XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak...

25
X X X V V V I I I I I I I I I . . . J J J U U U A A A N N N I I I T T T A A A I I I B B B A A A I I I B B B A A A R R R R R R I I I G G G A A A L L L I I I T T T E E E R R R A A A T T U U U R R R E E E T T T A A A E E E R R R R R R E E E P P P O O O R R R T T T A A A J J J E E E L L L E E E H H H I I I A A A K K K E E E T T T A A A 2011

Transcript of XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak...

Page 1: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

XXXVVVIIIIIIIII... JJJUUUAAANNNIIITTTAAA IIIBBBAAAIIIBBBAAARRRRRRIIIGGGAAA

LLLIIITTTEEERRRAAATTTUUURRR EEETTTAAA EEERRRRRREEEPPPOOORRRTTTAAAJJJEEE

LLLEEEHHHIIIAAAKKKEEETTTAAA

2011

Page 2: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

2

HITZAURREA

Badira urteak Euskal Birusak Kultura Elkarteak herriko ikastetxeekin batera lehiaketa hau

martxan jarri zuenetik. Orduko hartan, herriko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna

pizteko beharra zegoen eta lanean hasita lehiaketa hau abian hasi zen. Urte guztietan zehar

ikastetxeak izan ditugu bidelagun eta euren inplikazioari esker, lehiaketa egonkortzea lortu dugu

eta mila eta mila ermuar gaztek parte hartu izan dute, mila eta mila istorio eder sortuz. Hona

hemen 2011an saritutako lanak.

Page 3: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

3

JUANITA IBAIBARRIAGA (1934-1992)

Juanita Ibaibarriaga Ermuan jaio zen 1934. urtean, Iturriaganeko etxean. Berari eta bere

senideei Pelaionekuak esaten zieten.

Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen (bata txikitan hil zitzaion). Haiexek hazi eta heztera

dedikatu zen buru belarri: inguruan baina beti loba aldra itzela, ze “tia Juanita” berezia zen.

Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea

gustatzen zitzaion. Pertsona irekia zen, irizpide zabalekoa, dena eta denekin errespetatzen ohitua.

Mendia zen bere aparteko beste zaletasuna. Egunero egiten zuen bere osteratxoa eta

handik bueltan aldean beti ekartzen zuen zerbait, bere amari entzunda zion eta “Euskal Herriko

mendiak oso aberatsak dira”; berbena-belarrak edo beherakoa kentzeko landareren bat edo

tentsioa jaisteko asun txortaren bat… Ondo ezagutzen zituen denak, euren izen eta ezaugarri

guztiekin.

Alaia eta berba gutxikoa, beti zeukan minaren puntan erantzun edo kontseilurik egokiena.

Atsegina zen berarekin berba egitea, ze hemendik ez bazen, handik agertzen zuen bere bizitzaren

jakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa,

“konponduko don neska!” zen bere esaldietako bat.

Page 4: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

4

Beste aita eta amarekin askorekin batera Ermuko familia elkartean borrokatu zuen eta

ikastola aurrera ateratzeko.

Bere seme-alaba etxerako lanak lagunduz, euskaraz irakurtzera eta idaztera zaletu zen eta

haiek koxkortu zirenean, lan sozialak egiten hasi zen.

Behargin fin eta nekaezina, euskaren aldeko Euskal Birusa taldearen sorrera konpartitu

zuen beste pertsona batzuekin, gogor eta lan eginez bertako hizkuntza, ohiturak eta abestien

berreskurapenean. Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile moduan

agertzen da.

Juanita 1992an hil zen, 58 urte zituela, adorerik handienaz, gaixotasun mingarri bati aurre

egin ostean.

Etxekoandre arrunt eta apala izan zen, Ermuko beste edozein andrazko modura,

estimatua, maitatua bere ingurukoentzat, kultua eta besteentzako beharra egiteko zein bizirik

mantendu behar zenari eusteko astia atera zuena.

