuagojatea. Helburu zehatza al da? Eta zer da osasungarria-go jatea? Perspektiba aldatzen badugu, proposatudugun erronka betetzeko aukerak areagotuko ditugu,ez al zaizu iruditzen?Osasuntsuago jatea bada zure helburuetako bat,

    zehazten laguntzera ausartuko natzaizu:1. Barazki gehiago jan eta bertakoei eta garaikoei

    protagonismoa eman. Konfiantzazkoak dira, nutritibokiaberatsagoak, eta bertako ekonomia bultzatzen dahaiek janda. 2. Egunero fruta pieza bat gehiago jateraanimatu. Gosaritan, postrean edo jatordu tartean. Etagogoratu beti eskura edukitzea. 3. Lekaleen kontsu-moa gehitu. Astean gutxienez bi errazio jatea komenizaizu, eta gehiagotan jaten badituzu, hobe. 4. Astekomenua planifikatu, denbora eta dirua aurreztuko ditu-zu. 5. Kozinatu, errezeta berriak prestatzera animatu.Eta etxean ez baduzu zure aitona-amonek ezagu-

    tzen ez zuten produkturik... bide onetikzabiltza.Urte berri eta osasuntsu on!6

    xxxx x x x x x x x x x xaitziber aizpurux x x

    Urte eta asmo berri

  • Behetik gora kaleko eskuin aldeko etxe ila-rarekin jarraitu du Fernando Pikuak: “Caroli-nanekoaren azpian, Aitzaki. Etxepeko porta-la, eta ondoren Zabalaneko taberna. Ondo-ren, amutxategitarren etxea, eta hor beheanLasa denda, mertzeria. Gero, beste etxabebat eta Javier Aitzakikoaren tailerra; bobina-ketan aritzen ziren. Ondoren, Arotxanekoetxea; ukuilua zeukaten etxabean, eta bi behi.Hurrengo etxean zeuden Txeru eta Inpernuesoziedadeak”, iritsi da erdi parera. “Txerugoian eta Inpernue behean”, zehaztu duIbaietak, bi soziedadeen izenek gordetzenzuten hitz jokoa gogoan: ‘zerua’ (Txeru) goianzelako hasi ziren deitzen Inpernue, nonbait,Peña Taurina El Andaluz izenarekin sortu zenbeheko elkarteari.“Hurrengoa, 13.a, Ezkerretegiren etxea,

    orain Elurra taberna dagoena”, heldu dio be-rriro ilarari Bereziartuak. “Orduan igeltsute-gia zen hor, eta kalearen bestaldean, orainarraindegia dagoen horretan, zeukan bilte-gia. Gero estrata, eta segidan hauen denda[Nerea eskulanak, Ibaieta ahizpen saltokia].Baina hauen denda etxebizitza bat zen. Bel-monte-eta bizi ziren hor; etxabean, kalearenmailan, sukaldea zegoen. Eta etxepe berean,Donoxti ere bai, Felix Bereziartua Alkain. Hu-rrengo etxean, Nizeta, eta Ibañez eta. Akor-datzen al zara?”, galdetu dio Ibaietari, etahonek baietz: “Bi solairutakoa zen hasieran,eta beste bi altxatu zituzten gerora”.

    E rdi Aroan, herrigune na-gusien harresietatik edota ateetatik kanpoeraikitako auzoei esaten zitzaien errebal. Az-peitiko egungo kale izendegian badira bierrebal: Txaribarkoa bata, parrokiaren ondo-an; eta Bustinzurikoa, bestea. Baina azkenhori da, azpeitiarrentzat, Errebala izenarenjabe. Errebal jatorritik Azpeitiko bizitzaren er-diguneetako izatera igaro zen aspaldi Erre-bala, egunez zein gauez, azken urteetan zen-tralitate hori apalduz joan den arren.Errebalean jaiotakoak eta errebaldar peto-

    petoak dira Rosario Ibaieta (Azpeitia, 1945)eta Fernando Bereziartua Pikua (Azpeitia,1950). Joan den mendearen erdialdetik gauregunera arte beren kale maiteak bizitakoeraldaketaren lekuko zuzenak ere badiraIbaieta eta Bereziartua. Urte luzez bizitoki ezezik, lantoki eta eguneroko bizimoduaren er-digunea ere izan da Errebala bientzat; handikurrutira gabe bizi dira gaur egun ere bata zeinbestea, eta ez dute saltzeko sorlekua. Atzerabegira jarri dira biak Uztarriarentzat, umetanezagutu zuten Errebalaren memoria berres-kuratuz, gaur egungoarekin zer antz gutxiduen nabarmenduz.