Page 5: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

5

XVIII JUANITA IBAIBARRIAGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE LEHIAKETA 2011

EKAITZ, HODEI ETA ALTXORRA ..................................................................6

KALABAZAREN ARAZOA ............................................................................9

KOBAZULOA...............................................................................................11

ZUHAITZAREN HOSTOA.............................................................................13

SURF-AREN MUNDUAN MURGILDUTA ......................................................14

ATZO HEGAN .............................................................................................17

BIZITZAREN BORROKA ...............................................................................18

GIZON ON BAT...........................................................................................20

Page 6: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

6

EGILEA: IGOR PIÑEIRO NOVOA

EZIZENA: CHOFF

KURTSOA: LH 3. MAILA

IKASTETXEA: ESKOLABARRI

EKAITZ, HODEI ETA ALTXORRA

Orain dela milaka eta milaka urte, herri txiki batean Ekaitz eta Hodei izeneko bi mutil bizi

ziren. Herri txikiak Eibar zuen izena. Bi mutilek 8 urte zeuzkaten. Ekaitz garaia eta meharra zen.

Besoak eta hankak oso luzeak zeuzkan baina oso indartsua zen. Hodei, berriz, baxua eta

lodikotea zen. Hodeik besoak eta hankak oso motzak zituen eta biziki ahula zen. Ekaitz irekia eta

adar-jotzailea zen. Baina ez zen oso argia. Hodei, aldiz, itxia, isila eta lasaia zen. Gainera beldurtia

zen. Ekaitzi, kirola eta abenturak bizitzea gustatzen zitzaion. Hodeik, berriz, liburuak eta

Matematikak gogoko zituen.

Nahiz eta ikastola berberera joan, oso txarto konpontzen ziren elkarren artean eta beti

borrokatzen ari ziren.

Astelehen batean, Ekaitz eta Hodei klasera joan ziren. Bere klasean klaseko lan bat egin

behar zuten. Eta bikotearekin egin behar zen eta Ekaitz eta Hodei bikote bat ziren.

- Zer!! – esan zuen Ekaitzek.

- Nik ez dut egingo lan hau Ekaitz bezalako lelo batekin - esan zuen Hodeik.

- Egingo duzue biok eta kitto! – esan zuen irakasleak.

Bat-batean, RIIING!! Klasea bukatu zen.

- Ekaitz, Hodei itxaron biok. – esan zuen irakasleak – Tori mapa hau. Altxorra

aurkitzen baduzue zuen arazoak elkarren artean konponduko duzue.

- Eta lana? - galdetu zuen Hodeik.

- A!, lana?... hau da - esan zuen irakasleak.

Page 7: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

7

- Bale! - esan zuen Ekaitzek.

Lehenengo, Ekaitz eta Hodei egun bateko itsas bidaia egin zuten.

- Goazen!! - esan zuen Hodeik.

Egun bat pasatu zen eta Ekaitz eta Hodei irla batera ailegatu ziren.

- Ze ondo! - esan zuen Ekaitzek

- Ya, bakarrik faltatzen zaigu….eeeee… hemen altxorra bilatzea.

- Bale!, ba, goazen - esan zuen Ekaitzek.

Irlan barneratu ziren. Bat-batean, landare haragijale erraldoi batek Ekaitz harrapatu zuen.

Berehala Hodeik, oso trebea zenez, katapulta bat eraiki zuen eta kokoak jaurtiz Ekaitz askatzea

lortu zuen.

- Mila esker - esan zuen Ekaitzek.

Lehenengo aldia zen Ekaitzek eskerrak ematen zizkiola Hodeiri.

Mapa eskuan, pistak bilatzen jarraitu zuten eta bat-batean zuhaitz bat jausi eta Hodei

zapaldu zuen, baina Ekaitzek, oso indartsua zenez, zuhaitza altxatu zuen.

- Eskerrik asko, Ekaitz - esan zuen Hodeik.

Lehenengo aldia zen Hodeik eskerrak ematen zizkiola Ekaitzi.

Eta horrela arriskuak gainditzen jarraitu zuten.

- Ezin dut gehiago, leher eginda nago - esan zuen Ekaitzek.

- Orduan Ekaitzek Hodeiri sorbaldatik heldu zion eta biok elkarrekin

altxorreraino abiatu ziren.

Kutxara iritsi zirenean, biok batera eta kontu handiz ireki zuten. Kutxa ireki zuten, kutxa ireki

eta hor pergamino bat besterik ez zegoen.

- Pasatu ditugu arrisku hauek pergamino hau besterik ez lortzeko? - esan

zuen Ekaitzek.

- KAKA ZAHARRA!! - ESAN ZUEN Hodeik.

Page 8: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

8

- Pergaminoa irakurriko dut, baina… ez da ezertarako balio - esan zuen

Ekaitzek.

Horrela esaten zuen:

“Zorionak! Bidaia luze eta liluragarri honetan egindako talde-

lanari esker altxorrik onena lortu duzue: adiskidetasuna. Altxor

miresgarria denez, ongi gorde behar duzue.

Eta orain adiskidetasunak behartuko dizkizuen erronka guztiei

aurre egiteko prest zaudetenez… bueltatu behar zarete!, Trankil,

txantxa bat besterik ez zen. Oraintxe bertan helikoptero bat bidaliko

dizuegu”.

ZORIONAK, MEREZI DUZUE ETA!”

Ekaitzek eta Hodeik elkarren artean irribarre egin zuten, eskua eman eta lagunak izan ziren

betirako.

Gezurra ala egia?

Zure zain naukazu ilargian

Bota ezazu sarea

Baietz hartu ipuin dotorea!

Page 9: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

9

EGILEA: AITOR LEON GONZALEZ

EZIZENA: JORGE

KURTSOA: LH 4. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA

KALABAZAREN ARAZOA

Orain dela hogeita zortzi mila urte herri txiki batean, Baratze deitzen dena, Kalabaza,

Azenario, Kipula, Aza eta Ilarra bizi ziren eta elkarrekin jolastea asko gustatzen zitzaien. Batzuetan

korrika egitera jolasten zuten, beste batzuetan ozton-oztorkara jolasten zuten edo futbolera

jolasten zuten. Ezkutaketara jolasten zutenean Kalabaza beti aurkitzen zuten, oso lodia zenez

erraza baitzen aurkitzeko. Lasterketa bate egiten zutenean, Azenario azkarrena zen eta berehala

heltzen zen helmugara. Bigarrena Kipula, hirugarrena Ilarra, laugarrena Kalabaza eta azken

postuan aza. Behin lasterketa amaitu zutenean Kalabaza negarrez hasi zen. Lehena izan nahi

zuen, baina ez zuen lortzen. Lagunek esan zioten ezin zela beti lehena izan, garrantzitsuena

lagunekin ondo pasatzea zela.

Hurrengo egunean Kipularen etxera joan ziren bideo-jolas berri batekin jolastera. Aza zen

onena jolas horretan, eta Kalabaza erdi mailakoa baino ez.

Bideo-jolasarekin amaitu eta arratsaldean barazki batzuk etorri ziren futbol partida bat

jolasteko asmoz.

Gure lagunak elkartu eta honela esan zuten:

- Kalabaza zu atezain!!

- Azenarioa aurrelari!!!

- Aza defentsa!!!

- Ilar, zu erdilari!!

- Kipula, zu defentsa Azarekin!!!

Page 10: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

10

Partidua hasi zenean Azenariok gol bat sartu zuen. Beste taldekoek ez zuten gol bat ere sartu.

Kalabaza atezain ona zenez, jaurtiketa guztiak gelditzen zituen. Beraz, oso pozik zegoen

Kalabaza.

Egun hartatik aurrea Kalabaza konturatu zen barazki bakoitza ona zela gauza batean.

Eta bat, bi, hiru, lau… bukatu da hau!

Page 11: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

11

EGILEA: GAIZKA CUADRADO MÉNDEZ

EZIZENA: ZALDI

KURTSOA: LH 5. MAILA

IKASTETXEA: ONGARAI ESKOLA

KOBAZULOA

Egun batean 5. mailakoak Bertizera joan ziren. Umeak eskiatzen zeudenean bost ume

jausi ziren kobazulo batera.

Ume horiek Gaizka, Unai, Jon, Julen eta Ander ziren. Begiralea kobazuloa begiratzera joan

zenean desagertu egin zen. Baina, beste umea kez ziren konturatu. Orduan kobazuloan… Jon

konturatu ze narrain mota arraro bat zegoela. Arrain horiek oso itsusiak ziren, lau begi zituzten.

Orduan arrain batek salto egin zuen baina Unaik ziztor zorrotz bat hartu zuen eta txist!

Arraina hil zuen. Lagunak aurrera joan ziren, bat-batean ate bat aurkitu zuten. Atea hitz egiten hasi

zen esanez:

- Zer da airea baino freskoagoa?

Orduan, Anderrek esan zuen:

- Izotza! - a bat-batean Ander eta atea desagertu ziren. Ander eskiatzera bueltatu zen,

begiraleak galdeketa egin zion baina ez zuen ezer gogoratzen.