    Behetik goraErrebala non hasten eta non bukatzen denzehazteari ekin dio Bereziartuak. “Errebalahasten da Pikuaneko etxean, hura da 2. zen-bakia, eta bukatzen da Urbanoneko etxean;

    jakiteko x x x x x x x x x atzera begira: errebala34

    Errebala zenazMende erdi pasatxoan gauzak zenbat alda daitezkeen.Gaztetan ezagutu zuten kalea ekarri dute gogora RosarioIbaietak eta Fernando Bereziartuak. .Mailo Oiarzabal

    hori da orain hormatuta dagoena. Hortik au-rrerakoa Arana da”, esan du. Ibaietak kaleanon hasten den zalantza agertu du, ordea, Pi-kuanekoaren ilaran zegoen Tuertoneko etxeaErrebaleko lehendabizikoa ez ote zen aitatuduenean. “Tuertonekoa ez al zen lehendabizi-koa?”. “Ez! Tuertonekoa zen Olazko plaza-txoa”. “Baina Olazko plazatxorik ez zegoen!”...Baina baietz dio Bereziartuak, bazela orduanere izen hori zuen gunea: Tuerto, Kojua etaArtetxenekoaren atarialdeari esaten zitzaiolahorrela.Pikuaren ilara utzi, kale estua zeharkatu eta

    alde hartako eraikin, etxebizitza, denda, osta-tu eta lantokien errepasoa egiten hasi dira.Horitutako zuri-beltzezko argazkiek gorde-tzen dituzten orduko oroitzapenak kolorezjanzten dituzte Bereziartuaren eta Ibaietarenhitzek: “Pikuanekoaren aurrean, nahiz etapixka bat gorago egon, 1 zenbakia zeukana,Carolinaneko janari denda. Goizeko zortzie-tan ireki eta gaueko hamaiketan ixten zuen”,hasi da Bereziartua, eta “jai eta aste” horrelaizaten zela berretsi du Ibaietak. Pikuanekoakdenda hartan “bizi” zirela dio Bereziartuak.“Orduan ez zegoen hozkailurik, eta momen-tukoa besterik ez genuen edukitzen. Bi xerrabehar bazenituen, Zabalanekora. Eta azu-krea, olioa... behar zirenean, Carolinarenera”.Lehengaiak ontziratu gabe eta soltean sal-tzen zituztela ekarri du gogora Ibaietak: “Or-duan bai birziklatzen zen!”.

  • 1930 aldeko Errebalaren hasiera erakusten du Nikolas Oteizak ateratako argazki zahar honek. x x xNikolas Oteiza

    atzera begira: errebala x x x x x x x x x jakiteko 35

    x x xRuben Fernandez (Azpeitia, 1989) ez daErrebalean sortua, baina badira urte batzukbertan lan egiten hasi zela. Horren aurretik,gauez festara irteten hasi zenean ezagutuzuen Errebaleko giroa Fernandezek; urtehaietan “parrandaren erdigunea Errebala”zela kontatu du. “Elurra, Oker, Arrona etaPikua zeuden irekita”.Azken urteetan aldatu egin da joera.

    Larunbat gauetako parrandak gainbeherajoan dira Azpeitian, ez Errebalean bakarrik,baina baita Errebalean ere. 2012koabenduan itxi zuten Arrona taberna,eraikinaren teilatua behera etorri ondoren.Fernandez 16 urterekin hasi zen Errebaleanlanean, zerbitzari, Elurra tabernan, etagaraitsu hartan itxi zituen ateak Okerrek.2016ko otsailean, berriz, Pikua tabernahartu zuen Fernandezek. Gaur egun, Elurraeta Pikua dira Errebalean martxan daudenbi tabernak, baina “biak asteburuetanbakarrik irekitzen” dituzte.Eta Pikuak ere gertu du iraungitze data.

    Errebaleko hasierako eraikina eraitsiegingo dute. Data zehatza ez dakitela dioFernandezek, baina datozen karnabalenondoren taberna ixteko “asmoa” dutelaaurreratu du.

    Gaueko begiekinHizketan ari diren etxera iritsi da kontakizu-

    na, gaur egun Nerea dendakoek biltegia du-tenera, hain zuzen. “Imanol Azkuerena eta.Eta gero, larrumetarrak”, dio Ibaietak. “EtaPiotxo, Pio Astigarraga. Organista, pertso-naia handia”, aipatu du Bereziartuak; eta “bai,bai, mitikoa”, gaineratu Ibaietak. Errebalean“pertsonaia bereziak” ia atez ate zeudela ai-patu dute biek behin baino gehiagotan, etaizen eta ezizen erreskada luzea zerrendatuere bai, hainbat pasadizo gogora ekarriz;Piotxoren etxepe berean bizi zen guardarenetxeraino sartu zen kamioiarena, esaterako.Piotxoren eta guardaren etxearen ondokoUrbanoren etxearekin bukatzen zen Erreba-lean behetik gorako ezkerreko etxe ilara.