Kobazuloan Unai, Jon, Gaizka eta Julen oso beldurtuta zeuden eta bat-batean horma

lurrera jausi zien eta arrain asko zeuden; arrainek umeak inguratu zituzten. Orduan Gaizkak

palanka bat ikusi zuen, harri bat hartu zuen eta palankari eman zion; berain ondoan zulo bat

zabaldu zen eta salto egin zuten. Jausi zirenean galdera entzun zen:

- Zein da animaliarik handiena? …- eta Julenek “elefantea” zela erantzun zuen. Eta Julen

desagertu zen. Unai, Gaizka eta Jon lurrera jausi ziren.

Julen eskiatzera bueltatu zenean ere… ez zuen ezer gogoratzen. Bitartean, kobazuloan

beste umeak beldurtuta zeuden. Hamabost kilometro ibili ondoren hiru arrain agertu ziren.

Page 12: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

12

Bakoitzak ziztor zorrotz bat hartu zuen eta arrainak hil zituzten, baina Jonek zauri bat egin zuen

belaunean. Orduan ahots batek galdetu zuen:

- Zer egiten du zauriak baino min gehiago? Hirurek batera “heriotza” esan zuten. Jonek

hildako hiru arrainak hartu zituen eta desagertu ziren. Baina, eskiatzera bueltatu zirenean

Jonek hartutako arrainei esker dena gogoratu zuten.

Page 13: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

13

EGILEA: AICHA MARTINEZ

EZIZENA: CANDELA

KURTSOA: LH 5. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA ESKOLA

ZUHAITZAREN HOSTOA

Ni Aurora deitzen naiz

Udaberrian jaio nintzen, haritzaren adar batean.

Hemen goian gauza asko ikusten ditut, batzuk dibertigarriak dira eta beste batzuk ez

hainbeste. Ikusten ditudan gauza hauek dira: umeak ikusten ditut eskolara joateko bidean, batzuk

alaiago joaten dira, beste batzuk lotan doaz, beste batzuek ez dute iratzargailua entzun eta

korriketan doaz…

Geroago, umeen amak erosketak egitera joaten dira beraien karroekin.

Grazia asko ematen dit batzuetan pertsonak baldarrak direla eta jausten direnean.

Aspertzen naizenean, eta haizea egiten badu, kolunpiatu egiten naiz. Euria egiten duenean

asko gustatzen zait tantek kilikiak ematen dizkidatelako, eta eguzkiak jotzen duenean beroa

ematen dit. Orain udazkena helduko da eta jausi egingo naiz, baina ez nago triste.

Ba al dakizue zergatik ez nagoen triste? Badakidalako zimurra izango naizela besteentzat.

Aiz ze kili-kili! Ja, Ja! Oh!

Badator udazkena! Beno lagunak agur, oso ondo pasatu dut zuekin!

Agur, agur, agurrr!!!

Ja, Ja, Ja! Ume baten gainean jausi naiz haize handia egiten du eta. Agur lagunok eta

eskerrik asko ni entzutegatik.

Page 14: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

14

EGILEA: IRAIA BENGOETXEA TOTORIKA

EZIZENA: ANDY IRONS

KURTSOA: LH 6. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA ESKOLA

SURF-AREN MUNDUAN MURGILDUTA

Nerea eta bere familia oso pozik daude oporretan joateko. Izan ere, aurten Suflandiako

hotel eder batera doaz, hondartzaren parean.

Nerea, 11 urteko neskatila bat da, oso argala eta jatorra. Neskatxa honi asko gustatzen

zaio surf-ean aritzea eta gainera trebea da. Orain arte lagun batek utzi izan dio tabla baina orain,

oporretan olatu izugarriak dauden hondartzara doazenez, Nereari bere tabla nahi duela sartu zaio

buruan.

Hamar egun falta zitzaizkien hegazkina hartu eta joateko. Beraz, tabla lehenbailehen lortzea erabaki zuen. Lehenengo gurasoei eskatu zien.

- Ama, mesedez, erosiko zenidake surf-eko tabla bat? – esan zuen Nereak

- Ez horixe, alabatxo, ez dizut tablarik erosi behar. Oso garestiak dira eta gainera ez dakizu

hain ondo surf-ean- esan zuen amak.