    Goitik beheraUrbanonetik kalea gurutzatu, eta Casa Bom-bero izenarekin ezagutzen zuten etxearekinhasi dute bestaldeko etxe ilararen zerrenda.Suhiltzaileen etxea izandako horretan osatudute familia zerrenda luzeena. “Nik ez dakitetxe hori gomazkoa al zen ala zer, horkosartu-irtena!”, dio Bereziartuak, kalean behe-ra abiatu aurretik. “Casa Bomberoren ondo-an Xoxoterako bidea, gero bodegoia. AgedaIzagirre, arrain saltzailea. Ondoren, ia betierdi hutsik egon izan den lokal bat, zuen[ibaietatarren] etxepean; Bitortxoren biltegiazen garai batean. Gero, Oker taberna egon

    zena. Ondoren, lehen aipatu dugun Ezkerre-tegiren biltegia, eta ondoren Rikiren etxea.Ondoko etxeak ere bazuen biltegia, bainahutsik egoten zen”.“Hurrengo etxea Trastornoren etxea zen;

    janari denda, hura ere. Ondokoa, harategikoetxea; oraingoa dagoen toki berean, bainabeste etxe bat zen, bota eta berria eginzuten”, jarraitu du Bereziartuak, eta “Atzeko-aldetarako pasoa ere hor” zegoela erantsi duIbaietak. Errebalak, izan ere, bazuen eranskinmoduko atzeko aldeko beste zati bat, gauregun Olazko Andre Mariaren plazatxoko e-txebizitzetako batzuek betetzen dutena. Kalealdeko etxeen lehenengo solairuaren altue-ran kalexka estua, ibaietatarren aitaren taile-rra eta kalearen gain aldean zegoen “Istiyo-ren etxea”, Fammic enpresak lehen urratsakegin zituen kale baserria, ekarri dituzte gogo-ra, besteak beste, Atzekoaldetaz hitz egitera-koan. Eta itzuli dira kale-kalera, eta etxe ze-rrendaren azken txanpari ekin dio Bereziar-tuak: “Harategiaren ondoren, Izarraitz-Txokosoziedadea dagoen etxea; hori ere erre eginzen. Gero zegoen Arrona taberna, eta geroPikua. Eta Pikuaren gaineko solairuan bestesoziedade bat, oraingo Zezenzaleak danbo-rrada taldearen iturburua izan zena. Horixe,Errebala”. Oroiminez eta lehenaldia erabiliz,“berezia zen, Errebala” dio Ibaietak. Izangodena, berriz, ikusteko dago.6

  • x x xTELEFONO ZENBAKIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x xUDALETXEA x x xAsteguna: 08:30-14:00 x x xLarunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA x x xEgun osoz

    irekita egoten da ANBULATORIOAx x xEgun osoz irekita egoten da IGERILEKUAx x xAstelehena:

    14:00-21:00 x x xBeste egunak:07:00-21:00 x x xLarunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 x x xIgandea eta jai

    egunak: 09:00-13:00 xxxKanpokoa: ekaina arte itxita KIROLDEGIA xxxAstegunak: 10:00-13:00, 15:00-21:00

    x x xLarunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 LIBURUTEGIA x x xAstegunak: 09:00-13:00, 15:30-20:00

    xxxLarunbata: 09:00-13:00 xxxEkaineko azken astean, uztailean, abuztuan: 08:30-14:00. Abuztuko lehen

    hamabostaldian itxita. GAZTELEKUA x x xAsteartea-ostirala: 17:00-20:30 x x xLarunbata: 16:00-20:30

    x x xFARMAZIAK (urtarrila)x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    LARRIALDIAK

    112

    sELKARGUNEA, ZABALIK.Berrerabili daiteken materiala nahizarropa jasotzen eta saltzen du Elkar-ekinek Soreasuko Elkargunean. Ostiralarratsaldeetan (16:00-20:00) eta larunbatgoizetan (10:00-13:30) izaten da irekita.