Orduan Nerea oso triste, bere logelara joan zen, baina ez zuen itxaropena galdu eta

pentsatzen hasi zen.

- mmm… mmm… ez dakit, ez zait ezer bururatzen! – esan zuen amorratuta.

Baina halako batean bere anaia txikia gertu zen eta sekulako ideia bururatu zitzaion. Hala

eta guztiz ere, ideia bere anaiarekin lotuta zegoenez, berari galdetu beharko zion lehenengo.

- Juantxo, galderatxo bat, gustatzen zaizu surfean aritzean? – galdetu zion Nereak.

- Bai horixe!, beti nahi izan dut tabla bat edukitzea – erantzun zuen.

- Primeran ! orduan gurasoek ez badigute tablarik erosi behar, guk aurreztuko dugu

beharrezko dirua – esan zuen neskatxak.

Page 15: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

15

- Ongi da, nik badaukat jada diru pixka bat aurreratuta – esan zuen nebak.

Pixkanaka-pixkanaka bien artean dirua aurreratzea lortu zuten eta lehenbailehen tabla erostera joan ziren. Dendara iritsi eta azkar-azkar aukeratu zuten, urdina zen marrazki zuriekin. Neba-arrebak poz-pozik zeuden.

Hurrengo egunean iritsi zen oporretan joateko eguna eta hegazkinean sartu eta hegaldatu

ziren. Zortzi ordu pasatu zirenean heldu ziren. Goizeko hamabiak ziren eta hotelean zeuden, euren

logeletan maletak uzten. Bazkaldu ondoren hondartzara joan ziren tabla probatzera eta Nerea

lehenengoa izan zen probatzen. Bi ordutan egon zen olatuak hartzen eta bat-batean gizon bat

agertu zitzaion. Surfari buruz hasi zitzaion hitz egiten.

- Zu ikusten egon naiz eta oso trebea zarela ikusi dut - esan zuen gizonak.

- Mila esker, baina, nor zara zu? – galdetu zuen Nereak.

- Ni Jose naiz eta neu ere, nire garaian oso trebea nintzen. Nahi al duzu nik entrenatzea? –

gaineratu zion.

- Ongi da – berriz ere Nereak

Nereak maisu gisa hartu zuen eta egunak eta egunak eman zituzten entrenatzen.

Seigarren egunean eta oporretako azken egunean ere, hondartzan gelditu ziren tablarekin. Nerea

olatu izugarri bat hartzen zegoela tablari zulotxo bat egin zitzaion eta gizonak zera esan zion:

- Lasai zulotxo hori konpon daiteke, baina orain tabla lepoan hartu eta eraman lehorrera,

izan ere ura bertatik sartzen bada ondoratu egiten da - esan zion Josek.

- Ongi da, banoa kanpora, ba al zatoz? – galdetu zion neskak.

- Bai, goazen! – erantzun zion.

Biak lehorrera abiatu ziren eta heltzen zeudela Joseri marmoka batek pikatu zion. Oso larri

zegoen. Nereak bazekien, gizona tablaren gainean etzan eta lehorrera eramaten bazuen tablaren

zulotik ura sartuko zela, baina hala eta guztiz ere gizona tabla gainean hartu eta erietxera eraman

zuen. Hiru ordu barru sendatuta zegoen eta Jose Nerea agurtzera joan zen.

- Nerea, mila esker salbatzeagatik. Honegatik oparitxo bat eman nahi dizut. Etor zaitez nire

etxera momentu batez.

Biak batera etxera joan ziren eta sartzean Nerea harriturik geratu zen. Izan ere, etxea surf

tablaz beteta zuen.

- Har ezazu nahi duzuna, baina surf-aren munduan murgilduta jarraitu behar baduzu ondo

aukeratu, betirako izango baita.

Page 16: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

16

Nereak tabla aukeratu zuen, gizonak erositako azken tabla eta onena izan zen. Etxetik irten

eta berriz ere aireportura joan ziren, guztiak agurtu eta urte batzuk geroago…

Hala bazan eta ez bazan Nerea profesional bihurtu zan!

Page 17: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

17

EGILEA: MADDI GORROTXATEGI ZAMAKOLA

EZIZENA: ANDY IRONS

KURTSOA: DBH 1

IKASTETXEA: ANAITASUNA ESKOLA

ATZO HEGAN

Atzo hegan egiten zuen Txirriki izeneko intsektu txiki haragijale bat Ermutik pasatu zen.

Ahul-ahula eta txiki-txikia zen. Denek hozten zuten. Bere atsekabea handia zen, bere egoera jasan

ezinezkoa eta berak erabaki zuen beste leku batera joatea Hawaiira hain zuen, pare bat aste jo

zituen bidaian, baina azkenean, neka-neka eginda Bonbay izeneko hondartza batera ailegatu zen,

indar barik eta gose handiz.

Hondartzan bertan antzeman zuen taberna bat zegoela, hau poza, eta zukua edan ahala

handiagoa eta indartsuagoa hasi zen sentitzen. Bere harridura handia zenez, tabernako

sukaldariarengana hurbildu eta galdetu zion ea zerez egin zuen hartutako zukua. Adi-adi egon zen

sukaldariaren azalpenak entzuten eta zukuaren errezeta hartu zuen.

Orduan burura etorri zitzaion Ermuan izandako jasanezinezko gertaerak eta pentsatutako

mendekua hartu nahian Ermura itzultzea erabaki zuen.

Ermua ailegatu ahala, bere barnean sentitu zuen hain piztuta zeukan mendeku grina, baina

denbora aurrera joan ahala konturatu zen berak izandako asmoarekin ez zuela ezer lortuko.

Denda batera sartu zen eta berak nahi gabe gaixotasun orri bat zuen zahar batekin topo egin zuen

honek azalpen guztiz bere gaixotasuna kontatu zion eta Txirriki bat-batean zukua eginez eskaini

zion zukua atsoari, honek edan eta zituen min guztiak desagertu zitzaizkion. Txirrik, pozik

urruntzen joan zen hemendik gai izan zelako bere gorrotoa maitasun bihurtzen

Page 18: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

18

EGILEA: RUTH LORENTE VILLAMARIN

EZIZENA: TXIMIA

KURTSOA: DBH 2

IKASTETXEA: ONGARAI BHI

BIZITZAREN BORROKA

Istorio hau Gasteizen gertatu zen 1900. urtean, negu gogor baten hasieran. Maria, 11

urteko neska da. Bera eta bere ama eraikin zahar batean bizi dira. Duela asko batzuetatiko Mariak

min gogor bat sentitzen du bularrean. Medikua etxera joan da, eta tuberkulosia diagnostikatu dio.

Amari esan dio ez uzteko Maria denbora asko bakarrik. Medikuak esan du, neska sendatuko dela,

gaixotasunaren aurka borroka egiten badu. Mariaren amak altzairu guztiak mugitu ditu eta

Mariaren ohea beheko solairuko leihoaren alboan jarri du, hortik patioa ikusteko. Negua dator eta

Maria larriagotu da, bere ama besarkatzen du eta patioko aihen-belar bat seinalatuz esaten dio:

- Ama aihen-belar hori ikusten duzu eraikin horretarako horman? Orain hostoz beteta dago,

baina poliki-poliki hostoak jausiko dira, eta azkeneko hostoa jausten denean, ni hilko naiz.

- Ez esan hori! – esaten dio amak.

Goiz batean, amak Maria leihotik begiratzen ikusten du, eta konturatzen da kolore

distiratsuekin margotzen ardi den margolari bat ikusten ari dela. Amak pentsatzen du margolariak

Maria animatu ahal duela, eta eskatzen dio bere etxera joateko berarekin hitz egitera eta pixka bat

margotzera.

Margolaria astean bitan joaten da, eta geun batean, Maria negarrez ikusten du, eta

galdetzen dio zer gertatzen zaion. Mariak aihen-belarrari buruz hitz egiten dio, eta esaten dio

milaka hostoetatik, bakarrik hamar geratzen direla. Margolariak esaten dio ez dela horretaz

arduratu behar, bakarrik margotzeaz. Egun batean esaten dio joan behar dela erakusketa bat

egitera. Hitz egiten ari diren bitartean haizeak bost hosto eramaten ditu. Hurrengo goizean, Maria

triste geratzen da, gauen lau hosto joan direla ikustean. Orain hosto bat bakarrik geratzen da.