    ODOL-EMAILEAK

    Urtarrilaren 29an izango

    dute hitzordua, 17:00etatik

    21:00etara, anbulatorioan.

    x x xGARRAIOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x xALDALUR 943 85 2587

    EUSKO TREN 902 54 32 10

    GUIPUZCOANA 943 85 11 59

    PESA 943 21 26 99

    PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

    TAXIAK 943 81 13 07

    x x xautobusen ordutegi osoa:

    www.uztarria.eus/azpeitia/

    autobusak

    x x xORDUTEGIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    x x xERABILGARRIx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

    jakiteko x x x x x x x x x zerbitzua36

    TOKI PUBLIKOAK

    Udaletxea 15 72 00

    Udaltzaingoa 15 13 13

    Suhiltzaileak 112

    Azpeitia Lantzen 15 71 83

    Iraurgi Berritzen 026069

    Nekazal Bulegoa 81 24 85

    Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

    Txiki-Txoko Ludoteka 15 05 16

    Gaztelekua / GIB 15 71 61

    Lanbide 15 04 02

    Kiroldegia 81 30 69

    KIUB 15 72 01

    Igerilekua 81 41 21

    Emakumeen Txokoa 15 70 55

    Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

    Baigera I 81 51 71

    Baigera II 81 23 89

    Epaitegia 02 51 91

    Ekoetxea 81 24 48

    OSASUNA

    Anbulatorioa 0254 00

    Anbulator. larrialdiak 02 54 01

    Eguneko zentroa 15 74 96

    Asepeyo 8144 00

    Gurutze Gorria 85 32 97

    DYA-Donostia 46 46 22

    KOMUNIKABIDEAK

    Uztarria 15 03 58

    Hitza (Azpeitia) 81 38 41

    Hitza (Zarautz) 8900 17

    Azpeitian Zer? 080688

    Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

    Berria 943 30 40 30

    Gara 943 31 69 99

    Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

    DV (berriemailea) 610 81 29 12

    Argia 943 37 15 45

    Arrate Irratia 943 12 01 73

    Euskadi Irratia 943 01 23 00

    ETB 943 01 17 05

    ALDERDI POLITIKOAK

    Bildu 15 72 00

    EAJ 81 55 70

    Sortu 15 72 00

    EA 81 00 11

    Aralar 647 42 59 95

    SINDIKATUAK

    ELA 81 34 46

    LAB 15 13 56

    EHNE 81 39 28

    KULTURA-EUSKARA

    Sanagustin 10 52 20

    Kultur Mahaia 674 16 56 84

    Euskara Patronatua 81 45 18

    Natul euskara taldea661 10 44 46

    Udal Euskaltegia 81 19 47

    Udal Liburutegia 15 71 95

    Loiolako Liburutegia 8165 08

    Kontseilua 943 59 12 00

    Bai Euskarari 902 43 00 26

    IKASTETXEAK

    Iraurgi (Betharram) 81 16 68

    Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

    Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

    Ikasberri 15 12 46

    Karmelo Etxegarai 81 26 97

    Urola BHI 15 02 28

    Uztaro 81 31 90

    BESTERIK

    Xoxoteko aterpea 58 10 07

    Eregi 943 08 06 88

    1-9-15-22-25-26-31Jacome (Azpeitia).943080258

    2-4-5-6-10-16-18-19-24-30Arrieta (Azpeitia).943811274

    3-7-13-20-27Aranburu (Azpeitia).943811350

    14-23-29Beristain (Azpeitia).943 811949

    8-11-12-17-21-28Alberdi (Azpeitia).943815974

    Aranburu (Azpeitia).943 811350

    GAUEZ, URTE OSOAN

  • MIKEL ALBERDIPlaya del Carmen, Quintana Roo, Mexiko

    Aspalditik bila nenbilenlasaitasunaaurkitu dut hemen”

    Hiru urte daramatza Mikel AlberdikMexikon. Bisita gidatuak antolatzen ditu,eta oso gustura bizi da han.. Maialen Etxaniz

    Zer dela eta iritsi zinen Mexi-kora? Duela zazpi bat urte izan nintzen Mexikon au-rreneko aldiz, oporretan. Asko gustatu zitzai-dan. Hori dela eta, beste behin ere joan nin-tzen, eta orduan pentsatu nuen urtebetezhan bizitzen gelditzea. Dagoeneko hiru urtepasatxo daramatzat Mexikon, eta oso gustu-ra nago hemen.Nolakoa da zure egunerokoa han? Txangoak antolatzen ditut Riviera Mayan: ir-letara, urmaeletara, biosferetara, ur parkee-tara, ikuskizun berezietara... Zazpi orduz egi-ten dut lan bulegoan, baina kaleko lana ereezinbestekoa da. Jendearekin hitz egitea, zernahi duten ezagutzea eta nik zer eskaintzendudan azaltzea da kalean egiten dudana.Eta lanetik kanpo, zer egiten duzu? Nire bizitza oso lasaia eta pozez betea da.Eguraldi ona egiten du ia egunero. Hondar-tza bizi naizen lekutik oso gertu dago, baitagimnasioa eta etorbide nagusia ere, paseo-txo bat emateko, erosketak egitera joateko...Edozer gauza nahi izanez gero, dena bertatikbertara daukat.

    Mexikotik zer atsegin d