Page 19: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

19

Egunak pasatzen dira eta hostoa ez da askatzen. Maria hobetzen doa eta bere lehen

irteera, ondoko eraikinera da. Atezainari margolariaz galdetzen dio, eta honek esaten dio oraindik

ez dela bueltatu, baina gutun bat bidali duela berarentzat. Mariak irekitzen du eta irakurtzen du

margolariak margo berriak erosi dituela, atezainak bere etxea irekitzeko, eta bere margo zaharrak

hartzeko. Maria korrika igotzen da eta margoak hartzera balkoira joaten da. Orduan, gelditzen den

hostoa, bere lagunak margotutako hosto bat dela konturatzen da.

Page 20: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

20

EGILEA: IMANOL BUSTINDUI ISASI-ISASMENDI

GIZON ON BAT

Idatzi honen helburua ez da bakarrik gizon handi baten bizitzaren zatitxo bat kontatzea,

baizik eta bere belaunaldiko beste hainbatena ere. Gainontzekoek ere antzerako gauzak egin eta

sufritu zituzten, baina Manuel bakarra eta berezia izan zen. Hemen ikusiko ditugun gauzak guk

gogoratzen ez dugun beste ERMUA bati buruzkoak dira, hau da, XX. mendearen hasieratik ia

mendea bukatu artekoak.

Mende hasieran, Ermua oso herri txikia zen, gehien bat euskalduna. Testuinguru horretan,

1896.urteko urtarrilaren 14an, jaio zen Manuel Isasi–Isasmendi, zortzi seme alaben artean

gazteena (Ines, Maria, Angela, Luzia, Bernarda, Josepa eta Hilario).

Page 21: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

21

Harrigarria badirudi ere oinarrizko ikasketak besterik ez zituen egin, eta harrigarria diot ze

nola idazten zuen! Zein letra dotore eta kontatzeko zein modu goxoa!

Hori ikusteko Euzkadi aldizkaria irakurtzea besterik ez dago, bertan idazten baitzuen

Uretabarren izenarekin. Ermua eta inguruko gauzak kontatzen aritu zen, 1914tik 1921a arte,

behintzat. Aldizkari berean, Guillermo Bengoetxeak, Txindurri gaitzizenez, ere idazten zuen, Manu

Ziarsolok Abeletxe eta Ermuzale ezizenarekin ezaguna zen beste ermuar bat.

Orduko berri eta albiste gehienak galduta badaude ere, espero dezagun noizbait

berreskuratu eta merezi zituzten aipamenak jasotzea.

Berak eginiko San Pelaioko etxea

Izan zirelako... bagara

Hasieran, bere loba Jose Gabilondorekin pistolak egiten izan zen. Garai hartan Ermuam etxe

guztietako peora guztietan tailertxoak zeuden. Herritar gehienak aritzen ziren burdina hartu eta

eskuz pistolak egiten. Berak kontatuta burdina erosi, karraka hartu eta lan eta lan, eta hamabi

egiten zituztela, onak ez, oso onak. Azkenean Ingalaterrako armadarentzat 12 pezetatan saldu

zituzten Bilbon. Garai hartan a zen dirutza!

Jose Gabilondok pistolak egitera jararitu zuen, hasieran Elgoibarren eta geroago Gasteizen

eta Mexikon. Euren markarik ezagunetako bat Llama Gabilondo izenekoa zen, hainbat

Page 22: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

22

ejertzitorentzat salduak izan zena. Guk ezagutzen dugun aurrerapen industrial honi holako jendeak

eman zion hasiera. Jende xehea, langilea oso eta momentu txarrenetan ere aurrera egiten

zekiena. Beti aipatzen zuen “guk aurrera urtetzeko lana besterik ez dakau”.

Mercedes Gallastegirekin ezkondu eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Irene, Matilde eta

Amaia eta oso umetan hil zitzaizkien Bittor, Imanol, Felise eta Begoñe.

Gerra aurreko garai haiek oso gogorrak izan ziren baina beti, aurrera.

Mendi hegaletan gora Oroitzapen den gerora Ihesetan joan hintzana

Basozainetakoa izan zuen beste ogibidetariko bat; mendian gora eta behera. Iurretako

mendietan ibili zen eta 1937an Durangoko bonbardaketaren lekuko izan zen. Alaba Irenek, Amaia

txikia besoetan zuela ihes egiten zuen. Ihesean Arboledako Peñas Negras deituriko paraje batera

jo zuten. Gerra ostea oso gogorra izan zen.

Euria ez da argazkietan ateratzen

Page 23: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

23

Lankide batek, enbidixiagatik, bere lanpostua eskuratu guran, argudio faltsuekin salatu zuen

eta heriotza zigorra ezarri zioten. Azkenean, zorionez, ezertan geratu zen, beste lankide guztiak

gezurra zela deklaratzera joan baitziren. Manuel Isasi–Isasmendik beti errepikatzen zuen:

“Enbidixia lagun txarra da”

Alonsotegin denboraldi bat izan ondoren, Ermuan, bere alaba Irenerekin batera, Ezkerraneko

tabernan lanean aritu zen. Leku guztietan bezala, han ere lana sendo egin behar izan zuten.

Geroago San Pelaioko etxeak egin zituen, eta garai haietaz pasadizo bat ekarriko dut

gogora. Behin, batek kontatu zidan nola Manuelek egindako etxea erosi ziola baina dirua faltan

zeukala eta Manuelen bazkideak (gizon honen lehengusua, gainera!) ez ziola etxera sartzen

uzten. Manuelek sartzeko agindu eta dirua zeukanean pagatuko ziola. Hala izan zen.

Euskaldun fededun

Oso elizgizona zen: Behin, 50. hamarkadan, greba bat egon zen eta jendea koadrilan

mendira joan zen eguna pasatzera. Orduan, hirunaka ez ibiltzeko debekua zegoen eta guardia

zibilak jendea atxilotzen eta atxilotzen aritu ziren. Kartzelara eraman eta hurrengo egunean

jendeak mezetan ea posible zen zerbait egitea galdetzen jardun zuen. Abadeak esan zuen ezin

zela ezer egin mezetan bertan zegoelako zelatarietariko bat. Atxilotuek zigorra jaso zuten. Familia

berean lau seme, hamabost eta hogei urte artekoak denak erbesteratu zituzten, bakoitza

Page 24: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

24

probintzia batera. Harrezkero hori ikusteko ez zela gehiago elizara joango esan zuen eta horrela

izan zen.

Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia Borroka horretan bizi da eta hori da bere egia.

Ekin eta ekin bilatzen ditu ,saiatze horretan ezin gelditu Jakintza eta argia;bide ilunak nekez aurkitu

Lege berriak nozpait erditu,horretan jokatuz bizia.

Bere emazte, arreba eta koinatuekin

Azken urteetan, Ezkerra tabernan asko gogoratzen ziren beti jendearengan esperantzaturik

zegoelako, “Ez badau ordaintzen ezin dabelako izango da” zen bere ohiko esaldia.

Beste batzuk, berriz, gibela tomatearekin nola prestatzen zuen gogoratzen dira!

Page 25: XVIII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE … filejakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!”

25

Feminista aurrerakoi bat

Bere alabak kontatzen du nola ezkondu aurretik lana utzi behar zuenetz galdetu zion. Lanean

jarraitzeko erantzunez, zera esan zion: “jarraitu bi arrazoirengatik, bata gizarteari bueltatu behar

diozulako emandakoa, hau da: Unibertsitatea, ospitaleak, karrera ateratzeko guztia eta abar; eta

bigarrena, ekonomia propioa izango duzulako eta horrek ematen dio independentzia bai herriari

bai pertsonari eta bereziki emakume bati.

Bere bizitzako azken urteak Ermua eta Fuenmayorren artean eman zituen, eta han joan

zitzaigun 1988ko ekainaren 2an.

Berari buruz hitz egitea bukaezina litzateke, azaldutakoa laburpen txiki bat baino ez da, baina

aipatzekoa da nola inoiz haserretu gabe, modu txar bat bera ere erabili gabe, bai lagunekin zein

beharrean, errespetua lortzen zuela… Beti umoretsu, baina seriotasuna eskatzen zenean,

bazekielako serio izaten.

Bizitza gogor baten ondoren aurrera irteten eta mundu guztiarekin ondo eramaten jakin zuen.

Denek ondo hitz egiten zuten berataz, behar bada, barkatzen jakin zuelako, gorroto barik bizi izan

zelako eta min handia jaso arren berak ez zuelako berdin jokatu. Agian, horregatik guztiagatik

denok gogoratzen dugu. Memorian dagoena ez da hiltzen, ez eta joaten ere. Gogoan izango

dugu.

Agirre lehendakariak dedikaturiko argazkia

Garelako …………izango dira

Irene Isasi – Isasmendiri bihotz bihotzez